cuando los profesoren escriben

3
CUANDO LOS PROFESOREN ESCRIBENtestuaren inguruko hausnarketa Irakasle edo medikuaren ikasketak inoiz ez direla amaitzen esaten da maiz. Baina zenbatetan hausnartzen dugu Berritzeguneak, eskolak, unibertsitateek edota Hezkuntza sailak eskaintzen duen formakuntza hori gure errealitateko beharretara eta interesetara egokiturik dagoen ala ez? Irakasleok etengabeko formakuntzan murgiltzera kondenatuta gaudela esan daiteke baina askotan etengabeko ikaskuntza horri ez diogu funtzionaltasun edota aplikagarritasunik ateratzen eta hauek “Curriculumean txertatzeko baino balio ez duten” beste ikastaro bat gehiago bilakatzen dira. Tira, curriculuma osatzen joatea garrantzitsua da baina bertako ikastaroek ezertarako balio izan ez badigute zentzurik ba ote du? Hezkuntza komunitate osoak galdera honi ezezkoa erantzungo dio, irakasle askok amorru edo frustrazio puntu batekin. Adibide bat jartzearren, online ikastaro indibidualak egiten dituzte irakasle askok; irakurketa erraz batzuk egin, test batzuk burutu, praktika xume bat asmatu eta hilabete baten ostean ziurtagiria etxean duzu. Interesgarria izan liteke irakasleen sormena garatzeko saio gisa. Izan ere, asmatzaile onak izateko bide baliagarria da oso, ez ordea, norberaren irakasle rola aztertu eta berrikuntzara bidean ikasgelan praktika berritzaileak aurrera eramateko. Arazo kolektibo honen aurrean baina, “cuando los profesores escriben” artikuluak proposamen interesgarri eta ezberdin bat aurkezten digu, PNE (Nazioarteko Idazketa Proiektua), non etenabeko formakunta ikastaroei beste zentzu bat ematea lortzen den.

Upload: edurne-m-arrese

Post on 22-Jan-2018

184 views

Category:

Education


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: Cuando los profesoren escriben

“CUANDO LOS PROFESOREN ESCRIBEN” testuaren inguruko hausnarketa

Irakasle edo medikuaren ikasketak inoiz ez direla amaitzen esaten da maiz.

Baina zenbatetan hausnartzen dugu Berritzeguneak, eskolak, unibertsitateek

edota Hezkuntza sailak eskaintzen duen formakuntza hori gure errealitateko

beharretara eta interesetara egokiturik dagoen ala ez? Irakasleok etengabeko

formakuntzan murgiltzera kondenatuta gaudela esan daiteke baina askotan

etengabeko ikaskuntza horri ez diogu funtzionaltasun edota aplikagarritasunik

ateratzen eta hauek “Curriculumean txertatzeko baino balio ez duten” beste

ikastaro bat gehiago bilakatzen dira.

Tira, curriculuma osatzen joatea garrantzitsua da baina bertako ikastaroek

ezertarako balio izan ez badigute zentzurik ba ote du? Hezkuntza komunitate

osoak galdera honi ezezkoa erantzungo dio, irakasle askok amorru edo frustrazio

puntu batekin. Adibide bat jartzearren, online ikastaro indibidualak egiten

dituzte irakasle askok; irakurketa erraz batzuk egin, test batzuk burutu,

praktika xume bat asmatu eta hilabete baten ostean ziurtagiria etxean duzu.

Interesgarria izan liteke irakasleen sormena garatzeko saio gisa. Izan ere,

asmatzaile onak izateko bide baliagarria da oso, ez ordea, norberaren irakasle

rola aztertu eta berrikuntzara bidean ikasgelan praktika berritzaileak aurrera

eramateko.

Arazo kolektibo honen aurrean baina, “cuando los profesores escriben”

artikuluak proposamen interesgarri eta ezberdin bat aurkezten digu, PNE

(Nazioarteko Idazketa Proiektua), non etenabeko formakunta ikastaroei beste

zentzu bat ematea lortzen den.

Page 2: Cuando los profesoren escriben

Programa honek, irakaslegoaren garapena lortzeko asmoz hauen

errealitateko arazoei irtenbideak ematen saiatzen da. Kasu honetan ordea,

teoria eta gomendio zein teknika pautatuak, alde batera utzi eta

hezitzaileen sare nazional zein lurraldekoak sortzen dira, urteetan jasotako

ezagutza teoriko horien bidez, elkarlanean eta kooperazioan zailtasunei

aurre egiteko irtenbideak bilatu eta proposamen ezberdinak eginaz.

Zailtasun horien berri emateko euren esperientzia, bizipen, lan egiteko

modu, sentipen… partekatzen dituzte. Horrela, besteekiko kritikotasuna

eta beraien buruarekiko kritikotasuna eta onarpena lantzen dute, beraien

jakinduria, ikasleekin jokatzeko modua, gainontzeko irakasleekin tratatzeko

modua, eta abarren garapen nabaria izango dute.

Sare honen bidez hain indibiluazizatua eta feed-back zein elkarlanez oso

urrun gelditzen den formakuntzari agur esaten zaio eta koordinazio eta

kooperazioz beteriko sare hezitzaile inplikatu bati ateak irekitzea espero da. Izan

ere ez dago ikaskuntza esanguratsuagorik elkarlanean zailtasunak, buruhausteak

konpartitu eta elkarrekin irtenbidea ematen saiatzea baino.

Hala ere, programa honi arazo bat ikusten diot. Izan ere litekeena da

mintegian zehar gauza oso ezberdinez hitz egitea eta orokorrean, ikastaro edo

mintegi hauen sentsazio desantolatu eta kaotiko batekin ateratzea. Horrela bada,

sentsazio honekin amaitu ez dezagun eta programa honen baliagarritasuna eta

aplikagarritasuna bermatzeko ezinbestekoa deritzot ordena bat mantentzea.

Honekin ez dut esan nahi irakasleen barrenetik ateratzen diren sentimenduak,

sentsazioak mugatu eta bideratu behar ditugunik baina bai antolatu.

Horretarako, eztabaida desantolatu (gai ezberdinak aterako direlako) hauek bere

fruitua (irtenbidea ematea, gure barrena askatzea…) eman ondoren, ateratako

ideia/zailtasun/kezka guztiak antolatzea (txosten batean esaterako) egokia

litzateke. Taldekatze edo antolaketa hori ezberdina izan daiteke noski, gaika,

Page 3: Cuando los profesoren escriben

interes/zailtasun mailaren araberakoa, esparrukoa (gela,eskola,patioa,herria)…

norberak ikusiko du nola antolatu. Antolaketa hau egiteak gainera, elkartrukatu

eta elkarsortutako elkarrizketak etorkizunerako baliabide izatea bermatuko dute

eta ez soilik elkarrizketa hutsean gelditzea.