BIZKAIKOHITZA
ANDONI C
ANELLADA / FOKU
Urdaibai Bird Centerrek ia 40.000 bisitari izan zituen iaz b Nazioarteko eta bertako hainbat proiektuditu esku artean b Hala ere, nabarmen egin dute behera erakundeen babesak eta dirulaguntzekb 2-3
Hegaztienikuspegitik
40 Minutu Rock Euskalpresoen eskubideen aldeko
jaialdia gaur eta bihar, Durangon
12Elkarrizketa ZazpikaleetakoMerkatarien Elkarteak 50 urte
bete dituela eta, presidentea berbetan
10Ostirala
2019ko otsailaren 22aX. urtea387. zenbakia
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko otsailaren 22aAstekoa
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Paparreko koloregorria bereizga-rri duela, EuskalHerriarekin lo-tura estua duenhegazti gisa
identifikatzen da txantxangorria.Euskararekin ere lotura handiadauka. Neguan Bizkaiko txokogehienetan ikusten diren txan-txangorriek, ordea, euskararikgutxi dakite. Gehienak Itsaso Bal-tikoaren inguruko herrialdeeta-tik etorritakoak dira. Hala azaldudu Edorta Unamuno UrdaibaiBird Centerreko teknikariak. He-gaztiei jarritako eraztunei eskerjakin dute hori. «Negua igarotze-ra etorri dira Lituania, Letonia,Suedia eta Finlandiatik». Gaute-giz Arteagan, Urdaibairen biho-tzean dauden paduren gainekobegiralekuko adituek hori etabestelakoak argitu dituzte urtee-tan egin dituzten ikerketei esker.
Indar, ospe eta garrantzi han-dia hartu du naturaren begirale-ku horrek. Ikerkuntzaren espa-rruan egiten duen lanak ez ezik,bisitarien gorakadak ere aitortzaegin dio. Iaz, ia 40.000 lagunenbisita izan zuen: 39.292, zehatzesateko. Duela lau urte halako bi,ia. Bisitariak gehitu arren, ordea,erakundeen babesa galduz joandira: 200.000 euroko diru sailajaso zuen zentroak hainbat urte-tan —euren proiektuetarako hi-tzartuta zeukaten diru hori—;duela hiru urte, erdira murriztuzieten kopuru hori; eta, azken biurteetan, laguntza oro kentzekoarriskuan izan dira. «Zaila egitenzitzaigun ulertzea, baina, azkene-an, lortu dugu zerbait ematea».Aurten, 60.000 euro emango diz-kio foru aldundiak, eta beste40.000 BBKren gizarte ekintzak.
Uste dute babesa murriztu die-tela unean uneko arduraduneklehentasunak ezartzeko dituztenirizpideak aldatu direlako. «Uler-garria izan daiteke, baina badaki-gu nondik egiten diren murrizke-
tak beti: kultura eta ingurumenaizaten dira normalean zartakoahartzen dutenak». Hala ere, mo-tibazio handiko lantaldeari esker,aurrera egin dute.
LAN ILDOAK
Urdaibai Bird Center bisitari zen-tro bat da. Irabazi asmorik gabekoAranzadi zientzia elkarteak ku-deatzen du. Hegaztiak, haien mi-grazioa eta bizi diren habitatakezagutzeko zentroa da. Lekuaproposa du horretarako; padu-raren erdi-erdian baitago. Gai na-gusi horren inguruan, hiru lanildo ditu: ikerkuntza eta kontser-bazioa, dibulgazioa eta inguru-men hezkuntza, eta turismoa.
Ikerkuntza eta kontserbazioada ildorik garrantzitsuena. He-gaztiei jarraipenak egiteko hain-bat proiektu darabiltzate esku ar-tean. Eraztunketa bidezkoak dirabatzuk, eta hegaztien kontserba-zioa dute ardatz beste batzuek;arrano arrantzalearena, kasura-ko. Zientifikoki garrantzitsuakdiren hainbat datu eskuratzen di-tuzte hala, baina informazioarenbestelako zabalkundeari ere ga-rrantzi handia ematen diote:«Gure nahia da ikerketetatik ate-ratzen ditugun datu horiek jende-ari modu erraz batean erakus-tea».
Asmo horren bidez lantzendute bigarren ildoa: «Jendearenaurrean modu erraz batean egi-ten dugu dibulgazioa». Hegaz-tiak nondik nora dabiltzan ikusdezakete bisitariek, eta haien mi-grazioak ulertu. Gautegiz Artea-gakoa bezalako Europa eta Afri-kako beste 26 zentrorekin harre-manetan daude, gainera; sareankonektatuta. Urdaibai Bird Cen-terren kamerak dituzte, eta padu-retako irudiak grabatzen dituzte24 orduz. Suedia, Frantzia eta In-galaterrako zenbait zentrok eregauza bera egiten dute. Bateko etabesteko irudiak ikusgarri dituztezentro horietan. «Hala, hona eto-rri eta Suediako moduluari begi-ratzen badiogu, ikusiko dugu
zero azpitik 16 gradu dituztela etalakua izoztuta dagoela. Oso moduerraz eta bisualean erakuts die-zaiekegu bisitariei zergatik dau-den hemen hegazti asko eta ezEuropa iparraldeko leku horie-tan». Udaberri aldera, eguna lu-zatzen denean, aldaketak ikusikodira: «Hemendik hegazti asko jo-ango zaizkigu Europa iparralderaugaltzera; eta hegoaldetik etorri-ko dira beste asko gurera. Horre-lako gauzak erakusteko oso balia-garria da».
Hirugarren hanka turismoaribegira dago. Bisitari ugari erakar-tzen du zentroak. Hala ere, ezdute turismo masiboa bultzatunahi. «Inguru honek bisitariakhartzeko ahalmen mugatua dau-ka. Espero dut ez gertatzea besteleku batzuetan gertatzen dena.Gaztelugatxeren adibidea hordago. Hori ez da jasangarria».
PROIEKTUAK
Hainbat proiektu dituzte mar-txan hegaztiei jarraipena egitekoeraztunak jartzeko. DeigarrienaIzaroko irlan darabiltena da. Bo-luntario batzuek aste osoa ema-ten dute uhartean, txoriei eraztu-nak jartzen. Habitat askotakotxoriekin ari dira lanean. Batez
ere, txori txikiekin. «Hegaztiakharrapatzen ditugu, identifikatu,eta eraztun bat jartzen diegu. He-gazti bakoitzak bere zenbakia etahelbidea dauzka. Guk Aranzadihelbidea jartzen diegu». Urtean6.000 hegaztiri jartzen dizkieteeraztunak. Datu horiek Aranza-dira bidaltzen dituzte, eta handikEuropan dagoen zentral handibatera bideratzen dituzte. Euro-pan ia bost milioi hegaztiri jartzendiete eraztuna urtero.
Eraztunak jartzeari esker,hainbat informazio lortzen dute.«Gure eraztunak dituztenei da-gokienez, zenbat denbora bizi di-ren edo noiz etortzen diren jakindezakegu, besteak beste». Bestenonbaiteko eraztunak dituztentxoriak ere aurkitzen dituzte, or-dea: «Kasu horietan, informazioatrukatzen dugu [eraztuna jarridien zentroarekin]. Urteetan,apurka, datuak bildu ditugu. He-gazti horiek nondik nora ibiltzendiren aztertu dugu, eta, besteakbeste, ikusi dugu migrazio proze-suetan zeintzuk diren haientzakoleku garrantzitsuak».
Hegazti horien kontserbazioanlan egiteko oso informazio balia-garria lortzen dute hala. Proiektuespezifikoak izaten dituzte horre-
tarako; besteak beste, galzoriandagoen ur benarriza espeziearenkontserbazioari begira. «Osotxori txikia da, paduretan eta an-tzeko inguruetan ibiltzen da, etaEuropan galtzeko arrisku handie-na duten hegaztietako bat da.9.000 bikote inguru bakarrik ge-ratzen dira. Habiak egiten dituztePolonia, Ukraina eta Errusiakoinguru batzuetan. Afrikara bide-an ateratzen dira leku horietatik.Eraztunei esker jakin da popula-zioa murriztu egin dela eta bizi-tzeko eta migratzeko padurak etaantzeko inguruak behar dituzte-la».
Bertako eta inguruetako base-rritarrek eta herritarrek biribil-tzen dute hegaztien eta zentroa-ren arteko harremana. Baserrie-
Urdaibai Bird Centerrera joaten diren bisitarien kopurua asko hazi da; iaz, ia 40.000 izan zituzten. Bertako ikerlariek gero eta informazio gehiago aurkitzendute hegaztiei eta ekosistemei buruz. Nazioartean ere ospea du proiektuak.Etxean dute zailtasunik handiena, erakundeen babesa lortzeko.
Norabidea galdu gabe
2014an 18.795 bisitari izan zituzten,
eta lau urtean bikoiztu egin dira: iaz,
39.292 izan ziren. URDAIBAI BIRD CENTER
Hegaztiak kontu handiz hartu, eta eraztunak jartzen dizkiete. URDAIBAI BIRD CENTER
3BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko otsailaren 22a Astekoa
tako elaiak protagonista izan di-
tuen proiektu bat garatu dute.
«Udazkenean joaten ziren base-
rrietatik, baina ez genekien non
pasatzen zuten negua. Baserrita-
rrek ere jakin-mina zuten, fami-
liako beste kide batzuk baitira he-
gazti horiek etxeetan».
Urdaibain habia egiten ari ziren
25 bikote aukeratu zituzten, eta
nondik nora zebiltzan aztertzeko
gailu bat jarri zieten. Elaiak base-
rrietara itzuli zirenean, gailua
zuenik bazegoen begiratzera ger-
turatu ziren. Informazio baliaga-
rria aurkitu zuten. «Ikusi genuen
Urdaibaiko elaiak bereziki Afri-
kako hiru herrialdetara joaten di-
rela: Boli Kostara, Liberiara eta
Angolara». Istorio bitxi bat ere
aurkitu zuten. «Muxikako base-
rri batera arra eta emea, biak
etorri ziren bueltan. Guk daki-
gula, lehenengoz egin zitzaion
jarraipena bikote bati, ikusteko
elkarrekin egiten ote zuten bi-
daia. Bada, ikusi genuen elkarre-
kin ibili zirela. Biak joan ziren
bide beretik Boli Kostako baso
batzuetara. Negua elkarrekin
pasatu zuten han. Arra emea
baino astebete inguru lehenago
itzuli zen Muxikara, lekua har-
tzera». Bitxia izan zen. Izan ere,
ordura arte pentsatzen zuten ba-
koitza bere aldetik ibiltzen zela
migrazio sasoi horretan, eta gero
baserrian elkartzen zirela.
Nazioarteko harremanari eta
saretzeari oso garrantzitsu deritze
Urdaibai Bird Centerrek. Ikasle
gazteentzako proiektu interesga-
tzera». Horrez gain, hainbat hez-
kuntza proiektu dituzte esku ar-
tean. Martxoan hasiko dira berri-
ro Euskal Herri osoko ikastetxee-
tako ikasleak hartzen.
LANTALDEA
Egoera ekonomiko berriak bal-
dintzatu egin du Urdaibai Bird
Centerren funtzionamendua.
«Urte osoan egunero zabaldu be-
harrean, egun batzuetan ixtea
erabaki behar izan dugu. Langile-
riari dagokionez ere, murrizke-
tak egin behar izan ditugu». Hala
ere, lanean buru-belarri jarrai-
tzeko asmoa dute Gautegiz Artea-
gako zentroan. Umorerik ere ez
dute falta: «Esaten dugu noizbait
ateak itxi behar baditugu arra-
kastaz gainezka hilko garela».
Jarraipenak egiten dizkiete hegaztiei. URDAIBAI BIRD CENTER
rri bat darabilte esku artean orain.
