en gijón se puede cursar el bachillerato internacional en el ies … · 2019-09-20 · ikaslearen...
Post on 07-Jul-2020
6 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHI
NAZIOARTEKO BATXILERGOA
Sarrera
Nazioarteko Batxilergoaren Erakundea (IBO) irabazi asmorik gabeko hezkuntza
fundazio bat da, bere egoitza nagusia Suitzan (Genevan) duena. Hiru hezkuntza programa
eskaintzen ditu: Diploma Programa 16 eta 19 urte bitartekoentzat bigarren hezkuntzaren
azken bi urteetan, Bitarteko Urteen Programa, 11 eta 16 urte bitartekoentzat, eta Lehen
Hezkuntzako Programa, 3 eta 12 urte bitartekoentzat.
Diploma Programa 1968an hasi zen eta egun munduko 2.403 ikastetxeetan
eskaintzen da.
1968tik, 680.000 ikasle baino gehiagok osatu dute Diploma Programa eta 100.000
baino gehiago aurkeztuko dira 2013ko maiatzeko azterketetan.
Diploma Programa
NBren Diploma Programa hezkuntza programa zorrotz eta orekatu bat da, 16 eta
19 urte arteko gaztetxoei zuzendua, eta bi urtetan garatzen da, azterketak eginez amaituz.
Unibertsitaterako eta etorkizuneko betekizunetarako prestaketa bikaina da, eta munduko
unibertsitate nagusienetan aitorpen zabala du.
Programak prestigioa irabazi du bere ebaluaketa sistema zorrotza medio, eta
graduatutakoei munduko unibertsitate onenetako ateak ireki dizkie. 40 urte baino
gehiagoan IBOk frogatu du bere Diploma Programako ikasleak ondo prestatuta daudela
unibertsitate ikasketei aurre egiteko.
Diploma Programako ebaluaketa sistemaren oinarria ondo zehaztutako maila
batzuetan oinarrituta dago, eta berauen arabera neurtzen da ikasle bakoitzaren
errendimendua. Maila hauek mantendu egiten dira azterketa deialdi batetik bestera.
Programa bi urtetako nazioarteko ikasketa plan integral bat da, frantsesez,
ingelesez eta gaztelaniaz ematen dena. Ikasleak bere nazioetako hezkuntza sistemen
betebeharrak asetzeko gai izaten dira amaitzean, programak sistema hauen guztien
elementu onenak barne hartzen baititu bakar batean oinarrituta egon gabe.
IBOren helburua ikasleei aukerak eta baloreak ematea da, horrela, berauekin,
irizpide egokiak garatu ahal izateko, erabaki zuzenak hartzeko eta urkoa errespetatzeko
ahalmena izan dezaten beraien inguruko gizartean. Programak, ikasleei, goi ikasketetan
eta bizitza profesionalean behar izango dituzten ezagutzak eta gaitasunak ematen dizkie.
Diploma Programaren curriculuma
Programak ohiko ikasketa plan zabal baten abantailak ditu eta, gainera, hiru
elementu osagarri ditu, ondoren ikusten den curriculum eredu zirkularrean ageri den
bezala.
Programaren bi urteetan ikasleek:
Sei ikasgai ikasiko dituzte, talde bakoitzetik bat.
Monografia bat idatziko dute.
Ezagutzaren Teoriaren ikasturtea (Teoría del Conocimiento) osatuko dute.
Sormen, Ekintza eta Zerbitzu programan Creatividad, Acción y Servicio (CAS) parte hartuko dute.
Arau orokor gisa:
Hiru ikasgai Goi Mailan ikasi behar dira (240 ikastordu ikasturteko).
Gainontzeko hiru ikasgaiak Maila Ertainean ikasten dira (150 ikastordu ikasturteko).
Zehazki hizkuntzako ikasgaiak ez direnak honako hizkuntzatan emango dira eta
azterketak ere hizkuntza hauetan izango dira:
Gaztelania
Frantsesa
Ingelesa
Alemana eta txinera (hastapeneko fasean)
Monografian ikasleek ikerketa independientea egin behar dute: ikasgairen baten gai
baten inguruan ikerketa sakon bat.
Ezagutzaren Teoriaren (Teoría del Conocimiento) ikasturtean ikasleek hausnarketa
egiten dute ezagutzaren izaeran, ezagutzaren era desberdinen (pertzepzioa, emozioa,
mintzaira eta arrazoia) eta ezagutza mota desberdinen (zientifikoa, artistikoa, matematikoa
eta historikoa) analisi kritikoa.
Sormen, Ekintza eta Zerbitzuan (Creatividad, Acción y Servicio), ikasleek
ikasgelaz kanpoko proiektu konkretuetan parte hartzen dute, eta esperientzia horretaz
ikasten dute. Hiru osagai horiek barne hartzen dituzten ekintzak burutu ditzakete edo,
bestela, osagai bakoitzeko ekintza zehatzak.
Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea
Programaren amaieran, ikasleek azterketa idatziak egiten dituzte eta hauek IBeko
kanpo aztertzaileek zuzentzen dituzte. Gainera, ikastetxean, ebaluaketa jarduerak egiten
dira, irakasleek ebaluatuak eta gero kanpo moderatzaileek berrikusiak, beraiei bidali
ondoren.
Diploma 24 puntu edo gehiago lortzen dituzten ikasleei ematen zaie, beti ere
programa guztian gaitasuna lortzen badute eta Sormen, Ekintza eta Zerbitzuaren
betekizunak betetzen badituzte. Lortu ahal den puntuazio altuena 45 da.
Ikasleek ikasgai bakoitzaren helburuak lortu dituztela ebaluatzeko, metodo anitz
erabiltzen dira.
Kanpo ebaluaketa
Azterketak ikasgai askoren ebaluaketa modu nagusiak dira, ematen duten datuen
objektibotasunagatik eta fidagarritasunagatik. Izan daiteke:
saiakera bat idaztea
egituratutako problemak ebaztea
erantzun motzeko galderak
datuei erantzuteko galderak
testu bati erantzuteko galderak
kasu baten ikerketari buruzko galderak
aukera anitzeko galderak (gutxitan erabaliak)
Kanpo ebaluaketa duten lan batzuk ere badaude (adibidez: monografiak,
Ezagutzaren Teoriaren saiakerak eta Ingelesa eta Gaztelaniako lan idatziak). Hauek epe
luzean egiten dituzte ikasleek, irakasle baten gidaritzapean, azterketa batenpeko ohiko
baldintzak bete gabe, baina gero kanpo aztertzaile batek zuzenduta.
Barne Ebaluaketa
Ikasgai askotan ikastetxeko irakasleek ere egiten dute ebaluaketa, modu askotara:
Hizkuntza ikasgaietan ahozko frogak
berrien komentaketa Ekonomian
laborategiko jarduerak zientzietako ikasgaietan
ikerketa Matematikan
aurkezpenak Filosofian
Kanpo aztertzaileek irakasleek barne ebaluaketan emandako notak berrikusten
dituzte. Hauek azken kalifikazioaren ehuneko 20a edo 30a dira.
BIren ebaluaketa sistemaren ezaugarri nagusiena zera da: arauak mundu guztian
berberak direla. Baimendutako ikastetxeak mundu guztian daude, eta aztertzaileak kultur
eta akademia tradizio desberdinetakoak izanda ere, ikasleen errendimendua leku
guztietarako ezarritako arau eta irizpideen arabera ebaluatzen da urtez urte.
Kalifikazio sistema
Ikasgaiak 1etik 7ra doan eskala batean kalifikatzen dira. Diploma lortzeko, ikasleak,
ezarritako arau eta baldintzak bete behar ditu, horien artean 24 puntu lortzea, eta
Diplomaren hiru betebeharrak burutzea: Ezagutzaren Teoria, Monografía eta Sormena,
Ekintza eta Zerbitzua.
Gutxieneko 24ko nota zeragatik da: sei ikasgai bakoitzeko 4a batuta ateratzen
dena. Ikasle bakoitzaren errendimendu eta lanarentzat arau zehatzak daude, araudian
agertzen direnak eta ikastetxeek betetzea hitzematen dituztenak.
Diplomako ikasle batek izan dezakeen notarik altuena 45 da. Horietatik hiru
Ezagutzaren teorian eta Monografian lortutakoaren konbinaketa batetatik ateratzen dira.
Diploma Programaren bitartez ikasleek:
ikasketa programa zabal eta orekatu bat izango dute eskura, akademikoki zorrotza dena
pentsamendu kritikoa eta hausnarketa landuko dute
ikerketarako trebetasunak jorratuko dituzte
ikasketa independienterako trebetasunak garatuko dituzte
kulturarteko elkarrekiko ulermena garatuko dute
unibertsitaterako sarrera errazten duen titulu bat lortuko dute, nazioartean onartzen dena
Diploma Programaren ebaluaketa prozedurak zera ebaluatzen dute: ikasleek zein
mailatan erabili dituzten trebetasun akademiko aurreratuak. Adibidez:
analisirako eta informazioaren aurkezpenerako gaitasuna
ebaluaketarako eta arrazoibiderako gaitasuna
problemak sormenaren bitartez ebazteko gaitasuna
Oinarrizko trebetasunak ere ebaluatzen dira:
ezagutzak gogoan izatea
funtsezko kontzeptuak ulertzea
metodo estandarrak erabiltzea
Trebetasun akademikoez gain, Diploma Programaren ebaluaketa sistemak nazioarteko
jarrera bat sustatzen du, eta kulturen arteko trebetasunak garatzen ditu, ahal den neurrian.
Ebaluaketa jarduerak ikasgelan kalitatezko irakaskuntza eta ikaskuntza laguntzeko eta
sustatzeko daude diseinatuta.
Ikasleek lortutako kalifikazioak oinarrizko estandarrak betetzeko mailaren arabera
ematen dira, ez gainontzeko ikasleen errendimenduaren arabera.
