atariko proba - euskarians.files.wordpress.com · animaliek eduki ohi duten ... posposizioak,...
TRANSCRIPT
ATARIKO PROBA
Zertan datza?
Jokin
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
ATARIKO PROBA
1. EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba
gainditu behar da.
2. Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 85 item dituena.
3. Atariko probak ordubeteko iraupena du.
4. Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtuko
dute. Galdera hauek azterketan bertan nahasian aurkezten zaizkio
azterketariari:
o ahozko hizkuntzan oinarritutakoak;
o testuinguru jakinetarako esaldien egokitasuna neurtzen dutenak;
o esaera eta esamoldeak;
o lexikoa;
o morfosintaxia (lau azpi-multzotan banaturik: deklinabidea eta
posposizioak; aditz morfologia; perpausak (koordinatuak, txertatuak,
galdegaia); partikulak (ere, elkar…), atzizkiak eta juntagailuak);
o batua jakitea;
o hizkuntza idatziaren ulermena;
o beste batzuk (datak eta orduak, matematika-formulen eta eragiketen
irakurketa, puntuazio-ikurrak).
5. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
6. Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten
azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira,
inolako «numerus clausus»ik gabe.
7. Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez
bada, azterketari onartuen multzoa zabaldu egingo da. Era honetan: 60ko
langara iristen ez direnen artetik, hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira,
azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi arte. Puntuazio hori
hartuko da gainditze-langatzat.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Nola banatzen dira galdera horiek?
30 ahozko hizkera: esamoldeak, esaerak, agurrak, elkarrizketa zatiak, egoerak, galde-
erantzunak...
Adibideak:
1. Zer ikusi ... Nola bukatzen da esaera
zahar hau?
a) hainbat erakutsi
b) hainbat itsusi
c) hura ikasi
d) horrenbeste utzi
2. Hemen nago ezertarako gauza ez
naizela. Zer esan nahi duEz dela ezer
egiteko gai
a) Alferkerian dagoela
b) Ez duela ezer egiteko betarik
c) Ezinegona duela
3. Hauetako zeinek ez du balio iritzia
azaltzen hasteko?
a) Gure kabuz...
b) Ene aburuz...
c) Gure uste apalean...
d) Nire ustetan...
4. Haserre dagoela adierazteko, zein da
egokiena?
a) Sutan dago!
b) Suak hartu du!
c) Jo eta su dabil!
d) Sukarrak hartu du!
5. Bermeon arraina merke dago.
Aukeratu ezadostasuna adierazteko
erantzun egokiena:
a) Bai horixe merke!
b) Merke? Bai zera!
c) Merke? Bai, atzean!
d) Merkerik ere!
6. Bejondeizula! Zer adierazteko
erabiltzen da? (ahozko hizkera)
a) Norbaiti zerbait ona opa diogula
b) Norbaitekin haserre gaudela
c) Norbaitekin ados gaudela
d) Norbaiti zerbait eskatzeko
7. Miren eta Pello harpa jotzen aritu
dira. Aukeratu baliokidea:
a) Barrez lehertzen egon dira
b) Adarra jotzen aritu dira
c) Solasean aritu dira
d) Eztabaidan aritu dira
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
10 lexikoa: hiztegia, sinonimoak, antonimoak, hitz multzoak, definizioak...
1. Zein ez da animalia gazte bat?
a. Idia
b. Txahala
c. Txerrikumea
d. Arkumea
2. Horrek mundu guztia maite du oso
............. da eta.
a) maitakorra
b) maitagarria
c) maitalea
d) amorantea
3 Eskarmentua. Zer esan nahi du?
a. Pertsona bati ikas dezan jartzen
zaion zigorra
b. Animaliek eduki ohi duten
gaisotasun mota
c. Jardunean lortzen den esperientzia
d. Esklabuek jasaten duten egoera
larri eta krudela
4. Ondoko zerrendetatik hiru ondo
daude, baina batek tokiz kanpoko izen
bat darama. Zein da zerrenda hori?
a. onddoa, kuletoa, gibelurdina,
galanperna
b.ordezkaritza, egoitza nagusia,bulegoa,
idazkaritza
c. lepoa, sorbalda, laidoa, zangoa
d. beruna, burdina, urrea, zilarra
5. Txerriki, idiki, odolki hitzek zer
adierazten dute?
a. portaera desegoki bat
b. zenbait animaliarekiko kon-painia
c. haragi edo janari-mota bat
d. animalia gazteak, kumeak
6. Oso erraz atxeki edo eransten den
gauza:
a. lokarria
b. itsaskorra
c. atxekigailua
d. itsaskia
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
24 morfosintaxia: deklinabidea, posposizioak, aditza, esaldi motak, juntagailuak,
partikulak...
