itsaszaldiak. proyecto pedagogico - eus...

10
PROIEKTU PEDAGOGIKOA

Upload: others

Post on 23-Aug-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

PROIEKTU PEDAGOGIKOA

Page 2: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

JOLASERAKO EREMUAK- TXOKOAK Reggio filosofiaren baitan espazio-eremua hirugarren hezitzailea da, horregatik da hain garrantzitsua haren diseinua eta planifikazioa. Ikasgelan hainbat “jolaserako txoko” ditugu, era horretan aske mugitu ahal izatea, autonomia, aukera askatasuna eta bat-bateko jolasa sustatzeko. Jolaserako txoko bakoitzak helburu eta material zehatzak ditu. Oso anitzak eta “egituratu gabeak” dira haurraren bat-bateko sormena indartzeko: argiaren mahaia eta erretroproiektorea, birziklatzeko materialak, elementu naturalak, kaxa-kartoiak eta Montessori materialak. Haurren interesak eta garapena kontuan hartuta hiru hilean behin aldatzen ditugu jolaserako txoko eta materialak. Hala, ziurtatu egiten ditugu haiei esker eskuratuko dituzten ezagutza eta ikasgaiak. Haur bakoitzak bere interesen baitan hautatzen du txokoa, izan bakarrik aritzeko, binaka, taldean edo irakaslearekin.

Eraikuntza, auto eta ahokatze jolasak. Egokitu edo elkarren gainean jarri daitezkeen hainbat material daude bertan. Hala, bertikaltasuna lortu nahian dorreak eraikitzen dituzte edo elkarren ondoan jarrita horizontaltasuna eman. Autoek akzioa eta mugimendua eskaintzen dute, haurrek eurek sortzen dute hori.

Akzioa eta mugimendu espazioa. Ikasgelan, finkatutako espazioa dugu zenbait altzariren bitartez igo, jaitsi, salto eta korri egiteko aukera ematen duena. Harekin mugitzeko (akzioa) beharra asetzen dugu eta jokaera motorra sustatu. Gorputza da erreminta nagusia, behatzeko gaitasuna garatzen dute eta baita muskuluen kontrola ere.

Ipuinaren txokoa eta gune biguna Txoko atsegina da, haurrak beti izango du bertan nahieran erabili ahal izateko ipuinen bat. Bertan dira baita familiako argazkiak ere, haurrei etxekoak eskolan izaten laguntzen dietenak. Gune intimoa da, era berean. Gainazal bigunaren gainean erlaxatuta egoteko aukera ematen du.

Page 3: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

Sukaldearen gunea Hauxe da sukaldetxoaren, panpinen eta sukaldeko tresnen txokoa. Bertan hasiko dira manipulazio-jolasak egiten; pixkanaka “… banintz bezala” jolas sinbolikoa garatuko dute. Akzioak gero eta konplexuagoak izango dira, etxeetan ikusten dituztenak errepikatzen saiatuko baitira.

Hamakaren gunea Hamakak eutsi, erlaxatu eta une intimoa bizitzeko espazioa sortzen laguntzen du. Hamakaren mugimenduak amaren umetokikoa gogorarazten du, asko gustatzen zaie hori haurrei.

Kuku trasa Gune honetan haurrek hainbeste gustatzen zaizkien agertu eta desagertzeko jolasak egin ditzakete. Arreta-gaitasuna garatzen dute eta baliagarria da zerbaiten falta onartzeko, alegia, zerbait ezkutatu arren berriz ere agertu daitekela ulertzeko. Gainera, jolasak eboluzionatu egiten du, eta, sozializazioari esker, zenbait haur elkarrekin hasten dira jolasean.

Tauladaren gunea Egituratu gabeko zenbait material jartzen ditugu eskura, hala nola, zilindroak, kateak edota oihalak, eta haurren interesen arabera aldatzen ditugu. Materialok aukera ugari eskaintzen dute haurrek interesaren edo berezko jakinminaren bidez aztertzeko. Eguneroko objektuak edo naturalak izaten dira, jolasaren bitartez inguratzen dituen mundua hobeto ezagutzeko beharrari egokitzen zaizkionak.

