getxo ekinez egina: eaj hauteskunde programa 2015-2019

32
GETXO EKINEZ EGINA HACER CRECER EUSKADI HAZI ARAZI IMANOL LANDA GETXOKO ALKATETZARAKO HAUTAGAIA eaj-pnv.eus HAUTESKUNDE PROGRAMA 2015-2019

Upload: imanol-landa-jauregi

Post on 27-Sep-2015

58 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

http://www.ilanda.euhttp://www.ilanda.infoGetxo Ekinez Egina: EAJ hauteskunde programa 2015-2019

TRANSCRIPT

  • GETXOEKINEZ EGINA

    HACER CRECER EUSKADI HAZI ARAZI

    IMANOL LANDAGETXOKO ALKATETZARAKO HAUTAGAIA

    eaj-pnv.eus

    HAUTESKUNDE PROGRAMA 2015-2019

  • EKONOMIA BERPIZTUZ

  • 3EKONOMIA BERPIZTUZ

    1. EKONOMIA BERPIZTUZ

    JARDUERA EKONOMIKOA. 2007an ere Getxo dinamikoago baten alde egin baikenuen: jar-duera ekonomikoaren nagusitasuna sendotu eta nabarmenduko duen Getxo bat, gure uda-lerriak duen kalitate handiko bizitza-mailaren osagarri. Gure enpresen alde lan egiten jarraitu-ko dugu, ekimengintza bultzatzen, ongizatean nahiz bizitza osasungarrian eta kirolean dihar-duten industria berritzaileak sustatzen; sormen handiko enpresak eta enpresa kulturalak nahiz IKTak sustatzen, eta turismo arloan lortu dugun mailari eusten; baita laugarren sektorearekiko elkarlana zaintzen ere. Merkataritza eta ostala-ritza sustatzen eta sendotzen jarraituko dugu, gure udalerriko sektore ekonomiko handia bai-ta. Getxon bizi nahi dugu, eta bertan lan egin.

    Eta horretarako, gure indar guztia jarriko dugu puntu jakin batzuetan, Areetako GETXO ELKARTEGIA ekipamendu berria eraiki den gure udalerriaren dinamizazio ekonomikoaren muinetik. Hona hemen puntuak:

    1.1) GETXOREN SUSTAPEN EKONOMIKOAREN ALDEKO EREMU EKONOMIKO ESTRATEGIKOETATIK SORTU DIREN GARAPEN-AUKERAK BULTZATZEA, HORRETARAKO EGOKIAK DIREN PLANEN ETA EKINTZEN BIDEZ. EREMU HORIEXEK

    DIRA GURE UDALERRIARI ONDO ABIATZEKO ABANTAILA ETA SENDOTASUNA EMATEN DIZKIOTENAK ETA ONDORENGO HAUEK DIRA:

    Industria kulturalak eta sormenezkoak

    Ongizatean nahiz bizitza osasungarrian eta ki-rolean diharduten industria berritzaileak

    Turismo kulturala eta wellness ( ongizatea)

    Zeharkako eremuak: merkataritza-ostalaritza, lanbide-zerbitzu aurreratuak eta IKTak.

    Horren guztiaren oinarriak ekimengintzaren sustapena, gizarte-berrikuntza eta GetxoLAB izango dira.

    1.2) UDALERRIKO MERKATARITZA-, OSTALARITZA- ETA TURISMO-SEKTOREEI LAGUNTZA ERAGINKORRA EMATEA.

    Beren kudeaketa hobetzeko funtsezkoak di-ren esparruetan, GETXOLANek garatutako aholkularitza-eta prestakuntza-laguntza ema-nez.

    Ekitaldi eta ikuskizunak antolatuz, Getxoko kaleak eta merkataritza-gune nagusiak dina-mizatzeko, bisitariak etor daitezen (Getxo Ak-tibatu, jaialdiak eta kirol-jarduerak, etab ).

    TAOa sakon aztertuz eta bertan aldaketak eginez. Alde batean dagoeneko aldaketa txi-kiak egin dira, lehenengo 15 minutuak dohaini-kakok izan daitezen.

    Gure udalerriko kale nagusiak Algortako etorbidea, Areetako Kale nagusia- berrantola-tzeko azterlana eginez.

  • EKONOMIA BERPIZTUZ EKONOMIA BERPIZTUZ

    4

    Bertako eskaintza turistikoa sustatuz eta za-balduz, bisitariei harrera eta informazio ona emanez.

    Gure baliabide turistiko onenak ederretsiz (Bizkaia Zubia, Punta Begoa, Portu Zaharra, Aixerrota, Galeako gotorlekua, hondartzak, ibilbideak, kruzeroetarako kai berria, Urrezko iltze geologikoa Gorrondatxe-Aizkorrin), eta gure udalerriak eskaintzen dituen aukerak gizarte- eta kirol-eskaintza kulturak handia- maximizatuz, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera lankidetzan.

    Baliabide turistiko nagusien inguruan pro-duktu turistiko berriak sortuz eta sustatuz, merkatu estrategikoko segmentuetan, eta alde publiko eta pribatua elkarrekin lankide-tza estuan.

    Udalerriko turismo-sektoreko eragileekin (bertako enpresa turistikoekin) lankidetzan arituz, ematen ditugun zerbitzuak hobeak izan daitezen, eta Getxo helmuga konpetiti-boa (ISO, Kalitatezko Q-a, etab ) izaten ja-rrai dezan.

    Azken batean, MERKATARITZA MAHAIAn zein TURISMO MAHAIAn turismo-sektoreko eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan egindako lana bultzatuz.

    1.3) GETXOLANEN (GETXOKO UDALAREN TOKIKO GARAPEN-ZENTROA) BIDEZ, ENPRESEI EMAN BEHARREKO ZERBITZUAK SENDOTZEA ETA EKIMENGINTZA SUSTATZEA.

    Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera lan egi-tea, Getxo Elkartegiko BERRIKUNTZARAKO ENPRESA MINTEGIA mantendu eta bultza-tzeko.

    Ekimengintza sustatzea, ekimen berriak bul-tzatuz, GETXO COWORKING, besteak beste.

    MINTEGI BERRIA ETA BERRIKUNTZAREN ARDATZA, Benturillena kalean (Algorta). Bertan 35 pertsonarentzako lekua dago, eta hainbat enpresa-proiektu garatzeko auke-ra eskaintzeaz gain, ekimengintza eta tokiko ekonomia sustatzea izango du helburu.

    1.4) GETXOKO EKIPAMENDU BERRIEK ETA PROGRAMAZIO KULTURALEK DITUZTEN AUKERA EKONOMIKOAK AREAGO MAXIMIZATZEA. HORRETARAKO, BATERATU ETA KOORDINATUKO DIRA KULTURARAKO PLAN ESTRATEGIKOA, ALDE BATETIK, ETA BESTETIK, EREMU EKONOMIKOAK DETEKTATZEKO DIAGNOSIAK EKARRITAKO PLANAK ETA EKINTZAK, GETXOKO SUSTAPEN EKONOMIKOAREKIN AURRERA EGITEKO.

  • EKONOMIA BERPIZTUZ EKONOMIA BERPIZTUZ

    5

    1.5) KIROL-JARDUEREN ALDE EGITEN JARRAITZEA, DINAMIZAZIO EKONOMIKO ETA BISITARI EKARLEAK BAITIRA (NAZIOARTEKO EKITALDIAK, HALA NOLA, BOWL-A-RAMA ETA PUNTA GALEA BIG CHALLENGE).

    1.6) LAUGARREN SEKTOREAREN ALDE ETA HAREKIN BATERA LAN EGITEA, GIZARTE-EKONOMIA BULTZATZEKO. HONA HEMEN ZENTROAK: LANTEGI BATUAK ENPRESAKO DIGITALIZAZIO ZENTROA (GETXOKO ANDRA MARI), MUGIKORTASUN IRAUNKORRERAKO ZENTROA (ERROTATXU POLIGONOAN), EMAUS ELKARTE KOOPERATIBOA, ETA FADURAKO PEASCAL FUNDAZIOKO OSTALARITZA ZENTROA.

    1.7) GETXOKO UDALAREN KONTRATAZIO-PLEGUETAN KLAUSULA SOZIALAK EZARTZEN JARRAITZEA, BETIERE LEGEDIAREN MUGEN BARRUAN.

    1.8) GETXORENTZAT INBERTSIO ESTRATEGIKO BERRIAK ESKURATZEN JARRAITZEA, GETXOKO JARDUERA EKONOMIKOARI BALIO KUALITATIBOA EMANGO DIOTENAK ETA DAGOENEKO UDALERRIAN DITUGUN EKIMENEN OSAGARRI IZANGO DIRENAK, HALA NOLA, ZUGAZARTEKO BAKE-EDER FINKAN DAGOEN BISCAYTIK JAKINTZA ZENTROA, EDO AREETAN DAGOEN GETXO ELKARTEGIA GURE UDALERRIAREN DINAMIZAZIO EKONOMIKOAREN FUNTSEZKO MUINA-.

    1.9) GETXOKO HIRI-ORDENAMENDURAKO PLAN NAGUSIA BERRIKUSTEKO PROZESUAREN HAUSNARKETAN ERE, JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEA IRIZPIDE GARRANTZITSUENETAKO BAT IZANGO DA GETXON BIZI ETA LAN EGIN NAHI DUGUNONTZAT. HAINBAT PROPOSAMENEN ALDE GAUDE, BESTEAK BESTE, MARTITURRIN GUNE BAT ERAIKITZEA, BERTAN BIZITZEKO ETA JARDUERA EKONOMIKOAK GARATZEKO. .

  • 6BIZITZA KALITATEA HELBURU

    2. BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Getxok bizitza kalitatearen erreferentzia argia izaten segi dezan zaintzea, eta aurrera egitea, etengabe, daukagunak bere horretan jarraitze-ko: ekipamenduak, zerbitzuak, irisgarritasuna, parkeak, plazak, ibilbideak, hondartzak, kirol egiteko guneak, bidegorriak etab Horretarako bi zutabe: getxotarren parte hartzea eta iraun-kortasuna.

    Izan ere, gure zerbitzuen kalitatea, gure ekipa-mendu eta espazio publikoak funtsezko errefe-rentzia dira gure udalerrian, eta udalak gogor lan egiten du getxotarren eskura baldintzarik eta baliabiderik onenak jartzeko, Getxo eremu guztietan garatu eta hazi dadin: hezkuntza, kul-tura, kirolak eta gizarte-mailan.

    2.1 HERRITARREN ZERBITZURAKO DAUDEN ESPAZIO PUBLIKOAK HOBETZEA.

    Gure parkeak, ibilbideak, plazak eta espazio na-gusiak hobetzen eta birgaitzen jarraituko dugu, gure auzoak atseginago eta irisgarriagoak izan daitezen, herritarren topaleku eta denon goza-menerako.

    Hona hemen dagoeneko garatu ditugunak:

    Areeta - Romo: Gobelaurre parkea birmoldatzea

    Luis Lpez Oses kalea birmoldatzea

    Arenas Parkea (lehen Errekagane zeritzona) berriztatzea

    Eskoletako plazan jolas-gunea jartzea (zabu eta jolas-egitura egokituak)

    Bizkaia Zubia plaza birmoldatzea

    Areetako kaia berriztatzea eta hobetzea

    Eduardo Coste kalea birmoldatzea.

