1
BERRIAMARA SISTEMA
GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISALA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO
Haur Hezkuntza
3 urte
2
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntz
Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)
I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi
duguna, jasota dago. Eskola-elkarte osorako (ikasle, irakasle, guraso, pertsonal ez-
irakaslea) norberaren eta taldearen hazkunde bidetzat jotzen dugu.
Ikasleari buruz dugun kontzepzioa da gure I.H.P.ren ardatza:
•••• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak in-
teresatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikas-
ketak. GURE HELMUGA HAURRAREN GARAPEN ARMONIKO ETA
GLOBALA SUSTATZEA DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lo-
tuta daude garapen hiru esparru hauekin.
•••• Norberak bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, alegia, bakoi-
tzak dakizkien gauzak dakizki eta modu ezberdinean bizi ditu. Norberak ere
bere ahalmena du.
•••• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolasarekiko interesa.
Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez
ikasten dute.
Printzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta
gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:
•••• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta ego-
era kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango
dion programa ahalbideratu behar du.
•••• SOZIALIZAZIOA: Kideen arteko elkarreraginak aurrera jotzen eta gure
eskemak aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun akti-
bitate guztiak kontestu sozialak dira.
•••• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak
egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina du-
tenak lortzea da.
•••• SORMENA: Gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,
pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz ja-
betzeko aukera izan dezan.
•••• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,
adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen es-
kubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.
D
3
•••• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari
den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera
berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfiantza sustatu nahi dugu
erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.
•••• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu
eskolan eta bizi delako ikasiko du.
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko
ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena
antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz ba-
tera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hez-
kuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.
•••• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.
•••• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,
hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen
bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen
diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak,
ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen baturak curricu-
luma osatzen duelako.
•••• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa
edo helburua dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan bes-
teen aurrean aurkeztu, antzeztu, erakusketan azaldu...
•••• Aktibitate bakoitzak bere lan metodoak du, ikasleak bere eginkizuna era
antolatuagoan burutzen joan dadin.
•••• Kritika eraikitzailea aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.
•••• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere
erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adi-
narengatik geldiarazten.
•••• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ez-
berdinak gara.
Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek eskolaketan zehar edo une
jakin batean hezkuntza premia bereziak (edonolako zailtasunak, gaitasun urriak
edo apartak,...) dituen ikaslegoaren beharrei eskuharmen zehatzagoen bidez eran-
tzuten saiatzen da.
4
3-6 urteko haurren ezaugarri batzuk
Hiru urte dutenean etengabe mugitzeko beharra dute.Garai hau aproposa da ore-
kazko,mugimenduen koordinaziozko eta erritmo sinplea duten iharduerak proposatzeko.
Esku-kontrolari esker,gero eta ekintza gehiago burutu ditzake,hobekiago menperatzen du
trazaketa eta esku biak erabiltzen ditu alde bat aukeratu arte.
Espazioan,objektuekiko kokatzen ikasten du eta oinarrizko nozioez jabetzen da.
Gorputzaren atal ezberdinak izenda ditzake eta baita irudi batean ezagutu ere.
Ingurune ezaguera eta elkarbizitzak lagunduko dio bere hiztegia zabaltzen.
Plastikazko iharduerak oso atsegingarri zaizkio. Gauza bera gertatzen zaio musika eta dan-
tza bezalako beste adierazpen motekin.
Helduen aurka jarraitzen du,haien aurrean autoafirmatzeko era bat baita, baina gero eta
errazago zaio amore ematea edo helduek arrazoituriko erabaki nahiz proposamenak onar-
tzea.
Orain, sarriagotan ikusten zaio lagunen batekin edo bestela bere jolas- taldearekin.
Bere ohitura-sorta ere zabaltzen doa.Honela,helduekiko menpekotasuna gutxitu eta bere
autonomia gehitu egiten du.
Jolas sinbolikoak oso garrantzitsu bihurtzen dira taldearen bizitzan.
