andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
DESCRIPTION
Hona hemen Gus-Gus taldearen lehenengo proiektua.TRANSCRIPT
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?Gizarte Kultura Ingurunearen Ezagutza eta IKT-ak Haur Hezkuntzan2012-2013 ikasturteaUPV/EHU
Gus-Gus taldea:
Irene Mezo
Iratxe Ochandiano
Itsaso Pagazaurtundua
Saioa Palomino
Nerea Pascual
Aintzane Prior
Aurkibidea
Sarrera………………………………………………………………………………….3
Taldean lan egitearen inguruko hausnarketa……………………………………4
Denborari buruzko galderak………………………………………………………...6
Testuen iruzkinak…………………………………………………………………….10
Elkarrizketa………………………………………………………………..….…….…23
Elkarrizketaren hausnarketa……………………………………….…….….……..24
Jostailuen azterketa…………………………………………………………………27
Gure ariketak…………………………………………………………………………31
Zer ikasi dugu?.............................................................................................42
Autoebaluaketa………………………………………………………………………43
Aktak…………………………………………………………………………………..45
Bibliografia………………………………………………………………………..….53
Sarrera
Lan honi hasiera emateko, kontuan izan behar dugu egingo dugun proiektua
mundu profesionalean irakasle moduan lagunduko gaituela. Proiektu honekin bi
irakasgai landuko ditugu: Gizarte kultura eta ingurunearen ezagutza eta IKT-ak Haur
Hezkuntzan.
Hau aurrera eramateko, egoera bat planteatzen da. Honetan, 3 urteko gela
baten tutoreak gara eta jantokiko orduan, umeak ilaran daudelarik ume batek
galdetzen digu: “Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?”. Galdera
honi erreparatzean, bururatzen zaigun lehenengo gauza umeek ez dutela
denboraren pertzepzio egokia da. Beraz, gure proiektu honetan, saiatuko gara
baliabide eta material egokiak bilatzen haurrei denborari buruzko kontzeptuak
irakasteko.
Proiektu honekin lortu nahi dugun helburu nagusia umeei denboraz jabetzen
laguntzea da eta denborari buruzko kontzeptuak barnera ditzaten, adibidez, zer da
denbora, zertarako erabiltzen dugu, nola zenbatzen dugu... Honez gain,
garrantzitsua da gauzak momentu batean ematen direla jakitea eta horregatik oso
garrantzitsua dela denbora, izan ere, eguneko jarduera bakoitzak bere denbora eta
ordua du: adibidez, gosaldu goizez egiten dela, altxatu bezain laster.
Horrez gain, kontuan izan behar dugu oso txikiak direla eta haientzat denbora
beraien jardueren menpe dagoela, hau da, ez dituztela orduak, minutuak, etab.
bereizten. Gainera, gogoan izan behar dugu denboraren kontzeptua guk ezagutzen
dugun bezala ez dutela lortuko 6-7 urte bete arte. Beraz, errealitatearekin bat egin
behar dugu eta jakin badakigu gure jarduerekin ez dugula umeengan denboraren
pertzepzio egokia lortuko. Hortaz, gure posibilitateekin landu behar dugu eta saiatuko
gara ahalik eta gehien argitzen denborari buruzko kontzeptuak haurrek pixkanaka-
pixkanaka barneratzen joateko.
Taldean lan egitearen inguruko hausnarketa
Iaz Matematikan lan bat egin genuen taldean eta primeran atera zen dena,
hori bai, nota espero nuen baino baxuagoa ipini zidan irakasleak.
Ezin dut jasan, denbora guztian Jonek esaten duena egin behar dugu, eta
beste edonork zerbait egiten badu, gero berak dena eraldatzen du.
Taldean lan egitea rollo bat da.
Irakasleak jarraibideak oso argiak eman zizkigun eta primeran funtzionatu
genuen, bakoitzak egin beharrekoa egiten genuen eta listo.
Jonek mutur handia dauka, beti eskakeatzen saiatzen da.
Matematikan egin genuen lanean ez nintzen ezertaz enteratu, eta orain
zailtasunak ditut ikasgai hau jarraitzeko.
Jon urrun bizi denez 10 minutu beranduago etortzen da, baina ez da arazoa,
gero azaltzen diogu eta ahal duena egiten du.
Gure taldean, irakurritako aurreko puntuei ez gara oso identifikatuta sentitzen,
izan ere, gutxitan gertatu zaizkigu halakoak. Baina, egia da zenbait taldetan
horrelakoak gertatzen direla. Arazo hauek, gehienetan, taldearen funtzionamendua
oztopatzen dute eta hainbeste trabarekin taldeak ez luke aurre egingo. Hala ere,
ados gaude azkenengo esperientziarekin, eta gure taldean guztiok ulertuko genuke
arazoa eta ez genioke trabarik jarriko. Aldiz, bigarren kasuarekin, esaterako, ez
genuke onartuko erabakiak bakar batek hartzea besteen lana zapalduz, izan ere,
talde bat baikara eta guztion artean hartzen ditugu erabakiak. Oso garrantzitsua da
taldean lan egiten jakitea, etorkizun batean taldean lan egin beharko dugulako. Egia
da, etorkizunean ez ditugula gure lankideak aukeratuko eta edonorekin lan egiten
ikasi behar dugula, baina, gure kasuan, unibertsitatean, bigarren urtea denez, denok
ezagutzen gara elkar eta badakigu nola lan egiten duen bakoitzak. Beraz, gure
kausan, oso gustura gauden talde bat osatu dugu, guztiok lan egiten baitugu.
Bestalde, taldean lan egiteak alde onak eta alde txarrak ditu. Oraingoan
taldean lan egitearen abantailak eta desabantailak aipatuko ditugu:
Abantailak◦ Ideia eta ezagutza gehiago eta desberdinak ematen dira. Hau da, gai
baten inguruan ideia desberdinak ateratzen dira eta horrek lana aberasten
du.
◦ Lan pertsonal gutxiago egin behar da. Ez da hainbeste denbora sartu
behar lan batean, guztion artean banatzen dugulako.
◦ Arazoak edo zalantzak izanez gero, taldekide guztion artean konponbide
bat bilatu ahal da. Hots, arazo baten aurrean, zenbat eta pertsona
gehiago, errazagoa da arazoari konponbidea ematea
◦ Etorkizunari begira, lagungarria da. Etorkizun batean, taldean lan egin
beharko dugu eta honek laguntzen gaitu hori ikastera.
◦ Komunikazioa sustatzen du. Taldean lan egiteak komunikazioa eskatzen
du.
Desabantailak◦ Taldekideen arteko gatazkak. Hau da, askotan pertsona bakoitza
desberdina denez, taldekideen artean ez dago ulertzerik eta horrek,
arazoak ekar ditzake.
◦ Ordutegi arazoak. Bakoitza leku batean bizi da eta klaseak eta gero
bakoitzak bere gauzak egin behar ditu. Beraz, askotan oso zaila da
ordutegiak bateratzea.
◦ Lan guztia ez lantzea. Bakoitzak batzuetan, bere zatia soilik egiten
duenez, ez da gai oso lantzen, lana banatzen baita.
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Denborari buruzko galderak
Zer dakigu “denborari” buruz Haur Hezkuntzan?
Haur hezkuntzan denboraren kontzeptua oso abstraktua da. Ez dago
denboraren ezagutzarik eta umeek ez dakite nola antolatu. Horregatik ez dituzte
hainbat kontzeptu kontrolatzen, adibidez, orduak gauza batzuentzako luzeak egiten
zaizkie eta berdin zaie bat, bi edo hiru ordu izatea. Kontzeptu hauek transmititzea
nahiko konplikatua izan daiteke, izan ere, umeek ez diote zentzurik ikusten. Haurrek
errutinaren bidez kontrolatzen dute gutxi-gora-behera beraien eguna eta horretan
egingo dutena, hau da, beraien buruan eskema antzeko bat dute eguneko jarduerak
markatzen dizuena. Adibidez, umeak komunera joatean badakite jarraian
bazkaltzeko ardura dela naiz eta momentuko ordu konkretua ez jakin. Orduan esan
dezakegu haurraren denboraren antolakuntza errutinan oinarrituta dagoela eta gure
esperientzian oinarrituta ikusi dugu umea errutinatik ateratzean deskontrolatu eta
aztoratzen direla eta denbora txarrago kontrolatzen dutela.
Zer ez dakigu denboraz Haur Hezkuntzan?
Hasteko ez dakigu denboraren kontzeptua zelan lantzen den Haur
Hezkuntzan eta hori jakitea oso baliagarria dela etorkizunerako iruditzen zaigu, eta
honekin batera zenbat urterekin hasten diren zehazki kontzeptu hau lantzen. Egia da
egunero umeek gelan lantzen dutela egutegi baten bitartez asteko egunak,
hilabeteak, urteak etab baina ez dakigu hau nola ulertzen duten eta nola barneratzen
duten, gure ustez hau adinarekin ikasten den, hau da, denbora pasatu ahala eta
urteak betetzean denboraren kontzeptua pertsonentzat aldatzen doa. Bukatzeko
gustatuko litzaiguke jakitea nola irakasten den hau guztia gela batetan eta zein
prozedura eta baliabide erabiltzen diren.
6
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
1. Zer da zuretzat denbora?
Denbora gizakien bizitza antolatzen duen neurria da, hau da, denborak
markatzen dizkigu egunak, orduak, hilabeteak … honen arabera gure ekintzak
burutzen ditugu.
2. Definitu kontu hauek umeek ulertzeko moduan:
a. EGUTEGIA: liburu antzekoa da, honetan egunak zenbakien bidez agertzen dira.
Zenbaki hauek ordenan agertzen dira.
b. EGUNA: Altxatzen garenetik oheratzen garenera arte pasatzen den denbora
c. ASTEA: Klasera etortzen garen 5 egunak + eskolara etorri gabe pasatzen ditugun
2 egunak.
d. HILABETEA: Egutegiaren orrialde bat, bertan egunak eta asteak agertzen dira.
Hilabete bakoitza bere izena du.
e. URTEA: gure urtebetetzetik pasatzen denetik hurrengo urtebetetzera arte
pasatzen den denbora.
f. MINUTUA: Erlojuaren orratz luzeenak bira oso bat ematen duenean.
g. URTAROA: Urtebetetzetik urtebetetzera ematen diren 4 denbora tarte dira,
bakoitzean klima eta eguraldi ezberdina da: neguan hotz handia egiten du,
udaberrian loreak agertzen dira, udan bero handia egiten du eta udazkenean
zuhaitzen hostoak erortzen dira.
