etxe€¦ · aitor cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. aitor puerto...

19
Etxerat 0

Upload: others

Post on 15-Jul-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

0

Page 2: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

1

Sarrera Espekulazio eta esamesak nagusitu dira udan, Espainiako Gobernuko

presidentea den Pedro Sanchezek aldaketak izango zirela espetxe politikan iragarri ondoren. Ondoren, lehenbiziko pausoa eman zuen Espainiako Gobernuak. su-etenetik 7 urte eta ETAren amaiera gertatu zenetik ia bost hilabete igaro direnean. Guztiz eskasa izan da urrats hori; bi euskal preso politiko lekualdatu dituzte Zuera eta Logroñoko espetxeetara. Ez hain urrun dauden espetxeetara presoak lekualdatuz, senide eta gertukoen arriskua gutxitu egiten du neurri batean, baina arriskua bere horretan mantetzen jarraitzen du ehunka kilometro egitera behartuta baitaude. Euskal gizartearen itxaropenarekin jolastu du, behingoz sufrimenduaren agertokia atzean uzteko itxaropen horrekin hain justu, eta bereziki gure itxaropenekin jolastu du. Espainiar Gobernuaren borondate eta ausardi ezaren erakusleiho da momentuz hartutako ibilbide-orria. Ausardia falta izan zaio presoen eta senideen eskubideak errespeta daitezen.

Hau ez da exigitzen ari garen konponbidea. Ez da euskal presoei urratutako eskubideak bueltatuko dizkien soluzioa. Ez da nazioarteko eskubideen arauak beteko duen aukera. Gure senide presoak bisitatzeko eskubidea gauzatzeko asmoz gure bizitza arriskuan jartzen jarraituko dugu eta irtenbide honek ez du bermatzen arrisku hori amaituko denik. Erabaki kamuts horrek sufrimendua behingoz atzean utzi eta jokaleku berrirantz abiatzeko aukera baztertzen du, inongo bermerik gabe.

Krudeltasuna eta mendekua oinarri, dituen 30 urte martxan jarritako salbuespeneko espetxe politikaren ondorioa da urrunketa, baina ez bakarra. Adin kontua dela edo gaixotasunak direla medio, urrun dauden espetxeetara bidaiatu ezin duten senideak ikustea debekatu egiten diete euskal presoei, mina eragiteko hartutako bidegabeko erabakiak hartzen dituztelako. Dispertsioa ez dira kilometroak soilik, jarrera bat da. Espetxe eta epaitegietan espetxe arduradunek hartutako erabakiak hain justu. Espetxea, erbestea eta deportazioa direla eta, ehundaka euskal herritarrak sufrimendua pairatzen dute oraindik. Egoeraren hainbat gertakizun pilatu ditugu txosten honetan.

Bakeak oztopo eta traba ugari aurkitzen ditu oraindik bidean, sufrimendurik gabeko eta eskubideen errespetua bermatuko duen bidean. Baina ez dugu etsiko, ez gara etxean geldituko. Lanean jarraituko dugu, argi dugulako bide hori ez dugula bakarrik egingo.

Etxerat

Page 3: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

2

1. DISPERTSIOA

1.1 DISPERSTSIOA ETA URRUNKETA Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

DISPERTSIOA

URRUNKETA

• Estatu Espainola: 212 euskal preso politiko

• 142 (67 %), Euskal Herritik 1100-600 km-tara espetxeetan

• 53 (25 %), Euskal Herritik 590-400 km-tara espetxeetan

• 17 (8 % ), Euskal Herritik 100-390 km-tara espetxeetan

• Frantziar Estatua: 47 euskal preso politiko

• 17 (36 %), Euskal Herritik 1100-750 km-tara espetxeetan

• 7 (15%), Euskal Herritik 400 – 590 km-tara espetxeetan

• 23 (49%), Euskal Herritik gertuen dauden bi espetxetan

267 Euskal preso politikoak:

• 265, euskal preso politiko 55 espetxetan eta Zentro batean

• 4 euskal preso politiko Euskal Herriko 2 espetxetan

• Euskal preso politiko bat Arrasateko Aita Menni Zentroan

• 212, euskal preso politiko espainiar Estatuko 40 espetxetan eta 4 ume haien amekin dispertsatuak

• 47 euskal preso politiko frantziar Estatuko 11 espetxeetan

• Euskal preso politiko bat Portugalen

• 2 euskal preso politikoak espetxe arinduan

Page 4: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

3

1.2 LEKUALDAKETAK - Traslados - Transferts Espetxetik: De la prisión de: De la prison de: Km

espetxera: a la de: à la prison de Km

Jurdan Martitegi Lizaso 2018-07-06 Moulins Yzeure (E.F.) 800 Mont-de-Marsan (E.F.) 234

Aitzol Etxaburu Artetxe 2018-07-06 Clairvaux (E.F.) 1050 Mont-de-Marsan (E.F.) 234 Ibon Goieaskoetxea Arronategi 2018-07-13 Arles (E.F.) 750 Mont-de-Marsan (E.F.) 234 Igor Suberbiola Zumalde 2018-07-13 Arles (E.F.) 750 Mont-de-Marsan (E.F.) 234 Asier Bengoa Lpez de Armentia 2018-07-13 Clairvaux (E.F.) 1050 Lannemezan (E.F.) 330

Javier Abaunza Martinez 2018-07-20 Moulins Yzeure (E.F.) 800 Lannemezan (E.F.) 330

