dudh euskera web

33
GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA GIZA ESKUBIDEETAN HEZITZEKO MATERIALAK

Upload: amnistia-internacional

Post on 07-Mar-2016

257 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

Unidad diáctica derechos humanos en euskera

TRANSCRIPT

Page 1: DUDH euskera web

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

Page 2: DUDH euskera web

GAI AURKIBIDEA

I. Hezitzaileentzako gida

Orientabide didaktikoak

Aurretikako testuak eta GEAUaren onarpena

GEAUaren balio juridikoa

Aldarrikapenaren ondarea

Hitzaurrea: GEAUaren oinarriak

GEAUak barne hartutako eskubideak

Egungo erronkak, 60 urteren ondoren

Giza eskubideen alde mobilizatzea ez da alferrik

Ekin: ekintza proposamenak

Bibliografia

Baliabide didaktikoak interneten

Filmografia

II. Proposamen didaktikoak

Lehen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak

Bigarren Hezkuntzarako ekintza didaktikoak

Batxilergorako eta Helduen Hezkuntzarako ekintza didaktikoak

Page 3: DUDH euskera web

2 AMNESTY INTERNATIONAL

ORIENTABIDE DIDAKTIKOAKIndarrean sartu zenetik 60 urte joan diren honetan, Giza Eskubideen Aldarri-kapen Unibertsala (GEAU) oraindik ere herritarren formakuntzan oinarrizko aztergaia da. Aldarrikapena eta beronek barne hartzen dituen eskubideak ezagutzeko, Amnesty Internationalek giza eskubideei buruzko hausnarketa sustatzen duen material pedagogiko hau aurkezten du, duintasun kontzeptua eta berdintasun printzipioa bereziki nabarmenduz.

Proposamen didaktiko hauek hezkuntza-mailaka sailkatuta daude: Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa. Helduen Hezkuntzarako jar-duerak ere bildu dira. Ekintza guztietan helburuak, gomendatutako adinak, be-harrezko materialak eta garapenerako argibideak zehazten dira. Beti ere, ikas-lea eskubideen eta betebeharren arteko erlazio irmoari buruz hausnartzera gidatzen duten talde-esperientzietan oinarritutako ekintzak bildu dira.

Nahiz eta material hau erabiltzeko bereziki gomendatzen den Aldarrikapenaren urteurrena den abenduaren 10aren inguruko datak erabiltzea, ikasturtearen beste edozein unetan ere erabilgarria izan daiteke. Hemen proposatutako edukinak eta ekintzak eskolako jarduera arruntekin arazorik gabe bat daitez-ke.

Nahiz eta Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzarako be-reziki aproposa izan, material pedagogiko hau zeharka ere erabil daiteke, erabil daitekeen zenbait gaien arteko koordinazio egoki bat ematen bada: Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, Hizkuntza, Etika- eta gizabidezko hezkuntza, Erlijioa, Historia; Lehen Hezkuntzan, Hizkuntza, Erlijioa edota Ingurumenaren ezagupena.

Unitate didaktikoaren helburuakGiza Eskubideen Aldarrikapen Uni-

bertsala aldeko 48 bozkaz, 8 abstentzioz eta aurkako bozkarik gabe onartu zenetik 60 urte joan diren honetan, aurrerapenak aurrerapen, oraindik ere mundu osoan eskubide horien aurkako mehatxuak eta urraketa larriak ematen dira. Amnesty Internationalek material pedagogiko hau proposatzen du ikaslegoan Aldarrikapen Unibertsalarekin bat egiten duen eskubi-de hauei buruzko elkartasun-kontzientzia bat sortzeko asmoz. Horretarako, mate-rial hau ondorengo helburuekin egin da:

• Elkarrekiko ardura, parte-hartzea eta pertsona desberdinen artean elkar ulertzea sustatzen duten talde-espe-rientziak proposatzea, Aldarrikapen Unibertsalean jasotako eskubideen ezagutza eta haiekiko errespetua indartuz.

• Berdintasuna eta giza-duintasuna giza eskubideen oinarria direla ulertzera daramaten sentimenduen inguruan islatutako desberdintasun-egoerei bu-ruzko hausnarketa sustatzea.

Page 4: DUDH euskera web

3GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Hitz batean esanda, eguneroko bizitzan bakoitzaren eta besteen eskubideak ulertzen eta balioztatzen lagun dezake-ten jarrerak indartzen saiatuko gara, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko eztabaida pizten eta eskubide hauek nazioarteko mailan aitortuak izan daitezen lortzeko parte-hartze eraginko-rrak sustatzen.

AURRETIKAKO TESTUAK ETA GEAU-AREN ONARPENAGiza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-

tsala nazioarteko giza eskubideei buruz-ko arau guztien oinarria da, herrialde guz-tiek bermatu behar dutena eta zeinaren alde herrialde guztiek ahalegindu behar diren. 1948ko abenduaren 10ean onartu zen Nazio Batuen Batzar Nagusiaren ebazpen berean, kide ziren estatu guztiei testua argitara zezaten eta “zabaldua, azaldua, eskoletan eta beste hezkuntza-guneetan irakurria eta eztabaidatua” izan zedila eskatzen zitzaien, “herrialdeen eta lurraldeen izate politikoa zela eta bereiz-keriarik egin gabe”.

Giza eskubideak ez dira asmakizun berri bat. Mundu bidezkoago, askeago eta soli-darioago baten desira gizakia existitzen denetik izandako helburu amankomun bat izan da.

Aurrekari historiko nabarmenenak In-galaterran eta Frantzian izandako iraultza modernoen ondorioz sortutako aldarrika-penak izan dira:

• 1689ko Ingalaterrako eskubide-gutu-na edota eskubide-aldarrikapena (Bill of Rights), herrialdeak jasan zituen

gerra zibilen ondoren idatzia eta he-rri ingelesaren demokrazia-nahietatik jaioa.

• Gizakiaren eta herritarraren esku-bideen aldarrikapena, Frantziar Irault-zaren ostean idatzia izan zena, eta guztion berdintasunaren alde egin zuen aldarrikapena.

GEAUaren aurreko testuetan hurbilena Gizakiaren eskubide eta betebeharren aldarrikapen amerikarra da, 1948ko ma-iatzeko data duena.

NBE-ren sorreraBigarren Mundu Gerra amaitutakoan,

San Franciscon, Estatu Batuetan, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen, XX. mendeko lehen erdian jazotakoak be-zalako gertakari belikoak berriro gerta zitezen eragozteko. Nazio Batuen Gutuna Parisen sinatu zen 1945eko abuztuaren 26an, eta urte bereko urrian sartu zen indarrean, ordurako giza eskubideei bu-ruzko zenbait arau barneratuz.

NBEren helburuen artean, giza eskubi-deei eta oinarrizko askatasunei begiru-nean nazioarteko elkarlaguntza adierazi zen. 55. atalean NBEak pertsona guztien giza eskubideei begirunea sustatuko zuela azpimarratu zen, arraza, sexua, hiz-kuntza edo erlijioa bereizle izan gabe, eta eskubide horien eraginkortasuna babes-tuko zuela bizitza-maila hobeak, lan iraun-korra, aurrerapen baldintzak eta garapen ekonomikoa eta soziala bermatzeko as-moz. Horretarako, kide guztiek, bakarka ala elkarrekin, zentzu horretan neurriak hartzeko ardura hartu zuten, NBEarekin elkarlanean.

NBEak bere sorrerako helburua betetze-ko mahaigaineratu zuen lehendabiziko zereginetako bat giza duintasunaren es-

kaerak jasoko zituen eskubide-katalogo bat eratzea izan zen, munduko pertsona eta herrialde guztiek errespeta zitzaten.

GEAUaren onarpenaGiza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-

tsala planeta osoko herrialde anitzetako ordezkari ugarik eratu zuten, oso tradizio juridiko ezberdinetakoak. Idaz-keta Batzordeak bere lanari ekin zion une beretik, Giza Esku-bide Batzordean Aldarrikapena eta ondorengo bi Nazioarteko Itunak egin ziren bi hamarkada-tan bizirik iraun-go zuen eztabaida bat sortu zen. Ezta-baidaren ardatza estatuek giza eskubideei buruz zeuzkaten ikuskera des-berdinak eta eurei aitortzeko prest zeu-den beharrezko errespetu maila ziren.

Alde batean mendebaldeko herrialdeak ezarri ziren, eskubide zibil eta politiko klasikoak aldarrikatzen zituztenak, eta beste aldean, sobietar blokea eta herri-alde hegoamerikarrak, eskubide eko-nomiko, sozial eta kulturaletan (EESK) enfasia jarri zutenak. Eskubideei zor zi-tzaien beharrezko errespetu mailari bu-ruz, bi jarrera kontrajarri izan ziren: bate-tik, giza eskubideen aldarrikapen orokor batek soilik indar morala izan zezan nahi zuten estatuak; bestetik, eskubideez gain betebeharrak eta estatuentzako bete beharrekoak liratekeen eskubideak bermatzeko tresnak ere barneratzearen aldekoak.

Page 5: DUDH euskera web

4 AMNESTY INTERNATIONAL

GEAUaren prestakuntza-lanak bildu zi-tuen garaiaren beste ezaugarrietako bat izan zen oraindik ere sistema koloniala indarrean zegoela, eta ondorioz, herrialde askok ezin izan zutela eztabaidan parte hartu.

Dena den, Aldarrikapena aurkako boz-karik gabe onartu izana giza eskubideei buruzko ikusmolde guztien artean lor-tutako orekaren ezaugarritzat hartu izan da. Zentzu horretan, mundu osoko tra-dizio erlijioso, politiko eta filosofikoenbenetako topagune bat izan zen.

Denboraren poderioz, GEAUa herrialde guztiek onartu dute lehen mailako erre-ferentzia moral eta juridikotzat, eta honez gero giza eskubideei buruzko 80 itun baino gehiagoren oinarria izan da.

GEAU-AREN BALIO JURIDIKOANahiz eta, aldarrikapen bat izateagatik,

bere sorreraren unean GEAUak ez zuen balio loteslerik izan, gaur egun inork ez du zalantzan jartzen bere balio unibertsala eta giza eskubideei buruzko erreferentzia bezala erabiltzen da nazioarteko itunetan, NBEko Batzar Orokorraren ebazpenetan, Nazioarteko Justizia Epaitegiaren jurispru-dentzian eta estatuen barne-legedian.

1968ko Teherango Giza Eskubideei buruzko Mundu Biltzarrak ondorengoa azpimarratu zuen: “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak giza-familiako kide guztientzako berdinak eta bestere-nezinak diren eskubideei buruzko herri-alde guztien ikuspuntu amankomun bat adierazten du” eta nazioarteko erkide-goarentzako derrigorrezkotzat jo zuen.

1993ko Vienako Aldarrikapenean, 171 estatuk herri eta herrialde guztientzako helburu amankomun bat dela eta “esta-tuek euren sistema politiko, ekonomiko eta kulturalak edozein izanik ere, giza es-kubide eta oinarrizko askatasun guztiak babesteko eta sustatzeko betebeharra dutela” aldarrikatu zuten.

Ez ditu estatuak bakarrik behartzen...Nahiz eta estatuek, nazioarteko eran-

tzukizupean, giza eskubideak bermatze-ko berariazko eta oinarrizko betebeharra duten, GEAUak estatuak ez diren beste sujetu batzu ere barneratzen ditu eurei begirunea gordetzeko lanean. Honela, Aldarrikapenak dioenez, “gizabanako ba-koitzak eta gizarteko erakunde bakoitzak

eskubideei eta askatasunei begirunea gordetzeko ardura du, nazio zein nazio-arte mailan neurri progresiboen bidez”. Giza eskubideak betearazteko ardura duten nazioarteko erakundeek ere honi buruz jardun dute.

