entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

8
1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu Lekeitio “Entzuixu” aldizkaria jaio da L ekittoko herrian eta Udaletxean gertatzen ari diren gauzak beti ikuspuntu beretik ematen direla uste baduzu eta horrekin nekatuta eta nazkatuta bazaude, hona hemen “Entzuixu, Lekeitio!!!” aldizkaria, egiatasuna eta errealitatea oinarri dituen aldizkari berria. Aldizkari honekin, gure herrian benetan zer gertatzen den azalduko dugu, beti ere datu errealak erabiliaz. Azken finean, gure helburua, informazio zuzena eskaintzea da. “Entzuixu Lekeitio!!!” aldizkariarekin, gure iritziak, gustoak, emozioak... zuekin konpartitu nahi ditugu. Herritar gisa interesgarri zaizun informazioa eskuratu nahi baduzu, “Entzuixu, Lekeitio!!!” aldizkaria irakurtzea baiño ez daukazu. Aldizkari hau, lau hiletik behin argitaratuko dogu. Urtean, hiru bidar zuen etxeetara helduko da. “Entzuixu potxua/txotxo!! Aldizkari barrixa ei daukagu herrixan. Sasoia ixan da!” Bestalde, aldizkari honetako ateak eta orriak zabalik dauzkazue: herritarrak ere zeresana daukanez, edozein galdera, iradokizun, kexa, zalantza edo bestelakorik izanez gero, hauek [email protected] helbidera igorri ditzakezu. “Entzuixu! Eaj-Pnv Lekeitio” gainera, sarera egin dau salto; Bila gaitzazu Facebook-en eta egin zaitez gure lagun! Entzuixu Lekitto! Twitter-en ere bai, jarraitu gaitzazu!!!

Upload: entzuixu-eaj-pnv-lekeitio

Post on 28-Jun-2015

720 views

Category:

News & Politics


6 download

DESCRIPTION

Aldizkari berria Lekeition. Lekeitioko EAJ-PNVren aldizakaria. 1. zenbakia.

TRANSCRIPT

Page 1: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

1.zkia • 2012ko Apirila

EntzuixuLekeitio

“Entzuixu” aldizkaria jaio daLekittoko herrian eta Udaletxean gertatzen ari diren gauzak beti ikuspuntu beretik

ematen direla uste baduzu eta horrekin nekatuta eta nazkatuta bazaude, hona hemen “Entzuixu, Lekeitio!!!” aldizkaria, egiatasuna eta errealitatea oinarri dituen aldizkari berria.

Aldizkari honekin, gure herrian benetan zer gertatzen den azalduko dugu, beti ere datu errealak erabiliaz. Azken finean, gure helburua, informazio zuzena eskaintzea da.

“Entzuixu Lekeitio!!!” aldizkariarekin, gure iritziak, gustoak, emozioak... zuekin konpartitu nahi ditugu.

Herritar gisa interesgarri zaizun informazioa eskuratu nahi baduzu, “Entzuixu, Lekeitio!!!” aldizkaria irakurtzea baiño ez daukazu.Aldizkari hau, lau hiletik behin argitaratuko dogu. Urtean, hiru bidar zuen etxeetara helduko da.

“Entzuixu potxua/txotxo!! Aldizkari barrixa ei daukagu herrixan.

Sasoia ixan da!”

Bestalde, aldizkari honetako ateak eta orriak zabalik dauzkazue: herritarrak ere zeresana daukanez, edozein galdera, iradokizun, kexa, zalantza edo bestelakorik izanez gero, hauek [email protected] helbidera igorri ditzakezu.

“Entzuixu! Eaj-Pnv Lekeitio” gainera, sarera egin dau salto; Bila gaitzazu Facebook-en eta egin zaitez gure lagun!

Entzuixu Lekitto! Twitter-en ere bai, jarraitu gaitzazu!!!

Page 2: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

2 1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu

Parte-hartzea; hitzetatik esanetara alde handia dago

Maderas de Lekeitio

2011ko Udal eta Foru hauteskundeetan Bildu koalizioak bere programa politikoan herritarren parte-hartzearen konpromisoa eraman zuen

bere gida lerro moduan. Hitza eman zuten herritarrekin batera lan egingo zutela Lekeitiorekin zerikusia luketen gai guztietan.

Baina, zer egin da urtebeteko legegintzaldi honetan parte hartzearen inguruan? Ekainaren 2011n koalizioak udal gobernua eskuratu ondoren, eta Santa Katalinako paseoaren galera suposatu duen bost hilabeteko arduragabekeria eta gero, udazkenean batzordeei hasiera eman zitzaien; hasiera batean lekeitiarrek parte hartu eta beraien iritziak eman zezaketen batzorde irekiak.

Herritar bakoitza bere gustuko edo intereseko batzordeetara joan eta horietan parte hartzeko agiri batzuk banandu ziren herritarren artean, ostera errealitatea negargarria da. Batzordeetara joateko izena eman zutenen artean, gehienak Bilduko zinegotzien hurbileko familia-kideak dira edota ezker abertzalearekin harreman zuzena daukaten herritarrak. Bestalde, udal gobernuaren utzikeriaren ondorioz, batzordeetara joateko izena eman zuten herritar talde bat ez da abisatua izan batzar horietara

joateko; hirugarrenen bitartez jakin behar izan dute batzarren berri. Era berean, badago beste jende bat Lekeition erroldatuta egon gabe batzordeetan parte hartzen duena. Horiek lekeitiarrengan eragin zuzena daukaten erabakietan parte hartu beharko lukete? EAJ-PNVtik uste dugu ezetz, lekeitiarrak eta Lekeition bizi direnak soilik izan behar baitira beraiei eragiten dieten gai guztietan erabakia hartu behar duten bakarrak.

Batzorde bakoitzean egindako lehenengo batzarrean esan zen eztabaidatu beharreko gai guztiak dagokion batzordetik pasatuko zirela eta batzar horietan hartutako erabakiak kontuan hartuko liratekeela, baita lotesleak izan ere. Hala eta guztiz ere, orain arte inork ez daki zehaztasunez zer-nolako gehiengoak behar diren erabakiak hartzeko, ezta batzar bakoitza eratzeko behar besteko quoruma zenbatekoa izan behar den ere. Ez dakigu ezta zenbat pertsonek eman duten izena batzordeetan parte hartzeko, nahiz eta EAJ-PNVren ordezkariek Parte-Hartze Batzordean hori argitzeko eskatu.

Hitz baten esateko, agiri, bando eta abarren bitartezko ahalegin guztiak alferrikakoak izan dira Lekeitioko herritarren parte hartzea gehitzeko. Batzordeak joera

politiko bateko zein besteko pertsonekin egiten ari gara. Gainera, martxan jarri nahi duten sistema berri honek herritar guztion aldeko ekarpenak egiteko balio ez izateaz gain, edozein herritar edo presio talderen interes partikularrak defendatzeko balio du, Udalak babestu beharko lukeen interes orokorraren aurka.

Sasoia da lanean hasteko urte beteko agintaldia igaro eta gero. Sasoia da hitzetatik ekintzetara salto egiteko.

Bestalde, zortzi urteetan zehar herritarrei bizkarra emateaz eta nagusikerian oinarritutako politika aurrera eramateaz leporatu zioten EAJ-PNVren udal gobernuari. Hala ere, hori ez zen horrela izan. Izan ere, Jeltzaleen legegintzaldian burutu ziren hainbat eta hainbat proiektuetan herritarren eta udalaren arteko hartu-emanak nagusitu egin ziren; hala nola, San Antolin auzoaren berrurbanizazioa. Kasu honetan Udalak auzotarrek egindako ekarpen guztiak kontutan hartu zituen.

