connemara gure bihotzetan

15
CONNEMARA GURE BIHOTZETAN Julen Gabiria

Upload: azucena-molina

Post on 13-Apr-2015

680 views

Category:

Documents


83 download

TRANSCRIPT

Page 2: Connemara Gure Bihotzetan

Julen Gabiria• Bizitza eta kurrikuluma (1)

Galdakao, 1973.Soziologian lizentziatua eta Enpresa Zientzietan diplomatua da, eta itzultzailea da Labayru

Ikastegian. Nobela bi idatzi ditu: Connemara gure bihotzetan (Elkarlanean, 2000) eta Han goitik itsasoa ikusten da (Elkar, 2004), bai eta biografia bat ere: Iparragirre (Elkar, 2001).

Gainera, zenbait ipuin bildumatan hartu du parte: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004). Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik, eta biak daude bilduta Literatura Unibertsala saileko Peter Pan liburuan (Elkar-Alberdania, 2005). Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen, eta ipuin bi idatzi zituen Irakurle anbulanteak antzezlanerako. Sariei begira jarrita, hauek dira aipagarrienak: Galdakaoko Ipuin Lehiaketa (1996), Basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa (1997 eta 1998), Igartza Beka (1998) eta Zazpi Kale Saria (2001) Connemara gure bihotzetan nobelagatik, Basauriko Udaleko Ipuin Lehiaketa (2000), Igartza Beka Han goitik itsasoa ikusten da nobelagatik (2002) eta Literatura Unibertsala Beka (2003) Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzultzeko.

Page 3: Connemara Gure Bihotzetan

• Bizitza eta kurrikuluma (2)

Honez gain, Han goitik itsasoa ikusten da liburua izan zen 2004ko Bilboko Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria jaso du 2005ean. Kolaborazioak egin ditu Euskal Herriko argitalpen askotan: Berria, Deia, Bizkaie!, Asteon, Egin, Ortzadar, Aizu!, Egunkaria, Argia, Bizkaia Irratia, Bost Axola... 2000-2002 denboraldietan gidoilari aritu zen ETBko Hasiberriak telesailean, eta 2002an Baietz gogoratu saioan. 2003ko urtarriletik hona, Bilboko Irakurlearen Tartea solasaldietako gidaria da. Bestetik, 2002tik hona itzulpengintza literarioko eskolak ematen ditu eta irakasle ari da zenbait literatura tailerretan. 2005eko urtarrilaren 1ean blog pertsonala inauguratu zuen, eta hor idazten zituen bere burutapenak, 2006ko martxoan blogari lana utzi zuen arte.

Julen Gabiria

Page 4: Connemara Gure Bihotzetan

• Bibliografia

ARGITALPENA1998 Euskal idazleen ipuin erotikoak(askoren artean) Txalaparta 2000 Connemara gure bihotzetan Elkarlanean 2000 Bilbao: ipuin biltegia(askoren artean) Alberdania 2001 Iparragirre Elkar 2001 Bero hezeak(askoren artean) Txalaparta 2002 Marihuanazko bufandak(askoren artean) Txalaparta 2004 Han goitik itsasoa ikusten da Elkarlanean 2004 Ipuin izugarriak (egile askoren artean) Elkarlanean 2005 Metro bateko letrak Elkarlanean 2006 Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin) Elea• ITZULPENA2005 Peter Pan (James Mathew Barrie) Elkarlanean/Alberdania

Julen Gabiria

Page 5: Connemara Gure Bihotzetan

LaburpenaEuskal Herritik abiaturik, Txemak bisitatzen dituen Irlandako toki-izenak izenburutzat hartzen dituzten ataletan dago banatuta liburua.

Aldi berean, atal bakoitzaren ondoren atalarekin zerikusia duen ipuin sinboliko labur bat (orrialde bat edo bikoa) gaineratzen da, Nestor Zabalaren argazki batekin batera.

Euskal Herria

Duela aste batzuk gertatu den auto-istripu baten ondorioz hil den Eider izeneko neska baten mutil-laguna, Txema izenekoa, bera ahaztu ezinik dabil. Lagunekin, bikote diren Jabi eta Tererekin hain zuzen ere, ateratzean ezagutzen dituen emakumeekin edukiriko sexu-harremanak ez dute lortzen Eider bere burutik ateratzea. Neskaren gurasoen etxera joaten da Eiderren gela azken aldi batean ikusteko asmoz, baina neskaren amaren harrera ustekabean hartzen du Txema. Bera eta bere alabaren arteko harremana zalantzan jartzen du eta bion arteko harremana ongi ote zihoan galdetzen dio, hil baino lehen Eiderrek portaera arraroa erakutsi zuela argudiatuz. Txemak ez ditu ongi hartzen amaren susmoak. Berarekin eztabaidatu eta gero, bere amak bakarrik uzten du Eiderren gelan eta bertako objektuek berarekin bizitako uneen oroitzapenak dakarzkiote gogora, baita Eiderrek bere kabuz joan den urtean bakarrik Irlandara egin zuen bidaia ere. Berak Eiderri bidalitako eskutitzekin batera, diskete bat aurkitzen du, non Eire jartzen duen. Bertako lehen fitxategian, Eiderrek bidaiari buruzko eguneroko bat idazteko asmoa agertzen du, Irlandara joateko irrika eta pozarekin batera, azkenean aske sentituko delakoan. Beste fitxategiak, ordea, pasahitz sekretu batez zabaldu behar dira, Eiderrek adierazi bezala, lo egin duen Irlandako aterpetxeen izen edo jabeen izenekin bat datozenak. Orduantxe da Txemak Irlandara bidaiatzea erabakitzen duela eta Jabiri esaten dion moduan, hurrengo egunean Dublinera doan hegazkina hartuko du.