    Algorta eta Neguri: Neguriko Gernika parkea birmoldatzea

    Telletxeko plaza eta jolas-gune estalia

    Obispo Etxeandia parkea birmoldatzea

    Aldapa parkea birmoldatzea

    Portu Zaharreko zabalgunea egokitzea

    Iturgitxi parkeko jolas-gunea

    Getxo - Andra Mari: Parke estali berria, Maidaganen

    Borobia plaza birmoldatzea

    Malakate parkea birmoldatzea

    Galeako ibilbidea hobetzea

    Beste ekimen hauekin jarraituko dugu aurreko lana:

    San Nikolas plaza enblematikoa, Andres Cor-tina kalea eta Getxo Antzokiko gunea be-rriztatzea, dagoeneko abian dagoen proiek-tua. Gure herriko topagune tradizionala da, eta orain birmoldatuta eta hobeto egokituta dago, oinezkoentzako espazio handiagoa du, irisgarriagoa da eta herritarrentzat erosoa-goa.

  • 7BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Algortako San Inazio eta Alango parkeak egi-tea, guztion parte hartzearekin, eta gune ho-rretan espazio publiko bat egiteko aukera az-tertuko duen ikerlan bat egitea.

    Areetako geltokiko plaza. Epe laburrerako ho-bekuntzak egin nahi ditugu, herritarrek hobe-to goza dezaten, adibidez, Santa Eugeniako jolas-gunean espazio estali bat jartzea berri-tzeko eta birgaitzeko proiektua zehazten eta adosten dugun bitartean.

    Auzoz auzo programa parte hartzailearen bidez, gure auzo guztiak hobetzeko lanean ja-rraituko dugu getxotarrei laguntzen.

    Portu Zaharreko auzokideekin ere arituko gara lanean, gure udalerriko espazio kutun hori ho-betzeko.

    2.2 OINEZKOENTZAT ETA IRISGARRI IZATEKO EGOKITZAPENA.

    Gure asmoa da gure espazio publikoak getxo-tar guztion eskura jartzea, eta gure merkata-ritza zein ostalaritza bultzatzea, gure auzoak biziagoak eta dinamikoagoak izan daitezen.

    Hainbat ekimen dagoeneko garatuta daude Romo-Areetan Ogoo, Urkijo, Aurrezki Kutxa eta Gobelondo- eta Algortan Zabala eta To-rrene kaleetako hobekuntzak eta Andrs Cor-tina (San Mikolas plaza) kalearen alde bat-. Ho-riekin batera hauek egin nahi ditugu:

    Oinezkoentzako ibilbide irisgarriak egiten ja-rraitu, gure kaleetako espaloietan janguneak eginez eta oztopo arkitektonikoak kenduz. Egindakoak, besteak beste, Cervantes kalea-ren eta Zugazarte paseo-lekuaren artekoa, edo arrapala eta igogailu sare zabala dira

    (Bidezabaleko eta Salsiduko arrapala meka-nikoak, Alangoko, Ereagako, Villamonteko eta Aiboako igogailuak). Lan horiek ezinbes-tekoa dira garraiobide bikaina den Metrorako sarbidea errazteko, eta Algorta auzoko pun-tu estrategikoetara joateko ere bai.

    Aretxondo kalea hobetzeko lanak, irisgarria-goa eta argitsuagoa izatea gain, trafikoa mu-rrizteko.

    Arenas parkea (lehen Errekagane zena) eta Gobelako ibilbidea (Artaza hotelaren aurrean dagoen Leioako zubia).

    Ollarretxe kalea egokitzeko eta hobetzeko lanak, bertan plaza txiki bat egiteko Reden-tor elizako errotondaren ondoan, auzokideek gustura erabiltzeko; horrez gain aparkaleku berriak egin ez ezik, segurtasuna areagotu eta trafikoa murriztu egingo da.

    Romoko Kresaltxu kalean, espaloiak zabaldu eta irisgarritasuna hobetzeaz gain, edukion-tziak lurperatzea.

    Beste proposamen batzuk aztertzea, hala nola:

    Algortako Mariandresena kalean espaloiak za-baltzea

    * Mariandresena eta Amesti kaleen arteko tar-tea oinezkoentzat jartzeko aukera

    Algortako etorbidearen eta Areetako kale Na-gusiaren ordenamendu berria egiteko azter-lana.

    Lehentasunezko gune eta espazioetan ozto-po arkitektonikoak kentzeko proposamen be-rriak aztertzea.

  • 8BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Getxo-Andra Marin estratak hobetzea.

    Oinezkoentzako gune jendetsuetan edukion-tziak lurpean jartzea.

    2.3 BIDE PUBLIKOAK ERALDATZEA ETA HOBETZEA

    Bizkaiko Foru Aldundiarekin jarraituko dugu lankidetza-hitzarmena garatzen gure udalerria-ri foru errepideen lagapena egiteko. Horrela, eraldatzen eta hobetzen segituko dugu Ollarre-txe kalea dagoeneko abian-, Makaletako etor-bidea Salsiduko eta Fadurako errotonden arte-ko tartean urbanizatuz. Horrela, egun dagoen foru errepidea kale atseginagoa, ziurragoa eta lasaiagoa izango da inguruan bizi diren auzo-kideentzat.

    2.4 GETXO, OINARRIZKO ZERBITZU BIKAINAK

    a) Garbiketa-zerbitzuaKaleak asteko zazpi egunetan garbitzen dira, eta zaraten eragozpenak murrizteko, ordute-gia egokitu egiten da. Energia garbia erabiltzen duen lan-talde batek egina: birziklatutako ura erabiliz, Gobelako ibilguan garbiketa espezifi-koa eginez, ikastetxeetako patioak txukunduz, hosto eroriak bilduz, pintadak eta kartelak ken-duz, estolda-zuloak etab

    b) Hiri-hondakin solidoak biltzea (HSB) Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzua, mer-kataritza eta ostalaritzarako bilketa espezifi-koak egiten dituena; oinezkoentzako gune jen-detsuetan lurpeko edukiontziak jartzea; bilketa

    sailkatuak egitea, multzoka bideratzeko: kartoia eta papera, ontziak, hondakin organikoak, su-kaldean erabilitako olioa, errefusa, kimatuta-ko hondakinak, altzariak eta tamaina handiko hondakinak, pilak, fluoreszenteak. Datozen ur-teetan birziklatzen denaren %50 baino gehia-go berreskuratzea da gure helburua.

    Aurreko zerbitzu biak etengabe hobetzeko, herritarren iritzia eskuratuko dugu, adierazle-sistema bat eta Ingurumenaren Foroari atxiki-ta dagoen jarraipen-ekipo bat ezarriz.

    c) Lorategiak eta hondartzakLorezaintzako zerbitzua ingurumenaren alde-ko irizpideak kontutan hartuta kudeatuko da, parkeek eta lorategiek betetzen duten 510.000 metro koadroetan eta 14.0000 zuhaitzetan.

    Hondartzak garbitzeko zerbitzua urteko 365 egunetan egingo da, eta hondartza mota ez-berdinen araberakoa izango da; izan ere, hi-ri-hondartzatzat hartzen direnetan dira kon-tuan izatekoak berezitasun horiek, hondartzok ibai-ahoa izateaz gain portu-espazioa ere ba-den leku batean kokatuta daude eta.

    Hondartza horietako zerbitzuen kalitatea eta bertako ingurumenaren kudeaketa aitortu egin dituzte, eman dizkieten bandera urdinez eta ISO sektorialen bidez.

    d) Gure bide, espaloi eta mendi-mazelak zaintzea. Gure espaloi eta errepideak zaintzeko zerbi-tzuak sendotu, berehalako erantzunak emate-ko gai izaten jarraitzeko. Eta mendi-mazelen oreka begiratzeko zerbitzu bat kosta alde guz-tian zehar, bereziki Punta Begoatik Arriguna-gara.

  • 9BIZITZA KALITATEA HELBURU

    2.5 KIROLAK ETA ONGIZATEA

    Getxo ondo ezaguna da Europan kirolarekin duen konpromisoagatik, hau da, kirola osasu-naren eta ongizatearen adierazletzat eduki-tzeagatik, barne-hazkuntzaren eta balioak di-tuen gizartearen konpromisoa. Horren emaitza dira kirolaren kudeaketa bikainagatik jasota-ko sariak: EUROPAKO 2014ko KIROL-HIRIRIK ONENA eta EUROPAKO ORO-ACES SARIA. Oinarri-kirola, kirol-jarduerak eta edozein adine-tarako ariketa fisikoak dira gure funtsezko kon-promisoa. Gainera, ahaleginak egiten jarraituko dugu Getxo hainbat motatako kirol-ekimen eta proposamenen nazioarteko erreferentea izan dadin, esate baterako, surfarena edo skateare-na. Horretarako lankidetza, laguntza eta parte hartzea bilatuko dugu udalerriko klubetan, el-karteetan Gurasoen Elkarteetan, ikastetxeetan eta kirolarien artean, oro har.

    Denon bizitza-garapenean kirola eta jarduera fisikoa ezinbesteko baliabidetzat jotzen dugu. Horren bidez, hainbat balioren transmisioan hezten dira herritarrak, hala nola, besteenga-nako errespetua, norberarenganako begirunea, solidaritatea, konfiantza eta taldekako lana.

    Horregatik nahi dugun eredua gai izan behar-ko da erakundeak, elkarteak, enpresak eta per-tsonak bateratzeko, kirolaren zein jarduera fisi-koaren sustapenaren alde, osasuntsuago egon gaitezen.

    Gizarte-kohesio eta integrazio eredu horrek parte hartzea sustatzen du udalerriaren bizi-tzan, alde batetik, eta lankidetza, bestetik, ge-txotarren artean ohitura osasungarriak eta on-gizatea bultzatzen dituzten eragileekin.

    Hori dena lortzeko, helburu hauek ezarri ditu-gu: kirol-instalazioak zaintzea eta getxotarren

    beharrei zein bertako kluben, elkarte kulturalen, hezkuntza-taldeen eta lan-erakundeen premiei erantzutea.

    Beraz, Getxo Kirolak-ek garatutako kirol-eskain-tzaz eta aktibitate fisiko osasungarria egitera bultzatzeko ekimenez gain, asmo hauek ditugu:

    Lankidetza adostuan aritzea Getxoko ikaste-txe publikoekin, bertan dituzten kirol-ekipa-menduak Getxok Kirolak taldeak kudeatzen dituen instalazio sarean sartzeko -beti eskolaz kanpo jardueretan-.

    Kirol-kluben harretarako bulego bat jarri, ahol-kuak emateko eta administrazioarekiko harre-manetan ahalik eta errazen aritzeko.

    Atletismoan, errugbian eta hockeyan jokatze-ko gune bat ireki, getxotarrek aisialdian era-bil dezaten, Gobelarako URA proiektuko lanak amaitu ondoren.

    Gure udalerrian emaitza bikainak eman dituz-ten programa eta ekimen sendotuekin jarrai-tu, esate baterako:

    - Eskola kirola programa (multikirola), Gu-rasoen elkarteekin, ikastetxeekin eta uda-lerriko kirol-klubekin batera, gure udalerri-ko umeek jakin dezaten zein diren Getxon praktika ditzaketen kirolak, eta horietara hurbil daitezen.

    - Getxo marka programa bultzatzea (esko-la-kirol federatua).