3. Erantzuteko gai zara?
Nola deitzen da gure egutegia? Zein da bere oinarria?
Gaur egun, Europa osoan egutegi gregorianoa erabiltzen dugu. Egutegi
honek, Eguzkiaren eta Lurraren errotazioan du oinarria.
7
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Zergatik kokatzen dugu urte berriaren lehenengo eguna urtarrilaren 1ean eta ez abenduaren 25ean edo …?
Kristo 0. urtean jaio zen eta soilik zenbatzen zuten urtea, ez eguna ezta
hilabetea ere. Horrez gain, 0. urtea egutegi gregorianoarekin bat egiten zuenez, eta
hilabete bakoitzak batez besteko 30 egun dituenez, erabaki zen urtearen lehenengo
eguna urtarrilaren 1ean izatea.
Noiz jaio zen Kristo?
Duela 2012 urte eta 9 hilabete.
Zergatik hilabeteak 12 dira eta asteko egunak 7? Beti izan al da horrela?
Hilabetea Ilargiaren errotazioan oinarrituta dago. Hau da, urtero 12 ilargialdi
daude. Zehazki ilargialdi baten eta hurrengoaren arteko denbora 29 egun 12 ordu eta
44 minutukoa da.
Ilargia lau fase bereizgarrietan banatu daiteke: ilgora, ilbehera, ilbete eta
ilberri. Baten eta hurrengoaren artean pasatzen den denbora aste batekoa izaten da,
hau da, 7 egun.
Esan beharra dago ez dela beti horrela izan, adibidez, Erromako garaian 10
hilabete ziren eta beste bi gehitu zituzten Julio Cesarrek (Uztaila) eta Augustok
(Abuztua).
Zeri deitzen diogu bisurtea (urte bisustua)? Zergatik dago?
366 egun dituen urtea da. Lurrak eguzkiari bira ematen 365 egun eta 6h behar
dituelako. 6h “soberan” daude. 6h·4= 24h=egun bat gehiago lau urte pasatzean.
8
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Nola da posible esatea Bilbo 1300 urtean fundatu zela bere fundazio gutunean 1338 urteko data agertzen bada?
Kristo jaio zenetik, 1300. urtean sinatu zen fundazio gutuna, baina, aro
Espainolaren hasiera K.a. 38. urtean kokatzen da. Aro honek, 1383. urtera arte iraun
zuen.
URTAROAK Zein da lehena? Nola deitzen dira? Ezagutzen al duzue beste izenik?
Urtaroak hurrengoak dira: negua, udaberria, uda eta udazkena. Lehena negua
da, izan ere, lehenengo hilabetea urtarrila da eta honetan negua gauzatzen da.
Baina, orain dela urte batzuk ez zuten izen hauek. Neguari Hibernum deitzen
zitzaion; udaberria prima vera deitzen zen; uda veranum tempus zuen izena eta
bukatzeko, udazkena autumnus zuen izena.
HILABETEAK, zeintzuk dira?
Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila,
urria, azaroa eta abendua.
Ba al dakizu nondik datozen izenak?
◦ Urtarrila (Ianuarius): Jano izenetik dator. Hau da, Jano ateen eta
hasieren jainko erromatarra zen eta honen ohorez jarri zioten hilabeteari
izena.
◦ Otsaila (Februarius): izena “februa” hitz latinetik dator. Hitz hau hilabete
honetan Erroman egiten zen purifikazio aldiari erreferentzia egiten dio.
◦ Martxoa (Martius): Gudaren jainkoari egiten dio erreferentzia, Marteri hain
zuzen ere.
9
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
◦ Apirila (Aprilis): Aperire hitz latinetik dator, hitz honek ireki esan nahi du.
“Ireki” honek, udaberriaren hasierarekin du erlazioa, izan ere, garai
honetan naturaren “irekiera” ematen da.
◦ Maiatza (Maius): Maia, udaberriaren eta laborantzaren jainko
erromatarraren ohorez jarri zen izen hau.
◦ Ekaina (Iunius): Izen honen jatorria ez dago os argi. Ikertzaile batzuen
ustez, Juno, ezkontzaren jainko erromatarraren ohorez jarri zitzaion izena
hilabeteari.
◦ Uztaila (Quíntilis): Lehenengo egutegian ez zegoen hilabete hau, ez zen
existitzen. Geroago, Julio Cesar jaio ostean eratu zen honen ohorez.
◦ Abuztua (Sextilis): Uztailarekin gertatu zen bezala, lehenengo egutegian
ez zegoen hilabete hau, ez zen existitzen. Geroago, Cesar Octavio
Augusto jaio ostean eratu zen honen ohorez.
◦ Iraila (September): Septem hitz latinetik dator.
◦ Urria (October): Octo hitz latinetik dator.
◦ Azaroa (November): Nove hitz latinetik dator.
◦ Abendua (December): Decem hitz latinetik dator.
Testuen iruzkinak
Serra
Laburpena:
Irakurri dugun testua lehen hezkuntzako denboraren orientazioa lehenengo
kurtsoetan izan da, Josep Antoni Serrak idatzia.
Testu honetan gauza deigarri asko egon dira eta horretatik zati askok harritu deusku
honetariko bat ondorengoa delarik “Estamos tratando a los niños pekeños como a
idiotas” Zergaitik dio hori? Zer egiten dugu gaizki? Esaldi hori irakurtzerakoan
hainbat galdera sortzen zaizkigu geure buruan, baina test a aztertu ahala esaldi horri
erantzun bat bilatu ahal izan dugu.
10
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Testua aztertzen jarraituz, garrantzitsua iruditzen zaigu beste gauza bat
aipatuko dugu, jakin beharrekoa gure iritziz.Teoria kognitiboen arabera, umeak 12
urtetik gora hasten dira operazio formal eta abstraktuak bereizten, eta sarritan egia
esan, gure esperientzietan oinarrituz pentsatu izan dugu kontzeptu honek arinago
menperatuta egon behar zirela baina ez, argi geratu behar zaigu 12 URTETIK GORA
izan behar dela. Horretarako apurka-apurka umeek kontzeptu horiek ondo garatuta
izateko, Hannoum-en ustez 5 fasetik pasatu behar dira:
Euren denboraz eta erritmo pertsonalez jakitun izan.
Denboraren orientazioaz jabetu.
Denboran momentuan posizio erlatiboan, jakitun izan.
Edozein gauzen iraupen eta abiaduraz jabetu.
Denbora neurtu.
Erreza dirudi fase guzti horietatik pasatzea baina aurretik lan asko dakar.
Fase guztiak aipatu ondoren, nahiz eta guztiek garrantzi handia izan, gu bigarrenean
zentratuko gara (Denboraren orientazioaz jabetu), bertan gure gaiari buruz hitz
egiten duelako eta gosaria eta afaria bereizteko fase aproposena delako.
Denboraren orientazioa jabetzeko fase honetan ondo ikasi edo ondo landu
ahal izateko bi forma bereiz ditzakegu. Alde batetik, ikaslea bere kanpotik denbora
erreferentziala hartzea sustatu behar da, horrela kontzientziatuko da, edozein
momentu izan ahal dela aproposa denbora erreferentziala lantzeko. Hori bai kontuan
hartu behar dugu 8-9 urte izan arte eurak direla erreferentzia puntuak. Bestetik,
iragana eta etorkizuna gero eta gehiago luzatu behar da. Beraz, irakasleak egin
behar duena da, haurrari lagundu iragan bat gero eta urrutiago ikusten eta
etorkizunean zentraturiko jarduerak egin.
Adibide lez testu honetan unitate batzuk aipatzen ditu lagungarriak izan ahal direnak
denbora orientazioa garatu ahal izateko. Egokiak izango dira?
Historia pertsonala
Egutegia
11
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Familia historia
Kondairak
Ipuin historikoak
…...
Aipatutako unitate honek nahiko interesgarriak dirudite haur hezkuntzan landu
ahal izateko.
Testua aztertzen amaituz, azkenean hainbat ariketa azaltzen ditu denboraren
inguruan, baina guk remix bat eginez guretzako aproposena dena aukeratuko dugu.
Adibidez: Gaur egungo etxe baten agertu ahal diren hainbat objektu jarri irudien
bitartez, gero beste irudi batzuk iraganean agertzen ziren objektuekin. Umeak bere
etxean fijatuz argi izango dute zeintzuk diren oraingoak. Adibidez galdera hau egin
ahal diegu haiek erantzun ahal izateko. Zein tresna daude zure etxean? Ariketa
honen bidez umeek jakingo dute orain eta lehen bereizten.
Iruzkin kritikoa:
Hasteko, taldeetan bildu garenean gure testua elkarrekin komentatzeko,
nahiko ados egon gara guztiok eta idei berdinak izan ditugu geure buruan testuari
buruz. Egia esan gustura ibili gara. Honi buruz ez daukagu besterik esateko.
Irakurritako informazioari begira, oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu
zaigu, gauza asko ikasi ditugulako. Baina esan beharra daukagu, gure artean testua
komentatzerakoan konturatu garela pedagogia eta psikologiaren inguruan ematen
ditugun kontzeptuei ez diegula beharreko garrantzirik ematen, eta albo batera uzten
ditugula, baina gero hobetu pentsatuz gure artean jorratu dugu. Gainera, aipatutako
beste gauza batzuei ere eman diegu garrantzia.
Honekin amaitzeko testu honek aipatzen dituen ariketei buruz esateko
daukagu ez direla izan guretzako aproposenak, izan ere gatzak iruditu zaizkigu haur
12
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
hezkuntzan landu ahal izateko. Hori horrela, gure artean moldaketa batzuk egin
ditugu adibidez iruzkinean aipatutakoa.
Pedro Miralles Martínez eta Pilar Rivero Gracia
Laburpena:
Historia gai bat bezala, haur hezkuntzako curriculumean ez du parte hartzen,
baina Europako beste herrialde batzuetan bai.
Gaur egun Espainiako Haur Hezkuntzako curriculumean, bigarren zikloa hiru
area desberdinetan estrukturatzen da, beraren ezagutza eta autonomia pertsonala,
inguruaren ezagutza eta lengoaiak: komunikazioa eta errepresentazioa. Hauekin,
historia irakastea erlazionatu daiteke.