Dublin

Txemak Irlandara joateko motxila prestatzen duen bitartean, Eiderrek Irlandara joan behar zuela esan zionean gogoratzen du eta atzerago joz, nola IRAk Londresen burututako ekintza ikusgarri batek Irlandarekiko jakinmin eta grina piztu zion eta nola geroztik herrialde horrekin loturiko guztia irakurri egiten zuen neska-lagunak. Txemak aireportuan etsipenez Eider nola agurtu zuen ere gogoratzen du. Txema Dublinera heltzen da eta, Eider egon zen aterpetxeetako izenak edozein gidatan aurkitu eta horrela bere egunerokoko fitxategiak aise eskuratu ahal duen arren, nahiago du, Eiderrek bizi zuena sakonago bereganatzeko, bera ibili zen hirietan murgilduta berak ezagutu zituen bazterrak ezagutu eta hiri bakoitzean dagoela, bertako aterpeen izenak sartu pasahitz moduan eta bertan irakurtzea bere bizipenak. Horrela, Dublinen bertan Eiderren lehen fitxategia irekitzen du.

Page 6: Connemara Gure Bihotzetan

Bertan, Eiderrek hiriburua bisitatzen du, baina ohiko tokiez haraindi joan dela eta gehien hunkitu duena bertako jendearen begirada dela kontatzen du, sakona eta lagunkoia, lurraldeari neurrigabetasuna ematen diona. Eiderrek Txema herriko ingeles-akademian nola ezagutu eta berarekin nola elkartu zen gogoratzen du, Jabi, Txemaren lagun minarekin, gustatuta zegoen arren. Honek bere laguna Tere aukeratu zuen, eta laguna ez galtzearren hasi zen harremanetan Txemarekin 19 zituelarik.

Txemak, irakurritakoa gogoan duela, Irlandako kaleetan ibiltzen da gora eta behera. Azkenean, periferiako eliza batera sartu eta Eiderrek nola Irlandatik itzultzean Irlandako gatazkari buruzko berrien bila aritzen zen gogoratzen du. Bertako Kristoren irudiaren aurrean, Eiderren galera-sentimendua areagotu egiten zaio eta otoitzean edo hasten da, Eiderri buruz duen hutsunea betetzeko eskatuz.

Cashel

Bere egunerokoan azaltzen duenez, Eiderrek Dublin berehala uzten du Irlandako lurraldea lehenbailehen ezagutzeko asmoz. Autostopez bidaiatzen du. Lehenengo etapan, Kilkenny izeneko hiri batera heltzen da irlandar jator bati esker eta bertan egingo du lo. Biharamunean, Cashel hirira heldu eta aterpetxean Rocio izeneko kaliforniar neska alai eta bizia ezagutzen du. Eiderri bere bizitza korapilotsua kontatzen dio eta autostopez bidaiatzeko aholkuak ematen dizkio. Mutiletan nola ibili den ere kontatzen dio Eiderri. Berak, berriz, ez du ezer kontatzeko, Irlandara bere nortasunaren bila etorri dela ezik agian. Rocio izenak gogorarazita, egunerokoaren atala Txema tabernaria zeneko Rocío Pérez de Mainueta aipatuz bukatzen da. Txemak Eider zuzentzen du, Rocío García de Mainueta zela aipatuz. Txemarekin oheratu izan nahi zuen neska erakargarri bat, Eiderri aurkeztu ondoren besterik gabe desagertu zena da Rocío García de Mainueta.

Egunerokoaren irakurketak Eider oraindik bizi dela sentiarazten dio Txemari. Horrek, ordea, tristura ematen dio. Eider ezin ahazturik dabilela ere nabaritzen du Txemak. Pentsamendu nahasiak etortzen zaizkio gogora, Eider Txemarengandik askatzera etorri ote zen hain zuzen. Sentimendu horiek guztiak Rociok lo egin zuen litera berean lo egiteak areagotzen dizkio, baita ere Rocio-Eider izenak markaturik ikusten dituenean. Rocio García de Mainueta urte asko pasa ondoren berriz ere kalean ikusi zuela gogoratu eta bere bularrekin pentsatzen delarik, " kanpaia jo" edo masturbatu egiten da.

