gizarte ekintza

4
1 GIZARTE EKINTZA GAIAREN GARRANTZIA (1) Komunitate batean bizi diren pertsona guztien egoera sozialak dituen abantailekin lana egiteko eta gabeziei aurre egi- teko partekatutako konpromisoa nagusitu behar da gizarte-hiri eredu horretan. Gaur egun bizi dugun errealitatetik harata- go, ezin uka batzuentzat etorkizun hurbil, ertain edo luzeera egoera ere ez dela inondik inora leunduko, ez behintzat gaur egun ezagutzen dugun sistema hau sendo mantentzen den bitartean, zeren gizarte berean (geure hirian ere) diferentziak eta alde sozioekonomikoak gizarteko kideen artean berdin mantenduko lituzke, ez bada areagotzen. Muinean enplegua, enplegu duina, eta etxebizitzarekin korrelazionaturik doan gaia dugu gizarte ekintza; bermaketa horretan eman ahal diren gabeziak, orduan, agertu eta zentralizatu behar da administrazioa doikuntza ekonomiko eta personal nahiko bideratuz. Enplegu maila altu bat mantenduz, etxebizitza tasak mantenduz gizarte ekintzarako bideratu beharreko baliabideak mu- rrizten dira, eta hori izan da meta. Beraz, desoreka ori ahustean datza gizarte ekintzan zinesten duen herritargo bat. (2) Garrantzitsua da gizartean dauden hainbat “aurreiritziei” aurre egitea eta gauzak ondo adieraztea. Gizarte Ekintzan lan egiten duten profesionalek ematen dizkiguten datuak berresten dute, eta euren iritzia, obketibotasunean oinarritua datuak datu direla jakinda, aintzat hartu beharra dago eta behar bezala aztertu. Hala, ikusi dezakegu diru laguntzen ehuneko handi bat hein batean beste prestazio ekonomiko batzuk betetzeko gai ez direnei erantzuten datzala. Pentsiodunetaz, langabezian dauenetaz… gara mintzo. Apurtu eta urrundu egin behar da beste lurralde batzuetatik etorritakoak udaletxe eta beste erakunde publikoetatik prestazio gehien jasotzen duten kolektiboa direla esaten duten idei eta diskurtsoetatik. (3) Udal administrazioa da hiritar, herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa, eta irudi horretatik bideratu behar dira baliabide ekonomiko eta pertsonal haina betekizunei aurre egiteko. Donostian 7 Gizarte gune ditugu, gaur egun dugun hiri egiturako biztanlegoa ahalik eta egokien antolatua izan dadin. Bertan, udaleko langileek bakoitzaren egoera sakonki azter- tu ostean erantzunik egokiena ematen diete. 2030ko donostian Gizarte Zerbitzu Gune nahikoz josia egon dadin, horren apustu egin behar da, auzo eta herriko jendeari zerbitzua emateko gai den zerbitzugune zenbaki egokiarekin, zerbitzugune bakoitzera doan herritarrak izan dezan erantzun indibidualizatu eta egoki bat. (4) Gaur egungo egoeratik haratago, non donostiar ugarik prestazio eta zerbitzu sozial beharrean dagoen, orainean eta etorkizunean pertsona oro sozialki babestua izango litzateke azken erronka. Are gehiago jakinda ezarria dagoen sistema honel gizartearen baitan diferentziak areagotzeko joera duela, hots, aberastasunaren banaketa orekatuaren ordez distan- tziak (gaitasun ekonomikoak, eta abar) handituz. (5) Arlo sozialean udalen, eta horrekin pertsonen zerbitzu zuzenaren, eskuduntzak murriztuz doaz. Hori da gaur egungo joera, eraso nabarmenak ari dira gauzatzen honen harira, modu argian batzutan (udalei eskuduntzak murriztuz, ingere- tan,…) beste batzuk “izkutuko” izenarekin doazelarik apaindurik. ARDATZ NAGUSIAK (6) Gure gizartean gertatzen ari den dinamikaz jabetu behar gara gure hiri eredua diseinatu eta zehatz definitzeko. Hiri ereduan gizarteko hainbat estraktu bereziki babestu eta lagundu beharko lirateke. Hala, bizitzaren erdigunetik urruntzen diren eremuak (adin gabeak, adinduak) dira babestu eta indartu behar direnak. Gizarte ekintza oinarria duen hiria dinami- koagoa da, elkarri errespetu gehio duen hiria bilakatzen da eta bizitza osoan zehar izan genitzazken oztopo natural eta ez hain naturalei aurre egiteko baliabide aski eskain dizkioke.