Lanean ari dira Norvegiako delta
batekin, Ingalaterrako bisitari
zentro eta ingurune natural bate-
kin, eta Portugalgo beste zentro
batekin. Ikerkuntzari begira izan
ditzakeen onurez gain, hezegu-
neek klima aldaketari dagokio-
nez zer eginkizun duten aztertu-
ko dute. «Batxilergoko bertako
ikasleekin ari gara lanean. Auke-
ra izango dugu Norvegiara joate-
ko, eta hangoak hona etorri ahal-
ko dira gure esperientzia ezagu-
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Baliteke faltsua izatea
Izango zenuen honezkerokazetari alemaniar tranpa-tiaren berri. Claas RelotiusDer Spiegelastekari sonatu-
ko erredaktore kuttunetako batizan da duela gutxira arte, hain-bat sari jasotakoa bere erreporta-je bikainei esker —CNNk urtekokazetari izendatzeraino—. Bainaberarekin elkarlanean aritutakokazetari freelancebatek, JuanMorenok, argitu duenez, erre-portaje faltsuak idatzi izan dituRelotiusek behin baino gehiago-tan. Asmatutako pertsonaiak,izenak, gertaerak, elkarrizketak…istorioak eta hitz egiteko prestzeuden pertsonak aurkitzen zi-tuen berak, gainerakoek lur ago-rra besterik ikusten ez zutenean.
Zelan ez, ba? Imajinazioak ez bai-tu mugarik. Erredakzioko egiaz-tatzaileei ziria sartu zien hamaikaaldiz.Azkenean Relotiusek berak
onartu du gertatutakoa, eta da-goeneko ez da Der Spiegel-ekolangile. Astekariak zelanbaitekomezu edo abisuak aktibatu ditusarean kazetari honek idatzitakoerreportaje guztien gainean: Baliteke faltsua izatea. Jendea aztoratu egin du noti-
ziak: kolpe bat kazetaritzarenizen onari, gain-informazio ho-nen erdian edozer egiten dela ira-kur gaitzaten, artikulu normalekez digutela balio ez badute ezeroso berezirik eta modu oso bere-zian kontatzen… eta arrazoi dute,
hein handi batean. Nik ere horixepentsatu dut notizia irakurtzean,baina aztoramen maila baxuago-arekin, agian engainatua izatea-ren sentsazioa oso barneratutadaukadalako edo Alemania urru-ti geratzen zaidalako zentzu ho-netan. Nahiago dudalako kazeta-ri bakar bat izatea gezurtia, iaxarmagarria iruditu dakidakeipuin kontalari bat egotea erre-dakzio bakoitzeko, baina bat ba-karra baldin bada. Ez egunkariosoak, ez komunikazio talde oso-ak, ez ildo editorialak, nahiagodut horiek ez saiatzea ni engaina-tzen modu antolatuan, saiatzendiren bezala. Egunkari denek dauzkate oso
berba potoloak eta izen garden
edo konfiantza-emaileak, DerSpiegel-ek bezala (Ispiluaesannahi du), eta Sagen, was istdaberaien leloa (Den hori esan), bai-na ez dakit zergatik tematzen di-ren batzuk oraindik egiaren kon-tzeptu kristalino eta puru horitransmititzen. Independentziaekonomiko eta politiko faltak
orrialdeak eta askatasuna lapur-tzen dizkie komunikazio eragilegehienei, hori badakigu eta de-nok onartzen dugu jasoko dugunegia hainbat eskutatik pasatutairitsiko zaigula, irakurlea zerbai-tez konbentzitzeko helburu bate-kin gainera. Albiste hauei ez aldiegu jarriko etiketatxoa gaine-an? Baliteke faltsua izatea. Bali-teke titular honi 200 buelta
eman izana egoera desitxuratze-
ko. Baliteke berez plazan ez ego-
tea ia jenderik, baina kamerak
angelua aukeratzea manifesta-
zio jendetsu bat eman dezan, edo
alderantziz.
Horregatik egiten dit graziahoroskopoa egunkari serioetatikkendu behar dela entzuten duda-nean; bestelako albisteekin eregezurra sinetsi edo ez erabaki-tzen egoten banaiz, zer axola ditPiscisi eguna zelan joango zaionirakurtzeak. Berdin dit fantasianbizitzeak neuk hala nahi badut,ez beste inoren interesez.
Nahiago dudalakokazetari bakar batizatea gezurtia, ia
xarmagarria iruditudakidake ipuin
kontalari bat egoteaerredakzio
bakoitzeko, bainabat bakarra baldinbada. Ez egunkari
osoak
Itzartu, hau zure kontua da
Unai Sainz
Eragin Bilboko Gazte
Prekarizatuen Asanblada
Azkenaldianera guztieta-ko mobiliza-zioak egindira EuskalHerrian.
Nabarmenenak mugimendufeministak eta pentsiodunekantolatutakoak izan dira. Garaihori baliagarria izan da pultsumobilizatzailea hartzeko eta langile klaseko gehienek «haubesterik ez dago» onartu etakonformismoa barneratu duteladioen kontakizuna desagerra-razten saiatzeko.Datuek erakusten dute ez du-
gula egin hobera, nahiz eta zen-bait komunikabide eta Erregime-neko alderdiak hala inposatzensaiatzen diren. Aitzitik, prekari-zazioa eta pobrezia kronikobihurtzen ari dira. Hortaz, lanmarko kezkagarri batean gera-tzeko etorri dira. Horri guztiarihainbat adituk beste atzeraldibati buruz egiten duten analisiagehitu beharko litzaioke.
Krisia hasi zenetik, gaizki izen-datutako austeritatearen politi-kak inposatu dituzte unean une-ko gobernuek (estatukoek zeinbertakoek), benetako botereek,botere ekonomikoek, aginduta-koari jarraituta. Hamar urteansoilik, enpresek %20,5 murriztudituzte gazteen soldatak. Admi-nistrazio publikoek, egoera ho-riek mugatu ordez, erabaki dutediru publikoa oparitzea enpresa-buruei «gazte enplegua sor deza-ten».Denbora tarte berean, EAEko
%10 aberatsenek %10,6 handitudute euren aberastasuna. Horrekfrogatzen du duela zenbait urtezabaldu zen Ez da krisia, iruzu-rra daeslogana indarrean dagoe-la, inoiz baino gehiago. Beti legez,iruzur hori langileek sufritzendute eta, bereziki, gazteek, ema-kumeek eta migratzaileek. Ho-rren adibide argia da gazteen ba-tez besteko soldataren eta batezbesteko alokairuaren prezioarenartean dagoen 100 euroko aldea(855 eurokoa da batez bestekosoldata, eta 955 eurokoa alokai-ruaren prezioa). Horrez gain, ge-nero arrakalak 1.000 euro egindu gora urteotan.Gazteria langile bezala planto
egin, antolatu eta bataila aurkez-teko unea iritsi da. Utz diezaio-gun barneratzera behartu gaituz-ten era honetako esaldi neolibe-ralak gure egiteari: «Haubesterik ez dago», «hau egokituzaigu» edo «pasatuko da». Ez,«hau ez da dagoena», «hau ezzaigu egokitu», baina ez bagaraborrokatzen, etorri eta hemengeratuko da. Eskuin muturra goraka doan
eta enpresaburuek gure lepotikirabaziak etengabe eskuratzendituzten honetan, ezin gara gera-tu ezer egin gabe, sare sozialetankexatuz edo eguzkia ur pistolabatekin itzaltzen saiatuz.Izan ere, zuri, bai, lagun maite
horri, dei egiten dizugu, zu eta gubaikara urte luzez sufrituko du-gunok ezer egiten ez badugu. Eta ez, ez da malenkonian,
etsipenean edo erabateko pesi-mismoan erortzeko garaia. Izanere, frogatuta dago borrokarenbidez eskuratzen direla lorpenhandiak. Egoera honi bueltaematea zure eta gainerako guz-tion esku dago. Pentsa dezagun: bere gurasoak
baino txarrago biziko den lehe-nengo belaunaldia izan nahi aldugu?
Langile bat hil da Bilboko portuan, zamaketa lanetan garabi batetik erorita
SANTURTZI b43 urteko langile bat hil zen asteartean Bilboko portuan.Ikatza deskargatzeko lanak egiten ari zela, garraiatzen ari zen zamamugitu eta garabitik erori zen, bospasei metrotik behera. SLP enpresa-rentzako lanean ari zen zamaketari bat zen behargina. Bilboestibakolangile batzordeak deituta, lanuzteak egin dituzte asteon, heriotza sa-latzeko. Azken 13 hilabeteetan portuan hil den hirugarren langilea da.
Hamahiru hilabetean hiru langile hil dira portuan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Korrika ari zela gizon batek jazarri diolasalatu du 17 urteko neska batek
IURRETA bKalean korrika ari zela gizon batek jazarri egin ziola salatudu 17 urteko neska batek. Astelehen arratsaldean gertatu zen erasoa,Iurretan. Neskak azaldu duenez, 30 urte inguru zituen gizon bat mas-turbatzen ari zela agertu zitzaion aurrera, eta gero auto batean jarraituzion. Baserri batera iritsi, eta laguntza eskatu zuen neskak.
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22aIritzia
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Urtebete baino gehiago daramate
mobilizazioetan Bizkaiko etxez
etxeko laguntza zerbitzuetako
langileek. 21 greba egun egin di-
tuzte dagoeneko. Baina haien
egoerak ez du hobera egin, eta
langileen eskaerak aintzat hartu-
ko diren zantzurik ez da suma-
tzen oraingoz. «Zerbitzua ema-
ten duten patronalek eta zerbi-
tzuaren titularrak diren udalek
beste alde batera begiratzen ja-
rraitzen dute», salatu dute Vero-
nica Medinak eta Carmen Rodri-
guezek, ELA, LAB, UGT eta USO
sindikatuetan afiliatutako langi-
leen izenean. «Egoera horren au-
rrean, beste behin ere, mobiliza-
zio eta grebetara deitzera behar-
tuta ikusten dugu gure burua».
Datozen bi asteetarako iragarri
dituzte mobilizazioak. Datorren
asteko asteartean eta asteazkene-
an, otsailaren 26an eta 27an, egun
osoko grebak egingo dituzte. Hu-
rrengo astean, berriz, asteartetik
ostegunera bitartean egingo dute
greba: martxoaren 5, 6 eta 7an.
Hurrengo egunean, Martxoaren
8ko greba feministarekin bat egi-
teko deia ere egin dute lau sindi-
katuek elkarrekin egindako age-
rraldian.
Ez da kasualitatea Martxoaren
8ko protestekiko atxikimendua.
Erabat feminizatua dagoen sekto-
re bat da etxez etxeko laguntza
zerbitzua ematen duena. Eta ez da
kasualitatea emakumeen bizkar
gainean egotea baliorik ematen ez
zaien laguntza lan horiek. Argi
dute langileek: «Emakumeok za-
paltzen gaituen sistema oso bat
dago gatazka honen guztiaren
atzean», adierazi dute ELAko Me-
dinak eta LABeko Rodriguezek,
lau sindikatuetako langileen ize-
nean. «Sistema kapitalistak zain-
tza lanak hutsaren truke egitera
behartzen gaitu emakumeok, sis-
temak berak iraun dezan, eta, ho-
rregatik, lan merkatuan –eta, ka-
su honetan, etxez etxeko lagun-
tzan–uzten diguten lekua biga-
rren mailakoa da. Zaintza lanak
inolako aitortzarik gabe eta oso
modu prekarioan egiten dira».
Prekaritate hori, arindu ordez,
areagotzen ari dela diote, gainera,
eta lan baldintza txar horiek oker-
tu egiten dutela laguntza behar
dutenei ematen zaien zerbitzua-
ren kalitatea.
Sindikatuek azaldu dutenez,
beharrizan egoeran daudenen
kopurua etengabe hazten ari da,
eta, beraz, laguntza zerbitzuak
gero eta beharrezkoagoak dira.
Baina premia dutenen kolektiboa
handitzen ari den arren, horiei
ematen zaien babesa gutxitzen ari
da. Zerbitzu orduak gutxitzen ari
direla eta ordu horietan egin be-
harreko lanak gehitzen ari direla
salatu dute langileek; eta horrek
kalte egiten diola zerbitzuaren
kalitateari.
Lan baldintzei dagokienez,
duela bost urtetik soldata izoztuta
dutela azaldu dute, eta lan esku-
bideak galdu dituztela: «Enple-
guaren behin-behinekotasun
tasa handia da, eta lanaldi par-
tzialak, ugariak. Malgutasuna
gero eta handiagoa denez, lana-
ren eta norbere bizitzaren arteko
kontziliazioa oso zaila bihurtu da.
Labur esateko, gure lan baldin-
tzak prekarioak dira».
Egoera irauli nahian, mobiliza-
zioak hasi zituzten duela urtebe-
te, eta gatazkan zerikusia duten
alde guztiak interpelatu dituzte.
