6. ABESTI GUSTUKOA7. JOLASAK8. LUDOFIT9. HOROSKOPOA10. ERRONKA 11. ERREZETA12. JARRAITZAILEENMARRAZKIAK
1. BERRIA: Vigoko itsasadarratik Atlantikora hegan egin zuen ametsa2. XERPAREN ISTORIOA3. ELKARRIZKETA4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK5. AHO-KORAPILOA
2003ko ekainaren 15an, Vigo (Galizian dagoen
hiria), gaueko 11k aldera. Epailearen txistuaren
soinuarekin garrasi ozenak entzuten dira
gutxienez handik 5 kilometrotara. 90 minutuko
sufrimenduarekin jende askoren ametsek
hegan egiten dute. Tristura, pena, harrotasuna,
ausardia… Emozio ugarien nahaste borrastea
guztion barruan.
8000 txuriurdin Balaidos futbol zelaiko
harmailetan garrasi egiten, abesten,
animatzen. 24 jokalari eskerrak ematen txalo
zaparrada baten erdian, hunkituta, batzuk
negarrez eta besteak negar egiteko prest.
Bitartean, Celtak, txapeldunen ligarako
sailkatzea gertuago ikusten zuen eta hori izan
zen partidu berezi horren xarma. Bi taldeek
asko zuten jokoan eta euren helburuak lortu
nahi zituzten.
Borroka estua zen, 5 gol guztira, jokaldi
paregabeak, tentsio handiko momentuak,
baina amaieran markagailuan zera jartzen
zuen: Celta 3-2 Erreala. Bertakoek 3 gol
sartzea lortu zuten. Txuriurdinek, aldiz, 2 gol
bakarrik lortu zituzten; egun hartan gorriz
jantzita zihoazen, agian hori izan zen zorte
txarra eman ziguna.
Gure ludotekako astekari honetan, azken
urteetan zuetako askoren taldea denaren
momenturik garrantzitsuena gogoraraztea
gustatuko litzaiguke.
Zuetako asko ez zineten jaioak oraindik, baina
2003.urtean gure talderik
garrantzitsuenetarikoak, Errealak, Ligako
txapeldunak izateko aukera izan zuen. 80ko
hamarkadan gertatu zen bezala, Gipuzkoara
titulu garrantzitsu bat ekarri nahi zuten Raynald
Denoieuxen kuadrilak. Talde horren lana
txalotzekoa izan zen denboraldi guztian zehar,
joko eta sentsazio ia egunero oso positiboekin,
Anoetako harmailak ematen zuten
berotasunarekin babestuz eta lorpen handi
horren oinarriak jarriz.
Gure gurasoek Arconada eta abarren
hamaikakoa, buruz zekizkiten bezala, 2002-
2003 denboraldiko 11 gudari horien izenak
gure oroimenean egongo dira betirako:
Westerveld, Lopez Rekarte, Schurrer, Jauregi,
Aranzabal, Karpin, Xabi Alonso, Aranburu, De
Pedro, Nihat eta Kovacevic. Sekulako
jokalariak!!!
Egun horretan gertatutakoa laburtuko dugu:
partidu polita ikusteko aukera izan genuen
baina emaitza ez zen hoberena izan.
Erreala partidu horretara iritsi zenean Real
Madrilen aurretik sailkapenean, puntu bat
gehiagorekin, hain zuzen ere. Errealak ez zuen
bere partidurik hoberena jokatu, oso indartsu
hasi zuten harren, izan ere, urduritasunaz jota
zeuden eta bere aurkariek asko zuten jokoan.
Lehenengo zatian bertako taldearena gol
bakarra ikusi genuen, hala baina, jokalari
askok ez zuten bereien mailarik hoberena
eman partiduaren garrantzia zela eta.
Bigarren zatiaren hasieran kolpe gogorra jaso
zuten jokalari txuriudinek, Celtakoak
markagailuan 2-0 jarri baitziren aurretik.
Errealaren jokalaririk biziena, Nihat zen, eta
berak sartu zuen itxaropenaren gola 65.
minutuan! Amesteko gola!