Benetan garrantzia duena da GEAUak barne hartutako eskubideak ia araudi guztiek jasoak izan direla, bai nazio-arteko mailan (Hitzarmenen eta Itunen bidez) bai eta nazio ezberdinetako barne zuzenbideek ere, konstituzioen eta beste zenbait legeren bidez.

ALDARRIKA-PENAREN ONDAREAGEAUaren eta eskubideak bermatzeko

sistemaren lorpenik handiena estatuek bere herritarrei eskeintzen dieten tratuak, herrialde bakoitzeko barne-gai bat iza-teari utzi izana da. Ondorioz, nazioarteko eskubide-errejimen bat aipatu dezakete herritarrek babesa lortzeko, estatuaren ordezkariek burutzen dituzten giza esku-bideen urraketen aurrean edota partiku-larrek burututakoen aurrean, estatuak ez dituenean eskubideak babesten eta be-har duen arduraz ez duenean jokatzen.

GEAUak etengabeko zabalkuntzan az-ken 60 urteetan garatu den giza eskubi-deak babesteko nazioarteko sistema bat iradoki du. Aldarrikapena gehien aipatu duen testua Giza Eskubideei buruzko Eu-ropar Ituna izan zen, 1950ean sinatua, baina 1969ko Amerikar Hitzarmenaren eta Afrikar Herrien Giza Eskubideei bu-ruzko Gutunaren erreferentzia ere izan da. Estatuetan, GEAUa konstituzioen, le-gedien eta giza eskubideak babesteko estatuko politiken eredu ere izan da.

Page 6: DUDH euskera web

5GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Nola aipatzen da Aldarrikapena espainiar Konstituzioan?10.2 artikulua: “Konstituzioak aitor-tzen dituen oinarrizko eskubideei eta askatasunei dagozkien arauak inter-pretatzeko orduan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari eta gai horietan Espainiak berretsiak dituen nazioarteko tratatu eta hitzarmenei begiratuko zaie”

Itunen ondoren onartutako giza eskubideen babeserako hitzarmenak[Zerrenda ez da osoa]

Diskriminazio mota guztiak ekidite-ko nazioarteko hitzarmena, 1965eko abenduaren 21ekoa.

Emakumearen diskriminazio mota guztiak ekiditeko hitzarmena, 1979-ko abenduaren 18koa.

Torturaren eta beste tratu txar, anker edota lotsarazleen aurkako hitzarme-na, 1984ko abenduaren 10ekoa.

Haurren Eskubideen Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20koa.

Langile migratzaile guztien eta euren familien eskubideen babesari buruz-ko nazioarteko hitzarmena, 1990ko abenduaren 18koa.

Behartutako desagerpenen aurka pertsona guztien babeserako nazioar- teko hitzarmena, 1992ko abenduaren 18koa.

Minusbaliotasunak dituzten pertso-nen eskubideei buruzko hitzarmena, 2006ko abenduaren 20koa.

Hitzarmen hauez gain, ezinbestekoa da NBEren aitzinako Giza Eskubideen Ba-tzordeak (gaurko Giza Eskubideen Kon-tseilua) sortutako erakunde independien-teak aipatzea, gaur egun GEAUa eta gain-ontzeko hitzarmenak oraindik oinarri dituztenak estatuen betebeharrak be-tetzen diren gainbegiratzeko.

Giza eskubideak babesteko nazioarteko sistemaBatzar Nagusiak Aldarrikapena onartu

zuen ebazpen berean, Giza Eskubideen Batzordeari zera eskatu zion: lehentasu-na ematea hitzarmen-proposamen baten eta berau ezartzeko neurriak jasoko zi-tuen beste proposamen baten prestatze-lanei. GEAUaren eskubideak estatu-entzako betebehar bihurtuko zituen hi-

tzarmen bat, abusuen biktima zirenei bermeak eskainiz.

Nahiz eta Batzar Nagusiak hitzarmen proposamen bakar bat eskatu zuen, mendebaldeko blokeak uko egin zion eskubide ekonomiko, sozial eta kultura-lek eskubide zibil eta politikoen derrigor-tasun maila bera izan zezaten onartzeari. Bloke honek bere hastapenetan zegoen giza eskubideak babesteko nazioarteko sistema bertan behera uzteko meha-txua ere egin zuen eztabaida luze baten ostean, Batzar Nagusiak giza eskubideei buruzko nazioarteko bi itun onartu zitu-en: Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Ituna (EPZNI) eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna (EESKNI).

1976ra arte itxaron behar izan zen bi Itun hauek indarrean sar zitezen. 2008an 161 eta 158 herrialdek berretsi dituzte, hurrenez hurren. Bi Nazioarteko Itun hau-ek Aldarrikapenak islatutako eskubide gehienak garatu dituzte, berretsi ditu-zten estatuentzako derrigorrezkoak izan daitezela eginez.

Geroztik, giza eskubideei buruzko nazio-arteko hitzarmen gehiago sinatu eta be-rretsi dira.

Page 7: DUDH euskera web

6 AMNESTY INTERNATIONAL

askatasunen ikuspuntu amankomun bat” izatearen garrantzia azpimarratu zuten.

edozein tokitan errespetatu eta gozatu behar direla.

2. atalak aurrekoa osatzen du eskubi-deen unibertsaltasuna aldarrikatuz, “per-tsona orok Aldarrikapen honetan aitor-tzen diren eskubide eta askatasun guzti-ak” dauzkala adieraziz eta “arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, sinesmen politikoa edo bestelakoa, nazio- ala gizarte-jatorria, egoera ekonomikoa, jaiotza edo beste edozein ezaugarri oinarritzat hartuta egindako bereizkeria” debekatuz.

Bereizkeria ezaren printzipio hau egoera zaurgarrian daudenei eta emakumeei zuzendutako nazioarteko zenbait hi-tzarmenen oinarri izan da, bai eta on-dorengo hitzarmenena ere: Arrazagatiko diskriminazio mota guztiak ekiditeko na-zioarteko hitzarmena, emakumearen au-rkako diskriminazio mota guztiak ekidite-ko nazioarteko hitzarmena, Minusbali-otasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena eta Langile migratza-ile guztien eta euren familien eskubideen babesari buruzko nazioarteko hitzar-mena, besteak beste.

Era berean, garrantzitsua da baiez-tatzea eskubide berdintasuna eta be-reizkeria eza atal berean aurki daitekeen beste debeku batekin osatzen direla: “Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zainpeko lurraldea, au-tonomiarik gabea edo nola-halako buru-jabetasun-mugak dituena”. Atal honek aintzinako estatuen kolonietan bizi ziren biztanleei gainontzekoen eskubide ber-berak aitortzen dizkie.

Bi artikulu hauetan aurki daitezkeen printzipioen ostean, Aldarrikapenean bar-neratuta dauden eskubideak bost tal-detan sailka daitezke:

HITZAURREA: GEAU-AREN OINARRIAKGEAUa hitzaurre batek eta 30 atalek

osatzen dute. Bertan gizon eta ema-kume guztiek, salbuespenik gabe, goza ditzaketen eskubide sorta zabal bat ezartzen da.

Hitzaurreak printzipio multzo bat ja-sotzen du, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, be-reizkeriaren debekua eta eskubideen un-ibertsaltasuna.

Hitzaurrearen lehen paragrafoak dioe-nez, “askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide guztien berezko duintasu-nean eta eskubide berdin eta ukaezi-netan oinarritzen dira”. Eskubideen fun-tsa, beraz, giza duintasuna da.

Aldarrikapenaren hitzaurrean bertan, es-tatuek ordurako Nazio Batuen Gutunean adierazitako konpromisoak berretsi zituz-ten, haien artean “izakiaren oinarrizko eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan eta gizonen eta emakumeen es-kubideen arteko berdintasunean duten fedea”. Era berean, “askatasunaren ikus-pegi zabalago baten barruan, gizarte aur-rerakuntza sustatzeko eta bizitza-maila jasotzeko” konpromisoa gogorarazten dute eta giza eskubideen zatiezintasuna aldarrikatzen.

Aldarrikapenak azpimarratzen du giza-kien duintasuna, eskubide zibil eta poli-tikoak errespetatzen diren bitartean es-kubide ekonomiko, sozial eta kulturalak asetzen badira bakarrik errespetatu ahal izango dela.

Aurrekoa lortzeko, estatuek “konpromi-so hori bete ahal izateko eskubideen eta

GEAU-AK BARNE HARTUTAKO ESKUBIDEAKGiza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-

tsala osatzen duten 30 ataletan alde batetik eskubide zibil eta politikoak (EZP) eta bestetik eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (EESK) jasotzen dira, eskubide guzti horien zatiezintasu-na eta elkarrekiko menpekotasuna na-barmenduz.

Aldarrikapenaren hasieran, bere 1.ata-lak dio “gizon-emakume guztiak aske jaiotzen direla, duintasun eta eskubide berberak dituztela” eta eskubide ho-riek unibertsalak direla, hots, munduko

Batzar nagusiak GEAUa aldarrika-tu zuen “herri eta nazio guztiek izan beharreko jomuga legez, bai norbanakoek eta bai erakundeek, Aldarrikapen honetan etengabe oinarrituta, alde batetik, eskubide eta askatasun hauen begirunea bultza dezaten irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez eta, bestetik, nazio mailan eta nazioarte mailan arian-arian neurriak hartuz, era era-ginkorrean eta orokorrean ezar dai-tezen ziurtatzeko, bai elkarkide diren estatuetako herrien artean eta baita horien eskumenpean dauden lurral-deetan ere.” (Giza Eskubideen Alda-rrikapen Unibertsala, Hitzaurrea)

Page 8: DUDH euskera web

7GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

1) Eskubide zibilak: 4. atala: Esklabutzaren debekua.

5. atala: Torturarik edota tratu txarrik ez jasateko eskubidea.

6. atala: Gizon eta emakume guztien lege-nortasunaren aitormena.

7. atala: Legearen aurreko berdintasuna.

8. atala: Epaitegietara jotzeko eskubidea.

9. atala: Arrazoirik gabeko atxiloketen, espetxeratzeen eta erbesteratzeen aurkakoa.

10. atala: Epaitegi inpartzial batek entzuna izateko eskubidea.

11. atala: Errugabetasun-presuntzio eskubidea.

Eskubide hauen barruan, pertsona ba-koitzaren bizitzeko eskubidea barnehar-tzen da, gainontzeko giza eskubideak gozatu ahal izateko beharrezkoa dena. Nabarmendu behar den beste atal bat

torturaren debekua da (5. atala), ondo-ren arau-garapen luzeagoa izan duena, bereziki Torturaren aurkako Hitzarmena-ren (eta bere hautazko Protokoloaren) bidez.

Eskubide hauen esparruan, eta euren babeserako bermeen barruan, 8. atalak Konstituzioan edota legedian aurreikusi-tako eskubideen urraketen aurrean epai-tegietara jotzeko eskubidea ematen du. Atal hau da helegite judiziala barneratzen duen bakarra, eta hau egiterakoan, ez du eskubide zibil eta politikoen eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen artean bereizkeriarik egiten. Dena den, berme judizialak nazio barruko mailara mugatu-ta azaltzen dira eta ez dute nazioarteko helegite judizial baterako eskubidea ematen.

