eider rodriguez

12
KATU JENDEA Eider Rodriguez Literatur Solasaldiak Errenteria, 2013 / 04 / 17 http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Upload: errenteriako-udal-liburutegia-liburutegia

Post on 24-Mar-2016

224 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Katu jendea

TRANSCRIPT

Page 1: Eider Rodriguez

KATU JENDEA

Eider Rodriguez

Literatur Solasaldiak

Errenteria, 2013 / 04 / 17

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Page 2: Eider Rodriguez

EIDER RODRIGUEZ (http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/eider-rodriguez-martin)

Errenteria, 1977.

Publizitatean lizentziatua eta lanbidez editorea da.

Kazetari lanetan aritua da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunerokoetan.2008an Katu Jendea ipuin liburuagatik XI. Igartza Saria irabazi zuen.

Argitalpenak2004 Eta handik gutxira gaur | Susa2007 Haragia | Susa2008 Nikoleta eta gaua | Elkar2010 Katu jendea | Elkar Itzulpena2006 Dantzaldia (Irene Nemirovskyren "Le bal") | Txalaparta

Page 3: Eider Rodriguez

KATU JENDEA

Ondoz ondoko lursailetan bizi diren andre-gizon bakarti bi, euren katuen harremanek elkartuak; eroritako hagin baten ondorioz eskolako lagun ahaztuarekin topo egitera beharturiko erizaina; oporrak gurean pasatzera datorren haur sahararrak etxekoen artean eragindako aztoramena; bi lagun errepidean, berriketa axolagabean; Parisen aberats izatera jolasten diren neska gazte parea…

Hemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea… Lurralde lanbrotsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.

KRITIKAK(http://kritikak.armiarma.com/)

(Koskak - Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-09-10) Badute ipuin hauek asaldatzen duten zerbait. Koska bat bezala

da, errepide luze eta zabal batean: Frantziako edozein, esaterako. Lasai antzean zoaz, alde guztietara begira, paisaia ederra baita eta ondo zaindua. Eta pentsatzen hasten zarenean munduak

Page 4: Eider Rodriguez

dituen onura guztiez, bat-batean koska azaltzen zaizu, eta salto egiten duzu. Deseroso sentitzen zara. Eta handik aurrera paisaia ez da lehen bezalakoa: akatsak azaltzen zaizkizu nabarmen. Barneko muinetan zerbait geratu da trabatuta, ibilbide ona eragozten duena.

Ipuinek mundua interpretatzeko modua erakusten dute; mundu zehatz bat, jakina: klase ertainak marraztu eta diseinatu duena. Izan ere, klase sozial hori nagusi da gurean; herri eta hiriak bete ditu, bazterrei ere nortasuna eman die. Denean dago, eta eragina du. Mentalitate oso bat zordun du, bere era eta moldera eraiki du. Ipuinetan klase horren kritika dago, nolabait esatearren. Ez da zuzena ordea; zeharkakoa baizik. Klase horretako partaide diren pertsonaiak beheratzen ditu narratzaileak (batzuetan lehen pertsona; besteetan hirugarrena); apaltzen ditu eta beren akatsak agerian uzten.

Horretarako ikusi behar ezkutuan ageri dena, normalean erakusten ez dena. Detaile txikiak izan ohi dira: irakurtzen den egunkaria, janzteko era, hitz egiteko modua, ibilera, orrazkera… Mila detaile txiki, norberaren nortasuna ezagutarazten dutenak. Nahikoa da, ordea, horietako bat bereiztea, alegia, horietako bati besteei baino garrantzi handiagoa ematea, oreka hausteko. Koska batek errepidean zehar gozatzen dugun lasaitasuna hausten duen bezala, bereizketak egonezina ekar dezake.

