iraunkortasunaren aldeko hezkuntza planetarekin … · klimak eragindakoak izan dira; eta, horrez...
TRANSCRIPT
IRAUNKORTASUNAREN ALDEKO HEZKUNTZA
PLANETAREKIN DAUKAGUN ZORRA
2018ko abuztuaren 1etik, zenbaki gorritan gaude. Egun horretan izan zen Lurraren gehiegizko
gaitasunaren eguna; hain zuzen, aurreko urtean baino egun bat lehenago eta 1997an baino ia
bi hilabete lehenago.
Egutegian seinalatzen dugun egun hori ez da
ospakizun-egun bat, ohartarazpen bat da: esan
nahi du dagoeneko kontsumitu ditugula urte
osorako aurreikusitako baliabide natural guztiak,
hau da, gure planeta hamabi hilabetean
birsortzeko gai den guztia. Horrek erakusten du
gure eskura 1,7 planeta izango bagenitu bezala
bizi garela batez beste. Espainiari dagokionez,
kopurua are handiagoa da: gizateria osoa gu
bezala bizi ahal izateko, 2,4 Lur planeta beharko
genituzke.
Joera horri eutsiz gero, 2050ean, munduko
biztanleriak (9.600 milioi pertsona izango ditu
orduan) ia hiru planetaren baliokidea beharko du
gure gaur egungo bizi-estiloa mantendu ahal
izateko behar diren baliabide naturalak sortzeko.1
1 https://www.wwf.es/nuestro_trabajo_/informe_planeta_vivo/sobrecapacidad_de_la_tierra_2018/
Planetaren mugak bortxatzen ari da gizateria.
Kuantifikatu egin daitezkeen adierazle batzuk dira
muga horiek, eta izaki bizidunak modu seguruan
existitu ahal izateko ingurumen-mugak zein diren
zehazten dute. Alderdi hauek hartzen dira
kontuan: klima-aldaketa, biodibertsitatearen
galera, nitrogeno eta fosforo kutsadura, ozono
estratosferikoaren agortzea, ozeanoen azidotzea,
ur gezaren munduko kontsumoa, lurraren
erabileran izandako aldaketak, airearen kutsadura
eta kutsadura kimikoa.
Parametro horiek giza ekintza katastrofikoaren
ondorioak neurtzeko aukera ematen digute, izan
ere, Industria Iraultzatik, ahultzen ari da planetak
bere burua doitzeko duen gaitasuna. Gure eremu
naturalari kalte egiten dioten zenbait prozesu
eragiten ditu giza jarduerak, eta, kasu batzuetan,
ondorio horiek konponezinak dira. Elkarrekin
lotura oso handiak dituzten fenomenoak dira, eta
modu oso konplexuan eragiten diote elkarri.
Energiaren ekoizpena eta erabilpena, garraioa,
nekazaritza eta abeltzaintza dira negutegi-efektua
eragiten duten gasen2 (tartean CO2 gasa)
isurketaren arduradun nagusiak; aldi berean,
isurketa horiek dira Lurraren tenperaturaren
igoeraren arrazoi nagusia, hau da, berotze global3
ospetsuarena.
1880tik 2017ra bitartean, planetaren batez
besteko tenperatura globala 1 °C igo da, eta,
adituen arabera, negutegi-efektua eragiten duten
gasen isurpenek gaur egungo erritmoan jarraitzen
badute, igoera hori 1,5ºC-koa izango da 2030etik
2050era bitartean4; neurri zorrotzak ez badira
2 Negutegi-efektua sortzen duten gasen isurpenek gora egiten
jarraitzen dute; gaur egun, 1990ean baino %50 handiagoa da kopurua. http://www.undp.org/content/undp/es/home/sustainable-development-goals/goal-13-climate-action.html 3 Batez besteko tenperaturaren igoera Lurraren gainazalean. 4 Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report
on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/ 5 UNESCO, 2018. Issues and trends in education for sustainable
development. UNESCO Publishing. Paris, France, 2018. http://unesdoc.unesco.org/images/0026/002614/261445e.pdf 6 2018ko urrikoa da IPCCren azken txostena, eta, haren arabera, 1 °C-
ko berotze globalaren ondorioak jasaten ari gara dagoeneko, besteak beste, baldintza meteorologikoak muturrekoagoak direlako, itsasoaren maila igotzen ari delako eta Artikoan izotz-eremua
martxan jartzen, posible da mende honen
amaierarako planetaren tenperatura 3,5 °C
igotzea5. Horrek ondorio larriak izango lituzke
ingurumenean, ekonomian eta gizartean, eta
posible litzateke gure iraupena arriskuan jartzea
ere. Berotze globala, aldi berean, beste prozesu
konplexuago baten arduradun nagusia da: klima-
aldaketarena. Kontzeptu horrekin izendatzen dira
patroi meteorologikoen epe luzerako aldaketak,
eta gizateriak inoiz aurrean izan duen
ingurumen-krisirik handienetakotzat jotzen da.
Eremu askotan igartzen dira dagoeneko klima-
aldaketaren eraginak6, adibidez, ekosistemen
biodibertsitatearen galeran. Ornodun animalien
dibertsitatea (ugaztunak, hegaztiak, narrastiak,
anfibioak eta arrainak) %52 murriztu da 1970etik7,
eta aurreikusten da arrantza-harrapaketen
bolumena 3 milioi tona baino gehiagoan
murriztuko dela 2100ean (tenperatura 2°C igotzen
bada, hau da, aurreikusitako igoera 1,5 °C
mugatzen bada, kopurua 1,5 milioi tonara
murrizten da8).
Horrek eragin zuzena du elikadurarako gure
gaitasunean, izan ere, arrantzatik datoz mundu
osoko 3.000 pertsonak jandako animali jatorriko
proteinen %209.
Klima-aldaketaren beste ondorioetako bat
muturreko fenomeno meteorologikoen igoera
da, bai eta horiek eragiten dituzten hondamendi
naturalena ere. 1970etik, %400 baino gehiago
ugaritu dira10. Eta hauek dira beste ondorioetako
batzuk: lehorteak areagotzea eta hedatzea,
gutxitzen ari delako. Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/ 7 UNESCO, 2017. 2016ko munduko hezkuntzaren jarraipenari
buruzko txostena. Hezkuntza herrien eta planetaren zerbitzura. Etorkizun iraunkorren sorrera guztientzat. UNESCO, 2017. http://unesdoc.unesco.org/images/0024/002457/245745S.pdf 8 Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report
on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/ 9 UNESCO, 2018. Issues and trends in education for sustainable
development. UNESCO Publishing. Paris, France, 2018. http://unesdoc.unesco.org/images/0026/002614/261445e.pdf 10 http://www.undp.org/content/undp/en/home/sustainable-
development-goals/goal-13-climate-action.html
lurraren emankortasuna galtzea11, lurren
higadura, poloetako izotza gutxitzea12, itsasoan
uraren maila igotzea13 eta uraren eskasia eta
kalitatearen galera.14
Fenomeno horiek guztiek izugarrizko giza kostua
dute: hirietako kutsadurak eragina dauka mundu
osoan izaten diren 3,4 milioi heriotza
goiztiarretan (IHESak eta malariak baino gehiago),
eta faktore erabakigarria izaten da arnasketari
lotutako gaixotasunetan eta gaixotasun
kardiobaskularretan, bai eta buruko iktusetan ere.
Heriotzarik gehienak garapen-bidean diren
herrialdeetan gertatzen diren arren, Europako
hirietan ere ondorio larriak ditu arazoak:
kalkulatzen da 432.000 heriotza goiztiar izaten
direla urtero kutsaduraren eraginez15.
