b - hezkuntza · web viewzuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren...

60
Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak AHOZKOTASUNA ebaluatzeko argibide eta tresnak Pello Akizu Lizarazu 2010-12-20 1

Upload: others

Post on 04-Jan-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

AHOZKOTASUNA ebaluatzeko argibide eta tresnak

Pello Akizu Lizarazu

2010-12-20

1

Page 2: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

AURKIBIDEA:

1. Sarrera

2. Hainbat ideia azpimarratu nahian

3. Ebaluatzeko tresnak

4. Bibliografia

1.- SARRERA

Eguneroko irakaskuntza lanetan murgilduta dagoen horri doakio txosten hau. Zuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago pausoak eman nahi dituen edonori.

Azken urte hauetan, sarri izan dugu ahozkotasuna hizpide. Modan jarri den leloa balitz bezala, baina gutxitan ikusi ditugu ahozkotasun hori lantzeko proposamen zehatzak.

Honekin batera ahozkoak duen presentzi urria oso kontuan hartzekoa da. Izan ere, arrazoi asko izan daitezke ahozkoaren lanketak eskolan gaur egun duen presentzia urria azaltzeko: irakasleon prestakuntza, norberak bizi izandako ikasketa prozesua, material urria, idatziaren nagusitasuna, irakasleon ziurtasun eza...

Hala ere, lan labur honek ez du sakondu nahi ahozkoaren lanketaren teorian, zer den ahozkotasuna, zer beharko lukeen izan eta abar. Txosten honen asmoa ahozkoa neurtu eta behatzeko proposamen zehatz batzuk eskaintzea da, ez gehiago, eta ezta gutxiago ere. Izan ere, askotan entzun izan dugu zaila dela neurtzea, baliabide asko behar direla, ez dagoela zehaztasunik, denbora asko galtzen dela... Hori dela eta, ebaluazioa errazteko tresnak eskaintzea da nire asmoa.

Txosten honek beste lan bat izan du abiapuntu, hala izaten da gehienetan. 2001-2002 ikasturtean Hizkuntza Normalkuntza Programako aholkulari batzuk (Mikel Ugalde, Josune Alberdi eta ni neu) Imanol Esnaolaren gidaritzapean aritu ginen lan hau egin nahian. Baina txosten hura ez genuen amaitu, eta urteak eman ditu gure artxiboen artean, inork gutxi erabiliz. Nire asmoa, orduko lana berreskuratu, txukundu eta irakasleen eskura jartzea izan da, erabili nahi duenak aukera izan dezan; izan ere, erabiltzen ez dena alferrik galtzen da. Txosten hau ere ez nuke amaitutzat eman beharko, azalpen gehiago beharko lituzke garapen zabalagoa alegia. Baina, susmoa daukat gauza borobilak berez gutxitan izaten direla, bakoitzak eman behar diola bere forma. Ez nuke nahi ere lehen gertatutako hori

2

Page 3: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

bera gertatzea, egindakoa alferrik galduta geratzea. Horregatik, bere horretan, hutsune asko duen arren, nahi duenaren eskura jarri dut.

Lan hau IRALEko R300 ikastaroaren amaierarako egin da Donostiako Larratxon jasotako formazioaren barruan. Bide batez, ikastegi honetan irakasle den Antton Peñalbak hainbat material eta neurtzeko tresna utzi dizkit gaia jorratzeko. Peñalba ezaguna da ahozko ebaluazio lanetan, bai Arrue ikerketa dela eta, bai B1 eta B2 frogak direla eta, horretarako Europar Markoren inguruan egindako azalpenetan. Bere jakintzak eta laguntzak hasierako idazkia erabat aberastu du, eta eskerrak eman behar zaizkio bere eskuzabaltasunagatik.

Azkenik esan, txosten honetan hainbat tresna bildu direla. Batzuetan tresna horien erreferentzia argia da, beste batzuetan, berriz, ezin izan da zehaztu. Hala eta guztiz ere, lehentasuna eman zaio tresna horiek eskura jartzeari eta erabiltzeko aukera zabaltzeari.

Pello Akizu Lizarazu

Donostia, 2010eko abenduaren 15a

3

Page 4: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

2. HAINBAT IDEIA AZPIMARRATU NAHIAN

Hizkuntzarekiko auzia ez dago irakasle bakoitzaren bizkar jartzerik edota hizkuntzetako irakasleengan soilik. Aspalditxotik entzun izan dugu irakasle guztiok garela hizkuntza irakasle. Ez da inola ere ideia berria, alderantziz, erabat ezaguna esango nuke, nahiz eta gero praktikan behin eta berriz ahazten zaigun, besteak beste, ideia hori gauzatzen zailtasunak ditugulako, ez baitakigu zer inplikazio dituen asmo horrek norberaren lanean, norberaren arloan. Edozein kasutan, ikastetxeak berak, bere osotasunean heldu behar dio hizkuntzaren gaiari, hots, eskolak erabaki behar du ikasleen hizkuntza-gaitasunari dagokionez, egin beharreko norabidea, ibilbidea eta helmuga, beti ere Derrigorrezko Hezkuntzako Curriculum Dekretuak dioenaren ildotik.

Esandakoaren arabera, irakaskuntzako alor guztietan planteatu behar da hizkuntzarekin zer egiten den eta nola lantzen den. Motz gelditzen dira beraz, Matematika, Fisikan, Teknologian, Gizarte Zientzietan eta abarretan hizkuntzari zor zaion erantzukizunarekin, hizkuntza bera gogoan hartzen ez duten programazioak.

Helburuek, programazioak, prozesuaren antolaketak baldintzatzen dute ebaluazioa. Arloko lanetan erdietsi beharreko helburuen lorpen-mailak, hizkuntzarekikoak barne, erakutsi digute nondik nora jo. Hizkuntza komunikazio gaitasuna arloko helburuen barruan ondo txertatzean datza gakoa Curriculum Dekretuak dioen moduan. Beraz, hizkuntzarekiko, eta zehazki ahozkoarekiko, hasieratik bertatik helburuetan jasotzen baldin bada, hortik aurrerako lanak erraztuko zaizkigu.

Hori dela eta, irakasle ororen egitekoa da, gure hezte eta irakaste lanean, ikaslearen adierazmenari erreparatzea eta dagokion moldera ekartzea. Izan ere, gure ahaleginaren emaitzak hobetzeko modua izateaz gain, geroan haren trebetasunak sendotzeko oinarria jartzen ari baikara.

Gaur egun, hizkuntza arloko erronkei erantzuteko saiakera ugari egiten dira eskoletan, baina oraindik ere esango nuke nahiko era mugatuan jokatzen dela ahozko kontuetan. Esaterako, idatzizko lanak aurkezterakoan txukuntasuna zaintzen da, ortografiak gutxiengo maila izan dezala begiratzen zaio, testuaren kohesioari, koherentziari… erreparatzen zaio. Baina hitz egiterakoan, gai bat azaltzean, maila formalean zein informalean jendaurrean hitz egitean, ozenki irakurtzean, zerbaiten berri ematean… berdin jokatzen al dugu? Ba al dago edukiaz gain formari erreparatzen dionik? Agian, askotan ez, esango nuke. Baina, ba al dakigu ahozkoaren kasuan zeri erreparatu behar diogun? Zuzentasunari? Egokitasunari? Hona hemen, bada ahozkoaren lanketa aurrera eramateko zailtasun bat. Saiatuko gara hau guztia aurrerago zehatzago azaltzen.

4

Eskolaren zein bertako irakasle guztien ardura: hizkuntza, ahozkoa zein idatzia.

Page 5: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

Argi dago, bada, eskolan hizkuntza ahoz zein idatziz bideratu eta landu behar dela. Eskolak, idatziari lotuegi jarraitzen du, ahozkoa berezkoa delakoan. Norberaren izaeraren eta trebetasun propioaren kontua balitz bezala. Egia da ahozkoak ezaugarri propioak izan badituela, baina ahozko testu on baten ezaugarriak oso gertu daude testu idatzi on batetik, ezaugarri aldetik behinik behin. Are gehiago, esango nuke testu txar bat nekez hobetuko dela ahoz zein idatziz ekoiztuz. Tamalez, testu ezaugarri honen, eskolak hizkuntza idatzian soilik aintzat hartzen ditu, eta, funtsean landu, ahaztuz egunerokoan ahozkoak duen garrantzia giza komunikazioan, ahozkoa eta idatzia elkarren artean kontrakoak balira bezala. Askotan gainera, aurretik idatzi egiten da ahozko azalpena, beraz, testuaren egitura aldetik antzekoak izaten dira, desberdintasuna ekoizteko momentuan dago. Ahozkoak, izan ere, unean uneko sortze eta kateatze lana eskatzen du, eta edukiaz haratago, aurrez-aurreko komunikazio horrek beste trebetasun batzuk eskatzen ditu komunikazioa gertatuko bada.

