bizkaiko hitza - berria...2018/07/20 · tren geltokia eraldatu egingo du-tela iragarri du bilboko...
TRANSCRIPT
-
BIZKAIKOHITZA
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Hainbat azpiegitura eraikiko dituzte Bizkaian datozen urteetan, eta mugikortasunari lotuta daudegehienak b Ingurumenean eragingo duten kalteagatik kezka azaldu dute tokian tokiko herritarrek b 2-5
Bide berriak
lurraldeari
Kaleka29. Nazioarteko KaleAntzerki Jaialdiak 28 ikuskizun
eskainiko ditu Lekeition, etzira arte
12Elkarrizketa Josefina Roco:«Esklabotza berri batean daudeetxeko eta zaintzarako langileak»
6Ostirala
2018ko uztailaren 20aIX. urtea362. zenbakia
-
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20aAstekoad
Bizkaiko azpiegiturakEraikuntza berriak
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Tantaka-tantakairitsi dira dato-zen urteetanBizkaian egingodiren azpiegitu-rei buruzko be-
rriak, eta, puzzle baten piezen gi-san, lurraldearen etorkizunekoegitura marrazten du horietakobakoitzak. «Bizkaiko Foru Al-dundiak azken hamarkadetanhartu duen erabakirik garrantzi-tsuena da». Hala aurkeztu zituen
Unai Rementeria ahaldun nagu-siak datozen urteetan diputazio-ak bultzatuko dituen obra nagu-siak. Lurpetik, lur gainetik nahizairetik, zain berriak irekiko diz-kiote Bizkaiari.Zerrenda amaigabea dirudi:
Portugalete eta Getxo artean lur-peko errepidea eraikitzeko egi-tasmoa; Bilbo hegoaldeko saihes-bidea AP-68arekin lotzeko lanak;Bilbotik portura salgaiak garraia-tzeko hegoaldeko tren saihesbideberria eraikitzeko plana; Kukula-rrako lotunean egiteko dauden
obrak; Markina eta Etxebarria ar-teko saihesbidearen bigarren fa-seko lanak; AHTaren eraikuntzaeta Bilboko Abando auzoko trengeltokia gauzatzea; Gueñes-Itsa-so (Gipuzkoa) eta Gatika-Cubne-zais (Frantzia) artean goi tentsio-ko lineak eraikitzeko proiektua;Bilboko Portuan kai mutur berribaten eraikuntza... Aldundiak eta Jaurlaritzak bul-
tzatutako egitasmoak dira denak,eta Espainiako Gobernuarekinadostuta daude Bizkaiko errepidesarean egingo diren azpiegiturak
ez diren guztiak —Espainiako Go-bernuaren esku dago, adibidez,sare elektrikoaren eta BilbokoPortuaren konpetentzia; eta, ho-rregatik, hark finantzatzen ditueremu horietan egiten diren az-piegiturak—. Bateko zein besteko, diru pu-
bliko ugari bideratuko da datozenurteetan Bizkaiko lanetara: Bilbohegoaldeko saihesbidearen luza-pen lanetan, Portugalete eta Ge-txo lotzeko egitasmoan eta Bilbo-ko Abandoko tren geltokian, adi-bidez, 820 milioi euro gastatukodituela aurreikusi du foru aldun-diak. Egitear dauden egitasmo
gehienak mugikortasun eredua-rekin lotuta daude, eta, horrega-tik, mugikortasun ereduari bu-ruzko azterketa integrala egiteabeharrezkoa dela azaldu du mu-gimendu ekologistak behin eta
berriz. Diotenez, errepide edobide berriak egin baino, hobe dadaudenak lehenetsi eta azpiegitu-ra jasangarriagoak egin. Izan ere,ingurumenean eragingo dituenkalteak azpimarratu dituzte az-piegitura guztietan. Bilbo hegoal-deko saihesbidea, adibidez, Bo-lintxuko naturgunearen gainetikigaroko da; Bizkaiko hiriburuakduen azken basoaren gainetik,alegia. Gueñes eta Itsaso (Gipuz-koa) artean egin nahi duten goitentsioko lineak ere Bizkaikohainbat bailara zeharkatuko ditu:Durango eta Arratia zeharkatzendituen Aramotz bailara, Ganeko-gorta mendigunea, Gorbeialdea...eta kezka azaldu dute tokian toki-ko udalek eta herritarrek ere.Oro har, eztabaida dago azpie-
gitura guztien inguruan, eta ikus-teko dago datozen urteetan zeinnorabide hartzen duten.
Datozen urteetan hainbat azpiegitura eraikiko dira Bizkaian:Portugalete eta Getxo arteko bidea, Bilbo hegoaldekosaihesbidearen luzapena, AHTa, salgaiak garraiatzeko trensaihesbidea eta goi tentsioko lineak dira garrantzitsuenak.Horien guztien bilketa egin du ‘Bizkaiko Hitza’-k.
Zain berriakirekiko dizkiote
Lurraldea zeharkatuko duten hainbat azpiegitura eraikiko
dituzte datozen urteetan Bizkaian. JUANAN RUIZ / FOKU
-
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20a Astekoad
Bizkaikoazpiegiturak
Eraikuntza berriak
Gatika
Lemoiz
Jatabe
ITURRIA: RED ELECTRICA ESPAÑOLA, INELFE
GATIKA ETA CUBNEZAIS ARTEKO SARE ELEKTRIKOA
Gatika
Cubnezais
280 km
Itsaspeko loturaKonexioaren luzera
370 km
10 km
Lurpeko/aireko lotura
80 km
Lurpeko/aireko lotura
Azpiestazio elektrikoa
Itsasoan jarriko diren
kableak lurperatu egingo dira
Lau kable
FRANTZIA
EUSKAL HERRIA
Iparra
HEGOALDEKO TRENBIDE SAIHESBIDEA
ITURRIA: EUSKO JAURLARITZA
Trenbidearen ibilbidea lurpetik Trenbide zabala (Renfe)
Trenbidearen ibilbidea lurgainetik
C1 linea
Serantesko tunela
C2 linea
Olabeagakolotura
BukaeraHasiera
Abando
BILBO
BARAKALDO
ERANDIO
GETXO
SESTAOPORTUGALETE
SANTURTZI
BILBOKO PORTUA
TRAPAGARAN
ABANTO
Zorrotza
Olabeaga
Basurtu
Ametzola
Lutxana
Barakaldo
Sestao
Galindo
TrapagaranUrioste
Santurtzi
FamiliaSantua
Ortuella
Gallarta
Tren saihesbidea.Salgaiak portutikBilbora garraiatzekobide berria
A. Larrabe Arnaiz
Bi helbururekin adostu zen Bilbo-
ko tren saihesbidea eraikitzeko
plana, 2001ean: salgaiak portutik
Bilbora mugitzeko trenak gaur
egun sortzen dituen arazoak kon-
pontzeko, batetik; eta lurraldeko
merkataritza bultzatzeko, bestetik.
Gaur egun, Renfeko aldiri trenen
C1 linea erabiltzen dute salgaiak
portutik Bizkaiko hiriburura erama-
teko, eta Santurtzi, Portugalete,
Sestao eta Barakaldoko herriak
zeharkatzen ditu. Batez beste, ho-
gei bidaia egiten ditu egunero:
100.000 edukiontzi eta 800.000
tona salgai garraiatzen dituzte.
Herri erdiguneetatik trena atera-
tzea du xede saihesbideak, eta,
horretarako, eskualdearen hego-
aldera mugitu nahi dute.
Eztabaida ugari sortu ziren Es-
painiako Gobernuak diseinatuta-
ko trenaren ibilbidearen harira: in-
formazio gutxi eman zuen Jaurlari-
tzak hasieratik, eta, Ezkerraldeko
eta Meatzaldeko herrietako ber-
deguneak arriskuan ikusita, hain-
bat protesta egin zituzten eskual-
deetako herritarrek. Herritarrek ez
ezik, ibilbideak izango lituzkeen
eraginen gaineko kezka azaldu
zuen Barakaldoko Udalak ere.
Egoera horretan, ibilbide berria
aurkeztu zuen Jaurlaritzak joan
den ekainean: egitasmo berriaren
arabera, Ortuellatik Bilbora lur az-
pitik igaroko da tren saihesbidea,
Cadagua ibaiaren ibarretik salbu:
300 metro luzeko zubibide bat
eraikiko dute bertan. Ibilbide be-
rriarekin, Espainiako Gobernuak
aurkeztutako ibilbideak Barakal-
doko Errekatxo auzoan sortuko li-
tuzkeen kalteak saihestu nahi di-
tuzte.
461 milioi euroko aurrekontua
du egitasmoak, eta 2020. urtearen
bukaeran hasiko dituzte lanak. Lau
Sare elektrikoa.Energiaren esparruan«batasuna» helburu
A. Larrabe Arnaiz
Europako Batasuneko herrialdeak
energetikoki lotzea du helburu Ga-
tika eta Cubnezais herria (Akitania
Berria, Frantzia) 370 kilometroz ur-
petik lotzeko egitasmoak. Fran-
tziako eta Iberiar penintsulako ar-
gindar sareak goi tentsioko linea
bidez lotuko ditu proiektuak, eta
«estrategikotzat» du EBk azpiegi-
tura: Europako Batasunetik kan-
poko herrialdeekiko mendekota-
suna murriztu nahi du Batasunak,
eta, horretarako, EBko kide dire-
nen artean energia garraiatu nahi
dute. REE Red Electrica Españo-
lak du obra egiteko ardura.
Orotara, 1.750 milioi euroko
kostua izango du obrak, eta, az-
piegitura gauzatu dadin, Batasu-
nak argindar konexioak hobetze-
ko emandako laguntzarik handie-
na emango dio Cubnezais eta
Gatika arteko obrari: 578 milioi
euro. 2021ean hasi nahi dituzte la-
nak, eta 2025ean bukatu.
Bizkaiko sei udalerri hatuko ditu
egitasmoak: Lemoiz, Bakio, Gati-
ka, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Mun-
gia: Lemoizko zentral nuklearreko
azpiegitura erabiliko dute Gatika-
tik kostara bitarteko goi tentsioko
linea hedatzeko, eta, Gatikan zein
Cubnezaisen, transformazio esta-
zio bana eraikiko dute, bertatik
iristen den korrontea eraldatzeko.
Herritarren artean eztabaida piz-
tu du egitasmoak: izan ere, ener-
gia gaitasuna handituko den
arren, ez dago eskaera nahikorik,
gaur egun, kontsumitzen dena
baino bi aldiz energia gehiago sor-
tzen baita.
Ingurumenean ekarriko dituen
kalteei buruzko txostenik ez dago
oraindik. Baina frogatuta dago
tentsio handiko lineek osasun kal-
teak eragiten dituztela pertsonen-
gan; tartean, minbizia, migrainak
eta ugalkortasun arazoak.
urteren buruan martxan nahi dute
Ortuellatik Bilboko Olabeaga au-
zora arteko azpiegitura. Lan horiek
bukatuta, Basauriraino luzatuko
duen zatia diseinatuko du Jaurlari-
tzak. Gaur-gaurkoz, 3 milioi euro-
ko aurrekontua du bigarren fase
horrek.
Azpiegitura Espainiako Gober-
nuarena da; hortaz, obra egiteko
ardura Jaurlaritzak hartuko duen
arren, inbertsioa kupo bidez be-
rreskuratuko du.
Ezkerraldeko herrietan sortuta-
ko arazoei aterabidea emateaz
gain, lurraldearen ekonomiari lotu-
tako helburuak ere baditu eraikun-
tzak. Europarekiko «lotura zuze-
na» egingo du tren saihesbideak,
eta horren ondorioz Bilboko Por-
tuaren lehiakortasuna «handiago-
tuko» dela uste du Jaurlaritzak.
AHTarekin lotuko dute tren saihes-
bidea horregatik.