Deklinabidea:
1. Herriko euli guztiek alde egiten
zuten ... gau misteriotsu hartan
a) nitik
b) niregatik
c) nitaz
d) nigandik
2. ... erraz ematen du amore. Zein da
zuzena? (morfosintaxia)
a) Hainbat pertsonek
b) Hainbat lagunak
c) Hainbat pertsonak
d) Hainbat lagun
Postposizioak:
1. Lan orduren ... jakingo dugu botikak eragin dion (morfosintaxia)
a) barrurako
b) bitartean
c) eta gero
d) buruan
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Aditza:
1. Karmenen leiho azpitik ... lorepote
bat bota ziguten
a) gindoazela
b) gindoazen ordurako
c) joaten ginenean
d) ibiltzen ginela
2. Liburua utzi zizunean garaiz
itzultzea espero nuen. Bestela
esanda: Liburua utzi nizunean ...
a) garaiz itzuliko zeniezadala
nengoen
b) garaiz itzultzen zeniezada-
lakoan nengoen
c) garaiz itzuliko zenieza-
dalakoan nengoen
d) garaiz itzul zeniezadan
nengoen
3. Zuzen jokatzeko agindu geni-zuen
eta ahalik eta azkarren ibiltzeko.
Bestela esanda:
a) Zuzen joka dezazuen eta ahalik
eta azkarren ibil zinteztela agindu
genizuen
b) Zuzen joka zenezaten eta ahalik
eta azkarren ibil zin-tezten agindu
zintuztegun
c) Zuzen joka zenitzatela eta
ahalik eta azkarren zenbil-tzatela
agindu genizuen
d) d) Zuzen joka zenezatela eta ahalik
eta azkarren ibil zinteztela agindu
genizuen.
4. Zein dago gaizki?
a) atxilotuko dizute
b) deituko dizute
c) eskertuko dizute
d) itxarongo dizute
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Esaldi motak:
1.
...... hauteskundetara aurkeztuko
zarena.
a) Baliteke
b) Badakit
c) Uste dut
d) Ez nago ziur
2. Lortu zuen gainditzea, .... asko
kostatu ...
a) nahiz eta / arren
b) nahiz eta / bazitzaion ere
c) nahiz eta / zitzaion
d) nahiz / arren
3. Etiopia eta Obabakoak idazle ... dira,
baina ez daukate gai ...
a) berdinarenak / berdina
b) berarenak / bera
c) batarenak / berdinak
d) berarenak / berdina
4. Arazoa jadanik konponduta dagoela
esan daiteke, baina ...
a) egia ez delaren susmoa daukat
b) egia ez deneko susmoa daukat
c) egia ez dela susmoa daukat
d) egia ez den susmoa daukat
Juntagailuak:
1. Ibil zaitez kontu horrekin;
..............., apurtu egingo da.
a) gainerakoan
b) bestela
c) ordea
d) aitzitik
2. Datu guztiak aztertu ondoren
........... atera dugu ondoriotzat.
a) delakoa
b) honako hau
c) horrelako hori
d) dena delakoa
3. Zure anaia afarira joan zen, eta zu?
a) Neu ere bai
b) Ere bai, noski
c) Baita ere joan nintzen
d) Bai joan egin nintzen
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
8 euskara batua: ortografia, idazkera, euskalkietatik baturako aldaketak...
1. Zein dago zuzen euskara batuan?
a) Ez zait gustatzen irakasleek liburuak irakurteraztea
b) Ospakizun hartan irakur arazi zidaten testua oso trakets idatzita zegoen
c) Liburua irakurrarazi zidaten arren, biziki ona iruditu zitzaidan
d) Gobernuak ohar bat irakurri erazi die irrati guztiei
2. Euskara batuan, zein dago ondo?
a) Ez nebilen askok uste bezain gaizki
b) Ez neraman nik uste adinako pisurik
c) Gazte horiek bazterrak nahasten dabiltzate
d) Uso horiek Afrika aldera dijoaz
3. Lan eskaintza bi izan ditu, eta azkenean ... aukeratu du
a) Bizkaiko Foru Aldundiakoa
b) Bizkaiko Foru Aldundikoa
c) Bizkaiako Foru Aldundikoa
d) Bizkaiako Foru Aldundiakoa
4. Nola idazten da 1.672 zenbakia?
a) Mila seirehun eta hirurogeita hamabi
b) Mila seiehun eta hirurogeita hamabi
c) Mila seiehun hirurogeita hamabi
d) Mila seiehun eta hirurogeitamabi
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
8 irakurmena: esaldien esanahia aukeratu edo baztertu, esaldi bat beste era batera
eman...
1. Hasieratik emakumeen aukera-berdintasuna bermatu izan balute, arazoa bideratuta
egongo litzateke. Alegia: (irakurmena)
a) Berdintasuna aldarrikatzeak arazoak sortzen ditu
b) Emakumeekin berdintasunez hitz egiteak ekarriko du konponbidea
c) Emakumeek aukera berak izateak arazoak sortzen ditu
d) Berdintasuna ziurtatu izan balitz, egun ez litzateke arazorik egongo
2. Artisautza, duela 50 urtera arte, XIX. mendean kateatuta zegoen, baina urte
gutxitan garatu egin da. Hots: (irakurmena)
a) Azken urte hauetan eraberritu da artisautza
b) Azken mendean atzera egin du artisautzak
c) XIX. mendean orain baino garatuago zegoen artisautza
d) XX. mendearen lehen erdian garatu zen artisautza
5 nozioak: ordua, data, eguraldia, neurriak, eragiketa matematikoak, puntuazio-
ikurrak...
