FAMILIAK ETA MUSEOASERT COLLAGE-A
San Telmo Museoak bere artelanak jolasaren eta sorkuntzaren bidez deskubritzera gonbidatzen zaituzte.
SORTU ZUREA. NOLA?
KONTUAN IZAN
• Obra hau collage gisa berrinterpretatzea proposatzen dizugu, kartoi mehe edo paper batean itsatsita joango diren irudi eta elementu desberdinak erabiliz.• Ondo erreparatu Sert-en “Armadore-herria” lanak dituen elementu eta pertsonaiei.• Aukeratu obraren zure bertsioa egiteko erabiliko dituzun objektuak: pinturak, oihalak, pieza geometrikoak, egunkari edo aldizkarien ebakinak, etab. Jatorrizko obraren argazkia ere inprima dezakezu eta zure sorkuntzari zatiak gehitu.• Begira nola kokatzen dituen Sert-ek elementu ezberdinak bere obran, eta, adibideari jarraituz, ipini zure objektuak kartoi mehearen edo paperaren gainean, itsatsi aurretik.
ZER DA?
Sert-ek 1932an San Telmo komentu zaharreko elizako hormetan jartzeko margotu zituen 17 mihi-seek Gipuzkoako bizitzaren eta historiaren gaiak irudikatzen dituzte: haren tradizioak, sinesmenak eta balentriak. “Armadore-herria” izeneko mihisean itsasontzien eraikuntza irudikatzen duen esze-na ikus dezakegu, itsasontzi ilara luzea eta pertsona asko lanean, animaliez lagunduta, egurrezko pieza astunak igotzen.
• Azkenik, argazkia egin baina kontuan izan: argia, ikuspuntua**, enkuadrea***, distantzia, etab. islatu nahi duzun hori azaltzeko.
** Ikuspuntua: zein lekutatik egiten duzun argazkia (goitik, behetik, eskubitik, ezkerretik etab.)*** Enkuadrea: kamaran zein atal aukeratzen duzun.
MUSEOAREN BILDUMAN DAUDE
PARTEKATU ZURE ARGAZKIA GUREKIN! #SanTelmoEtxetik
Armadore- herria. Josep M. Sert.
FAMILIAK ETA MUSEOA
MARGOTU Sert-en mihiseak