Halaber, aurreko legegintzaldian Hiri Antolaketako Plan Orokorra burutu zen herriko talde politiko eta gizarte eragile ezberdinek egindako ekarpenei esker. Ekarpen honek eztabaidatuak izan ziren 100 bat lekeitiarrek parte hartu zuten sei batzar ezberdinetan; ezker abertzaleak eta herriko auzo-plataforma batek soilik eman zioten ezetza hirigintza plan horri. Orain dela gutxi Bilduk hirigintza plana geldiarazi du; erabakia alde bakarrez hartu zuen, osoko bilkuran ezer esan gabe eta hirigintza batzordetik pasatu gabe. Non geratu da Lekeitiorekin eta lekeitiarrekin zerikusia duten gai guztiak batzordeetara eramatearen konpromisoa? Etete hori arrazoitzeko asmoarekin Bilduk adierazi zuen beraien asmoa plan orokor berri batean herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzea zela. Ikus daitekeenez Bilduri ez zaio axola lekeitiar horiek egindako ekarpen eta iritziek•

EAJ-PNVren ereduak funtzionatzen du.

EAJ-PNVk bere kezka adierazi nahi du Maderas de Lekeitio enpresa itxi egin delako eta nola ez, langileen eta hauen

familien egoeragatik.

Itxierak sortu duen lanpostu galera asko sentitzen dugu. Enpresa honen itxiera saihesteko, Bilduko Lekeitioko udal gobernuak ez du inolako izapidetzarik ezta, lanik gabe geratzen diren langileei gizarte eta babes pertsonala bermatu.

Bestalde, enpresak herrian lur pribilegiatuak dauzka baina desagertzeko arriskuan daude bertan behera uzten badira. Lur hauek besteak beste, ehunka metro koadratuko uralitarekin kutsatu daitezke. Bestalde, Hiri-Antolamendurako Plan

Nagusiaren berrikuspenaren aurrerapenak lur horien 30.000 m2 lurzoru industriala izatea aurreikusten du. Repsol-en gas depositoen alboan daudenak hain zuzen.

Lekeition lurzoru industrial egoki bat izan dezagun, ildo honetatik jarraitzeko lana egin beharra dagoela aldarrikatzen dugu.

EAJ-PNVk Lekeitioko udalari ondokoa eskatzen dio: buruzagitza izan dezala aipatutako lurzoru garrantzitsuak ingurugiroki berreskuratu ahal izateko. Horretarako ekonomi, fiskal eta ingurumen arloko instituzioetan beharrezkoak diren izapidetzak egin ditzala, lurrak modu egokian berreskuratu eta ondoren udaleko ondarean sartzeko•

EUSKAL EZKONTZA2012

Ekainak 23, 24

Page 3: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

3 1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu

Urte bete BildurekinURTE BETE PASA DA AZKENENGO UDAL HAUTESKUNDEETATIK ETA UDAL

GOBERNU HONEN EZGAITASUNA ARGI GELDITU DA.

lekitxarren interesak defendatu ere. Adibide argi bi ditugu: alde batetik Lanbide Ondarroara joan da eta ez Markinara, jakinda lekitxarrentzako askoz ere errazagoa dela Markinara hurbiltzea garraio publikoan eta bestetik lau astetik behin guardiako botika behar izanez gero Eara joan behar gara. Larrialdi batean botikara joan behar denak kotxerik ez badauka zer egin behar du?

Herritarrek udal gaietan parte hartzeari dagokionez, guztira 17 batzorde eta azpibatzorde sortu dira (Ondarroan 12 eta Markina 10). Hasiera batean deialdi zabal baten bidez, herritarrei batzorde hauetan parte hartzeko deia egin zitzaien (beti izan dira irekiak, lehen eta orain). Guztira batzorde ezberdinetan 50 pertsona inguru bakarrik parte hartzen ari dira eta kopuru hau hileak pasa ahala jaisten ari da. Azpimarratu beharra dago, batzorde hauetan gehien bat lekitxarrak ez direnak, BILDUko zinegotzien senideak eta Ezker Abertzaleko jendea dagoela eta beste batzorde batzuetan, zinegotziok bakarrik gaudela. Beste herritar batzuk, esan dezagun “neutroak” direnak, apuntatu dira baina batzordeak martxan daudenik ez zaie jakinarazi. Aipatu baita inmigratzaileen batzordean edo gazteria batzordean ez dela herritarren parte hartzea bultzatu. Garapen batzordean ez dira gonbidatuak izan garapen ekonomikoko eragile ezberdinak baina bestalde beste batzorde batzuetara erakunde ezberdinak gonbidatuak izan dira, edota beste gai garrantzitsu batzuk, hirigintzakoak adibidez, ez dituzte batzordetan planteatzen (HAPOren gelditzea) eta zentzu honetan adibide asko jarri daitezke.

Herritarren parte hartzea eta gardentasuna bultzatu nahian, Bilduk ihasiera batean, hileko lehenengo

Maiatzean urte bete izango da udal hauteskundeak ospatu genituela. Hauteskunde hauetan Lekeitioko herriak

aldaketa politiko baten alde bozkatu zuen. Hasiera batetik, Bilduk, edo hobeto esanda, Ezker Abertzaleak -azken honek markatzen baitu ildo politikoa koalizioan- Lekeitioko udalera haize berrien etorrera zabaldu zuen lau haizetara. Honekin batera Lekeitioko udal kudeaketan aldaketak egongo zirela hitz eman zuen. Besteak beste, gardentasuna, herritarren parte-hartzea bultzatu, alkate eta zinegotzien soldaten murrizketa, udaletxeko ateak ireki, Osoko Udal Batzak hilero ospatu, eta abar.....

Urte bete pasa ondoren balorazioak egiteko garaia heldu da eta egia esan, gauzak ez dira Bilduk eta udal gobernuak saldu zituzten bezalakoak.

Liberazioak: lau pertsona liberatu dituzte, alkatea eta beste hiru zinegotzi soldatarekin. Guztira Lekeitioko diru publikoarekin 100.000 euro inguru ordaintzen dizkiegu urtero. Udal gobernuaren esanetan %28 murriztu dituzte soldatak eta horrela adierazi dute hedabide ezberdinetan. Baina, kontuak egiterakoan hau ez da horrela, murrizketa %20 ingurukoa besterik ez da izan.

Lau pertsona hauen dedikazioa ezberdina da, beraz soldatak ere bai. Alkate andreak %100aren lanaldia dauka, lehenengo alkate ordeak %33a, bigarren alkate ordeak %50a eta Gizarte Ongizate saileko zinegotziak beste %50a, hau horrela, alkatearen urteko kostua 44.000 eurokoa da, lehenengo alkate ordearena 16.500 euro/urtean, bigarren alkate ordearena 20.500 eurokoa eta Gizarte Ongizate saileko zinegotziak beste 20.500 euro jasotzen du.

Esan beharra dago, soldatak jeistea oso populista dela, herriari begira oso ondo gelditzen da baina soldaten jeitsierarekin Bilduko liberatuen lan egiteko gaitasuna ez litzateke zertan jeitsi behar eta halan dela ikusi da eta ikusten gaude.

Honekin lotuta, EAJ-ko udal taldeak alderdi politikoak udaletik jasotzen dugun zenbatekoari ere, soldatei aplikatu zitzaion murrizketa berdina aplikatzea eskatu eta hala onartzea lortu dugu.

