auzoko elkarbizitza euskaraz 2013 · auzoko aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz ... ikastetxeetako...
TRANSCRIPT
Elkarbizitza euskaraz
2013
AUZOKO
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
Sarrera Txosten honen helburua Aretxabaletan, elkarlanean Udalak eta Loramendi elkarteak,
Topaguneak martxan jarritako Auzoko programaren 2013ko urtarrila eta ekaina arteko
memoria aurkeztea da.
Kokapena
Labur labur Auzoko egitasmoa zertan datzan azalduko dugu, proiektuaren oinarriak,
helburuak eta hartzaileak zeintzuk diren gogora ekartzeko.
Auzoko euskara, aniztasuna eta herritarrak barnebiltzen dituen egitasmoa da.
Aniztasuna du oinarri, Euskal Herrian eta Aretxabaletan dagoen errealitateari jarraituz.
Herritarrak elkarren artean harremanak izateko (nahasteko ere) une, gure eta aukerak
sortu nahi ditu. Aniztasuna kontuan hartuz, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza
gisa erabiltzeko proposamena, praktikara eramaten duen egitasmoa da. Hau oinarri gisa
izanik, hiru dira egitasmoaren helburu nagusiak:
1.‐Euskaratik urrun daudenak euskarara hurbildu nahia.
2.‐Herritarrak herriko hizkuntza aniztasunaren jabe egin nahia.
3.‐Euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza gisa proposatu eta frogatu
nahia.
Euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izan dadin bultzatzea da egitasmo honen
funtsa; ezberdinen arteko harremanak bultzatzea.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
Auzokoren hautua, hizkuntza aniztasuna euskararen aldeko aliatu gisa hartzea da. Egun
dugun elebitasuna gainditu eta euskara guztien arteko komunikazio eta kohesio
hizkuntza izatea bultzatzea da bere erronka. Eta horretarako harremanak bultzatu beha
dira; ezberdinen arteko harremanak. Horietan euskararen egoera azaldu behar da,
euskara pertsona orori eskaini behar zaio. Hori da behinik behin Auzokok hartu duen
bidea. Aretxabaletan, hain zuzen ere Udala eta Loramendi bidelagun dituela.
2013ko urtarrila eta maiatza arteko memoria
2012ko urrian ekin genion Aretxabaletan Auzoko proiektuari (Ikus 2012ko memoria). Helburu nagusiak ardatz hartuta, urritik abendura bitarte 3 ekimen nagusi burutu genituen:
1. Hizkuntza aniztasuna herriratu: Hasieran herriko hizkuntza aniztasuna herriratzeko moskeo kanpaina bat burutu genuen. Ikastetxeen eta Goienkariaren kolaborazioarekin eraman genuen aurrera moskeo kanpainako lehiaketa. Gainera, kanpainak herriko elkarte eta sektoreei AUZOKO proiektuaren berri emateko balio izan zuen.
2. Auzoko eskolan: Lingolang proiektuaren lehengo zatia. (Ikus Auzoko eskolan memoria) . Aretxabaletan haur eta gaztetxoek egiten dituzten hizkuntza ezberdinak jaso eta erabilgarri jarri nahi dira web orrian. Aretxabaletan bi ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuten eta 10 hizkuntza ezberdin grabatu ziren.
3. Lagun taldea osatzeko Auzotar eta Auzokideak bilatu. Aurreko bi ekimenak garatu bitartean, paraleloki lagun taldea osatzeko kideak bilatzen aritu ginen.
Beraz, 2013ko urtea giroturik hasi genuen. Urte hasieran bukatu genuen moskeo kanpaina eta lagun taldea osatzeari eman genion garrantzia nagusia. Eta halaxe egin genuen.
Jendearekin hitz egin ondoren, egun eta ordua noiz izango den erabaki genuen:
OSTIRALA
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
Halaxe ba, martxoak 1an ekin genion lagun taldeari.
LAGUN TALDEAREN INGURUKO HAUSNARKETA BATZUK
Hona hemen lagun taldearen inguruan dauden datu interesgarri bat: Auzotar guztiak emakumeak dira. Hori zergatik den arakatzen aritu gara eta hainbat arrazoirekin topo egin dugu eta kontutan hartu beharrekoak dira:
‐ Dinamizatzailea emakumea izatea.
‐ Ordutegia: Gizon asko lanean daude. Interesa duten hiruk ordea, ordutegi hori ongi datorkie.
‐ Musulman batzuk ez dira emakume eta gizonezkoak talde berean nahasten. Ez dira ongi etorriak emakume talde batean.
