hiztegia - ikasten.ikasbil.eus...hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin,entzundakoa ulertu, irakurri eta...
TRANSCRIPT
Hiztegia
Gai monografikoa
Gai monografikoa 9
SARRERA
Hizkuntzako sare lexikalaren hedatze eta aberastea prozesu amaigabea da, gelditu gabe ari bait da hiztuna bere jatorrizko hizkuntzaren hiztegia handitu eta berriztatzen. Hau jatorrizko hizkuntzan horrela bada, are gehiago xede-hizkuntzaren kasuan , ikasleak behin eta berriz egiten bait du topo hitz ezezagunekin. Ikaslea zein irakaslea , baita ikaskuntzarako propio aukeratu eta erabiltzen diren ahozko eta idatzizko baliabideak ere, hiztegi-iturri agortezinak ditugu.
Hiztegia funtsezkoa dugu hitz egin , entzundakoa ulertu, irakurri eta idatzi ahalizateko. Komunikazioaren mailarik apalenean elementu linguistikorik garrantzizkoena da, zeren hutsaren hurrengo balioa bait dute gramatikak eta fonetikak hitzikgabe. Zenbaitetan, gaizki ahoskaturiko hitzez eta baita oker jokaturiko hitzez erelortzen dugu komunikazioa. Aitzitik , hitz desegokiz paratutako esaldia ez du inorkulertuko, nahiz eta joskera zuzena izan eta ongi ahoskatu. Beraz, ikaslea egunerokotopikoek berez dituzten oinarrizko hainbat kontzeptu adierazteko gauza izangobada, hizkuntz alar horiek menderatu beharrean daga, onda menderatu ere. Honelaez bada, hizkuntz funtzio eta hizkuntz egituren inguruan lan handia eginda ere, nahitaez izango dira murritzak ikaslearen komunikaziorako ahalbideak.
Hala ere, hiztegiak berebiziko garrantzia izan arren, harritzekoa da azken urteotan eman zaion tratamendua. Gaur egungo hizkuntz irakaskuntzako testuliburu askok ikuspegi funtzionala hartzen dute ardatz gisa eta gehienek dituzte osagai funtzionalak. Baina ez dira hainbestekoak izan osagai nozionalak berauetan integratzekoahaleginak.
Kontraesan hori gainditu beharraren aurrean, ZUT ABEk, monografia honen bidez, bere aportazioa egin nahi izan du , geroago beste batzuek ere lan honi heldukodiotelakoan, zeren eta gu zenbait puntu ikutzera mugatu bait gara soilik.
Hiztegiaren garrantzia hain handia izanik , tentuz hautatu beharko ditugu irakatsiko diren hitzak eta horientzako tratamendurik egokicna. Baina zein eta zenbathitz irakatsi ikasaio bakoitzeko? Eta hori bezain garrantzitsua dena, nola heldu hiztegiarcn irakaskuntzari. Hauek dira , besteak bes te, monografiak egitcn dituen galderak eta aztertzen dituen problemak.
Ezaguna da oso bcrc ezaugarririk bereziena hitz-zcrrcnda luzeak buruz ikasteazuen metodoa. Sistema honek, ordea, gero eta eraso gogorragoak nozitu ditu urteakiragan ahala. Gaur arrazoi sendoak ditugu metodo horren eraginkortasuna zalantzanjartzeko. Horregatik monografiak eskaintzen dituen bideak guztiz bestelakoak dira.
10 Gai monografikoa
Bi artikuluk osatzen dute monografía. Lehenengoak hiztegiaren inguruan sortzen diren hainbat galdera ikutzen ditu, hala nola hiztegiaren definizioa, hiztegiarennorbereganatze eta ikastearen arteko aldea, hiztegiaren hautaketa eta mailaketa.Egileak, eremu semantikoen teoría eta hauen osakinak aztertzeaz gain, teoria horrek hizkuntz irakaskuntzarako suposa dezakeen ekarpena analisatzen du. Gehienbat arazo teorikoak ikutu arren, ez da soilik horretara mugatzen, artikulua ariketamota zenbait proposatzen bait zaigu.