Hau guztia kontuan hartuta, esan dudan bezala, oraindik ez dago espezifikoki
curriculumean sartuta, hau izan daiteke psikologia ebolutiboaren influentziagatik
lehenengo etapen curriculumak egitean. Hau da, sinestera ailegatu zen lehenengo
arrazonamendu formal edo abstraktuaren gaitasuna izan behar du denboraren nozio
propioak ulertzeko.
Historia Haur Hezkuntzan irakastea posiblea da, hala ere, hiru aspektu orokor
batzuk landu ahal dira: denboraren irakaskuntza, historiaren edukien irakaskuntza
eta ikerketa historikoari ligatuta dauden prozedurak.
Ikerketa enpiriko asko ondorioztatu dute umeek 5 urtetik aurrera historia modu
batean edo ulertzeko ahalmena daukatela eta iraupenaren ideiak dituztela, eta gai
hau haur hezkuntzan landu daitekeela metodologia onak eta baliabide didaktiko onak
aukeratzen badirela.
Haur Hezkuntzan historia irakasteko eta ikasteko estrategia metodologiko
ugari daude. Orientazio hauek ezinbestekoak dira haur hezkuntzan historiaren
irakaskuntza praktikara eramateko, hala nola: irakaskuntza esanguratsua,
curriculumaren area guztiak hartzen dituen lan globalizatua, inplikazioa eta parte
hartzea, programazioan umeen interesak eta ideiak base bezala hartzea, hurbiltze
13
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
ludikoa, erlazio eta asoziazioen sustapena, narrazioaren garrantzia, hurbileko
esperientzia eta bizipenak, irudien papera, motibagarriak diren material eta
baliabideak eta umeen eta haien familien protagonismoa.
Hau guztiarentzat, beharrezkoa da irakaslearen papera edukien transmisorea
ez izatea, baizik eta ikaskuntzaren laguntzailea.
Normalean, denboraren irakaskuntza, eguneroko errutinekin sartzen da haur
hezkuntzako klaseetan; historia baten sekuentziak desordenatuak antolatzen
funtsezko edukiak ordenatzeko eta ikasteko, adibidez, lehen eta gero, iraupena...
Horregatik, Haur hezkuntzan historia irakasteko ere proposamen berritzaileak
daude:
Narrazio historikoak sartzea: historia narrazioen bidez sartzea,
imajinazioaren bitartez lan egiteko.
Historia hurbileko ondarea aurkitu: museoetara joatea, txangoak egitea, ..
iraganeko objektuekin kontaktuan egotea.
Ikaslearen produkzio propioak bultzatu: lan manualak egitea, marrazkiak,
ipuinak egitea, lepoko pre-historikoak,...
Dramatizazioetan eta historiaren birsortzeetan parte hartzea: antzerkiak
egin.
Historia ikertu: adibidez, historia pertsonala ikertu, umea jaio zenetik orain
arte, bere familiaren laguntzarekin,...
Lan proiektuak: ikasiko den gaia aukeratzea eta honi buruz informazioa
ekartzea.
Testuaren ondorioa, ez da beste bat baino haur hezkuntzan historia
gehiago sartzea.
Iruzkin kritikoa:
14
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Testu hau Haur Hezkuntzaren inguruan zerbait gehiago ikastera
eraman nau. Kasu honetan historiarekin erlazionatuta. Pentsatzen dut, historia haur
hezkuntzan edota beste adin batean lantzeko oso gai polita eta garrantzitsua dela,
eta hainbat gaiekin egiten den bezala, uste dut historiaren gaia poliki-poliki ere sartu
daitekeela haur hezkuntzan.
Testu honek esaten duenarekin guztiz ados nago, pentsatzen dudalako
umeek proposatzen dituen metodo eta ideien bitartez ikasi ahal dutela, hau da,
jolasen bitartez, museoetara joatea eta gero eskulanak egitea, antzerkien bitartez,
familien parte hartzea, hainbat metodologia proposatzen ditu eta adin desberdinetan
garatzeko gainera. Pentsatzen dut, gauza bat barneratzeko beharrezkoa dela
errepikatzea, hau da, haur hezkuntzan lantzen badugu historiaren zati bat eta
aurrerago ez badugu lantzen, ahaztuko zaie. Haur hezkuntzan lantzen badugu, lehen
hezkuntzan errepikatzen badugu, ordea, umeek barneratuko dute. Gainera, modu
ludiko batean ikasten badute gogo gehiagoekin hartuko dute eta errazago izango
zaie ikastea.
Amaitzeko, esan beharra dut, testuaren ondorioarekin oso ados nagoela,
historia haur hezkuntzan gehiago sartu behar dela eta esan dudan bezala,
proposatzen dituen jarduerak, metodologia eta proposamen berritzaileak oso onak
direla pentsatzen dut.
Trepat
Laburpena:
Irakurritako testua bloke desberdinez osatuta dago, haien artean bereizteko
azpi izenburuak dituzte eta hauetako bakoitzak arlo desberdin bati ematen dio
azalpena. Blokeen egitura originalagoa da eta paragrafoak irudiekin nahasten dira
irakurketa atseginagoa izan dadin. Irudiak batzuetan teorian agertutakoa
laburbiltzeko dira eta beste batzuetan teoria bera tauletan dago.
Testu honek kritika handia egiten dio gaur egun gure eskoletan dagoen
sistemari, izan ere, behin baino gehiagotan errepikatzen da ikasleek ez dutela
15
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
beharreko ezagutzak jasotzen denboraren inguruan. Aditu batzuen aburuz ez dugu
denboraren zentzua ezta gure garapenerako. Bestetik, urteak, egunak etab. haur
hezkuntzako geletan ikasten ditugu, edo behintzat irakasten digute eta emanda
dagoenez ulertu ditugula suposatzen da. Baina ezin dena egin da denboraren
ikasketa moztea, hau da, jarraitasun bat egon behar da gauza guztiekin bezala.
Denbora kronologikoa irakasteko ariketak programatzen eta burutzen dira
pixkanaka ikasleek denboraren inguruko kontzeptuak eraikitzen joan dezaten.
Denbora kontzeptuak (egunak, urteak, aditz deborak…) lehen hezkuntzan hasi behar
dira irakasten, gero berabetasun osoan zehar jarraitu behar da irakasten mendeak,
ordena etab. Denbora historikoa irakastearen helburu nagusia gaur egungo
historiaren zentzua ulertaraztea da.
Bi usteak daude, didaktikak direnak, lagundu ahal dutenak ulertzen
irakaskuntzaren galera denboraren inguruan: ez jarraitasun kontzeptuala eta
errekurrentzia prozedimentala. Denbora ondo ez finkatzearen edo ez ulertzearen
arrazoi bat hezkuntza sisteman ematen den ez jarraitasunaren ondorioa da,
ezinezkoa da ondo ulertzea denbora kategoriak ez badaude aurrean etengabe.
Baina arazo hau handitzen da DBH-n bertako historia irakasleek haien materiarekin
jarraitzen dutelako zenbait kontzeptu jakintzat emanez, honi deitu zaio errekurrentzia
prozedimentala. eta honen inguruan diotena da ezin dugula kontzeptuak jakintzat
eman eta errepikatu behar izango dira zenbait ziklotan zehar.
Zenbait teoriak erantzuna eman nahi izan dute denbora irakasteko moduari
eta haien artean teoria klasikoa aurkitzen dugu, Piaget-en ikerkuntzetan oinarritua.
Bere ustez haurrek denbora pertzibitzen dute hiru etapatan: bizi duten denbora
(esperientzia pertsonalak), pertzibitutako denbora (kanpotik jasotako esperientziak,
iraupenak) eta ulertutako denbora (matematikak). Teoria honekin jarraituz
beharrezkoa da eskoletan denbora azaltzeko ariketak hurrengo helburuak kontutan
hartu dezaten: denbora pertsonalaren kontzientzia hartzea, denboraldiko orientazioa
sortzea eta posizioa eraikitzea.
16
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Beraz, guzti honekin esan nahi dena da denbora eta honen inguruko
kontzeptu guztien irakaskuntza jarraitua izan behar dela, eta etengabe kontzeptu
hauek gogoratu eta landu beharko direla.
Haurrek denbora eta espazioaren nozioak bereganatzea oso garrantzitsua da. Baina eskola gehienetan denbora ez-jarraitua erabiltzen dutenez, normala da arlo horretan zailtasunak nabaritzea, ez baita haur hezkuntzatik batxilergora arte konstanteki lantzen. Honez gain, Piaget eta Antonio Calvani adituen iritziak ematen ditu.
Alde batetik Piagetek, haurren adinak errua duela esaten du; hau da, haurren heldutasun faltaren ondorioz ezin dutela denbora bereizi.
Beste aldetik Calvanik, adinean arazoa ez dagoela esaten du, baizik eta haurrei ematen zaien materian eta hau azaltzeko eran dagoela. Gainera, historia lehen hezkuntzako lehenengo zikloan bi alderditik hasi daitekeela azpimarratu zuen: oroitzapen familiarra eta historiaurrea. Lehenengo honetan denbora landu daiteke erlazio familiarrak landuz, azken hamarkadetan agertutako objektuak kokatzea, abizenen jatorria, eta abar. Bigarren alderdian, historiaurrean, haurren galderetatik abiatuta, haur asko duten “funtsezko denbora” garatuz joatean datza, adibidez, marrazkien edo diapositiben bidez.
Testuak Kieran Egan-en aportazioak laburki azaltzen du ere. Honek defendatzen zuen haurrek ikasten hasten direla dakitenetik abiatuta eta lehen hezkuntzan erabiltzen diren lau printzipioen kontra jardun zuen, hau da, konkretutik abstraktura, ezagunetik ezezagunera, sinpleenetik konplexuagora eta manipulazio eraginkorretik kontzeptualizazio sinbolikora, honek partziala, erredukzionista eta sormena eta fantasiako lekurik usten ez duen eskema jarraitzen zuela defendatuz.
Iruzkin kritikoa:
Esan beharra daukat guztiz ados nagoela testuarekin, uste dut gaur egungo
hezkuntza sisteman erabiltzen diren metodoak ez dutela benetako irakaskuntza
sustatzen baizik eta, gainditzeak. Ez da ezertarako balio Historia irakaskuntza
gainditzea ez badakit aurreko garaiak bereizten eta bertan gertatutakoa ondo
kokatzen. Gaurko bizitza ulertu ahal izateko lehengo aurreko guztia ulertu behar da,
17
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
eta hori ez da lortzen kurtso batean, hori urteetako lana da eta bertan irakasle askok
hartuko dute parte.
