anderen- o lurdes - aulestiko udala zan; alde batetik, zikina kenduz, eskoria deitu-takoa, eta gaur...

12
Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeitahirugarren zenbakia, 2013ko negua. Lurdes Aritzaga Susaeta Anderen - o Lurdes

Upload: nguyendan

Post on 28-Mar-2018

225 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Aulestiko Udalaren aldizkaria. Hogeitahirugarren zenbakia, 2013ko negua.

Lurdes Aritzaga Susaeta

Anderen-o Lurdes

aurk

ibid

ea

Argitaratzailea: Aulestiko UdalaLege Gordailua: BI-2134/2011Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: IBEGRAFIK

www.ibegrafik.com

Kultur agenda

Albiste laburrak 2

UdalaOSOKO BILKURAK 2

URA BURDINA BAINO GOGORRAGOA DANEAN 4

GABONETAKO KULTUR EGITARAU BATERATUA 10

Gizartea

AlkarrizketaHERRITARREKIN BERBETAN Lurdea Aritzaga Susaeta 6

Urriaren 30ean egindako ohiko osoko bilkura:

ONARTU ordenantza fiskalen aldaketa.ITZULI Arruti Arkitekturak eskatutako abala.ADJUDIKAU Aulestiko eskolaren hobekuntza obra.ONARTU Emakumeen indarkeriaren aurkako na-zioarteko eguna dala-eta zemendiaren 25eko adie-razpen instituzionala

Osoko bilkurak

Urriaren 30eko oso-ko bilkuran, Aulestiko Udalak eskola inguruan obra bat egitea onartu eban. Obra horren bi-dez, eskolaren ondoan dagoen lurzatian es-kailerak kenduko leukiez, eta ranpa egingo leuke udalak (bizikletak, karroak… bajatu ahal izateko) eta hezi bat ipi-niko leuke, altueratik inor jausi ez daiten. Terreno hori partikularra izanda, lur jaubeekin berba egin, akordio batera heldu eta obra egitekotan geratu ziran.

Orduko akordioan esandakoak kontuan hartuta, uda-lak hitzarmena prestatu eban. Baina, lur jaubeak baldintza gehiago ezarri nahi izan ditu, erabat onartezinak udal honentzat; eta hori dala eta, hitzarmenik ezin izan da sinatu. Gauzak holan, urteetan eskolatik eskatu daben obra, eta %75 inguruko kanpoko subentzinoa euki dauena, bertan behera geratuko da, halabeharrez.

ESKOLAKO RANPAKO OBRA BERTAN BEHERA GERATU DA

3

Eraikinen ikuskapen teknikoa egin beharra daukie berrogeita hamar urtetik gorako aintzinatasuna daukien eraikinek. Zer da EIT? Eraikuntza zelan dagoen jakiteko ikuskapena: eraikinaren egituran, fatxadan, estalkian eta saneamentu nahiz hornikun-tzan. Arkitektoek eta arkitekto teknikoek egin leikie, eta bako-txak arduratu behar dau profesionala kontrateteaz.

Idatziak bialdu jakez horren barri emoten ikuskapena aur-ten egitea toketan jaken eraikinen jabeei; harrezkero, jakin dogu epeak aldatuko direla eta dekretua prestetan dabilza-la baldintza barriekin.

Halandaze, orain edo geroxeago EITa egin beharrekoa izan-go da, eta gure aholkua da bakotxak bere eraikinaren egoe-ra aztertu eta hartu beharreko neurriak hartzea: errehabili-tazino beharrak egin badira horren barri emotea katastroan datuak eguneratzeko, herriko arkitektoagaz aztertzea ba-kotxak bere kasua…

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen dauz ikuska-pena egiteko gastuak, baldin eta birgaitze edo errehabili-tazino beharrak egin behar badira; ez ostera, bakarrik txos-tena bera egitea; baleiteke dekretu barrian arautzea beste laguntza mota batzuk emotea.

Deitu edo etorri udal idazkaritzara eta informazino gehiago emongo jatzu.

ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOA (EIT)

LEA IBARREKO UMEEN EGUNA

BRISKA TXAPELKETA

ZEMENDIAREN 25A: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZINOARTEKO EGUNA

ALBISTELABURRAK

Pasa dan azaroaren 17an, Lea Ibarreko umeen eguna os-patu zan Amoroton. Egun osoan zehar, hainbat puzgarri eta tailerretan ondo pasetako aukera ederra euki eben umeek, eta arratsaldean, disko festagaz barre eta dantza piloa egin eben. Datorren urtean Mendexan izango dabe hitzordua Lea Ibarreko ume zein gaztetxoek.

