Download - Laburpena, txikiweb, telebista
La gramática de la escuela
IKT erabilerak irakaskuntzaren hobekuntza dakar. Hau da, kooperaziozko
irakaskuntza, komunitatearen eraikuntza eta pentsamendu kritikoa bultzatzen
ditu. Ikasgelatan ikasleek IKT eguneroko bizitzarekin zerikusia duten lanak
sortzen dituzte eta IKT esker, irakaskuntza espazio eta denbora zabalean egin
daiteke. IKT ezagutzak eboluzionatzen jarraitzen dute eta hauen jakintza
berriak eskuratzen joan behar dira.
IKT integrazioan 3 oztopo agertzen dira: hezkuntza,eskola eta sistema.
Hezkuntzan ikusi daiteke nola irakasleek IKT inguruan ezjakintasuna daukaten
eta honek IKT erabilera desegokia sortzen duen eta eskolan IKT eskaintzen
zaien errekurtsoak exkaxak dira. Sisteman, aldiz, IKT erabilera aztertzeko
metodoak eta ebaluazioak ez dira egokiak. 3 oztopo hauek batera doaz eta
oztopo hauek gainditzeko neurri batzuk hartu behar dira. Hezkuntza irakasleei
IKT formazio egokia eskaini, eskolan IKT egokitutako materiala sartzea eta
sisteman proiektuetan egokitutako metodologiak erabiltzea.
Eskolako gramatikak dioenez, hezkuntza sistemako aldaketak ez dira aurrera
eramaten zeren arau eta estruktura zorrotzez osatuta daude eta horregatik IKT
integrazioa ez da ematen. Chomsky-ren ustez, eskolako gramatikarako
konpetentziak eta errendimendua ezinbestekoak dira.
Irakurgai honetan ikasleek eskolatik kanpo IKT erabiltzeko 2 esperientzia
azaltzen dira. Alde batetik, “Pincel y Ratón” umeen sormenaren garapena
bilatzen du eta baita IKT modu egoki eta eraginkor batean erabiltzea. Beste
batetik, “Menosca” umeek GPS, fotografia digitala eta web-gorri baten
diseinuaren bitartez eremu historiko eta sozialaren ulermena bilatzen du.
Esperientzia hauek ikasleen sormena, autodeterminazioa, kolaborazioa eta
interesa eraikitzen dute. Ez daukate zerikusirik hezkuntza tradizionalarekin
zeren ikasleek ez doaz behartuta. Esperientzia hauetan ikasleei ez zaie
oztoporik jartzen, hau da, esku-hartze handia daukate.
“Pincel y Raton” esperientzian 2-15 urte bitarteko umeek parte-hartzen dute.
Honen bitartez marrazkiak, bargoak eta eskulturak IKT bitartez eraikitzeko
aukera ematen zaie.: marrazki elektronikoak, argazki eta bideo digitalak, 3D
diseinua eta animazioa. Lanak eraikuntzaren barruan naiz kanpoan ematen dira
eta material ezberdinak eskaintzen ditu, adibidez, margoak, pintzelak,
ordenagailuak, arbel digitala… Espazioaren banaketak errekurtso ezberdinak
erabiltzeko eskubidea ematen du. Honen helburua umeen sormena eta
imajinazioa garatzea da, baita IKT umeen eguneroko bizitzan integratzea ere.
“Menosca” irakaskuntza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da (Arazi).
Esperientzia honen bitartez ikasleek ingurumenari buruzko informazioa
eskuratzen dute. WebQuest baten bitartez ikasleek lan bat egiteko informazioa
manipulatzen dute. Informazioa Wifi-aren bitartez lortzen dute (argazkiak,
bideoak, idatziak) eta ingurumenarekin lanean egiten ikasten dute. Esperientzia
hau dialogoa, pentsamendu kritikoa, gogoeta eta produkzioa areagotzen du.
Helburua mugikorraren bitartez irakaskuntza bat sortzea da. 3 fasetan banatuta
dago: lehenengoan ikasleak ikasgelan lanean aritzen dira internet bitartez.