Espainiaren kasuan, kalkulatzen da 38.000
heriotza goiztiar izaten direla urtean
kutsaduragatik.16
Bestalde, ekaitzek eta zikloiek ere gero eta
maiztasun eta indar handiagoak izaten dituzte, eta
bizitzak, etxeak eta negozioak suntsitzen dituzte.
Lehorte gogorrek ez diote kontsumorako
eskuragarri dagoen urari bakarrik eragiten, landa-
eremuetako bizi-baliabideak ere murrizten
dituzte. Hondamendiaren tamainari buruzko ideia
bat egiteko, hona hemen kopuru batzuk: azken
hamarkadan, hondamendi naturalen %87 inguru
klimak eragindakoak izan dira; eta, horrez gain,
11 Tenperaturaren 1ºC-ko igoera bakoitzeko, zereal-laborantzaren
produktibitatea %5 inguru murrizten da. http://www.undp.org/content/undp/es/home/sustainable-development-goals/goal-13-climate-action.html 12 Artikoko izotz-eremuen hedapena murriztu egin da 1979tik;
hamarkada bakoitzean, 1,07 milioi km2 galtzen dira. http://www.undp.org/content/undp/es/home/sustainable-development-goals/goal-13-climate-action.html 13 http://www.undp.org/content/undp/en/home/sustainable-
development-goals/goal-13-climate-action.html 14 Kontu horiek guztiek izugarrizko lotura dute elkarrekin: adibidez,
klima-aldaketak biodibertsitatearen galera handiagoa eta pobreziaren igoera ekarriko ditu; aitzitik, ekoizpen- eta kontsumo-eredu iraunkorragoek klima-aldaketa, pobrezia eta biodibertsitatearen galera murriztuko lituzkete. 15 Heriotzarik gehienak Txinako hiriguneetan gertatzen dira (1,4
milioi), eta, atzetik, Indian (645.000) eta Pakistanen (100.000). Arazoak ondorio larriak ditu Europako hirietan ere, izan ere, kalkulatzen da 432.000 heriotza goiztiar izaten direla urtean kutsaduraren eraginez (eta, horrez gain, 1,4 bilioi euroko gainkostua
aurreikusten da, 2030etik 2050era bitartean,
250.000 pertsona gehiago hilko direla urtean
klimari lotutako arrazoiengatik, hala nola,
desnutrizioaren, malariaren, beherakoen eta
beroak eragindako estresaren igoerengatik.17
Fenomeno horiek sorburu bat baino gehiago
dituzte, baina guztiek dute zerikusia giza
faktorearekin:
• Alde batetik, aldaketa demografikoak
daude, esate baterako, munduko
biztanleriaren igoera18 (aurreikuspenen
arabera, 8.500 milioi pertsona izatera
iritsiko gara 2030ean) eta urbanizazio
osasun-sistementzat). Espainiako kasuan, kalkuluen arabera, 27.000 heriotza izaten dira urtean, eta Erresuma Batuan, 29.000 baino gehiago. Kaliforniako Unibertsitateak orain dela gutxi egindako ikerketa baten arabera, kutsadurak IHESak eta malariak baino heriotza gehiago eragiten ditu urtean: https://www.elmundo.es/salud/2016/01/18/569bba3d268e3ea1548b45e4.html 16 Horietatik 27.900ek PM 2.5 partikulekin dute zerikusia (partikula
arinak), 8.900ek NO2-arekin (nitrogeno-dioxidoa) eta 1.800ek O3-arekin (ozono troposferikoa). European Environment Agency (EEA) Report 2018, https://www.eea.europa.eu//publications/air-quality-in-europe-2018 17 UN Women. In Focus: Climate action by, and for, women.
http://www.unwomen.org/en/news/in-focus/climate-change 18 1950etik 2015era bitartean, munduko biztanleria hirukoiztu egin
zen, eta kalkulatzen da gutxienez beste mila milioi pertsonako igoera bat izango dela; hala, 2030an, 8.500 milioi pertsonako biztanleria izango du munduak. Igoera horren bostetik lau diru-sarrera baxuko eta ertain-baxuko herrialdeetan gertatuko da, batez ere Saharaz azpiko Afrikan eta Asia hegoaldean. Eta elikagaien hornikuntza txikiagoa da horietan.
gero eta handiagoa19, baliabide naturalen
gaineko presioa handitzen baitute joera
horiek.
• Bestetik, hazkunde ekonomikorako gure
eredua dago, ekoizpen intentsiboan eta
baliabide naturalen gehiegizko ustiaketan
oinarritzen dena. Eredu horrek erakutsi du
ez dela iraunkorra eta ezingo zaiola eutsi
etorkizun hurbilean.
• Azkenik, gure bizi-estiloa nabarmendu
behar da, iraunkorrak ez diren ekoizpen-
eta kontsumo-ereduetan oinarritzen
baita, batik bat garatutako herrialdeetan.
Esate baterako, etxeetan kontsumitzen da
munduko energiaren %29, eta, ondorioz,
energia-kontsumoari dagozkion C02
isurketen %21 haiek eragindakoak dira20.
Elikagaiak alferrik galtzearena da beste
adibide bat, munduan ekoitzitako
elikagaien %30 eta %40 artean galdu
egiten baitira (urtero, 1.300 milioi tona
elikagai botatzen dira), eta herrialde
garatuetan, kontsumitzaileek "elikagai oso
estetikoak”21 nahi dituztelako gertatzen
da hori batik bat.
FAOren arabera, elikagaiak alferrik galtzen
direlako sortzen dira negutegi-efektua eragiten
duten gasen isurketen %8 urtero.22
19 2050erako, hiru pertsonatik bi hiriguneetan biziko dira;
etorkizuneko hirigintzaren ehuneko handi bat landa-eremutik hiri-eremuetara egindako migrazioek sortutakoa izango da. 20 UNESCO, 2018. Issues and trends in education for sustainable
development. UNESCO Publishing. Paris, France, 2018. http://unesdoc.unesco.org/images/0026/002614/261445e.pdf 21 UNESCO, 2018. Issues and trends in education for sustainable
development. UNESCO Publishing. Paris, France, 2018. http://unesdoc.unesco.org/images/0026/002614/261445e.pdf
22 FAOren arabera, munduan ekoitzitako elikagaien herena alferrik
galtzen da gaur egun, eta horrek urtean 2,6 bilioi dolarreko kostua eragiten du (ingurumen-gastuei lotutako 700.000 milioi dolarrak eta gastu sozialek eragindako 900.000 milioi dolarrak barne). FAO. FAO’S WORK ON CLIMATE CHANGE. United Nations Climate Change Conference 2017. Fao, 2017. http://www.fao.org/3/a-i8037e.pdf https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC5483611/
NEKAZARITZA ETA KLIMA ALDAKETA
Nekazaritzak eta klima-aldaketak lotura estua dute. Alde batetik, nekazaritza-sektorea da ingurumenaren
degradazioan eragin handiena duenetako bat. Nekazaritzak hartzen du Lurraren gainazalaren %40, eta
hark sortzen ditu negutegi-efektua eragiten duten gasen isurketen %33; horrez gain, eskala handiko
ustiapen-eredua da biodibertsitate genetikoaren eta ekosistemen galeraren eragileetako bat.
Alabaina, aldi berean, nekazaritza da ingurumenaren degradazioak kalte handiena eragiten dion sektorea.
Esate baterako, desertifikazioaren ondorioz landu daitekeen lurrazala gutxitzeak, lurraren higadurak eta
gazitzeak nahiz urbanizazioak egiten diote kalte.
Tenperatura eta erregimen plubiometrikoak aldatzen ere ari da klima-aldaketa. Muturreko baldintza
meteorologikoek gero eta gehiagotan egiten diete kalte laboreei eta ganaduei, eta kalte horiek gero eta
handiagoak izaten dira; lur azpiko urak agortzeak, berriz, uztari kalte egiten dio, eta, azkenean, elikagaien
eskasia larria eragin dezake.
