CAMPOS
ANTZOKIAELÍSEOS
BIRGAIKUNTZAETA HANDITZEA
Arkitektoak: Santiago Fajardo Arkitektura Estudioa
Kokalekua: Bilbo, Espainia
Laguntzailea: Bilboko Udalaren Arkitektura Kabinetea
Blanca Brea, Rosa Muga
Laguntza Tekniko titularra: Labein - Maider Alzola, Iñaki Marcos,
Beatriz Tejeda
Ingeniaritza Eszenikoa: GDC Consulting
Ikus-entzunezko ingeniaritza: CPAA Ingeniaritza
Instalazio orokorren ingeniaritza: GOYMAR, GE
Azalera eraikia: 7.800m2
Urtea: 2010
Argazkiak: Santiago Fajardo Estudioa eta Juan Marinero
Bilboko Campos Eliseos Antzokia arkitektura modernistaren modelo bitxia eta ezezaguna da. Italiar antzokiitxurarekin gurutzaturik, eta garaiko bi soluzio teknologiko berritzailerekin egina: metalezko eskeletoa eta harriartifizialez moldeatutako fatxada.
Gaur egun desagertuta dagoen testuinguruan (Campos Eliseos) errotuta, 1902an eraiki zen eta gorabeheraaskoko esperientzia bizi izan du, zabalik jarraitu ahal izateko hainbat eraldaketa izan dituelako. Auzoan izandiren eraldaketa prozesu guztietan protagonista izan dela esan liteke: bere hasierako identitatea zehaztenzuten oinarrizko atal asko banandu zitzaizkion, eta gaur egun, beste higiezin batzuek okupatzen dituzte.Heldu zaizkigun Campos Eliseos Antzokiaren hondakinak dira aretoa, aretora heltzeko zirkulaziorako zirrikitu-espazioa, kutxa eszenikoa eta aretoaren ezkerraldean dagoen espazio txikia; espazio horretatik, komunikazioeskailera bertikala zihoan, publikoaren maila guztiak konektatzen zituena. Antzerkiaz hitz egiten jarraitzekominimoak bakarrik gorde ziren, edo bestela esanda, apur bat gehiago galdu izanez gero, eraikina ez genukeenezagutuko.
Campos Eliseos Antzokia Birgaikuntza eta Handitzea
PL
AN
TA
1
-Birgaitze funtzionala eraikinak behar zituen handitze lanen bitartez. Horrek, jatorrizko espazio falta onartzea
ahalbidetu du, gaur egun antzerkiak exijitzen dituen oinarrizko azpiegiturak eta azpiegitura logistikoak betetzeko,
aurretik zeuzkan mugekin eraikina mantentzea ezinezkoa baitzen.
Eraikina, hortaz, horizontalean hazten da, eskuinaldean dagoen zatia okupatuz. Horri esker konpondu dira
artista eta teknikarien sarbidea, eszenatokiarekin lotutako zerbitzuak eta behe solairuko publikoarentzako
zerbitzuak. Eta bertikalean, alde batetik, areto azpian, ganbara bat eraiki da plataforma mugikorren sistema
mekaniko konbinatua instalatzeko, baita sistema errobotizatu bidezko jesarleku ezkutagarriak ere; eta beste
alde batetik, areto gainean, espazioa irabazi da gune tekniko, administratibo eta prestakuntzazkorako, baita
antzokiaren hornidura estrategiko batzuetarako ere (kafetegia eta erabilera anitzeko aretoa, eszenatokiarekin
bateragarria dena).
BIRGAIKUNTZA FUNTZIONALA
Eraikin originala eta bere elementu garrantzitsuak birgaitzea ahalbidetu duen berreskuratzea: fatxada, aretoa
eta egitura originala.
ZAHARBERRIKUNTZA
Campos Eliseos Antzokia abangoardiako espazio
eszeniko bihurtzeko proposamenak honako
interbentzio-ildoak planteatzera eraman gaitu:
PL
AN
TA
5
PL
AN
TA
6
Areto nagusiko ekipamendu, kutxa eszeniko eta erabilera anitzeko aretoari lotua. Oso espazio
teknifikatua sortzea ahalbidetu du horrek erabilera askotarako. Ondorioz, areto nagusian, jesarleku
mekanikoen sistemak areto polibalentea edukitzea dakar, modelo eta edukiera desberdinak
konfiguratzeko aukera ematen duena beharren arabera. Antzerkia, opera, zartzuela, kontzertu
sinfonikoak, ganberakoak, pop-rockekoak, kabareta, harrerak eta dantzaldiak antola daitezke beraz.
Azkenean, eraikin garaikidea erdietsi da, nolabaiteko neutraltasuna duena eta aurretik zeuden
hondakinekin bateragarria kanpotik beirazko itxiera instalatuz, fatxada originalaren lerrokatzearekiko
atzeraemana. Horrela, fatxada nagusia lehen mailan dago, eszenaren protagonista.
Gardentasun horrek aukera gehigarria ematen du, bizitasun berritua erakutsi ahal izatea alegia;
kanpora erakusten da eraikina bere burua ordezkatuz, antzoki beraren antzokia.
INPLEMENTAZIO TEKNOLOGIKOA
Modu berean tratatu dira barruko
zirrikitu-espazioak, kanpoalde eta
areto artean daudenak; horrela
nortasun lasaia eta zorrozki
garaikidea ematen die, ezkutuko
fruituaren pertzepzioa indartuz –
besaulki aretoa -. Ederra, liluragarria
eta kolorista berroneratu ostean.