Alfredo Remirez Marañon 2018-08-10 Daroca, Zaragoza 300 Zaballa 0

Iñaki Reta Frutos 2018-08-25 Fleury Merogis (E.F.) 1050 Fresnes (E.F.) 930

Izaskun Lesaka Arguelles 2018-09-03 Fleury Merogis (E.F.) 1050 Reau-Sud-Francilien (E.F.) 930

Ander Mujika Andonegi 2018-09-20 St. Martin de Ré (E.F.) 550 Mont-de-Marsan (E.F.) 234 Fermin Martínez Bergara 2018-09-20 St. Martin de Ré (E.F.) 550 Mont-de-Marsan (E.F.) 234 Kepa Arronategi Azurmendi 2018-09-21 Almeria 1000 Zuera, Zaragoza 300

Marta Igarriz Izeta 2018-09-28 Castelló 550 Logroño 190

1.3 FRANTZIAR ESTATUAK ESPAINIAR ESTATUARI ENTREGATUAK

Entregados/as por el Estado francés - Remis/e/s par l’État français à l’État espagnol

Itziar Plaza Martinez 2018-08-18 Maite Aranalde Ijurko 2018-09-20

1.4 ASKATASUNAK / Libertades / Libérations

Espetxea Prisión Prison

Urte espetxean Años en prisión

Années en prison (*)

Jose R.Lopez de Abetxuko Likiniano 2018-07-05 Villabona, Asturias 29 1 Oskar Cadenas Lorente 2018-07-08 Murcia II 18 1 Jose Jabier Oses Carrasco 2018-07-23 Soria 6 1 Jesus Mª López González 2018-07-23 Ocaña II, Toledo 20 1 Santi Arrospide Sarasola 2018-08-05 Topas, Salamanca 31 1 Joseba Enbeita Ortuondo 2018-08-15 Puerto III, Cádiz 23 1 Leire Etxeberria Simarro 2018-08-15 Algeciras 12 1 Raul Aduna Vallinas 2018-08-28 Mont-de-Marsan, EF 5 1 Aitor Fernández Terceño 2018-08-22 Aranjuez 3 1 Iñigo Gulina Tirapu 2018-08-22 Jaen II 1 1 Hodei Ijurko Iroz 2018-09-07 A Lama, Pontevedra 10 1

(*) 1: Zigorra beteta / Cumplimiento íntegro de la condena / Fin de la peine

Page 5: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

4

Page 6: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

5

2. ESPETXE POLITIKA

2.1 HURBILKETAK

Kepa Arronategi Azurmendi eta Marta Igarriz Izeta euskal preso politikoak lekualdatu dituzte irailaren 21 eta 28an, Zuera eta Logroñoko espetxeetara. Espainiako Gobernuaren iragarkiaren arabera, hurbilketak izan dira honako hauek, baina guk esan behar dugu Almeria eta Castellóko espetxeetan baino gertuago daudela orain, baina bestalde, beti izan dira euskal presoak, bai Logroñoko espetxean (preso bat gaur egun), zein Zueran (9 euskal preso gaur egun), azken 30 urtetan aplikatu zaien dispertsioaren politikaren baitan.

Frantziako Gobernua eta Ipar Euskal Herriko eragile eta erakundeek osatutako delegaritzaren artean 2017ko azaroan lortutako akordioen eraginez, garai hartan 50 euskal preso politiko ziren Frantziako espetxeetan eta hoietatik 22 hurbilduak izanm dira Lannemezan eta Mont de Marsaneko espetxeetara, hoietako batzuk handik gutxira aske gelditu direla.

Paueko eta Baionako espetxeetan bizigarritasuna ematen ez delako eta duintasunez bizitzeko baldintzak ematen ez direlako eskatu zuten euskal presoek Euskal Herritik 330 eta 230 kilometrotara dauden bi espetxe hoietara lekualdatzea. Arazo hori konpontzeko ez da aukerarik aurreikusten momentuz eta egoera hori dela eta Frantziako espetxe agintariei kritika egin behar zaie. Emakume presoen egoera ere konpontzeke dago, Mont de Marsanen eta Lannemezanen ez dagolako emakumeentzako lekurik.

Espainiar Estatuan aldiz, Zaballako espetxea guziz berria da eta badago lekua nahikoa eta baldintza egokiak ematen dira euskal preso politikoen eskaerari erntzuteko. Euskal presoak Zaballako espetxera ez hurbiltzeko aitzakiarik ez dago, ez baldin bada urrunketa mantentzearen alde interes politikoak mantentzen direlako. Horregatik esaten dugu urrunketarekin bukatzearena ez dela soilik distantziaren araberako kontu bat, baizik eta konponbidea bideratzeko borondatea, espainiar Gobernuak orain arte izan ez duena alegia.

Page 7: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

6

2.2 ESKUBIDEEN URRAKETA

DISPERTSIOAREN ERAGINEZ AITOR COTANOK EZIN IZAN DIO AITARI AZKEN AGURRA EMAN

Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak joan ziren aita larri gaixo zegoela, Jose aitak bere semea ikusteko 2.000 kilometro baino gehiagoko bidaiak ezin zuela egin. Aita bisitatzeko baimena eskatu eta jaso ondoren, Puerto III-ko espetxetik trasladatu zuten Aitor Zaballako espetxera, baina ohitura denez, lekualdaketa egiteko dena oso astiro doanez, Zaballara iritsi eta etxera telefonoz hots egin zuenean Aitor-ek jakin zuen bere aita ordurako zendu zela. Zoritxarrez ezin izan zion aitari azken agurra eman.