Laburbilduz: ohiko nekazaritza produktibitatearen mugetara iristen ari da. Hain zuzen, kalkulatzen da klima-
aldaketak gariaren, arrozaren, artoaren eta oinarrizko beste lehengai batzuen nekazaritza-ekoizpena %10
eta %25 artean murriztuko duela 2050erako. Batik bat Asia Hegoaldeko eta Saharaz azpiko Afrikako errenta
baxuko herrialdeei egingo die kalte horrek. Ondorio nagusietako bat elikagaien garestitzea izango da, eta,
ondorioz, elikaduraren ziurtasun-gabezia handituko da. Eta Lurreko biztanleen kopurua modu
esponentzialean igotzen ari denean gertatuko da hori, batik bat garapen bidean diren herrialdeetan, hau
da, elikagaien hornidura ahulena den tokian.
Posible da munduko biztanleria gero eta handiagoarentzat behar adina janari ekoiztea modu iraunkorrean,
bai ingurumenaren ikuspegitik bai ikuspegi sozialetik. Nekazaritza-ekoizpenean aldaketa handiak egitea
eskatuko du horrek, eta, trantsizio horretan, funtsezko rola izan behar du hezkuntzak. Kalitatezko Lehen eta
Bigarren Hezkuntzak iraunkortasun aldetik nekazaritzak dituen erronken gaineko ezagutza kritikoa izateko
aukera emango die etorkizuneko nekazariei, eta, horrez gain, erronka horiei aurre egiteko oinarrizko
gaitasuna izango dute. Hala, nekazaritza-sistema modu erabakigarrian eraldatzen lagunduko dute, klima-
aldaketak eta pertsonen beharrek planteatutako erronkei aurre egin ahal izateko.
ITURRIAK: UNESCO. Climate change and gender equality. Facts and figures. http://www.unesco.org/new/en/natural-sciences/priority-areas/gender-and-science/cross-cutting-issues/climate-change-and-gender-equality/facts-and-figures/ UNESCO, 2017. 2016ko munduko hezkuntzaren jarraipenari buruzko txostena. Hezkuntza herrien eta planetaren zerbitzura. Etorkizun iraunkorren sorrera guztientzat. UNESCO, 2017. http://unesdoc.unesco.org/images/0024/002457/245745S.pdf FAO. FAO’S WORK ON CLIMATE CHANGE. United Nations Climate Change Conference 2017. Fao, 2017. http://www.fao.org/3/a-i8037e.pdf https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC5483611/
Klima-aldaketari lotutako fenomeno horiek lotura
estua dute elkarrekin, eta modu oso korapilatsuan
eragiten diote elkarri. Hala, eragin negatibo ugari
sortzen dituzte, eta biztanle eta kolektibo batzuek
horiek jasateko arrisku handiagoa izaten dute.
Gizakiak eragindako fenomenoa izateaz gain,
mugak ezagutzen ez dituen erronka global bat ere
bada klima-aldaketa, eta haren ondorioak
dagoeneko igartzen dira gure bizitzetan23, bai
hemen bai Hegoaldeko herrialdeetan. Alabaina,
gauza bat nabarmendu behar da: garatutako
eskualdeek eragin handiagoa izan dute eta dute
klima-aldaketan, haien kontsumo-ereduen eta
garapen mailaren eraginez24; alabaina, klima-
aldaketaren eraginak batik bat herrialde eta
pertsona pobreenek jasaten dituzte, gune
zaurgarriagoetan bizi direlako eta haien iraupena
modu zuzenagoan dagoelako baliabide naturalen
eskuragarritasunaren mende. Hain zuzen, IPCCren
azken txostenaren arabera, biztanleria baztertuei
eta zaurgarriei, herri indigenei eta nekazaritza- eta
arrantza-baliabideen mende dauden tokiko
komunitateei egingo diete kalterik handiena
berotze globalaren eta baliabide naturalen eragin
negatiboek.25
KLIMA ALDAKETA ETA GENEROA
Klima-aldaketaren ondorioek mundu osoan dute eragina;
alabaina, munduko pobreenek eta zaurgarritasun-egoera
handienean daudenek (batez ere haurrek eta emakumeek)
jasaten dituzte ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-krisien
ondoriorik okerrenak.
Hasteko, esan behar da klima-aldaketa mehatxu larria eta
berehalakoa dela munduko herrialde askotako haurren
eskubideak gauzatzeko orduan.
Klima-aldaketak komunitate txiroetako umeei egiten die kalte
gehienbat, eta haiek dituzte baliabide gutxien klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko ere. Hauek dira
ondorio horietako batzuk: malnutrizioaren igoera, gaixotasunak, pobrezia, haurren babesari lotutako
arazoak eta klimak eragindako beste arrisku batzuk.
Bigarrenik, klima-aldaketak eta hark nekazaritzan, hondamendi naturaletan eta migrazioetan dituen
ondorioek mutikoei eta gizonei baino gogorrago eragiten diete neskatilei eta emakumeei. Bakoitzari
tradizionalki esleitu izan zaizkion rolek eta gaur egun oraindik ere herrialde gehienetan gertatzen diren
jarrera baztertzaileek eragiten dute zaurgarritasun handiago hori.
23 Industriaren aurreko garaiarekin alderatuta, batez besteko
tenperatura globala 1ºC igo da dagoeneko, eta horren eraginak igartzen ari gara jada; besteak beste, baldintza meteorologikoak gero eta muturrekoagoak dira, eta itsasoko maila igotzen ari da; Artikoko izotz-eremuak, berriz, murrizten. Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/ 24 Giza garapenaren eta ingurumenaren arteko lotura ez da erraza.
Alde batetik, herrialde aberatsetan bizi diren pertsonek, hezkuntza-maila handiagoa dutenek, munduko ekosistemetan aztarna kaltegarriak uzten dituzten bizi-estiloak izaten dituzte, esate
baterako, elikagai gehiago galtzen dituzte alferrik, eta, autoaren nahiz hegazkinaren erabileraren ondorioz, karbono-dioxido gehiago isurtzen dute. Hiri-eremuetan eta herrialde aberatsetan bizi direnek ingurumenarekin hain errespetuzkoak ez diren bizi-estiloak hautatzen dituzte. Hiri-eremuetan eta herrialde aberatsetan bizi diren pertsonek baliabide gehiago kontsumitzen dituzte pertsonako, eta, ondorioz, joera horiek ingurumen-sistemen gaineko presioa areagotzen jarraituko dutela uste da. 25 Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report
on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/
GARAPEN-BIDEAN DIREN HERRIALDE ASKOTAN, BATEZ ERE
EMAKUMEAK ARDURATZEN DIRA
elikagaiak ekoizteaz, etxeko ur-horniduraz eta berotzeko eta sukalderako
energiaren (egurra) horniduraz.
Klima-aldaketaren eraginak zenbat eta handiagoak izan, orduan eta zailagoak eta motelagoak bihurtzen dira
zeregin horiek, eta, beraz, emakumeei eta neskatilei lan-karga handiagoa inposatzen zaie. Munduan
ekonomikoki aktibo dauden emakume guztietatik laurdena nekazaritzarekin zerikusia duen jardueraren
batean aritzen dira. Landa-eremuetako emakumeek ekoizten dituzte munduko elikagaien erdiak, eta,
garapen-bidean diren herrialdeetan, %60 eta %80 artekoa izaten da haiek ekoitzitako elikagaien ehunekoa.
Afrikan, klimak uztan eragindako aldaketek emakume askori egin diete kalte: Burkina Fason, %%48ri, eta,
Kongon, %73ri.