Lea Ibarreko briska txapelketa Aulestin egin zan pasa dan abenduaren 8an. 19 hirukotek parte hartu eben Ilun-zarren eta Marianonean jokatutako partidetan, eta Ana Belen (Amoroto), Mª Karmen (Markina) eta Mª Tere (Mar-kina) izan ziren irabazleak. Datorren urtean Munitibarren eukiko dabe aukera briskazaleek.

EGUTEGI LEHIAKETA2014ko egutegi lehiaketarako 11 lan aurkeztu dabez, eta Ma-txalen Etxebarria Mallea mu-nitibartarra izan da irabazlea (500 euroko saria). Berorren lana izango da, beraz, 2014an gure etxeetan eskegiko dogun egutegiko irudia.

U

DIRU-KONTUAK:

SANTA EUfEMIAK:

Sarrerak: 29.192,25 euroUrteerak: 41.563,38 euroBalantzea: -12.371,13

MENDI-MARTXA:

Sarrerak: 11.875 EuroUrteerak: 11.641,29 EuroBalantzea: +233,71 euro

BTT MARTXA:

Sarrerak: 815,00 euroUrteerak: 810,84 euroBalantzea: 4,16 €

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazinoarteko eguna dala eta, Udalak bat egin dau Zemendia emakume el-karteak Aulestiko plazan “Emakumeenganako tratu duinaren alde, indarkeria matxistarik ez!”lelopean egindako konzentra-zinoagaz. 50 bat lagun alkartu ginan plazan indarkeria mota hau desagertu daiten aldarrikatzeko.

Horrezaz ganera, Udalbatzak aho batez onartu dau zemen-diaren 25aren inguruko adierazpen instituzionala; orain-goan, arreta ipini nahi izan dogu neska gazteek jasaten daben indarkerian. Horren harira, Lea Ibarreko Bardintasun batzordeak antolatuta eta Aulestiko Bardintasun batzor-dearen parte hartzeagaz, “Deskonektatu zaitez tratu txa-rretatik” zortzi orduko tailerrak egin dira Munitibarren eta Aulestin. Horreetan parte hartu daben 15 gazteak benetan gustora geratu dira tailerrokin, eta holako gehiagotan parte hartzeko prest agertu dira.

4G

Gure historian, bera izan da etxeak non ipini esan dauena, bideak nondik joan behar diran agindu dauena, eta askotan eguneroko ogia irabazteko bi-tartekoa be izan da; esate baterako, errotekin edo burdinolekin.Gure inguruan, gitxienez erromatarren denporeta-tik landu izan da burdina. Sistema zaharra mendiko burdinolak ziran, eta XI. mendean Frantzian asmatu eben horren hobekuntza bat: uragaz ibilten zan bur-dinola. Burdinolak ziran burdin-minerala burdina bihurtze-ko instalazinoak. Aulestin hiru egon dira: Ibarrolan Goikoerrota eta Zetokiz; eta San Antonen, Angiz. Badakigu XIII. mendean ezaguna zana sistema hori Lea Ibarrean, eta baliteke ordukoak izatea Aulesti-ko lehengo errekondoko burdinolak be.Burdinoletan gordin ailegetan zan minerala garbitu egiten zan; alde batetik, zikina kenduz, eskoria deitu-takoa, eta gaur egun be edozein lekutan (hormetan, bideetan, errekondoetan…) ikusi geinkena; eta bes-tetik, burdina totxo handiak.

Ura burdina baino

gogorragoa danean

Badakigu gure errekaren izena Lea dana; badakigu arrankariak eta ezkailuak dauka-zana, lehen kangrejoak be bai; badakigu bisoiak, gartzak, huroiak, arratoiak, suge-gorriak, baltzak eta beharbada ur-txaku-rrak be bizi dirana bertan; badakigu altzek eta leixarrek bere urak edaten dabezana; badakigu baserrietako ur-lohiak garbitzen dauzana; baina, Lea ekosistema biologiko bat baino gehiago izan da.