    - Getxoko kirol-portuko Bela-eskolari lagun-tzea.

    Kirol mota anitzetako udal klub eta elkarteekin lankidetzan jarraitu, haien alde egin eta haien lorpenak txalotu, egiten duten lana garatzeko baldintza eta baliabide egokiak izan ditzaten.

  • 10

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Europako 2014ko Kirol-hiririk onena garen al-detik, kirol-jarduera eta aktibitate fisikoa sus-tatzeko programa europarretan parte hartzea bultzatu.

    Arreta berezia eskaini, bai emakumeek bai gaitasun murriztua duten pertsonek eginda-ko kirolei.

    Guztiontzako kirola bultzatu, baita helduen-tzakoa ere; eta horretarako programa zein ins-talazio espezifikoak jarri.

    Getxon kirola sustatzeko eta praktikatzeko la-nean diharduten pertsonei, elkarteei eta klu-bei haien lana txalotu eta onarpena aitortu, GETXO SASOI SASOIAN sarien bidez.

    Getxolanek Udalarekin lankidetzan garatuta-ko lanarekin jarraitu, kiroletik eta ongizatetik ekarritako enpresa ekimen berriak sustatzeko.

    2.6 KULTURA, GETXOREN EZAUGARRIRIK BEHINENA

    Getxoren kultura ekarpena gure udalerriaren ezaugarririk adierazgarriena izatea nahi dugu. Balioa ekarriko duen kultura izan dadin, egungo gizartea osatzen duten sistemetan erreferente garbia. Gertatzen ari den aldaketan lagunduko duen kultura, eta aldaketaren emaitza giza - ba-lioetako mailarik altuenera eraginkor bideratuko duena.

    Horretarako, kulturaren aldeko apustu argia egingo dugu, eta abian jarri hainbat ekipamen-du eta zerbitzu, hala nola, Getxo Antzokia, Mu-sika eskola eta Romo Kultur Etxea. Bestalde, gure udalerrian lan handia eta ona egiten duten taldeekin batera ibiliko gara lanean, eta lagun-tza emango diegu, sortzen dituzten adierazpen artistiko eta kulturalak sustatzeko.

    Getxok duen programazio kultural ospetsu eta anitza nazioarteko jaialdiak, saloiak eta azo-kak; liburutegietako zerbitzuak etab bultza-tzen jarraitzeaz gain, Getxoko Kultura Plan es-trategikoa ezarriko dugu, eta udalerriko eragile kulturalekin batera, puntu hauek garatzeko:

    1. Jarduera ekonomikoak sortzean ez ezik, era-kustean eta sustatzean ere gure indar guztia jarriko dugu.

    2. Lankidetza sustatuko dugu, alde batetik uda-lerriko kultura-eragileekin, eta bestetik, Plana garatzeko ezinbestekoak diren udal arlo guz-tiekin batera.

    3. Ekipamendu berriak planaren helburuak lor-tzeko tresna izango dira: Getxo Antzokia, Musika Eskola eta Romo Kultur Etxea. Ho-rretaz gain, jakina, dagoeneko abian direnak: erakusketa-aretoak, liburutegiak eta tailerrak egiteko nahiz elkarteak biltzeko aretoak. Zer-bitzuon ordutegiak eta egutegia zabalagoak izango dira.

    4. Getxoko kultura-programazioa herrigunetik auzoetarantz eramaten jarraituko dugu, eta horretan sakondu.

    Hauek dira, besteak beste, lortu nahi ditu-gun helburuak: Udalerrian testuinguru positibo bat sortu nahi

    dugu, sortzaileek beren talentua gara deza-ten, eta baita sortzen dutena merkaturatzeko modua izan dezaten ere. Horretarako, lankide-tzan arituko gara Getxolanekin batera, Sor-tzaileak ekintzaile Proiektua ekimenaren bi-dez.

    Udalerriko musikaren, arte eszenikoen eta sortzaileen arloko eragileen mapa bat egingo

  • 11

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    dugu, eremu horietako errealitatea zein den jakiteko eta erakusteko.

    Kultur etxeko aktibitateetan ekintza berriak sartzea, kulturaren urrats guztien garapena bideratzeko.

    Eduki/aktibitate berriak diseinatu eta garatu-ko ditugu, Kulturako planean ezarritako estra-tegiarekin bat datozenak.

    Kultur etxerako dirusarrerak lortzeko plan berri bat ezarriko dugu Getxolanen lagun-tzarekin, eta bertan bazkidelaguna figura eratuko dugu. Horrela, prezioen politika argia sortuko da, ohiko bazkide direnen ekarpenei esker, eta horrek hobetu egingo ditu ekipa-mendu berrien aukerak, autofinantzazioaren mesedetan.

    Kalitatea duten eta euskaraz garatzen diren ekimenen alde egingo dugu sormen, musika, zine, antzerki, eta oro har, kultura munduan.

    AIXEGETXO bultzatzen jarraituko dugu, Getxok udalerriko kultura eta sormenari me-rezitako onarpena aitortzeko sortu zen eki-mena.

    Udalerriko kulturaeragileekin (elkarteak, era-kundeak, ekimenak ) batera lanean jarraituko dugu, Getxok kulturaeskaintza osoosokoa izan dezan. Horretarako honakoak abian jarri-ko ditugu:

    - Kultura-elkarteen ohiko gastuei aurre egite-ko laguntza ekonomikoak, diru-laguntzen deialdien bidez.

    - Deialdia urte hasieran eginez, elkarteek be-ren programetan urteko aurreikuspenak hobeto egin ditzaten.

    - Elkarteei diru-laguntzarako aholkularitza eta eredu argiak eta ulertzen errazagoak eskainiz.

    - Elkarteekiko lankidetza sustatuz, Kultur etxearen urteko programazioa egiteko.

    - Kultura-ekipamendu berriak elkarteen es-kura jarriz.

    - Udalerriko elkarte-sarearen proiektuen alde eginez.

    Kultura-ekipamendu berriak direla-eta: 2015. Algortako Musika Eskola berria irekiko

    da.

    Bertan instalazio moderno eta zabalak egongo dira, Areetako oraingoen osagarri; horrela, musika irakatsi, sustatu eta maita-tuko dugu gure udalerriko kultura-eskain-tzaren erdigunean, Andrs Isasi Musika Es-kolak garatutako lan guztiz goraipatuaren bidez.

    2016. Romo Kultur Etxe berria irekiko da, hel-buruok abiatzeko :

    - Udal elkarte-sarearen esku jartzea bertako lokalak, bilerak egiteko, entseguak eta taile-rrak garatzeko etab

    - Udalerriko abesbatzen eta musika-talde eta ekimenen esku jartzea, bertako loka-letan entseguak, grabazioak eta entzunal-diak egin ditzaten.

    - Udalerriko elkarte-sareko aktibitateen ar-datza izatea, taldekako lana eta sarearen barruko kultura- eta gizarte- ekimen ani-tzen elkarkidetza zein lankidetza bultza-tzeko.

    - Getxoko Kultur Etxeko programazioa erdi-gunetik areago zabaltzea eta hedatzea.

  • 12

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    - Romo Kultur Etxeko Auditorium berriari espazio aukerak ahalik eta ondoen ematea, erabilera anitzeko eremua maximizatzea.

    - Getxoko liburutegirik handiena egin, getxo-tarren eskura egon dadin.

    2017. Getxo Antzoki berria irekiko da, erabilera anitzeko Getxoko ekipamendu nagusia.

    Funtzio anitzeko espazio berri eta desiratu honek areto nagusi bat izango du, hiru areto osagarri eta funtzio anitzeko hainbat espazio. 2017an irekiko da eta bertan Getxok aukera bikaina izango du udalerriak eskain dezakeen aberastasun guztia erakusteko, bai kultura eremuan, baita arte eszenikoen esparruan ere; horrez gain, bertako elkarte-sare joria-ri marko eta baldintza ezin hobeak ekarriko dizkio, sortzen duen lan artistikoa erakusteko eta garatzeko.

    Eta ezin dugu ahaztu Antzoki berriko espa-zioak eskaintzen dituen erabilera, balio eta funtzio anitzengatik, getxotarren esku uzten duen aukera, udalerria dinamizatzeko akti-bitate berriak gara daitezen, hala nola bile-ra-antolakuntza, jardunaldiak etab

    Udal Liburutegiak direla-eta:

    Gure ustez, liburutegiak prestakuntzan eta ikasteko prozesuetan funtsezkoak dira, ja-kintzarako eta informaziorako zabalik dau-delako eta doanekoak direlako; gainera, ezin dugu ahaztu getxotarren topagune eta harre-manetan jartzeko alde garrantzitsuak direla. Horrek beharrezko egiten du espazio berriak abiatzea, hala nola, Romo Kultur Etxea. Espa-zio berriok modernoak, erosoak, irisgarriak eta behar zein teknologia berrietara egoki-tuak dira, eta orain artekoen osagarri dira: Vi-llamonteko Kultur Etxea, San Nikolas plaza,

    Gobela kiroldegia, Fadurako ikasteko aretoak eta Andra-Mariko kiroldegia.

    Proposamen berritzaileei ere ekingo diegu, besteak beste, Denbora Bankua eta Trukea. Proiektu hori denbora elkarri trukatzeko sa-reak sortzean datza esperientzia, gaitasun, jakintzen bidezko trukeak-, eta baita elkarren-gandik hurbil bizi diren edo lanean ari diren lagunen artean baldintza onean dauden gau-zak elkarri aldatzean.

    2.7 HERRIKO JAIAKGure auzo guztietako jai batzordeei laguntzen jarraituko dugu, baita batzorde horiek eginda-ko eta garatutako jai- programei diru-laguntzak emango ere. Bestalde, batzordeen, udalaren eta gainerako udal eragileen arteko lankidetza koordinatuko dugu jaiek iraun bitartean.

    2.8 EUSKARA: GURE HIZKUNTZA NORMALIZATZEAREN ALDEKO APUSTUA

    Kontuan hartuta getxotar euskaldunak (biz-tanleen %29) eta ia euskaldunak (%27, 2006ko azken erroldan) asko direla, Udalak euskararen alde bultzatzen jarraituko du; izan ere, getxo-tar horiek euskara jakin, erabili edo ulertu egiten dute, hain zuzen ere, azken hamarkadetan bai herritarrek bai erakundeek euskara normaliza-tzearen alde egin duen ahalegin eskergari esker. Beraz, horren alde egiteaz gain, erabilera sus-tatuko dugu, Getxon euskaraz bizi nahi duten herritarrek egiteko aukera izan dezan.

    Horretarako, Euskara Sustatzeko Plana (ESP) garatzen jarraituko dugu, jarduteko esparru horietan dauden eragile sozialekin lankidetzan planeko puntu guztiak garatuz.

  • 13

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Horretarako, Euskararen Aholku Kontseiluak emango dizkigu aholkua eta jarraibideak, kon-tseiluko kideak lagunak eta erakundeak- gure hizkuntzaren normalizazio-bidean parte hartu duten adituak baitira.

    Horiek horrela, ESPk ezarritakoa kontuan hartu-ta, helburu estrategiko hauetan oinarritzen da normalizazioaren bidea:

    Euskara ikastea Euskara erabiltzea Euskararen kalitatea zaintzea

    Eta helburu horiek 11 esparru hauetan ezarriko dira:

    Familia, euskalduntzea, irakaskuntza, kultura aniztasuna, administrazioa, aisialdia, kirola, lan-mundua, kultura, hedabideak eta teknologia berriak.