Behin ikasita badirudi sinplea dela zer den urte bat ulertzea baina egia izanda
oso zaila iruditzen zait haur hezkuntzako haurrei azaltzea denbora, zerbait
abstraktoa delako, uki ezina, ikusi ezina…denboraren ondorioak antzematen dira
baina hori azaltzeko eta ondo ulertzeko urteak eta urteak behar direla uste dut.
Testu hau irakurri eta aztertu ondoren, guztiz ados gaude Calvanik defendatzen zuen ideiarekin. Gure ustez denbora eta espazioa txarto ulertzearen errua ez dago adinean, baizik eta hezitzaileok edo gurasoak erabiltzen ditugun metodo eta materialetan.
Horregatik prest egon behar gara metodo hauek aldatzeko eta, horrela, haurren ikaste eta barneratze prozesua erraztuko dugu.
Pozo
Laburpena:
Historia herriaren memoria kolektiboa da, horregatik ezinbestekoa da datozen
belaunaldiei transmititzea. Informazio hau txikitatik transmititzen da pertsonak heltze
prozesu batean daudenean eta garrantzitsua da ezagutzea adin horietan zelan
ulertzen duten historia. Honetaz aparte, historia ulertu ahal izateko denbora
kontzeptua ulertzea oso garrantzitsua da. Honen barnean denbora pertsonala eta
historikoa daude.
Denbora nozioei dagokionez umearentzat denbora aurrera doa bere ekintzen
arabera. Lehengo urte batekin umeak ezagutzen dituen gauzetan gertakariak
aurreratzen ditu. Urte eta erdi bete ondoren umeak plano sinbolikoa berrikasten
hasten da hitzak objektuekin lotzen ditu eta iragan, orain eta etorkizuna agertzen dira
lehengo aldiz. Lau-bost urte betetzean umeak gehiago daki denboraz. Bost urte
betetakoan denbora eta espazioa nahasten ditu, eta gauza handienak dira
berarentzat zaharrenak. Denbora konbentzionala ulertzea zaila da umeentzat
18
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
konplexua delako, 2-3 urterekin errutinaren bidez ikasten dituzte denbora erritmoak.
4-5 urte dituztenean errutina sekuentzietan antolatzen dituzte. Adina aurrera joan
ahala 7 urterekin ondo kontrolatzen dituzte denbora neurtzeko tresnak, erlojua
badakite erabiltzen. Baina oraindik ez dute denboraren errepresentazio abstraktorik,
eta hau 12-14 urte betetzean bereganatzen da.
Pentsamendu historikoa, erlatibismo historikoa eta arrazoien ulermena
beharrezkoak dira ezagutza historikoa garatzeko. Gertakari historiko baten ondorioak
ulertzeko beharrezkoa da ekintzen arrazoiak ulertzea. Jarduera hauek pertsonai edo
talde batek burutzen dituzte eta gertakarien bilakaera determinatu zuten.
Horretarako, ezinbestekoa da agente historikoen rolean jartzea. Baina, umeetan hori
lortzea oso zaila da, izan ere, asko kostatzen zaie haien ikuspuntua ez den leku
batetik gauzak ikustea. Horri egozentrismoa deritzo.
Aurrekoa egozentrismoa ez emateko, beharrezkoa da haurrek pentsamendu
formala izatea, hau da, gaitasun zehatz batzuk izatea. Horretarako, ulertu behar da
historia ez dela zientzia esperimentala. Hots, ez da zientzia enpirikoa, ez daude
laborategirik gertakariak birsortzeko. Historiak ez ditu muga itxiak, izan ere, historiak
alde handia ematen du ideologiarako eta iritziak emateko. Bestela esanda, teoria
historikoak ezeztatzea edo oso zaila da. Izan ere, gertakari historiko berdina hainbat
modutan kontatu daiteke eta guztiak ontzat ematen dira.
Gertakari historiko baten datuen interpretazioari (bakoitzaren iritziaren
arabera) erlatibismo historikoa deritzo. Garrantzitsua da haurra ulertzea ikasgai
honetan hainbat ikuspuntu daudela. Baina, historiak irakasterakoan ideologian,
doktrinan eta baloreetan erortzeko arriskua dago.
Nerabeen gehiengoa ez dago prest ikastetxetan saiatzen den historia
ikasterako eta barneratzeko. Maila intelektualaren garapena ikasle bat ikasteko gai
dena determinatzen du. Horrez gain, garapenaren eta ikasketaren arteko erlazioa ez
da unidirekzionala. Bi hauek, garapen kognitiboaren gradua determinatzen du.
Beraz, erlazio dialektiko zaila da. Maila kognitiboa gainditu behar den hesia da, beti
ere, posibilitate errealetatik abiatuta. Horretarako, arazoak konponarazi behar zaie.
19
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Haurren eta nerabeen pentsamenduen garapena hezkuntza sistemaren ondorio
zuzena da.
Lehen eta gaur egun ematen den historiak ez du laguntzen gure inguruan
gertatzen dena ulertzen, izan ere, historia zatikatua da. Ez da nahikoa iragana
deskribatzearekin, ulertu ere egin behar da eta ikaslea kontuan hartu behar da, ez
ahaztu. Ikasleek ez dituzte historiaren elementu basikoak ulertzen. Ikasleen
estrukturazio tenporala oso eskasa da eta gainera, liburuetan agertzen diren
kontzeptuak zailegiak dira haientzako. Historiari buruzko kontzeptuak barneratzeko
ezinbestekoa da irakasteko modua aldatuz. Ikasleak berak eraiki behar ditu
kontzeptuak eta bere “egiak”.
Pentsamendu historikoa, erlatibismo historikoa eta arazoen ulermena
beharrezkoak dira ezagutza historikoa garatzeko. Gertakari historiko baten ondorioak
ulertzeko beharrezkoa da akzioen arrazoia ulertzea. Jarduera hauek pertsonai edo
talde batek burutzen dituzte eta gertakarien ibilbidea markatu zuten. Horretarako,
ezinbestekoa da agente historikoen rolean jartzea. Baina, umeetan hori lortzea oso
zaila da, izan ere, asko kostatzen zaie haien ikuspuntua ez den leku batetik gauzak
ikustea. Horri egozentrismoa deritzo.
Aurrekoa egozentrismoa ez emateko, beharrezkoa da haurrek pentsamendu
formala izatea, hau da, gaitasun zehatz batzuk izatea. Horretarako, ulertu behar da
historia ez dela zientzia esperimentala. Hots, ez da zientzia enpirikoa, ez daude
laborategirik berreraiki gertakariak. Historiak ez ditu muga itxiak, izan ere, historiak
margen handia ematen du ideologiarako eta iritziak emateko. Bestela esanda, teoria
historikoak ezeztatu oso zaila da. Izan ere, gertakari historiko berdina hainbat
modutan kontatu daiteke eta guztiak ontzat ematen dira.
Gertakari historiko baten datuen interpretazioari (bakoitzaren iritziaren
arabera) erlatibismo historikoa deritzo. Garrantzitsua da haurra ulertzea ikasgai
honetan hainbat ikuspuntu daudela. Baina, historiak irakasterakoan ideologian,
doktrinan eta baloreetan erortzeko arriskua dago.
20
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Nerabeen gehiengoa ez dago prest ikastetxetan saiatzen den historia
ikasterako eta barneratzeko. Maila intelektualaren garapena ikasle bat ikasteko gai
dena determinatzen du. Horrez gain, garapenaren eta ikasketaren arteko erlazioa ez
da unidirekzionala. Bi hauek, garapen kognitiboaren gradua determinatzen du.
Beraz, erlazio dialektiko zaila da. Maila kognitiboa gainditu behar den hesia da, beti
ere, posibilitate errealetatik abiatuta. Horretarako, arazoak konpontzera eramanarazi
behar diegu. Haurren eta nerabeen pentsamenduen garapena hezkuntza sistemaren
ondorio zuzena da.
Lehen eta gaur egun ematen den historiak ez du laguntzen gure inguruan
gertatzen dena ulertzen, izan ere, historia fragmentaria da. Ez da nahikoa iragana
deskribatzearekin, ulertu ere egin behar da eta ikaslea kontuan hartu behar da, ez
ahaztu. Ikasleek ez dituzte historiaren elementu basikoak ulertzen. Ikasleen
estrukturazio tenporala oso eskasa da eta gainera, liburuetan agertzen diren
kontzeptuak zailegiak dira haientzako. Historiari buruzko kontzeptuak barneratzeko
ezinbestekoa da irakasteko modua aldatuz. Ikasleak berak eraiki behar ditu
kontzeptuak eta bere “egiak”.
Iruzkin kritikoa:
Ikasitakoaren inguruan hausnartu ondoren esan dezakegu nagusi izan arte
umeek ez dute denboraren kontzeptua bere osotasunean ulertzen. Gutxinaka
barneratzen dituzte kontzeptu hauek guztiak eta geri eta gaitasun gehiago dituzte.
Iragan, orain eta etorkizuna ez dute barne hartzen denbora zati berdinak adin batekin
edo bestearekin, hau da, txikia izatean iragana duela ordu batzuk da, baina heldua
zarenean iragana zure iraganeko bizitza orokorrean bihurtzen da, hortaz denbora
espazio askoz zabalagoa. Esan dezakegu gero eta zabalago eta abstraktua
bihurtzen dela denbora guretzat zahartu ahala. Nire ustez oso garrantzitsua da
kontzeptu hauek irakastea, historiaz aparte egunero umeek ikasteko eta antolatzeko
denboraren laguntza behar dute. Gainera gutxinaka ikasi behar dute denbora ez dela
beraien ekintzen arabera antolatzen, baizik eta aldrebes dela. Izan ere guk gure
bizitzan egiten ditugun ekintzak egunaren orduen arabera antolatzen ditugu. Oso
21
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
garrantzitsua bihurtzen da hau irakatsi ahal izateko haurra bizi den ingurua, izan ere
ikastolan gauza bat irakatsi eta etxera bueltatu eta beste bat irakasteak ez du
ezertarako balio, atzera pausoak ematen dira. Bukatzeko esan beharra dago,
lehenago aipatu bezala, denbora umeentzat eta askotan guretzat oso subjektiboa
dela, ondo pasatzen ari direnean denbora arrapalada batean pasatzen dela eta
aspertzen direnean denbora oso luzea iruditzen zaiela.