Killarney

Txemak ere, Eiderren bidaiaren bizipenak bereganatu nahian, autostopez bidaiatzeri ekiten dio. Bi egunetan, Killarney hirira heltzen da. Autostopez bidaiatzeak, ordea, ez dio uzten nahi eta behar duen isiltasunean murgiltzea, euren autoan hartzen duten irladarrekin hitz egitera beharturik sentitzen baita. Bidaian nola urtebete lehenago, Eider Irlandara joan baino lehen, pisua erosi zuela, Eider berarekin bizitzera joateko esperantzarekin. Eiderrek, ordea, ez zuen berarekin bizitzeko aparteko gogorik erakutsi. Eiderrek gurasoen etxetik alde egiteko bere amari konbentzitu beharrari egotzi zion Txemak berarekin bizitzera joateko atzerapen hori. Berehala, ordea, Irlandara joateko Txema ez zuen gonbidatu, baina hala ere Txemak ez zuen gaizki hartu; begien bistakoa ukatzen jarraitu zuen, Jabik bere lagunak maiz adierazten zion bezala, Eiderrek ihes egiten ziola alegia. Txemak aipatzen du orain dela urte batzuk zerbait gertatu zela Eiderrekin zerikusirik daukan zerbait udaleku batean, bikotea aldendu zuena, baina gogoratzeko gogorik ez duenez, ez du azaltzen. Killarneyra heldurik, bertako aterpetxeen izenak eskuratu eta horrela Eiderren egunerokoaren hurrengo fitxategia zabaltzea lortzen du, ohi bezala.

Page 7: Connemara Gure Bihotzetan

Bertan, Eiderrek Cork hiria bizitatzeko asmoa duela kontatzen dio Rociori, baina honek ezetz, Killarney interesgarriagoa dela, eta biak azken honetara abiatzen dira. Bertako taberna batean mozkortu egiten dira. Goizean ,esnatzean, Rociok duela asko, Eider lo zegoen bitartean, berari begira egon dela aitortzen dio eta amodio jolasetan hasten dira, sexu-harreman lesbikoekin bukatzeko. Asko gustatzen zaio Rocíorekin egindakoa eta desiratzen zuen askatasuna lortzen ari dela dio ,baina, normala denez, txarto sentitzen da Txema engainiatu izan duelako. Rociori Txemak gogoratu nahi izan ez duen udalekuan gertatutakoa kontatzen dio: Jabi bere lagunarekin larrua jo zuela eta handik itzultzean Txemari kontatu ziola; berria kolpe handia izan zen Txemarentzat, baina azkenean zerotik hasita gainditzea lortu zuten. Hurrengo egunean, Rociok Dublinera itzuli behar du eta Eiderrek sekulako tristuraz agurtzen du laguna, berriz ere elkar ikusiko ez dutelakoan.Rocíok, autobusaren leihatilatik, Dinglera ez joateko keinuak egiten dizkio. Egunerokoaren atal hori aterpetxean irakurtzean, Txema galdurik eta noraezean geratzen da, Eider gorrotatuz. Bere neska-laguna hilda dago eta ez du merezi hildako bat gorrotatzea. Beraz, aurrera doa, Dinglerako bidea hartuz.

Dingle

Bere egunerokoan azaltzen duenez, kostaldean dagoen Dingle hirira heltzen da Eider ijito familia baten karabanan. Bertan amesten duen Irlandaren lehen arrastoak begiztatzen ditu, hango paisaiak bizikletaz dastatuz eta bertako jendearekin hizketan. Gauez aterpeko jendearekin parrandan joaten da. Taberna batean, Rociok Killarneyn ezaguturiko koadrilakoa den Duncan eta Ralph hurbiltzen zaizkio. Ipar Irlandakoak dira eta gazteak drogetatik urruntzeko jarduerak antolatzen dituen talde batean aritzen dira. Eider ez ditu oso gogoko. Bat batean, borroka sortzen da Eiderren aterpetxekideen eta Duncanen lagunen artean, baina berehala bukatzen da. Ondoren, Irlandako politikari buruzko hitzaldi baten iragarkia irakurtzen du. Hara joatea erabaki eta paseatzen duen bitartean, bezperako Ralph gerturatzen zaio ligatzeko ustezko asmoarekin, baina Eiderrek pikutara bidaltzen du. Hitzaldiaren ordua iritsita, bertan behera utziko dela, batu behar ziren lekuan egon daitekeen bonba bat dela eta, Irlanda askearen aurkakoak diren orangista izenekoak jarritakoa. Irtenbide moduan, hitzaldiko beste lagunekin ondoko taberna batean egingo dutela adosten da. Handik gutxira, bonba lehertu egiten du. Eiderrek IRA erakundearekiko jakinmin eta lilura aipatzen du, egunerokoaren atalari bukaera emateko.Egunerokoaren zati hau irakurri ondoren, Txemaren frustazioa areagotu egiten da. Bidaiari ez dio jada zentzurik ikusten eta etsitzeko gogoak ereiten dira bere barnealdean, ezagutzen ez zuen Eider bat aurkitu eta batera liluratzen ez duen lurralde batean baitago. Taberna batean, Eiderrekin hizketan hasten da bere baitan, bere burua engainatuta ibili dela eta inoiz bikote bat osatu ez zutela aitortuz eta Eiderrenganako gorrotora lerratuz. Azkenean, guztiz mozkortuta, Eider madarikatu, edalontzi bat bota eta tabernako ispilua puskatzen du.