1. Zein da zuzena? (nozioak)
a) 1994.eko apirileko 11a
b) 1994ko apirilaren 11a
c) 1994ko apirilaren 11
d) 1994eko apirilak 11
2. Noiz jaio zinen, ba? (nozioak)
a) 1976eko Ekainaren 5ean
b) 1976ko ekainaren 5ean
c) 1976.eko ekainak 5ean
d) 1976.go Ekainak 5ean
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Nola erantzun?
ARAU OROKORRAK:
1. Galdera hitza baino item-a erabiltzea egokiagoa da, galdera hutsa baino gehiago
azterketariak erantzun edo askatu behar duen problema bat aurkezten duelako. Item
hauek bi atal dituzte:
a) Lehen zatia edo planteamendua: enuntziatua, galdera, baieztapena, esaldia,
hitz zerrenda, egoera baten azalpena... Itemaren planteamendu hau osorik
irakurtzeak –eta ez gainetiko irakurketa- erantzun egokia aurkitzen lagunduko
dizu.
b) Bigarren zatia edo aukerako lau erantzunak (a, b, c, d), hots, hautatu behar
dituen aukerak: bat zuzena eta hiru okerrak edo distraigarriak.
2. Irakur itzazu arreta handiz argibideak, oharrak eta galderak
3. Identifika itzazu galdera bakoitzeko hitz gakoak, berauek adierazten baitituzte
erantzun zuzena edo okerren baldintzak. Bai / ez eta zuzen / oker / gaizki (kontuz ibili
ezezko planteamendua daukatenekin) bezalakoak funtsezkoak izaten dira itemek
eskatzen dutena ulertu ahal izateko. Beste hitz gako batzuk hauek izan daitezke:
a) Aukeratu jarraipen egokia / erantzuna
b) Zein galderari erantzuten dio?
c) Zeinek ez du zerikusia ...rekin?
d) Zein ez dago ondo euskara batuan?
e) Nori / noiz esaten da?
f) Egokia / desegokia
g) Bestela esanda
h) Hortaz / beraz
i) Osatu
j) Tokiz kanpo
k) Esaera
l) Zer esan nahi du?
4. Item guztiek berdin balio dutenez, egitzazu lehenengo errazenak, galdera zailetan
denbora galdu barik. Horietan egizu marka bat eta gero, denborarik izanez gero,
errepasa itzazu erantzun gabe utzitakoak.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
5. Erantzun zuzena zein den ez badakizu, hasi ezabatzen okerren daudenak; horrela
eginez, eliminazioz, erantzun zuzena asma daiteke.
6. Erantzun bi ontzat ematen badituzu, gogora ezazu erantzun zuzena bat bakarrik
dela –azterketa ondo egina badago-. Eta arrazoi berberagatik ezinezkoa da laurak
txarto egotea.
7. Sarri askotan aukeretako esaldiek nolabaiteko paralelismoa gordetzen dute, hitzak
errepikatzen dituztelako –inoiz koma (,) bateko aldea baino ez da egon- edo esaldiek
egitura bera dutelako. Azterketaria are gehiago nahasteko aukerak ez dira elkarren
artean gehiegi nabarmentzen.
8. Nahasmenduak eta distraigarriak aukeren esanahiari, idazketari edota zuzentasunari
dagozkieke. Hau da, sarri esaldia gramatika aldetik zuzena izan daiteke baina,
egoeraren arabera, desegokia.
9. Askotan aukeretan ez da galdera baten erantzuna eskatzen, enuntziatu baten
ondorio logikoa baizik.
10. Arreta berezia behar dute ezezko esaldiek, batez ere ezezko bi dituzten
enuntziatuek eta aukerek.
11. Normalean hitzez hitz itzuli ahal diren esamoldeak –itzulpen literalak- okerrak
izaten dira.
12. Badira erdaratik hartutako hitz batzuk erdarazkoekin antz handia dutenak, baina
bestelako esanahia (gobernatu, mejoratu, aparta, propio, seinale...) Hitz horiek
euskaraz esanahi berezia dutenez, sarri erabiltzen dituzte aukerak nahasteko.