Page 4: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

JOLAS HEURISTIKOA.

Aurkikuntzarekin lotutako jolas-prozesua da. Egunerokotasunean topa ditzakegun materialak aprobetxatu eta haiekin bat-bateko jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait osagai natural (gortinetako eraztunak, pintzak, ilea kizkurtzeko erruloak, potoak, tapa metalikoak, etab.) eta proposatutako materialak izan ditzaketen tamaina desberdinetako edukiontziak eskaintzen dizkiegu. Haurrek materialak esploratzeko beta hartzen dute. Begiratu egiten dituzte, ukitu, bira eman, hozkatu edota konbinatu. Ondoren, jaso eta poltsetan sailkatzen dituzte. Jolas honekin objektuak deskubritzeko aukera ematen diegu, eta haien arteko erlazioak sortzekoa.

PSIKOMOTRIZITATE ERLAZIONALA Ikasturte osoan zehar astero joango gara psikomotrizitate gelara. “Gorputz globala” da bertako protagonista, alegia, gorputza sentikortasun, afektibitate, emozio, eta norbere baitako eta besteenganako harremanen topagunea ere badela ohartzeko tokia. Helburuak ugari dira. Batetik, errespetuzko giroan gorputza menperatzea. Izaera egoki garatzea, bestetik. Eta, azkenik, sentimendu eta jarrerak (agresibitatea, beldurra, inbidia, bekaizkeria, errua, segurtasuna, zoriona-tristura, mina, atsekabea) adierazi ahal izatea, horrela errazago menperatzeko. Saio hauetan gorputza bera da jolaserako baliabide nagusia, keinuak, ahotsa, mimika eta begirada lagun. Prestatutako saioaren arabera materialak desberdinak izaten dira. Hauek dira erabilienak:

• Koltxonetak

• Oihalak

• Kuxinak

• Moduluak

• Kartoizko kaxak

• Pikak eta adreiluak

• Egurrezko ziriak

• Sokak

• Gomak

• Uztaiak

• Baloiak

• Etab.

Page 5: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

SAIAKUNTZA TAILERRA

Haurren gogoa pizten duten proposamenak egiten ditugu, material desberdinekin manipulatu, saiatu eta aztertu ahal izan dezaten. Haurrek galderak egiten dizkiete euren buruei: zertarako da hau?, eta hau egingo banu? Zer gertatuko da baldin…? Era horretan, ikaskuntza-prozesuaren protagonista bilakatzen dira. Behatu, sailkatu, hipotesiak egin, esperimentatu eta komunikatu egiten dute.

Elikagaien erretilua. Tailer honetako proposamenak irekiak dira; zentzumen-pertzepzio ugari bideratzen dituzte, materialak nahastu eta ezagupen logiko-matematikoak gauzatzen dituzte. Eskaintza bakoitzean zenbait elikagai (frutak, irina, patata-purea, laranja lehortua, ehotutako kafea, gatza, gaztainak, ananak, intxaurrak, etab.) eta ekintzak burutzeko objektuak (iragazkiak, inbutuak, koilarak, zulo txikiko botilak, tutuak,…) atontzen dira.

Irina/Laranja-hautsa. Molde, koilara eta iragazkiekin jostatzen dute. Gorputzaren gainean jartzeko joera dute; oso ona da hori, izan ere azaleko sentsazioek gorputza non hasi eta bukatzen den definitzen dute. Ukimenak protagonismo berezia du, marrazkiak egitea, estutzea, barreiatzea edota betetzea bezelako akzioak hari esker egiten baitira.

Hondar-ontzia. Norbere buruarekin konektatzeko modua da, gogoetazko ekintzak burutzeko gonbita egiten du. Hondarraren bitartez, eta harekin jolasteari esker, izaera esploratu eta haren sakonera heldu liteke. Garapen motor, emozional eta kognitiboa plazeraren eta atseginaren bitartez lortzeko baldintza egokiak sortzen dira.

Ur tailerra. Urak sentsazio ugari sortzen ditu, haurrak izugarri erakartzen ditu. Jolastearen eta esperimentatzearen plazeraz gain, tailek honek hainbat keinu menperatu eta koordinatzea errazten du, isurtzea, leku-aldatzea edota askatzea, kasu.