Bizkaiko udal nagusietan mozio-
ak aurkeztu dituztela azaldu
dute, eta etxez etxeko laguntza
zerbitzuaren kalitatea hobetzeko
neurriak jasotzen dituzten mozio
horiek udal askotan onartu dire-
la. Halaber, alderdi politikoekin
bildu dira; Bilboko Udaleko au-
rrekontuei ekarpen zehatzak egin
dizkiete; sektore feminizatua iza-
nik, euren egoera Emakunderi
helarazi diete; eta patronalak ere
zuzenean interpelatu dituzte.
Udalak eta patronalakHitz on batzuk entzun bai, baina
ekintza zehatzik ez dute ikusi, or-
dea. Eta argi izendatu dituzte
«gatazkaren arduradun zuze-
nak»: batetik, mozioak onartu
arren gauzatu ez dituzten Bizkai-
ko udaletako gobernu taldeak,
horiek baitira laguntza zerbi-
tzuen erantzuleak; eta, bestetik,
«negoziatzeko gogorik ez duten
patronalak», horiena baita zerbi-
tzua emateko zeregina.
Ez batzuei eta ez besteei ez diete
asmorik ikusten egoerari aterabi-
dea bilatzeko, eta hargatik ekingo
diote, beste behin, grebari: presio
egiteko. Egoera desblokeatu eta
negoziatzera esertzeko oinarriak
zeintzuk diren badakitela esan
diete: galdu duten erosteko ahal-
mena berreskuratzea, muturreko
malgutasuna amaitzea, eta lan
gaixoaldi guztiak aitortzea.
Etxez etxeko langileek beste bostlanuzte egun iragarri dituzte Etxez etxeko laguntza zerbitzuetako beharginek egoera «prekarioa» salatu dute b ELA,LAB, UGT eta USOk grebara deitu dute hilaren 26 eta 27rako eta martxoaren 5, 6 eta 7rako
ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuetan bildutako langileek elkarrekin egin dute agerraldia. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
A. L. Bilbo
LAB sindikatuak jakinarazi due-
nez, Dia supermerkatuetako lan-
gileek greba egingo dute otsaila-
ren 27 eta 28an, eta martxoaren
5ean. Enpresak, emaitza txarrak
izan dituela argudiatuta, guztira
2.100 lanpostu kenduko dituela
esan berri du, eta enplegua erre-
gulatzeko espedientea iragarri du.
Bizkaiko langileak igandean
batzartu ziren egoera aztertzeko,
eta adierazi zuten ez dutela kale-
ratze bakar bat ere onartuko. Mo-
bilizatzea erabaki dute. Zuzenda-
ritzari langileekin batzartzeko eta
ez «ezkutatzeko» esan, eta Biz-
kaiko langileen egoera Bizkaian
landu dadila aldarrikatu dute.
Oraingoz hiru greba egun egin-
go dituztela azaldu dute behargi-
nek, baina adierazi dute greba
mugagabera jauzi egingo dutela
egoera ez bada konpontzen. Mar-
txoaren 11n hasiko lukete greba
mugagabea. Jokoan lanpostu
asko egon daitezkeela eta, greba
eta planto guztiak babestu ditu
LABek.
Dia saltokietan mahaigainean dute grebamugagaberako aukera
A. L. Bilbo
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbi-
tzuetan ezarri duen kartera de-
kretu berriaren ondorioz Bizkai-
ko esku hartze sozialen sektorea
arriskuan dagoela salatu dute
ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta
ESK-k; sektoreko sindikatu guz-
tiek. Dekretuaren ondorioz sek-
torean egingo den berregiturake-
tak murrizketa handiak ekarriko
dituela salatu dute sindikatuek.
Finantzaketa gabeziak lan esku-
bideak murriztea ekarriko duela,
lan kargak handitzea, eta langile-
ak gutxitu eta kaleratzea.
Lehen kaleratzea egin dute da-
goeneko: aurreko astean, langile
bat kaleratu zuen Bizitegi elkarte-
ak. Eta sektoreko sindikatuak se-
guru daude ez dela bakarra izan-
go. Haien esanetan, Gizardatz eta
Geroan patronalek argi adierazi
dute berrantolaketaren eragilez
langileak kaleratu beharko direla.
Bizitegi elkartekoek protesta
egin dute Bilboko Otxarkoaga au-
zoko egoitzaren aurrean, langilea
berriz onar dezatela eskatzeko.
Esku hartze sozialarensektorea arriskuandagoela ohartarazi dute
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22aGaiak
Peru Azpillaga Diez
Getxok gaur egun eskuragarridituen etxebizitzek ez dituzteasetzen biztanleen beharrizanak.Hala uste dute gutxienez GetxonBizi plataformako kideek. Azkenurteetan jaso dituzten zenbaitdatuk piztu dute plataformaosatu duten bizilagunen kezka.Besteak beste, Getxok gero etabiztanle gutxiago ditu, eta, gaine-ra, biztanle horien batez bestekoadina gero eta handiagoa da.Horrekin batera, salatu dute gaz-teek ez dutela aukerarik udale-rrian bizitzeko, alokairuen etaetxebizitzen kostu «handia»dela-eta, eta horrek «kolokan»jar dezakeela udalerriaren etorki-zuna.Egoera horri aurre egiteko
eratu dute Getxon Bizi platafor-ma, eta helburu argi bat ezarridiote: etxebizitzen sustapena bul-tzatzea, batez ere izaera publikoadutenena, baina betiere hirigin-tza ikuspegi «arduratsu, sozial,jasangarri eta parekide» batetikabiatuta. Hala, martxan jarritakoegitasmoen artean, eskatu dute2016ko ekainean aurkeztutakoArteagako Plan Partziala onar-
tzeko eta burutzeko, eta, hori lor-tzeko, Internet bidez sinadurakbiltzen hasi dira Getxoko biztan-leen artean.Plataformaren arabera, plan
hori gauzatuz gero, babes publi-koa duten 1.510 etxebizitza erai-kiko dira, eta horrek gazteeiaukera emango die Getxon bizi-tzeko. Era berean, jakinarazi duteplanak bertako 2.000 zuhaitzlandatzea aurreikusten duela, eta500.000 metro koadroko guneberde eta ireki bat sortuko litzate-keela udalerrian bertan.
Datu «kezkagarriak»Espainiako Estatistika Institu-tuak (INE) 2017an argitaratutakodatuen arabera, Getxoko adinsektoreen artean biztanle gehienduen tartea 55 eta 60 urte bitarte-koa da, eta horri gertutik jarrai-tzen diote 60-65 eta 50-55 urtebitarteko adin tarteek. Halaber,Getxon Bizi plataformak plazara-tu duenez, Getxoko udalerrikobiztanleria urritzen ari da: 2012azgeroztik, 1.750 biztanle galduditu.Arazo horren arrazoia, ostera,
etxebizitzaren prezioak izandakogorakada dela dio Getxon Bizi
plataformak. Izan ere, plazaratudu 2018an Getxoko metro koa-droaren batez besteko prezioa%2,60 garestitu zela, eta 3.478 eu-roraino iritsi. Hala, salatu duteGetxon metro koadroa Bizkaikobeste udalerrietan baino %30 ga-restiagoa dela, eta Bizkaiko uda-lerririk garestiena dela. Gainera,nabarmendu dutenez, etxebizi-tza bat erosteko edota alokatzekoegin beharreko inbertsio «han-diak» nabarmen murrizten du
herritarren erosketa ahalmena,eta horrek «balazta efektua» era-giten du herriko jarduera ekono-mikoari dagokionez.Adierazi dute horren ondorioz
gazteek alboko herrietara joanbehar dutela bizitzera, ezin dute-lako etxebizitza bat alokatu edoerosi. «Getxon Bizin uste dugugai izan behar dugula errealitatehorri irtenbide egokiak emateko.Herritar gisa hausnartu egin be-har dugu zer udalerri eredu lortunahi dugun», azaldu dute.
Plataformakoek deritzotedatuek agerian uzten dutela ara-zoaren tamaina. Getxon, 4.443auzokidek dute izena emanaEtxebiden babes ofizialeko etxe-bizitza bat eskuratu ahal izateko;hots, 2017. urtean baino mila per-tsona gehiagok. «Getxoko Uda-lak ez du eskaintza hori guztiaasetzeko gai den proiekturik»,ondorioztatu dute. Horregatik,Getxon Bizik parte hartze etahausnarketa kolektiborako pro-
zesuak aktibatu nahiditu, bere ustez udale-rriak etxebizitzaren alo-rrean behar duen bizibe-rritzeari erantzunaemateko; «batez ere,
babes ofizialeko etxebizitzei lotu-ta», erantsi dute.Hurrengo ekintzei dagokienez,
Getxon Bizik bilerak egingo dituudalerriko zenbait gizarte eragileeta auzo elkarterekin, bere pro-posamena helarazi eta udalerria-ren inguruan dituen kezkak eza-gutarazteko. Eta, era berean,herritarrei dei egin die egitasmo-arekin bat egin dezaten, Getxokhaien «beharrizanei» erantzun-go dien etxebizitza eskaintza batizan dezan.
Etxebizitza publikoak sustatzekoplataforma bat eratu dute GetxonGetxon Bizi izenpean, sinadurak biltzen ari dira babes ofizialeko etxebizitza proiektu baten alde
Salatu dute Getxoko etxebizitzek ez dituztela astetzen biztanleen beharrak. GETXON BIZI
Getxo Bizik salatu du Getxonmetro koadroa Bizkaiko beste udalerrietan baino %30 garestiagoa dela
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22a Gaiak
50MILIOI GEHIGARRIAK BIZKAIKO UDALERRIENTZATUdalkutxak 919,3 milioi euro
emango dizkie Bizkaiko udalerriei
aurten; hots, aurreikusi baino 50,2
milioi euro gehiago. Hala, Bizkaiko
Finantzetako Lurralde Kontseiluak
handitu egin du Bizkaiko 112 uda-
lerriek finantzaketarako izango
duten diru kopurua. Aldundiak go-
goratu du soberakinaren banake-
ta zenbait irizpide kontuan hartuz
egingo dela, hala nola udalerrien
biztanleria, langabezia tasa eta
gela kopurua.
Konposta egitekoBizkaiko instalazioahandituko duteBILBO bBizkaiko Foru Aldundiak%40 handituko du konposta egi-teko duen instalazioa. Konposte-gi izeneko fabrikan, bosgarrenedukiontziaren bidez jasotakohondakin organikoak biltzen dituzte. Egingo dituzten lanen bidez, aurrerantzean A mailakokonposta sortuko dute instala-zioek; kalitate handienekoa.Hala, Europako araudia betekolitzateke, eta horrek etorkizune-an animali jatorriko hondakinakbatzea ahalbidetuko luke.
Lurrikara bat izan zen MañarianasteleheneanMAÑARIA b Richter eskalako 2,3 graduko lurrikara izan zenMañarian, astelehenean, 03:11n.Espainiako Geografiako InstitutuNazionalak jakinarazi duenez,halako intentsitatea duten lurri-karak normalean ez dira sumatuere egiten, eta nahiko ohikoakizaten dira.
Iaz 7,5 milioi eurokoirabaziak izanzituen EuskaldunakBILBO bIazkoa Euskalduna jau-regiaren fakturaziorik handiene-tan bigarrena izan da, eta 2017koabaino %9,5 handiagoa. Dena dela,2018an 811 ekitaldi antolatu zirenEuskaldunan, 2017an baino ha-mabi gutxiago; baina 7,5 milioikoirabaziak izan zituen. Kongre-suak eta enpresen ekitaldiak 447izan dira, eta kultur ekitaldiak,156. Halaber, 2017an baino sarre-ra gutxiago saldu dira –171.524–,eta 10.500 bisitari gutxiago izanditu. Okupazioa %90ekoa izan da.
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Faxismoa gaur eta hemen. Hori
izango du hausnarketarako gai-
tzat Rosa Luxemburg Konferen-
tziaren bosgarren aldiak, gaur,
Bilboko San Frantziskoko auzo
etxean. Nazioarteko egoeraren
azterketatik hasi, eta etxerainoko
bidea egingo dute 18:00etatik au-
rrera. Helburua argi azaldu du
hizlari arituko den Yolanda Jube-
tok: «Gaur egungo faxismoari
buruzko diagnosia egin, eta egoe-
ra horren aurrean zer egin deza-
kegun ikusi».