-
Bilboko Abandoko tren geltokiaren proiektuaren diseinua. EUSKO JAURLARITZA
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20aAstekoad
BizkaikoazpiegiturakEraikuntza berriak
ITURRIA: RED ELECTRICA ESPAÑOLA
GUEÑES-ITSASO GOI TENTSIOKO LINEA
BIZKAIA
ARABA
Gueñes
Alonsotegi
Arrigorriaga
Zeberio
Ugao
Galdakao
Bedia
Igorre
Lemoa
Zornotza
Muxika
Iurreta
Garai
Berriz Mallabia
Zaldibar
GIPUZKOAElgeta Bergara
Antzuola
Legazpi
Zumarraga
Gabiria
Ezkio
Itsaso
Okondo
73,5 km Luzera
60 milioi euro Aurrekontua
132Dorreak
2020anMartxan
Goi tentsioko linea.Argindar sarearenairezko autobidea
A. Larrabe Arnaiz
Egitasmo berari erantzuten diote
Gatika-Cubnezais (Frantzia) eta
Gueñes-Itsaso (Gipuzkoa) goi
tentsioko linea bidez lotzeko egi-
tasmoek. Hala baieztatu dute REE
Red Electrica Españolaren txoste-
nek: Europako Batasuneko he-
rrialdeak energetikoki lotzeko hel-
burua dute bi-biek.
Hamarkada bat igaro da
Gueñes-Itsaso arteko goi tentsio-
ko linea eraikitzeko lanak iragarri
zituztela, baina lozorroan egon da
egitasmoa ordutik. Gatikatik Cub-
nezaisera urpetik doan goi ten-
tsioko kable sarea eraikitzeko egi-
tasmoa aurkeztu dutenean azkartu
dute prozesua. Gauzak horrela,
REEk bi agiri besterik ez du behar
Gueñes-Itsaso arteko azpiegitura
eraikitzen hasteko: proiektua
«onura publikoko» izendatzen
duen dekretua eta lanak abiatzeko
baimena. Urtea bukatu baino le-
hen eskuratu nahi ditu biak.
60 milioi euroko kostua izango
du azpiegiturak, eta 2020rako nahi
dute martxan. Bizkaia alde batetik
bestera zeharkatuko du obrak;
48,9 kilometroko ibilbidea egingo
du lurraldearen mutur batetik bes-
tera: Gueñesen hasi, eta Alonsote-
gi, Arrankudiaga, Arrigorriaga,
Ugao-Miraballes, Zeberio, Galda-
go eta Arratia zeharkatzen dituen
Aramotz bailara, Ganekogorta
mendigunea, Gorbeiako inguru-
nea... Herri kaltetuak azpiegitura-
ren kontra azaldu dira, eta platafor-
ma ere sortu dute, elkarlanerako.
kao, Bedia, Igorre, Lemoa, Zorno-
tza, Muxika, Iurreta, Garai, Berriz,
Mallabia eta Zaldibar zeharkatu
ondoren, Gipuzkoako lurretara
sartuko da. 23,51 kilometroko bi-
dea egingo du bertan. Gueñes eta
Itsaso herriak bereizten dituzten
73,5 kilometroetan, 132 dorre jarri-
ko dituzte; kilometro erdiko, bat.
Herriguneetatik kanpo eraiki
nahi dute linea, eta ingurumenean
eragin zuzena izan dezake: Duran-
Abiadura handikotrena. Helburuakatzean utzita
A. Larrabe Arnaiz
Hautsak harrotu ditu Europako
Batasuneko Kontu Auzitegiak
abiadura handiko trenen lineei
buruz osatutako txostenak. «Man-
tsoak, garestiak eta ez-eraginko-
rrak» dira Europako tren lasterren
azpiegiturak, kontu auzitegiaren
arabera; eta, gainetik aztertu
badute ere, ez diote etorkizun
onik aurreikusi euskal Y-ari. Aran-
txa Tapia Eusko Jaurlaritzako Eko-
nomiaren Garapeneko eta Azpie-
gituretako sailburuak, berriz,
iragarri du eraikuntza lanak azkar-
tuko dituela.
2006an hasi zituzten AHTaren
obrak, eta, 2010erako martxan iza-
tea aurreikusten bazuten ere, la-
nen erdiak egiteko daude orain-
dik. Azken aurreikuspenen arabe-
ra, 2023rako izango dute prest.
Eraikitzeko epeetan ez ezik, aurre-
kontuan ere ez dute asmatu: lanak
hasi zituztenean, 4.200 euroko
kostua aurreikusi zuen Espainiako
Gobernuko Azpiegitura idazka-
riak. 3.500 milioi xahutu dira dago-
eneko, eta 2019ra bitartean diru
kopuru hori biderkatu egingo dela
aurreikusten da.
Gauza bera gertatu da azpiegi-
turaren helburuekin ere: Espainia-
ko Gobernuaren arabera, Bilbo eta
Gasteiz arteko bidaia egiteko 43
minutu beharko ditu AHTak —28
minutuko bidaia izango zela zioen
hasierako proiektuak—. Beste hu-
tsegite bat: 2018. urtearen hasie-
ran azaldu zuen Espainiako Go-
bernuak trenak ez zituela salgaiak
garraiatuko. Helburu zein aurrei-
kuspenetatik urrun geratu da, hor-
taz, tren lasterra.
Bizkaian marraztua duen ibilbi-
dearen erdia besterik ez dago
eraikita: Galdakao eta Basauri ar-
tekoa, Zornotza eta Lemoa arte-
koa, eta Abadiño eta Durango ar-
tekoa.
Trena Bizkaiko hiriburura nola
iritsiko den zehaztu gabe zegoen
arren, aurten argitu dute azpiegitu-
ra: lurpetik iritsiko da tren lasterra
Bilbora, eta Abandoko tren gelto-
kian helmugaratuko da. Malmasin
mendiaren azpian sei kilometrotik
gorako tunela eraikiko dute horre-
tarako. Gaur egungo Abandoko
tren geltokia eraldatu egingo du-
tela iragarri du Bilboko Udalak.
Hiru solairuko egitura eraikiko du
lurpean, eta 480 milioi euro behar-
ko dituzte; erdia Espainiako Go-
bernuak ordainduko du, eta Jaur-
laritzak eta Bilboko Udalak beste
erdia.
AHT-A BIZKAIAN
ITURRIA: BERRIA
ElorrioAtxondo
AtxondoAbadiño
AbadiñoDurango
DurangoZornotza
ZornotzaZornotza
Lanak bukatuta
ZornotzaLemoa
LemoaGaldakao
GaldakaoBasauri
Basauri
Bilbo
Bilbo
ArrasateElorrio
ElorrioElorrio
14,87 km
15,08 km
16,5 km
Lanean
Lanak hasi gabe
-
Elorrietako hiri hondartzaren eta igerilekuen diseinua. BILBOKO UDALA
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20a Astekoad
Bizkaikoazpiegiturak
Eraikuntza berriak
AZPIEGITURA BERRIAK
ITURRIA: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Iparra
BILBO
PORTUGALETE
TRAPAGARAN
SESTAO
BARAKALDO
BILBO
ERANDIO
LEIOA
Leioako Artatzako
biribilgunea
Portugaleteko
Ballontiko ardatza
Lehen fasea
Tu
ne
la
AREETA
GETXO
BASAURI
Bilboko hegoaldeko saihesbidea
Getxo eta Portugalete itsasadar azpitik lotzeko egitasmoaLuzera
3 kilometroko bi tunel, norabide bakoitzeko bi biderekin.
Luzera
4,2 kilometroko bidea.
Bi solairuko tunelak
Autoak eta kamioiak goiko solairuan eta zehaztu gabeko
garraio publikoa beheko solairuan.Aurrekontua
380 milioi euro.
Aurrekontua
200 milioi euro.
1
1
Bilboko hegoaldeko saihesbidearen luzapena2
2
A-8 Do
nostia
A-8
AP-8
BI-637
N-6
37
AP-68
Arnotegiko
tunela
1.745 m
Bolintxuko
zubibidea
160 m
Seberetxeko
tunela
528 m
Lehen fasea, egin gabe Bigarren fasea Hirugarren fasea
Etorkizuneko Bilbo.Izango denhiriburuaren ardatzak
A. Larrabe Arnaiz
Luzera begira jarrita dago Bilboko
Udala, eta datozen hamarkadeta-
ko hiriburu eredua eraikitzeko egi-
tasmoak finkatuak ditu jada Hiri
Antolaketarako Plan Orokorrean.
Hamarkada bat beharko du aurrei-
kusitako lan guztiak bukatzeko,
baina marraztutako hainbat
proiektu hasita daude jada. Guz-
tien artean, Zorrotzaurreko penin-
tsula irla bilakatzeko egitasmoa da
handiena. 2017ko martxoan hasi
zituzten obrak: irla sortu ahal izate-
ko, Deustuko kanala zabaldu be-
har dute, eta lan horiek abian di-
tuzte jadanik. Kanala egiteko
obrek 20 milioi euroko aurrekon-
tua izango dute, eta 2021erako
amaituta egotea espero dute. Ka-
nalaren bi aldeak lotzeko, Zorro-
tzaurre eta San Ignazio auzoak lo-
tuko dituen zubia eraikitzen hasi
ziren maiatzean. Hamazazpi hila-
bete iraungo dute lanek, eta 10,2
milioi euroko kostua izango dute.
Luzea da Bizkaiko hiriburuak
martxan dituen eraikuntzen ze-
rrenda: Termibus autobus gelto-
kian ere lanean jarraitzen dute
oraindik. 22 milioi euro inguruko
kostua du geltoki berriak, baina
udalak behin baino gehiagotan
azpimarratu du ez duela dirutan
ordainduko geltoki berria.
Geltokiaren kudeaketaren eta
5.000 metro koadroko lurren truke
egingo dituzte lanak enpresek.
Autobus geltokiarekin batera, par-
kinga ere egingo dute lurpean, eta
geltokiaren gainean geratuko den
eremuan, plaza publiko bat eta
gehienez hamalau solairu izango
dituen eraikin pribatu bat egingo
dituzte. Hainbat jarduera pribatu
bilduko ditu eraikinak: zehaztu ga-
be daude oraindik guztiak, baina,
besteak beste, merkataritza gunea
izango duela jakinarazi dute.
Geltoki berria eraiki bitartean,
behin-behinekoa jarri dute alda-
menean; eta, hain zuzen, lurzoru
horretan egingo dute lurraldeko
etxebizitzen etxe orratzik altuena.
2019. urtean hasiko dituzte lanak,
eta 2022an bukatu: 36 solairu eta
198 etxebizitza inguru izango ditu.
Hiriburua eraldatzeko martxan
jarri den prozesuak eztabaidak
eragin ditu hainbat herritar eta era-
gileren artean. Besteak beste, er-
diguneko espazioen eta kanpoal-
deko auzoen arteko ezberdintasu-
nak areagotzea leporatu dio
udalari Bilboko Auzo Elkarteen Fe-
derazioak, eta manifestazioa ere
egin zuten apirilean, Bestelako Bil-
bo posible da. Kalea ez da isilduko
goiburupean.
Errepide sarea. Bide gehiago,lurraldean ibilgailugutxiago egon arren
A. Larrabe Arnaiz
Bizkaiko hiriburuaren inguruan da-
goen errepide sarea «arintzeko»
neurriak hartu ditu Bizkaiko Foru
Aldundiak aurten. «Bizkaiko XXI.
mendeko obrarik garrantzitsue-
nak», Unai Rementeria ahaldun
nagusiaren esanetan. Bi azpiegi-
tura eraikiko dituzte 2027ra bitarte-
an: itsasadarraren azpitik Getxo
eta Portugalete lotzeko egitas-
moa, batetik; eta Supersur ezize-
nez ezaguna den autobidea AP-
68arekin lotzeko luzapena, beste-
tik. 580 milioi euro gastatuko ditu
diputazioak.
Bilbo hegoaldeko saihesbidea
luzatzeko lanak urtea bukatu au-
rretik abiatuko dituzte, eta
2023rako bukatuko dituzte. 4,5 ki-
lometroko errepide zatia egingo
dute, eta Bilboko Peñascal auzora
iristen den saihesbidea Arrigorria-
gako Venta Alta eremuarekin lotu-
ko dute: Bilboko hegoaldeko
saihesbidea eta AP-68a konekta-
tuko ditu obra horrek. 200 milioi
euro beharko dituzte eraikuntzara-
ko. Behin saihesbidearen luzapen
lanak bukatuta abiatuko dituzte
Portugalete eta Getxo arteko itsa-
sadar azpiko errepidearen lanak.
Artazako lotunean eta Arronde-
giko zubian sortzen diren auto ila-
rak saihesteko helburua du Getxo
eta Portugalete arteko azpiegitu-
rak. Bilboko itsasadarreko ezker
eta eskuin muturrak ur azpiko erre-
pide baten bidez lotuko dituzte
horretarako. Noranzko bakoitzeko
tunel bat izango du, bina bidere-
kin. Autoek bai, baina kamioiek
ere izango dute bertatik igarotze-
ko aukera, eta errepideak ez du or-
dainsaririk izango. «Multimodala»
izango da azpiegitura: auto eta ka-
mioientzat ez ezik, trenari, autobus
elektrikoari edo bestelako garraio
publiko mota bati toki egingo dio-
te galerietan. 380 milioiko kostua
izango du.