    Horretaz gain, gure udalerrian euskararen nor-malizazioaren alde eremu ezberdinetan kul-tura, hizkuntza, folklore, musika, bertsolaritza, umeentzako aisialdia, gazteak, ikastetxeak, gu-rasoen elkarteak, hedabideak etab - euskara, euskal kultura eta identitatea normalizatzearen aldeko lana egiten duten ekimen, elkarte eta la-gunen lankidetza, laguntza eta onarpena bul-tzatuko dugu.

    Romoko Udal euskaltegiak instalazio hobeak eta modernoagoak izango ditu Romo Kultur Etxean, eta gainerako euskaltegiei ere laguntza emango diegu beren lana udalerrian garatzen jarraitzeko.

    Egungo diru-laguntzei eutsiko diegu, bai getxo-tarrei euskara ikasteko nahiz erabiltzeko banaka ematen zaizkienak, bai elkarteentzakoak.

    Eskolaz kanpoko aktibitateak egiteko diru-la-guntzei ere eutsiko diogu, ikastetxeetan euska-raz egiten den hezkuntzaren osagarri.

    Bertsolaritzak lehentasunezko maila du euska-raren ahozko transmisioan zein kalitatea abe-rastean, beraz, gure laguntzarik irmoena izango du, Getxon nahiz Getxotik kanpo garatu beha-rreko lanean. Horren emaitza izango dira Algor-tako Bertsolari Eskola (ALBE) elkartearekiko akordioak era hitzarmena.

    Martikoenako udal ekipamendu publikoa ere bere horretan geratuko da, espazio horrek udalerriko euskalgintzaren ekimenak (Hiruka, Bizarra Lepoan, ALBE eta EGIZU) jasotzeaz gain, horiek garatzeko egoitza eskaintzen bai-tu.

    Gure udalerrian euskara normalizatzearen al-deko lanean dabiltzan lagun, talde, elkarte edo erakundeak jendaurrean txalotu eta saritu egin-go ditugu, Argia Ereiten sariaren bidez.

    Iparralderekiko eta Donibane Lohitzunerekiko harremanak eta loturak sustatu egingo ditugu, bereziki Euskal Kultur Erakundea (EKE), denok elkarrekin ekimen interesgarriak garatzeko, alde bietako errealitateak elkarrengana hurbil daite-zen; horrela, hainbat esparrutan kultura, kirola, ekonomia- mugaz bi aldeetako euskaldunon ar-teko lotura sendotuko da.

    2.9 UMEAK ETA GAZTEAK, GURE GIZARTEAREN ETORKIZUNA BERMATZEKO APUSTUA.

    Ume, nerabe eta gazteen aldeko proiektu poli-tikoak abiatuko ditugu, eta esparru hauek lehe-netsiko ditugu Udalean:

    a) Umeak Romo Kultur Etxean haurtxoteka berria eta

    umeentzako liburutegia jarriko ditugu.

  • 14

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Umeentzako aisialdi hezigarria eskaintzen du Areetako Kukupraka ludotekak bere aktibi-tateen bidez.

    Algortako Musika Eskola abian jarriko da.

    Haurtzaindegi-zerbitzu (0-3 urteko umeen-tzat) publikoak eskainiko dira San Inazio ikas-tetxearen ondoko Egunsentia haur-eskolan.

    Udalerriko umeek oporraldiak bertan igaro-tzeko aktibitateak, programak, udako hiri-ko-loniak antolatzen dituzten ekimen eta elkar-teei laguntza eta dirua emango diegu.

    Udalerriko ikastolekin lankidetzan eskolaz kanpoko programa hezigarriak abiatuko ditu-gu.

    Getxo Kirolak elkartean bertako Gurasoen El-karteekin eta kirol-klubekin lankidetzan, gure umeen artean kirola sustatzeko programak -multikirola- egiten jarraituko dugu.

    Eusko Jaurlaritzarekin batera lanean aritu-ko gara, sare publikoan dauden ikastetxe eta ikastoletako instalazioak zaintzeko eta kon-pontzeko.

    Umeentzako aisialdi- eta kultura- programa-zioak egin nahi ditugu kultura-ekipamendu berrietan Getxo Antzoki - Musika Eskola eta Romo Kultur Etxea-, ohiko programazioen osagarri.

    Gure parke eta espazio publikoak modernoa-go jartzen eta gure umeek gozatzeko egoki-tzen jarraituko dugu.

    b) Gazteak Romo Kultur etxeak aisialdi hezigarria eskaini-

    ko du, gazteleku berriak egingo duen progra-mazioaren bidez, Algortan dagoeneko abian dagoen Gauregun gaztelekukoaren osagarri.

    Romo Kultur Etxean gazteentzako beste au-kera asko ere egongo dira, hala nola, liburute-gia, funtzio anitzeko aretoak, ikasteko aretoak, entseguak egiteko gelak eta grabazioak zein entzunaldiak egiteko tokiak.

    Errekaganeko pabiloiak eskuratzea. Pabi-loiok egokitu, eta bertako hiri-inguruak kon-tuan hartuta, itxura moldatzea erabilera mis-toa egin ahal izateko: alde bat, aurretik hantxe zeuden gazteek erabiltzeko, bertako auzoki-deekin erabileraz eta bizikidetzaz arau- hitzar-mena sinatu ondoren; beste alde bat, udalak erabiltzeko.

    Gazteen aisialdirako kultura-programazioa ekipamendu berrietan: Getxo Antzoki-Musika Eskola eta Romo Kultur Etxea.

    Gaztelonjak programa, gazte-lonjen fenome-noan esku hartu eta bitartekaritzari ekiteko.

    Jaietan arriskuak murrizteko programa.

    Hiri-zoruan Getxoko Etxebizitza Plana bultza-tzea (gazteek alokatzeko etxebizitza, Alango-ko 145 BOEetako %60, dagoeneko eraikitzen ari direnak, 35 urte baino gutxiago duten gaz-teentzat izango dira)

    Gazteek etxebizitza eskuratzeko oztopoak aztertzen jarraituko du Udalak Hiri-Ordena-mendurako Getxoko Plan Nagusia moldatze-ko prozesuan.

    Aurreko guztiak egin nahi ditu Udalak, Getxoko gazteentzako politikak bultzatzen dituzten hiru programa nagusi hauek garatu bitartean:

    a) Informazioa emateko programa: Algortako Tangora etxeko Gazteentzako in-

    formazio-bulegoan, alde batetik; bestetik,

  • 15

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    informazioa institutuetan eta gazteen topale-kuetan zabaltzeko prozesua, informazio-tau-len eta SMSen bidez.

    b) Aisialdirako programa hezigarria: Gazteen intereserako ikastaroak eta tailerrak.

    Gazteentzako kultura- eta aisialdi- eskaintza erakargarria egin (musika, kontzertuak, Getxo Live, Komiki azoka, Getxoarte etab).

    c) Sustapenerako programa: Gazteentzako interesa duten elkarte getxota-

    rrei bereziki egindako deialdia.

    Elkarteetatik kanpo dauden gazte getxotarrek aurkeztutako proiektura bultzatzeko diru-la-guntzak (Wanted).

    Gazte Foroa: aisialdi hezigarriaren esparruko lan-taldea da; bertan gazteen intereseko enti-tateek hartzen dute parte, eremu horretan lan egiteko; Gazteria zerbitzuak ere foro honetan dihardu.

    Lankidetza bultzatzea, eta gazteentzako po-litikak egiten dituzten arlo nahiz zerbitzuen euskara, kirolak, kultura, hirigintza, etxebizi-tza etab- arteko zeharkako irizpideen bidez egindako lana.

    2.10 MUGIKORTASUNA ETA APARKALEKUA. GOITIK BEHERAKO IKUSPEGIA

    Udalak azken urteotan ahalegin handia egin du mugikortasun eta aparkaleku arloan, eta horre-la jarraitzeko asmoa du udal kudeaketan. Hauek izan dira emaitzak:

    Arrapala mekaniko eta igogailu sare zabala, getxotarrak leku estrategiko garrantzitsue-netara hurbiltzen dituena, adibidez, Metrora. gure garraiobiderik behinenera (Bidezabale-ko arrapalak, Salsiduko arrapalak, Alangoko, Ereagako, Villamonte eta Aiboako igogailuak). Alde horretatik, gure udalerriko lehentasunez-ko lekuetan dauden oztopo arkitektonikoak kentzeko proposamen gehiago aztertzen ja-rraituko dugu.

    2.300 BAINO APARKALEKU-PLAZA BERRI BAINO GEHIAGO dagoeneko eginda:

    Mesedeetako biraketa-aparkalekuan (366).

    Santa Eugenia plazan (240)

    Santa Anako BOEetan (273)

    San Nikolas plazan, bertan bizi direnen-tzakoak (105).

    Gobelako kiroldegian aloka daitezkeenak (285).

    Azaleran: Areetako geltokiko plazari atxi-kitakoak (106)

    Eduardo Coste kalean (106) eta Usategin (113).

    Pinuetan izan den aparkaleku-plazen sal-menta Romo-Areeta aldera zabaldu da

    (400).

    Horrez gain, beste hauek egin nahi ditugu: Olarretxe kaleko eraldaketak dakartzanak (100), Alangoko BOEei dagozkienak (145), sustapen horrek Alangon bizi direnentzat ja-rriko dituenak (103), Domingo Iturrate-Mai-dagan aldeko aparkaleku-plaza berriak alde horretan egingo den jarduerak bultzatuko dituenak- eta Ibarbengoako metro geltokian egingo den aldirietako aparkalekuak izango dituen 304 plazak.

  • 16

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Gainera, Algortako Euskal Herria kaleko sarre-ran aldirietako beste aparkaleku bat egiteko proiektua aztertuko dugu:

    Horretaz gain, BIZIKLETAREN ALDEKO APOSTUA ere badago, egunerokoan garraio-bide praktiko eta ekologikoa baita; horreta-rako, Getxoko bidegorri-sarea hobetu egingo dugu eta bizikleta mailegurako sistema auto-matikoa (GETXOBIZI) ere bai.

    Azkenik, biraketa-aparkalekuaren sistema (TAO) sakon aztertzeari ekin nahi diogu, akor-dioa eta denon adostasuna lortze aldera.

    2.11 INGURUMENA ETA IRAUNKORTASUNA

    Ingurumenean iraunkortasunaren aldeko po-litikak abiatuko ditugu. Horretarako, Tokiko Ekintzarako III. Plana egingo dugu denon parte hartzearekin, Tokiko Ingurumenerako Foroaren bidez, eta ondoren abian jarriko dugu.

    Plan horrek lerro estrategiko hauek izango ditu:

    Getxoko natura-ondarea: - Naturarako interesa duten guneak eta

    ekosistemak babesteko eta berreskura-tzeko ekintzak egitea.

    - Getxotarrak inguruan duten natura zaintzeko balioetan sentsibilizatzea.

    Uraren kudeaketa optimizatzea, eta herri-tarren artean kontsumo arduratsua bul-tzatzea.

    Hondakinak kudeatzea:- Hondakinak murriztu, berrerabili eta

    birziklatzea sustatu.

    - Ezarrita dauden biltzeko sistemak sen-dotu. Baita berriki ezarriko direnak (bosgarren edukiontzia, olioa biltzeko edukiontzia ).