Bigarrenean, ingurunea bisitatzen dute eta mugikorraren laguntzaz datuak
lortzen dituzte eta ingurunea ezagutzen dute. Hirugarrenean, ikasleak eskolara
bueltatzen dira eta lortutako informazioarekin lan bat sortzen dute eta web-
gorrian jartzen dute.
Bi esperientziak onak dira ikasleentzat eta ez daude programazio zehatz
batean ezarrita. Hauen bidez ikasleen gaitasunak lantzen dira eta baita IKT
erabilera ere.
Hausnarketa: testu hau irakurtzerakoan klasetik kanpo ikasteko egin daitezken
ekintza ugari daudela ikusi dut. Ekintza hauen bidez sormena eta askatasuna
asko bultzatzen da eta oso erabilgarria iruditzen zait eguneroko bizitzarako.
Testuaren helburua IKTen erabilera bultzatzea da. Nik ez diet garrantzia eman
orain arte erabilera hauek ezagutzen ez nituelako, baina hau irakurri ondoren
eguneroko bizitzarako erabilgarriak iruditu zaizkit.
Ikerketak eta berrikuntzak gure mundua ikertzen
proiektuan 6- 12 urte bitartea. adibidez antzina eta gaur
egungo gizartea irakasleen hasierako eraketan .
1. Proiektu curricularraren bidez ikertu eta berritu.
INM (6-12) Proiektua definitzen da , proposamen curruciularra izaera
berritzailea duena eta ikertzen dituena arazo zehatzak gizartearekin zer ikusia
duenak. Proposamen honen egituran hiru maila desberdin aurkitzen dira.
Lehengo mailan : Ikuspegi teorikoa, eskolaren eredu didaktikoa eta ikertzailea.
Bigarren mailan: Derrigorrezko hezkuntzan lortu nahi den proposamen
didaktikoa.
Hirugarren mailan: Unitate didaktikoak.
2. Gaur egungo eta antzinako gizartea eskolan ikertzeko gaia.
Gaur egungo eta antzinako gizartea ezagutzean INM proiektuaren beste
helburuak ere lortzen lagunduko du.
Honen helburua ez da lortzea haurrek izatea gertaera guztiak modu
kronologikoan sekuentziatuak baizik eta haurrak konturatzea orokorrean nola
gizartea aldatzen joan den. Modu honetan ere lortu nahi dena da haurrek
konturatzea arazoak sortzen direnean moduak daudela hauek ebazteko.
3. Zertarako irakatsi gaur egungo eta antzinako gizartea.
Hau irakastearen helburua da haurrak ulertzea eta erantzunak ematea gaur
egun gertatzen diren gertakizunei.
4. Zer erakutsi gaur egungo eta antzinako gizarteaz.
INM (6-12) Proiektuaren edukiak erantzun behar dute edo bideratuta egon
behar dira alde batetik kulturara eta bestetik diziplinara. Horrek lagunduko die
haurrei gaur egungo gizartea hobeto ulertzen.
Interesgarria eta aberasgarria izango litzateke haurrek bere esperientziekin
erlazionatzea gertaerak. ( Familiak bizi duelako, aiton amonek kontatu diotelako
… )
5. Nola irakatsi: Modu eta ariketen sekuentzia.
Proposamen hau ez da berez gelan lantzen, prozesu hau bideratzeko
beharrezkoa da haurren eboluzio maila kontuan hartzea eta horren arabera
jokatzea.
6. Unitate didaktikoen proposamenak.
Unitate didaktiko bakoitza ziklo zehatz batean lantzeko moldatuta egongo da ,
horregatik maila bakoitzaren helburuak, ebaluazio irizpideak eta horrelakoak
kontuan hartuko dira.
Lehengo zikloan: maila honetan landuko den gauzarik garrantzitsuena denbora
pertsonala izango da.
Bigarren zikloan: lehengo zikloan lantzen dena bereganatzen duenean bere
inguruko, familiako eta historian eman diren gertakizunak zehatzago ikertzeko
eta ulertzeko kapazitatea izango du.
