ikt hezkuntza praktika

2
IKT: HEZKUNTZA-PRAKTIKA (gogoeta) Informazio eta Komunikazio Teknologiak praktikan jartzea funtsezkoa dugu gure gizartean, etorkizuneko eta oraingo irakasleentzat hain zuzen ere. Irakasleen eskolan gauden bitartean, teknologiak nola erabili behar ditugun Haur Hezkuntzan (gure kasuan) inportantea da. Ez dago esan beharrik gero eta aldaketa gehiago daudela gure eskoletan eta eraberritu nahi dutela. Teknologiak, batzuen ustez, ez dira oso aproposak erabiltzeko baina nik ez nuke hori esango; oso aproposak dira era egokian eta ikasteko erabiltzen baditugu, jakina. Halaber, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua errazten dute. Gainera, Haur Hezkuntzan aspektu berriak barneratzea oso egokia da, lasterrago ikasten baitute gure umetxoek. Haur Hezkuntzan, zenbait aspektu kontuan izan beharko genituzke, hala nola, hezkuntzaren ikuspuntutik 0-6 urte bitarteko umeen ezaugarriak, metodo edota printzipio didaktikoak... Honekin guztiarekin, errazagoa izango da ikaskuntza burutzea. Bestalde, seminarioak sortu egin ziren eskolako web-orriak egiteko. Hamar seminarioetan banatu ziren eta aspektu garrantzitsuak direla uste dut. Esate baterako, ikasleei azaltzen die ea zer egingo den web-orrian eta zer-nolako helburuak izango dituen, denok parte hartuko duten, zer erlaitzak izango dituen, curriculuma kontuan hartuko duten, interaktibo eta didaktiko materiala, klasearen ordutegia... Orobat, familiaren esku-hartzea funtsezkoa izango da: orri honetan eskolaren informazioa, bilerak, irakaslearekin nola jarri daitezkeen kontaktuan... kausituko dute. Guraso eta eskolaren arteko harremana ezinbestekotzat hartu behar dugu. Azkenik, denoi erakutsi eta gero, “kritika konstruktiboa” deritzona egingo dute. Ikasle hauek benetako egoera batera eramaten dutenez, gehiago ikasiko dute. Are gehiago, teorian ikasten dutena, zuzenean praktikan jartzen dute. Nire aburuz, gehiago ikasten da praktikak egiten teoria ikasten baino. Interneten zehar, hainbat jarduera bilatzen dituzte eta, horrekin guztiarekin, ezaguera handiagoa neureganatzen dute. Argi dago ume guztiek ez dutela erritmo berdina, orduan, web-orria etxean ere egin dezakete eta nahi duten denbora eskaintzen diote (normalean, hau ikasteko

Upload: maitaneprieto

Post on 13-Aug-2015

41 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ikt hezkuntza praktika

IKT: HEZKUNTZA-PRAKTIKA (gogoeta)

Informazio eta Komunikazio Teknologiak praktikan jartzea funtsezkoa dugu

gure gizartean, etorkizuneko eta oraingo irakasleentzat hain zuzen ere. Irakasleen

eskolan gauden bitartean, teknologiak nola erabili behar ditugun Haur Hezkuntzan

(gure kasuan) inportantea da. Ez dago esan beharrik gero eta aldaketa gehiago daudela

gure eskoletan eta eraberritu nahi dutela. Teknologiak, batzuen ustez, ez dira oso

aproposak erabiltzeko baina nik ez nuke hori esango; oso aproposak dira era egokian

eta ikasteko erabiltzen baditugu, jakina. Halaber, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua

errazten dute. Gainera, Haur Hezkuntzan aspektu berriak barneratzea oso egokia da,

lasterrago ikasten baitute gure umetxoek.

Haur Hezkuntzan, zenbait aspektu kontuan izan beharko genituzke, hala nola,

hezkuntzaren ikuspuntutik 0-6 urte bitarteko umeen ezaugarriak, metodo edota

printzipio didaktikoak... Honekin guztiarekin, errazagoa izango da ikaskuntza burutzea.

Bestalde, seminarioak sortu egin ziren eskolako web-orriak egiteko. Hamar

seminarioetan banatu ziren eta aspektu garrantzitsuak direla uste dut. Esate baterako,

ikasleei azaltzen die ea zer egingo den web-orrian eta zer-nolako helburuak izango

dituen, denok parte hartuko duten, zer erlaitzak izango dituen, curriculuma kontuan

hartuko duten, interaktibo eta didaktiko materiala, klasearen ordutegia...

Orobat, familiaren esku-hartzea funtsezkoa izango da: orri honetan eskolaren

informazioa, bilerak, irakaslearekin nola jarri daitezkeen kontaktuan... kausituko dute.

Guraso eta eskolaren arteko harremana ezinbestekotzat hartu behar dugu. Azkenik,

denoi erakutsi eta gero, “kritika konstruktiboa” deritzona egingo dute.

Ikasle hauek benetako egoera batera eramaten dutenez, gehiago ikasiko dute.

Are gehiago, teorian ikasten dutena, zuzenean praktikan jartzen dute. Nire aburuz,

gehiago ikasten da praktikak egiten teoria ikasten baino. Interneten zehar, hainbat

jarduera bilatzen dituzte eta, horrekin guztiarekin, ezaguera handiagoa neureganatzen

dute. Argi dago ume guztiek ez dutela erritmo berdina, orduan, web-orria etxean ere

egin dezakete eta nahi duten denbora eskaintzen diote (normalean, hau ikasteko

Page 2: Ikt hezkuntza praktika

zailtasunak dituztenentzat izaten da). Honez gain, autonomia sustatzen dute aipatzen

dutelako zein erabaki hartuko duten hezkuntza zentroaren arloan.

Nire ustez, taldeka eginez gero, gehiago ikasiko dute adimenak partekatu

dituztelako eta, eskuarki, beste irakasgaiekin erlaziona dezakete. Instrumentu hau

erabilgarria nahiz funtsezkoa da eskoletan erabiltzeko eta Haur Hezkuntzan, ostera, are

gehiago. Gainera, motibatuta egongo dira haiek bere kabuz egiten dutelako, baina

irakasle baten ardurapean, noski.

Maitane Prieto González

Haur Hezkuntza 2.maila, GA2