Multzo hau osatzen duten gainontzeko eskubideak pertsona orok arrazoirik gabe atxilotua ez izateko eskubidea, epaima-hai inpartzial batek entzuna izateko esku-bidea, errugabetasun-presuntzioa eta legearen aurreko berdintasuna dira. Es-kubide guzti horiek bidezko prozesu bat izateko eskubidearen osagarri dira, eta horretarako, ezinbestekoa da botere ju-dizialaren independentzia.

Eskubide hauen esparruan bereziki gar-rantzitsua da 13. artikulua nabarmen-tzea: “aske ibiltzeko, edozein estatutan bizilekua aukeratzeko eta edozein estatu-tatik ateratzeko eta norberarenera itzul-tzeko eskubidea”.

Eskubide multzo honen inguruan, ga-rrantzitsua da zenbait ñabardura gogoan izatea. Adibidez, GEAUak herrialde bate-tik irtetzea ahalbidetzen du, baina ez du beste batean sartzeko eskubidea ema-ten, eta ez die ere estatuei gizabanakoen aske ibiltzeko eskubidea eraginkor egite-ko betebeharra ezartzen. Horrek zaildu egiten du eskubide hauez gozatu ahal izatea. Gauza bera gertatzen da 14. ata-larekin asiloa eskatzeko eta gozatzeko eskubidea aitortzen du, baina ez die esta-tuei asilo-eskatzaileak jasotzeko edota asiloa emateko betebeharra ezartzen.

2) Gizabanakoari kide den gizarte-taldeekin dituen erlazioetan dagozkion eskubideak:

12. atala: Bizitza pribatuan estatuaren esku-hartzea ez jasateko eskubidea.

13. atala: Aske ibiltzeko eta emigraziorako eskubidea.

14. atala: Asilo-eskubidea.

15. atala: Herritartasun bat izateko eskubidea.

16. atala: Ezkondu ahal izateko eskubidea.

17. atala: Jabetza-eskubidea, bakarka nahiz taldean.

Page 9: DUDH euskera web

8 AMNESTY INTERNATIONAL

3) Eskubide politikoak

18. atala: Pentsamendu-, kontzientzia- eta erlijio-askatasuna.

19. atala: Iritzi- eta adierazpen-askatasuna.

20. atala: Bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea.

21. atala: Gobernuan, zuzenean ala libre aukeratutako ordezkarien bitartez, parte hartzeko eskubidea.

Hirugarren eskubide-multzoak hitzau-rrean jasotako adierazpen- eta sines-men-askatasunak garatzen ditu, eta ezin-bestekoa da orokorrean gizarte osoak eta berariaz giza eskubideen defenda-tzaileek giza eskubideen errespetua eska dezaten.

Parte-hartze eskubideak ezinbesteko eskubidetzat jo izan dituzte haiek garatu dituzten nazioarteko hitzarmenen eta itunen betetzearen kontrola daramaten organoek, eta zentzu zabalean interpre-tatuak izan dira, giza eskubideei buruzko politika publikoen eragina jasango duten pertsonek euren lantzean parte har de-zaten beharra adieraziz.

Era berean, azpimarratu beharra dago bilera- eta elkartze-eskubideak arestian aipatutako giza eskubideei buruzko na-zioarteko itunetan ere azaltzen direla.

Bigarren talde honetan bertan, “Gizaba-nakoari kide den gizarte-taldeekin dituen erlazioetan dagozkion eskubideak”, 15. atala ere aurki daiteke, herritartasuna izateko eskubidea ematen duena. Atal honek garrantzirik handiena du, askotan herritartasuna delako GEAUak aitortzen dituen eskubideez gozatzeko ezinbeste-ko baldintza.

17. atalari dagokionez, jabetza-esku-bideari buruzkoa, esan beharra dago ez zela Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni-bertsala garatzen duten bi Nazioarteko Itunetan jaso. Berau idazteko momentu-an eztabaida handiak izan ziren bi herri-alde-blokeen artean (mendebaldekoa eta sobietarra), eta azkenean adostasun-esapide bat onartu zen, ondorengoa dio-ena: “pertsona orok jabetza-eskubidea dauka, bakarka eta taldean”.

4) Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak:

22. atala: Gizarte-segurantza eta ekonomia duina izateko eskubidea.

23. atala: Lan egiteko eta soldata egokia jasotzeko eskubidea.

24. atala: Denbora librea izateko eskubidea, ordaindutako oporrak barne.

25. atala: Bizimodu egokia izateko eskubidea.

26. atala: Hezkuntza-eskubidea.

27. atala: Kulturaz eta zientzia-aurrerakuntzez gozatzeko eskubidea.

Laugarren multzo honetako lehen ata-lak “gizarte-segurantza eta ...[..].. giza duintasunari eta izaeraren garapen askeari beharrezko zaizkion eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak aseak izateko eskubidea” barneratzen du. Hi-tzaurrearen antzera, GEAUak atal ho-nekin eskubide guztien arteko elkarre-kiko menpekotasuna eta zatiezintasuna

nabarmentzen du, giza duintasunaren oinarri.

Multzo honetan aldarrikatzen dira gizarte-segurantza izateko eskubidea (22. atala), lan eskubideak (23. atala), atsedena izateko eskubidea (24. atala), eta bizimodu ego-kia izateko eskubidea (25. atala); hemen barne hartzen dira etxebizitza, elikagaiak,

osasuna, beharrezko gizarte zerbitzuak eta langabeziaren, gaixotasunen, minus-baliotasunen, alarguntasunaren, zahar-tzaroaren ala bizibideak lortzeko aukeren nahi gabeko galeren aurrean asegurua izateko eskubidea.

Aipatu beharra dago 3. atalak aitortuta-ko bizitza-eskubidea 25. atalaren bal-dintzen argitara interpretatu beharra da-goela, hau da, edonork bizimodu-maila egoki bat izan dezan eskubidearen baitan, soilik baldintza ekonomiko eta sozial egokiak izanik izango duelako es-kubide zibil eta politikoez gozatzerik, eta haien artean, bizitza-eskubideaz.

Hezkuntza-eskubideari dagokionez, doakoa eta beharrezkoa izateaz gain (gu-txienez lehen hezkuntza), 26. atalak dio hezkuntzaren helburua giza nortasuna-ren garapen osoa eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea izango dela.

Page 10: DUDH euskera web

9GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

5) Gizabanakoaren eta gizartearen arteko loturei buruzko eskubideak

28. atala: Giza eskubideak eraginkorrak izango diren gizarte mailako eta nazioarteko orden bat izateko eskubidea.

29. atala: Gizabanako bakoitzak erkidegoarekin dituen betebeharrak.

30. atala: Eskubideen murrizketak.

28. atalak ezinbestekotzat jotzen du nazioartean bidezko gizarte-baldintzak ezartzea, giza eskubideez gozatzea bide-ragarria izan dadin, eta aberastasuna

hobe banatuko duen nazioarteko testu-inguru bat eraikitzea. Adierazpen hau 1986an onartu zen garapen-eskubideari buruzko Aldarrikapenarekin osatzen da.

Aldarrikapen honen lehen atalak honela definitzen du garapena: “oinarrizkoa eta besterezina den giza eskubidea, zein-aren baitan gizabanako eta herrialde orok euren giza eskubideak eta oina-rrizko askatasunak garatuko dituen gara-pen ekonomiko, sozial, kultural eta poli-tikoan parte hartzerik izango duen, esku-bide eta askatasun horiez gozatu ahal izateko”.

Botere publikoek eskubideengan ezar ditzaketen murrizketei buruz, 30. atalak dio ezin izango dela ahalmen hori estatu, talde ala gizabanako bati Aldarrikapenak jasotako eskubideren bat deusezteko moduan interpretatu.

EGUNGO ERRONKAK, 60 URTEREN ONDOREN“Bidegabekeria, desberdintza eta zi-

gorgabetasuna dira gaur gure mundua-ren ezaugarriak. Gobernuek berehala ekin beharra dute esaten denaren eta egiten denaren arteko alde izugarria konpontzeko”.

Irene Khan, Amnesty Internationaleko Idazkari Nagusia, 2008ko Urteko Txoste-naren aurkezpenean.

Aurrerapenak aurrerapen, Nazio Batuek Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-tsala onartu zutela 60 urte bete diren ho-netan, gutxienez 81 herrialdetan orain-dik tortura edota tratu txarrak eragiten zaizkie herritarrei, 54tan bermerik gabe-ko epaiketak egiten zaizkie, eta 77tan ezin dira askatasunez mintzo. Azaldutako zifrak baikorrenak dira.

Page 11: DUDH euskera web

10 AMNESTY INTERNATIONAL

Amnesty Internationalen 2008ko “El estado de los derechos humanos en el mundo” txostenaren baitan, gaur egun GEAUaren errespetuaren aurkako zen-bait joeraren testigu izaten ari gara:

• Talde armatuek eta gobernuen inda-rrek gizarte zibila zigorgabeki artezkar-tzat erabiltzen dute.

• Lidergo falta dela eta, Aldarrika-penaren agintza gutxienez gizartearen erdiari ukatu zaio: emakumeei. Edo-non antzematen da emakumeen au-rkako indarkeria: gutxienez 23 herri-aldetan legediak berariaz baztertzen du emakumea, eta beste askotan, emakumeak baztertzea eguneroko bizitzaren zati da.

• Informazioa lortzeko modu zilegiak bai-lira, tortura eta tratu txarrak indartzen dira. 2007aren amaieran, Estatu Batu-etako agintariek 270 pertsona man-tentzen zituzten atxilotuta Guantana-mon, Kuban. Urte hartako uztailean, Bush presidenteak CIAk kudeatuko zuen atxiloketa eta galdeketa progra-ma bat erabiltzeko baimena berritu zuen.

• Disidentziaren aurkako errepresioa ematen da eta kazetariak eta aktibis-tak erasotuak izaten dira. 17 urteko Charles Mvogo eta 15 urteko Shimpe Poungou Zok Kamerunen hil ziren se-gurtasun agente batek haien eskolan elektrizitate-eteteen aurkako mani-festaldi baten aurka tiro egin zuenean. Gertakari honek giza eskubideen de-fendatzaileen adorea eta saihestu be-har duten arriskua adierazten ditu.

• Pertsona errefuxiatuen, asilo-eskatzai- leen eta migratzaileen eskubideak urratzen dira.

• Mundu osoan eskubide ekonomiko eta sozialak urratzen dira, eta milioika pertsonek ez dute duintasunez bizi-tzeko beharrezkoak diren baliabideak, segurtasuna eta autonomia lortzeko aukerarik.

• Giza eskubideen aurkako abusuetan eragile ekonomikoek duten erantzuki-zun korporatiboa saihestu egiten da.

• Heriotza-zigorrak ez du zigor-justizia sistema moderno batean gunerik. Bizi-tzeko eta tratu txar edo lazgarririk ez

jasateko eskubideak urratzen ditu. Hala ere, frogatzerik izan da 2007an 1252 pertsona 24 herrialdetan euren estatuek hilaraziak izan zirela. Egiaz hilarazitakoen zifra altuagoa da, za-lantzarik gabe.

Amnesty Internationalen ustez, etorki-zunari begira giza eskubideentzako mehatxurik larriena bi gabezia nabar-men dira: gaiari buruzko ikuspuntu amankomun batena eta lidergo kolek-tibo batena. Elkarteak gobernuei Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala-ren printzipioetan oinarritutako fronte amankomun berri bat eskatzen die.

GIZA ESKUBIDEEN ALDE MOBILI-ZATZEA EZ DA ALFERRIKAmnesty Internationalek aurrerapenak

egiaztatzerik izan du azken sei hamar-kadetan giza eskubideei dagokionez;

Page 12: DUDH euskera web

11GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

besteak beste, zenbait lege aldarrikatu eta giza eskubideen defentsarako zen-bait erakunde ezarri izana, heriotza-zigo-rra desager dadin egindako ahaleginekin azaldu den elkartasun geroz eta handi-agoa, edota zenbait nazioarteko eta na-zioetako epaitegik zenbait gerrako eta gi-zateriaren aurkako krimenen erantzuleak auzipetu izana.