Bigarrenak, berriz, beste ikuspegi batetik jarraitzen dio gaiari. Bertan ohizkohizkuntz ikasbideek hiztegiari dagokionean ezarri zuten metodología kritikatzen da.Inork ez du zalantzan jartzen errealitateaz jabetzeko gizakiaren zentzuek duten garrantzia. Hala ere, metodo hark ez zuen oinarrizko egia hori kontuan hartu. Ez-zentsoriala zen erabat metodo hura. Horrela jokatuz, tradizio pedagogiko onenen kontra aritu zen. Gaur egun Neurolinguistikak herri jakinduriak eta aipaturiko tradiziopedagogikoek argi ikusi zutena finkatu besterik ez du egin. Zientzia berri honekdioenez, errealitateaz jabetu ahal izateko, barneko modalitateak deritzatenak, hauda zentzuak, garatu beharrean gaude. Zenbat eta zentzumen gehiagok parte hartu,orduan eta indartsuagoa burmuinean gauzatuko den inpresioa. Horrela bakarrikizango dute hitzek benetazko eduki semantikoa. Egileak modalitate hauetako bataztertzen du bere artikuluan, ikusmena alegia. Beraz, artikuluak estrategia ez-linguistiko bat, ikusizko irudiaz baliatzen dena, du aztergai. Argi dago, ikasleak irudilinguistikoez, hots, hitzez, baliatzen ikasi behar duela, testu baten esanahia ateratzeko gauza izango bada. Beraz, sustraikide, testuinguru, hitzen osagaiak (aurrizki,atzizki, artikulu, kasuen markak ... ) hustiratzen ikasi behar du. Baina, honekin hatera, hizkuntzaz kanpoko irudiak ere ezinbestekoak ditugu hizkuntza barneratzeko,geure baitan askotariko erreferentziaz horniturik bihurtuko bait da errealitate bizi.
Gai monografikoa 11
Hiztegiaren inguruan
Jasone Zenoz
O. HITZAK IKASTEARENGARRANTZIA
Jarrera desberdinak sortu izan <lirahiztegiari begira hizkuntza bizien irakaskuntzan. Hitz egin, entzundakoa ulertu,irakurri eta idatzi ahal izateko hiztegiakduen balioa inork ez du inoiz ere zalantzan jarri. Komunikazioaren gutxienekomailan elementu linguistiko garrantzizkoena da; hutsaren hurrengoa balio baitdute gramatikak eta fonetikak hitzikgabe. Zenbaitetan, gaizki ahoskaturikohitzez baita egitura okerrez jokaturikohitzez ere lortzen dugu komunikatzea.Aitzitik, ordea, hitz desegokiez paratutako esaldia ez du inork ulertuko, nahizeta joskera zuzena erabili eta ongi ahoskatua izan.
Usadiozko hizkuntz ikasbideek ikasgai oro aurkezten zituzten alfabetikokizerrendaturiko hitz-bildumak. Zerrendahorietan ikasgaiko hitz berriak azaltzenziren, aldamenean ikaslearen jatorrizkohizkuntzako esanahia zutela. Sistemahonek, ordea, gero eta eraso gogorragoak nozitu ditu urteak iragan ahala; osozaila bait da, askotan, hitz batí beste hizkuntza batean erabateko baliokideaematea. Bestalde, ordena alfabetikoazenbait gauzatarako egokia bada ere,edozein hizkuntzatako hiztunak hitzakbereganatzean, ez ditu bere baitan ordena alfabetikoaren arabera sailkatzen;hiztegian, liburuan, ogi hitza, ogasun eta
ZUTABE 14 (1987). ll-19orr
ogibide hitzen artean azaltzen den arren,edozein euskalduni galdetuko bageniozein hitz motarekin erlazionatzen duenogi hitza, janari, irin, okindegi, lana,ardo eta abar luzea aterako luke.
Irakasle guztiek irakasten dute hiztegia, azken aroetako joera izanik hiztegiaren irakaskuntza beste egintza batenbarruan burutzea; hau da, irakurmenaedo idazmena lantzean azaltzen direnhitz berrien esanahia adierazten du irakasleak. Irakaskuntz mota hau, ordea,hitzak azaldu ahala, hiztegiaren kontrolik gabe burutu izan da askotan. Ezinesan daiteke, alabaina, hiztegia irakastea bigarren mailako arazoa denik. Izatekonkretu eta kontzeptualak izendatuahal izateko aukera, arau gramatikalekizate horiek uztartu eta erlazionatzekoeskaintzen duten aukera bezain oinarrizkoa da (Wilkins). (1)
l. ZER DA HIZTEGIA?