----

(Aita labetik irten berria - Gema Lasarte / Argia, 2010-10-10)

Eider Rodriguezek esaldi hori Kapitalismoa izenburuko ipuinean paratu du. Eta esaldi horrekin laburbilduko genuke Rodriguezek boterearekiko, azpijokoekiko nahiz protokoloarekiko duen joera semantikoa edota ikuskera zorrotza.Heriotza eta herentzien inguruko narrazioaren gogoetan ezik, adinduak paratu ditu protagonista gisa Rodriguezek ipuin bilduma

Page 5: Eider Rodriguez

honetan, izan ere, kontakizunotan zehar bazter hauetako jendilaje dezente gorpuztu baitu. Zaharrak motrizitatea baldartuaz begitanduta, bakardadea eta harremanen ukazioaren lekukotasuna emanaz. Horrela Katu jendea ipuina, lehena, bi protagonisten arteko maitasun ezinaren eta euren katu maskoten arteko ibilbide paraleloaz eraikia da. Katamaren heriotzarekin bukatzeko, katu hilak utzitako kiratsa, hiltzen uzten den desioaren usaina delako. Bi protagonisten arteko hurbilpen nahi eta ezinaren heriotza, zer esanak emana.

Bada gizon bat horien guztien artean Telmo izenekoa, banandua, aita labetik atera berri zuela herentziari esker Volvo ikusgarria erosi zuena. Burgesa bera, bere lanbidean nonbait, putanerrak ugariak baina higieneagatik maite ez dituena. Inorekin larrua jotzea baino masturbatzea maiteago duena. Higiene kontuak.

Bada ama bat behi sentitzen dena, besteen behar fisiologiko oinarrizkoak asetzeko baino balio ez duena. Gizarte honetan ezdeusa, garai batean aktorea baina orain eguneroko errutinan bakarrik aktuatzen duena ohikotasunean eta senarraren erritmopean. Emakumeak, gorputz erdia leihotik kanpora dutenak. Pertsonaia ugari boterearen inguruan bilbatuak, edertasunari lotuak, baina eguneroko errutinan guztiz aparkatuak.

Bada beste ardatz tematiko bat azaltzen dena: aberastasuna, klaseak, estatusa. Kotxeen presentzia, kotxe antropomorfizatuak, sendi bihurtu direnak: Audiaren urruma, Animalia abisal bat Volskwagen Bora gris bat. Markako erropen nahiz objektuen aipamena, edota eskuen metonimia: “Amak beti esan dit norbaiten jatorria eskuetan igartzen dela”.

Bukatzeko esango nuke, Rodriguezek hiru ipuin bildumetan idaztankeran nahiz gaiak jorratzeko moduan estilo propioa erakutsi duela. Eta aldaketarik egotekotan, Rodriguezek berak aitortuta gainera, ipuinak luzatzeko, narrazio motz bihurtzeko egin duen keinua azpimarratuko nuke.

Page 6: Eider Rodriguez

ELKARRIZKETA(www.elkarargitaletxea.com/promoak/.../Katujende-elkarrizketa.doc)

Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977) irakurleen estimazioa eta adituen arreta irabazi zituen bere aurreko bi liburuekin: Eta handik gutxira gaur eta Haragia. Igartza bekaren laguntzaz idatzi du hirugarren hau, eta ziur gaude ez duela aurrekoek baino zeresan gutxiago emango.

Zure hirugarren liburua da Katu jendea, eta hau ere ipuin-bilduma. Generoarekiko fideltasunaz hitz egin liteke ala…?

Behin nobela bat idazteko ideia izan nuen. Datuak eta dialogoak biltzen hasi nintzen, pertsonaiak, eszenak… zirriborratzen. Baina idazten jarri eta ipuin ez oso luze batean ebatzi nuen dena, beraz ez dakit, ez natzaio konzienteki fidel baina agian kongenitoa da.

Hala ere, aurreko liburuen aldean, badago garapen bat, bilakaera bat.

Katu jendeako ipuinak luzeagoak dira oro har aurreko liburuetakoak baino, hori aldatu da. Eta ipuinari barrutik begiratuz gero ere aldatu dira gauza batzuk: bataz beste pertsonaia gehiago daude ipuineko, eta pertsonaia horiek ertz gehiago dituzte aurreko liburuetakoak baino.

Narratzailearen begirada maltzur samarrak jarraitzen duen arren, pertsona eta egoera guztiak ez dira hain muturrekoak, batzuk “naturalagoak” dira, nolabait.