Hirugarren zikloan: azkeneko ziklo honetan haurrek edo ez hain haurrek,
konprobatuko dute nola antzinako gertakizunak gure gizartean eragina dute eta
izango duten.
Hausnarketa: testutik idei nagusiena da haurrak bereganatzea edo konturatzea
nola historia eragina duen gaur egungo gizartean, nahiz eta maila
desberdinetan sailkatu hauen bereganatze maila .Niri gehien arreta deitu didan
da nola haurrak ez duten erlazionatzen historian gertatzen dena
errealitatearekin eta behar dutela gertuzko zerbait historiarekin erlazionatzeko.
Ekarpen honek gogoratu arazi dit nola guk ere horrelako jarduerak egiten
genituen.
“Dificultades de las prácticas docentes de innovación
educativa y sugerencias para su desarrollo”
SARRERA
Heziketa-berrikuntza ikerkuntza didaktikoaren eragile nagusia da. Ikasgeletako
irakaslea da garapena eta berrikuntza-proiektuen esperimentazioaren
mobilizazioaz arduratu behar dena.
Ikerkuntza hezigarria da heziketaren praktikarekin erlazionatu badago.
Berrikuntza ez da ikerkuntza, berrikuntza ikerkuntza bezala kontsideratzeko
efektuak kontrolatzeko eta prozesuak objetiboki ebaluatzeko gai izan behar da
gutxienez.
Berrikuntza, diseinatzea, planifikatzea, lantzea, ematea, hausnartzea, eta
abar.,. da, baina ez ezaguera zientifikoen sorrera.
Heziketa-ikerkuntzak erabilgarria eta praktikoa izan behar du, ikasleen
ikasketen hobekuntzan eragina izan behar du.
Maiz proposatu diren berrikuntza asko ez dira ikasgela-esperientziekin
egiaztatu, asmo onak izateaz ez dira pasatzen.
Berrikuntzak gauzak egiten ditugun forman aldaketa bat dakar, berrikuntza
hauek eman daitezen borondatezkoa izan behar da eta baita sormenezkoa.
Hezkuntzako aldaketak beti bilatuak eta planifikatuak izan behar da. Aldaketa
eta berrikuntza bereizten jakin behar da:
- Berrikuntza ez da helburu bat, finkatutako helburuak eta kalitatearen
hobekuntza lortzea da.
- Berrikuntzak nahitaezko hausnarketa bat dakar.
Hezkuntzako aldaketek zailtasunak dakartzate eta denbora behar dute haiek
gainditzeko.
Egoera honen aurrean, heziketa-berrikuntzaren garapenerako proposamen
batzuk planteatzen dituzte:
a) Berrikuntzak gauza berri bat nola egiten jakitea eskatzen du, beraz,
irakasleen formakuntza garrantzitsua da bai hasierakoa eta baita
egunerokoa, formaziorik gabe ezin da berrikuntzarik existitu eta
alderantziz.
Heziketa-berrikuntza irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntzarako eta
irakasleen garapen profesionalerako tresna nagusietako bat bezala
ulertu behar da.
b) Berrikuntza era formakuntza proiektuak taldekoak izan behar dira, ezin
dira lan pertsonalak eta boluntaristak izan.
c) Eskolako kultura bezala, berrikuntzak prozesu luze bat suposatzen du.
Ondorioz, denbora behar da hausnarketarako, planifikaziorako eta
berrikuntzan garapen praktikorako.
d) Giro positiboa sortu behar da, zentroen irakasleen arteko komunikazioa
hobetu behar da denek berdintasunean lan egin dezaten. Elkarrizketa,
kooperazioa eta esperientzien trukea areagotu behar da.
e) Idazketari garrantzia eman behar zaio, baita TIC, blogak, INNOVA…
f) Nagusitu eta saritu egin behar dira berritu ikertzen egiten duten
irakasleak.
g) Ikerkuntza zientifikoa praktikarekin harremanetan dago.