Bilboko hegoaldeko saihesbi-
dearen bi muturren jarraipena ma-
rrazten dute bi proiektuek. Batetik,
Getxo eta Portugalete bitarteko
hiru kilometroko tunelak Ballonti-
ko ardatzean bat egingo du
saihesbidearekin; eta, bestetik,
Gasteiz eta Logroño aldera doan
AP-68 bidearekin lotuko dute
saihesbidea. Mapa aztertuz gero,
ondoriozta liteke gaur egun Bilbo
hirigunetik doan A-8 errepideko
trafikoa saihesbidera lekualdatze-
ko asmoa duela aldundiak.
-
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Liburuan bilduta kaleratu duenTrabajadoras no domesticadas
ikerketa lan kolektiboa dela na-barmendu du Josefina Roco San-filippok (Salta, Argentina, 1979).Ikerketaren arduradun aritu da,talde sustatzaileko beste sei ema-kumeekin: Liz Quintana etxekoeta zaintzarako langileen abokatuespezialistarekin, eta Aidee Esco-bar, Lyudmila Montoya, Pili Gil,Silvia Rugamas eta Riosby Fer-nandez etxeko eta zaintzarakolangileekin. Prozesu guztia denenartean egin izanak lanari balioerantsia eman diola dio: «Langi-leek beraiek problematizatu duteegoera». Horrek, egoera iraultzenhasteko oinarri sendoak jartzeaesan nahi duela dio. «Oso emaitzaindartsua lortu dugu, eta berri-tzailea metodologia aldetik». Etxeko eta zaintzarako langile-
en egoerari buruzko ikerketa ar-
gitaratu berri duzue: ‘Trabaja-
doras no domesticadas’. Zein
baldintza dituzte langile horiek?
Sektore horretako langileen bal-dintzak diskriminaziozkoak diraerabat. Adibidez, asteko 60 ordu-ko lanaldiak onartuta dituzte le-gez, orduko bost euroko soldata-rekin. Ez dago halako lanaldiakprezio horretan dituen beste sek-torerik. Bestetik, bertan lo egitenduten langileen gaueko erregi-mena ez dago ez arautua ez legezaitortua. Beraz, esklabotza berribaten baldintzetan lan egiten du-ten emakumeekin egiten dugutopo; gauez lan egiten dute men-pekotasun handia duten pertso-nekin eta ez dute lan aitortzarik.Lan gaixotasunik ere ez dute ai-tortuta. Beraz, oso lanaldi luzeek,atseden denborarik ezak, menpe-kotasun egoeran edo ohean dau-den pertsonak fisikoki mugitu be-harrak eragindako gaisotasun pi-loa ez daude lan gaisotasun gisaaitortuta. Langabezia asegururikere ez dute. Nahiz hogei urtetangizarte segurantzan kotizatu —as-kotan euren poltsikotik—, langa-bezian geratzen badira ez dute gi-zarte segurantzaren babesik.Urraketa asko jasaten dituzte, le-geak berak onartzen dituenak.Langile horiek jasaten dituzten
matxismo eta jazarpen egoerez
ere ohartarazi duzue. Horren
ohikoak dira halako jarrerak?
Zaila da baieztapen orokorrakegitea: emakume horiek ikus-ezintasun egoeran daude, eta, be-raz, zaila da detektatzea. Gainera,emakumeek beraiek naturaliza-tuta dituzte hainbat indarkeriasinboliko, mikromatxismo eta se-xismo. Arrazakeria, klasismo etamatxismo egoera askok zeharka-
«Behar kolektiboa dazaintza, kolektibokikonpondu behar dena»Josefina Roco SanfilippoEtxeko eta zaintzarako langileen egoerari buruzko ikerketa burua
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20aBerbetan
Otzandu gabe aritu nahi duten etxeko eta zaintzarako langileen egoera aztertu, etaondorioak zein eraldaketarako proposamenak liburuan batu ditu Rocok. Ikerketaprozesua bera ekintza gisa landuta, dagoeneko fruituak ikusten hasi da.
ARITZ LOIOLA / FOKU
-
tzen duten enplegua da. Eta etxe
barruetan gertatzen da, gune pri-
batuetan. Langile horiek babes-
gabe egoten dira eta zaurgarriak
dira. Indarkeria asko topatu di-
tzakegu, eta horietako askok ze-
rikusia dute etxeko langilea kon-
tratatzen duen pertsonak haieki-
ko duen propietate ustearekin.
Indarkeria sexual handia ere ja-
saten dute, eta janzkeraren,
orrazkeraren, hizkeraren zein
ideologia eta erlijioaren kontrol
neurrigabea. Indarkeria afektibo-
az ere hitz egin digute langileek.
Pertsona bat zaintzen duzunean
harreman afektiboa sortzen da
eta horrek sentiberago egiten zai-
tu; zure eskubide guztiak urratu
dituzten arren, zaila egiten zaizu
lan hori uztea, zaintzen duzun
pertsona horregatik. Xantaia
emozionala oso ohikoa izaten da.
Sarri askotan laneko espazioa lan-
gile horien bizitza osoa bihurtzen
da, batez ere lo bertan egiten dute-
nentzat eta migranteentzat. Gero
eta gehiago lotzen dira zaintzen
duten pertsonara, eta euren bizi-
tzak alboratuta uzten dituzte.
Azterketak ondorioztatu du lan-
gile horiek euren buruak zain-
tzeari uzten diotela eta norbera
gutxiesten duen zurrunbilo ba-
tean sartzen direla.
Langile horiek euren buruak des-
kuidatzen hasten dira. Emakume
gisa sistema patriarkal batean gi-
zarteratuta gaude, eta horrek era-
gin zuzena du gure identitatea
sortzean: amatasunaren ideal fal-
tsu hori barneratuta dugu jaio au-
rretik; ama, emazte, zaintzaile
ona izateko behar hori. Etxeko eta
zaintzarako langileen kasuan sis-
temak ondo lotu ditu rol horiek.
Eta egoera bitxi bat: isolamen-
duaren zurrunbiloan itxita dau-
den emakumeak topatu ditugu,
autoestimu oso txikia dutenak,
sozializaziorako gune gutxi dituz-
tenak, ez dituztenak euren esku-
bideak ezagutzen eta euren burua
ez dutenak subjektutzat. Baina
gero, antzeko egoeran dauden
etxeko beste langile batzuekin to-
patzen direnean, haustura bat eta
kolektibizazio bat ematen hasten
da. Egoera iraultzen hasten dira
nolabait, ezetz esaten ikasten, eu-
ren nahi eta beharrak lantzen...
Aldaketa konplexua da, eta kon-
traesan asko eragiten dituena, gi-
zarteak eta familiek beraiengatik
espero dituzten rolak haustea
esan nahi baitu. Horrek gatazkak
eragiten ditu, baina erronka ere
bada, eta ezetz esaten ikasten has-
ten direnean indartu egiten dira
emakume bezala eta langile beza-
la, euren eskubideak ezagutzen
dituztelako eta baldintzak kudea-
tzeko gai izaten hasten direlako.
Ikerketa prozesuaren fruitueta-
ko bat da ahalduntze hori?
Bai. Aldaketak ez dira ez automa-
tikoak, ez bapatekoak, ez magi-
koak. Ikerketa hau prozesu ko-
lektibo bat sustatzeari begira egi-
na dago, eta aldaketa txiki bezain
handiak ikusten ari gara lankide-
en artean; lortzen oso zailak diren
aldaketak, baina, behin lortuta, ez
dutenak atzera bueltarik. Guztiok
guztiongandik ikasten dugun
pentsamendutik ari gara elkar-
truke kolektiboan zubiak eraiki-
tzeko lanean, horrela kolektibo
gisa indartzen garelako. Izan ere,
sistema honen helburuetako bat
indibidualizatzea eta emakume
gisa isolatzea da, eta etxeko eta
zaintzarako langileen artean
ederto lortu dute hori. Beste sek-
tore batzuetan langileak lantokie-
tan batzen dira, euren egoerak
partekatzen dituzte, informatzen
dira. Baina etxeko langileak etxe-
etan isolatuta daude. Beraz, euren
arteko zubiak eraikitzea funtsez-
koa da sistema iraultzeko.
Zubi horiek sortzeko prozesua
izan da zuen lanketa?
2014an Mundubatetik Euskal He-
rriko Eskola Feministak egiten
hasi ginenean sumatu genuen
etxeko eta zaintzarako lanei ema-
ten zaien lekua, langileek siste-
maren makinaria horretan duten
lekua eta horren atzean dagoena:
gizartea nola antolatuta dagoen.
Patriarkatua eta kapitalismoa
desberdintasunak eta injustiziak
erreproduzitzeko funtsezko kon-
plizeak dira. Etxeko eta zaintzara-
ko lanek eusten diote gaur egungo
munduaren funtzionamenduari,
eta ikusezintasun eta infrabalora-
zio hori eraginkorra da orain arte
bezala erreproduzitzen jarrai de-
zan. Hausnarketa lan bat egitea
zen proposamena: zein lan erre-
produzitzen ari garen emakume-
ok, eta, emakume gisa, zein ekar-
pen egin ditzakegun aldatu nahi
dugun funtzionamendua eralda-
tzeko. Beraz, ez gara begirada bik-
timizatzaile eta estigmatizatzaile-
an geratuko; geure burua eragite-
ko eta eraldatzeko subjektu akti-
bo gisa hartuko dugu prozesu ho-
netan.
Hortaz, ez gara lan baldintzen in-
guruko borroka batez ari soilik;
gizarte eredu oso bat iraultzeko
borroka bat da?
Bai. Azken finean, lan baldintzak
sintoma bat dira; lan horrek gizar-
tean duen lekuaren erakusgarri.
Garrantzitsua da lan baldintzak
aldatzea, praktikoki neo-
esklabotzan dauden
emakumeekin topo egi-
ten ari baikara, eta hori
ezin baita onartu. Baina
borrokaren ostertza as-
koz sakonagoa da: gizar-
te bezala nola funtziona-
tzen dugun ikusaraztea
eta zaintza behar kolekti-
boa dela ikusaraztea; bi-
zitzaren hainbat momentutan
guztiok behar dugula. Eta, zaintza
behar kolektibo bat baldin bada,
behar horiek asetzeko apustuak
ere kolektiboa eta politikoa izan
beharko du. Zein gizarte dugun
ikusteko modu bat zaintzari nola
heltzen zaion begiratzea da.
Gizartea aldatu behar dugula
ohartarazteko alarma bat da?
Bai, oihu bat. Eta, diagnostiko
parte hartzailearekin batera, ego-
era aldatzeko ekintza plan inte-
grala txertatu dugu. Proposamen
zehatzak dira, baina gai hau eral-
datzeko borondate politiko eta so-
ziala egotea da gakoa. Tira, eta
erresistentziak ere badaude, ara-
zo honi heltzeak esan nahi duela-
ko pertsona askok bere pribile-
gioak uztea. Zapalkuntzez hitz
egiten ari bagara, pribilegioei burz
ere hitz egin behar dugu. Eta ema-
kume askok historikoki horren-
beste zaindu badute, esan nahi du
beste batzuek ez dutela egin behar
zutena egin. Beraz, ohikotzat di-
tugun hainbat pribilegio desegin
beharko dira, eta noski, horrek
erresistentziak eragiten ditu.
Zeintzuk dira proposatzen ditu-
zuen ekintzak?
Ekintza plan integrala proposa-
tzen dugu. Lau dimentsiotan ba-
natu ditugu lanak, eta guzti ho-
riek zeharkatzen dituzten neurri
transbertsalak ere bai. Batetik, in-
formazioa landu behar da: langi-
leek ez dituzte euren eskubideak
ezagutzen, kontratuak egiten di-
tuztenek ere ez, eta ezta horiei la-
guntza eman behar lieketen lan-
gile publikoek ere. Informazio ar-
giak eskuragarri egon behar du
guztientzat. Bestetik, legeak hu-
tsune argiak ditu, eta, beraz, arau-
diaren erreforma egin behar da.