Anna Crosek eta Montserrat Vilàk 1 urteak daramate ahozkotasuna lantzen, eta haren lanketari buruz ondorengo urrats hauei erreparatzen gomendatzen dute:

Programazio koherentea behar da. Kontua ez da ahozko ariketa solteak lantzea, programazio koherente baten arabera jokatzea baizik.

Ebaluazioaren sistematikotasunari eutsi behar zaio. Ebaluazioa nolakoa, jarri beharreko arreta halakoa.

Arestian esandakoaren ondorio gisa, prozesu beraren sistematikotasuna behar da.

“Ebaluazioa” egitea “irakasteari” lotuta doan hitza dela dirudi. Egindako guztia ebaluatzeari ekin diogu azken urteotan. Egindako ahaleginari esker, irakasleok ebaluazioari buruz dugun ikuspegia osatzea lortu dugu, eta horrekin batera ebaluazioaren helburuak eta ebaluatzeko metodoak aldatu egin ditugu. Hala eta guztiz ere, oraindik ere, ebaluazioa kalifikazioari oso lotua dugu gure eskola jardunean horrek dakarren zama guztiarekin.

Ahozko trebetasuna, ordea, berriki sartua da gure egitekoen zerrendan eta oraindik bide luzea dugu egiteko. Adituek hamaika idazki egin dute ahozko trebetasunaren ebaluazioaz, gaur egun oraindik, ordea, normalizatu gabeko eginkizuna da ahozko jardunaren ebaluazioa. Metodologia eta formazio mailan nabarmena da hutsunea. Ezin da ahaztu ebaluatzen ez dena nekez hobetu daitekeela, eta ondo ebaluatzeak ikasteko baliabidea dugula.

1 Hizpide 48 (2001), 92-111 orr.

5

“La finalidad principal de la evaluación es la regulación tanto de las dificultades y errores del alumnado, como del proceso de enseñanza.”

N. Sanmartí

Page 6: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

Ebaluatzeak eskainiko digu trebatzeko, egokitzeko behar dugun informazioa ematearekin batera, gure ikaslearen kontzientzia eta ezagutza metakomunikatiboa osatzeko modua. Izan ere, ebaluazioaren bidez, gure lana ikasleak bereganatutakoa ezagutzeaz gain, ikasleari gaiaren inguruan gogoeta egiteko bidea eman behar diogu. Gure ahalegin ebaluatzaileak neurgailu izateaz gain, “eragingailu”, “hausnargailu” izan behar du. Hori dela eta, txosten honetan ebaluazio tresna gisa aurkezten diren eredu hauek behatze-gida bezala ulertu behar dira eta askotan izen horrekin aurkeztea komeni da. Honela, zertaz ohartu, zer behatu eta egiteko moduaz jabetzeko parada eskaini behar dute.

Esanak esan, bada hemen, honenbestez, kontuan izan beharreko beste puntu bat: Ebaluatzean gehiago begiratzen diogu ekoizpenari, ondorioari, horretara iristeko ikasleak egin duen lanari, ekoizpen prozesuari baino. Prozesua behar bezala landuz gero, eta ebaluazio-lana ikaslearen ikuspegia aberasteko moduan eginez gero, bilakaera bera da oinarririk sendoena ikas-prozesu eraginkor bat garatzeko. Are gehiago ahozkoaren inguruan, izan ere, unean uneko elementu ugarik (espazioren ezaugarriak, alderdi ez linguistikoak, eskolako giroa, norberaren aldartea...) baldintza baitezakete ahozkoaren amaierako ekoizpena, horregatik da hain garrantzitsua aurretik egindako prestaketa lanari garrantzi berezia ematea.

ZER ebaluatu behar da?

Hizkuntza lantzeko gure esparru behinena ikasgela da eta eskola orduetan lantzen dugun hizkuntza eredua da gure ikasleek eskuratzen dutena gure bitartez. Beraz, ebaluatu behar duguna horixe da, euskara formalean, ikasleek aritzeko duten komunikazio gaitasuna. Eta horretarako hizkera formala dagokion egoeretan ekoiztutakoa da aintzat hartu beharrekoa: jendaurreko azalpen bat, argudioen defentsa, gertaeren narrazio bat…

Beraz, zer ebaluatu behar da?

Edozein jardueratan planteatutako helburuaren arabera izan daiteke ebaluazioa; badira garrantzia edukiari ematen diotenak: hau da, zer esan duen, ikasleak badakien edo ez dakien; badira ere zuzentasunari lehentasuna ematen diotenak: akats handiak egiten duten edo ez... Baina ahozko diskurtsoan bereziki bi elementu hauek hartu behar dira aintzat:

EGOKITASUNA: Hau da, ahozkoa diskurtsoa gertatzen den egoerari eta aurrean dituen entzuleei egokitu behar zaie.

6

Zer eta Nola ebaluatu ahozko ekoizpena

Page 7: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

KOMUNIKATZEKO GAITASUNA: Hizkuntza gaitasunaz gain, komunikatzeko gaitasunari ere erreparatu behar zaio. Ahozkoak bere berea du komunikazioa.

NOLA ebaluatu behar da?

Ebaluazioa prestatzen ari garen bitartean, ordea, argi izan behar dugu zer ebaluatu nahi dugun, eta ebaluatu nahi dugun horri buruzko informazioa eskuratzeko bide egokia jarri behar dugu. Alferrik da kaleko jardunari erreparatuz eskolako eredu formala bereganatu duen ebaluatzea. Beraz, ZER galderari erantzun ondoren NOLA galderari erantzungo diogu.

Ebaluaziorako ariketaren berri ematen dugunean, berriz, erabat argi azaldu behar dugu zer egin den egin behar dutena eta zer ebaluatuko zaien. Behar diren azalpen guztiak eman behar dizkiegu ikasleei.

Ariketa burutzeko proposatzen dugun metodologiak, bestalde, egokia izan behar du eskuratu nahi duguna eskuratzeko. Hots, ezin dugu aldez aurretik prestatzeko denbora eman gabe ikasle bat gainerakoen aurrean “hitzaldi” bat ematen jarri. Gidoia prestatzeko esan behar bazaio, dokumentazioa erabiltzea eta honi erreferentzia egitea nahi baldin badugu… behar diren azalpenak eta denbora eman behar dizkiogu.

Laburbilduz

Zer ebaluatu

Landutakoa zein neurritaraino menderatzen duen.

Jardunaren egokitasun orokorra: Alderdi linguistikoa (lexikoa, sintaxia, intonazioa…); alderdi diskurtsiboa (hiztegi egokia, tonu egokia, abiadura, esku-gorputz keinuak, ulergarritasuna…).

Jardun motari erreparatu egin behar zaio: elkarrizketa den ala jendaurreko diskurtsoa den. Elkarrizketak bere arau eta aukerak ditu, diskurtsoak, ordea, bereak. Diskurtsoa formaltasunari loturik egon ohi da, elkarrizketak askoz kolokialagoa eta biziagoa izan behar du.

Nor-nori-nork ebaluatu

Irakasleek bere ikasgaiaren baitan ikasleak azalpenak behar bezala emateko duen trebetasuna ebaluatuko duten: dagokion hizkuntza aldaeraz baliatu den, aldaeraren lexikoa, sintaxia, tonua menderatzen dituen, edukia modu ulergarrian transmititzea lortu duen…

Ebaluazioa, ordea, irakasleez gain, ikasleek ere egin behar dute. Ikasleak ere ebaluatu behar du bere jarduna.

7

Page 8: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

Beraz, ebaluatzaileak honakoak izan daitezke: irakaslea, ikaslea bera, ikaskideak.

Ebaluatzailearen arabera ebaluaziorako ariketa egokia prestatu beharko dugu (ikus honen ondoren proposatzen direnak).

Nola

Ikasleari ongi azaldu zer egin behar duen.

Behar den denbora eman presta dezan.

Ebaluatu nahi dena zer den eta zein irizpide zainduko diren azaldu.

Ebaluazioaren ondorioak ezagutzera eman, eta aukerarik baldin badago, ikaslearekin hitz egin

Ebaluatzeko ikuspegiak

Ebaluazioa modu askotan gauzatu daiteke ebaluatzailearen arabera: ebaluazioa pertsonala, autoebaluazioa, nork bere buruaz egiten duena, baita, irakasleak berak ere egiten duena, edota ikasleen artean ebaluatutakoa ere, koebaluazioa. Ikuspegi bakoitzak helburu desberdinak jorratzen lagunduko digu: ikasleak bere jarduna ebaluatzeak egindakoaz gogoeta egiteko eta hobetzeko modua eskainiko dio; irakasleak ebaluatuz aldiz egindakoa zenbateraino menderatzen duen ezagutuko dugu; eta amaitzeko, ikasleen artekoa, berriz, komunikazioari buruzko gogoeta talde-mailako irizpideen bueltan biltzea lortuko dugu.