Denbora asko falta zen partidua bukatzeko eta
markagailua aldatzeko aukera zuten gure
jokalariek; baina 70.minutan 3.n gola sartu
zuten Celtakoek. Errealaren itsaropena bertan
behera gelditu zen eta bertakoen festa hasi
zen, lortuko zuten sariaren dimentsioa ikusita.
Emozio puntua mantentzeko, Nihat-ek bere
bigarren gola sartzea lortu zuen azkeneko
minutuetan, baina epailearen txistuak ametsak
amets-gaizto bihurtu zituen.
Vigoko zorigaitz horren ondorioz eta Real
Madrilen garaipenarekin, sailkapenean
aldaketa bat egon zen. Orain ez zegoen gure
esku titulua irabaztea. Izan ere, Errealak
garaipena behar zuen eta, gainera, Madrilek,
Athletiken aurka huts egitea ere beharrezkoa
zuen.
Errealak azken jardunaldi hori Anoetan jokatu
behar zuen eta bertan izugarrizko festa
antolatu zen. Bazekiten Titulua lortzea oso
zaila zela baina, ilusio handiarekin agertu
zuren. Egundoko partidua jokatu eta 3-0
irabazi zuten baina Madriletik zetozen
albisteek ez zuten festa borobiltzen lagundu
eta beraz, Errealekoentzako bertan behara
gelditu zen Ligan jokatzeko aukera.
Aurten, Kopako finala jokatzeko aukera zuen
Errealak; urte asko pasa ondoren titulu bat
lortzeko beste erronka handi bat zuen begi
bistan. Euskal derbia jokatuko zuten Athletiken
aurka, Sevillako Cartuja futbol zelaian.
Gure gaur egungo egoera ikusita, eta birus
honen garrantzia dela eta, partidu hori bertan
behera utzi dute. Ez dakigu zehazki noiz
jokatuko den, baina Gipuzkoako jarraitzaileak
beste kopa bat lortzeko ametsa izan dezakete
berriz ere. Vigotik Sevillara, ametsak egi
bihurtzen direlako!!
Iepa lagunok! Gaur izugarrizko logalearekin nagoela esan beharra daukat. Zer gertatu zaidan
jakin nahi duzue? Ba berehala kontatuko dizuet, baina, ez esan ezer ere ez Naiarari, bestela
errieta egingo dit agian eta!
Gaur gauean, denak lotara joan zirenean, ni ere lotaratu egin nintzen, baina Ilargiaren argi
handiarekin, ezin nuen lorik hartu. Bueltaxka bat eman nuen nekatzeko eta errazago lo
hartzeko. Funtzionatu zuen noski, baina ez nuen lo askorik egin.
Lo nengoela, soinu bitxiak sumatzen nituen nire inguruan. Esnatu, nagiak atera eta ingurura
begira hasi nintzen, soinu hori nondik zetorren jakiteko asmoz. Baina, ez nuen ezer ere ez
desberdinik ikusten nire inguruan, aurreko gauean ez zegoenik.
Berriro ere lotara sartu nintzen eta, orduan, nire belarrietan
xuxurla txikiak entzuten nituen, baina ez nion ezer ere ez
ulertzen. Begiak ireki nituen eta ingurura begiratu nuen, baina
berriro ere, ezer ere ez. Berriz ere burua burukiaren gainean
jarriz, begiak itxi nituen. Lo hartu baino lehen, berriz ere soinuak
sumatu nituen, beraz begiak ireki eta nire sudur gainean zerbait
beltza zegoel ikusi nuen!
Izutu, zera beltz hori lurrera bota nuen eta zaunkaka hasi nintzen. Zer ote zen nire sudurrean
zegoen gauza beltz hori? Lurrera begiratu eta hantxe ikusi nuen zomorro beltz txiki bat;
kilkerra zen niri errietaka. Lasaiago nengoenez, beregana hurbildu eta lurrean etzanda jarri
nintzen, hain zen txikia!
Kaixo txiki, nor zara zu? Galdetu nion, baina ez nuen erantzunik entzuten. Zer egin nezakeen?