XABIER ATRISTAIN EUSKAL PRESOARI UKATU DIOTE HILZORIAN ZEGOEN BERE ANAIA NAGUSIA BISITATZEA

Xabier Atristain Gorosabel euskal preso politikoa uztailean jaiotako bere alabatxoa ezagutzeko ekarri zuten irailan Zaballako espetxera, Murtzia II espetxetik. Aurretik, hilzorian zegoen presoaren anaia zaharrena, Justo, bisitatzeko eskaera egin zuen. Denbora luzean ez zuen bere anaia ikusten Xabierrek, Murtziako espetxera abiatzeko 1.800 kilometroko bidaia ezin zuelako egin bere gaixotasuna zela medio. Bere anaia ikusteko ezetza jaso zuen euskal presoa. Horren aurrean, Xabier alabatxoa ikustera zijoala, etxean egoteko baimena eskatu zuen Justok. Ez zioten utzi, Justok ez zuen bisitan egoteko aukerarik izan. Alaba eta neskalaguna ordu batez ikusi ondoren Atristain berriro Zaballan zegoela, bi egun beranduago, anaia nagusiak dena eman zuen. Hiletara joateko baimena eman zioten orduan Xabierri.

BI JAIO BERRI, HAIEN AITA PRESOAK EZAGUTZEKO URRUNKETA PAIRATZERA KONDENATURIK

Unai Fano Aldasoro eta Ugaitz Errazkin Telleria, Euskal Herritik 1.050 kilometrotara Algecirasko espetxean dauden euskal preso politikoak, egunotan haien semeen jaiotzan egoteko zituzten epailearen baimenak, bertan behera utzi dituzte.

Unai Fanoren kasuan, Algecirasko espetxetik Zaballara hurbildu ostean, azken espetxe honetako zuzendariak baimen hori ukatu eta soilik haurra jaio ondoren ezagutzeko aukera eman zion. Ugaitz Errazkinen kasuan aldiz, jaiotzan egoteko aurretik hartutako erabakia ezeztatu zuen epaileak, eta jaiotzaren ondoren eraman zuten presoa bere etxera.

Page 8: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

7

Haien semeen jaiotzan egotea ukatu dietela salatu nahi dugu. Preso hauen ilusioekin jolastu dute eta bai beraien, zein haien bikoteentzat bereziki une sentikorretan diren hoietan, egoera mingarriak sortarazi dizkiete eta hori guztiz salagarria da. Baina benetan salatzekoa eta onartezina da, jaiotzen diren momentutik kondenaturik daudela haur hoiek urrunketa pairatzera. Azpimarratu nahi dugu haien aitak ezagutzeko, 2.000 kilometroko baino gehiagoko bidaiak egitera kondenaturik daudela jaio berri hauek.

.

26 URTEREN ONDOREN RAKEL GARCIA ETA LUIS MORENO IHESLARI POLITIKOAK ETXEAN

26 urte deserrian egon ondoren, Rakel Garcia eta Luis Moreno sopelaztarrak etxera itzuli ziren uztailaren 17an.

Euskal Herrian bizi izandako gatazka politikoaren baitan, operazio polizialak eta tortura ekiditzeko ehundaka lagun ihes egin dute Euskal Herritik. Gaur egun, gatazkaren ondorioak bizi ditugu eta euskal preso politikoei gertatzen zaien bezala, iheslari eta deportatuak munduan osoan banatuta daude eta oso baldintza zailetan bizirik irauten dute. Etxerat Elkartearen partehartzearekin, haien egoera eta balizko irtenbideen azterketa burutu zen IV. Foro Sozialean.

DISPERTSIO POLITIKAK URTEKO LAUGARREN EZBEHARRA ERAGIN DU

Picassenteko (540 km) espetxean dagoen Garikoitz Garcia Arrieta preso aretxabaltarraren bi lagunek ezbeharra izan zuten uztailaren 1ean, espetxean bisita egin ondoren Euskal Herrira bueltan zetozenean.

Teruel pasatu ondoren, Darocako irteeran gertatu zen ezbeharra, autobidean, euria ari zuela. Garikoitz Garciaren lagunen kotxearen atzetik zetorren kotxearen gidariak kontrola galdu zuen eta atzekaldean jo zion. Horren ondorioz, Garikoitz Garciaren lagunen kotxeak bi buelta eman zituen gelditu aurretik. Zorionez kotxean zihoazen bi lagunak ongi daude.

Urrunketak aurten eragindako laugarren ezbeharra izan zen honako hau.

3. EUSKAL IHESLARI POLITIKOAK

4. SENITARTEKOAK ETA ADISKIDEAK

4.1 ISTRIPUAK

Page 9: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

8

BESTE EZBEHAR BATEK ARRISKUAN JARRI DU EUSKAL PRESO POLITIKO BATEN HIRU LAGUNEN BIZITZA

Oskar Calabozo euskal preso politikoaren bi lagun eta haien semea –urtebeteko haurtxo bat– arrisku larrian egon ziren uztailaren 7an istripu baten ondorioz. Oskar Calabozo trapagarandarra Kordobako espetxean dago, Euskal Herritik 800 kilometroetara. Haren lagunek bisitatik itzultzean izan zuten ezbeharra, ibilgailuaren gurpil bat lehertu zitzaionean. Zorionez, ez zuten minik hartu, baina bidaia eten behar izan zuten.