Jubeto bera Berlinen izan berri
da Lorea Agirrerekin batera, Ale-
maniako hiriburuan urtero egi-
ten den Rosa Luxemburg Konfe-
rentzian. Ehun urte bete dira Lu-
xemburg hil zutela. Lehen
mundu gerraren kontra izandako
jarrera aktiboagatik eta iraultza
sozialaren aldeko matxinada ba-
besteagatik hil zuten, 1919ko ur-
tarrilaren 15ean, bere burkide
Karl Liebknechtekin. Emakume
iraultzaile haren ekarpenak go-
gora ekarri eta munduko langile-
en aldeko gogoeta kritikoetan sa-
kontzeko, topaketa arrakasta-
tsuak egiten dituzte urtero
Berlinen.
Elkargune hari begira abiatu
zuten konferentzia Bilbon ere,
duela bost urte, eta hasieratik izan
dute Alemaniako dinamika ber-
tatik bertara ezagutzeko irrika.
Urte berezia aukeratu dute harta-
rako: mendeurrena. Eta han izan
dira neoliberalismoari aurre egin
beharrari buruzko eztabaidan.
Esperientzia kontatuz hasiko
dute gaurko konferentzia Jube-
tok eta Agirrek, hasieratik oinarri
izan duten begiradatik: feminis-
moa. Diaporama saioa egingo
dute hartarako. Ondoren izango
da hitzaldi nagusia, Hedoi Etxar-
teren eskutik.
Mehatxuak han eta hemenFaxismoa hartzen ari den inda-
rrak kezkatuta aukeratu dute
aurtengo gaia. Donald Trump
Ameriketako Estatu Batuetako
presidentetzara iritsi zenekoa
mugarritzat daukate, baina ez na-
zioarteko joeren inguruan kezka
eragiten duen gertaera bakartzat:
Jair Bolsonaro Brasilgo presiden-
tea «mehatxutzat» daukate, eta
Venezuelako egoera, larritzat.
«Europan ere eskuma oso indar-
tsu dago», ohartarazi du Jubetok.
Euskal Herrian «oso bizi dagoen
zerbait» dela adierazi du. Nafa-
rroa aipatu du bereziki: «Franco
aspaldi hil zen arren, frankismoa
ez da amaitu». Iruñetik etorriko
da, hain zuzen, gaurko konferen-
tziako hizlari nagusia, Etxarte.
Luxemburgen garaiari errepa-
ratuta, egungoarekiko antzak
ikusi dituzte antolatzaileek: «Le-
hen mundu gerra amaitzean ere,
faxismoa batu egin zen, eta me-
hatxua oso indartsu zegoen».
Gaurko antzera, Jubetoren esa-
netan. Horiek horrela, hausnartu
eta neurriak hartu beharra dago-
ela uste du. «Funtsezko gaia da,
mehatxu handia, eta eraldaketa
sozialaren alde gaudenok zerbait
egin behar dugu. Erne egon behar
dugu». Rosaren Lagunak eta Bas-
kale elkartearekin batera konfe-
rentziaren antolatzaile den Ipes
gizarte ikerketarako talde eragi-
leak nabarmendu du formakun-
tza «ezinbestekoa» dela eralda-
ketarako, eta gaurko saioan parte
hartzeko deia egin du.
Hizlari nagusien ondoren beste
zenbait ere izango direla azaldu
du Andrea Heuschmid Baskale
elkarteko kideak. Inguruan bizi
duten faxismoari buruzko ekar-
penak eskatu dizkiete hainbat
eragileri, eta bertan aurkeztuko
dituzte bildutakoak.
Egungo faxismoa izango duaztergai V. Rosa LuxemburgKonferentziak, gaurLuxemburg emakume iraultzailea hil zutenetik ehun urte bete direla,orduan bezala gaur indarrean dagoen gai bat hartuko dute hizpide Bilbon
Ipes, Baskale eta Rosaren Lagunak talde antolatzaileetako kideak, jardunaldien aurkezpenean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22aGaiak
Eragindako usain txarrengatik haserreaadieraziko dio Jaurlaritzak Petronorri
MUSKIZ bPetronorren Jarraipenerako Erakunde Arteko Mahaiak kar-
gu hartu dio findegiari. Azkenaldian herritarrei kalte egin dieten usain
txarrengatik haserre dagoela adierazi, eta neurriak hartzeko eskatu
dio. Jaurlaritzako Ingurumena, Larrialdietako Arreta, Osasun Publi-
koa, Garapen Ekonomikoa eta Energia sailek eta Muskiz eta Abanto-
Zierbenako udalek osatzen dute mahaia. Aste berean, Ingenia saria
eman dio Petronorri Bilboko Ingeniaritza Eskola Fundazioak.
Zezenketen aurka protesta egingo dutebihar eguerdian Sabin Etxe aurrean
BILBO bBizkaiko talde animalistak Vista Alegreko zezen plazaren ego-
era salatuko du bihar, 13:00etan. Sabin Etxearen aurrean egingo du
protesta, haren esanetan EAJ baita espazio publiko horretan egingo
denaren erantzule. Gardentasuna aldarrikatu du zezenketen aurkako
taldeak, eta herritarren nahia kontuan hartzea. Haren ustez, «zezen-
keten alde dauden herritar urriak soilik» hartzen dira kontutan.
Petronorrek Muskizen duen findegia. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Indarkeria matxista jasan duten andreenahotsak biltzen dituen ikuskizun bat Bilbon
BILBO bGaur arratsaldean hasi eta igande eguerdira bitartean, ema-
naldi berezi bat egongo da ikusgai Bilboko Areatzan: Memoria Eraikiz
ikuskizuna. Kontzientziazioa helburu, indarkeria matxista jasan du-
ten eta bizirik irautea lortu duten emakumeen ahotsak helaraziko ditu
Mugarik Gabe elkarteak Hortzmuga antzerki taldearekin elkarlanean
egindako ikuskizunaren bidez.
4.000UHOLDE ARRISKUAGATIK JARRITAKO HONDAR ZAKUAK
Egunotako marea biziak direla eta, uriola arriskua iragarri du Bilboko
Udalak, batez ere Elorrieta, Zorrotzaurre eta Deustuko ibaiertzetan. Hain
zuzen, uholdeak eragoztea jarri zuen argudiotzat Zorrotzaurre irla bihur-
tzeko, baina oraingoz ez du emaitzarik eman; udalaren hitzetan, lanak
amaitu gabe daudelako. Egon daitezkeen uriolen kalteak gutxitzeko,
hondarrez betetako 4.000 zaku jarri ditu ibaiertzean udalak. Inguruetan
autorik ez aparkatzeko ere gomendatu du.
Sexu esplotaziorako erabiltzekotan zirenemakume bat askatu du Poliziak Bilbon
BILBO bEspainiako Poliziak jakinarazi duenez, etxe batean giltzapetu-
ta zeukaten emakume migrante bat askatu dute asteon Bilbon. Sexu
esplotaziorako talde antolatu batek atzeman zuen emakumea, Poli-
ziaren esanetan. Bilbon bizileku bat eskaini zioten emakumeari, eta,
hara joandakoan, «zorra ordaindu» beharra zuela adierazi zioten.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Itsasoaren astinduek eta egune-
roko kargatze eta deskargatze la-
nek portuan eragin dituzten kal-
teak konpontzeko lanak abiatu
dituzte Bermeon. Zehazki, Xixili
eta Erroxape moilak konpondu-
ko ditu Eusko Jaurlaritzako Eko-
nomiaren Garapen eta Azpiegitu-
ra Sailak. Moila bietako lanak bu-
katzeko, zazpi hilabeteko epea
aurreikusi dute. Lanok egiteko, bi
milioi eta erdi euro baino gehiago
beharko dituzte.
Joan den astelehenean abiatu
zituzten Erroxape moilako obrak.
Zoladura osoa konponduko dute.
Merkataritza beharretarako era-
biltzen den makineria astunaren
lanek eta itsasoaren eraginak kal-
teak sortu dituzte eremuan, eta
horiek konponduko dituzte. Au-
rreikusitakoaren arabera, iraile-
an bukatuko dituzte lanok.
Zoladura atontzeaz gain, kalte-
ak pairatu dituzten zerbitzuak
berrituko dituzte. Bestalde, mer-
kataritza kaietan drainatze sare
berria egingo dute.
Obrak abiatu dituztela baliatu-
ko dute itsasoko eguraldiaren
baldintzak kontuan hartuta moi-
la horietara egokitzeko. Hain zu-
zen, amildegiaren buruaren gai-
lurraren kota metro erdi altxatu-
ko dute, 6,4 metroraino.
Xixili moila
Martxoan ekingo diete obren hu-
rrengo faseari: Xixili moilaren
konponketa lanei, hain zuzen.
Egitura bera konpontzeaz gain,
biltegi gunearen zoladura hobe-
tuko dute, portuaren behar be-
rrietara egokitzeko asmoz.
Kalteak pairatu dituzten zerbi-
tzuak berrituko dituzte, eta, Erro-
xapen egingo dutenaren antzera,
han ere merkataritza moilen
drainatze sare berria egingo dute.
Ingeniaritza enpresa berak ida-
tzi ditu bi eraikuntza proiektuak.
Lanak gauzatzeko ardura beste bi
enpresak hartuko dute: Erroxa-
peko lanez Ferrovial Agroman ar-
duratuko da, eta milioi bat eta
erdi eurotik gorako esleipen kon-
tratua sinatu du, BEZa kontuan
hartu gabe; Xixili moilako lanak,
berriz, Viuda de Sainz enpresak
egingo ditu, milioi bat eurotik go-
rako esleipen aurrekontuarekin,
BEZa kontuan hartu gabe.
Bermeoko merkataritza portuakonpontzeko lanak hasi dituzteXixili eta Erroxape moiletan gauzatuko dituzte lanok b Obrek zazpihilabete iraungo dute, eta 2,5 milioi eurotik gorako kostua izango dute Itsasoak eta zamaketa lanek eragindako kalteak konpoduko dituzte. M. ARRAZOLA
9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko otsailaren 22a Gaiak
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Zazpikaleek merkataritzari lotutadaukaten izaeraz harro dago UnaiAizpuru (Bilbo, 1977), eta hala iru-dikatzen du etorkizuna ere. Har-tarako, kalean egotea eta elkar-tzea ditu gakotzat.Zazpikaleetako Merkatarien El-
karteak 50. urteurrena du. Zer du
hainbeste denboran irauteko?
Oso alde zahar merkataria dugu,bizia, berritzailea, bilbotarren bi-zimodura oso lotua dagoena; halajaio, hazi eta garatu da, Bilbo etaBizkai osorako pizgarri. Eta garaieta krisi bakoitzaren aurrean bereburua berrasmatzen jakin du.1969an sortu zen elkartea...
Urte hartan, Zazpikaleetako 25dendarik ikusi zuten guztien inte-resak defendatzeko batu beharrazegoela, jaso dugun merkataritzaeta bizitza gunea sortzeko: zirra-ragarria, bizia, aktiboa, askotari-koa... Horrela hasi zen, auzo el-karte gisa, 1969an ez baitzegoenondo ikusia elkartzea. Frankismo garai betea zelako
eta auzo elkarte ez ziren elkarte-
ak debekatuta zeudelako...
Noski. 25 pertsona batzea? Horidelitua zen!50 urteren ondoren, sendo dago
elkartea?
Oso sendo: berrehun bazkide di-tu, oso militanteak, aktiboak.Merkataritzari lotutako alde za-har bizi eta eroso honen lidergotzadutenak dira. Eta hori, hilero jar-tzen duten diruarekin egiten du-te. Enpresa jarduna bertan dutenmila denda eta jatetxe edo tabernadaude. Berrehunek egiten dute li-dergo lana, eta gainontzeko guz-tien alde ere jartzen dituzte berenahalegin eta baliabideak. Elkarre-kin solidario izatea guztion onu-rarako izango dela ulertzen dugu,eta ez zaigu inporta ekarpen ho-riek gainontzekoekin parteka-tzea. Hala ere, esan beharra dago:gero eta argiago dago beharrez-koa dela batasuna mikrodenda-rien eta mikroenpresen artean,batasunak ematen baitu indarra.