Testu hau irakurrita, gure egoera gogoratu dugu, izan ere, guztiz ados gaude
esaten duenarekin. Eskolan iraganean gertatutakoari buruzko deskribapena egiten
dute soilik data eta izen ugari emanez. Gero, ikasleek datu eta izen horiek guztiak
gogoratu behar ditugu bukaerako azterketa gainditzeko.
Bestalde, konturatzen gara, irakaslearen arabera gertakari bera modu
ezberdinetan kontatzen dela, hau da, bakoitzak bere erara irakasten du,
garrantzitsua dena erabakiz. Hau da, irakasle batentzat garrantzitsua den gertakari
bat, agian beste batentzako ez da hain garrantzitsua eta ez dio aurrekoak eskaintzen
dion hainbeste denbora eskaintzen.
Gainera, historia ez denez zientzia enpirikoa oso erreza da baloreak, doktrina
eta ideologiak historiarekin batera irakastea. Hots, historia ez da modu objektiboan
irakasten. Bakoitzaren baloreak eta ideiak nahi barik irakasten dira.
Gure ustez, historia ezagutzea garrantzitsua da gaur egun gertatzen dena
ulertzeko. Hau da, orain dela 50 urte gertatutakoak gaur eguneko egoera
baldintzatzen du. Adibidez, 1936. urtean gerra zibila gertatu ez balitz, agian gaur
egungo gobernu mota errepublika izango litzateke. Beraz, hori ulertzeko
ezinbestekoa da irakasteko modua aldatzea.
Testu hau irakurrita, gure egoera gogoratu dugu, izan ere, guztiz ados gaude
esaten duenarekin. Eskolan iraganean gertatutakoari buruzko deskribapena egiten
dute soilik data eta izen ugari emanez. Gero, ikasleek datu eta izen horiek guztiak
gogoratu behar ditugu bukaerako azterketa gainditzeko.
Bestalde, konturatzen gara, irakaslearen arabera gertakari bera modu
ezberdinetan kontatzen dela, hau da, bakoitzak bere erara irakasten du,
22
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
garrantzitsua dena erabakiz. Hau da, irakasle batentzat garrantzitsua den gertakari
bat, agian beste batentzako ez da hain garrantzitsua eta ez dio aurrekoak eskaintzen
dion hainbeste denbora eskaintzen.
Gainera, historia ez denez zientzia enpirikoa oso erreza da baloreak, doktrina
eta ideologiak historiarekin batera irakastea. Hots, historia ez da modu objektiboan
irakasten. Bakoitzaren baloreak eta ideiak nahi barik irakasten dira.
Gure ustez, historia ezagutzea garrantzitsua da gaur egun gertatzen dena
ulertzeko. Hau da, orain dela 50 urte gertatutakoak gaur eguneko egoera
baldintzatzen du. Adibidez, 1936. urtean gerra zibila gertatu ez balitz, agian gaur
egungo gobernu mota errepublika izango litzateke. Beraz, hori ulertzeko
ezinbestekoa da irakasteko modua aldatzea.
Elkarrizketa
Bihotz Gaztea ikastolara joan gara denborari buruzko galdera batzuk egitera. Bi irakasleekin batu ginen: Garbiñe (5 urteko gela) eta Itsaso (3 urteko gela). Hona hemen guk egindako galderak eta haiek eman zituzten erantzunak.
- Nola banatzen eta antolatzen duzue denbora ikastolan? Zein irizpide izaten dituzue kontuan?
Egunero: sarrera, amantala jantzi, korruan errituala (zerrenda, eguraldia, falta direnak …), ipuina, egindakoa kontatu, hiru urteko gela 10etan komunera, gero txokoetan, patiora, jantokira. Badakite sekuentzia egunero egiten dutelako, errutina. Badakite patio eta gero badoazela etxera. Metodologiak markatzen du ordutegia eta ikastolak patio banaketagatik.
- Nolakoa da umeek denboraz duten pertzepzioa?Ez dute pertzepziorik. Etorkizun hurbila jakin nahi dute, hau da, eta orain? Zer egingo dugu orain?. Eguraldia jartzerakoan astea ikusten dute eta bere banaketa.
23
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
- Nola azaltzen eta lantzen duzue klasean denboraren kontzeptua? Egunak, orduak, minutuak, hilabeteak, urteak …
Egutegiarekin. Data idazten dugu baina zenbakiak lantzen dituzte batez be. Hilabetea ikusten dute orrian eta hori bukatzean hurrengoa baina ez gehiago. Denbora lantzen da baina ez dira gai hori ulertzeko, nagusiagoak direnean. Ez dakite urtea antolatzen (adib urtebetetzeen trena)
- Zenbat urterekin uste duzue kontzeptu hauek barneratzen eta ulertzen dituztela? Eguna, gaua, eguna pasatu dela…
LHn 2. mailan gutxi gora behera. Baina ez dute guztiz ulertzen.
- Gurasoek markatutako ordutegiak errespetatzen dituzte?Normalean bai. 3 urtekoak hasieran adaptazio prozesua egiten dute egun bakoitzean denbora pixka bat gehiago gehituz, normalean errespetatzen saiatzen dira.
- Autonomia ematen die haurrei ordutegiak izatea? Orduan, errutina garrantzitsua da autonomia lortzeko?
Bai, ordutegia ikastean seguruago sentitzen dira badakitelako zer datorren. Oso inportantea da errutina ume txikiekin. 5urteko gelan amantalak jartzen hasten dira eta musika jartzean badakite bukatzen denerako jarri behar dutela amantala.
- Zer erabiltzen dute umeek bazkaldu, afaldu, gosaldu edota dutxa hartu behar dutela jakiteko?
Egunero egiten dugunarekin. Errutinarekin barneratzen du, eskolan etxean eta leku guztietan behar dute seguru sentitu ahal izateko.
- Garrantzitsua iruditzen zaizu umeei denbora zer den irakastea? Zergatik?
Bai, beraiek barneratzen joateko, behintzat hurbilak diren denborak.
24
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
- Nola azaltzen diezu umeei denbora asko edota gutxiren kontzeptua?Adib Olentzero egunerako zenbat falta dira? 11 egun. Ez dute kalkulatzen, denbora kantitate horiek oso handiak dira eta ez dute kontrol bat eramaten.
- Baliabide materialak?Egutegia eta data idaztea batez be. Ipuinak, behin batean, hasiera, bukaera, hurrengo egunean …
Elkarrizketari buruzko hausnarketa
Ikastolara heldu bezain laster, bi irakasle gure zain zeuden. Irakasleak Garbiñe eta Itsaso ziren, lehenengoa 5 urteko gelakoa eta bigarrena, 3 urteko gelaren irakasleak. Aurkezpenak egin ondoren, bilera gela batera eraman gintuzten eta bertan gure galderak egiten hasi ginen. Irakasleak guk planteatutako galdera guztiak erantzun zituzten bakoitza bere ikuspegitik kontuan hartuz adin desberdineko irakasleak zirela. Egia esan, galderak egiten oso gustura ibili ginen, haiek jarrera asertiboa izan zutelako. Gainera, harreman estua daukagu ikastolarekin eta horrek asko lagundu zuen.
Galderen inguruan esateko daukagu gure esperientziak kontuan hartuz galdera askoren erantzuna bagenekiela, baina beste batzuena, berriz, berriak izan dira guretzako. Gehien harritu gaituena, nola apurka-apurka umeek haiek bakarrik eboluzionatzen duten.
Hala ere, egin dugun irteera hau zalantzak konpontzeko balio izan zaigu eta honi buruz zerbait gehiago jakiteko gero gure etorkizunean jarri ahal izateko.
Irakasleen aldetik esan dugun bezala, oso jarrera ona izan zuten eta elkarrizketa amaitu genuenean, klaseak ikustera eraman gintuzten. Hori beti eskertzeko gauza da, horrela, gelak, instalazioak, ikustean, kontzeptuak hobeto ulertzeko balio izan zaigu. Orduan, aukera hori izan genuenez, argazkiak atera genituen. Hona hemen argazki batzuk:
25
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
26
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Amaitzeko, esan beharra daukagu, denboraren kontzeptua umeentzat oso garrantzitsua dela, eta irakasle bezala gauza horiek guztiak jakitea beharrezkoa dela gure etorkizunerako.
Jostailuen azterketa
1. Fitxa teknikoa
a. Titulua: ¿Qué hora es?
b. Egilea: Cecilia Buitrago
c. Editoriala: Ovale Publications
d. Tokia eta urtea: 1995 Montreal Kanada
e. Euskarria: liburu bat da kartoizkoa.
27
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Deskripzioa
1. Gaia. Edukia: Eguneko ordu desberdinak adierazten ditu eta honekin
batera, orduak, minutuak, segundoak... Honek lantzen duena
orientazioa da, bertan egunak sekuentzien arabera ordenatuta
dagoelako. Denboraren neurketa kontzeptua ere lantzen da, izan ere,
zenbakiak ezagutzea beharrezkoa da ariketa hau burutzeko.
2. Nori zuzendua: Batez ere haur hezkuntzako haurrentzat 3 urtetik
aurrera.
3. Nola erabiltzen da? Lehenengo irakasleak orduaren inguruko azalpen
zehatzak emango ditu eta ondoren haurrek bertan planteatutako
galderak erantzungo dituzte. Ipuinen protagonistak egiten dutena
kontutan hartuz.
4. Ilustrazioa eta testua: liburu honetan ilustrazioak garrantzia
handiagoa du testuak baino, izan ere marrazkien bidez eguneroko
jarduera guztiak adierazten dira. Eta honi lagunduz, testu txikiak
agertzen dira galderak planteatuz, atal hau irakasleak irakurriko die.
Analisia
1. Helburu didaktikoa edo ludikoa? Argi dagoenez helburu didaktikoa
da. Liburu honen bidez haurrek denboraren pertzepzioa lantzen dute.
Haur hezkuntzako material gehienak bezala bere parte ludikoa du,
haurrak era dibertigarri eta erakargarri batean ikas dezaten.
2. Zein da ikaslearen papera? Sekuentzien bitartez eguneko orduak eta
ekintzak antolatzea.
