galego. hizkuntza eta historia - euskadi.net baita erdi aroko europa osoan ere. galizia, viii....
TRANSCRIPT
E uskara Cymraeg ElsässischC atalà
Egoerasoziolinguistikoa
Legeak
Hizkuntzaeta Historia
Galego
Hizkuntza politika
"Galizia. Fisterra, ezagutzen den lurraren mendebalekomuturra. Harkaitz zut horiez haraindian, amildegihandietan bukatzen den Ozeano bat dago, Iluna. Hanbalea izugarriak, piztia etsai handiak dabiltza. Gizakiarenhabitata hemen bukatzen da eta egunero izan ohi daeguzkiaren heriotzaren lekuko. Galiziak mendi piko,ordoki luze, ibar zabalak ditu ekialdean. Mendilerrotxiki batzuk itsasoraino iristen dira eta hura lehorreanbarneratzen da kostaldearen zenbait puntutan, Galiziakhorren berezkoak dituen “rías” izeneko ibai ederrakosatzeko. Hamar mila ibaik kurritzen dute Galiziakolarruazal berdea, eta ekialdeko mendietan pagoak hazieta otsoak badabiltza, mendebaleko kostaldean kamelialoreak loratu eta limoiondo eta laranjaondoek berenurrezko fruituak eskaintzen dituzte".
Alvaro Cunqueiro
Galego
Galizia iberiar penintsulako iparmendebaleko ertzean dago. 29.575 kilometro karratuko lurraldea
hartzen du. Orografiaren aldetik irregularra da eta kostaldeak, koskez josita, “rías” izenekoak
eratzen ditu.
Hiriburu politiko-administratiboa Santiago de Compostela da.
XIX. mendean onartutako eta gaur egun indarrean dagoen banaketa administratiboak lau
probintziatan zatitzen du lurraldea: A Coruña, Lugo, Ourense eta Pontevedra.
Galiziak 2.812.962 biztanle ditu. Biztanleria honela banatzen da probintzia bakoitzean: A Coruña,
1.131.404; Lugo, 387.038; Ourense, 363.832 eta Pontevedra, 931.688. Galiziako biztanleria ez
da berdin banatzen lurraldean zehar. Bere dentsitatea 94,4 biztanle/km2 da. Galiziako biztanleria
oso sakabanatuta dago eta biztanleria gune txikiak ditu. Dentsitate garaiena kostaldeko eskualdeari
dagokio, batez ere hegomendebaleko ertzari eta A Coruña-Santiago-Vigo ardatzari.
Hiri garrantzitsuenak Vigo, A Coruña, Ourense, Santiago de Compostela, Lugo, Ferrol
eta Pontevedra dira
Egoerasoziolinguistikoa
Hizkuntzaeta Historia
Legeak
Hizkuntzapolitika
Galego
Galiziak, oro har, klima atlantiko hezea du; halere, kostaldearen eta barrualdearen artean
desberdintasun batzuk daude.
Azken bi mendeetan emigrazioak eragin handia izan du Galiziako biztanlerian. Biztanleria
azken urteetan gutxitu egin dela ikusi da. Tradizioz, sektore nagusia lehena izan ohi zen;
gaur egun, berriz, zerbitzuen sektorea da garrantzizkoena.
Galiziako bandera zuria da, eta banda urdin bat jaisten zaio goiko ezkerreko angelutik
beheko eskuinaldeko angeluraino. Bandera ofizialak armarri bat du erdialdean.
Galiziako armarriak kaliza eukaristikoa du erdialdean. Irudi hori Lugoko Katedralean
dagoen antzinako pribilejio bati esker agertzen da: sakramentu santuaren erakusketa
iraunkorra. Hala ere, kalizak grial santuarekin zuen zerikusia. Zazpi gurutzeek iraganaldiko
Galiziako hiri garrantzitsuenak adierazten dituzte: Santiago, Lugo, Betanzos, Mondoñedo,
Ourense, Pontevedra eta Tui.
Galiziako himno nazionala 1907 urtean jo zen lehen aldiz. Pascual Veigak idatzi zuen
musika. Hitzak, berriz, Eduardo Pondalenak dira.
