BIZKAIKOHITZA
HITZA
Desegiten ez den toxikoa da lindanoa, eta Bizkaiko lur eta urak kutsatzen jarraitzen du bEzkutuandauden hondakindegiak aurkitzen laguntzeko eskatu diete langile zirenei, garbitu ahal izateko b 2-5
Amaitzen
ez den
arrastoa
Galdakao Usansoloko mugakzehazteko galdeketari baimena
ukatu dio Espainiako Gobernuak
8Durango Trenbide gainekoproiektua egiteko herriaren iritzia
entzuteko eskatu dio Erabakik udalari
7Ostirala
2018ko uztailaren 27aIX. urtea363. zenbakia
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko uztailaren 27aAstekoa
Aitziber Laskibar Lizarribar
Lindanoa. Pestizida
gisara hiruzpalau
hamarkadatan
barra-barra sortu
eta erabili zen
konposatu kimi-
koa. Nekazaritzan erabili zen
gehienbat, laboreetako izurriak
kontrolatzeko, baina baita per-
tsonen buruetako zorriak hiltze-
ko ere, eta zuraren, larruaren, ar-
tilearen zein kotoiaren tratamen-
duetan, parasitoen kontra. Era-
ginkorra izateko ospea zuen.
Gaur egun, desagerrarazi beha-
rreko material arriskutsu gisa
izendatua du Nazio Batuen Era-
kundeak. 2008tik, erabat debe-
katua dago, produkzioa ez ezik,
erabilera ere. Baina 1990eko ha-
markadarako sortzeari utzi zi-
tzaion arren, jarduera haren on-
dorioek gure artean jarraitzen
dute, Bizkaiko lur askotan ezku-
tatuta. Eurien uren garraioare-
kin, erreketan isurtzen segitzen
dute oraindik. Eta, sarritan, non-
dik datorren jakin ere egin gabe.
Lindanoa sortzeko prozesua-
ren nolakotasunean dago zerga-
tia, eta ekoizle ziren enpresen
gehiegikerian. Pestizida egiteko
prozesua eraginkortasun gutxi-
koa zen. Tona bat ekoizteak bede-
ratzi tona hondakin sortzen zi-
tuen. Hori hala, hondakin hori
erraz botatzekotan soilik izango
zen errentagarri. Eta nonahi bota
zuten: ohiko zabortegietan, za-
bortegi inguruetan, edozein ba-
sogunetan eta zulotan. Ezkutuan,
kontrolik gabe, eta inolako segur-
tasun neurririk gabe. Ahalik eta
gertuenetik hasi, eta gero eta
urrutiago; Barakaldotik, Palen-
tzia eta Huescaraino esaterako.
Eta arazo nagusia elementua-
ren izaeran bertan dago: batetik,
iraunkorra da, eta nekez desager-
tzen da. Luzaro irauten du. Beste-
tik, oso kutsakorra da, oso toxi-
koa, eta ia bizidun guztiak zein in-
guruneak hondatzen ditu. Eta,
Lindano lantegiak itxi zirela 30 urtetik gora igaro diren arren, ondorioek gure lurretan jarraitzen dute.Kontrolik gabe isuritako gai toxikoa hainbat eremutan dago, eta urak zein pertsonak kutsatzenjarraitzen du. Lokalizatu gabeko hondakindegiak aurkitzeko, orduko langileen laguntza eskatu dute.
Ezkutuan mantendu da pozoia
Pestizida gisara erabili zen lindanoa urteetan. Zenbait
gunetan nekazaritza lur horiek kutsatu zituen, baina,
Bizkaian, lantegietan sortutako hondakin toxikoen
isurketek eragin dute gaitza. BIZKAIKO HITZA
d
Lindanoa
Jatorria eta konpondu gabeko ondorioak
hiru enpresa egon dira; hirurak,Bizkaian. Lehena 1944an sortuzen, Barakaldon: InsecticidasCondor. 1960an, bitan banatuzen enpresa. Condor izenarekinjarraitu zuenak Zornotzara era-man zuen ekoizpen jarduera1966an, eta han jardun zuen1985a arte. Beste enpresa, BilbaoChemical, Barakaldoko Ansionmantendu zen, 1987an itxi zutenarte. Etengabeko isurketa kutsa-korren aurka talde ekologisteketa administrazioak egindakopresioen ondorioz amaitu zuenekoizpena. Alemaniako Boehrin-ger transnazionalaren filial gisasortu zen Barakaldoko enpresa-ren muina. Horien produkzioak75.000 tona hondakin sortuzituen.Nexana izena zuen beste lante-
giak. Hori ere Alemaniako enpre-sa transnazional baten adar gisasortu zen; Merck enpresaren filia-la zen. Asuan izan zuen lantegia,Erandion, Ibaizabal itsasadarra-ren ertz-ertzean. 1952tik 1982rabitarteko jardunean, 7.000 tonahondakin sortu zituen.Fabrika horietan sortutako
milaka tona hondakinek larrikutsatu zuten ingurua. Erandio-ko lantegiko hondakinek Asuaibaiari eragin zioten, eta Barakal-dokoak, Galindo ibaiari. Biak diraIbaizabalen adarrak, eta handiada ibai nagusi horrek urteetanjasan duen kutsadura. Bai honda-kin toxikoak zuzenean ibairaisuri zirelako, eta bai inguruetakolurretan botatako hauts zuriarenkutsadura bertara iritsi delako.Guztira, lindanoak kalte eginda-ko 40 gune inguru identifikatuziren.Lindanoa zuten pestizidak ma-
siboki erabili ziren hainbat neka-zaritza gune ere kutsatu ziren zen-bait eremutan. Ez da Bizkaiaren
kasua, baina Galizian, esaterako,hori dute arazoaren foku nagusi.Orain, Bizkaiko azken fabrika
itxi zenetik 30 urte baino gehiagoigaro direnean, arazoak konpon-du gabe jarraitzen du. Zenbait lurgarbitu, eta hondakin toxikoakHuelvara (Espainia) eraman zi-ren, han batzen baitira desegitenez diren produktu toxiko etaarriskutsuak. Beste lur batzuekgarbitu gabe jarraitzen dute, lin-
danoa dutela jakin arren. Bestekasu batzuetan, kutsatuta ager-tzen diren erreka eta ibaiek adie-razten dute inguruko lurren bate-an ezkutuko hondakindegirenbat dagoela. Eta badira, baita ere,horren susmorik izan gabe tona-ka lindano duten lurrak.
‘Lindanoaren bila’ kanpainaHoriei begira jarri dira ekologis-tak. Etengabeko kutsadura amai-tzea ezinbestekoa dela diote, eta,horretarako, produktu toxikoanon dagoen jakitea da lehenengourratsa. Kanpaina bat abiatu du,horretarako, Ekologistak Mar-txan plataformak: Lindanoarenbila. Bizkaian lindanoa ekoitzi zu-ten lantegietan edo horietan sor-tutako hondakinak garraiatzenlan egin zutenentzako kanpainada, batez ere, lindanoa isuri zen le-kuen berri eman dezaten. Infor-mazioa modu anonimoan emate-ko aukera zabaldu dute, iturria-ren berri inork izan ez dezan.
Kutsatutako kokaguneak eza-gutu eta horiek garbitzearen ga-rrantziaz ohartarazi du JavierVazquez Ekologistak Martxan-eko kideak, erakunde publikoeiutzikeriaz aritzea aurpegiratuta.Atzera eta aurrera begiratu duegoeraren larritasuna ikusarazte-ko. Lehen Mundu Gerrara egin dujauzi, lehenik. Material egonkorrada lindanoa, eta ez du su hartzekojoerarik. Baina tenperatura altue-
tan fosgeno bihurtzenda; oso gas hilgarria, Le-hen Mundu Gerran ga-seztatzeko erabili zena;gerra hartan heriotzagehien eragin zuen subs-tantzia da. Lindanoz kutsatutako
lurretan sutea izatea hil-garria litzateke, gas horiarnasteak bat-bateko he-
riotza ekarriko bailuke. «Jatakozabortegia zen eremua lindanozkutsatuta dagoen eukalipto sailada gaur egun. Eta badakigu euka-liptoa dela su ondoen hartzenduena. Sute batean suhiltzaileaksartuko balira, bata bestearenatzetik eroriko lirateke hilotz».Lemoizen garbitu gabe dagoen
Jatako kutsadurak ekar lezakee-naren beste adibide bat ere jarridu: Lemoizko zentral nuklearraondoko errekako urarekin hozte-ko prestatu zuten. Zentrala ez zenzabaldu, baina erreka horrenurak zentralera bideratuta daude.Eta Jatatik eratorritako kutsaduragarraiatzen du errekak. «Arrainhaztegi bat jarriko omen dutehan. Lindanoz elikatuko dirahango arrain edo izkirak?».
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Astekoa
gainera, erraz barneratzen da.Irentsiz gero, gorputzean gera-tzen da, baina baita arnastu edoukituz gero ere. Une bakoitzeanbarneratutako dosi bakoitza au-rrekoari gehitzen zaio. Gorputze-an pilatzen da, desagertu gabe.Lurrunkortasun handia du, eta
aise xurgatzen da arnasaren bi-dez. Baita kutsatutako uretatikere: zuzenean edanda, harekingarbituta, eta ur horrekin urezta-tutako barazkiak janda, adibidez.Eta, jakin ez arren, lindanoa du-ten erreka edo urtegietatik ustebaino gehiagotan hartzen da urabaratzeak ureztatzeko.Kutsatutako erreketatik edaten
duten animaliak ere badira. Etagai toxiko hori duen ura edatenduten behiek emandako esneaedo haragia jateak pertsonari era-gingo dio. Koipearekin erraz bategiten du, eta, ondorioz, esneak,esaterako, bereziki ondo xurga-
Iraunkorra da, ez da desegiten,eta oso toxikoa da; kutsatutakourarekin ureztatutako barazkiakjanda ere barneratzen da
NBEk erabat debekatua du, etaOMEk frogatutzat du minbiziasortzen duela. Lehen MunduGerran gaseztatzeko erabili zen
Hauts zuri gisa agertzen da lindanoa lurrean. Argazkian, Jatako zabortegi zena aurkitu zutenekoa. EKOLOGISTAK MARTXAN
ESKAERAK
Ekologistak Martxan-ek eska-
era zehatzak egin dizkie linda-
no isurien gaiak eragiten dien
herri, erkidego, estatu eta Eu-
ropako instituzioei:
1Batera jardutea.Lin-
danoaren arazoari era-
kunde guztiek batera
aurre egitea.
2Bilatzea.Lindanoa isu-
ri den toki guztiak loka-
lizatu eta behar bezala
sailkatzea.
3Garbitzea.Lindanoa
isuri den eremu guztiak
erabat garbitzen direla
bermatzea.
4Kontsumorako ura.
Eragindako ibaiak
giza kontsumorako
ura hartzeko desegoki jotzea.
5Ebaluazioa.Biztanleek
lindano isuriengatik
jasan duten kaltea eba-
luatzea.
6Erantzukizunak. Iker-
tzea eta kutsadura era-
gin dutenei dagozkien
erantzukizunak eskatzea.
7Aurrekontuak.Eskae-
rak betetzeko, erakun-
deek aurrekontu sailak
zehaztea.
8Gardentasuna.Eten-
gabeko informazioa
interesa duten gizarte
eragileei, parte har dezaten.
9Europa.Koordinazioa
ikerketarako, garbike-
ta funtsetarako eta
arau esparruetarako.
Informazioren bat bidali
nahi izanez gero, jo
webgune honetara:
www.fíltrala.org
@
tzen du. Elikatze sareetan meta-tzeko joera du, eta, beraz, ekosis-tema kate osoak kutsa ditzake.Hasi barazki edo belarretatik, ho-riek jaten dituzten animalietara,eta horiekin elikatzen diren per-tsonetara. Modu batean zein bes-tean barneratutako gaia metatuzeta zabalduz joango da.
Minbizia eragileOsasunaren Mundu Erakundeakminbizia sortzen duten gaien ar-tean zerrendatua du 2015. urtetik.Lehen taldean, gainera, toxikoaeta minbizi eragilea dela frogatuaduen taldean. Ohartarazia du sis-tema neurologikoari eta ugalketasistemari ere kalte egiten diela.Eta Bizkaiko hainbat lurretan
irauten du oraindik lindanoak.Baina nola iritsi da? Lehenik etabehin, sortze prozesuaren guneizateagatik beragatik. EuskalHerrian, lindanoa ekoizten zuten
d
LindanoaJatorria eta konpondu
gabeko ondorioak
Urte luzetan kontrolik gabe bota dira lindano hondakinak edonon; kasu askotan, zabortegietan eta horien inguruetan. Bizkaian hainbat gune lokalizatu dituzte: Trapagarangoa, Lemoizkoa,Santurtzikoa eta Bilbokoa dira ezagunenak. Gaur egun, erreka eta ibaiak kutsatzen jarraitzen dute.