Gauzak honela, ebaluazioa zehatza nahiz orokorra izan daiteke (analitikoa ala sintetikoa), eta ebaluatzeko hautatzen dugun moduaren araberako informazioa eskuratuko dugu.

Orain arte azaldutako ideia hauek ikus daitezke ere Antton Peñalbak ahozko ebaluazioaren inguruan emandako eskema honetan:

8

Page 9: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

EBALUAZIOANola ebaluatu ikasleen ahozko testuak

Donostiako IRALEK (2010) utzitako materiala

EBALUAZIORAKOURREZKO ARAUAK

Ikasleei komunikaziohelburuakhelburuak

garbi adierazi garbi adierazi behar zaizkiebehar zaizkie.

Ebaluatzeko irizpideakIkasleekin bateraeraiki behar dira

Arrazoitu egin behar zaie ikasleei

testua noiz denegokia eta ona, eta noiz ez

etazergatik

ZER EBALUATZEN DUGU?

Komunikazio egoerari egokitzeko gaitasuna

GAITASUNPRAGMATIKOA

Testua eraikitzeko gaitasunaGAITASUN DISKURTSIBOA

ETA LINGUISTIKOA

Ez-hizkuntzazko Komunikazioa bermatzeko

gaitasuna

Komunikazioa bermatzeko gaitasuna

GAITASUN ESTRATEGIKOA

GAITASUN ESTRATEGIKOA GAITASUN DISKURTSIBOA ETALINGUISTIKOA

• Helburu komunikatiboa betetzen du?• Behar adina informazio ematen du?• Erregistro egokia du?• Entzuleen neurriko informazioa da?• Dagokion gaiari lotua dago?

• Testu generoaren arauak betetzen ditu?• Ideien hurrenkera egokia da? • Ideiak ondo lotzen ditu?• Erraz ulertzen da?• Zuzena da?

GAITASUN ESTRATEGIKOA EZ-HIZKUNTZAKO KOMUNIKAZIOA• Ulertzen diotela egiaztatzen du?• Ulertzen zaila dena beste era batean

esaten du?• Berregiten du bere diskurtsoa?• Kontuan izan ditu entzuleak?• Jakintza partekatzen du entzuleekin?

• Ahoskera garbia erabili du?• Abiadura egokia?• Ozen hitz egin du?• Entzuleei begiratu die?• Paperaren morroi izan da?• Gorputzaren mugimenduekin lagundu dio

jardunari?• Ikus-entzunezko baliabideak egoki erabili ditu?

9

Page 10: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

3- EBALUATZEKO TRESNAK

Ondoren datozen orrietan ebaluatzeko tresnak edo behatzeko gidak ikus daitezke. Eredu bakoitzaren aurretik ohar labur batzuk erantsi nahi izan zaizkio lagungarri gisa. Eskainitako aukera hauek ez dira tresna finkoak, ukiezinak, alderantziz esango nuke nik, erabili hala aldatuz eta egokituz joan beharko dutenak, neurtu nahi denaren arabera eta ikastaldearen arabera. Irakasleak bere beharretara egokitzeko balio behar dute, eta erabilerak berak emango die benetako zentzua.

Kontuan hartu tresna asko dagoela han eta hemen, nik aukeraketa bat besterik ez dudala egin, norberak berea ere egingo duelakoan.

Egindako sailkapena:

1. AUTOZUZENKETA

2. KANPOKO NORBAITEK EKOIZPENA BEHATZEKO EREDUAK Ahozko azalpen orokorrak Testu genero zehatz bati lotutako tresnak B1 eta B2 hizkuntza mailak neurtzeko irizpideak

3. IKASTALDE OSOAREN BEHAKETA

10

Page 11: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

1. AUTOZUZENKETA

Norberak ikasten du eta norbera da bere ikasketaren protagonista nagusia, beraz, norberak bere ekoizpena ikasketa prozesuan ebaluatzen jakin beharko luke, eta lan hori egiteko hobetzeko irizpideak eskaini beharko lizkioke irakasleak.

Hona hemen lau proposamen gelan auto-zuzenketa aplikatzeko, beste edozein kasutan bezala, ikasleen adinari eta gelako testuinguruari egokitu beharko zaizkionak. Kontuan hartu behar da norberak bere burua ebaluatzerakoan askotan oso gogor izatea jotzen dela, hau da neutrala izatea oso zaila dela.

Bestalde, aurkezpena bideoz grabatzeak erraztu egiten du behaketa lana, askoz ere modu objektiboagoan egiteko aukera eskainiz.

ZERTARAKO BALIO DUTE:

Tresna hauek ahozko ekoizpen bat egin duen ikasleari bere jardunaren prestaketa eta garapena aztertzeko modua ematen dio. Dimentsio linguistikoaz gain, diskurtsiboari ere erreparatzen diote.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

Oso lagungarria gerta daiteke ahozko jardun formala ekoiztu ondoren, berau prestatzeko egindako ahalegina aztertzen laguntzeko.

APLIKAZIORAKO ARGIBIDEAK:

Ahozko ekoizpen bat aurretik prestatu eta gauzatu behar da. Ekoizpen horren prestaketan zer irizpide jarraitu behar dituen azaldu behar zaio ikasleari Denbora beharko du hori prestatzeko Ekoizpena egin ondoren ikasleak denbora zati bat behar du galdetegia irakurri eta gogoeta

egiteko Ondoren galdetegia erantzun.

11

Ideia klabea: garrantzitsuena norberak bere burua ebaluatzen ikastea da…. Ideia klabea: Gelan guztiek ebaluatzen dute, irakasleak eta ikaskideak, baina ebaluazio garrantzitsuena norberak egiten duena da.

SANMARTI, NEUS. 10 Ideas claves, evaluar para aprender. GRAO argitaletxea 2007

Page 12: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

1. TRESNA AUTOZUZENKETA.

ITURRIA: I. Esnaola, M. Ugalde, J. Alberdi eta P. Akizu, 2001-02

Eguna: Arloa: Ekoizpen mota: Saioaren iraupena:

1. Saioaren ANTOLAKETA.

a. Aurreikusi bezala bete al dut?

b. Jendea gaira ekarri al dut saioren hasieran?

c. Ideiak garbi azaldu al ditut?

d. Behar den moduan bukatu al dut?

2. Saioaren PRESTAKETA

a. Zenbat denbora eskaini diot?

b. Gidoirik sortu al dut?

c. Zer material erabili dut?

3. Saioan izan ditudan ZAILTASUNAK ETA AURRERABIDEAK

a. Hizkuntza aldetik?

b. Ahoskera aldetik?

c. Gorputz-espresio aldetik?

4. ENTZULEAK nola ikusi ditut:

a. Arretaz jarraitu dute?_________________________________________________ b. Aspertuta egon al dira?____________________________________________________c. Galderak egin al dizkidate?_________________________________________________

5. Ni, neu NOLA SENTITU NAIZ?

a. Lasai eta gusturab. Urduri samar

12

Page 13: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

2. TRESNA: AUTOZUZENKETA

ITURRIA: Didáctica de la segunda lengua en Educación Infantil y Primaria Uri Ruiz Bikandi

Aintzat hartzekoak

Oinarrizko irizpideak Bai Laguntzarekin Ez Oharrak

Gaitasun soziolinguistikoa eta pragmatikoa

- Gogoan hartzen du komunikazioaren testuingurua.

- Egokitzen zaio solaskidearen izaerari.- Gogoan hartzen du komunikazioaren xedea.- Kontrolatzen du hizketaldiaren denbora.- Egokiak dira tonua eta jarrera fisikoa.

Gaitasun gramatikala eta testuala.

- Semantika

- Morfosintaxia

- Ahotsa

- Komunikazioaren testuinguruaren arabera egituratzen du diskurtsoa.

- Koherentziari eusteko bitartekoak jartzen ditu.

- Gaiari heltzen eta jarraitzen dio.- Eman beharreko informazioaren-kantitatea

ondo neurtzen du.- Diskurtsoa osatzen duten atalak ondo

biribiltzen ditu.- Erabiltzen du ikasitako hiztegia ondo.

- Ondo erabiltzen ditu aditzak, denborak barne,.- Zuzena da esaldiaren egitura.- Ondo egiten du komunztadura.- Uztartzen ditu esaldiak ondo.

- Ondo ahoskatzen du.- Silaba guztiak ahoskatzen ditu.

Gaitasun estrategikoa

- Birformulatzen du hobeto uler diezaioten.- Ez du atzera egiten oztopoen aurrean.- Azalpena esaldi mota askorekin argitzen du.- Erabiltzen ditu aurrez ikasitako esamolde eta

baliabideak.- Hizketaldia kontrolatzen du zuzenketak

eginaz.- Galderak egiten ditu bere inputa aberasteko.- Hitz berriak sortzen ditu.- Laguntza eskatzen du hizketako gaitasuna

hobetzeko.- Hizkuntzazkoak ez diren baliabideak ere

erabiltzen ditu.- Ez ditu kodigoak nahasten.- Kontrolatzen du entzuleen ulermen eta

jarraipen maila.

