bizikidetza plana - navarra.esalaitzikastetxea.educacion.navarra.es/web/sites/default/...beste...
Post on 20-Jan-2021
7 Views
Preview:
TRANSCRIPT
BIZIKIDETZA PLANA
1- Ikastetxearen eta inguruaren ezaugarriak
1.1.- Alaitz ikastetxea
1.2.- Hezkuntza proiektua
2- Bizikidetza lan taldea
2.1- Osaketa
2.2.- Eginkizunak
3- Helburu orokorrak
3.1.- Epe luzera begira -> xedea
3.2.- Ikasturtekoak (17-18 eta 18-19)
4- Ikastetxeko bizikidetzaren egungo egoera (17/18)
5- Gatazka egoerak
5.1.- Sarrerak eta irteerak, atsedenaldia, jantokia, ikasleen artean gela barruan, jazarpena, irakasle
eta familien artean, familien artean, familia eta zuzendaritzaren artean, irakasle eta ikaslearen
artean.
6- Bizikidetzarako ekintza prebentiboak
- Ikastetxeko funtzionamendu orokorra
- Gelako funtzionamendua (helburu orokorrak eta gelako ekintzak)
7- Jarduteko protokoloa (, zehapenak, araudia,…)
8- Gehigarriak
SARRERA
Alaitz ikastetxeko Bizikidetza Plana egiterakoan bi lege hauetan oinarritu gara:
- 47/2010 Foru Dekretua - 204/2010 Foru Agindua
Hauek dira Bizikidetza Planaren printzipio orokorrak:
• Bakerako hezkuntza: Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, Nazio Batuen Biltzar Orokorrak
1948ko abenduaren 19ko 217 A (III) Ebazpena.
• Indarkeriarako prebentzioa, dibertsitatea, elkarrizketa gatazkak konpontzeko bide gisa, pertsona
guztien berdintasuna eta hezkuntza komunitateko kide guztien parte hartzea bultzatzea.
• Ikastetxeen ezaugarriei eta bere zerbitzuko eskola komunitateari egokitua. Hezkuntza
komunitatearen ahalik eta adostasun eta parte hartze handienarekin prestatuko da.
• Bizikidetza hobetzeko eta hura irakatsi eta ikasteko neurriak, curriculumekoak zein
antolaketakoak, jasoko dira.
• Bizikidetza planak prebenitzeko neurriak jasoko ditu, baita eskolako jazarpena edo tratu txarrak
gertatzen diren tokian konpontzekoak ere, horien beharra dagoenean.
• Hezkuntza komunitateko kide guztiek ezagutu eta bete beharko dute.
• Bizikidetza plana urteko zehaztapenetan eguneratu eta egokituko da.
1.- IKASTETXEAREN ETA INGURUAREN EZAUGARRIAK.
1.1- ALAITZ IKASTETXEA
“Alaitz Ikastetxea” H.L.H.I.P. Nafarroako Hezkuntza Departamentuko eskualdeko ikastetxe
publikoa da. Hezkuntza etapa hauek hartzen ditu: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen
Hezkuntza. HHko lehenengo eta bigarren mailetan bi lerro daude eta HH3 bakarrik bat. Lehen
Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailan gela bakarra dago. Hirugarren mailatik aurrera bina gela
daude.
Irakasleak: Irakasleriaren gehiengo behin betiko irakasleak izan dira. Azken bi urte hauetan jubilazio
asko gertatzen ari dira eta horrexegatik behin behineko eta interino gehiago daude. Irakasle tutoreez
gain, ingelesekoak, gorputz heziketa, musika eta erlijioko irakasleak daude.
Ikasleak: Ikasleen kopurua 256 da. Gelako ikasle kopurua, batez beste, 23 ikaslekoa da. Dena den,
aipatu behar da izugarrizko aldeak daudela mailen artean: LH lehenengo eta bigarren mailetan 25n
ikasle daude, oso kopurutsuak. Berriz, HHko geletan erratio baxua da.
Laguntza zerbitzuak: Ikastetxean badira Orientazioa, Logopedia, Pedagogia Terapeutikoa,
Fisioterapeuta eta Behar Berezietako zaindariak.
