bizkaiko hitza - berria · dute kontrol guztia: ordu-tegia, klaseak bertan behe-ra uzteko...
TRANSCRIPT
BIZKAIKOHITZA
ERNAI
Prekaritatea gazteen bizimodu osora zabaldu dela salatzeko, manifestazioa egingo du Ernaik bihararratsaldean, Bilbon b 2017an Bizkaian gazteei eginiko kontratuen %93 aldi baterakoak izan ziren b 2-4
Kroniko bihurtu den gaitza
ZinegoakDozenaka filmizango dira Gay-Lesbo-Trans
Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdian
12Orozko 1936ko gerrako etagerraosteko errepresaliatuak
oroitzeko jardunaldiak, gaur eta bihar
6Ostirala
2019ko otsailaren 15aX. urtea386. zenbakia
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Prekaritate hitzakegunkari azal etaizenburu ugarihartu ditu XXI.mendeaz geroz-tik. Ezerezetik,
egunkari eta albistegi guztietaraegin du salto azken hamarkadan,eta badirudi lanaren munduarenlogika itxuraldatu egin duela.Gazteekin eta bizi duten lan egoe-rarekin lotzen da, batik bat, pre-karitatea; baina, zer esan nahi duzehazki?
Euskaltzaindiaren hiztegiak,halaxe definitzen du prekariohi-tza: «Lanaz edo enpleguaz min-tzatuz, ezegonkorra dena eta lanbaldintza kaskarrak dituena».Hots, arlo profesionalera muga-tzen den fenomenoa dela deritzo.Asier Zamorano Ernaiko kideak,ordea, harago doan irakurketaegiten du: «Krisi ekonomikoakekarritako guztiarekin, prekari-tatea bizitzako eremu guztietanpairatzen dugun gaitz bilakatu
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15aAstekoa
d
PrekaritateaEzaugarriak eta ondorioak
adierazi duenez, berez, ez da fe-nomeno berria, baina bere ondo-rioak «geroz eta ageriagoak»dira. «Prekaritatea aspalditikexistitzen da, badakigu lan bal-dintza prekarioek zer eragin izanduten azken hamarkadako gazteguztiontzat. Lan baldintzei lotutaegon izan da beti prekaritatea:soldatari, malgutasunari...».
Hala ere, hori aldatu egin delauste du, eta gaur egun, prekarita-tea, gazteek bizitza proiektu«duin» bat garatzeko duten oz-topo nagusia dela deritzo. Hez-kuntza prozesutik abiatuta, bizi-tza «zoro» batean murgiltzen di-tuztela zehaztu du. «Ez da soiliklan baldintza kaxkarrak ditugula,baizik eta horrek prekario bilaka-tzen gaituela bizitzako esparruguztietan: etxebizitza duin batlortzeko orduan, harremantzekoorduan edota ikasteko orduan».Hala, prekaritatea «kronifikatu»egin dela dio, gazteen emantzipa-zioa oztopatuz. «Azken finean,bizitzako elementu bat izatetik,bizitzako elementu guztiak jotzen
17:00etan Euskadi plazatik abia-tuko da manifestazioa.
Haien dinamika azaltzeko,Oraina borrokatzeko koordena-
dak izeneko liburuxka plazaratudu Ernaik. Bertan, prekaritatea-ren inguruan egindako irakurke-ta azaltzen dute, batez ere, hez-kuntzari, enpleguari eta etxebizi-tzari erreparatuz. Zamoranok
da. Ez da soilik lan munduari era-giten dion gauza bat; egun gurebizitzako esparru guztietan garaprekarioak». Hots, prekaritateahedatu dela dio Zamoranok, etahorregatik, «bizi prekaritateaz»mintzatzen da.
Egoera horrek gazteen bizitzakzuzenean «kolpatu» dituela eta,horri aurre egiteko sortu dute
Euskal Herrian Bizi dinamika.«Prekaritatearen erantzuleakseinalatu eta egoera larri batenaurrean gaudela adierazi nahidugu; eta hori da, hain zuzen ere,larunbateko [biharko] manifesta-zioan egingo duguna». Prekari-tateari ateak itxi lelopean, Bilbo-ko kaleak hartzeko deia egin duErnai gazte antolakundeak. Bihar
Azken hamarkadetan lan baldintzak etengabe okertuz joan direla eta, bizitzako eremu guztietara zabaldu daprekaritatea, Ernai gazte antolakundearen ustez. Egoerazjabetzeko, manifestazioa egingo du bihar, Bilbon.
Bermerik gabekoetorkizuna
Ernai gazte antolakundeak
prekaritatea salatzeko egindako
ekimen bat. ERNAI
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15a Astekoa
d
PrekaritateaEzaugarriak
eta ondorioak
dituen gaitz izatera igaro da pre-
karitatea».
Aldaketa horren zergatiei erre-
paratuz gero, Zamoranok argi du:
«Prekaritatearen erantzuleek
krisi ekonomikoaren aitzakipean
prekaritatea basatiago bihurtu
dute, haien etekinak handitze-
ko». Horregatik, dinamikaren
bidez, erantzule horiek seinalatu
nahi dituzte. «Confebasketik ha-
sita, higiezin agentzietaraino, ins-
tituzioek enpresari handiak la-
guntzeko egindako politika pu-
blikoetatik igaroz, guztiak dira
horren erantzule».
Egun prekarizazioaren adibide
bihurtu dira Glovo edo Deliveroo
bezalako banaketa enpresak, bai-
na, Zamoranoren aburuz, bertan
ematen den «flexibilizazio» pro-
zesua «pixkanaka» beste lan eta
esparru batzuetara ere hedatzen
ari da. Horregatik, eta prekarita-
teak gizarte sektore askori eragi-
ten dien arren, gazteengan duen
eragina azpimarratu du Zamora-
nok. «Pentsiodunen borroka edo
borroka feminista, esaterako,
guztiz lotuta daude prekaritatea-
ren ideia honekin, baina egia da
gazteok zapalkuntza propio bat
pairatzen dugula».
Gazteak jo puntuanNabarmendu duenez, gazteen
izaeraz «baliatu» egiten dira:
«Ikasten ari garela diote, lehe-
nengo lan esperientziak direla
edota etapa trantsitorio bat dela».
Ernaiko kidearen ustez, gazteei
sinestarazi egiten diete halabeha-
rrez eman behar dituztela urte
batzuk baldintza txarretan, oste-
an lan eta bizitza duin bat eskura-
tu ahal izateko; «bitartean esplo-
tazio eta prekaritate ereduetan
sakontzen dute, gazteon lan bal-
dintzak muturrera eramanez».
Ildo horri jarraituz, prekarita-
teak gazte eremuan dituen ezau-
garriak identifikatzen saiatu da:
soldata txikiak, ezegonkortasu-
na, kontratu partzialen igoera...
«Gehienbat gazteek pairatzen di-
tuzten arazoak dira». Prekarita-
teak, baina, bizi baldintzak «kas-
kartzeaz» gain, egoerari aurre
egiteko aukerak ere murriztu di-
tuela dio Zamoranok. «Eskubi-
deak borrokatzeko funtsezkoa da
kolektiboaren indarra». Gazte-
ria, ordea, «fragmentatuta» da-
goela uste du, eta horrek asko
zailtzen duela «antolakuntza eta
borrokaren ideia sozializatzea».
Iñigo Alonsok bat egiten du
ideia horrekin. LAB sindikatuko
kide da, eta sektore pribatuko
langileekin dihardu aholkularitza
lanetan, batez ere ordezkaritzarik
ez duten beharginekin. Gainera,
Eragin gazte prekarioen asanbla-
dako kide ere bada, eta antola-
kuntzaren ideia ezinbestekotzat
jotzen du: «Behin eta berriro
errepikatzen den patroi bat dago
zerbitzu pribatuen barruan, edo-
zein denda edo komertziotan:
atomizatuta daude langileak».
Hau da, antolatzeko zailtasun
«nabariak» daudela dio: «Ez da
soilik ez dutela ordezkaritzarik,
askotan ez dute batera egoteko
aukerarik ere. Glovo enpresan,
adibidez, detektatu egiten badute
langile batzuk beti daudela batera
abisua bidaltzen diete banatzeko
esanez. Hori da printzipioetako
bat: toki komunak desagerraraz-
tea», salatu du.
Azaldu duenez, sektore priba-
tuko lantoki askotan, taberna,
ileapaindegi, ogitegi eta abarre-
tan, ez dute ordezkaritzarik lor-
tzeko aukerarik ere –legearen
arabera, gutxienez sei langile izan
behar dira hartarako– eta gehie-
netan, gainera, «jabearen ondo-
an» egoten dira lanean. «Inoiz ez
dira egoera onean egon, eta bel-
tzean kobratu izan dute ia beti.
Arazoa da orain enpresa handie-
nak ere joko horretan ari direla».
Guggenheim museoan izandako
lan gatazka jarri du adibide gisa
Alonsok. «Jaitsi egin dira oina-
rrizko baldintzak, eta, sektore ho-
rretan lehiatu ahal izateko, hi-
tzarmena saltatu behar duzu: be-
rez baino ordu gehiago sartu,
estrak doan egin edo dirua gutun-
azaletan jaso... mila formula dau-
de», erantsi du.
Hori dela eta, hitzarmen askok
baliorik ez dutela dio; «ostalari-
tzan, adibidez, %90ean ez dela be-
tetzen baieztatuko nuke». Alon-
soren esanetan, legeak bete egi-
ten diren ustea dago gizartean,
«baina hitzarmenekin ez da hala,
eta lan ikuskaritza ez da hori kon-
trolatzeko gai». Horregatik, bere
ustez, jendearen ardura da insti-
tuzio lokalak «interpelatzea»
egoera kontrolatzeko tresnak jar
ditzaten.
Langileen errealitateari lotuz,
haien baldintzak hobetzeko zail-
tasun asko dituztela deritzo:
«Hobetzeko aukera dago, baina
banan-banan». Lan berdina egi-
ten dutenen artean ere
nomina desberdinak
egon ohi dira: «Nominak
konparatzen badituzu
eta desberdinak badira,
gure borroka ez da berdi-
na izango. Halako triki-
mailu asko erabiltzen di-
tuzte langileak elkarren
aurka jartzeko, mesfi-
dantzak sortzeko eta ba-
tek duen eskubidea bestearen le-
potik lortu duela pentsarazteko».
Langile gehienek aldi baterako
kontratuak dituztela ere salatu
du, eta horrek «atzera botatzen»
dituela langileak edozein aldarri-
kapen egiterako orduan. SEPE
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publi-
koak egindako txostenaren ara-
bera, 30 urtetik beherakoek izan
zituzten kontratu berrien %93,37
aldi baterakoak izan ziren Biz-
kaian 2017an. Alonsoren hitze-
tan, gainera, kontratuan ordu gu-
txi batzuk baino ez dituzte izaten
jasota, eta gainontzekoak kontra-
tutik kanpo geratzen dira. «Hori
da niretzat prekaritatea: ez da
diru gutxi jasotzen duzula, baizik
ez dakizula zenbat jasoko duzun,
ezta noiz arte jasoko duzun ere».
Aitziber Laskibar Lizarribar
Etorkizuna ilun sumatzen dute
Ezkerraldeko gazteek. «Prekari-
tate kroniko batean» murgilduta
ikusten dute bere burua; «bizi-
tzako alor guztietara» hedatu den
prekaritate egoeran. «Gure bizi-
tzen parte da eta gelditzeko etorri
da», adierazi du Ezkerraldeko Er-
naik bertako gazteen egoeraren
berri emateko agerraldian.
«Ziurgabetasuna, heldulekurik
eza, ezegonkortasuna, segurta-
sun falta... Bizirautera kondena-
tzen gaituzte».
Alarma hotsak entzuten dituz-
tela diote; sirena hotsaren deiari
jarraituta lanera joaten zirenen
oinordeko direnek, alarma adie-
razten duten sirena hotsak soilik
entzuten dituztela orain. «La-
rrialdi egoeran gaude».
Ezkerraldea ezaugarritzen
zuen industria desagertuz joan
da. Labe Garaiak, Babckok eta
General Electric enpresa handien
itxierak gogoratu dituzte gazteek.
«Gaur, Navalen txanda dugu».
Desindustrializazio prozesua bu-
ruraino eramateko nahiarekin
arrazoitzen dute Navalen egoera.
Ez dute bestela ulertzen: «Nola
itxi lana duen enpresa bat? Duela
hamar urte Espainiako Gober-
nuak Naval pribatizatzea erabaki
zuen, eta orain, kudeaketa txar
baten ondorioz proiektua hiltzen
uztera behartu nahi gaituzte».