Page 8: Connemara Gure Bihotzetan

Lahinch

Txema Lahinch izena duen edadetuentzako herri turistiko batera heltzen da. Bertako aterpetxean saiatzen da, betiko moduan, Eider herri horretan egon zeneko fitxategia zabaltzen baina ez du lortzen. Azkenean, taberna batera doa eta bertan hiru irlandar ezagutu eta garagardoak edaten hasten dira elkarrekin. Bere bidaiaren arrazoiaz galdetuta, Txemak Eiderren istorioa kontatzen die. Beraiek ere arazoak dituzte: batek emaztea galdu du jokoan gehiegi ibiltzeagatik eta beste batek emakumeen arropak jazteko ohitura du, fetitxismo moduan. Hirugarrenak aurreko urteko atentatuaz zerbait dakiela adierazten du eta Txemaren arreta pizten du, Eiderrek Dingle herrian aipatu zuen leherketa dela eta. Gizonak kotxe zuri batetik ateratako IRAko bikote batek kostaldean bost lealista nola hil zituen ikusi zuela kontatzen du eta Txemari Eiderrek topatu zituen Duncan eta beste ipar irlandarrak etortzen zaizkio burura, baita ere nola Rociok Eiderri Dinglera ez joateko esan zion agurraren unean.Herritik gertu dauden itsas labar ikusgarrietara joaten da Txema eta amildegiaren parean, bidaian zehar Eiderren errealitatea argitzen jarraitzeak pena merezi duen pentsatzen du, suizidioaren ideia buruan. Azkenean, haize bolada bat dator eta amildegitik behera joango delaren sentsazioa dauka. Suizidioaren idea azkar joaten zaio burutik; ez da hil nahi. Harri baten kontra jotzen du bizkarra eta konortea galtzen du.

Connemara

Amildegira erortzeko zorian, inguruko turisten laguntza jasotzen du eta beraiekin Galway hirira euren autobusean joatea eskaintzen diote. Autobus barruko giroaz gogaiturik helduko da Galway hirira. Hiria gogoko izan arren, berehala taxi bat hartu eta Connemarako kapitalera joateko eskatzen dio. Bideko paisaiak zoragarriak izan arren, lotan geratzen da. Clifdenera heltzean, aterpetxera doa zuzenean. Bertan, ireki ezin duen fitxategia zabaltzea lortzen du azkenik, Connemara pasahitza sartuz.

Eiderrek Connemararekiko lilura adierazten du bere egunerokoan. Jarraian, ordurarte gertatutakoa kontatzen du. Dingletik atera eta autostopa egiten ari zenean, Duncanek eta bere lagunek euren furgoneta gelditu egiten da bere aurrean. Duda-mudan hasieran, azkenean beraiekin joatea erabakitzen du. Lahinchera iritsita, Eider konpresak falta zaizkiola konturatzen da, aurrez erosi dituen arren. Ralphek beste herriko supermerkatura laguntzeko eskaintzen du bere burua eta berarekin joaten da, beste bost lagunak Lahinchen utzirik. Konpresak erosi ondoren, Ralphek beste bide batetik eramaten du Eider. Mutilak esaten dio konpresak berak ostu dizkiola, beste bost mutiletik ihes egiteko eta bakarrik egoteko aitzaki bikaina zelako. Hasiera batean asaldaturik, gero lasaitu eta Ralphen hitzetan zintzotasuna hautematen du. Ralphen lagunez ahazturik, Connemarara iristen dira eta Ralphen senide batzuk soilik oporretarako erabiltzen duten etxe batean egiten dute lo, gela bereizietan. Bidean argi-seinaleak egiten dizkien kotxe zuri batekin egiten dute topo eta bertan Rocio doala iruditzen zaio Eiderri. Ralphek Irlandako egoera politikoaz hitz egiten dio, baina argibide handirik gabe.