    Kutsadura akustikoa. Zarataren mapa egiten amaitu ondoren, Zarataren aurka-ko ekintza-plana onartu eta ezarriko da, Getxoko kalitate akustikoa hobetzeko.

    Udal kudeaketan iraunkortasun irizpideak abiatzea (erosketa berdea, paperaren erabilera arduratsua ).

    Energia aurreztu eta ondo erabiltzea: - Getxotarrak energia kontsumo ardura-

    tsua egiteko kontzientziatu eta bultza-tu.

    - Energia ondo erabiltzeko programak abiatu (argi publikoen sarea gutxika berriztatu, udal eraikinetan kontsumoa aurreztu ).

    Klima-aldaketari aurre egiteko ekintzak bultzatu, bestea beste:

    - Bizikletaren erabilera bultzatu, negute-gi efektuko gasen murrizketa eragiten duen garraiobide iraunkorra baita.

    - Bizikletak maileguan hartzeko sistema automatizatu berria jarri.

    - Bidegorrien udal sareko tarteen arteko lotuneak hobetu.

    - Itsasadarrean ondoan Getxo - Bilbo bi-degorri lotura bultzatzea.

    - Herritarrak garraio kolektiboak erabil-tzeko sentsibilizatzea, ibilgailu motor-dunen gehiegizko erabilera alde batera utz dezaten (mugikortasunaren aldeko astea, autorik gabeko eguna).

    - Energia berriztagarrien erabilera sustatu.

  • 17

    BIZITZA KALITATEA HELBURU

    Era berean, Ingurumenerako Tokiko Foroarekin lankidetzan aritzen jarraituko dugu, ingurume-naren esparruan herritarrek parte hartzeko or-ganoa baita.

    2.12 GETXO, SEGURTASUN HANDIKO UDALERRIA.

    Gure helburua da Getxon segurtasuna area-gotzen jarraitzea, getxotar guztientzat ez ezik, bisitan datozkigunentzat ere leku seguruagoa izatea. Horretarako ekintza hauek jarriko ditugu abian:

    Kudeaketa hobetzeko neurriak jartzea poli-zien erantzuna eraginkorragoa izan dadin,.

    Polizia unitate batzuen aktibitatea bultza-tu, zerbitzu hori getxotarrengana areago hurbiltzeko, baita merkataritza eta ostala-ritza sektoreetara ere.

    Beharrezkotzat jotzen diren guneetan pa-truilalanak areagotzea.

    Trafikoaren segurtasunerako kontrola ho-betzea.

    Udaltzaingoko langileen taldeari eustea (bakanteak betetzea).

    Getxon Udaltzaingoaren laguntza areago-tzea, bai Eusko Jaurlaritzako Segurtasune-rako sailarekiko, bai Ertzaintzarekiko.

    Gainera, Babes Zibilerako Udal zerbitzuan:

    2014an onartutako Babes Zibilerako Ge-txoko Plana abian jarriko da.

    Hainbat motatako istripuak suteak, etxeko istripuak ) prebenitzeko sentsibilizazio eta kontzientziazioekimenak bultzatuko dira.

    Espazio publikoak erabiltzeko legez beha-rrezkoak diren baimenak eta ikusketak tra-mitatzen jarraituko dugu, hainbat gertaki-zun, jaialdi, herriko jai etab ospatzearren.

  • 18

    GIZARTE-POLITIKA AURRERATUAK ETA KOHESIO SOZIALA

    3. GIZARTE-POLITIKA AURRERATUAK ETA KOHESIO SOZIALA

    KOHESIO SOZIALA bultzatzea da gure helbu-rua, gizarte bidezkoago baten alde lan egiten baitugu, horretan sinesten baitugu: ezberdinta-sunik gabe, gizarte orekatua, bizitzeko eta giza - garapenerako gutxiengo behar duinak guz-tion esku daudeneko gizartea. Krisi garaian inor baztertuko ez duen gizartea, Getxon bizi diren guztiei arreta egokia emango diena, bereziki egoera larrian dauden edo gizartean bazter-tzeko arriskua duten pertsonei, bai dirurik eza-gatik, familia egoeragatik, bai jatorriagatik edo adinagatik, bai edozein beste arrazoirengatik. Horretarako ezarriko diren irizpideak gizarte- justizia, solidaritatea, berdintasuna eta gizarte getxotarraren kohesioa izango dira, eta udal administrazioan dagokion esparrutik emango zaie arreta hori.

    3.1 TALDE AHULENEN ALDE

    Lanean arituko gara gainerako udal erakun-deekin, baita udalez gainetikoekin ere, 2008ko Euskal Legea, Gizarte zerbitzuak arautzen di-tuena, garatzeko eta ezartzeko, Gizarte-zerbi-tzuen euskal sistema arautzeko markoa baita.

    Gizarte zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio Zorroa Dekretuaren sendo garatu nahi dugu, udalei dagozkien eskumen eta betebeharrei eusteko.

    Informazioa, jarraibideak eta banakako arre-ta osoa eskainiko dugu Getxoko auzo guztie-tan (Romo - Areeta, Algorta eta Andra Mari) barreiaturik dauden Oinarrizko Gizarte zerbi-tzuetako bulegoetan, bertan elkartzen baitira bai udalak bereziki, bai euskal erakundeek oro har, ematen dituzten diru-laguntzak eta gizar-te-zerbitzuak.

    Arreta sozialerako programak egingo ditugu: gizarte larrialdiak kudeatzeko, aldi baterako laguntzak, drogomendekotasunak prebeni-tzeko programak, familiekin eta nerabeekin esku hartzeko laguntzak etab

    Erakundeekiko eta eragile sozialekiko koor-dinazioa sendotu eta hobetu nahi dugu, Etxe-kaleratzeak prebenitzeko eta eragindako pertsonei laguntza emateko Interbentzio - Protokoloa betearazteko.

    Getxoko elkarte eta ekimen batzuekiko lagun-tza eta lankidetza sendotu eta hobetu nahi dugu, garatzen duten lana jendea gizartean baztertuta geratzea saihesteko baita (Portu Zaharreko mojen jantoki soziala, Sortarazi el-kartea, Elikagaien Bankua ) .

    Gure laguntza eta onarpen osoa emango die-gu gizarte zerbitzuekin batera lanean aritzen diren erakunde laguntzaileei , baita boluntario lana egiten dutenei hainbat esparrutan, hala nola, helduak, familia, bazterkeria soziala, im-migrazioa eta kultura aniztasuna, gaixotasu-nak eta gaitasun murriztuak.

    Gobelaurren lokalak utziko dizkiegu Getxon esparru sozialean beren lana garatzen duten erakunde eta elkarteei.

    Laugarren sektorea deritzonaren alde lanean jarraituko dugu, irabazteko asmorik gabe,

  • 19

    GIZARTE-POLITIKA AURRERATUAK ETA KOHESIO SOZIALA

    gizarte- eta lan-, integrazioa hobetzen lagun-duko diguten proiektuak garatzeko, gaitasun murriztua duten pertsonen, gizartean baz-tertuta geratzeko arriskua dutenen, edota lan-merkatuan sartzeko oztopoak dituztenen alde (Mugikortasun Iraunkorrerako zentroa, Digitalizazio zentroa, Ostalaritza zentroa, Bi-zikleten mailegua ).

    Familia ugarien aldeko ekimenak garatu nahi ditugu, egiten duten gizarte ekarpena txalo-tzeko eta laguntzeko (tasetan eta tasetan ho-bariak eginez etab).

    Homosexual, lesbiana eta transexualen aldeko konpromiso aktiboa adieraziko dugu, proze-suan kolektibo horiei laguntzeko.

    3.2 HELDUENTZAKO ZERBITZUAK, PROGRAMAN ETA EKIPAMENDUAK

    a) Zerbitzuak eta programak Etxez etxeko laguntza (familian senideak zain-

    tzeko prestazio ekonomikoarekin bateragarria).

    Zaintzaile ari diren pertsonek atsedena har-tzeko zerbitzua (mendeko senideak zaintzeko dohainikako orduak, prestakuntza ikastaroak eta Zainduz hitzarmena Bizkaiko Foru Aldun-diarekin).

    Critasekin batera, pertsona nagusiak lagun-du eta zaintzeko programa.

    Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetza Teleasis-tentzia zerbitzua emateko.

    Ke-detektagailuak jarri eta ikuskatzea.

    Gizarte- eta osasun- lankidetzako protokolo bat ezartzea, Uribe Kosta eskualdeko udalek eta Osakidetzak sinatua. Protokolo horren

    helburua da, 65 urte baino gehiagoko helduei emandako arreta hobetzea, mendekoak dire-nean edota gizartean baztertuta geratzeko arriskua dutenean. Horretarako, osasun espa-rruko zein gizarte esparruko adituen jarduerak koordinatu eta bateratu egingo dira.

    Pertsona nagusien elkarteekin laguntza, lan-kidetza eta elkar-lana egiten jarraituko dugu. Elkarteak hauek dira: Ibar Nagusien Etxea (Romo), Urtealaiak (Andra Mari) eta AJANE (Algorta). Horiexek dira urtean zehar aisialdi-rako aktibitateak antolatzen dituztenak, eta gainera, beraien egoitzak kudeatzen dituzte.

    Kultur Etxeak eta Getxo Kirolak-ek kultura eta kirol esparruko programak eta zerbitzuak an-tolatzen jarraituko dute pertsona helduentzat, ariketa fisikoa eta bizimodu osasungarria egin dezaten.

    Age friendly cities Pertsona nagusien hiri la-gunak ekimena sakon aztertuko dugu; zahar-tze-prozesu aktiboa sustatzen duen ekimen honek Osasunerako Mundu Erakundeak pro-posatutako ereduari jarraitzen dio.

    b) Ekipamenduak: Lokal berri eta modernoak Nagusien Etxerako

    Romo Kultur Etxean.

    AJANEk (Algortako Jubilatuen elkartea) lokal berria izango du Algortako Zabala kalean.

    Gaur egun Nagusien Etxea eta Romoko Udal Euskaltegia dauden eraikinean, tutoretzapeko etxebizitza berriak eta babes ofizialeko etxe-bizitzak jartzeko proiektua bultzatzea.

    Udalak kalitate handiko egoitza zerbitzuak ematen ditu, Jesusen Bihotza Udal Egoitza-ren bidez.

  • 20

    GIZARTE-POLITIKA AURRERATUAK ETA KOHESIO SOZIALA

    Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen du Jesu-sen Bihotza Eguneko zentroa.

    Tutoretzapeko etxebizitza parkearekin jarrai-tuko dugu Romon eta Algortan, etxebizitza arazoak dituzten pertsona nagusiei laguntze-ko.

    BBK-rekin elkarlan koordinatua egingo dugu, Algortako Urgull kalean banketxeak dituen lo-kal horiek erabilera komunitarioetarako utz di-tzan.

    3.3 GETXO KULTUR ANITZEKO HIRIA, BIDEZKO MERKATARITZAREN HIRIA ETA NAZIOARTEKO SOLIDARITATEARI ATXIKITAKO HIRIA

    Jarraituko dugu Getxo kultur anitzeko hiri be-zala sendotzeko estrategiak garatzen, anizta-suna oinarri gisa onartzen duena, bertako eta atzerriko lagunen arteko interakzioa sustatzen duena, parte hartze politiko eta soziala bultza-tzen duena, eta bazterkeria prebenitzen due-na.