Urak kutsatzen dituzten lurrak
Oiola. Milaka
herritarrek
eta aberek
edan duten ura
Lindanoz kutsatutako gunerik ezagunena
da Oiolako urtegia. Salaketa, protesta eta
neurri zehatzak eragin dituena. Eta ez da ha-
rritzekoa: Barakaldo, Sestao eta Alonsotegi
urez hornitu dituen urtegia izan da urteetan;
130.000 pertsonari baino gehiagori edaten
eman diena. Barakaldoko Udalak 2014an
eten zuen konexioa. Baina arazoa ez da
konpondu.
Urtegiaren kudeaketa Barakaldoren esku
dagoen arren, Trapagaranen dago Oiola.
Barakaldoko Udalak 1967tik du bertako ura
edangarri egin eta herritarren kontsumora-
ko kudeatzeko kontzesioa. 2008ko uztaile-
an, lindano maila handia atzeman zuen Eus-
ko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, ohiko kon-
trol batean; Europako Batasuneko eta
Espainiako araudiek onartutako muga bai-
no hamabi aldiz handiagoa. Berehala eten
zuten zerbitzua, aldi batez, eta ikerketa egin.
Lindanoa nondik zetorren ez zuten argitu.
Kontrolik gabe egindako isurketaren bat du
jatorrian, baina azterketek ez dute zehaztu
materiala non dagoen. Pare bat gauza daki-
te ziurtasunez: Angela errekaren arroaren
goialdetik iristen direla ur kutsatuak Oiolara,
eta euria egiten duenean gora egiten duela
kutsadura mailak. Euriek lur azpira iragazten
dute lindanoa, eta horrela iristen da erreka-
ra. Hortik, urtegira.
2008ko uztaileko neurketen muturreko
emaitzen ondoren, zerbitzua eten zen garai
batean, gero berriz abiatzeko. Erabateko
deskonexioa 2014an gauzatu zen.
Hango urik ez da etxeetako iturrietara iristen
jada. Baina lindanoak bertan jarraitzen du,
Angela errekaren arroetan, eta gaitzaren itu-
rri den lurren batean. Inguru horietan abel-
tzaintza dago, eta behiek Oiola edo Angela
aldeko urak edaten dituzte hainbatetan.
Giza kontsumorako haragia eta esnea ema-
ten dute behi horiek, eta, horrela, kutsadura-
ren transmisio katea sortzen da.
Oiolako urtegiko ura dagoeneko ez da etxeetara bideratzen, baina
abereek bertatik edaten jarraitzen dute. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
4BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko uztailaren 27aAstekoad
Lindanoa
Bizkaiko kokagune nagusiak
Jata. Pertsonabaten abisuakezagutarazia
Lemoizen, Jatako zabortegiaren ondoan,
lindanoa zegoela jakinarazi zion herritar ba-
tek Ekologistak Martxan-i iazko ekainean,
modu anonimoan. Bilbao Chemicals enpre-
sak sortutako eta kontrolik gabe isuritako
hondakinak dira. 60-80 bat tona daudela
kalkulatzen da. Hauts zuri gisa, hainbat mul-
tzotan pilatuta aurkitu zuten lindanoa, beste
hondakin batzuekin nahastuta. Basarte ba-
tean dago, sasitza eta eukalipto sail batean.
Segurtasun neurririk gabe estali zuten bere
garaian, eta Eketza erreka eta Urbieta urte-
giaren azpiko urak kutsa ditzake. Lurrak izan
dituen mugimenduek agerian utzi dute.
Horren berri izan zuenean, Eusko Jaurlari-
tzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Lemoizko
Udalari aurkikuntzaren berri eman zien talde
ekologistak, eta salaketa aurkeztu. Jaurlari-
tzak lurraren egoera zein den azaltzeko eta
lindanoarekiko kontaktua saihesteko eska-
tu zion Mungiako Udalari. Izan ere, lur horie-
tan, Mungiako hondakinentzako zabortegi
bat egon zen 1984 eta 1987 artean.
Santurtzi.GalindotikIbaizabalera
Santurtziko Kabiezes auzoan, Tejera gisa
ezagutzen zen gunean, askotariko honda-
kin isurketak egin ziren 1965az geroztik. Ha-
mar urte geroago, hondakindegi gisa aritu
zen udalaren baimenarekin. Etxe-Uli dei-
tzen zitzaion hondakindegiari.
Mota guztietako hondakinak bota dira gune
horretan hamarkadatan; baita toxiko eta
arriskutsuak ere. Tartean, lindanoa. Zabo-
rrak legez kanpo erre ere egin dira bertan.
Insecticidas Condor-Bilbao Chemicals Ba-
rakaldoko enpresakoa da bertan dagoen
lindanoa, eta mila bat tona egongo direla
kalkulatzen da.
Euriek Ballonti errekara isurtzen dute pro-
duktu toxikoaren kutsadura, Galindo ibaira
joaten da errekan behera, eta, hortik, Ibaiza-
balera.
Zabortegia 1990. urte inguruan bete zen,
eta, ordutik, hainbat jardun egin dira zelai-
gune horretan, aurrez inolako garbiketarik
egin gabe: aparkalekua, konponketa taile-
rra, txakurtegia, erregaien gordelekua...
Miribilla.Batzuk garbitudira, besteak ez
Bilboko Miribilla eta Abusu auzoetako San
Luis eta Malaespera meategiek lan oparoa
izan zuten 1970 eta 1990eko hamarkada ar-
tean. Jarduna amaituta, mota askotako in-
dustria hondakinen ezkutuko gordeleku
bihurtu ziren. Bertara botatzen ziren honda-
kinen artean zegoen lindanoa.
Miribilla auzoa, egun 10.000 biztanle ditue-
na, meategi ziren lur horien gainean eraiki
zen. Eraikitze lanetan lindanoz kutsatutako
lur eremuak azaldu ziren, besteak beste,
Udaltzaingoaren komisaria eraiki zuten lu-
rretan eta Bilbo Arena dagoen gunean.
Gune batzuei kutsadura kendu zitzaien, eta
aipatutako eraikin horiek ez dute lindanorik
azpian. Proiektua dezente garestitu zuen
horrek. Beste gune batzuk ezin izan ziren
garbitu, Malaespera meategiak gain behera
egin zuelako. Eraiki gabeko zenbait eremuk
lindanoa dute oraindik.
Kutsaduraren iragazketak eta lixibiazioak
zuzen-zuzenean eragin diezaioke Ibaizabal
ibaiari.
Segurtasunbiltegiak.Behin-behinean
Hondakin arriskutsuak modu kontrolatuan
gordetzeko hainbat biltegi eraiki ziren Biz-
kaian, 1990eko hamarkadan, eta hainbat
tona lindano daude gordeta horietan. Leio-
ako Sarriena, Barakaldoko Argalario eta
Loiuko aireportua dira gunerik ezagunenak.
Lehenengoa Zuazoko hondakindegia zena
egokituta sortu zuten, bertan zeuden gai to-
xikoak gordetzeko. Poltsa moduko gai ira-
gazgaitz batzuetan sartzen dira elementu
kutsakor eta arriskutsuak, eta urik ez sartu
ez ateratzeko moduan biltzen dira, ondoren
lurrez estaltzeko. Horren gainean eraiki zu-
ten Arteako merkataritza gunea.
Argalarion Megapark merkataritza gunea
dago egun. 415.000 metro kubiko lur kutsa-
tu ditu azpian gordeta. Loiukoa aireportuko
pistaren ondoan dago lurperatuta. 110.000
metro kubiko toxiko daude bertan.
Segurtasun biltegietan gordetako gai toxi-
koek ez dute arriskurik sortzen, baina behin-
behinekoak dira. 30 bat urteko iraupena
dute, eta atera egin behar dira ondoren.
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Astekoa
Jatako zabortegiaren ondoko basarte batean aurkitu dute lindanoa. MONIKA DEL VALLE / FOKU Euriek Ballonti errekara garraiatzen dute kutsadura, eta handik Ibaizabalera iristen da. BIZKAIKO HITZA
Lindanoz kutsatua zegoen Bilbo Arena dagoen lur eremua, eta garbitu egin zuten. JON HERNAEZ / FOKU Barakaldon dagoen Argalario segurtasun biltegia, estali berritan. JON HERNAEZ / FOKU
d
LindanoaBizkaiko kokagune
nagusiak
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27aIritzia
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
‘A felicidade’
Gertaera asko daude
ikusteko modua erro-
tik alda diezazukete-
nak, nolabaiteko lo-
zorroan zeundela ohartarazi eta
kolpera esnatzen zaituztenak:
istripu bat, eztabaida bat, liburu
bat, ideologia bat. Aztertu al duzu
inoiz sentimendu hori? Batzue-
tan badirudi entzun ere egin dai-
tekeela krakhori, zure ziurtasu-
nek lurraren kontra haustean
egiten duten soinua. Harridura,
baina askatasuna, baina beldu-
rra, munduari begiratzeko era
berri bat asmatu beharko duzu-
lako hemendik aurrera.
Hori gertatzen da, adibidez
—hain muturreko egoeretara joan
barik, edo bai—, bizitza osoan
modu batera kantatu izan duzun
kantu baten letra txarto ulertzen
zenuela konturatzerakoan. Krak.
Ez esan ez denik munduko senti-
penik kontraesankorrena. Agian
parrandan ohartuko zara, abestia
entzun eta erdi garrasika kan-
tuan zabiltzala lagun batek esa-
ten dizunean «ei, zer esan duzu
zati horretan?».
Defentsiban jarriko zara zu ha-
sieran, noski –ez ukitu nire ziur-
tasunak!–, eta lotsaz erantzungo
diozu… «ba… besarka nazazu
gogor bizkarretik –iztarrekin–».
Edo «ba… borobildu zaizkit
bertzak –ertzak–». Edo «ba…
this is the river –rhythm–of the
night». Edo «ba… contra el
–control– obrero de la produc-
ción». Hori esaten du, ezta? Eta
kuadrillako anekdota bihurtzen
zara.
Beharbada zorte gehixeago
izango duzu eta ez zaitu beste ba-
tek umiliatuko jendaurrean. Ka-
sualitatez ohartuko zara kotxean
zoazela, edo interneten begiratu
duzulako ordu asperturen batean
bestela. Gerta dakizuke, gainera,
kantu bat gustuko izatea hain zu-
zen zuk ulertzen duzun letra ho-
rrexegatik, eta horrelakoetan
trauma are handiagoa da, gaurtik
aurrera zure kantua ez delako
existituko.
Kantu baten portugesezko za-
tian «a felicidad dipen di uno
mí» ulertzen zenuen zuk, portu-
gesez ideiarik ere ez daukazun
horrek, eta konbentzituta errepi-
katzen zenuen esaldia animoz
baxu zenbiltzanetan, zoriontasu-
na zeure baitan dagoela eta ez bi-
latzeko kanpoan. Tira, ba urteak
pasata jakin duzu «a felicidade
tem teu nome» esaten duela be-
rez, hau da, «zoriontasunak zure
izena du». Txarto datorkizu, bes-
te baten teilatuan dagoelako zure
poza berriro. Ea zer entzun behar
duzun orain zugan sinetsi nahi
duzunetan.
Baina hori izango da bizitza,
ikastea, txarto ikastea, des-ikas-
tea eta hala ere ez jakitea inoiz
oraindik zenbat kantu –ideia,
pertsona, bizimodu–kantatzen
dituzun txarto. Zoragarria litza-
teke egunen batean Euskadi Irra-
tiko Bihotzeko Fonotekasaiora
gonbidatzea zure bizitzako ha-
mar abestiri buruz hitz egitera,
eta denak ulertu izana alderan-
tziz.
Aurkezlea isilik eta zu hunki-
tuta kontatzen zenbat markatu
zaituzten letra horiek, ia negarrez
hastea zuzeneko konexioan. En-
tzuleak ere mutu, mezurik ez.
Kantuak jo eta jo uhinetan, eta zu
zoriontsu. Bizitza ederra izan
duzu.
Aztertu al duzu inoizsentimendu hori?
Batzuetan badirudientzun ere
egin daitekeela ‘krak’ hori, zure
ziurtasunek lurrarenkontra haustean
egiten duten soinua
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez di-
tuzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-abi-
zenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak
Internet bidez bidali nahi izateko-
tan, igorri helbide honetara:
%
Gizon bat atxilotudute sexu eraso bategitea leporatuta
GALDAKAO bSegurtasun Sailak
jakinarazi duenez, 28 urteko gi-
zon bat atxilotu zuten joan den
ostiralean Galdakaon, egun ho-
rretan Bizkaiko hiriburuan ema-
kume bati sexu eraso bat egitea-
gatik. Emakumeak berak salatu
zuen erasoa. Galdakaoko Udalak
gertatutakoa gaitzetsi du.