Hausnarketa: testutik deigarriena, berrikuntza bat egiterako garaian gauza asko
kontuan hartu behar direla da, denak dakigu ez dela erraza baina ez nuen uste
hainbeste gauza hartu behar zirenik kontua. Horretaz gain, testua oso
erabilgarria eta lagungarria egin zait. Denok berrikuntza eta ikerketei buruz
aurre iritzi bat dugu, baina hau irakurri ondoren zuzenak eta egokiak ez zirela
ikusi dut. Askotan berrikuntzak beti onerako direla uste dugu, baina ez du
zertan horrela izan behar. Gainera ikerketa eta berrikuntzaren arteko
desberdintasunak ematen ditu, ondorioz ondo bereizten ikasi dut.
Proiektuen bidezko ikaskuntza
Sarrera:
- Aldaketak suposatzen ditu klasean.
- Ikasleak taldean eta proiektu ezberdinetan egiten dute lan.
- Ikasleek mugimenduetan askatasuna eta autonomia behar dute.
- Klasetan derrigorrez egon behar ez diten errekurtsoekin egiten dute lan.
- IKTen erabilera irakasleentzako erronka bat izan daiteke zeinek
kasuetan ez daudelako prest.
- Proiektu onek, superazioa, ikasleekin ikastea eta konpetentziak garatzea
suposatzen du.
Helburuak:
Materiak berak dituen helburuaz gain, honako hauek ditu:
- Zailtasunei aurre egiteko gaitasuna hartu behar dute.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna hobetu.
- Proiektuarekin erlazionatuta dauden IKT programa ezberdinak
ezagutzea.
- Errespontsabilitate handiagoa hartu ikaskuntza pertsonalean.
Proiektuaren edukiak:
- Izenburu bat hautatu eta proposamen bat egin.
- Proiektuarekin erlazionatuta dauden helburu eta edukien laburpen bat
egin.
Proiektua hasi baino lehenago kontuan izan beharrekoa:
Taldeka? Banaka? Zenbat denbora eskainiko zaio klasean proiektuari?
Zeintzuk dira proiektuaren helburuak? Zein material eta informazio iturri
eskainiko zaie?
Hasiera
Definizioa. Prozesuaren informazioa konpartitu.
Ezarri: programak, ebaluatzeko irizpideak…
Errekurtsoak identifikatu.
Hasiera II
Identifikatu aurretiko eskakizunak
o Nola definitu eta garatu proiektu konplexu bat.
o Ezagutzak
o Proiektuaren helburua
Taldeen arabera
Hasierako ariketak taldean lantzeko.
Aurre plangintza, nola bideratu daitekeen lana.
Proiektuan zertan datza zehaztea.
Proiektuaren atalak banatzea eta bakoitzaren lana zein den zehaztea.
Hasierako jarduerak taldeetan.
Feedbaka ematea irakasle-ikasleen artean. Hau izan da helburuetako
bat.
Jarduerak berrikustea feedbakan oinarritua.
Proiektuaren ezarpena.
Proiektuaren gaia bakoitza jakitea nola banatuta dagoen eta bakoitza
duen helburua eta funtzioa.
Irakaslearen languntzaz proiektua hobetuko dute.
Taldeko partaideak parte hartzen dute suertatzen diren arazoak
konpontzen.
