en gijón se puede cursar el bachillerato internacional en el ies … · 2019-09-20 · ikaslearen...

13
IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHI NAZIOARTEKO BATXILERGOA

Upload: others

Post on 07-Jul-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

IES USANDIZAGA-PEÑAFLORIDA-AMARA BHI

NAZIOARTEKO BATXILERGOA

Page 2: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Sarrera

Nazioarteko Batxilergoaren Erakundea (IBO) irabazi asmorik gabeko hezkuntza

fundazio bat da, bere egoitza nagusia Suitzan (Genevan) duena. Hiru hezkuntza programa

eskaintzen ditu: Diploma Programa 16 eta 19 urte bitartekoentzat bigarren hezkuntzaren

azken bi urteetan, Bitarteko Urteen Programa, 11 eta 16 urte bitartekoentzat, eta Lehen

Hezkuntzako Programa, 3 eta 12 urte bitartekoentzat.

Diploma Programa 1968an hasi zen eta egun munduko 2.403 ikastetxeetan

eskaintzen da.

1968tik, 680.000 ikasle baino gehiagok osatu dute Diploma Programa eta 100.000

baino gehiago aurkeztuko dira 2013ko maiatzeko azterketetan.

Diploma Programa

NBren Diploma Programa hezkuntza programa zorrotz eta orekatu bat da, 16 eta

19 urte arteko gaztetxoei zuzendua, eta bi urtetan garatzen da, azterketak eginez amaituz.

Unibertsitaterako eta etorkizuneko betekizunetarako prestaketa bikaina da, eta munduko

unibertsitate nagusienetan aitorpen zabala du.

Programak prestigioa irabazi du bere ebaluaketa sistema zorrotza medio, eta

graduatutakoei munduko unibertsitate onenetako ateak ireki dizkie. 40 urte baino

gehiagoan IBOk frogatu du bere Diploma Programako ikasleak ondo prestatuta daudela

unibertsitate ikasketei aurre egiteko.

Diploma Programako ebaluaketa sistemaren oinarria ondo zehaztutako maila

batzuetan oinarrituta dago, eta berauen arabera neurtzen da ikasle bakoitzaren

errendimendua. Maila hauek mantendu egiten dira azterketa deialdi batetik bestera.

Programa bi urtetako nazioarteko ikasketa plan integral bat da, frantsesez,

ingelesez eta gaztelaniaz ematen dena. Ikasleak bere nazioetako hezkuntza sistemen

betebeharrak asetzeko gai izaten dira amaitzean, programak sistema hauen guztien

elementu onenak barne hartzen baititu bakar batean oinarrituta egon gabe.

IBOren helburua ikasleei aukerak eta baloreak ematea da, horrela, berauekin,

irizpide egokiak garatu ahal izateko, erabaki zuzenak hartzeko eta urkoa errespetatzeko

ahalmena izan dezaten beraien inguruko gizartean. Programak, ikasleei, goi ikasketetan

eta bizitza profesionalean behar izango dituzten ezagutzak eta gaitasunak ematen dizkie.

Page 3: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Diploma Programaren curriculuma

Programak ohiko ikasketa plan zabal baten abantailak ditu eta, gainera, hiru

elementu osagarri ditu, ondoren ikusten den curriculum eredu zirkularrean ageri den

bezala.

Programaren bi urteetan ikasleek:

Sei ikasgai ikasiko dituzte, talde bakoitzetik bat.

Monografia bat idatziko dute.

Ezagutzaren Teoriaren ikasturtea (Teoría del Conocimiento) osatuko dute.

Sormen, Ekintza eta Zerbitzu programan Creatividad, Acción y Servicio (CAS) parte hartuko dute.

Page 4: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Arau orokor gisa:

Hiru ikasgai Goi Mailan ikasi behar dira (240 ikastordu ikasturteko).

Gainontzeko hiru ikasgaiak Maila Ertainean ikasten dira (150 ikastordu ikasturteko).