Page 6: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

ADIERAZPEN TAILERRAK

Reggio Emiliako eskolen “mini-atelier” delakoa inspirazio hartuta, haurrei sormenezko deskubrimenduak egiteko espazioa eskaintzen diegu. Gune honetan 4-6 txikik osatutako taldetan aritzen gara. Haurrak animatu eta gorputz adierazmena jorratzeko aukera ematen duten material ugariko sormen proposamenak egiten ditugu.

Margoketa tailerra: Haurrei esperimentatzeko irrika sortuko dien gustu oneko aukera estetikoa. Sormena du helburu tailer honek, eta, beraz, margotzeko hainbat euskarri ematen dizkiegu aniztasuna eskaintzeko. Horietako batzuk dira: kartoia, biltzeko papera, kartoi mehea, kaxak, paper luzea, etab. Haurrek eskuragai dituzten tresnak (pintzelak, arrabolak, makiltxoak, puzzleetako piezak edo eskuak) baliatzen dituzte margo-markak egiteko. Ekintzak burutu ahala espazioa kolorez nola betetzen den ikusten dute.

Argi tailerra: Tailer honen helburua era ludiko eta erakargarrian argiaren, koloreen eta itzalen jokabidea ezagutzea da. Argiaren inguruko proposamenetan argi mahaia, erretroproiektorea eta linternak erabiltzen ditugu. Haurrek argiak eta ilunak kolore eta objektuen baitan duten eragina konparatu, proiekzioak egin, koloreek elkar hartzean dituzten aldaerak behatu, itzal eta distirak ikusi edota eskuekin itzalak egiteko aukera daukate.

Buztin tailerra: Aukerak orotarikoak eta sormenezkoak dira (dadoak, ahuspez, mendi itxura emanez), osagarriak ere ugari, hala nola, espatulak, makilak, ateratzaileak, arrabolak eta objektu sinbolikoak (animaliak, autoak, kamioiak, pertsonaiak). Buztinak zentzumenak elikatzen ditu, testura, usaina eta zaporea ematen baitu. Haurrek ukitu, zapladak eman, zimikoak eta arramazka egin, ferekatu, neurtu edota jolas sinbolikoak egiten dituzte.

Page 7: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

HIZKUNTZA TAILERRA

Tailer honen helburua hizkuntza komunikatu, adierazi eta ikasteko baliabide bihurtzea da. Horretarako hiruhilero aldatzen ditugun zenbait baliabide ditugu.

0-1 urtekoen ikasgelan bezala IPUINAK eta POEMAK kontatzen ditugu. Haietako irudiak intonazioak esajeratu eta dramatizatuaz azaltzen ditugu. Haurrak motibatzen saiatzen gara hitz errazak errepika ditzaten, eta galdera batzuk ere egiten ditugu.

Adin honetan, halaber, naturako eta inguruko elementuen argazkiak erakusten saiatzen gara. Hilero hiru kategoria edo gai jorratzen ditugu. Hilero aldatzen ditugu haurrak asper ez daitezen.

Ikusi hiruhileko programa

MUSIKA

Jarduera musikalak eginda belarria estimulatu eta inteligentzia musikala garatzen lagunduko diogu: instrumentua jotzea, kantak aditu eta abestea, musikaren erritmoan dantzatzea, atzetik musika klasiko pixka bat entzutea. Gustukoenetako “Musikaren saskia” da. Hainbat kaxa dauzka barruan, bakoitzak kanta bat irudikatzen duen objektua dauka barnean. Kutxa irekitakoan haurrak abestuko dugun kanta zein den identifikatuko dute. Erabiltzen ditugun baliabideak, hiruhilero aldatzekoak:

• Euskarazko kantak

• Ingelesezko kantak Ikusi hiruhileko programa

Page 8: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

INGURU FISIKO ETA SOZIALA

Jolastokia Haurrekin inguru fisiko eta soziala lantzea da gure helburuetako bat. Urtaroak, eguraldia edota natura bertan hartzen ditugu aintzat. Lanketarako toki paregabea da kanpoko jolastokia.