Hizkuntza arrotz baten hitzez jabetzea ez da norberaren jaiotizkuntzan baIiokide zehatzak dituzten hitz berrienbilduma buruz ikastea. Hizkuntzan hitzek badute zerikusirik elkarren artean;esaterako, esanahiaren arabera sailkadaitezke: osaba, izeba, aita, ama, semea... ;baita hizkuntzaren ara u grarnatikalen arabera ere: abestu, idatzi, ibili,lan egin, hauek aditzak <lira eta. Ondo-
12
rioz , bi adiera-maila bereiz ditzakeguhemen: adiera lexikala eta adiera gramatikala.
Adiera bat ezagutzea ez da egintzaisolatua, lehen aipatu dugun erlazio-sarera hurbiltzea baizik. Wilkins-en iritziz(2) hitz baten esanahia beste hitzekin etahitz horrek ingurune estralinguistikoarekin duen zerikusiaren ondorioa da. Hitza menderatzeak, zein objektu edo konzepturi dagokion jakiteaz gain, beste hitzekiko mugak eta kidetasunak non dituen jakitea ere eskatzen du. Bestalde,lehen esan bezala, gutxitan izaten du hizkuntza bateko hitzak erabateko baliokidea xede-hizkuntzan.
Hitzak gizartearen ezaugarri sozial etakulturalen islada dira, eta bai gizarteaketa baita berauen kulturak ere desberdinak izaten dira. Begibistakoa denez, bikultura zenbat eta desberdinagoak izan,hainbat eta adierazpen gehiago beharkodira adieraziaren ñabardura guztiak osoki azaltzeko. Era berean, hizkuntzanbertan ere sor daitezke arazoak:
• Hitzak objektu edota konzeptu batbaino gehiago izendatzeko balioduenean, hots, polisemiaren kasuan; esaterako, adarra (begetalaeta animaliarena), gaztelaniazkobanco (esertzekoa, dirua gordetzekoa, arrainena, zurginarena).
• Sinonimiaren kasuan ere sor daitezke zenbait oztopo. Sinonimoak elkarrengandik oso hurbil egonarren , ez bait dira beti guztiz baliokideak.
• Esanahia bera ere kontutan hartzeamerezi duen beste faktore bat da.Badaude zenbait hitz konotazio positibo edo negatiboak dituztenak.Beste kasutan formaltasun-mailaedo tonua zehaztu behar dira: umorea, ironía ... Euskarari gagozkiolarik , zail gerta dakioke ikasleari , alegia , kristoren lana, aspa egin etazenbait holakoren forrnaltasun-rnaila mugatzen. Ezin ahaz daiteke, azkenik, desberdintasun dialektalekere eragiten dutela semantikan;
Hiztegiaren inguruan
zenbaitentzat, mutil azkarrak , mutil listoa adierazten duen bitarteanbesterentzat indartsua esan nahi du.
Hizkuntzaren sare lexikalaren hedatze eta aberastea prozesu amaigabea da,gelditu gabe ari bait da hiztuna bere jatorrizko hizkuntzaren hiztegia haunditueta berriztatzen.
Sintaxiari dagokionean, ordea, apenas izaten duen aldaerarik helduarorairitsitakoan. Orain arte esandakoaz,bada, begibistakoa da ez dela aski hitzbaten esanahia ezagutzea hitz hori zuzenerabiltzen jakiteko. Are eta esanahia jakinda ere, zenbait errakuntza eta erabilera trakets gerta daitezke; esaterako:
• Kokamenduaren arabera: zenbaitetan hitzak desegokiak gertatzendira kokatu direneko kontestuarenbarman; adibidez: gizon pertxenta.
• Jatorrizko hizkuntzaren interferentzia: oinarriak eseri, bekoki kulturala, kontuan erori eta antzekoaksartuko genituzke hemen.
• Zenbait hitz gehiegi errepikatzea;hau da, lexikoaren pobreziarengatik egoera guztietarako erabiltzendiren adjetibo «balioanitzak». Esate baterako: kotxe ona, baratzeona,etxe ona; kotxe bizkorra, baratzeemankorra . etxe sendoa.
Gerta daiteke, halaber, hitzaren erabilera ikasi deneko kontestuan bakarrikjakiteagatik eta ez beste kasutan nolaerabil daitekeen edota erabil daitekeenik ere.