Amnesty Internationaleko aktibisten lana, parte-hartzeak eta gizarte-mobili-zazioak Aldarrikapen Unibertsalean ja-sotako eskubideen defentsan lor daitez-keen arrakasten adibide da. Hauek dira azken hamarkadetan giza eskubideen al-deko nazioarteko mugimenduak eginda-ko lorpenen adibide batzu:

• 1984an Nazio Batuen Torturaren aurkako hitzarmena indarrean sartu zen. Honen bidez, estatu guztiei tratu txar edota tortura kasu guztiak ikertze-ko betebeharra ezarri zitzaien, baita bere lurraldetik kanpo ere. 2006az geroztik, Hitzarmen honen Hautazko Protokoloak tortura kasuak ikertzeko beharrezko bidea ezartzen du, espe-txeak bisitatzea barne.

• 1989an Nazio Batuen Haurren Es-kubideen Hitzarmena indarrean sartu zen. Hitzarmen honek haurrak euren berariazko eskubideak eta euren adi-nera egokitutako betebeharrak izan ditzaketen pertsonatzat jotzen ditu.

• 1996an hasi zen Nazioarteko Gor-te Penalaren aldeko kanpaina. Gaur egun, 106 estatuk aintzatesten dute Gortea, eta berari esker 2008an Omar Hasan Sudango presidentea atxilotzeko eskakizuna egin ahal izan da, eta Radovan Karadzic presidente serbobosnio ohia atxilotu ahal izan da, genozidioagatik, gizateriaren aurkako krimenengatik eta gerrako krimenen-gatik epaitua izango dena.

• 2006an, NBEak Behartutako des-agerpenen aurka pertsona guztien babeserako nazioarteko hitzarmena onartu zuen. Bertan, estatuek euren lurraldean desagerpenak ematen ba-dira bete beharreko bidea azaltzen da.

• 2006an Minusbaliotasunak dituz-ten pertsonen eskubideei buruzko hitzarmena eta bere hautazko pro-tokoloa onartu ziren. Bertan, estatuek minusbaliotasunen bat duen orori ahalik eta bizi-kalitate hobea emateko dituzten betebehar juridikoak zehaz-ten dira.

Mobilizazio-kanpainek mundu osoan giza eskubideen urraketen biktima diren milaka pertsonen bizitza al-datu du:

• 2007an, beste erakunde batzuekin batera, 153 Estatuk Armen Komer-tzioari buruzko Nazioarteko Hitzarmen bat ezar zedin eskatzen zuen ebazpen baten alde bozkatzea lortu genuen.

• Heriotza-zigorraren aurkako hamarka-datako kanpainaren ondoren, 133 herrialdek heriotza-zigorra indargabetu dute eta hilaraziak izandako adinga-been kopurua jeitsi egin da. Horrez gain, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2007ko azaroan ebazpen historiko bat onartu zuen, mundu osoan exekuzioak geldieraz zitezen eskatuz.

• Amnesty Internationalek, beste zen-bait erakunderekin elkarlanean, CIAk “atxilotu ikustezinak” Guantanamora eta munduko beste zenbait atxiloketa-gune sekretutara eramateko antolatu zituen hegaldiak jakinak izatea ahalbi-detzen lagundu zuen.

• Milaka aktibisten lanari esker, Guan-tanamoko zenbait presok epaiketa justuak izateko aukera izan dute, edo kargurik gabe aske gelditu dira.

• Mundu osoan 50.000 kontzientzia-preso baino gehiagoren kasuak modu egokian konpondu dira.

• Nazioarteko epaitegiek Liberiako presidente-ohia den Charles Taylorren (2006) eta Ugandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko haur sol-daduen ervrekrutatzaileen (2005 eta 2006) aurka ekin dute, gizateriaren aurkako krimen latzak direla eta.

• Urtetan zehar, milaka aktibistek bo-rroka luzea izan zuten Pinochet epai-tua izan zedin. Justizia unibertsalari esker, mundua gaur ez da hain leku segurua giza eskubideak urratzen dituzten agintarientzat.

• Milaka pertsonen mobilizazioak azken urteotan Iranen zenbait emakume ha-rrikatzez hilaraziak izana eragotzi du.

• Amnesty Internationalek eta giza es-kubideen defentsarako beste zenbait erakundek beren ekarpenak egiten dituzte indiar erkidegotan lurrarekiko eskubideak aitor zitezen, Brasilen adibidez. Baita ere etxea hustera be-hartuak ez izateko eta derrigorrezko lekualdaketak ez jasateko.

Page 13: DUDH euskera web

12 AMNESTY INTERNATIONAL

Bibliografia

Amnesty International nazioartean aitortuta dauden giza eskubideak pertsona guztientzat errealitate bat izan daite-zen lanean diharduen mundu mailako mugimendu bat da. Gure ekintzak babesten dituztenak giza eskubideen aurka ematen diren gehiegikeriek mugitzen dituzte, baina baita mundu hobeago baten itxaropenak ere; horregatik, gure kanpaina-ekintzen eta nazioarteko elkartasunaren bidez giza eskubideen egoera hobetzeko egiten dugu lan. Gure web orritik edonor izan daiteke giza eskubideen aldeko aktibista, bere sinaduraren bidez gobernuen gaineko ekintzak babestuz edota herrialde ezberdinetan jazarriak diren giza eskubideen defendatzaileei elkartasun-gutunak idatziz.

Ekin: ekintza proposamenak

Baliabide didaktikoak interneten

Page 14: DUDH euskera web

13GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

FilmografiaFilm komertzial ugarik lagun dezakete

Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-tsala ezagutzen eta ulertzen. Ondoren-goak iradokizun batzu dira. Filma ikusi on-doren eztabaida bat egin daiteke, jarraian proposatzen diren galderen ildotik:

• Zer gertatzen da istorioan?

• Nor da protagonista?

• Noiz, non, zein egoeratan… gertatzen da?

• Filman giza eskubideen urraketarik azaltzen al da?

• Zehazki, zein eskubide ez dira, zure ustez, errespetatzen?

• Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-tsalaren zein atalekin du zerikusia?

• Espainiar Konstituzioaren zein atalekin uste duzu dutela erlazioa filman ikusi-tako giza eskubideen urraketek?

• Nor da biktima?

• Nor edo nortzu dira erantzuleak?

• Zer sentitu duzu filma ikusterakoan?

• Gaur egun halakorik gertatzen dela uste al duzu?

• Biktimarekin identifikatuta sentitu alzara? Inoiz antzeko zerbait gertatu al zaizu?

• Ezagutzen al duzu antzeko zerbait ger-tatu zaion inor?

• Zer deritzozu gaiari buruz?

Page 15: DUDH euskera web
Page 16: DUDH euskera web

15GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

4. 50 urtean behin ospatzen den topake-ta batean parte hartuko dutela esango zaie, bere kolorea ordezkatuz.

5. Urtetan prestatutako hiru froga gain-ditu beharko dituzte, eta bakoitzean sari bat lortu ahal izango dute (gozo-kiak, margoak edo beste edozer, baina beti ere talde osoarentzako nahikoak direla).

6. Ariketa ebaluaketarekin amaituko da.

7. Bukaeran, parte-hartzaileak elkarren alboan eseriko dira, elkar ezagutu eta agurtzeko, bere sariak gozatuko dituz-te eta talde irabazleak egindako paper ona aitortuko dute.

8. Ekintza osoa burutzeko ordubete ba-ino gehixeago beharko da, talde osoak bere sentimenduak eta iritziak azal-tzeko astia izan dezan. Denbora urria bada, azken ebaluaketa atzeratua edota beste ekimen batekin ordez-katua izan daiteke: idazlan bat, horma-irudi baten eraketa…

1. froga: “Zortearen lasterketa”Talde bakoitzak lasterketa motz bat egin beharko du. “Zortearen” lasterketa du izena talde bakoitzak zailtasun bat izan-go duelako: talde bati begiak estaliko zaizkio, beste batek besoak erabiliko ditu soilik (herrestatuz), hirugarrenari ez zaio inongo zailtasunik jarriko.

2. froga: “Altxor ezkutua”Taldeek ezkutatuta dagoen zerbait aur-kitu beharko dute (adibidez, liburu bat). Aztarnak gutun-azal ezberdinetan egongo dira gordeta. Taldeetako bati (ez du aur-reko froga irabazi duena izan behar) oso aztarna errazak emango zaizkio. Beste bi taldeenak oso zailak izango dira: beste

hizkuntza batetan idatzitakoak, ingele-sez, frantsesez ala asmatutako hizkuntza batetan, zentzugabeko metaforak ditue-la, etab.

3. froga: “Milurtekoaren irudia”Talde bakoitzari egoera ezberdin bat azal-tzen den paper bat emango zaio; taldeka, egoera hori antzeztu beharko dute. Fro-garik irabazi ez duen taldeari oso egoera erraza emango zaio (eskolako gela bat, jatetxe bat, tren geltoki bat…). Bigarren taldeak toki gutxi duen gune batean mol-datu beharko du, eta hirugarrenari ego-era zail bat jarriko zaio; adibidez, zerua, infernua…

Ebaluaketa: Frogak amaitutakoan ondo-rengoari buruz eztabaidatuko da:

• Nola sentitu gara?

• Zer gertatu da?

• Bidezkoa izan al da?

• Zer sentitu dut bidegabekeriak niri edo nire taldeari eragin dionean?

• Nola sentitu naiz erraz irabazi dugu-nean?

• Denek aukera berdinak izan beharko genituzke? Zergatik?

• Denak berdinak al gara? Zergatik?

• Zer egingo dugu sariekin? Benetan “irabazi” al ditugu? Elkarbanatuko al ditugu?

• Zein erlazio dago joko honen eta giza eskubideen artean?

Parte-hartzaileei laguntzeko, hezitzaileek ondorioak gizabanakoen berdintasunera, duintasunera eta eskubideen ezaugarri-tara bideratuko dituzte.

KOLOREEN FROGA HANDIA

Hezitzaileentzako oharra: Ekintza hau gainontzekoen abiapuntu gisa egitea gomendatzen dugu, bereizke-riari buruzko hausnarketa sustatzeko. Ekintza erabil daitekeen denborari eta ikaslegoaren mailari egoki dakioke.

Helburua: Jokoaren bidez bereizkeria eta duintasunarekiko begirune eza islatzen dituzten egoerak ulertzea. Bizitakoari bu-ruz hausnartzea eskubideak, euren be-harra eta euren ezaugarriak ulertzeko.

Adina: 10 urtetik aurrera.

Beharrezko materiala:

• Taldeen irudi geometrikoentzako kolo-retako kartulinak.

• Bigarren frogako aztarnak eta hiru-garren frogarako paperak dauzkaten gutun-azalak.

• Sariak: gozokiak, margoak…

Froga gune zabal batean egitea gomen-datzen da.

Garapena: Hiru froga egingo dira, eta bakoitzean talde batek beste biekiko abantaila itzela izango du. Honela, denek ikusiko dute zer den arau bereizleak ditu-zten jokoetan parte hartzea.

1. Parte-hartzaileekin hiru talde osatuko dira, gehienez 10 lagunekoak. Parte-hartzaile gehiago badaude froga txan-daka errepikatuko da.