Gainera, Naval ixteak eragingo
lukeen egoerari buruzko azterke-
tak egiten direnean bertako 177
langileak soilik hartzen direla
kontutan salatu dute. «Langile
zuzenak direnen egoera baino ez
dute aztertzen, zeharkako langi-
leak kontuan hartu gabe». Eta
ontziolaren inguruko enplegu sa-
reak ia 2.000 pertsona hartzen di-
tuela ohartarazi dute. Ez hori ba-
karrik; horietako gehienak azpi-
kontratetan daudela: %80. Guzti
horiek ere aintzat hartu behar di-
rela aldarrikatu dute.
Ontziolen aldeko apustua egin
dute gazteek. Euskal industriaren
sektore estrategikoa dela diote,
eta bizirautea bermatu behar
dela. Hartarako, Ezkerralderako
etorkizuneko industria plan
«erreal» bat eskatu dute. Aginte-
an den EAJ, ordea, «interes kapi-
talistei» lotuta ikusten dute, eta
«mekatuaren diktaduraren» bi-
dez, bizitzak negozio iturri bihur-
tzen ari dela. «Kapitalismoaren
erritmo itogarriak» herritarren
burujabetza galera bilatzen duela
esan, eta horri aurre egitera dei
egin dute: «Ez gaude prest beste
batzuek markatutako koordena-
den arabera bizirauteko».
«Prekaritatekroniko batean»ikusten dute berenburua Ezkerraldean «Kapitalismoaren erritmo itogarriak» bilatzenduena herritarrek burujabetza galtzea delaesan, eta horri aurre egiteko deia egin dute
Ezkerraldeko Ernaik asteartean Sestaon egindako agerraldia. ARITZ LOIOLA / FOKU
Gazteek bizitza proiektu duin bat garazteko oztoponagusia prekaritatea dela dioAsier Zamorano Ernaiko kideak
Bizkaian 30 urtetik beherakoeiegindako kontratu berrien%93,37 aldi baterakoak izan ziren 2017an
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15aAstekoa
d
PrekaritateaTestigantzak
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Hainbat urte daramatza
Raquel Salazarrek eskolak
ematen: partikularrekin
hasi zen, eta egun, karrera
amaitu ostean, akademie-
tan dihardu. Emakume
gazteak dira na-
gusi bi lanetan,
eta bietan, pre-
karizazio maila
«handia» da-
goela azaldu du.
Noiz hasi zinen
eskola partikularrekin?
Gazteen artean oso hedatua
dagoen praktika da. Egoera
oso berezia da, lan baldin-
tzak zuzenean hitzartzen
dituzulako familiarekin.
Hori bai, ez duzu inongo
kontraturik eta familiek
dute kontrol guztia: ordu-
tegia, klaseak bertan behe-
ra uzteko ahalmena... Nor-
malean tasa baxuak izan
ohi dira eta prestakuntza
denbora ez da kontuan har-
tzen.
Eta akademietan?
Lau urte daramatzat eta de-
netarik bizi izan dut. Adibi-
dez, lehenengo urte osoa
kontraturik gabe eman
nuen. Beste guztietan aldi
baterako kontratuarekin
egon naiz; finkoak izan be-
harko lirateke lanpostua
existitzen delako, baina aldi
baterakoa eskaintzen dute
akademia guzti guztiek.
Nolakoak dira baldintzak?
Akademiaren arabera
nahiko aldatzen dira. Oro
har, kontaktu
gutxi duzu bes-
te langileekin,
ez dakizkizu
besten baldin-
tzak, egoera
etabar. Soldata
hitzarmenetik gorakoa izan
ohi da baina prestaketa or-
duak ez dituzte kontuan
izaten; teorian ez duzu la-
naldi osoa, baina praktikan
bai. Gero, kontratutik kan-
po ere klaseak ematen di-
tut, beltzean kobratuz.
Baduzu egoera hobetzeko
aukerarik?
Urtero batetik bestera na-
bil, arazoak izan ditudalako
nagusiekin. Pasa den urte-
an saiatu nintzen lankidee-
kin eskubide batzuk lor-
tzen baina ez zuten nahi,
beldur zirelako. Ez denez
betirako, onartu egiten
duzu, eta ez duzu hobetze-
ko esfortzurik egiten; are
gehiago kalean amaitu ba-
dezakezu.
«Ez denez betirako,onartu egiten duzu, eta ez duzu hobetzekoesfortzurik egiten»
Raquel Salazar b Irakaslea
BIZKAIKO HITZA
«Kezka handia sortzendit hilabetero kaleangeratu naitekeelapentsatzeak»
Nekane Martinez bDendaria
BIZKAIKO HITZA
P. A. Bilbo
2005etik garbiketa lanetan
dabil Olaia Bilbao. Bilboko
Udalaren azpiegiturak gar-
bitzen egiten du lan, azpi-
kontrata batekin. Pozik eta
zortedun ageri da, joan den
urtean kontratu finkoa egin
ziotelako. Aurreko urtee-
tan, ordea, 50 kontratu bai-
no gehiago izan ditu.
Zer nolako bal-
dintzak ditu-
zue garbitzai-
leek?
Nabarmenena
aldi baterako
kon t r a t u en
arazoa da. Nik hamabi urte
eman ditut aldi baterako
kontratuak bata bestearen
ostean kateatzen: astero,
hilero... Zorte handia izan
dut nik, kideek berdin ja-
rraitzen dutelako; 10 urte-
tan, 51 kontratu katea di-
tzakezu, toki finkorik izan
gabe. Izan ere, enpresak
zentro bat baino gehiago
kudeatzen duenez, toki ba-
tetik bestera edukitzen gai-
tuzte askotan.
Zer suposatzen du aldi ba-
terako kontratuekin lan
egiteak?
Ez duzu inolako bermerik.
Ziurgabetasun eza da nagu-
si, ezin duzu pisu bat erosi
adibidez edo inbertsio bat
egin, ez dakizulako hurren-
go astean edo hilean lanean
jarraituko duzun. Beldur
horrekin bizi zara.
Zer nolako egoera duzu
orain?
Orain mutilen lana egiten
dut; peoi espezialista naiz
eta baldintzak askoz hobe-
ak dira.
Zergatik diozu
mutilen lana
dela?
Mutilek bezala
lan egin eta ko-
bratzen duda-
lako. Normalean peoi espe-
zialista izateko aukera gizo-
nezkoei ematen diete soilik.
Sektore honetan emaku-
meak peoi garbitzaile iza-
ten gara eta gizonezkoak,
berriz, espezialistak.
Peoi garbitzaile edo espe-
zialista, zer desberdinta-
sun dago?
Garbitzaile izanik diru gu-
txiago jasotzen duzu eta
baldintzak ere askoz kaska-
rragoak dira: garbitu, erra-
tza pasatu... nekagarria da
oso. Espezialistak berriz,
makinekin ibiltzen dira eta
eramangarriagoa da.
«Hamar urtean 51 kontratu ere kateatu ditzakezu, toki finkorik izan gabe»
Olaia Bilbao bGarbitzailea
BIZKAIKO HITZA
«Lankideekineskubidebatzuk lortzensaiatu nintzen,baina beldurhandia dago»
P.A. Bilbo
Arropa denda batean egiten
du lan Nekane Martinezek.
16 urterekin praktikak
amaitu zituenetik sei urte
daramatza Inditex bezala-
ko multinazional handien
saltokietan lanean. Lan bal-
dintzekin pozik dagoen
arren, soldata txikia izateak
eta aldi baterako kontra-
tuekin ibiltzeak «ezegon-
kortasunera» kondena-
tzen duela dio.
Zer nolako bal-
dintzak dituzte
arropa dende-
tako denda-
riek?
Lan baldintzei
erreparatuz, kontratuena
da gogorrena, batez ere
gazteontzat. Aldi baterako
izateaz gain, dendari kon-
tratua egin beharrean la-
guntzaile kontratua egiten
digute, eta beraz, soldata
askoz txikiagoa da. Lan eta
ordu berdinak egin arren,
800 euroren ordez, 500 in-
guru jasotzen ditugu. Beraz
ordutegiekin pozik egon
arren, egoera gogorra da.
Zenbateko iraupena izan
ohi dute kontratuek ?
Normalean, gauzak ondo
egiten badituzu edota erre-
fortzuak behar badituzte,
hilero berritu egiten dizute
kontratua. Baina ez zara
toki berdinean denbora
gehiegi egoten, denda bate-
tik bestera ibiltzeko joera
dago; sartu eta irteten ibil-
tzen zara, nonbaiten tokia
egitea lortzen duzun arte.
Horretarako, baina, zorte
handia izan behar duzu;
normalean, behin kontra-
tua amaituta, beste toki ba-
tean saiatu be-
har zara.
Zer dakar ber-
merik gabe bi-
zitzeak?
K o n t r a t u a
amaitu baino
aste bat lehenago-edo esa-
ten dizute berrituko dizu-
ten kontratua edo ez, beraz,
ziurgabetasuna da nagusi.
Ni adibidez, oso urduri jar-
tzen naiz hilabete amaie-
ran, kezka handia sortzen
dit pentsatzeak kalean ge-
ratu naitekeela.
Etorkizunera begira zer
aurreikuspen dituzu?
Baldintza hobeak lortu eze-
an beste zerbait egingo dut,
ez dut bizitza osoa soldata
txiki hauekin eta bermerik
gabe lanean eman nahi.
«Gazteok, lan eta orduberak eginarren, soldatatxikiagoa izanohi dugu»
«Enpresakhainbat zentrokudeatzendituenez, tokibatetik besteraibili zaitezke»
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15a Iritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Kontu kontari
Aitzinsolasa: EuskadiIrratian entzun diotAdolfo Arejita eus-kaltzainari esaten
hobe dela, bere uste pertsonale-an, erabiltzea errelatore, eta ezkontalari, kontariedota konta-tzaile. Hau da, maileguaz balia-tzea, mementoz behintzat, zeha-tzago eta zuzenago lotzen zaiola-koan moda-modan dagoen gaz-telaniazko relatordelakoarenadierari. Nire ustez, hor hastengara galtzen (baina hori beste ba-terako).Lehenengo errelato edo konta-
era: 2003. urteko otsailaren 20a.Eguerdi tristea Donostiako San
Jeronimo kalean. Aurreko gaue-an Bilboko Kafe Antzokian, 13.Korrikaren Korrika Kulturalareningurumarian, Jai Alai KatumbiExpress. Edo bestela esanda: Fer-min Muguruza eta Manu Chao.Goiz joan nintzen, ordea, etxera,ze, hurrengo egunean, Donos-tian, Metxaantzezlana (hura ereKorrika Kulturalaren barruan)aurkeztu behar genuen, prentsaagerraldian. Eta hala eta guztizere, sekula izan dudan eta, segu-rutik, inoiz izango dudan beston-dorik txarrenarekin itzartu nin-tzen. Irratiz albistea: «GuardiaZibilak Euskaldunon Egunkariaitxi du. Atxilo eraman dituzte
kak eta bestelako gauzak, etaegonak ginen hainbat jendere-kin. Motxilak hartu eta Santiago-ra bidean bidaiaz gozatzea baze-gokigun. Baina, latzak ziren udaksasoi hartan Euskal Herrian, ha-raino heldu zitzaigun albiste ba-ten oihartzuna. Pasa ziguten abi-sua egiaztatzearren eta, bide ba-tez, kafe bana hartzeko asmotan,Kanadako kontsulatuko taber-nan sartu ginen. Han zegoen piz-tuta Televisión Española Interna-cional eta ikusi genituen handikEspainiako Poliziak Eginzarratueta Oraineko arduradunak presoeraman zitueneko irudiak. Hogeiurte geroago espoliazioak dirau.Egin nezakeen errelatoa edo
kontaketa beste hainbat gauzariburuz: nerabe nintzela etxeanpairatu genuen jazarpen polizia-
Martxelo Otamendi, Iñaki Uria,Joan Mari Torrealdai...». San Je-ronimo kaleko orduko argazkia,hurrengo egunean publikatu ze-na: Metxaobrako zuzendaria etaaktoreak (Eneko Olasagasti, JoseRamon Soroiz, Ramon Agirre...),aurpegiera ilunez egun horretakoEgunkaria-ren ale bana, alegia,azken alea, eskuetan zutela.Bigarren errelato edo kontaki-
zuna: 1998. urteko uztailaren 15a.Kanadako kontsulatua, Kuba.Utziak genituen aurreko asteanHabanan hara eramandako boti-
la; intsumiso izateagatik kartze-latu nindutenekoa; epaitegikoaginduak gaztelania hutsez hel-tzeagatik desobedientzia prakti-katu eta kalabozoan sartu nindu-tenekoa; etxeko atarian auzokozinegotzi baten bizkartzainakpistola atera zidanekoa; irakasle-ria propioa eskatzeagatik Leioakounibertsitatean ertzainek jipoitugintuztenekoa; egindako gosegrebak, Garzonek AEKren kon-tuak blokeatu zituenekoa... Eginnezakeen, baita ere, ume nintzelaetxeko leihotik bonba batek ez-tanda egin eta polizia bat txikitu-ta, literal, ikusi nuenekoari bu-ruz. Egin nezakeen horrenbestegauzari buruz! Ez denak harroegoteko modukoak, halere. Go-mendagarria egitea, gerora mai-leguan hartu behar ez ditzagun.
BIZKAIKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere
baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta BIZKAIKO HITZAk mozteko eskubidea
du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita: Bizkaiko
Hitza, Uribitarte kalea 18-3.C, 48.001 Bilbo. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Xabier Txakartegigeugan dago
Aita joan da. Garagarrilhasieran minbizia topau
eutsien buruan. Ezusteko ederraizan zan. Ederra, zentzunik txa-rrenean. Zeozeren hasierea zala-koan, amaierea ikusi genduanbegien aurrean. Aitaren bizitze-aren amaierea. Gogorra izan zaninguruko guztiontzat. Zazpihilabete izan dira, eta emozinoasko be bai: atsekabea, samina,mina…Baina poza be bai. Une polit
asko bizi izan ditugu. Esatebaterako, urrezko ezteiak ospa-tu genduzan. Aitak nahi ebanmoduan, familia osoa alkartuta.Etxean, gaisotasunaren gogorta-
sunean be, une polit asko biziizan ditugu. Eta geuk bera zain-tzeko aukerea euki dogu. Kale-an, hasierako une latzei aurreegin eta gero oso gustura ibilida, eta herritar asko eta askorenmaitasuna jaso dau.Aita bera, bizitza osoan lez,
arduratsu baina baikor agertuda. Egokitzeko ahalmen ikara-garria erakutsi dau. Beti lez,ama hortxe daukala. Azkenegunotan be, begiradea aldatzeneban amarena aurrean eukanbakotxean. Baina iragarritaegoan eta heldu zan azkeneguna. Zezeilaren 5ean joanjakun aita, iluntzean. Bake-baketan hartu eban azken arna-sea. Emoten dau zain egon zala
ama eta lau seme-alabok batze-ko. Bostok alkartu ginanean
joan zan. Pozik. Zelan egoanitaunduta, horixe erantzun ebanaurreratxuago, pozik egoala.Arduratuta egon zala, bainapozik egoala. Ama eta lau seme-alabok be trankil eta pozik gera-tu ginan, bera lez. Txarrean,dana joan da ondo, ezin hobeto.Orain, aita geugan dago. Familiaosoagan. Baina, baita herri osoa-gan be. Eskerrak bihotzez, aitari hain
agur ederra egiten parte hartudozuen guztioi: kultur, kirol,gizarte eta politika eragileoi, era-kundeoi eta herritarroi. Batez beLekeitioko Udalari eta herriari,herritar bakotxari, erakutsi deu-tsazuen maitasunagaitik. Aitapoz-pozik egongo da. Eskerrikasko, bihotz-bihotzez, Txakarte-gi-Laka familiaren izenean.Asier Txakartegi Laka.Lekeitio.
ZUZENDARIARI
Akordioa lortuta, lanuzteak amaitutzat jo dituzte H&M dendetako langileek
BARAKALDO bLarunbatero greba egiten aritu dira H&M denda guz-tietako langileak, Max Centerreko saltokia ixtean bertako langileakkalean geratzea eragotzi nahian. Akordioa lortu dute langileek eta en-presak, eta bertan behera utzi dituzte lanuzteak. Multinazionalak Biz-kaian dituen beste dendetan hartuko dituzte 19 langile, eta lana uztekoprest agertu diren gainontzeko 17ek kalte-ordain «egokia» lortu dute.
Bizikleta txangoa, hainbat emakumezientzilariren bizitzak ezagutzeko
BILBO bMTB Andreak, Biziz Bizi eta Sorkin taldeek antolatuta, bizikle-ta ibilaldia egingo dute, bihar, itsasadarraren inguruan. 11:30ean abia-tuko da martxa Azaroak 25 Emakumeen Plazan. Ibilbidean geldial-diak egin, eta hainbat emakume zientzilari omenduko dituzte: Rosa-lind Franklin, Virginia Apgar, Marie Laurent, Ana Maria Lajusticia,Maria Telkes, Agnes Pockels, Sara Josephine Baker eta Begoña Anton.
15.000BASAURI BAI UDAL TALDEAK HERRIARI EMANGO DION DIRUA
Kutxa publikotik jaso duen dirutik 15.000 euro herritarrek aurkeztutako
proiektuei emango die Basauri Bai udal taldeak. Diru hori erabili gabe
geratu zaio legealdi honetan, eta «gizarte justu, parekide eta demokrati-
koagoa» sustatzeko herrian aurkezten diren proiektuei emango die.
Goma Gaineko Euskadiko SokatiraTxapelketa Berrizen jokatuko da, bihar
BERRIZ bBihar jokatuko da Goma Gaineko Euskadiko Sokatira Txa-pelketa, Berrizko Berrizburu kiroldegian. 17:00etan hasiko da nor-gehiagoka, eta hamabi talde arituko dira lehian. Bost taldek parte har-tuko dute emakumeen txandan: Gaztedi, Ibarra, Badaiotz, Txantreaeta Bide Gazte taldeek. Gizonezkoen arteko lehiaketan, ostera, zazpitalde jardungo dira: Gaztedi, Ibarra, Antsoain, Berriozar, Murueta, Ñapurrak eta Beti Gazte.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Felipa zuen izena;
orozkoarra zen. Se-
narra sozialista zuen,
errepublikazalea
edota abertzalea iza-
tea gogor zigortzen zen garai har-
tan. Eta hura ere zigortu zuten:
erbesteratu egin zioten gizona.
Felipak, berriz, herrian bertan
pairatu zituen errepresaliak.
«San Martinerako errepidea egi-
teko lanak egitera behartu zuten;
orgarekin lan egitera. Seme-alaba
gaztetxoek eramaten zioten
haurtxo txikia amari, bularra
eman ziezaion errepide hartan la-
nean ari zen bitartean. Egunean
bizpahiru aldiz eramaten zioten.
Han lanean ari ziren presoek
errespetu handiz tratatzen zutela
kontatzen zuen; intimitatea gor-
detzen laguntzen ziotela». Karla
Santistebanen hitzak dira. Oroz-
koko memoria historikoa berres-
kuratzeko lanerako elkartu den
herritar talde bateko kidea da.
Bihar ikusiko dute argia Felipare-
nak bezalako lekukotzek, osatu
duten ikus-entzunezko batean.
Horrez gain, hainbat ekitaldi
egingo dituzte, gaur hasita.
Memoria Historikoa 1936-1939
eta Gerra Ostea izenburupean an-
tolatu dituzte jardunaldiak he-
rrian. Bizkaiko beste hainbat he-
rritan bezala, Orozkon garai har-
tan jasandako gehiegikeriak jaso
dituzte. «Pedro Mari Intxaurra-
gak izan zuen hau abiatzeko
ideia». Udalaren onespena jaso
eta deialdia egin ostean, lanerako
taldea eratu zuten. «Esperientzia
ona izan da, kontuan hartuta
pentsaera desberdineko herrita-
rrak elkartu garela».
Desberdin pentsatze horrek
hausnarketarako bidea zabaldu
zuen prozesuaren hasieran. «Ez-
tabaidak sortu ziren: baten batek
esan zuen alde batekoak eta bes-
tekoak omendu beharko lirate-
keela. Baina kontrako iritzia na-
gusitu zen: erabaki genuen alde
batekoek, alegia, irabazleek, izan
batzuetatik bidali zituzten 41 pre-
so aritu ziren San Martinerako
errepidea egiteko obretan. Eta
bestelako errepresaliak pairatu
zituzten beste 89 lagun zenbatu
dituzte. Guztira, 151. Horien de-
nen izenak jaso dituzte bihar aur-
keztuko duten monolito batean.
Jose Lopez Tatok egin duen es-
kulturak prisma baten itxura
dauka. Aurrealdean, goiko alde-
an, lauburu bat du. Beheko alde-
an, berriz, errepublikanoen ban-
dera alde batean eta ikurrina bes-
dutela 80 urtetan nahi izan duten
guztia eta gehiago. Beraz, orain
zentra gaitezen galtzaileei eskain-
tzen omenaldi hau». Omenaldia
egiteaz gain, helburu zehatza du
egitasmoak: «Argi geneukan au-
rrera atera behar zirela egia, justi-
zia, erreparazioa eta ez errepika-
tzeko bermea».
Lan handia egin dute informa-
zioa biltzeko. Zenbait datu nabar-
mendu dituzte: 21 pertsona hil zi-
tuzten Orozkon. Lan behartuak
egitera Deustutik eta beste leku
tean. Erdian, ondokoa idatzi dute:
1936ko gerran eta ondoan fran-
kismoak errepresaliatutako gi-
zakien omenez eta onarpenez.
Isabel Salcedo eta Manuel Otegi
adineko herritarrek kenduko
diote estalkia, bihar. Hala aurrei-
kusi dute antolatzaileek. Errepre-
saliatuen senideak dira biak.
Ez daude denak
Monolilto horretan jasota geratu
diren herritarrez gain, jakin bada-
kite gehiagok pairatu zutela erre-
presioa. «Falta direnengatik bar-
kamena eskatu nahi dugu. Epe
motza izan dugu, eta ezin izan
dugu gehiago egin. Baina gure
helburua da datozen urteetan ho-
nekin jarraitzea, eta orduan aipa-
tzea orain aipatu ez direnak».
Zenbaki hotzetatik harago, ga-
rai hartako hainbat bizipenen
kontakizunak lortu dituzte. Feli-
parena, kasurako. Baita Domingo
Olabarria alkate ohiarena ere.
«Hil egin nahi izan zuten, baina
eskuineko ideologia zuten herritar
batzuek haren alde sinatu zuten».
Alkate ohia bizirik atera zen,
beste asko ez bezala. Haien zein
errepresioa bestelako moduren
batean pairatu zuten herritarren
ahotsa entzungo da euren senide-
en ahotik. Bego Perurenak egin
ditu elkarrizketak. «Hainbat le-
kukotza jaso ditu, eta hunkiga-
rriak direla aurreratu digu».
Elkarrizketez gain, dokumen-
tazio lan mardula egin behar izan
dute. Horretan jardun dira Gar-
biñe Sarrionandia eta Arantza
San Pedro. «Sarrionandiak begi-
ratu ditu Guadalajara, Segovia,
Avila eta Ferroleko artxibo mili-
tarrak». Bestalde, San Pedrok
Orozko, 1936 erakusketarako
materiala bildu eta prestatu du.
Hilaren 24ra arte bisita daiteke,
Orozko museoan.
Frontean egotearen gordinta-
suna ezagutu zuten herritarren
oroimena ez galtzeko harri kos-
korra jarri dute. Herriaren aitor-
pena, gutxienez, izango dute su-
frikario guztia isilpean gordeta
joan zirenen senideek.
Memoria Historikoa 1936-1939 eta Gerraostea jardunaldiak antolatudituzte Orozkon. Errepresaliatuen senideen lekukotzak entzun ahalkodira. Monolito bat egin dute, errepresioaren biktimen omenez.
Erreparaziorik izan ez dutenei, aitorpena
Frontea Orozkon egon zen eta ospitalea ere jarri zuten bertan, gerra garaian. MEMORIA HISTORIKOA 1936-1939 ETA GERRAOSTEA
JARDUNALDIAK
Ekitaldi nagusiak bihar egingo ba-
dituzte ere, gaur abiatuko dituzte
jardunaldiak. Otsailean zehar era-
kusketa bat bisita daiteke.
Gaur
19:00. Iñaki Egañaren hitzaldia:
Memoria historikoa, Orozkotik
harago. Donibane aretoan.
Bihar
12:00. Orozkoko Memoria Histori-
koaren Aurkezpena bideo emanal-
dia. Josu Chueca historialariak
aurkeztuko du. Poesia irakurraldia
ere egingo dute.
13:00. Memoriaren Monumentua
aurkeztuko dute, Agirre Lehenda-
karia plazan.
Otsailean zehar
Asteartetik igandera. Orozko,
1936 erakusketa, Orozko museo-
an. Asteartetik igandera 10:00eta-
tik 14:00etara dago zabalik. Ostiral
eta larunbatetan, baita arratsaldez
ere: 17:00etatik 19:00etara.
6BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko otsailaren 15aGaiak
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Atunontzia zen le-hen. Baina jabeeksaldu, eta erosleberezia izan zuenAita Mari-k, 32
metroko luzera duen itsason-tziak: Europara iristeko ahalegi-nean Mediterraneoko uretan no-raezean diren migratzaileei la-guntzeko lanean aritzen denboluntario talde bat. Diru lagun-tzak bilatu, itsasontzia konpondueta egokitu, eta migratzaileakitsasoan ito aurretik salbatzekoprest dago Aita Mari. Tripulazioaeta boluntario taldea ere bai.Abiatzear zen duela hiru bat aste.Baina Bilbon dago, Itsas Museoa-ren ondoan, itsasadarrean lotuta.Espainiako Gobernuak ukatuegin dio Mediterraneoko uretaraabiatzeko baimena, argudiatutaez dituela beharrezko baldintzakbetetzen. Itsasontziaren kudea-ketaz arduratzen den Itsas Salba-mendu Humanitarioa elkarteakbaldintza guztiak betetzen ditue-la dio, hartarako prestatu dutelaberen-beregi. Helegiteak aurkez-
teko lanean ari dira orain. Eta, bi-tartean, ez daude geldirik.Salbamendu lanetara joan ezin,
eta egin nahi dutena ikusaraztekobaliatu du elkarteak geldialdia.Aita Mari-ren ateak zabaldu, etabere txoko guztiak erakusten aridira boluntarioak; txoko guztiak,eta bertako tramankulu bakoi-tzaren egitekoak. «Laguntza lana egin duen
ontzia alde honetara etorrikolitzateke erreskatatutako pertso-nekin», hasi du bisitaldiarenazalpena istriborretik Iñigo
Mijangosek, Itsas SalbamenduHumanitarioko presidenteak.«Ate hau zabaldu egiten da, etaerreskatean joan den txalupamotorduna hemen geratukoda». Migratzaileen bila txalupatxikiekin joatea hobe dela dio,noraezean dabiltzanek salba-menduko itsasontzi handirakorrika joateko joera dutelako;
«horrela, haien txalupak orekagaltzen du; arriskutsua da». Erreskatatutako pertsonen ha-
rrera istriborrean hasi, eta ordenazehatz bati jarraituko dio prozedu-ra guztiak. «Eromena izan litekebestela». Lehenengo harrera ateondoan egin, eta medikuek azter-keta egingo diete iritsi berriei. Bis-tako arazorik ez dutenek aurrerajarraituko dute. Salbamendu jan-tzia utzi, eta ilaran jarraituko duteaurrera, beste aldera iritsi arte. Pare bat dutxa dituzte ababo-
rrean. «Normalean, gasolinaarrastoak izaten dituzte,eta kresalak eta txizak azi-do bat sortzen die, azalaerretzen diena». Hargatikdutxak. Pare bat komunere badaude ondoan. Au-
rrera segitu, eta popan geratukodira itsasontzira igotako pertso-nak. Elkarren ondoan eseri, etahan egingo dute lehorrera artekobidaia, itsasontziaren bizkarrean.Osasun arazoak dituztenak eri-
zaindegi izateko prestatutako ge-lara eramango dituzte. Sarrerakoate ondoan dago hori. Pare batohatila gurpildun, eskuekin era-
mateko beste pare bat, desfibrila-doreak eta zaurientzako senda-gaiak daude bertan. Zaintza Bere-zirako Unitate mugikor baten az-piegitura du. Ondoan, sotora jaitsita, biltegi
bat. Janaria izaten dute bertan; bihozkailu eta izozkailu ere badituz-te. Baina, horrez gain, haurrentza-ko eta emakumeentzako guneada. Zainketa berezia egiten zaiehoriei, eta bidaia osoa, kanpoalde-an egin beharrean, sotoan egitendute. 15-20 bat lagun sar daitezke
bertan. Guztira, 120 bat lagun sar-tzen dira itsasontzian; hartarakobaimena du Aita Mari-k.Eskaileretan gora igo, eta salba-
mendurako baliabide gehiagodaude. Metalezko bidoi itxura du-tenak, esaterako, erreskaterakotxalupak dira; uretara botatzeanpuzten dira. 20 eta 25 pertsona-rentzakoak daude; guztira, 120pertsona hartzeko adina.Gune horien guztien funtzio-
namendua herritarrei azaltzen aridira egunotan boluntarioak; mi-gratzaileen salbamendurako sa-rrera gunean hasi, eta botoi, irrati,pantaila eta radarrez jositako ka-pitainaren kabinara arte.
Hitzorduak, telefonozHala egingo dute, martxoaren5era arte, egunero-egunero. Doa-koak dira bisitak, eta 17:00etatik19:00etara egin ohi dituzte. Bainabertan egongo direla ziurtatu etaboluntarioak bisitari kopururaegokitzeko helburuz, Mijangosekohartarazi du aurrez telefonozdeitu behar dela (666 34 54 27).Gobernuz kanpoko erakundeenlanaren berri eman, Europarenjarrera ikusarazi eta kontzientziaastintzea dute helburu bisita ho-riek. Eta laguntzeko aukera erezabalik dute; besteak beste, jer-tseak eta kamisetak erosita. Tripulazioa martxoaren 5ean
itzuliko da. Dena prestatu, etaGreziara abiatuko dira. Hanemango diete, batez ere, osasunlaguntza migratzaileei, Medite-rraneoan nabigatzeko baimenalortu bitartean. Mesfidati dagoMijangos, halere. Orain arte ikusi-takoak ikusita, eta helegiteeierantzun behar diena baimenaukatu dien bera izanik, berriro ereezezkoa jasoko duten beldur da.«Antolaketa aldatu beharko ge-nuke orduan, eta Grezian geratu-ko ginateke, Aita Mari laguntza-rako gune egonkor bihurtuta».Horri begira ari da, eta, esaterako,erizaindegian haginak kentzekodentista zerbitzua gehitzeko lane-an ari da.
Mediterraneoan migratzaileen salbamendu lanak egiteko beren-beregi prestatutako‘Aita Mari’ ontzia Bilboko Itsas Museo ondoan dago, geldi. Martxora arte egongo da han.
Ontzia egin, eta itsasoa kendu
Getarian, Pasaian eta Santurtzin izan ostean, Bilbora egin zuen Aita Mari salbamendurako itsasontziak; han jarraitzen du, Itsas Museo aurrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15a Gaiak
Salbamendurako itsasontziabisitatzeko aukera ematendute boluntarioek egunero,17:00etatik 19:00etara
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Guggenheim museoaren tita-
niozko xaflen xarma; Urdaibaiko
itsasadarraren inguru naturala;
Portugalete, Getxo, Galdakao...
bertako zein kanpoko ekoiztetxe-
ek Bilboko eta Bizkaiko hainbat
kokaleku hartu dituzte denetari-
ko grabazioak egiteko. Fikzioa
pantaila handian zein txikian,
gertuko txoko ezagunak agertoki
dituztela. Bilbao Bizkaia Film Co-
mission zerbitzu publikoak eman
berri ditu iazko datuak. Zerbitzu
horren xedea da Bizkaiko agerto-
kiak aukeratzen dituzten ikus-
entzunezko guztien lanak erraz-
tea eta arintzea; eta, haien arabe-
ra, 201 ikus-entzunezko ekoizpen
gauzatzeko arreta eman dute, eta
128 ekoizpen filmatu dituzte ber-
tako agertokietan.
Lurraldean grabatu zituzten la-
nen zehaztasunak ere eman di-
tuzte: 42 publizitate iragarki, ha-
masei bideoklip, hamasei telebis-
ta saio, hamabost dokumental,
hamahiru film labur, hamar ar-
gazki saio, zortzi film luze, bost
websail, bi telesail eta ekitaldi bat.
Aurreko urtean baino 11 lan
gehiago filmatu ziren.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko
Foru Aldundiak 2015ean zerbi-
tzua martxan jarri zutenetik,
%231 handitu dira lurraldean
ikus-entzunezko ekoizpenak egi-
teko arreta eskaerak. Arreta ema-
teaz gain, bertan grabatutako la-
nen kopurua are gehiago hazi da:
%290, hain zuzen ere. Lehenengo
urte hartan, 87 proiekturi eman
zieten arreta. 2016an, kopuru
hori ia bikoiztu egin zen: 161 lan
izan ziren. Hurrengo urtean, 182
egitasmo egon ziren; eta iaz, 201.
Azkenean gauzatu diren
proiektuetan ere goranzko bila-
kaera nabarmendu dute, nahiz
eta azken urtean hazkundea ho-
rren handia ez den izan. 2015ean,
44 lan filmatu zituzten. 2016an,
kopurua ia hirukoiztu egin zen:
125 proiektu grabatu zituzten.
2018an, 128 izan dira.
Filmatutako lanek izen-abize-
nak dituzte. Koldo Serra zuzen-
dari bilbotarrak 70 BinladensBiz-
kaian grabatu du osorik. Bilboko,
Getxoko eta Alonsotegiko hain-
bat agertoki hartu ditu. Martxoa-
ren 8an estreinatuko dute. Au-
rrestreinaldia Bilbon egingo dute.
Galder Gaztelu zinemagile bil-
botarrak hiriburuan filmatu zuen
El hoyo. Zorrotza, Iralabarri eta
Miribilla izen ziren agertoki. Mi-
kel Ruedaren El doble más quince
lanean, berriz, Zorrotza, Zorro-
tzaurre, Bilbo Zaharra, Artxanda,
Europa parkea eta Basurtuko os-
pitalea ageri dira.
Alejandro Amenabarren Mien-
tras dure la guerra lanean ere jaso
dituzte Bizkaiko hainbat txoko.
Baita Miguel Angel Gimenezek
zuzendutako Sumendia-n ere:
Bilboko, Portugaleteko eta Ge-
txoko hainbat leku azaltzen dira.
Azken boladan dauden telesai-
lak ere erakarri dituzte Bizkaiko
agertokiek. Iaz, era horretako bi
ekoizpen filmatu zituzten osorik
Bizkaian: Presunto culpable eta
La víctima número 8.
Hainbat merkataritza marka
ezagunek ere Bizkaiko hainbat
txokotara jo dute euren iragar-
kiak grabatzera. Automobil mar-
kek, informatikari lotutako zer-
bitzuek, telekomunikazioei lotu-
takoek,eta bidaiak eta osasuna
ardatz dituztenek aukeratu di-
tuzte bertako hainbat leku. Eta
zenbait musikari ere konkistatu
ditu.
Eragin ekonomikoaFilmaketa horiek guztiek izanda-
ko eragin ekonomikoa azpima-
rratu dute proiektuaren susta-
tzaileek. Aldundiak emandako
datuen arabera, 13.012.965 euro-
ko eragin ekonomiko zuzena sor-
tu dute. Enpleguari dagokionez,
azaldu dute bertako profesiona-
len 2.629 esku hartze ahalbidetu
zituztela, eta guztira lanaldi osoko
169 enplegu sortu zituztela. Ze-
haztu gabe dago nolako lanak eta
baldintzak izan zituzten enplegu
horietan aritu zirenek.
Goraka doa Bizkaia agertoki nahi duten ekoizpenen kopurua2015ean Bilbao Bizkaia Film Comission sortu zutenetik, %290 handitu da bertan filmatutakolanen kopuruab Iaz, guztira 201 lan grabatu zituzten; besteak beste, zortzi film luze
Xabier Otxandiano zinegotziak eta Imanol Pradales diputatuak aurkeztu dituzte datuak. BILBOKO UDALA
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15aGaiak
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
Nagore Osoro Larrañagak (Onda-rroa, 1994) arrauna alde batera la-gata eduki du azken hiru urteo-tan. Orain, baina, kirol ibilbideahasi zuen tokira bueltatzeko au-kera eman dio Ondarroa ArraunElkarteak. June Aranbarrigaz ba-tera, emakumeen traineru sortuberria zuzentzeko ardura hartudu. Ondarroak emakumezkoen trai-
nerua osatzeko nahia zuen as-
palditik. Zer deritzozu?
Ondo! Gure kasuan, kanporajoan behar izan genuen, hemenarraunean jarraitzeko talderik ezgenuelako. Eneritz Alkorta, gureentrenatzailea zena, Zumaian ze-bilen trainerua osatzen, eta bera-gaz joatea erabaki genuen.Zelan sortu zen entrenatzaile
izateko aukera?
Elkartekoen deia jaso nuen, etaasko poztu nintzen proiektua au-
rrera ateratzeko nigaz akordatuzirelako. Pentsatu egin beharnuela esan nien. Udan sorosle la-netan ibiltzen naiz, eta ezingo dutarduraren ehuneko ehun niregain hartu. June Aranbarri eta nibetidanik taldekideak izan gara,eta hari komentatu nion ea ni la-guntzera animatuko litzatekeen. Erabaki erraza izan da?