Askotan, emakumeak eta neskatilak erreskatatzen dituzte azkenak larrialdi-egoeretan, edo haiek izaten dira
laguntza jasotzen azkenak, eta ur- eta saneamendu-sistemak arriskuan egon ahala, haiek osasun- eta
segurtasun-arrisku handiagoei egin behar izaten diete aurre. Bangladeshen eta Etiopian egindako ikerketa
batek erakusten du, hondamendi-egoera batean, emakumeek eta neskatilek gizonek eta mutikoek baino
hamalau aldiz aukera gehiago dituztela hiltzeko.
Emaitzek ondorioztatzen dute mutikoei baino gehiago eragiten dietela klima-aldaketaren ondorioek
neskatilei:
1. Muturreko klima-fenomenoren bat gertatzen bada, mutilek
baino gehiagotan uzten diote eskolara joateari, neskek gehiago
laguntzen dutelako etxeko diru-sarreretan eta arduretan. Eskolatik
ateraz gero, neskek aukera gutxiago izaten dute bizitza salba
diezaiekeen informaziorako sarbidea izateko, esate baterako,
hondamendi bat gertatuz gero nora joan behar duten jakiteko edo
klima-aldaketak beren bizitzei nola eragiten dien jakiteko.
2. Krisiren batek beren familiei eragiten dienean, ohikoa da
etxeko langile moduan edo nekazaritzako langile moduan lan
egitera behartzea.
3. Lehorte-garaietan, denbora gehiago pasatu behar izaten
dute uraren edo egurraren bila, baliabide horien eskasia gero eta
handiagoaren eraginez.
4. Uholdeak, lehorteak edo muturreko beste fenomeno
meteorologikoren bat gertatzen denean, behar baino lehenagoko
ezkontzak eta behartutako ezkontzak ugaritu egiten dira, familiak
ez direlako gai krisi-garai horietan beren alabak mantentzeko.
5. Sexu-indarkeria eta jazarpen-kasu gehiago jasaten dituzte
hondamendi baten ostean, askotan, beren familietatik bereizita eta
zaurgarriago egoten direlako.
Mundu osoko neskatilek eta emakumeek izaten dituzte mutikoek eta gizonek baino zailtasun eta oztopo
gehiago arlo hauetan: mugikortasunean, hezkuntzarako oinarrizko sarbidean, mediku-arretan,
baliabideetarako sarbidean (lurra, finantza-baliabideak...) eta informazioan eta teknologietan; era berean,
zailtasun handiagoak izaten dituzte botere-postuetara eta erabakiak hartzen diren guneetara iristeko, eta,
horrek, haien ahalduntzea oztopatzeaz gain, murriztu egiten du klima-aldaketara egokitzeko eta hura
arintzeko egin dezaketen ekarpena.
Alabaina, neskatilak eta emakumeak ezin dira biktima moduan bakarrik aurkeztu: aldaketarako eragile
boteretsuak dira, eta haien lidergoa funtsezkoa da. Esate baterako, garapen-bidean dauden herrialde
gehienetan, beren inguru hurbilari buruzko ezagutza sakonagoa izaten dute emakumeek, eskarmentua
izaten dutelako baliabide naturalen kudeaketan eta klimak asko eragiten dien jardueretan, adibidez,
nekazaritzan.
Ezberdintasun horien eraginez, ezinbestekoa da genero-berdintasunaren ikuspegia izatea kasu hauetan:
garatu beharreko politikez eztabaidatzen denean, erabakiak hartu behar direnean eta klima-aldaketara
egokitzeko eta hura arintzeko hartu beharreko estrategiei buruz hitz egiten denean, edozein mailatan.
Klima-aldaketaren genero-dimentsioa ulertzea eta kontuan izatea funtsezkoa da Garapen Iraunkorrerako
Helburuak betetzeko (GIH).
Iturriak: UN Women. In Focus: Climate action by, and for, women. UNESCO. Climate change and gender equality. Facts and figures. Nazioarteko UK Plana. Weathering the Storm: Girls and Climate Change. 2010ean, lehorteak izateko joera duten Etiopiako eskualdeetan eta zikloiak izateko joera duten Bangladeshko eskualdeetan ikerketak egin zituen UK planak, 13 eta 18 urte arteko neskatilen artean, klima-aldaketari buruz zer pentsatzen eta sentitzen zuten erregistratzeko.
Hazkunde ekonomikoaren, pobreziaren
murrizketaren eta ingurumenaren
iraunkortasunaren arteko erlazioa korapilatsua
da. Nagusi den ereduaren arabera, hazkunde
ekonomikoa da garapen-bidean dauden
herrialdeetako pobrezia murrizteko tresnarik
garrantzitsuenetako bat. Alabaina, hazkunde
horrek eutsi ezinezko abiaduran agortzen baditu
baliabideak, ez al du pobrezia handituko? Hain
zuzen, berehalako neurriak hartzen ez badira,
klima-aldaketaren ondorioek (batez ere
nekazaritzakoek) gelditu egin dezakete 2000-2015
tartean ikusitako joera bat, hau da, diru-sarreren
muturreko pobrezia errotik kentzera joateko
joera, bai eta irauli ere. Kalkulatzen da klima-
aldaketak 122 milioi pertsona eraman ditzakeela
26 UNESCO, 2017. 2016ko munduko hezkuntzaren jarraipenari
buruzko txostena. Hezkuntza herrien eta planetaren zerbitzura. Etorkizun iraunkorren sorrera guztientzat. UNESCO, 2017. http://unesdoc.unesco.org/images/0024/002457/245745S.pdf 27 IPCCren azken txostenaren arabera, berotze globala 2 ºC-ra
beharrean 1,5 ºC-ra mugatuz gero, ehunka milioi lagun gutxiago
pobreziara 2030erako26. Ekosistemak eta
ekonomia nola egokitzen diren ikusi beharko da27.
Isurketa gutxiagoko eredu ekonomiko baterantz
joanez gero, egia da horrek eragin negatiboak izan
ditzakeela sektore eta eremu ekonomiko
batzuetan. Alabaina, klima-aldaketa murrizteko
eta egoerara egokitzeko beharrezko neurriak
behar bezala uztartuz gero, erritmo eta neurri
egokian martxan jarriz gero eta haien aplikazioa
gobernantza sendo batekin indartuz gero, azken
batean eragin globalak positiboak izango dira.
Gainera, beharrezkoa da neurri horiekin batera
herrialde eta kolektibo ahulenei bideratutako
birbanaketa-politikak ezartzea, klima-aldaketak
berak nahiz sistema berdeagoetarako trantsizioak
pobreziari, goseari eta energiarako sarbideari
egongo lirateke klima-aldaketari lotutako arriskuen mende eta pobrezian jasateko arriskuaren mende 2050ean. Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/
lotuta ekar ditzakeen arriskuetatik babesteko
horiek.
Beraz, ingurumenaren iraunkortasunak eta
iraunkortasun sozial eta ekonomikoak lotura
estua dute; izan ere, baliabide naturalen erabilera
iraunkorraren eta berdintasunezko erabileraren
inguruko erronkek pertsonek bizitza baketsuak,
egonkorrak, oparoak eta osasuntsuak izateko
duten gaitasunari eragiten diote.
Hala, hazkunde ekonomikoa eta baliabide
naturalen kontsumoaren garapena bereizteko
erronka handia dugu aurrean, ingurumenaren
iraunkortasuna bermatzeko gai izan gaitezen, eta,
aldi berean, pertsona eta herrialde pobreenen
ongizatea hobetzen jarraitzeko gai izan gaitezen.
MIGRAZIO KLIMATIKOAK, GORA EGITEN ARI DEN ERREALITATEA
Arrazoi askok eragiten dute migrazioaren fenomenoa, baina, arrazoi horien artean, garrantzitsuak izaten
dira ingurumenari lotutako faktoreak, batez ere klima-aldaketaren eraginek indarra hartu dutenetik.