Irudia b Bilbo
Auzoz auzo dabil erakundeena den arduraAuzoz auzo jarraitzen dute migratzaileek euren herriko baldintza gogorretatik ihesi abiatutako bidaia luzean. Atxurin egin dituzte azken 15 gauak 60
migratzaile inguruk, saskibaloi pista batean. Auzotarren lanari esker jaso dituzte babesa eta jana. Handik Bilbo Zaharrera joan ziren asteartean, hiri-
buruko beste auzo horretako bizilagunen elkartasunari esker beste denboraldi bat babesean pasatzeko. Auzoen arteko erreleboa irudikatzeko kale-
jira egin zuten auzokideek eta iritsi berri direnek, elkarrekin. Gurutze Gorriak kudeatzen dituen aterpetxeetan lekua egon arren, kalean geratzen dira
egunero hainbat lagun, hiru gauko muga gaindituta. Jaurlaritzak, aldundiak eta Bilboko Udalak diote eguneko arreta nahikoa dutela, igarobidean
daudelakoan. Gehienek, ordea, 20 egunetik gora egin dituzte Bilbon, eta, aukera izanez gero, askok bertan geratu nahiko lukete. MARISOL RAMIREZ / FOKU
7.000BOST KONPARTSARI EZARRI-
TAKO ISUNA, EUROTAN
Joan den urteko Aste Nagusian
gehiegizko zarata atera zutela ar-
gudiatuta, zigor ekonomikoa eza-
rri die Bilboko Udalak bost kon-
partsari. Joan den astean jaso zu-
ten isuna, eta «gehiegizkoa» dela
uste dute Bilboko Konpartsetako
kideek. Isunaren jakinarazpena
horren berandu iritsi izana salatze-
az batera, aurten neurriak hartuko
dituztela azaldu dute.
Natalia Salazar Orbe Durango
Urte luzez geldi egon ostean, lur-peratutako trenbidearen eremu-rako aurreikusitako proiektuarenprozesua orain udalak azkartuegin duela salatu du DurangokoErabaki plataformak. Horko ki-dea da Mikel Uriguena (Durango,1984). Herrian inoiz egin den«proiekturik handiena» izanik,herritarren iritzia kontuan hartubehar dutela deritzo. Noiz eta zergatik sortu zenuten
Erabaki plataforma?
Apirilean sortu zen. Durangokoherritar talde plural bat elkartuginen tren geltoki zaharra botazutenean. Geltokia ez botatzekoeskatu genuen, baina ez genuenlortu. Horrek kezka sortu zuen.Ikusi genuen eremu horretarakoproiektua aurrera joango zela. Ez-jakintasuna nagusi zen: ez gene-kien zer egingo zuten bertan, ur-teetan hainbat iritzi entzun diraeta. Giro horretan sortu zen.Zurrumurru asko egon dira tren-
bidea lurperatzearen ondorioz
hutsik geratu den eremurako
zegoen proiektuari buruz, baina
orain baieztatu dira asmoak.
Zein da proiektua?
Aurreko astean Hirigintza Ba-tzordea izan zen. Gero, udalak si-natu egin zuen Euskal TrenbideSareak proposatutako proiektua:18 solairuko bost dorre eta babesofizialeko eraikin bat aurreikusidituzte. Hori da arreta handienaematen duena. Hala ere, eraikinhoriez gain, bide bat eta biribilgu-ne bat ere egingo dituzte. Kontuada proiektua onartu dutela jada.Trenbidea lurperatu zenetik
bost urte pasatu dira. Orain
obrak martxan jartzeko proze-
sua azkartu egin al da?
1999an hasi ziren proiektu honiburuz hitz egiten. 2006an proiek-tu bat onartu zuten. Gero, trenalurperatzen hasi ziren, eta 2012anbukatu zituzten lanak. Duranga-rrontzat berri ona izan zen, urteluzez erdibituta izan baitugu he-rria. Trena pasatzen zen ordu er-dian behin, hesiak jaisten zituz-ten, trafikoa gerarazten... Halaere, hasierako proiektuak aurrei-kusten zuen Eusko Trenen egoi-tza nagusia bertan jarriko zutela,geltoki berriarekin batera. Lehia-keta publikora atera zutenproiektua. Zaha Hadid arkitekto-ak irabazi zuen: berak diseinatuzuen geltoki berria. Baina, gero,krisi ekonomikoa iritsi zen,proiektuak ez zuen egin aurrera,eta geldi geratu zen. Urte hauetanguztietan ez dugu jakin zer gerta-tuko den. Denetarik entzun da;besteak beste, parke bat egingozutela eta dorreen proiektua ber-
tan behera geratu zela. Orain, bat-batean, berriz ere sustatu duteproiektua. Harrituta gaude zeinazkar egin dituzten gauzak hain-beste urtez ezjakintasun honetanegon ostean.Ez zaudete ados proiektuarekin.
Zergatik?
Oso proiektu inportantea da, he-rrigunean dagoelako, gastu eko-nomiko izugarri handia dakarre-lako eta Durangoren etorkizunabaldintzatzen duelako, erabat.Herri honen historian planteatuden proiekturik handiena da.Uste dugu ez dagoela era horreta-ko proiektu baten beharrik. Denaden, aztertu egin beharko litzate-ke herriak zein behar duen. Ho-rregatik jaso ditugu sinadurak:uste dugulako proiektu hau gel-ditu egin behar dela, eta duranga-rron artean erabaki zer nahi du-gun egin. Bakoitzak geure iritziadaukagu, baina ez dugu sinisten
inposatutako era honetakoproiektu erraldoi batean. Ez duguulertzen zertan egiten dion on he-rriari eta zeintzuk interes daudenhor atzean. Hori argitzea nahikogenuke, ez baita egon batere in-formazio garbirik. 3.000tik gora sinadura jaso ditu-
zue. Zer gertatuko da sinadura
horiekin guztiekin?
Herri mailan galdeketak egitekoherritarren %10en sinadurak be-har direla dioen legea [tokian to-kiko erakundeen 2/2016 legearen80.4 artikulua] kontuan hartutaegin dugu bilketa. 3.033 sinaduraaurkeztu ditugu. Horrekin bate-ra, eskatu dugu martxan dagoenproiektua bertan behera gera da-dila edo gutxienez geldiaraz deza-tela, eta hortik aurrera hastea de-non artean ikusten zeintzuk direnbeharrak. Alegia, benetan beharal ditugu 600dik gora etxebizitzaherrian 1.800 etxebizitza inguru
hutsik egonik? Errepide bat nahial dugu herri erdian, urte askotanzehar herria bitan banatuta izaneta gero? Mila galdera daude aire-an. Udalak herritarrak ordezka-tzen ditu, eta entzun egin beharditu. Oraintxe ez da ari entzuten.Udalak galdeketa egitea onartu
du, baina, aldi berean, Euskal
Trenbide Sarearen planarekin
jarraituko du. Zer deritzozue
erabaki horri?
Aurreko asteko osoko bilkuranehun lagun inguru elkartu zirenaretoan. Udalak mozio alternati-boa aurkeztu zuen: batetik, planaonartu zuen, eta, bestetik, galde-keta egiteko asmoari eutsi zion.Ez dakiguna da horrek zer daka-rren eta zer galdetuko diguten.Alegia, ez dugu nahi soilik galdediezaguten jarriko dituztenzuhaitzak espezie batekoak edobestekoak izatea nahi dugun.Proiektuaren osotasunari buruz
erabaki nahi dugu. Udalak partehartzea eta gardentasuna aintza-testen dituen saria jaso du. Harroerakutsi dute, baina gero ez da is-latzen errealitatean. Ezaugarrihoriek dituen udal bat balitz, eserieta entzun egin beharko lituzketeherritarrak. Gero, bakoitzak be-rak nahi duen proiektua defendadezake. Baina ez da egon herrita-rrak entzuteko ahaleginik, eztaazalpen gardenik ere. Plataformasortu zen, gauzak aurrera joandira, eta zortzi egunean EuskoJaurlaritzak plana aurkeztu dioDurangoko Udalari, eta sinatuegin dute. Eta teorian ez zekitenezer. Udalak esan du planari oniritzia
eman ezean prebarikazioa egin-
go luketela.
Hala azaldu zuen Hirigintza zine-gotziak. Guk zalantzak dauzkaguhori egia dela. Izan ere, proiektuaonartu zutenean, trenbidea lur-peratu ostean sei hilabeteko epe-an bete behar ziren urbanizaziolanak teorian, eta ez dira egin. Be-raz, ez dugu uste Eusko Jaurlari-tzak ezer egingo duenik Duran-goko Udalaren kontra. Gainera,galdeketari oniritzia eman badio-te, euren asmoa izango da galde-tzea, esaterako, leku jakin bateanerrepide bat edo bidegorri bat jar-tzea nahi dugun. Hori galdetzerikbadago, zergatik ezin dute galde-tu dorreei buruz? Zergatik gauzabatzuk eztabaida daitezke etabeste batzuk ez? Kontua da eureknahi duten ala ez. Ez dute izan as-morik proiektua geldiarazteko,baina orain artean defendatu ereez dute egin. Erantzukizuna Jaur-laritzari egozten diote, eurekizango ez balute legez. Orain zer bideri ekingo diozue?
Oso garai txarra da. Esango nukenahita egin zituztela uztailaren17an eta 18an Hirigintza Batzor-dea eta osoko bilkura, kontuanhartuta jende gehiena oporretandagoela. Aste honetan batzartueta erabakiko dugu zein bide har-tu eta zer egin. Ez dakigu proiektuhonekin ezer lortuko dugun, bai-na pozik gaude oso epe laburreansinadura mordoa jaso dugulakoeta jendea kezkatzen duen gai batdelako. Honek dinamika batabiatu du, eta jendea hasi da partehartzen eta iritzia azaldu nahian.Udalak herritarrengandik hurbi-len dauden erakundeak izanarren, ikusten da askotan ez di-tuztela hartzen kontuan. Badiru-di herritarrongandik nahi dutenadela lau urtean behin botoa ema-tea eta gero lau urtez isilik gera-tzea. Ez da bidezkoa. Herritarrokbadauzkagu gauzak planteatze-ko, arazoak bertatik bertara biziditugu eta.
«Ez dugu sinisteninposatutako proiektuerraldoi honetan»
Mikel Uriguena b Durangoko Erabaki plataformako kidea
Gardentasun eta informazio falta leporatu dio Uriguenak DurangokoUdalari. Uste du herriaren beharrizanak aztertu behar direla trenbidealurperatuta geratu den eremu hutserako onartu duten proiektua gauzatzeko.
GORKA RUBIO / FOKU
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Berbetan
176DEITUTAKO LANPOSTU
PUBLIKO BERRIEN KOPURUA
2018rako enplegu publikoaren es-
kaintzaren bigarren fasea onartu
zuen asteartean aldundiak.
Gehienak, administrarienak.
Lanpostuotatik 160 administra-
rientzat dira. Beste 16, larrialdiak
kudeatzeko zentroentzat, nekazari
ingeniarientzat eta gorputz hez-
kuntzako lizentziatuentzat.
Deialdia. Hautaprobak 2019an
egingo dituzte.
Francori 1962anemandako dominaitzultzea nahi dute
GIZARTEA b1962an, Bizkaiko
Probintzia Aldundiak Francisco
Francori diamantezko domina
eman zion. 2001ean, EAJ, EA eta
EB-IUk ez-arauzko proposame-
na onartu zuten aldundiak dikta-
dorearen familiari domina itzul
zezala eskatzeko. Orain, Ezker
Anitzak aldundiari eskatu dio do-
mina itzultzeko prozesua abia
dezala behingoz, ondare eta sin-
bolismo aldetik duen balioagatik.
Errotuluakeuskaraz jartzekodiru laguntzak
SANTURTZI bDenda, ostalaritza
lokal eta zerbitzu publikoetako
beste edozein establezimendutan
errotuluak euskaraz idazten di-
tuztenei diru laguntza emango
die Santurtziko Udalak. 2017ko
urtarriletik 2018ko abenduaren
14ra bitartean jarritako errotu-
luentzako diru laguntzak izango
dira. Gehienez gastuaren %75 or-
daintzeko diru laguntzak eman-
go dituzte, 600 euro arte.
Euskotrenekolangile bati erasoegin diote Lemoan
LEMOA bEuskotreneko langile
baten aurkako erasoa salatu du
tren konpainiako batzorde
iraunkorrak. Larunbat arratsal-
dean gertatu zen erasoa, Lemoan.
