errekak dbh - hausnarketa

6
Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA DBH Hausnarketarako Lana «Gaur egungo munduan, ura bizi-iturri baino zerbait gehiago da. Ura eskuratu ezin izateak pobrezia, desoreka eta gizarte-injustizia eragiten ditu, bai eta alde handiak ere bizitza-aukeretan. Ur-eskasia garrantzitsua da, ura giza eskubidea delako, eta inork ez luke ez ikusiarena egin behar giza eskubideak urratzen direnean. Halaber, ez genuke onartu behar munduan milioi bat haur hiltzea, baso bat ur ez dutelako edo komunik ez dutelako; izan ere, funts-funtsean, arrazoi doilor horiek daude hainbat eta hainbat haur-heriotzaren atzean.» Kevin Watkins Zuzendaria, Giza Garapenari buruzko Txostenerako Bulegoa URA, GENEROA ETA EKITATE GABEZIA Irakurri jarraian gazte batzuk laburtutako Giza Garapenari buruzko 2006ko txostenetik ateratako “Emakumea eta Ura” lantzen duen puntua: Testuan zehar milurteko helburuen erreferentzia egiten da: 2000. urtean, Nazio Batuen Milurtekoko Gailurrean, estatuburuek eta gobernuburuek zenbait helburu ezarri zituzten, pobrezia gorria desagerrarazteko eta giza askatasuna areagotzeko. Helburuak 2015erako lortu behar dira, hauek dira: ZORTZI ERRONKA, MUNDUA ALDATZEKO 1) Pobrezia gorria eta gosea errotik desagerraraztea 2) Lehen Hezkuntza unibertsala erdiestea 3) Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia sustatzea 4) Haurren heriotza-tasa murriztea 5) Amen osasuna hobetzea 6) GIB/HIES-ari. malariari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea 7) Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea 8) Garapenerako munduko itun bat sustatzea 1

Upload: tolosa-ingurumena

Post on 24-Mar-2016

234 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

tolosaldea_errekak_dbh_hausnarketa

TRANSCRIPT

Page 1: Errekak DBH - Hausnarketa

Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!!IKASTURTEA

DBH

Hausnarketarako Lana

«Gaur egungo munduan, ura bizi-iturri baino zerbait gehiago da. Ura eskuratu ezinizateak pobrezia, desoreka eta gizarte-injustizia eragiten ditu, bai eta alde handiakere bizitza-aukeretan. Ur-eskasia garrantzitsua da, ura giza eskubidea delako, etainork ez luke ez ikusiarena egin behar giza eskubideak urratzen direnean.

Halaber, ez genuke onartu behar munduan milioi bat haur hiltzea, baso bat ur ezdutelako edo komunik ez dutelako; izan ere, funts-funtsean, arrazoi doilor horiekdaude hainbat eta hainbat haur-heriotzaren atzean.»

Kevin Watkins

Zuzendaria, Giza Garapenari buruzko Txostenerako Bulegoa

URA, GENEROA ETA EKITATE GABEZIA

Irakurri jarraian gazte batzuk laburtutako Giza Garapenari buruzko 2006ko txostenetik ateratako“Emakumea eta Ura” lantzen duen puntua:

Testuan zehar milurteko helburuen erreferentzia egiten da: 2000. urtean, Nazio Batuen MilurtekokoGailurrean, estatuburuek eta gobernuburuek zenbait helburu ezarri zituzten, pobrezia gorriadesagerrarazteko eta giza askatasuna areagotzeko. Helburuak 2015erako lortu behar dira, hauekdira:

ZORTZI ERRONKA, MUNDUA ALDATZEKO

1) Pobrezia gorria eta gosea errotik desagerraraztea

2) Lehen Hezkuntza unibertsala erdiestea

3) Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia sustatzea

4) Haurren heriotza-tasa murriztea

5) Amen osasuna hobetzea

6) GIB/HIES-ari. malariari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea

7) Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea

8) Garapenerako munduko itun bat sustatzea

1

Page 2: Errekak DBH - Hausnarketa

ZAMA, EMAKUME ETA NESKATILEN GAINEAN

Mundu osoan, emakumeek eta neskatilek neurriz gain jasaten dituzte uraren eta oinarrizkosaneamenduaren krisiaren ondorioak. Herrialde askotan, kulturak ezartzen du emakumeek etaneskatilek hartu behar dutela beren gain etxearen ardura; beraz, beraien eginbeharra da familiaosoarentzat ura bilatzea eta ekartzea. Neskatilek, etxetik gertu ur garbiko eta oinarrizkosaneamenduko instalaziorik ez badute, eskolara joateko aukerak galtzen dituzte, eta, horrenondorioz, baita beste zenbait aukera ere: beren komunitateetan erabat parte hartzeko aukerak,eta ahalmenak ikasi eta merkaturatzekoak.