Hizkuntza eta komunikazioarekiko jarrera

- Hitz egiten ausartzen da.- Gogoa erakusten du elkarrizketetan esku

hartzeko jarrera eta.- Talde laneko ahozko lanetan gogoz esku

hartzen du.- Ekarri eta proposatzen ditu gai berriak.- Ikasgelaz kanpoko jardueretan hizkuntza

erabiltzen du.

13

Page 14: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

3. TRESNA: AUTOZUZENKETA

ITURRIA: IRALEKO R300 ikastaroan erabilia

Hausnartu: egoki prestatu dut?

Gorputz-mintzairaOndo egin dut:Hobetu behar dut:

AhotsaOndo egin dut:Hobetu behar dut:

Denboraren kudeaketaOndo egin dut:Hobetu behar dut:

Espazioaren kudeaketaOndo egin dut:Hobetu behar dut:

Testuari dagokionezOndo egin dut:Hobetu behar dut:Zerbait sobera dago:Zerbait falta da:

Besterik

14

Page 15: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

4. TRESNA: BEHAKETARAKO GIDA

ITURRIA: IRALEKO R300 ikastaroan erabilia

1. Testuinguruari dagokionez1.1. Argi izan al duzu mintzaldiaren helburua zein den (zerbait kontatzea, informatzea,

dibertitzea...), eta horretarako egokitu al duzu testua? Gaia ongi aukeratu duzula iruditzen al zaizu?

1.2. Hartzaileak (entzuleak) zein diren kontuan izan al duzu?

1.3 Egoera (tokia, denbora, tresnak-bideoa, power-pointa, arbela...-,grafikoak, argazkiak...) ongi egokitu al zara?

2. Planifikazioari dagokionez2.1. Gustura geratu al zara egin duzun dokumentazio lanarekin? Alegia, informazioaren pilaketa,

miaketa eta hautaketa egokia izan al da?

2.2. Azalpenaren antolaketaz hausnartu- Izenburua- Sarrera (luzea edo laburra izan den; motibagarria, erakargarria izan den;

helburuak ondo zehaztu dituzun...).- Garapena (ideiak modu logikoan antolatu dituzun, antolatzaileak erabili dituzun; ideiak azaltzeko edo argudiatzeko baliabideak erabili dituzun- adibideak, anekdotak, datuak...´).

2.3. Eskema, kontzeptu-mapa edo gidoia ezinbestekoa da gehienetan. Egin al duzu? Eta erabili? Garbi markatu al duzu ideia nagusiaren eta bigarren mailakoen arteko erlazioa? Eta adibide, ñabardura, egitate eta abarren artekoa?

2.4. Azalpena jendaurrean egin aurretik, entseguaren bat egin al duzu etxean? Hausnar ezazu horren inguruan?

3. Hizkuntzaren erabilerari dagokionez3.1. Erregistro (formala, lagunartekoa....) egokia erabili al duzu?3.2 Hutsegiteak, erdarakadak eta arrunkeriak egin dituzula iruditzen zaizu? Eman adibideak.3.3. Gramatika-akatsak egin dituzu? Zein?3.4. Lexiko egokia eta zehatza erabili duzu?

4. Propio ahozko komunikazioari dagokionez4.1. Erreparatu gorabehera fonikoei:

-Garbi ahoskatu duzu? Eman adibideak-Ahotsa-bolumena egokia erabili duzu?-Erritmo bizia eta naturala erabili duzu?

4.2 Erreparatu kontu fonikoak ez direnei ere:-Imintzioei-Jarrerei-Begiradei

5. Zerbait gehiago adierazi nahi duzu?

15

Page 16: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

2. KANPOKO NORBAITEK EKOIZPENA BEHATZEKO EREDUAK

Hiru multzo berezi ditut hemen:

a) AHOZKO AZALPEN OROKORRAK

b) TESTU GENERO ZEHATZ BATI LOTUTAKO TRESNAK

c) B1 ETA B2 HIZKUNTZA MAILAK NEURTZEKO IRIZPIDEAK

a) Ahozko azalpen orokorrak

ZERTARAKO BALIO DUTEN:

Behatzeko gida moduan erabiltzeko pentsatu dira bai beste ikasle batek, bai irakasleak egiteko.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

Bertan jarritako ereduen artean badira bi bereziki aipatu beharrekoak; Bata Italian erabiltzen da B1 hizkuntza maila neurtzeko, eta bestea derrigorrezko hezkuntzako 4. mailan ebaluazio-diagnostikoan ahozko proba pasatzeko balio lezake.

APLIKAZIORAKO ARGIBIDEAK:

Aurretik ahozko ekoizpen bat prestatu eta gauzatu behar da. Ekoizpen horren prestaketan zer irizpide jarraitu behar dituen azaldu behar zaio ikasleari. Denbora behar du hori prestatzeko Ekoizpena egin ondoren edo egiten ari den bitartean ereduak bete. Ikasleen arteko ebaluazioan

kontuan hartu behar da ikasleak ez daudela oso ohituta bere parekoak ebaluatzen eta horrek egonezina sor lezakeela. Beti argi eduki behar da ez dela pertsona ebaluatzen, baizik eta egindako ekoizpena, eta beti hobetzeko asmoarekin.

16

Page 17: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

a) AHOZKO AZALPEN OROKORRAK

5. TRESNA: ITURRIA: Ignasi Vilà (1991)

Ahoskera

S eta Z hizkien ahoskera

TS eta TZn ahoskera

Bokalen ahoskera

Hitzen amaieran doazen kontsonanteen ahoskera

Lexikoa

Hitz desegokiak.

Besteak

Morfosintaxia

Komunztadura

Lokailuak

Pronomilazazioa

Besteak

Espresioaren gardena

Artikulazioa

Erritmoa

Errepikapenak

Zuzenketak

Besteak

Hizkuntzaz kanpoko ezaugarriak

Atentzioa mantentzea

Intonazioa

Espresibitatea

Keinuen erabilera

Besteak

Koherentzia eta kohesioa

Testuinguruari egokitua

Testuaren egitura

Ideiak argi izatea

Ideien ordena

Ideien hautaketa

17

Page 18: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

6. TRESNA:

Jarioa Zuzentasuna

0Mintzaldiak oso laburrak dira eta aztertuak. Oso komunikazio gai txikia erakusten du

Akatsez oso josia.

1

Mintzaldiak laburrak dira. Edukia zein intentzioak ez daude garbi. Hizkuntza-gaitasun urria du.

Akats ugari, morfosintaxian eta lexikoan.

2

Mintzaldiak ez dira behar den mailara iristen. Asmoa eta mintzagaia argi daude, baina azalpena ez dago behar bezain kohesionatua. Saioak laburregiak dira. Aztertzailearen laguntza behar du etengabe. Hizkuntza gaitasuna nahiko mugatua du.

Edota

Saioa nahiko luzea da, desordenatua eta kohesio gutxikoa. Sarritan hasitako ideiak ez ditu amaitzen. Asmoa eta edukia batzuetan ez daude hain argi.

Akatsekin. Morfosintaxiari dagokionez, akats larri batzuk edota lexiko akats ugari.

3

Asmoa eta edukia argi daude, baina mintzaldiak eskatu baino laburragoak dira, edota ez ditu hasitako ideiak burutzen. Nahikoa hizkuntza-gaitasunaren jabe da.

Edota

Asmoa eta edukia nahikoa argi daude. Mintzaldiaren luzera nahikoa da, baina desordenatua edo zehaztasunik gabea

Onargarria, zenbait morfosintaxi-akatsekin, edota akats batzuk ahoskatzerakoan edo lexikoan.