Upload: ehb-donostia

Post on 01-Apr-2016

221 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Gizarte ekintza

1

GIZARTE EKINTZAGAIAREN GARRANTZIA

(1) Komunitate batean bizi diren pertsona guztien egoera sozialak dituen abantailekin lana egiteko eta gabeziei aurre egi-teko partekatutako konpromisoa nagusitu behar da gizarte-hiri eredu horretan. Gaur egun bizi dugun errealitatetik harata-go, ezin uka batzuentzat etorkizun hurbil, ertain edo luzeera egoera ere ez dela inondik inora leunduko, ez behintzat gaur egun ezagutzen dugun sistema hau sendo mantentzen den bitartean, zeren gizarte berean (geure hirian ere) diferentziak eta alde sozioekonomikoak gizarteko kideen artean berdin mantenduko lituzke, ez bada areagotzen. Muinean enplegua, enplegu duina, eta etxebizitzarekin korrelazionaturik doan gaia dugu gizarte ekintza; bermaketa horretan eman ahal diren gabeziak, orduan, agertu eta zentralizatu behar da administrazioa doikuntza ekonomiko eta personal nahiko bideratuz. Enplegu maila altu bat mantenduz, etxebizitza tasak mantenduz gizarte ekintzarako bideratu beharreko baliabideak mu-rrizten dira, eta hori izan da meta. Beraz, desoreka ori ahustean datza gizarte ekintzan zinesten duen herritargo bat.

(2) Garrantzitsua da gizartean dauden hainbat “aurreiritziei” aurre egitea eta gauzak ondo adieraztea. Gizarte Ekin tzan lan egiten duten profesionalek ematen dizkiguten datuak berresten dute, eta euren iritzia, obketibotasunean oinarritua datuak datu direla jakinda, aintzat hartu beharra dago eta behar bezala aztertu. Hala, ikusi dezakegu diru laguntzen ehuneko handi bat hein batean beste prestazio ekonomiko batzuk betetzeko gai ez direnei erantzuten datzala. Pentsiodunetaz, langabezian dauenetaz… gara mintzo. Apurtu eta urrundu egin behar da beste lurralde batzuetatik etorritakoak udaletxe eta beste erakunde publikoetatik prestazio gehien jasotzen duten kolektiboa direla esaten duten idei eta diskurtsoetatik.

(3) Udal administrazioa da hiritar, herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa, eta irudi horretatik bideratu behar dira baliabide ekonomiko eta pertsonal haina betekizunei aurre egiteko. Donostian 7 Gizarte gune ditugu, gaur egun dugun hiri egiturako biztanlegoa ahalik eta egokien antolatua izan dadin. Bertan, udaleko langileek bakoitzaren egoera sakonki azter-tu ostean erantzunik egokiena ematen diete. 2030ko donostian Gizarte Zerbitzu Gune nahikoz josia egon dadin, horren apustu egin behar da, auzo eta herriko jendeari zerbitzua emateko gai den zerbitzugune zenbaki egokiarekin, zerbitzugune bakoitzera doan herritarrak izan dezan erantzun indibidualizatu eta egoki bat.

(4) Gaur egungo egoeratik haratago, non donostiar ugarik prestazio eta zerbitzu sozial beharrean dagoen, orainean eta etorkizunean pertsona oro sozialki babestua izango litzateke azken erronka. Are gehiago jakinda ezarria dagoen sistema honel gizartearen baitan diferentziak areagotzeko joera duela, hots, aberastasunaren banaketa orekatuaren ordez distan-tziak (gaitasun ekonomikoak, eta abar) handituz.

(5) Arlo sozialean udalen, eta horrekin pertsonen zerbitzu zuzenaren, eskuduntzak murriztuz doaz. Hori da gaur egungo joera, eraso nabarmenak ari dira gauzatzen honen harira, modu argian batzutan (udalei eskuduntzak murriztuz, ingere-tan,…) beste batzuk “izkutuko” izenarekin doazelarik apaindurik.