Arraun mundutik kanpo egonnaiz hiru urtez. Entrenatzaile iza-teko deitu zidatenean, eta traine-rua osatzeko aukera bazegoelaikusita, proposamena onartzeaerabaki nuen.Entrenatzaile lanetan estreina-
koz ari zara. Aurretik beste inon-
dik jaso duzu eskaintzarik?
Arrauna utzi nuenetik hainbatdei jaso ditut; baina, betiere, pa-troi modura aritzeko. Nahikoaerreta amaitu nuen Zumaian, etaez nuen asmorik patroi modurabueltatzeko. Telebistako saio ba-tean parte hartzeko aukera edukidut, eta hortik oso motibatuta
etorri naiz; lehiatzearen falta su-matzen nuela konturatu nintzen.Saioa grabatu eta bueltan, hainjustu, deitu zidan herriko taldeak,eta gogo handiagaz ekin diotproiektu berriari. Taldea entrenatzeaz gain, arrau-
na eskuetan ikusiko zaitugu?
June eta biok taldeko beste batgehiago gara. Orain, hasiera bate-an, June traineru barruan joatenda, guk transmititu nahi dugunarraunketa modurik naturalene-an transmititu ahal izateko. Ni ereentrenamendu erdietan patroi jo-aten naiz. Biotako bat trainerubarruan joatea taldekideentzakolagungarri dela deritzogu; kon-fiantza handiagogaz egiten dutearraunean. Zenbat arraunlarik osatzen du-
zue taldea?
22 gara denetara; horietatik bi pa-troiak gara. Talde hasiberria izateko asko
zarete.
Oraingoz, denek esan digute uda-
ko denboraldian aritzeko asmoadutela, eta hori pozgarria da. Tal-dea oso-oso gaztea dugu. Seniormailako zortzi gara, eta beste de-nak gazte mailakoak dira.Inor fitxatu duzue?
Denak herriko taldekoak dira.Ate batzuk jo ditugu: hasieran, es-perientzia duen jendea taldeanedukitzea ere beti eskertzen dela-ko; baina, azkenean, gaudenokinaurrera egingo dugu. Etxekoekinnahi dugu saiatu; izan ere, euren-gatik egongo da trainerua uretan.Bestalde, June eta ni Ondarroanarraunean ibili ginenean gurekinibili ziren Janire Yanez eta OihanaGoikoetxea etorri dira; taldea in-dartzeko, ongi fitxatuak izan dira.Arrauna utzita zeuden, eta, entre-natzaileak gu ginela ikusita etaesperientzia probatzeko gogoazutenez, buelta egitea erabakidute. Zer helburu duzue?
Urte batzuetarako proiektua da.Taldea mantentzea eta sendotzea
da gure helburua, datorren urte-an ere uretan jarraitu ahal izate-ko. Horretarako, talde giro onaedukitzea ezinbestekoa da.Lehenengo lehian parte hartze-
ko aukera ere eduki duzue. Por-
tugaleteko jaitsieran, zelan ikusi
zenuen taldea?
Ondo! Taldea osatzen dutenarraunlariak orain arte bateletanibili dira, eta, gehienez, mila me-troko estropadak egin dituzte.Traineruan, berriz, lau mila me-tro egin behar izan zituzten, eta,espero barik, nahikoa emaitzadotorea lortu genuen. Oro har,traineru estropada bat zer den,eta berau amaitzea zer den proba-tzeko aukera eduki zuten. Herriko taldeak harrobi oso
handia du.
Aurtengoa ez sinesteko modukoada. Pozgarria da hainbeste umearraunean ikustea. Ez dakigu zer-gatik den, mutilak goren mailandaudelako, zaleak gehitu direlakoedo arraun eskolak udan lan onaegin duelako, baina ume askodaude aurten.Zaleak ere asko dira.
Ondarroa beti izan da oso arraun-zalea. Taldea nora joan, zale askohurreratzen dira taldea anima-tzera. Arraunean gabiltzanoi ereilusio handia egiten digu. Zure kirol ibilbidean hainbat lor-
pen dituzu. Titulu horien artetik,
zeinek egin dizu ilusiorik
gehien?
2012ko ligagaz geratzen naiz. Etaurte horretako Zarauzko Ikurrinaera berezi batean gogoratzen dut.Eta momenturik gaziena?
2015eko Zarauzko Ikurrina. Es-tropada galdu egin genuen, eta,egun horretan pasatu ziren gauzabatzuengatik, arrauna uztea era-baki nuen.Zelan ikusten duzu gaur egun
emakumeen arrauna?
Gero eta talde gehiago daude, etaatzetik datozen gazteak oso in-dartsu datoz. Baina elitearen go-rengoko mailan dauden taldeakbetiko neskekin ari dira lanean.Nire ustez, beste pare bat urte fal-ta dira benetan indartsuak direntaldeak elkarren artean lehiatzenegoteko.Berdintasunaren bidean zer egi-
tea falta dela deritzozu?
Nire ustez, lehen mailako liganlau talde egon beharrean gehia-gok egon behar lukete, baita be-heko ligan ere; baina, horretara-ko, talde gehiago sortu behar dira.Berdintasunaren bidean, bestal-de, aurrepausoak eman dira: nes-ken bigarren liga bat egotea, play-offak edo Kontxan zortzi taldesartzea lortu da, besteak beste;baina oraindik ere asko dago egi-teko.
«Etxekoekin nahi dugu saiatu,denak herriko taldekoak dira»
Nagore Osoro b Ondarroa Arraun Taldeko emakumezkoen traineruaren entrenatzailea
Ondarroak emakumezkoen trainerua ureratu du aurten, lehen aldiz. Hogei arraunlaritik goraditu; oso arraunlari gazteak. Bide luze bati begira, oinarriak jartzeko erronkari heldu dio Osorok.
NEREA BEDIALAUNETA ALKORTA
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15aBerbetan
Gotzon Hermosilla Bilbo
Argitaratu zenean,2008. urtean, li-burua Bilbo ingu-ruko rockarenhistoria ulertzeko
ezinbesteko tresna bilakatu zen.Lluvia, hierro y rock-and-roll.
Historia del rock en el Gran Bil-
bao 1958-2008 (Euria, burdinaeta rock-and-rolla. Bilbo Handi-ko rockaren historia 1958-2008)zuen izenburu, eta 460 orrialde-tan xehe eta sakon kontatzen zi-tuen Bizkaiko hiriburuan rocka-ren inguruan 50 urtean gertaturi-koak.Orain, hamar urte geroago, li-
buruaren edizio berria plazaratudute. Azken emaitza ikusita, bai-na, askok pentsatuko dute besteliburu bat dela orain argitaratuta-koa: diseinua erabat aldatu da,azala ere desberdina da, neurrizhandiagoa da, ehun bat orrialdegehiago ditu eta abar. Itxuraz ezezik, mamiz ere aldatuta datoredizio berria: aurreko testua zu-zendu eta osatzeaz gain, dozenabat elkarrizketa berri sartu dituAlvaro Heras Groh egileak (Bilbo,1972), hamarkada honetan gerta-
turiko aldaketei neurria hartzekoasmoz.2008ko amaieran agertu zen li-
buruaren lehenengo edizioa, etahiru hilabetean saldu ziren mer-katuratutako ale guztiak: mila,orotara. Bigarren edizioak denbo-ra gehiago behar izan zuen osoriksaltzeko, baina hura ere azkaramaitu zen: «Jende askok eta li-buru denda ugarik galdetzen zi-daten liburuaz», esan du Hera-sek, «eta guztiei gauza bera esa-ten nien, alerik ez zegoela. Horre-gatik, hamargarren urteurrenahurreratzen ari zela ikusita, berri-ro argitaratzeko aukera aztertzenhasi nintzen. Baina beste urratsbat egin nahi nuen, edukien alde-tik zein itxurari dagokionez». Alde grafikoan, esaterako, 400 argazki inguru zituen jatorrizkoliburuak; oraingo edizioak, be-rriz, 600 baino gehiago ditu.
Rockaren bilakaeraGauzak asko aldatu dira Los Opti-mistas Bilboko taldeak 1959anThe Champsen Tequila kantua-ren bertsioa grabatu zuenetik.Orduan, rock musikak zailtasunhandiak zituen Bilboko kale, irra-ti eta aretoetara iristeko. 1970eko
hamarkadaren amaierara arte,rocka gazte gutxi batzuen kontuaizan zen, baina gauzak erabat al-datu ziren hurrengo hamarka-dan, pop eta rock doinuak belau-naldi oso baten aisialdi eta kulturadierazpen nagusi bilakatu zire-nean. Geroztik, interes hori hain-bat esparrutara hedatu da, gora-beherak gorabehera.Aldaketa horien berri eman du
Herasek bere liburuan: «Bilboerreferentziazko plaza bilakatu danazioarteko kontzertuen zirkui-tuan, taberna eta areto txikietakokontzertuetatik udako jaialdierraldoietara. Enpresa ugari ager-tu dira, profesionalizazioa 80koeta 90eko hamarkadetan pentsa-ezina zen maila batera eramandutenak. Kontzertu kopuruakgoraka jarraitu du, badago aretotxikien zirkuitu egonkor bat, eta,horrekin batera, jaialdi eta ema-naldi sortak ere ugaritu dira».Garai batean, rock kultura baz-
terreko zerbaiten gisan ikustenzuten gizartearen arlo askotatik.Pertzepzio horretan izandako al-daketak, begien bistako ondorio-ak izan ditu: «Horrek piztu duenpresa pribatu eta erakunde pu-bliko askoren arreta. Adibidez,
Bilboko Udalak eta diputazioaktxipa aldatu dute 80etako urtee-tatik: orduan, sektore askokoraindik ere arriskutsu eta bazte-rrekotzat jotzen zuten rocka». Orain, aldiz, musika emanal-
diak babestea «gazteengana iris-teko modu gisa» hartzen duteenpresa askok, eta instituzioekere «aktibo soziokulturaltzathartzen dituzte rock emanaldiak,edo emanaldi jendetsuenakbehintzat, eta ekonomia susta-tzeko arloetatik bultzatzen dituz-te, egindako inbertsioa berresku-ratu nahian».BBK Live jaialdiaren «goraka-
da ikusgarria» da Herasek dioe-naren adibiderik behinena, «bai-na ezin dugu ahaztu BBK MusicLegends zikloa agertu izana, edohain ezagunak ez diren bestelakojaialdi, lehiaketa eta kontzertusortak ere, normalean Bilbo Han-diko udalen babesa izan dute-nak».Esan al daiteke rockaren insti-
tuzionalizazio horrek ekarri due-la rock-and-rollak garai bateanizan zuen freskotasun eta espiritumatxinoa galtzea? Non gelditzenda rockak zeukan gaitasuna eske-mak apurtu eta haize kontra joa-
teko? Herasen ustez, egia da fres-kotasun hori, neurri batean, gal-du egin dela. «Baina kontzertuenkopuru, aniztasun eta kalitateaketa agertzen ari diren bertoko tal-deen mailak balantzea berdinduegiten dute». Gainera, espirituhori ez da guztiz desagertu:«Oraindik badago gaztetxeenzirkuitua, eta talde eta antolatzai-le mordo bat, autogestiotik lanegiten dutenak bide ofizialetatikkanpo. Horrek ere gure eszenadefinitzen du, hiria ikusgarri eginduten jaialdi eta ekitaldi handie-tatik harago».Herasek dioenez, askoz osagai
gehiago aztertu beharko liratekeBilbon eta inguruko herrietanrockaren osasuna zertan den an-tzemateko: «Hitz egin genezakesareak izan duen eraginaz irratie-tan eta hedabide tradizionaletan,streaming plataformek tokikodisko dendei egindako kalteaz,diskoetxeen bilakaeraz eta bestehainbat gairen inguruan. Horre-taz interesa duenari liburua esku-ratzeko gomendatuko nioke».