Mugimendu feministari dagokio-
nez, aliantza konplizeak sortzea
garrantzitsua da eta gaia agenda
poliko feministan sartzea. Femi-
nismo antikapitalista, askatzaile,
kritiko eta apurtzaile bati buruz
hitz egin nahi badugu, femenis-
moak gai honi errotik heldu behar
dio. Etxeko langileei dagokienez,
material pedagogikoa lantzen ari
gara, formazio tailerrak, eta anto-
laketa kolektiboari buruzko lan-
keta. Langile horien artean isola-
mendua dago eta Trabajadoras
no domesticadaselkarte gisa sor-
tzeko lanean ari gara, etxeko eta
zaintzarako langileen Euskal He-
rriko sare bat sortu dadin.
Metodologia berritzailea erabili
duzue ikerketarako, ikerketa
hutsa gainditzen duena.
Ekintza parte hartzaileko ikerke-
ta honen metodologia zer den ize-
nak berak erakusten du: tiraderan
geratu nahi ez duen ikerketa da,
ekintza eta hainbat sektoreren
parte hartzea sustatzen dituena.
Zentzu horretan, oso garrantzi-
tsua izan da sortu zen bigarren tal-
dea: jarraipen batzordea. Azter-
keta guztiak talde horrekin kon-
trastatu dira uneoro, eta ekintza
integralerako planerako propo-
samenak ere bi taldeen artean
egin ditugu. Jarraipen batzordea
hainbat alderdi politiko, sindika-
tu eta gizarte eragiletako kideek
eta sektorearekin lotura duten
beste emakume batzuk osatzen
dute. Elkarrekin aritu gara proze-
su osoan, eta ondorioz, arazoare-
kiko duten konpromisoa askoz
handiagoa da. Azterketa honekin
instituzioetara jotzeko
asmoa dugu, eta horietan
dauden talde batzuetako
kideekin aliantza egina
dugu, prozesuaren parte
izan direlako. Hortaz, ja-
soko dugun babes eta in-
darra askoz handiagoa
izango da liburu itxiare-
kin ateak jotzera joango
bagina baino.
Hori ikusita, esan liteke lan hau
inflexio puntu bat izango dela?
Baietz uste dut. Inflexio puntu bat
izango da, eta haustura eta elkar
topatze gune bat. Ikusi dugu ezin
dela horrela jarraitu, eta gainera,
borrokarako gakoak orain arte
ikusi ez genituenak direla kontu-
ratu gara: ez dela nahikoa lan bal-
dintzak eta soldatak borrokatzea,
berdin-berdin jarraituko genuke-
elako emakumeok zaintza lane-
tan. Arazoa sinplifikatu egin be-
har dugu: muina zein den ikusi,
eta horra jo zuzenean. Parekide-
tasun eza guztioi eragiten digun
zerbait da, eta, beraz, etxeko eta
zaintzarako langileei buruz ari ga-
renean, gizarte bezala dugun ara-
zo eta erronka bati buruz ari gara.
Hortaz, aliantza berriak sotu, eta
gaia agenda politikoan sartu be-
har dugu.
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20a Berbetan
«Esklabotza berri batenbaldintzetan lan egiten duten emakumeekin topoegiten ari gara»
«Ez da nahikoa lan baldintzaketa soldatak hobetzea, berdin jarraituko genukeelakoemakumeok zaintza lanetan»
«Tiraderan geratu nahi ez duenikerketa da, ekintza etahainbat sektoreren partehartzea sustatzen dituena»
«Elkartea sortzeko lanean ari gara, etxeko etazaintzarako langileen EuskalHerriko sare bat sortu dadin»
-
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Hizkuntz
euskakizuna
Mezu bat jaso dutWhatsapp bidezmugikorrean: HA-BEren oharra!
2017-2018 ikasturteko ekainekoemaitzak balio gabe geratzen diraaldi baterako, hainbat izan baitirafiltrazioengatik jarritako helegi-teak. Bolo-bolo zabaldu da, non-bait. Euskaltegietako hainbatikasle, asaldaturik, euskaltegieta-ra eta nor bere irakasleari deikahasi dira: ¿Cómo es posible? Yonecesito el B2 para mantener mi
puesto de trabajo. ¿Qué ha pasa-do? El B1 me dá puntos... ¿Ahora
qué hago? Irakasleak zur eta lur,ikasleei lasaitzeko eskatzen, dei-tuko duela euskaltegiko bulega-riari eta, mesedez, euskaraz egi-
teko. Euskaltegiko bulegariak,aho bete hortz, berak ez dakielaezer; inork ez diola horren berrieman eta deituko duela HABEra,ea hori mezua zer den. HABEkoidazkariak, serio demonio, mezuhori ez dela benetakoa, HABEk ezdituela ekaineko emaitzak baliogabe utzi, ez dagoela ez filtrazio-rik, ez helegiterik, ez ezer.Oharra asmakizuna da (psiko-
sia ere bai), baina mezua existituda. Eta nahiz eta lagun gutxi ba-tzuen arteko txantxa izan, egonda larrituta, irakasleari deitu dio-nik. Horrexegatik, merezi duhausnartzea. Hasteko, nola susta-tu duten lan eskaintza publikoaenplegu-politikek (edo politikoenplegatuek), langabeziaren edo-
ta prekaritatearen atzaparretatikbetiko libratuko gaituen lur pro-mestua balitz bezala (a, zer nego-zioa hori ere!). Baita, horren hari-tik, nola lagundu duten hedabi-deek fenomenoaren ikusgarrita-sunean. Gero, nola eragiten duenlan-merkatuan, oro har, eta bere-ziki, osasun edota hezkuntza-la-ko arloetan. Benetan, hori da, ha-lako langintzetan, bidea? Azke-nik, nola ez, nola eragin duten horien baitako hizkuntz-eskaki-zunek, euskararen ezagutzan zein erabileran, euskaltegien jar-dunean...Zuzena eta egokia da euskalte-
giek eta irakasleek mailak egiaz-tatzen eta hizkuntza-eskakizunakonartzen erantzukizun eta ardurahandiagoak hartzea. Alabaina, zeraitorpen du euskara-irakasleenlanak? Hezkuntzako irakasleakkexu dira behar eta merezi haina-ko aitortzarik ez daukatelako; etahala da. Orduan, baina, zer esaneuskaltegi eta euskaltegietako ira-
kasleei buruz? Zer gertatzen dabehin lanpostua eskuratuta eus-karaz egiten ez duen langileare-kin? Zergatik ote horrenbesteitzultzaile eta zuzentzaileren be-harra? Zilegi al da euskaraz egitenduenak (ama hizkuntza duelakoedo dena dalakoagatik) hizkuntz-eskakizuna, demagun B2, ez lor-tzea idatzizko probagatik? Zerga-tik ez egin, mintzamenari baliohandiagoa emango bazaio, ahoz-koa lehendabizi? Galdera sortatxo bat baino ez
da. Luze joko luke hausnarketak(eta eztabaidak). Hezkuntza siste-mak bere kabuz ezin duela ber-matu ikasle guztien elebitasunaesan zuen Cristina Uriarte Jaurla-ritzako Hezkuntza SailburuakLegebiltzarrean, Ebaluazio Diag-nostikoaren azken emaitzen aur-kezpenean. Arrazoia du. Hiz-kuntz euskakizuna egiten diot:Jaurlaritzako opor osteko lehenbilkuran horretaz ohartarazteagainontzeko sailei.
Zer gertatzen dalanpostua eskuratuta
euskaraz egiten ezduen langilearekin?Zergatik horrenbeste
itzultzaile? Zilegi al da euskaraz egiten
duenak hizkuntzeskakizuna ez lortzea
idatzizkoprobagatik?
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-
abizenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18, 3.C, 48001 Bilbo. Eskutitzak
Internet bidez bidaltzeko, igorri
gutunak helbide honetara:
%
Konstituzionaleanda bonbardaketariburuzko kereila
DURANGO bBizkaiko LurraldeAuzitegiak Durangoko bonbar-daketari buruzko kereila artxiba-tzea erabaki ondoren, babes he-legitea arkeztu du DurangokoUdalak Espainiako AuzitegiKonstituzionalean. 1937an 300hildako baino gehiago eragin zi-tuen bonbardaketa gizateriarenaurkako krimen gisa ikertu dadi-la eskatu du udalak.
Orkonera tunelekosarrerako hormabat eraitsiko dute
BARAKALDO bUdalak jakinaraziduenez, Barakaldoko Orkoneratunelera sartzeko hormetako batbota egingo dute. Iaz gune ilunakatzemateko egindako ibilaldianemakumeek seinalatu zuten le-kuetako bat da, eta, horri kasueginda, segurtasuna hobetzekohartu du erabakia udalak. 10.000euroko kostua izango du.
Irudia b Bilbo
Karpatxo eta Mekanitxin, Aste Nagusiko kide berriakBilboko Aste Nagusiak pertsonaia berriak izango ditu, aurten, txosnetako karpa eta mekanotuboen artean: Karpatxo eta Mekanitxin. Parrandazalea
da Karpatxo, martxa handikoa; Mekanitxin, arduratsu eta langilea. Konpartsen programazioan gero eta indar handiagoa hartzen ari den haurren pro-
gramazioa dinamizatuko dute, biek, patinen gainean. Besteak beste, goitibehera tailerra, Gastro Txikia eta nork bere txosna sortzeko tailerra izango
dituzte aurten haurrek. Hilabete eskas falta da Aste Nagusirako eta, beroketa gisa, bihar izango da Konpartsakide eguna, Areatzan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20aIritzia
-
Uxue Gutierrez Lorenzo Bilbo
Oinezkoentzako bi bide berri
izango ditu Bilbok datorren urte-
an, Bilboko Udalak eta Bizkaiko
Foru Aldundiak adostutako pla-
naren ondorioz. Santutxu, Miri-
billa eta Bolueta auzoak lotuko
ditu lehenak. Horretarako, Mira-
flores zubian oinezkoentzako bi-
dea egingo dute, eta ibilbidea lau
zatitan banatua egongo da. Biga-
rrena, berriz, Artxanda mendia-
ren eraldaketaren parte da. Izan
ere, errepide zaharrean 5,6 kilo-
metroko pasealeku begiralekua
eraikitzea da asmoa. Guztira, ildo
beretik doazen lau proiektu ira-
garri dituzte. Beste bi eraldaketa
planak Ibarrekolanda auzoko tu-
nelean eta Zabalbide kaleko Uri-
barriko zatian izango dira.
Santutxu eta Miribilla batuko
dituen bidea izango da eraldaketa
planean lehena, eta irailean hasi-
ko dira eraikuntza lanak. Lau za-
titan banatuko da bidea, eta hiru
ibilbide izango ditu: Santutxutik
Miraflores zubira lehena; zubi az-
pitik igarota, Boluetaraino iritsiko
da bigarrena; eta, zubiaren beste
aldetik, Miribilla auzoan dagoen
gasolindegiraino iritsiko da hiru-
garrena. Hiru auzoak eta bideak
batzen dituen zubiaren pasabidea
izango da ibilbidearen laugarren
zatia. Azken hori da, hain zuzen
ere, foru aldundiak kudeatuko
duen bakarra. Horrela, orain arte
ibilgailuentzat soilik irisgarria zen
zubia oinezkoentzako pasealeku
bilakatuko da. Mirafloresko erai-
kuntza plana aurtengo irailean
hasi eta 2019an bukatzea aurrei-
kusten da.
Bigarren bidea, berriz, 5,6 kilo-
metro luzeko pasealeku begirato-
kia izango da, Artxanda mendia
zeharkatuko duena. Hiru biribil-
guneren eraikuntzan oinarrituko
da proiektua, Deustu eta Santo
Domingo lotuz. Nogako, Trueba-
ko eta Santo Domingoko biribil-
guneak egingo dituzte egun bide-
gurutze bidez lotuta dauden
eremuetan. Jende eta auto jario
ugariko eremuak dira, eta gune
horietako segurtasuna areagotu
eta trafikoa arintzea da institu-
zioen asmoa. Imanol Pradales
Ekonomia eta Lurralde Garape-
nerako Sustapen diputatuak
adierazi duenez, bide berriak
«ibilgailuen eta oinezkoen arte-
ko bizikidetza hobea ahalbidetu-
ko du». Era horretan, Asuako
ibarra, Txorierri eta Abraren
bokala ikusteko aukera egongo
da, hiri osoko panoramikarekin
batera.
Udalak eta aldundiak jakinara-
zi dutenez, hiri ibilbide «irisgarri
eta seguruak» eraikitzea da
proiektuaren asmoa, herritarren
hainbat eskaera «historikori»
erantzuna emanez. Guztira, 8,5
kilometro berri egongo dira oi-
nezkoentzat irisgarri, eta inber-
tsioa, orotara, 6,5 milioi eurokoa
izango da.