‐ Ostiral sakratu eta otoitz ordua da.
‐ Idazten ez dakien emakumeek, nahiago dute gizonezkorik ez egotea. Idazten ez dakitela gizonezkoen aurrean aitortzea lotsagarria baita beraientzat.
Guzti hau poliki‐poliki enteratuz joan gara eta taldekideekin elkar banatuz.
Auzokideak berriz, emakumezko eta gizonezkoa dira.
ONDORIOA
Guzti hau jakinda ondorio hau atera dugu: Talde misto bat egitea oso zaila dela. Momentuz, emakumezko taldearekin aurrera egitea erabaki dugu.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
LAGUN TALDEA: SAIOEN LABURPENA
1GO SAIOA: Aurkezpen saioa.
2013Ko otsailak 1
Bertaratuak: Paloma, Montse, Amalia, Arantzazu, Aner, Nighet, Maragua, zngaza, Iñigo eta Larraitz.
1. Borobilean jarrita: KAIXO ARRATSALDEON! Deskribapena: Zutitu eta eskua emanez, guztiei KAIXO ARRATSALDEON! Esan, banak‐banaka.
2. AURKEZPENAK: a. LANA PELOTAREKIN: b. 1go bakoitza bere hizkuntzan: KAIXO, NI LARRAITZ NAIZ. c. SAREA JASO, euskaraz.
3. TXAPELA SILAN:
Deskribapena: Banaka erdira irten, txapela jarri eta:
‐ KAIXO, LARRAITZ NAIZ.
Txapela berriz aulkian utzi eta hurrengoari utzi.
4. PELOTA PASA: IZENA ASMATU. “Nor zara zu?” 5. NONGOA ZARA?
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
Oharra: TXAPEL TXINek ahal badu bisita egingo digu.
3.SAIOA: Otsailak 8: Ezagutzen.
Bertaratuak: Paloma, Montse, Amalia, Arantzazu, Aner, Nighat, Taiba, Tatiana, Elena, Jorge, Mari Carmen, Josu, Pedro eta Larraitz.
1. TXAPELA:
ME LARRAITZ JUN
AUR TUM?
Kaixo, ni Larraitz naiz.
Eta zu?
2. Ni Aretxabaletakoa naiz. Zu Pakistanekoa zara.
3. ZENBAKIAK Dadoa Espirala
4. Pistoleroaren jolasa:
Deskribapena: 2 lerrotan banatu. Zenbaki bat esan eta buelta eman. Aurrez aurre ikusi eta izena esan.
Prestatu zenbakien txartelak.
5. BARTEN FAMILIA.
Irudiekin familiako loturak ikasi.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
6. FAMILIA DADOKA.
Dadoa bota txandaka, zer da? Barten amama…?
7. FAMILIAREN JOLASA.
2.SAIOA: Otsailak
Bertaratuak: Paloma, Montse, Amalia, Arantzazu, Aner, Nighat, Taiba, Tatiana, Elena, Jorge, Mari Carmen, Josu, Pedro eta Larraitz.
3.SAIOA: Otsailak 15: Ezagutzen.
Bertaratutakoak: Paloma, Montse, Amalia, Tatiana, Jorge, Pedro, , Nighet, Maragua, zngaza, Josu eta Larraitz.
1. Aurkezpena: Baloia pasatuz eta ; • Gogoratu: Emakumea/ gizona. Power Pointean.
o NI larraitz NAIZ o NI emakumea NAIZ o NI Aretxabaletakoa NAIZ.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
2. ZENBAKIAK: a. Dadoakin gogoratu. b. Pistoleroaren jolasa:
i. Deskribapena: 2 lerrotan banatu. Zenbaki bat esan eta buelta eman. Aurrez aurre ikusi eta izena esan. Prestatu zenbakien txartelak.
3. FAMILIA gogoratu: Power Pointa. a. DADOAREKIN jolastu. b. Txapelarekin.
i. NI ama NAIZ 4. Zer moduz?
a. Power pointa eta keinuak. 5. Badakizu euskaraz? 6. Hurrengorako “MUNDUKO JANARIAK”
4.SAIOA: Otsailak 22: Frutak ikasten.
Bertaratutakoak:
1. FRUTAK ikasi. 2. Bingoa.
5.SAIOA: Martxoak 1: Erosketak egin eta fruten brotxetak egiten.