EAJ-ko udal taldeak uste dugu egungo egoera ekonomikoa ikusirik ez dela beharrezkoa horrenbeste jende liberatuta izatea, eta are gutxiago lortuta izan ditugun proeiktuak eta dirulaguntzak kudeatzeko gobernu taldearen “inkapazitatea” ikusita. Izan ere, martxan zeuden proiektu eta iniziatiba gehienak galdu edo gelditu egin dituzte, baita urte honetan beste erakunde batzuetatik egin dituzten proposamenen aurrean ez dituztelako

ostegunetan plenoak ospatzea zabaldu eta proposatu zuen. Hau ere airean geratu da. Orain, bi hiletik behin ospatzea proposatu dute, azkenengo legealdian guk proposatutakoarekin bat eginez, baina orduan, “antidemokratak” ginela salatu zuen Ezker Abertzaleak. Esan beharra dago plenoetara jende gutxi joaten dela eta gehienak Bilduko zinegotzien senideak direla baita.

Osoko Bilkuretan eztabaidatzeko izaten ditugun gai zerrendak lekitxarren interesetatik urruti daude, ez baitira lekitxarrentzako eragin zuzena duten gaiak (Kutxabank, Durangoko hiltegia, Mendexako norma subsidiarioak, Garoña, eta abar).

Udaleko ateak zabalduko zituztela ere iragarri zuten hurbiltasunaren lemapean, ate hauek ixteko aurreko udal gobernuaren zergaitia azaldu gabe (mehatsuak, pintadak, e.a…) baina aurtengo neguan, Bildukoek esaten duten moduan, herriaren etxeko ateak itxita egon dira, udal gobernuak bere arrazoiak dituela dio baina aurreko udal gobernuak kritika gogorrak jaso zituen erabaki hori hartzeko arrazoi sendo eta logikoak eduki zituen arren.

Urte bete pasa da azkenengo udal hauteskundeetatik hona eta Udal gobernu honen ezgaitasuna argi gelditu da. EAJko udal taldeak lanean jarraituko du gure herriko arazoei aurre egiteko eta konponbide egokienak bilatzeko. Gure ilusioa, dedikazioa eta lan egiteko gaitasun osoarekin, herriarekin konpromiso hori hartu baitugu. Gainera gure baliabide eta ahalegin guztiak gure herriaren zerbitzura jartzen ditugu, Lekeition bizi, lan eta gozatu nahi dugulako•

Hace unos días nos hemos enterado de que si necesitamos una farmacia

de guardia, las/los Lekitxarras, tendremos que ir hasta Ea.

Esta iniciativa, tomada por las farmacias de Lekeitio con el visto bueno del Gobierno Vasco, ha generado una gran preocupación entre las/los Lekitxarras. Por ello, el grupo municipal de EAJ-PNV de Lekeitio quiere transmitir su rechazo a esa medida.

Evidentemente, con ello, los farmacéuticos persiguen reducir los gastos, ya que el anterior sistema conllevaba, según los farmacéuticos, elevados e innecesarios gastos.

El grupo municipal de EAJ-PNV, rechaza los argumentos de los farmacéuticos porque considera que las farmacias son un servicio público y no pueden comportarse como una empresa privada.

La aplicación de esta media supone un paso atrás, ya que exige un desplazamiento de 10 kilómetros en caso de urgencia, que no todo el mundo puede hacer. Lo que no podemos permitir es un empeoramiento en unos servicios cuando, además, se prestan en una condición privilegiada, ya que las farmacias no tienen que enfrentarse a la libre competencia.

Una vez más, el equipo de Gobierno de Bildu en el Ayuntamiento de Lekeitio, se ha quedado con los brazos cruzados, sin defender los intereses de las/los lekitxarras.

Desde el grupo municipal de EAJ-PNV, exigimos al Equipo de Gobierno municipal, que tome las medidas necesarias para garantizar que, en caso de urgencia, todas y todos los Lekitxarras podamos adquirir nuestras medicinas, bien ofreciendo el transporte gratuito a quien lo necesite o bien otras soluciones que se pudieran adoptar en el mismo municipio•

A Ea a la farmacia de guardiaEXIGIMOS AL EQUIPO DE GOBIERNO MUNICIPAL DE BILDU QUE SOLUCIONE ESTA SITUACIÓN

Page 4: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

4 1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu

¿Qué va a hacer el ayuntamiento de Lekeitio para crear Empleo? “El ayuntamiento no es un empresario y por tanto, su

labor no es crear empleo” Sí, ésta ha sido la respuesta de un concejal del actual equipo de Gobierno municipal ante la pregunta realizada por un ciudadano en la comisión de desarrollo económico.

Ante esta afirmación, desde EAJ- PNV, nos preguntamos, entonces, cual es la finalidad de la comisión de desarrollo económico: ¿No debería tener unos objetivos a nivel local que contribuyan a la dinamización y a la promoción socioeconómica de nuestro municipio?EAJ-PNV, entiende que el desarrollo económico es la capacidad para crear riqueza y promover el bienestar social y económico, por lo tanto, si desde las instituciones públicas se fomenta la innovación y la inversión con los recursos disponibles, indirectamente ayudaremos a la generación de empleo.

En el actual contexto económico, todos/as conocemos el caso de amigos/

as, familiares... en nuestro municipio, que se han quedado sin trabajo y por tanto, el Ayuntamiento de Lekeitio, no puede ni debe quedarse con los brazos cruzados; es el momento de ser intrépido y ambicioso para defender los intereses de las personas, tal y como en tantas ocasiones lo ha hecho EAJ-PNV (Jakin eta egin).

No se puede decir, que el ayuntamiento no es un empresario y quedarse en el inmovilismo y resignarse a verlas venir; Hay que entender el desarrollo local como un proceso de cambio social y de crecimiento económico en el que no sólo hay que analizar la problemática de nuestro municipio, sino también valorar los recursos existentes, conocer los agentes sociales... y todo ello para alcanzar, según las características propias de nuestro municipio, aquella modalidad de desarrollo local que creamos más adecuada.

En definitiva, desde EAJ- PNV solicitamos al equipo de Gobierno Municipal que trabaje para y por el municipio y las personas que forman parte de él y que establezca directrices y políticas para

Desde hace unos cuantos años, los concejales y concejalas de Lekeitio no hemos podido disfrutar de las fiestas y del

Día de Gansos como cualquier persona normal. Era imposible andar por la calle sin que nadie se metiera con nosotros, nos amenazaran, insultaran e incluso nos agredieran o nos tiraran latas de cerveza llenas de agua desde los botes, mientras estábamos en la caseta del jurado en el Muelle de los Curas. O apareciera alguna embarcación con lemas pidiendo

que se colgara al alcalde de la cuerda, que la comisión organizadora leía por la megafonía general, en aras de la “libertad de expresión”.

Éramos “lapurrak”, “putreak”, “faxistak”. A nosotros y a nuestras familias (hijos y abuelos incluidos), se nos quitó el derecho a vivir con normalidad, porque nos presentamos a unas elecciones, decidimos que no podíamos dejar nuestro pueblo sin gobierno o con un gobierno del PP (como en Lizartza) y,

durante 8 años, pusimos todos nuestros empeños y esfuerzos en mejorar la calidad de vida de los lekitxarras.

Este año, la alcaldesa de Bildu nos invitó por escrito a todos los concejales y concejalas de la corporación municipal a volver a ir en grupo desde el Ayuntamiento hasta la caseta del Muelle de los Curas, para presenciar la fiesta desde allí, rescatando una costumbre de toda la vida, que nosotros tuvimos que dejar por imposible.