Ibarrekolanda eta UribarriBeste bi eraldaketa planek Bilbo-
rako bi sarbide nagusitan izango
dute eragina. Alde batetik, oinez-
koen pasabidea egingo dute Uri-
barri auzoan dagoen Zabalbide
etorbidearen 106. eta 112. zenba-
kien arteko tartean. Asmoa da
zenbaki bakoitien aldean espaloia
eta kontrako aldean errepidea za-
baltzea, ibilgailuentzako bi no-
ranzkoak mantenduz. Azkenik,
Ibarrekolandako Carmelo Berna-
olako tunelerako sarbidea ere
eraldatuko dute. Era horretan, tu-
nelaren sarreretako baten eta hu-
ra inguratzen duten biribilgunea-
ren eta errepide sarearen kudea-
keta udalak hartuko du bere gain.
Miraflores zubia oinez zeharkatuahal izango da 2019tik aurreraBilboko Santutxu, Bolueta eta Miribilla auzoak lotuko ditu bideak b Era berean, Artxandanpasealeku begiralekua atonduko dute, mendia zeharkatzen duen errepidean
Miraflores zubiak goitik zeharkatzen du Abusu auzoa. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Guztira, 8,5 kilometroberri egongo diraoinezkoentzat irisgarri,6,5 milioi eurokoinbertsioarekin
Mirafloresko eraikuntza planaaurtengo irailean hasieta 2019an bukatzeaaurreikusten da
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20a Gaiak
-
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Kalitatezko pilota partidak zaleen
esku: horixe eskainiko dute aur-
ten ere Bizkaiko Torneoko saioek.
Abiatzear da taldeka jokatzen den
torneo bakarra. Gaur ekingo diote
Gizonezkoen VII. Bizkaia Torneo-
ari. Aurten, emakumeak ere ate-
rako dira frontoira. Urrian iritsiko
da azken horien txanda.
Gizonezkoen saioetan, 24 pilo-
tari lehiatuko dira. Launa kidek
osatutako sei taldetan lehiatuko
dira. Buruz buru, lau eta erdian
eta binaka jokatuko dute; hauek
izango dira talde bakoitzeko kapi-
tainak: Altuna III.a, Rezusta, Olai-
zola II.a, Elezkano II.a, Urrutikoe-
txea eta Bengoetxea VI.a .
Aurten ere, kanporaketa zuze-
neko lehiaketa sistema batean oi-
narrituta antolatu dute torneoa.
Lau taldek —Olaizola II.a, Bengoe-
txea VI.a, Altuna III.a eta Rezusta
buru dituztenak— final-laurdene-
tako kanporaketak jokatuko di-
tuzte; bi talde irabazleek finaler-
dietan zain izango dituzte dituzte
Elezkano II.aren eta Urrutikoe-
txearen taldeak. Horko bi talde
irabazleek jokatuko dute finala.
Binakako partidak 22 tantora jo-
katuko dira bikoteka, eta, bana-
kakoak, frontoi osoan eta lau eta
erdian, 18 tantora.
Binakako modalitatean ondo-
ko pilotari hauek ariko dira: Altu-
na-Martija, Elezkano-Zabaleta,
Irribarria-Rezusta, Olaizola-Are-
txabaleta, Urrutikoetxea-Albisu
mailako pilotariek modalitate
horretan jokatuko baitute. Sei ka-
pitainez gain, nabarmentzekoa
da Irribarria ariko dela aurrelari
Rezustarekin.
Finaleko sarrerak eskuratzeko,
bi telefono zenbaki jarri dituzte
zaleen eskura: 688-868 868 eta
661-259 009. Kanporaketetarako
sarrerei dagokienez, partidak
jokatuko diren frontoietako txar-
teldegietan eskuratu ahalko dira.
Emakumeen lehen torneoa
Bizkaiko Torneoan emakumeak
paleta eta eskuzko modalitatee-
tan lehiatuko dira. Urriaren 27an
hasiko da eskuzko lehiaketa, eta
azaroaren 17an jokatuko dute fi-
nala. Paletazko torneoari dago-
kionez, abenduaren 8an abiatuko
dute, eta hil beraren 29an egingo
dute finala. Ez dute jakinarazi
lehiakideen izenik.
Partida guztiek Bizkaia fron-
toia izango dute agertoki. Esku-
huska zein paleta modalitatean,
hiruna bikotez osatutako bi mul-
tzotan banatuta lehiatuko dira, li-
ga sistemara. Eta multzo bakoi-
tzeko irabazlea igaroko da finale-
ra.
Emakumeen pilota jokoa iku-
sarazteaz gain, emakume gazteen
artean kirol horrekiko afizioa piz-
tu nahi du Bizkaia Torneoak, gero
eta emakume pilotari gehiago
egon daitezen. Hala azaldu zuen
Lorea BilbaoEuskara eta Kultura
foru diputatuak aurkezpenean.
Gaur hasiko da Bizkaia torneoa
Taldekako VII. pilota torneoko finala abuztuaren 21ean jokatuko dute bAurten emakumeakere lehiatuko dira, aurreneko aldiz: urritik azarora jokatuko dute torneoa, Bizkaia frontoian
Gizonezkoen saioetan 24 jokalari ariko dira lehian, sei taldetan banatuta. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Emakumeak eskuz eta paletaz lehiatuko dira. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Informazio gehiago
nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
bizkaiafrontoia.com
@
10BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko uztailaren 20aGaiak
GIZONEZKOEN TORNEOA
TALDEAK BURUZ BURU LAU T’ERDIAN BINAKA
Oiz Bakaikoa Arteaga Olaizola II.a-Aretxabaleta
Sollube Ugalde Retegi Bi Elezkano II.a-Zabaleta
Gorbeia Etxeberria Mendizabal Altuna III.a-Martija
Kolitza Dario Ezkurdia Irribarria-Rezusta
Anboto Erasun Victor Urrutikoetxea-Albisu
Ganekogorta Urretabizkaia Laso Bengoetxea VI.a-Larunbe
eta Bengoetxea-Larunbe. Lau eta
erdikoan, Ezkurdia, Mendizabal,
Retegi Bi, Victor, Laso eta Artega
II.a lehiatuko dira. Azkenik,
Ugalde, Dario, Etxeberria, Era-
sun, Urretabizkaia eta Bakaikoa
ariko dira buruz buru frontoi
osoan.
Zozketa erabili dute taldeak
osatzeko, eta kapitainak rankin-
garen arabera izendatu dituzte.
Bizkaiko sei mendi aukeratu di-
tuzte taldeak izendatzeko: Oiz,
Sollube, Gorbeia, Kolitza, Anboto
eta Ganekogorta. Talde bakoitze-
ko bi pilotari ariko dira bikoteka,
eta bana lau eta erdikoan eta bu-
ruz burukoan.
Gaur eta etzi jokatuko dituzte
final-laurdenetako bi kanporake-
tak. Arrigorriagan ariko dira Oiz
eta Ganekogorta taldeak, gaur,
22:00etan. Igandekoa Barakaldon
jokatuko dute, 18:00etan, Gorbeia
eta Kolitza taldeek.
Etxebarrin jokatuko da Bizkaia
torneoko lehen finalaurrekoa
egun horretan bertan, 18:00etan,
eta bigarrena, hurrengo asteko
igandean, uztailaren 29an, Zea-
nurin, 17:00etan.
Finalerdietan nagusitzen diren
bi taldeek finala jokatuko dute.
Abuztuaren 21erako jarri dute az-
ken jaialdi horretarako eguna.
Agertokia, berriz, Bizkaia frontoia
izango da. 18:00etan emango dio-
te hasiera jaialdiari.
Binakako partidek sortuko du-
te ikusminik handiena, talde ba-
koitzeko kapitainek eta lehen
-
Eider Mugartegi Markina
Nagusiki hiriburuetan egiten di-ren musika jaialdiak herrietakopublikoari ere hurreratzeko as-moz, Markina-Xemeingo biga-rren Jazzaldia antolatu du Uha-gon kultur elkarteak. Maila han-diko hiru talde gonbidatu dituztejaialdira, gaur hasi eta domekarabitarte. Ingurune paregabeak au-keratu dituzte, gainera, emanal-dietarako: kulturguneko lorate-gia izango dute lehen talde biekagertoki, eta herrigunera era-mango dute, berriz, hirugarrena,Markina-Xemeingo alde zaharre-ra.Dr. Maha’s Miracle Tonic-en
swing, western swing eta rhythmand blues erritmoek zabaldukodute Jazzaldia. «Doinu horiek30eko eta 40ko hamarkadetanmurgiltzen gaituzte. Kalakariengurdiak eta musikari buhame no-maden ikuskizunak ekartzen di-
tuzte gogora», aurreratu dute an-tolatzaileek.2011. urteko udan sortu zene-
tik, Dr Maha’s Miracle Tonic tal-deak ehunka emanaldi eskainiditu, bai eta sari ugari irabazi ere.Sorrera urtean bertan Bilbo HiriaRock Jaialdiko bigarren saria, etaEuskadiko eta Bizkaiko taldeonenaren sariak, Azkena Rocksaria eta Barakaldo Pop Rocksaria pilatu ditu taldeak azkenurteetan.
2016an kaleratu zuten hiruga-rren iraupen luzeko lana, Bank-krobbers, eta 2017ko urtarriletikaurkezpenekin geratu gabe dabil-tza. «Harmonia oso zainduak,doinu dantzagarriak eta banjoa-ren eta biolinaren tinbreak na-
barmentzen ditu taldeak, umoredosi handiagaz». Uda guztia jaialdiz jaialdi
emango dute; HondarribikoBlues jaialditik igaro berri datozMarkina-Xemeinera.
ApartekoaAntolatzaileek azaldu dutenez,hiru emanaldiek daukate «bere-zitasuna, xarma eta aberastasu-na». Hala ere, zapatuko kontzer-tua nabarmendu dute: Charlie
Parker With Strings.«Zalantzarik gabe, galduezinezko kontzertu batda, bai jazz zaleentzat etabaita ez direnentzatere».
Charlie Parker (Kansas City,1920 -New York, 1955) Birdezize-nez ezaguna zen saxofonista etakonpositore estatubatuarra saxo-foi altu jotzaile onenetakotzat jo-tzen da. Jazz kritikarien esanetan,historiako musikaririk garrantzi-
tsuenetakoa da, Louis Arms-trong, John Coltrane eta Miles Da-visekin batera. «Bepop-aren sor-tzaileetako bat izateaz gain, jazze-an bide berri garrantzitsuakzabaldu zituen Parkerrek. Bereametsetako bat soka orkestra ba-tekin grabatzea zen, eta ametshori egia bihurtu zuen: 1949 eta1950. urteetan bi grabazio egin zi-tuen estudioan soka orkestra ba-tekin, Chalie Parker With Stringsizenburupean».Bi grabazio horietan oinarritu-
ta dago zapatuko kontzertua.Apartekoa izango dela azpima-rratu dute, gainera, Parkerren lanhoriek oso gutxitan taularatu bai-tira, besteak beste, proiektuhonen zailtasunagatik. «EuskalHerrian Charlie Parker withStrings taularatzen den bigarrenaldia izango da Markina-Xemeingoa. Lehenengoz,2005eko Donostiako Jazzaldiantaularatu zen, Phil Woodsen
gidaritzapean, Et Incarnatusharizko orkestrak lagunduta».Charlie Parker with Strings
Roberto Pachecoren eskutikdator Markina-Xemeinera.Hamar musikarik interpretatukodituzte Parkerren lanak, RobertoPachecok gidatuta. «Kalitateabermatuta dago; taldekidebatzuk Euskadiko Orkestra Sin-fonikoko eta Musikeneko musi-kariak dira». Maraya Zydeco Trio hirukoteak
emango dio amaiera aurtengoJazzaldiari; Getxoko NazioartekoBlues Jaialdian jota datoz Marki-na-Xemeingo Jazzaldira. Missi-ssipi inguruko doinu biziak eskai-niko ditu taldeak, zydeco etablues erritmoak. «Formazio be-rezia dugu Maraya Zydeco Trio.Gutxitan ikusten da, edo inoiz ez,akordeoia blues doinuak jotzen,instrumentu hori folk edo doinuklasikoekin lotzen baita».Zehaztu dutenez, zydeco dei-
tzen da hirukote horren musikaestiloa. «Zydeco eta cajun musikajotzen duten Espainiako Estatukobanda bakarra dira». Musika es-tilo horiek nondik nora datozenazaltzeko, eskuorri bereziak erebanatuko dituzte. «Musikak,musikaren edertasunaz gozatze-az gain, munduko zein gertukohistoria eta kulturak ezagutzekoaukera ederra ematen digulako».