Berriz ere, Etxerat Elkartetik euskal preso politikoen senide eta lagunentzat bidaia behartu hauek suposatzen duten arrisku bizia azpimarratu nahi dugu. Oraingoan, istripuak beldurra eta tentsioa eragin die presoaren lagunei, baina ondorioak askoz ere larriagoak izan zitezkeen. Haurrek eta adingabeek egoera hori etengabe pairatu behar izateak handitu egiten ditu dispertsioak presoen senide eta lagunei dakarzkien kostuak, baina espetxe politika hori kudeatzen dutenen eta babesa ematen diotenen erantzukizuna ere areagotzen du.

EUSKAL PRESO POLITIKOEN SENIDEEN AUTOBUSA HARRIKATU ZUTEN ALGECIRASEKO EXPETXETIK BUELTAN

Haien senide presoak Algeciraseko espetxean bisitatu ondoren, uztailaren 28an, arratsaldeko 19:00ak aldera, euskal presoen senideen autobusa harrikatu zuten, espetxetik kilometro gutxira. Erasoa gertatu denean, 11 lagun zihoazen autobusean eta zorionez, onik atera dira. Autobusa Puerto eta Sevillarako norabidean zihoan, beste senide batzuk jasotzera.

Erasoa gertatu zenean, 11 lagun zihoazen autobusean. Jaurtigaiaren talkak aurobuseko ezker aldeko kristal bat txiki-txiki egina utzi zuen, une horretan autobusa hiri-gune batetik abiatzen ari zela, Algecirasgo espetxetik kilometro gutxi batzuk egina zituelarik.

Talkaren ondorioz, kristala hautsi egin zen. Susto ikaragarria, tentsioa eta ziurgabetasuna izan zuten autobuseko bidaiariek. Hala ere, zorionez, ez zuten kalte pertsonalik jasan eta bidaiari guztiak ongi daude.

Kolpe gogorra izan bazen ere, gidariak ibilgailuaren kontrola mantendu zuen. Handik gutxira gelditu egin ziren gertatutakoaren ebaluazioa egin eta kristal zatiak erretiratzeko. Ondoren, Euskal Herria itzuli zen autobusa.

Astero, Andaluziako hainbat espetxe igarotzen dituen autobusa dugu hau; Puerto, Sevilla edo Algecirasko espetxeak izaten dituela helburu, euskal preso politikoen senide eta lagunei bisitak erraztu asmoz. Guztiz publikoa eta ezaguna

4.2 SENIDEI ERASOAK

Page 10: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

9

da autobusaren funtzioa, astero errepide horiek ordu berean igarotzen dituela ere ezaguna da.

Astero, Andaluziako hainbat espetxe igarotzen dituen autobusa dugu hau; Puerto, Sevilla edo Algecirasko espetxeak izaten dituela helburu, euskal preso politikoen senide eta lagunei bisitak erraztu asmoz. Guztiz publikoa eta ezaguna da autobusaren funtzioa, astero errepide horiek ordu berean igarotzen dituela ere ezaguna da.

Ez da lehen aldia senide eta lagunen bizitak errazteko antolatzen diren autobus eta furgoneten aurka erasoren bat gertatzen denik, hamaika bizipen ditugu gure historia. Aurrekoetan bezala, gertatutakoaren salaketa publikoa burutu ondoren, eragile politiko eta hedabideen ixiltasuna salatu behar dugu berriro ere.

SENIDE IZATEAREN “DELITUA”REN ONDORIOAK PAIRATU DITUZTE JOXE ANGEL URTIAGA EUSKAL DEPORTATU POLITIKOAREN SENIDEEK

1984. urteaz geroztik Kuban deportatua dagoen Joxe Angel Urteaga santurtziarraren anaia eta koinatari Habanatik Madrilera doan hegaldia hartzea debekatu zieten.

Euskal deportatu politikoa den senidearekin Kuban egun igaro ondoren, irailaren 16an Euskal Herrira itzultzeko bidaia egiteko ordua iritsi zitzaienean, maletak fakturatu eta esperoan zeudenean hegazkinera igotzea galarazi eta hegaldi hori egiteko debekua zutela esan zitzaien. Aire-konpainiako langile batek AEBko aire-espazioa igarotzeko segurtasun kontuak aipatu zituen debekua justifikatzeko.

Etxerat Elkartetik duela 34 urte Kubara deportatua izan zen euskal herritar baten senideak izatearen delitu bakarra dutela salatu nahi dugu. Urteagaren senideek ez zuten arazorik izan joandako bidaia burutzeko eta, azpimarratu beharra dago, Urteagaren anai eta koinatak ez dutela aurrekari penalik. Lehen aldia izan da hegazkinean igotzeko debekua ezarri zaiola.

Debeku horregatik beste bi txartel erosi behar izan zituzten eta, hortaz gain, Kuban beste bi egun pasa behar izan zituzten. Gastu ekonomiko handia gehitu zitzaien biei eta asteartean lortu zuten beraien etxera itzultzea. Bestetik, nabarmendu nahi dugu Joxe Angel Urteagaren anaiaren osasun egoera oso delikatua dela eta gertakari honek eragindako gastu ekonomiko zein desgaste fisiko eta psikologikoa irmoki salatzekoa dela, hau da, neurtu ezin daitekeen oinazeaz ari gara.