Ahora ya sí se puede. ¿Cuál es la diferencia ?¿Los concejales y concejalas del 2011 son mejores y más dignos de respeto que los de 2003 y 2007?

En el 2003 y 2007 estaba vigente la Constitución española y las elecciones municipales fueron convocadas por Real Decreto del Gobierno de España. En el 2011, también. En el 2003 y 2007, PP-PSOE hacían todo lo posible por limitar o eliminar el derecho de los vascos a ser vascos. En el 2011, también, pero elevándolo a la consideración de “arte”, con los pactos de gobierno en la Comunidad Autónoma y en Nafarroa.En el 2003 y 2007 estaba vigente la nefasta Ley de Partidos. En el 2011, también, pero mucho más endurecida y radical que la original.

Algunos decidieron que los electos en 2003 y 2007 no teníamos derecho a vivir

y trabajar con normalidad en nuestros pueblos.

En cambio, esos mismos, en el 2011, tiraron cohetes y abrieron botellas de cava cuando el Tribunal Constitucional español sentenció que Bildu cumplía y aceptaba todos los requisitos de la sacrosanta Constitución Española y la Ley de Partidos. Las mismas que en 2003 y 2007.

¡¡ Ya no nos acordamos de nada !!Lo pasado ya pasó, solo nos importa a los que lo sufrimos y ahora somos todos buenos e iguales.

Ahora el embudo es ancho y suficiente para dar paso a cualquier cosa.

El otro día me contaban que hace unas semanas un “veraneante de toda la vida”, prohombre y excargo público de la izquierda abertzale de Bilbao, alardeaba en un bar muy conocido de la capital de que lo primero que ha hecho Bildu al acceder al gobierno en Lekeitio ha sido abrir la puerta principal del Ayuntamiento.

Lo que no explico fue la razón por la que se decidió que esa puerta permaneciera cerrada: porque en varias ocasiones, las paredes del pasillo del Salón de Plenos, dentro del edificio, aparecieron cosidas a pintadas amenazantes, hechas por los mismos “desconocidos” de siempre.Ahora esto no pasa.¿Por qué será?•

promocionar el desarrollo del tejido empresarial de nuestro pueblo, fomentar la creación de empleo, gestionar y tramitar los fondos procedentes de

otras instituciones que vayan destinados no sólo al desarrollo económico sino también al desarrollo de las nuevas tecnologías, entre otras•

EL AYUNTAMIENTO DE LEKEITIO “NO ES UN EMPRESARIO”

Día de gansos

Page 5: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

5 1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu

Gauza bitxi bat gertatu da Lekitxon. Aurreko legealdian euskalgintza munduko eskualdeko elkarte birek euren proiektuak era duinean aurrera eramateko udalari diru kopuru zehatz

eta jaitsiezin bat eskatzen zien. Orain, elkarte horiek euren jokaera aldatu dute eta aurrekontuetatik eman ahal zaienarekin konformatzen dira. Eta are gehiago, euskarako egin den aurrekontu proposamenak murrizketak izanez gero, beraiek izango dira murrizketa horien biktimak eta ez dute ezer esaten, txiton.

Egoera harrigarri hau ulertu ahal izateko zifretara joko dugu:

2004an Lekeitioko udalak euskara elkarte batekin hitzarmena sinatu zuen. Bertan udalak bi konpromiso hartu zituen: alde batetik elkarteari udal lokal bat uztea eta honen mantentze gastuak ordaintzea eta bestetik urtero KPI igotzea beraien jarduera profesionalarengatik ordaindutako kopuruari. Adibidez, 2009. ikasturtean 9.180,00 euro ordaindu zitzaizkion. Elkarte berak urtero egitasmo bat ere egiten zuen eta adibidez 2008an egitasmo horregatik udalak 10.435,36 euro ordaindu zizkion. 2009an egitasmo bera aurkeztu zuten antzeko diru kopurua eskatuaz baina udal aurrekontuak murrizketak izan zituen eta komentatu zitzaien aurrekontuak ikusita egitasmo horren gastuari aurre egitea ezinezkoa izango zela eta are gehiago, 2004ko konpromiso ekonomikoa gainhartzea ere ezinezkoa izango zela. 2012rako elkarte berak Bilduri:

Ez dio eskatu 2004ko hitzarmenaren alde •ekonomikoa betetzea eta ahal zuen bakoitzean aurreko udal gobernuak hitzarmenaren alde hau eten zuela salatzen zuen.Ia urtero egiten izan duten egitasmoagatik, 2008an •10.435,36 euro eskatzen zuten eta 2012an 3.000,00 euro!

2008.urtean Lekeitioko udalak eta euskalgintza munduko gure eskualdeko bigarren elkarte batek bi urterako hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmen horretan, udalak lau hilerik behin elkarte horri 7.700,00 euro ordaintzeko konpromisoa hartu zuen eta hala egin zen. Kopuru hori, noski, elkarteak proposatutako aurrekontuaren arabera ezarritakoa izan zen. 2009.urtean beste hitzarmen bat sinatu zen eta 2010ean elkarteak eskatuta hitzarmenaren xedea eraldatu egin zen. 2010ean 18.000,00 euro balio zuen hitzarmen baten bidez egiteko beste proiektu berri bat egitea proposatu zuten baina momentu horretan zegoen egoera ekonomikoa ikusita, proiektuaren aurrekontua euskara sailaren aurrekontuetara egokitzeko eskaera egin zitzaien udaletik. Kasurik ere ez, proiektua duina izateko urte beterako 18.000,00 euro behar zirela erantzun zuten. EAJ-k euren proiektuagatik apustua egin nahi zuen eta Kultura sailaren laguntzarekin azkenean elkarte honek eskatutako diru kopurua ordaindu ahal izan zen eta are gehiago, hitzarmenak ezarritako epeak ez zituzten bete eta luzapen bat eskatu zuten eta hala egin zen. 2012rako elkarte berak Bilduri:

Ez dio eskatu inongo hitzarmenik egiteko.•2012. urterako• aurkeztu duen proiektua egiteko 3.000,00 euro bakarrik eskatu du. Elkarteko arduraduna kexatu egiten zen hitzarmenak •urtebete edo gehienez bi urtekoak zirelako eta sistema horrek ez ziela segurtasunik ematen ezin baitzuten etorkizunerako plangintzarik egin eta ezta

markatutako xedea osotasunean bete. Bildurekin ez dute hitzarmen bat ere egingo eta eman zaien diru kopurua urte beterako da.

Orain zer gertatu da? Ze arrazoi dago horrelako diru kopuru jaitsiera ulertezinak egoteko? Urteanitzeko hitzarmenak egitea ez eskatzeko? Aurreko udal gobernuari egin zitzaizkion eskaerak orain Bilduri ez planteatzeko? Ordu gutxiago aurreikusten direlako, pertsonala urriagoa delako? Aurreko legealdian ere krisi ekonomikoan murgilduta geunden eta elkarte hauek ez zuten ezer egin euren eskaerak moldatzeko, gutxienezko ordu kopurua eta profesionalak egon behar zirela esanez. Hau da, egitasmo eta proiektuen aurrekontuak guztiz egokituta zeudela eta ezin zela euro bat ere jeitsi, ez baitzen duina izango.

Eta orain zer? Ze desberdintasun dago orain horrelako jeitsiera harrigarriak egiteko eta ez hori

bakarrik: Euskara batzordean aurrekontu proposamen bat egin da baina baliteke murrizketak egin behar izatea aurrekontuak behin

betiko onartzen direnean.