Nire oraingo eta lehenagoko ipuinetan dagoen jendea oso normala da, baita muturrekoenak ere, telebista ikustea edo bizilaguna zelatatzea bezalakorik ez dago jende normal guztia anormala dela

Page 7: Eider Rodriguez

berresteko. Jende normal harengandik zer erreskatatzen dugun, zer kontatzen dugun: horixe da beharbada lehengoekiko alde nagusia. Alegia, beste bi liburuetan jendearen alde ezkutuari eta perbertsoari jarri niola arreta, eta oraingoan neurtuago ibili naizela, apalago. Liburuan azaltzen diren pertsonak, ordea, betikoak dira: gure inguruan bizi dira, edo gara.

Beste aldaketa bat: plano eta foku desberdinak dituzten istorioak eraiki dituzu, protagonista bat baino gehiago dutenak…

Pertsonaia bakarreko ipuin bat badago, bi pertsonaiakoak ere badira bat edo bi. Baina nire desafioa zen pertsonaia gehiagoko ipuinak sortzea, ez agian lehen planoan egoteko, baina bai atzean, kontestuari buruz gauzak esanez, garaiari buruz, geografiari buruz... Ipuinei bolumen gehiago ematea izan da nire nahia.

Zazpi istorio diren arren, badira behin baino gehiagotan azaltzen diren gaiak. Esaterako, pertsonaien arteko botere eta mendekotasun.

Bai, boterearen gaia liluragarria zait, bai boterea bilatzen duenaren ikuspegitik, baina baita norbaitek menderatzea bilatzen duenaren ikuspegitik ere. Oso harreman tranposoak dira, oso arriskutsuak, baina era berean oso ohikoak, bizitzaren esparru guztietan aurki daitezke: familian, bikote harremanean, lanean, lagunartean...

Eta aurrekoari loturik, edertasunak edo haren faltak pertsonengan duen eragina nabarmena da behin eta berriz.

Oso lotuta dago boterearekin. Edertasuna izan daiteke egokia beste inor menperatzeko, baina baita ere menperatua izateko. Ederrek, normalean, ahalik eta jende gehien erakarri nahi izaten dute, bere boterea ikusgarri bilakatzeko-edo. Bestalde, jendeak, ederrak menperatu nahi izaten ditu, motibo berberagatik: ederra den norbait menperatzeak boteretsuago egiten gaitu. Hor interes talka bat gertatzen da, oso bortitza batzuetan. Gainera, edertasuna efimeroa

Page 8: Eider Rodriguez

denez, eder denarengan halako antsietate bat sortzen da, iraungitzearen kontrako borroka bat. Ez dut uste erraza denik edertasuna kudeatzea.

Zer harreman duzu zuk, edertasunarekin?

Erakarri egiten nau, kulturala dela uste dut. Pertsona eder bat ikusten dudanean, berdin dio zein generotakoa den, begiratu egiten diot. Pena da ezin diegula aurrez aurre begiratu eder direnei, umeek erakargarria zaien zerbaiti begiratzen dioten biluztasunaz, esan nahi dut. Batetik, geurekoikeriagatik: kosta egiten da hurkoari edertasuna aitortzea. Bestetik, jende eder askok ez dakielako enkajatzen bestearen begiratua.

Sexualitatearen fase desberdinak agertzen dira istorio hauetan: itzartzen denetik amatatzen den arte, tarteko gaztaro eta helduaroan barrena; nahita egin duzu erakuspen zabal hori?

Ez, ez dut nahita egin. Baina edertasuna bezala, sexualitatea ere bilakatuz joaten da, eta ez dauka inongo zerikusirik 11 urteko mutiko baten sexualitateak 65 urteko gizon batenarekin, kirol diferenteak dira.

Sexua lehen ere agertzen zen. Amatasuna, berriz, gai berria duzu, ezta?

Ez dakit gai berria dudan, lehenago ere agertu diren umedun amak. Egia da, Katu jendean amatasunaz bete-betean hitz egiten duen ipuin bat badagoela, erditu berri baten monologoa. Azken batean, egunero gertatzen zaizkigu gauzak eta gertakizun horiek gure nortasuna egin edota eraldatzen dute, eta ondorioz, baita gure idazteko manera eta materia ere. Amatasuna da gertatu zaidan “gauza” horietako bat,

Ipuin bakoitzari buruz eskatuko dizut zerbait komentatzeko. Hasteko, liburuari izenburua ematen diona, Katu jendea, bi gizon-emakume helduren istorioa.