• Frutak gogorazi: Bingoa • Erosketak egin: Me gustan (Izarorekin)
Gogoratu:
1. Aurkezpena: Baloia pasatuz eta ;
• Gogoratu: Emakumea/ gizona. Power Pointean. o NI larraitz NAIZ o NI emakumea NAIZ o NI Aretxabaletakoa NAIZ.
2. Zer moduz? a. Ongi, oso ondo, erdizka, gaizki.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
• Fruten brotxetak.
OSAGAIAK:
‐Kiwia
‐Marrubia
‐Sagarrak
‐Madariak
‐Mandarinak
‐Platanoak
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
NOLA EGIN: ‐Frutak zuritu
‐ Frutak zatitu
‐Frutak garbitu
‐Frutak makiltxoan sartu
• Tea hartu.
6.SAIOA: Martxoak 8 : Emakumeen eguna ospatzeko te hartzea.
Bertaratuak: Maria, Paloma, Tati, Jorge, Josu, Pedro, Nighat, Maragua, Montse, Ghalili, Kenaza.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
7. SAIOA: Martxoak 15: Korrika ezagutzen.
Bertaratuak: Maria, Paloma, Tati, Jorge, Gari, Josu, Iñigo, Nighat, Maragua, Montse, Larraitz.
KORRIKAren inguruko lanketa
• Arropak: Ghalilik bere haurrarentzat eskatu zuen. Aitzakiaz arropen izenak ikasi ditugu.
• Goitb‐eko erroportaia ikusi • Korrikan Maraguak testigoa eraman.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
8. SAIOA: Martxoak 22: Hennarekin marrazkiak egiten.
Bertaratuak: Maria, Elena, Paloma, Tati, Jorge, Gari, Josu, Iñigo, Nighat, Maragua, Montse, Larraitz.
• HENNA • Gorputz atalak ikasi. • Noiz eta zergatik margotzen dituzte eskuak Saharan? Pakistanen?
Maraguak henna ekarri eta Nighatek egin.
9. SAIOA: Apirilak 12: Familiaren marrazkia eta lekuak jolasaren bitartez.
‐Kaixo! Ni Larraitz.
‐ Aurpegitxoen dinamika: Zer moduz? Ondo, erdizka, gaizki.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
Ondo oporretan?
‐ FAMILIAren marrazkia.
Materiala: Papela eta margoak
‐Fruten bingoa
‐ Herriko lekuak: Eleiza, plaza, frontoia …
10. APIRILAK 19: Lekuak eta munduko jantziak
Bertaratuak: Maria, Elena, Paloma, Tati, Jorge, Pedro, Josu, Nighat, Maragua, Montse, Larraitz.
• Lekuen izenak ikasten. o Argazki txikiak banatu eta mimo egin. Besteok asmatu. o Argazkiekin. Power pointa
• Txapela jantzi eta emozio hustuketa. o Zer moduz? Ongi, gaizki, erdizka. o Zergatik? Maila daukatenek…
• Munduko jantziak, Power pointa.
11. APIRILAK 26: Gure hizkuntzak
Bertaratuak: Maria, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Pedro, Josu, Nighat, Maragua, Montse, Larraitz.
• Kaixo, Zer moduz?
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
o Baloiarekin pasa eta galdetu. • Nongoa?
o AretxabaletaKOA o PakistaneKOA
• Nora? o Plazara o Etxera o …
Metodologia: Papera banatu , power pointean irudiak ikusi eta ahoskatu.
• Lekuen izenak ikasten. o Argazki txikiak banatu eta mimo egin. Besteok asmatu. o Argazkiekin. Power pointa
• Nora? o Plazara o Etxera o …
Metodologia: Papera banatu , power pointean irudiak ikusi eta ahoskatu.
Denbora emanez gero;
• Munduko jantziak (egon ez zirenekin): Power Pointa • Gure hizkuntzak: Power pointa
12. MAIATZAK 3: Itsasoren bisita
Bertaratuak: Nerea, Maria, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Pedro, Josu, Nighat, Maragua, Montse, Larraitz. Itsaso
1. Kaixo,
Larraitz naiz. AretxabaletaKOA naiz.
2. Zer moduz? Ongi, oso ongi, gaizki erdizka. 3. Lekuak gogoratu. Mimo. 4. NORA?
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
a. PlazaRA b. LiburutegiRA c. …
5. NOIZ JOANGO GARA LIBURUTEGIRA? Guztion artean erabaki
6. BILA ETA PILA jolastu.
13. MAIATZAK 10: Liburutegiaren inguruko lanketa eta adjektiboak.
Bertaratuak:, Maria, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Pedro, Josu, Nighat, Maragua, Galili, Kenaza, Montse, Larraitz.