Langileak gazte bati kargu hartu
zion bidaia txartelik gabe zihoa-
lako. Gazteak ukabilkada bat
eman ziola jakinarazi dute. Era-
soa salatzeko elkarretaratzea
egin zuten asteazkenean, Bilboko
Zazpikaleak geltokiaren aurrean.
Natalia Salazar Orbe Galdakao
Usansoloren mugak zehazteko
Galdakaoko Udalak egin nahi
zuen galdeketari baimena ukatu
dio Espainiako Ministroen Kon-
tseiluak. «Gura dozu zure auzoa
Usansoloko segregazio proze-
suan sartzea?». Galdera hori egin
nahi zuten Usansolo inguruko
bederatzi auzotan. Mugak zeda-
rritzeko beharrezkotzat jo zuen
udalak galdeketa hori. Eta baita
Espainiako Gobernuaren babesa
ere. Ez bata eta ez bestea ez zirela
beharrezkoak esana zuen Usan-
solo Herria plataformak.
Hiru multzotan banatu behar
zuen udalak galdeketa. Labea
multzoa —Labea, Puentelatorre,
Uraska eta Labega auzoak har-
tzen ditu eremu horrek—, Arteta
multzoa —Arteta, Ordañe, Lekue
eta Lekubaso auzoak biltzen
ditu—, eta Gorosibai auzoa. Usan-
soloko muga geografikoak zehaz-
ten dituen agiririk ez dagoela ar-
gudiatuta egin behar zuen galde-
keta udalak.
Joan den otsailean onartu zu-
ten azaroaren 11rako mugak ze-
hazteko galdeketa hori egitea.
EAJren eta PSE-EEren babesa
izan zuen erabakiak.
Plataforma, aurkaUsansolo Herria plataforma ha-
sieratik azaldu da asmo horren
aurka. Uste du mugak argi dau-
dela —1989an egindako lurralde
mugaketako ikerketek jaso zituz-
tela diote—, eta usansolotarrek
behin baino gehiagotan azaldu
dutela auzo izateari utzi eta uda-
lerri bihurtzeko nahia.
Horrez gain, galdeketarako
baimena eskatu beharrik ez zego-
ela esan zuten duela bi aste. Haien
arabera, ez zen beharrezkoa he-
rritarrak prozesuarekin ados
dauden jakiteko loteslea ez zen
galdeketa hori egiteko baimena
eskatzea; ezta desanexioari bu-
ruzko galdeketa egiteko ere. Hori
baieztatzeko beste bi auziri bu-
ruzko epaiak aurkeztu zituzten.
Aurreko bi gertakariBata, Gipuzkoan: Itsaso Ezkiotik
bereizi, eta Itsaso udalerri bihur-
tzea ahalbidetzen duen foru
arauari babesa eman diona da.
Estatuko administrazioak inpug-
natu egin zuen desanexio proze-
sua ahalbidetzeko Gipuzkoako
Foru Aldundiak atera zuen de-
kretua. EAEko Auzitegi Nagusiak
apirilean eman zuen auziari bu-
ruzko ebazpena, eta esan zuen es-
tatuak ezin dezakeela dekretu
hori inpugnatu; ez duela legitimi-
taterik, Gipuzkoako Aldundiaren
araudia aplikatzen delako, eta ez
estatuarena.
Beste gertakaria Basauriko gal-
deketari buruzko epaia da.
2016ko uztailean herrigunea era-
berritzeko planari buruzko gal-
deketa egitea onartu zuen udal-
batzak. Zenbait auzotan egin be-
har zuten galdeketa. Estatuko
administrazioak inpugnatu egin
zuen hura ere. Epaitegiek udalari
eman diote arrazoia oraintsu: ez
zuen Espainiako Gobernuaren
baimenik behar. Usansolokoa ere
kasu berdintsua dela deritzo Juan
Landa abokatuak: «Hemen ere
Usansoloko auzo batzuei soilik
egin nahi diete galdeketa».
Usansolokogaldeketari,baimenik ezEspainiako Gobernuak ukatu egin dioGaldakaoko Udalari Usansoloko mugakzehazteko auzoetan galdeketa egiteko baimena
Azaroaren 11n egin behar zuten galdeketa, bederatzi auzotan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27aGaiak
Aldundikogarbitzaileak,baldintza duin eske
BILBO bAldundiaren egoitzetako
garbitzaileek elkarretaratzea egin
zuten atzo, Foru Jauregiaren au-
rrean. Salatu dute azpikontrata-
tutako enpresak azken urteetan
hogei lanpostu amortizatu ditue-
la. Gaixoaldian dauden behargi-
nak ez dituztela ordezkatzen dio-
te, eta zortzi urtean soldata ez die-
tela igo. Aldundiak enpresarekin
hitz egingo zuela esan arren, al-
daketarik ez dela egon esan dute.
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Kinka larrian egon da Leioako Vi-
crila beira lantegia azken urtee-
tan; zorrari ezin eutsiz eta hartze-
kodunen konkurtsoan. Baina ba-
dirudi egoera iraultzen ari zaiola.
«Zainketa Intentsiboetako Uni-
tatetik atera da». Hala uste du
Fernando Bermejillo Vicrilako
zuzendari nagusiak. 2016tik egon
da inbertitzaile bila, eta joan den
hilabetetik Mivaricar taldearen
esku dago enpresa. Aurrera begi-
ra jarri eta lantegiaren etorkizuna
ziurtatzeko 12 milioi euroko in-
bertsioa egingo dutela iragarri be-
rri dute Vicrilaren jabe berriek:
lantegiaren ahalmena handitu,
ekoizpen baldintzak hobetu eta
produktu berriak sortzeko lau ur-
teko plana osatu dute. Egun 235
behargin daude lanean, eta, dato-
rren ikasturtea bukatzen denera-
ko, ahalmen osoan aritu nahi
dute enpresako arduradunek.
Gaur egun, minutuko 105 kopa
ekoizten dituzte bertan.
1890ean sortu zen Vicrila en-
presa, eta Leioako Lamiako auzo-
an egon da beirategia ordutik. Os-
talaritzarako eta etxeetarako bei-
ra puztuzko eta prentsatuko
edalontziak eta kopak ekoizten
dituen enpresa bakarretakoa da.
Bada, datozen urteetan merkatua
zabalduko dutela iragarri du en-
presaren zuzendaritzak. Azken
urteetan beirategiak izan duen
ziurgabetasunari bukaera eman
nahi diote horrela.
Aurrera begira jarri da Vicrila,
baina ez dira gutxi atzean utzita-
koak. Izan ere, Mivaricar taldea-
rekin adostutako lan hitzarmene-
an, aurreikusita dago beirategiko
langile denen soldata %25 jaistea
batez beste, eta lantaldea ere mu-
rriztu egingo da: urtearen hasie-
ran 270 behargin zeuden, eta
234ra murriztu dute orain. Diru-
dienez, Mivaricarrek enpresa
erosteko jarritako baldintzetako
bat izan da soldatena. Enpresare-
kin adostutako neurriak «gogo-
rrak» direla onartu dute sindika-
tuek, baina azaldu dute «hartu
beharreko neurriak» zirela, ain-
tzat hartuta enpresa hartzekodu-
nen konkurtsoan zegoela.
CCOO, UGT, ELA, USO, AVT,
LAB eta CUC sindikatuek dute or-
dezkaritza enpresan, eta denek
babestu dute lan hitzarmena. No-
lanahi ere, etorkizunean baldin-
tzak hobetu daitezen lanean ja-
rraituko dute sindikatuek. Bide
beretik, industria plana adostea
beharrezkoa dela azaldu dute.
Hamarkada bat egin behar da
atzera azken urteetan lantegiak
izan duen egoera ulertzeko; hain
zuzen, 2009ko apirilera, 1971tik
Vicrilaren jabe zen ARC Frantzia-
ko multinazionalak enplegua
erregulatzeko espedientea aur-
keztu zuen unera. Lehen kolpea
izan zen ordukoa, baina ez azke-
na: handik hilabete gutxira jaki-
narazi zuen ARCk lantegiaren
jarduera behin betiko etengo zue-
la 2013rako, Europan «gehiegiz-
ko ekoizpen ahalmena» zuelako-
an. Iragarri zuen soldatak izoztu
eta erregulazio espediente gehia-
go ezarriko zituela 2013ra bitarte-
ko bost urteetan.
Egoera ikusita, enpresako zu-
zendaritzak konpainia erosi zion
Frantziako multinazionalari,
Eusko Jaurlaritzaren babesare-
kin. Gutxi iraun zuen barealdiak,
ordea, 2016ko abenduan hartze-
kodunen konkurtsora bidali bai-
tzuten lantegia enpresaren jabe
berriek. Inbertitzaile bila egon da
enpresa ordutik, egoera ekono-
miko larrian, harik eta Mivaricar
taldeak enpresa erosi duen arte.
Aurten bertan, urte hasieran
sortu zuten Mivaricar. Beren-be-
regi, Leioako beirategia erosteko,
Euskal Herriko hainbat enpresa-
rik sortu zuten taldea, eta ekaine-
an egin ziren Leioako beirategi
historikoaren kargu.
Nazioartera hedatuEnpresa egonkortzeko neurriak
hartu dituzte orain, eta datozen
urteetan bultzatuko dituzten
proiektuen artean, bi azpimarra-
tu ditu enpresako zuzendariak:
tenplaketa linean egingo dituzten
berrikuntzak eta dekoraziorako
serigrafiaren eremukoak. Ekoiz-
penean egingo dituzten inber-
tsioez gain, AEBetako eta Europa-
ko merkatuetan zabaltzeko aha-
legin berezia egingo dutela azaldu
du Bermejillok. Iaz, enpresa har-
tzekodunen konkurtsoan zegoen
bitartean, 46 herrialdetan saldu
zituen produktuak beirategiak,
eta merkatu hori are gehiago za-
baldu daitekeela uste dute; betie-
re, «etxeko merkatua begien bis-
tatik galdu gabe».
Ziurgabetasunak atzean utzita,
aurrera begirako plana adostu
dute beirategi historikoan Miva-
ricar taldeak eta langileek.
Etorkizuna bermatzeko zorianLeioako Vicrila beira lantegiak 12 milioi euroko inbertsioa egingo du datozen lau urteetan
Beira prentsatuzko edalontziak egiten dituen enpresa bakarretakoa da Vicrila. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ekainetik, Mivaricartaldearen esku dagobeirategia. Merkatuazabaltzeko inbertsioakegingo dituzte
Langileen soldatak %25 jaitsiko dira batez beste, lan hitzarmen berriaren arabera
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Gaiak
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Asteon eman dute berria: Alon-
sotegiko sei pertsonaren aurkako
auzibidea hastea erabaki du
Barakaldoko epaitegiak, eta
horien arteko bi Alonsotegiko
Udalean EAJko alkate izandako-
ak dira. Hirugarren alkate ohia
ere ikertzeko eskatu du fiskal-
tzak. Bi kasu dira azken astean
agerira atera direnak, biak ala
biak EH Bilduk jarritako salake-
ten ondorioz abiatutakoak. 2014.
urtean jarri zuten lehen salaketa,
Alonsotegi Eraikiz sozietatearen
jardunean irregulartasunak zeu-
delakoan. Bi urte geroago jo
zuten epaitegietara berriz,
2008ko uholdeen kalteak kon-
pontzeko orduko udalak jasotako
diru laguntza publikoetan iruzur
zantzuak zeudelakoan. Azken
astean bi salaketak berretsi egin
ditu epaileak, eta auzibidera era-
mango dituzte Alonsotegiko
ordezkari publiko izandakoak.
EAJko bi alkate ohiren eta beste
lau pertsonaren aurkako proze-
durak hastea erabaki du Barakal-
doko 1. Instrukzio Epaitegiak.
2003an, udaleko hainbat ordez-
kari jeltzalek Alonsotegiko higie-
zinak kudeatzeko sortu zuten
Alonsotegi Eraikiz enpresa, eta ha-
ren kudeaketa salatu zuen EH Bil-
duk 2014an, elkartea desegin eta
utzitako zorra —4,1 milioi euro—
udalak hartu baitzuen. Iruzurra
sumatu zuen koalizio abertzaleak,
eta Alonsotegi Eraikiz elkartea
ikertzeko eskatu zuen epaitegian.
Auzia geldi egon da azken urte-
etan, eta defentsak kasua artxiba-
tzeko eskaera egin zuen berriki.