2. Talde bakoitzari kolore bat egokituko zaio.

3. Talde bakoitzak kartulinazko ikur bat jasoko du, irudi geometriko bat duena eta taldeak bere ezaugarritzat erabi-liko duena. Esperanza Lejerretak eta Belén Laínez Muñozek landutako ekintza.

Page 17: DUDH euskera web

ALFONBRA HEGALARIAKHelburua: Giza eskubideen elkarrekiko erlazioari buruz hausnartzea eta ikasle-goa haurren lanari, hezkuntza-eskubide-ari, tratu txarrak ez jasateko eskubideari eta adierazpen-askatasunari buruz sen-tikortzea.

Adina: 8 urtetik aurrera.

ALEGIAZKO HERRIALDEAHelburua: Eskubideak beharretan oina-rritzen diren ideiari buruz hausnartzea. Talde batean beharren aldiberekotasuna aztertzea.

Adina: 8 urtetik aurrera.

Beharrezko materiala: Arkatza eta pa-pera.

Garapena:

1. Ekintza honetarako 5 edo 6 laguneko taldeak osatuko dira.

2. Lehen zikloetarako, eskubide-zerren-da bat emango zaie (ez da zerrenda itxia izango) eta “eskubide” kontzep-tua ondo ulertu dutela ziurtatuko da.

3. Ondorengo egoera irakurriko da: “Imajina ezazue alegiazko herrialde

berri bat aurkitu duzuela. Inor ez da sekula hemen bizi izan eta ez dago ez legerik ez araurik. Zuen taldekoak lurralde berri honetako lehen biztan-leak izango zarete. Ez dakizue zein gizarte-maila izango duzuen herri-alde berrian”.

4. Bakarka, parte-hartzaile bakoitzak herrialde berri honetan mundu guzti-ari bermatuko zaizkion hiru eskubide idatzi beharko ditu.

ALFONBRA HEGALARIAK”4 urte zituela, Iqbal Masih anfonbra-fabrikako batetako jabeari emana izan zen, fabrikatzaileak Iqbalen aitari utzita-ko 600 errupiaren truke (12 dolar). Mu-tikoa egunean 12 ordu baino gehiago-tan lanean hasi zen alfonbrak eginez, baina maileguaren gain fabrikatzaileak ezarri zituen interes erraldoiak zirela eta, Iqbalen aitaren zorra geroz eta handi-agoa egin zen, 13.000 errupiakoa egin arte. Bitartean, Iqbali tratu txarrak eragin zizkioten, jo egin zuten eta behin ehun-degian kateatu zuten. 1992an, Iqbalena bezalako kasuak lantzen dituen Behar-

Beharrezko materiala: 1. fitxa (16. orri-aldea).

Garapena:

1. “Alfonbra hegalariak” ipuina irakurriko da. Nahiz eta ipuin moduan kontatuta dagoen, egiazko istorio bat islatzen du: Iqbal Masih 14 urteko aktibista pakis-tandarra eraila izan zen Pakistaneko ehundegietan lan egiten zuten bera bezelako beste zenbait haur esklabu-ren eskubideak defendatzeagatik.

2. Zenbait herrialdetan adingabeak es-kolara joan beharrean baldintza negar-garrietan lan egitera behartuak izaten direla azalduko da: leku ilunetan, janari gutxirekin, alfonbrak eginez (ipuinaren modura) edota soldatarik gabe.

3. Parte-hartzaile bakoitzari Iqbal islatuko duen marrazki bat egin dezan eskatu-ko zaio.

4. Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak istorioari buruzko bere sentimenduak azalduko ditu.

tutako Lanaz Askapenerako Frontearen (BLAF) lanaren ondorioz, Iqbalek fabrika utzi ahal izan zuen. Pakistanen legeak galerazi egiten du bai helduen bai hau-rren behartutako lana, baina legea ez da ia betetzen. Iqbal BLAF-ak behartu-tako lanaz askatutako haurrentzat zeu-kan eskola batetara joaten hasi zen eta gainontzeko haur esklabuak askatuak izan zitezen lanari ekin zion. Nahiz eta haurra izan, behartuta lan egiten zuten haurrei buruzko hitzaldiak eman zituen. 1994an “Gazteria eraginkorraren Ree-bok saria” jaso zuen”.

16 AMNESTY INTERNATIONAL

Page 18: DUDH euskera web

5. Talde bakoitzean, garrantzitsutzat jotzen diren 10 eskubideren zerrenda bat egingo da.

6. Talde bakoitzak herrialde berri ho-nentzako izen bat asmatu beharko du eta orri handi batean idatzi.

7. Talde bakoitzak bere zerrenda gela osoari aurkeztuko dio eskubide ba-koitzari emandako garrantzia azal-duz.

8. Bitartean, hezitzaileak taldeek aipa-tutako eskubide guztiak arbelean idatziko ditu. Eskubide batzu errepi-katzen badira, alboan gurutze bat egingo zaie.

9. Taldeek bere aurkezpena bukatu du-tenean, parte-hartzaileei bat datozen edota elkarren aurkakoak diren esku-bideak identifika ditzaten eskatukozaie.

10. Ondorengo galderak erantzun ditza-ten ere eskatuko zaie:

a. Eskubideren bat falta al da?

b. Antzekoak diren eskubideak talde-ka sailka al daitezke?

c. Zein neurritaraino islatzen du erre-alitatea zerrenda horrek?

d. Ken al daiteke eskubideren bat? Zer gertatuko litzateke orduan?

BIZITZA-MAI-LA EGOKIAHelburua: Aldarrikapenaren bizitza-maila egoki baterako eskubidea jasotzen duen 25. atalari buruzko eztabaida sortzea. Aberastasunaren desberdintasunezko banaketari buruz hausnartzea.

Adina: 10 - 12 urte.

Beharrezko materiala: Aldarrikapenaren 25. atalaren testua eta bere urraketarekin zerikusia duten prentsa-artikuluak.

Garapena: Ekintza honek zati ezberdinak ditu. Eskola batean edo gehiagotan gara daiteke.

1. Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-tsalaren 25. atala irakurriko da:

a. “Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alar-guntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.

b. Amek eta haurrek laguntza be-reziak jasotzeko eskubidea dute. Haur guztiek, senar-emazteengandik nahiz ezkontzatik kanpo jaiotakoek, gizartearen babes berbera izateko es-kubidea dute”.

2. Ikasleekin 4 edo 5 laguneko taldeak osatuko dira.

3. Talde bakoitzari ondorengo galderen inguruan eztabaidatzea proposatuko zaio:

a. Zer uler daiteke “bizitza-maila ego-kia” adierazpena entzutean?

b. Nori dagokio bizitza-maila egokia zer den erabakitzea?

c. Orain gozatzen ditugun zein gauzei egin geniezaieke uko?

4. Talde bakoitzak prentsan bizitza-maila egokia errespetatzen ez den egoerei buruzko informazioa bilatuko du.

5. Bildutako informazioa abiapuntutzat hartuz eta gaiari buruz ikertu eta ez-tabaidatu ondoren talde bakoitzak on-dorengo gaiei buruzko horma-irudi txiki bat egin beharko du:

• Etxebizitza

• Elikadura

• Osasuna

• Pentsioak

• Amatasunaren babesa

• Haurtzaroaren babesa

6. Munduko biztanleriaren zati handi batek gosea pairatzen du. Bien bitar-tean, herrialde garatuetan ematen den osasun-arazorik latzenetako bat obesitatea da, eta bertako biztanleek milaka milioi gastatzen dituzte dietak eta argaltze-produktuak lortzeko. Tal-deek honi buruz duten iritzia aztertuko dute.

7. Bakarka, egunero elikadura eta geriz-pea bilatu behar duten zortzi urteko kaleko haurren eguneroko bizitzari bu-ruzko idazlan bat egingo dute.

17GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Page 19: DUDH euskera web
Page 20: DUDH euskera web

Hezitzaileentzako oharra:Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza eskatzen duten ekintzetarako, hemen aurki daiteke testu osoa:www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

BESTEAREN IKUSPUNTUAHelburua:

• Ikaslegoa besteen esperientziak, sen-timenduak eta beharrak kontutan hartzera bultzatzea.

• Guztiok besteak gure berariazko senti-menduen, balioen, beharren eta moti-bazioen baitan epaitzeko dugun joera baieztatzea.

• Besteen emozioak, ikuspuntuak eta pentsamoldeak kontutan izaten ikas-tea, giza eskubideen kontzeptuak ga-ratzeko lehen pauso gisa.

• Aurrekoa kontutan izan gabe giza es-kubideak errespetatuak izango diren gizarte bat lortzea zein zaila izango li-tzatekeen frogatzea.

Adina: 12 urtetik aurrera.

Deskribapena: Besteen behar eta esku-bideekiko sentsibilitatea eta enpatia ga-ratzeko gaitasuna erakusteko rol-jokoa, parte-hartzaileei gertukoak zaizkien ego-eratan oinarritua. Gutxienez ordubeteko iraupena eskatzen du.

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. atala: “Gizabanako guztiek dute eritzi-eta adie-razpen-askatasuna”. Egoeren testuak eta behaketa-orria (2. fitxa, 20. orrialdea).

Garapena:

1. Hiru laguneko zenbait talde osatuko dira. Talde bakoitzari egoera bera deskribatzen duen testu bat emango zaio (2. fitxa).

2. Talde bakoitzean, bi parte-hartzailek emandako rolak antzeztuko dituzte eta bere rolaren baitan gertatzen zai-en egoera nola bizi duten azalduko dio-te elkarri. Arazoarekin erlazionatutako esperientziak, sentimenduak eta moti-bazioak izan ditzakete mintzagai.

3. Taldeko hirugarren kideak parte-har-tzaileak behatuko ditu eta Behaketa-orrian (2. fitxa) bere taldekideen espe-rientzei, sentimenduei eta motibazioei buruzko oharrak jasoko ditu.

4. Honen ondoren, rolak elkar trukatuko dituzte, hiru kideek hiru rolak bete izan arte.

5. Prozesu bera beste egoera desberdin batekin errepikatuko da (taldearen ezaugarrien arabera, egoera gehiago ala gutxiago antzez daitezke).

6. Bukatzeko, talde bakoitzak bakarka bertan emandako esperientziak eta

erreakzioak aztertuko ditu, ondorengo gidoia jarraituz:

• Zein izan da azaldutako ikuspun-tua?

• Zein esperientziak eta motibaziok ahalbidetzen zuten bestearen ikus-puntua ulertzea?

• Nola sentitu dira parte-hartzaileak rolez aldatzerakoan?

• Behatzaile-rola egitea zaila izan al da?

• Zeintzu dira egindako jardueraren puntu nagusiak?

• Zergatik da garrantzitsua bestearen ikuspuntua kontutan izatea?

• Ikasketa honek ba al du Giza Esku-bideen Aldarrikapen Unibertsalean jasotako printzipioekin erlaziorik? Baiezkoa badiozu, zehaztu zein printzipiorekin.

7. 10 minuturen ondoren, ondorioak amankomunean jar daitezke.

Ana M. Pampliegak eta Manuel Marroquínek “Programa Deusto 14-16, I. Desarrollo de habilidades sociales-en (Mensajero argitaletxea, 1997) proposatutako ekintza, del Grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunya-k moldatua.

19GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Page 21: DUDH euskera web

EGOERAK 1. egoera 1. ikaslea: Oso lagun onak zarete. Bihar azterketa bat daukazue. Aurreko azterke-tak ez dituzu gainditu, eta hau ere gaizki atertzen bazaizu, zure gurasoek esan de-zaketenak asko kezkatzen zaitu. Horre-gatik, “txuletak” egitea erabaki duzu. Zure gurasoek beti esan dizute axola duena emaitzak direla, eta txuleta bat hain larria ere ez da. Zure lagunari txu-letak prestatzen laguntzeko eskatu dio-zu. Azken finean, laguntasuna elkar la-guntzean datza.