3. Zein da irakaslearen papera? Gai menperatzea, beharrezko
azalpenak ematea eta haurren dituzten zalantzak argitu. Irakasleak
28
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
klasea gidatu behar du haurrek oraindik ez direlako gai planteatutako
galderak bakarrik erantzuteko.
4. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokitu dira? Gure ustez liburu hau ez dago egokituta premi bereziak dituzten
umeentzat. Guztientzako berdina delako eta ez dagoelako erraztasunik.
5. Aniztasuna ( kulturala, soziala, generoa…) kontuan hartzen du?Kultur ingelesa agertzen da.
Azken iritzia
1. Zelan ikusten duzu?Oso liburu egokia iruditzen zaigu arlo asko hartzen dituelako kontuan.
2. Erabiliko zenuke gelan? Zergatik? Bai gai honek haur hezkuntzako aproposak direlako.
2. Fitxa teknikoa
a) Titulua: Antes y después
b) Egilea: -
c) Editoriala: Akros
d) Tokia eta urtea: -
e) Euskarria: Joko bat da, kartoizkoa eta datorren kutxan plastikozkoa
Deskripzioa
29
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
a. Gaia. Edukia: Gaia lehen eta orain bereiztea da, bertan ikasiko dute
gauzak erabili ondoren izaten duten aldaketak, hau da, ondorioak. Adibidez, zerbait
jan ondoren hortzak zikinak geratzen dira, beraz ikusiko dute izandako eraldaketa.
b. Nori zuzendua: Haur hezkuntzako azkenengo ziklorako zuzenduta dagoela
uste dugu, 4-5 urteko haurrentzat. Uste dugulako adin honekin ekintzen ondorioak
bereizten hasten direla.
c. Nola erabiltzen da: Oinarri bat dago eta bertan zenbait irudi agertzen dira,
honekin zer ikusia duten piezak horren gainean jarri behar dituzte.Ekintzak
sekuentziatan antolatzen dira eta azkenengo ondorioa bilatu behar dute bi irudiak
elkartzeko.
d. Ilustrazioa eta testua: Ez da testurik agertzen, soilik ilustrazioa. Irudiak
eguneroko ekintzak izan daitezke uste dugu gehienak ezagutuko dituztela.
▪ Analisia
a. Helburu didaktikoa edo ludikoa? Haur hezkuntzako ariketa guztiak
bezala jarduera ludiko bat da helburu didaktiko batekin.
b. Zein da ikaslearen papera? Jarrera aktiboa izan behar du, bakoitzak
pentsatu behar duelako irudiak nola lotu.
30
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
c. Zein da irakaslearen jarrera? Kasu honetan jarrera pasiboagoa du, ez du
etengabe irakurri ezta azaldu behar baina laguntza eskaini behar dute eta noski, ekintza
behatu.
d. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokitu dira? Ez, ez
dago egokitua. Izan ere, klasean itsu bat egonez gero ezin izango luke jolastu,
berarentzat egokitutako braille hizkeran egon beharko litzateke.
e. Aniztasuna (Kulturala, soziala, generoa...) kontuan hartzen du? Bai,
generoari dagokionez gizonak eta emakumeak agertzen dira eta kulturalki gure
gizartean ematen diren hainbat jarduerak agertzen dira.
Azken iritzia
a. Zelan ikusten duzu? Joko aproposa iruditzen zaigu, sekuentzia
desberdinak antolatzeko eta ekintzen ondorioak ezagutzeko.
b. Erabiliko zenuke gelan?Zergatik? Bai, baina behar bereziak dituzten
ikasleentzako moldaturik. Egungo ekintzen bidez ikasten dutelako eta hori haien
ulermenari erraztasunak ematen dizkio.
Gure ariketak
Abestia
Alferraren astea
Astelehena,31
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
jai ondoren alferra
Ezer ez egiteko,ez goaz lanera.
Asteartea,
euria goitik behera,
busti egingo gara, ez goaz lanera.
Asteazkena,
osaba ezkontzen da ta
jai hartzen badu, ez goaz lanera.
Osteguna,
amonaren eguna,
festa hau ospatzeko, ez goaz lanera.
Ostirala,
haginetako mina aspirina hartuta, ez goaz lanera.
Larunbata, egun
erdiko lana, egun erdiagatik ez goaz lanera.
Igandea, lantegia itxita
lana egin nahi bainaezin joan lanera.
Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
Material hau egokia iruditzen zaigu astearen egunak ikasteko, behintzat sekuentzia
batean antolatzeko. Hau da, astearen lehenengo eguna astelehena dela, bigarrena
asteartea, hirugarrena asteazkena...
Materialaren helburu espezifikoak:
32
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Haurrek astearen egunak bereiztea eta bere sekuentzia jakitea.
Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu. Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait ezaugarri,
ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek ezagutzera
hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak sortze aldera.
Kulturaren berri izan eta parte hartzea.
Elementuen eta bildumen tasunak identifikatzea eta taldekatze-, sailkatze-,
ordenatze- eta kuantifikatze-harremanak ezartzea, pentsamendu logiko-
matematikoa garatzeko eta horren adierazpideak ikasten hasteko.
Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?
Egunero, gelan landuko dugu. Guztion artean abestuko da irakasleak irudia
erakusten dituen bitartean. Ikasleek, ikusten dutenaren arabera, (irakasleak irudiak
seinalatzen dituen bitartean) abestia abestuko dute. Horrela, abestiari esker astearen
egunak ikasiko dituzte.
Edukiaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontuan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak:
Irudi handi bat izango dugu horman itsatsita zazpi ataletan banatuta, atal bakoitza
asteko egun bakoitzari egokitua. Egun bakoitzean agertzen diren irudiak abestiaren
letrarekin bat joango dira. Hau da, abestiak “Asteartea, euria goitik behera, busti
egingo gara, ez goaz lanera” esaten badu, irudian euria agertuko da marraztuta.
Errutina bat
33
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Egunero, gelan sartu bezain laster, zein egun den eztabaidatuko dugu.
LINK: http://asomateamiclase.blogspot.com.es/p/rutinas.html
-Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
-Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
-Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
Material honen bitartez pixkanaka haurrek egun desberdinak daudela ulertu dezaten
bilatzen dugu. Aldi berean, zenbakiak lantzeaz aparte, gelakideen urtebetetzeak,
urtaroak, eta abar aztertuko ditugu.
34
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Materialaren helburu espezifikoak:
o Denboraren pertzepzioa lantzen joatea.
o Zenbakiekin lehenengo kontaktua izatea.
Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu:
o Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta
esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea,
ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara
nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko.
o Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea
eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea,
ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta
errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta
haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat
hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna
garatzeko.
Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?
Ariketa hau goizero burutuko dugu, harrera modutzat, hau da, haurrak gelan sartu
bezain pronto. Hauek borobil batean jesarri ondoren, irakaslea izango da gidaria eta
haurrei galdetuko die zein den gaurko eguna eta horren inguruan hitz egingo dute.
Edukinaren eskema edo gidoi hiru aspektuak kontutan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak:
35
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Klasera sartuko dira, amantala jantzi eta guztiok txokoan jesarriko dira. Haien
aurrean, guk sortutako kartulinak izango dituzte, hau da, egunak, urtaroak, eta abar
zehazten dituztenak. Guztion artean hutsuneak betetzen joango gara, hain zuzen ere
aurreko eguna birgogoratuz, gaurko egunaren zenbakia eta izena zein den zehaztuz,
eta abar.
Errutina bi
09:00:00 Klasera sartu09:05:00 Harrera:
Amantala jarri. Zerrenda pasatu. Data arbelean jarri. Egun horretan egiten duen eguraldia jarri.
Aurreko egunean egindakoa komentatu.10:00:00 Txisa egin10:10:00 Txokoak11:30:00 Jolastordua eta txisa egin12:30:00 Jatera13:30:00 Siesta14:30:00 Ipuina15:30:00 Jolastordua16:15:00 Amantalak kendu et batu16:30:00 Etxera
Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
Umeek errutinaren bitartez, segurtasun eta autonomia gehiago bereganatu dezaten.
Errutinari esker, haurrek egunero egin behar dutena dakite, buruz ikasten dutelako
jardueren sekuentzia.
Materialaren helburu espezifikoak:36
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
o Haurrek egunero egin behar dutena jakitea.
o Autonomia bereganatzea.
o Zenbakiak lantzea eta bereiztea. Adibidez, gaur 23 bada, bihar egun
bat gehiago denez, 24 izango da.
Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu.o Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait
ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek
ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak
sortze aldera.
o Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak
identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko
gaitasuna garatze aldera.
o Elementuen eta bildumen tasunak identifikatzea eta taldekatze-,
sailkatze-, ordenatze- eta kuantifikatze-harremanak ezartzea,
pentsamendu logiko-matematikoa garatzeko eta horren adierazpideak
ikasten hasteko.
Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?
Egunero, gelan guztion artean jarraitu beharreko pautak eta ordutegia izango da.
Irakaslea izango da jarduera guztiak egiteko gidaria, hau da, gelara eramango
dituena, jolastokira, jantokira, txokoetara... Ikasleek aktibitate desberdinak egingo
dituzte: data idatzi, zerrenda pasa, nor etorri da nor ez, eguraldia jarri, jolastu,
txokoetan ibili, jan eta hainbat jarduera desberdin gehiago.
37
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Edukiaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontuan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak:
Aspektu estetikoari dagokionez, harreran egutegi bat erabili daiteke eta honetan
umeak egunen gainean X bat jarriko dute, hau pasatu dela adieraziz. Data
andereñoak jarriko du arbelean. Hala eta guztiz ere, aurreko eguna zein zen
azalduko du eta horretan oinarrituta hurrengoa jarriko dute. Eguraldia astebeteko
egutegian jarriko dute egun bakoitzaren gainean egingo duen eguna adieraziz, hau
da, eguzkia, elurra...
Eguna irudietan.
Ume bat gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen agertuko da irudi batzuetan. Irudi hauen
bitartez haurrei noiz burutzen dugun jarduera bakoitzak azalduko diegu. Irudiekin
batera, eguzkia eta ilargia tartekatuko dugu, eta honekin egunaren momentu
garrantzitsuenetarikoak azalduko diegu.
Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
Material honekin haurrei azaldu nahi diegu gosaria, bazkaria eta afariaren arteko
desberdintasunak. Horrela, eguzkiaz eta ilargiaz baliatuz, egunaren atalak azalduko
diegu eta modu honetan ulertuko dute zergatik bazkaldu edo afaldu den.