C. PROIEKTUAREN INPLEMENTAZIOA(I)
- Ziurtatu ikasle guztiak etxeko-lan eta helburu guztiak betetzen
dituztela bategatiko bat. Proiektua zatituta egon beharko da,
bakoitzak bere helburua eta bere programazioarekin
- Taldeak, irakaslearen laguntzarekin lortuko dute lanaren definizioa
- Taldearen partaideak parte hartuko dute lankidetza ikasketan eta
arazoen konponbidean
C. PROIEKTUAREN INPLEMENTAZIOA(II)
- Taldeen elkarrekiko autoebaluazioa eta ebaluazioa. Irakasleak
ebaluatzen du baita eta feedback ematen du
- -Bukatzeko aurrerapena. Proiektu bat produktu, aurkezpen edo
interpretazio batean bukatzen da eta audientzia espezifiko batentzako
da
- 1etik 5ara errepikatzen dira pauso guztiak helburu guztiak lortu arte
IKASLEAREN IKUSPEGITIK KONKLUSIO BAT
- Azkeneko txartaketa. Proiektua bukatu eta produktua txartatu
- Azkeneko ebaluazioa. Lana aurkezten da erabaki den modura. Klase
guztia parte hartzen du eta irakaslearekin batera feedback ematen da
- Itxiera. Pertsonak eta taldeak beraien produktuak, aurkezpenak eta
interpretazioak aztertzen dituzte feedbackarekin
IRAKASLEAREN IKUSPEGITIK ERABAKI BATZUK
- Itxierarako prest egotea. Ebaluazio eta eztabaida orokorra erraztu
klase guztientzako
- Noten erregistro bat egin. Proiektuaren gogoeta: ondo joan denarena
eta hurrengorako hobetu behar diren gauzak klasean egiteko
GAUZA GARRANTZITSU BATZUK
- -Ikasleen inplikazioa gaien aukeran
- Gai adierazgarrien erabakiaren inplikazioa
- -Benetako ebaluazioa
o Ikasleei azaldu helburuak, objektiboak, eta proiektuen ebaluazioa
Ipuinaren laburpena.
Ipuina kontatzen du nola herri batean gizon batek artoak lapurtzen zituen
gauean. Baserritarrak haserretuta gauean ezkutuan espiatzea erabaki zuten
horrela ikusiko zuten nork lapurtzen zituen bere artoak. Pentsatu bezala
lapurra harrapatu zuten artoak zakuan sartzen , herriko gizon bat zen,
baserritarrak zakuak konfiskatu zioten.
Baserritarrak etxera bueltatu ziren ospatzera lapurrarekin eman zutela eta bat
batean lapurra baserrian gerturatu zen eta bere zakuak eskatzera. Lapurra
lapurtutako artoak itzuli zituen.
HEZKUNTZAREN IKUSPEGIA
Teknologia berriaren garapena ez da ematen bakarrik eskoletan, baizik eta
eguneroko bizitzan.
Orain dela urte asko plantatzen ziren zeintzuk ziren teknologia berriaren
ekarpena hezkuntzarekiko.
XIX. mendetik pentsatzen zen teknologia berriak eskolaren garapena aldatuko
zuela, hau da, Estatu Batuetan liburutegi publikoak egin zituztenean usten
zuten eskolak desagertuko zirela, irratia agertu zenean, telebista, ordenagailuak
eta interneta agertu zenean guztiz berdina pentsatzen zuten, eskola
desagertuko zela
Berrikuntza berriak sortzen direnean pentsatzen da, eskola berrikuntzaren
ordez egongo dela, eta azkenean ez da egia
Irakasleen formakuntza eta teknologia berriak egoteaz gain, ez dute irakasteko
modua eraldatu. Zergatik?
-Nola erakusten den ikastoletan, hau da,eskoletan irakasteko modua
aldatzen bada industria eskola aldatu beharko du. Teknologia berriak beste
papera edukitzeko industria eskola aldatu behar da, hau da, gure herrialdeetan
testu liburu gehiago erabiltzen dira, eta bestetik, beste herrialdeetan testu
liburuak eta testak erabiltzen dituzte, eta gauza hauek ez dituzte aldatu nahi
-Orain dela urte asko ez da egon aldaketarik eskoletan, hau da, eskola
berriak eraikitzen dituzte baina orain dela urte askoko pentsamoldearekin eta
hori aldatu behar da
-Curriculumaren ikuspegia , diziplinartekoa da, hau da, irakasleak
bideratzen du, argitaletxeen negozioa bideratzen du eta gurasoen lasaitasuna.
Honekin alfabetatze berriak sortzen dira, hau da, ikasteko modu berriak
(digitalak, ahozkoak…) tradizionalarekin batera.