Euskara saileko aurrekontu proposamenari azkenean murrizketak egin behar bazaizkio euskara batzordean bertan batzordeburuak aurrekontua moldatu ahal izateko aukerak aurkeztu zituen eta ezetz igarri? Bi elkarte hauei printzipioz 2012.urterako emango zaien diru kopurua murrizteko arriskuan dago eta elkarte kaltetu hauek ez dute ezer esan, ahorik ere ez dute zabaldu, ixilik gelditu eta kitto. Orain ez duzue zuen duintasuna defendatzen? Zer aldatu da ba Bilduk esaten duen guztia onartzeko eta esaten duen guztiarekin konformatzeko?

Lekeitioko EAJ-k gai honen inguruan bere haserrea erakutsi nahi du, gure aldetik ahal izan dugunera arte behintzat erraztasunak eta euren proposamenak errespetatu baititugu eta udal aurrekontuen jaitsierak eurak eskatutako diru kopurua eman ezin izan denean, ahalegin guztiak egin dira elkarte hauen egitasmoak hala nola aurrera ateratzeko baina euren aldetik ez da borondaterik egon. Ulertzen dugu elkarteek eskatzen dutena eman ezin zaienean hauengan sortu ahal den jarrera baina orain ez dute azaltzen jarrera hori?

Guzti honetatik herritarrek ze ondorio atera behar dute?•

Ez zara enteratu? Euskara elkarteak Lekeition bigarren errebajetan daude!!

2003ko udal hauteskundeen ondoren Udal Arkitektoaren lana azkartzeko Udal-Bulego Teknikoari eraginkortasuna eta dinamismo berri bat ematearen aukera

ikusi zen. Hori dela eta, lehiaketa publiko baten bitartez Josu Etxebarrieta Espejo lekeitiarra, herriko ingurune urbanistikoan aditua, aukeratu zen udal arkitekto moduan. Gainera, bere kontratuan, aurreko arkitektoarena baino merkeagoa, hirigintza arloko abokatu baten zerbitzuak barneratzen ziren; Markel Bollar Arrate.

Azkenean Udal-Bulego Teknikoa autonomoa izatea lortu zen ikerketak lantzeko, proposamenak aztertzeko, sustapen publikoko etxebizitzei aplikatzeko moduko legeria sortzeko, gaur egun eginda dauden etorkizuneko instalazioen aurreproiektuak egiteko; hala nola, Sosoagako Dolarea, Larrotegiko igogailua, hilerrirako sarbidea, Aldamiz Etxebarria eta San Antolin auzoen urbanizazioa, Atletismo pistetako aldagelak, saihesbideko aparkaleku disuasorioak, autokarabanentzat Arropainen egindako aparkalekuak, Gaztegunea (lehengo Correos), Garabilleneko aparkalekuak, eta abar.

Laburbilduz, 8 urtez profesionaltasun osoz buru belarri aritu dira Lekeitioren alde lanean, herrikideenganako izandako arreta aintzat hartu nahi dugularik, edozein ordu eta egunetan hor egon baitira beraien beharrizana egon denean.

Badirudi udal gobernu berri honentzat ez dela nahikoa izan hauek egindako lana, izan ere bukatutzat eman dituzte beraien zerbitzuak.

Lan talde honen alde apustua egin genuenok eta hauen arreta jaso zuten herritarrek erakutsitako poztasunak, ez daukagu eskertzeko modurik hauek erakutsitako Lekeitiorekiko ardura, profesionaltasuna eta egite ona.

Josu, Markel, eskerrik asko Lekeitioko herrian egindako lanagatik!•

Lekeitioko udaletxeko hirigintza arloko arkitekto eta aholkulari taldearen inguruko gogoeta (2004-2012)

ABERRI EGUNA 2012

Urtero bezela, Lekeitioko Uri Buru batzarrak, Aberri eguna dela eta, ospakizun ezberdinak antolatu ditu:

IKURRIÑA IGOTEA TA AURRESKUA, HITZALDIA, BERTSOLARIAK

Apirilaren 8an, 12:00tanBatzokian

Badakizue, animatu eta etorri ospatzera!

Page 6: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

6 1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu

Azken urteotan sufritzen ari garen krisi ekonomiko eta laboralak langabezia gogorki igo du, prekarietate ekonomiko handia jasaten ari diren hainbat pertsonak eta familiek

beraien erosteko ahalmena murrizturik ikusi dutelarik egunetik egunera.

Duela bi hamarkadetatik honantz Eusko Jaurlaritzak gaur egun Oinarrizko Errenta bezala ezagutzen den diru laguntzak eskaintzen ditu oinarrizko beharrizanak asetzeko behar besteko diru sarrerarik ez duten pertsonentzat, baita gizarteratze edota merkaturatze

bidean daudenentzat ere; beti ere baldintza batzuk errespetatuz (GGS zeritzon lehen). Baina, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak laguntza bezala ordaintzen den gutxieneko kuota hori %7 jaitsi du.

Hori dela eta, Kontsumoko Prezioen Indizearen igoeraren aurrean, Lekeitioko EAJ-PNVk uste du Udalak, Gizarte Ekintzen sailetik, %7ko jaitsiera hori berak ordaindu beharko lukeela, kontuan harturik gure herrian ekonomikoki gehien kalteturik dagoen jendearen beharrizan egoera larriak•

La nueva etapa de la cocina y bar en el batzoki está representada por un equipo joven de personas con muchas ganas, de hacer bien las cosas realizando una cocina

tradicional de la amama con algún toque moderno, realizando menús del día, menús personalizados, menús de comuniones, bautizos, de empresas etc. Abrimos todos los días del año y tenemos proyectos

cómo hacer clases de cocina y de cata de vinos con cenas maridaje.

También disponemos de una gran terraza para estupendas comidas y cenas y para todo esto contamos con la ilusión de Oscar Santacoloma, Hugo, Lore y Katy que les atenderán en el batzoki o el teléfono 946 84 26 83•

Azken aldi honetan “Islako Molliari” buruz asko idatzi da. Behin eta berriro, “malekoi” honen konponketaren ardura batetik bestera dabil administrazio ezberdinen artean, behin betiko

erantzun bat eman gabe. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzaren esanetan malekoi honen konponketa Ministeritzak egin beharko luke, bere konpetentzia baita, baina Ministeritzaren ustez, eraikuntza honek portuko jardueran edo aktibitatean eragin zuzena duenez, uste du, Eusko Jaurlaritzaren kontura egin beharko litzatekela konponketa lanak.

Isuntzako hondartzatik uharteraino doan dikea hainbat puntutan apurtuta dago. Egoera honek, hondar ekarrera masiboa eragiten du, hondar metaketa edo konzentrazio handiak portuko sarreraren inguruan sortuz. Ondorioz, arrantza-ontzi handiak (orain txikiak ere bai) edozein momentuan hondartzeratzeko arriskua daukate. Behin baino sarriago gertatu da.

Badirudi aurten, Eusko Jaurlaritzak portu sarrera ingurua dagratuko duela, porturako sarbide kanalak eta portuak dragatze on baten beharrizana daukate, baina itsasontzien segurtasuna bermatzeko dragatze hau ona izan arren, ez da konponbidea, malekoia konpondu gabe, epe motzera, egoera berdinean aurkituko gara. Hori bai, dragatzeak denbora baterako lasaitasuna ekarriko digu.