Irakasle ez diren langileak: Jantokiko langileak: zazpi hezitzaile daude, haien artean batek
koordinazioaren ardura hartzen du.
Atezainak: Bi atezain ditugu, udal langileak direlarik.
Bulegaria: Bulegari bat dugu, Nafarroako Gobernuko langilea delarik. Bakarrik jardunaldi erdian
etortzen da.
Garbiketa eta mantenimendua: Udal zerbitzuak dira.
1.2.- HEZKUNTZA PROIEKTUA, HELBURUAK
“Alaitz” Ikastetxe Publikoa eskola publiko, euskaldun, laiko, anitza eta demokratiko bezala
azaltzen da.
1. Geure Eskolak bertan ikasi nahi duten pertsona guztiak onartuko ditu, elkarrekin lan egiten
eta beharrezkoak diren baliabide guztiak erabiliz, gizartean ematen diren desberdintasunak
(ekonomikoak, kulturalak,...) ikasleen artean berriz gertatu ez daitezen.
2. Eskola euskalduna izanik, Hezkuntza komunitateko kide guztiek Euskara ezagutzeko eta
euren harremanetan erabiltzeko eskubidea daukate, Euskal kulturaren ezaugarriak
ezagutu, baloratu eta hedatuz.
3. Eskola publikoa izanik, ez-konfesionaltzat jotzen da, ezarritako inolako erlijiorekiko
konpromisorik gabekoa, ikasleek eta euren familiek bizitza pribatuan zentzu honekiko har
ditzaketen aukera guztiak errespetatuz.
4. Ikastetxea anitza eta demokratikoa da, non hezkuntza prozesuan inplikaturik dauden sektore
guztiek parte hartzen duten, euren eskumenen arabera, guztien mankomuneko jarduerak
bultzatuz, kide guztien pentsaera eta jokaera ezberdinak kontuan hartuz.
2.- BIZIKIDETZA LAN TALDEA
2.1. OSAKETA
Ikastetxean bi bizikidetza lan talde bereizten ditugu:
- Eskolako bizikidetza lan taldea
- Eskola Kontseiluko bizikidetza batzordea
Eskolan, Bizikidetza Lan Taldea osatzen da ikasturtero. Bertan Zuzendaria, Ikasketa Burua eta
Elkarbizitzarako arduraduna daude. Beti ere kontuan hartuz erabakiak hartu aurretik irakasleen
proposamenak, kezka, zalantzak eta interesak kontutan hartzen direla eta eginiko lana beti aurkezten
zaiela, denontzat ulergarria eta erabilgarria izan dadin.
Eskola Kontseiluan bizikidetzan egindakoa jakinarazten da eta bizikidetza bereziki oztopatzen
duten gertaeraren bat egonen balitz, batzordea elkartuko litzateke. Batzordea, zuzendari eta eskola
kontseiluko bi kidek osatzen dute.
2.2. EGINKIZUNAK
Hauek dira bizikidetza batzordearen eginkizunak:
- Bizikidetza plana eguneratu
- Ikasleen jarraipena egin
- Bizikidetza egoera aztertu eta konparatu.
- Bizikidetzarako ekintza prebentiboak eta protokoloaren jarraipena egin
- Prestakuntza eta aholkularitza bultzatu.
3.- HELBURU OROKORRAK
Hauek dira 204/2010 Foru Dekretuan agertzen diren helburuak:
Ikastetxeak, bere autonomia dela eta, kontuan har ditzakeen helburuak gorabehera, honako
hauek beti izanen dira ikastetxearen bizikidetza planaren helburuak:
a) Bizikidetzarako hezkuntza planifikatu eta ikasle guztiak heziketa emozionalean, balioen heziketan eta
trebetasun sozialen ikasketan prestatzea, gaitasun guztiak integratzen dituen ikuspegitik.
b) Bizikidetzaren giroa etengabe hobetzea, ezinbesteko elementua baita eskolako eta ikasketen
errendimendu egokirako.
c) Hezkuntza komunitate guztia sentsibilizatzea bizikidetza positibo baten aldeko ekintzak planifikatu eta
garatu beharraz.