Jazz doinuak Lea-Artibaieskualdera helduko dira gaurMarkina-Xemeingo II. Jazzaldiak hiru kontzertu eskainiko ditu bCharlie Parker With StringsEuskal Herrian taularatzen den bigarren aldia izango dela aurreratu dute antolatzaileek
Maraya Zydeco Trio-ren kontzertua. Maria Alvarez, akordeoia jotzen. ASTURPACOL FOTOGRAFIA
Kulturguneko lorategia izangodute lehen talde biek agertoki,eta alde zaharrera eramangodute hirugarrena
EGITARAUA
Gaurtik igandera, hiru kontzer-
tuk osatzen dute Markina-Xe-
meingo II. Jazzaldiko egitaraua.
Gaur
20:00.Dr Maha’s Miracle To-
nic. Western swing, rhythm
and blues. Musikariak: Patxi
Lopez Monasterio bateria; Da-
niel Gonzalez kontrabaxua;
David Sanchez Damian gitarra,
bouzouki eta ahotsa; Nerea Al-
berdi biolina eta koroak; eta
Sergio Llanos banjoa eta gita-
rra.
Bihar
20:00.Charlie Parker With
Strings, Roberto Patxekoren
eskutik. Musikariak: Roberto
Patxeko saxofoi altu bakarlaria;
Judith Montero saxofoi sopra-
noa; Izaskun Etxebeste, Irene
Etxebeste eta Maddi Arana bi-
bolinak; Natacha Dupuy biola;
Elena Escalza biolontxeloa;
Kike Arza kontrabaxua; Satxa
Soriazu pianoa; eta Juanma
Urriza bateria.
Etzi
12:30.Maraya Zydeco Trio,
Blues, Zydeco. Musikariak:
Maraya Zydeco acordeoia; Mi-
chael Lee Wolfe gitarra eta
ahotsa; eta Ethan Winogrand
bateria.
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20a Gaiak
-
Natalia Salazar Orbe Lekeitio
Plazaz plaza ari-
tzen ziren kobla-
kariak, Erdi Aro-
ko Europan.
Diru apur baten
edo jatekoaren
truk, ikuskizuna eskaintzen zu-
ten, kalean. Pikaroaren irudiare-
kin ere lotzen zituzten askok.
Ikuskizun landugabeak ziren ba-
tzuk; baina garaiko olerkigintza-
ren transmisio lana ere egin zuten
beste askok. Antzokietako ager-
toki zurrunetatik jaitsi, eta ikus-
entzulearekiko gertutasuna eta
elkarreragina ahalbidetzen du
ikuskizun mota horrek. Erdi Aro-
ko aitzindari haien bideari jarrai-
tzen diote hainbat topaketa eta
jaialdik. Kalitate handiko sormen
lanak eskaintzen dituzte gertu,
eskuragarri. Eako Poesia Egunak
ospatu zituzten asteburuan, bai-
na hainbat eta hainbat dira, hiri
zein herrietan antolatzen dituz-
ten era horretako topaketak. Le-
keition 29. Kaleka egiten ari dira:
Nazioarteko Kale Antzerki Jaial-
dia. Egitarau ofiziala atzo abiatu
zuten, eta igandera bitartean 28
proposamen jarriko dituzte ikus-
entzuleen esku.
Antzerki fisikoak, objektu-an-
tzerkia, maskarak, zirku garaiki-
dea, clownak, ehun sorkuntza,
dantza garaikidea, funanbulis-
moa, aireko dantza zein pirotek-
niarekin lotutako ikuskizunak
eramango dituzte Lea-Artibaiko
kostaldeko herri horretara. Artis-
tak eta konpainiak, bertakoak
zein kanpotik etorritakoak dira:
Herrialde Katalan, Espainia, Her-
behere, Frantzia, Danimarka edo
Portugaldik iritsitako sortzaileak
ariko dira. Formatoak ere, dene-
tarikoak prestatu dituzte: kon-
tzertu pedagogikoa, erakusketa,
performance instalazioa, taile-
rrak eta ikuskizunak eskainiko
dituzte.
Proposamen ikusgarriak ez
eze, mamiz betetako lanak aur-
keztuko dituzte batzuek eta bes-
teek. 1950eko hamarkadako
ehun lantegi bateko bi emakume
beharginen egoera eta istorioa
taularatuko ditu Herrialde Kata-
lanetako Estampades konpai-
niak. Hari eta harilen artean in-
terpretatuko duten aire dantzako
ikuskizuna da: Enfila S. A.Bertan,
Coma i Cros de Salt lantegian lan
egin zuten eta une zailetan be-
raien bizitzaren haria apurtu eta
eten ez zuten andreak omendu
nahi ditu ikuskizunak. Bide ba-
tez, aintzinako lanbideak ere
omentzen ditu.
Datozen hiru egunetan jaialdi-
ko sail nagusian ariko dira, horiez
gain, Lucas Ecobedo, Lekittoko
Deabruak, Karl Stets, Godot, Baa-
kai Katiuska, Bilbobasso, Nue-
veuno konpainia, Ganso y Cia,
Hika Teatroa eta Barsanti.
Kaleka ScratchSail ofizial horrez gain, lanak aur-
kezteko beste formato batzuk
daude aurten ere. Iaz abiatutako
esperientziak izan zuen arrakasta
ikusita, berau sendotzeak merezi
Kaleka Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia abiatu dute Lekeition; 29. edizioa dute aurtengoa. Igandera arte luzatuko da arte eszenikoen aldaera guztiak ikus-entzuleengandik gertu jartzen dituenemanaldia. 28 ikuskizun eskainiko dituzte guztira. Gehienak, leku publikoetan; kalean, plazetan.
Koblakari jantzienen eran
Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Espainiako, Herbehereetako, Frantziako, Danimarkako eta Portugalgo artistak elkartuko ditu Kaleka jaialdiak. KALEKA
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20aProposamena
-
zoen ikuskizuna eskainiko dute.Gaur izango da emanaldia. Egita-rau ofizialaren barruan jaso duteikuskizun hori ere, sail ofizialean,hain zuzen.
Trebakuntza saioakSormenaren hariek harilkatuta-ko jaialdia da Kaleka. Batean ira-katsi, ikasi eta sortutakoak jen-daurrera aurkezten dituzte gero.Jaialdiak eskaintzen dituen treba-kuntza saioekin gertatzen dahori, besteak beste. Matias Zano-
ttik eskaini duen ikasta-roa gaur bukatuko da.Revestidos izendapena-rekin, antzokietan era-biltzen diren jantziensorkuntzaren inguruko
workshop-a egin du. Tailer ho-rretan sortutako jantziak bihareta etzi ikusi ahalko dira, Eskola-peko aretoko erakusketan.Arte eszenikoen arloko ama-
teur zein profesionalek Rui Pai-xao clownaren esperintzia balia-tuta ikasteko aukera izango dute,etzi. Trebakuntza saio guztietanparte hartzeko nahitaezkoa daizena ematea aurretiaz.
duela jabetu dira. Kaleka Scratchsailean bildu dituzte garapen edosorkuntza prozesuan dauden la-nak. Ikuskizunaren espazioa ba-liatzen dute kultur eragileen, ar-tisten eta ikus-entzuleen artekosormen-harremana trukatzeko.Sail horretan parte hartzeko 30
eskaera iritsi zaizkie aurten. Biaukeratu dituzte. HolandakoEfecto R konpainiak I made yourfavorite soup ikuskizuna taulara-tuko du Uribarren parkean. Nor-bere eta espazioaren eraldaketaditu ardatz. Harremanak, aurrei-kuspenak eta distantziak haus-narketarako aztergai. Trapezistabat eta dantzari bat dira protago-nistak, eta egitura metaliko batekmugatutako espazioan garatukodute lana. Gaur Kalekak eskaini-ko duen lehen ikuskizuna da.Proposamen horrez gain, clownibiltarien inguruko ikuskizunariburuzko iritzia emateko aukeraizan dute ikusleek. Extremadura-ko (Espainia) Asaco Produccio-nes-ek Tanque Gurugu aurkeztuzuen atzo. Artistek ikusleen feed-backhori jaso ahal izan dute, az-ken lana borobildu aldera.
Kalekaz Blai da iaz hasi eta aur-ten finkatuko duten beste espe-rientzia. Urtean zehar jaialdikosormen lanen inguruan herriangauzatzen diren jarduerak susta-tu eta bultzatzea du helburu sailhorrek. Aurten, jaialdia hasi au-rreko egunetan Lekeitioko hez-kuntza zentroekin lanean aritudira Barsanti eta Markeliñe kon-painiak. Trebakuntza izaera dutesaiook.Espazio publikoan eskaintzen
dituen lan guztiez gain, Kalekak
Arropaineko Arragua sorkuntzaespazioan bi ikuskizun eskainiditu. Atzo eta herenegun egin zi-tuzten emanaldiak bertan. Herri osoa kutsatu da kaleko
arte eszenikoen birusaz. Isuntzahondartzako Malekoia tabernakere bat egin du proposamenekin.Bertan, magia eta diskofesta uz-tartuko dituen Winston Koper-land eta Urko NotreDamepaila-
Ikuskizun ikusgarriak ere izaten dira jaialdian, iazko Entre cuatro tiempos, horren eredu. KIÑUKA
Besteak beste, antzerkifisikoak, maskarak, zirkua,ehun sorkuntza, dantza etapiroteknia saioak izango dira
KALEKA JAIALDIA
‘Is it there. Round the corner’
Efecto R konpainia.Eraikitako
espazio baten barruan bi ema-
kumek duten harremanari bu-
ruzko ikuskizuna aurkeztuko du
Holandatik iritsi den Efecto R
konpainiak. Egitura aldatu aha-
la, aldatuz joango da gorputzen
arteko erlazioa ere. Bihar eskai-
niko dute, 21:30ean, Talan. Adin
guztiei zuzendutako 25 minutu-
ko ikuskizuna da.
‘Babo Royal’
Ganso y Cia konpainiaren es-
kutik.Zentzutasuna eta normal-
tasuna debekatuta dauden
erreinu batera gerturatuko ditu
ikus-entzuleak Ganso y Cia kon-
painiak Babo Royal ikuskizuna-
ren bidez. Errege ero bat eta ko-
blakari bitxi bat ditu protagonis-
ta. Igandean eskainiko dute ia
ordubeteko emanaldia,
18:30etik aurrera, plazan.
‘Amor’
Bilbobasso konpainiaren es-
kutik.Senar-emazte batzuen bi-
zitzari buruzko satira txundiga-
rria taularatuko du konpainiak.
Urte askotako elkarbizitza leher-
tu egingo da eta txinpartak ate-
rako dira. Bihar eskainiko dute,
22:30ean, plazan.
‘Atuendos caprichosos’
Matias Zanottiren erakuske-
ta.Plastika eta modaren arteko
mugan sortutako jantzien era-
kusketa ikusgai dago Eskolape
aretoan. 18:30etik 20:30era bisi-
ta daiteke gaur eta bihar, eta,
11:00etatik 14:00etara, bihar.
‘Anabasa’
Lekittoko Deabruak taldea-
ren eskutik.Mundua kaos han-
di batean murgilduta dago. Bri-
gada ilunek txoko guztietara iris-
teko saiakera egingo dute.
Zuzeneko musika eta piroteknia
uztartuta, ikus-entzuleak txin-
parten azpian dantzan jarriko
ditu. Gaur 23:00etan abiatuko
dute saioa plazatik, eta talarako
bidea hartuko dute.
‘Lullaby’
Godot artistaren eskutik. Ikus-
entzuleekiko harremana landu-
ko du Godot pailazoak. Inprobi-
sazioa baliatuko du horretarako.
Performance komiko eta probo-
katzailea taularatuko du bihar,
plazan, 20:00etatik aurrera.
Konplizitatez, emozioz eta irriba-
rrez betetako saioa izango da.
‘Egurra’
Baakai Katiuskaren eskutik.
Euskal Herriko eta Herrialde Ka-
talanetako artistak elkartu dira
eta dantza, zirkua eta musika uz-
tartuta kulturaren gaurkotasuna-
ren aldarrikapena irudikatuko
dute. Bi herrien arteko kultur ele-
mentuak erabiliko dituzte gaur,
20:30etik aurrera, plazan.
