argia eta soinua

9
ARGIA ETA SOINUA ARGIA Argia ikusmenaren bidez inguruan doguzan objetuak ikustea eta horreen ezaugarri batzuei antzematea ahalbidetzen dauan energia motea da. ARGI ITURRIAK Argi iturriak, naturalak edo artifizialak izan daitekez. Sua maila, bitan sailkatu daiteke: gizakiak sortua eta berezkoa. Argi iturri naturalak, Eguzkia eta beste izarrak dira. Eguzkia, bere argi energia espazioan hedatzen dau eta eguzki sistemako planetak argitzen dauz. Argi iturri artifizialak, (abidedez, bonbilak)

Upload: dayannarayepes

Post on 30-May-2015

303 views

Category:

Education


11 download

TRANSCRIPT

Page 1: Argia eta soinua

ARGIA ETA SOINUAARGIA

Argia ikusmenaren bidez inguruan doguzan objetuak ikustea eta horreen ezaugarri batzuei antzematea ahalbidetzen dauan energia motea da.

ARGI ITURRIAKArgi iturriak, naturalak edo artifizialak izan daitekez. Sua maila, bitan sailkatu daiteke: gizakiak sortua eta berezkoa.

Argi iturri naturalak, Eguzkia eta beste izarrak dira. Eguzkia, bere argi energia espazioan hedatzen dau eta eguzki sistemako planetak argitzen dauz.

Argi iturri artifizialak, (abidedez, bonbilak) argia igorteko gizakien parte-hartzea behar dabe.

ARGIAREN HEDAPENAArgia beti uhin moduan hedatzen da eta bidean aurkitzen dauan gorputzak argitzen dauz. Argiaren

Page 2: Argia eta soinua

hedapenak honango ezaugarriak daukaz:

Argia norabide guztietan hedatzen da, hau da, ilunpetan dagoan gela baten lanpara bat iziotzean gela guztia argitzen da.

Argia zuzen hedatzen da, hau da, ilunpetan dagoan gela batean besaulki bat argitzen bada esku-argi batez, besaulkiaren atzean dagoana ilunpetan egongo da. Horregaitik gerizpeak sortzen dira.

Argiaren hedapenaren abiadurea argiak zeharkatzen dauan ingurunearen araberakoa da. Adibidez, ura airea baino dentsoagoa da, orduan argia airean bizkorrago hedatzen da.

GORPUTZ EZ ARGIDUNAKGorputzak hiru taldetan sailkatu daitekez: gardenak, zeharrargiak eta opakuak.

Gorputz gardenak, argi izpiei pasatzen izten

Page 3: Argia eta soinua

deutsee, horregaitik, atzean dagozan objektuak garbi ikusten dira.

Gorputz zeharrargiak, argi izpi batzuei pasatzen

izten deutsee, horregaitik, atzean dagozan objektuak lausotuta ikusten dira.

Gorputz opakuak, ez deutsee argi izpiei pasatzen

izten, horregaitik, ez dira ikusten atzean dagozan objektuak eta gerizea sortzen da objektu horren atzean.

ISLAPENA, XURGATZEA ETA ERREFRAKZINOA

Iturri batek igorritako argiak gorputz baten talka egiten dauanean, izpiak islatu, xurgatu edo errefraktatu egin daitekez.

Page 4: Argia eta soinua

ARGIAREN ISLAPENAArgiak gorputz bategaz talka eginez, argi izpi batzuk errebotatu egiten dabe. Objektuen egitureak eta koloreak eragina daukie islapenean:

Egitureari jagokonez, gainazal leunak, izpiak norabide bakar baten islatzen dabez.

Koloreari jagokonez, gorputz argiek, jasoten daben argiaren parterik handiena islatzen dabe. Gorputz ilunek, argi gitxiago islatzen dabe.

Argiaren islapenari esker, objektuen formea eta kolorea bereiztu daikeguz. Eguzkitik heltzen jakun argi zuria, zazpi koloreen nahasketaz osotuta dago. Adibidez, argiak objektu gorri bat argitzean, objektuak gorriarenak barik beste koloreak xurgatzen dauz, halan, izpi gorriak islatzen dira.

ARGIA XURGATZEA

Argiak gorputz bategaz talka egitean, izpi batzuk gorputzak xurgatzen dauz. Xurgatutako izpien argi energia bero energia bihurtzen da, halan gorputzaren tenperatureak igoten dau.Gorputz ilunak gorputz argiak baino gehiago berotzen dabe.

Page 5: Argia eta soinua

ARGIAREN ERREFRAKZINOAArgia ingurune batetik bestera aldatzean gertatzen dan femono horri, errefrakzinoa deitzen jako.Lenteak argi izpiak errefraktatzen dabezan gorputz gardenak dira eta horreen bidez ikusten doguzan objektuen neurria aldatzen dabe. Formearen arabera, mota biko lenteak dagoz: konbergenteak eta dibergenteak.

Lente konbergenteak, erdialdean zabalagoak dira, eta argi izpiak kontzentratzen dabez, horren bidez, objektuak handituta ikusi daikeguz.

Lente dibergenteak, zabalagoak dira ertzetan

erdigunean baino, eta argi izpiak sakabanatzen dabez, horren bidez, objektuak txikituta ikusi daikeguz.

SOINUAAdi-adi entzuten badozu, belarrietara hainbat soinu heltzen dirala konturatuko zara, soinu batzuk izaki bizidunek sortzen dabez eta beste batzuk, objektuak.

SOINUAREN HEDAPENASoinua uhin moduan hedatzen da eta soinuaren

Page 6: Argia eta soinua

hedapenak, honango ezaugarri honeek daukaz:

Soinua norabide guztietan eta zuzen hedatzen da.

Hedapen abiadurea, uhinek zeharkatzen daben ingurunearen araberakoa da. Ingurunea zenbat eta dentsoagoa izan, orduan eta bizkorrago hedatzen da soinua.

SOINUAREN EZAUGARRIAKAskotan, pertsona bat identifikatzeko gai gara, pertsona hori berba bat esanez. Hori soinuaren hiru ezaugarriri esker gertatzen da: intentsitatea edo bolumena, tonua eta tinbrea.

Intentsitatearen edo bolumenaren bidez, soinu ozenak eta soinu ahulak bereizten dira.

Page 7: Argia eta soinua

Tonuaren bidez, soinu altuak eta baxuak bereiztu daitekez.

Tinbrea, soinua igorten dauan gorputzaren araberako ezaugarria da, honi esker bereiztuko doguz soinuak.

OIHARTZUNA

Oihartzuna, soinu uhinek gorputz bategaz talka egitean sortzen da. Soinua islatu eta jatorrira itzultzen dira, oihartzuna sortzeko 17 metroko tartea behar da, gitxienez.

Page 8: Argia eta soinua

Oihartzuna soinuaren islapenagaz zerikusia daukan fenomenoa da.

SOINUA ETA ZARATEA

Soinuaren eta zaratearen arteko desbardintasuna da: soinua, entzun gura dogun edozein soinua da, eta zaratea, entzun gura ez dogun edozein soinua dala.

EGILEA: DAYANNARA