Orduan, ondoko zuhaitzetik osto bat hartu nuen eta turuta modura biribildu nuen. Txikitxoari
eman nion eta bertako zulo txikienetik hitz egiteko eskatu nion. Orduan bai, hori da hori buila
festa! Txikitxoa haserre zegoen lurrera bota eta bere ohearen gainean burua jarri nuelako.
Antza denez, bere ohea nire burukia zen eta!
Bat batean, txikitxoa negarrez hasi zen. Bere familia galdu zuela esan zidan eta bilatzen
lagunduko ote nion galdetu zidan, izan ere, ni bilatzailea nintzela eta inguruko mendiak ondo
ezagutzen nituela zuen entzuna. Gainera, nire izena zergatik dudan ere bazekien. Antza
denez, ospetsu egiten ari nintzen inguruko parajeetan.
Kilkerrak bere istorioa kontatu zidan: zelaiko zulotxo
batean bizi zen eta belar artean saltoka eta jolasean
ibiltzen zela bere senitartekoekin batera, kri-kri-kri
eginaz. Bat batean, ordea, bi gizon etorri eta bere
familia eta bera zeuden belardi guztia moztu zuten.
Izan ere, behiek neguan janaria edukitzeko belar
bolak egin behar zituzten.
Kilker gehienek denbora izan zuten beraien zuloetan sartzeko eta gizaki horiek zapal ez
zitzaten saihesteko. Nire aurrean neun kilkerrak, aldiz, ez zuen horrelako zorte onik eduki eta
traktore baten gainean surfeatzen bukatu zuen, alde batera eta bestera. Berarentzat, zelaia
izugarrizko mundu zen eta, beraz, traktoretik jaitsi zenean, ez zekien non zegoen eta guztiz
galduta sentitu zen.
Bere familia aurkitzen lagunduko niola adierazi nion, baina, lehenik eta behin, bere izena esan
behar zidala esan nion. Bere izena, Anttoni zela esan zidan, beraz, Anttoni txikia sudur
gainean jarri eta zelaira abiatu ginen, bere familia bilatzeko asmoz.
Zelaira iritsitakoan, Anttoni kri-kri-kri eginez hasi zen,
bere familiaren erantzuna jasotzeko soinu eginez; baina
ez zegoen bere familiaren erantzunik. Bat batean,
erantzun bat entzun genuen, zelaiaren beste aldetik
zetorrena, sagarrondo baten azpitik. Korrika abiatu
nintzen bere familia zelakoan, baina, iritsi ginenean,
Anttoniren familia izan beharrean, bere lagun Anttonena
zela konturatu ginen.
Handik buru makur atera ginen eguzkia iadanik ateratzen ari zen heinean. Gure itxaropen
guztiak amaitzen ari ziren eta Anttoni geroz eta tristeago zegoen, ia negar zotinka hastear.
Etxera iristen ari ginenean, Mixu katua azaldu zitzaigun gure aurrean, bera ere buru makur;
bere sudur gainean, zomorro beltz batzuk zituelarik.
Mixurengana hurbildu ginen eta, bat batean, ohiu
mordoak entzun genituen. Nire sudur gaineko
Anttoni txikiaren familia Mixuren sudur gainean
zegoela konturatu ginen. Anttoniren bila atera eta
Mixuri laguntza eskatu ziotela konturatu ginen.
Hori da hori musu eta besarkada festa izan
zutena gure sudurren gainean; gu berriz, kilimak
aguantatzen ari ginen.
Anttoni eta familia elkartu zenean, beraien
zulotxora abiatu ziren, guri eskerrak eman
ostean. Mixu eta ni doministiku artean agurtzen saiatu ginen, baina zail xamarra egin
zitzaigun. Baina horiek dira horiek barre algarak egin genituenak!
Zorionez, Naiara, egun horretan berandu jaiki zen eta lotarako denbora
izan genuen! Hemendik aurrera, kilker bat entzuten dudan bakoitzean,
Anttoni txikia eta bere familia etorriko zaizkit burura, eta baita beraien
kilimak ere! Ondo izan Anttoni!! Zure kantuekin hartzen dut eta lo
gauero!