Egoerasoziolinguistikoa
Hizkuntzaeta Historia
Legeak
Hizkuntzapolitika
GalegoarenMapa
Galizia
E uskara Cymraeg ElsässischC atalà
Galego
Kronologia
Hastapenak
Erdi Aroa
Mende Ilunak
Susperraldia
XX. mendea Hasieraeta "Nós"Galizian beti:
Pórtico da Gloria(Aintzaren Ataria)
Gerraostea etademokrazia
Hizkuntzaeta Historia
Hizkuntzaeta Historia
Galego
KronologiaK.o. I. mendea Gallaeciak erromatar inperioarekin bat egiten du.Galiziarrak
prozesu geldo batean latina bereganatzen hasten dira.
V. mendea Sueboek, nazio germaniar latinizatuek, Europako lehen
erresuma eratu zuten Galizian. Migrazio bretoia iristen da
saxoietatik ihesi eta Gallaeziaren latinizazioan lagunduko dute.
VI. mendea Erromak Martiño de Dumio santua bidaltzen du bertakoen
ohitura paganoen aurka borrokatzera. Elizaren eragina guztiz
garrantzizkoa latinaren erabileran.
VIII. mendea Arabiarrak sartzen dira penintsulan. Galizian bizilekua hartzen
ez badute ere, erasoaldiak egiten dituzte. Garai hartan,
normandiarren eta bikingoen erasoaldiak ere gertatuko dira.
Galiziak erresuma izaten jarraitzen du, ezengonkortasuna
nagusi bada ere. Latina erabiltzen da idazteko.
XIII-XIV. mendeak Galiziar-portugaldar poesia lirikoaren gailurra. Emaitzak
bertso-bildumetan gordetzen dira (Cancioneiros) eta
literatur ekoizpen bikainak dira. Galegoa erabiltzen da
xede guztietarako, latinarekin batera.
XV. mendea Gaztelako noblezia eta funtzionarioak iristen direnean
espainiera hasten da sartzen.
Hizkuntzaeta Historia
Kronologia
XVI-XVII. mendeak Espainia estatu zentralista bihurtzen da. Galego idatziadesagertzen da, testu literario eta pribatu batzuetanizan ezik.
XVIII. mendea Ilustratuak agertzen dira, Feixo, Sarmiento eta Cornidebezalako intelektualak. Galiziaren egoeraz kezkatzen diraeta galegoaren erabilera defendatzen dute.
1809 Independentzia Gerra Frantziaren aurka. Galegoz idatzitakotestuek matxinatzera bultzatzen dute jendea.
1846 Solís-en matxinada eta matxinoen exekuzioa. Matxinadarenhelburua Madrilgo gobernutik burujabetasun handiagoalortzea zen.
1863 Rosalía de Castro-k Cantares Gallegos (Galiziar Kantak)argitaratzen du, gure literaturaren erabateko susperraldiaadierazten duen lana.
1880 Rosalíak Follas Novas (Orrialde Berriak) argitaratzen du;Curros Enríquez-ek Aires da miña terra (Nire lurreko doinuak);Lamas Carvajal-ek Saudades galegas (Galiziar saudadeak).Galegoa izango da berriz ere literatur hizkuntza.
1886-88 Galegoz idatzitako lehen egunkariak agertzen dira: OGaliciano, A Monteira, As Burgas.
1905 Galegoaren Errege Akademia sortzen da.
Galego
Kronologia
Hizkuntzaeta Historia
1916 Galiziako intelektualek galegoa eta Galizia defendatzea helburuduten “Irmandades da Fala” (Hizkuntza Anaitasunak)erakundeak sortzen dituzte.
1923 Galiziar Ikaskuntzen Mintegia sortzen da Galiziaren ikaskuntzadisziplinanitza egiteko.
1931 Alderdi “Galeguista” sortzen da. 1936ko hauteskundeetan 3diputatu lortzen ditu.
1936 Galiziako Estatutua onartzen da. Gerra zibila.1944 Castelao, Argentinan erbesteratua, “Sempre en Galiza”
argitaratzen du, galiziar pentsamoldea biltzen duen lana,askoren ustetan.