4

Asmoa eta testuaren edukia argi daude. Azalpenak badu ordena logikoa, baina ez da oso luzea, edo arazoren bat du egituran edo koherentzian. Erabiltzen dituen hizkuntza baliabideak nahikoak dira

Ona, baina baditu lexiko akatsak eta baita hain garrantzitsua ez diren akatsak ere, morfosintaxian edota ahoskeran

5

Testuaren helburua edukia argiak dira. Saioak badu ordena logikoa, ondo kohesionatua eta erabiltzen dituen hizkuntza baliabideak ugariak eta egokiak dira-eta. Mintzaldia jario onekoa da, zalantza gutxirekin

Nahiz eta garrantzirik gabeko akatsen bat duen, ona

18

Page 19: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

7. TRESNA:

KONTUAN IZATEKOAK PUNTUAZIOA/OHARRAK

1Edukia:

Egokia da

Ideiak ordenatuta ematen ditu (sarrera, garapena, bukaera)

Edukia aurreratzen du

Esandakoa laburbiltzen du 

Edukia ixten du 

Haria jarraitzen du 

2Lexikoa:

Zehatza da

Azaltzen ditu hitz zailak edo ezezagunak

3 Gramatika aintzat hartzen du

Esaldiak ondo eraikitzen ditu

Ahoskera garbia du

4 Kontuan hartzen ditu entzuleak

Erregistro egokia erabiltzen du, oso lagunartekoa izan gabe

5 Ahoskera egokia du? Entzuten zaio?, Abiadura egokiz hitz egiten du?

6 Eman zaion denbora ondo erabili du

7 Adibideak erabiltzen ditu, informazioa argitzeko

8 Entzuleen feedbacka aintzat hartzen du? Nekea, asperdura…

9 Ez-hizkuntzako baliabideak egoki erabiltzen ditu? Begirada, keinuak, mugimendua...

10 Komunikazioa errazteko baliabideak egoki erabiltzen ditu? Bideoa, arbela, power-pointa...

11 Jarrera positiboa du

19

Page 20: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

8. TRESNA: ITURRIA: IRALE (CELI2 B1 italiera ahozkoa)

Lexikoa

Puntuazioa Diskurtsoaren ezaugarriak

5 puntu Hiztegi egokia eta aberatsa

4 puntu Hiztegia egokia, nahiz eta noizbait ( bi edo hiru aldiz) solaskideak lagundu

behar dion adierazi nahi duena adierazten ( zuzendu edo hitza eman)

3 puntu Hiztegi egokia, baina mugatua

Hitzak errepikatu egiten ditu, eta solaskidearen laguntza behar du

batzuetan

2 puntu Hiztegi mugatua

Hitzen faltak edo nahasteak batzuetan zaildu egiten du komunikazioa

1 puntu Oso hiztegi mugatua eta desegokia

Kosta egiten zaio adieraztea

Morfosintaxia

Puntuazioa Diskurtsoaren ezaugarria

5 puntu Oinarrizkoa, baina zuzena oso

Aberatsa

4 puntu Oinarrizkoa, baina zuzena

Noizbait adierazi ezina (akatsen bat) izango duen arren, gai da atazak

eskatzen diona erraz egiten

3 puntu Akatsen batzuk egiten ditu, baina horrek ez dio eragozpenik eragiten

solaskideari edo entzuleari

Akatsak horiek ez dira ez ugariak ez eta larriak

2 puntu Oinarrizko akatsak egiten ditu (3 edo 4), eta akats horiek komunikazioa

eragozten dute

1 puntu Oinarrizko akatsak egiten ditu, eta ugariak gainera

Solaskideari zail egiten zaio elkarrizketan aurrera egitea

Egokitasuna, gaitasun soziokulturala

Puntuazioa Diskurtsoaren ezaugarriak

5 puntu Egokitzen zaio egoerari eta erraz aritzen da

Ez da mugatzen soil soilik atazak eskatzen diona egitera

4 puntu Egoki aritzen da, nahiz eta zenbaitetan zalantzaren bat izan

Jario ona du

3 puntu Egoki aritzen da, nahiz eta solaskideari pazientzia eskatzen zaion

Jario neurtua du

20

Page 21: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

2 puntu Desegokia

Behin eta berriro errepikatu behar ditu gauzak adierazi nahi duena adierazteko

Kosta egiten zaio aurrera egitea

1 puntu Desegokia

Ezinezkoa da ia elkarrizketan aurrera egitea

Ahoskera

Puntuazioa Diskurtsoaren ezaugarriak

5 puntu Ahoskera garbia du

Nahiz eta bere ama hizkuntzaren eragina duen, oso garbi ulertzen zaio adierazi

nahi duena

Intonazio egokia

4 puntu Ahoskera garbia du, nahiz eta bere ama hizkuntzaren eragina duen

Tartera zuzendu egin behar zaio

Intonazioa egokia

3 puntu Zailtasunak ditu bai ahoskeran bai intonazioan, baina horrek ez du eragozten

mezua

2 puntu Zailtasunak ditu ahoskeran eta intonazioan eta gainera horrek batzuetan (2 edo

3 pasartetan) komunikazioa zaildu egiten du

1 puntu Ahoskera eta intonazio desegokia

Kosta egiten da ulertzea eta komunikazioan aurrera egitea

21

Page 22: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

9. TRESNA:

ITURRIA: IRALEKO R300 ikastaroan erabilia

AHOZKO AZALPENAREN KONTROL ZERRENDA BAI EZ

AURKEZPENAREN SARRERAN

Gaia aurkeztu du

Azalduko duenari buruzko eskema aipatu du.

GARAPENEAN Atalak ongi bereizi ditu.

Atal bakoitzeko ideiak argi, zehatz garatu ditu.

BUKAERAN Azaldutakoaren ondorio gisa, ideia nagusia adierazi du.

ESTRATEGIAK Ahotsa ondo kontrolatu du (tonua, bolumena, erritmoa...).

Etenaldiak ondo azpimarratu ditu.

Hitzik esanguratsuenak indartu egiten ditu.

Ondo ahoskatu du.

Keinuak eta gorputz-jarrera egokiak ditu.

Lagungarri moduan beste baliabide batzuk erabili ditu.

Adibideak eman ditu (azalpenak, pasadizoak kontatu...), entzuleekiko inplikazioa lortzeko.

Besterik?

22

Page 23: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

10. TRESNA: DIAGNOSI-EBALUAZIOA/ LMH4

Atazari ondo erantzuten dio.

Informazio ugari eta egokia ematen du, eta zenbaitetan xehetasunak eta ñabardurak adierazten ditu.

Diskurtso egokia egiten du. Testu genero egokia erabiltzen du; ideiak ondo ordenatzen ditu eta leku-denborazko antolatzaileak egoki erabiltzen ditu.

Bere bizipenak kontatzeko behar duen hiztegia ondo ezagutzen du, eta egoki erabiltzen du. Ez du hitzik errepikatzen.

Hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzen du. Oso akats gutxi egiten ditu, eta egiten dituenean ez dute komunikazioa oztopatzen.

Ahoskera eta jarioa oso naturalak ditu.

Entzulearengan eragiten duen diskurtsoa da.

Ataza betetzen du.

Informazio nagusia ematen du, nahiz eta batzuetan zehaztasun gehiegi eman ez.

Diskurtsoa osatzen du, nahiz eta zenbaitetan haria galdu. Leku-denborazko antolatzaileak erabiltzen ditu, baina ez beti egoki. Zenbaitetan errepikatu egiten du ideiaren bat.

Bere bizipenak kontatzeko lexikoa ezagutzen du, nahiz eta hitzak errepikatu eta noiz edo noiz bere H1eko hitzen bat erabili.

Akatsak egiten ditu, baina ez dira sistematikoak eta ez dute komunikazioa oztopatzen.

Erritmo erregularra du eta ez du eten luzerik egiten.

Komunikazioa lortzen du

Ez du ataza bete :

Informazio mugatua ematen du eta hutsune nabariak ditu. Kosta egiten zaio bere bizipenak kontatzea.

Diskurtso etena egiten du. Ez ditu leku-denborazko antolatzaileak behar bezala erabiltzen.

Lexiko mugatua du bere bizipenak adierazteko. Sarritan hitza falta zaio eta solaskidearen laguntza eskatzen du, edo bere H1a baliatu behar du.

Akats ugari egiten ditu eta sarritan komunikazioa oztopatzen dute.

Jario etena du eta isilune luzeak egiten ditu.

Ez du behar adina komunikatzen.

Informazio kantitatea 

23

Page 24: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

b) Testu genero zehatz bati lotutako tresnak

Hizkuntzen irakaskuntzan testu generoen didaktika oinarri bihurtu da. Testu tipologi bakoitzak berariazko ezaugarriak ditu.

Ondoren datozen tresna hauek testu genero zehatz batzuei lotua doaz.

AHOZKO ZEIN IDATZIZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA AHOZKO ZEIN IDATZIZKO ARGUDIO ADIERAZPENEN PLANIFIKAZIOA FENOMENOEN NAHIZ PROZESUEN AHOZKO DESKRIBAPENA

ZERTARAKO BALIO DUTEN:

Testu genero bat gelan lantzeko.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

Ez dago alde handirik eredu batetik bestera.

APLIKAZIORAKO ARGIBIDEAK:

Komeni da gelan aurretik testu genero horren inguruko lanketa egitea, ikasleak jakin dezan diskurtsoa nola antolatu.

Tresna erabili aurretik ikasleei ondo azaldu zer irizpide erabiliko diren ebaluatzeko. Tresna erabili ondoren komeni da bateratze saio bat egitea. Ikasleek tresna bete badute elkartu

daitezke 2-3 eta elkarrekin komentatu zer egin duen ondo eta zer duen hobetzeko. Horrela haien aurkezpenerako tresna bera barneratuta izango dute.