ARDATZ NAGUSIAK

(6) Gure gizartean gertatzen ari den dinamikaz jabetu behar gara gure hiri eredua diseinatu eta zehatz definitzeko. Hiri ereduan gizarteko hainbat estraktu bereziki babestu eta lagundu beharko lirateke. Hala, bizitzaren erdigunetik urruntzen diren eremuak (adin gabeak, adinduak) dira babestu eta indartu behar direnak. Gizarte ekintza oinarria duen hiria dinami-koagoa da, elkarri errespetu gehio duen hiria bilakatzen da eta bizitza osoan zehar izan genitzazken oztopo natural eta ez hain naturalei aurre egiteko baliabide aski eskain dizkioke.

Page 2: Gizarte ekintza

2

1. HIRI lAGUNKoIA.

(7) Gero eta urte gehiago bizi gara, gero eta adinduagoa den gizarte baten parte gara. Hala erakusten dute behintzat estadistika datuek; bat adieraztearren, 2050 urterako, ez hain urrun 2030 gure errefentziatik, 2010rekiko poblazio adindua (>65 urte) hirukoiztu egingo da; 40 urte aski izanik demografi horren pira-midearen norantza aldatzeko. Gure hirian 65 urte gorako pertsonek poblazioaren %21,39 suposatzen dute, datuen arabera CAPV-arekin konparatuz ia bi puntu gehiago. Honek irakurketa garbi bat du: batetik, orain artean garrantzi nahiko (instituzionala bederen) eman ez zaion kolektibo bat hor dagoela, askotan baztertua edo bai alboratua sentitu izan dena eta bestetik hiri eredua, bere dimentsio guztietan (hirigintza, mugikor-tasuna, espacio publikoak, …) egoera honi erantzuteko prest egon behar duela. Aztergai diren dimentsioak aunitz dira, baina batzuk aipatuko ditugu gutxienez:

(8) -ongizatea: Adinduei zuzendutako ekimenak sustatu eta finkotu beharrra daude, beti ere zahartzaro aktiboaren ideia ipar orratz dugularik. Euren antolamentu motak errespetatuz, zabalduz eta entzunez.

(9) -Irisgarritasuna: Nahiz hiri osoan aintzat hartu beharreko aldagaia izan, arreta berezia jartzea adinduek bere egunerokotasunean diharduten guneetan funtsezkoa da. Jubilatuen etxeetan, zerbitzu publikoetara sartu irteenak egoki ahalbideratzea, garrio publikoaren alde ezberdinetan, eta abar. punto kritikoen planoa oinarri izan daiteke honetarako.

(10) -Informazio antolakuntza: Administrazioak bere esparru guztietan eskaintzen dituen aukera/zerbitzu/prestazioen aurrean, prozedimienduak erraztea da xedea, administrazioaren sare erraldoi horietan gal ez da-din inor, eta ahalik eta zentralizatuena izan dadin hiri lagunkoi honetako kideek tramitazioak egiterako orduan.

2. ADIN TxIKIKoAK

(11) Adin txikikoen babesgabetasuna askotan ez da hain agerikoa gizarte ekintzetako teknikarientzat. Dete-kzio egokirako beste sail batzuen lana eta lankidetza oinarrizkoa da, hezkuntzakin eta osasun sailekin esate baterako. Sailen arteko elkarlanaren bitartez egunerokoan, eskolan, ikastetxean edota osasun zentro ezber-dinetan ematen diren kasuak detekzioarako aproposak dira, zuzen zuzenean dihardute eta.

(12) Adin txikikoen protekziorako metodologiarik onena famili edo tutoretza estruktura on bat mantentzean datza, hori dela eta, haur pobrezia ekiditeko biderik zehatzena gizarte babes altua izatean aurkitzen da gakoa, pobrezi energetikoa, haur pobrezia eta abarretaz hitz egin ordez pobreziaz mintzotzea baita zuzenena, hor pausatzen baita guztiaren funtsa.

(13) Lehengo harira, hiri ereduan aktuazio protokolo irmoki egon behar dute egokituak, protokolo soziosani-tarioak eta hezkuntzakoak kasu. Lehenari dagokionez, lehen mailako atenzioetan edota adin txikikoen kasue-taz (neanotologia, …) arduratzen diren espezializazioetan jarri daiteke arreta. Hain justu, dena behar bezala joan dadin, donostiri dagokionez hiru instituzioen arteko arremana (osakidetza-eusko jaurlaritza, gipuzkoako foru aldundia eta donostiako udala) bitala da.