2. ikaslea: Oso lagun onak zarete. Orain-goan, zure lagunak azterketa batetarako txuleta bat prestatzen laguntzeko eskatu dizu, baina zuk ez duzu halakorik egin nahi. Bakoitzak bere lanaz arduratu be-har duela eta kopiatzea gaizki dagoela uste duzu. Etxean beti esan dizute beti ere egia esan beharra dagoela. Gainera, irakaslea konturatzen bada, istilu galan-tak izan ditzakezu. Alde batetik haserre zaude, baina bestetik, baita arduratua ere, ez duzulako laguntasuna galdu nahi.

2. egoera1. ikaslea: Hemendik bi egunetara ingeleseko azterketa daukazue. Zure liburua desagertu egin zaizu eta ezin duzu ikasi. Azterketa gainditu behar duzu, baina ez diezu zure gurasoei beste liburu bat erosteko dirua eskatu nahi etengabe esaten dizutelako burua non duzun ez dakizula eta ez dituzula zure gauzak zaintzen. Liburua zure lagunari eskatzea erabaki duzu azterketak beti ondo prestatzen dituelako eta ziurrenik ikasita izango du dena honez gero. Azter-keta aurretik apur bat errepasatzearekin nahikoa izango du.

2. ikaslea: Zure lagunak ingeleseko libu-rua behar du berea desagertu egin dela-ko. Zuk azterketa ia prestatuta dauka-zunez, zuk zure liburua berari uztea nahi du. Baina zuk ez duzu uste bidezkoa denik lehenago ez ikasi izanagatiko bere utzikeria zuk nozitu behar izatea. Gainera, aurreko azterketengatik badakizu gaia bezperan errepasatzen ez baduzu arazo handiak izan ditzakezula. Bere laguntasu-na mantendu nahi duzu, baina ez diozu liburua utzi nahi.

3. egoera1. ikaslea: Berandu iritsi zara eskolara as-paldian ikusi gabea zenuen lagun batekin topo egin duzulako eta bera agurtzeko gogoa zenuen. Zure ustez, laguntasunak zaindu egin behar dira, eta azken finean,minutu batzurengatik mundua ez da bu-katuko. Eskolara iritsi zarenean, irakas-leak ez dizu sartzen utzi, ez eta berandu zergatik iritsi zaren azaltzen ere. Zuk es-kolan sartu nahiko zenuke egun gutxira azterketa bat daukazulako eta sartzen ez bazara beste norbaiti eskatu beharko diozu gaia azal diezazun.

2. ikaslea: Gaur ikasle bat berandu iritsi da eta ez duzu ikaslegoaren puntualtasun

eza atsegin. Gazte hauen jarrera zurega-nako eta kideekiko errespetu falta bat da. Ez dira garaiz iristeaz kezkatzen eta gero eskola edozein aitzakiren bidez mozten dute, eta horrela zuri ez zaizu programa osoa garatzeko denbora iristen. Zu zara gai-zerrenda osoa ikas dadin arduraduna. Euren kontura gehiegi ikas dezaten ere eskatu nahi ez diezunez, zure erabakia inori berandu sartzen ez uztea izan da, nahiz eta aitzakia bikain bat izan.

4. egoera1. ikaslea: Lagun minak zarete, eta ho-rregatik berarekin borroka egin nahi duen gazte talde bat dela eta, laguntza eskatu dizu. Zuk ez diezu aurre egin nahi, baina laguntasuna zaindu nahi duzu. Zure ahaide zaharrago batek eskarmen-tu latza izan zuen borroka bat zela eta, eta horregatik, etxean sekula borrokatan arituko ez zarela agindu duzu. Zure ustez, arazoak era baketsuan konpontzen dira.

2. ikaslea: Gazte talde bat etengabe ari da zu zirikatzen eta beraiekin borroka egin dezazun desafio egiten. Ez duzubakarrik azaldu nahi, eta horregatik lagun bati laguntza eskatu diozu. Zure aitak beti esan izan dizu zure burua defendatu be-har duzula, eta arazoak konpontzeko zure modua borroka da. Gainera, lagunek elkar lagundu behar dutela uste duzu.

Behaketa-orria• 1. ikaslea: Esperientziak.

Sentimenduak. Motibazioak.

• 2. ikaslea: Esperientziak. Sentimenduak. Motibazioak.

Alor bakoitzean idatzi parte-hartzaile bakoitzak komunikatzen duenaren atzean antzeman daitekeena.

20 AMNESTY INTERNATIONAL

Page 22: DUDH euskera web

Adibidez:a. Arrazakeria, generoak, orientazio

sexualak edota jatorri etnikoak eragindako bereizkeria:

2. atala:1. Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen

honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkun-tza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste ino-lako gorabeheragatik.

2. Ez zaio begiratuko gainera, pertso-na zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea izan, besteren zain-peko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako burujabetasun-mu-gak dituena.

b. Bullying (eskolako jazarpena), lar-deria, tratu txarrak:

5. atala: Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori

zigor edo tratu txar, anker eta lotsara-zlerik eman ere.

c. Inmigrazioa (edo inmigrazioari lotu-tako xenofobia):

13. atala:1. Pertsona orok du joan eta etorri aske

ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.

2. Pertsona orok du edozein herrialde-tatik alde egiteko eskubidea, baita norberetik ere, eta norbere herrialde-ra itzultzekoa.

BI AULKIAKHelburua:

• Ikaslegoa besteen esperientziak, sen-timenduak eta beharrak kontutan har-tzera bultzatzea, ziuraski bereengan-dik desberdinak diren pentsakerak eta jarrerak dituen beste norbaiten tokian jarriz.

• Guztiok besteak gure berariazko bali-oen, beharren eta motibazioen baitan epaitzeko dugun joera baieztatzea.

• Ikaslegoa giza eskubideak bere ingu-ruan eta gizarte osoan errespetatzera eta indartzera motibatzea.

Adina: 12 urtetik aurrera.

Beharrezko materiala: Bi aulki, papera, arkatza eta Giza Eskubideen Aldarrika-pen Unibertsalaren aleak.

Garapena: Bi pertsonen arteko rol-jokoa, bakoitza giza eskubideekin zerikusia duen gai jakin baten alde ala kontra. Hezitzaileak rol-jokoen dinamika ezagutu beharko du.

1. Parte-hartzaile bakoitzari Giza Esku-bideen Aldarrikapen Unibertsalaren ale bana emango zaio.

2. Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni-bertsalarekin lotura duen gaurko-tasun-gaiak bilatuko dira, adieraziz Aldarrikapenaren zein atalek duen gai horrekin erlazioa.

Ikus eskubiko laukiko adibideak.

3. Bi aulki jarriko dira taldearen aurrean. Aulki bakoitzean kartel bana egongo da, batean ALDE eta bestean AURKA dioela, baina parte-hartzaileek ezin izango dute kartelen edukina ikusi.

4. Eztabaidarako hautatutako gaiak pa-per txikitan idatziko dira. Adibidez:

matxismoa, arrazakeria, Interneteko blog oldarkor batean parte-hartzea, etorkinen arbuioa/harrera, haurren lana, etab.

5. Bi boluntariori eskatu zaie aulki bana aukera dezaten alde ala aurka egotea egokituko ote zaien jakin gabe. Era berean, aurretik idatzitako paperen artean zozketaz gaia hautatuko da.

6. Eztabaidako lehen txanda hasiko da eta parte-hartzaile bakoitzak ego-kitu zaion rola antzeztuko du (alde ala aurka). Antzetzeak ez du zertan luzea izan beharrik: hobe da ideiak bukatzen doazen heinean moztea.

7. Ondoren, aulkia trukatuko dute, eta ALDE egon dena AURKA egotera pa-sako da, eta alderantziz.

8. Eztabaida bukatutakoan, eztabaida-rekin erlazioa duen eskubidea ira-kurriko da.

9. Beste bikote parte-hartzaile batekin eta beste gai batekin errepika dai-teke.

10. Bukatzean, bi rolak antzeztu dituzte-nei ondorengo galderak eginaz eba-luaketa bat egingo da:

• Zer moduz sentitu zarete antzezten ari zinetela?

• Erraza egin al zaizue zuen rola an-tzeztea?

• Erraza izan al da lehen aldia?

• Eta bigarrena?

Gelako gainontzekoei galdetu:

• Eguneroko bizitzako zein eskubide onartu dituzte?

• Zer moduzko antzezleak dira atera diren lagunak? (jarrera, keinuak, ahots-doinua)

Grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunya-k eginiko www.educarueca.org azaltzen den “Las dos sillas ”jardueraren moldaketa.

21GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Page 23: DUDH euskera web

HITLER ETA GANDHIHelburua: Hitlerren eta Gandhiren irudi-etatik abiatuz, hautatzen diren balioen garrantzia aztertzea, zenbait balio hau-tatzearen ondorio ezkorrak azpimarratuz.

Adina: 14 urtetik aurrera.

Beharrezko materiala: Giza Eskubide-en Aldarrikapen Unibertsalaren Hitzau-rrea eta 30. atala. Atxikitutako testuak (3. eta 4. fitxak, 23. orrialdea).

Garapena:

1. Ikasleei 23. orrialdeko 3. fitxako tes-tuak astiro irakur ditzaten proposatuko zaie.

2. Jarraian, 4. fitxako taula aurkeztukozaie (23. orrialdea).

3. Taulako informazioa eta testuen eduki-nak abiapuntutzat hartuta, eztabaida bat hasiko da.

Eztabaidarako iradokizunak:

• Balioak ez dira modu esplizituan inon-go ataletan aipatzen. Dena den, beste

izenen batean inplizituki uler daitez-keela uste al duzu?

• Esan al daiteke badirela balio zitalak?

• Ziur sekula entzun duzula “balio krisia” aipatzen. Zeri buruz uste duzu ari direla hori aipatzen duten pertsonak?

• Nortzuk dituzte balio hobeak: gaiz-kileek, poliziek, osasunaren profesio-nalek, saltzaileek, paraxutistek, misi-olariek…? Zergatik? Zeintzu dira balio horiek?

• Zein printzipiotan oinarritzen dira arestian aipatutako taldeetako ki-deak euren helburuak lortzeko? Ba al da guztiak ados egongo liratekeeen printzipioren bat?

• Baliorik izan al dezake mafiako kidebatek?

• Tabuak balio edo printzipio handiak al dira? Zein tabu dira gizarte guztietan amankomunak?

• Zein balio edo printzipio duzu zure ge-lakideekin amankomunean? Zer da beti ondo ala beti gaizki dagoena?

• Zehatz ezazu zein balio edo printzipio izango zenituzkeen jarraian aipatzen direnekin amankomunean: odaliska arabiar bat, rabbi judu ortodoxo bat, New Yorkeko broker bat, kanbodiar komunista bat, NBAko jokalari bat, Er-tafrikako diktadore bat…

• Ba al dago giza kultura guztiek ain-tzakotzat hartzen duten printzipio ala balio unibertsalen bat? Zein?

• Printzipio eta balio guztiak erlatiboak al dira? Ba al da balio absoluturik?

4. Bukatzerakoan, taldeko ebaluaketa bat egingo dugu ondorengo galderen ingu-ruan: Inoiz gure ingurukoak jaso ditu-zten ezaugarrien baitan epaitzen al ditugu? Beti al gatoz inguratzen gaituz-tenen balioekin bat?