1950 Galaxia Argitaletxea sortzen da. Galegoz idatzitako argitalpenaksuspertzea izango du helburu.
1978 Demokrazia berrezartzen da. Espainiako Konstituzioak,espainieraz gainera, beste hizkuntza batzuk erabiltzekoeskubidea aitortzen du.
1979 Galegoa sartzen da eskoletan.1981 Galiziako Autonomi Estatutua. Galegoa da Galiziako hizkuntza
ofiziala.1983 Galiziako Parlamentuak Galiziako Hizkuntza Normalizaziorako
Legea onartzen du
Galego
Hizkuntzaeta Historia
Hastapenak
Galego
Oinarri prerromanikoak galegoaagertzea ekarri suen
Galiziako lehen biztanleek jatorri
indoeuroparraurrekoa zuten eta,
zelten antzera, beren arrastoa utzi
zuten gure hizkuntzan. Erromatarrak
Galiziara iritsi ziren (K.o. I. mendea)
penintsularen gainerako tokietara
baino askoz geroago (K.a. III.
mendea). Horrela, erromanizazio
berantiarra hasi zen eta horrek
galiziarrak hizkuntza sistema berri
batean sartzea ekarri zuen: latin hizkuntzan.
Erromanizazio-prozesua geldoa izan zen eta hizkuntza berri bat
sortu zen bertako hizkuntzen eta latinaren nahasketatik: galegoa.
Beste nazio batzuen etorrerak, sueboak adibidez, Galizian Europako
lehen erresuma sortu zutenak, eta Britainiatik zetozen zelten samaldek
eragina izan zuten sorrera horretan. Penintsulan arabiarrak egoteak
garapen burujabea bultzatu zuen Galizian, gainerako Hispanian kultura
berri bat jaiotzen zen bitartean
Galegoak baditu oraindik hitzkeltiarrak: berce, croio...
Hizkuntzaeta Historia
I X . m e n d e a n p e n i n t s u l a koiparmendebaleko ertzean hitz egiten zenhizkuntzak eta latinak ez zuten inolakozerikusirik; bi hizkuntza zeudela pentsagenezake, beraz: latina eta galegoa. Bainaez dugu galegoz idatzitako testurikaurkituko XII. mendearen amaiera arte;bitartean, lege-dokumentuetan, liturgianeta eskoletan, latinak kultur hizkuntzaizaten jarraitu zuen, ez bakarr ikGallaecian, baita Erdi Aroko Europaosoan ere.
Galizia, VIII. mendetik aurrera, Asturias, Leon eta Portugalgo iparraldeahartzen dituen eskualde bateko eragin-gune nagusia da. Testuinguruhorretan, galegoa soilik erabiltzen da hitz egiteko orduan eta latin idatziarenlehia gero eta ahulagoa da. XIII. mendeko ahozko elebakartasun horrenindarrez, latina eta galegoa koofizialak izango dira notari agirietan, ediktuetan,auzietan, eta abar, nahiz eta latinak, oraindik ere, kulturaren hizkuntzaunibertsalaren maila izaten jarraitzen duen.
Gaur egun ezagutzen dugun literatur agiri zaharrena Ora faz ost'oseñor de Navarra kanta satirikoa da, Joan Soares de Paiva-k 1200 urteinguruan idatzia. Literaturari ez dagozkion galegoz idatzitako lehen agiriakXIII. mendearen hasierakoak dira, Noticia de Torto (Tortoko berri) (1211)eta Testamento de Afonso de Portugal (Portugalgo Alfontsoren Testamentua)(1214), Erdi Aroko prosa tabelionikoaren adierazgarri.