Hurrengo egunetan, Connemarako bazterrak ikusten ibiltzen dira, besteak beste Eiderren gidan agertzen den irudiko paisaia. Tabernako musika-giroa ere dastatzen dute. Etxean daudela, Ralphek "Connemara in our heart" liburua oparitzen dio Eiderri, bien bihotzak bat eginik daudela adierazi nahian. Amodioa egiten dute. Izan ere, Eider Ralphekin liluraturik dago eta berarekin pasatzen dituen egunak zoragarriak dira berarentzat. Ralphek Jabi dakarkio gogora Eiderri eta Jabirekiko sentimenduak berriz ere pizten zaizkio. Postal bat bidaltzen dio, bizitzen ari den guztiaz berri emanez. Eiderri egun gutxi geratzen zaizkio Euskal Herrira bueltatzeko eta Ralphi Ipar Irlandara joatea nahi duela adierazten dio. Ralphek ez du nahi, furgoneta lapurtu dutela eta, arriskutsua izan daitekeelako aitzakiaz. Baina azkenean joaten dira, furgoneta utzi eta autobusa hartuz. Aldi berean, Eiderrek bere baitan gauza asko hil eta beste asko sortzen ari direla aitortzen du, sortzen ari diren horiek Irlandan geratuko badira ere. Euskal Herrira itzultzeko bere egonezina ere adierazten du. Pinguinoen antzeko txoriak ikustean, Txema gogoratzen du, berak ere pinguinoen itxura duelako, eta honi buruz ez du ezer gehiagorik aipatzen.

Page 9: Connemara Gure Bihotzetan

Txemak Eiderrekiko izan zezakeen maitasun-sentimendu oro ezabatzen du bere gogotik, areago pinguinoen iruzkin gutxiesgarri horrekin. Poztu ere egiten da Eider orain hilda egoteaz, Eider pikutara joan delako gozamena ere sentituz. Baina azkenean, bera ere erabateko bakardadean dagoela konturatzen da. Txemak Ralph IRAko kide infiltratua dela ondorioztatzen du, erail zitzatzen boskotearen berri eman zuena; kotxeko seinaleak IRAko bere lagunenak izan zirela pentsatzen du. Jabiri ere deitu egiten dio kontuak eskatuz, Eiderrekin zuen harremanari buruz eta Eiderri buruz zekien guztia zergatik ez dion kontatu galdezka. Eztabaida bizian hasten dira, Txema Eiderri irainka eta Jabi lasaitzeko esanez. Jabik Eider suizidatu egin zela botatzen dio Txemari, baina honek ez du sinesten, Eiderrek harremanak egiteko zuen erraztasuna ikusita.

Derry, Belfast eta beste

Derryrako bidean, Txemak Euskal Herrira itzultzean Eiderrekin loturiko gauza guztiak botatzeko agindua ematen dio bere buruari. Derryn, Ralphi buruz gehiago jakiteko jakinmina asetzeko bertako hemerotekan pasaden urteko egunkariak irakurtzen ditu. 1993ko uztaileko egunkarietan Lahincheko atentatuari buruz, non bost lagun hil ziren, irakurtzen du. Aurrerago, 1994ko apirilean, Eider hil baino zertxobait lehenago, Ralph, edo hobe esanda, Ian Donnelley, nola atxilotu zuten irakurtzen du eta bere argazkia ere ikusten du, Jabirekin antz handia zuela baieztatuz. Eiderri buruzko aipamenen bat bilatzen du, baina ez du aurkitzen. Aterpetxean, Ralph pasahitza erabiliz Eiderren egunerokoaren azken zatia zabaltzen du.

Bertan, Eiderrek Ipar Irlandako mugako kontrol militarra zeharkatzeko pasatu zituzten larritasuna kontatzen du, baina dena ongi doa eta Ralphen Derryko etxera heltzen dira. Auzo katolikoan dago, noski, eta bertan Ralphekin amodioa eginez bukatzen ditu Irlandan geratzen zaizkion azken egunak. Belfast Ralphekin bisitatu ondoren, hegazkina hartu eta Euskal Herrira itzultzen da. Bertan, sekulako egonezina erakusten du, Txemarekin eta lagunekin itxurak egin beharra eta Ralphekiko maitemina direla eta. Txemarekin oheratzen da, baina ez du ezer sentitzen. Hil berri den osabaren baserria hutsik geratu dela aprobetxatuz, Jabirekin ere oheratzen da, baina berarekin ere ez du ezer sentitzen. Txemarekin gezurretan ezin duela jarraitu badaki, baina urtetako harremana hausteko ezintasuna sentitzen du. Ralph berarekin egoteko dator Euskal Herrira eta baserrian egun batzuk pasatzen ditu, ezkutuan. Jabik berarekin sexu-harremanak bilatzen ditu, baina Eiderrek ez du nahi. Ralph joandakoan, haurdun dagoela konturatzen da, baina ez daki Txemarekin edo Ralphekin izan den. Ralphi telefonoz ematen dio berria eta abortatzeko esaten dio, baina Eiderrek umea izan nahi du. Ralph atxilotu egiten dutelako berria irakurtzen du Eiderrek, IRAren atentatuan parte hartu zuela jakin eta amorru bizia sentitzen du Eiderrek, engainatuta sentitzen baita. Azkenean, bizitzari ezin heldurik, bere buruaz beste egiteko erabakiaren berri ematen du bere egunerokoan, azken oroitzapena Txemari eskainiz.