Zikloiak, lehorteak eta uholdeak hiru aldiz handitu dira azken hogeita hamar urteetan, eta horrek ondorio
latzak izan ditu komunitate ahulenetan, batez ere garapen-bidean dauden herrialdeetan. 2008an, 20 milioi
pertsonak lekualdatu behar izan zuten muturreko fenomeno meteorologikoengatik; urte berean, 4,6 milioi
pertsonak egin zituzten barne-lekualdaketak gatazkengatik eta indarkeriagatik.
Alabaina, garapen moteleko klima-aldaketek (lehorteak, lurrak emankortasuna galtzea, uraren eskasia)
muturreko fenomeno meteorologikoek baino eragin handiagoa dute biztanleriaren mugimenduetan. Esate
baterako, azken hogeita hamar urteetan, lehorteek lekualdatutako pertsonen kopurua ekaitzek
lekualdatutako pertsonen kopuruaren bikoitza izan da (hurrenez hurren, 1.600 milioi pertsona eta 718 milioi
pertsona inguru). Klimaren eraginez migratuko duten pertsonei buruzko aurreikuspenak oso aldakorrak
diren arren (25 milioitik 1.000 milioi pertsonatara), gehien onartzen diren kalkuluek diote klima-aldaketaren
eraginez ezinbestean migratu behar izan duten 200 milioi pertsona egongo direla 2050ean. Horietako batzuk
herrialdean bertan geratuko dira, eta beste batzuk beste herrialderen batera joango dira; batzuk aldi luze
baterako, beste batzuk, aldi baterako.
Dena den, aipatu behar da klimaren eraginez migratzeak ez duela ezinbestean muturreko zaurgarritasun-
egoera baten ondorio izan behar, klima-aldaketara egokitzeko mekanismo bat ere izan daiteke: askotan,
giza bizitzentzako arriskuak murrizten lagun dezake, bizi-baliabideentzako eta ekosistementzako arriskuak
murrizten, diru-sarreren dibertsifikazioa handitzen eta familiek eta komunitateek klima-aldaketaren eragin
kaltegarriei aurre egiteko duten gaitasuna hobetzen.
Hain zuzen, migrazioa ez da pertsona guztien eskura dagoen aukera bat, eta, askotan, egoerarik ahulenean
dauden kolektiboak (adinekoak, emakumeak, umeak) eta komunitateak izaten dira lekualdatzeko aukerarik
ez dutenak.
ITURRIAK: OIM, 2014. OIMen aurreikuspenak migrazioari, ingurumenari eta klima-aldaketari dagozkion jardueren aurrean. Migrazioetarako
Nazioarteko Erakundea. http://publications.iom.int/system/files/pdf/mecc_infosheet_on_perspective_on_mecc_sp.pdf
KONPONBIDEA GURE ESKU DAGO
Aipatu dugun bezala, planetaren ingurumen-
iraunkortasunari eragiten dioten prozesuak
izugarri konplexuak dira; hala, klima-aldaketaren,
bizi-baliabideen, garapenaren nahiz ingurumen-
eta gizarte-iraunkortasunaren arteko lotura sakon
eta korapilatsuak landuko dituzten konponbide
integralak behar dituzte, eta horiek nazioarteko
komunitatearen, gobernuen, sektore pribatuaren
eta herritarren arteko ahalegin koordinatutik
abiatu behar dute.
Gure planetaren etorkizuna gure eredu
ekonomikoaren nahiz ekoizpen- eta kontsumo-
sistemen funtzionatzeko modua berehala
aldatzeko dugun gaitasunaren mende dago. Batez
ere ingurumena gehien hondatzen duten eta
desberdintasun sozialak eragiten dituzten horiek
aldatu behar ditugu, esate baterako, elikadura-,
garraio- eta energia-sektoreak. Baliabide gutxiago
erabili behar ditugu, eta erabiltzen ditugunak
modu eraginkorragoan erabili behar ditugu.
Horretarako, berrikuntza teknologikoen bidez,
tokiko konponbideak nahiz konponbide globalak
aplikatu ditzakegu, esate baterako, hauek:
berriztagarriak diren energia-iturriak, azpiegitura
iraunkorrak, ekoizpen-jarduera garbiagoak eta
baliabide hidrikoen erabilera iraunkorra. Klima-
aldaketaren ondorioak arintzea posible da, are
gehiago, beharrezkoa da eta lehenbailehen egin
beharrekoa. Dena den, garapen iraunkorrean,
justizia sozialean eta berdintasunean
oinarritutako konponbideen bidez egin behar da
aldaketa-prozesu hori, eta klima-aldaketaren
eraginen banaketa bidezkoagoa bermatu behar
da.
Berotze globala geratzeko eta klima-aldaketaren
ondorioak arintzeko presazko premiak eraginda,
195 herrialdetako gobernuak bildu ziren Parisen,
2015eko abenduan, Nazio Batuen Klima
28 https://www.bbc.com/mundo/noticias/2015/12/151211_cumbre_clima_paris_cop21_acuerdo_az
Aldaketari buruzko Konferentzian. Acuerdo de
París sobre Cambio Climático adostu zuten, eta
negutegi-efektua eragiten duten gasen isurpena
murrizteko beharrezko neurriak hartzeko
konpromisoa hartu zuten, Lurraren
tenperaturaren igoera 2 ºC-tik behera
mantentzeko XXI. mendearen amaieran
(industriaren aurreko garaiarekin konparatuta),
nahiz eta igoera hori 1,5 ºC baino gutxiagokoa
izatea litzatekeen aproposena28.
Parisko Akordioa mekanismo bat bezala har
daiteke, eta haren bidez nazioarteko
komunitateak klima-aldaketaren eta haren
ondorioen gaiari ekiteko borondatea berresten
dute. Borondate hori Nazio Batuek 2015eko
irailean onartutako Garapen Iraunkorrerako
Helburuen (GIH) 2030 Agendan ere erakutsi
zuten.
Hainbat dira ingurumenaren iraunkortasunari
lotutako GIHak, eta honako hauek nabarmentzen
dira horien artean:
• 11. GIHa – Hiriak eta giza kokaguneak
inklusiboak, seguruak, moldakorrak eta
iraunkorrak izatea lortzea.
• 12. GIHa – Kontsumo- eta ekoizpen-modu
iraunkorragoak bermatzea.
• 13. GIHa – Klima-aldaketari eta haren
ondorioei aurre egiteko presazko neurriak
hartzea.
• 14. GIHa – Ozeanoak, itsasoak eta itsas
baliabideak mantentzea eta modu
iraunkorrean erabiltzea, garapen
iraunkorra lortzeko.
• 15. GIHa – Basoak modu iraunkorrean
kudeatzea, desertifikazioaren aurka
borroka egitea, lurren degradazioa
gelditzea eta iraultzea eta
biodibertsitatearen galera geratzea.
BETI GERATUKO AL ZAIGU PARIS?
MUNDUKO TENPERATURA 2 ºC
IGOTZEAREN ONDORIOAK
2015ean Parisko Akordioa sinatu zuten 195 herrialdeek negutegi-efektua eragiten duten gasen isurpena
murrizteko konpromisoa hartu zuten, helburu honekin: “Munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2
ºC-ko igoeraren oso azpitik mantentzea mende honen amaierarako”, eta zehaztu zuten “tenperaturaren
igoera hori 1,5 ºC-ra mugatzeko” ahaleginak egingo zituztela. Alabaina, Klima Aldaketari buruzko Adituen
Gobernuarteko Taldeak (IPCC ingelesezko siglekin) argitaratu berri duen txostenaren arabera, negutegi-
efektua eragiten duten gasen eraginez, munduko tenperatura dagoeneko 1 ºC igo da industrializazioaren
aurreko garaiekin alderatuta. Isurpenek gaur egungo erritmoan jarraitzen badute, 2030 eta 2052 tartean
igoera 1,5 ºC-koa izango da jada (beraz, ez da beteko Parisko Akordioan hartutako konpromisoa). Hain
zuzen, txostenaren arabera, Parisko Akordioaren sinatzaileek ondorioak arintzeko proposatutako gaur egun
politikak martxan jarriz gero ere, berotze globala 3 ºC-ra iritsiko litzateke mende honen amaieran.