Materialaren helburu espezifikoak:
Gaua eta eguna bereiztea eta gosaria, bazkaria eta afariaren arteko
desberdintasunak ulertzea, momentu bakoitzean zer egin behar duten argi izatea.
Konpetentzia eta helburu didaktikoak formulatu:
38
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
o Ingurune fisikoa, naturala eta soziala modu aktiboan aztertzea eta
esploratzea, eta ingurune horiek ezagutzeko interesa erakustea,
ingurune horietako kide diren sentipena garatzeko eta haietara
nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz moldatzeko.
o Ingurune fisikoa ikertzea eta bertako zenbait elementuren ezaugarriak
identifikatzea, haietan jarduteko eta haietan eraldaketak sortzeko
gaitasuna garatze aldera.
o Naturako animaliak, landareak, elementuak eta fenomenoak aztertzea
eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea,
ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta
errespetua garatzeko. Ingurune naturaleko oinarrizko osagaiak eta
haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat
hartzea, haiek babesteko zaintza, errespetua eta erantzukizuna
garatzeko.
Noiz, zein testuingurutan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?
Klasean bertan erabiliko dugu, edozein egun bateko ariketa bezala. Irakasleak
azalduko die haurrei irudietan gertatutakoa, eta behin azalduta klaseko horman
itsatsiko dugu behin eta berriro birpasatu ahal izateko. Ikasleen aktibitatea, batez
ere, entzulearena izango da. Ipuinen antzera izango du, baina aktiboki parte hartuko
dute planteatuko ditugun galderen erantzunen bitartez.
Edukinaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontutan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak:
Lehenengo irudia: eguzkia ateratzen denean ume bat altxatzen da eta
gosaltzen du.
39
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Bigarren irudia: eskolan dauden bitartean eguzkia bete-betea dago, eta
jantokira joateko ordua heltzen da, bazkaltzera.
Hirugarren irudia: umea etxean dago afaltzen, momentu honetan eguzkia
joaten da eta ilargia dator.
Ipuina
Mikel Bilbon bizi den 5 urteko ume bat da.
Mikel mutiko nagitsua da, eta egunero gauza bera gertatzen zaio, eguzkia
irteten denean, amak behin eta berriro deitu behar dio esnatzeko. Bitartean, amak
gosaltzeko fruta, gailetak, esnea eta zukua prestatzen dizkio. Mikel gosaria usaindu
eta arrapalada batean ohetik jaiki eta gosaltzera joaten da.
Egin beharreko gauza guztiak egin ondoren, hau da, dutxatu, haginak garbitu,
jantzi.. Mikel eskolara doa.
Goiza aurrera joan ahala eta hainbat ariketa egin ostean, Mikeli sabela zerbait
arraroa egiten zion. Gose da!! orduan guztiok batera jantokira abiatu ziren abesti hau
abesten: jan, jan, jan eta jan sagarra sartu dut ahoan, edan, edan, edan egarririk
gaudenean.
Bazkaltzeko espagetiak, arraina eta jogurta zeuden. Ze gozoa!!!! Mikeli
izugarri gustatzen zaio.
Tripa bete eta gero Mikel logura pixka bat zeukan eta etxera joan baino lehen,
ikastolako ohetxoan bere lagunekin siesta txiki bat bota zuen.
Bat batean, tinbrea jo eta hara nor etorri...... amatxuuuuuu!!!! Mikel bere
amarengana joan eta besarkada handi bat eman zion. Biok batera parkera abiatu
ziren. Han jolastu, zikindu...
40
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Eguna amaitzen joan zen eta parkea pixkanaka-pixkanaka iluntzen zihoan.
Orduan Mikel eta bere ama etxera joan eta Mikel bidetik esan zion:
- Amatxu!!! nekatuta nago... lo egin nahi dut. – esan zuen Mikelek.
- Mikel itxaron behar dugu aita afaria egiten amaitzen dago eta! Horrela
egunero bezala hirurok batera afalduko dugu. – erantzun zion amak.
Guztiok batera afari on eta dibertigarri bat izan ondoren, kalean argirik ez zegiela
hirurok poz- pozik ohera abiatu ziren.
Zertarako nahi dugu? Zer nahi dugu egin material honekin?
Bost ariketen arteko bat ipuin bat egitea erabaki dugu, uste dugulako baliabide hau
umearentzat erakargarria eta ezinbestekoa dela. Ipuinen bitartez, umeek gauza asko
ikasi ahal dituzte, gainera ipuinaren paperean oso erraz hartzen dira eta horrek
umeek gaia hobeto ulertzera bultzatzen du.
Materiaren helburu espezifikoak:
o Helburu nagusia: gosaldu, bazkaldu eta afaldu kontzeptuak
berenganatu.
o Sormena lantzea.
o Umeek ondo pasatzea.
o Ikastea.
o Parte hartzea.
Konpetentzia eta helburu espezifikoak:
41
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
o Portaera sozialeko oinarrizko arauak aria-arian barneratzea, eta beren
jokabidea arau horietara egokitzea, gero eta modu orekatuagoan eta
hobean.
o Beren esperientziaren hurbileko hainbat gizarte-talde, haien zenbait
ezaugarri, ekoizpen kultural, balio eta bizimodu identifikatzea eta haiek
ezagutzera hurbiltzea, konfiantza-, errespetu- eta estimazio-jarrerak
sortze aldera.
Noiz, zein testuinguruetan eta nork erabiltzeko? Erabiltzaileen rolak definitu. Ikasleen aktibitateak zeintzuk izango dira?
Ipuin hau irakasleak klasean bertan kontatuko du. Umeek entzule papera daukate
baina askotan haien parte hartzea funtsezkoa da. Azkenik, ipuinaren arabera, bai
irakasleak eta bai ikasleek haien artean gaiari buruz hitz egin behar dute.
Edukinaren eskema edo gidoia hiru aspektuak kontutan harturik: estetikoa, interaktibitatea eta edukin edukatiboa. Elementuak eta atalak.
Hasieran irakasleak, gaur ipuin bat kontatuko duela azalduko du. Horretarako
umeak borobil batean jesartzeko agintzen die, horrela guztiak irakaslea ikusiko dute.
Hau egin ondoren, guztion prest daude ipuina entzuteko.
Irakaslea ipuina kontatzen hasten da eta azkenik, ipuina amaitu eta gero,
irakaslea eta umeek galderak partekatuko dituzte eta gaiari buruz hitz egingo dute.
Horrela irakaslea jakingo du ipuina gustatu zaiela edo ez, eta kontzeptuak
berenganatu dituzten ala ez.
Zer ikasi dugu?
Hasiera batean zailtasunak izan genituen proiektua aztertzeko gaiaren
inguruan ez genuelako ezagutzarik, haurrei halako azalpenak emateko. Azalpen
42
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
sinpleenak nahiko konplexuak bihurtu ziren ez genekielako azalpen zehatz ematen
eta honetarako informazio bilketa egin genuen. Lan honen bitartez, haur
hezkuntzako zikloetan lantzeko lagungarriak izan diren hainbat kontzeptu landu,
garatu eta ikasi ditugu.
Hasteko, eta gure ustez garrantzitsuena, denboraren garrantzia transmititzea
da, nahiz eta umeek oraindik honen pertzepzioa bereganatu ez. Kontzeptu hau
apurka-apurka garatuz doa, 8-9 urte bete arte. Hortik aurrera kontzeptu hau argi
izaten dute.
Klasean, guzti honekin batera, eduki batzuk landu ditugu, hau da, orduak
definitu, egunak, hilabeteak, urteak, afaria, gosaria,..etab. Kontzeptu hauek lantzeko
hainbat baliabide desberdin daudela ikasi dugu, adibidez, ipuinen bitartez, antzerkien
bitartez, fitxen bitartez, abestien bitartez... baina orokorrean errutinen bitartez.
Honekin batera, lagungarria iruditu zaigu ere, Bihotz Gaztea ikastolara joatea.
Bertan ikusi izan dugulako, kontzeptu hauek lantzeko haiek erabiltzen dituzten
materialak zeintzuk diren. Adibidez: marrazkiak, egutegiak, ipuinak...etab. Gero ideia
hauek hartuta gureak egiteko.
Kontuan hartu beharrekoa da, baliabide hauek prestatzerako orduan, ez
daukatela bakarrik alde ludiko bat, baizik eta esan dugun bezala funtzio didaktikoa
ere izan behar dute. Honela, umeek erraztasun gehiago dituzte era dibertigarri
batean ikasteko.
Amaitzeko, pentsatzen dugu irakasgai honetan landu duguna oso baliagarria
dela gure etorkizunerako. Gure ustez, denboraren kontzeptuak haur hezkuntzan
lantzen hastea ezinbestekoa delako. Hala nola, denbora pertsonala eta historikoa
barneratzea.
Autoebaluaketa
ADIERAZLEAK GUTXITAN NORMALEAN ASKOTAN
43
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Helburuak betetzen dira X
Taldekide guztien ikuspuntuak eta iritziak
kontuan hartzen dira
X
Bakoitzak bere lanaren zatia burutzen du X
Bileraren garapenerako planifikazioa egiten da X
Egiten den bilerako planifikazioa betetzen da X
Ordutegia eta bileren egunak taldekide guztiak
errespetatzen dituzue
X
Lanak eperako egiten dira X
Rolak errespetatzen dira X
Elkarrekiko laguntza ematen duzue X
Proiektu hau oso interesgarria iruditu zaigu, hori dela eta, gogotsu aritu gara lan
egiterakoan. Nahiko ondo konpontzen gara gure artean, beraz, oso gustura egon
gara eta ez dira liskarrik egon. Horrez gain, guztion iritziak onartu ditugu eta
desadostasunen bat egon denean guztion artean konpontzen saiatu gara adostasun
batera heltzeko asmoz.
Proiektu honetan taldekide guztiok hartu dugu parte ahalik eta hoberen. Gainera,
norbaitek arazoren izatekotan beste batek laguntzen zion atal hori burutzeko edota
hobetzeko. Horrez gain, lehenengo aktan jarritako rolak errespetatu ditugu eta
bakoitzak bere betebeharra bete du.