Astero espainiar eta frantziar espetxeetara bidaiatzera kondenaturik gauden senideak bezala, euskal deportatu politikoen senide eta lagunek milaka kilometro zeharkatzera behartuak gaude.

Page 11: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

10

PRESOAK EUSKAL HERRIRATZEAREN ALDEKO KONPROMISO GARRANTZITSUAK:

GASTEIZ

Ekainaren hasieran euskal presoen urruntzearekin desadostasuna agertu eta espetxe politika berria eskatzeko mozio bat babestu zuen Eusko Legebiltzarrak.

Eusko Legebiltzarrak pertsona presoen urruntzeari bide ematen duen espetxe politika eta salbuespen neurria den isolamenduarekin bere desadostasuna adierazten du.

Eusko Legebiltzarrak ezinbestekotzat jotzen du espetxe politika berri bat, zeinak modua jarriko lukeen zigorrak errotze lekuetatik urrun ez betetzeko». Urruntzea ez ezik, presoen bakartze politika ere gaitzetsi du legebiltzarrak. Xabier Rey euskal presoaren heriotzaren harira aurkeztu zuen EH Bilduk legez besteko proposamena, eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatu eta onartu dute.

Puntu hauetaz gain, zuzenketa bat ere onartu zuen Eusko Legebiltzarrak eta hauxe dio;

Eusko Legebiltzarrak elkarbizitza politiketan aurrera egitea ezinbestekoa dela adierazten du eta, horretarako, indibidualizazioa, gizatasuna eta eragindako minaren aitortza oinarriak aplikatzea guztiz egokia dela adierazten du.

IRUÑEA

Nafarroako Parlamentuan, gehiengo handi batekin, euskal presoen urruntze politika amaitzea eskatzen duen mozioa onartu zen ekainaren 28an. PSNk bat egin zuen orain arte aldarrikapen hori babestu zuten lau alderdiekin: Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrarekin:

Presoek zigorra betetzean deserrotzea ekiditeko Espetxe Lege Orokorrak jasotzen duena kasu eginez, birgizarteratze oinarriarekin bateginik, espetxe politikak gaur egun mantentzen duen urrunketarekin bere desadostasuna adierazten du eta zentzu honetan, ETA desagertu izanak irekitako aro berrian beharrezkoa da beste espetxe politika bat, zigorrak errotze sozial eta familiarreko

5.1 SALBUEZPENEKO ESPETXE POLITIKAREN AURKAKO ADIERAZPENAK

5. INSTITUZIOAK ETAERAGILE POLITIKO ETA SOZIALAK

Page 12: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

11

lekuetatik urrun betetzea galaraziko duena, senitartekoekin harremana erraztuz eta seme-alaba adingabeen ongizatea eta gurasoekin egoteko duten eskubidea aintzat hartuta».

Nafarroako Parlamentuak elkarbizitza politiketan aurrera egitea ezinbestekoa dela adierazten du eta, horretarako, indibidualizazioa, gizatasuna eta eragindako minaren aitortza oinarriak aplikatzea guztiz egokia dela adierazten du.

BARTZELONA

Babes politiko eta anitzarekin, gatazkaren konponbidea era integralean jorratzen duen, eta euskal presoak hurbiltzeko konpromisoa onartzen duen Bakearen Aldeko Adierazpena onartu zen Bartzelonan ekainaren 29an. Foro Sozial Iraunkorrak 15 hilabete lehenago hasitako lanaren emaitza zen hura. Foro Sozial Iraunkorreko partaide garen heinean, Etxerat Elkarteak oso positiboki baloratu genuen adierazpena.

BARTZELONAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

• LEHENA. Euskal Herriko bizikidetzarako giza eskubideen babesa ardatznagusitzat eta erreferentzia bakartzat hartzea, eta baita ez errepikatzeko bakearen kultura sustatzea ere.

• BIGARRENA. ETAren biktimen egiaren, justiziaren eta konponketarenhatsarreak defendatzea, eta baita 50 urteko gatazkan izan diren gainontzeko indarkeria adierazpenenak ere.

• HIRUGARRENA. Presoak jaioterrira edo familien bizitokira gerturatzea,gaixo dauden espetxeratuen tratu humanitarioa eta beste estatuetan betetako kondenen pilatzea ahalbidetzen duen espetxe politikaren aplikazioa sustatzea; legedi europarrak eta giza eskubideen estandarrek aurreikusten duten bezala.

• LAUGARRENA. Espetxeratuei aholkatzea egindako mina aitortzea,gatazkaren biktima desberdinen adiskidetzea eta elkar ezagutzea asetzeko

Page 13: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

12

FORO SOZIALA, SARE ETA ETXERAT ELKARTEAK ESKAINITAKO AGERRALDIA: ERAGILE GUZTIAK BAT DATOZ ESATEAN JOKO-EREMUA UNE HONETAN ARI DELA DEFINITZEN

Uztailaren 24an Foro Sozialak, Sarek eta Etxeratek agerraldi bateratua

eskani zuten, bi gai hauen harira izandako kontaktuen berri emateko:

⦁Preso eta ihesi dauden pertsonen gizarteratzeari buruz IV. Foro Sozialaren ondorioak.

⦁Konponbiderako premiazko agendako bost puntuak eragileekin partekatzea.

Ordudanik, Foro Soziala Eusko Jaurlaritzarekin bildu da, Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezekin, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakari Ana Oregirekin, bi eremuetako arartekoekin eta azkenekoz EPPK-ko presoekin hilaren 21ean Alboloteko kartzelan (Granada). Bilera horiez guztiez gain, diagnostikoa partekatu dugu gizarte zibileko hainbat antolakunderekin eta 72 pertsona esanguratsurekin.

Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Gobernu ordezkari Arasti jaunarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu ordezkari Loza jaunarekin bilerak zehazteko zain daude.

Etapako balantzea

Armagabetzearen biharamunean, 2017ko apirilaren 9an, hainbat eragile lanean hasi ginen elkarrizketa-guneak sortzeko gobernuen artean, alderdien artean, sindikatuen artean eta gizarte zibilean, gutxieneko akordioak eratze aldera. Ezberdinen artean konfiantzak eraikitzea zen helburua, laugarren Foro Sozialeko ondorioetan jasotako “Preso eta ihesi dauden pertsonak gizarteratzeko bide-orria” definitzeko asmoz.

Foro Sozialean eta beste hainbat eragileren baitan helmuga honekin ari gara lanean: gai honetan aurrera egin liteke, ETA desegin ondoren. Baieztatzeko moduan gaude, jakin baitakigu, Alderdi Popular bera agertoki hori lantzen ari zela Madrilen.

Lan mardul horrek izan du emaitzarik. Espetxeen eskumenen transferentzia, gaixo diren presoak eta hurbilketaren inguruan akordio instituzionalak lortu dira Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan, Batzar Nagusietan, eta orain dela gutxi, udaletan. Ez da bide erraza izan. Geldiuneak eta

5.2 KONPONBIDEAREN ALDEKO TOPAKETAK ETA EKIMENAK

Page 14: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

13

bizkortzeak izan dira, baina agertoki berria egonkortzea ahalbidetu du pertseberantziak.

Bilera-erronda horietatik atera dugun lehen ikasgaia da gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat “konponbiderako premiazko agenda” delako horren inguruan. Bost puntu dauzka:

⦁Gaixo diren presoak eta 70 urtetik gorakoak

⦁Presoak euskal espetxeetara hurbiltzea

⦁Lehen gradutik bigarrenera igarotzea

⦁Frantziako kartzeletan betetako zigor-metaketa

⦁Kartzela eskumenen transferentzia

Bigarren ondorioa baieztapen honi lotua dago: urte askoan gaiaren bueltan egindako korapiloa gogor loturik egon bada ere, egun korapilo hori askatzen ari da. Aukera-leiho bat sortzen ari da.

Hirugarrena: eragile guztiak bat datoz esatean joko-eremua une honetan ari dela definitzen, eta Espainiako Gobernua bere bide-orria marrazten ari dela, nahiz eta oraindik gauza asko definitzeke egon, haien artean garrantzi handia duen gizarteratze egitasmoa eta haren edukiak.

Aurreko larunbatean, Granadako Alboloteko presondegian izandako bilerarengan ere jarri nahi dugu arreta. Hirugarren bilera izan da, urtarrilaren 6an, publikoki informatu zen moduan, egindako lehen bilera hartatik. Hirugarren bilera honetan bigarren pertsona batek parte hartu du EPPKren izenean, Ainhoa Mujika Goñi andereak, eta horrek interlokuzioaren maila nabarmen igotzen du. Olarra Guridik ere areto bat eskatu zuen bilera modu egokian egin zedin, baina espetxeko zuzendaritzak ukatu egin zion eskaera.

Nahiz eta bilera egiteko baldintzak txarrak izan (40 minutu baino ez, kristal bat tartean, zarata handia...), EPPK egiten ari den lana modu positiboan baloratzen dugu. Bilera honetatik lau ondorio ateratzen ditugu:

⦁Agertoki berriak itxaropena zabaldu du presoen artean, nahiz eta zuhurtasun logiko bati eusten dioten iragarritako urratsak gauzatu bitartean.

⦁Espetxe-legedia: bozeramaileek prestutasun osoa berretsi dute espetxe-legedian aurrera egiteko ikusmira kaleratzean jarrita.

⦁Eragindako minaren aitortza: alor honetan ekarpenak egiteko erabateko asmoa zintzoa erakutsi dute.

⦁Erabateko prestutasuna, bide-orriaren diseinuan ekarpenak modu eraikitzaile eta errealistan egiteko, Foro Sozialean duten solaskidetzaren bidez.

Page 15: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

14

Elementu horiek guztiak bilduta, Foro Sozial Iraunkorrak ulertzen du bide-orriak modu integralean erantzun behar diola problematika horri, eta oinarrizko irizpideen gainean eraiki behar dela.

LEHENIK: Fase honetan, adostasun instituzional, politiko eta sindikalari eutsi. Horretarako, elkarrizketak ezinbesteko tresna izan behar du.

BIGARRENIK: Presoen iritzia entzun. Behar-beharrezkoa da. Presoek beraiek bakarrik haien ziegetatik eta errealitatetik urruti diseinurik egin ezin duten moduan, kanpotik ere ezin da diseinurik egin ibilbide hori egin behar duten horiek kontuan hartu ezean.

HIRUGARRENIK: Dagoeneko lantzen ari den gizarteratze-egitasmoa konponbide klabean izan dadila. Helburua da preso guztiek baliatzea.

LAUGARRENIK: “Garaile eta garaituen” eskemetatik urrundu. Protagonismoak edo kalkulu elektoralak saihestu.