Oso arazo sinplea da: emakumeek eta neskatilek, ura biltzera eta garraiatzera joan behar badute,edo komunera joateko lekuren baten bila oinez distantzia luzeak egin behar badituzte, ez duteastirik beste zeregin batzuetan aritzeko; hala nola, eskolara joateko, seme-alabekin jolasteko etalan egiteko. Loturak argiak dira: “Nola ez dut, bada, eskolan egon nahiko?”, azaldu du Yenik, 10urteko neskatila batek, El Alton, Bolivian.“Baina, nola egin dezaket? Gure amarentzat beharrezkoada nik ura jasotzea, eta kanila 10:00etatik 12:00etara dago irekita. Oso goiz jarri behar da ilaran,jende asko etortzen baita ura hartzera”.

Tanzanian, neskatilak iturburutik 15 minutu baino gutxiagora bizi direnetan, ehunetik 12 aldizgehiago joaten dira eskolara.Iturburu batetik zenbat eta gertuago bizi, orduan eta aukera gehiagodute neskatilek eskolara joateko. Ur bila joan behar izatea ez da oztopo bakarra emakumeekhezkuntza jasotzeko; eskolara joateko zortea dutenek ere etxera itzuli behar izaten dute sarri,eskolan komunik ez dagoelako edo egoera txarrean daudelako. Guraso askok, eskolako komunetakohigiene, segurtasun eta pribatutasun faltarekin kezkatuta, eskolatik atera egiten dituzte alabak,behin nerabezarora iristen direnean.

Bangladeshen, UNICEFen programa baten bidez eskolako komunen instalazioak hobetu ondoren,%11 igo zen eskolara joaten ziren neskatilen kopurua.

Emakumeek eta neskatilek edateko ura eta oinarrizko saneamendua eskura dutenean, onurakiraunkorrak dira. Hezkuntza jaso duten emakumeek ahalmen handiagoa dute etxean, komunitateaneta herrialdean erabakietan parte hartzeko.

Hezkuntza jasotzen duten neskek joera dute geroago ezkontzeko eta umeak ere geroago izateko;haien familiak txikiagoak eta osasuntsuagoak dira, hezkuntzarik jaso ezin izan duten emakumeenfamiliak baino. Milurtekoko hirugarren helburua,genero-berdintasuna sustatzea eta emakumeeibultzada emateari buruzkoa, asko aurreratuko da, garapen-bidean den munduan uraren etaoinarr izko saneamenduaren hornidura lehentasun bihurtzea lortzen badugu.

Denbora galdua, etorkizun galduaEgunean 40.000 milioi ordu galtzen da Saharazhegoaldeko Afrikan ura hartzen; hau da, Frantziakolan-indar guztiaren urtebeteko lanaldia

Mali:emakumeakputzutik uraateratzenherriraeramateko.

“Afrikan ur eta egurbeharren %90a emakumeekasetzen dute”

2

Hausnarketarako Lana

Page 3: Errekak DBH - Hausnarketa

Maliko putzuen komunitate kudeaketa. Proiektu batek nolaegin dezake porrot emakumeak ez badira inplikatzen bereplangintzan:

Maliko Macinako putzuen proiektuaren plangintzan, aldebatera utzi zuten genero ikuspuntua. Putzuen kudeaketakomunitateko buruzagiei (gizonezkoak) utzi zitzaien,errekurtso berriaren plangintzan eta jarraipeneanemakumeei kontsultatu gabe. Ezarritako sistemaketa ekipamenduak erabilezinak suertatuzitzaizkien emakumeei, bilketaren arduradunnagusiak zirela kontutan izanda. Emaitzabezala, jende asko elkartzen zenean putzuareninguruan, emakumeak ekipoak desmuntatuegiten zituzten eta aurreko bilketa erarabueltatzen ziren. Gainera zaintzaile bezala egonbeharko luketen gizonezkoak ez zituzten beraienfuntzioak bete, uraren kudeaketa eta saneamenduaemakumeen lana zela pentsatzen zutelako.

Tanzanian emakumeak ontziak kargatuz ur bila joaten dira.

Testua irakurri ondoren honako galdera hauek erantzun:

• Nork kudeatzen du ura

• Baina, zein arduratzen da ura lortu eta garraiatzeaz?

• Zer iruditzen zaizu?

• Zure ustez nola banatu beharko lirateke zeregin hauek?

• Ba al dago ezberdintasunik emakumeek eta gizonek egiten dituzten zereginenartean? Zeintzuk dira?

• Garrantzitsuak al dira diferentzia horiek? Zergatik?