XERPA
NAIARA ZUMETA: 26 urte, Errenteriako kobazulo batean
1.ZEIN LUDOTEKETAN EGITEN DUZU LAN?
Ni Gabierrotako Ludotekan egoten naiz,
goiko solairuan. Behekoan, ordea, Charo eta
Alex egoten dira, Gaztelekuko begirale
2. GUSTURA ARITZEN ZARA LUDOTEKAN
LANEAN?
Oso gustura aritzen naiz, batzuetan haserretu
edo errietak egiten ditudan arren, oso ondo
pasatzen dut, haurrek bizipoza ematen
didatelako, batez ere.
3. ZEIN DA ZURE KIROL GUSTUKOENA?
ZERGATIK?
Duela urte bete, lagun batek, harri jasotzea
probatu behar zuela esan zidan eta
lagunduko ote nion galdetu zidan, bera
bakarrik ez sentitzeko. Lehenengo gauza
esan niona honakoa izan zen: ados, baina nik
ez dut probatu ere ez egingo. Oriora iritsi
ginenean, Joseba Ostolaza
entrenatzailearekin elkartu ginen. Pare bat
hitz egin eta gero, txalekoak ematen hasi
zen. Nik segituan esan nion ez nuela behar,
ni laguntzera bakarrik joana nintzela. Berak,
aldiz, janzteko eta janzteko esan zidan, eta
aspertu ninduenean, txalekoa jantzi nuen.
Biok egin genuen proba eta bioi gustatu
zitzaigun. Hori duela urte bete izan zen, eta
oraindik ere entrenatzera joaten naiz. Berriro
ere talde giroan sentitzea izugarria da eta,
gainera, nire burua zerbait lortzera behartzea
edo askotan zirikatzea ere, izugarria izaten
da. Zenbaitetan, talde kideek ere zirikatu
egiten naute, gehiago egiteko edo beraiek
bezala astakeriak egiteko.
Izugarri giro ona dago
taldekideon artean eta horregatik dut
gustuko.
4. ZEIN DA ZURE JOLAS GUSTUKOENA?
ZERGATIK?
Mahai jolasak izugarri gustatzen zaizkit eta ez
dakit bakar bat aukeratzeko gai izango
nintzatekeen. "Ligretto" oso jolas polita iruditzen
zait, azkartasuna erabiltzeko eta burua lanean
jartzeko modu bikaina baita. Arazo bakarra
egoten da ni jolasetan hasten naizenean: asko
pikatzen naizela jeje eta, noski, ludotekako
haurrek hori badakite eta nahita zirikatzen naute
jejeje.
5. ETA ABESTI KUTTUNENA? ZERGATIK?
Abesti kuttun bakarra aukeratzea ezinezko
egiten zaidala aitortu beharra daukat. Oso
musika talde onak ditugu Euskal Herrian, bai
euskaraz eta baita gaztelaniaz kantatzen
dutenak ere. Hala ere, esan beharra daukat,
Gozategi taldeak niretzako esanahi berezia
duela. Nire gurasoen garaian hasi ziren musika
egiten eta ni txikia nintzenean beraien abestiak
entzun eta kantatzen nituen. Gaur egun, ia
kontzertu guztietara joaten naiz lagunekin talde
hau entzutera. Taldeko kideak ere ezagunak
ditugu dagoeneko eta, beraz, kontzertuak eta
gero, beraiekin hitz egiten igarotzen ditugu
orduak. Niretzako esanahi berezia du, nire
gurasoek ezagutzen eta maitatzen zuten talde
bat delako eta niri ere sentimendu berdinak
sorrarazten dizkidalako.
6. ZEIN DA ZURE KOLORERIK
GUSTOKOENA? ZER BURURATZEN
ZAIZU LEHENENGO GAUZA KOLORE
HORRETAN PENTSATZEN DUZUNEAN?
Niri kolore ilunak gustatzen zaizkidala esan
daiteke, beltza eta morea, batez ere. Bietatik
bat aukeratu beharko banu, morea
aukeratuko nuke, baina zaila egiten zait
erabakia hartzea. Bi kolore hauen inguruan
pentsatzen dudanean burura datorkidan
lehenengo gauza nire izeba da; berak
eramaten zuen niki bat, hain zuzen ere: nikia
morea zen eta erdian, beltzez margotutako
maitagarri bat zegoen ilargi batean eserita.