Foro Sozial Iraunkorrak armagabetzean aplikatutako arrakasta-metodoa defendatzen dugu, eta, hein batean, ETAren desegitean erabilitakoa: triangulazioa. Gobernuen, presoen eta gizarte zibilaren artean akordio zabal, inklusibo eta transbersal bat sortzea, gure iritziz, giltzarri izango da gai honetan arrakasta lortzeko.

Baina, presoei entzun egin behar zaiela esaten dugun moduan, espetxe-politikan aldaketak biktimei ere entzunez egin daitezela ezinbestekoa dela uste dugu.

Urtarrilean Macronek Parisen aplikatutako metodoa egokia iruditzen zaigu. Espainiako Gobernuak eman ditu lehen urratsak zentzu horretan. Beharrezkoa da biktimei aldaketa horien berri ematea, haien iritziak aintzat hartzea, adieraztea ez dela pribilegioa, espetxe-legediaren aplikazio zorrotza baizik eta aurreikusitako onurak edozein presori aplikatzen zaizkionak direla. Biktimei entzun egin behar zaie. Biktima guztiei. Antolatutakoei eta antolatuta ez daudenei. Politika publikoek interes orokorrean oinarritu behar dute. Kasu honetan, erabateko konponbide integral batean aurrera egitea izan behar da oinarria.

Agerraldi berean, hauxe da Etxeratetik egin dugun ekarpena:

Euskal preso politikoen senide eta lagunek sufrimendua atzean ezin dugu utzi, gure sufrimendua orainaldiari lotuta jarraitzen duelako.

Foroak egindako balantzea txalotzeaz gain, gure herrian badela adostasun sendo eta zabal bat konponbiderako premiazko agenda delako horren inguruan konpartitzen dugu. Zoritxarrez, balizko biktimak gara. Astebururo, gure bizitza arriskuan jartzen jarraitzenn dugu bisiten eskubidea bermatzeko. 4.000 gorako balizko biktimak gara.

Page 16: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

15

Horregatik esaten dugu guztiz premiazkoa dela urrunketarekin bukatzea eta gaixo dauden presoen askatasuna gauzatzea. Eskubideak ez daude kontrapartidei lotuta. Eskubideak errespetatu egiten dira edo urratuak izaten dira eta espainiar Gobernuak urratu egiten ditu eskubideak oraindik ere.

PARTE-HARTZE ZABALA HONDARTZETAN BURUTUTAKO ELKARRETARATZETAN

Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzeak burutu zituen abuztuaren 4an eta 5ean Etxerat Elkarteak. Muskiz, Laida, Laga, Laidatxu, Lekeitio, Ondarroa, Bakio, Ea, Deba, Zarautz, Orio, Donostia, Mutriku eta Hendaian burutu ziren mobilizazioak.

“Inoiz baino arrazoi gehiagorekin” salatu genuen salbuezpeneko espetxe politika, azken hiru hamarkadetan euskal preso politikoen senideek pairatzen ditugulako poltika horren ondorioak.

Helburu horrekin ehundaka lagunek erantzun zioten Etxerat Elkartearen deialdiari.

LOIOLA

Urtero bezala, elkarretaratzea burutu genuen abuztuaren 1ean Azpeitiako Loiolako Santutegiaren aurrean, sufritzen jarraitzen dugun dispertsio politika salatzeko asmotan, eta bide batez, EAEko lehendakaria denari dokumento bat eman nahian.

Iñigo Urkullu ez zen Loiolan egon, baina bere ordez, Gasteizko Parlamentuko lehendakaria den Bakartxo Tejeria eta Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanori eman genien lehendakariari zuzendutako gutuna. Fermina Villanueva Etxerat Elkarteko lehendakariak eta Naike Diez Etxerat Elkarteko kideak eman zioten gutuna Tejeria eta Olanori.

Horrela baloratu zuen Naike Diezek, Etxerat Elkartearen izenean, egindako ekimena. "2018. urtean, oraindik ere, Loiolako Santutegian egotea albistea da zoritxarrez. Horrek espetxe politika oraindik sufritzen dugula adierazten du. Eta hori eteteko aldarria mahai gainera eramaten dugu; ez dugu berriz harrikatuak izan nahi, aurreko asteburuan gertatu zen bezala; ez dugu

6. ETXERAT: DEIALDIAK, ADIERAZPENAK ETA AGERRALDIAK

Page 17: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

16

Andaluziako espetxeetara bidaiak egin nahi; eta ez dugu nahi inongo istripu gehiagorik gertatzea. Horregatik eskatzen dugu dispertsioaren amaiera, berehala, gure bizitzekin jolasten delako eta gure ilusio eta esperantzarekin jokatzen ari delako azken hiilabetetako albiste eta titularrekin. Salbuespeneko politikaren berehalako amaiera eskatzen dugu, gu balizko biktimak izan ez gaitezen, ez dakigulako hurrengo asteburuan ze gertatuko zaigun urruneko errepide hoietan".

EHU-N IKASTEKO EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEA GAUZATZEA ESKATU GENUEN IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIAN

Irailaren 10ean, EHUko 2018-19 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian, euskal preso politikoen senitartekoen, EHUko sindikatu, irakasle, AZP zein ikasleen ordezkaritza bildu ginen, EHUko eta Eusko Jaurlaritzaren agintariei gure eskaera helarazteko: euskal presoek EHUn ikasteko eskubidea dute. Presoak Euskal Herriko seme-alabak dira eta hemengo ikastetxeetan, euskaraz, ikasi nahi dute; eskubide hori berma diezaieten galdegiten diegu EAEko agintari akademiko zein politikoei.