Txemak aterpetxeko neska batekin txortan egiten du. Irina du izena. Egia esan, Rociorekin gogoratzeagatik soilik egiten du, baina azkenean Eiderrekin gogoratzea soilik lortzen du, Eiderren azken agurra beretzat izan zela gogoan. Irinak geratzeko esaten dio, baina Txemak bizitza berri bat zerotik hasi behar duela adierazten dio. Neskak hori ezin dela egin erantzuten dio. Irinaren kotxean Belfasteko aireportura abiatzen dira, Phil Collinsen musikarekin. Halako batean, Txemak neskak gidatzen duen bolanteari bira eman eta azeleragailuari kolpea ematen dio, istripua eragiteko. Zuhaitz baten kontra talka egiten dute. Hilda dagoela sinetsita esnatzen da, baina ospitaleko ohean dagoela konturatzen da azkenik, ingurukoek bizirik jarraitzeko zorte handia izan duela adieraztearekin batera.

Page 10: Connemara Gure Bihotzetan

GAIA ETA IRITZI PERTSONALA

Julen Gabiria izen berri bat da euskal nobelagintzan. Connemara gure bihotzetan bere lehenengo saioa da alor honetan, eta Igartza beka-saria irabazi du idazlan honi esker. Hemen kontatzen zaigu nola pertsonaia batek (Txema), bere neskalagun (Eider) istripuz hilaren oroitzapena berreskuratu nahirik, neskak Irlandan zehar egindako bidaia errepikatzen duen. Neskalagunaren oroitzapena berreskuratzearekin batera, itzal horretatik askatzea izango zen mutilaren asmoa bidaiari ekitean. Eta bidaia sentimental horretan, neskak idatzitako egunkaria izango du bidelagun. Honaino gauza berezirik ez, pentsa lezake norbaitek. Ustekabea, ordea, Txemaren zain dago, egunkari horretan, ezagutzen ez duen pertsona batekin topo egitean. Neskalagunaren alde izkutu eta ilunaren aurrez aurre gertatzean aurkituko duena, jakina, ez zaio gustatuko. Planteamendu interesgarria du liburu honek eta irakurlearen arreta eta jakinmina oso ondo erakartzen daki. Kontamoldea, ordea, Txemaren bidaiaren kontakizunean egunkariaren atalak tartekatuz, nahiko baliabide ezaguna da literaturan. Edonola ere, honelako mezua dago istorioaren azpian: hobe oroimena gehiegi ez astintzea, izkutuan aurkituko duguna beharbada ez da gure gustukoa izango.

Eleberriaren abiapuntua oroimena bilatzea da. Txemak neskalagunaren oroimenaren zati bat nahi du, benetan maite zuela esango dion zer edo zer, neskaren galera ahaztu eta berriro hasten lagunduko dion zerbait. Eta horren bila abiatuko da Irlandara. Baina bilaketa berehala bihurtuko da ihesaldi, irauli egiten da, Eiderri irauli zitzaion bezala. Txemak bidaia hasieran zuen neskaren oroimen idealizatua astiro-astiro lausotuz joango da, erabat galtzeraino, Eiderren benetako sentimenduak deskubritzeaz batera.

Page 11: Connemara Gure Bihotzetan

Izan ere, eleberri honen gai nagusia engainua da, areago, esan genezake liburua ahalegintzen dela engainua zer den azaltzen. Kezka horretatik sortua da, behintzat. Pertsonaiak muturrekoak dira antza, inork ez dio inori egia esaten, ez neskak mutilari, ez mutilak neskari, ez eta bestelako pertsonaiek ere. Gainera, denek engainatzen dute euren burua. Engainu mota askoren gaineko liburua da Connemara gure bihotzetan. Neskak dio Irlandara bere buruaren bila joango dela, baina ez da egia, gogoko ez duen egoera batetik alde egin nahi du, itzultzean are gogorrago egingo zaio. Mutilak, berriz, maite duela dio, baina neskaren benetako sentimenduak ezagutu ahala, maitasun hori zalantzan ipiniko du. Engainuaren ardatzari bestelako gaiak harilkatzen zaizkio: bakardadea, sufrimendua, konfiantza eza, mendekua eta heriotza, berbarako.

Bigarren gai nagusi gisa bidaia bera dugu, biek Irlandara egindako bidaia bera. Honetan ere, pertsonaia nagusien ikuspuntu kontrajarriak nabarmenak dira, kasu honetan bakoitzaren bihotz-gogoak eraginda. Eiderren ikusmiran Irlanda idealizatu bat agertuko da, tabernak, musika eta paisaia berde infinituak. Txemaren begietan, ostera, paisaia horrek ez du idealizatutik ezer edukiko. Honetan, Connemara eskualdeak esanahi berezia lortzen du, Eiderren helburu bilakatzen da, eta ondorengo gertaera guztien sorleku. Connemarak eleberriaren korapilo guztien gakoa dakarkigu. Irlandako testuinguruan, bestalde, ez da falta irla horretako egoera politiko gogorraren berri, eta giro horretako pertsonaiak ere ageri dira. Eleberriaren ekintza 90eko hamarkadaren erdialdean gertatzen da, IRAk su-etena iragarri baino lehen, beraz, artean gori-gorian zegoen egoerak marrazten du bidaiaren testuingurua; batez ere Eiderrena.