7. GUSTUKO AL ZENUEN IKASTEA?
Ez, ez zitzaidan ikastea gustatzen. Gainera,
izugarri kostatzen zitzaidan gauzak ulertzea,
hizkuntzekin zerikusia zutenak, batez ere.
Ondoen egiten nuena matematika izaten zen.
Hala ere, nire amaren laguntza mordoari
esker gainditu nituen maila guztiak. Geroztik,
irakasle izatea da nire ametsa, niri bezala
kostatzen zaien ikasleei laguntzeko eta
motibatzeko arrazoiak ematen saiatzeko.
8. ETA ESKOLAKO ANEKDOTAREN BAT?
Bertan ere, denbora asko pasatzen genuen
eta kontakizun ditut. Gehien gustatzen
zaidana, ordea, honakoa da: Batxilergoko
lehenengo mailan geunden eta irteera bat
egin genuen eliza batzuk ikusteko. Atetik
lehena sartzen ni izan nitzen eta, hanka bat
sartu orduko, lurrera erori nintzen. Nire
atzekoak bakarrik ikusi ninduen, irakasleez
gain. Geroztik, gertaera hori gogoratzen
dugun aldiro, honela esaten dit nire lagunak:
"Eso si que fue llegar y basar el santo!"
9. NOLA DARAMAZU ETXEAN EGOTEA?
Ba espero nuena baino hobeto, egia esatea
nahi baduzue. Niri ez zait gustatzen lanetik
atera eta etxean sartzea. Niri, lagunekin
egotea gustatzen zait, orduak eta orduak; eta
etxera joaten naizenean, oso triste egoten
naiz. Horregatik espero nuen gogorragoa
egingo zitzaidala hau dena, baina, azkenean,
inork ezin du atera eta hori jakitea ere
laguntza bat da. Gainera, mendian bizi
naizenez, zelaietan edo etxe ondoko errekara
ere joan naiteke, Xerpa lagun hartuta. Beraz
oso ondo daramakidala esan nezake.
10. ZER EGITEN DUZU EZ ASPERTZEKO?
IDEIARIK?
Nire kasuan, Xerpa dut ondoan eta baita
atera ahal izateko inguru aske bat ere; ez
dakit zer egingo nukeen hori guztia gabe.
Bestalde, etxetik lanean ari gara, bai
blogarekin eta baita astekariarekin ere. Nire
lana astekaria sortzea denez, aste guztirako
lana edukitzen dut gehienetan, berriak
bilatzen eta Xerpari bere istorioak idazteko
entzuten, batez ere, berak bere hanka
handiekin ezin baititu ordenagailuko teklak
behar bezala zapaldu eta! Ideiarik? Noski,
ideia mordo bat ditut! Oraingoz blogean
jartzen ari gara guztiak, zuek ere egin ahal
izateko!
11. ZER DA GEHIEN BOTATZEN DUZUNA
FALTAN?
Amona eta lehengusu txikiak ikustera joatea!
Baita lagunekin egotea ere! Bestalde,
mendian lasai-lasai egotea ere faltan
botatzen dut, eguraldi ona egiten duenean,
batez ere. Izugarrizko planak genituen
egiteko eta, bat batean eten egin zirenez,
horiek botatzen ditut faltan gehien.
Ingurukoak besarkatzea da, ordea, gehien-
gehien faltan botatzen dudana, dudarik egin
gabe.
12. HAURRENTZAKO MEZURIK? ETA
HERRIKOENTZAKO?
Errenteriako eta inguruko haur guztiei mezu
bakar bat helaraztea zaila da, baina, animo
asko bidali nahiko nieke, irakasleek bidaltzen
dizkieten lan mordoak egiteko, batez ere.
Gainera, konfinamenduko arauak oso oso
ondo errespetatzen ari direla eta bukaera arte
berdin jarraitzeko esan nahiko nieke. Zuei
esker, kutsatu gutxiago daudelako, mila
esker! Eta muxu handi bat Xerpa eta
Naiararen partez!