24

Page 25: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

11. TRESNA: AHOZKO ZEIN IDATZIZKO AZALPENAREN PLANIFIKAZIOA

Ikaslea: Gaia: Eguna:

Gogoan har daitezkeen jarduerak Ongi Erdizka Gaizki

Esan beharrekoari buruzko informazio esanguratsua bildu

du.

Iturri desberdinak gogoan izan ditu.

Informazio esanguratsua eta osagarria bereizten ditu.

Informazio edukien hurrenkera ondo antolatu du.

Informazioa eta denboraren zenbatekoa ondo egokitu ditu.

Azalpenaren jarraipenean laguntzeko pistak aurreikusi

ditu.

Azalpena entzuleak gogoan hartuz antolatu du..

Benetako plan bat egin nahi izan du

Azalpenari buruzko plangintzaren ebaluazio orokorra

HOBETU BEHARREKOAK :

AURREIKUSTEN DIREN JARDUERAK:

OHARRAK:

25

Page 26: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

12. TRESNA: AHOZKO ZEIN IDATZIZKO ARGUDIO ADIERAZPENEN PLANIFIKAZIOA

Ikaslea: Gaia: Eguna:

Gogoan har daitezkeen jarduerak Ongi Erdizka Gaizki

Gaiari buruzko informazio aberatsa eta oparoa bildu du.

Bere azalpenaren nondik norakoak agertu du.

Hasieran sarrera gisa zer esan, ondoren zer azaldu eta, azkenik,

argudio sendoenak nola adierazi pentsatu du.

Kideen baieztapen eta argudioak zeintzuk izan daitezkeen

aurreikusten saiatu da, eta horren arabera bere argudioak

prestatu ditu.

Entzuleak bere alde jartzeko estrategiak aurreikusi eta landu

ditu.

Argudioak era progresiboan antolatu eta egituratu ditu.

Denboraren mugak gogoan hartuz jokatu du, neurriko

interbentzioak prestatu du.

Saio osoa gogoan hartuz, benetako plan bat egin duela erakutsi

du.

Azalpenari buruzko plangintzaren ebaluazio orokorra

HOBETU BEHARREKOAK :

AURREIKUSTEN DIREN JARDUERAK:

OHARRAK:

26

Page 27: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

13. TRESNA: FENOMENOEN NAHIZ PROZESUEN AHOZKO DESKRIBAKETA

Ikaslea: Gaia: Eguna

Gogoan har daitezkeen jarduerak Ongi Erdizka Gaizki

Deskribapena ondo prestatu eta planifikatu du.

Sarrerak entzulearen arreta irabazteko balio izan du.

Ahozko saioaren hartzaileak batez ere ikasleak izan dira.

Haiek gogoan hartuz jardun du.

Saioan aurreikusitakoari jarraitu dio.

Eskema zehatz eta garbia erabili duela bistaratzen da.

Amaieran eginiko laburpenak esandakoak gogoan izateko

lagungarria izan dira.

Lexikoa, adjektiboak, komunztadurak, sintaxia egokiak eta

aberatsak erabili ditu.

Urduritasuna menderatu du. Ahotsa ozena, gardena izan da.

Begirada ondo erabili du, ikasgelan batera eta bestera…

Entzuleen erreakzioak jasotzen ahalegindu da.

Azalpenari buruzko plangintzaren ebaluazio orokorra

HOBETU BEHARREKO AK :

AURREIKUSTEN DIREN JARDUERAK:

OHARRAK:

27

Page 28: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

c) B1 eta B2 hizkuntza mailak neurtzeko irizpideak

Luze eta zabal aritu daiteke Europar Markoak ezarritako hizkuntza mailei buruz. Gure erkidegoan Europatik etorritako maila horiek derrigorrezko hezkuntzan ezartzea eztabaidatu izan da; are gehiago, proposamenak ere luzatu izan dira, nahiz eta azken Derrigorrezko Curriculum Dekretuan ez diren ezarri.

Proposamenak luzatu eta ebaluatu ere egin dira, probak gauzatu eta emaitzak argitaratu ere (Ikus ISE-IVEI-k egindako neurketak: Euskara B2 maila bigarren hezkuntzan 2004. urtean eta Euskara B1 maila, lehen hezkuntzan 2007. urteko txostena). Jende zein erakunde askoren ahotan oro har B1 maila lehen hezkuntzaren amaierarako eta B2 bigarren hezkuntzarako proposatu izan dira. Dena den, gaur egun ez dago derrigortasun agindurik horrelako maila eskatzen duenik.

Antton Peñalbak, IRALEKo irakasleak, neurketak egin ditu bi hizkuntza maila horiek gure ikasleek bereganatzen dituzten edo ez, eta material zehatz eta ugaria du. Ondoren datozen argibideak Peñalbak utziak dira, hizkuntza maila horiek neurtu nahi duenarentzat, agian erreferentzi gisa baliagarriak izan daitezkeelakoan.

ZERTARAKO BALIO DUTEN:

Lehen Hezkuntzaren amaieran eta Bigarren Hezkuntzaren amaieran Europar Hizkuntza Markoaren arabera hizkuntza maila zehatz bat duten edo ez ebaluatzeko.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

Tartean Frantzian erabiltzen diren bi froga sartu dira adibide gisa balio dezaketenak.

APLIKAZIORAKO ARGIBIDEAK:

Gogoan hartu behar dira neurketa hauetan egiten diren proba motak. Probak hiru zati dauzka: elkarrizketa gidatua, bakarrizketa eta ondoren bi ikasleen arteko eztabaida. Hirurak baliatuko ditugu komunikazio maila neurtzeko, baina bakoitzean gaitasun jakin bat neurtuko dugu.

1. LEHENENGO ZATIA: ELKARRIZKETA GIDATUA Lehenengo zati honetan ikusi behar da, batez ere, ea gai den bere buruari buruz hitz egiteko edo azalpenak emateko, bere inguruari buruz, ohiko bizimoduaren inguruan, bere bizipenen inguruan edo zaletasunen inguruan. Bide batez, ea gai den elkarrizketa jarraitzeko.

2. BIGARREN ZATIA: BAKARKAKO AZALPENABigarren zati honetan batez ere ADIERAZPENARI (ikasleak nolako diskurtsoa egiten duen) erreparatuko diogu. Ondoko honi begiratuko diogu, beraz, batez ere:

- Nahikoa informazioa ematen du?- Argia da ematen duen informazioa? Ondo ordenatua dago?- Ideiak ondo lotuta daude? Badu diskurtsoak hari garbi bat?- Aberatsa eta zuzena da diskurtsoa?

1.- Lehendabizi, informazio kantitateari begiratuko diogu. Atazak agintzen diona zer neurritan bete duen aztertuko dugu.

2.- Bigarrenik, gaitasun diskurtsiboari begiratuko diogu: nolakoa den antolatu duen diskurtsoa.

28

Page 29: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

- Diskurtso bat eratzen du ala informazio soltea ematen du?- Kontakizuna ordenatua dago ala nahasi samarra da? - Kontakizuna ondo lotuta al dago? Kohesio mekanismoak erabili al ditu? Batez ere denboraren haria emateko mekanismoak (denbora adierazleak —denborazko perpausak, sekuentziatzaileak —,aditz-aspektua eta aditz-denbora). Horrezaz gain, emendiozkoen (gainera, ere, bestalde…), kausazkoen (-lako, ze, hori dela eta…) edo kontrastezkoen erabilera (baina, ordea, hala ere) aintzakotzat hartuko dira.-Gertakizunak (argumentua /egindakoaren kontaketa) janzten ditu ala aipatu bakarrik egiten ditu?- Kontakizunean informazio hutsuneak daude?

3.- Azkenik, hizkuntza aberastasuna neurtuko duguSintaxi eta lexiko aberatsak erabiltzen ditu (era askotako egitura sintaktikoak eta hiztegi aberatsa) ala oso sinpleak?

3. HIRUGARREN ZATIA: ELKARRERAGINAHirugarren zati honetan ikasleak elkarreraginean arituko dira, eztabaidan. Atal honetan aztertuko dugu ikaslea gai den atazak eskatzen dizkion hizkuntza-funtzioak betetzeko eta bere solaskidearekin elkarreraginean naturaltasunez eta bat-batean jarduteko. Horretarako, ondoko hauei erreparatuko diegu:

1.- Atazak eskatzen dizkion hizkuntza-funtzioak bete al ditu?- Bere aukera arrazoitzen du?Arrazoi sendoak ematen ditu? Gustatze hutsetik haratagoko arrazoiak ematen al ditu?- Solaskidearen aukeraren aurrean adostasuna edo ezadostasuna adierazten du?- Bere iritzia ematen al du?- Zerbait proposatzen al du?- Bere aukeraren abantailak adierazten al ditu?- Solaskidearen aukeraren desabantailak adierazten al ditu?