Erregeek eta basailuek galegoaerabili zuten Erdi Aroan
Galego
Erdi Aroa
Cebreiroren ilustrazioa Cabanillasen"O Mariscal"-erako
Hizkuntzaeta Historia
Erdi Aroa Galiziako literaturaren aldir ikoparoena XII. eta XV. mendeen artekoaizan zen. Galegoa hizkuntza lirikoa bihurtuzen penintsula osoan, Katalunian izanezik (trobalarien poesia). Izan ere, berez,galiziar-portugaldar lirikaz hitz eginbeharko genuke. Galegoak garai hartannazioarteko hizkuntza baten maila zuen,Galizia, Portugal, Gaztela, Okzitania,Sizilia eta abarreko egileek erabiltzenbaitzuten, baita errege eta aristokraziarengorteetan ere (Santiago, Toledo, Coimbra,Lisboa). Horrela, gure l iteraturakMeendiño, Xohan Airas, Eáns do Cotón,Pero da Ponte edo Martin Codax bezalakoizen unibertsalak eman zituen, eta horrenmaila garaia lortzen du ezen, literatursorkuntza unibertsal handienetako batbihurtzen baita
Galego
Sakrifizioak. AlfonsoGarbiaren Testamentuen
liburua. Ertaroko aldi hori dagalegoko literaturaren aldirik
ospetsuena
Hizkuntzaeta Historia
Erdi Aroa amaitu zenean (XIV-XV. mendeak), galiziar letrek,galegoak eta literaturak gainbehera egin zuten. Gertakari ugarik eraginzuten mailakako gainbehera hura, besteak beste: bertako nobleakbaztertuak izan ziren, Gaztelako Koroaren aurka borroka dinastikoakgaldu baitzituzten, lehena, Pedro Igoaren alde, Trastamarako EnrikeII.aren aurka, eta geroago, (1475-1479) Xoana Beltranexakoaren aldeerregina izango zen Isabel Katolikoaren aurka; Galiziako erdiko klasea,batez ere gure itsas bideak erabiliz merkataritza arrakastatsuanziharduena, babesik gabe gelditu zen; Galiziako elizak burujabetasunagaldu zuen, eta abar.
Hiru mende luzeetan zehar —XVI, XVII eta XVIII, MENDE ILUNAKizenekoak— ez zen galegorik idatzi. Espainiera, alderantziz, batasunbidean sartzen da, kodetu egiten da, eta horrek kultur hizkuntzarenmaila ematen dio. Baina oraindik ere galegoa ia biztanleria osoarenkomunikazio-hizkuntza nagusia da.
Hizkuntzaren sugarrabizirik mantendu dabeti Galizian, baita
elite intelektualkontzientziatuenetan
ere
Galego
Mende Ilunak
Errege Katolikoekin hasten da"Mende Ilunak" izeneko aldia
Hizkuntzaeta Historia
Mende Ilunak
Gure literatura Berpizkundetik eta Barrokotik urrun mantentzenda; aldi ilun hura espainiar literaturaren Urrezko Mendearekin bateragertatzen da. Hala ere, baditugu aldi horretako hizkuntza nolakoa zenerakusten diguten gutun, agiri eta literatur adibide bakan batzuk.Literatur erudituan izandako gabezia harekin batera, sehaska kantak,ihauteriak, iragarpenak, kondairak, erromantzak, ipuinak, fartsak etatankerako lirika herritarrak bizirik dirau. Haietako gehienak ahozkotradizioari esker ezagutzen ditugu gaur egun.
XVIII. mendean «ilustratuen» salaketa-ahotsak entzuten hastendira, Galiziaren azpigarapenak kezkatu egiten baititu. Ekonomi, gizarteeta kultur bizitza suspertzeko proposamenak egiten dituzte. Erakundebatzuk sortzen dira, adibidez, Landa Lagunen Ekonomi Elkarteak etaGaliziako Erresumako Nekazaritza Akademia
Galego
Irakaskuntzan, administrazioaneta justizian galegoaerabiltzearen aldeko jarreraizan zuen Sarmientok
Hizkuntzaeta Historia «Rexurdimento» (Susperraldia)
izenez ezagutzen dugu XIX. mendeagure l i teraturaren histor ian etaliteraturarenaz gainera, kulturaren,politikaren eta historiaren susperraldiaadierazten du.