Zenbat eta gehiago izan, gaitasunhandiagoa izango dugu. Bazkidekopurua handitzea garrantzitsuada, Bizkaiko beste saltoki guneenaurrean lehiakorrak izateko.Zein da Zazpikaleen indargu-
nea?
Zazpikaleak Bizkai osoko egonge-la, janaritegi eta janzteko gela dira.Bizkai osoko jendearen zati da, fa-milia edo kuadrilla batzeko, unebereziren baterako jantziak bila-tzeko edo produktu gastronomi-ko onak erosteko. Hori da indar-
gune handiena: Bizkaiko pertso-na guztien bizitzaren eta historia-ren parte izaten jarraitzen duela.Gainera, orain, beste indargunebat ere badu: hirigintza arloanizan duen hobekuntza, oinezko-entzako guneak areagotzea, etamerkataritza eta auzokideen arte-ko elkarbizitza. Horrek eragin duepizentro turistiko ere bihurtzea.Bilbora etortzen diren guztiekezagutu nahi dute alde zaharra.Azken urteetan, ibilbide handi-
ko denda txiki asko itxi dira.
Pare bat gauza esan nahi ditut gaihorretaz. Bi arrazoirengatik ixtendira dendak. Bat: denda sortu zue-na ez delako betiko, eta sarritanondorengotza falta delako. Eta bi:jende askok adierazten du penadenda historiko bat itxi delako,baina nik galdera bat egiten dut:ixteak horrenbesteko pena emandizun denda txiki horretan zenbataldiz erosi duzu zuk? Hori da guz-tiok geure buruari egin behar dio-gun galdera, benetan gertuko etakalitatezko denda horiek hor ego-
tea nahi badugu. Non egiten ditu-gu erosketak? «Kaixo, zer mo-duz?» batekin hartzen gaituengertuko denda horretan, edo klik,klak, katakrak horietan?
Edozein kasutan, merkatariekbizitzaz betetako Zazpikaleak es-kaintzen jarraitzen dute, eta au-zokideekiko elkarbizitza handia-rekin. Hori zoragarria da! Ez da le-ku askotan gertatzen. Alde zaharaskok denda eta turismo asko du-te, baina auzo bizitza gutxi; gure-ak, berriz, oreka perfektua du.Hala ere, gero eta frankizia
gehiago daude. Arazo bat da?
Frankiziak oso-oso gutxiengoadira. Eta, edozein kasutan, nego-zioa egiteko beste modu bat dafrankizia; nork bere marka pro-pioa sortu dezake, edo negozioaegiteko beste marka batera batu.Lanpostuak sortzen dituen etaogasunari ekarpena egiten dionbeste negozio bat da. Eta askozhobea da frankiziak egotea loka-lak hutsik egotea baino.Nola irudikatzen dituzu etorki-
zuneko Zazpikaleak?
Amesten dudana da oreka on bat.Nazioarteko markak izango di-tuena, Espainiako, Frantziakoprestigio izenak izango dituena,eta Euskal Herri osoko markaonak; kultur balio handia izangodutenak eta euskal identitateaizango dutenak. Zeintzuk dira, aurrera begira, el-
kartearen erronka nagusiak?
Lehenengo erronka kalean ego-tea da; kaleko mailan. Adibidez,bigarren solairu batean dut bule-goa, eta nire erronka da kale mai-lan egotea, dendarien, kontsumi-tzaileen, turisten eta auzokideenzerbitzuan egoteko. Elkarteakgune bizi bat izan behar du, erre-ferentziazkoa, laguntzekoa etatrukerakoa, eta, horretarako, ka-lean egon behar dugu beste edo-zeinek bezala. Eta, bide horreta-tik, seguru nago bazkide kopuruahandituko dugula, berrikuntzanere haziko garela, eta ekintza era-kargarriak egiteko gai izango ga-rela.Urteurrena ospatuko duzuela
esana duzue. Nola?
Ohiko ekitaldiak indartuko ditu-gu, eta, adibidez, halako batekinhasiko ditugu ospakizunak astehonetan. 50. urteurreneko GangaMarket mauken azoka bereziaegingo dugu, egun bat gehiagoizango duena. Ostegunean [atzo]hasi, eta larunbatera arte egingoda. Alde zaharrei buruzko jardu-naldiak ere egingo ditugu eguno-tan, eta alde zahar askotako kide-ak etorriko dira. Topagune sozialbat ere egingo dugu, instituzio,dendari eta gizarte eragileekin.Eta, urtean zehar, ekitaldi asko.
«Ixteak pena eman dizundenda txiki horretanzenbat aldiz erosi duzu?»
Unai Aizpuru b Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteko burua
Merkataritzaren, auzo bizitzaren eta turismoaren arteko «orekaperfektua» ikusten du Zazpikaleetan merkatarien elkarteko buruak.Hala ere, mantentzea guztien esku dagoela eta, gogoetarako deia egin du.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22aBerbetan
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Bizkaian bertsolaritzak zuen hu-
tsunea betetzeko asmoari heldu-
ta, herriz herri ibili zen hilaren
8an azken arnasa eman zuen Jon
Lopategi bertsolaria. Bizkaiko
taldekako lehiaketak ere eskual-
dez eskualde aritzen diren bat-
bateko kantu egileak bilatzen
ditu. Bertsolari hasiberriak zein
plaza aspaldi utzi zutenak eta eu-
ren burua ohiko txapelketetatik
kanpo ikusten dutenak erakarri
nahi ditu lehiaketa horrek. Hel-
burua lortu duela erakutsiko du
igandetik aurrera egingo dituen
saioetan.
Bizkaiko bertsolaritzaren oina-
rria indartzeko asmoz egin zuten
lehenengoz lehiaketa, 2017an.
Bertsozale Elkartea sinetsita dago
asmatu dutela. 21 taldek eman
dute izena: iparraldetik hegoalde-
ra eta ekialdetik mendebaldera,
ordezkaritza zabal batek bat egin
du deiarekin.
Arratiako, Busturialdeko, Bilbo
inguruetako, Durangaldeko, En-
karterriko, Ezkerraldeko, Lea-
Artibaiko eta Uribe Kostako be-
rrehun parte hartzaile inguru ari-
ko dira norgehiagokan. Profil
askotako lehiakideak ikusiko dira
oholtzan: oso gazteak, beterano-
ak, aspaldi bertso mundutik kan-
po ibilitakoak, hasiberriak, Biz-
kaiko txapeldunak, txapelkete-
tan parte hartu dutenak eta
sekula parte hartu ez dutenak.
Hala, izen ezagunak ere azalduko
dira agertokira. Besteak beste,
Onintza Enbeita Bizkaiko txapel-
duna, Nerea Ibarzabal, Etxahun
Lekue eta Ibon Ajuriagojeaskoa.
Hiru fase izango ditu lehiake-
tak. Lehen faseko kanporaketeta-
ko bakoitzean hiru talde ariko di-
ra nor baino nor gehiago. Horieta-
ko bakoitzean, hiru saio labur
egingo dituzte: lehenengo taldea
bigarrenaren aurka, bigarrena hi-
rugarrenaren kontra, eta hiruga-
rrena lehenengoaren aurka.
Zazpi kanporaketa horietatik,
talde bana pasatuko da bigarren
fasera. Beraz, zazpi taldek jarrai-
tuko dute lehian. Hiru saio egingo
dituzte bigarren fase horretan.
Hiru talderen arteko lehia egingo
dute saio batean, eta, beste bitan,
bina talde jarriko dituzte aurrez
aurre. Maiatzaren 25ean lehiatu-
ko den finalera hiru talde iritsiko
dira.
Lehenengo faseak martxoaren
25era arte iraungo du. Egun ho-
rretan jakingo da zeintzuk talde
lehiatuko diren bigarren fasean,
martxoaren 27tik maiatzaren
13ra. Finala Bizkaiko eskolarteko
finalarekin batera jokatuko da.
Gutxienez sei bertsolarik osatu
beharko dute talde bakoitza. Izan
ere, hainbat funtzio bete beharko
ditu bakoitzak: hiru bertsolari la-
netan ariko dira, eta gai jartzaile
bat, epaile bat eta laguntzaile bat
ere egon beharko dira.
Saio bakoitza parte hartzen du-
ten hiru taldeetako epaileek eta
ikus-entzuleek puntuatuko dute.
Hala, denen artean erabakiko
dute lehian aritu diren hiru talde-
etatik zeinek egiten duen aurrera
hurrengo fasera.
Gaiak ere parte hartzen duten
hiru taldeetako gai jartzaileen ar-
tean pentsatuko dituzte. Aurkez-
le lanak, berriz, kantatzen ari ez
den taldeko gai jartzaileak egingo
ditu.
Oinarrian eraginBizkaiko Bertsozale Elkartearen
helburuekin bat datoz lehiaketa-
ren asmoak: bertsolaritzaren
ekosistema osoa elikatu nahi du,
eskualdez eskualde, eta etenik
gabe. Horrez gain, bertsogintza-
ren oinarria motibatu, finkatu eta
garatzeko bideak urratzen ari dira
etengabe.
Taldekako txapelketaren bidez,
ekosistema horren oinarrian era-
gin gura dute. Alegia, bertso esko-
lak eta eskualdeak indartzea dute
helburu. Asmo horiek betetzeko
gune ludiko bat eskaini nahi du
elkarteak. Horretarako, jai giro
ez-formala sortzen du saioetan.
Bertsolari gazteei bidea egiten
laguntzeko modua da lehiaketa.
Batez ere, bertsolari hasi berriei
plazarako bidea erraztu nahi die.
Horrez gain, beren arrazoiak di-
rela medio ohiko txapelketan
parte hartzeko motibaziorik ez
dutenei beste aukera bat zabal-
tzen die. Antolatzaile, epaile eta
gai jartzaile berrien sorrera ere
bultzatuko da, eta baita eskualde-
en arteko harremana sendotu ere.
Bidea urratzeko oholtzak
Igandetik maiatzaren 25era arte, Bizkaiko taldekako bigarren bertsolari txapelketanlehiatuko dira 21 talde b Bertsolari hasiberriak zein trebatuak ariko dira elkarrekin
2017an egin zuten txapelketa lehenengoz —orduko irudia—. BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA
SAIOAK
Lehen fasean zazpi saio egingo di-
tuzte. Bakoitzean hiru talde lehia-
tuko dira.
Otsailak 24, igandea
Algortan.Durango eta Iurretako
Tronperrieta, Uribe Kostako Tosu
Bizirik eta Uribe Kostako Anubix
lehiatuko dira.
Martxoak 1, ostirala
Leioan.Leioako Leioatik Leioara,
Mungiako Taket eta Uribe Kosta-
ko Basordako gorringoak ariko
dira nor baino nor gehiago.
Martxoak 10, igandea
Portugaleten.Deustuko Elorri,
Enkarterri eta Ezkerraldeko Far
Westeko bertsolariak eta Bilboko
Potojorran lehiatuko dira.
Martxoak 15, ostirala
Errigoitin.Arrigorriagako Estro-
pezu, Busturialdeko Zahar-alive
eta Lekeitioko Poto taldeek osatu-
tako saioa izango da.
Martxoak 17, igandea
Gernika-Lumon.Busturialdeko
Itsosupetekuek, Abadiñoko Koi-
pelustre’s eta Busturialdeko Punta
Batekoak taldeak ariko dira nor-
gehiagokan.
Martxoak 22, barikua
Markina-Xemeinen.Larrabetzu-
ko Itallen, Markiina-Xemeingo
Akerbeltzen Antxumak eta Bustu-
rialdeko Dolu Gabe taldeek egin-
go dute erakustaldia.
Martxoak 23, larunbata
Igorren.Santutxuko Otsoa & Co.,
Arratiako Aramotzetik Itxinera eta
Berriz eta Elorrioko Miotako bide-
lapurrak taldeen arteko lehia izan-
go da.
Informazio gehiago
nahi izanez gero:
bertsozale.eus/
bizkaia/taldekakoa
@
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22a Gaiak
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22a
Peru Azpillaga Diez
Bost urte bete
dira 40 Minutu
Rock elkarta-
sun jaialdia sor-
tu zenetik, eta,
geroztik, milaka
izan dira urtero Durangoko Lan-
dako gunean bildu direnak musi-
kaz gozatzeko. Hortaz, asko izan
dira urte hauetan bertatik igaro-
tako norbanakoak, bai ikusle eta
bai taldeak, eta baita langile eta
boluntarioak ere. Izan ere, aurre-
ko lau urteotan 30.000 lagun in-
guru batu ditu jaialdiak.