Ekintza hau “Giza eskubideen hezkuntzari buruzko baliabideak”-en (Gorka Azkarate, Lourdes Errasti eta Maite Mena. Ararteko, 2000) oinarritua dago eta Grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunya-k moldatua izan da.

22 AMNESTY INTERNATIONAL

Page 24: DUDH euskera web

ngo balu zerbait ondo edo gaizki dagoe-la, zerbait hori unibertsalki onartutako printzipio bat izan liteke. Printzipio horre-tatik abia gaitezke elkarbizitza arauak sortzeko.

Gaur egun, ziuraski Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala da gizarte-kont-ratu erraldoi bat eraikitzeko erreferenterik onena, bai zalantza etiko nagusienak ar-gitzeko, bai eta gizarte-zientzienak bidera-tzeko ere.

1.- Dena da erlatiboaGaur egun esan izaten da, eta baita itsu-itsu sinetsi ere, guztia erlatiboa dela. Fisikak, adibidez, aspaldidanik erabiltzen ditu argiaren abiada edo Kelvin 0 graduak bere teorien oinarri bezala. Descartesek berak ere, zalantza arrazoitu batetik abia-tuz, haien aldera guztia erlatiboa litzate-keen parametro jakin batzuk finkatzekobeharra izan zuen.

Gizarte-zientzietan ere parametroak eza-rri beharra dago. Mundu guztiak uste iza-

Ekintza honetan erabilitako testuak Txomin Lamikizen “Ensayo sobre prospectiva”-ko testuen moldaketa askeak dira. (Hegia arg. 1973)

2.- BalioakGizon tinkoa zen, azkarra, leiala, besteei ekimena eta gogoa helarazteko gai zena: lider izateko jaioa. Guztiak atsekabeturik zeudenean berak ez zuen sekula amore ematen, bere irudimena beti zen zerbait gehiagorako gauza, bere helburuak be-tetzerik izango zuen fede itsua zuen. Biziki sinesten zuen zabaltzen zituen balioetan, eta haiek aldarrikatzen eman zuen bere bizitza.

Guretzat bere balioak zuzenak izan balira, gaur Hitler zatekeen gure historiako heroi handienetakoa. Bere argitasunak, tinko-tasunak eta lidergo gaitasunak mundua hobetzen lagundu izango zuketeen, gi-zateriak sekula izandako sarraskirik bor-titzena eragin beharrean.

Bere bizitzari zentzu bat eman zioten bali-oen ikuspegitik soilik esan dezakegu inor gizateriaren ongile bat ala tirano lazgarri bat izan zela. Ezaugarri genetiko pare-tsuek Hitler eta Gandhi bezalako jende desberdina eragin dezakete: bereizten dituena euren balio-sistema da, euren portaera.

23GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Page 25: DUDH euskera web

GIZA ESKUBIDEAK LANDUHelburua: Ikaslegoan Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza sustatzea, behin ezagututakoan, bere printzipioak barnera ditzan eta haiekin bat etorriaz jokatzen ikas dezan.

Adina: 12 urtetik aurrera.

Beharrezko materiala: 25. orrialdeko 5. fitxako binetak dituzten horma-irudiak.Bilduma osoa ondorengo webgunean aurki daiteke:www.amnistiacatalunya.org/edu/ humor/dudh2/index.html

Garapena:

Binetekin zerikusia duten galderak egingo dira. Galderak bakarka ala taldeka egin daitezke, idatziz ala ahoz, Aldarrikapen osoari ala atal jakin bati buruz, etab.

• Loturik doakion Aldarrikapenaren ata-laren edukinaz gain, zer iradokitzen du binetak? Zein da sortzen duen lehen gogoeta?

• Binetak modu eraginkor eta apropo-sean azpimarratzen al du Giza Esku-bideen Aldarrikapen Unibertsalean azaldutako ideia?

• Bakarrik hartuta, bineta nahikoa esan-guratsua al da edo bere osotasunean ulertzeko beharrezkoa al da dagokion Aldarrikapenaren atala irakurtzea?

• Alda al daiteke bineta moduren bate-an (irudia, testua, biak) atalaren ideia indartzeko?

• Zer da eraginkorragoa binetan azal-dutako gaia norbereganatzeko: bine-taren eragin umoretsua ala dagokion Giza Eskubideen Aldarrikapen Uniber-tsalaren atalaren testua?

• Ideia ezazu bineta berri bat. Lantzen ari zareten Aldarrikapenaren atala ahalik eta modu argi eta eraginkorre-nean islatu beharko duzu. Ondoren, gainontzekoek egindako binetak lehen jarraitutako irizpide berberen bidez az-tertuko dituzu.

• Ideiatutako bineten artetik, guztion artean bat edo batzu hautatuko dira.

Handiagotu eta ikusgarri izan daitezen prestatuko dira: denek esku hartu de-zakete, adibidez, binetak margotzen edo apaintzen. Gelan edo eskolako toki ikusgarri batean eskegiko dira. Landutako balioak gogoan izateko modu bat izango da. Horrela, parte-hartzaile guztiek euren taldekideen artean giza eskubideen ezagutza za-baldu duten oroigarri bat izango dute.

24 AMNESTY INTERNATIONAL

Page 26: DUDH euskera web

GIZA ESKUBIDEAK LANDU

Egileak: Grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunya.Bilduma osoa ondorengo webgunean: www.amnistiacatalunya.org/edu/ humor/dudh2/index.html

25GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Page 27: DUDH euskera web
Page 28: DUDH euskera web

BIZITZA POLITIKOAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

BIZITZA POLITIKOAN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA

27GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Hezitzaileentzako oharra: Haseran, ikusten dugunaren aurrean azal-tzen ditugun aurreiritziei buruzko ekintza bat egin daiteke. Adibidez, argazki baten zati bat ikusi eta gainontzekoa asmatzen saiatu. Irudia osorik ikusten denean, maiz ondorio okerrak atera ohi ditugu.

Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza eskatzen duten ekintzak egiteko, testu osoa ondorengo helbidean topa daiteke: www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

JABETZA-ESKUBIDEAHelburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 17. atalari buruz hausnar-

tzea: “Pertsona orok du jabe izateko es-kubidea, bakarka nahiz taldean. Arra-zoirik gabe, ez zaio inori bere jabegoa kenduko.”

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hez-kuntza.

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 17. atalaren testua.

Garapena:

1. Denon artean, ondasun zerrenda bat egingo da eta bakoitzak jabetza pu-blikoa ala kolektiboa izan behar duen eztabaidatuko da.

2. Jabetza kolektiboaren barruan bi mult-zo egin daitezke: lehendabizikoan, ja-beak erkidego batetako kideak izango dira (kooperatiba baten antzera) eta bestean, jabea estatua izango da (hau

da, herritarren multzo osoa). Zerrenda horretan, besteak beste, honelako on-dasunak azal daitezke: autoak, etxeak, igerilekuak, parkeak, hondartzak, es-kolak, bankuak, eskolak, ospitaleak, bitxiak, enpresak, artelanak…

3. Ekintzan zehar, giza eskubideekin ze-rikusia duten ondorengo gaiei buruz eztabaidatuko da:

Nola egin daiteke bateragarria ja-betza pribatu-eskubidea eta osasu-na, hezkuntza, lan-eskubidea edota bezalako beste zenbait eskubide guz-tiontzat izatea?

Zure ustez, amerikar eta afrikar herri indigenen lurrak eta baliagai naturalak bereganatu zituzten herrialde koloni-zatzaileek, herri haiek sortu, hazi eta hezi ziren lurrerako eskubidea berma-tu al zuten?

3. Herriaren borondatea da botere publi-koaren agintearen oinarria; borondate hori aldian-aldian egingo diren bene-tako hauteskundeetan adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide batez”.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hez-kuntza.

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren testu osoa.

Garapena: Eztabaida pizteko, eskubide honek mundu mailan duen egoerarekin zerikusia duten ondorengo galderak egingo dira.

• Herrialde batzutan beharrezkoa da bo-toa ematea. Zer deritzozu egoera horri buruz?

• Adieraz ezazu mapa batean demokra-tikoak diren herrialdeak eta ez dire-nak. Bila ezazu bakoitzaren per capita errenta. Zure ustez, herritarren parte-hartzeak aurrerapenean eragina al du, ala alderantziz, aurrerapena al da parte-hartzea laguntzen duena?

• Zer deritzozu alderdi politikoetan ema-kumeen kuoten bidezko parte-hartze-ari buruz?

Helburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 21. atalari buruzko ez-tabaida sustatzea:

1. Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, zuzenean nahiz libre aukeratutako or-dezkarien bitartez.

2. Pertsona orok du berdintasunez nor-bere herrialdeko funtzio publikoan sartzeko eskubidea.

Page 29: DUDH euskera web

28 AMNESTY INTERNATIONAL

MILURTE-KOAREN PARKEAREN EZTANDAHelburua: Mutur-muturreko egoeratan giza eskubideak eusten dituzten oina-rrizko printzipioen hauskortasuna era-kustea, printzipio hauek ez daudenean tinko errotuta. Eztabaida eta talde-lana indartzea.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkun-tza.

Beharrezko materiala: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 5. atala: “Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zi-gor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.” Torturaren aurkako aldarrika-pena (1975) y eta Torturaren aurkako Hi-tzarmena (1984). 6., 7. eta 8. fitxak (29.eta 30. orrialdeak).

Garapena:

1. Torturari buruzko azalpen labur bat emango da eta muturreko kasuak proposatuko dira hausnarketan balio-garriak izan daitezen.

2. Oharrak: Nazio Batuen Torturaren aurkako Hitzarmenak (1984) tortura honela definitu du: “biktimarengandik aitormen bat ala informazioa lortzeko, funtzionario publikoek norbaiti oinaze fisikoaedomentalaeragitea, jazartzeaedo zigortzea”

2007. urtean soilik, Amnesty Interna-tionalek 81 baino herrialde gehiagotan tortura kasuak dokumentatu ditu, eta beste 17tatik zetozen salaketak jaso ditu. Espainia ere zerrenda horretan azaltzen zen.

Amnesty Internationalen britainiar atalaren giza eskubideetan heziketa-taldeak egina, grup d’Educació d’Amnistia Internacional Catalunyak moldatua.

Lehen zatia. Sarrera. Zer da tortura?(15 minutu)

Parte-hartzaileei galdetuko zaie ondoren-goetatik zein ekintza jo daitezkeen tortura mota gisa:

• Atxilotu bati lo egin dezan galeraztea.

• Atxilotuak maite duen norbaiti mina egingo zaion mehatxua botatzea.

• Atxilotua jazartzea edo mehatxatzea.

• Atxilotua gogor astintzea.

• Atxilotuari tratamendu medikoa uka-tzea.

• Atxilotua drogak kontsumitzera be-hartzea.

• Egiazko exekuzio baten antzera, atxilo-tuaren burua boltsa batekin estaltzea.

Parte-hartzaileei bere torturaren bera-riazko definizioa idatz dezaten eskatukozaie.

Ondoren tortura zenbat herrialdetan ematen den asma dezaten eskatuko zaie. Hamar? Berrogeita hamar? Ehun? Ehundik gora?

Bigarren zatia. Milurtekoaren parkearen kasua aztertzen(35 minutu).

Parte-hartzale bakoitzari Milurtekoaren parkearen eztandari buruzko 6. fitxarenale bana emango zaio.

Parte-hartzaileak bi taldetan banatuko dira: Pariseko polizia eta Amnesty Inter-national.

Talde bakoitzari dagozkien galderen orria banatuko zaio (7. eta 8. fitxak, 30. orrial-dea) euren artean eztabaida dezaten. Talde bakoitzak bere erantzunak adostu dituenean, erantzunak jasoko dira.