5 G

Burdinola bat jartzeko hiru gauza behar ziran:• Errekako ura: presa, ubide eta antapara bidez

errekako uraren indarrak burdinola barruan egozan errobeda bi mobitzen ebazan. Errobera bata hauspoa mobitzeko zan, eta bestea mai-lua edo matxina. Hauspoak suaren beroa han-ditzen eban, eta matxinak burdin gorriari forma emoten eutsan kolpeka.

• Ikatza: hasi Oizen eta Mendexaraino Lea pa-goz eta hatxez beteta egoan, eta toki guztietan txondorretako kea ikusten zan. Alberto Santana historiagilearen esanetan, XVII. mendean Biz-kaian kutsadurarik handiena eukan herria Gerri-kaitz zan, Oizko basoetan egozan txondorrakai-tik. Ikatz horren zati bat Aulestirako zan. Behin burdinola barruan ikatzak burdin-minerala bero-tzen eban, garbitu eta totxoak egiteko.

• Burdin minerala Somorrostrotik ekarten eben, barkuz Lekeitiraino eta handik buztarriekin bur-dinoletaraino.

Gasolinak kotxe baten motorra mobitzen dauen lez, Lea errekako urak Aulestiko ekonomia mobidu dau, burdinolak motore lez erabilita.Burdinoletan dirua egiten zan. Herritarrak, ia ba-serritar baino gehiago, ikazkin edo karretero ziren. Ereño, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti eta Nabar-nizko udalen dirurik gehienak herri-basoetan ikatza egiteko eskubideetatik etozan.

Praktikan, XIII. mendetik XVIII.eraino, Aules-tin burdinoletako nagusiek agindu eben. Agin-te horrek egunerokoan eragiten eban, baina gaur egungo Aulesti be baldintzatu dau:• Gaur egungo mugak burdinoletako preminek

ezarritakoak dira Nabarniz, Gizaburu, Amoroto edo Markinagaz izandako pleituen ostean.

• Gure bide nagusia, Lekeitiotik Urrutxurakoa, portutik burdinoletara minerala eroateko pen-tsau zan. Zer esanik ez baso-bideak edo zubiak.

• Gaur ikusten doguzan baserri asko ikaztoki moduan egin ziran, kasurako, Goikola edo Oinizko batzuk.

• Burdinolak izateak emoten eban indarrari esker batez be Aulesti izan da gehien hasi, indartu eta aldatu dan auzoa. Horregaitik dagoz gaur egun kalean Parrokia, Udala eta zerbitzu guztiak.

Gure burdinolak, Leako industria bakarra mendee-tan, industrializazinoagaz amaitu ziran XVIII. men-dean. Ingalaterrako burdinagaz lehiatu ezinda, eta neurri ekonomiko babesleak kendu ebezanean, Au-lestikoak -beste batzuk lez- errota bihurtu ziran.Azkenik eta amaitzeko. Zer pasetan zan burdinoletako “totxo” horregaz? Bada, bigarren mailako burdinola txikiagoetara eroaten zirela, untzak, perrak, goldeak, areak eta abar egiteko. Holako bigarren mailako burdi-nola asko egon da Aulestiko kalean, eta batez be, armak egiten ebezan. Aulestiko kaleko etxeen izenak ikusten badoguz, “Armaingoa” izeneko bat topau geinke, beste bat “Armagin” eta beste bat “Fragua”. Beraz, “Una pica en Flandes” entzuten dozuenean, edo Velazquezen “La rendición de Breda” ikusten dozuenean, baleiteke pika edo ezpata hori etxe ondoan egina izatea.

6

HER

RIT

AR

REK

INb

erb

eta

nZelan sortu zan eskola Aulestin? Lurdes Aritzaga.– Aurretik baegoan eskola, baina “kan-potik” bialdutako irakasleak egozan, hau da, gaztelania hutsezko eskola egoan txikientzako eta nagusiagoak Markina-Xemeinera joaten ziran.1977. urtean “planto” egin jakon aurretik egoan eskola-ri; hau da, 1974. urtean jaiotakoak eskolan hasi behar ziranean, gurasoek ez ebezan eskolara bialdu, eta or-duan sortu zan hemengo ikastola. Lehenengo urtean haur hezkuntzakoak hasi ziran (1973 eta 1974. urtean jaiotakoak); zaharragoak Markina-Xemeinera joan ziran.Gema Mendieta hasi zan irakasle, eta ikasturte bi egin ebazan haur hezkuntzan. Nik ikasturte horreek Eibarren egin nebazan eta hurrengo ikasturterako etorri nintzan. Gero, ikasturtez ikasturte maila bat gehitzen joan ginan. Lehengo ikasleak lehen hezkuntzara pasau ziranean, Gemak oposaketak egin ebazan eta lehen hezkuntza pu-blikoa izatera pasau zan.