Aurkezpen festaGaur iluntzean Lluvia, hierro y
rock-and-roll party izeneko festaegingo dute Bilboko Kafe Antzo-kian, 22:00etan hasita, liburuaaurkezteko. Emanaldia Izar &Star kontzertu sortaren egita-rauaren barruan dago.Izar & Star sortako emanaldi
guztietan, talde batek beste taldebaten abestiak jotzen ditu, edogenero, garai edo gai jakin bateninguruko abestiak aukeratzenditu horien bertsioak egiteko; ho-rrekin, zikloan parte hartzen du-ten talde guztiek ohiz kanpokoemanaldi bat egiten dute, norma-lean egiten dituzten kontzertue-tatik urrun. Liburuaren aurkezpenerako
ere molde horri eutsiko diote, etagaur egungo zazpi musika taldek—Villapellejos, Señores, Rosebud,Campamento Rumano, Moons-hakers, Cecilia Payne eta Unclo-se— Bilbo inguruko zenbait taldehistorikoren abestiak joko dituz-te. Besteak beste, Eskorbuto, Pri-mitivos, MCD, Lavabos Iturriaga,Zarama, Medanos de Singapur,Como Huele, Cancer Moon eta LaSectarenak.«Asmoa da liburua kaleratu
dela ospatzea», esan du Herasek,«baina, aldi berean, Bilbo ingu-ruko rockaren ospakizun bat iza-tea nahi genuke, haren historia-rena, eta, jakina, protagonistaizan diren guztiena: taldeak, ka-zetariak, kontzertuen antolatzai-leak, fanzineen egileak, aretoaketa zaleak. Zerbait gogoangarriaizatea espero dugu».
Bilbo inguruko rockaren historia biltzen duen liburuaren edizio berria plazaratu dute,hamar urte geroago; hori ospatzeko, festa bat egingo dute gaur, Kafe Antzokian.
Euriak blaitutako doinuak
Alvaro Heras, Lluvia, hierro y rock-and-roll liburuaren egilea. BERRIA
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15a Gaiak
Saul Armendariz Cassandro Exotikoa da jaialdia iragartzen duen karteleko protagonista; Mexiko herri matxistan borroka librean aritzen den mexikarra da. ZINEGOAK
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Bi emakume: Eli-
sa eta Marcela.
Debekatutako
maitasun istorio
bat, 1901ean,
Galizian. Debe-
kuei aurre egin, eta ezkondu ere
egin ziren, Elizatik. Horretarako,
Elisa gizon jantzi zen, eta norta-
sun berri bat asmatu. Herrian be-
rehala jabetu ziren gertatutakoaz,
ordea. Eta era guztietako mespre-
txu eta errepresaliak jasan behar
izan zituzten biek. Horra hor aur-
tengo Zinegoak jaialdiaren abia-
puntua: Elisa y Marcela, Gena
Baamondek zuzendutako A Pa-
nadaria konpainiaren antzezlana.
Benetako gertakari baten konta-
kizun errebeldea egingo dute
Arriaga antzokian, astelehenean,
Gay-Lesbo-Trans Zinema eta
Arte Eszenikoen Bilboko Nazioar-
teko jaialdiaren inaugurazio eki-
taldian.
Lumaz harro leloa hartu du
aurten Zinegoak jaialdiak. Pau
Guillen zuzendariak azaldu du
zergatia: «Norberak bere identi-
tatea modu naturalean adieraztea
aldarrikatu nahi dugu. Lumaz
harro gaude, ez da lotsatzeko
kontu bat. Bakoitzak eskubidea
izan behar du, naturaltasunez,
nahi duen moduan bere generoa
adierazteko, eta lau haizeetara za-
baltzeko. Lumak indartsu egiten
gaituelako».
Aurtengoa 16. edizioa dute, eta
berritasunez josita dator. Batetik,
arte eszenikoek indar handiagoa
hartuko dute. Inaugurazio ekital-
ditik bertatik geratuko da agerian
apustu berria. Normalean, zineak
hartu du indar handien, baina
aurten arte eszenikoetako zazpi
lan taularatuko dituzte. Kepa
Errastiren Lurda horietako beste
bat. Biologikoki neskarena den
gorputz batean katigatuta dagoen
mutiltxo baten istorioa kontatzen
du antzezlanak.
Ertz asko ukituko ditu bi astez
iraungo duen jaialdiak. Sexu
aniztasunarekin lotutako hainbat
gai jorratzen dituzte ikusi ahalko
diren lanek: intersexualitatea,
LGTBI+ pertsona nagusien ikus-
garritasuna, umeak zein LGTBI+
errefuxiatuek euren jaioterrian,
bidaian edota bizitzera joan diren
herrialde berrietan duten erreali-
tatea.
Sail ofiziala hiru kategoriatan
bereizi dute. Horra hor beste be-
rezitasunetako bat. Denera, 25
film luze aurkeztuko dituzte FIK,
DOK eta KRAK kategoriatan sail-
katuta. Fikzioa, dokumentalak
eta zinema apurtzailea eta ez-ko-
mertziala jasoko ditu bakoitzak,
hurrenez hurren.
Oscar Wilderen azken urteak
kontatzen dituen Happy Prince
aurkeztuko dute, besteak beste,
FIK kategorian. Baita Rafiki ere.
Eduki lesbikoa duen Keniako le-
hen filma da.
Kategoria berean eskainiko di-
tuzten lanek erabat desberdinak
diren gaiak plazaratuko dituzte.
DOKen, esaterako, Ez Eva ez
Adam. Kontakizun intersexual
bat filmak intersexualitatearen
errealitatea ezagutaraziko du.
Kartzela Bollerak dokumenta-
lak, berriz, espetxeetako sexuali-
tate disidenteen errealitatea kon-
tatuko du.
Film luzeen ondoan laburrek
ere lekua izango dute. Mundu
osoko 47 lan erakutsiko
dituzte hiru sailetan ba-
natuta: orain arte jaso di-
tuzten Emakumea eta
Haurtzaroa eta Nerabe-
zaroa egongo dira, bate-
tik. Eta Indarkeria eta Errefuxia-
tuak gehituko zaizkie aurten.
Euskal Herriko lanei txoko be-
rezitua eskainiko die Zinegoak
jaialdiak: Erroak. Horretarako
Iritsi da Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Nazioarteko XVI. Zinegoak jaialdia.Intersexualitatea, LGTBI+ pertsona nagusien ikusgarritasuna, umeen transexualitatea zein LGTBI+errefuxiatuen egoera aztertuko ditu, besteak beste, bi asterako antolatu dituen jardueretan.
Pertsona beste nortasun
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15aProposamena
Hainbat berritasun izango dituZinegoak-ek: FIK, DOK etaKRAK kategoriak edota Erroaksaila Euskal Herriko lanentzat
beharra sumatu dute, kontuanhartuta LGTBI+ edukia dutenprodukzioek gora egin dutelaEuskal Herrian. Otsailaren 25, 26eta 27an hiru saio eskainiko di-tuzte Bilborocken, doan. Denerabertako hamahiru lan egongodira ikusgai jaialdian: hamar filmlabur —gehienak Erroak katego-rian emango dituzte—, dokumen-tal bat eta bi arte eszeniko.Bi asteko iraupena eta hainbat
agertoki izango ditu jaialdiak. Le-henengo asteko film guztiak Az-kuna zentroko Golem zinemaaretoetan eta Bilborocken proiek-tatuko dituzte. Gainera, BilboAr-ten ere zertzelada bat ikusi ahalkoda, doan. Lehenengo aste horre-tan, pelikula guztiak proiektatu-ko dira. Bigarren astean, Bilbo-rock eta BilboArte izango diraegoitza nagusiak, baina bestehainbat eremutara ere hedatukoda Zinegoak. Bilborocken biga-rren aldiz proiektatuko dituztehainbat film eta DOK saileko pro-gramazio osoa eskainiko dute.
Ohorezko saria, IndiaraSridhar Rangayan zinemagile,ekoizle eta ekintzaile indiarrariemango diote Zinegoak 2019 oho-rezko saria. Antolatzaileek nabar-mendu dute giza eskubideak etasexu aniztasuna landu dituela az-ken bi hamarkadetan, eta harenlanek ahotsa eman dietela zen-tsuratutako eta ofizialki baztertu-tako istorioei. Iaz aurkeztu zuenazken lana: Evening Shadows
«pelikula familiarra», zuzenda-riak berak definitu duen bezala.Istorio homosexual bat jasotzeazgain, Indiako emakumeen errea-litatea ere kontatzen du. Indiakogizartearen LGTBI+ kolektiboare-kiko begirada aldaketa eta legee-tan eman diren aurrerapausoakSridharren eta bera bezalako milaekintzaileren lidergoari eta kon-promisoari esker gertatu direlauste dute Zinegoaken sustatzaile-ek. Igandean ikusi ahalko da, BBKaretoan. Gaur eta bihar ere izangobaitira zenbait jarduera, jaialdiakBilboko kultur, elkarte, erakundeeta mugimenduekin elkarlaneanantolatutakoak. Martxoaren 3an bukatuko da
Zinegoak, baina haren arrastoakherriz herri jarraituko du. 60 lanbaino gehiago emango dituzteHego Euskal Herriko 44 udalerri-tan. Batean eta bestean hedatukodute izateko zein norbere buruaadierazteko modu anitz daudela.
N. S. O. Bilbo
Gazte eta arduragabe gisa ageridira sarri LGTBI kolektiboko ki-deak. Baina adineko jende askoere badago. Horien errealitateaerakusten du Visiblesfilm labu-rrak. Zinegoak-en emango dute,hilaren 25ean. Ainhoa Urgoitia(Bilbo, 1976) da gidoilaria.Zer erakusten du filmak?
LGTBI kolektiboko adinekoekduten egoera tamalgarria erakus-ten du. Ikusgarritasuna emannahi genien. Izan ere, badirudiegungo gizartean zerbaitetaz hitzegiten ez bada ez dela existitzen.Beti hitz egiten dugu gaur egunditugun eskubideei buruz, lortuditugun aurrerapen guztiei bu-ruz, nola gizartea pixkanaka za-baltzen ari den eta errealitate des-berdinak onartzen dituen. Badi-rudi dena lortu dugula orain. Horiez da egia. Gure aurrekoek bideazabaldu digute, eta ez diegu emaneuren espazioa. Hori da zinemanerakutsi nahi duguna: zergatikadin batera iristean ikusgarrita-suna galtzen den. Eta, zehatzago,LGTBI kolektiboko gure nagusie-kin zer gertatzen den. Gizarteak zergatik egiten du iku-
sezin kolektibo hori?
Proiektu honekin hasi ginenean,konturatu ginen zineman ez delahitz egiten adinekoei edo zahar-tzaroari buruz. Badirudi zahar-tzaroa ezkutatuta dagoela, ezduela inporta; ez da gustukoa.Gainera, zeri esaten diogu zahar?Nori esan diezaiokezu zaharradela? Egungo sistema kapitalistahonetan badirudi aktibo ez ba-zaude ez duzula balio ezertarako.Jarrera horrek oso gaizki hitz egi-ten du gaur egungo gizarteari bu-ruz. Azken batean, gure nagu-siengatik gaude hemen. Badirudijakituriaren transmisioa ere ezdela hartzen kontuan. Dena egi-ten da azkar, dena teknologiarenmende... Gure nagusiek dauka-ten jakituria alde batera uztendugu; ez dugu hartzen kontuan.Pertsona bat ez bada aktiboa etaez badago sartuta sisteman, ez duezertarako balio. Bada, guk ikus-garritasuna eman nahi diegu.LGTBI kolektiboan, gainera,
izugarrizko karga izan dute: ezinizan dituzte bizi beraien sexuali-tatea, beraien maitasuna eta be-raien izaera. 60 urtetik gorako as-kok ez dute onartzen euren izae-ra. Oraindik ez dira ausartzensenideei esaten zein den eurenizaera sexuala. Ezkutatu egiten
dute. Homofobia hain barneratu-ta daukate, ezen oraindik ez diraberen buruaz harro sentitzen; ez-kutuan jarraitzen dute. Zer ondorio du LGTBI kolektibo-
aren inguruan osatu den estere-
otipoak?
Ez dakit nork sustatu duen este-reotipo hori. Zinean zein publizi-tatean adineko pertsona bat iru-dikatzen dutenean —ez bakarrikLGTBI kolektibokoa— gazteagobat jartzen dute, ez adineko bat.Badirudi kolektibo horretako ki-deak izugarri dibertitzen direla,ondo pasatzen dutela eta 40 urte-ra artekoak baino ez direla. Adinhorretatik aurrera ez dira existi-tzen. Gure dokumentalean Fede-rico Armenteros agertzen da, 26de Diciembre fundazioko zuzen-daria. Berak esan zigun behin Ma-drilgo udaletxean bilera bat eginzutela zenbait kolektibok. Hangopsikologo batekin hitz egiten arizela, hark esan zion ez zuela pen-tsatzen adineko homosexualikzegoenik. Oso esanguratsua da,zerbait gaizki dagoen seinale. Es-tereotipo bat sortu da. Komuni-kabideetan soilik agertzen diragay harrotasunaren eguna eta an-tzekoak, baina ez da agertzeneguneroko bizitza. Hori falta da.
Eta non daude adineko horiek?