Connemara gure bihotzetan eleberriak zortzi kapitulu ditu, eta kapitulu bakoitzaren amaieran ipuin bat, argazki batekin lagunduta. Zortzi ipuinok eleberriarekin lotura zuzena ez badute ere, modu esanguratsu batean kapitulu bakoitzaren laburpena egitera datoz. Laburpen horrek zerikusi handia du kapituluak uzten duen zirrararen uherrarekin, esan baitaiteke neurri handi batean indartzen dutela utzitako sentsazioa. Bakoitzak sentimendu bat islatzen du, eta eleberrian sentimenduok agertzen diren hurrenkera berberan garatzen dira. Argazkiak, ipuina irudiz deskribatzeaz gain, indartu egiten du kapitulu bakoitzak irakurleari uzten dion arrastoa. Sinbolismoz beteriko ipuinak dira, oro har, eta euren arteko haria denek uzten duten sentsazio sentibera eta goibela da, zalantzarik gabe, eleberriaren tonuarekin bat datorrena. Ipuinok oso atal interesgarriak dira, eta eleberriarekin alderatuta, esan genezakeelako balio literario handiagoa dutela, behinik behin eleberriari sakontasun eta sentiberatasun handiagoa gehitzen diote. Bidenabar, ipuinok tartekatu izanak, agerian uzten du egileak lan literario handia egiteko duen asmoa. Ipuinek, ondorioz, kontakizunean eragiten duten etena baliagarria da irakurketa arintzeko.

Page 12: Connemara Gure Bihotzetan

Ipuina ez da, hala ere, Gabiriak eleberrian tartekatzen duen genero bakarra. Eiderren egunerokoa aipatu beharrekoa da. Egunerokoak, irakurleari atalka emanda, osotzen du kapitulu bakoitzaren alde nagusia. Eiderren ahots propioaz, lehenengo pertsonan, kontatzen zaigu egunerokoa, iraganari dagokion denboran kontatu ere. Esan liteke Eiderren ahotsa eta protagonismoa gailentzen dela kontakizunak aurrera egin ahala. Txemaren ahotsa dakarren zatia, ostera, lehenengo eta hirugarren pertsona tartekatuz ematen da. Kanpoko narratzaile zehaztugabearen ahotsa nagusitzen da Txemari datxezkion atalotan. Atalok orainaldian kontatzen zaizkigu.

Eleberriaren antolaketari kontaeraren egitura borobila gehitu behar zaio. Lehenengo atalean iradokitzen dira gako nagusiak, era atzenengo ataletan hasieran iradokitakoaren argibide eta konponbidea, modu garbian.

Kontaera teknikei gagozkiela, bi aipatu behar dira nagusiki. Batetik, kontrajarpena; bestetik, iraulketa. Kontrajarpena muturreko pertsonaien eta eurei dagozkien sentimendu dibergenteetatik dator. Bestalde, iraulketak zerikusia du pertsonaiek bizi duten barne aldaketa bortitzarekin. Nor bere burua engainatzen egotetik errealitate gordina nekez onartzera pasako dira, bien ala bien sufrimendu egoerak aldatuz eta nahastuz. Eleberrian ez dira falta elementu melodramatikoak. IRAko ekintzaileen atentatuak, Eiderren maitasuna ekintzaile horietako batenganakoa, eta azkenean Eiderren suizidioa umedun zegoelarik. Hala ere, Gabiriak egoera melodramatiko horiek arintzen dituzten ironiazko elementuak ere tartekatzen ditu.

Gaia eta balio literarioa alde batera utzita, Gabiriak darabilen hizkera arina da irakurle gazteak erakarri izanaren beste gakoetako bat. Gaurko hizkera bizia darabil Gabiriak, koherentziaz. Gainera, elkarrizketa zuzenak eta ukitu kolokialak ematen dizkio idatzitakoari. Julen Gabiriak Connemara gure bihotzetan eleberrian ironia eta samurtasuna nahastea lortu zuen ukitu dramatikoak darizkion istorio batean.

Page 13: Connemara Gure Bihotzetan

Narratzaileak

• Hiru narratzailea daude: bata Txemaren inguruan gertatutakoa hirugarren pertsonan kontatzen duen narratzailea da, orojakilea, Txemaren pentsamenduak baitaki ere.

• Beste narratzaile bat Eider bera da, lehenengo pertsonan idazten baitu bere egunerokoan.

• Azkenik, lehenengo pertsonan batzuetan, hirugarren pertsonan beste batzuetan, historiotxoak edo pasadizoak kontatzen dituen hirugarren narratzaile bat edo bat baino gehiago daude, ez baitakigu kontatutakoa pertsona berari gertatu ote zaion edo pertsona desberdinei. Hirugarren pertsonan idazterakoan orojakile bihurtzen da.