M e n d e o s o a n z e h a r ,absolutismoaren amaiera eta monarkiakonst i tuz iona laren ezarrerarenondoren,Galiziaren berezitasunaren etanortasunaren aldeko galiziar higikunde ugari sortzen dira. Haietakolehenengoa 40ko hamarkadaren inguruan sortu zen, “Provincialismo”izenekoa, alegia. Higikunde hark Galiziaren isolamendua salatzen zueneta bere artearen, ohituren eta historiaren gizarte-balioespena segurtatunahi zuen. Higikunde horiek politikatik aldendu ziren Solísen matxinadamilitarrari babesa eman eta hark porrot egin ondoren, -Carral martirienexekuzioa- eta kultur eta literaturaren inguruan babestu ziren.
1863an Rosalía de Castrok erabat galegoz idatzitako CantaresGalegos (Galiziar Kantak) lanak susperraldia hasi zuen bete-betean. 1880.urtea oso emankorra izan zen argitalpenei dagokienez. Aldi hartako egileospetsuenen lanak argitaratu ziren: Follas Novas (Orrialde Berriak), Rosalíade Castrorena; Aires da miña Terra (Nire lurreko doinuak), CurrosEnríquezena, eta Saudades Gallegas (Galiziar Saudadeak), LamasCarvajalena.
Susperraldiak gure literaturarenklasiko handiak eman zizkigun
Galego
Susperraldia
1880an Rosalía de Castrok"Follas Novas" argitaratu zuen
Hizkuntzaeta Historia
Susperraldia
Rosalía de Castrok gure mugetatik kanpora zabaldu zuen bere lanarenkalitatea eta hala, literatura unibertsalaren historian sartu zen. Bere bertsoakazterketa ugariren gai izateaz gainera, hizkuntza askotara itzuli dira.
Curros Enríquez bere garaiko irakurleen idazlerik gogokoenetako batizan zen, zalantzarik gabe, bere poesiak bidegabekeriak salatu (zapalkuntza,emigrazioa,… ) eta ideia aurrerakoiak defendatzen zituelako.
Pondalek, Galiziako himnoaren egileak, bere herriko sustrai zeltikoakarakatu zituen eta kultur elementua nabarmendu zuen haren garrantziagoratzeko, banakotasunetik hasita.
Galiziar prosa ez zen XX. mendera arte finkatu; halere, XIX. mendearenamaieran aurrekari nabarmenak aurkitzen ditugu: Maxina ou a filla espúrea(1880), Marcial Valladares-ek idatzia, lehen galiziar eleberri garaikidea.Beste idazlan azpimarragarri bat O Catecismo do Labrego izan zen,errebindikazioa eta salaketa biziki erabiltzen ditu eta.
Gaur egun egunkarietan galegoak erabiltzeak entzutea ematen diohizkuntzari. 1876an, erabat galegoz idatzitako egunkarien aitzindaria, O TioMarcos de Portela argitaratu zen, Valentin Lamas Carvajalek sustatuta.1886 eta 1888 artean galiziar kazetaritza sendotu egin zen ekimen elebakarberrien agerpenarekin: O Galiciano Pontevedran, A Monteira Lugon eta AsBrugas Ourensen.
XX. mendean Susperraldiaren azken adierazpenetako bat GalegoarenErrege Akademiaren (Real Academia Galega) sorkuntza izan zen (1905)
Galego
Hizkuntzaeta Historia
Nós belaunaldiak finkatu eta uztartuzituen Galiziarekiko konpromezua
eta hizkuntzaren defentsa
XX. mendearen hasieran, aurrerapenbat gertatu zen hizkuntzaren identifikazioaneta horrek jauzi koalitatibo bat ekarri zuenerabileran. Irmandades da Fala (HizkuntzaAnaitasunak) deritzonak sortzen dira etaGalizia Genevako Nazioen Elkartean sartzenda.
1920an Nós-en argitalpena agertzen da,belaunaldi bati izena eman zion aldizkaria.Belaunaldi horrek folkloretik eta Gaztelakokulturaren aldebakarreko eraginetik galiziarliteratura ateratzea segurtatu (eta lortu) zuen.Galiziako kultura Europako ideia estetikoekinharremanetan jartzen da eta galegoa lanzientifikoetan erabiltzen da.