Hirugarren zatia. Lana amankomunean jarriz.

Talde bakoitzaren burutapenetatik abia-tuta, parte-hartzaile guztien artean ez-tabaida bat egingo da.

EbaluaketaEkintzak parte-hartzaileek aurretik zuten torturari buruzko iritzia aldatu ote den ikusiko da (eta hala bada, zein zentzu-tan).

Gure burua muturreko egoeratan ikus-teak alda al ditzake gure sinesmenak edota baldintza al dezake gure erreakzio-rako gaitasuna?

Azaldutako kasuaren eta eguneroko bizitzaren arteko parekotasunik aurki al daiteke? Adibidez, hertsapenezko neu-rriak erabiltzea bizilagunen arteko gataz-ka bat ala eskolako, familiako, gizarteko… arazo bat konpontzeko.

Page 30: DUDH euskera web

Milurtekoaren parkean eztanda; susmagarriak, atxilotuakJoan den hilean John eta Jane izeneko bi lagunek Ogiaren eta Askatasunaren Brigada (OAB) izeneko talde terrorista ba-tetako buruak zirela aldarrikatu zuten. Pariseko inguruan dagoen Milurtekoaren parkean gertatutakoa zela eta, atxilotuak izan ziren. Atentatu hartan eskolako bidai batetan Erresuma Batura zioazen zortzi adingabe hil ziren, eta beste asko zauritu-ak izan ziren. Poliziak dio OABren me-hatxu bat jaso duela: euren eskakizunak aseak ez badira, hilero antzeko ekintzak gertatuko dira.

Susmagarriak epaimahaieanJohn eta Jane susmagarriak atzo azaldu ziren jendaurrean lehendabizikoz. Biei an-tzeman ziezazkiekeen tratu txarrak jasan izanaren aztarnak. Epaimahaiak kasuari hasiera emateko une formalean, Johnek bere besoak jaso zituen eta zigarro-erre-duren bidez egindako seinaleak erakutsi zituen. Janek, bestalde, espetxean des-karga elektrikoak ezarri zizkiotela salatu zuen. Bi atxilotuak abiada bizian atera zituzten epaitegitik.

Polizia-burua presiopeanPolizia-burua Milurtekoaren parkeko ez-tandaren erantzuleak aurkitzeko geroz eta presio handiagoa jasaten ari da. Alka-tea, kaltetutako denden jabeak eta iritzi publikoa berehalako ekintzak eskatzen ari dira halako beste eraso bat eragotz dadin.

29GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Page 31: DUDH euskera web

• Atxilotuen erantzunak lortzeko zein metodo erabiltzeko prest zaudete?

• Ahozko tratu txarrak? Loa galerazi? Jo? Zigarro-erredurak? Deskarga elek-trikoak?

• Kazetariek atxilotuak jasaten ari diren tratuari buruzko galderak egiten ari da. Nola justifikatuko zenukete tratu txarfisikoak eragin izana, hainbesterainoiristekotan?

Pariseko polizia taldearentzako galderakPoliziako agente zaren heinean, John eta Jane atxilotuek BPLren hurrengo leher-gailua non eta noiz jarriko den jakin deza-ketela dioen informazioa duzue. Bereha-lako emaitzak eskatzen zaizkizue, eta

horregatik, izugarrizko presioa jasaten ari zarete. Eztabaidaren oinarrizko ideiak bildu itzazue ondoren gela osoari azal-tzeko.

• Nola saiatuko zarete beharrezko infor-mazioa lortzen?

• Zenbateko presioa egin daiteke, zuen ustez, atxilotuen gain?

• Behar duzuen informazioa lortzeko no-raino iristeko prest zaudete?

• Haurrak hiltzen dituenak ez du urka besterik merezi.

• Lagun bat hil zuten, eta ordaindu be-harra dute. Bakoitzari berea.

• Bazekiten zertan ari ziren, eta berdin tratatuak izatea onartu behar dute. Kasu honetan, indarkeria erabiltzea egia jakiteko modu bakarra izan daiteke.

• Bizitzak salbatzeko ordaindu behar den prezioa da.

• Beraiei bost axola zaie bizitzaren funts sakratua.

Giza eskubideak defendatzen dituen eta sekula, inongo egoeratan torturarik onar-tzen ez duen elkarte batetako parte-har-tzaile eta boluntarioak zareten heinean, nola erantzungo zeniekete komunikabi-deetan azaldutako adierazpen hauei?

Zeintzuk dira, zuen ustez, munduko herri-alde desberdinetan jendeak tortura edo-ta tratu txarrak jasotzea ahalbidetzen duten jarrerak edo baldintzak?

Eztabaidaren oinarrizko ideiak, erantzu-nak eta iritziak bildu itzazue ondoren gela osoari azaltzeko.

Amnesty Internationaleko taldearentzako galderakAmnesty International giza eskubideen al-deko erakundearentzat egiten duzue lan. Atentatuak komunikabideen arreta deitu du eta iritzi publikoa oso urduri dago. Zen-bait pertsonek susmagarriak torturatzea justifikatu dute, horrek atentatu terroristagehiago gertatzea eragotziko badu.

Ondoren azaltzen diren adierazpenak Pariseko prentsak argitaratuak eta ber-tako irratiek zabalduak izan dira.

30 AMNESTY INTERNATIONAL

Page 32: DUDH euskera web

Espainiar Konstituzioa eta Giza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaHelburua: Espainiar Konstituzioaren eta oinarrizko legeen erreferentzia-esparru den Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni-bertsalari buruz hausnartzea, atal batzuk adibidetzat harturik.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkun-tza.

Beharrezko materiala: Espainiar Kons-tituzioaren eta Giza Eskubideen Aldarri-kapen Unibertsalaren ale bana.

Garapena: Gela osoak batera parte har dezake edota taldeka banatuta. Ekintza erabil daitekeen denborari egokituko zaio, bi zatiak edota soilik lehenengoa garatuz.

Lehen zatiaGiza Eskubideen Aldarrikapena arreta handiz irakurriko da, eta ondoren, Espai-niar Konstituzioaren 10. atala. Irakurketa amaitutakoan, ondorengo gaiei buruz ez-tabaida bat antolatuko da:

• Zein esanahi ematen diozu Espainiar Konstituzioaren 10. atalari?

• Zein betebehar ondoriozta daitezke agintarientzat atal horretatik?

• Eta herritarrentzat?

Bigarren zatiaEspainiar Konstituzioaren II. kapituluko atalen bat aukeratuko da. Ondoren, tal-deka, galdera hauei erantzungo zaie:

• Aldarrikapen Unibertsaleko zein atale-kin du zerikusia atal horrek?

• Zein betebehar ondoriozta daitezke es-tatuentzat hautatutako Konstituzioko atalarekin zerikusia duten Adierazpen Unibertsaleko ataletatik?

• Zein alde dago hautatu den Konstitu-zioaren atalaren eta horrekin zerikusia duten Adierazpen Unibertsalaren ata-len artean?

Helburua: GEAUa era kritikoan azter-tzea.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkun-tza.

Beharrezko materiala: Espainiar Kons-tituzioaren eta Giza Eskubideen Aldarri-kapen Unibertsalaren ale bana.

Garapena: Ondoren azaltzen diren gaiei buruzko eztabaida bat antolatuko da, taldea bi azpitaldetan banatuz. Azpitalde bakoitzak proposatzen diren ikuspuntu-etako bana defendatu beharko du.

1. Giza eskubideak kultura jakin baten adierazpen al dira, eta ondorioz, kultu-ra horretarako bakarrik baliogarriak?

A ikuspuntua: Giza eskubideak mende-baldeko ideologien ikusmolde bat dira, formulazio absolutuak adierazteko eta hauek gainontzeko kulturei ezartzeko joera duena. Betidaniko zenbait ohiturek (adibidez, emakumeen sexu-organuen ebaketak) ez dute zertan kultura oso ez-berdin batek egindako eskubide batzuen mendean egon beharrik.

B ikuspuntua: Aldarrikapen Unibertsalak jasotako eskubideak herri guztiei aplika dakizkieke eta aplikatu behar zaizkie. Aldarrikapena herrialde guztiek sinatu dute (haietako batzuk oso kultura ezber-dinak dituztenak), eta edozein identitate kulturalen adierazpena ahalbidetu behar

dute, hori pertsona batzuk besteen men-dean egotearekin nahastu gabe.

2. Subiranotasuna ala giza eskubideak?

A ikuspuntua: Nazioarteko erkidegoak, eta bereziki, Nazio Batuek, giza eskubi-deak modu larrian urratzen diren edozein herrialdetan esku hartzeko eskubidea dute, giza eskubideak ez direlako soilik gobernuen arazo bat, gizon-emakume guztiena baizik.

B ikuspuntua: “Esku-hartze eskubidea” kolonialismo mozorrotu hutsa da. Gaur arte herrialde ahulen aurka bakarrik era-bili izan da eta sekula ez armada indar-tsuak dituztenen aurka.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko eztabaida

31GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA

Page 33: DUDH euskera web

© Amnistía InternacionalPublicaciones, 2008C/ Fernando VI, nº 8 – 1º izda.28004 Madridwww.es.amnesty.org

Lege gordailua:ISBN: 978-84-936663-3-0

ARGAZKI KREDITUAKArgitarapen honetan erabilitako argazkiek ondorengo gordetzaileek gordetako eskubi-deak dituzte:© AI: 2., 4., 11., 16. (goian), 17. (goian), 19.,

20., 21., 22., 28. 30. (ezkerretan) eta 31. orrialdeak

© Preda: 17. orrialdea (behean)© Private: 16. (behean) eta 30. (erdian)

orrialdeak© Rafa Castell: 29. orrialdea (goian)© Rocío Carneros: 9., 12., 13., 23., 27.

eta 30. (eskubitan) orrialdeak© UN Photo: 10. eta 29. (behean) orrialdeak© Yamil Cure: 19. eta 32. orrialdea

Diseinu grafikoa: Yamil Cure.Inprimatzea: Artes Gráficas Palermo.

Amnesty International giza eskubideen alde lanean diharduen mugimendu global bat da, ikerketaren eta aktibismoaren bidez. Bere ikuspegia Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta beste zenbait nazioarteko arautan babestuta dauden eskubideak pertsona guztiek goza ditzaketen mundu batena da.

Amnesty International 150 herrialdetan kokatuta dago eta ez du inongo gobernurekin, ideologia politikorekin, interes ekonomikoren edota erlijio sinesmenekin loturarik. Ez du inongo gobernurik babesten edo erasotzen, eta era berean, ez ditu ere babestu nahi dituen pertsonen iritziak babesten ez erasotzen. Bere interes bakarra giza eskubideen babes inpartziala da.

AMNESTY INTERNATIONALESPAINIAR ATALAEspainiar idazkaritza

C/ Fernando VI, 8 - 1º izda.28004 MadridTel: 902 119 [email protected]

Eskubide guztiak gordeak.Argitarapen honek egile-eskubideak ditu.

Edozein moduz zabal daiteke, tasarik or-

daindu gabe, hezkuntza-helburuak edota

giza eskubideen zabalkuntza direla eta, bai-

na salmenta galerazita dago. Egile-eskubide-

en jabeek egiten diren erabilpenez jakinara-

ziak izan daitezen erregutzen dute, lanaren

eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko. Testu

hau beste edozein egoeratan zabaltzeko, be-

rau beste argitarapenen batean erabiltzeko

edota itzuli edo moldatzeko, aurrez argitale-

txearen idatzizko baimena eskuratu behar

izango da.