Zergaitik ikastola? L.A.– Euskeraz erakusteko modu bakarra ikastola sor-

tzea zan, eta horren aldeko apostua egin zan. Ni 1979-1980 ikasturtean etorri nintzan, eta 1995. urtera arte haur hezkuntza ikastola izan zan, eta ganerakoa eskola publikoa.

Hasierako urteetan ez zan egongo azpiegitura nahikorik…L.A.– Sorrerako urteetan, klaseak bakarrik goizez emoten ziran, ez geunkalako jantoki zerbitzurik. Jantokia ipinteko dirurik eta az-piegiturarik ez geunkan; eta administrazinoak ez euskun ipinten. Administrazinoak beka mo-duan ordaintzen eutsen baserrietatik etozan ikasleei, baina azpiegiturarik ez eban ipinten. Nik ikasturte bat edo bi egin nebazan “ja-rraian” klaseak emoten (jantoki barik). Jantoki

zerbitzuagaz hasi ginanean, udaletxeko “mais-traren” etxe hutsean emoten eban jaten Amaia

Arrillagak, eta geroago hasi zan Libe.

Lurdes aritzaga Susaeta

Udaletik-eko ale honetan hainbat urtetan gure umeak hezten diharduen “andereño” Lurdes Aritzaga Susaetarengana (Eibar, 1957) jo dogu, jakiteko eskola zelan sortu zan eta hezkuntzako lege aldaketek zelako eragina euki daben Aulestiko eskolan.

7

Urte horreetan zelan finantzietan zan ikastola?L.A.– 1985. urtera arte ikastolak aurrera egin eban jaietan eta gurasoek antolatzen ebezan ekintzetan lortutako diruagaz. Nik 1985. urtera arte Gizarte Se-gurantzan kotizau barik egin neban beharra, ez egoan dirurik eta. 1985. urtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradun bategaz alkartu ginan gure egoeraz ber-ba egiteko, eta hainbat batzar egin ostean hasi ziran dirua emoten, hau da, nire soldata zuzenean Eusko Jaurlaritza ordaintzen eta bestelako diru laguntzak emoten.

Zelan izan zan haur hezkuntza ikastola izatetik eskola publiko izatera pasetako prozesua?L.A.– 1995. urtean, aukera emon jaken ikastolei publi-ko bihurtzeko, irakasleontzako oposaketak egon ziran eta publikora pasau ginan. Guk ordura arte askotan aurre egin geuntsan publiko izateari. Guk zentro ba-ten moduan funtzionetan genduan, baina adminis-tratiboki haur hezkuntza pribaua zan, eta ganerakoa publikoa. Inspekzino aldetik presino handia geunkan publiko bihurtzeko, eta azkenean lortu eben.Ikastola eukitea gauza askotarako onuragarria zan, guek kudeatzen baigenduzan: irakasteko modua, jan-tokia kudeatzeko modua eta dirua kudeatzeko modua.

Oraingo eskolako eraikina egin aurretik non emoten zenduezan klaseak?L.A.– Eskola barria egin aurretik udaletxeko hiru gela-tan gengozan; haur hezkuntzakoa eta lehen hezkun-tzako gela bi. Eskola barria egiteko prozesua oso luze joan zan, eta 1986. urtean arazoa izan genduan, ze eskola barririk ez geunkan, eta udaletxean obra egin behar zan; halandaze, udalak Alegiko lokaletako jau-beekin adostu eban bertan emoteko eskolak.

Nik Alegiko lokaletan urte bi egin nebazan, eta ostean Aulestia 56ko beheko lokalera (Maribi Unamunorena) joan nintzan, eta lehen hezkuntzako gelak udaletxera.

Zein urtetan inagurau zan eskolako eraikina?L.A.– 1990. urtean inagurau zan eskola. Asko kostau zan eskola egitea, gestino asko egin behar izan ziran. Baina, oso polita izan zan eskola barrira joatea, behar asko egin genduan lekualdaketan! Montaketa eta le-kualdaketa guztia gurasoek egin eben, ez zan inor kontratau kanpotik. Auzolanean egin genduan dana, eta hori oso polita da! Eskola antxina horregaitik zan polita, auzolanean egiten zalako beharra.