    Horretarako, lanean jarraituko dugu programa espezifikoak garatzen Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Europar Batasu-narekin eta udalerriko gizarte eragileekin ba-tera, bereziki Getxoko Immigranteen Platafor-marekin.

    Era berean, lan egingo dugu Getxo BIDEZKO MERKATARITZAREN HIRIA izan dadin, da-goeneko onarpen hori baitu.

    Aurrekontuko %0,7 garapen bidean dauden herrialdeei emateko konpromisoa bultzatu, herrialdeotan garapenean laguntzeko progra-mak ezar daitezen. Hauek dira gure ekarpe-nak:

    Garatzeko bidean dauden herrialdeetan ga-rapenerako, horren sentsibilizaziorako eta bertako larrialdietarako proiektuak diruz la-guntzea.

    Garapenerako lankidetzan aritzen den Getxo-ko elkarte-sarea sendotu eta harekin batera lanean jarraitu.

    Arreta berezia herri saharauiaren egoerarekiko.

    Kooperaziorako Euskal Udalen elkartea (Eus-kal Fondoa).

    Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimena bultzatu.

    3.4 GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUNA. FAMILIETAN ETXEKO BIZITZA ETA LANA UZTARTZEA.

    Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna gizarte desafio nagusietako bat da, eta horren adierazpenik bortitzena biolentzia matxista da. Gure lana bideratuta egon behar da pertsona guztien arteko berdintasuna bermatzera, oina-rrizko eskubidea den aldetik.

    Horretarako, parte hartzea oinarri dugula, Ema-kumeen eta Gizonen Berdintasunerako Getxo-ko IV. Plana garatuko dugu, eta horixe izango da gure jarduteko markoa eta tresna berdinta-sunaren aldeko politikak sustatzeko, bai Udale-txean bertan bai udalerrian eta oro har getxota-rren gizarte harremanetan.

    Plan horrek ardatz-lerro hauek izango ditu: - Emakumeen jabekuntza. - Balioen aldaketa eta hezkidetza. - Emakumeen aurkako bortxakeria

  • 21

    GIZARTE-POLITIKA AURRERATUAK ETA KOHESIO SOZIALA

    21

    - Etxeko lanen eta zaintzaren ardura bana-keta.

    - Lana, etxea eta familia uztartzea.

    Udalerriko elkarte sareak eta emakumeen tal-deek egindako lana bultzatzen, laguntzen eta goraipatzen jarraituko dugu, BERDINTASUN KONTSEILUtik, xede horretarako Martikoe-na kalean dagoen udal ekipamenduan, bertan baitago Jabekuntza Eskolako egoitza.

    Gure umeentzat Udalak oporretarako antola-tutako hiri-koloniak eta kirol-, aisialdi- nahiz hezkuntza-aktibitateak eskaintzen jarraituko dugu, gurasoei lana eta familia uztatzen lagun-tzeko.

    Oporretan umeentzako aktibitateak, progra-mak, udako koloniak eta hiri-koloniak antola-tzen dituzten udalerriko ekimen eta elkartee-kin lanean arituko gara eta laguntza emango diegu, hori ere lana eta familia uztartze aldera.

    Zaintzaile aritzen diren pertsonen egoeraz ar-duratzen jarraituko dugu. Udal Egoitzan abian jarrita dago Eguneko zentroa, zaintzaileei atsedena eta laguntza emateko zerbitzua, eta zaintzaileentzat Gizarte zerbitzuek antolatuta-ko ekimen eta ikastaroak ere, azken batean, fa-milia eta lana uztartzeko tresna dira eta horren alde egingo dugu.

    3.5 ETXEBIZITZA ESKURATZEKO POLITIKAK

    Merkatu librean etxebizitza bat eskuratu ezin dutenei bizileku bat izan dezaten lan egingo dugu, eta horrela Getxon etxebizitza babestu parke bat osatuko dugu, alokairuan, getxotarren beharrei aurre egiteko modukoa; arreta berezia jarriko dugu; jakina; gazteei bideratutakoetan,

    eta etxebizitza lortzeko oztopo gehien dituzten gizarte taldeei esleitu beharrekoetan ere bai.

    Etxebizitza kontuan gure proposamenak hauek da:

    A.- Lehendabizi, Hiri-lurzorurako Etxebizitza Plana garatzea.Horretarako, Alangoko 178 etxebizitzak (horie-tatik 145 alokatu egingo dira) eta Ormazako 40ak egin ondoren, gure konpromisoa Orma-zan, Venancion, Sarrikobason, Konporten eta Iturribarrin babespeko etxebizitza gehiago sus-tatu eta eraikitzea da. Gutxi gorabehera, 500 bat etxebizitza egitea aurreikusi dugu.

    Horrez gain, egun Romo Nagusien Etxeak zein Udal Euskaltegiak dituzten lokaletan BOE (ba-bes ofizialeko etxebizitza) eta tutoretzapeko apartamentu gehiago jartzeko proiektuari ekin-go diogu, zerbitzu horiek Romo Kultur Etxeak dituen instalazio modernoetara eramango bai-titugu.

    B.- Bigarrenez, Getxon hutsik dauden etxe-bizitzak alokatzeko udal politika bat ezar-tzea. Gure asmoa da etxebizitza horiek eskura egotea, merkatu librean etxebizitza bat alo-katzeko diru nahikorik ez duten getxotarrek bat atzemateko aukera dezaten. Alde batetik, konpontze-lanak behar dituzten etxebizitzei horretarako laguntza emango zaie, eta beste-tik, maizterrei emango zaie laguntza, etxebi-zitza horien alokairua ordaindu ahal izateko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programarekin lankidetzan arituko gara, pro-grama horren osagarri izateko.

    C.- Eta azkenik, Hiri - Ordenamendurako Plan Nagusi (HOPN) berria abiatu nahi dugu,

  • 22

    GIZARTE-POLITIKA AURRERATUAK ETA KOHESIO SOZIALA

    Getxoko biztanleek etorkizunean izango di-tuzten etxebizitza zein enplegu beharrei erantzuteko. Planaren diseinua eta sustapena iraunkortasuna kontuan hartuta egingo da.

    Getxok alderdi sendoak ditu behar horiei eran-tzuteko, eta Plan Nagusiak hori ahalbidetzeko oinarrizko arauak jaso behar ditu; horretarako, alde batetik, ondare eraikiaren egokitzapena bideratu behar du, eta bestetik, arlo honetan hartuko diren erabakiek hurrengo belaunal-diei kalterik eragingo ez dien lurzoru-eraldake-ta aurreikusi behar du. Udalak hazkunde hori zaintzeko eta hirigintza-plana kudeatzeko as-moa du.

    Plan horrek hainbat ezaugarri izango ditu: alde batetik, etxebizitza, ekipamenduak eta kalita-tezko espazio publikoak ditu erronka; bestetik, ondare babestua gorde eta zaindu beharko du; gainera, ondare eraikian irisgarritasunaren hobekuntza eta birgaitze eraginkorra bideratu beharko ditu; eta azkenik, eraikinon erabilera egokitu beharko du unean uneko aldaketen arabera. Adibidez, Martiturrin jarduera ekono-mikoak garatzeko eta bizitzeko gune bat sus-tatu nahi dugu, eta beste bat Zubietako par-ke flublialean, Gobela hobetzeko proiektuan agertzen direnak.

    Labur esanda, lanean arituko gara hurrengo belaunaldiko getxotarren etxebizitza eta en-plegu beharrei irtenbideak emateko, eta ho-rretarako, biztanleak galtzeko joera aldatu nahi dugu aktibitate ekonomikoa duten espazio be-rriak sortuz, eta etxetik alde egin nahi duten gazteei aukera erakargarriak eskainik, herrian gera daitezen.

    Getxoko HOPN berrikusteko prozesuaren ba-rruan dago dena, eta plana abian dago. Beraz,

    denon parte hartzearekin sustatzen jarraitu nahi dugu, ahalik eta getxotar gehienen oni-ritziarekin egin dadin. Etorkizuneko Getxo hi-ria hausnarketaren emaitza izatea nahi dugu, eta gure ustez, garapen horretarako irizpideak hauek izan behar dira: iraunkortasuna, etxebi-zitza eta lan beharrei erantzun egokia ematea, hazkuntza harmoniatsua eta etengabea baina ondo neurtua, eta jakina, Andra Mariko auzo-kideekin (Andra Mariko auzokoen Gure Lurra elkartea) hartutako konpromisoei eustea.

  • 23

    ZINTZOTASUNAZ, ZORROZTASUNAZ ETA GARDENTASUNAZ DIHARDUGU UDALAREN KUDEAKETAN

    4. ZINTZOTASUNAZ, ZORROZTASUNAZ ETA GARDENTASUNAZ DIHARDUGU UDALAREN KUDEAKETAN

    Getxoko Udalaren kudeaketan, getxotarrei emandako zerbitzuaren eta gure lanaren oina-rriak hauek dira: ondo gobernatzea, erantzuki-zunari eustea eta kudeaketa zorroztasunez egi-tea.

    Horretarako, Tokiko Gobernu Irekia deritzonak dituen hiru ezaugarri nagusiak garatzen jarrai-tuko dugu:

    4.1 GARDENTASUNA

    Gai honetan aurrera egin du Getxok nabarmen, eta hori funtsezkoa da herritarren konfiantza lortzeko eta sendotzeko. Udala kudeatzen hasi zenetik bultzatu ditu EAJk aurrerapauso horiek eta begi bistan daude; horrexegatik jaso du ho-rren onarpena: herritarrei eman beharreko infor-mazioan, estatuko udalik gardenen artean oso maila gorena eman dio Getxori NAZIOARTEKO GARDENTASUNA gobernuz kanpoko elkar-teak, 2015ean egindako ebaluazioaren ondoren.

    Elkarte horrek 80 adierazle ezartzen ditu jar-duera esparru hauetan:

    1.a Udalbatzari buruzko informazioa

    2.a Herritarrekiko eta gizartearekiko harrema-nak

    3.a Gardentasuna ekonomikoa eta finantzieroa

    4.a Gardentasuna kontratazioetan eta zerbi-tzuen kostuetan

    5.a Gardentasuna Hirigintzan, Lan Publikoetan eta Ingurumenean

    6.a Gardentasunari buruzko Legearen adieraz-leak

    Hala delarik ere, are gehiago hobetu ahal dugu. Horren jabe garenez, gure konpromisoak udal kudeaketan areago hobetzea dakar, eta ho-rretarako hainbat tresna eta formula erabili-ko dugu. Tresna eta formula horiei buruz egi-nak eta garatuak ditugu geure hausnarketak, EUDELek sustatutako GARDENTASUNAREN ALDEKO EUSKAL UDALEN SAREAn, zeinean Getxok ere elkarlanean jardun baitu sareko bes-te udalekin batera.

    4.2 HERRITARREN PARTE HARTZEA

    Herritarren parte hartzeko dugun eredua bul-tzatzen jarraituko dugu, dagoeneko definitua eta jasoa baitago Getxoko Udalaren Parte har-tzearen Memorian, eta formula horren bidez aurrera jarraituko dugu, getxotarrak udal era-bakiak hartzeko esparruetara hurbiltzeko pro-zesuan.