Page 9: Eider Rodriguez

Bi gizon-emakume eta haien maskotak, gizakia eta aberea, sexua eta maitasuna, euskara eta erdara.

Bigarrena, Hagina.

Egun batetik bestera edertasuna atzean uztear dela dakien emakumea.

Hazia, emakume erditu berriaren bakarrizketa.

Norbaitek esan dit gogorra eta tristea dela, baina niri oso dibertigarria iruditzen zait... Oso ongi pasatu nuen idazten.

Omarren uda, haur saharar bat hartzen duen familiari buruzkoa.

Elkartasunaren intimitatea nolakoa izan daitekeen irudikatu dut ipuin honetan.

On the road, titulu ezaguneko nobelarekin zerikusirik ez duena…

Kerouac-en protagonistek adina kilometro egiten dituzten arren, literaturtasunik gabeko hainbat senide dago gure herrian.

Kapitalismoa.

Ondasunei, jabetzei, negozioei... buruzko ipuin bat da. Familia-enpresa bat, belaunaldiz belaunaldi aberastuz joan dena.

Eta amaitzeko Louis Vuitton, Parisen girotua.

Edertasunak lotutako bi lagunen istorioa.

Page 10: Eider Rodriguez

Loturak

http://www.argia.com/argia-astekaria/2133/eider-rodriguez/osoa

http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/eider-rodriguez-martin

http://zubitegia.armiarma.com/?i=660

http://uberan.org/?agenda/item/eider-rodriguezen-katu-jendea-liburuaz-solasean

http://elearazi.org/2013/03/11/idazleak-mintzo-eider-rodriguez/

www.elkarargitaletxea.com/promoak/.../Katujende-elkarrizketa.doc

Page 11: Eider Rodriguez

EIDER RODRIGUEZ ELSN-N

Lanusse, Jean-Marc Album vasco = Euskal Karneta / ilustraciones = marrazkiak, Jean-Marc Lanusse ; textos = testuak, Julie Daurel ; traducción al euskara = itzulpena, Itxaro Borda ; traducción al castellano = itzulpena, Eider Rodríguez ; prólogo = aintzin-solasa, Iñaki Egaña

(2002)

Marihuanazko bufandak / Patxi Zubizarreta ...[et al.] ; atarikoa, Jakoba Errekondo

(2002)

Rodriguez, Eider (1977-) Eta handik gutxira gaur / Eider Rodriguez ; [hitzaurrea, Joseba Sarrionandia]

(2004)

Rodriguez, Eider (1977-) % 98 / Eider Rodriguez (2005)Rodriguez, Eider (1977-) Eta handik gutxira gaur = Cuatro cicatrices /

Eider Rodríguez ; introducción de Juan Kruz Igerabide ; traducción de la autora

(2006)

Némirovsky, Irène (1903-1942)

Dantzaldia / Irene Nemirovsky ; [euskaratzailea, Eider Rodriguez]

(2006)

Rodriguez, Eider (1977-) Y poco después ahora / Eider Rodríguez ; [prólogo, Joseba Sarrionandia]

(2007)

Rodriguez, Eider (1977-) Haragia / Eider Rodriguez (2007)Némirovsky, Irène (1903-1942)

Dantzaldia / Irene Nemirovsky ; [euskaratzailea, Eider Rodriguez]

(2007)

Rodriguez, Eider (1977-) Nikoleta eta gaua / egilea, Eider Rodriguez ; marrazkilaria, Arrate Rodriguez

(2008)

Rodriguez, Eider (1977-) Haragia / Eider Rodriguez (2008)Rodriguez, Eider (1977-) Carne / Eider Rodríguez ; traducción de la autora (2008)Rodriguez, Eider (1977-) Katu jendea / Eider Rodriguez (2010) Gopegui, Belén (1963-) Tiroa kontzertuaren erdian : eleberrietan politikaz

aritzeari buruz / Belen Gopegui ; hitzaurrea, Eider Rodriguez ; [Ainhoa Caballerok itzulpenarena]

(2011)

Emekiro : Verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland

(2011)

Rodriguez, Eider (1977-) Un montón de gatos / Eider Rodriguez (2012)

Page 12: Eider Rodriguez