(14) Bestaldetik, haurren babesgabetasun egoeretan esku hartzeko protolo eta prozedurek egoerataz jabe-tzea eta ondoren dagokion pertsonari (guraso-tutore-entitate arduradunari) jakinaraztea baimenduko du, beti teknikoki argudiatuz (ebaluatze prozeduretan oinarrituz). Esan dugu ikastetxe, eskola eta hezkuntza zen-troek adin txikikoen absentismo ez- eskolatze mailaz inork baino informazio gehiago dutela, eta horrek gizarte babesgabetasun egoerak antzemateko parada ematen dute; horregatik programetan txertatu behar dira aipaturiko guztia.

Page 3: Gizarte ekintza

3

3. DRoGoDEpENDENTZIA

(15) Drogedependentzia hitz zabala da. Gizakiak droga ezberdinekin izan duen harremana aspaldikoa da, eta helburu ezberdinak bilatu izan ditu kontsumo horretan. Hitz horretan mota askotako dependentziak ikus genitzazke. Eta zabala den heinean, jarrera asko erakuts genitzazke bere aurrean. Donostian bertan, CAPV hartzen badugu oinarri, kanabis elkarte kopurua adierazgarria da oso, ia hiru probintzi horietan kokatuak diren elkarteen erdia gurean daudelarik errotuak. Drogen kontsumoak adikzioa eta dependentzia eragin dezake, baina ezin dugu horren aurrean beste albora begiratu. Administrazioa, errealitate hori bereganatuz, erregulazioa bultzatu behar du, merkatu beltzak ekar ditzazken kalte ugariak ekiditeko jomugaz. Kantitatea, kalitatea, kontsumitzailearen egoera sikiko-soziala, lokal ezberdinen funtzionamendua, sentsibilizazio kanpai-nak,… kontutan hartzeko atalak dira, eta kontsumo arduratsuaren baitan, hiri arduratsu bat nahi dugu, albo batera begiratzen ez duen hiria baina onurak eta kalteak zeintzuk diren dakizkin hiria izateko metaz. Horni-ketatik azken kontsumitzailearen artean, bide luze bat aurki genezake eta administrazio ezberdinen arteko elkarlana exijitzen duena. Kontsumo arduratsu baten alde egiteko informazioa giltza da. Guztia plan batean deskantsatu behar du.

(16) Ezin ahaztu alkoholak gure gizartean, eta gure hirira erraz zabal daitekeen errealitate bat da, duen era-gina eta errotzea. Aisialdiarekin erlazionatu da maiz, eta kanabisarekin alderatuz, babes juridikoa duena, hala baloratua administrazioarentzat lehen bultzadan dakarren ingera aunitza dela eta. Aisialdi mota ezberdinak bultzatu behar dira, gazteriari tentagarriak egin ahal zaizkion ekintzak eskainiz

(17) Drogodependentziatik abiatuz, beste adikzio mota batzuk aurkitzen ditugu, gizartean ohitura edo usadio direnak. Gure hirian adikzio eta dependentzia guztiak, sortzen dena delarik, errealitate horren jabe egin eta izan ditzazkeen onurak eta kalteak hartu behar ditu errefentzi, erabaki bat hartzerako orduan. Teknologiaren ibilbidea gero eta azkarrago, indartsuago dabil izaten eta horrek dakarzten adikzioak gurean gero eta zabal-duagoak dira. Honen adar bat izan daiteke etorkizuneko adikzio nagusiena.

Gizarteratze maila:

