hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

10
HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETAK ERTZAINTZAN

Upload: beobide

Post on 28-Jun-2015

763 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Behatokiak eginiko aurkezpena ertzaintzan ematen diren hizkuntza eskubideen arloan

TRANSCRIPT

Page 1: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

HIZKUNTZAESKUBIDEENURRAKETAK

ERTZAINTZAN

Page 2: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

370 lanpostu betetzeko oposizio bidezko lehiaketa

Lanpostu horietarik %29,73k besterik ez du derrigorrezko lehen hizkuntza-eskakizunaLanpostu horietarik

batek ere ez du derrigorrezko bigarren hizkuntza-eskakizuna

2006an Herrizaingo Sailak lan-deialdia egin du

Lanean hasiko diren 260 ertzainek ezin izango dituzte herritarren hizkuntza--eskubideak bermatu

Page 3: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

Egun ertzainen %26k besterik ez du egiaztatuta lehen hizkuntza-eskakizuna

1998an Ertzaintza euskalduntzeko dekretua onartu zen

Dekretuaren arabera 2008a baino lehen ertzainen %40,74k euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute

Lau ertzainetatik batek besterik ez ditu herritarren hizkuntza--eskubideak bermatzen

Page 4: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

Behatokiak jasotako datuak

Azken urteotan hainbat kasu larri bideratu dira ertzainekin euskara erabili nahi izatearen ondorioz:

Tratu desegokiak pairatu dituztelako.

Ertzain etxera eraman dituztelako.

Atxilotu dituztelako

Euskara erabili nahi izatea,

garesti!

Page 5: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

66/2002 espedientea

Tolosako ertzain etxera joan eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Are gehiago, gaztelaniaz egiteko eskatu zioten. Hurrengo hilean, Antiguako ertzain etxean gauza bera gertatu zitzaion. Urtarrilean bi ertzain bere tailerrera gerturatu ziren ertzain etxetik pasatu behar zuela jakinaraztera. Jakinarazpena gaztelania hutsean izan zen eta, berriz ere, Antiguako ertzain etxera bertaratu zenean ezin izan zioten euskaraz ulertu.

114/2002 espedientea

Bergarako kale batean ertzain bati informazioa eskatu eta gaztelaniaz hitz egiteko erantzun zion. Herritarrak ertzainaren erantzuna ondokoa izan zela dio: “Si tuviera un poco de educación me hablaría en castellano”.

514/2002 espedientea

Ekainaren 5ean eguerdiko 12:45etan Bilboko Zabalburu ertzain etxera joan zen baimen batzuk eskatzera eta ezin izan zioten zerbitzua euskaraz eman. Bestalde, kexa jartzailearen arabera, zerbitzua euskaraz nahi izanez gero Deustuko ertzain etxera jo beharko lukeela adierazi zioten modu txarrean.

Euskara erabili nahi eta ezin izan duten herritarren testigantzak:

552/2002 espedientea.

Ekainaren 24an Bilboko Epaitegian egindako elkarretaratzean, hiru ertzainek identifikatzeko eskatu zieten gaztelania hutsean. Zerbitzua euskaraz emateko eskatzean, ertzain batek ondokoa erantzun zien, beti ere, kexa

jartzaileen arabera: “Tengo el mismo derecho a hablar castellano como tú euskera” eta zenbait hitz desatsegin.

Page 6: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

928/2002 espedientea

2002ko azaroaren lehenean zenbait ertzain identifikatzera joan zitzaion eta zitazio zedula gaztelania hutsean eman zioten. Bestalde, herritarrak euskaraz jasotzeko eskubidea aipatu arren, eskubideak gaztelania hutsean irakurri zizkioten.

23/2003 espedientea

2003ko urtarrilaren 18an Donostian korrika egitera irten zen. Ertzai-autoa jarri zitzaion atzean eta besoa luzatu zuen distantzia gorde zezaten. Autoa hurbildu eta gaztelaniaz galdeka hasi zitzaizkion. Adeitsuki agurtuta Ertzainak irainka hasi ziren. Itzuli eta erretolika horren zergatia galdetuta (euskaraz), tira biraka hasi ziren

Ertzainak. Azkenean, eskuburdinak lotu eta polizia-etxera eraman zuten eta han egon zen hiru orduz.

Euskara erabili nahi eta ezin izan duten herritarren testigantzak

59/2003 espedientea

Urtarrilaren 18an Antiguako ertzain etxera joan zen lagun batekin, komuneko giltza eskatuta hona hemen ertzainaren erantzuna, beti ere herritarraren arabera: “Tú estas obligada a hablar en castellano, si salgo de ahí te puedo obligar a hablar en castellano”.

520/2003 espedientea

2003ko urriaren 29an Andoainen Ertzainek gerarazi zituzten. Harremana euskaraz egin nahi izan zuten arren, Ertzainek gaztelaniaz erantzun zieten. Azkenean, zenbait inprimaki betetzeko datuak eskatu zizkieten eta aipatu paperak gaztelania

hutsean zeuden.

Page 7: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

374/2004 espedientea

Uztailaren 9an, arratsaldeko 20:30etan, ertzain batek altoa eman zion herritarrari Aldamar kalean. Agindua erdaraz eman eta herritarrak euskaraz hitz egiteko eskatu zion. Ertzaina builaka hasi zitzaion, herri hau Espainia dela eta hizkuntza ofiziala gaztelania dela esanaz.

Euskara erabili nahi eta ezin izan duten herritarren testigantzak

375/2004 espedientea

Uztailaren 13an Irungo ertzain-etxera deitu zuen kexa bat jartzeko. Erdaraz hitz egiteko agindu zioten, bai eta oso zakarki artatu ere.

6172005 espedientea

Ertzaintzak Donostian atxilotu zuen herritar bat bortizki kolpatu eta iraindu zuten Ertzaintzaren Antiguako komisaldegian ertzain bati euskaraz erantzuteagatik

618/2005 espedientea

Ertzain batek kolpeka eta bultzaka hartu du Barakaldon identifikatzera joan eta euskaraz zuzendu zaion herritarra.

765/2005 espedientea

Herritarra salaketa bat jartzera joan zen Durangoko ertzainetxera. Euskaraz hitz egin arren gaztelaniaz erantzun diote. Salaketaren kopia ere gaztelania hutsean eman diote. Erreklamazio orria eskatu du eta orria eman ondoren bizkarra eman eta ertzainak 'txotxolo' deitu dio.

Page 8: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

4. Noiz zehaztu eta ezarriko da 2. hizkuntza--eskakizuna?

1. Noiz eta nola emango zaio bukaera bidegabekeria horri?

2. Noiz izango da Ertzaintza guztiz elebiduna?

3. Zergatik kontratatzen dira euskaraz ez dakiten eta gero euskaldundu beharko diren ertzainak?

Page 9: Hizkuntza eskubideen urraketa ertzaintzan

2. atala.

Gizaki orori dagozkio Deklarazio honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik.

Euskaldunoi?

GIZA ESKUBIDEEN DEKLARAZIO UNIBERTSALA