egipto b. atxa

21

Upload: txurdipt

Post on 29-Jun-2015

501 views

Category:

Education


4 download

DESCRIPTION

Antzinako Egipto. 15 urteko ikasle batentzat egokituta.

TRANSCRIPT

Page 1: Egipto B. Atxa
Page 2: Egipto B. Atxa

ZER IKASIKO DUGU IKASGAI HONETAN?

1.- Non sortu ziren munduko lehen hiriak. Non dagoen

Egipto. 2.- Nolakoa zen Egiptoko gizartea. 3.- Nola bizitzen zen jendea Antzinako Egipton. 4.- Zein zen haien erlijioa. Zertan sinesten zuten. 5.- Antzinako Egiptoko artea.  

Page 3: Egipto B. Atxa

1.- LEHEN HIRIAK

ANTZINAKO EGIPTO: KOKAPEN GEOGRAFIKOA

Lehenengo zibilizazio eta hiri handiak ibaien inguruetan sortu ziren:

• Mesopotamia: Trigris eta Eufrates ibaien inguruan.

• India: Indus ibaiaren inguruan.

• Txina: Ibai horiaren eta Ibai urdinaren inguruan.

• Egipto: Nilo ibaiaren inguruan.

Page 4: Egipto B. Atxa

Nilo ibaiaren inguruan dauden

lurraldeak oso emankorrak dira,

haiengandik lortzen zuten janaria.

Niloren inguruetako lurraldeetan

Egiptoko biztanle gehienak bizi

ziren.

Egipto, Afrikako ipar-ekialdean dagoen

herrialde bat da. Goitik-behera Nilo ibaiak

gurutzatzen du.

Page 5: Egipto B. Atxa

ARIKETAK

1.- Aipatu zeintzuk izan ziren lehen zibilizazioak eta non jaio ziren. ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________ 2.- Zergatik jaio ziren, zure ustez, ibaien inguruetan? ________________________________________________ ________________________________________________ ________________________________________________

3.- Zein kontinentetan dago Egipto? ________________________________________________ 4.- Zein da Egipto gurutzatzen duen ibaia? ________________________________________________

Page 6: Egipto B. Atxa

2.- EGIPTOKO GIZARTEA

Egiptoko gizartea maila ezberdineko taldez osatuta zegoen.

Talde bakoitzak bizi-baldintza eta eginkizun ezberdinak

zituen.

GIZARTE MAILAKATUA (PIRAMIDEA)

Page 7: Egipto B. Atxa

1. Erregea edo FARAOIA: Jauregietan bizitzen zen.

Handik lurralde guztiak gobernatzen zituen. Egiptoko

biztanleek jainkotzat zuten.

Page 8: Egipto B. Atxa

2. Goi maila

2.1. Nobleak: Lurraldeen jabeak ziren.

2.2. Apaizak: Erlijio-errituak

kontrolatzen zituzten. Tenpluak zaintzen

zituzten, milaka zerbitzari zituzten.

2.3. Eskribak: Funtzionarioak ziren

(gobernurako lan egiten zuten).

Irakurtzen, idazten eta zenbatzen

zekiten. Txosten ofizialak idazteaz gain,

faraoien kontuak eramaten zituzten.

 

Page 9: Egipto B. Atxa

3.- Gainerako biztanleak 

Egiptoko biztanle gehienak faraoiaren, nobleen eta apaizen

erabakien menpe bizi ziren.

 

3.1.- Nekazariak: Talde kopurutsuena zen. Faraoien, nobleen eta

apaizen lurraldeak lantzen zituzten. Bizimodu xumea zuten.

3.2.- Eskulangileak: Harria lantzen zuten, zeramika, papiroak,

eskulturak, oihalak, metalezko objektuak … egiten zituzten.

3.3.- Merkatariak: produktu horiek garraiatzen eta saltzen

zituzten.

3.4.- Soldaduak: Gerratan borroka egiten zuten.

  Egiptoarrek ez zuten txanponik eta trukean aritzen ziren. 

Page 10: Egipto B. Atxa

4.- Esklabuak  

Gerra-presoak ziren, batez ere.

Ez zuten inolako eskubiderik.

Herri lanetan (piramideak,

jauregiak…), kobre

meategietan eta armadan

egiten zuten lan.

 

Page 11: Egipto B. Atxa

ARIKETAK

Esaldi hauek egia ala gezurra diren jarri esan:   Egiptoko gizartean gizon-emakume guztiek eskubide berdinak zeuzkaten.  Faraoia Egiptoko pertsona boteretsuena zen.  Nobleek tenpluak zaintzen zituzten.  Egiptoarrek faraoia jainko bat zela uste zuten.  Merkatariek lurralde asko zituzten.  Nekazariek faraoien eta nobleen lurrak lantzen zituzten.  Esklaboek piramideak eraikitzen zituzten.  Eskribek idazten eta irakurtzen zekiten.  Nekazariak oso boteretsuak ziren.  