Beraien etxeetan sartuta. Askokez du familiarik. Kontuan izanbehar dugu gizartea ez eze, lehen-go familiak ere oso zapaltzaileakzirela. Rol gogorra betetzen zutenaskotan. Lagunen zirkulua eremurritza dute. Homofobia hainbarneratuta dutenez, gainera,etxean sartu dira. Askok ez dutenahi zaharren egoitza batera joan,uste dutelako berriz sartu behar-ko dutela armairuan. Izugarrizkobeldurra daukate erakusteko be-netan zer diren. Fundazioak edobeste kolektibo batzuek ematendiete soilik ateratzeko aukera. Ezagutu genuen pertsona bat
hamazazpi urte egin zituenaetxean sartuta. Udaleko gizartelangileek 26 de Diciembre funda-ziora deitu zuten pertsona harenegoera azaltzeko, ez zuelako nahihaien laguntzarik. Fundaziokoakjoan ziren, gizonak ikusi zuen ko-lektibokoak zirela eta laguntzaonartu zien. Ordurako, osasunezoso gaizki zegoen. Fundaziokoeiesan zien orain ez zuela hil nahi;haiek ezagutu zituela eta. Lasaiegoteko esan zioten, beti egongozela euren bihotzean eta euren le-henengo zentroari bere izena ja-rriko ziotela. Hark, berriz: ‘Bainani ez naiz inor’. Hori da kontua:uste dute ez direla inor. Homofo-bia hain barneratua dute, ezenberaiekin lan egitea eta burbuilahorretatik ateratzea oso zaila bai-ta. Gizartea oso gogorra izan daberaiekin; baita familia asko ere. Hausnartu behar dugu zer egi-
ten ari garen gure nagusiekin. Gi-zarte batek modernoa, aurrera-koia, soziala eta demokratikoaizan nahi badu ezin du utzi per-tsonak beraien etxeetan bakarrikegotea. Kolektiboko pertsonek ezdituzte landu beraien maitasunaketa maitatzeko harremanak. Ezdiete utzi egiten.Sariak ere jaso ditu lanak.
Madrilgo LesGayCineMad jaial-dian saritu zuten. Saria jasotzerajoateko deitu ziguten. Protagonis-tak bidali genituen. Haietako batiizugarrizko bizitza eman dio joaneta saria jasotzeak. Indar handiaeman dio jendea gerturatu etaesateak bere lekukotzak benetanhunkitu duela. Hori da saria. Badirudi hitz egiten ez den hori
ez dela existitzen, eta gizarteakahalmen berezia du horretarako.Horretarako egon behar du zine-ak, azaleratzen ez den guztia ikusarazteko. Ez dugu ahaztubehar egungo eskubideak atzokoherritarrei esker ditugula. Gaine-rakoan ez genituzke izango.Gizarte anitz eta justu batek ezlituzke ahaztu beharko adineko-ak, inoiz.
«Hori da kontua: ustedute ez direla inor»
Ainhoa Urgoitia b ‘Visibles’ film laburraren gidoilaria
Homofobia oso barneratua dute LGTBI kolektiboko adinekoek, jasanduten zapalkuntzaren ondorioz. Hala esan du Urgoitiak. Gizarteakikusezin egin dituela eta, euren errealitatea ikusarazi nahi dute.
MONIKA DEL VALLE / FOKU
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15a Proposamena
Informazio gehiago
nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
www.zinegoak.com
@
MUSIKA
BALMASEDA Iker & Ruth
Discofagia.
bGaur, 21:00etan, Maiken Brewery
garagardotegian.
BARAKALDOKoiu.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOKovertizo.
bGaur, 20:00etan, Donde Irun.
BARAKALDOThe Riff Truckers
eta Nevadah.
bBihar, 20:30ean, Mendigon.
BARAKALDOPink Factory Band.
bBihar, 21:30ean, Hogar Navarron.
BARRIKASteel Covers.
b Igandean, 13:30ean, Golfo Norten.
BASAURIEle & Banda.
bBihar, 20:30ean, Social antzokian.
BERMEOBerta Bittersweet’s
Raw Silk eta Rukula.
bGaur, 22:00etan, Nuntxakun.
BERRIZKutre Band, Etsipen,
DJ Huici eta Los Moths.
bBihar, 22:30ean, Hiltegixen.
BILBOTaku Sugimoto, Felicie
Bazelaire eta Leo Dupleix, eta
Andrea Berbois eta Garazi Navas.
bGaur, 19:00etan, Azkuna zentroan.
BILBOVolver.
bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOLarry Potter Trio.
bGaur, 19:30ean, Bertendona
institutuan.
BILBOLuis Iruarrizaga, Oihandi,
Jose Maria Arregi, Orduña eta
Garaizarko Matsorriak abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Begoñako
basilikan.
BILBOAntilopez.
bGaur, 20:30ean, Rock Starren.
BILBOFernando Costa.
bGaur, 20:30ean, Santana 27n.
BILBOEscuela de Odio
eta La Kontra.
bGaur, 20:30ean, Stage Liven.
BILBOLeie Meie.
bGaur, 20:30ean, Biran.
BILBOEl Jose.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOFine Cut Trio.
bGaur, 21:00etan, Hacerian.
BILBOThe Black Note.
bGaur, 21:00etan, Itsas Museoan.
BILBOAlain Concepcion.
bGaur, 21:00etan, Luber tabernan.
BILBODelto eta Gato Ventura.
bGaur, 21:30ean, Azkenan.
BILBOReady Aim Fire.
bGaur, 21:30ean, Irish Stonesen.
BILBOMr. Klin.
bGaur, 22:00etan, Ambigun.
BILBOLluvia de Hierro y
Rock & Roll Party. Moonshakers,
Unclose, Cecilia Payne, Señores,
Villapellejos, Rosebud eta
Campamento Rumano:
Bilbo XXI vs. XX.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOM.C.D. eta Inkubo.
bGaur, 22:00etan, Satelite T-n.
BILBOArt After Dark: Trikk,
Musumeci eta Josu Aranburu.
bGaur, 22:00etan, Guggenheim
museoan.
BILBOLluvia, Hierro y R&R
Aftershow Party: Fernando
Gegundez, Jerry Corral eta
Mr. Klin DJ.
bGaur, 00:00etan, Shaken.
BILBOArizonako Billy eta Ene Kat.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBODJ Makala.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBORafa Aceves Trio.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOLuigi Stream.
bBihar, 13:00etan, Bizarren.
BILBO Iker & Ruth Discofagia.
bBihar, 13:30ean, Residencen.
BILBOFree The Wheel, Suevicha
eta Zeto DJ.
bBihar, 19:00etan, Itsas Museoan.
BILBOTonto eta Massa Confusa.
bBihar, 20:00etan, Muellen.
BILBOKovertizo.
bBihar, 20:00etan, Zaratan.
BILBOValdes.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOBirds & Cables eta Inocua.
bBihar, 20:30ean, Shaken.
BILBODry River.
bBihar, 21:00etan, Stage Liven.
BILBOOlimpia eta Verona.
bBihar, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOShinova.
bBihar, 21:30ean, Santana 27n.
BILBOHumanos Intentandolo.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBOSilver Spoon.
bBihar, 22:00etan, Ambigun.
BILBODepedro.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOAlva Isindahaus DJ Set.
bBihar, 01:00ean, Muellen.
BILBOTeen Spirit eta Dissident:
Nirvana eta Pearl Jam ezagutuz,
haurrentzat.
b Igandean, 12:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOUdal Musika Banda:
Topaketak Mexikon.
b Igandean, 12:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOGorka Iraundegi Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOPale Lips
eta Moohshakers.
b Igandean, 13:00etan,
Itsas Museoan.
BILBONico Ceretti.
b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.
BILBO Jac.
b Igandean, 18:30ean, Coppolan.
BILBOThe Dustaphonics.
b Igandean, 20:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOBilboko Orkestra
Sinfonikoa: harien taldea.
bAstelehenean, 19:30ean,
Euskalduna jauregian.
BILBOMendi Ona Abeslariak,
Schola Cantorum, Bermeo, Zigor
eta Areetxo abesbatzak.
bAstelehenean, 20:00etan,
Begoñako basilikan.
BILBOPancho Corujo eta
Ruben Fernandez Agirre:
Secretos de Sebastián de Iradier.
bAsteartean, 19:30ean, Arriagan.
BILBOBakio, Itxartu, Txuma
Olague, Jatorki eta Durangoko
Orfeoia abesbatzak.
bAsteartean, 20:00etan,
Begoñako basilikan.
BILBOSurfbort.
bAsteartean, 20:30ean, La Riberan.
BILBOBerri Txarrak.
bAsteartean eta asteazkenean,
21:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOOma eta Perky Pat.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Muellen.
BILBOPispillu, Abes Kimu,
Zornotza, Mundaka eta Basauri
abesbatzak.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Begoñako basilikan.
BILBORorcal, Impure Wihelmina
eta Conteiner.
bOstegunean, 20:00etan,
La Riberan.
BILBO Joseba Irazoki & Lagunak.
bOstegunean, 20:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOFalling Black.
bOstegunean, 20:00etan, Shaken.
BILBOVicente Espi Quartet.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOPink Floyd taldeari
gorazarre.
bOstegunean, 20:00etan,
Satelite T-n.
BILBOLilura, Seber Altube,
Eskuz Esku, Herriko Abestiak
eta San Anton abesbatzak.
bOstegunean, 20:00etan,
Begoñako basilikan.
BILBOHezurbeltzak.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOHip-Hopotamo.
bOstegunean, 00:30ean,
Kremlinen.
Bilbo b Bizkaiko Abesbatzen 46. Astea
Begoñako basilikan, kanta eta kantaIragan astelehenean hasi zuten Bizkaiko Abesbatzen Astea, bosna abesbatzak emandako hamar emanaldiz
osatua. Dagoeneko lau saio egin dituzte, Bilbon, Begoñako basilikan, eta gaur izango da bosgarrena, gainera-
ko guztiak bezala, 20:00etan: Luis Iruarrizaga, Oihandi, Jose Maria Arregi, Orduña eta Garaizarko Matsorriak
abesbatzak ariko dira. Datorren astelehenetik ostiralera, egunero izango dira saioak. GARAIZARKO MATSORRIAK
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15aAgenda
DURANGODJ Suavesito.
bOstegunean, 22:00etan,
Txoria Nuen Maiten.
ELORRIOMcOnak
eta Mugi Panderoa.
bBihar, 23:00etan, gaztetxean.
ERANDIONorte Flamenco.
bGaur, 21:30ean, Xixili Kafen.
ERMUARobby Peoples & The
Congress.
bBihar, 20:00etan, Lobianon.
GERNIKA-LUMOBerri Txarrak.
bGaur, 20:00etan, Astran.
GETXOTriple Zero Band.
bGaur, 22:00etan, Zearbiden.
GETXOAurkene Nuñez & Marco
Borge.
bBihar, 19:30ean, Andres Isasi
musika eskolan.
LARRABETZUHezurbeltzak.
bBihar, 21:00etan, Hori Bai
gaztetxean.
LARRABETZUAsla.
b Igandean, 18:30ean, Hori Bai
gaztetxean.
IGORRERuper Ordorika.
bBihar, 21:30ean, Lasarte aretoan.
JATABERiver Oaks District Band.
bBihar, 21:00etan, Maruriko
Edulis jatetxean.
MARKINA-XEMEINMursego:
Gloria Fuertesi ikasitako poemak.
bGaur, 20:00etan, Uhagonen.
MUNGIAEñaut Elorrieta &
Kaabestri String Ensemble: Harian.
bBihar, 20:00etan, Olalde aretoan.
ONDARROA Izaki Gardenak
eta Pelax.
bGaur, 22:00etan, Beikozinin.
SOPELAPunch On eta Komarov.
bAsteartean, 20:00etan,
Plaza Beltzan.
ZORNOTZATernero Blanco
eta La Txirla Records.
bGaur, 23:00etan, Zelaieta
zentroan.
ANTZERKIA
BARAKALDOTeatro Paraiso:
Lunaticus Circus.
bBihar, 17:00etan eta 18:30ean,
Clara Campoamor kultur etxean.
BARAKALDOLoli Astoreka, Bea
Insa eta Juanjo Otero: Camiselle.
bBihar eta igandean, 19:00etan,
Arimaktoren.
BASAURIEstibaliz de Miguel
Calvo: Ziega bat norberarena.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Pozokoetxe gizarte etxean.
BERANGOAnita Maravillas:
Jon Braun.
b Igandean, 18:00etan, Berango
antzokian.
BERRIZAtx Teatroa: 7ak bat.
Gaiztoetan gaiztoenak.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BILBOLuna Llena: La gran
depresión.
bGaur, 19:00etan,
San Frantziskoko udaltegian.