13. Azterketa birpasatzean, alda itzazu erantzunak baldin eta txarto erantzun
dituzula ziur bazaude. Horrela izan ezean, hasierako iritziak, intuizioak, balio
du.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
3. Atariko proba bat egiteko ikasle batek jakin behar duena:
1. Ortografia:
1.1. Maiuskulen erabilera
1.2. Puntuazio marken erabilera
1.3. Hitz elkartuen idaztarauak
1.4. Kontsonanteen txandaketa: b/p, f/p, j/i, g/k, x/j, ts/tz/tx
1.5. Maileguen idazkera
1.6. Loturik ala bereiz: ba-, bait-, arazi, -nez gero, -z gero, gabe, eta, edo, nonahi /
non-nahi, -na, -garren
1.7. Laburdurak eta siglak
1.8. H letraren idaztarauak
2. Deklinabidea:
2.1. Deklinabide-kasuak
2.2. Mugagabea
2.3. plural hurbila
2.4. Bizidunak eta bizigabeak
2.5. fonetika
2.6. diptongoz amaitutako hitzak
2.7. r-z amaitutako hitzak
2.8. a-z amaitutako hitzak
3. Aditza:
3.1. Nor eta nork motako aditzak
3.2. adizki jokatuak eta jokatugabeak
3.3. adizki perifrastikoak eta trinkoak
3.4. aspektua
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
4. Aditz laguntzaileak:
4.1. Indikatiboa: orainaldia, lehenaldia
4.2. Baldintzazkoak
4.3. Subjuntiboa
4.4. Ahalera
4.5. agintera
4.6. Aditz trinkoak
4.7. Aditz-lokuzioak
4.8. Zenbait aditz problematiko
4.8.1. nor eta nor-nork motako aditzak
4.8.2. nori-nork motako aditzak
4.8.3. nor-nork / nor-nori-nork motako aditzak
4.8.4. nora eskatzen duten aditzak
4.8.5. zerez eskatzen duten aditzak
4.8.6. aspektua egon / izan / ari izan
4.8.7. egon / ibili
5. Aditz jokatugabeak:
5.1. Aditzoina
5.2. Partizipioa
5.2.1. Partizipioaren beste zenbait erabilera: erdi + partizipioa / partizpioa + berri /
ezetz asmatu! / ez dakit ZER EGIN / posposizioekin...
5.3. Nominalizazioa
5.4. Gerundioa euskaraz
6. Aditz arazleak:
6.1. Arazi, eragin, -tzera behartu
7. Aditz multzoko osagaiak:
7.1. Ba-, ez
7.2. Partikula modalak: al / ahal, ote (ete), omen (ei), bide, ohi
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
8. Harridura perpausak
8.1. Interjekzioak
9. Ordena: galdegaia
10. Perpaus elkartuak
11. Menderakuntza
12. Nozioak:
12.1. Denbora nozioak
12.1.1. Esapiderik ohikoenak
12.2. Ordua
12.3. Data
12.4. Eguraldia
12.5. Sentipenak
12.6. Ahalmenak
12.7. Kortesiazko esapideak
12.8. Zenbatasuna
12.8.1. salneurria
12.8.2. pisua
12.8.3. edukiera
12.8.4. kantitatea eta kopurua
12.8.5. dimentsioak
12.8.6. Eragiketa matematikoak
12.8.7. abiadura
12.8.8. tanteoa
13. Esamoldeak eta esaera zaharrak
14. Hiztegia
14.1. Atzizkiak eta aurrizkiak
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Ahozko hizkuntzan oinarritutakoak
“Oro har, euskara mintzatuko moldeak dira langai: esapide baten esanahia jakitea,
zein testuingurutan erabiltzen den, egokitasun maila eta bai esaerak eta esamoldeak
jakitea ere.”
Ahozkoan oinarritutakoak (20 item inguru)
Atal honetan hizkuntza funtzioak agertuko zaizkigu: adostasuna/desadostasuna
adierazten duten esaldiak, sentipenak adieraztekoak, ...
Hemendik aurrera zuk bakarrik egin beharko dituzu etxeko lanak, niri ez baitzaizkit
batere gustatzen. Aukeratu erantzun egokiena.
a) Noski baietz!
b) Ezta pentsatu ere!
c) Pozik jarri nauzu!
d) Ez da harritzekoa!
Sarrerarik gabe geratu zaretela? Aukeratu jarraipen egokia.
a) Zer egiten diogu, ba!
b) Lehenago etortzea zenuten!
c) Bada, etortzea hurrengoan!
d) Ze sarrera eta ze sarrera-ondo!
Hori izan da, hori, partidua!
a) Bai, hala-nolakoa!
b) Bai, hala moduzkoa!
c) Betierekoa!
d) Bai, egundokoa!
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Egokitasuna neurtzekoak (5 item)
Honelako galderetan konplimenduzko esaerak agertuko zaizkizu: agurtzekoak,
doluminak ematekoak, eskertzekoak...
Kaixo, Mari! Zer moduz? Aukeratu erantzun okerra.
a) Hementxe, egonean.
b) Hil arte bizi!
c) Tira!
d) Sekula halakorik!
Norbaitek “Eskerrik asko” esan dizu. Zein da erantzun zuzena?
a) Ez dago ematerik!
b) Ez horregatik!
c) Ez hargatik!
d) Ez dago zertan eman beharrik!
Esaerak eta esamoldea (5 item)
Atal honetan esamolde eta esaera zaharrak agertuko zaizkigu:
Loteriaren zenbakia asmatu duzu?
a) Azken kukua jota!
b) Ahuntzaren gauerdiko eztula!
c) Bete-betea da hori!
d) Ezta hurrik eman ere!
Esperientzia handiko emakumea da Itziar...
a) esne mamitan bizi da!
b) Haginak berdinduta ditu!
c) Eskarmentu urrikoa!
d) Onenak emanda dago!
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Lexikoan oinarritutakoak
“Hitzen osaera egokiari dagozkionak (hitz elkartuak, eratorriak...), definizioak,
testuinguruari egokituak. Kanpoan geratzen dira hitz bitxiak.”
Atariko probako galdera hauetan hiztegiari buruzko ezagutza neurtzen da. Nolanahi
ere, txoko-hitzak, jakintza arlo espezializatuetakoak eta hizkuntzaren ezagutzan
aditua izatea eskatzen dutenak jakitea ez da eskatuko.