Txostenak 2ºC-ko igoerak izango lituzkeen ondorioak aztertzen ditu, 1.5ºC-ko igoera “huts” batekin
alderatuz. Hauek dira ondorio horietako batzuk: itsasoaren maila 10 cm igoko litzateke, eta, horren
ondorioz, beste 10 milioi pertsona jarriko lirateke fenomeno horren eraginen mende; Ozeano Artikoko
izotza hamar urtean behin desagertuko litzateke, eta ez mendean behin; koralezko arrezifeak erabat
desagertuko lirateke; eta dengea, malaria eta beste gaixotasun batzuk ugaritu egingo lirateke.
Tenperatura-igoeraren aldeari dagozkion ondorioetako batzuk dira horiek, baina egongo lirateke gehiago
ere, eta eragin larriak izango lituzkete “osasunean, iraupen-bitartekoetan, elikaduraren segurtasunean, ur-
horniketan, segurtasunean eta hazkunde ekonomikoan”. Funtsean, pertsonei eragingo liekete, batez ere
zaugarrienei. Txikiak izanda ere, tenperatura-igoera guztiek dute garrantzia, izan ere, “1,5 °C edo gehiagoko
berotzeak aldaketa iraunkorrak edo konponezinak eragiteko arriskua dakar atxikita; horrez gain, berotze
globala mugatzeak aukera gehiago emango lieke pertsonei eta ekosistemei ere egokitzeko eta arrisku-
mugetatik azpiko maila egokietan mantentzeko.
Txosten horren arabera, 2100erako tenperatura-igoera 1,5 ºC-ra mugatzeak karbono-dioxidoaren isurpenak
%45 gutxitzea eskatzen du, 2010eko mailarekin alderatuta.
2050erako, karbono-dioxidoaren isurpenak erabat ezabatu behar lirateke, eta argindarraren %70-%85ak
iturri berriztagarrietatik etorri behar luke. Horretarako, ezinbestekoa da energiaren, garraioaren,
nekazaritza-ekoizpenaren eta industriaren sektoreek neurri gogorrak eta presazkoak hartzea; horrez gain,
txostenak nabarmentzen du “berotze globala 1,5 ºC -ra mugatzeko, irismen handiko aldaketak beharko
direla gizartearen alderdi guztietan, inoiz ez bezalakoak”.
ITURRIA: Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/ Txostenaren izen osoa: 1,5 °C-ko berotze globala. IPCCren txosten berezia industriaren garaiaren aurreko mailarekin alderatuta 1,5 °C-ko berotze globalak dituen ondorioei eta negutegi-efektua eragiten duten gasek munduan izan behar luketen ibilbideari buruz, klima-aldaketaren mehatxuari, garapen iraunkorrari eta pobrezia errotik kentzeko ahaleginei munduan eman beharreko erantzuna indartzeko testuinguruan.
Planetaren iraupenarekin bateragarria den eredu
ekonomiko baterantz trantsizioa egiteko,
funtsezkoa da gobernantza aldeaniztuta
sendotzea nahiz gaitasun instituzionala, politikak
eta berrikuntza teknologikoa indartzea. Eta
baliabide egokiak izan behar dituzte neurri horiek.
Dena den, gobernuen eta sektore pribatuen
konpromisoa garrantzitsua izan arren, gure
planetaren hondamendia geratu ahal izateko,
akaso are garrantzitsuagoa da gure portaerak,
bizi-estiloak eta kontsumo-ereduak aldatzea,
maila indibidualean nahiz kolektiboan. Klima
Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko
Taldearen azken txostenak esaten duen bezala,
gure huella ecológica29 murrizteko gai izan behar
dugu. Hain zuzen, txosten horren arabera, berotze
globala mugatzeko mekanismorik egokienak
hauek dira: alde batetik, energiaren eskaera eta
materialen kontsumoa murriztea, eta, bestetik,
ekoizteko negutegi-efektua eragiten duten gasen
isurpen txikiagoa eskatzen duten elikagaiak
kontsumitzea. Guk, garatutako herrialdeetako
biztanleok, izan behar dugu aldaketa horretako
buru, baliabide gehien guk kontsumitzen
ditugulako30.
Esate baterako, gaur egun, Mendebaldeko
Europan, pertsona bakoitzak 20 tona baliabide
natural erauzten ditu urtero.31
HEZKUNTZAK PLANETA SALBA DEZAKE
Horretarako, hau egin behar dugu: “Tokian bertan
iraunkorrak diren bizimoduetara itzuli; gutxiago
kontsumitu eta bota; tokian bertan eskuragarri
dauden baliabideetara mugatu beharrak; natura
errespetuz tratatu; eta gizarte modernoen parte
bihurtu diren teknologia kutsatzaileak alde
batera utzi”32. Gure portaerei eta pertsona eta
gizarte bezala ditugun oinarrizko balioei buruzko
gogoeta sakona egitea eskatzen du horrek.
Beharrezkoa den pentsamolde-aldaketa horretan,
funtsezko rola du hezkuntzak; izan ere, pertsona
guztiek gure etorkizun komunarentzat
ingurumenaren eta gizartearen iraunkortasuna
zergatik den hain garrantzitsua ulertzen lagun
29 https://www.footprintnetwork.org/our-work/ecological-footprint/
Kalkulatu zure aztarna ekologikoa: http://www.footprintcalculator.org/ 30 2012an, diru-sarrera handiko herrialde gehienek iraunkorra ez zen
aztarna ekologikoa zuten. Dentsitate demografiko oso txikiko herrialdeak ziren salbuespena. Giza Garapenaren Indize oso altukoen (0,8tik gora) artean sailkatutako herrialdeek eta per capita sarrera handikoek Lurrak jasan dezakeena baino baliabide gehiago kontsumitzen dituzte per capita. Batez ere Europan eta Ipar Amerikan daude aztarna ekologiko handiena duten herrialdeak. Hezkuntzan, osasunean eta bizi-mailan garapen azkarra izan duten herrialde batzuetan, esate baterako Korean eta Singapurren, aztarna ekologikoa ia bikoiztu egin da kontsumo nazionala handitu ahala.
dezake, bai eta modu iraunkorrean bizi ahal
izateko eta GIHak gauzatzeko beharrezko tresna
ekonomiko, sozial, teknologiko eta batez ere
Aitzitik, giza garapen txikiko herrialdeek, batez ere Saharaz azpiko Afrikako herrialdeek, aztarna ekologiko txikiagoak dituzte. 31 UNEP/UNECE 2016. GEO-6 Assessment for the pan-European
region (1. ald.). United Nations Environment Programme, Nairobi, Kenya. http://wedocs.unep.org/bitstream/handle/20.500.11822/7735/unep_geo_regional_assessments_europe_16-07513_hires.pdf?sequence=1&isAllowed=y 32 UNESCO, 2017. 2016ko munduko hezkuntzaren jarraipenari
buruzko txostena. Hezkuntza herrien eta planetaren zerbitzura. Etorkizun iraunkorren sorrera guztientzat. UNESCO, 2017. http://unesdoc.unesco.org/images/0024/002457/245745S.pdf
etikoak ematen ere. Hala, pertsonek beharrezko
ezagutza eta trebeziak dituztenean, beren
portaerak aztertzeko ere gaitasun handiagoa
izaten dute, bai eta kontsumitzaile eta herritar
bezala duten boterea planetaren iraupenaren eta
pertsonen ongizatearen alde erabiltzeko gaitasun
handiagoa ere.
