egiturak, elem, erres

Upload: jelordi

Post on 31-May-2018

220 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 8/14/2019 Egiturak, elem, erres

    1/4

    1

    1dbh, 1ud, 1EGITURAK ESTRUKTURAK

    Zertarako erabiltzen dira?

    Materialak pilatzeko: garauentzako siloak, gas biltegiak, kartoi ontziak ...

    Espazioak estaltzeko: kupulak, markesinak, teilatuak ...

    Gorabehera geografikoak saihesteko: zubiak eta tunelak...

    Espazio hutsak sortzeko: ubideak, presak, igerilekuak...

    Azalera erabilgarriak sortzeko: bideak, aireportuak, automobilen karrozeriak ...

    Espazioan altuerak lortzeko: dorreak, argi zutoinak, garabiak ...

    Multzo baten gainerako elementuei eutsi eta eurok babesteko: armadurak,

    makinen txasisa.

    EGITURETAKO ELEMENTUAK

    - PROFILAK : Altzairuak merkatuan agertzen dituen eite

    guztiak dira. Profilaren izena beraren ebakiduraren eiteak

    zehazten du (I, U, T, L, e.a.).

    - HAGAK : Profil batez edo gehiagoz osaturik dauden eta

    esfortzuak edo zamak jasateko balio duten elementu sendo

    guztiak dira. Haga hauek posizio horizontala izan ohi dute.

    - ZUTOINAK : Bertikalki ipinitako profil batez edo gehiagoz

    osaturik, beraren gainean finkatutako hagak, zertxak edo

    bestelako elementuak jasan ohi dituzten elementu sendoak dira,

    - TIRANTEAK : Egitura osatzen duten elementu bakuneizurruntasuna emateko.

    - TEINKAGAILUAK : Teinkagailuen eginkizuna tiranteenaren

    antzekoa da, baina sarritan, euskarri batzuen bitartez teinka

    daitezkeen altzairuzko kable hutsak izaten dira.

    - ZERTXAK : Triangeluz osaturiko elementu konposatuak dira.Argi handiak estali behar dituzten hagen ordez erabiltzen dira.

  • 8/14/2019 Egiturak, elem, erres

    2/4

    2

    MATERIALEN ERRESISTENTZIA.

    Egituretako elementuek esfortzu eta deformazioak jasan behar izaten dituzte.

    Azter ditzagun orain esfortzuok banan-banan.

    - TRAKZIOA. Gorputz bat trakziopean dago kontrako norantzakobi indar berdinek eragiten diotenean. Gorputzaren aldeek banatzeko

    joera hartzen dute eta haren luzapena eragiten dute.

    - KONPRESIOA. Gorputz bat konpresioaren eraginpean dago beraren

    baitan kontrako norantzako bi indar berdinek dihardutenean.

    Gorputzaren aldeek elkartzeko joera hartzen dute eta haren laburpena

    eragiten dute.

    - EBATURA. Gorputz bat ebaturaren eraginpean

    dago beraren gainean bi indar berdinek kontrakonorantzan, plano paralelotan eta elkarrengandik

    hurbil dihardutenean.

    - MAKURDURA. Gorputz bat makurduraren eraginpean

    dago berarengan bi indar paralelo berdinek eta, bi hauen

    erdian, kontrako norantzan eta beraien baloreen baturaren

    berdina duen beste batek dihardutenean.

    - BIHURDURA. Gorputz bat bihurduraren pean dago

    berarengan kontrako bi indar-parek kontrako norantzan

    dihardutenean. Gorputzak biraketa mugimendurako joera

    hartzen du.

    Material mistoez egindako egiturak.

    Ziurrenik askotan entzun duzu hormigoiari buruz hitz egiten.

    Badakizunez, egituren eraiketan gehien erabiltzen diren

    materialetakoa da, batez ere zutoin edo zutabeetan,

    erraztasunez jasaten baititu konpresio esfortzuak.

    Hala ere, hagetan ezin da erabili, makurdura esfortzuek

    dihardutenez eta hormigoiak trakzioa jasaten ez duenez,

    hausteko arriskua dago eta.

    Orain errazago izango zaizu eraiketetan hormigoi armatua, hormigoiz

    eta burdinazko hagaxkez osatutakoa, zergatik erabiltzen den ulertzea.

  • 8/14/2019 Egiturak, elem, erres

    3/4

    3

    SAKONTZEN

    Zubi bat eraiki behar izanez gero, berau gehiegi deformatzen dela ikusiko bagenu, zer

    egingo zenuke gezia txikiagotzeko?

    Badira gezia murrizteko prozedura batzuk, ziurrenik askotan ikusi dituzunak. Hona

    hemen erabilienak:

    - Argia zutoin edo bestelako elementuen bidez txikiagotu.

    - Kablea edo tiranteak ipini.

    - Ertza handiagotzeko egitura triangeluarrak ipini.

    ARIKETAK

    Idatzi ondorengo jarduerak teknologia koadernoan:

    1.- Definitu trakzio berba eta aipatu trakzioz diharduen

    elementuren bat.

    2.- Definitu konpresio berba eta aipatu konpresioz

    diharduen elementuren bat.

    3.- Definitu makurdura berba eta aipatu makurduraz

    diharduen elementuren bat.

    4.- Definitu ebatura berba eta aipatu ebaturaz

    diharduen elementuren bat.

    5.- Gezia urritzeko, ertza handiagotzeko prozedura

    dago. Ezagutzen duzu bide hau erabiltzen duen

    adibiderik?

    6.- Hormigoi armatua altzairuak eta hormigoiak

    osatzen dute. Badakizu horietako zeinek diharduen

    trakzioz eta zeinek konpresioz? Zergatik?

    7.- Identifikatu ondorengo elementuak, elementu

    bakoitzak jasaten duen esfortzua eta posizioa.

    Erantzuna eman ondoan dagoen taula osatuz.

    Profil zk. Elementua Esfortzua Posizioa

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8

    9

    1011

    12

    13

  • 8/14/2019 Egiturak, elem, erres

    4/4

    4

    ESFORTZUAK

    INDAR BATEN MOMENTUA

    Gorputz batek ardatz baten inguruan biratzea lortzeko,

    indarra egin beharko dugu beraren gainean. Biraketak

    sortzen duen magnitude fisikoari indarren momentu esatenzaio; hori kalkulatzeko, indar horren balioa biderkatu egin

    beharko da indarra aplikatzen den lekutik biraketa egiten

    den lekurako distantziarekin:

    Momentua = Indarra x Distantzia

    Adibidez, 100 N-eko indarra biraketa lekutik 1,5 m-ra aplikatzen

    badugu, indar horren momentua hauxe izango da:

    M = I x d = 100 x 1,5 = 150N.m

    EGITUREN TRIANGELAKETA

    Elkarri loturiko triangeluz osaturiko egitura asko daude.

    Halako egiturek, oso gogorrak direnez gero, aplikazio ugari

    izaten dituzte.

    Triangelua, gainean indar egitean deformatzen ez den

    poligono bakarra da. Hiru habek osaturiko triangelu baten

    edozein erpinetan konpresio indarra egiten denean, erpin

    horretatik irteten diren habe biak konpresio indar horren

    menpe gelditzen dira; hirugarren habea, berriz, trakzio indar

    baten menpe gelditzen da.