Unibertsitate onarpena
IBk 140 herrialdeetako 1.800 unibertsitate baino gehiagorekin lan egiten du
Diploma Programa onartua izan dezaten unibertsitatera sartzen diren urteroko bere
120.000 ikasleek.
IBren Diploma Programaren bitartez, ikasleek prestaketa akademiko zorrotz eta
orekatua lortzen dute, ezagutza erabiltzeko gaitasuna eta kulturak eta esperientzia anitzak
ulertzeko gaitasuna garatzen dute, eta modu kritikoan pentsatzen ikasten dute, baita
testuinguru eta arlo anitzetan lortutako ezagutzak erabiltzen ere.
IBn uste dugu goi hezkuntzan eta ondoren arrakasta izateko beharrezkoa dela era
kritikoan eta sormenez pentsatzea. Diploma Programaren Curriculum estimulatzaileak
ikasleen hezkuntza osotasunean sustatzen du, beraiengan arakatzeko, ikertzeko eta
arazoei irtenbidea aurkitzeko gaitasuna garatzen baitu, aldi berean komunikatzeko eta
elkarri laguntzeko oinarrizko trebetasunak landuz.
Kuotak
N.B. fundazio pribatu baten menpe dago eta azterketa eta administraritza kostuak
ditu. Horietatik zati bat ikastetxeak ordaintzen du eta gainontzekoa gurasoek.
Gurasoek ordaindu beharrekoa 100 euro da lehen urtean eta 300 euro
bigarrengoan.
Ikasle ohiak
MARTA DE FRUTOS, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2005ean.
JAVIER GOÑI, 2005-2006 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 1. mailako ikaslea,
Euskadiko Matematika Olinpiadaren irabazlea.
JAVIER GOÑI, 2006-2007 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea,
Euskadiko Matematika Olinpiadaren irabazlea bigarrenez.
MIGUEL QUEREJETA 2006-2007 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako
ikaslea, Euskadiko fasearen irabazlea Nazioarteko Fisikako Olinpiada.
MIGUEL QUEREJETA 2006-2007 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako
ikaslea, brontzezko dominaren irabazlea Nazioarteko Fisikako Olinpiadaren fase
nazionalean.
ANNE ELORZA DEIAS, Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea, bigarrena
2009-2010 ikasturteko Euskadiko Matematika Olinpiadan.
MIKEL OLANO ARANBURU, Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea, 2009-
2010 ikasturteko Euskadiko Fisikako Olinpiadaren irabazlea.
AINHOA QUINTO OLLOQUIEGUI Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea
2009-2010 ikasturtean, Batxilergoan 9,95 bat lortu zuen, 39 puntu Nazioarteko
Batxilergoan, eta 14 punturen gainean 13,8 selektibitatean, EHUko nota altuena.
ANDREA GOYA GROCÍN Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2010-2011
ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2011an.
JON ARANGUREN JUARISTI Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2011-
2012 ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2012an.
EDUARDO RODRÍGUEZ URRETAVIZCAYA Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako
ikaslea 2012-2013 ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2013an.
Oxford Unibertsitatean ikasten du Fisika (DV berria).
IBAI SARASÚA GARCÍA Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2012-2013
ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2013an.
EKHI AJURIA ILLARRAMENDI Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2012-
2013 ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2013an.
Donostian Nazioarteko Batxilergoa 1986 urtetik dago Usandizaga–Peñaflorida-
Amara BHIn, Euskal Autonomia Elkarteko ikastetxe publiko bakarra da berau eskaintzen.
4. DBH gainditu duen edozein ikaslek egin dezake, ikastetxeko ikasleek lehentasuna
dutelarik.
Argibide gehiago nahi izanez gero jo Institutora edo deitu bertako telefonora
943454366.
Nazioarteko Batxilergoaren orri ere begiratu daiteke eta institutoarena ere bai .
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO BATXILERGOA
OSASUN ZIENTZIEN ibilbidea
LEHEN MAILA BIGARREN MAILA
Lengua y Literatura Lengua y Literatura
Euskara Euskara
Ingelesa Ingelesa
Filosofia Filosofia
Teoría del Conocimiento Historia
Matematika I Matematika II
Kimika Kimika
Biologia Biologia
Fisika (ez NB)
ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA ibilbidea
LEHEN MAILA BIGARREN MAILA
Lengua y Literatura Lengua y Literatura
Euskara Euskara
Ingelesa Ingelesa
Filosofia Filosofia
Teoría del Conocimiento Historia
Matematika I Matematika II
Kimika Kimika
Fisika Fisika
Marrazketa edo Biologia (ez NB)
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA
LEHEN MAILA BIGARREN MAILA
Lengua y Literatura Lengua y Literatura
Euskara Euskara
Ingelesa Ingelesa
Filosofia Filosofia
Teoría del Conocimiento Historia
Matematika G.Z. I Matematika G.Z. II
Ekonomia Ekonomia
Biologia Geografia (ez NB)
Antropología ( FILOSOFIA NS)
top related