GIHen 2030 Agendak ere aitortzen du hezkuntzak
izan beharreko rola. Lehenik eta behin, eskubide
bat delako, baina, horrez gain, baita gainerako
GIHak (batez ere ingurumenaren iraunkortasunari
lotutakoak) betetzeko gaitasuna ematen duen
beharrezko mekanismoa delako ere.
Hala dio 4. GIHak ("Guztiontzako kalitatezko
hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea
eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak
bultzatzea) 7. erronkan (“Hemendik 2030era,
ikasle guztiek garapen iraunkorra sustatzeko
beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta
praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea,
besteak beste, garapen iraunkorrerako eta bizi-
estilo iraunkorretarako, giza eskubideetarako,
genero-berdintasunerako, bakearen eta
indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako,
munduko herritartasunerako eta kultura-
aniztasunaren baloraziorako eta kulturak
garapen iraunkorrari laguntzeko, hezkuntzaren
bidez"), edo 12. GIHak 8. erronkan (“Hemendik
2030era, mundu osoko pertsonek beharrezko
informazioa eta ezagutzak badituztela
bermatzea, garapen iraunkorrerako eta
naturarekin bat datorren bizi-estiloa
edukitzeko”).
Hain zuzen, IPCCren azken txostenak honakoa dio:
“Hezkuntzak, informazioak eta ikuspegi
komunitarioek, ezagutza lokalak barne, berotze
globala mugatzeko beharrezko aldaketen eragina
eta irisgarritasuna handitu dezakete”. Eta hau ere
bai: "Berotze globala mugatzeko beharrezko
politikak martxan jartzea eta haren ondorioetara
egokitzea neurri horiek herritarren artean duten
onarpenaren mende dago hein handi batean".33
NOLA ERAGITEN DION KLIMA ALDAKETAK HEZKUNTZARI
Hondamendi naturalak eta muturreko fenomeno
meteorologikoak gero eta ohikoagoak dira. Horrek handitu
egiten du diru-sarrera txikiko herrialde askoren ahulezia, eta
ondorio oso negatiboak ditu haien hezkuntza-sistemetan:
eskola-egutegiaren ohiko jarduera eteteaz gain, hezkuntza-
azpiegiturak suntsitzen dituzte, eta arriskuan jartzen dute
komunitateen segurtasun fisikoa eta ongizate psikologikoa.
Adibidez, 2007an, zikloiak 849 eskola eta hamabi barruti
suntsitu zituen Bangladeshen, eta horrek 140.000 ikasle baino
gehiagoren hezkuntzan izan zuen eragina. Bestalde,
hondamendi naturalak dira munduko barne- eta kanpo-
migrazioen arrazoi nagusia, eta horrek herrialde igorlearen nahiz hartzailearen eskola-sistemei eragiten die.
Gainera, hondamendi bat gertatzen denean, adin txikikoen hezkuntza izaten da aurrena uzten den
jardueretako bat. Alabaina, hezkuntzarako aukera mantentzeak belaunaldi oso baten potentziala ez galtzea
33 Intergovernmental Panel on Climate Change (IPCC). Special Report
on Global Warming of 1.5ºC. IPCC, 2018. http://www.ipcc.ch/report/sr15/
bermatzen du, eta, horrez gain, funtzio garrantzitsua izan dezake haurrek eta haien komunitateek
hondamendien aurrean duten erresilientzian; era berean, faktore garrantzitsua izan daiteke haurren
trafikorako arriskua ahalik eta gehien gutxitzeko eta haiek esplotazioaren eta pobreziaren ziklo batean
sartzea saihesteko.
Etorkizun iraunkorrago baterantz aurrera
egiteko, funtsezko elementuetako bat da
hezkuntza arlo zehatz hauetan, bai ikuspegi
sozialetik bai ingurumenaren ikuspegitik.
• Lehenik eta behin, ingurumenari lotutako
arazoak ulertzeko gai izaten lagun
diezaieke hezkuntzak pertsonei, bai eta
arazoi horiei erantzuten eta haien
ondorioen aurrean duten zaurgarritasuna
murrizten ere.
Hain zuzen, klima-aldaketaren eta haren
ondorioen aurkako borrokan, beste erantzun
tradizionalago batzuk baino eraginkorragoa izan
daiteke hezkuntza, hala nola, azpiegituretan
inbertitzea baino eraginkorragoa. Esate baterako,
hondamendietarako prestatzeko funtsezko tresna
da hezkuntza, eta, azterketen arabera,
hezkuntzaren aurrerapena geratzen bada,
hondamendi naturalek eragindako biktimen
kopurua %20 handitu daiteke hurrengo
hamarkadan. Aitzitik, 2030erako Bigarren
Hezkuntza orokortzeak hondamendi naturalek
eragindako 200.000 heriotza saihestuko lituzke
hurrengo hogei urteetan34. Beste azterketa
batzuek erakusten dute emakumeek zenbat eta
hezkuntza handiagoa izan, orduan eta txikiagoa
izaten dela hondamendi naturalek eragindako
hildakoen kopurua.
34 Esate baterako, Kuban, Haitin eta Dominikar Errepublikan
egindako azterketa konparatibo bat zaurgarritasunaren murrizketan hezkuntza formalak betetzen zuen funtzioan oinarritu zen, eta hezkuntzak hondamendien kudeaketan eta prebentzioan nahiz hondamendien osteko kudeaketan izan zitzakeen balizko ondorioak aztertu zituen. Ondorioztatu zuen hezkuntza-faltaren eta behar baino gutxiagoko alfabetatzearen eraginez, pertsonek ez zituztela ulertzen abisuak. Alfabetatze- eta matrikulazio-tasa handiak ditu Kubak, eta klimari lotutako hondamendien aurreko zaurgarritasun-maila txikitu egin zen. 35 Hezkuntzak %20 handitzen ditu nekazari batek egoerara
egokitzeko teknika hauek aplikatzeko aukerak: lurra mantentzeko
Era berean, klima-aldaketaren ondorio
negatiboetara egokitzeko beharrezko gaitasunak
izateko prestatzen ditu hezkuntzak pertsonak,
batez ere nekazaritza-sektorean eta diru-sarrera
gutxiko herrialdeetan, horietan bereziki
zaurgarriak baitira nekazariak. Kasu horretan,
zenbait ikerketak erakusten dute hezkuntza-maila
handiagoa duten nekazariek klima-aldaketaren
ondorioetara egokitzeko gaitasun handiagoa
dutela, besteak beste, lurra mantentzeko teknikak
erabiltzen dituztelako, landaketak egiteko datak
aldatzen dituztelako eta askotariko laboreak
landatzen dituztelako35.
Alde horretatik, nabarmentzekoa da hezkuntzak
nekazaritza-produktibitatea36 handitzen ere lagun
dezakeela, eta izugarri beharrezkoak diren
berrikuntza ekologikoetarako gaitasunak eskain
ditzakeela, batez ere klima-aldaketak gehien
eragiten dien herrialdeetan eta nekazaritzarekiko
mendekotasun handiagoa duten herrialdeetan.
teknikak, landaketak egiteko datak aldatzea eta askotariko laboreak landatzea. Ugandan, familia batek lehorteetara egokitzen den labore baten barietateak hartzeko aukerak handitu egiten dira aitak oinarrizko hezkuntza jaso duenean. Gainera, Burkina Fasoko, Kamerungo, Egiptoko, Etiopiako, Ghanako, Keniako, Nigerreko, Senegalgo, Hego Afrikako eta Zambiako nekazariei egindako ikerketa baten arabera, hezkuntza dutenek gutxienez egokitzapen bat egiteko joera handiagoa dute: urtebeteko hezkuntzak %1,6 murrizten du egokitzapenik ez egiteko aukera. 36 Eremuan bertan ematen diren eskolek eta hezkuntza informalak
beren ekoizpena %12 handitzen eta diru-sarrera garbiak %19 handitzen laguntzen die nekazariei.