Urte hauetan, izena ere aldatu
du presoen eskubideen aldeko
jaialdiak: Kalera Rock zen lehen,
eta 40 Minutu Rock orain, preso-
en senitarteko eta lagunek egiten
dituzten bisitetan haiekin egote-
ko duten denborari erreferentzia
eginez. Aurten, Elkarrekin ar-
nasteko ordua da lelopean, bost
urteko ibilbidea borobilduko
dute, eta, hori ospatzeko, jaialdia
luzatu, eta, lehen aldiz, bi egune-
tako egitaraua osatu dute.
«Aurten, bosgarren urteurre-
na izanda, beste erronka bat eza-
rri genion geure buruari: sarri ge-
nuen entzuna nahiz eta musika
eskaintza zabala egin jende mul-
tzo bat jaialditik kanpo geratzen
zela, publiko gaztearentzako ze-
lako batik bat», azaldu du Aritz
Maldonado 40 Minutu Rock-eko
antolatzaileetako batek. Horre-
gatik erabaki zuten ostiraleko
egitaraua osatzea, jende horrek
ere parte hartzeko aukera izan ze-
zan. «Beste publiko bati bidera-
tuta dago ostiraleko eskaintza»,
zehaztu du Maldonadok.
Lehenik, Pirritx, Porrotx eta
Marimotots pailazoek umeentza-
ko dantzaldia eskainiko dute,
18:30ean. Ondoren, 22:00etan,
kultur diziplina ezberdinak na-
hastuz sortutako ikuskizun bere-
zi bat izango da: Etxerako Gil-
tzak. Preso, Iheslari eta deporta-
tuen ausentziaz. «Durangoko bi
dantzarik eramango dute obra-
ren pisua, eta Nerea Ibarzabal eta
Miren Amuriza bertsolariek eta
Ines Osinaga eta Mikel Urdanga-
rin musikariek jarriko diote doi-
nua ikuskizunari. Gidoia Gotzon
Barandiaranek prestatu du»,
adierazi du Maldonadok. Hala,
musika jaialdiak «urrun» gera-
tzen zaizkion jende horrek edota
bestelako kultura espresioak ere
gustuko dituztenek izango dute
40 Minutu Rock jaialdian parte
hartzeko aukera.
Gaurko ikuskizunen ostean,
bihar, urtero bezala, kontzertuak
izango dira egun osoan, 10:30etik
aurrera. Jada lau urte daramatza-
te jaialdia hala antolatzen, baina,
Maldonadok azaldu duenez, ez da
beti horrela izan. Lehenengo ur-
tean laburragoa izan zen, arra-
tsaldez soilik, baina, izandako
«arrakasta» ikusita, bigarren ur-
tean jada goizetik egitea erabaki
zuten. «Baimen kontuengatik,
ezin ginen gauez gehiago luzatu,
eta ikusten genuen bai kontzer-
tuak ikustera etorritako jendeak
eta bai artistek parte hartzeko go-
goa zutela; horregatik erabaki ge-
nuen luzatzea».
Bost urte hauetan jaialdiaren
musika estiloa ere aldatu dela
aitortu du Maldonadok: «Jaial-
diak bilakaera propioa izan du.
Lehenengo urtean oso rock mar-
katuarekin hasi ginen, eta aur-
ten, berriz, oso kartel heteroge-
neoa osatu dugula esango nuke,
estilo asko uztartuz». Rock, rap,
oi, reggae, folk... zenbait estilota-
ko taldeak batu dituzte bosgarren
jaialdirako, eta aurtengo abestia
egin duen taldea ere aniztasun
horren adibide garbia dela deri-
tzo Maldonadok: «Bad Sound
talde iruindarrak egin du abestia.
Egun oso modan dagoen estilo
bat darabilte haiek, dancehall eta
hip-hop erritmoak nahastuz, eta
oso aukera aproposa iruditu
zitzaigun». Hasieratik «oso
prest» agertu zirela erantsi du,
eta denak geratu direla pozik
emaitzarekin. «Bideoklipean,
esaterako, jende askok parte
hartu zuen, artista batzuek ere
egin zituzten kolaborazioak, eta,
oro har, grabazio prozesu guztia
oso polita izan zen; giro aparta
sortu zen guztion artean».
Elkarlana oinarriAritz Maldonadok azaldu due-
nez, bera hasieratik dabil egitas-
moa aurrera ateratzeko lanetan
murgilduta; hain zuzen ere, orain
dela bost urte baino gehiago
musikazaleak ziren zenbait lagun
bildu eta jaialdia antolatzea era-
baki zutenetik. «Presoen eskubi-
deen aldeko eta sakabanaketaren
Gaur eta bihar izango da 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia,Durangoko Landako gunean. Euskal presoen eskubideenaldeko egitasmo horrek bost urte beteko ditu aurten, eta, ospatzeko, bi eguneko egitaraua atondu dute lehen aldiz;biharko kontzertuez gain, gaur ikuskizun bat izango da.
Bost urtezelkartasuna ardatz
Milaka pertsona biltzen dira urtero Landako gunean 40 Minutu Rock jaialdian. 40 MINUTU ROCK
«Jaialdiak bilakaerapropioa izan du: osorock markatuarekin hasiginen, eta aurten kartelheterogeneoa dugu»
«Ez dakit ondo zelanazaldu, baina musikakbadu jendea batu etamugiarazteko gaitasunberezi hori»Aritz Maldonado40 Minutu Rock-eko antolatzailea
‘‘
12 Proposamena
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22a Proposamena
kontrako dinamikari musikarenbidez gure ekarpena egitekoaukera genuela ikusi genuen, etaburu-belarri hasi ginen jaialdiaprestatzen».
Lehenengo jaialdiak izandakoarrakastaren ostean, proiektua-rekin aurrera jarraitzea erabakizuten, eta «arazoa» mantentzenden bitartean jarraitzeko prestdaudela baieztatu du.
Hogei laguneko taldetxo bathasten da urtero uda baino lehenbatzen eta hurrengo jaialdirakoxehetasunak prestatzen. Datahurbildu ahala gero eta jendegehiago inplikatzen dela dio.«Egunean bertan, laurehun per-tsonak baino gehiagok hartzendute parte hainbat txanda eginez:segurtasuna, sukaldea, barra...Haien ekarpena funtsezkoa da».
Urteek aurrera egin ahala,jaialdia gero eta «egonkortuago»dagoela deritzo. «Urte bateanizan ezik, beste guztietan ia sarre-ra guztiak saldu ditugu». Taldeakere bertan jotzeko prestasun han-dia izaten dutela erantsi du,«plaza ona» bilakatu delako.Maldonadok musikak jendeabatzeko duen indarra azpimarra-tu du. «Ez dakit ondo zelan azal-du, baina musikak badu jendeabatu eta mugiarazteko gaitasunberezi hori». Argazkiak ikusteabesterik ez dagoela deritzo:«Gazteak, elkartasun leloak ahobatez abesten; hori da jaialdiarenlorpen nagusia, aldarrikapen horizabaltzea eta egunak berak jen-dearengan uzten duen arrastopositiboa».
Peru Azpillaga Diez
Bi agertoki eta hamaika talde;hamabi ordu baino gehiago, ete-nik gabe, zuzeneko musikaentzuteko. Bihar, DurangokoLandako gunean artista eta musi-ka estilo ugarik bat egingo dute,helburu bakar batekin: elkarta-suna. Izan ere, 40 Minutu Rockjaialdiaren bosgarren edizioak,estilo ugari uztartuz, kartel«heterogeneoa» osatu du, etahorren adibide da, besteak beste,Ezetaerre taldea.
Rude Pride eta IRA talde ma-drildarrekin batera, Ezetaerre tal-de galiziarrak osatuko du EuskalHerritik kanpoko taldeen ordez-karitza 40 Minutu Rock jaialdian.Rap hirukote bat da Ezetaerre, etaMiguel Garcia (Coruña, 1994) dahorietako bat. Jaialdiko antola-kuntzaren deia jaso zutenean«birritan pentsatu gabe» onartuzutela aitortu du.
Hau ez da Euskal Herria edo Du-
rango bisitatuko duzuen lehen
aldia, ezta?
Hiru urteko ibilbidea du taldeak,eta zenbait aldiz jo dugu jada Eus-kal Herrian. Egia esan, Galiziatikkanpo gehien bisitatu dituguntokietako bat da, Kataluniarekinbatera. Are gehiago, urrianDurangoko jaietan jotzeko auke-ra izan genuen, Kulto Kultibo etaAneguriarekin batera. Horretazgain, Donostiako jaietan ere arituizan gara, besteak beste.Elkartasun jaialdi bat da 40
Minutu Rock. Horrek zer esan
nahi du kanpotik datorren talde
batentzat?
Bada, guretzat, gutxienez, ohoreada. Galiziatik gatoz, eta ondo eza-gutzen dugu Euskal Herriko erre-alitatea. Badakigu zer den saka-banaketa, eta ezagutzen dugueuskal presoen egoera. Beraz,elkartasun hori nabaritu egitenda. Esan bezala, gu oso pozik
gaude bertan egoteaz eta guremusika halako espazioetan erezabaltzeko aukera izateaz. Azkenfinean, beste balio bat eranstendiozu zure lanari.Zer-nolako harrera egin dizue
publikoak orain arte Euskal
Herrian egindako kontzertue-
tan?
Ona izan da benetan. Lehenengodiskoa kaleratu genuenean etorriginen lehendabiziko aldiz, eta osoesperientzia aberasgarria izanzen. Egia esan, etorri garenbakoitzean sentsazioak ikaraga-rriak izan dira, publikoak betierantzun digu bikain, ezagutzenez gaituen jendeak ere bai. Gerta-tu izan zaigu beste talde batzue-kin batera jotzea eta zu entzuteraetorri ez den jendeak zorionduizana esanez aurrerantzeanjarraitu egingo zaituela. Kultural-ki oso esker onekoa da jendea, etahori ez da toki guztietan gerta-tzen.
Durangon zuen kontzertura joa-
ten denak zerekin egingo du
topo?
Bueno, guk rapa egiten dugu, bai-na gure estiloa nahiko animatuada. Asko mugitzen gara, eta gurezuzenekoak nahiko kañeroakizaten dira. Erritmo biziak erabil-tzen ditugu, eta abesti batetikbestera estilo aldaketa handiak
egiten ditugu. Jendeak, normale-an, ondo pasatzen du; ez da geldi-rik egoteko kontzertu horietakobat. Hitzak ere zorrotzak dira, eta,galegoz dauden arren, konturatugara hemen ere baditugula gurehitzak abesten dituzten zaleak.40 Minutu Rock jaialdiaren os-
tean, Euskal Herrian beste non-
bait joko duzue?
Bai. Hurrengo asteak nahiko zo-roak izango dira. Ostiral honetan[gaur], Gijonen (Asturias) aritukogara; larunbatean [bihar], Duran-gon, eta, horren ostean, Katalu-niara goaz. Han, Bartzelonan jokodugu, eta, gero, Euskal Herriraitzuliko gara, Mafalda taldearekinbatera hiru kontzertu emateko:28an Bilbon, martxoaren 1eanGasteizen, eta 2an Donostian.Nolakoa da leku batetik bestera
ibiltzea kontzertuak ematen?
Hiru urte daramatzagu, eta lehe-nengo diskoaren ostean jada hasiginen zenbait tokitan kontzer-tuak ematen. Azken diskoa oraindela bi hilabete kaleratu genuen,baina arnasa hartu nahi izandugu, eta geldialdian egon garageroztik. Horregatik, gogo handizhartuko ditugu berriz zuzeneko-ak. Egia da nekeza dela alde bate-tik bestera ibiltzea, baina, kontra-ra, oso esperientzia atsegina daeta motibazioz betetzen zaitu.Zer asmo duzue etorkizunera
begira?
Orain dela hiru urte abiatu ge-nuen proiektua, eta oraindik askodugu esateko. Adibidez, kontzer-tu bira honetarako zuzenekoa be-rritu egin dugu, eta ilusio handia-rekin ekingo diogu. Abesti be-rriak alde batera utzi dituguoraingoz, baina lan gehiago argi-taratzea da gure helburua. Osopozik gaude izandako bilakaera-rekin, eta horri eustea esperodugu.