Hezkuntza lege asko ezagutuko zenduzan. Zeinek ekarri dau aldaketa handiena Urregarai herri eskolarentzako?L.A.– Eskolarentzako orokorrean, ereduak (A, B eta D ereduak) ipini ebezanekoa aldaketa izan zan, euskeraz emoteko eskubidea onartu baitzan. Nahiz eta lehen be egongo zan aukeraren bat euskeraz emoteko, ze guk hasieratik emon izan dogu, eta baita inguruko es-kolek be. Hasi ginanean ez egoan testu libururik eus-keraz, eta geuk egokitzen genduzan; arratsaldeetan eskualdeko maisu-maistrak batzen ginan eta materia-la sortzen genduan. Beste aldaketa nabarmena, orain agintean dauka-guna da, LOGSE legea, 12 urterekin joan beharrekoa DBHra; honek umeak eskolatik askoz arinago alde egitea ekarri dau.Hainbeste urte pasau ostean be berresten dot arra-zoia geunkala: 12 urte arinegi da institutura joateko, oraindino umeak baitira. Eta 16 urtera arte derrigo-rrez egon beharra be larregi da, ze errepikatzaileak be egoten dira, eta egon leitekez 18 urtera artekoak. 12-18 abanikoa zabalegia da leku berean egoteko, ba-tzuentzako arinegi eta besteentzako larregi. Edono-ren aurrean esango neuke arrazoia euki gendula.

8

Lege honen kontra asko burrukatu genduan aulestiarrok…L.A.– Guraso talde batek, udal ordezkariak eta irakasle talde batek urte osoa dedikau geuntsan burruka honi, jai eta aste honen defensan ekin geuntsan han eta hemen.Burruka asko egin genduan mapa eskolarraren kontra, hainbeste batzar egin genduzan; baina, azkenean erdi bakarrik gelditu ginan (Zaldibikoak eta geu) eta azke-nengo geu gelditu ginan.

Protesta asko egin genduzan: Oliberiren Hondarrabia-ko etxean bueltaka ibili, Euskal Herriko itzulia Aules-titik pasau zanean jentea kateatu, irratira hainbat bi-der deitu… Eta erresistentzia be erabili genduan, gure umeak Bekobentara hilabete beranduago bialduaz.Hemendik atara genduan etekina izan zan baserriko umeen taxi zerbitzua, eskolarako eta Markina-Xemeine-ra joateko autobuserako. Ordura arte gurasoek ekarten ebezan baserrietako umeak. Beste eskoletan be holan izango da, baina guk behintzat orduan lortu genduan.

LOMCE legea be aurreko hilean onartu dabe Madrilen. Zelako eragina eukiko dau Euskal Herrian?L.A.– Lege atzerakoia da, Francoren sasoira eroango gaitu, nire ume denporetara. Hizkuntza aldetik, euskera baino balio gehiago eukiko dau gaztelaniak. Irakasgai batzuk ingelesez izango dira, gaztelania nagusituko da eta geratzen diran irakasgaiak izango dira euskeraz.Nire ustez, lege honen alde txarrena baztertzailea dala da, irakaskuntza lehen urteetatik errebalidak egongo dira garbiketa egiteko da, hau da, gehiago

kostetan jakon umea baztartu egiten dau, bekak mu-rriztuko dabez nabarmen, hau da, argientzat eta abe-ratsentzat egindako legea!Atzerakoia izateko beste adibide bat da, nazino laiko batean erlijinoa irakasgaiak beste edozein irakasgai-ren pisu bera eukitea.