• Bestetik, klima-aldaketaren arrazoiez eta
ondorioez nahiz ingurumenari lotutako
bestelako arazoez jabetzen den
hiritargoa sortzeko tresnarik onena da
hezkuntza. Horrez gain, konponbideak
aurkitzeko, kontsumo-ereduak aldatzeko
nahiz gizartea eraldatzeko beharrezko
ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak
erakusten ditu, ingurumenaren eta
gizartearen iraunkortasunari lotutako
gure helburuak betetzeko aukera izan
dezagun.
Esate baterako, ingurumenari lotutako hezkuntza
handitzeak balioak eta portaerak aldatzen
laguntzen du, bai maila indibidualean bai
kolektiboan, eta horrek joera batzuk aldatzea
dakar, esate baterako, hauek: elikagai gutxiago
alferrik galtzen dira; hondakin gutxiago sortzen
da; energiaren kontsumoa murrizten da;
birziklapena eta kontsumo-ohiturak aldatzen dira;
kontzientzia ekologikoa indartzen da; eta
ingurumenari lotutako arazoei konponbidea
bilatzea sustatzen da37.
37 Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen Ikasleen
Ebaluaziorako Nazioarteko Programan (PISA) ingurumen-zientzietan notarik onena atera zuten ikasleek baieztatu zuten sentsibilitate gehiago dutela ingurumenari lotutako arazo konplexuen aurrean. Balioei buruzko Munduko Inkestaren emaitzen arabera, zenbat eta urte gehiagokoa izan eskolatzea, orduan eta handiagoa izango da pertsonek ingurumena babesteko duten kezka. Hezkuntza jaso duten eta ingurumenari buruzko kontzientzia eta kezka dituzten herritarrek ingurumena babesteko ekintza politikoetan parte hartzeko joera handiagoa dute.
Ezagutza eta sentsibilizazioa handitzeaz gain38,
gaitasunak hobetzen ditu hezkuntzak, eta
ingurumenari lotutako erabakiak informazio
gehiagorekin eta hobeto hartzeko aukera ematen
die norbanakoei.
• Ingurumenari lotutako hezkuntzak
eskolako errendimendua hobetzen ere
lagun dezake; esate baterako, garapen
iraunkorra ikasketa-planean sartuta zuten
herrialdeetako ikasleek (Estoniakoek eta
Suediakoek, kasu) ingurumen-zientziari
buruzko galderak zuzen erantzuteko joera
handiagoa zuten antzeko garapen-mailako
herrialdeetako ikasleek baino. Hego
Korean ere halako prestakuntza jaso
zuten ikasleek errendimendu ona izaten
zuten unibertsitaterako sarbidean.
Azkenik, hezkuntza-maila handiagoko
pertsonek aukera handiagoak izaten
dituzte ingurumenari lotutako
konponbideen bilaketan modu aktiboan
38 2007an eta 2008an egindako Gallup galdeketan, galdeketa horrek
hartzen dituen 119 herrialdeetatik %62tan, hezkuntza-maila eta klima-aldaketari lotutako usteak ziren askotan klima-aldaketari eta haren arriskuen pertzepzioari lotutako sentsibilizazioari buruzko adierazle nagusiak. Eskolatze handieneko pertsonek ingurumenari lotutako zenbait arazo identifikatzeko gaitasun handiagoa izan zuten 119 herrialdetatik 70etan. Komunikazio-tresnetara sarbidea zuten pertsonek ere sentsibilizazio handiagoa zuten, eta horrek erakusten du informazio- eta komunikazio-teknologiek gero eta garrantzi handiagoa dutela ingurumenari lotutako hezkuntzan.
inplikatzeko eta ingurumena babesteko
neurri politikoak hartzeko eskatzeko.
Dena den, hezkuntza benetan ingurumenaren
eta gizartearen iraunkortasuna sustatzeko tresna
izateko, beharrezkoa da benetan inklusiboa eta
kalitate onekoa izatea.
Esate baterako, ikusi da irakasleen prestakuntza
funtsezko faktorea dela klima-aldaketari
erantzuna emateko gaitasun handiagoa izan
dezan hezkuntzak39. Era berean, beharrezkoa da
bermatzea hezkuntza-sistemak, helburu
ekonomikoak oinarri hartuta, ez direla gazteak
beren bizitza osoan lan egiteko eta kontsumitzeko
prestatzera mugatuko, eta, era berean, ez dutela
funtzionatzen ez duen eta iraunkorra ez den
eredu ekonomikoa kopiatuko. Aitzitik, kalitate
oneko hezkuntzak ezagutzaren transferentziatik
haratago joan behar du, eta hiritar autonomo,
arduratsu, kritiko, kontziente eta trebeak
sortzeko ahalegina egin behar du, hau da,
iraunkortasun-arazo konplexuei aurre egiteko
ekimen-gaitasun handiagoa duten hiritarrak
sortzeko ahalegina, esate baterako, eskola
iraunkorrak eta karbono-isurpenetan neutrala den
hiri bat sortzeko gaitasuna dutenak.
Horretarako, ezinbestekoa da hezkuntza-
sistemak aldatzea eta hezkuntzak bizi-estilo
iraunkorrak sustatzen laguntzea, bai eta irabazi
ekonomikoak eta materialak lortzeko dagoen
grinari kontra egitea ere.
Bestalde, hezkuntza formalak arlo horretan
funtzio garrantzitsua bete behar badu ere,
ingurumenari lotutako hezkuntza ikasgeletatik
ateratzea eta beste espazio batzuetara eramatea
ere beharrezkoa da.
Komunitatean bertan eman daitezke ikastaldiak
nahiz sentsibilizazioa sustatzeko saioak, eta
neurriak hartzeko gaitasuna ere komunitatean
bertan indartu daiteke, pertsonen eta haien
tokiko eremuen elkarreraginaren bidez nahiz
ezagutza tradizionalari eta indigenen jakintzari
balioa emanez. Izan ere, horiek ere integratu
behar dira gizartearen eta ingurumenaren
iraunkortasunaren aldeko hezkuntza-ekimenetan.
Bigarrenik, kalitate oneko hezkuntzak (batez ere
ingurumenaren alorrean) bizitza osoko
ikaskuntzan oinarritu behar du, pertsona eta
kolektibo guztiok eman baitezakegu eta eman
behar baitugu gure bizitzako uneren batean
mundu iraunkorrago bat eraikitzen laguntza.
Gainera, bereziki garrantzitsua da hori, ekonomia
berde eta iraunkorragora joatea nahi badugu,
prestakuntza teknikoa duten gaitasun handiko
langileak beharko ditugulako, eta horretarako
beharrezkoak izango direlako etengabeko
prestakuntza eta inbertsio handiagoak ikerketan
eta garapenean.
Azkenik, hezkuntza-sektoreak ingurumenari
lotutako kudeaketaren adibide moduan ere balio
dezake, ingurumenari lotutako hezkuntzaren
“ikuspegi integrala” izanez; hau da, ez bakarrik
hezkuntza-programa kontuan hartuta, baizik eta
eskolaz kanpoko jarduerak eta irakasleen
prestakuntza ere kontuan hartuta, bai eta
azpiegiturekin, kudeaketarekin, lanekin eta
prozesuekin zerikusia duen guztia ere.
39 Ikerketa batean, klima-aldaketaren gaia kontzeptualki irakasteko
ikasgai zail moduan definitzen zuten balizko irakasleen ehunekoa
%21etik %7ra murriztu zen lau ordu eskaseko prestakuntza baten ostean.