Laurogeiko hamarkadan hasi ziren euskal presoak EAEko unibertsitate publikoan ikasten; baina, 2003an kaleratu zituzten eta, horren ondorioz, Espainiako kartzeletan dauden presoek ezin dute EHUn ikasi.

Kartzela politikak euskal preso politikoak zigortzeko xedea du: urruntze, sakabanatze eta bakartze politikak, zigorren luzapena eta oinarrizko eskubideen urraketa. Ikasketak debekatzea testuinguru honetan kokatzen da. Eta presoak zigortzeaz gain, gu geu ere, senitartekook, zigortzen gaituzte.

Autonomia Erkidegoko Erakundeek eraso bidegabe horri erantzuteko ezintasuna agertu dute legediaren zein politikaren arloetatik; horrela, Madrilgo gobernuaren jokabide injustuari men eginez, presoek euskaraz eta Euskal Herriko unibertsitatean ikasteko eskubidea urratzen dute. Oinarrizko eskubideen urraketa bukatzeko garaia da.

Jaurlaritzako gobernukideei hezkuntza eskubidea gauza dezatela eskatzen diegu. 2004an onartu zen Unibertsitateko Legeak euskal herritar ororen ikasteko eskubidea jasotzen du, baita eskubidea gauzatzeko legeak behar duen garapena ere. Urteotan, Jaurlaritzako agintari politikoek ez dute legeak agintzen duena bete.

Orain arte, EHUk bere funtzio nagusiaren debekua onartu du, hots, Espainiako kartzeletan Euskal Herriko ikasle presoei irakasteko debekua; 2009an Espainiako Konstituzio Epaitegiak EHUri unibertsitate autonomia onartu zion arren.

Hori dela eta, EHUk bere jokabidea aldatzea ezinbestekoa da: Espainiako kartzeletan dauden presoen ikasteko eskubidearen aurka ari da jokatzen eta EHUn ikasi ahal izateko presoak epaitegietara jotzera behartzen ditu.

Page 18: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

17

Izan ere, Gasteizko Gobernuak eta EHUk norabide biko jokabidea erabili dute: batetik, Madrilera begira egon dira, hitzarmena noiz lortu; baina, bestetik, eurei dagozkien ardurak eta zereginak ez dituzte bete.

Ordua da kartzela politika injustua gainditzeko eta hezkuntza eskubidearen urraketari amaiera emateko. Xede hori lortzeko beharrezkoak diren neurri politikoak eta akademikoak har ditzatela eskatzen diegu EHUri, Hezkuntza Sailari eta Eusko Jaurlaritzari.

Azken urteotan bezala, hezkuntza eskubidearen bi arlo nagusiri heltzeko eskaera egiten diegu:

-Espainiako kartzeletan dauden euskal presoek EHUn ikasteko eskubidea bermatzea, unibertsitate autonomia eta Unibertsitate Sistemaren Legea oinarritzat hartuta.

-Gaurko bazterkeria eta disfuntzioak gaindituz, Frantziako kartzeletan dauden presoei EHUn ikasteko baldintza egokiak eskaintzea, kalitateko hezkuntza eta doakotasuna bermatuz.

Hezkuntza eskubidea bermatzeko bide honetan, Eusko Jaurlaritzaren etaEHUren konpromiso sendoa ezinbestekotzat jotzen dugu.

Xede bikoitz horretan, eskerrak eman nahi dizkiegu bide luze honetan egunean-egunean gurekin lanean ibili diren euskal sindikatuen ordezkariei eta EHUko irakasle, AZP eta ikasleei; eurei esker, euren lan isilari esker, gauzatzen baita, gauzatzen den heinean, presoen ikasteko aukera

KINKEA HIRUGARREN PROMOZIOARI DAGOKION ZOZKETAREN LEHENENGO SARIA 5338 ZENBAKIARENTZAT IZAN ZEN

Kinkea hirugarren promozioari dagokion zozketa burutu genuen, programa informatiko batez eta notario aurrean, Andoainen. 20.000 € ko sari nagusia 5338 zenbakiarentzat izan zen Oier Andueza Antxia artistak ekoiztutako litografia jasotzearekin batera, Burlatan saldu zen zenbaki sariduna.

Sari nagusiarekin batera, beste 138 sari banatu dira; 5.000€ ko 3 sari; 1.000 € ko 15 sari; 500 € ko 20 sari; eta 100 € ko 100 sari.

Etxerat Elkarteak abiarazi du Kinkea izeneko produktu promozioa. Promozioak emango dituen diru-bilketa Etxerat Elkartearen jarduera finantzatzera zuzenduko da, alegia, preso eta iheslarien senide eta lagunei asistentzia, aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gain, gure gain hartu ditugun presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentzia bermatzea.

7. KINKEA

Page 19: Etxe€¦ · Aitor Cotano euskal preso algortarraren aita zendu zen abuztuaren 10ean. Aitor Puerto II espetxean dago, bere etxetik 1.050 kilometrotara. Hilabete luzeak

Etxerat

18

Sustapen-helburua duten ausazko konbinazioak antolatzeko EAEko Gobernuko Joko eta Ikuskizunetarako Zuzendaritzak agindutako oinarri arautzailearekin bat dator Kinkea egitasmoa.

Kinkearen laugarren promozioan, abenduaren 21rarte burutzen ari garena, Joseba Sarrionaindia eta Gose artistek ekoiztutako “Txalupa” izeneko litografia banatuko dugu