2. HIZTEGIARENNORBEREGANATZEAETAIKASTEA
Gauza jakina da ez dela beti era batean ikasten hiztegia, segun eta lehenengo edo bigarren hizkuntzarena den.Lehenengo hizkuntzaren kasuan, haurrek eta helduek ere hitz berriak ikastendituzte. Komunikatzeko bcharra duteeta hiztegi egokirik gabe ezin komunikadaiteke. lkasgelako egocra, ordea , aski
Gai monografikoa
bestelakoa da, ikasleek jatorrizko hizkuntzan hitz egin bait dezakete , eta,murgilketa prozesu batean sarturik ezgaudenez gero , xede-hizkuntzan komunikatu beharra ez da lehenengo kasuanbezain larria. Geure lehenengo hizkuntza lortzean prozesu batijarraitzen diogueta kontzeptuen nozioak eta horiek izendatzeko terminoak, hau da, adieraziaketa adierazleak , ingurune desberdinetanerrepikatuak ikasten ditugu. Errepikahorrek, noski, ikastea sendotu egitendu. Hitzak ahalik eta testuinguru gehienetan azaltzea izango litzateke hizkuntzirakaslearen eginbeharretako bat.
Hiztunak , bere jatorrizko hizkuntzaikasten ari denean, berezkoa duen erritmo batí jarraitzen dio hiztegiaz jabetzerakoan. Termino ugari ditu aurrean etabatzuk besteak baino lehenago asimilatuko ditu. Bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan, gauza beretsua gertatzen da;oraingoan, ordea, irakasleak erabakibehar du hitzak irakasteko erritrnoa,nahiz eta gero ikasleek hitz guztiak abiada berdinean ez asimilatu.
Zaila da esaten zenbat hitz berri aurkeztu behar diren ikasaio bakoitzeko ,ikaslearen ezagutza aktiboan sar daitezen. Wallace-k dioenez, bostetik zazpirabitarteko kopurua hautatu beharko litzateke (3). Gairns-ek , ordea, zortzitikhamabira termino berri irakastea gomendatzen du hirurogei minututako saiobakoitzeko (4). Kopuru hau zehazterakoan kontuan hartzeak merezi dutenzenbait faktore aipatzen ditu:
• Irakaslearekin zerikusirik ez dutenfaktoreak:o Jatorrizko hizkuntzarekiko kide
tasun-maila.o Esanahia ulerterazteko kideta
suna.o Ikasleen gaitasuna: adina, me
moria ...o Besterik: ta Idearen nortasuna ,
eguneko ordua, programazioa.
• Irakaslearekin zerikusia dutenak:o Syllabusa: irakatsi behar dena
ren arabera -hizkuntz for-
13
mak ... - hitz kopuru haundiagoala txikiagoa irakatsiko da egunean.
o Hiztegi horren azalpena , errepikazioak ...
Bereizketa egin dezakegu, bestalde,ikasleek ezagutzeko gai izan behar dutenhiztegiaren eta ikasleek sortzekoa denhiztegiaren artean, hau da, ezagutza pasibo eta aktiboa. Halaber, era zuzenazala ez-zuzenaz irakastearen arteko bereizketaz mintza gaitezke. Ikasaioarenhelburua soilik hiztegia lantzea denean,era zuzena izango dugu; aldiz, irakurgaiedo audiozinta batean termino ezezagunbatekin topo egin eta bera adierazteaerabakitzen badugu, era ez-zuzenaz irakatsiko dugu.
3. HIZTEGIAREN MAILAKET A
Hiztegia ez da berehalakoan eskuratzen. Astia behar duen prozesu geldiada; ondorioz, arreta berezia eskatzen duikasleari baliagarrien izango zaizkionhitzak aukeratzeak. Hitz horiek erizpidebatzuei jarraiki aukera ditzakegu.• Maiztasunaren araberaEgon badaude hizkuntz bizietan oina
rrizko hiztegiak izenda genitzakeen hitz-bildumak. Zerrenda hauetan gehienerabiltzen diren bostehun, mila edo bimila hitzak sartzen dira. Hiztegitxohauek baliozko erreferentziak dira, baina ezin ahaz daiteke ikasprozesua hastenden unetik beretik desberdinak direlaikasleen beharrak , eta, aurreratu ahala,berehalaxe iristen dela behar guztiz bestelakoetara. Badago zenbaiten iritziz ,gainera, gaurkotzearen arazoa ere;maiztasun haundiko hitz batzuk modazpasata gelditu daitezkeelako edota termino berriak sortzen direlako. Hau guztiz nabaria da argot erregistroan eta baita komunikabideetako hizkuntzan ere;adibidez , H IES eritasunaren siglak ez ziren cxistitzen duela hiru urte. Ikasleenbcharrctara itzuliz, bcgibistakoa da biologoak menderatu beharreko terminoasko alferrikakoak izango direla ekonomilariarentzat.