3

Hausnarketarako Lana

Page 4: Errekak DBH - Hausnarketa

• Emakumeak ur bila joan beharrak eta saneamendu faltak hainbat ondorio dakartza,zeintzuk dira?

• Egoera nola hobetu daiteke?

• Mali-ko proiektuaren esperientzia ezagutu ondoren, nola bultzatu daitekeemakumearen partaidetza?

• Garrantzitsua al da emakumeen iritzia kontutan izatea? Zergatik?

• Guk zer egin dezakegu egoera hobetzeko?

Ur hornikuntza eta saneamendu arazo larriakdituzten herrialde batzuen egoera pixka batgehiago ezagutu dugu, eta arazo larri hauekbatez ere emakume eta haurrengan dituztenondorioak ere ezagutu ditugu. Mailaezberdinetan kudeaketa herrialde hauetannoren esku dagoen, hau da, noren eskudagoen erabakiak hartzea eta bestetik uranork eramaten duen etxeetara, eta bertakoerabilpena nola egin erabakitzen duena ereezagutu ditugu.

4

Hausnarketarako Lana

Page 5: Errekak DBH - Hausnarketa

GURE ETXEETAN

• Etxeetan lanaren banaketa berdintasunean oinarritzen dela uste duzu? Zergatik?

Jarraian gure inguruko errealitatea aztertzen eta guk daukagun pertzepzioa antzematen saiatuko gara.

• Etxeko kide guztiak uraren erabilpen antzekoa egiten duzue? Zergatik?

• Ezberdintasunik balego, jarraian idatzi zeintzuk diren eta nork burutzen dituenekintza horiek.

• Zerbait aldatuko zenuke? Zer eta zergatik?

• Etxean berdintasuna bultzatzeak, eraginik izan dezake uraren kontsumoan edobeste ikuspegiren batean? Zergatik?

GURE HERRIAN: Galdetegia

5

Herriko kaleetan ondorengo galdetegia egin; bakoitzak gizonezko eta emakumezko bati egin galdetegia.

1.- Etxeko lanetan gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunik badagoela uste al duzu?

BAI EZ Zertan?

2.- Etxeko uraren kontsumoan ardura maila bera al dute gizonezkoek eta emakumezkoek?

BAI EZ

3.- Ezberdina dela uste baduzu, nor eta zertan arduratzen da gehien?

4.- Ura kontsumitzerakoan gizonen eta emakumeen artean desberdintasunik ba al dagozure etxean? BAI EZ

Nork eta zertan uste duzu gehien kontsumitzen duela?

5.- Noren izenean dago ur kontsumoaren faktura? Eta nork egiten dio kasu fakturari?

6.- Ur kontsumoa murrizteko neurriak hartzen al duzu etxean? BAI EZ

Nolakoak?

Neurriak hartzen badituzue, nor arduratzen da neurri horiek betetzeaz?

EMAITZAK LABURBILDU ITZAZU ZURE TALDEKIDEEKIN ETA KOMENTATU.

Page 6: Errekak DBH - Hausnarketa

6

Aurreko ariketan ura aztertu dugu genero ikuspegitik, aztertutako egoera ezberdinak hobetoulertzeko, besteei ikasitakoa erakusteko eta sormena landuz ondo pasatzeko ondorengoaproposatzen dizuegu.

Emakumeak eta uraren arazoa azaltzen duen testuan hainbat testimonio azaltzen dira, horietanoinarritu, edota antzeko zerbait pentsatu, baita ere gure etxeetako eta herriko egoera islatudezakezue. Guzti honekin egoera horiek transmititzen saiatu, ondoren proposatzen dizuegunaktibitate ezberdinekin.

Gelakoak talde txikitan banatuta, ondorengo lanak burutu ditzakezue:

SORMENA LANDUZ

• LABURMETRAIAK:

Laburmetraia egiteko taldean lanakbanatu beharko dituzue: gidoia, aktoreak,zuzendaria eta kamera izan daitezkebeharrezko elementuak.

• BESTELAKO ARTE ADIERAZPENAK:

Graffitiak edo beste arte adierazpenen bat bururatzen bazaizu, aurrera! Arteak ez du mugarik!

• ARGAZKIAK:

Egoera ezberdinak irudikatzekozuek azaldu zaitezkete

argazkietan edo benetako egoerabati argazkia atera.

• KOMIKIAK:

Komikien bitartez egoera ezberdinakdeskribatu.

• ARTIKULU, IPUIN, ISTORIO, POESIA...

Idaztea atsegin baduzu egoeraezberdinen inguruan gogoeta egin eta

iradokitzen dizuna idatzi.

Hausnarketarako Lana