Arazo bat dago, %30ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ez du bukatzen,
%20ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen du nota hobeekin eta
%50ak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen du, baina pentsatzen dute
ez duela ezertarako balio ikaskuntza honek, eta puntu honetan azpimarratu
behar dugu.
Ez politikariak, ez irakasleak eta ez jendeak ez dute sinisten heziketaren
aldaketak
PROIEKTU BIDEZKO LANA
Fernando Hernandezek proiektu bidezko lanaren aitzindaria izan zen. Nahiz eta
aitzindaria izan oraindik ikertzen ari da honi buruz
Proiektu bidezko lanarekin aldatu nahi zuten irakaslearen posizioa ikasleekiko.
Irakaslea ez zuen dena prestatuta eraman behar, baizik eta bilatzen dena zen
klase berritzaile bat ematea elkarrizketaren bitartez eta honekin metodologia
konstruktibista bat egitea bilatzen zen.
Esan dezakegu hau guztia ez dela metodologia bat.
Hau ez da egiteko modu bat, baizik eta kontxesi bat hezkuntzarako.
Hau hiru idei nagusi ditu:
-Ikasleei beste modu batera begiratzea eta pentsatu behar dugu interakzio
bidez ikasten dela
-Klasea ikerkuntza zentro bat da, non esperientziak sortzen dira
-Ikasleak subjektu bezala hartzea, zeren ezagueraren eramaile da
Elementu batzuk daude:
-Ikasleak konturatu behar dira bere ikasleekin lotura aldatu behar dutela, oso
garrantzitsua delako eta sakontzeko elementu bat delako
-Esperientziak, ez dira ariketak, baizik eta ikasketa esperientziak, gainera
irakaslea egon behar da adi zer gertatzen den bere klasean jakiteko
-Pedagogia irudimena bultzatzea, ez dago oso bultzatuta gaur egun eskoletan,
baina oso garrantzitsua da zeren testu liburuekin ez zaie usten pedagogia
irudimena bultzatzea
Nahiz eta gauza guzti hauek esan aholku batzuk daude irakasleentzako:
-Ikasteko prest egon behar dira, azkenean bakoitzak bere beldurrei aurre egin
behar dio, ezin da dena klaseetara eraman… gauza guzti hauek landu behar
dira. Esperimentu hauekin ez dakigu inoiz nora eramango zaigun, baina
azkenean plazerra ekartzen digu
-Bakarrik ez sentitzea, beste irakasleekin edo pertsonekin kontaktatu, zedeak
sortu gauzaz hitz egiteko… azkenean sutsua bihurtzen dira beraien lanekin
Azkenean, gogoeta modu batez esan dezakegu, ikasten badugu erlazio modu
batez azkenean erlazionatzen ditugu esperientziak, subjektuak eta adimenak,
hau guztia sortzen badugu klasea bihurtzen da proiektu erlazio batean.
EGUNKARIA ETA IRRATIA (Amara Berri)
Amara berriko eskola erakusten du nola bere 2. zikloko ikasleak lan egiten
duten irrati batean.
Honekin erakutsi nahi digutena da, nola teknologia berriak erabiliz, haurrek
modu ez berdinez gauzak ikasten dituztela. Adibidez: talde lanean lana egitea,
txandak errespetatzea, besteen lanekiko errespetua izatea, ardura izatea …
Metodologia ez berdinez haurrak modu tradizionalean irakasten ziren
kontzeptuak ikasteko gai dira eta gainera modu dibertigarri batean beraz,
haurrak gogotsuago agertzen dira horrelako proposamenen aurrean.
TXIKIWEB (Amara Berri)
Amara Berri eskolan, komunikazio metodo ezberdinekin albisteak sortzeko
gela bat daukate: prentsa, irratia, telebista eta web orria.
Komunikazio metodo ezberdin hauek lantzeak helburu bat dauka: ikasleak
teknologia berrien mundua sartzea da, bai argazki kamera, bideo kamera,
eskanerra eta inpresora bezalako makinen erabilera ezagutuz, eta baita
programa informatiko ezberdinak landuz.