d) Gatazken konponbide baketsua sustatzea gogoeta eta ikasketa baliatuz, baita elkarrizketa bidezko
teknika eta estrategiak erabilita ere, entzute aktiboa eta alde guztietarako konponbide adostu eta
onuragarrien bilaketa bultzatuta, eta komunikaziorako bideak ezarrita.
e) Hezkuntza komunitateko kide guztien arteko errespetua, onarpena eta tratu ona sustatzea. Tratu on
horrek pertsonen arteko harreman guztietara hedatu beharko du.
f) Ikasgelako eta ikastetxeko arauak denen artean prestatzea bultzatzea, baita haienganako errespetua
ere.
g) Lankidetzarako bideak ezartzea ikastetxearekin zerikusia duten kanpoko eragile edo entitateekin,
arreta berezia eskainiz gurasoen elkarteek eskola orduetatik kanpo eskaintzen dituzten zerbitzuei,
jarduketaren irizpideak jarduera horietara zabaltzearren.
Emozionalki atsegina den eskolako giroak segurtasuna eta ongizate pertsonala eta taldekoa
ematen du. Horrek ikasleei kurrikuluma ikasteko ahalegin handia egiten laguntzen die eta haien
ikasketetan egindako hobekuntza horrek eskolako inguru horretan integratzeko positiboki eragiten du.
Gure ikastetxean, bizikidetzaren ikaskuntza eta eskolako kurrikulumaren ikaskuntza banaezinak dira
hezterako orduan.
Gure ustez, bizikidetza ona izatea ez da bakarrik eskolako lanak egiteko baldintza bat, baizik eta
ikaskuntza bera ere. Horretan, eskolako hezkuntzak parte hartu behar du eta lan sistematikoaren
emaitza izan behar da, ez momentukoa. Gure helburua, ikasleek bakearen kulturan, parekidetasunean,
errespetuan, besteen laguntzan eta elkartasunean oinarritutako hezkuntza izatea da, gatazkak
elkarrizketaren eta adostasunaren bidez konpontzen dituena; haien eskubideak, betebeharrak arduraz
egiteko eta bakoitza bizi den gizarte-taldean aktiboki eta kritikoki parte hartzea nahi dugu.
Hauek helburu orokorrak izanik, lana urtez urte zehaztu behar da, eraginkorra eta praktikoa izan
dadin. Honetaz gain, urtero suertatzen diren gorabeherei edo beharrei erantzun egokia emateko.
Hauek dira azken ikasturteetan hobekuntza planean zehaztutakoa:
2009-2010
● Bizikidetzarako zirriborroaren plana, Bullying protokoloa, Nafar Gobernuaren elkarbizitza
hobetzeko legea eta eskolako prestatutako galdetegia landu
● Elkarbizitza eta gatazken konponbidea sortutako mintegian parte hartu.
2010-2011
● Maskota kanpainia (marrazkia eta leloa)
● Klaseko araudia adostu eta ondorioak (gelan hobeto harremanatzeko)
● Ziklo ezberdinetatik jasotako jarduerak aukeratu eta joku kooperatiboak landu (kontuan hartuz
TIL taldeak egin behar duen ikastaroa).
● Protokoloa praktikatu.
● Bitartekari gunea sortu
2011-2012
● “Aho belarri” txokoak sortu.
● “Hamar hilabete hamar arau bete” kanpaina egin da.( aurten “sei” arau landu dira).
2012-2013
● Gelako arauak kontsentsuatu eta betearazi.
● “Aho- belarri “ eta “Begiratu - ausnartu” txokoak berrikusi eta martxan jarri.
● “Hamar hilabete hamar arau bete”kanpaina ikastetxe mailan jarraitu eta berritu beharren
arabera.
● 3. zikloko ikasleei iskanbilaren aurrean konponbide egokia bilatzen erakutsi ( jarrera asertiboak,
pasiboak, agresiboak.
● Aurreko urtean prestatutako adostokia martxan jarri
2013-2014
● Irakasleek Bizikidetzari buruzko ausnarketa egiteko eta ideiak sustatzeko, saio informatiboa
egin.
● Ikasturte osoan zehar landu behar diren arauak adostu, lehentasunez ordenatu eta hormetan
kokatu.