Zehazki hizkuntzako ikasgaiak ez direnak honako hizkuntzatan emango dira eta

azterketak ere hizkuntza hauetan izango dira:

Gaztelania

Frantsesa

Ingelesa

Alemana eta txinera (hastapeneko fasean)

Monografian ikasleek ikerketa independientea egin behar dute: ikasgairen baten gai

baten inguruan ikerketa sakon bat.

Ezagutzaren Teoriaren (Teoría del Conocimiento) ikasturtean ikasleek hausnarketa

egiten dute ezagutzaren izaeran, ezagutzaren era desberdinen (pertzepzioa, emozioa,

mintzaira eta arrazoia) eta ezagutza mota desberdinen (zientifikoa, artistikoa, matematikoa

eta historikoa) analisi kritikoa.

Sormen, Ekintza eta Zerbitzuan (Creatividad, Acción y Servicio), ikasleek

ikasgelaz kanpoko proiektu konkretuetan parte hartzen dute, eta esperientzia horretaz

ikasten dute. Hiru osagai horiek barne hartzen dituzten ekintzak burutu ditzakete edo,

bestela, osagai bakoitzeko ekintza zehatzak.

Page 5: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea

Programaren amaieran, ikasleek azterketa idatziak egiten dituzte eta hauek IBeko

kanpo aztertzaileek zuzentzen dituzte. Gainera, ikastetxean, ebaluaketa jarduerak egiten

dira, irakasleek ebaluatuak eta gero kanpo moderatzaileek berrikusiak, beraiei bidali

ondoren.

Diploma 24 puntu edo gehiago lortzen dituzten ikasleei ematen zaie, beti ere

programa guztian gaitasuna lortzen badute eta Sormen, Ekintza eta Zerbitzuaren

betekizunak betetzen badituzte. Lortu ahal den puntuazio altuena 45 da.

Ikasleek ikasgai bakoitzaren helburuak lortu dituztela ebaluatzeko, metodo anitz

erabiltzen dira.

Kanpo ebaluaketa

Azterketak ikasgai askoren ebaluaketa modu nagusiak dira, ematen duten datuen

objektibotasunagatik eta fidagarritasunagatik. Izan daiteke:

saiakera bat idaztea

egituratutako problemak ebaztea

erantzun motzeko galderak

datuei erantzuteko galderak

testu bati erantzuteko galderak

kasu baten ikerketari buruzko galderak

aukera anitzeko galderak (gutxitan erabaliak)

Kanpo ebaluaketa duten lan batzuk ere badaude (adibidez: monografiak,

Ezagutzaren Teoriaren saiakerak eta Ingelesa eta Gaztelaniako lan idatziak). Hauek epe

luzean egiten dituzte ikasleek, irakasle baten gidaritzapean, azterketa batenpeko ohiko

baldintzak bete gabe, baina gero kanpo aztertzaile batek zuzenduta.

Page 6: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Barne Ebaluaketa

Ikasgai askotan ikastetxeko irakasleek ere egiten dute ebaluaketa, modu askotara:

Hizkuntza ikasgaietan ahozko frogak

berrien komentaketa Ekonomian

laborategiko jarduerak zientzietako ikasgaietan

ikerketa Matematikan

aurkezpenak Filosofian

Kanpo aztertzaileek irakasleek barne ebaluaketan emandako notak berrikusten

dituzte. Hauek azken kalifikazioaren ehuneko 20a edo 30a dira.

BIren ebaluaketa sistemaren ezaugarri nagusiena zera da: arauak mundu guztian

berberak direla. Baimendutako ikastetxeak mundu guztian daude, eta aztertzaileak kultur

eta akademia tradizio desberdinetakoak izanda ere, ikasleen errendimendua leku

guztietarako ezarritako arau eta irizpideen arabera ebaluatzen da urtez urte.