14
3.1. Eremu semantikoen teoria etahauen osakinen analisia
Semantikaren zenbait ikuspegi teorikok elkarren artean zerikusirik dutenhitzen desberdintasunak azalerazteko
Hiztegiaren inguruan
aukera eskaintzcu Ju. Ercmu scmantikoen teoriak dioenez, elkarren arteanzerikusirik duten hitzek osaturiko multzoek hizkuntzaren eremu Jexikal osoaestaltzen dute.
11--=--=--=-------=¡- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -1
: 1 urtea1
urtemuga adina gaztea zaharra... :-l - - - - - +- - - - - - - - - - - - - - - - --- - - - - - - - - 1
1 11 hilabetea 1
11
1 astebetea 11 1 r------,
1-1- - - - - -1- - - - - - - - - - - 1- - - - - -ti:~~~~~=-=-L__ ~s:e~~e~~ -!-'.g;~d~': ~1 Jala 111 oporra1 bid . 11 1 ara 1
'-- - ---'
Ustea da era honetara antolatzen direJa hitzak gizakion burrnuinean, eta ondorengo bi konstatazio hauek sendotzendute uste hori:
• Lapsus linguae direlakoetan askotan ikusi da hitz egokia esan beharrean eremu semantiko bereko beste bat esaten dela.
• Burmuinaren zati bat zauriturik duten pertsonek ere, irakurketa-frogetan, zenbaitetan, idatzita dagoenhitza irakurri beharrean, eremu semantiko bereko beste bat ahoskatzen dute.
3.1.1. Osakinen analisia
Eremu semantiko bateko hitzen ezaugarriak zehaztean datza analisi hau:
behia [+animalia+ ugaztuna + ... + emea)zaldia [+ animalia+ ugaztuna + .. + arra)
Eremu semantikoen teoriari eta osakinen analisiari jarraiki plantea daitezkejadanik zenbait lexiko-ariketa, hitzen arteko erlazio-motak ikusteari begira zuzenduak. Ariketok taula moduan aurkezdaitezke, hitzak -zeintzuen desberdintasun semantikoak azaltzera bait goazeremuka sailkatuz.
Gai monografikoa 15
Jar ezazu (+) zeinua aditzak eta izenak elkargarriak diren kasuetan eta (-) zeinuabestelakoetan.
kristala animalia pertsona proiektua
1 apurtu1
txikitu
suntsitu
birrindu
deuseztu
akabatu
beste .nazioetako ejertzitua futbol-talde bisitaria
arerioa
etsaia
izterbegia
Sistema honek baditu, alabaina, zenbait eragozpen:
• Askotan jatorrizko hizkuntzarenhiztunak nekez etortzen dira bathitz bakoitzaren osakinak zehaztean.
• Lauki batek ezin jaso dezake askotan halako hitzek hiztunari idarokitzen dion guztia.
Lauki hauek ere beste tresna bat izandaitezke gauzak nola kokatu adierazterakoan:
erizain gudari (gizonezkoa)++
poi itaitsusia +
Hitzak eremuka sailkatzea erizpidebatzuen arabera egiten da; adibidez:
• Gai edota prozesu batengatik erlazionaturiko hitzak; adibidez: sukaldean aurkitu ditzakegun gauzak,arrainen izenak ...
• Bikoteka aurkezten ditugun hitzak,sinonimo edo antonimoak direnak:txurialbeltza, irekilitxi. Baita loturasemantiko haundiko bikoteak ere:irakurri!idatzi, senarra/emaztea.
• Adiera berdintsuko hitzak , bainaformaltasun-mailaren arabera aldatzen direnak: txiza, gernua, mozkorra, ordia.
• Eskalak: hotz, epel, bero.
Hiztegia era ez-zuzenaz irakasten denean, maiz samar agertuko dira audiozintan edo bideozintan baztertu beharreko hitzak.