Egia da trebetasun motorrak eta mugimendua lantzeko elementu ugari daudela bertan, hala nola, motorrak, paseorako aulkiak eta txirristak, baina kanpoko munduarekin harremanetan jartzen gaituenez, inguru fisikoaren berri izaten laguntzen digu.

Txoriak hegan, pareko baserrian bazkatzen diren ardiak ikus ditzakegu edota pasatzen den jendea ikus dezakegu, eta autoak aditu. Fenomeno naturalak (euria, elurra, airea) eta barruan bizi ezin litezkeen esperientziak ere bertan jazotzen dira. Udaberrian, esaterako, loreontzietako lurra aldatzen dugu eta zaintzen errazak diren haziak landatu, ureztatu eta nola hazten diren ikusteko.

Jai herrikoiak eta urtebetetzeak ospatzea Jai herrikoiek ohiturak eta gure kulturako beste zenbait bereizgarri berreskuratzeko aukera ematen digute. Horregatik ospatzen ditugu Donostiako Danborrada, Olentzeroren etorrera eta inauteriak. Aipamen berezia behar dute urtebetetze-ospakizunek. Egun garrantzitsua dira denontzat. Urteak betetzen dituena protagonista izango da, eta egun berezia lagunekin partekatu eta gozatuko du.

Page 9: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait

EGUNEROKOTASUNAREN ETA ZAINTZEN BALIOA

Eguneroko une guztiek ematen dute zer ikasia, zaintzetan kalitateak duen balioa ere azpimarratu nahi dugu. Oker esanda asistentzial deritzen une horiek heziketarako altxorra dute euren baitan, elkarrizketarako parada dira. Haiei esker oreka emozionalerako hain garrantzitsuak diren lotura afektiboak sortzen dira, eta norbere aukeretan sinesten laguntzen dute. Areago, besteengan konfiantza izateko ere baliagarri dira, komunikatzeko gaitasuna eta iniziatiba dituen kide gisa aintzat hartzea errazten baitute. Otorduak Lorekan bazkalordua behar biologikoa asetzeko unea baino zertxobait gehiago da. Ekintza sozial eta hezigarria da. Haurtxoei altzoan jarrita saiatzen gara jaten ematen, errespetatu eta eroso sentitzen diren artean, betiere. Txikiaren eta irakaslearen arteko harremana sortzen da orduan. Haurtxo handienak talde txikietan eta mahaietan jaten hasiko dira. Hitz egin, komunikatu, keinu eta emozioak partekatu eta ikaskideen artean elkar laguntzeko aukera dute bertan. Horregatik jotzen dugu ekintza sozialtzat bazkalordua. Dastamenaren, usaimenaren eta ukimenaren bitartez, janariaren zaporeak, testurak eta usainak hauteman ahal izango dituzte haurrek. Horretarako, eskuekin, koilararekin edota sardexkarekin esperimentatzen utziko diegu. Gero eta tresna gehiago erabiliko dituzte pixkanaka, baina lanketa konplexu honek konfiantza handia eta denbora asko behar du. Otorduen unea erlaxatzeko eta gustura egoteko tartea izan dadin saiatzen gara. Lorekan ez diogu haurrari sekula nahi ez duen koilarakadarik emango.

Pixoihalak aldatzea Lorekan garrantzia handia ematen diogu pixoihalak aldatzeko uneari, bikaina baita haur bakoitzarekin harreman indibiduala izateko. Era berean, pentsatzen dugu ekintza honetan egiazko protagonista haurra dela, eta, beraz, erlaxazio-une lasaia behar duela, mugimenduak errespetatu eta gorputza behartu gabe.

Atsedena Gune lasai, seguru eta konfiantza eta adeitasunez beterikoan egiten dugu. Baldin badute, haien gorputz eta hitzezko hizkuntza aztertzen dugu dituzten nahiak asetzeko. Euren gustu eta beharrak errespetatzen ditugu beti.

Page 10: Itsaszaldiak. Proyecto pedagogico - EUS 2familia.lorekahaureskola.com/wp-content/uploads/Itsaszaldiak.-Proy… · jolasa sortu ahal izatea sustatzeko era ordenatua da. Haurrei zenbait