I- Hitzen osaera egokiari dagozkionak: hitz elkartuak, eratorriak, maileguak.
Hitz elkartuak:
Esanahi konkretua duten bi hitz elkarrekin lotzen direnean kontzeptu berri bat
adierazteko, orduan hitz elkarketa ematen dela esan ahal dugu. Adibidez: liburu
gauza bat da, denda beste bat, bi hauetatik sortzen den liburu-denda hirugarren
ezberdin bat.
Zein da zuzena?
a) herriz-herri
b) joan-etorri
c) kontra-esan
d) lan-bila
Hitz eratorriak:
Hitz eratorriak esanahi osoa duten hitzekin gehi atzizki edo aurrezkiekin sortzen dira.
Badira atzizki batzuk, askotan nahastea sortzen dutenak: -kor -koi / -kor –garri ...
.... grebak Bilboko portua geldiarazi du.
a) zamaltzainen
b) zamarien
c) zamaketarien
d) zamalarien
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Ume horrek amaren babesa behar du gau eta egun. Zer da umea?
a) amatia
b) amazulo hutsa
c) amatiar hutsa
d) amaizuna
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Maileguak:
Beste hizkuntza batetik hartutako hitzak dira maileguak, baina batzuetan ez dute
mantentzen jatorrizko hizkuntzan erabiltzen duten ortografia eta horrek nahastea
sortzen digu.
Aukeratu ondo dagoena:
a) udaltzainak botila bete whiski edan zuen.
b) Udaltzainak botila bete whisky edan zuen
c) Udaltzainak botila bete whiskey edan zuen
II- Definizioak: definizioen artean aukeratzea edota definizio bati dagokion hitza
aukeratzea.
Familiaren ondasunen jabe egiten den pertsona:
a) maizterra
b) oinordekoa
c) dirujabea
d) senidea
Jan ondoren batzuetan sentitzen den sabeleko ondoeza:
a) triperrea
b) urdailerrea
c) bihotzerrea
d) ipurterrea
III- Egokitasuna: testuinguruari egokitzen zaion hitza aukeratzea.
Galdera hauetan egokien txertatzen den hitza hautatu beharko da, komunikazio
egoera bakoitzerako egokiena aukeratzea, alegia.
Hondakinak labe handi batean ... dituzte.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
a) ezereztatu
b) erraustu
c) erretxindu
d) xehatu
Egun hartan itsasoa ... zegoen.
a) zurrun
b) patxadaz
c) bare
d) motel
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Adiskide gaiztoak: Batzuetan gazteleraz zentzu bat baina euskaraz guztiz kontrakoa
duten hitzekin ere jokatzen dute. Adibidez:
Komedia - Gaztelaniaz teatro obra bezala ezagutzen bada ere, euskaraz beste esanahi
bat du: “gertaera bitxi edo nahasia”
Sesioa - Ez da gaztelerazko “sesión”, euskaraz “liskarra, istilua” esan nahi du.
Nola esango genioke esertzeko ume txikiari?
Hauetaz gain, onomatopeiak eta haur hizkera ere ezin ditugu ahaztu atariko proba
gehienetan agertuko zaizkigu eta:
a) Egin putz!
b) Apatx egin!
c) Aupa!
d) Goazen apapa!
IV- Sinonimoak/antonimoak eta alor semantiko bereko hitzak.
Sinonimoak eta antonimoak:
Sinonimo bikote hauetatik bat gaizki dago. Zein da?
a) otu – bururatu
b) lapurtu – ebatsi
c) ikuzi – garbitu
d) ihardetsi - galdetu
Batean ez dira antonimoak. Zeinetan?
a) ahalkea / lotsa
b) goibela / alaia
c) zurruna / malgua
d) zuhurra / ergela
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Alor semantiko bereko hitzak:
Honelako galderetan elkarrekin erlazioa duten hitzak agertuko zaizkigu. Honako talde
semantikoak izaten ditugu: zuhaitz motak, hegaztiak, koloreak, landare motak, e.a.
Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein multzotan?
a) garia, artoa, arroza, piperra
b) txepetxa, gailupa, karnaba, txirriskila
c) sahatsa, astigarra, pagoa, urkia
d) arrea, berdea, urdina, gorria
Ondokoak denak dira frutak, bat izan ezik.
a) okarana
b) madaria
c) mailukia
d) goroldioa
Morfosintaxia
“Izen generiko horren pean gramatikaren ikuspuntutik landu ohi direnak sartzen dira,
lau ataletan” (24 item)
Atal bakoitzetik sei item neurtuko dira:
Deklinabidea, postposizioak, izenordainak, zenbatzaileak, nominalizazioak...
Aditza
Perpausak (koordinatuak, txertatuak, komunztadurak, galdegaia...); oro har,
perpausen egituraketa zuzena eta egokia.