16 Hiztegiaren inguruan
Kontestuarengatik ulerdaitezke
Terminoak
Ulerpenerako beharrezkoakAzaldu beharrekoak
EzezagunakEz dira beharrezkoakulerpenerako
Maiztasun gutxikoak
Maiztasun haundikoak
Begibistakoa denez, testua ulertzeko,beharrezkoak diren hitzak landu beharko ditugu lehenik; gero beharrezko ezizan arren maiztasun haundia duteneiekiteko. Kontestuarengatik uler daitezkeen hitzak seinalatu ondoren, esanahiaasmatzen lagundu diezaiekegu ikasleei.Komeni da ikasleak konturatzea esaldiaren zein atalez ari diren, ea izena, adjektiboa, edo aditzondoa den; halaber, eaaurrizki edo atzizkirik daraman terminohorrek eta baita hitz eratorriren bat ezagutzen duten ere.
Kontestuarengatik ezin uler daitezkeen hitzak kontestu ulergarriagoetanerabiltzen ahaleginduko da irakaslea.Baliagarri izan liteke testuari ekin bainolehen zenbait hitz aurkeztea. Esanahiabenetako objektuen bidez, marrazki,keinu eta imintzioen laguntzaz azal daiteke. Sinonimoak eta antonimoak ereernan daitezke eta, azkenik , itzulpenaere erabil dezakegu. Testua ulertzekobeharrezko ez diren maiztasun gutxikohitzak, De Mir-ek dioenez (5), zokoradaitezke edo itzuli. Testua ulertzekobeharrezkoak ez diren maiztasun haundiko hitzak testutik deduzi litzake ikasleak edota irakasleak adierazi.
Hiztegia irakastean, zenbait arazo sordakiguke, Wallace-k dioenez (6). Esanahia igertzeak denbora luzea eramandezake eta batzuetan zaila izan daitekeirakaslearentzat kontestuarengatik ulertzeko moduko hitzak zeintzu diren erabakitzea. Azalpena behar duten hitzenkasuan, itzulpena azken baliabidea dela
esaten da. Hobe da, ahal delarik, azalpenak xede-hizkuntzan ematea, ikasleakhizkuntza horretan murgildu behar baitdu. Dirudienez, lehendabizi esanahiaadieraztea eta gero esanahi horri dagokion hitza azaltzea alderantzizkoa bainoemankorragoa da. Chastain-ek adierazten duenez, jatorrizko hizkuntzari dagokionean ere, , lehendabizi konzeptuakantolatzen dira hiztunaren burmuineaneta gero hitzak (7). Goiko mailetan, elebakarreko hiztegia baliagarria izan daiteke. Hiztegiak aukera batzuk eskaintzen ditu, eta hauetatik bat izango daaproposa eskuarki kontestuaren arabera. Honatx, ikasleari gomenda dakiokeen prozedura hiztegia erabiltzerakoan: ondo har gogoan kontestua;zehaztu esaldiaren zein atal den hitza(sujetoa, aditza ... ); pentsatu esanahiahalgarriak eta, azkenik, aukera egin.Hiztegiak ere bidea ematen digu zenbaitariketa egiteko; adibidez: talde batekbere ikaskideek ezagutzen ez duten hitzaaukeratzen dute; hauek galderen bidezasmatu beharko dute esanahia.
Testu bat irakurri ondoren, ulerpen,egia/gezurra edota aukera anitzeko galderak, hiztegiari dagozkionak, egin daitezke. Halaber, baliagarri izan daitekearrazoitzeko gaitasuna garatzeko testutik zerbait kentzea, ikasleek erabaki dezaten zernolako hitzak diren egokiakhutsuneetan sartzeko. Testuan aurkituko duten zenbait hitzen definizioak ereernan genitzake aurretik, gero hitzen lekuetan hutsuneak agertuko direlarik.
Gai monografikoa
Era berean, eskain dezakegu testua, esanahia ulertzea zailtzen duten zenbait hitzdesegoki sartuta. Testuaren hitz-gakoakaurretiaz lantzean, iragarpen-ariketakegin litezke, testuak zertaz jardungoduen asmatuz. John Morgan-ek eta Mario Rinvolucri-k Vocabulary (8) liburuanmota honetako beste ariketa asko proposatzen dituzte.
