hizkuntzaren bariazioa eta erregistroak

4
HIZKUNTZAREN BARIAZIOA ETA ERREGISTROAK Gazte askok euskararen kalitate eskasa daukate eta esparru ez formaletan gaztelereaz berba egiten dute. Hori saihesteko, erregistro hutsunea nola betetzen den proposatu nahi dugu. A- Hizkuntzaren bariazioa Hizkuntz gaitasuna hizkuntza jakitea berori zuzen eta egoki erabiltzea da. Gainera, zuzentasuna gramatikari legokioke eta egokitasuna testuinguruari. Ahozkoari dagokionez, gramatika hizkuntzaren erabiltzaileen gogoetan dauden arau multzoek osatzen dute. Bariazioaren arazoa: euskara batuaren izenean sarri askotan hizkuntzaren bariazioa eta bariabilitatea ukatu izan dira. Hiru esparrutan sailka ditzakegu aldaketa edo bariazio horiek: Bariazio diatopikoa: geografiaren arabera. Bariazio distratikoa: aldagai sozialen arabera. Bariazioa diafasikoa: hizkuntza berak dituen erregistroen arabera. Hizkuntzaren bariazioari eragiten dion faktoreak: Barne faktoreak: zatitze dialektalarekin eta normalizazio mailarekin lotu.

Upload: maitaneprieto

Post on 13-Aug-2015

37 views

Category:

Education


7 download

TRANSCRIPT

Page 1: Hizkuntzaren bariazioa eta erregistroak

HIZKUNTZAREN BARIAZIOA ETA ERREGISTROAK

Gazte askok euskararen kalitate eskasa daukate eta esparru ez formaletan

gaztelereaz berba egiten dute. Hori saihesteko, erregistro hutsunea nola betetzen den

proposatu nahi dugu.

A- Hizkuntzaren bariazioa

Hizkuntz gaitasuna hizkuntza jakitea berori zuzen eta egoki erabiltzea da.

Gainera, zuzentasuna gramatikari legokioke eta egokitasuna testuinguruari. Ahozkoari

dagokionez, gramatika hizkuntzaren erabiltzaileen gogoetan dauden arau multzoek

osatzen dute. Bariazioaren arazoa: euskara batuaren izenean sarri askotan

hizkuntzaren bariazioa eta bariabilitatea ukatu izan dira. Hiru esparrutan sailka

ditzakegu aldaketa edo bariazio horiek:

Bariazio diatopikoa: geografiaren arabera.

Bariazio distratikoa: aldagai sozialen arabera.

Bariazioa diafasikoa: hizkuntza berak dituen erregistroen arabera.

Hizkuntzaren bariazioari eragiten dion faktoreak:

Barne faktoreak: zatitze dialektalarekin eta normalizazio mailarekin lotu.

Kanpo faktoreak: kanpo faltore batzuen eraginpean, hiztunak testuak

egokiro erabiltzeno hizkuntz formak erabili. Kasu honetan, triste, alai...

dagoen jakingo dugu.

Page 2: Hizkuntzaren bariazioa eta erregistroak

B- Erregistroak

Erregistroa: hainbat faktoreen eraginez erabiltzen den hizkera. Hiztun bakoitzak

erregistro ohizko edo lehenetsi batzuk izaten ditu eskuetan. (EUSKALTERM). Bi

muturren artean gauzatutako continuum bat bezala ulertu behar dugu. Erregistroen

zenbait aldagai:

Hiztunaren ezaugarrien araberako aldaerak:

- Geolektoak: hiztunaren jattori geografikoaren arabera.

- Soziolektoak: goi (hiztun ikasiak), erdi (hiztun gehienek erraz samar

ulertzekoak) eta behe mailakoak (hiztun ikasigabe).

Gaiaren arabera:

- Gai orokorra: aparteko jakintza berezirik eskatzen ez duena.

- Gai espezifikoa: gai jakin batek eskatzen duen zehaztasun lexikoa,

esamolde bereziak, formulak...

Formaltasun-mailaren arabera: harreman sozialarekin lotuta.

Kanalaren edo bidearen arabera:

- Ahozkoa: bat-batekoa, berehalakoa...

- Idatzizkoa: landua, prestatutakoa...

- Mistoa: testuaren egitura planfikatua, kohesio lokailuek bideratuta...

Xedea: haratzaileri barre eragitea, gure ideiekin bat egitea, zerbait

erostea...

Page 3: Hizkuntzaren bariazioa eta erregistroak

Hizkuntza mailak: (Ibon Sarasola Euskal Hiztegian)

Goikoa: “literatura hitzak” eta jasoak bildu.

Neutroa: kazetaritzan erabili.

Behekoa: lehenagoko hitz herrikoak eta lagunartekoak.

Arrunta: gizabidearen arauek gaitzesten dutena.

Hizkera motak: (Hezkuntzako Saileko IRALE zerbitzua)

Hizkera kolokiala: familia eta lagun artekoa.

Hizkera estandarra edo orokorra: hiztun guztiek ulertzeko modukoa.

Teknizismorik ez.

Hizkera espezifikoa: gai baten inguruan egiten den hitzaldia. Terminologiak.

Hizkera jasoa: hizkera formalari dagokio.

Hizkuntza formak:

Erregistro familiarrak: intimoa edo lagunartekoa.

Erregistro ez familiarra: kausala, formal jasoa edo neutroa. Eredu

idatzietatik hurbilago dago.

Familiartzat eta ez familiartzat hartzen ditugu ezaugarri batzuk zerrendatuko ditut:

Fonologia: kontrazio bortitzak, ahoskera ardurabakoa... aipa ditzakegu.

Gramatika arauek eta erregistroak eraginekoak bereizi. Intonazio eta azentu aldaketa

aberatsak.

Morfologia: aditza ez jokatu, juntagailuak menderagailuak baino gehiago

erabili, elipsia... Tratemenduen erabilera ereduaren familiartasun mailaren

adierazgarririk ezagunena (nor zara – nor zaitugu).

Lexikoa: maileguen erabilera bereizia (gela – kuartua). Ume txikiekin

erabiltzen da. Kortesia formulak, esklamazioak eta argotaren lexikoak ditugu.