Egoera honetan, Lekeitioko arrantza-ontziak behartuta daude marearen arabera portuan sartzeko edo itsasora irteteko orduak kalkulatzera. Marearen arabera ibili behar dira, itsasbeheran eta karga pixka batekin (gasolioa, arrantza, izotza, eta abar) arrantzaleen segurtasuna eta itsasontzien egonkortasuna arriskuan jarriz.

Ondorioz, bestak beste, arrantza Lekeitioko Kofradian saldu ahal izango badute ala ez edota arrantzaleak bere etxeetan deskantsatu ahal izango badute edo ez. Lekitxarrentzako porturatzea arazoa bihurtu bada, zer esanik ez kapotarrentzako eta gehiago Kofradiarentzako, itsasontziek ez baitute beraien arrantza hemen saltzen, Kofradiaren diru sarrerak murrizten dira, eta ondorioz, Lekeitioko herriarenak.

Denok ezagutzen dugu arrantza-sektorearen gaur egungo egoera, eta arazo honek ez du laguntzen. Horrela jarraituz gero, itsasontziek portuan lotuta bukatuko dute, beraien jarduera profesionala garatu ezinik .

Guzti honen aurrean, berriro ere, Lekeitioko Udal-gobernua, geldi dago herriko arazoei erantzunik eman gabe. Erakunde ezberdinetako utzikeriagatik iristen ari garen egoera prekarioaren aurrean, EAJ-PNV-k, Bilduko Udal gobernuari gai honen inguruan LIDERGOA hartzeko eskatzen diogu, eta ez dezala lidergo hori utzi gure arrantza sektorearen aldeko behin betiko konponbidea lortu arte•

Madrilen, EAJ-PNVko diputatu taldeak 2011. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 1,4 milioi euro lortu zituen. Diru kopuru hau Santa Katalina etorbidean pasealekua egiteko zen,

herritik Itsasargira arte (Farolera arte).

Itsaso aldetik espaloia egin nahi zen, bidea eta labarraren arteko gune batzuk berreskuratu eta konpontzeko asmoz. Orain, gune horiek ezin dira erabili zazis beteta daudelako.

2011ko aurrekontuetan aipatutako diru kopurua aurreikusita zegoen eta bete beharreko baldintza bakarra obrak ekitaldi horretan hastea zen.

2010eko abenduan, hau da, aurrekontuak argitaratu eta berehala, arkitektoei obraren proiektua egiteko adierazi zitzaien, 2011ko uda heldu baino arinago lanean hasteko.

Baina ezinezkoa izan zen zeren Lekeitioko udalaren gobernua duen Bilduk ez zuen inolako kudeaketarik egin irailaren erdiak arte. Egin behar zen bakarra Madrilera joan eta dirua ekartzea zen baina Bildu Euskal Autonomi Erkidegoan Gobernuaren Kostako Delegazioarekin eztabaidan aritu da.

Atzerapenak zeudela ikusita, EAJ-PNVko parlamentariek berriz ere Zapateroren Gobernukoa zen presidente orde eta ekonomi ministraria zenaren konpromezua lortu zuten Santa Katalinako pasealekua egiteko zuzendua zegoen diru kopurua mantzentzeko.

Ahalegin honek ere ez zuen ezertarako balio izan. Egun

alkate eta alkate orde direnak ez zirelako Madrilera joan epean. 2011ko azaroaren 11n agertu ziren Madriletik. Beranduegi zen jada: ezinezkoa zen obrak abenduaren 31 baino arinago hastea (lizitazio prozedura egiteak egun batzuk baino askoz gehiago behar izaten du) eta hau zen dirua emateko baldintza bakarra. Bestalde, azaroaren 20an hauteskundeak ziren eta Zapateroren gobernua data horietan maletak egiten zebilen.Azalpena ulerterraza da: Bilduk ez du jakin nahi izan edo Madrilera ez du joan nahi izan Lekeitiorentzako garrantzitsua den dirua jasotzera.

Lekeitio eta lekeitiarren interesak ez dituzte jakin defendatzen edo ez dituzte defendatu nahi izan.

Laburbilduz, pasealeku gabe geratu gara eta argi dago Santa Katalinako pasealekua ez egitearen errudunak nortzuk diren•

Lekeitiok 1,4 milioi euro galdu ditu Santa Katalinan pasealekua egin ahal izateko

Islako Molliagaz bueltaka

Udal aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzak oinarrizko errentan burututako %7ko jaitsiera konpentsatuko duen partida ekonomiko bat sortzea eskatzen du EAJ-PNV-K

Nueva etapa delBar-Restaurante Batzoki

Page 7: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

7 1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu

Uno de los elementos de mayor singularidad dentro del Patrimonio Marítimo de Lekeitio, lo constituye el

Astillero Mendieta, cuyas características históricoetnográficas, estructurales, etc., lo convierten en un ejemplar único y en el mejor ejemplo de astillero tradicional de nuestra costa que debemos de recuperar y ponerlo en valor.

En 2006, el Ayuntamiento de Lekeitio, gobernado por EAJ-PNV, comienza con el proyecto “Lekeitio, centro del Patrimonio marítimo” con el objetivo de recuperar, conservar y divulgar nuestro patrimonio marítimo-pesquero y nuestra identidad como municipio y País vinculado a la actividad marítima –pesquera y “especializarse” en el producto turístico-cultural, mediante la revalorización de los recursos patrimoniales vinculados a la mar. Para ello, y de cara a valorar los recursos patrimoniales de la localidad un informe elaborado por las personas encargadas de la gestión del Untzi Museoa de Donostia, hace notar la importancia del Astillero Mendieta como pieza de

Teniendo en cuenta la valoración, compartida por personas expertas en historia y antropólogía, creemos que el astillero de Mendieta es merecedor de consideración especial y tratamiento específico, por lo que instamos al Gobierno local a realizar las gestiones oportunas para su adquisición, recuperación y puesta en valor de un elemento patrimonial de nuestra identidad como pueblo.

Consideramos que la recuperación de las instalaciones del astillero J. R. Mendieta debería ser acometida a la mayor brevedad posible, dado el mal estado de conservación del mismo.

extraordinario valor en el ámbito de la cornisa cantábrica.

En enero de 2008 se presentó al Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, un informe técnico y valorativo sobre el astillero. En las páginas de presentación de este documento, la codirección del Untzi Museoa (Soco Romano y José María Unsain) expresaba así la importancia de dicha instalación fabril:

“El astillero Mendieta de Lekeitio constituye un elemento de gran valor histórico y patrimonial. Representa sin lugar a dudas un hito del patrimonio marítimo no sólo de ámbito local sino en el conjunto del litoral vasco y del Cantábrico. Tras la paulatina desaparición de nuestras costas de los astilleros de ribera dedicados a la construcción de embarcaciones de madera, éste de Lekeitio constituye un ejemplar excepcional, magnífico exponente de lo que fue la gran tradición vasca de construcción naval.

Construcción representativa de

la arquitectura destinada a la fabricación de barcos de pesca cuenta con un valor etnográfico y antropológico de primer orden. Más allá del ámbito etnológico, dada la total desaparición de los antiguos centros de construcción de grandes navíos y galeones destinados a las pesquerías de Terranova y labrador o a la Carrera de la Indias, el astillero Mendieta viene a ser, en perspectiva histórica, el testimonio más elocuente de cuantos existen en el Cantábrico de lo que fuera una actividad que dio enorme prestigio al litoral vasco en la Edad moderna.

Debido a su singularidad, notables dimensiones, estado de conservación y calidad del emplazamiento, consideramos que el astillero de Mendieta – y su entorno – constituye un elemento de patrimonio marítimo vasco merecedor de la máxima protección por parte de la Dirección de Patrimonio del Gobierno Vasco”.