Kalifikazio sistema

Ikasgaiak 1etik 7ra doan eskala batean kalifikatzen dira. Diploma lortzeko, ikasleak,

ezarritako arau eta baldintzak bete behar ditu, horien artean 24 puntu lortzea, eta

Diplomaren hiru betebeharrak burutzea: Ezagutzaren Teoria, Monografía eta Sormena,

Ekintza eta Zerbitzua.

Gutxieneko 24ko nota zeragatik da: sei ikasgai bakoitzeko 4a batuta ateratzen

dena. Ikasle bakoitzaren errendimendu eta lanarentzat arau zehatzak daude, araudian

agertzen direnak eta ikastetxeek betetzea hitzematen dituztenak.

Diplomako ikasle batek izan dezakeen notarik altuena 45 da. Horietatik hiru

Ezagutzaren teorian eta Monografian lortutakoaren konbinaketa batetatik ateratzen dira.

Diploma Programaren bitartez ikasleek:

ikasketa programa zabal eta orekatu bat izango dute eskura, akademikoki zorrotza dena

pentsamendu kritikoa eta hausnarketa landuko dute

ikerketarako trebetasunak jorratuko dituzte

ikasketa independienterako trebetasunak garatuko dituzte

kulturarteko elkarrekiko ulermena garatuko dute

Page 7: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

unibertsitaterako sarrera errazten duen titulu bat lortuko dute, nazioartean onartzen dena

Diploma Programaren ebaluaketa prozedurak zera ebaluatzen dute: ikasleek zein

mailatan erabili dituzten trebetasun akademiko aurreratuak. Adibidez:

analisirako eta informazioaren aurkezpenerako gaitasuna

ebaluaketarako eta arrazoibiderako gaitasuna

problemak sormenaren bitartez ebazteko gaitasuna

Oinarrizko trebetasunak ere ebaluatzen dira:

ezagutzak gogoan izatea

funtsezko kontzeptuak ulertzea

metodo estandarrak erabiltzea

Trebetasun akademikoez gain, Diploma Programaren ebaluaketa sistemak nazioarteko

jarrera bat sustatzen du, eta kulturen arteko trebetasunak garatzen ditu, ahal den neurrian.

Ebaluaketa jarduerak ikasgelan kalitatezko irakaskuntza eta ikaskuntza laguntzeko eta

sustatzeko daude diseinatuta.

Ikasleek lortutako kalifikazioak oinarrizko estandarrak betetzeko mailaren arabera

ematen dira, ez gainontzeko ikasleen errendimenduaren arabera.

Page 8: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Unibertsitate onarpena

IBk 140 herrialdeetako 1.800 unibertsitate baino gehiagorekin lan egiten du

Diploma Programa onartua izan dezaten unibertsitatera sartzen diren urteroko bere

120.000 ikasleek.

IBren Diploma Programaren bitartez, ikasleek prestaketa akademiko zorrotz eta

orekatua lortzen dute, ezagutza erabiltzeko gaitasuna eta kulturak eta esperientzia anitzak

ulertzeko gaitasuna garatzen dute, eta modu kritikoan pentsatzen ikasten dute, baita

testuinguru eta arlo anitzetan lortutako ezagutzak erabiltzen ere.

IBn uste dugu goi hezkuntzan eta ondoren arrakasta izateko beharrezkoa dela era

kritikoan eta sormenez pentsatzea. Diploma Programaren Curriculum estimulatzaileak

ikasleen hezkuntza osotasunean sustatzen du, beraiengan arakatzeko, ikertzeko eta

arazoei irtenbidea aurkitzeko gaitasuna garatzen baitu, aldi berean komunikatzeko eta

elkarri laguntzeko oinarrizko trebetasunak landuz.

Kuotak

N.B. fundazio pribatu baten menpe dago eta azterketa eta administraritza kostuak

ditu. Horietatik zati bat ikastetxeak ordaintzen du eta gainontzekoa gurasoek.

Gurasoek ordaindu beharrekoa 100 euro da lehen urtean eta 300 euro

bigarrengoan.