Ordutegiari eta datei dagokienez, bete izan direla esan beharra daukagu eta arazoren
bat egonez gero beste taldekideak abisatzen genituen. Lana eguneratuta eraman
dugu eta geratzen ginen egun bakoitzean akta egiten genuen hurrengo egunean zer 44
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
egin behar genuen jakiteko. Egia da, entregatu beharreko ariketekin lana eguneratuta
eramatea nahiko erreza izan dela, izan ere, jarduera horiek oso lagungarriak izan
zaizkigu.
Bukatzeko, esan beharra daukagu proiektu hau asko lagundu gaitzakeela gure
etorkizunean, izan ere, ume txikiek ez dute denboraren pertzepzioa guk daukagun
bezala eta hori lortzea oso garrantzitsua da. Izan ere, gaur egungo gizartean
denborari esker antolatzen ditugu gure jarduera guztiak.
Aktak
Akta 1
Taldearen izena: Gus-Gus Taldea
Data: 2012.09.25
1. Bilera:
Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00
Bertaratuak: Irene Mezo
45
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Iratxe Ochandiano
Itsaso Pagazaurtundua
Saioa Palomino
Nerea Pascual
Aintzane Prior
2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak:
Gaur, lehenengo eguna izan denez, ez ditugu gai askorik landu. Batez ere,
taldearen xedea eta arauak betetzen egon gara eta rolak banatzen, hau da,
bakoitzaren eginbeharra zein izango den zehaztuz.
Gure xedea haurrek dituzte zalantzak azaltzeko gai izatea eta hauek argitzea
da. Hau da, gai izan behar gara haurrek dituzten zalantza haiek ulertarazteko modu
batean argitzeko.
Gure arauak aldiz, hurrengoak litzateke:
▪ Kideen arteko errespetua izatea.
▪ Guztion ideiak kontuan izatea.
▪ Gure arteko komunikazioa zaindu eta landu.
▪ Etxera eramaten den eginkizuna epean ekarri.
▪ Puntualtasuna.
▪ Asistentzia, ezin denean etorri lehenago abisatu.
▪ Arazoak konpontzeko: komunikazioa erabiliko dugu.
▪ Eztabaidarik balego: gehiengoaren iritzia beteko da.
3. Egiteko atazak:
Irene Mezo: Idazkaria (erredaktatzailea: aktak...)
Iratxe Ochandiano: Organizatzailea (betebeharrak gogoratzen dituena eta
moodle-koinformazioa jasotzen duena.
Itsaso Pagazaurtundua: Zuzentzailea (testuak berrikusten eta zuzentzen dituena)
46
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Saioa Palomino: Koordinatzailea (bakoitzaren betebeharral zehazten dituena)
Nerea Pascual: Idazkaria II (egunero egiten dena garbira edo ordenagailura
pasatzen duena)
Aintzane Prior: Teknikaria (informazioa bilatzeaz arduratzen duena)
4. Hurrengo lan saioa
Noiz: 2012.10.09
Gai ordena: Lana irakurri.
Informazioa bilatu, aztertu eta aukeratu.
Lanaren eskema zehaztu.
Lanarekin hasi.
5. Hausnarketa
Gaurko klasean ez dugu ezer berezirik egin. Taldeko akta bete dugu taldea
osatu ostean, eta bakoitzaren betebeharrak zehaztu ditugu. Gero, lehenengo
praktikarekin hasi gara, talde lanari buruzko hausnarketa egin behar izan duug.
Guretzat talde lana, oso lagungarria da lanak egiterako orduan, izan ere, ideia
gehiago daude eta ikuspuntu desberdinak.
Akta 2
Taldearen izena: Gus-Gus
Data: 2012-9-25
1. Bilera:
Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00
47
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Bertaratuak: Irene Mezo
Iratxe Ochandiano
Itsaso Pagazaurtundua
Saioa Palomino
Nerea Pascual
Aintzane Prior
2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak:
Gaur denborari buruzko galderak batzuk egin behar izan ditugu. Zenbait
kontzeptu definitu ditugu: urtea, eguna, egutegia, urtaroa, minutua, ordua... Saiatu
behar izan gara kontzeptu horiek azaltzen ume bati azaldu behar bagenizkio bezala.
3. Egiteko atazak:
A taldekideak: denborari buruzko galderen erantzunak osatu.
B taldekideak: Talde fitxa ordenagailura pasatu eta moodle-ra igo.
C taldekideak: denborari buruzko galderak garbira pasatu eta moodle-ra igo.
4. Hurrengo lan saioa
Noiz:2012-10-2
Gai ordena: bidalitako testuak irakurri.
5. Hausnarketa
Gaurko klasean bidalitako lana kosta zaigu egitea, izan ere, oso zaila da
denborari buruzko kontzeptuak ume txiki bati azaltzea. Hala eta guztiz ere,
interesgarria iruditu zaigu eginbeharrekoa, etorkizun batean gure lanean aplikatu
beharreko kontzeptuak baitira.
48
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Hasiera batean gure ezagutzekin erantzun ditugu galderak, baina, guztiak ezin
izan ditugu erantzun, ez genekizkielako. Horregatik, galderen erantzunak egiterako
edota osatzeko Interneten bilatu behar izan dugu informazioa.
Gaurko praktika honekin asko ikasi dugu eta espero dugu hurrengoetan ere
gauza berriak ikastea.
Akta 3
Taldearen izena: Gus-Gus
Data: 2012-10-9
1. Bilera:
Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00
Bertaratuak: Irene Mezo
Iratxe Ochandiano
Itsaso Pagazaurtundua
Saioa Palomino
Nerea Pascual
Aintzane Prior
2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak:
Gaur irakurritako testuei buruz hotz egiten egon gara. Taldeka jarri gara eta
testuaren inguruko zalantzak argitu ditugu. Horrez gain, testu bakoitzaren ideia
nagusiak atera ditugu gero, gure proiektuan lagungarri izan daitezen.
3. Egiteko atazak:
49
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Taldekide guztiak: taldekide bakoitzak egokitu zaion testuaren iruzkina egin behar
du: laburpena eta iritzia.
4. Hurrengo lan saioa
Noiz: 2012-10-16
Gai ordena: Eskola batera joan eta irakasle bati elkarrizketa egin: nola lantzen dute
eskolan denbora?
Hurrengo klasean egin beharreko aurkezpena prestatu. Nora goaz? Nola helduko
gara?...
5. Hausnarketa
Gaurko klasean, testuari buruzko zalantzak argitu ahal izan ditugu beste
kideekin konpartituz eta bata besteari azalduz. Gero, gure taldearekin lanean sartu
beharreko puntuak azaldu ditu bakoitzak eta ideia nagusiak apuntatu ditugu
proiektuan sartzeko.
Gaurko klasea zalantzak argitzeko eta gure proiektua bideratzeko balio izan
digu. Horrez gain, irakasleari egin beharreko galderak eratzen lagundu digu, ideiak
emanez.
Akta 4
Taldearen izena: Gus-Gus
Data: 2012-10-16
1. Bilera:
50
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00
Bertaratuak: Irene Mezo
Iratxe Ochandiano
Itsaso Pagazaurtundua
Saioa Palomino
Nerea Pascual
Aintzane Prior
2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak:
Gaur gure proiektuari buruzko aurkezpena egin dugu: nola helduko gara? Nora
goaz?... galderei erantzuten. Hau da, gure proiektua nola bideratuko dugun eta gure
helburuak zeintzuk diren azaldu behar izan ditugu klasearen aurrean.
Praktika orduan irakasleak jostailu batzuk eman dizkigu hauek aztertzeko:
egokiak diren ala ez denbora umeekin lantzeko, nolakoak diren, zertarako erabili ahal
diren...
3. Egiteko atazak:
A taldekideak: biharko elkarrizketa garbira eta ordenagailura pasatu.
B taldekideak: proiektuaren atal guztiak batu.
C taldekideak: egindako ariketak wikira igo.
4. Hurrengo lan saioa
Noiz: 2012-10-23
Gai ordena: Proiektuari buruzko informazioa bilatu.
5. Hausnarketa
51
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Gaurko klasean, jostailuekin aritu gara eta ikusi ahal izan dugu egokiak diren
ala ez gure proiekturako eta umeei denboraren kontzeptuak irakasteko. Bi jostailu
aztertu ditugu eta lehenengoa bigarrena baino askoz errazago iruditu zaigu.
Jostailuen azterketari dagokionez, lehenengo liburua egokia dela ikusi dugu
baina, bigarrenak ez zuen zerikusi handirik gure kasuarekin.
Akta 5
Taldearen izena: Gus-GusData: 2012-10-23
1. Bilera:
Noiz hasi eta bukatu: 8:30-14:00Bertaratuak:
Irene Mezo Iratxe Ochandiano Itsaso Pagazaurtundua Saioa Palomino Nerea Pascual Aintzane Prior
2. Landutako gaiak eta hartutako erabakiak:
Gaur, taldean lanak banatu ditugu. Gidaren laguntzaz, falta zaiguna ikusi dugu eta binaka jarri gara lan horiek burutzeko. Ipuina, errutinak, baliabideak aztertu, proiektuaren sarrera...
3. Egiteko atazak:
A eta B taldekideek: Ipuina sortu eta horren fitxa bete. C eta D taldekideek: Irudien fitxa egin. Powerpoint-a egin. D eta E taldekideek: Sarrera. Abesti bat aukeratu eta fitxa bete.
4. Hurrengo lan saioa
Noiz: 2012-10-30
52
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
Gai ordena: Aurkezpena prestatu hurrengo klasean egiteko.
5. Hausnarketa
Gaur, lanarekin bukatu dugu eta horrek asko poztu gaitu. Langile aritu gara eta bakarrik falta zaigu azken zehaztasunak jartzea.
Bibliografia
http://lolacas.wordpress.com/
http://www.csi-csif.es/andalucia/modules/mod_ense/revista/pdf/Numero_15/
ISABEL_RAEL_1.pdf
http://www.surcultural.info/2007/04/juegos-de-integracion/ http://www.surcultural.info/2009/06/juegos-para-ensenar-normas-y-valores/ http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/
dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/curriculum_vigente/dc_educ_inf_e.pdf-
ùblicaciones/es_00024_pu/adjuntos/gizarte_kultur.pdf
http://www.gzdtkacs.ehu.es/s0024-con/es/contenidos/informacion/00024
http://www.ehu.es/RafaelLADidacticaCCSS/Cap.7.pdf 53
Andereño, zer egingo dugu orain: bazkaldu ala afaldu?
http://www.youtube.com/watch?v=Grqbi24O_tE
54