Baina auzia epaitzeko prozedura
abiatu du epaileak orain. Efe al-
biste agentziak jakinarazi duenez,
sei kide epaituko ditu herri epai-
mahaiak: Gabino Martinez de
Arenaza —1999tik
2003ra bitarte EAJko al-
katea izan zen, eta Turis-
mo Saileko zuzendari la-
netan jardun du aldun-
dian 2007 eta 2016.
urteen bitartean—; Aitor
Santiesteban Aldama —
2003tik 2011. urtera bi-
tarte izan zen Alonsote-
giko alkatea, EAJ alder-
diko ordezkari gisa—; Alberto
Zulueta udal arkitektoa eta Irkus
Palacio, Ainhoa Varona eta Iratxe
Larringan lege aholkulariak.
Diru publikoa oker erabiltzea,
iruzur egitea eta kargua beren in-
tereserako erabiltzea egozten die-
te Alonsotegiko bi alkate ohiei,
udal arkitektoari eta lege aholku-
lariei.
Ez da EH Bilduk salatutako iru-
zur kasu bakarra. 2008an izanda-
ko uholdeek eragindako kalteak
konpontzeko udalak jasotako di-
ru laguntzen kudeaketan ere irre-
gulartasunak nabaritu zituen ko-
alizioak. 600.000 euroko diru la-
guntza eman zion diputazioak
udalari, eta hainbat enpresatan
banatu zuen dirua orduan alkate
zen Jose Luis Erezuma jeltzaleak.
Lanak, ordea, ez zituzten inoiz
egin. Alkatea ikertzeko agindua
eman du orain Barakaldoko auzi-
tegiak.
EH Bilduren arabera, salbues-
pena izatetik urrun, arau bihurtu
da Alonsotegin gertatutakoa.
«EAJko zenbait kidek hainbat
erakundetan izan duten kudea-
keta eredua herritarren interesen
kontrakoa da». Hala azaldu du
Onintze Oleaga batzarkideak.
«Gero eta kasu gehiago ditugu:
Bakio, Karrantza, Barrika, Alon-
sotegi... Erabat arduratuta gaude
politika egiteko duten moduaz».
Alonsotegikoiruzur kasuak,auzitegiraEAJko bi alkate ohi auzipetu dituzte, EH Bildukjarritako salaketen ondorioz b Hirugarrenalkate ohia ikertzeko eskatu du fiskaltzak
Alonsotegiko Errota kaleko familiek egindako protesta. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
KRONOLOGIA
Alonsotegiko bi iruzur kasu ari dira
aztertzen Barakaldoko 1. Instruk-
zio Epaitegian: batetik, EAJko
hainbat ordezkarik 2003. urtean
sortutako Alonsotegi Eraikiz so-
zietatearen iruzurra; eta, bestetik,
2008ko uholdeen kalteak kon-
pontzeko Alonsotegiko Udalak
jasotako laguntzekin ustez egin-
dako iruzurra. Sei ordezkari auzi-
petu dituzte lehen kasuagatik, eta
beste bat ikertzen ari dira bigarre-
nagatik: herriko hiru alkate ohi
daude salatutakoen zerrendan.
‘Errota auziaren’ sorburua
Alonsotegi Eraikiz sozietatea-
ren sorrera. Gabino Martinez de
Arneza 1999tik 2003ra bitarte
Alonsotegiko alkatea izan zenak
(EAJ) Alonsotegi Eraikiz hirigintza
sozietatea sortu zuen 2003an, he-
rriko higiezinak kudeatzeko.
Errota kaleko lanen ardura.
Alonsotegi Eraikiz plataformak
Basaldi SL eraikuntza enpresari
eman zizkion Errota kaleko eraiki-
nak eta Madinabeitia plaza egite-
ko lanak.
Eraikuntza lanen abiatzea.
2005ean etxebizitzak eta plaza
eraikitzeko proiektua sinatu zuten
alde guztiek, azpiegitura lanetan
hasteko.
Obrak bukatu eta porrota
Lanen bukaera. 2009an, bukatu-
tzat eman zituzten Errota kaleko
eraikineko eta Madinabeitia plaza-
ko lanak.
Enpresen porrotak. 2011n, Ba-
saldi enpresak porrot egin eta har-
tzekodunen konkurtsoan sartu
zen. Enpresak kendu gabe zeukan
Alonsotegi Eraikiz sozietatearekin
zuen zorra, plazari dagokiona.
Alonsotegi Eraikiz atzetik. Ba-
saldi enpresak porrot egin eta gu-
txira desegin zuten Alonsotegi
Eraikiz sozietatea ere. Orotara, 4,1
milioi euroko zorra utzi zuen sozie-
tateak Alonsotegiko Udalean.
Salaketen katea
Kontuak atera nahian. EAEko
Kontu Auzitegia Alonsotegi Eraikiz
taldea aztertzen hasi zen, Alonso-
tegiko Udalak orduan zuen zortzi
milioi euroko zorretik abiatuta.
EH Bilduren salaketa. Alonsotegi
Eraikiz desagertu eta berehala, el-
kartearen kudeaketa ikertzeko sa-
laketa jarri zuen koalizio abertzale-
ak. Salaketa hori epaiketara era-
matea erabaki du orain
Barakaldoko auzitegiak.
Lehen inputatuak. Gabino Marti-
nez de Arenaza eta Aitor Santies-
teban Alonsotegiko bi alkate
ohiak (EAJ) inputatu zituen Bara-
kaldoko epaitegiak, prebarikazioa
eta funts publikoak bidegabeki
erabili izana egotzita.
Herritarrei ordainarazi nahi
Herritarrei kargu hartu nahian.
2015eko urrian gutuna jaso zuten
Errota kaleko 113 familiak: 8.000
eta 28.000 euro bitarteko ordain-
keta eskatzen zieten Alonsotegiko
Udalak gutunean, Madinabeitia
plaza nagusiaren eraikuntza gas-
tuei —1,1 milioi euro— aurre egite-
ko.
Mobilizazioak eta atzera egitea.
Gutuna jaso eta berehala, protesta
egin zuten Errota kaleko bizilagu-
nek. Bi hilabetez izan ziren kalean,
harik eta udalak herritarrei bidalita-
ko fakturak baliorik gabe utzi zi-
tuen arte.
Arrazoia EH Bilduk egindako sa-
laketari. 2015eko urtearen bukae-
ran egindako txostenean, Herri
Kontuen Euskal Epaitegiak azaldu
zuen Alonsotegi Eraikiz sozietate-
an irregulartasunak aurkitu zituela,
eta, hala, koalizio abertzaleari arra-
zoia eman zion.
Ustelkeria kasu gehiago
Uholdeak. EH Bildu koalizioak
2008an jazotako beste irregularta-
sun kasu baten berri eman zuen
2016an: koalizioak salatu zuen
2008ko maiatzaren 31n izan ziren
uholdeek eragindako kalteak kon-
pontzeko aldundiak emandako
diru laguntzen dirua kontrolik
gabe eman ziola EAJren gertuko
enpresa bati.
Salaketak eta auzipetuak
Uholdeen kasua. Jose Luis Ere-
zuma Alonsotegiko EAJren alkate
ohia ikertzeko agindua eman berri
du Bizkaiko Fiskaltzak.
‘Errota auzia’. EAJko bi alkate ohi-
ren eta beste lau pertsonaren aur-
kako prozedurak hastea erabaki
du Barakaldoko epaitegiak, EH
Bilduk aurkeztutako salaketa ba-
ten ondorioz. Diru publikoa oker
erabiltzea eta iruzur egitea egoz-
ten diete, besteak beste.
Gabino Martinez de ArenazaEAJko alkate zenak sortu zuenAlonsotegi Eraikiz. 4,1 milioieuroko zorra utzita desegin zen
Diputazioak emandako diru laguntza batekin iruzuregiteagatik ari dira ikertzenJose Luis Erezuma alkate ohia
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27aGaiak
Jabetza amankomunekoa zenerakusle dira Durangoko Merin-dadearen Antzinako Foruarenzenbait agiri. Larreen ustiaketaGerediagako Batzarraren bidezarautzen zuten. Bertan zehaztenzenez, abeltzainei behi aziendakherriaren lurretan «sartzea ahal-bidetzen zieten ateak» ziren kor-tak. Egunsentitik gauera artejabearen behiek inguruko belareta ur guztiez goza zezaketen, etagauean kortara itzultzen ziren. Jabego pribatuetara pasatzean,
batzuetan jabetza partekatu eginzuten. Era berean, hiribilduek etaelizateek ere dohaintza, errege-grazia edo lur salmenten bidezlortzen zuten. Zenbat kasutan,horrela izan zen XIX. mendearenerdialdera arte.
Erakusketa ibiltariaEuskal Herriko hainbat abizen,baserri eta paisaiaren jatorriadago basokortetan; euskalduneksortu zituzten lursailak dira-eta,oraindik inguruan aurki daitez-keenak. Deituren jatorria argitze-ko beharrezkoa den kontakizunaematen du erakusketak, infor-mazio panelez lagunduta. Gainera, dokumentu eta bideo-
ez gain, kortetako zenbait muga-rri zentral ikus daitezke museoan,bakoitza dagokion idazkunare-kin.Datorren urteko urtarrilaren
6ra bitartean egongo da EuskalHerriko ohituretan esangura-tsuak izan diren korta edo saroieiburuzko erakusketa bisitatzekoaukera Gernika-Lumon.Gero, beste herri batzuetara
eramatea da asmoa, erakusketaibiltaria izatea, alegia. Lorea Bil-bao Euskara eta Kultura forudiputatuaren berbetan, Gernika-Lumotik mundura zabaltzekoerakusketa dinamikoa da. 2018. urtea Europako kultura
ondarearen urtea dela-eta, «itza-lean dagoen ondarea erakustekogaraia» dela nabarmendu du:«Basokortei buruzko lehenengoerakusketa honek lurrak biribile-an nola antolatzen zituzten jaki-teko balio du. Honen bidez,hobeto ezagutu ahal dugu zelanbizi ginen aspaldiko garaietan,zein zen gure antolatzekomodua».
Ibilbide gidatuaIraileko azken astebururako parebat ekintza aurreikusi dituzte.Irailaren 28an, Euskal HerrikoSaroiak ikerketa lana laburtukoduen hitzaldia emango dute Eus-kal Herria museoan. Biharamu-nean, Busturialdeko saroiak ikus-teko ibilbide gidatua egingo dute,Arrieta eta Busturia artean.
Aintzina Monasterio Maguregi
Gernika-Lumo
Ganadua abaroanegoteko mendikolursailak izan zirenbasakortak. Eus-kal Herrian, lekua-
ren arabera, saroi, olha, korta etakortabaso izenez ziren ezagunak.Busturialdean horrelako askoegon ziren garai batean. Abel-tzaintzarako erabiltzen zituztenasko eta asko, baina baziren baso-gintza eta nekazaritza jarduereta-rako sortutakoak ere. Euskal He-rriko lurrak antolatzeko modurikzaharrena da.2010ean egindako ikerketa la-
naren ondoren, Daniel Remente-ria Arruzak eta Roberto QuintanaPeñakUrdaibai Basakortak. Pai-saia, Kultura eta Etnografia libu-rua argitaratu zuten 2012an. Eus-ko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lu-rralde, Plangintza, Nekazaritzaeta Arrantza Sailak ateratako be-ka bat lortuta kaleratu zuten. Ho-rren ondorio da Gernika-Lumoko
Euskal Herria museoan jarri berriduten Biribilak mendietan. Seles,
Kortak, Saroiak. El monte en cír-
culos izeneko erakusketa. Euskal Herrian ohikoak ziren
basokortak. Gehienek borobilta-suna dute ezaugarri nagusia; ala-baina, Nafarroan karratu itxurazuten. Bi mota zeuden: handiak(negukoak) eta txikiak (udako-ak). Basokortaren erdian, korta-rria —haustarri, arta mugarri,austerretza eta garate ere deitzenzioten, lekuaren arabera— finka-tzen zuten, eta harri horretatiklau puntu kardinaletara kordeledo kate bat botatzen zuten, zir-kunferentzia bat irudikatuz.
Burdin ArotikRementeriak eta Quintanakdokumentazio lan zorrotza eginzuten liburua idazteko, eta 88basakortaren zerrenda osatuzuten. Oiz mendiaren ingurue-tan, Mendata, Muxika eta Muni-tibar artean zeuden asko, bai etakostalderago ere, Bermeon etaBusturian.
Haiek dokumentu zaharretan,gaztelaniaz topatu zituzten basa-kortei buruzko zehaztapenak. Hori horrela, indusketa arkeo-
logikoetan lortutako datuen ara-bera, hipotesi gehienek, behien-tzako amankomuneko larreakbezala, Burdin Aroko kastroen in-guruan kokatzen dute euren jato-rria, k.a. X. mendean, hain zuzen.
