erlazio-funtzioa

11
3 Erlazio-funtzioa Natura Zientziak – DBH 2 ETOLOGOAK

Upload: ahmed-lott

Post on 30-Dec-2015

64 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

3. Erlazio-funtzioa. ETOLOGOAK. Natura Zientziak – DBH 2. 3. Etologoak. Etologia eta etologoak. Etologia animalien jokabidea aztertzen duen zientzia da. Animaliek nola jokatzen duten jakitea oso garrantzitsua da, horri esker hauek egin baititzakegu: - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: Erlazio-funtzioa

3Erlazio-funtzioa

Natura Zientziak – DBH 2

ETOLOGOAK

Page 2: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

Etologia animalien jokabidea aztertzen duen zientzia da.

Animaliek nola jokatzen duten jakitea oso garrantzitsua da, horri esker hauek egin baititzakegu:

•Haiek saihestu, gure jardueretarako arriskutsuak edo kaltegarriak badira.

•Harrapatu edo mantendu, elikagaitzat balio badigute

•Laguntzen digutenak edo lagun egiten digutenak entrenatu edo ulertu.

•Bestalde, primate handiek (gorilek, orangutanek eta txinpantzeek) nola jokatzen duten jakitea lagungarri izan dakiguke guk nola jokatzen dugun jakiteko; izan ere, animalia horien erlazio-funtzioa konplexuagoa da, gizakiok dugunaren antzekoa. Hots, tresnak erabiltzen dituzte, gizarte-harreman konplexuak dituzte, taldeen arteko gatazkak, sentimenduak (errukia, haserrea, frustrazioa eta mina, adibidez)…

Etologia eta etologoak

Page 3: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

Egun, primate handien jokabideari buruz dakigun guztia hiru etologok egindako lanari esker jakin da, neurri handi batean; etologo haiek ausardia eta animaliekiko nahiz naturarekiko maitasun handia erakutsi zuten.

Hiru etologo handi eta haiek egindako ekarpenak

Etologo horiei buruz gehiago jakiteko, sakatu botoiak

Jane GoodallJane Goodall Biruté GaldikasBiruté GaldikasDian FosseyDian Fossey

Page 4: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

• Londresen jaio zen, 1934an. Txikitatik, animalienganako lilura handia izan zuen. Afrikan bizi nahi zuen, animalia haiez inguratuta.

• 1957an, Tanzaniara gonbidatu zuten. Bidaia ordaintzeko, zerbitzari-lanak egin zituen hainbat hilabetez, eta azkenean, Afrikara joan zen; han, Louis Leakey antropologoa ezagutu zuen. Goodallen ausardiaz liluratuta, idazkaritzat kontratatu zuen, eta handik gutxira, txinpantzeekin lan egiteko aukera eman zion, Gombeko erreserban (Tanzania). Han hasi zen primate haiek ikertzen, eta egun, 50 urte baino gehiago pasa eta gero, horretan jarraitzen du.

Jane Goodall

Page 5: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

• Haren lehenengo behaketek etologiaren iraultza ekarri zuten: ikusi zuen txinpantzeek zenbait adarri hostoak kendu eta termitategietan sartzen zituztela, gero termitak jateko. Hori horrela, Jane Goodall jabetu zen tresnak ez dituztela gizakiek soilik erabiltzen.

• Egun beste etologo batzuek erabiltzen dituzten ikerkuntza-metodoak garatu zituen.

• 1965ean, etologiako doktoretza lortu zuen, Cambridgeko Unibertsitatean.

Jane Goodall

Page 6: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

• 1977an, Jane Goodall Institute eratu zuen, mundu osoan ingurumen-zaintza sustatzen duen erakundea. Egun, mundu osoan ingurumen-hezkuntzari eta primateen nahiz haien natura-ingurunearen kontserbazioari buruzko hitzaldiak ematen pasatzen du Janek bere denboraren zatirik handiena.

• Jane Goodallek 100 sari baino gehiago jaso ditu nazioartean (adibidez, Asturiasko Printzea saria, 2003an), bai eta 40 Honoris Causa doktoretza baino gehiago ere (esaterako, Alacanteko Unibertsitatekoa, 2009an).

Jane Goodall

Itzuli

Page 7: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

• San Frantziskon (AEB) jaio zen, 1932an. Txikitatik animalienganako lilura handia erakutsi zuen.

• 1954an, Terapia Okupazionalean graduatu zen eta, hainbat urtetan, haurrentzako ospitale baten egin zuen lan, Kentuckyn.

Dian Fossey

• George Schaller zoologoak mendiko gorilei buruz egindako lanak bultzatuta, Afrikara bidaiatu zuen 1963an; han, Louis Leakey ezagutu zuen. Leakeyri hautagai ezin hobea iruditu zitzaion Fossey, Virungako erreserban (Zaire eta Ruanda artean) mendiko gorilei buruzko ikerkuntza-lana egiteko.

Page 8: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

• Dianek berehala onartu zuen, eta, 1966an, Virungako ereserbara joan zen; gerora, Karisoke Research Center sortu zuen.

• Pazientziaz beteta, hainbat gorila-talde behatu zituen, bai eta haien artean sartu ere; horrela, beraz, zuzen-zuenean behatu ahal izan zuen gorila haien jokabidea.

• Egin zituen lanei esker, Zoologiako doktoretza lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean, 1974an.

Dian Fossey

Page 9: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

• Dianek gogor egin zuen gorilak desagerpen-bidean jarri zituen isilpeko ehizaren aurka. Gaizkile haiek Fossey ikertzen ari zen gorilei egindako erasoek areagotu egin zuten jarduera harekin amaitzeko egiten ari zen ahalegina; horren ondorioz, isilpeko ehizari talde antolatuen etsai bihurtu zen.

• Dian erail egin zuten 1985eko abenduaren 26 eta 27 arteko gauean.

• Hark egindako ahalegina, ordea, ez ziren alferrikakoa izan, askok uste baitu Dian Fosseygatik izan ez balitz mendiko gorila jada desagertuta egongo zela.

Dian Fossey

Itzuli

Page 10: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

• 1946an jaio zen Alemanian, baina Kanadan hazi zen.

• 1966an, Psikologian eta Biologian lizentziatu zen, Britainiako Columbia Unibertsitatean; han, doktoretza lortu zuen, 1978an.

• Tximino handien eta gizakiaren jokabideen artean zegoen erlazioa sinetsita, Galdikas Louis Leakey antropologoaren bila joan zen, eta hark emandako laguntzari eta National Geographic Societyren finantziazioari esker, Tanjung (Borneo) erreserba naturalera iritsi zen, 1971n; geroztik, orangutanak ikertzen ditu han.

Biruté Galdikas

Page 11: Erlazio-funtzioa

3

Natura Zientziak – DBH 2

Etologoak

•Galdikasek tximinoen jokabidearen ezaugarri ugari ikusi zituen orangutanetan: ezaugarri haiek goriletan eta txinpantzeetan hauteman ziren aurrez, eta gainera, gizakiaren jokabide askoren oinarri dira.

Biruté Galdikas

Itzuli