2.- Eztabaidak aurrera egin dezan egokitasunez, eta naturaltasunez parte-hartzen du? - Solaskideari galderak egiten al dizkio?- Solaskideak esandakoa ulertzen du eta aintzat hartzen du ala bere kasa aritzen al da?- Proposamen berriak solasaldiaren harira ekartzen al ditu?- Solaskideari iritzia eskatzen al dio?- Ondorioak ateratzen al ditu?- Laburbiltzen al du inoiz solaskideak esandakoa, gero erantzuteko?

3.- Segurtasunez eta autonomiaz jarduten du ala laguntza behar izaten al du?

29

Page 30: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

ZER EBALUATZEN DUGU?

B1 B2 Adierazi nahi duena esateko gauza da,

baina informazioan hutsuneak daude eta hartzaileak osatu behar du informazioa. Zehaztasun gutxi.

Oinarrizko hizkuntzaren jabe da. Oinarrizko deskripzioak, bizipenak, esperientziak, sentimenduak, berri laburrak, gertakizunak, ipuinak, erabilera-instrukzio errazak, prestatutako azalpen errazak egiteko gai da. Zehaztasunak adierazteko laguntza behar du.

Informazio fidagarria ematen du

Hizkuntza maila zabala du, gai orokorren deskribapen argiak (azalpenak) egiteko eta gai horiei buruz duen ikuspegia aditzera emateko modukoa, hitzen bila dabilela agerian utzi gabe, eta badaki hori egiteko esaldi konplexuak osatzen.

Zuzentasuna Oinarrizko morfosintaxiaren jabe da.

Zuzen aritzen da, nahiz eta oinarrizko akatsak egiten dituen.Akatsek ez dute komunikazioa eragozten

Ama-hizkuntzaren eragin nabaria du.

Gramatika ongi menderatzen du, nahiz eta noiz edo noiz akatsen batzuk egin.

Lexikoa Oinarrizko hiztegia, egunerokoa, egoki erabiltzen du. Bere H1ez baliatuko da hitza ezagutzen ez duenean.

Hiztegi zabala du gai orokorrez jarduteko. Sinonimoak erabiltzen ditu hitzak behin eta berriro ez errepikatzeko. Hitz desegokiren bat edo beste ere erabiliko du, baina horrek ez du komunikazioa oztopatzen.

Jarioa Era ulergarrian hitz egiten du, baina eten nabarmenak egiten ditu gramatika eta lexikoa planifikatzeko, batez ere jardun libreetako tarte luzeetan.

Diskurtso-zatiak nahiko erritmo uniformean sortzeko gai da; dena dela ere, zalantza egin dezake egituren edo esamoldeen bila ari denean. Eten luze gutxi egiten du.

Kohesio-koherentzia

Testu errazak sortzen ditu. Esaldi lokabeak erabiltzen ditu eta oinarrizko loturak. Elkarri lotutako ideia lineal sail bat lotzeko gauza da.

Kohesio-mekanismo sail mugatua erabiltzen du diskurtso argia eta koherentea osatzeko. Diskurtsoa luzea denean, informazio hutsuneak izaten ditu.

30

Page 31: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

14. TRESNA: AHOZKO PROBA. NEURPIDEAK B1

ELKARRIZKETA2

9//10

Oso egoki jarraitzen dio elkarrizketari. Informazio ugari eta esanguratsua ematen du.

7-8 Erraz hitz egiten du eta gehienetan luze erantzuten die galderei, nahiz eta noiz edo noiz erantzun sinpleren bat eman. Ez du arazorik elkarrizketari jarraitzeko. Ez zaio behin eta berriro galdetu behar.

5-6 Egindako galderei erantzuten die. Nahiko informazioa ematen du, nahiz eta batzuetan hitz bakar batekin erantzun.

3-4 Galderei erantzuten die, baina gehienetan hitz bakar batez edo oso erantzun sinpleak ematen ditu. Galdera ugari egin behar zaizkio erantzunak oso laburrak direlako eta batzuetan galderak errepikatu ere egin behar zaizkio. Batzuetan esaldi eginak bakarrik erabiltzen ditu erantzunetan: ez dakit eta horrelakoak

0/2 Ez ditu galderak ulertzen eta kosta egiten zaio erantzutea. Sarri askotan esaldi eginak bakarrik erabiltzen ditu: ez dakit; ba, hori ...

BAKARRIZKETA/ADIERAZPEN MAILA3

9-10 Atazan eskatzen zaionari bete-betean erantzuten dio. Diskurtsoa ondo eratu du. Informazio ugaria eta aberatsa ematen du, xehetasun eta guzti. Deskribapen zehatzak eta

aberatsak egiten ditu eta gertakizunak ongi janzten ditu. Bere jardunak hari garbia du eta ideiak ondo lotzen ditu.

7/8 Atazan eskatzen zaiona ondo betetzen du, nahiz eta diskurtso biribilik egin ez. Informazio asko ematen du. Deskribapen egokiak egiten ditu eta gertakizunak ondo

adierazita daude. Diskurtsoak badu haria, nahiz eta inoiz hari hori galdu. Ideiak lotzen ditu.

5/6 Atazak eskatzen diona betetzen du eta esaten duena ondo ulertzen da. Ez du diskurtsoa ondo antolatu ez, eta ez ditu ideiak ongi lotu , baina oinarrizko

informazioa ematen du. Irudiak deskribatzen ditu eta gertakizunen berri ematen du. Adierazi nahi duena adierazteko gai da.

3/4 Ez du diskurtsorik osatzen. Informazioa adierazten du, baina loturarik gabe. Informazio mugatua ematen du: deskribapen sinpleak egiten ditu eta gertakizunak zerrendatzen ditu, baina denboraren harian lotu gabe. Kosta egiten zaio nahi duena adieraztea. Behin eta berriro errepikatzen ditu oso antzeko esaldiak.

0-2 Ez du atazak eskatzen diona betetzen. Nekez ulertzen zaio esaten duena. Hitz solteak eta esaldi eginak bakarrik egiten ditu. Oso jardun sinplea du eta baliabide oso urriak ditu.

ELKARRERAGINA9/10 Erraztasunez eta naturaltasun handiz aritzen da. Bere aukerak ongi arrazoitzen ditu eta

solaskidearenak onartu edo baztertu arrazoiak emanez. Gai da proposamen berriak egiteko eta elkarlana ondo bideratzeko.,

7/8 Naturaltasunez aritzen da. Bere proposamenak arrazoitzen ditu, nahiz eta arrazoiak oso beteak ez izan. Gai da solaskidearen proposamenen aurrean bere adostasuna edo ez-adostasuna adierazteko. Ahalegintzen da elkarlana bideratzen, nahiz eta beti asmatu ez.

5/6 Elkarlanean aritzeko gai da, nahiz eta bere argudio-bideak oso sinpleak izan eta batzuetan errepikatu.Gustatze hutsetik haragoko argudioak ere erabiltzen ditu. Batzuetan ez dio jaramonik egingo solaskideak esandakoari, baina hala ere, elkarlanean aurrera egiteko gai da.

3/4 Mugak ditu solaskidearekin elkarlanean jarduteko. Bere aukerak adierazten ditu, baina ez ditu arrazoitzen eta solaskideenei ezetz esaten dienetan ez du ez-adostasuna arrazoitzen edo behin eta berriro errepikatzen ditu bere argudio-bideak.

Ez du aintzat hartzen solaskideak esandakoa eta ez dago elkarreraginik0-2 Kosta egiten zaio elkarlanean jardutea.

Ez ditu bere aukerak arrazoitzen, ez eta solaskidearen aukeren aurrean adostasuna edo ez-adostasuna adierazten.

2 Kontuan izan atal guztietan hartu behar dela aintzat zuzentasuna eta aberastasuna.3 Atal honetan erreparatu behar zaio, batez ere, zuzentasunari eta aberastasunari.

31

Page 32: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

HITZ-JARIOA eta AHOSKERA

4,5/5 Segurtasun eta erraztasun handiz jarduten du. Ahoskera oso naturala.

3,5/4 Isilune batzuk dituen arren, erraz jarduten du. Ahoskera naturala

2,5/3 Zenbait zalantza dituen arren, aurrera egiteko gai da, solaskidea gogaitu gabe. Bere jardunak badu erritmoa. Ahoskeran, zenbait hotsetan eta doinueran, bere lehen hizkuntzaren eragina nabari zaio.

1,5/2 Isilune luzeak egiten ditu eta kosta egiten zaio adieraztea. Ahoskera arrotza.

0/1 Hitzez hitzeko jarduna egiten du. Ahoskera arrotza

ZUZENTASUNA

4,5/5 Ez du erdal kalkorik erabiltzen. Ez du akatsik egiten eta inoiz eginez gero zuzendu egiten ditu.

3,5/4 Hizkuntza zuzen darabil, nahiz eta akats txiki batzuk egin. Bere jarduna zuzentzen du, baina ez du beti asmatzen.