Gaztelaniazko bustos izenare-kin topatu zuten korta horiei bu-ruzko lehen dokumentua, IX.mendeko kartularioetan. Nafa-rroan, 1167. urteko Zamartzekobehi azienda zaintzeko maizterraeta buruzagiak aukeratzeko tes-tuetan aipatzen dira, bustos ida-tzita. Halaber, sel berbaz ere dei-tzen zaie gaztelaniaz. Berba hori-xe XIV. mendeko DurangokoMerindadearen Foru Zaharraren
Antzina, abereen babesleku modura antolatutako lursailak ziren basokortak. Jabetzaamankomunekoak izatetik, jauntxo, kapare edota monasterioen jabetzara pasatu ziren.
Basoetan egoten ziren kortak
Biribilak mendietan. Kortak, Saroiak izeneko erakusketa dago Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan, urtarrilaren 6ra arte. ANE MARURI
hainbat hiri gutunetan ageri da,bai eta 1452. urteko Bizkaiko ForuZaharrean ere. Halaber, 1178. ur-teko dokumentu batean IruñekoKatedralak Gipuzkoan zituen on-dasunen eta saroien zerrenda ja-sotzen da.Basokorten jatorri zehatzik ez
da ezagutzen, beraz, baina EuskalHerriko ondare natural horiek as-palditik daudela agerian uzten du-ten zantzu argiak bai. Esaterako,1388. urteko Ziortzako Kolegiata-ren testu batek honako hau dakar:«Antzina-antzinakoak dira ho-riek [kortak] usa guztiak indibisozeuden garaikoak, eta beraz, Ge-rrikaitz baino lehenagokoak, baitaBizkaiko hiribildu guztiak bainolehenagokoak ere». Orduan, 145kortaren jabetza zeukan Lea-Arti-baiko txoko eder eta ezkutuan da-goen kolegiatak. Izan ere, garai batean jabetza
amankomunekoak ziren, eta,gero, jauntxoek, kapareek etamonasterioek eskuratu zituzten.XIII. mendetik aurrera pribatiza-tu ziren.
‘Urdaibaiko Basakortak.Paisaia, Kultura etaEtnografia’ liburuan 88 basakortari buruzkoinformazio zehatza dago
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Gaiak
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Ordenagailu
astunak, sa-
konera han-
diko pantaila
gizenak eta
informatika
eta Interneten munduan murgil-
tzea oso gustuko zuten pertsona
bitxi gutxi batzuk elkartzen hasi
ziren hasieran. Hiru dozena lagu-
nen topaketa izan zena haziz joan
da urteen poderioz. 26 urteren os-
tean, finkatu ere egin da egute-
gian, informatika gaietako profe-
sional eta zaleentzako saihetsezi-
neko ekitaldi bilakatzeraino.
Euskal Encounterra da. 5.000 or-
denagailu postutik gora eta se-
gundoko 60 gigabyteko konexio
abiadura eskaintzen ari da, atzoz
geroztik —iaz baino 20 gigabyte
azkarrago—, BECen. Igandera bi-
tartean, ezagutzak trukatu eta di-
bertitzeko aukera eskainiko du.
Topaketaren helburua ez da
kanpotik begiratzen diotenei iru-
di dakiekeen bezain friboloa.
Hainbat arlotan trebatuta dauden
profesional eta adituek ezagutzak
partekatuko dituzte bisitariekin.
Besteak beste, zibersegurtasuna,
transexualitateak Interneten
duen ikusgarritasuna zein ikaste-
txeetan homofobia gainditzeko
helburua duen De Fobos y Dei-
mosbideo jokoaren inguruko tai-
ler bat izango dituzte aztergai.
Horiek guztiak Opengunean
ariko dira, jarduera doako eta ire-
kiak hartzen dituen eremuan,
hain zuzen. Gaur bertan, Sophie
Labelle artista eta aktibista tran-
sexualak hitzaldia eskainiko du.
Assigned Malewebkomikiaren
egilea da, eta unibertsitateetan,
ikastetxeetan eta haurtzaindegie-
tan erabiltzen diren eleberriak eta
haurrentzako ipuinak ere idatzi
ditu.
Opengune eremu horrek inoiz
baino jarduera gehiago eskainiko
ditu. 15.000 metro koadro dituen
BECeko hirugarren pabiloian ko-
katu dute lehen aldiz.
Euskal Encounterrera gertura-
tzen direnek inoiz baino ekimen
eta jarduera gehiagotan parte
hartzeko aukera izango dute.
Besteak beste, han aurkituko di-
tuzte prestakuntzarako, txapel-
ketetan esku hartzeko zein laster-
ketetan aritzeko jokoen, hardwa-
re arloko ekintzen eta droneen
guneak; robotikan hastapenak
egiteko, errealitate birtualeko
joko ikusgarriekin jokatzeko zein
hiru dimentsiotako inprimagai-
luen gunean diseinuak inprima-
tzeko aukera izango dute. Horrez
gain, atsedenerako eta aisialdira-
ko guneak topatuko dituzte. Baita
erakuslekuetan salgai egongo di-
ren informatika produktuak ere.
Hainbat atal edo sailetan bana-
tu dituzte jarduera horiek guztiak
eta beste batzuk: ordenagailuen
garaiko artea lantzeko sormen di-
gitalean norbere ekoizpena egin
eta lehiaketara aurkez dezake
hala nahi duenak, irudi digitalen
sorkuntza, musika digitala eta
programazioa landuta.
Beste era bateko sormenari ere
helduko diote, Hardware atalean.
Ekipo informatikoen, periferiko-
en eta euskarritzat dituzten ele-
mentuen eraldaketa eta pertso-
nalizazio lanen abileziak erakutsi
eta partekatuko dituzte zaleek.
Sormena eta dibertitzeko jokoak
eta lehiaketak modu kolektiboan
gozatzeko zita izango da.
Gazteen artean boladan dau-
den youtuberrentzako
tarte bat ere eskainiko du
aurten topaketak. Beste-
ak beste, ikus-entzunez-
ko plataforma berrietako
kalitatezko edukiak az-
tergai izango dituzte
bihar egingo duten ma-
hai inguruan. Gazteleraz
egingo dute. Bertan ariko
dira Rodrigo Septien, Al-
varo Pascual, Xuri Fen-
ton eta Jose Luis Crespo.
Youtuber horietako ba-
tzuek euren esperientzia
kontatzeko baliatuko dute festa.
Hala egingo du, besteak beste,
Xuri Fentonek.
Informatikaren euskal festa
erraldoi horrekin bat egingo du-
26. Euskal Encounter topaketa abian da BECen. Igandera bitartean, milaka informatika eta Internetzalez beteko dira Barakaldoko erakustazokan horretarako egokitutako eremuak. Aurten, segundoko60 gigabyteko konexio abiadura aurkitu dute zaleok, iaz baino 20 gigabyte azkarragoa.
Azkarragoa eta handiagoa
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27aProposamena
Ordenagailuz eta teknologia berrien zaleez bete dira BECek Euskal Encounter Partyrako prestatutako aretoak. EUSKAL ENCOUNTER
Informatikaren euskal festanizango diren bisitarientzat50.600 metro koadrokoeremua prestatu dute
Jarduera doako eta irekiakeskaintzen dituen Openguneeremuan inoiz baino aukeragehiago daude aurten
Retro Euskal ekimenak ‘SpaceInvaders’ garai bateko jokoaedota Sega Mega Drivekontsola aztertuko dituzte
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Proposamena
ten milaka bisitariak hartzeko,50.600 metro koadroko eremuaprestatu dute aurten.
‘Retro’-aren zitaUrteen joan-etorriarekin tekno-logiak aldaketa ugari izan ditu.Denbora tarte laburrean, gainera,aurrerapen izugarriak gertatudira. Aurrerapen horiei bidea za-baldu zieten hainbat elementuk.Aitzindariak izan ziren; errefe-rente ere bilakatu ziren. Etaoraindik aspaldiko joko eta maki-na haietako askoren zaleak ezdira desagertu. Horiek gogoraekarriko ditu Retro Euskal jaial-diak, Euskal Encounterren ba-rruan azken hamabost urteetanantolatu duten ekitaldiak.Space Invaders 1978an sortu
zuen Taito Japoniako enpresak.Pantailaren goialdetik, blokeanjaisten diren martetartxo oldeaktirokatu eta desagerraraztea zuenhelburu. Bideo jokoen aretoetanarrakasta handia lortu zuen joko-ak, eta antzeko beste hainbat sor-tu ziren atzetik. Haren sorreraren40. urteurrenean jokoari buruzkoerakusketa jarri dute ikusgai.Garai batean oihartzun handia
izan zuten bideo jokoek iraun de-zaten lan egiten duten esperien-tzientzako txoko bat gorde du Re-tro Euskalek. Fernando Rada etaMiguel Angel Horna gonbidatudituzte. World Rally Champion-
ship arkade jokoa garatu zuen le-henengoak. Bigarrenak, antzina-ko jokoen makina klasikoak —Pac-Man edo Tetris,kasurako—gaur egungo ordenagailuetanerabiltzeko egokitzen ditu.Bideo jokoen aretoetako maki-
nak ez eze, etxe barruetara iritsiziren kontsolak ere gogora eka-rriko ditu feriak. Duela 30 urtehartu zuen oihartzuna Sega MegaDrive kontsolak. Gaur egunoraindik bizirik dirau, makinahorrentzako bideo jokoak egitendituen garatzaileen komunitate-ari esker. Tailer batean, Luis Mi-guel Mayorrek azaldu egingo duzer-nola programatu behar denmakina horretarako, C lengoaiaerabilita. Horrez gain, bisitariekhainbat bideo joko lehiaketatanparte hartzeko aukera izangodute: Simon edo Crazy Taxi-n,esaterako.Euskal Encounterrera joaten
diren guztiek izango dute zer ika-si, bai eta ekarpenak egiteko mo-dua ere. Aspaldi iritsi zen garai di-gitalak aukera eta bide berri askozabaldu ditu. Sormena, aisia etaharremanak egiteko modua beraere aldatzeraino. Aldaketa horienguztien inguruan sortutako hain-bat jakintza eta ikerketa jaso dutopaketak, beste urtebetez.
N. S. O. Barakaldo
Adingabeak Interneten, sare so-zialen eta sakelako telefonoenarriskuetatik babesten diharduGaptain proiektuak. Teknologiaberriak arriskurik gabe nola era-bili azaltzeko, bi hitzaldi emangoditu Euskal Encounter topaketa-ren barruan. Roberto Alvarez An-gulo (Barakaldo, 1973) da proiek-tuaren sortzailea eta sustatzailea.Zeintzuk arrisku ditu Internet
modu egokian ez erabiltzeak?
Arriskuak adinari eta umearenjarduera digitalari oso lotuta dau-de. 2 eta 5 urte artean, batez ere,bideoak ikusten dituzte Youtu-ben. Arrisku bakarra da eurenadinerako egokiak ez diren edu-kiak aurkitzea. 6 eta 9 urte arteaneuren kabuz nabigatzen hastendira. Kasu horretan, arriskuriknagusiena egin ditzaketen kon-taktu arriskutsuak dira. Pederas-tak, pedofiloak eta groomer-akaurki ditzakete. Azken horiekpertsona helduak dira, baina In-terneten adingabe gisa aurkeztendira. Kontaktatu duten adingabe-arengandik eduki sexualen bat
lortzen saiatzen dira, gero xantaiaegin eta dirua lortzeko. Jendeakuste baino askoz gehiago gerta-tzen ari da hori. Taldeetan antola-tzen ari dira, gainera. 10 eta 14 urte artean, lehen sa-
kelakoari lotutako arriskuakdaude: ziberjazarpena eta men-dekotasunak: teknologia, sare so-zial zein apustuekiko mendeko-tasunak. Gurasoen baimenikgabe sarean erosketak egitekoarriskua ere antzeman dugu. Azkenik, 15 eta 17 urte artean,
batez ere, sexting-a —sexu izaera-ko mezuak bidaltzea— eta xantaiasexuala dira nagusi. Sexting-a bipertsonaren oniritziarekin sexuizaerako edukia elkarrekin parte-katzea da. Pribatua izan beharzuen eduki horrek pribatu izatea-ri utz diezaioke, ordea. Eta groo-mer-ak azal daitezke hor ere:edukiokin xantaia egin dezakete,mesede sexualak, eduki gehiagoedo dirua lortzeko.Nola saihestu daitezke arris-
kuok?