2014-2015
● Irakasleok bi saio informatiboetan parte hartu
A. “Zer da batera heztea eta zergatik batera hezi”.
B. ”Disrupzioa eskolan”.
● Ikasturte osoan zehar landu behar diren bost arauak prestatu
● “Guztion Artean Alaitz “ txapa- kanpaina landu dugu.
2015-2016
● “Guztion Artean Alaitz “ txapa- kanpaina landu.
● Pasabideetan kartelak jarri.
● Begirune-kanpaina aurrera eraman.
2016-2017.
● Ongi izatearen kanpaina burutu
● Maleta dinamika aurrera eraman
2017/2018 ikasturtea
Hobekuntzarako helburuak
Aplikazio eremua
Arduraduna Jarduerak Adierazleak Lan prozedura
Bizikidetza planaren dokumentazioa eguneratu
Bizikidetza batzordea
Ikasketa burua Bizikidetza materiala eguneratu
Berrituriko materialak
Taldea sortu eta egun dagoen materialaren ebaluazioa egin ondoren, foru dekretu berrian oinarrituz eguneratu
Bizikidetza plan berritua hezkuntza komunitateari hedatu
Hezkuntza komunitatea
Bizikidetza batzordea
Plan berria
Eskolako gatazka egoerak aztertu
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Bizikidetza batzordea
Gehien errepikatzen diren gatazka egoeren zerrenda egin
Bizikidetza plana
Dokumentu batean eskolan gehien ematen diren gatazkak zerrendatu eta hauek ekiditeko eskolak eskaintzen dituen baliabideak zerrendatu
2018/19 ikasturtea
Hobekuntzarako helburuak
Aplikazio eremua
Arduraduna Jarduerak Adierazleak Lan prozedura
Eskolako gatazka egoerei erantzuna emateko programazioa osatu zikloz-ziklo
Ziklo guztiak
K.P.B.
Programaketa egin
Bizikidetza plana
Bizikidetza batzordeak K.P.B. ko ordezkariekin adostutako jarduerak martxan jartzea
Bizikidetza plana eguneratu
Bizikidetza batzordea
Bizikidetza materiala eguneratu
Berrituriko materialak
Taldea berritu eta egun dagoen materialaren ebaluazioa egin ondoren, dokumentua eguneratu
4.-IKASTETXEKO BIZIKIDETZAREN EGUNGO EGOERA
Hau da 204/2010 Foru Dekretuan agertzen dena:
• Egoeraren azterketa, adostasun eta parte hartze handiena bultzatuz.
• Puntu ahulak eta hobekuntza ildoak.
• Balorapenerako tresnak.
• Gatazkak konpontzeko tresnak.
• Beharrak aurreikusi eta helburuak finkatu.
• Hobekuntza neurriak eta ekintzak.
Hauek dira ikastetxean bizikidetza nolakoa den neurtzeko pasatzen ditugun inkestak:
➔ Aurten, eskolako ikasle guztiei gogobetetze inkestak pasatuko zaizkie: haur hezkuntzakoei
ER020707 Haur Hezkuntzako erregistroa; ER020701 Zer moduz bizi gara gure gelan
lehengo zikloan eta hirugarren mailan; ER020702 Zer moduz bizi gara gure gelan laugarren
mailan eta hirugarren zikloan.
➔ 4. mailakoek eta 3. zikloko ikaslek “socioescuela” soziograma bete dute.
➔ Eskolako langileei eta irakasleei inkesta pasatuko zaie. Ikastetxeko bizikidetza baloratzea
eskatzen zaie. ER020704 Galdera sorta langileak. ER020703 Galdera sorta irakasleak
➔ Eskolako gurasoei inkesta pasatuko zaie. ER020705 Galdera sorta familiak
ZER MODUZ BIZI GARA GURE GELAN
3; 4 eta 5 urte (71 IKASLE)
1.; 2.; 3. MAILAK (86 IKASLE)
4.;5.;6.MAILAK (100 IKASLE)
ZER MODUZ BIZI GARA GURE ESKOLAN
IRAKASLEGOA ( 25 KIDE )
IRAKASLEGOARI PASATUTAKO GALDETEGIA
● Uste duzu eskolan sortzen diren eraso eta gatazkak arazo bat direla gaur egun?