Lehengo eta oraingo ikasleak desbardinak dira? Eta gurasoak?L.A.– Lehengo eta oraingo eskolak ez dauka zerikusirik, neu be gazteagoa nintzan eta beste ilusino eta gogo bat neukan! Ez dot esan nahi orain ez daukadanik ilu-sinorik, baina desbardina da! Hasierako urteetan, nahi eben gurasoei umearen infor-mea emoten etxera joaten nintzan, afaltzeko orduan joan eta informea emonaz kontuak esaten genduzan!Lehengo eta oraingo gurasoen artean ez dago zeri-kusirik, gizartea aldatu dan modu berean aldatu dira gurasoak; eta ikasleak gurasoak aldatu diran mo-duan.Lehengo gurasoek beharbada gugan konfiantza gehie-gi eukien, ”zeuek esaten dozuen moduan ze zuek da-kizue” teorian oinarritzen ziran, eta hori larregi da. Lehengo gurasoek, irakasleak esandakoa sinistu egi-ten eben, agian lehengoa be larregikoa zan.Gizartean dagoen “larregiak” gizartea bera “alperrik galdu” dau, eta eskolan gauza bera pasau da! Halandabe, gure herriko umeak ume onak dira, beste eskola batzuetan pasetan direnak entzunda…

Eta guraso eta irakasleen arteko hartu-emona lehen eta orain bardina da?L.A.– Hartu-emona asko aldatu da. Nahiko hasieran, Bittor etorri zan, eta hurrengo urtean Inma eta Itxa-ro. Sasoi haretan, eskola kontseiluak gaueko 21:30ean egiten genduzan. Jenteak beharra egiten ebanez, pentsau be ez genduan egiten oraingo moduan arra-tsaldeko 16:00etan egiterik. Lehengo irakasleek bizitza gehiago egiten eben he-rrian, batez be Bittorrek eta Inmak, hareek bertokoak ziren, berton gelditzen ziran: kafea hartzen, txiki-teoan… Orain irakasleok eskolara 09:00etarako goaz eta 16:00etan etxera.Baina, eskolak oso ondo funtzionetan dau, eta pozik nago!

9

Krisia dala eta, murrizketa euki dozue? L.A.– Ekonomikoki asko igarri deutsagu, aurten dirurik ez deuskue emon. Eusko Jaurlaritzan ikusi dabe igazko ikas-turtea ganeratikoagaz (soberakin) amaitu gendula, eta aurten 600 euro emon deuskuez ikasturtea pasetako; beraz, asko begitu beharko deutsagu diruari! Beste ur-teetan, alde batetik hornikurantzako 5.000 euro inguru emoten ebezan (ordenadoreak, altzariak… erosteko), eta bestetik, funtzionamenturako (materiala, fotokopiagailua-ren gastua, telefonoa…) beste 4.000 euro izaten ziran. Guk eskubide murrizketarik ez dogu igarri, irakasle alde-tik aspaldiko ondoen gagozala esango neuke. Heziketa bereziko irakaslea (PT pedagogia terapeutica) eta kon-tsultora, aurten irakasle bakarra dago lan biak egiteko jarraian eskolan; aurreko urteetan hezkuntza berezikoa hiru eskoletan eta kontsultora lau eskoletan ibilten zi-ran... Guk asko irabazi dogu irakasle bat berton eukita.10 irakasletik beherako eskola danez, irakasleren bat bajan dagoenean, lehenengo egunetik bialtzen dabe ordezkoa. Zentzu horretan guk ez deutsagu igarri! Baina, hezkuntza munduan orokorrean asko igarri da, murrizketak egin dira. Lehen lanaldi osoan egon diran irakasleak lanaldi herenak eta erdiak egiten dabilz.

Zuk lehengo moduan jarraitzen dozula jakin dogu, barikuetako atsedenaldian txorizo otartekoa emoten zure ikasleei…L.A.– Txorizo otartekoagaz hasi nintzan, udaletxe zaharrean egon gitanean. Nahi neban umeak dendara joatea erosketak egiten, eta umeak eurak joaten ziran txorizoa eta ogia erosten; nik udaletxeko goiko leiho-tik zaintzen nebazan. Nik pentsetan dot, dirua edo dendaren gaia azaltzen egongo ginela eta hortik urten ebala ideiak. Eskola barrira joan gitanean, umeak dendara joateak zentzuna galdu eban, ze umeak ezin ziren dendara joan, baina segitzea pentsau neban ohituragaz, eta bezperan arduratu behar izaten neban txorizoa erosteaz.

Umeentzako jaia izaten da, nahiz eta txorizo atal bi izan! Ganera, umeentzako egun esanguratsua da bari-kua, “amantalak” etxera eroateko eguna!Beraz, jubilau arte ohitura honegaz jarraituko dot.