    Alde batetik, HERRITARREK SEKTOREKA PARTE HARTZEKO AHOLKUAK ditugu, eta bestetik, gaika esku hartzen duten udal eragile sozialekiko LAN TALDEAK; ezin ditugu ahaztu HIRIGINTZA-PROIEKTU JAKINen gainean parte hartzeko ekimenak, herritarren iradokizuna eta

  • 24

    ZINTZOTASUNAZ, ZORROZTASUNAZ ETA GARDENTASUNAZ DIHARDUGU UDALAREN KUDEAKETAN

    iritzia jasotzeko. Aipatzekoa da LANTALDE, HOPNaren berrikusteko prozesuagatik abian jarri genuena. UHOLDEETARAKO BATZORDE BEREZIA, gure auzoak hobetzeko progra-ma espezifikoa (AUZOZ AUZO), edota he-rritarren JAKINARAZPENAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK jartzeko zerbitzua. Herrita-rrek parte hartzeko formula gehiago, eta tek-nologia berriak erabiltzeari bultzada eman. Horren denaren helburua da udal erakundea-ren eta herritarren arteko tartea laburtzea, eta etengabeko elkarrizketa iraunkorra izan deza-ten, beharrezkoa da eta.

    Gainera, Udal Araudi Organikoa berrikusteko eta eguneratzeko prozesua bultzatuko dugu, gainerako udal talde politikoekin elkarlanean prozesu parte hartzaile baten barruan; azken batean, horren bidez, udalaren barne funtzio-namendua arautzen baita.

    Esandako guztiaz gain, Udaletxean jarraituko dugu ateak zabalik politika egiten, bai zine-gotziek bai alkateak berak, jakina.

    4.3 ARLO PUBLIKOA ETA ARLO PRIBATUA ELKARLANEAN

    Mundu nahasian bizi garenez, eragile sozialen zein erakundeen zein herritarren udalekoak, alde batetik, eta lurraldekoak, bestetik elkar-lanari eta ahalegin koordinatuari eutsi behar diegu, gure gizartean sortzen diren erronkei aurre egiteko. Hori kontuan hartuta, lanean ja-rraituko dugu horien guztien inplikazioaren eta konpromisoaren alde, gai eta arazo jakinetan ezarritako helburuak lortzearren.

    Hainbat proposameni ekingo diegu, hala nola, Getxoko datuak irekitzeko OPEN DATA deri-tzonari. Horren helburu nagusia da laguntzea, bai sektore ekonomikoen garapenean, bai gar-dentasun administratiboaren sustapenean, bai Getxo digitalaren aurrerakuntzan, etengabe datu publikoak argitaratuz.

    Azkenik, aipatu ditugun guztiez gain, ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA bultzatzen jarraituko dugu, herritarrek udal zerbitzuak errazago, garbiago eta erosoago erabiltzeko aukera izan dezaten.

  • 25

    GETXO MODERNIZATZEKO PROIEKTU NAGUSIAK

    5. GETXO MODERNIZATZEKO PROIEKTU NAGUSIAK

    Getxotarren behar eta eskakizunei erantzute-ko, hainbat ekimen bultzatzen jarraituko dugu, hala nola, Getxo Elkartegia eta Benturillena kalean jarritako Enpresa Mintegi berria, Getxo Antzokia-Musika Eskola irekitzea, Romo Kul-tur Etxea abian jartzea, Hiri-Lurzorurako Etxe-bizitza Plana, HLPNa berrikusteko prozesua, Gobela ibaian egiteko URAren proiektua, Pun-ta Begoako Galeriak berreskuratzeko eta ba-lioesteko proiektua, eta Kruzeroak hartzeko Kai berria.

    Izan ere, udal kudeaketak getxotarren bizi-tza-kalitatea hobetzearen alde egin behar du, gure auzo eta kaleak ondo zaintzeko egunero etengabeko lana eginez, alde batetik, baina bai-ta etorkizunerako estrategiak landuz ere, gure udalerriak aurrera egin dezan. Horretarako, beharrezkoak diren gizarte-, kultura-, kirol- eki-pamenduak, eta ekipamendu ekonomikoak ere baditugu, XXI. Mendeko gizarte getxotarrak di-tuen beharrak asetzeko.

    5.1 GETXO ELKARTEGIA, AREETAN, ETA ENPRESA MINTEGI BERRIA, ALGORTAKO BENTURILLENA KALEAN

    Areetako Ogoo kalean dago GETXO ELKARTEGIA, eta gure udalerriaren ekonomia

    dinamizatuko duen erdigunea da. Zerbitzu ugari eskainiko ditu: sustapen ekonomikoa, enpresen sorrera eta aholkularitza GETXOLAN (Getxo-ko Udalaren Tokiko Garapen zentroa) aitzinda-ri-, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresa Be-rritzaileen Mintegia dagoeneko bertan dauden 20 enpresa-ekimen berri berekin dakartzana-, eta GETXO COWORKING programak ekimen handiko sortzaileak izan arren, beren aktibitatea garatzeko lokalik ez dutenei bideratua- berekin ekarriko dituenak.

    ENPRESA MINTEGI BERRIA Algortako Bentu-rillena kalean.

    Mintegi berria eta berrikuntzaren goi-muturra da Benturillena kaleko udal lokaletan jarri du-tena. 35 lagunentzako tokia du, eta helburu, hainbat enpresa- proiektu jasotzea eta eki-mengintza zein tokiko ekonomia sustatzea.

    Ekimen berri hori legealdi berrian abiatuko da, eta enpresak sortzea sustatzea du helbu-ru, horrek gure udalerriari lanpostuak ekarriko baitizkio.

    Hauek ere ezin ditugu ahaztu:

    BiscayTIK JAKINTZAREN ZENTROA, Zuga-zarteko Bake-Eder finkan kokatuta. Tokiko ad-ministrazio elektronikoaren herritarrei eman-dako zerbitzuen nazioarteko erreferentzia da, baita hainbat enpresa ekimenen egoitza ere.

    LAUGARREN SEKTOREKO ENPRESA EKIMENEN aldeko apustua, dagoeneko gure artean dagoena, Getxoren ekonomia ikuspuntu sozialetik eta elkarlanean dinamizatzeko. Horri esker, gaitasun murrizturik duten pertsonek, gi-zartean baztertuta geratzeko arriskuan daude-nek edota lana topatzeko oztopoak dituztenek lan-merkatura sartzeko aukera izango dute.

  • 26

    GETXO MODERNIZATZEKO PROIEKTU NAGUSIAK

    (Lantegi Batuak-eko Digitalizazioa zentroa, Getxoko Andra Mari; Mugikortasun Iraunko-rrerako zentroa, Errotatxu poligonoan; Emaus Elkarte Kooperatiboa, eta Ostalaritza zentroa, Peascal fundazioarekin, Faduran).

    5.2 GETXO ANTZOKIA - MUSIKA ESKOLA, ALGORTAN

    San Nikolas plaza eta horren ingurua hobetu, zabaldu eta irisgarritasunerako egokiago egin denez, berriro bihurtu da Algortako herrigune enblematiko. Getxo Antzokia eta Musika Eskola abian jartzen denean, aukera pilo bat sortuko dira bertan.

    Espazio berri eta desiratu hau balio anitzekoa izango da, eta bertan areto nagusi bat, hiru are-to osagarri eta erabilera anitzetarako espazioak egongo dira. 2017an zabalduko ditu ateak eta Getxok hortxe izango du bere kultura-ahalmen guztia erakusteko aukera: kultura-ekintzak, oro har, eta arte eszenikoak, bereziki. Horrez gain, Getxoko elkarte-sare zabalari behar duen mar-koa eta baldintza egokiak emango dizkio, bere lan artistikoa garatzeko eta erakusteko.

    Eta aipatu ere egin behar da espazioak jarriko dituela herritarren esku, erabilera eta balio ani-tzeko izaera izateagatik, eta horrek gure uda-lerria dinamizatu egingo du, hainbat aktibitate berri, hala nola, batzarrak antolatu, jardunaldiak etab

    Gainera, Algortako Musika Eskolako instalazio berri eta modernoak Areetan daudenen osa-garri izango dira, eta horrela, musika irakatsi, sustatu eta maitatuko dugu gure udalerriko kul-tura-eskaintzaren erdigunean, Andrs Isasi Mu-sika Eskolak garatutako lan herritarrek guztiz goraipatuaren bidez.

    5.3 ROMO KULTUR ETXEA

    Romoko gune nagusian kokatuta dago kultura-rako zentro sozial berri hau, eta 2016an irekiko ditu ateak, getxotarren -herritarrak zein udal el-karte sare aberatsa- eskura udal zerbitzu ugari jartzeko, eta behar nahiz eskakizunei erantzun-go dieten lokal modernoak ere bai. Helburua ere bada Romo - Areeta dinamizatzea, abian jartzen denean sortuko den aktibitate ugarien bidez.

    ROMO KULTUR ETXE. SOLAIRUEN DISTRIBUZIOA

    5.aEntsegurako aretoak (abesbatzak, dantza, rock...)Grabazio eta entzunaldietarako aretoa. Biltegia

    4.a Euskaltegi (gelak, zuzendaritza bulegoa, irakasleen gela, ordenagailu gela ....)

    3.a

    Nagusien Etxea (gimnasioa, telebista-irakurketa aretoak, batzar-gela, ile-apaindegia, podologia kontsulta, , masajista, komunak ...)Nagusien Etxerako, elkarte eta erakundeetarako balio anitzeko aretoak (batzarrak, ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, emanaldiak )

    2.a

    Haurtxoteka, Umeentzako eta gazteentzako liburutegia, Elkarte eta erakundeetarako balio anitzeko aretoak (batzarrak, ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, emanaldiak ). Elkartzeko tokiaAdministraziorako espazioak.

    1.a Liburutegiak eta bulegoak. Hemeroteka. Ikasteko gelak.

    Beheko

    solairuaInformazioa. Erakusketa gela. Kafetegia eta jantokia. Gaztelekua.

    Sotoa

    Balio anitzetarako areto nagusia (kontzertuak, formatu txikiko antzerkiak, emanaldiak, hitzaldiak, dantza ...)Beste azpiegitura batzuk (alda-gelak, biltegia, teknika-gelak ...)

  • 27

    GETXO MODERNIZATZEKO PROIEKTU NAGUSIAK

    5.4 ETXEBIZITZA ESKURATZEA

    Merkatu librean etxebizitzarik eskuratu ezin du-tenek etxe bat lortzearen alde lan egingo dugu, eta horretarako Getxon etxebizitza babestuko parke bat jarri nahi dugu, alokairuaren bidez, getxotarren -batez ere, gazteak eta bizilekua lortzeko oztopoak dituztenak- beharrei eran-tzungo diena.

    Etxebizitza kontuan gure proposamenak hauek dira:

    A.- Lehendabizi, Hiri - Lurzorurako Etxebizi-tza Plana garatzea.Horretarako, Alangoko 178 etxebizitzak (horie-tatik 145 alokatu egingo dira) eta Ormazako 40ak egin ondoren, gure konpromisoa Orma-zan, Venancion, Sarrikobason, Konporten eta Iturribarrin babespeko etxebizitza gehiago sus-tatu eta eraikitzea da. Gutxi gorabehera, 500 bat etxebizitza egitea aurreikusi dugu

    Horrez gain, egun Romo Nagusien Etxeak zein Udal Euskaltegiak dituzten lokaletan BOE (ba-bes ofizialeko etxebizitza) eta tutoretzapeko apartamentu gehiago jartzeko proiektuari ekin-go diogu, zerbitzu horiek Romo Kultur Etxeak dituen instalazio modernoetara eramango bai-titugu.