Page 9: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Ikasle ohiak

MARTA DE FRUTOS, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2005ean.

JAVIER GOÑI, 2005-2006 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 1. mailako ikaslea,

Euskadiko Matematika Olinpiadaren irabazlea.

JAVIER GOÑI, 2006-2007 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea,

Euskadiko Matematika Olinpiadaren irabazlea bigarrenez.

MIGUEL QUEREJETA 2006-2007 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako

ikaslea, Euskadiko fasearen irabazlea Nazioarteko Fisikako Olinpiada.

MIGUEL QUEREJETA 2006-2007 ikasturtean Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako

ikaslea, brontzezko dominaren irabazlea Nazioarteko Fisikako Olinpiadaren fase

nazionalean.

ANNE ELORZA DEIAS, Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea, bigarrena

2009-2010 ikasturteko Euskadiko Matematika Olinpiadan.

MIKEL OLANO ARANBURU, Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea, 2009-

2010 ikasturteko Euskadiko Fisikako Olinpiadaren irabazlea.

AINHOA QUINTO OLLOQUIEGUI Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea

2009-2010 ikasturtean, Batxilergoan 9,95 bat lortu zuen, 39 puntu Nazioarteko

Batxilergoan, eta 14 punturen gainean 13,8 selektibitatean, EHUko nota altuena.

ANDREA GOYA GROCÍN Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2010-2011

ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2011an.

JON ARANGUREN JUARISTI Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2011-

2012 ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2012an.

EDUARDO RODRÍGUEZ URRETAVIZCAYA Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako

ikaslea 2012-2013 ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2013an.

Oxford Unibertsitatean ikasten du Fisika (DV berria).

IBAI SARASÚA GARCÍA Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2012-2013

ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2013an.

Page 10: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

EKHI AJURIA ILLARRAMENDI Nazioarteko Batxilergoko 2. mailako ikaslea 2012-

2013 ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziaren irabazlea 2013an.

Page 11: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

Donostian Nazioarteko Batxilergoa 1986 urtetik dago Usandizaga–Peñaflorida-

Amara BHIn, Euskal Autonomia Elkarteko ikastetxe publiko bakarra da berau eskaintzen.

4. DBH gainditu duen edozein ikaslek egin dezake, ikastetxeko ikasleek lehentasuna

dutelarik.

Argibide gehiago nahi izanez gero jo Institutora edo deitu bertako telefonora

943454366.

Nazioarteko Batxilergoaren orri ere begiratu daiteke eta institutoarena ere bai .

Page 12: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO BATXILERGOA

OSASUN ZIENTZIEN ibilbidea

LEHEN MAILA BIGARREN MAILA

Lengua y Literatura Lengua y Literatura

Euskara Euskara

Ingelesa Ingelesa

Filosofia Filosofia

Teoría del Conocimiento Historia

Matematika I Matematika II

Kimika Kimika

Biologia Biologia

Fisika (ez NB)

ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA ibilbidea

LEHEN MAILA BIGARREN MAILA

Lengua y Literatura Lengua y Literatura

Euskara Euskara

Ingelesa Ingelesa

Filosofia Filosofia

Teoría del Conocimiento Historia

Matematika I Matematika II

Kimika Kimika

Fisika Fisika

Marrazketa edo Biologia (ez NB)

Page 13: En Gijón se puede cursar el Bachillerato Internacional en el IES … · 2019-09-20 · Ikaslearen lanaren ebaluaketa eta diploma lortzea Programaren amaieran, ikasleek azterketa

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA

LEHEN MAILA BIGARREN MAILA

Lengua y Literatura Lengua y Literatura

Euskara Euskara

Ingelesa Ingelesa

Filosofia Filosofia

Teoría del Conocimiento Historia

Matematika G.Z. I Matematika G.Z. II

Ekonomia Ekonomia

Biologia Geografia (ez NB)

Antropología ( FILOSOFIA NS)