«Galiziatik kanpo gehienbisitatu ditugun tokietakobat da Euskal Herria»
Miguel Garciab Ezetaerre taldeko kidea
Ezetaerre rap talde galiziarra estreinako aldiz arituko da 40 Minutu Rockelkartasun jaialdian. Lehendik ere jo izan dute Euskal Herrian, bainahalako plaza batean jotzeko aukera izatea «ohorea» dela esan du Garciak.
EZETAERRE
40 MINUTU ROCK
Durangoko Landako gunean an-
tolatzen den 40 Minutu Rock jaial-
diak bi eguneko egitaraua izango
du aurten.
Gaur
18:30.Umeentzako dantzaldia
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
pailazoekin.
22:00.Etxerako Giltzak. Preso,
iheslari eta deportatuen ausentziaz
ikuskizuna.
Bihar
10:30.Hesian.
12:40.Nogen.
13:45.Brigade Loco.
14:50.Ezetaerre.
15:55.Huntza.
17:10. IRA.
18:15.Parabellum.
18:30.Gorpuzkingz.
19:30.Bad Sound.
21:55.Rude Pride.
21:55.Gorka Suaia.
23:05.Esne Beltza.
00:20.Zirkinik Bez.
«Oso pozik gaudebertan egoteaz eta gure musika halakoespazioetan zabaltzekoaukera izateaz»
«Erritmo biziakerabiltzen ditugu, eta,abesti batetik bestera,estilo aldaketak. Ondopasatu ohi du jendeak»
MUSIKA
BARAKALDOOjotuerto
eta Perenne.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOLa Macanita.
bGaur, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOUndecimo
Mandamiento.
bGaur, 21:00etan, Mendigon.
BARAKALDORed Blood Rum
eta Wreck Totem.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BERMEODesira eta Zona Cero.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BERMEOMassa Confusa.
bBihar, 22:00etan, Beleza
Malandran.
BERRIZThe North, Eta Zer, Zain eta Hyssopus.
bGaur, 22:30ean, Hiltegixe
gaztetxean.
BILBOBury Tomorrow
eta Meltdown.
bGaur, 19:00etan, Stage Liven.
BILBOVicente Espi Quartet.
bGaur, 19:30ean, Bidebarrietako
Liburutegi Nagusian.
BILBORosana.
bGaur, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOBegi Argiak, Arte Factum,
Deustoarrak, Ars Viva eta Kirikiño
abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Begoñako
basilikan.
BILBOFrank Lee, Una de Dos
eta Alazne & Leire.
bGaur, 20:00etan, Garabian.
BILBOMercedes Ferrer.
bGaur, 20:30ean, Muellen.
BILBOBlues & Decker.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOHoly Bouncer
eta Out Gravity.
bGaur, 20:30ean, Shaken.
BILBONorte Flamenco.
bGaur, 20:30ean, Madness
kafetegian.
BILBOSun Araw.
bGaur, 21:00etan, Azkuna zentroan.
BILBOFire.
bGaur, 21:00etan, Irish Stonesen.
BILBOMud Candies.
bGaur, 21:30ean, Itsas Museoan.
BILBOHamlet.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOFredi Leis.
bGaur, 22:00etan, Azkenan.
BILBOKidd Keo.
bGaur, 22:00etan, Santana 27n.
BILBOMai et Moi.
bGaur, 22:00etan, Ambigun.
BILBOMeibi y los Vietnamitas
Blancos.
bGaur, 22:00etan, Contrapunton.
BILBOMainline Showcase:
Marcelo Pantani, Dir Diagonal
eta Nile Free.
bGaur, 00:00etan, Muellen.
BILBOGo Freak.
bGaur, 02:00etan, Kremlinen.
BILBOCumbaos Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOBig Bad Man.
bBihar, 20:00etan, Satelite T-n.
BILBORayden.
bBihar, 20:30ean, Stage Liven.
BILBOBlues & Decker.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOOskar Benas Instro Combo.
bBihar, 21:00etan, La Nuben.
BILBOThe Space Octopus.
bBihar, 21:00etan, Itsas Museoan.
BILBOLos Punsetes eta Los Paniks.
bBihar, 21:30ean, Santana 27n.
BILBOAnita Parker.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOCapitan Cobarde.
bBihar, 22:00etan, Azkenan.
BILBONow Ninah.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBOTwist eta Shout.
bBihar, 22:00etan, Ambigun.
BILBOCasual Groupies DJs.
bBihar, 23:00etan, Shaken.
BILBOUdaleko Musika Banda.
b Igandean, 12:00etan, Euskalduna
jauregian.
BILBOLolo Garcia Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOBrioles, Blas Picon
eta Micky & The Buzz.
b Igandean, 13:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOThe Iberians.
b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.
BILBO Judit Neddermann & Ferran
Savall: Improvisar y cantar: un
mismo mundo ikastaro amaierako
entzunaldia.
b Igandean, 19:30ean, Konpartitun.
BILBOOwen Campbell.
b Igandean, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBO Jabier Muguruza.
bAstelehenean, 19:30ean, Arriagan.
BILBOGrim Tim.
bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.
BILBOGari & Maldanbera.
bAsteazkenean, 19:30ean, Arriagan.
BILBOStreet Warriors.
bOstegunean, 00:30ean, Kremlinen.
BILBOMr. Jam.
bOstegunean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOMama Killa.
bOstegunean, 20:00etan, Shaken.
BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa,
Bilboko Korala eta Olga Kern.
bOstegunean, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOVizcaino.
bOstegunean, 20:00etan,
Satelite T-n.
BILBO Iñigo Ruiz de Gordejuela
& Adrian Fernandez.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOXabi Bandini.
bOstegunean, 20:15ean,
Kafe Antzokian.
BILBOMaruja Limon.
bOstegunean, 20:30ean,
Cotton Cluben.
BILBO Iker & Ruth Discofagia.
bOstegunean, 20:30ean,
Retrokafen.
BILBOFastball.
bOstegunean, 21:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOMafalda eta Ezetaerre.
bOstegunean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
DURANGO40 Minutu Rock:
Bad Sound, Zea Mays, Hesian,
Esne Beltza, Parabellum, Huntza,
Nogen, Zirkinik Bez, Brigade Loco,
Ira, Ezetaerre, Gorpuzkingz, Rude
Pride, Suaia eta Elepunto & Alus.
bBihar, 10:30ean hasita, Landako
gunean.
ERMUASerafin Zubiri & Alboka
Banda: Nino Bravo gogoan.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMOTucson.
bGaur, 18:00etan, Winter Marketen.
GERNIKA-LUMODrumkopters,
Olor eta Lumatu Herrimak.
bBihar, 22:00etan, Trinkete
Antitxokoan.
GETXOAlien Device.
bGaur, 22:15ean, Zearbiden.
GETXOGonzalo Tejada.
bBihar, 19:30ean, Andres Isasi
musika eskolan.
GETXO Jon Urrutia Trio, Damien
Varaillon eta Stephane Adsuar.
bBihar, 22:00etan, Gardokiko
Atalaian.
GETXOSr. Verde.
b Igandean, 13:30ean, Basten.
IGORREHuts.bGaur, 20:30ean, Herriko tabernan.
LEIOALa Mara eta Jose de Arte.
bBihar, 23:00etan, Rojo y Negron.
LEKEITIOZea Mays.
bGaur, 20:30ean, Ikusgarrin.
SONDIKACharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bGaur, 21:00etan, Cris Barren.
SONDIKATxomin & Txistuman
Deskontzertuan.
bAsteartean, 17:30ean,
kultur etxean. Haurrentzat.
SOPELALee Junior.
bGaur, 20:00etan, El Peñonen.
SOPELAChill Addicts eta Baketazo.
bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELALurdark eta Cactus.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELAAltrauma eta Reclusive.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Plaza Beltzan.
UGAOControl de Plagas
eta Worth It.
bGaur, 22:30ean, Herriko tabernan.
ZALLADead Sequoia.
bBihar, 20:00etan, Oreka
kafe antzokian.
ZEANURIEñaut Elorrieta & Kaabestri Ensemble: Harian.
bBihar, 19:00etan, Andra Mari
parrokian.
ANTZERKIA
ABADIÑOEidabe: Mari eta gaileta
fabrika.
bGaur, 18:00etan, Zelaietako
Herri Eskolan.
ARRIGORRIAGATomaxen
Abenturak: Espien eguna.
bGaur, 17:00etan, Abusuko
udaltegian.
BARAKALDODidau: Tumba, orro
egiten besterik ez zekien lehoia.
bBihar, 17:00etan eta 18:30ean,
Gurutzetako kultur etxean.
BARAKALDOLoli Astoreka, Bea
Insa eta Juanjo Otero: Camiselle.
bBihar eta igandean, 19:00etan,
Arimaktoren.
Bilbo b Musika
Arriaga antzokian kantariNagusiki, arte eszenikoen plaza da Bilboko Arriaga antzokia, baina dato-
rren astean toki berezia egingo dio euskal musikari. Astelehenean, izan
ere, Jabier Muguruza igoko da Arriagako oholtzara, eta, asteazkenean,
berriz, Gari & Maldanbera. Bi emanaldiak 19:30ean izango dira. HITZA
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22aAgenda
BASAURIOpera 2001 Orkestra
Sinfonikoa eta Hirosaki abesbatza:
Madame Butterflyopera.
bBihar, 20:00etan, Social antzokian.
BASAURILa Baldufa: Nire aita
ogro bat da.
b Igandean, 12:30ean, Social
antzokian.
BERANGOGanso & Cia:
Babo Royal.
bBihar, 19:00etan, antzokian.
BERMEOEidabe: Baserrian Amets.
bGaur, 18:00etan,
Nestor Basterretxea aretoan.
BERMEOTartean: Ghero.
bGaur, 20:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOAbancehis: Intrusos
en mi cabeza.
bGaur, 11:00etan eta 19:00etan,
Basurtuko udaltegian.
BILBOHortzmuga: Memoria eraikiz.
bGaur, 17:30etik 20:30era; bihar,
12:30etik 20:00etara, eta etzi,
12:00etatik 14:00etara, Areatzan.
BILBOTotum: Des-.
bGaur, 19:00etan, Begoñako
udaltegian.
BILBOOLBE: Semiramideopera.
bGaur eta astelehenean, 19:30ean,
Euskalduna jauregian.
BILBORamon Barea: Galerna.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Pabiloi 6n.
BILBOOpera Txiki: El traje nuevo
del emperador.
bBihar, 18:00etan, eta, igandean,
12:00etan eta 18:00etan, Arriagan.
BILBOEnrique Piñeyro: Volar
es humano, aterrizar es divino.
bBihar, 20:00etan, Campos
Eliseos antzokian.
BILBOScartaris: Hamlet
en la oscuridad.
bBihar, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOXake: Lur.
b Igandean, 12:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBOToni Bright: No te creas
la verdad.
b Igandean, 18:00etan, Campos
Eliseos antzokian.
BILBO Javier Liñera: Barro rojo.
bAsteartean, 19:30ean, Arriagan.
BILBOMiren Gaztañaga: Stereo.
bAsteazkenean, 11:00etan eta
18:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOArimaktore: Historia
de un coche.
bOstegunean, 19:00etan,
EHUren Bizkaia aretoan.
BILBOAlanbike: Sal marina.
bOstegunean, 19:30ean,
Errekaldeko udaltegian.
BILBOBito & Silvia Munt: El precio.
bDatorren ostegunetik larunbatera,
19:30ean, eta, hurrengo igandean,
19:00etan, Arriaga antzokian.
DURANGORubik Theater:
Babesleku arrotzak eta animalia
bakartien hotsak.
b Igandean, 19:00etan,
San Agustin kulturgunean.
GALDAKAOZe Onda: Heriotza
bikoitza (Doble malta).
bGaur, 21:00etan, Torrezabal
kultur etxean.
GALDAKAOPausoka: Go!azen 5.0.
b Igandean, 17:00etan eta
19:00etan, Torrezabal
kultur etxean.
GERNIKA-LUMOTxalo: Rita.
bBihar, 20:30ean, Lizeo antzokian.
GETXOSun magoa: Liluraren
laborategia.
b Igandean, 18:00etan,
Andres Isasi musika eskolan.
IGORREDidau: Peru eta Otsoa.
bGaur, 17:30ean, Lasarte aretoan.