Page 14: Connemara Gure Bihotzetan

Denbora• Istoria 1994. urtean hasten da, Eider hil eta aste batzuk

geroxeago. Eider 1994ko apirilaren 21ean hiltzen da. Irlandara 1993ko uztailaren 1ean ailegatzen da, baina bere Bitakora egunerokoan egun bat lehenago hasten da idazten, 1993ko ekainaren 30ean hain zuzen ere. 1994ko apirilaren 21ean idazten du azken aldiz, bere buruaz beste egin baino lehen. Egun batzuetan ez du ezer idazten, denbora falta dela eta. Esan dezakegu istorioan orainaldia eta lehenaldia tartekatzen direla, egunerokoaren bitartez flash-backaren rekurtsoa erabiliz.

Page 15: Connemara Gure Bihotzetan

Pertsonai nagusiak eta bigarren mailakoakLEHEN MAILAKOAK:

Txema: Mutil alaia da eta Eider ikaragarri maite du, bidaia egin baino lehen. Bere burua itsusitzat hartzen du. Sentimenduek bere egoera psikologikoa asko aldatzen dute. Bidaian zehar gero eta amorru gehiago metatzen du eta azkenean, Eider gorrotatu egiten du eta bere neska-laguna izan zenari gertatzen zaizkion gauza txar guztiak garaipen bat bezala hartzen ditu. Adibidez: Ralphek IRAko burua zela ezkutatzea eta bere benetako izena ez ematea, Euskal Herrira etortzerakoan sorturiko buruhausteak… eta batez ere, Bitakoran azken hitzak Txemarentzat izatea.

Eider: Ikaragarrizko gorputza duen 28 urteko neska da. Txemaren neskalaguna da. Bere benetako izaera bilatzera joaten da Irlandara eta han, neska oso ezberdina bihurtzen da. Txema engainatu egiten du Rocio eta Ralphekin eta Euskal Herrira bueltatzerakoan Jabirekin ere. Egunerokoan, egunak pasa ahala, Txema gero eta gutxiago aipatzen du. Lehenengo momentuan bakarrik damutzen da egiten dituen gauza txarretaz. Geroxeago, bakarrik bere buruaz arduratzen da. Dudaz josia dago, momentu askotan ez daki zer egin eta bere buruaz duda mudatan dago. Azkenean, haurdun dagoela eta umea norena den ez jakitearen aurrean, bere buruaz beste egiten du. 

BIGARREN MAILAKOAK:

Maite: Eiderren ama da. Bere alaba hilda dagoela onartu du eta bere bizitza aurrera doa. Txemarekin mesfidati portatzen da, Eider bere buruz beste egin zuela esaten dio Txemari.

Jabi: Tereren mutilaguna izan arren, Eiderrekin ohertzen da. Eider lagundu nahi duela eman ahal du, baina ohera eramatea da bere benetako intentzioa.

Tere: neska alaia da, Jabiren neskalaguna. Jabi asko maite du eta oso pozik dago berarekin.Sineskorra halabeharrez.

Ralph: Derryn bizi den 26 urteko mutila da. Bere benetako izena Ian Donnelley da. IRAko burua da. Eiderrez maitemintzen da, edo agian beste engainu bat da, batek daki. Connemaran dauden denbora elkarrekin ematen dute. Eiderri ez dio ezer esaten bere benetako identitateari buruz. Hasiera batean Eiderrek ez du Ralph gustuko, oso pertsona arrarotzat jotzen duelako. Autostopa egiten dagoenean, Ralph eta bere taldea jasozen dute Eider, eta bertatik aurrera Ralphekin ondo konpontzen da. Azkenean ikaragarri maite du, inor maite izan ez duen bezala. Hala ere, Eiderrek bere burua ezagutzen du eta badaki betirako ez dela izango.

Duncan: Eiderrek tabernan topo egiten duen mutila da. Aurretik ikusia zuen, Rociok aterpetxean agurtu zituen mutiletako bat zen. Protestantea da, beraz Iparraldeko Irlanda Bratainia Handiaren parte izaten jarraitzea nahi du. Tiroka hiltzen dute IRAkoek, Ralphek zalatuta.

Rocio: Eiderrek bere bidaian ezagututako neska da. Eiderren ustez, oso neska polita. Kanporakoia eta berritsua. ‘’Mamitsua’’, kurba askorekin. Eiderrek eta berak egun batzuetako rolloa dute. 

Rocio Garcia de Mainueta: Txemak eta Eiderrek Euskal Herrian ezaguturiko neska da. Txemak ezagutu zuen tabernan lanean hari zela. Eider aurkeztu orduko desagertu zen. Txemak Eiderren iruzurrak jakin ostean bere buruari Rociorekin larrua joko duela agintzen dio. Txemak bere bularrak gogoratzen ditu bereziki, oso erakargarriak dira eta.

Eiderren osaba: baserri bat dauka eta bertan lan egiten du Eiderrek.