Page 12: Egipto B. Atxa

3.- ANTZINAKO EGIPTOKO BIZIMODUA

Gizonek gona batekin estaltzen zuten haien gorputza, eta emakumeek tunika bat erabiltzen zuten. Ogia, lekaleak, txerrien eta ardien haragia … jaten zuten, batez ere. Ardoa eta garagardoa ere, edaten zuten. 

3.1. Eguneroko bizitza

Egiptoko biztanleen lana, batez ere, landetan ematen zen.

Gizonek lan gogorrenak egiten zituzten,

baina emakumeek eta umeek ere lurrak

lantzen zituzten.

Page 13: Egipto B. Atxa

RA

3.2. Erlijioa. Jainkoak

 

Egiptoarrak politeistak ziren, hau

da, jainko-jainkosa askorengan

sinesten zuten.

Eguzkia zen jainko nagusia. Ra,

Amon, edo Aton deitzen zioten.

Beste jainko-jainkosa garrantzitsu

batzuk ere baziren: Anubis

(hildakoen jainkoa), Osiris (Ra

jainkoaren semea), Isis…

OSIRIS

ANUBIS ISIS

Page 14: Egipto B. Atxa

Tenpluak

Etorbide luze bat zuten esfingeen zenbait estatuaz dekoratua.

Tenpluak horma lodi bat zuen sarreran: Pilonoa.

Pilonoaren aurrean Obeliskoa (zutabe luze bat) zegoen.

Aurrerago, zutabe handiz inguratutako patioa.

Ondoren, gela hipostiloa, estalita eta zutabez beteta.

Azkenik, jainkotegia; han gordetzen ziren jainkoen estatuak.

Jainko-jainkosa bakoitzak tenplu bat zuen. Han, apaizek erlijio erritu

ezberdinak egiten zituzten. Eraikin hauek oso handiak izaten ziren

eta harria erabiltzen zuten eraikuntza-material giza.

Tenpluen ezaugarriak

Page 15: Egipto B. Atxa
Page 16: Egipto B. Atxa

Hil osteko bizia. Hilobiak 

Egiptoarrek hil osteko bizitzan

sinesten zuten. Horregatik, momia

bihurtzen zuten gorpua ondo

mantentzeko; hau da, gorpuak

lehortu eta loturaz biltzen zituzten.

  Ondoren, momia hura sarkofago batean

sartzen zuten, eta hilobietan, hildakoen

egoitzetan, sartzen zuten.

Hilobietan, hildakoa, hatu batez

inguratzen zuten. Hatu honetan hildakoak

hurrengo bizitzan behar izan zezakeen

guztia jartzen zuten: janaria, arropak,

bitxiak …

Page 17: Egipto B. Atxa

Hilobirik handienak faraoienak ziren.

Batez ere piramideak. Ikusgarrienak

Gizeh-eko piramideak dira. Bertan

hilobiratu zituzten Keops, Kefren eta

Mikerinos faraoiak, duela 5.000 urte

inguru.

Piramide bat barrutik

Gizeh-eko piramideak

Page 18: Egipto B. Atxa

3.3. Egiptoko artea

Egiptiarrek idazteko ez zuten letrarik

erabiltzen. Haien idazkera hieroglifikoa

dela esaten dugu, hau da, idazteko

ikurrak marrazten zituzten. Idazteko

papiro izeneko orriak erabiltzen zituzten.

Lehen aipatu dugunez, Egiptiarrek

izugarrizko egiturak eraiki zituzten:

tenpluak, piramideak... Gero, eraikuntza

hauek dekoratzeko eskulturak eta

margolanak egin zituzten.Ramses II.aren eskultura

Page 19: Egipto B. Atxa

Eskultura eta pinturen ezaugarriak

Egiptoko artistek, pinturak eta eskulturak egiterakoan arau

zorrotzei jarraitu behar zieten.

 Perspektibarik ez.

Frontaltasuna: Objektuak aurrera begira erakusten ziren beti.

Idealizazioa: Pertsonak gazte eta eder irudikatzen zituzten.

Gelditasuna: Irudietan ez da mugimendurik adierazten.

Nefertitiren hilobiaren horma-pintura

Page 20: Egipto B. Atxa

ARIKETAK

1.- Antzinako Egipton, zertan egiten zuen lan biztanleriaren gehiengoak?   ________________________________________________ ________________________________________________

2.- Zer jaten eta edaten zuten?  ________________________________________________  3.- Azaldu zer esan nahi duen Egiptoarrak politeistak zirela? ________________________________________________  ________________________________________________  4.- Idatzi Antzinako Egiptoren jainko-jainkosen izen batzuk:  ________________________________________________  5.- Idatzi tenplu honen atalen izenak.   

Page 21: Egipto B. Atxa

6.- Nola lurperatzen zituzten hildakoak?________________________________________________________________________________________________

7.- Zertarako erabiltzen ziren piramideak?________________________________________________________________________________________________

8.- Zeintzuk ziren pintura eta eskulturen ezaugarriak?________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

9.- Nolakoa zen egiptoarren idazkera?________________________________________________

10.- Non idazten zuten?________________________________________________