ETA AURREKO ASTEANITZIARREK ASKO HITZ EGITEN
ZUELA ESATEN NUEN…NAIARA OKERRAGOA DELA
ONARTZEN DUT BAI!!!
• Umea bere aitari:
- Aita, aita! Utziko didazu telebista ikusten?
- Bai, noski! Baina pizten ez!!
• Ibaien hilobia, arrainen habia, igartzeko
errazegia. Zer da?
ERANTZUNA: Itsasoa
Bitxilore lorebitxi
patxi pitxi
bitxilore
batzen biltzen
zortzi lore
ZARENA ZARELAKO
Eutsi, borroka bakarrariIzatera heltzeko, zarena zarelako
Hutsez, bakar bat gehiagoNagusitu zaitez, zeure lekua baduzu
Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu
Zuk, zeure kabia hornituzHitz merke ta txiroez at
Jaten eman buruari, ez inori, zeuri betiJakin zuloan topatzen
Barnetik ateratzenZeharko, itzuliko, garrasika
Eutsi, borroka bakarrariIzatera heltzeko, zarena zarelako
Hutsez, bakar bat gehiagoNagusitu zaitez, zeure lekua baduzu
Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu
Segi, zuzen bide ertzeanGaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
Atzera ez begiratzekoEgunez egun zihur
Nahi hura ikusten duguEz arduratu, irtenbiderik ez badu
Ustez jakin badakizuNolakoa zaren zu
Galdetuz gero akabo, mututa, ixilik, zeroJaklin ezean onartuUste ere ezin dela
Izan, sinestu, aitortu, ezagutu
Eutsi, borroka bakarrariIzatera heltzeko, zarena zarelako
Hutsez, bakar bat gehiagoNagusitu zaitez, zeure lekua baduzu
Bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu
Segi, zuzen bide ertzeanGaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
Atzera ez begiratzekoEgunez egun zihur
Nahi hura ikusten duguEz arduratu, irtenbiderik ez badu
https://www.youtube.com/watch?v=lw-5_-6Jl9E (SUGAN)
https://www.youtube.com/watch?v=1gfZ-huXlYU (GOAZEN)
SASKIBALOIA ETXEAN
Oraingo honetan saski, ontzi edo kaxa bat eta etxean dugun baloi edo pilota bigun bat
beharko ditugu. Biguna? Bai, biguna erabiliko dugu. Etxean gaudenez, kontu handiz ibili
beharko dugu eta!
Saskia guk nahi dugun gelako iskina batean jarriko dugu. Gu, ordea, 5 pausu atzerago
kokatuko gara eta distantzia honetatik botako dugu baloia. Minutu batean zenbat aldiz izango
zara gai baloia saskiratzeko?
• Aukera badugu (inguruan ez badugu puskatu daitekeen ezer) eta zailagoa izan
dadin nahi badugu, begiak zapi batekin estaliko ditugu. Saiatuko al gara ezer ere ez
ikusi gabe baloia saskiratzen?
TARTALOUrtarrilaren 20tik otsailaren18ra
Zure makilarekin kontuz ibili beharko zenuke,izan ere, badakizu zuk baino begi gutxiagodituela, ezta? Norbait jo ezkero, haserretuegingo zaizu.
GALTZAGORRIAKOtsailaren 19tik martxoaren 20ra
Beti txapela erabiltzen duzunez, ez duzu orraztubeharrik izango eta beraz, ile-apaindegietandiru gutxiago gastatzen duzula esan daiteke.
HERENSUGEAMartxoaren 21etik apirilaren 20ra
Zu eta Sugaarren arteko harrapaketa jolasaikusi nahiko nuke, kobazuloetako zulo txikiguztietatik barrena sugeen antzera ibiliko zareteeta.
LAMIA
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra
Udara jada ate joka dugu. Nik ere zure inguruanbizi nahiko nuke, beti erreka iskinetan, itzaletan,fresko-fresko egongo zara eta!