Partikulak (ere, elkar, ohi, bide, -en burua...) atzizkiak eta lokailuak
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Deklinabidea
Alaba bientzat ekarri zituen opariak: ... liburuak eta ... diskoak.
a) batentzat besteentzat
b) batentzako bestearentzako
c) batarentzat bestearentzat
d) batarentzat besterentzat
Izenordainak
Nik neuk ez dakit, baina hemengo ... erantzun ahalko dizu. Zein ez da zuzena?
a) edozeinek
b) honek
c) inork
d) besteren batek
Zenbatzaileak
Bilboko Erakustazokan, erakusketa batzuk ... baino ez dira antolatzen, urte batean bi
eta hurrengoan ez, alegia.
a) bi urteko
b) bi urtez
c) bi urterik behin
d) bi urteka
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Nominalizazioak
Gaztetan ikasi nuen, baina ordutik ez dut autorik hartu, eta... Zein da jarraipen
zuzena?
a) gidatzen ahaztu egin zait
b) gidatzea ahaztu egin dut
c) gidatzeaz ahaztu egin zait
d) nola gidatzea ahaztu naiz
Aditza
Sekulako poza hartuko... berarekin joango...
a) luke bazina
b) zuen bazinake
c) zukeen bazinan
d) du bazinen
Perpausak
... da izaera txarrekoa, ... jende guztiarekin haserretzen baita.
a) Hala / ezen
b) Hain / non
c) Hainbat / ezen
d) Halakoa / non
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Komunztadura
Gogotik saiatu arren... Aukeratu jarraipen zuzena.
a) Ez neuzkan lagunik.
b) Ez neuzkan lagunak
c) Ez nituen lagunak
d) Ez neukan lagunak
Partikulak
Ba... daki horrek zer esaten duen?
a) omen
b) ahal
c) ote
d) ohi
Atzizkiak
Mikel oso ... da izatez; baina, hala ere, atzo Mirenek esandakoa ez du aintzat hartu.
a) sinetsia
b) sineskorra
c) sinesgarria
d) sinesterreza
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Lokailuak
Pellok oporretan hondartzara joan nahi zuen. Mirenek, ..., mendia gustukoago zuen.
a) bidenabar
b) behinik behin
c) ostera
d) bide batez
Euskara batua
“Ortografia, hitzen forma, euskara batuko adizkiak edo Euskaltzaindiaren erabakiak”
(8 item)
Ortografia
Galdera hauetan Hiztegi Batuan agertzen diren formak agertuko dira, beraz, ikasleak
forma egoki eta okerren artean ezberdintzen ikasi beharko du.
Euskara batuan, hurrengo zerrendetatik bakarra da zuzena. Zein?
a) Erraz, umil, hasiera
b) Hasarre, bezela, igerri
c) Horregaitik, bildur, eskeintza
d) Ihaz, zihur , hospital
Hitzen forma
Galdera hauetan, berriz, euskara batuan eta euskalkietan ematen diren aldaerak
ezberdindu beharko ditu ikasleak.
Euskara batuan, zein dago zuzen?
a) Errez irabazi zuten bilbotarrak lehiaketa
b) Nere laguntza eskeini nion lanak bukatzeko
c) Ardo onak egun berezietarako gorde ohi dira
d) Non nahi aurkitu ditzazkezu liburu horiek.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Euskara batuko adizkiak
Honelako galderetan, ikasleek batuko formak zuzenak bereizi beharko dituzte.
Bat okerra da euskara batuan:
a) Zuek ez zebiltzaten nik agindu bezala
b) Jonek liburuak poltsan zekartzan
c) Gu ez ginen beldur
d) Asier eta Ainhoa zinemara zihoazen
Euskaltzaindiaren erabakiak
Euskaltzaindiaren edozein erabaki ezagutzen den neurtuko da galdera mota hauekin.
Adibidez, zenbakien idazkera arautzen duena.
Nola idazten da 3733 zenbakia?
a) Hiru mila zazpirehun eta hogeitamahiru
b) Hiru mila zazpiehun eta hogeitamahiru
c) Hiru mila zazpirehun eta hogeita hamairu
d) Hiru mila zazpiehun eta hogeita hamahiru
Hizkuntza idatziaren ulermena (8 item)
“Esaldi konplexuak behar bezala ulertzeko gaitasuna (esaldi luzeak eta zehatzak) edota
enuntziatua beste molde batean adierazita.”
Hau da EGAko azterketa liburuetan agertzen dena eta egia esan esaldi konplexuak
izaten dira galdera horietan. Gainera azterketaren bukaera aldean agertzen dira
normalean, ondorioz, ikasleak nekatuago egoten dira eta kontzentrazio gutxiago izaten
dute. Ikusten bada mota honetako galderek ikaslea nahasten dutela hasieran egin
ditzatela esan ahal diegu. Gainera errazak dira detektatzen, besteek baino leku gehiago
hartzen baitute.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Honelako galderen zailtasun maila halako hitz edo esamoldetan egon daiteke, baita
zenbait esapidetan ere. Beraz, ikus ditzagun multzoka:
1. Sinonimoak
Esaldi baliokidea topatzeko unean batzuetan esaldi biren artean egoten den ia
ezberdintasun bakarra sinonimoak edo antzeko esanahia duten estrukturak erabili
direla izaten da. Adibidez:
Hurbilekoa astiro aztertzeko gauza izan ez eta urrutira azkar iristeko amoratzen
dagoenari ezer gutxi eska dakioke. Bestela esanda:
a) Hurbilekoa aztertzeari utzi eta urrutiko gauzetara azkar jo nahi duenak zerbait
onik egingo du.
b) Gertukoa lasai aztertu ezin eta urrutira iristeko desiratzen dagoenak nekez egingo
du gauza handirik.
c) Urrutira azkar iritsi nahi eta gertukoa sakon aztertzen duenari ezer gutxi eska
diezaiokegu.
d) Hurbileko gauzak sakon aztertzen ez dituenari amorrurik ezin eskatu.