4. HIZTEGIAREN IRAKASKUNTZAGRAFIKO, MARRAZKI ETAMIMIKAREN BIDEZ
Hitzak aurkezteko edota egitura berriak birpasatzeko, argazki eta marrazkiak erabil ditzakegu. Aski interesgarriak dira diagramak, erlazio mota batbaino gehiago adieraz bait dezakete:
baserriaapartamentua
Etxea ~ pisuatxaleta
etxe haundiaetxe txikia
Beti ere, hobe da hitz berriak ikusizkolaguntzarekin aurkeztea; lauki sinple batekin, besterik ez bada. Ahozko ariketak ere presta ditzakegu, landu nahi dugun Iexikoaz bereziki arretatuz. Etxearidagokion hiztegia irakasten ari bagara,norbaitek etxea alokatu behar duelakorol-jokoa egin daiteke.
Marrazkiak ere izan daitezke abiapuntu ahozko ariketei ekiteko: istorioakkontaeraztea, halako lekura joateko edohonelako beharrizanari erantzuteko zerrenda bateko gauza premiazkoenakhautatzea, prozesuak deskribatzea ...
4.1. Jokoak
Komunikatzeko beharra sortzeaz gainikasleen interesa susper dezakete jokoeketa jatorrizko hizkuntzan erabiltzen di-
17
tuztenen antzekoak izan daitezke: gurutzegramak, hitz-jokoak , hitz erlazionatuak dituzten bingoak, anagramak,edo letra berarekin hasten diren edo bukatzen diren hitz-jokoak ...
Ezin ahaz daiteke izen, adjektibo ,aditz eta adberbioak ezezik esaldiarenbeste atalek ere osatzen dutela Iexikoa;esaterako , hitz-loturak. Hizkuntza guztietan hitz batzuek joera haundiagoaagertzen dute zenbait hitzen ondoan joateko edota kontestu berezietan azaltzeko: bazkide eta elkartea; gaisoa eta sendagilea, denda eta erosi eta saldu aditzak ... ; erlazio mota hauek guztiz baliagarriak dira hizkuntza ikasterakoan.Zenbait kasutan erizpide baten araberako mailaketak erabil ditzakegu: [aun txitgorena, ja un txit agurgarria, ja un agurgarria, ja una, kaixo.
Hiztegia lantzeko era emankorra dahitzaren beraren egituraz baliatzea , hauda, aurrizki, atzizki eta hitz eratorriekinariketak bultzatzea.
Hiztegiaren irakaskuntzan honakoetapak bereiztuko ditugu:
• Aurkezpena: lkasleak termino berria ulertu egiten du.
• Lanketa: Etapa honetan egintzabatzuk burutzen dira ikasleak konzeptuak eta hitz berriak elkarrekinlotu ditzan.
• Birpasa: Hiztegia irakastearen eraginkortasuna hitzak behin eta berriro kontestu desberdinetan agertzean datza.
• Ebaluazioa: Hiztegia hizkuntzarengarrantziko atala da. berariaz ebaluatzea merezi duena.
Aurkezpenari dagokionean, azalduakdira jadanik hitzen esanahia ulerterazteko zenbait bide: marrazkiak , keinu etaimintzioak, objektuen erakustea, itzulpena.
Lantzea guztiz beharrezkoa da, ezinbait dezakegu inoiz espero gure ikasleekentzun dítuzten hitzak mcmoriaz ikasikodituztenik behin ikusteagatik bakarrik.V. French-ek dioenez (9), hitz bat uler-
18
tu, entzuu eta idatzita ikustea lehenengopausoa da hitz hori ezagutzen hasteko.Jakin badakigu, bestalde, hiztegia gogoratzeko gaitasuna etengabeko errepikazioari zor zaiola hein haundi batean.Ebaluazioek ikasleen ulerpen-rnailarenberri emango digute. Egoki izango dabereziki hiztegiari dagokion froga prestatzea, hitzak benetako kontestutanazalduz.
S. OHARRAK(!)eta (2) WILKINS,O.A. (1978): Second-Lan
guage Learning and Teaching, London, Arnold, 19-20. orr.
(3) WALLACE,M. (1982): Teaching Vocabulary ,London, Heinemann, 28. or.
Hiztegiaren inguruan
\4) UAIRNS,K. eta KEDMAN,:s. \l'l!Só): Workingwith words, Cambridge, Cambridge University, 66.or.
(5) DEM1R, C. (1984): «The Handling of Vocabulary in Reading Texts» In: Modern English Teacher, 2. bol., 3. zenb., 20. or.