BILBOAlex Gerediaga & Arriaga:
Macbeth.
bGaur eta bihar, 19:30ean, eta
igandean, 19:00etan, Arriaga
antzokian. Gazteleraz.
BILBOYllana: The Primitals.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
eta igandean, 19:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOOLBE: Semiramideopera.
bBihar eta asteartean, 19:30ean,
Euskalduna jauregian.
BILBOMiguel Angel Altet:
Bonneville.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Fundicion aretoan.
BILBO Jose Cruz Gurrutxaga:
Declaración de Guillermo.
bBihar, 20:00etan, Pabilioi 6n.
BILBO [Re]teatro: Sofá para dos.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Haceria ZAWP aretoan.
BILBOChiquijamming.
b Igandean, 12:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOTelmo Irureta:
Minus ukittua.
bOstegunean, 19:00etan,
Euskaltzaindiaren egoitzan.
BILBOLoop: Intervalo.
bOstegunean, 19:00etan,
Otxarkoagako udaltegian.
BILBOAne Pikaza eta Aitor
Fernandino: Maita(k)ale borroka.
bOstegunean, 20:00etan,
Zazpi Katu gaztetxean.
BILBOAsier Hernandez eta
Dorleta Urretabizkaia: Gudua.
bOstegunean, 21:00etan, Biran.
DURANGOA Panadaria:
Elisa y Marcela.
bBihar, 20:00etan, San Agustin
kulturgunean.
DURANGOBaraka: Oceanus.
b Igandean, 12:00etan, 17:30ean
eta 18:30ean, San Agustinen.
Berriz b Gaztetxearen 20. urteurrena
Hiltegixe, ondo bizirik1999. urtean zabaldu zuten Hiltegixe gaztetxea Berrizen, eta hogei urteak
ospatuko ditu hurrengo egunotan. Gaur kafe tertulia, bokata jana eta
sangria, eta jam session akustikoa izango dituzte; bihar, herri bazkaria,
poteo musikatua eta kontzertua; eta gaur zortzi, beste kontzertu bat. HITZA
ERANDIOGorka Aginagalde
eta Iñigo Salinero: Cotillas en 3D.
bBihar, 20:00etan, Josu Murueta
kultur etxean.
ERMUASutegi: Royal Clown.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GALDAKAOBaraka Teatro:
Oceanus.
bBihar, 12:30ean eta 17:30ean,
Torrezabal kultur etxean.
GERNIKA-LUMOBanarte:
Comunicado de muerte.
bBihar, 20:30ean, Elai Alai aretoan.
GERNIKA-LUMOPonten Pie: Loo.
b Igandean, 17:00etan,
Lizeo antzokian.
GETXOUtopian: Sin rumbo.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Utopian espazioan.
GETXOEmakumeak eszenan:
Gemma Martinez eta Sol Maguna.
b Igandean, 19:00etan, Erromoko
kultur etxean.
IURRETAAlazne Etxebarria:
Mujer vasca soltera busca.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
KARRANTZAKepa Gallego
eta Marta Urzelai: Cervantes
no rima con diamante, ¿o sí?.
bGaur, 20:00etan, Haraneko
kultur etxean.
LEIOAKulunka: Solitudes.
bGaur, 20:30ean, Kultur Leioan.
SANTURTZIVaiven: Argiaren
hautsa.
bOstegunean, 20:30ean, Serantes
kultur aretoan.
SOPELAA Panadaria:
Elisa y Marcela.
bGaur, 20:00etan, Kurtzio
kultur etxean.
ZORNOTZAArena en los Bolsillos:
Max txikia.
bBihar, 17:00etan eta 19:00etan,
Zornotza aretoan.
DANTZA
BARAKALDOKukai & Sharon
Fridman: Erritu.
bBihar, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BILBOMDV Danza: Agate deuna.
bOstegunean, 19:30ean, Arriaga
antzokian.
ELORRIOAkadantz, Kale Dantzen
XI. Lehiaketa.
bBihar, 16:00etan eta 19:00etan,
Arriola antzokian.
BERTSOLARITZA
BILBOOnintza Enbeita:
Bilbao Bizirikbisitaldia.
b Igandean, 12:00etan,
Artxandako funikularrean.
BILBOBertso Erronda:
Aritz Landeta, Iraitz Mateo,
Garazi Navarro, Lurdes Ondaro,
Ander Uzelai eta Aitor Zelaieta.
bAsteartean, 19:30ean, Biran.
HITZALDIAK
BILBO Joseba Belaustegi eta
Antton Lete: Errausteari alternatiba
Bizkaian eta Gipuzkoan.
bAsteartean, 19:00etan, Ekoetxean.
BILBO Juan Carlos Etxegoien
‘Xamar’: Neguko ospakizunak.
bAsteazkenean, 16:30ean,
Kafe Antzokian.
DERIOCoral Herrera Gomez:
Cómo sufrir menos y disfrutar más
del amor.
bAstelehenean, 18:00etan,
Nagusie egoitzan.
DURANGOAnis Hawari:
Palestinako gatazkaren jatorriak.
bAsteartean, 18:15ean,
Kultur Birikan.
LARRABETZUAiala Elorrieta:
Onura, batzuentzat soilik?.
bOstegunean, 18:00etan, Angulerin.
MUNGIAAsier Epelde: Ahorro
energético en nuestro hogar y uso
posible de energías renovables.
bGaur, 18:00etan, Mugire
Txokoan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
BILBOZinegoak jaialdia.
bDatorren astelehenetik
martxoaren 3ra, Golem, Bilborock
eta BilbaoArte aretoetan.
SONDIKAMendi Tour:
The Dawn Wall.
b Igandean, 18:00etan,
kultur etxean.
ZALLADar Dar Elantartida.
bGaur, 20:00etan, zine-antzokian.
BESTELAKOAK
BERRIZHiltegixe, 1999tik 2019ra
kafe tertulia, eta jam session.
bGaur, 18:30etik aurrera, Hiltegixe
gaztetxean.
ZEANURISan Balendin jaia:
Piedadea baselizako artearen
neurketa.
b Igandean, 11:30etik aurrera,
Eleizondo auzoan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 15a Agenda
Natalia Salazar Orbe
Ongiaren eta txa-
rraren arteko
norgehiagoka.
Maltzurrak egin
dezakeen keinu
edo eskaintzen beldurrez bizi
izan dira hainbat belaunaldi,
dikotomia hori oinarri zuen
moralitatearen baitan. Gaiztake-
ria deabruak irudikatu izan du
leku asko eta askotan. Beharrak
edo botere nahiak bultzatuta,
diruaren truk arima deabruari
saldu zioten herritarrei buruzko
hainbat kontakizun zabaldu dira
batean eta bestean. Baita maita-
suna lortzeko gauza bera egin
dutenei buruzkoak ere.
Norbere arimaren ordez den-
bora luzez haurdun geratzerik
lortu ez eta laguntzekotan, izango
duten seme edo alaba hori eskaini
diotenei buruzko kondairak ere
badira. Beste batzuetan, mesedea
egin bai, baina asmakizun bat
igarri behar zuen gizakiak truke-
an. Elezahar horietan guztietan,
zailtasunei aurre egin, eta giza-
kiak beti gailendu zaizkio dea-
bruaren trikimailuei. Hala gerta-
tu zen Resurreccion Maria Az-
kuek jasotako hurrengo
kondairan ere. Mañarian gertatu
zena ipuin moduan zabaldu izan
da. Txerren izenez ageri da dea-
brua hor. Euskal mitologian har-
tu izan dituen hainbat izenetako
bat da.
Toti Martinez de Lezeak jaso
duen istorio horren protagonista
oso garai txarra bizi zuen gizon
bat da. Behar handia zeukan, eta,
egoera hartatik ateratzeko, arima
saldu zion deabruari. Deabruak
bost urteko epea ezarri zion zorra
kitatzeko. Akordioa jasotzen
zuen kontratua sinatu zuten biek.
Urteak joan ziren, eta, epea
agortzear zela, deabrua azaldu zi-
tzaion gizonari. Zor ziona gogora-
raztera joan zitzaion. Baina arima
eman beharraz libratzeko aukera
bat proposatu zion: «Hain gaiztoa
naizela esan ez dezaten, eskuzabal
jokatuko dut. Zenbat urte ditudan
asmatzen baduzu, aske utziko
zaitut. Ez baduzu asmatzen, ez
duzu berriro zure ingurukorik
ikusiko».
Hori esan ahala desagertu zen
deabrua. Eta gizona larri eta estu
utzi zuen, bizia galdu behar zuela
sinetsita. Nola asmatuko zuen ha-
ren adina? Edozein izan zitekeen
eta.
Batetik bestera aritu zen, eran-
tzuna emango zionaren bila; ja-
kintsuak, sorginak zein aztiak,
denak bisitatu zituen. Baina inork
ez zekien zenbat urte zituen dea-
bruak. Nola asmatuko zuen bada,
orduan, berak? Ezinezkoa zen.
Etsita zegoen. Bi egun besterik
ez ziren geratzen deabruarekin
zuen zorra kitatzeko. Lur jota ze-
goen hartan, amona zahar bate-
kin egin zuen topo. Zer gertatzen
zitzaion galdetu zion emakume-
ak, aurpegi txarra ikusi ziola eta.
Negarrez erantzun zion ipuineko
protagonistak: «Diru premia la-
rrian nengoela deabrua agertu zi-
tzaidan, eta diru mordoa eskaini
zidan arimaren truk. Zorrak kita-
tzea beste ardurarik ez neukan
orduan, eta hura egin behar nuela
pentsatu nuen». Orain zein egoe-
ratan zegoen azaldu zion orduan.
«Etzi bukatzen da epea, eta, adi-
na asmatzen ez badiot, galdua
naiz betiko».
Emakumeak barreari eman
zion. Eta ez kezkatzeko esan . «Zo-
az etxera, eta utzi nire eskuetan
arazo hori. Ni arduratuko naiz».
Andreak Txerren deabrua bizi
zen kobazulorako bidea hartu
zuen. Haitzuloaren sa-
rreraren parean jarri zen,
hari bizkarra emanda,
eta gonak jaso zituen
ipurdia agerian utziz.
Hala zegoela, aurrealde-
rantz makurtu, eta bu-
rua hanka artean sartu
zuen, buruz behera ko-
bazulora begira jarrita.
Oihuka hasi zen orduan:
«Txerren! Txerren! Non
zaude?», egin zuen ga-
rrasi, deabruak barrual-
detik entzun ziezaion.
Deika ari zitzaizkiola entzunda
kobazulotik atera zen Txerren,
eta, begien bistan zuen ikuskizu-
nari erreparatuta, ezin izan zion
eutsi barreari. «Nire bi mila eta
bat urteetan horrelakorik ikusi
gabe nengoen», bota zuen barre
algaraka ito beharrean.
Emakumea berehala jaiki, jan-
tzi eta deabruarekin zorretan ze-
goen gizonarengana abiatu zen
korrika. Harengana iritsi bezain
laster, Txerrenek zenbat urte zi-
tuen jakinarazi zion.
Ez zen denbora askorik igaro
Txerren zordunaren aurrera
agertu zen arte. Halaxe hitz egin
zion: «Ederki, ederki. Zorra kita-
tzera etorri naiz. Zure arima nire-
tzat izango da! Hala ere, lehenago,
ea eman nizun aukera aprobetxa-
tzen dakizun. Esadazu: zenbat
urte ditut?». Gizonak, orduan:
«Bi mila eta bat urte dituzu; ez
gehiago eta ez gutxiago». Dea-
brua harrituta geratu zen. Ezin
zuen sinetsi. «Ez dakit nola as-
matu duzun, baina libre zara!»,
esan eta desagertu egin zen. Luza-
ro bizi izan zen gizona, baina inoiz
ez zuen beste traturik egin dea-
bruarekin.
Mañarian kokatzen da deabruaren etagizaki baten arteko tratua oinarri duenkondaira. Zorrez beteta zegoen gizonbatek arima saldu zion deabruari, harenlaguntzaren truk. Beraien arteko zorrakitatzeko ordua iritsi zenean estutu zen.
Jakintsuetanjakintsuen
IBONELORRI.EUS
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko otsailaren 15a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sHALA BAZAN EDO EZ BAZAN...
Txerren deabruak esan zion zenbat urte zituen asmatuz gero bizia barkatuko ziola
Emakumea kobazuloarensarreran jarri zen, ipurdiaagerian eta burua hanka arteansartuta, Txerreni oihuka
Deika ari zitzaizkiola entzunda,kobazulotik atera zen Txerren,eta, ikuskizunari erreparatuta,ezin izan zion eutsi barreari