Bakearen edertasuna musika tresna anitzen berezko izaera errespetatuz baino ez da
lortzen.
a) Bakearen edertasuna erdiesteko nahitaezko da hainbat musika tresnaren berezko
izaera errespetatzea.
b) Beharreko da tresna anitzen berezko izaerari begirunerik ez izatea bakearen
edertasuna lortzeko.
c) Musika tresnen izaera errespetatzea beharrezkoa da edertasuna lortzeko.
d) Bakea nekez lortuko duzu, baldin eta ez badiozu muzin egiten berezko izaerari.
Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer emango zain gelditu ginen, eguraldiaren
menpeko eta urte-sasoien gatibu. Bestela esanda:
a) Gizakiok nekazari egitean eguraldiak menpean hartu gintuen; ez, ordea, urte-
sasoiak.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
b) Urte-sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak zer emango zain gelditu nekazari
izateari uztean.
c) Gizakiok nekazari egitean eguraldiaren eta urte-sasoien morroi bihurtu ginen.
d) Naturak zer emango zain gelditu ginen eta eguraldia menpean hartu genuen.
2. Nahastea sor dezaketen hitzak
Badira hitz batzuk beste batzuekin nahasten ditugunak sarritan antzekoekin baina
esanahi ezberdina izaten dutenak. Adibidez:
Egoera honek hiesa errazago antzematea ahalbidetuko du. Beste era batera:
a) Egoera honek hiesa errazago hedatzeko bidea emango du.
b) Egoera honek hiesa erraz kutsatzea eragotziko du.
c) Egoera honek hiesaren aurkako babesa sustatuko du,
d) Egoeran honek hiesa errazago diagnostikatzeko aukera ematen du.
Adibide hau atzeman hitzarekin nahas daiteke.
Lagunari enbarazutik kentzeko esan zion. Zer esan zion?
a) Haurra ez edukitzeko gomendatu zion.
b) Haurdun geratzeak sortuko zizkion ondorioez hitz egin zion.
c) Tartan zegoenez, bidea libre uzteko eskatu zion.
d) Lagunak aborta zezan konbentzitzen saiatu zen.
Beste batzuetan euskarazko hitz edo espresio batzuk gaztelerazko hitz baten antza
izaten dute baina esanahia ez da izaten ezta antzekoa ere.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Kalitatea ardatz duen edozein telebistak jantzia dagoen dokumentalista bat eduki
beharko luke urtean gutxieneko dokumental kopuru bat bermatzeko.
a) Telebista batentzat garrantzitsuena kalitatea izanez gero, dokumentalista bat
eduki beharko luke dokumentalen kopuru egokia lortzea.
b) Edozein telebistak, dokumental onak bermatzeko, dotore eta txukun janzten den
dokumentalista bat kontratatu beharko luke.
c) Telebistaren ardatza kalitatea izanez gero, gutxienez dokumentalista kopuru bat
bermatu beharko luke programazioa aurrera ateratzeko.
d) Edozein telebistak kalitatea lortzeko dokumentalista trebe bat behar du
gutxieneko dokumental kopurua ziurta dadin.
Jantzia egon = asko jakin esanahiarekin jokatzen du, ez arropak jantzirekin.
3. Espresioak
Beste batzuetan, berriz, espresio ezezagun batek ematen digu buruhaustea.
Guri ere, okerrenean, jakintsuenei gertatu ohi zaiena gertatuko zaigu: erdiz erdi huts
egitea. Bestela esanda:
a) Gauzak okertuz gero, zail litzateke guk erdiz erdi huts egitea.
b) Okerrenean guk ere, jakintsuek bezala, hutsegite txikiren bat edo beste izan
dezakegu.
c) Guri ere, beharbada, jakintsuenei gertatu ohi zaiena gertatuk zaigu: bete-betean
huts egitea.
d) Jakintsuenei gertatzen zaie eta guri ere gerta dakiguke hutsean geratzea.
Etsi-etsian txabola honetan geldituko gara lo egiten. Zer esan nahi du?
a) Denok ados gaudelako geldituko garela lo egiten txabolan
b) Beste erremediorik ez dugulako geldituko garela lo egiten txabolan
c) Gustatzen zaigulako geldituko garela lo egiten txabolan.
d) Etsipenak txabola honetan lo egiteko esan digula.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
4. Estruktura baten forma ez hain erabilia agertzen zaigunean
Estruktura batzuk esanahi batekin ikasten dira, erabiliena normalean, baina beste
estruktura batzuetan ere agertzen dira baina beste esanahi batekin. Adibidez:
Jaioterri-maitasuna bi eratan ager daiteke. Batzuek ez dute loria eta handitasuna
baizik ikusten; beren buruari ederretsiz, harrotasunean igeri dabiltza. Zer esan nahi
du?
a) Batzuk igerian dabiltzala beren edertasun harroa aipatu nahian.
b) Batzuek harrotasuna eta handikeria besterik ez dutela ikusten jaioterrian.
c) Batzuek beren jaioterrian ez dutela ospea eta handitasuna besterik ikusten.
d) Jaioterri maiteka arrotzeko joera duenez, bertan jaiotakoak harroak direla.