Argi dagoena da teknologiak ba-karrik ez duela geldiaraziko feno-meno hau. Askok uste dute nahi-
koa dela gailu elektronikoen era-bilera mugatzeko gurasoen kon-trola ezartzea. Erreminta horri es-ker, gurasoek jakin dezaketezeintzuk aplikaziotan nabigatzenduten seme-alabek eta zeinetanematen duten denbora asko. Esa-terako, seme-alaba goizaldekoordu bietan sare sozialetan aridela, eta edukiak argitaratzen aridela ikus dezakete. Edo lehenagogutxi jolasten zen joko bateanorain luze aritzen dela. Edo orduasko ematen dituela sare sozialbatean. Horrek erakuts dezakebehar ez den norbaitekin kontak-tatzen ari dela. Beraz, teknologiaklaguntzen du, baina gazteek mo-duak aurkitzen dituzte kontrolhoriek gainditzeko, aukera ugaribaitituzte sarera konektatzeko.Orduan, zein baliabide geratzen
zaie gurasoei?
Benetan eragina eta indarra due-na heziketa digitala da. Gaztetxo-ei eurei jarduera bakoitzarenarriskuei buruz ohartaraztea edo-ta groomer bat identifikatzekotrikimailuak jakinaraztea da ga-koa. Ordenagailua ez da jarri be-har adingabearen logelan; beti
egon behar du familiak ikus deza-keen leku batean. Eta, txikiagoakdirenean, komeni da sakelako te-lefonoetan koloreak kentzea, griseta zurien eskala bat jartzea. Izanere, Youtube eta hainbat sare so-zial mendekotasuna sortzeko etatxikienen arreta bereganatzekodiseinatuta daude.Gurasoak jakitun al dira tekno-
logien erabilera desegokiak
izan ditzakeen arriskuez?
Jakitun dira, baina ez daukategaitasunik egin nahiko luketenjarraipena egiteko. Arrakala digi-talaren ondorioa da hori. Halaere, oso gutxi ari dira konponbi-derako pausoak ematen. Erre-mintak egon badaude. Guk, esa-terako, heziketa digitala eskain-tzen dugu, online. Sarera konektatuta jokatzen di-
ren bideo jokoek ere ba al dituz-
te arrisku horiek?
Bai. Kanal horren bidez ere gertu-ra dakizkieke adingabeei kontak-tu arriskutsuak. Eurekin jolastenhas daitezke, eta gero euren hel-buruak betetzeko trikimailuei heldiezaiekete. Ziberjazarpenak eragin handia-
goa al dauka bullying-ak baino?
Bai, askoz handiagoa. Bullying-aez da bukatzen ikastetxeko or-duetatik kanpo. Sare sozialetanidazten den guztia norbere norta-sun digitalaren parte da, gainera.Hor geratzen da, betiko. Eraginaizan dezake lanpostu baterakoaurkezten zarenean ere. Gainera,mundu osora hedatzen da. Umi-liazioa izugarria da. Eta eraso egi-teko modua ere erraztu du. Sakelakoa noiz eman eta erabi-
lera zer-nola mugatu da beste
buruhauste bat.
Familia asko etortzen zaizkit esa-nez 15 urteko semea edo alaba du-tela eta kontrola jarri nahi diotela,baina bera jabetu gabe. Hori ezi-nezkoa da. Heziketa eta gainbegi-ratze prozesua lehenagotik hasibehar dira. Lehen sakelakoaeman baino lehenago, gero gura-soen jarraipen edo gainbegiratzehori modu naturalean gauza da-din; beraiek ere horrela barnera-tua izan dezaten. Gurasoek jarrai-pena eginda murgildu behar diraumeak teknologian, hasieratik. Zer ahalbidetzen du gurasoen
kontrol horrek?
Posible duzu eduki batzuetarakosarbidea mugatzea, edo eduki ba-tzuetan sartzen denean abisua ja-sotzea; zeintzuk webgune bisita-tu dituen ikus dezakezu, eta zen-bat denbora eman duen horietan.Baita zeintzuk aplikazio erabil-tzen dituen ere. Horrez gain, kon-taktuak blokea ditzakezu, eta ge-olokalizazio aukerak ere eskain-tzen ditu.
«Gurasoek jarraipenaeginda murgildu behardira umeak teknologian»
Roberto Alvarez Angulo b Gaptain proiektuaren sortzailea
Seme-alabei lehen sakelakoa noiz eman izaten da guraso askorenburuhaustea. Adinari ez baizik moduari erreparatu dio Alvarezek: ume eta gazteek barneratua izan behar dute gurasoen gainbegiratzea.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
MUSIKA
BAKIOD’Capricho.
bGaur, 20:00etan, Txakolingunean.
BERANGOLuhartz.
bGaur, 23:30ean, Santa Anan.
BERANGODJ Urko.
bBihar, 18:30ean, Santa Anan.
BERANGOBon Spirit.
bBihar, 23:30ean, Santa Anan.
BERMEOUrdaibaiko Organoak:
Luis Alberto Requejo
eta Miriam Cepeda.
bBihar, 20:00etan, San Frantzisko
elizan.
BILBOWes Trio Plays
Wes Montgomery.
bGaur, 19:30ean, La Riberan.
BILBOLaura Silverstone & David
Cornwall.
bGaur, 20:00etan, Rockolan.
BILBOAlber Inun.
bGaur, 20:00etan, Boite tabernan.
BILBOAtlantida.
bGaur, 21:00etan, San Ignazioko
jaietan, Oñatiko Unibertsitatea
kalean.
BILBORodeo, Orbelak
eta DJ Muble.
bGaur, 22:00etan, San Ignazioko
jaietan.
BILBOElsa Garcia & Israel
Santamaria Duo.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOCrazy Jazzers.
bBihar, 19:30ean, La Riberan.
BILBOThe Pushermen.
bBihar, 21:00etan, San Ignazioko
jaietan, Oñatiko Unibertsitatea
kalean.
BILBOAkatz eta Glamity Sound.
bBihar, 23:00etan, San Ignazioko
jaietan.
BILBO Irati Bilbao & Matias Kaplin
Duo.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOThe Cowboy.
bAstelehenean, 20:00etan,
Boite tabernan.
BILBORecambios Zorroza.
bAstelehenean, 20:00etan,
San Ignazioko jaietan.
BILBOGudazaleak, Shock
eta DJ Kasta.
bAstelehenean, 22:00etan,
San Ignazioko jaietan.
BILBOKantu poteoa, Bilbotarrak
taldearekin.
bAsteartean, 19:00etan, La Parra
tabernan hasita.
BILBOEva Ayllon.
bOstegunean, 21:00etan,
Santana 27n.
BUSTURIASukar.
bBihar, 21:00etan, Axpen.
EALa Pulga.
bOstegunean, 21:30ean,
Eskolondo arkupean.
ELORRIOTravellin’ Brothers.
bGaur, 22:30ean, Tola jauregian.
ELORRIOTosta Banda.
bBihar, 22:30ean, Tola jauregian.
ELORRIOEnekora.
b Igandean, 22:30ean,
Tola jauregian.
ERMUALotxo taldea.
bGaur, 18:00etan eta 20:00etan,
Orbe plazan.
ERMUAVendetta eta Los Diablos.
bGaur, 22:30ean, Orbe plazan.
ERMUA Irulitxa musika banda.
bGaur, 23:30ean, Orbe plazan.
ETXEBARRILos Primos.
bGaur, 19:00etan, Patxi Bengoa
plazan.
ETXEBARRIOasis Musical Show.
bGaur, 21:30ean, Udaletxe plazan.
ETXEBARRIBrutality Sound
System.
bBihar, 20:00etan, Antonio Epalza
kalean.
ETXEBARRILuhartz.
bBihar, 22:00etan, Udaletxe plazan.
ETXEBARRIThe Bilus Moon.
b Igandean, 13:00etan, Amezolan.
FORUATooth, Bad Sound System
eta Urrats.
bGaur, 22:00etan, txosnetan.
FORUADJ Xaibor.
bBihar, 19:00etan, plazan.
FORUABackbone, Anita Parker,
Bide Batez eta Kool Thing.
bBihar, 23:00etan, txosnetan.
FORUAOrots.
b Igandean, 22:00etan, txosnetan.
FORUADJ Oihan Vega.
bAstelehenean, 21:00etan, plazan.
GARAIStorm eta DJ Jo ta Txo.
bGaur, 22:30ean, plazan.
GARAIDrindots.
bBihar, 22:00etan, plazan.
GARAILuhartz.
bAstelehenean, 23:30ean, plazan.
GERNIKA-LUMOLomoken
Hoboken.
bBihar, 20:00etan, Legoie tabernan.
GERNIKA-LUMOUrdaibaiko
Organoak: Yuzuru Hiranaka.
bAsteartean, 20:00etan,
Santa Maria elizan.
GETXOHuracan Rose.
bBihar, 13:00etan, Ereagako
tabernan.
GETXOBrotherhood.
bBihar, 13:30ean, Bizkaia zubiko
terrazan.
GETXO Jorge Casanova.
bBihar, 17:30ean, Bizkaia zubiko
terrazan.
GETXOTrio Menta.
bBihar, 19:30ean, Zabala eskoletan.
GETXORotten XIII, Deiedra
eta Love Masacre.
bBihar, 22:00etan, Tellagorrin.
GETXOLos Malvadillos.
bBihar, 22:00etan, Kasino plazan.
GETXO Item No eta Los Zopilotes
Txirriaos.
bBihar, 22:30ean, San Nikolas
plazan.
GETXOTxalapartarien jaia.
b Igandean, 12:00etan, Kasino
plazan.
GETXOLe Petit Diable.
b Igandean, 13:00etan, Ereagako
tabernan.
GETXOWeepah Sound System.
b Igandean, 19:00etan, Telletxen.
GETXONegracalavera eta
Jess y los Extenders.
b Igandean, 22:00etan, Tellagorrin.
GETXOTooth, Dead Bronco
eta DJ Bull.
b Igandean, 22:30ean, San Nikolas
plazan.
GETXOAkatz.
b Igandean, 23:00etan, Kasino
plazan.
GETXOD’Capricho.
bAstelehenean, 20:00etan,
Azebarri kulturgunean.
GETXOThe Riff Truckers
eta The Biniilo’s.
bAstelehenean, 22:00etan,
Tellagorrin.
GETXONebula eta Glaukoma.
bAstelehenean, 23:00etan,
San Nikolas plazan.
GETXOOkayama Nibori.
bAsteartean, 19:30ean,
Tourseko San Martin elizan.
GETXOLa Marra.
bAsteartean, 22:00etan, Kasino
plazan.
GETXOUrrats.
bAsteartean, 22:00etan,
San Nikolas plazan.
GORLIZRoca & Rollo.
bGaur, 23:00etan, Ibarreta plazan.
GORLIZVendetta.
bGaur, 00:00etan, Elizako plazan.
GORLIZLirain, Zarautz eta Santa
Maria abesbatzak: Habanera eta
Euskal Polifonia Jaialdia.
bBihar, 22:30ean, Ibarreta plazan.
GORLIZDJ Paul Swyle.
bBihar, 22:30ean, Elizako plazan.
GORLIZTrikizio.
bBihar, 00:00etan, elizako plazan.
GORLIZTranpas.
bOstegunean, 21:00etan, Xurruten.
IBARRANGELUUrdaibaiko
Organoak: Daniel Oiartzabal.
b Igandean, 20:00etan,
San Andres elizan.
LARRABETZUZarzaparrilla.
bBihar, 16:30ean, Hori Bai
gaztetxean.
Mundaka b Musika
Musika eta gastronomia, bat egindaMundaka Festival musika eta gastronomia jaialdiak hartuko du Santa Katalina penintsula, gaur hasi eta igan-
dera arte. Nazioarteko eta hemengo musika taldeekin, eguzkia sartu orduko indar handiko kontzertuak izango
dira hiru egunez Mundakan: Biffy Clyro, Chk Chk Chk, Vintage Trouble, Belako eta Revolta Permanent, besteak
beste. Baina, musikaz gain, gastronomiaz ere gozatzeko aukera berezia eskaintzen du jaialdiak. MUNDAKA FESTIVAL
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27aAgenda
LARRABETZUGazte Eguna:
Arkada Social, Glaukoma, Koban,
Little Martin Selektah, Dabu
Selektah, Elepunto eta DJ Kaiku.
bBihar, 23:30ean, Hori Bain.
LEKEITIO Josu Bergara.
bGaur, 20:00etan, K13 kioskoan.
LEKEITIO Inun.
bAstelehenean, 22:00etan, plazan.
LEKEITIOLazybone Ramblers.
bOstegunean, 19:30ean, Isuntza
hondartzan.
LEMOARamoñas eta Tximeleta.
bGaur, 23:00etan, Elizondon.
LEMOARiot eta Urrats.
bBihar, 23:00etan, Elizondon.
LEMOANomadak.
b Igandean, 20:30ean, txosnetan.
LEMOAMG Banda, Suaia
eta Ama Rebel.
bAstelehenean, 23:30ean,
Elizondon.
MENDEXABiren taldea.
bBihar, 19:30ean, Laperrin.