(6) WALLACE,M. (1982): Teaching Vocabulary ,London, Heinemann, 43-47. orr.(7) CHASTAIN,K. (1980): Toward a Philosophy
of Second-Language Learning and Teaching, Bastan, Heinle, 39. or.(8) MüRGAN,J. eta RINVOLUCRI,M. (1986): Vo
cabulary, Oxford, Oxford University Press. Egilehauek hiztegiari dagozkion ehun ariketa bainogehiago aurkezten dituzte, atalka banatuak: testutan oinarriturikoak, mimikak eragindakoak, marrazkietan abiapuntu dutenak. hitz-jokoak , birpasa-ariketak etab.
(9) FRENCHALLEN, V. (1983): Techniques inTeaching Vocabulary, Oxford University Press , 41.or.
BIBLIOGRAFIA
ALLEN, V.F. (1983): Techniques in TeachingVocabulary, Oxford University Press.
CHANNELL, J. (1981): «Applying SemanticTheory to Vocabulary Teaching» In: EL TJournal, 35. zenb., 115-122. orr.
CHASTA!N,K. (1980): Toward a Philosophyof Second-Language Learning and Teaching, Boston, Heinle.
DEMrR, C. (1984): «The Handling of Vocabulary in Reading Texts» In: Modern EnglishTeacher, 2. bol., 3. zenb.
GAIRNS, R. eta REDMAN,S. (1986): Workingwith words, Cambridge, Cambridge University Press.
JOYCEY, E. (1986): «Personalising WordMeanings» In: Practica/English Teaching,6. bol., 4. zenb.
MC ARTHUR, T. (1985): Longman Lexicon ofContemporary English, Harlow, Longman.
EN TORNO AL LEXICO
Es a todas luces evidente la importancia que tieneel vocabulario en la enseñanza de lenguas. Como eneste artículo se señala, es muy posible que se dé lacomunicación con una palabra mal pronunciada ocon una palabra correcta dentro de una estructuraincorrecta. pero nunca se podrá entender una estructura correcta con palabras equivocadas y sonidos bien pronunciados.
Las palabras son parte y reflejo a la vez del contexto sociocultural en que se hallan, y la diferencia decontextos hace que la equivalencia total de valoressemánticos sea imposible en la mayoría de los casos.
Una teoría, la de los campos semánticos, y lasaportaciones que desde ella se pueden realizar a laenseñanza del vocabulario son recogidas y comentadas en el presente artículo. Son tratados, igualmente, los problemas de clasificación y graduación queel vocabulario presenta. Son señalados, por último,algunos tipos de actividades destinados al aprendizaje del vocabulario dentro del aula, mencionándose también la necesidad de tomar en consideraciónal vocabulario en la última fase del proceso, es decir,en la evaluación.
Gai monografikoa 19
CONCERNING VOCABULARY TEACHING
The importance of vocabulary in languageteaching is evident. As this article points out, it isquite possible for communication to take placein spite of wrong pronunciation of aword or theright word used in an erroneous structure, but acorrect structure containing the wrong words,even with good pronunciation, will never be intelligible.Words are both a part anda reflection oftheir
socio-cultural context, and the difference of con-
texts makes complete equivalence of semanticvalues impossible in most cases.The present article discusses the theory of se
mantic fields and the way it can contribute to theteaching of vocabulary. Also discussed are theproblems of classification and grading of vocabulary. Finally, mention is made of sorne typesof classroom activity aimed at vocabulary acquisition, and of the need to consider vocabularyin evaluation, the last phase in the process.
A PROPOS DU LEXIQUE
L'importance du vocabulaire dans Fenseignementdes langues est de toute évidence. Te/ qu'il est dit danscet article, la communication avec un mol mal prononcé ou avec un mot correct dans une structure incorrecte est possible, mais jamais on pourra comprendre une structure correcte avec des mots incorrects etdes sons bien prononcés.
Les mots font partie et sont le reflexe du contextesocio-culture/ dans lequel ils s'inscrivent, et la différence de contextes entraine dans la plupart des casl'impossibilité d'une équivalence lota/e des valeurs sémantiques.
Cet article recueille et commente la théorie deschamps sémantiques, ainsi que les contributions que/'on peut faire depuis ces champs á /'enseignement duvocabulaire. Les problémes de ctassification et degraduation que présente le vocabulaire y sont également étudiés. Pour finir, on indique certains genresd'activité destinés á l'apprentissage de vocabulairedans la salle de cours, tour en montrant le besoin deprendre en compre le vocabulaire au cours de la derniére étape du processus, e'está dire ce/le de/' évaluation.