Hiru urte dituenean pentsamendu logikoaren lehen ezaugarriak agertzen hasten dira,eta
horiei esker,sailkapen edo ordenamendu sinpleak egin ditzake,edo baita kantitate edo es-
pazioaren errepresentaziorako nozio errazak asimilatu ere.
Beste mota bateko ariketak ere egin ditzake, adbz: Aurreirakurketa, zenba-
kizko,topologiazko eta denborazko nozioetara hurbiltzen laguntzen dutenak
5
5 urte
4 urte
3 urte
6
1- SAIO KOLEKTIBOAK
gunean zehar haur talde osoarekin gauzatzen ditugun saioak dira.
Gelara sartzen garen bakoitzean haurrak saio horietarako dugun
gunean esertzen dira eta saioa hasten da. Egunero lau aldiz egiten
ditugu era honetako saioak: Goizean eskolara sartzerakoan, jolas-orduaren
ostean, bazkal ondoren eta arratsaldeko jolas-ordua eta gero.
Goizeko sarreran harrerak eta ongi etorriak du lehentasuna. Elkar agur-
tzeko unea da, orduan jakiten dugu nortzuk etorri garen eta nor falta den,
irrikitan egoten dira irakasle eta taldekideei ekarri dituzten gauzak erakus-
teko, gertatu zaiena kontatzeko...
Jolas garai eta bazkariaren ondoren gai ugari sortzen dira egunero, aman-
komunean jartzeko garaia da, egoerak aztertu eta aurrerabideak aurkitzen
saiatu.
Haurrentzat berriak diren jarduerak eta materialak (erabilpenerako
arauak, mugak,...) ere talde osoko saio hauetan aurkezten dira.
Talde osoko saioetan burutzen ditugun jarduera gehientsuenek lotura zu-
zena dute hizkuntzaren garapenarekin.
• Bizipen trukea- Solasa
Interesatzen zaizkien gaien inguruko elkarrizketetatik abiatzen gara. Ira-
kasleak parte hartuko du entzunez, galderak eginez, zehaztasunak eskatuz
edota ereduak eskainiz haurren ahozko adierazpena geroz eta aberatsagoa
izan dadin.
Jarduera honetan talde komunikaziorako derrigorrezkoak diren elementu
ugari lantzen dira: parte hartu eta besteek esandakoa entzun, txanda lortu
eta itxoin, gaiarekin jarraitu edota gai aldaketa proposatzea, desadostasuna
azaltzea,...
Adin honetan, haur guztien partaidetza lortzea eta ematen denean modu
bideragarrian antolatzea izaten dira irakasleontzat erronkarik nagusienak.
TALDE OSOKO SAIOAK
E
7
• Sketch
Irudi osagarriak dituzten antzerkitxo laburrak dira. Eskolan sarritan gerta-
tzen zaizkien gauzak edo eskolaz kanpokoak izanik beraientzat esangura-
tsuak diren egoerak jasotzen dituzte.
Talde osoko saioetan aurkeztu eta antzezten dira eta poliki-poliki egoera
bera eta hizkuntza hedatzen eta aberasten saiatzen gara. Lotsati agertu
daitezke sarritan horrelako eginkizun baten aurrean, irakasleoi dagokigu
parte hartzen laguntzea.
• Abestiak, ipuinak, ahokorapiloak, jolas dinamikoak...
Bakoitzetik ekintza zerrenda luzea izaten du irakasleak. Nagusiki helburu
ludikoa izaten dute eta saioa antolatzeko, arreta berreskuratzeko, deskan-
tsu eta lasaitze guneak eskaintzeko erabiltzen ditugu.
• Oinarrizko kontzeptuen ipuinak eta bestelakoak (ikus Antzerkia)
Talde osoko saioetan aurkeztu eta kontatzen dizkiegu. Antzerki txokoan
osatzen joango diren hainbat lanen ondoren beste haurren aurrean ipuinen
antzezpena egingo dute eta ikusleen balorapena jasoko dute.