Baizik normalean bi elementuren aurkaritza adierazteko erabiltzen da baina
testuinguru honetan “hori bakarrik” esan nahi du.
5. Konparaketak
Konparaketak ere erabiltzen dira honelako galdera motetan. Ematen den esaldian eta
baliokidean, askotan, kontrako konparaketa erabiltzen da gauza bera esateko. Edota ,
soilik, esanahia nahasteko. Adibidez:
Euroa erabiltzen duten herrialdeetan hazkundea aurreikusitakoa baino % 0,2
motelagoa izango da, petrolio upela bere horretan geratuz gero.
a) Hazkundea ez da espero zitekeen bestekoa izango, petrolio upelak aldaketarik ez
badu.
b) Hazkundea aurreikusitakoa izango da, petrolio upela bere horretan geratuz gero,
c) Petrolio upela dagoenean geratuz gero, hazkundea aurreikusitako moteltasunean
haziko da.
d) Petrolio upela maila horretan geratuz gero, hazkundearen moteltasuna txikiagoa
izango da.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Bideragarritasun plana kaleratze plana baino ez da, eta enpresak besteko ardura du
langile-batzordeak. Beste era batera esanda:
a) Bideragarritasun plana kaleratze plana baino hobea da, nagusiki enpresaren
ardurari esker.
b) Bideragarritasun plana kaleratze plana baino lehenagokoa da, bereziki langile-
batzordeagatik.
c) Bideragarritasun planak kaleratze plana dakar berekin, eta langile batzordeak ere
badu zer esana.
d) Bideragarritasun planaren ondorioz kaleratzeak izango dira, eta errua enpresaren
arduradunena da.
Dendariak ez bezala, bezeroak haserre daude erosteko ahalmena aurten asko urritu
delako. Alegia:
a) Gero eta gauza gutxiago eros dezakete bezeroek.
b) Gero eta gauza gehiago erosten dute bezeroek.
c) Dendariak gero eta haserreago daude.
d) Gero eta diru gutxiago dute bezero nahiz dendariek.
6. Edonor, norbait eta antzeko hitzek sortzen duten nahasmena
Nork edo nork egin beharko du, aurrera segitu nahi bada. Zein da aurreko esaldiaren
baliokidea?
a) Edozeinek egin beharko du, aurrera segitzekotan.
b) Aurrera segituko bada, baten batek egin beharko du.
c) Aurrera segitu arren, norbaitek egin beharko du.
d) Edonork egin beharko du, aurrera segitu arren
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Beste batzuk
“Datak eta orduak, formulen eta eragiketen irakurketa eta zeinu batuen erabilera
(marra, puntua, puntua eta koma, komatxoak, letrakera etzana...) (5 item)
Azken multzo honetatik nahiz eta item gutxi neurtu, nahiko gauza ezberdinak
agertzen zaizkigu. Batetik, ordua, data eta formula matematikoak izaten ditugu, eta,
bestetik, zeinuen erabilerari dagokiona. Ikus ditzagun adibideak:
Datak:
Hauetako zein da zuzena?
a) Martxoak 7an elkartuko gara bidaia antolatzeko.
b) Maiatzako 7tik 12ra jai hartuko dugu.
c) 2004ko urtarrilaren 17an izan zuten istripua
d) 2000eko uztailan ezkontzekotan ziren
Ordua:
Zer ordutan jartzen duzu iratzargailua?
a) Ordu biak laurden gutxietan
b) Ordu biak laurden gutxitan
c) Ordu laurden gutxietan
d) Ordu bi laurden gutxitan
Formula matematikoak:
Nola irakurri behar da hurrengo eragiketa hau? 2/3 * 2/7 = 4/21
a) Bi heren bider zazpiren bi berdin lau hogeita baten.
b) Bi hiruren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.
c) Bi heren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.
d) Bi heren bider bi zazpien berdin lau hogeita baten.
Zertan datza atarikoa?
Santutxuko AEK www. euskarians. wordpress.com
Jokin
Zeinu batuen erabilera:
Puntuazio-zeinuei dagokienez, aukeratu zuzena:
a) Iparragirrek, herriaren sentimendua jasotzen eta kantatzen bazekien horregatik,
agintariek erbesteratu egin zuten.
b) Iparragirrek herriaren sentimendua jasotzen eta kantatzen bazekien. Horregatik,
agintariek erbesteratu egin zuten.
c) Iparragirrek herriaren sentimendua; jasotzen eta kantatzen bazekien. Horregatik
agintariek, erbesteratu egin zuten.
d) Iparragirrek herriaren sentimendua jasotzen eta kantatzen bazekien: horregatik
agintariek erbesteratu egin zuten.