ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211

2

Click here to load reader

Upload: ekthuhezi

Post on 28-Jun-2015

45 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211

GARENAREN ETA EGITEN DUGUNAREN KONTZIENTZIAZ

Euskaltzaleon/Euskaldunon Elkarteak

2012ko azaroak 26-27-28

HELBURUAK:

- Elkarteetan egiten dugunari buruzko gogoeta bideratzeko, konpartitzeko,

irizpide teorikoak eskaini: soziolingustikaz eta gizarte mugimenduez.

- Elkarteetan darabilgun aitzindaritza-ereduaz gogoeta egin.

- Mugimendu beraren partaide izatearen kontzientzia landu ikaskideon artean.

- Elkarteen arteko hartu-emanetan sakontzen jarraitzeko bidea landu.

- 2013an bideratuko dugun aditu-titulura jendea erakartzeko jakinmina piztu.

EMAILEAK:

HUHEZIko Sorguneak ikertegiko kideok Topagunearekin sinatutako hitzarmenaren

baitan kokatzen da ikastaro hau.

Nekane Goikoetxea eta Julen Arexolaleiba izango dira irakasleak.

PROGRAMA:

Azaroak 26, astelehena:

09:00-13:00

- Euskaltzaleon/ Euskaldunon elkarteetako ekimenen irizpide

soziolinguistikoez:

Zergatik eta zertarako ari gara lanean? galderari erantzuteko hainbat kontzeptu

soziolinguistiko landuko ditugu: hiztun-tipologiak eta beraien arteko

interakzioak, hizkuntzen gizarte-funtzioak, hizkuntzen galera azaltzeko eta

biziberritze-dinamikak argitzeko irizpideak, etab.

- Topagunearen izaeraz eta garrantziaz:

Azken urteotan Euskaltzaleon Topagunean bideratzen ari garen gogoeta

estrategikoak izango ditugu aztergai: oinarriparren arrazoiak, eraldabideen

zergatiak… eta horiek guztiak aldez aurretik landutako irizpide

sozioliguistikoekin erkatuko ditugu. Dokumentu horien izpiritua eta jomugak

herrietara eramateko moduez ere arituko gara.

14:30-17:30

- Gure elkarteen aitzindaritza-ereduaz

Euskaldunon arteko trinkotze lana ezinbestekotzat jotzen badugu, non gaude

gure herrietan euskara elkarteak, zentro ala periferian? Zein harreman modu

ditugu euskalgintzako beste eragileokin? Zein harreman ditugu euskara

elkarteok geure artean? Eta federazioarekin? Galdera horiei guztiei gure

aitzindaritza-ereduaren argitan begiratuko diegu.

Page 2: Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211

Azaroak 27, asteartea

09:00-13:00

- Topagunearen ekimenak hiztunen tipologiaren arabera: hobetzeko

bideak

Bezperan landutako irizpide soziolinguistikoak aintzat hartuta, aztertu egingo

ditugu euskaltzaleon/euskaldunon elkarteetan egiten ditugun lanak:

sentsibilizazioan, aisialdian, hedabideetan, kulturgintzan, etab.

Darabilgun praktikari buruzko gogoeta bideratu nahi da; beti ere, jakina!, tokian

tokiko ekinbideon emaitzak optimizatzen jarraitzeko, elkarrengandik ikasten

jarraitzeko.

- Euskaldunon elkarteen ekimenen azterketa, gizarte-mugimendu garen

aldetik

Irizpide soziolinguistikoez gain, gizarte-mugimenduei oro har dagozkien zenbait

kontzeptu teoriko geureganatzea komeni dela diosku esperientziak. Zein nola

gizarteratzen dugu herriz herri egiten ari garen lanaren duintasuna? Geure

ekinbideak bideratzeko grina, modua, zein nolakoa da? Zein eratako batasun-

irudia ageri dugu gizartean euskararen gizarte-mugimendu anitzok? Zer egin

dezakegu bazkideekin/laguntzaileekin/gainerako eragileekin gero eta gehiago

izateko kuantitatiboki eta elkarrekiko hartu-emanetan sakontzeko kualitatiboki?

14:30 -17:30 Federazioko eta elkarteetako langileen aitzindaritza-ereduaren

azterketa

Topaguneak diagnostikoa egina du bere gidaritza-estiloaz eta lan-dinamikaz. Zer

daukagu esateko autokritika ariketa horren gainean? Balio digu guk geuk ere

ariketa bera egiteko? Nola pasa gintezke zerbitzugintzako koordinaziotik

mugimendu gisa jokatzera? Zer egin genezake gutako bakoitzak? Lidergo

eraldatzailearen paradigmatik begiratuko diogu harremanen artikulazioari.

Azaroak 28, asteazkena:

9:00-13:00

- Euskaldunon elkarteetako harrera plana egiteko edukiak diseinatu

Harrera-planak bideratzeko Topagunean landu diren dokumentuak aintzat

hartuta, beste urrats batzuk egingo ditugu:

a) harrera-plana herri-tipologia bakoitzaren ezaugarrietara egokitu

b) tokian tokiko elkarteen harrera-plana diseinatzen hasi (barruko eta

kanpoko eragileei begira)

- Saioetan egindakoaren / lortutakoaren ondorioak