‘Los Mañas’
Lucas Escobedo taldearen es-
kutik.Behar den guztia kon-
pontzeko prest iritsiko dira Los
Mañas Lekeitiora, bihar. Azpie-
gituren mantenurako zein ma-
txuren konponketetarako treba-
tu dira bizitza osoan. Talan abia-
tuko du emanaldia, 20:00etan,
Lucas Escobedo taldeak, baina
batetik bestera mugituko dira.
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20a Proposamena
-
MUSIKA
ARRIGORRIAGADisaster Now,
Kaotiko, En Tol Sarmiento eta
Trikizio.
bGaur, 21:30ean, Udaletxe plazan.
ARRIGORRIAGASiroka,
Rat-Zinger eta Beranduegi.
bBihar, 22:00etan, Udaletxe plazan.
ARRIGORRIAGADJ Felsgold.
b Igandean, 22:00etan, Udaletxe
plazan.
BARAKALDO Irantzu Rojo.
bGaur, 18:30ean, Adnariken.
BARAKALDOPomeray.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOPonyboy Oneman
Trio.
bGaur, 20:00etan, Riojana Rocken.
BARAKALDOPenadas por la Ley.
bGaur, 20:00etan, El Cuervon.
BARAKALDOCovertizo.
bGaur, 20:00etan, La Vieja Bandan.
BARAKALDOEkualizer.
bGaur, 20:00etan, San Antolinen.
BARAKALDOKantarte abesbatza,
Ana Otxoa eta Miriam Cepeda:
Sustraiak.
bGaur, 20:00etan, Clara
Campoamor kultur etxean.
BARAKALDOPatxi ta Konpainia.
bGaur, 20:30ean, Herriko plazan.
BARAKALDOThe Northagirres.
bGaur, 22:00etan, Mendigon.
BARAKALDOSu Ta Gar.
bGaur, 23:00etan, Herriko plazan.
BARAKALDOGora Herria.
bGaur, 00:30ean, Anaien parkean.
BARAKALDOLos Mierda.
bBihar, 18:30ean, El Tubon.
BARAKALDOZigor abesbatza,
eta Inmakuladako Abeslariak.
bBihar, 19:30ean, parrokian.
BARAKALDOEsguince de Frenillo.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOTurbofuckers.
bBihar, 20:00etan, Riojana Rocken.
BARAKALDORivers Oaks District.
bBihar, 20:00etan, El Cuervon.
BARAKALDOKnock Knock Jokes.
bBihar, 20:00etan, San Antolinen.
BARAKALDOPanics.
bBihar, 22:00etan, Mendigon.
BARAKALDOLas Sexpeares,
Putakaska eta Parabellum.
bBihar, 22:30ean, Anaien parkean.
BARAKALDOMaldita Nerea.
bBihar, 23:30ean, Herriko plazan.
BARAKALDOGuttercats.
b Igandean, 13:30ean, El Tubon.
BARAKALDOThe Longboards.
b Igandean, 20:00etan, El Tubon.
BERANGOLos Charros.
bOstegunean, 21:00etan,
Santa Anan.
BERANGOUrrats.
bOstegunean, 23:00etan,
Santa Anan.
BILBOMatias Kaplun Quartet.
bGaur, 19:30ean, La Riberan.
BILBOAgainst the Inspiration,
Holy Txala eta Uckaia.
bGaur, 20:00etan, Shaken.
BILBO Javier Sun & Band eta
Brand New Sinclairs.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOZazkel, Anita Parker eta
Musika Maratoiko talde irabazlea.
bGaur, 22:30ean, Santutxuko
jaietan, Basarrateko txosnetan.
BILBORusty.
bBihar eta etzi, 12:30ean, La Riberan.
BILBOCumbaos Trio.
bBihar, 19:30ean, La Riberan.
BILBOMelange eta Purple Vellocet.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBORepercusion eta
Bass Herri Sound System.
bBihar, 22:30ean, Santutxuko
jaietan, Basarrateko txosnetan.
BILBOTxuck Turner.
bBihar, 00:00etan, La Riberan.
BILBOGabezin.
bAsteartean, 19:00etan,
San Inazio-Elorrietako jaietan.
BILBOEuskal Herriko Gazte
Orkestra.
bAsteartean, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBODJ Kasta.
bAsteartean, 21:00etan,
San Inazio-Elorrietako jaietan,
Oñatiko Unibertsitatea kalean.
BILBODiana Lagarto, Motorastola
eta Striknina.
bAsteazkenean, 19:00etan,
San Inazio-Elorrietako jaietan.
BILBODonny Benet eta Pablo Rios.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Itsas Museoan.
BILBOAlbert Cavalier eta Medalla.
bOstegunean, 20:30ean, Shaken.
BILBOOrlis Pineda.
bOstegunean, 20:30ean,
San Inazio-Elorrietako jaietan.
BILBODJ Dronky.
bOstegunean, 22:00etan,
San Inazio-Elorrietako jaietan.
BUSTURIAFabio Macera.
bAsteartean, 20:00etan, Axpeko
Andra Mariaren elizan.
BUSTURIAEingo Kanta ta Dantzan.
bAsteartean, 21:30ean, Axpen.
EASiempre 26 jai kubatarra.
bOstegunean, 21:30ean,
Eskolondon.
ELORRIOThe Souljazz Orchestra.
bBihar, 22:30ean, plazan.
ELORRIOUrkotxo y Los Primos
de Riesgo.
bOstegunean, 21:00etan,
Portalekuan.
ERMUARulo y La Contrabanda
eta Orihen.
bBihar, 22:30ean, San Pelaioko
plazan.
ERMUADiamante Show orkestra.
bAsteartean, 23:00etan, Orbe
plazan.
ERMUABeti Txarto: techno jaialdia.
bAsteartean, 23:00etan,
Martxoaren 8a plazan.
ERMUAGolden Apple Quartet.
bAsteazkenean, 22:30ean,
San Pelaioko plazan.
ERMUAVulkano Show orkestra.
bAsteazkenean, 23:00etan, Orbe
plazan.
ERMUAGovernors.
bAsteazkenean, 23:00etan,
Martxoaren 8a plazan.
ERMUAAlboka Musika Eskolako
Banda.
bOstegunean, 13:00etan, Orbe
plazan.
ERMUAMontecristo orkestra.
bOstegunean, 23:00etan, Orbe
plazan.
ETXEBARRI Josetxu Piperrak and
The Riber Rock Band, Serotonina
Ska Band eta Skandolo GZ.
bBihar, 21:30ean, Udaletxe plazan.
GERNIKA-LUMO Josu Bergara
eta Akorde Txikiak.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Astran.
GETXORapioni.
bGaur, 19:00etan, Ereagako
txiringitoan.
GETXOBette Smith.
bGaur, 20:00etan, Biotz Alai
plazan.
GETXOBarney’s Band.
bGaur, 23:00etan, The Piper’s
Irishen.
GETXOThe Big Flyers.
bBihar, 13:00etan, kirol portuan.
GETXOGranujas a todo ritmo
Street Band.
bBihar, 19:00etan, Algortako
Geltokia plazan, eta 20:00etan,
San Nikolas plazan.
GETXOCoco Montoya.
bBihar, 21:00etan, Biotz Alai plazan.
GETXOMaraya.
bBihar, 23:00etan, The Piper’s
Irishen.
GETXOStill River.
b Igandean, 13:00etan, kirol portuan.
GETXOHuracan Rose.
b Igandean, 13:00etan,
Ereagako txiringitoan.
GORLIZPine Groove Festival:
Micah Shemiah, Earl 16, Watts
Attack, King Burning, Euskal Dub
Etxea eta Weepah.
bAsteartean, 22:30ean, Eleiz plazan.
GORLIZDonna Versus
eta Five Directions.
bAsteartean, 22:30ean, Ibarreta
plazan.
GORLIZBentazaharreko Mutiko
Alaiak.
bAsteazkenean, 21:30ean,
San Pedro plazan.
GORLIZUrrats.
bAsteazkenean, 23:00etan,
Eleiz plazan.
GORLIZEonian elektrotxaranga.
bOstegunean, 19:00etan,
herrigunean.
GORLIZCecilia Payne.
bOstegunean, 21:00etan, Xurruten.
GORLIZMariachi Imperial
Elegancia Mexicana.
bOstegunean, 22:30ean, Ibarreta
plazan.
LEKEITIOAneguria.
bOstegunean, 19:30ean, Malekoia
txiringitoan.
MARKINA-XEMEINDr. Maha’s
Miracle Tonic.
bGaur, 20:00etan, Uhagonen.
MARKINA-XEMEINRoberto
Pacheco: Charlie Parker with
Strings.
bBihar, 20:00etan, Uhagonen.
MARKINA-XEMEINMaraya
Zydeco Trio.
b Igandean, 12:30ean, Arkupe
aurrean.
MENDEXAZiribulio Sound.
bGaur, 22:30ean, Karraspio
hondartzan.
Gorliz b Santiago jaiak
Jamaika, Eleiz kaleanReggae doinuek hartuko dute datorren asteartean Gorlizko Eleiz kalea,
Pine Groove jaialdiarekin. Jamaikatik Micah Shemiah —argazkian— eta
Earl 16 kantariak etorriko dira, eta bertako taldeek ere berotuko dute jaia:
Watts Attack, King Burning, Weepah eta Euskal Dub Etxea ere ariko dira
Pine Groove jaialdian. Santiago jaiak giro beroarekin hasiko dira. HITZA
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20aAgenda
-
MENDEXAThe Bilus Moon.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Karraspio hondartzan.
MUNGIADJ Markelin.
bBihar, 22:00etan, Laukarizen.
SANTURTZIRool DJ.
bGaur, 20:00etan, J.J. Mendizabal
plazan.
SANTURTZISerotonina, [sholl]
eta Garilak 26.
bGaur, 22:00etan, pantalanetan.
SANTURTZIDoctor Deseo
eta Seguridad Social.
bGaur, 22:30ean, arrantza portuan.
SANTURTZIPergola.
bBihar, 18:00etan, Parke Nagusian.
SANTURTZISaltoka.
bBihar, 20:00etan, Gernika parkean.
SANTURTZILa Rebelion de las
Gargolas.
bBihar, 20:30ean, Itxasgorrin.
SANTURTZIOrquesta Vulkano.
bBihar, 22:30ean, arrantza portuan.
SANTURTZI Jamaica.
b Igandean, 18:00etan,
Parke Nagusian.
SANTURTZIDJ Xaibor.
b Igandean, 19:00etan,
J.J. Mendizabal plazan.
SANTURTZILos Cinco Bilbainos.
b Igandean, 21:00etan, Gernika
parkean.
SOPELA Jonathan Merino.
bGaur, 22:00etan, Sunseten.
TRAPAGARANKresala orkestra.
bGaur, 23:00etan, Arboledan.
TRAPAGARANVoces Navarras.
bBihar, 18:00etan, Arboledan.
TRAPAGARANGarilak 26.
bBihar, 23:00etan, Arboledan.
TRAPAGARANLos Chumberos.
b Igandean, 13:00etan, Arboledan.
TRAPAGARANTrikizio.
b Igandean, 23:00etan, Arboledan.
ZALLAOstabe, Garilak 26
eta DJ Markelin.
bAsteazkenean, 22:30ean,
Otxarango jaietan.
ZORNOTZA Inun.
bGaur, 22:00etan, Zubiondo plazan.
ZORNOTZAZea Mays eta
Adriana Gaultier DJ.
bGaur, 23:30ean, Ixerbekoan.
ZORNOTZAHesian eta Batek Daki.
bBihar, 23:00etan, Ixerbekoan.
ZORNOTZAZe Esatek.
b Igandean, 23:00etan, Zubiondo
plazan.
ANTZERKIA
ARRIGORRIAGATornado:
Lapurminak.
bGaur, 19:00etan, udaletxe
zaharrean.
ARRIGORRIAGAEidabe: Txapela
buruan eta dantza munduan.
bAstelehenean, 13:00etan, plazan.
ARRIGORRIAGAMysterieuses
Coiffures: Xori-gizonaren elezaharra.
bAstelehenean, 19:00etan, Barua
parkean.
BARAKALDOKantu Kolore:
Far West.
bGaur, 12:00etan, Eskulturen
parkean.
BARAKALDOBordillo Aplastao
konpainiaren La Conquis del fin
del mundo. Edición Bordillos,
eta Levelibular konpainiaren
Portamundos.
bGaur, 19:30ean, Eskulturen
parkean.