BASAJAUN
Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra
Eguraldi txarra dagoenean, trumoiartean zure oihuak entzuten dira.Eztarria urartu dadin ekiditeko,eztia ona dela diote askok;probatu egin beharko zenuke.
BASANDEREEkainaren 21etik uztailaren 20ra
Herensugea eta Sugaar kontrolatu beharkodituzu, harrapaketetan jolasten hasten direneankobazuloko iskina guztiak erre eta haustendituzte eta!
GAUEKO
Uztailaren 21etik abuztuaren21era
Kontuz eguzkilorearekin, zu uxatzekojarritakoak dira eta. Horrelako batekintopatzen bazara, Galtzagorriei laguntzaeskatu kentzeko, beren txikitasunean ez dituinork ikusiko eta,
JENTILAK
Abuztuaren 22tik irailaren 22ra
Zure larrua potoloegia da azkenaldian egiten duen beroa kontuan
hartuta. Eskatu Mariri udararako arropafreskoagoa egiteko laguntza, bestela kiskalikozara eta!
AKERBELTZIrailaren 23tik urriaren 22ra
Mari gaixo dagoenean, ingurukoak zuremenpe jartzen dira eta ardura hau osogarrantzitsua da. Pentsatu ondo zer egitenduzun une oro, hanka ez sartzeko.
MARIUrriaren 23tik azaroaren 22ra
Eguzkia eta euria nahastean,ortzdarra ateratzen da eta hau zure lana delauste dut. Mila esker egun horiek politagoakegiteagatik. Zure magiak beti harritzen nau.
ZIRIPOT
Azaroaren 23tik abenduaren20ra
Herritarrek ematen dizuten janari mordoarekinkontuz ibili beharko zenuke, azken aldianizugarrizko betekadak egiten dituzu etaazkenean tripako minak jota bukatuko duzu.
SUGAARAbenduaren 20tikurtarrilaren 19ra
Gauetan, iluntasunean, izar uso bat ikustendudanean, batzuetan zu zarela iruditzen zait,zure hegan egiteko ahalmenarekin eta duzunsuarekin, kometa dirudizu eta!
TXAPA TXAPELKETA EZBERDINAK
Materiala:
• Txapak (5 pertsona bakoitzeko)
• Komuneko tutuak
• 2 ur-botila
• Lurrean marrak markatzeko zinta edo igeltsua
• Edalontzi bat
1. Erronka: Bakoitzari 5 txapa banatu eta gero, komuneko tutuaren aurrean kokatuko gara
(tutua etzanda egongo da kokatuta). Tutuaren atzean bi botilak porteria baten antzera
jarriko ditugu. Txapa hatzarekin joko dugu eta komuneko tutuaren barrutik pasa behar du
porteriara sartu aurretik. Jokalari bakoitzak 5 saiakera izango ditu. Animo ekipo!!!
2. Erronka: Bakoitzak 5 txapa izango ditu eta bere
aurrean edalontzi bat kokatuko du, metro erdiko
distantziarekin. Txapa lurraren kontra botako dugu
eta txapak lurraren aurka salto bat egin ondoren,
edalontzi barruan sartu beharko du. Ea zenbat
aldiz saskira dezakezun jarraian!!
3. Erronka: Punteria jolas honetan, txapa bakoitza marra baten gainean jarriko dugu.
Aurreko jolasean bezala, txapa hatzarekin jotzean, marra gainean uzten saiatuko gara.
Marra gainean uzten dugunean, puntua lortuko dugu.
Aldaera: Binaka jolasten badugu, jokalari
bakoitzak bere txapak margotu edo markatuko
ditu. Marrak markatu beharrean borobilak
egingo ditugu bata bestearen barruan, irudian
ikus daitekeen moduan. Txikiena puntuazio
handiena izango duena da, eta besteek balio
txikiagoa edukiko dute.
ZEINEN GOZOA!! ON EGIN!
ZUEN MARRAZKIAK HURRENGO ASTEKARIETAN IKUSI NAHI IZAN EZKERO,
[email protected] EMAILERA BIDALI DITZAZKEZUE,
ZUEN IZENAREKIN ETA ASTEKARIAN JARTZEKO DELA ADIERAZIZ!