En el mencionado informe se incluía un texto de Dionísio Pereira, historiador y especialista en cultura marítima, que

incidía también en el elevado valor del inmueble: “Es difícil encontrar en el Estado español un establecimiento tradicional de construcción naval en madera de estas dimensiones y con una tipología propia tan bien conservada”.

Finalmente, a solicitud de la Asociación Vasca de Patrimonio Industrial, El Gobierno vasco incoaba el 20 de abril de 2009 “el expediente de inclusión en el Inventario general del patrimonio Cultural vasco, con la categoría de Monumento, del astillero de Mendieta (…)”

Necesidad de restauración

Es necesario insistir en que no vale la pena restaurar un inmueble si no se le da a continuación un uso que sea de interés para la comunidad. La carpintería de ribera puede ser un activo patrimonial que sirva como catalizador de un proyecto que atienda a las vertientes económica, cultural y formativa, y que genere riqueza y puestos de trabajo mediante la valoración de los aspectos identitarios, caso de la construcción naval en madera en Lekeitio•

El Ayuntamiento de Lekeitio ha ganado el juicio que le interpuso G.U. cuando no superó el periodo de prueba para entrar

como informático en la plantilla.La Jueza ha decidido que el proceso de selección fue correcto y se hizo bien y no le ha dado la razón a G.U.¿Y ahora qué?¿La jueza tampoco ha sido justa? ¿Tampoco tiene los estudios suficientes para juzgar a G.U.?¿Qué tienen que decir el propio G.U. y sus amigos/as, que tanto le defendieron, diciendo que se habían hecho mal las cosas?También se dijeron barbaridades del alcalde y de las otras dos personas que formaban parte del tribunal. Se llegaron a cuestionar sus estudios y sus carreras profesionales. Incluso se puso en duda si eran adecuados

para educar a sus propios/as hijos/as. Y eso lo dijo un maestro que se encarga de educar a los hijos de los demás.¿Y qué pasa con todas las mentiras que se dijeron?Se dijo que G.U. se quedaba en la calle y eso era mentira y lo sabían todos/as, pero siguieron mintiendo.De hecho, volvió a su puesto de funcionario en una localidad de Bizkaia a los pocos días de terminar en Lekeitio.Porque G.U. es funcionario y los funcionarios no se quedan en la calle. Siempre mantienen su puesto. En una administración o en otra.¿Y ahora que van a explicar a la gente a la que mintieron?¿Y qué hay que decir de la utilización política del tema?¿Por qué el Ayuntamiento de Bildu ha seguido adelante con el juicio y no le dio la razón a G.U. directamente?

¿Igual porque se dieron cuenta de que el Ayuntamiento siempre había tenido la razón?En este caso se ha hecho mucho daño a las personas que cumplieron con su trabajo y su deber de forma correcta, como lo ha dicho la Jueza.

¿Ahora quién va a reparar el daño

causado a las personas que conformaron el Tribunal de

evaluación? ¿Alguien les pedirá perdón?

El daño lo hicieron personas que se tienen a ellas mismas por inteligentes, ilustradas y defensoras de las causas justas.G.U. acudió a los tribunales porque estaba seguro de que las cosas se habían

hecho mal y en su contra. Una Juez ha confirmado que las cosas se hicieron bien y que todo el proceso se realizo correctamente, ajustándose a derecho. G.U ha tenido la oportunidad de recurrir la decisión de la Jueza pero no lo ha hecho ¿Por qué? Si tan seguro está de que tiene la razón, debería agotar todas las posibilidades.

Los procesos de selección no se aprueban a base de recoger firmas engañando a la gente. Se consiguen siendo el candidato que mejor se adapta al puesto que se saca.

En el caso del informático, por mucho que sus amigos/as se empeñaran, G.U. no era el más adecuado para el puesto por su falta de iniciativa, arranque y capacidad de resolución y la jueza así lo ha reconocido•

Astillero Mendieta de Lekeitio, singular exponente de la carpintería de ribera del Cantábrico

Las cosas se hicieron bien en elcaso del informático del Ayuntamiento

Page 8: Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila

8 1.zkia • 2012ko Apirila Entzuixu

2007ko urtarriletik 2012ko abenduaren 31ra arte, Lekeitioko Udalak Berdintasun teknikaria izan du, gure

herrian Emakume eta Gizonen arteko berdintasunerako pausuak nola eman aholkatzeko. Teknikari hori Murgibe Berdintasun kontsultoretzaren langilea zen eta gainera gure eskualdekoa.

Urtez urte kontsultoretza honen profesionaltasun eta lan bikaina egiaztatu ahal izan denez Murgibe izan da 2007tik, hau da, Lekeitioko udalak lehenbiziz berdintasun teknikaria izan duenetik orain arte lanean egon den aholkularia.

Udalak Murgiberekin sinatutako azken kontratua 2012ko abenduaren 31an bukatzen zen baina aukera ematen zen urtebeteko luzapena egiteko.

Emakumea eta Berdintasun batzordearen lehenengo batzarra 2011ko azaroaren 2an egin zen. Azpimarratu beharra dago, Batzorde horretako kide direla besteak beste Bilduko zinegotzi biren gurasoak eta bat zehazki batzordeburuaren ama.

EAJko ordezkariak Bilduk berdintasun teknikariaren etorkizunari buruz ezer ez zuenez esaten eta ikusirik honen kontratua bukatzeko egun batzuk falta zirela, 2011ko abenduaren 2ko batzordean, berdintasun teknikariaren kontratazioa zertan geratuko zen galdetu zuen. Batzordeburuak azaldu zuen aukera ezberdinak begiratzen dabiltzala, besteak beste mankomunitateko herrien artean teknikari bakarra kontratatzea.

Honen inguruan galdera bi egin daitezke:

1.- Jakinda kontratua noiz bukatzen zen eta kontuan izanda Bildu ekainean sartu zela udaletxean, ez ahal da astirik

José Luis Acarregui Pilotariari

Lekeitioko Euzko Alderdi Jeltzaleko udal taldeak, José Luis Acarregui Zapirain,

lekeitiar pilotari ospetsuari, 2012ko San Pedro egunean Lekeitioko udalak, herritar guztien izenean eta ohizko den bezala, pilotari famatu honi, senideak bitartez, Lekeitioko armarriaren zilarrezko ikurra ezartzea eskatu dio udal gobernuari. Baita ere, 2012ko San Pedro jaietan, José Luis Acarregui Zapirain-en oroimenez eskupilota jaialdi bat antolatzea herrian•

Iazko udaldia, aspaldiko udarik eta txarrena izan da

Iazko udaldia, aspaldiko udarik eta txarrena izan da eguraldiaren aldetik eta

uda txar hau, krisia dalata, momenturik eta okerrenean datorkigu. Bai uztaileko eta bai abuztuko eguraldia oso eskasa izan zen eta, horregatik, gure herrira hurbildu

dirazen bisitarien kopurua asko murriztu zen. Murrizketa honek zuzenian eragina euki dau gure herriko ostalaritza eta merkataritza sektorean. Guzti hau ikusita, EAJ-PNVren Udal Taldeak, irailaren 27ko idatzian, Lekeitioko Udal Gobernuari hurrengo eskakizunak egin dizkio:

Kanpoan terrazak dituen tabernari udalak 1. aktibitate horregatik kobratzen daben dirua bueltatzea.Beste ostalaritza eta merkataritza saltokiari, 2. aurtengo galerak konpentsatzeko behar dirazen neurri bereziak hartzea, formula egokienak bilatuz•