20ko hamarkadan Galiziar Ikaskuntzen Mintegia sortu zen etaEuropako abangoardiako higikundeak sorkuntza aldetik guztizeraberritzaileak “Xeraciòn do 25” (1925eko Belaunaldia) izenaz ezagutzendira. Aldi hartako irudirik azpimarragarriena Castelao izan zen, klasiko batgaliziar kulturan. Arlo ugaritan gorpuztu zuen bere artea eta garrantzipolitiko handia izan zuen, bai saiakera lanen bitartez -Sempre en Galiza- bai Alderdi Galeguistan (galiziar) egin zuen lan handiagatik: garrantzihandiko eginkizuna izan zuen 1936an onartu zen Galiziako AutonomiEstatutuaren prestaketan. Galegoak “Galiziako hizkuntza ofizialaren”onarpena izan zuen lehen aldiz Estatutu honetan, nahiz eta ez zen aplikatuGerra Zibilaren hasieraren erruz
Galego
XX. mendeaHasiera eta "Nós"
"Nós" aldizkariak belaunaldibati eman zion izena
Gerra Zibilaren amaierak eta“gau luzearen” hasierak galegoaeremu publikotik, hezkuntzatiketa jarduera sozioekonomikotikdesagertzea ekarri zuten.Irtenbide bakartzat erbestea izanzuten gizon haiek -Castelako, E.Blanco Amor, Luis Seoane,Rafael Dieste…- kultur sugarra,hizkuntza eta galiziar nortasunapiztuta mantendu zuten. Galiziakokulturaren garapenak Argentina,Venezuela, Mexiko eta Kuban dutokia orain, besteak beste.
Galego idatziaren berreskuratzea 1950ean hasi zen, GalaxiaArgitaletxea sortu zenean. Eragile nagusiek, Oter Pedrayo, RamonPiñeiro, F. Fernandez del Riego eta beste batzuek, agerian utzizuten galegoaren balioa edozein gai edo auzitan erabiltzeko.Galaxia aldizkari ugariren ardatz bihurtuko da: Revista de Economíade Galicia (Galiziako Ekonomi Aldizkaria), Atlántida kultur eta artealdizkaria, eta Grial pentsamenduzko aldizkaria.
Hizkuntza Normalizaziorako Legeagaliziarren hizkuntza-eskubideak
erabiltzeko legezko tresna da
Galego
Gerraostea etademokrazia
Hizkuntzaeta Historia
1963ko Letra GalegoenEguneko kartela
Gerraostea etademokrazia
Hizkuntzaeta Historia
60ko hamarkadatik aurreraaldaketak izango dira ekonomi eta gizartesektorean, eta zentsura zertxobaitarinduko da. Galiziako Letren Egunafinkatzen da eta argitaratzaileen kopuruazabalduko da Ediciós do Castro-rekin(Cast ro Arg i ta le txea) , ga legoadefendatzeko kultur elkarteak sortzendira… Galiziako Unibertsitateari ezzaizkio kezka horiek arrotz eta gogozparte hartzen du berreskuratze-prozesuan: 1965ean galegoaren etagaliziar literaturaren katedra sortzen da, eta sei urte geroago, GaliziakoHizkuntza Institutua.
Espainian erregimen demokratikoa berrezartzen denean, galegoanormalizatzeko baldintzak finkatzen dira. 1978ko Espainiako Konstituzioanxedatzen denaren arabera, Galiziako Autonomi Estatutuak (1981)galegoa onartzen du, espainiarrarekin batera, Galiziako hizkuntza ofizialgisa.
1983ko ekainaren 15ean, Galiziako Parlamentuak, talde guztienadostasunaz, Galiziako Hizkuntza Normalizaziorako Legea onartzendu eta lege hori bihurtuko da, hain zuzen, galiziarren hizkuntza-eskubideak babestuko dituen legezko tresna
Galegoak, gaztelerarekinbatera, galizian hizkuntza
ofizialaren izaeraberreskuratu zuen
Galego