2,5/3 Oinarrizko morfosintaxia ezagutzen du. Akats txiki batzuk egiten ditu eta larriren bat ere bai, baina ez dira sistematikoak eta ez dute ulergarritasuna eragozten.

Inoiz akatsez jabetu eta zuzentzen ahalegintzen da.

1,5/2 Behe H1en eragina nabaria da. Akats ugari eta larriak egiten ditu eta batzuetan kosta egiten da ulertzea.

0,5/1 Kosta egiten zaio esaldiak bukatzea eta akats ugari egiten ditu. Borondate handia jarri behar da ulertu ahal izateko.

ABERASTASUNA4,5/5 Baliabide ugari ditu, bai lexikoan bai morfosintaxian. Esaldi eta hitz oso egokiak erabiltzen

ditu. Hiztegi aberatsa du eta ahalegintzen da hitzak ez errepikatzen. Konpentsazio mekanismoak erabiltzen ditu.

3,5/4 Eguneroko bizitzan jarduteko hiztegia ondo ezagutzen du eta erabiltzen du. Esaldi egokiak erabiltzen ditu eta ez du bere H1ra jo beharrik zerbait adierazteko.

2,5/3 Oinarrizko lexikoaren jabe da eta egoki erabiltzen du, nahiz eta hitzak errepikatu batzuetan.Tarteka hitz desegokiren bat eta erdarakadaren bat sartuko du. Esaldi egokiak erabiltzen ditu, nahiz eta noizbait esaldi traketsen bat edo beste egin.

1,5/2 Lexiko eta baliabide sintaktiko mugatuak ditu. Askotan bere H1era jo behar du adierazi nahi duena adierazteko. Errepikatu egiten ditu behin eta berriro hitzak eta egitura sintaktikoak.

0,5/1 Oinarrizko lexikoan eta morfosintaxian ere hutsune handiak ditu. Kosta egiten zaio adierazi nahi duena adieraztea. Behin eta berriro bere H1eta jo behar du adierazpenak egiteko.

32

Page 33: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

15. TRESNA: AHOZKOAREN NEURPIDEAK B1FRANCAISE

Azterketaren ezaugarriak.

Bi lan: bakarkako jarduna eta elkarrizketa

Bakarkako jardunean azterketariak aukeran emango zaizkion bi argazkien artean bat aukeratuko du, bizi izandako esperientziaren bat edo pasadizoren bat, norbaiti entzundako edo irakurritako kontakizunen bat edo horrelakoren bat gogora ekartzen diona, alegia. Eta hiru minutuz, argazkiari erreferentzia eginda, zerbait deskribatu edo kontatuko du.

Elkarrizketan aztertzaileak egingo dizkion galdeei erantzungo die.

Baremoa

Proposatu zaizkion egoeretan nahi duena adierazteko gaitasuna(adierazpen-maila)

Bere burua aurkeztu eta berari buruz aritzeko

Deskribatzeko (argazkia)

Bere iritzia adierazi eta arrazoitzeko

Iraganeko gertakizunak adierazteko

8 puntu

1 puntu

1 puntu

3 puntu

3 puntu

Elkarreraginerako gaitasuna

Erraztasuna eta eraginkortasuna elkarrizketan (besteari

ulertu eta berea solaskideari ulertarazi, aztertzaileak

zein neurritan lagundu behar dion

2 puntu

Hizkuntza-gaitasuna

Sintaxi-mailakoa

Lexikoaren aberastasuna

Ahoskera

10 puntu

4 puntu

4 puntu

2 puntu

33

Page 34: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

16. TRESNA: AHOZKOAREN NEURPIDEAK B2 FRANTSESA

Bakarrizketa : nork bere ikuspegia defendatu Argitasunez kontatzen du egokitutako testua eta haren

inguruan gogoeta egin eta eztabaida sortzen du.0 0,

51 1,

52 2,

53

Bere ikuspegia azaldu dezake nabarmenena azpimarratuz eta adibide egokiz hornituz.

0 0,5

1 1,5

2 2,5

3

Ideien arteko loturak argi eman ditzake. 0 0,5

1 1,5

2 2,5

Elkarreragina: eztabaida Baieztatu edo ezeztatu ditzake ideiak eta iritziak eta

zehaztasunak eskaini.0 0,

51 1,

5 Kideen iritzien aurrean bere jarrera defendatzeko gai da 0 0,

51 1,

52 2,

53

Proban zehar kontuan hartzeko hizkuntza-gaitasunakLexikoa: Hiztegiaren ezagutza aberatsa du, errepikapenik gabe beste

modu batzuetan esan nahi duena adierazteko adinakoa. Hiztegia zehatza da, baina nahasteren bat eta hutsuneren bat atzeman daiteke.

2 2,5

3 3,5

4

Morfosintaxia: Gramatikaren ezagutza eta erabilera egokia, sintaxi mailan

akats txikiren batzuk gora behera.

2 2,5

3 3,5

4 4,5

5

Ahoskera egokia du eta gaztelaniarenganako menekotasunik ez.

2 2,5

3

34

Page 35: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

3. IKASTALDE OSOAREN BEHAKETA

Ondoren datozen bi eredu hauek irakasleak gelako ikastalde osoaren behaketak tresna bakar batean jasotzeko pentsatuak daude. Horrela kontrola dezake taldeko kide guztien egoera eta egindakoaren jarraipena.

ZERTARAKO BALIO DUTEN:

Ikastalde baten ebaluazio prozesua jasotzeko.

EZAUGARRI AIPAGARRIAK:

Tresna bakar batean egin daiteke jarraipen osoa.

APLIKAZIORAKO ARGIBIDEAK:

Behatzeko erabiliko diren irizpideak komeni da ikasleei ezagutaraztea. Irizpide horiek ikasle bakoitzaren gaitasunari egokitzen eta aplikatzen jakin behar da. Jasotako emaitzen arabera zer komeni den bereziki lantzea hobetzeko pentsa daiteke.

35

Page 36: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

17. TRESNA : Ikastalde batean ahoz jarduteko gaitasuna ebaluatzeko jarraipen fitxa

Ikaslea Behatu beharrekoa

Bere iritzia argi azaltzeko

gai da

Azalpena ordenatua egiten du

Hiztegia egoki erabiltzen du

Aditza egoki erabiltzen du

Gorputz- espresio egokia

erabiltzen du

Egoki ahoskatzen du

Entzuleak kontuan

hartzen dituJario egokia du

Kontrolatutako adierazpenak

OHARRAK: Antzemandako zailtasunak

eta aurrerabideak

Bai Erd Ez Bai Erd Ez Bai Erd Ez Bai Erd Ez Bai Erd Ez Bai Erd Ez Bai Erd Ez Bai Erd EzEguna:Adierazpen mota:

Izena 1 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 2 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 3 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 4 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 5 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 6 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 7 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 8 Eguna:Adierazpen mota:

Izena 9 Eguna:Adierazpen mota:

37

Page 37: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

18. TRESNA Gelako behaketa, ahozko hizkuntza

ULERMENA:

orokorrean

Besteei entzuten eta haien iritziak

kontuan izaten badaki

Gaiaren muina hartzen du

Laburpena egiteko gai da

Detaileak bere neurrian

jasotzen ditu, larregi geratu

gabe

Egilearen asmoa

bereganatzen du

Hiztegiaren ulermen ona

du

Bereizten du zer ez duen ulertu eta

berari buruzko galderak

egiten ditu

EKOIZPENA: orokorrean

Gaia ondo egituratua ematen du

Detaileak ondo ematen ditu,

asko enroilatu gabe

Koherentzia/kohesioa

nahikoa ondo gordetzen du

Badaki kontestualizat

zen

Hiztegia, aditza,

esaldiak… ondo

erabiltzen ditu

Tonua, keinuak,

begirada, eta abar egokiak

dira

Hitz egiteko txanda/

arauak ondo gordetzen ditu

Ahoskera

1234567891011121313

Gelako behaketaren laburpena

Alderdi baikorrak Zuzendu beharrekoak

38

Page 38: B - Hezkuntza · Web viewZuzenean ikasleekin lanean ari den irakasleari, ikasleen ahozko-jardunaren inguruko kezka eta lantzeko asmoa duen horri, baina, batez ere, kezkatik haratago

Ahozkotasuna, ebaluatzeko argibide eta tresnak

4-BIBLIOGRAFIA

HIK HASI 25. monografikoa: Ahozko hizkuntza lantzen. Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino, XANGORIN-HIK HASI, Donosita, 2010.

SANMARTí Neus: 10 ideas clave. Evaluar para aprender, GRAO, Barcelona, 2008.

RUIZ BIKANDI, Uri: Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria, Editorial Síntesis, Madrid, 2000.

ZENBAITEN ARTEAN: El discurso oral formal, GRAO, Barcelona, 2005.

39