Modu ezberdinetara lantzen dituzte, batzuetan gelako talde batek antzerki bat
egite du eta besteak grabatu egiten dute, edo telebistan egiten dute zuzenean.
Beste batzuetan web orriak sortzen dituzte beraien argazki, bideo edo
ipuinekin. Ikastolako txikiek sortutako lanak era ordenagailura pasatzen dituzte
dokumentu fitxa bat betetzen dute eta era honetara lan guzti horien Amara
Berriko web gunean aurkitu daitezke.
Zenbait momentuetan arazo teknikoak izaten dituzte eta momentu horietan
irakasleak laguntza eskaintzen die aurrera jarrai dezaten lanarekin.
Txikiweben egiten dituzten lan guztiak Amara Berriko web gunean ikusteko
aukera dago. Amara Berriko web gunean “ikasleen txokoa” aurkitu daiteke eta
bertan daude egindako eta ikasleak igotako lan guztiak. Hemen, ikasleak
egunero egiten duten egunkaria, urtean zehar eginiko txapelketak, antzerkiak,
plastikako lanak, txikiek egindako eta eskaneatutako lanak eta 5.mailako eta
6.mailako ikasleak egindako web pertsonalak aurkitu ditzakegu.
Txikiek egindako lanak 5.mailako eta 6.mailako ikasleak igotzeaz arduratzen
dira. Lan horiek eskaneatzen dituzte eta ondoren igo. Ipuinekin ere antzeko
egite dute lan, ipuinaren portada eskaneatzen dute, ondoren ipuina idatzi eta
azkenik egilearen izana ipini.
Ikasleei egiten duten lan bakoitzeko diploma bate ematen zaie.
Amaitzeko esan beharra dago ebaluazio jarrai bat egiten zaila eta astero
eginiko lana ebaluatzen dela.
TELEBISTA (Amara Berri)
GRABAZIOA:
Materiala: grabazio gela, bideo kamera, ikus-entzunezko baliabideak ( bideo
analogikoak, mikrofonoak…), kamerak, taldeen programazioa, kameren fitxak
eta jarduerak programatzeko erreportajeak.
Irakasleak emisioetan laguntza eskaintzen du eta orientazio teknikoak
eskaintzen ditu.
Lanaren antolakuntza hiru pausotan banatzen da. Lehenengoa, kamerek fitxa
teknikoa bete behar dute, hemen lanaren izenburua jarri, kameren izena, parte
hartzen dutenen izena eta kopurua eta data jarri behar dute. Bigarren,
grabatutako lana ordenagailura pasa behar da. Eta hirugarrena eta azkenena,
lana editatzea eta internetera igotzea da.
Astero, ostegun eta ostiraletan ordu bateko albistegi bat grabatzen dute.
Irakaslearen laguntza egiten dute eta informazio asko ematen da, adibidez;
eguraldia, jangelako menua, entrebistak egiten dira, pelikulen estrenoa,
langabeziaren gorakadari buruzko informazioa, herriko merkatuei buruzko
informazioa eta abar.
Gainera gorrak direnentzako egokitua dago eta gorren alfabetoa ikasten dute.
EDIZIOA:
Materiala: mac ordenagailuak, kamera eta bideoak eta editatzeko I Movie
programa.
Bai grabazioa eta baita edizioa ere taldeka egiten dute, eta horrek asko
laguntzen du lana gusura egitea eta inork ezer esan gabe lanean hastea.
Txikiweba bezala, telebistako lana ere astero ebaluatzen da, eta bakoitzak aste
horretan izandako azken inpresioa azaltze du.
2. 3. 4. eta 5. Bideoaren hausnarketa: Ikusi ditugun bideoak ikastoletan
ezartzen diren teknologia berriekin du zer ikusia. Gure ustez berrikuntza
praktikoak eta erabilgarriak dira, inoiz ikusi eta erabili ez ditugun metodoak dira
guretzako, baina bideoetan ikusi dugunez emaitza onak ematen dituela
iruditzen zaigu. Gainera ikasleek lan hau gustura egiten dutela ikusten da eta
horrek lan giro ona sortzen du.