PROIEKTUAREN LABURPENA
Aurkezten dugun proiektu hau Zirikatuz Feminista Taldeko zein Eraikiz Kolektiboko profesionalek 10 urtez indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeekin lan egin ondoren sumatu dugun beharretatik sortu da. Hainbat elementu ezberdinen garrantzia ikusi dugu. Ez bakarrik pertsonarengan eta bere testuinguruarengan zentratutako esku-‐hartze egoki bat egitearen garrantzia, baita gainerako erakunde eta profesionalekin eduki beharreko elkarlanarenean, zein hauen berauen formazio eta kontzientziazioan ere.
Hiru ildo estrategikotan egituratzen den formaziorako proposamen bat sortu dugu:
• KONTZIENTZIAZIOA: Generoan oinarritutako indarkerien jatorrien eta euren arrazoietan, transmisio eragileetan eta betiraunkortze faktoreetan oinarritutako formazioa.
• INFORMAZIOA: Genero-‐indarkeriaren aurka oso-‐osoko babesa emateko neurriei buruzko legearen eta legeria zibilaren zein indarkeriaren biktimei oso-‐osoko arreta emateko zerbitzu eta errekurtsoen ingurukoa.
• TREBAKUNTZA: Emakumeen kontrako eta generoan oinarritutako indarkerien aurreko gizarte esku-‐hartzerako formazioa, ezagutza horiek kasu errealetan aplikatuz. Prebentzioa, geldiaraztea, bideratzea, esku-‐hartzea eta laguntza.
Proiektu honen xedea denboran luzatu beharko litzatekeen jarduera baten hasiera izatea da, pixkanaka gizarte esku-‐hartzean lan egiten duten erakundeak eta hauek osatzen dituzten profesional guztiak barnebiltzeko helburuz.
Bere helburua hobekuntza profesionalerako emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan gizarte esku-‐hartzean lan egiten duten profesionalentzako trebakuntza sustatzea litzateke (sentsibilizazioa, prebentzioa eta arreta), baliabideen optimizaziorako zein elkarlana indartu eta bateratzeko. INFORMAZIO OROKORRA/ Doako kurtsoa
ð Iraupena: 12 ordu. ð Mota: Presentziazkoa. Gehienez 20 leku. ð Datak eta ordutegiak:
Bilbo
ð A aukera: Urriaren 8a eta 15a/ 9:30etatik 15:30etara.
ð B aukera: Urriaren 21a eta 28a/ 9:00etatik 15:00retara.
Lekua: Eraikiz Kolektiboa
Gasteiz. Azaroaren 25a eta 26a.
• Ostirala 16:00etatik 20:30etara • Larunbata 9:30eta14:00etara eta
15:30etatik 20:00etara.
Lekua: ALDABE Gizarte Etxea
Donostia. Abenduaren 2a eta 3a.
• Ostirala 16:00etatik 20:30etara • Larunbata 9:30eta14:00etara eta 15:30etatik 20:00etara.
Lekua: Emakumeen Etxea
3
NORTZUK GARA
ZIRIKATUZ FEMINISTA TALDEA 2013. urtean feminismoetan eta indarkeria matxistetan ibilbide eta
formazio luzedun emakumeak Bilbon sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea. Euren helburuen artean hurrengoak kokatuko genituzke: emakumeen eskubideen sustapena giza eskubideen oinarrizko atal bat bezala, pertsonen arteko lankidetza eta elkartasunean oinarrituta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitza baten alde lan egitea, feminismoa gizarte eraldaketarako eta sistema patriarkala gainditzeko jarduera askatzaile eta unibertsal bezala sustatzea, parekidetasunean eta kulturartekotasunean oinarritutako jendarte baten eraikuntza bideratuz.
Bilboko udalaren Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak sailaren Emakumea, Osasuna eta Indarkeria Programaren arduradunak dira komunitate esku-‐hartzea, formazio, prebentzioa eta sentsibilizazioaren alderdiarekin lotura duten erakundeetan. https://youtu.be/6B3ngeTtIjo ERAIKIZ KOLEKTIBOA ERAIKIZ gizarte berrikuntzaren bidez parte-‐hartze inklusiboan
oinarritutako eremuak eraikitzeko lan egiten duten profesional, boluntario eta eragile komunitarioz osatutako sarea da. Momentu honetan feminismoa indarkeria matxisten interpretazio marko bezala ezartzean egiten du lan, gizarte esku-‐hartzeko profesionalen formaziorako eremuak sustatuz.
2016ko urrian, Bilboko Udalarekin elkarlanean, Haurrenganako sexu abusuak Toleratzia 0 kanpaina antolatzen du. 2016ko azaroan, UPV/EHUko Gizarte Hezkuntzako Unibertsitate Eskolarekin batera Feminismoa, indarkeria matxistak eta gizarte esku-‐hartzeari buruzko 1. jardunaldia antolatzen du, Bilboko Udalaren eta BFAren laguntzarekin. FORMAZIOAREN DESKRIBAPENA
Esku-‐hartze sozioedukatiboa indarkeria matxisten aurrean ikuspuntu feminista eta intersekzional batetik kurtsoa aurkezten dugu. 20 orduko iraupena dauka eta gizarte esku-‐hartzeko profesionalei zuzenduta dago, hauek, parekidetasunerako ekintzen sustapenean, sentsibilizazioan, prebentzioan eta indarkeria matxisten esku-‐hartzean, kontzientzia feminista hartu dezaten helburuz.