2-MUSIKA
Musika programa (Tutti da capo) talde osoarekin egiten ditugun saioetan
gauzatzen da. Saio bakoitzak bere egitura du eta musika hizkera (melodia
eta erritmoaren oihartzunak, musika irakurketa eta kantua), musika kultura
(entzunaldien bidez) eta musika jolasak lantzen joaten dira.
3-JOLAS PSIKOMOTORE SAIOA
Bi psikomotrizitate geletan egiten ditugu. Gela
hauek bereziki diseinatuta daude mugimendua-
ren bidez haurren adierazpena ahalbideratu eta
sustatzeko.
Asmatzen dituzten jolasetan mugimenduak sor-
tzen dien gozamena izaten da ardatz: erronka
berriak, lorpenak, beldurrak gainditzen joatea...
Jolas hauetan euren emozioak eta sentimenduak
ere azaleratzen dira. Jolas sinbolikoak ere bere lekua du.
8
ituzten bizipenen adierazpena, barne sentimenduak azaleratzea,
kideekin harremanetan jardutea, derrigorrezkoak iruditzen zaiz-
kigu haurrek garapen orekatu bat izan dezaten. Txoko honek aukera zabala
eskaintzen die ildo horretatik doazen jolasetan saiatzeko.
Etxean jolas librean jarduten dira. Bertan aurkituko dituzten materialak
papin bat, txakurra, koltxoia, oihalak eta telefono bat dira. Hauen bidez
jolas sinbolikoa eta helduen munduaren imitazioa ahalbideratu nahi dugu.
Jolas horietan heuren mundu
afektiboa agertzen joaten da eta
inguruneak sortzen dizkien bizi-
pen eta egiten dituzten interpre-
tazioak azaleratzeko eta lantzen
joateko egoera aproposean daude.
Jolasean ari direla, panpina ba-
tzutan etxean dagoen senidetxoa
izango da, txakurraren etxea bel-
durretatik babesteko gordeleku aparta izan daiteke, telefonoak gurasoei
“deitzeko” aukera emango die ondoeza edo bakardade unetan, oihalen bidez
miresten dituzten pertsonai bihurtuko dira...
Etxea bi solairukoa izateak eta espazio batetik bestera joateko duten au-
kerak, adin honetan hain berezko duten, mugitu beharra ahalbideratzen du.
Joan etorri guzti horien bidez garapen motorikoa eta koordinazioan aurrera
egiten dute.
D
ETXEA
9
xoko honetan, jarduera plastikoen bidez, adierazpena eta sormena sus-
tatu nahi ditugu.
Hasieran gehiengoarentzat oso deigarria iza-
ten da materialekin esperimentatzea; bere-
ziki, tenpera edo kola bezala, berriak direne-
kin. Haur batzuk nolabaiteko errezeloa izaten
dute, zikintzearen beldurrez edo, eta hauek
polikiago sartzen joango dira.
Normalizazio epeak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu eta irakasleon
lanaren atal handi bat osatzen dute adin honetan. Helburua material des-
berdinak arrisku eta kalterik gabe erabiltzen ikastea da. Bide honetatik
heuren jarduera geroz eta autonomoagoa izango da.
Ikasturtean zehar honako hauek lantzen joango
dira:
• Tenperazko margoketa isipuak erabiliz (oina-
rrizko koloreak)
• Marrazkia eta margoketa argizariekin
• Paperaren urraketa eskuz
• Puntzoia
• Mozketa guraizeak erabiliz
• Enkolatua
• Gometsak
• …
Beste txoko batzutan aurkituko badituzte ere, kontestu honetan ez dizki-
egu estereotipoak eskaintzen. Haurren sormen ahalmena bultzatzea dugu
helburu, nahiz eta batzutan amaierako produktua hain ikusgarria ez izan.