1. NORA GOAZ? o EtxeRA o KaleRA o LiburutegiRA
2. LIBURUTEGIA: Liburua, txartela, eskailerak, igogailua, erakusketak, zinea, interneta, haurren liburutegia.
3. ADJETIBOAK IKASTEN. o Bikoteen jolasa.
4. Bideoa: https://www.facebook.com/photo.php?v=164288430404687&set=vb.100004705927852&type=2&theater
14. MAIATZAK 17: Kalera!
Bertaratuak:, Aminata, Yande, Paloma, Elena, Tati, Jorge, Nighat, Taiba, Tzanap, Souja, Maragua, Kenaza, , Larraitz.
Oharra: Liburutegikoek irteera atzeratzeko eskatu dute.
‐ Parte hartzaile berriak gerturatu dira: Aminata eta Yande (alaba). Serer hitz egiten dute.
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
Agurrak, izenak, zer moduz? …
5. MAIATZAK 24: Liburutegira irteera.
Bertaratuak:, Aminatu, Kenaza, Galili, Maragua, Josu, Paloma, Tati, Jorge, Elena, Larraitz.
‐ Zenbat liburu daude gelan?: Gelan liburuak topatu. ‐ Liburua hartu, itxi. ‐ Zenbat egun?
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
BALORAZIO OROKORRA
Balorazio orokorra oso positiboa da.
Alde batetik, mugimendu polita sortu delako Auzokoren bueltan. Hau da, euskaratik
urrun eta euskaratik gertu bizi garenon artean harreman sareak eraikitzen hasi
garelako. Eta nola ez, harreman horiek euskaraz direlako.
Harreman sare horiek kalean ere badute eragina. Poliki‐poliki ikusgarri egiten hasi dira,
euskaratik urrun eta gertu bizi garenok lotura agerian gelditzen ari da.
Dena den, kontziente gara Auzotarrak emakume izanda ikusgarritasun hori xumeagoa
dela. Hau da, taldean hizkuntza ezberdinez gain, beste kultura eta erlijio batzuetako
emakumeak elkartzen gara. Batzuek ekintza publikoak egitea ez dute momentuz atsegin.
Adibidez; herriko jaietan parte hartzea, kalean paseatzea … Beraz, guzti hau
errespetatzen saiatzen gara. Ondorioz, intimoagoak diren ekintzak burutzen ditugu;
hennarekin eskuak margotu, kafe tertuliak …
Auzoko Aretxabaletan, elkarbizitza euskaraz
Dena den, badira herriko ekimenetan parte hartzeko gogoa duten beste Auzotar batzuk
eta horiei horretarako baliabideak eta erraztasunak eskaintzen saiatzen gara; Korrikan
parte hartzen, Euskararen eguneko bazkarira gonbidatzen, liburutegia ezagutzen …
Hizkuntza pupurria dugu gure lagun taldean. Hizkuntza ezberdinen soinuak eta
ahoskerak esperimentatzen ditugu. Euskararen soinu eta ahoskerak berebiziko
garrantzia izanez. Euskara herrian mugitzeko tresna garrantzitsua dela konturatu dira
eta ikasteko aukera hau aprobetxatzen ari dira.
Beraz, Auzokon elkartzen garen emakumezkoontzat elkargune garrantzitsu bilakatu da.
Batzuk inguru sozialarekin duten harreman bakarra da eta gustura egoten gara bertan,
elkar ezagutzen.
HOBETU BEHARREKOAK:
Balorazio orokorra egiterakoan, zer hobeto aztertu dugu. Hona bi horretarako bi puntu:
• Auzokide ezberdinak taldera erakarri. Harremanak euskaraz egitea bada
helburu, lagun taldetik auzokide ezberdinak pasatzea interesantea litzateke. Hau
da, euskaratik hurbil bizi garenon jarioa handitzea. Behin edo bi alditan bada be,
taldera gerturatuz gero, helburua beteko litzateke. Auzotarrarekin hurrengoko
kalean elkartuz gero, euskaraz komunikatu daitezkeela elkar jakingo baitute.
• Herritarrak sentsibilizatu auzotarrei euskaraz hitz egiteko. Auzotar batzuk
guregana etortzean ez dute ez gaztelania eta ez euskara jakiten. Herritarren
artean lehenengo harremana gazteleraz egiteko joera dago eta joera hori
aldatzeko sentsibilizazio landu beharko genuke herrian.