“Andereño Lurdes” zara herriko gazte eta ume gehienontzako. Gustetan jatzu?L.A.– “Andereño” titulua bakarrik neuk euki dot, bes-te inori be ez jako deitu. Eta, gaur egun be, txikiak Ai-tor deitzen deutsie irakasleari eta niri “andereño Lur-des”. Beharbada, hasieran ikastoletan “andereñoak” egozalako edo, baina Gemari beti bere izenetik deitu jako. Zergaitia ez dakit, baina beti izan naz “ande-reño Lurdes”, eta gustetan jat, zentzu xamurrean esaten deustie. Nire egoera fisikoa ez da hain ona, baina nire ohiture-kin hemen segitzen dot: gaztaina erreak, san blasak San Blas egunean, txorizo otartekoak… Ganera, herriko ira-kasle bat eukitea eskolan ona da, konexino hori eukitea.

Hainbeste urteko esperientziak asko irakatsiko eutsun…L.A.– Nik urteetan ikusi dodan gauza esanguratsuena aldaketa da, baina malenkoniagaz ezin dogu egon. Ira-kasle gazteek beste haize bat ekarten dabe, nire mo-dukoak jubilauta egon beharko geunke. Urteekin gau-za asko ikasten da; ni orain ez nago ikastaroak egiteko; orain arte ikasitakoa ez ahaztea da nahi dodana. Urteek pazientzia eukiten erakutsi deuste, gaztetan baino pazientzia handiagoa daukat orain. Gaztea za-renean, dana oso zuzen egin nahi dozu, baina urteekin gauzak erlatibizetan ikasten da; inportantzia dauka-nari emoten ikasten da!

10

Gabonetako kulturagenda bateratua

Abenduak 23ESKOLAKO UMEAK ETXEZ-ETXE GABON KANTAK ABESTERA09:30ean baserririk baserri joango dira, eta 11:30etik aurrera kalean kantauko dabe.

Abenduak 2917:30ean GAZTETXOEN PILOTA PARTIDUAK Torrezelai frontoianLea-Ibarra Motrollo Pilota Elkartearen eskutik.

Abenduak 2418:30ean OLENTZEROREN ETORRERA ABESBATZAK ALAITUTAGazte asanbladakoek GAZTAINA ERREAK BANANDUKO DABEZ.

Abenduak 13ESKOLAKO UMEEN ANTZERKIA. 19:00etan Udal areto nagusian. Ostean, TALO JANA ARKUPEAN.

Abenduak 27URTEKO AZKEN OSTIRALA20:00etan, “ Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen alde”.

Abenduaren 2416:00etan parkean II.GABONETAKO fUTBOL PARTIDU TRIANGELUARRA

Abenduak 23GAZTETXEKO KIDEAK ETXEZ-ETXE GABON KANTAK ABESTERA16:00etan baserririk baserri joan-go dira, eta 20:30etik aurrera ka-lean kantauko dabe.

Abenduak 26“TOR magoa”18:00etan, udal areto nagusian.

11

Abenduaren 26, 27, 30 eta urtarrilaren 2 eta 3an10:00etatik 13:00etara LUDOTEKA ZABALIK BEGIRALEEKIN

Urtarrilak 5IKURRINAREN ALDEKO JAIA13:00etan ikurrinaren igoera plazan, aurreskua eta pintxo jana (atara ikurrinak balkoietara).

Urtarrilak 419:30etatik aurrera POTEO HERRITARRA (sorpresak egongo dira)

Abenduak 30“KIDAM magoa”18:00etan, udal areto nagusian.

Urtarrilak 317:00etan frontoian UME ETA HELDUEN JOLASAK, ostean TXOKOLATADA.

Urtarrilak 18-19ESKI URTEERA SAINT LARYra

Urtarrilaren 1etik 31raAULESTIKO KIROLDEGIA DOAN PROBETAKO AUKERAEskatu sartzeko txartela udaletxean.

Abenduak 31URTEA AGURTZEKO MENDI URTEERA ILUNZARRERA.10:00etan Basabe-Soloeta parkinean, oinez eta bizikletaz joateko zein Nabarnizera kotxez joan eta handik oinez joateko.12:00etan Ilunzarren brindisa.

Urtarrilak 219:00etan udal areto nagusian“LA EDUCACIÓN PROHIBIDA” DOKUMENTALA (gazteleraz izango da)

Aulestiko UdalaDonibane enparantza 1Telef. 94 627 90 06Faxa. 94 627 91 1748380 AULESTI (Bizkaia)[email protected]@[email protected]