Botikak eta aparkalekua

Atea Kaleko barriztapenerako proiektua egin zanean, Udal Gobernuak erabaki

zuen, Ateako Botikako erabiltzaileei erreztasunak emoteko, aparkatzeko leku bat gordetea. Batez be larrialdietan, aparkaleku azkar bat ziurtatzen zan.Neurri hau onuragarria zala ikusten bazan, asmoa beste herriko botika bien inguruan

gauza berbera egitea zan.Orain ez dago zalantzarik erabakitakoa benetan onuragarria izan dala herritarrentzat, ez bakarrik lekitxarrentzat, beste inguruko herrikoentzat be bai.Guzti honegatik, Lekeitioko EAJ-PNVren Udal Taldeak, eskatu dio Udal Gobernuari:

Paskual Abaroa Etorbidean, 22. 1. zenbakiaren aurrean, Arrieta botikako erabiltzaileentzat 24 ordutan aparkaleku birentzako lekua gordetzea eta ziurtatzea. Eusko Jaurlaritzako Portu Sailari 2. beharrezkoak dirazen tramiteak egitea eskatu eta Txatxo Kaiako leku hurbil eta egokienean, Marcuerquiaga botikako erabiltzaileentzat 24 ordutan aparkaleku birentzako lekua gordetzea eta ziurtatzea•

Udal Arkitekto berria.

Arkitekto publikoa kontratatzeko lehiaketa publikoa hasi baino hilebete lehenago

jakin dugu, bere burua udaletxean aurkeztu zuelako, nor izango zen lehiaketa horren irabazlea. Nola da posible?•

egon planteamendu hauek egiteko eta kontratua bukatu baino arinago teknikaria izatea bermatzen duen aukeraren bat lotuta izateko? 2.- Nola? Teknikari bakarra Markinan, Mendexan, Gizaburun, Ispasterren, Lekeition,…. lan egiteko? Esan beharra dago egunera arte, teknikaria astean 5 ordu bakarrik egoten zela Lekeition baina Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Lekeitioko Udaleko I. Planaren diagnostikoan ikusi da hutsetik abiatuta eta gure herriak dauzkan baliabide mugatuak kontuan izanda, hauek ahalik gehien optimizatu direla eta pertsona bat udaletxean buru belarri lanean egon delako Berdintasun sailean gauza asko egin direla. Baina, aldi berean Mankomunitateko hainbat herrirentzako lan eginez gero, ze dedikazio izango luke Berdintasun teknikariak Lekeitiorentzat? Herriarekin lotura erabat galduko litzateke.

Beraz esan daiteke aukera hori ez litzatekeela egokiena izango baina Lekeitioko Bildu ez da konturatu arinago edo ez du konturatu nahi izan. Urtarrilaren 9an egin zen batzordean azaldu zuten eskualdeko beste herriek ez dutela bideragarri ikusten denen artean berdintasun teknikari bat izatea, beraz urtarrilean dagoeneko teknikari gabe zegoen gure herria eta txarrago dena, Bilduk ez zuen beste konponbiderik aurkezten. Horren aurrean Lekeitioko EAJk berdintasun teknikaria izatearen garrantzia azpimarratu du beti eta berriz gogorarazi zuen Murgiberen kontratuaren luzapena egin ahal zela. Horren aurrean Bilduren erantzuna beste aukera batzuk ikusi behar zirela izan zen.

Argi gelditu da Bilduk herria berdintasun teknikari gabe ez gelditzeko ahaleginik ere ez duela egin. Teknikariaren kontratazioa ez duenez ondo planifikatu, bitartean nork egiten ditu teknikari lanak?

Batzordeburuak eta udal langile batek, hau da, Berdintasun Legea guztiz urratzen daude, Berdintasunean inolako formakuntzarik ez daukaten pertsonak direlako eta gainera Berdintasun arloari merezi duen dedikazioa ezin diote eskaini. Otsailaren 20ko batzordean, Berdintasun arloan lan egiten duten enpresa biren proposamenak aurkeztu ziren, bat hasieratik ezetsi zen eta bestea Murgiberena zen baina 2011ko abenduaren 31ra arte eman zuten zerbitzua baino baldintza eskasagoekin, teknikaria ez bailitzateke fisikoki Lekeition egongo, Bilbon baizik. Batzordeburuak esan zuen berak Murgiberen eskaintza aukeratuko lukeela. Lekeitioko EAJk adierazi zuen eskaintza hori onartzea atzerapausua izango litzatekeela eta hobe dela sinatutako azken kontratuaren luzapena egitea proposatzea Murgiberi. Azkenean horrela egingo da eta Lekeitiok Berdintasun teknikari bat izango du udaletxean EAJ ekinean ibili delako.

Beraz guzti honetatik ondoko konklusioak atera daitezke:

Bildukoek denbora izan dute gai 1. hau modu egokian tratatzeko baina ez dute egin.

Hainbeste buelta eman ondoren, 2. azkenean orain arte aholkularitza ematen egon den kontsultoretza berak eskeiniko du berdintasun teknikaria, baina desberdintasun garrantzitsu bat egongo da: luzapena bere momentuan egin bazen, orain arte egon den teknikariak jarraituko luke baina kontratua bukatu zenean, luzapenik ez zela egingo komunikatu zenez, logikoki teknikariak beste egiteko bat bilatu zuen eta orain Bilduri esker, Lekeitioko errealitatea ezagutzen ez duen teknikari bat egongo da, horrek suposatzen duen ondorioekin•

Berdintasun teknikaria

Beste behin Lekeitioko Bilduko Udal-taldeak ez du jakin lekitxarren eskubideak nola babestu. Zergatik?

Markinako Eaj-Pnv-ko taldeak Ondarroako Lanbide bulegoa Markinara aldatzearen proposamenari ezetz esan diolako Bilduko Udal taldeak.

Proposamena aztertu ahal dute? Kokapen honen abantailak edota desabantailak kontuan hartu ahal dituzte? Ez, horrela izango balitz, erabakia beste bat izango baitzen.

Gainera, gai hau batzorderen batean aurkeztu edo kontsultatu dute? Non geratu da parte-hartzea?

Lekeition langabezian dauden pertsonak, Ondarroako Lanbide bulegora joan behar dira hainbat tramite egiteko: Langabezian inskripzioa egiteko, desenpleguko prestazioa eskatzeko... Ez badaukate kotxe propiorik Ondarroara joateko, garraio publikoa hartu behar dute Markinararaino; bertan itxaron beste autobusa etorri arte eta itzultzeko berdin. Honek esan nahi du, Ondarroako lanbidera joateko goiz guztia eman behar dutela.

Lanbideko bulegoa Markinan balego, joan-etorri bikoitza saihestuko litzateke, kostu txikiagoa eta denboraren ustiapen hobea suposatuko luke. Bestalde, bulego guztiak egoitza berean kokatuko liratekeenez gero (Lanbide, Lea Artibaiko Amankomunazgoa, Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa) tramite desberdinak leku berean egin ahal izango lirateke.

Azken finean, zerbitzu publikoak era eraginkorrago baten bermatu ahal izateko aukera ezin hobea galdu da.

Hori dela eta, Bilduko Udal-taldeak arduragabekeriaz jokatu du. Lekeitioko Udalak ez lizkieke gauzak erraztu behar bere herritarrei? Herriaren interesegatik arduratu ote dira?•

Lanbide bulegoak Ondarroan jarraituko du

Laburrak