(18) 2012ko gau batez, hain zuzen Urriko 17tik 18rako gauean, hiru hiritan (Donostian, Gasteizen eta Bilbon) egindako ikerketa baten bitartez, estimatu egin zen aipaturiko hiru hirietan kale gorrian gaua pasatzen zuten pertsona kopurua. Gure hiriari zegokionez, konprobatu izan zan, bai berez kon-tabilizatua eta zantzuetan oinarritutako estimazioei esker, 100 pertsona inguruk gau horretan gure kaleetan halanola gau pasatu zutela. Esanguratsua ezbairik gabe, nahiz eta urtean zehar kopuru hori hainbat faktore direla eta alda daitekelarik eta hiriko gune ezberdinetan sakabanatua dagoen egoera hori, hainbat gunetan konzentratuz; errealitate honek askorek donostiarekiko duen ikuspuntu orokorra pixkat zabal diezaioke. Gure kaleetan gaua ezinbestean pasatzen duten pertsonek gu parte garen be-zalaxe dira gizarte honen zati. Horri erantzuteko, Abegi etxea eta lehen Negukoa (gaur egun Gauekoa deritzona bere ateak urte osora zabaltzean) eta beste aterpe lana egin dezaketen eraikin publikoak bultzatu beharko dira. Servicio de puertas abiertas (SPA) egoera metereologiko latzetan irekitzen den zerbitzua bere horretan mantendu behar da, eta gauz aparte, egunez leku egokiz hornitu behar da hiria (eguneko zentroa), non zerbitzu-prestazioen artean, bitartekotza eta hezkuntza sikosozialean esku hartze aukera izango lukeen espazioak eskainiz hiritarrei, jarraipena izanik gau zerbitzuak eta onuragarria izan dadin pertsona guztion asetze maila.

Etxez etxeko laguntza

(19) Aspektu hau ez dago aurreko puntuetariko batetik urruti (hiri lagunkoia). Gizartean Adinduen portzentai handiagoak, etxez etxeko laguntza indartsu batekin behar du eskutik joan. Arrazoia etxez etxeko laguntza jasotzen dutenen ehuneko handi bat adindua denaren gainean deskantsatzen du, eta hauen artean emakumezkoa da nagusitzen dena diferentzi handiarekin. Etxez etxeko laguntza-ren izaera ez da arrotz sistema patriarkatuak gainendu duen erabikietatik. Gizarte ekintzan dihar-duen profesionala, zerbitzu horren hartzailea, zerbitzua eskaintzen duen langilea, hein handi batean emakumezkoa da, sistema patriarkatu baten emaitz nabaria dena zaintzaren rola emakumearengan zentratu baitu aspalditik. Hori ahutsi eta duintasuna bultzatu behar da irmoki, soldata duinaren eta

Page 4: Gizarte ekintza

4

parekotasunaren arloan, kontziliazioaren esparruan, eta abar luze batean. Etxez etxeko laguntzan esan genezake askosaz errezago antzeman daitekeela errealitate hau.

(20) Zerbitzua ematen dutenak eta jasotzen dutenak gehiengo nabarmenaz emakumez osatua dago; soldata eta lan baldintza kaskarrak direla onartzetik, 2030ko Donostia batek alderdi hau kontutan hartu beharko luke, zerbitzua publikoa den heinean (eta baldintza guztiak gaindituz hala jarrai da-din, zerbitzuaren kostua erabiltzaileentzako igo ez dadin eta beste sektore batzuetara jo ez dezaten, prezio publiko bat ezarriz, aurrekontu nahikoz hornituz,..), zerbitzu honen pribatizazioak ekar di tzakeen ondorioak inoiz ahaztu gabe; kontratu ezak, lan baldintza kaskarragoak oraindino, soldata are murri-tzagoak, eta abar. Beraz, etxez etxeko laguntza izaera publikoa duen hiria bultzatu eta gizarte baten progesioa eta eboluzioa adindua edota dependentzia maila handiagoak izaterako orduan behar ditu-gun laguntzak jasotzeko aukera izatea da, ez besterik.

Zerbitzu sozial eta prestazio ekonomikoak

(21) Donostia donostiarrek osatzen dute, jatorri, kutura, adin ezberdinetako pertsonez osatua, Donos-tiar baten kontzeptua hori baita: denbora tarte txiki, ertain edo luzera gure kale eta guneetan dagoen orok osatua. Batzutan Erakunde ezberdinek ematen dituzten diru laguntzen irizpideek azterketa bat behar dute, eta beste batzutan diru gehioz hornitzea. Gehiegizko izan daitekeen erroldaren ezarpenak jatorrien arteko irizpidea ezartzen du, etorkinekiko dagoen aurreiritzia mantentzen du. Zerbitzu sozial eta prestazio ekonomikoak gai emateko udalerri bat nahi dugu, eskaera mailari aurre egiteko den udalerri bat, eta horretarako aurrekontuetan lehentasuna izan behar du gizarte politikak.