T
MARGOTEGIA
sormen zabala
10
xoko honetan aho hizkuntza eta gorputz adierazpena bultzatu
nahi ditugu nagusiki. Honetarako erabiltzen dugun baliabideetako
bat ipuinak dira.
Alde batetik oinarrizko kontzep-
tuak lantzeko ipuinak daude. Ipuin
hauen bidez kontzeptu berriak
sartzen eta lantzen joaten gara
(koloreak, formak, posizioak, etab)
eta baita hitz eta hizkuntz egitura
berriak ere.
Haurrek ipuina ikasten dute eta ondoren antzeztuko dute pertsonai ezber-
dinen papera betez. Antzezpenaren ondoren saioaren balorapena egiten
dugu: zer gustatu zaien, zer ez den hain ongi atera,... Ikasketa indartzeko
eta landutako kontzeptuak noraino barneratu dituzten jakiteko fitxa batzuk
egiten dituzte banaka, ikasitakoa grafikoki adieraziz.
Txoko honetara jolastera datozenean mahaiko banakako lana egiten dute
lehendabizi, ipuinari dagozkion fitxak osatuz edo eszena-tokia prestatuz.
Amaitzen dutenean eszena tokian jolasten dute nagusiki. Bertan antzerkia
entsaitzen dute edo sarritan irakaslea imitatuko dute ipuina kontatuz.
Badira ere txoko honetan erabil ditzaketen beste baliabideak: abestiak,
sketch-ak eta eskema erritmikoak.
Eskema erritmikoak. Haurrek irakurtzen dituzten ikur segidak dira. Hauen
bidez erritmoa, mugimenduaren koordinazioa, esker-eskuin eta gora-
behera norabideak lantzen ditugu. Musikarekin duen lotura nabarmena da
eta irakurketarako ariketa bikaina da.
T
ANTZERKIA
11
xoko honetan asmatze jolasean eta jostailu didaktikoekin jardu-
ten dira. Asmatze jolaserako eraiketak eta modelatzeko materiala
— plastilina— erabiltzen dute. Jostailu
didaktikoan aldiz, puzzleak, enkajeak,
seriazioak, orientabide espazialerako
jolasak, denborazkoak, elkartzekoak eta
abar aurkituko dituzte. Ekintza bakoi-
tzean eskaintzen dizkiegun materialen
izaera desberdina da: egituratua jostailu
didaktikoan eta irekiagoa asmatze jola-
sean. Lehenengoan ariketa zuzen buru-
tzea izango dute helburu, bestean gozamenak eta sormenak izango du le-
hentasuna. Haurrek egin nahi duten jolasa aukeratzen dute, amaitzen dute-
nean armairuan dagokion tokian jasoko dute jolas bakoitzak duen ikurra
kontutan izanik. Jolas hauek aldatzen joaten gara berrikuntzak eskainiz eta
zailtasun maila gero eta handiagokoak jarriz.
Plastilinarekin, haurrek autonomoki jolasten dute bere irudimena landuz.
Bukatutakoan, lana erakusketan jartzen dute lagunei erakutsi eta hauen al-
detik balorapena jasotzeko.
Txoko honen helburuetatik hauek azpimarratuko ditugu:
• Gaitasun hauek sustatu: behaketa, aditasuna, kontzentrazioa, sormena,
gozamena, esfortzua, aukeraketa, autonomia, besteen lanekiko errespe-
tua...
• Trebetasun batzuk landu: motrizitate fina, begi eta eskuaren arteko ko-
ordinazioa, kontzeptu matematikoak,...
• Taldekideen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatu
• Materialaren jasoketarako eta erabilpen zuzenerako ohiturak garatzen
eta sendotzen joan
Irakaslegoaren lana haurren prozesua behatzean datza nagusiki. Eskuhar-
menak izango ditu ekintza suspertu edota haurrei balorapenak eta laguntza
eskaintzerakoan.
T
JOLASAK
12