MENDEXAHabana 537 jaia.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Laperrin.
MENDEXANogen, Anita Parker
eta Gora Herria.
bOstegunean, 22:30ean, plazan.
MUNDAKACopernicus Dreams,
Depedro, Fink, Vintage Trouble,
Chk Chk Chk eta DJ Pinky.
bGaur, 20:00etatik 04:00etara,
Santa Katalinan.
MUNDAKAMoonshakers,
Rayden, Bunbury, Belako,
Revolta Permanent eta Papaya.
bBihar, 19:30etik 04:30era,
Santa Katalinan.
MUNDAKASantero y los
Muchachos.
b Igandean, 13:00etan,
Santa Katalinan.
MUNDAKAConfluence, Santero
y los Muchachos, Atom Rhumba,
Biffy Clyro eta Optigan I.
b Igandean, 19:00etatik 02:00etara,
Santa Katalinan.
ONDARROAPetti.
bBihar, 20:00etan, Jai Braianen.
PLENTZIARafa Rueda.
bGaur, 01:00etan, Eleiz plazan.
PLENTZIABilbao Lindy Band
Collective.
bBihar, 20:00etan, Eleiz plazan.
PLENTZIARewind.
b Igandean, 13:00etan,
Boutique Bahia hotelean.
PORTUGALETEThe Victor’
Squalos Show.
bGaur, 20:30ean, Casa Vicenten.
PORTUGALETEBarbis Taldea.
bAsteartean, 20:00etan,
Santa Klara kultur etxean.
SOPUERTALa Patera.
bGaur, 23:00etan, zelaian.
SOPUERTALendakaris Muertos.
bBihar, 23:00etan, zelaian.
ZALLATop Lider, Kresala
eta DJ Beltrance.
bGaur, 22:00etan, Sollanon.
ZALLACañon, Garilak 26
eta DJ Beltrance.
bAstelehenean, 23:00etan,
Sollanoko jaietan.
ZORNOTZAHavana 537.
bGaur, 22:30ean, Zubiondo plazan.
ANTZERKIA
BAKIOZirkozaurre: Vademekun.
bGaur, 19:00etan, Santa Anan.
BILBOSol Maguna eta Susana
Soleto: Monolokos.
b Igandean, 19:00etan, Luckia
kasinoan.
GARAITxaloka Antzerki Taldea:
Bualá.
b Igandean, 17:00etan, plazan.
DANTZA
BAKIONazinoarteko Folklore
Jaialdia: Carmen Dantza Folklori-
koen Taldea, Txuvashia Estatuko
Kantu eta Dantza Konpainia eta
Itxas Alde.
bAstelehenean, 22:00etan,
kiroldegian.
BAKIO Itxas Alde taldea.
bAsteartean, 13:00etan,
Bitz-Ganen.
DERIONazioarteko Folklore
Jaialdia: Terras de Cambra talde
etnografikoa.
bAsteartean, 13:15ean, San Isidro
elizan.
ERMUAAurreskua eta larrain
dantza.
bGaur, 19:15ean, Orbe plazan.
GETXO Jota eta arin-arin
txapelketa.
bBihar, 19:30ean, Telletxen.
GETXOEuskal dantza taldeen
agerraldia.
bAsteartean, 12:30ean, Telletxen.
GETXOLarrain dantza.
bAsteartean, 20:30ean, Kasino
plazan.
Larrabetzu b Gazte Eguna
Gazte Eguna gaztetxerik zaharrenean Hori Bai gaztetxea duela 53 urte sortu zuten —Euskal Herriko zaharrena da—, baina gazteen bilgune da orain-
dik ere Larrabetzun. Bihar Gazte Eguna ospatuko dute. Ginkana eta eskalada txapelketarekin hasi, eta, triki po-
teoaren ostean, herri bazkaria egingo dute. Manifestazioa eta ekitaldi politikoa izango dira 22:00etan, eta mu-
sikarekin bukatuko dute gaua: Arkada Social, Glaukoma, Koban eta DJ festa, goizaldera arte. LARRABETZUTIK
LEMOATango, bals eta pasodoble
lehiaketa.
bBihar, 20:30ean, Arlonagusian.
ZALLA Ibai Lorak taldearen
alardea.
bGaur, 13:00etan, Sollanon.
BERTSOLARITZA
ETXEBARRIBertso poteoa:
Onintza Enbeita eta Fredi Paia.
bGaur, 20:00etan, Udaletxe
plazatik abiatuta.
ETXEBARRIAMikel Mendizabal
eta German Meabebasterretxea.
b Igandean, 13:00etan, plazan.
GARAIUxue Alberdi, Igor Elortza,
Unai Iturriaga eta Alaia Martin.
bAstelehenean, 22:00etan.
GETXOMiren Artetxe, Igor Elortza,
Aitor Mendiluze eta Imanol Uria.
b Igandean, 13:00etan, Algortako
Kasino plazan.
GETXOMiren Amuriza, Sustrai
Colina, Aimar Karrikaeta Inazio
Vidal.
bAstelehenean, 13:00etan,
Algortako Kasino plazan.
GETXOBertso maratoia: Amets
Arzallus, Arrate Illaro, Alaia Martin
eta Aitor Sarriegi.
bAsteartean, 13:00etan, Algortako
Kasino plazan.
GETXONerea Ibarzabal, Unai
Iturriaga, Unai Mendiburu eta
Julio Soto.
bAsteazkenean, 21:30ean,
Erromoko txosnetan.
GETXOBertso jira: Uxue Alberdi
eta Oihana Iguaran.
bOstegunean, 21:00etan,
Erromoko txosnetan.
GORLIZAmets Arzallus, Igor
Elortza, Etxahun Lekue eta Beñat
Vidal.
b Igandean, 19:00etan, elizako
plazan.
MUNGIASan Ignazio Jaiak: Ibai
Amillategi, Miren Ibarluzea, Ibon
Larrazabal eta Asier Legarreta.
bBihar, 13:00etan, Trobika auzoan.
ERAKUSKETAK
BILBO Jorge Oteizaren lanak.
bGaur azken eguna, Michel Mejuto
galerian.
BILBOArte Pride.
bAbuztuaren 28ra arte, Bizkaiko
Batzar Nagusietan.
BILBOPaisaiak: zilarretik pixelera
argazki erakusketa kolektiboa.
bAbuztuaren 6ra arte, Bilbo Arten.
GERNIKA-LUMOHarrizko eta
altzairuzko oroimenak: gerra
zibilak eta frankismoak Euskadin
utzitako biktimen omenezko
monumentoak.
b Irailaren 16ra arte, Bakearen
Museoan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
PLENTZIAMikrofilm Short Festival
film laburren jaialdia.
bGaur eta bihar, 20:00etatik
01:00etara, Eleiz plazan.
BESTELAKOAK
BAKIOBakio Saltsan, artisautza
eta nekazaritza azoka.
bBihar eta etzi, Bentako plazan.
BILBOOliver magoa.
bAsteartean, 18:00etan, Levante
plazan.
GETXOBizkaia Zubiaren 125.
urteurrena.
bBihar, 10:00etatik 22:00etara,
Bizkaia zubian.
GETXOTor magoa.
bAstelehenean, 18:30ean,
Kasino plazan.
GORLIZOlerki errezital musika-
tua: Ellos y Nosotros.
bBihar, 20:00etan, Sertutxenan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 27a Agenda
Natalia Salazar Orbe Muskiz
Euskal Herria kostal-
detik agurtzen duen
lehen edo azken
hondartza da Arena.
Mendebalderen ko-
katuta dago, eta Muskiz eta Zier-
bena herriak hartzen dituzte ha-
ren hondar eta urek. Paisaia bi-
txiaren agertokia da. Francoren
diktadura garaian, Muskizko
Udalaren baimenik gabe eraiki
zuten Petronor, eta haren tximi-
nia, tanke eta instalazio handien
zein porlanezko zubi erraldoiaren
babesean, itsasora zabaltzen den
natur gunea uzten du agerian.
Kutsadurari lotutako kexa, kezka
eta polemika ugariei bizkarra
eman ezinik. Historian zehar na-
tur baliabideak ustiatzeko giza-
kiaren sarraskien lekuko isila izan
arren, ezin ezkuta ditzake esku
hartze horien guztien aztarnak.
Arena hondartzako harea go-
rrixkan ia zanpatuta ageri dira
porlanezko bloke sendo eta han-
diak. Duela mende bat baino
gehiago Europa osoan oihartzuna
izan zuen azpiegitura baten oina-
rriak dira apurka lurperatuta ge-
ratzen ari diren horiek; Europan
izan zen aire bidezko tranbiarik
handienaren oinarriak. Triano
mendietatik erauzitako burdina
Arena hondartza ondoraino era-
maten zuen, Campomarreko gar-
bigailuetaraino.
Zaila gertatzen da irudikatzea
gaur egun uraren astinduek soilik
aztoratzen duten eremu horretan
zer nolako joan-etorriak, zaratak
eta mugimenduak izaten ziren
meatzaritzak indar handia izan
zuen eremu horretan.
1910ean eraiki zuten aire bidez-
ko tranbia. Zortzi kilometroko
ibilbidea egiten zuen burdinak,
airetik, kableetan zintzilikatuta-
ko baldeen barruan. Egunero,
3.000 kilogramora arte burdina
garraiatzen zuen tranbiak: hiru
tona mineral. Zugaztieta ondoan
jasota, zikina zen tranbiak Arena
hondartzaren gainetik zeraman
minerala. Campomarreko garbi-
gailuan itsasoko ura baliatuta
garbitzen zuten. Garbitu ostean,
Gallartara bideratzen zuten bur-
dina. Eta, handik, trenean abia-
tzen zen itsasadarrera bidean.
Gorriz tindatutako historiaren
parte da, beraz, Arena hondartza
bera ere. Burdinak kolore hori
eman zien Bilbo Ezkerraldeko eta
Meatzaldeko mendiei. Eta mine-
ralaren erauzketa lan geldiezinek
bestelako eremu batzuetara ere
zabaldu zuten gorri kolorea; hon-
dartzara, kasurako.
Garai hartako substantzia go-
rrixka hark ez ditu ahaztu nahi
ezagutu zituen leku eta eremuak.
Burdina Ingalaterrara bidaltzeko
bidaia luze haien hasiera puntua
besterik ez ziren Arena hondartza
eta Barbadun erreka, besteak bes-
te. Minerala garbitzeko bide ho-
rretan, burdinak bere aztarna utzi
zuen, uretan eta harean bertan.
Gaur egun, oraindik, Arena hon-
dartzara gerturatzen direnek oin
azpiak zikin dituztela alde egiten
dute bertatik. Xukaderetan ere
geratzen dira XIX. mendean abia-
tu zuten ustiaketa ez ahanzteko
Muskiz eta Zierbenako lurretan
sustraitu guran dabilen metala-
ren aztarnak. Eremuaren adie-
razle eta haren historiaren prota-
gonista nagusiak bere marka gal-
du nahiko ez balu bezala.
Hondarrak tindatzeko duen
ahalmen horrek edota Petrono-
rren gertutasunak ez dituzte bisi-
tariak ikaratzen. Haitz eta lurmu-
turren artean gordeta, surf zale-
entzako erakargarriak diren
olatuak sortzen ditu itsasoak ber-
tan. Hara jotzen dute Ezkerralde-
ko eta Bilbo inguruko surflari as-
kok eta askok. Ezkerrean, erdigu-
nean zein eskuinaldean sortzen
ditu taula hartu eta hegan baleu-
de bezala surflariak aurrera, kos-
taldera gerturatzera daramatza-
ten ur goraldiak.
Zaletasun horren adierazgarri,
surf eskolak ematen dituzte han.
Bereziki, erdiko guneko olatuak
baliatzen dituzte horretarako.
Izan ere, ezkerraldean eta eskui-
naldean kontu handiz ibili behar
da ur korronte biziekin.
Ura eta hondarra borrokanIa kilometro bateko luzera duen
eremura doanarentzat merezi du
ikustea itsasgorak eta itsasbehe-
rak paisaia nola eraldatzen duten;
urak zanpatutako eremuaren eta
itsasoari lekua hartzen dion hon-
darraren arteko norgehiagokaren
lekuko bihurtzea.
Meatzeetako burdina menditik garbigailuetara eramateko eraiki zuten aire bidezkoEuropako tranbiarik handienaren arrastoak gorde ditu Arena hondartzak.
Burdinaren bidaien lekuko
Paisaia eta begiraleku apartak eskaintzen ditu Arena hondartzak. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko uztailaren 27a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sBIZKAIA MAITE
1910ean eraiki zuten aire bidezko tranbia. BIZKAIKO HITZA
Zortzi kilometrokobidea egiten zuenburdinak, kableetanzintzilikatutakobaldeetan