BARAKALDOCirk About It:
El Apartamento.
bBihar, 19:30ean, Eskulturen
parkean.
BARAKALDOTeatro de la Ciudad
eta Teatro de La Abadia: La ternura.
bBihar, 20:00etan, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOBirloque
Producciones: Monstruos
de la Universal.
bBihar, 20:30ean, Eskulturen
parkean.
BARAKALDOArimaktore:
El mejor espectáculo del mundo.
b Igandean, 20:00etan, Eskulturen
parkean.
BILBONimu: Ni pies ni cabeza.
bBihar, 13:00etan, Bilbo Zaharreko
plazan, eta ostegunean, 18:00etan,
Basurtuko Geltoki bidean.
BILBOTonbola 0.0.
bOstegunean, 19:30etan,
San Inazio-Elorrietako jaietan,
Levante plazan.
DURANGOTrapu Zaharra: Sefiní.
bBihar, 19:00etan, Aurora Abasolo
parkean.
ELORRIOYllana & Primital Bros:
The Primitals.
bGaur, 22:30ean, plazan.
ELORRIOEl Mono Habitadoren
Benditas, Anodinoren El gato de
Schrodingereta La Farandularen
Tribulaciones de un gigolo.
b Igandean, 19:30ean, Casa Jara
jauregian.
ERMUAEidabe: Txapela buruan
eta dantza munduan.
bAstelehenean, 19:00etan, Orbe
plazan.
ERMUAPatxin eta Potxin:
Hondartzan.
bOstegunean, 19:00etan, Orbe
plazan.
Galdakao b Folklore Bizian jaialdia
Osetia eta Ruanda dantzanAtzo eta herenegun Galdakaoko Kurtzean dantzan aritu ziren Ruandako
Inyamibwa eta Osetiako Goretz —argazkian— taldeak, Folklore Bizian
jaialdiaren barne, eta gaur Usansolon dute hitzordua, Unkinako kirolde-
gian, Oinarin dantza taldearekin batera. Bihar, berriz, Arrigorriagako kirol-
degian ariko dira hiru talde horiek, eta, igandean, Areatzako plazan. HITZA
LEKEITIOWiston Coppeland eta
Urko Notredame pailazoak.
bGaur, 19:30ean, Malekoia
txiringitoan.
LEKEITIOEfecto R: I made
your favourite soup.
bGaur, 19:30ean, Uribarren parkean.
LEKEITIOBaakai Katiuska: Egurra.
bGaur, 20:30ean, plazan.
LEKEITIOEstampades: Enfila S.A.
bGaur, 22:00etan, plazan.
LEKEITIOLekittoko Deabruak:
Anabasa.
bGaur, 23:00etan, plazatik talara.
LEKEITIOEfecto R: It is there.
Round the corner.
bBihar, 19:30ean, talan.
LEKEITIOGodot: Lullaby.
bBihar, 20:00etan, plazan.
LEKEITIOLucas Escobedo:
Los Mañas.
bBihar, 20:00etan, plazatik talara.
LEKEITIOKarl Stets: Cuerdo.
bBihar, 21:00etan, plazan.
LEKEITIOMatias Zanotti:
Escaparate vivo.
bBihar, 21:00etan, Ikusgarri aretoan.
LEKEITIOBilbobasso: Amor.
bBihar, 22:30ean, plazan.
LEKEITIOCompañía Nueveuno:
Sinergia 3.0.
bBihar, 23:30ean, plazan.
LEKEITIOGanso&Cia: Babo Royal.
b Igandean, 18:30ean, plazan.
LEKEITIOBarsanti: Kale gorrian.
b Igandean, 19:30etan, kultur
etxean.
LEKEITIOGotzon Arrien.
bAsteartean, 19:30ean, Malekoia
txiringitoan.
MENDEXAEduren bakarrizketa.
bBihar, 19:30ean, Karraspioko
Laperri txiringitoan.
SANTURTZIKantu Kolore:
Far West.
bBihar, 19:00etan, J.J. Mendizabal
plazan.
DANTZA
AREATZAGoretz, Inyamibwa
eta Oinarin.
b Igandean, 20:30etan, plazan.
ARRIGORRIAGAGoretz,
Inyamibwa eta Oinarin.
bBihar, 20:00etan, kiroldegian.
BARAKALDODuende eta Embru-
jo dantza taldeak, Zambra abesba-
tza eta Sueños koadro flamenkoa.
bBihar, 19:00etan, Clara
Campoamor kultur etxean.
BERRIZSan Lorentzo eta
Causananunchic dantza taldeak.
bAstelehenean, 19:00etan,
komentuan.
BUSTURIA Irrintzi Alai taldea.
bAsteazkenean, 13:00etan, Axpen.
ERMUATxindurri eta Gurrea de
Gallegoko taldea.
bBihar, 19:00etan, Orbe plazan.
ERMUAChanthaburi eta Ogonki.
b Igandean, 19:00etan, Orbe plazan.
ERMUALarraindaintza.
bAsteazkenean eta ostegunean,
20:00etan, Orbe plazan.
ERMUAMaduixa: Mulier.
bOstegunean, 22:30ean,
San Pelaioko plazan.
GALDAKAOGoretz, Inyamibwa
eta Oinarin.
bGaur, 20:00etan, Usansoloko
kiroldegian.
GETXOAfrican Tumbas.
b Igandean, 21:00etan, Biotz Alain.
GETXOOgonki.
bAsteartean, 21:00etan, Biotz Alain.
GORLIZAratz taldea.
bAsteazkenean, 12:40an,
Eleiz plazan.
LEKEITIOHika & Oinkari: Sagartu.
b Igandean, 13:00etan, plazan.
PORTUGALETENazioarteko
Folklore Jaialdia.
bBihartik asteazkenera, 21:30ean,
La Canilla ibiltokian.
SOPELAOhorezko aurreskua
Fernando Ansoleagaren omenez.
bGaur, 11:30ean, Santa Marinan.
BERTSOLARITZA
ARRIGORRIAGABertso bazkaria:
Agin Laburu eta Jone Uria.
bGaur, 15:00etan, Juan XXIII.a
plazan.
BARAKALDOAsier Alcedo,
Amets Arzallus, Andoni Egaña
eta Onintza Enbeita.
bGaur, 19:30ean, Anaien parkean.
BESTELAKOAK
ERMUA Jon Zabal magoa.
b Igandean, 22:30ean,
Martxoaren 8a plazan.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko uztailaren 20a Agenda
-
Uxue Gutierrez Lorenzo Bilbo
Eskailerak. Eskailerak
eta aldapak. Gora,
behetik gora, metro-
poli handia atzean
utzita. Eta han, men-
diko luxuzko baserri itxura duten
etxeek mende oso baten historia
ezkutatzen dute; Bilbo zaharra-
ren ondarea. Kaosean eraiki zu-
ten auzoa, baldintzarik zailene-
tan. Lurzoru malkartsuan, men-
diaren magalean, bisitariak nekez
aurkituko du kale zuzen, zabal
eta laua.
Egun, Uribarri barrutiko auzoa
da Zurbaran, beranduago eraiki-
tako Zurbaranbarri, Matiko eta
Arabellarekin batera. Baina ez da
beti horrela izan. Begoñako eliza-
tea 1925. urtean bihurtu zen hiri-
bilduaren parte, elizatetik barru-
tira, independentziatik hirigune-
ra. Garai zaharretakoa da auzoko
lehen etxea, 1910eko hamarka-
dan eraikitako oin hirukiduna.
Bisitariak metrotik atera eta bere-
hala egingo du topo eraikinare-
kin; etxe orratz berrien hiri ere-
dutik urrun, antzinako burdin
hesiak eta egitura mantentzen
ditu eraikinak.
Zurbaranen barneratzen hasi-
ta, auzoa taldetxotan antolatzen
da, hainbat arkitektok han eta he-
men eraikitako etxe blokeetan.
Espazioaren egokitasun zalantza-
garria gorabehera, Bilbo grisak
etxebizitzak behar zituen fabri-
ketako langileentzat, Industria
Iraultzarekin batera hazi egin bai-
tzen. Orduan, porlanak hartu
zien tokia txakolindegi gisa erabi-
litako baserri zaharrei. Praktiko-
tasuna hizpide, auzoa etxe taldee-
tan antolatu zen, Etxebarria fa-
brikatik oso hurbil.
Pedro Ispizua arkitekto berme-
otarrak Larrazabal baserriaren
izenpean diseinatu zituen Larra-
zabal etxe multzoa osatzen duten
bost blokeak, Etxebarriako langi-
leentzako eskuragarri. Antzeko
bidea hartu zuen Patillas txako-
lindegia zenak, Zurbaran mul-
tzoa bihurtuta.
‘Etxe merkeak’Horiekin kontrajartzen dira lehen
begiradan luxuzko txaletak diru-
ditenak, auzoaren erdian koka-
tuak. Etxe merkeak izena jarri zi-
tzaien, merke izatetik oso urrun
baldin badaude ere. 1911n aurkez-
tutako Etxe Merkeen legeen on-
dorioz eraikitako etxebizitzak
dira; paperean behintzat, fabrike-
tako langileei etxebizitza duinak
bermatzeko lege sorta.
Errealitatea, baina, oso bestela-
koa izan zen. Legeok martxan jar-
tzeko lehen baldintzak langile
xumeek batu ezin zezaketen ka-
pitala eskatzen zuen, ezinbeste-
koa prozesua martxan jartzeko.
Gauzak horrela, estatus altua zu-
ten ingeniarien, udaletxeko lan-
gileen edota bulegarien esku ge-
ratu ziren etxe merkeak. Tomas
Bilbao arkitektoak diseinatu zi-
tuen, euskal tradizioari jarraikiz.
Botxokomendigunean hondora-
tuta, isiltasuna da nagusi, azpiko
kaosa kanpotik behatuz.
Lezamako trenbide zaharraGunea erdibitzen duen Lezamako
Trenbide Zaharreko Bideak ere
historia motz bezain lazgarria du,
bertakoen memorian iltzatua ge-
ratu dena. 1895eko maiatzaren
30ean inauguratu zen Bilbo eta
Asuako harana batzeko trenbi-
dea, baina inork espero baino gu-
txiago iraun zuen. Hilabetera, Bil-
botik abiatu berri, trena bidetik
atera zen, aldapa bortitzari eutsi
ezinik. 13 hildako eta 18 zauritu
izan ziren istripuan, eta hor buka-
tu ziren Bilbo eta Lezama arteko
bidaiak. Segurtasun falta zela eta,
ibilbidea bertan behera geratu
zen, eta berria egin zuten Leza-
mako bide zaharraren ordez. Au-
zoa erdibitzen duen kalearen ize-
na da ibilbide hartatik geratzen
den zantzu bakarra.
Heldu dira igogailuak, metroa
eta autobusak sarbide neketsua
duen auzora, fabriketako Bilbo
zaharretik modernitatearen hiri-
ra. Zenbait etxetara oraindik ere
oinez bakarrik irits daiteke, baina
nabaria da auzoko bizilagunen
bizitza kalitatearen hobekuntza.
Antzinako Zurbaranetik ezer gu-
txi geratzen da; izena eman zion
dorretxea ere argazkietan baino
ezin daiteke ikus. Zurbaran fami-
lia XV. mendean heldu zen Bilbo-
ra, eta 1970eko hamarkadan ken-
du zituzten dorretxearen azken
harriak. Gorde ere egin zituzten,
baina 1983an Bilbo astindu zuten
uholdeek berekin eraman zuten
Zurbarandarren azken arnasa.
Auzoa bertatik bertara ezagu-
tzeko, udalak bisita gidatuak an-
tolatu ditu Bilbao Izan egitasmo-
an, hilaren 28ra bitartean.
Artxandaren magalean, langileen izerdiz blaitutako aldapek eratzen dute Zurbaranauzoa. Luxuzko arkitektura ezkutatzen du behinola Begoñako elizatea izandakoak.
Maldan gora eraikitako auzoa
Begoñaldeko auzo gehienak bezala, txakolindegi ugari zituen auzoa izan zen Zurbaran. BILBOKO UDALA
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko uztailaren 20a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sBIZKAIA MAITE
‘Etxe merke’ gisa aurkeztu zituzten txaletetako bat. JUNE PRIETO / FOKU
1983ko uholdeetandesagertu ziren auzoari izena eman zionZurbaran dorretxearenazken harriak