Formazio proiektua indarkeria matxisten inguruko gizarte esku-‐hartzean erakunde eta profesionalek egiten duten sentsibilizazio, prebentzio eta esku-‐hartze lana eta honen marko teorikoa birplanteatzearen beharretik sortzen da. Gizarte esku-‐hartzean lan egiten duten erakundeak, publiko zein pribatu, gai honetan sentsibilizazio, prebentzio eta esku-‐hartze programak burutzeko egoera ezin hobean aurkitzen dira, zeinetan intersekzionalitatea kasu-‐analisietarako errealitate bat izaten hasi den eta non ahalduntzea emakumeenganako esku-‐hartzean estrategia nagusi bezala agertzen den.
Proiektua esku-‐hartzearen hobekuntzarako ekarpen bat izatea du helburu, biztanleriak orokorrean eta gizatalde zaurgarriek bereziki (nerabe eta gazteak, emakume etorkinak, isolatuak, gizarte-‐bazterketan daudenak, LGTBI kolektiboak...) dituzten beharrei erantzun eraginkor, integral eta koordinatua emanez. Proposatzen dugun formazioa indarkeria matxisten eremuan eraginkortasunez lan egiteko heldu beharreko gai ezberdinak hartzen ditu, profesionalek eragile eraldatzaile bezala duten parera aztertzeaz gain.
4
HELBURUAK
1. Emakumeen kontrako indarkeria sustatzen eta mantentzen duen gizarte eredua zalantzan jartzea, emakume eta gizonen sozializazioa gidatzen duten kontzeptuen dekonstrukzioa, eta esku-‐hartze sozioedukatiboa oinarritzeko funtsezko erreferente berrien eraikitzea.
2. Indarkeria matxistetan egin beharreko esku-‐hartze sozioedukatiboaren funtsezko ardatzak ulertu, esku-‐hartze objektu diren emakume eta familien oinarrizko eskubideen inguruko kontzientziazioa sustatuz.
3. Prebentzioan, indarkeria egoeran dauden pertsonen laguntzan eta bizitza proiektuaren berreraikitzean oinarritutako emakume eta gizonei zuzendutako esku-‐hartze sozioedukatiborako konpetentzia profesionalak eskuratzea.
4. Hezkidetza eta pedagogia feministan oinarritutako prestakuntza profesionala.
EDUKIAK
1. MODULOA: ZEHARKAKOA: Feminismoa Indarkeria Matxisten interpretazio markoa. 2. MODULOA: Indarkeria Matxistak bikote eta familietan. 3. MODULOA: Indarkeria Matxistengan burutzen den esku-‐hartzea egituratzen duten ardatzak. 4. MODULOA: Profesionalak indarkeria matxisten aurrean. 5. MODULOA: Detekzioa prozesu bezala. 6. MODULOA: Indarkeria matxista pairatu duten emakume eta adingabeenganako esku-‐hartzea. 7. MODULOA: Indarkeria nerabezaroan: prebentzioa, detekzioa eta esku-‐hartzea emakume eta
gizonekin. 8. MODULOA: PRAKTIKOA: Kasu praktikoen analisiaren bidezko esku-‐hartzerako proposamena.
METODOLOGÍA
• Ikasketa esanguratsua sustatzeko eduki teoriko-‐praktikoen ANALISI ETA HAUSNARKETA. • Ezagutzak finkatzeko eta ikasketa kolaboratiboa sustatzeko JARDUERA PRAKTIKOAK. • Indarkeria matxista pairatu duten pertsonen PARTE-‐HARTZEA. • Biktimologian eta intereseko beste arlo batzuetako profesional espezialisten KOLABORAZIOA. • Talde EBALUAKETA eta bakarkako ebaluaziorako galdeketak. • SARE SOZIALAK: Kurtsorako ad hoc sortutako sare sozialetan parte hartzea. • KASU AZTERKETA
Taldeetan indarkeria harremanak bizi izandako eta hauek gainditu dituzten pertsonak hartuko dute parte. Euren bizipenak elkarbanatuko dituzte euren errealitatea ikasleengana hurbiltzen, horrela sendatze prozesu osoaren ulermena errazteko helburuz.
5
FORMATZAILEAK
IZASKUN ZARRANDIKOETXEA
Gizarte Langilea eta indarkeria matxistan aditua den Sexologoa
Gizarte Langintzan diplomatua Deustuko Unibertsitatean (2001). Horren ostean bere formazioa jarraitu zuen kultur arteko bitartekaritzan, gerora indarkeria matxistaren biktima diren emakumeenganako esku-‐hartzean espezializatu zen. Hainbat urtetan eremu horretan lan egin ostean Sexologian formatzea erabaki zuen, Coaching eta Programazio Neurolinguistikoa bezalako tresnak erabiltzera igaroz emakumeen jabetze pertsonal eta kolektiborako prozesuan.
AITZIBER BAÑUELOS GANUZA
Gizarte Hezitzailea, indarkeria matxistetan, tratu txarretan eta haurrenganako sexu abusuan aditua
ERAIKIZ Kolektiboaren sustatzailea. Bere jardun profesionala gizarte berrikuntzan ardazten du, gizarte esku-‐hartze eraldatzailea bultzatuko duena, bazterrean dauden pertsona eta kolektiboen ikusaraztean, ikuspegi feminista batetik eta intersekzionalitatea estrategia bezala erabiliz.
2016 urtean zehar, UPV/EHUrekin elkarlanean eta Bilboko Udalaren eta BFAren laguntzarekin FEMINISMOA, INDARKERIA MATXISTAK ETA GIZARTE ESKU-‐HARTZEAri buruzko 1. Jardunaldia eta Bilboko Udalak bultzatutako HAURRENGANAKO SEXU ABUSUAK TOLERATZIA 0 kanpaina koordinatzen ditu.