    B.- Bigarrenez, Getxon hutsik dauden etxe-bizitzak alokatzeko udal politika bat ezar-tzea. Gure asmoa da etxebizitza horiek eskura egotea, merkatu librean etxebizitza bat alo-katzeko diru nahikorik ez duten getxotarrek bat atzemateko aukera dezaten. Alde bate-tik, konpontze-lanak behar dituzten etxebi-zitzei horretarako laguntza emango zaie, eta bestetik, maizterrei emango zaie laguntza,

    etxebizitza horien alokairua ordaindu ahal izateko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programarekin lankidetzan arituko gara, programa horren osagarri izateko.

    C.- Eta azkenik, Hiri - Ordenamendurako Plan Nagusi (HOPN) berria abiatu nahi dugu, Ge-txoko biztanleek etorkizunean izango dituz-ten etxebizitza zein enplegu beharrei eran-tzuteko. Planaren diseinua eta sustapena iraunkortasuna kontuan hartuta egingo da.

    Getxok alderdi sendoak ditu behar horiei eran-tzuteko, eta Plan Nagusiak hori ahalbidetzeko oinarrizko arauak jaso behar ditu; horretarako, alde batetik, ondare eraikiaren egokitzapena bideratu behar du, eta bestetik, arlo honetan hartuko diren erabakiek hurrengo belaunaldiei kalterik eragingo ez dien lurzoru-eraldaketa au-rreikusi behar du. Udalak hazkunde hori zain-tzeko eta hirigintza-plana kudeatzeko asmoa du.

    Plan horrek hainbat ezaugarri izango ditu: alde batetik, etxebizitza, ekipamenduak eta kalita-tezko espazio publikoak ditu erronka; beste-tik, ondare babestua gorde eta zaindu beharko du; gainera, ondare eraikian irisgarritasunaren hobekuntza eta birgaitze eraginkorra bidera-tu beharko ditu; eta azkenik, eraikinon erabile-ra egokitu beharko du unean uneko aldaketen arabera. Adibidez, Martiturrin jarduera ekono-mikoak garatzeko eta bizitzeko gune bat susta-tu nahi dugu, eta beste bat Zubietako ibai-par-kean, Gobela hobetzeko proiektuan agertzen direnak.

    Labur esanda, lanean arituko gara hurrengo be-launaldiko getxotarren etxebizitza eta enplegu beharrei irtenbideak emateko, eta horretarako,

  • 28

    GETXO MODERNIZATZEKO PROIEKTU NAGUSIAK

    biztanleak galtzeko joera aldatu nahi dugu ak-tibitate ekonomikoa duten espazio berriak sor-tuz, eta etxetik alde egin nahi duten gazteei aukera erakargarriak eskainik, herrian gera dai-tezen.

    Getxoko HLPN berrikusteko prozesuaren ba-rruan dago dena, eta plana abian dago. Beraz, denon parte hartzearekin sustatzen jarraitu nahi dugu, ahalik eta getxotar gehienen oniritziare-kin egin dadin. Etorkizuneko Getxo hiria haus-narketaren emaitza izatea nahi dugu, eta gure ustez, garapen horretarako irizpideak hauek izan behar dira: iraunkortasuna, etxebizitza eta lan beharrei erantzun egokia ematea, hazkun-tza harmoniatsua eta etengabea baina ondo neurtua, eta jakina, Andra Mariko auzokideekin (Andra Mariko auzokoen Gure Lurra elkartea) hartutako konpromisoei eustea.

    5.5 SEGURUAGO ETA LASAIAGO GAUDE GOBELAREN UR-GORALDIEN AURREAN (URA PROIEKTUA)

    EAJk zalantzarik gabeko konpromisoa du Go-bela Ibaia Ur eta Ingurumen aldetik Egokitzeko Proiektuarekin. Orain arte lortutako aurreraka-da eta hobekuntza garrantzitsuak I., II. Eta III. faseen garapena; Salsidu, Neguri, Antiguo Golf eta Errekagane garatzeko bidean- kontuan har-tuta, eta hurrengo faseak ere -Fadurakoa lizita-zio prozesuan dago- egingo direla bermatuta, lanean jarraituko dugu horrexetarako eratu zen Uholdeetarako batzorde berezian URArekin (Eusko Jaurlaritza), kaltetutako auzokideekin, eta gainerako udal talde politikoekin batera, ha-rik eta proiektuko fase garrantzitsuak bete arte, alegia, erabateko segurtasuna bermatu eta au-zokideei lasaitasuna emango dieten faseak.

    5.6 PUNTA BEGOAKO GALERIAK BERRESKURATZEKO ETA BALIOESTEKO PROIEKTUA

    Abian da dagoeneko proposamen handi eta pozgarri hau, elkarlana eta adostasunaren emaitza dena. Getxoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta EHUk hartu dute parte hitzarmenean, eta horren bidez Ge-txoko espazio enblematiko hau berreskuratze-ko eta balioesteko aukera izango dugu. Jardue-ra hau goitik beherako ikuspegi batetik egingo da, eta hainbat diziplina hartuko dira kontuan: bai lanen alde zientifikoa, bai ikerketa historiko - soziala, eraikina Horacio Echevarrietari lotuta baitago (eta gure udalerriaren, Bilbo metropoli-tarraren eta Bizkaiaren garai hartako testuingu-ruari ere bai); gainera, herritarrei zuzendutako programaren bidez informazio hori hedatu ere egingo da, eta herritarrak hara erakarri; azkenik, eraikinean egingo den esku hartze arkitektoni-koa ere aipatu behar da, eta turismoan izango duen eragina.

    Horrekin guztiarekin, eraikinak gure herrian era-gingo duen sustrai- eta bertakotasun sentimen-dua ere areagotu nahi da; izan ere, elementu arkitektoniko hori, berez, bere garai historiko eta sozialaren adierazpen garbia izateaz gain, Abraren aurrean duen kokapenagatik ere espa-zio enblematikoa da.

    Eta ez da Punta Begoako Galeriena garatuko den proiektu bakarra. Gure ondare arkitektoni-koaren beste eraikin batzuk ere berreskuratu eta balioesteko asmoa dugu, hala nola, Galeako gotorlekua, Udal Hilerria etab

  • 29

    GETXO MODERNIZATZEKO PROIEKTU NAGUSIAK

    5.7 KRUZEROETARAKO KAI BERRIA

    Kruzeroak jasotzeko kaiak dagoeneko hiru atra-kaleku ditu Getxon, eta horri esker ontzigileen arreta erakartzeaz gain, atrakatzeak areagotu egingo ditu; horren ondorioz, inpaktu ekonomi-koa oso garrantzitsua izango da, turistak eraka-rriko baititu bai Euskadira oro har, bai Getxora bereziki.

    Jakin badakigu kruzeroetan datozen turisten-tzat Getxo dela Euskadira sartzeko atea. Gai-nera, turismo mota hori pixkanaka-pixkanaka aurrera doa; izan ere, Euskadira itsasotik sartu nahi duenarentzat ez dago Getxo baino aurkez-pen-irudi hobea. Hala ere, Euskadin zehar ibili aurretik, turistek gure udalerrian kontsumitzea eta dirua gastatzea nahi dugu.

    Horretan gabiltza Bilboko Portu autonomoare-kin elkarlanean, alde batetik, portua baita azpie-gitura horren (kaiaren, alegia) titular eta egilea; eta bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin ere. Eta horretan jarrai-tuko dugu gure ahalegin guztiak ematen pro-grama eta ekimen jakinak garatzeko, adibidez, kruzeroko turistak Algorta eta Areetarako gune komertzialetara hurbilduko dituen garraio- zer-bitzua.

  • IMANOL LANDA JAUREGUI

    AMAIA AGIRRE MUOA

    IRKUS ANSOTEGI ZULUETA

    IZASKUN MARKNEZ GORDOBIL

    MIREN KELTSE EIGUREN ALBERDI

    IRANTZU URIARTE GMEZ

    ELENA AMEZAGA ASPIAZU

    JON BASARTE GARAIZABAL

    LVARO GONZLEZ PREZ

    BEATRIZ ITZA WERNER

    BEGOA GARTEIZAURREKOA

    AZUA

    JUAN MIGUEL SAGASTI LEARRA

    JOSEBA ARREGI MARTNEZ

    IIGO URKIZA YEZ

    AITOR SALINAS ARMENDARIZ MNDEZ

    IRUNE ISASI CASTRESANA

  • Hacer Crecer Getxo en la actividad econmica y riqueza, en cohesin y justicia social y en su ratificacin como referencia en calidad de vida son nuestros principales compro-misos con la ciudadana getxotarra. Estamos ya culminando el proceso de modernizacin de nuestro mu-nicipio, con unos equipamientos econmicos, culturales, deportivos y sociales que van a ofrecer un servicio de mxima calidad a los vecinos y vecinas de Getxo, y que por supuesto van a ser el motor del crecimiento social y econmico de Getxo en los prximos aos. Hacer Crecer Getxo desde el mxi-mo rigor, honestidad y buen go-bierno es el valor de EAJ-PNV, por-que seguimos apostando por un municipio emprendedor, innovador, dinmico y solidario. Un Getxo vivo, enraizado en Euskadi, en su identidad y en su cultura, abierto al mundo, del que todos/as nos sinta-mos orgullosos/as.

    KOLDO ITURBE MENDILIBAR

    CARLOS SERGIO ACHOTEGUI

    JUAN ANTONIO ARIETAARAUNABEA

    IBARZABAL

    JUAN IGNACIO ETXEBARRIA ORUE

    ELENA CORIA YANGUAS

    ENDIKA ENA SERRANO

    AINHOA ANSOTEGI ZILLAURREN

    BEGOA IBEZ CLEMENTE

    IGNACIO URIARTE GOROSTIAGA

    ESTIBALITZ MAULEON ROMN

    IGOR PIEIRO ZABALA

    ANDONE ATXA INTXAUSPE

    Getxo hazten laguntzea, horixe da getxotarrekin dugun konpromiso nagusia: bai bertako jarduera eko-nomikoan eta aberastasunean, bai gizarte kohesioan zein justizian, baita bizitza kalitatearen errefe-rentzia gisa duen mailari eusten ere. Gure udalerria modernizatzeko prozesuaren amaieran gaude, eta oso ekipamendu onak ditugu ekonomikoak, kulturalak, kiroleta-rakoak, gizarte mailakoak- Getxoko auzokideei zerbitzu bikainak eman-go dizkietenak, eta, jakina, datozen urteetan Getxoko hazkunde sozial eta ekonomikoa bultzatzeko giltza izango direnak. Getxo hazten lagunduz joateko, zorroztasuna, zintzotasuna eta gobernatzeko zuzentasuna hartu-ko ditu oinarritzat EAJk, jarraitzen baitugu ekimen handiko udalerri berritzaile, dinamiko eta solidario baten aldeko apustua egiten. De-nok harro egoteko moduko Getxo bizia, Euskadin ondo errotua -bertako ezaugarrietan zein kulturan-, munduari begira.

  • HACER CRECER EUSKADI HAZI ARAZI