IURRETAPablo Albo: Matamala.
bGaur, 19:00etan, Ibarretxe
kultur etxean.
LEIOATarima: Itsasoaren deiadarra.
b Igandean, 18:00etan,
Kultur Leioan.
MUNGIAKatxiporreta:
Irrien Lagunak.
bBihar, 18:30ean, Olalde aretoan.
SANTURTZIBenetan Be:
Inondik inora.
b Igandean, 12:30ean, Serantes
aretoan.
SOPELAEidabe: Mari eta gaileta
fabrika.
b Igandean, 18:00etan, Kurtzio
kultur etxean.
SOPELATrotter Rooster:
In the lucky islands the morphine
is gone.
b Igandean, 20:00etan,
Plaza Beltzan.
ZALLAPirritx, Porrotx
eta Marimotots: Musua.
b Igandean, 16:00etan eta
18:30ean, zine antzokian.
ZORNOTZARubik Theater:
Babesleku arrotzak eta animalia
bakartien hotsak.
bGaur, 20:15ean, Zornotza aretoan.
DANTZA
BARAKALDODantzaz & Teatro
Paraiso: Ehuna.
b Igandean, 16:30ean, Barakaldo
antzokian.
BILBOAnna Mezz: Shimai Sisters.
bBihar, 20:00etan, eta, igandean,
19:00etan, La Fundicion aretoan.
Bilbo b Kopla Txikien V. Lehiaketa
Aratusteak, ate jokaInauteri giroa ari da bazterrak hartzen, eta, Bilbon, bihar izango da aratus-
teetako lehen ekinaldia: Kopla Txikien V. Lehiaketa, Bilboko Konpartsek
antolatuta, 19:00etan, Kafe Antzokian. Elkarte, lagun talde, bertso eskola
edo dena delakoak mozorrotuta ariko dira koplatan. IÑIGO AZKONA
BILBOAndaluzia Eguna:
dantza eta kantu flamenkoak.
bOstegunean, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
DERIODantza urbanoen jaialdia:
Deriodantz.
bBihar, 18:30ean, kiroldegian.
ELORRIODavid Vento & Cia:
Neanderthal.
bGaur, 20:30ean, Arriola antzokian.
BERTSOLARITZA
BILBOBilboko Konpartsak:
Aratusteetako Kopla Txikien
Lehiaketa.
bBihar, 20:00etan, Kafe Antzokian.
ERRIGOITIBertso bazkaria:
Igor Elortza eta Oihana Iguaran.
bBihar eguerdian, Elizalde
jatetxean.
GETXOAbra saria. Bertso afaria:
Elixabet Etxandi, Xabat Illarregi,
Gorka Pagonabarraga, Ane
Peñagarikano, Naroa Torralba
eta Aitor Ugarte.
bGaur, 20:30ean, Azebarri
elkartean.
GETXOBizkaiko Taldekako
Txapelketa: Tronperrieta, Anubix
eta Tosu Bizirik.
b Igandean, Algortan. 17:00etan,
Patxeko tabernan, eta 18:00etan,
Villamonte tabernan.
LOIUTxarriboda bertso-afaria:
Xabi Paya eta Unai Iturriaga.
bGaur, 21:30ean, Lauroetako
Aurregoiti jatetxean.
HITZALDIAK
BILBOV. Rosa Luxemburg
Konferentzia. Hedoi Etxarte:
Faxismoa, gaur eta hemen.
bGaur, 18:00etan,
San Frantziskoko Auzo Etxean.
BILBOAizpea Otaegi eta
Jaime Altuna: Euskara eta
generoa gurutzatzen direnean.
bAstelehenean, 19:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOEmakumea politikan.
bAsteartean, 18:30ean, Bizkaiako
Batzar Nagusietan.
BILBO Iñaki Goiogana:
Goian zerua eta behean lurra:
Erbestera bidea 1939.
bOstegunean, 19:30ean,
Sabino Arana fundazioan.
GETXOPako Aristi: Maitatu
zure egunak.
bOstegunean, 19:30ean,
Villamonte kultur etxean.
LARRABETZUNagore Iturrioz:
Parekidetasuna eta hezkuntza.
bOstegunean, 18:00etan,
Angulerin.
MARKINA-XEMEINGerra hemen
hasten da jardunaldiak. La guerra
de Yemen, el comercio de las armas
con Arabia Saudi y... nuestra com-
plicidad (Luis Arbide) eta Erantzun-
kizun soziala (Bego Oleaga).
bBihar, 18:00etan, Uhagonen.
ONDARROAEneritz Gomez
Lazaro: Estresatuta sentitzen
garenean, zergatik gaixotzen gara
errazago?.
bAstelehenean, 18:30ean,
Beikozinin.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BERRIZLes affamésdokumentala.
bAsteazkenean, 19:00etan,
kultur etxean.
BILBOZinegoak jaialdia.
bMartxoaren 3ra arte, Golem,
Bilborock eta Bilbo Arte aretoetan.
BILBOZauriakdokumentala,
eta solasaldia.
bBihar, 18:00etan, Biran.
MARKINA-XEMEINGerra hemen
hasten dadokumentala, eta sola-
saldia Joseba Sanz zuzendariagaz.
b Igandean, 18:00etan, Uhagonen.
ERAKUSKETAK
ELORRIOMaria Otxandianoren
argazkiak: Woman.
bOstegunera arte, Iturri
kultur etxean.
IGORRE Jon Urutxurtu: Arratia
posta txartelean.
bOstegunera arte, Lasarte aretoan.
BESTELAKOAK
BERRIZMaider Galarza ipuin
kontalaria: Maleta kontuak.
bBihar, 12:15ean, kultur etxean.
BILBOZinegoak. Angelo Nestore,
errezital poetikoa.
bOstegunean, 21:00etan,
Via de Fugan.
IGORRERapsodia: Pablo Neruda,
Mario Benedetti eta Joseba Sarrio-
nandiaren poesia errezitala.
bGaur, 20:00etan, liburutegian.
IURRETA Izaskun Mujika
kontalaria.
bGaur, 17:30ean, liburutegian.
LEIOAMaite Franko kontalaria.
bOstegunean, 18:00etan,
liburutegian.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 22a Agenda
Uxue Gutierrez Lorenzo Dima
Mari izango da,seguru asko,euskal mitolo-giako pertso-naia gorenena,
kondaira ugariren protagonista.Izadiaren amarekin batera,baina, haren ahaideak ere egindira ezagun. Izan ere, esatendenez, Anbotoko Damak senarraeta bi seme –Mikelats eta Atarra-bi– ditu Euskal Herriko zenbaittxokotan gordeak.
Mari emakume gorputza etaaurpegia dituen izaki bat da, eta
haren senarra herenguse gisa iru-dikatu ohi da. Sugoi, Sugaar, Suaredo Maju esaten zaio, eta heren-suge gorputza du izaki mitologi-koak. Suzko igitai bat balitz beza-la zerua zeharkatzen duela diote,hegan, eta hainbat bizileku ditue-la. Lurpeko munduaren jaunaesaten diote; gainera, euri jasa etahaize erauntsien sortzailetzat erehartzen da. Diotenez, ostiralerolur barnetik irten, Mari emaztea-rekin batu, eta ekaitzak sortzendituzte elkarrekin.
Izen adina bizileku izanda,tokian tokiko kondaira zaharaskoren protagonista da sugetza-rra: Mundakako alegiaren arabe-ra, esaterako, Sugoi Eskoziakoprintzesa batekin ezkondu zen,eta Bizkaiko lehen jauna sortuzuten: Jaun Zuria. Betelun (Nafa-
rroa), Suar deituraz dute ezagu-na, eta, Ataunen (Gipuzkoa),ostera, bi bizileku ditu: Agamun-da eta Atarreta leizeak.
Kondaira honek Gorbeialdeankokatzen du Sugoi, Dima herria-ren inguruetan, Baltzolako leize-an ezkutatua –Mikelats semearenbizileku dela ere esaten da–. Eus-kal idazleek elezaharraren ber-tsio ezberdinak jaso badituzteere, Bargondian auzoko bi anaikSugoirekin izandako liskarra duoinarri kontakizunak. Toti Marti-nez de Lezea idazleak jaso du ele-zahar hau Euskal Herriko Leien-dak liburuan. Eta berak JoxeMiguel Barandiaranen Dicciona-rio Mitologico eta El Mundo en la
Mente Popular Vasca liburuetanargitaraturiko kontakizunakbaliatu ditu.
Behinola, Joxe eta Xanti anaiakBaltzolako haitzuloen inguruanzebiltzan, paseoan. Joxe, anaiazaharra, gizon serioa zen; etaXanti gaztea, berriz, ero samarra.Jakin-minez, apurka-apurka lei-zearen atarira bertaratzen hasizen Xanti. Haren esanetan, lami-nak bizi omen ziren han, altxoreder baten zaindari. Joxek koba-tik aldentzeko agindu zion anaia-ri, oihuka. Anaiak, berriz, algaraartean eta gelditu barik, aurrera
segitu zuen eta zuloaren sarreraragerturatu zen.
Bertan zen Sugoi, bare, begiakitxita lozorroan. Batere kikildugabe, Xantik, sutondotik harrihandi bat hartu, eta herensugearijaurti zion, indarrez. Buruan jo-tzea zuen helburu, baina buztanzati bat moztea besterik ez zuenlortu. Sugeak, azkar, leizearenbarrunbeetara alde egin zuen, ez-kutura. Joxek, ostera, errieta eginzion anaia gazteari, etxera aldeegiteko esanez.
Sugea zena, gizonPasartea ahaztu eran, urteak pa-satu ziren, eta garai gogorrak hel-du ziren bi anaien familiarentzat.Beste erremediorik ezean, anaiazaharrak etxetik alde egin beharizan zuen, lan bila. Urrutirako bi-
dea hartu zuen Joxek,eta lana ere aurkituzuen. Sosak aurreztekoadina pilatzeko aukeraeman zion beharrak,baina kezka bat zuenburuan bueltaka eten-gabe: senideak, etxeaeta herria zituen faltan.
Herriminak jota ze-goen egun horietakobatean, gizon dotore batbertaratu zitzaion, he-rrenka. Hanka bakarra-ren gainean zebilen,
baina, besotik heldu, eta hegazeraman zuen Joxe, Baltzolako ko-ben atariraino. Joxe sinetsi ezinikzebilen, gizonari zur eta lur begi-ratuz. Orduantxe, gizonak, besoaluzatu, eta urrez beteriko kutxa-txoa eskaini zion Joxeri. Segituan,gerriko gorri bat atera zuen patri-katik, eta hura ere eman eginzion. Bigarren oparia anaia Xanti-rentzat zen. Ondoren, arrastorikutzi gabe desagertu zen gizon-txoa.
Joxek etxerako bidea hartuzuen, gertatu berri zena burutikkendu ezinik. Anaiari jazotakoakontatu, eta gerrikoa eman zionberehala. Xantik, pentsakor, gal-detu zion anaiari: «Eta gizonhorri hanka falta zitzaioladiozu?». Baiezko keinua eginzion Joxek, eta erantsi zuenmakilarik ez bestelako euskarri-rik ez zuela erabiltzen. Gazteak,gerrikoa esku artean hartu, etaetxe aurreko intxaurrondora lotuzuen. Korapiloa egin, eta su hartuzuen arbolak. Kiskali, eta errautsbihurtu zen segundo bakarrean.Anaiek elkarri begiratu zioten,gertatutakoa ulertzen hasita.Biak, gizon herrena eta kobazulo-ko herensugea, bat ziren: Sugoi,Baltzolako gizon sugea ezagutuberri zuten.
Dima inguruan dago girotuta elezaharhau, Baltzolako kobazuloetan. Esatendenez, leizeak bizileku du Mariren senarSugoi herensugea, eta inguruko bi anaikharekin izandako liskarra du ardatzkondairak.
Herensugeaherrenka
IBONELORRI.EUS
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko otsailaren 22a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...
Batere kikildu gabe, Xantik,sutondotik harri handi bathartu, eta herensugeari jaurti zion, indarrez
Hanka bakarraren gaineanzebilen, baina, besotik heldu,eta hegaz eraman zuen Joxe,Baltzolako koben atariraino
Biak, gizon herrena etakobazuloko herensugea, bat ziren: Sugoi, Baltzolakogizon sugea ezagutu berri zuten