Erdiak pentsatzen du baietz eta beste erdiak ezetz.
● Zenbat denbora erabiltzen da egunero gatazka arazoak konpontzeko?
Orokorrean denbora gutxi erabiltzen da, 10 minutu.
● Zein da gehien ematen den arazoa?
Irainak dira gehien ematen diren erasoak.
● Zer faktoreak sortarazten ditu arazo horiek?
%50k pentsatzen du adinarekin lotuta daudela.
%25k umeen nortasunarekin zerikusirik dutena.
● Noren artean izan ditu arazoak irakaslegoak?
Batez ere ikasleekin.
● Zeintzuk dira irtenbiderik egokienak gatazkak konpontzeko?
Plan zehatz bat prestatu, eskolako bizikidetza plana kontuan harturik.
● Mehatxatuta sentitu da irakaslegoa?
Ez
● Ona da komunikazioa irakaslegoaren artean?
Bai, orokorrean ona da.
● Arazoren bat izan dutenean, nola sentitu dira irakasleak?
Babestuta sentitu dira.
● Norengandik jaso dute laguntza hori?
Beste lankideengandik eta zuzendaritzatik laguntza jaso dute.
● Nola sentitzen da irakaslegoa?
Baloratuta sentitzen da eta horrek eskolako funtzionamenduan positiboki eragiten du.
ZER MODUZ BIZI GARA GURE ESKOLAN
GURASOEI PASATUTAKO GALDETEGIA (115 LAGUN)
1 ez nago ados
2
3
4
5 oso ados
nago
ZER MODUZ BIZI GARA GURE ESKOLAN
LANGILEGOARI PASATUTAKO GALDETEGIA (11 lagun)
● Orokorrean ikaslegoaren artean ez dute bizikidetza arazorik.
● Arazoak gertatzekotan, gehien bat patioan gertatzen dira.
● Langileak haien eginkizunetan daudenean ez dira mehatxatuta sentitu.
● Orokorrean, eskolan, giro ona somatzen dute.
● Langile-ikasle eta langile-familien arteko harremanak onak dira
5.- INKESTEEN ANALISIAREN ONDORIOAK
Inkestak pasa ondoren, esan dezakegu gure eskolan gatazka gutxi gertatzen direla. Gertatzen
direnean, gehiengoak atsedenaldian eta jantokian ematen dira. Eraso fisiko gutxi ematen dira. Gehien
ematen diren portaerak hauek dira:
● besteei buruz gaizki hitz egitea
● umeren bat baztertzea
Ikasle eta irakasleen arteko arazoak ez dira esanguratsuak. Era berean, irakasle eta familien artean eta
beste langileen eta familien arteko elkarbizitza ona da.
Hemendik aurrera, hurrengo puntuetan zentratuko gara:
- Patioan bazterketa saihesteko jolasak erakutsi
- Bestei buruz gaizki ez hitz egiteko dinamikak, antolatuko ditugu.
- Zentrotik hainbat hitzaldi antolatu Apymakoekin batera gurasoen kezkak asetzeko.
- Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu gure inkestetan jantokia ez zela agertzen. Dena den, esparru
honetan arazoak sortzen direla detektatu dugu. Hori dela eta, ezinbestekoa da Apymatik araudi bat
ezartzea, jantokiko lagilekin eta gurekin koordinatuta
6.- JARDUERA PREBENTIBOAK
Ikastetxean Bizikidetza Araudia egotea eta hori eredutzat izanda sortzen diren gatazkei erantzun
ematea ezinbestekoa da.
Gure eskolak, lan kooperatiboan murgilduta dagoenez, A eremuko dinamikak erabiliko ditu talde
kohesioa indartzeko eta hezkuntza inklusiboa bermatzeko.
Ekintza prebentiboen programa zikloz ziklo.
7.- JARDUTEKO PROTOKOLOA
Nafarroako Foru Komunitateko ikasleen eskubideei eta betebeharrei eta unibertsitateaz kanpoko
ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxe pribatuetarako bizikidetzari buruzko abuztuaren 23ko
47/2010 Foru Dekretuan oinarrituz, 2017/2018 ikasturtean Bizikidetza araudia eguneratu dugu.
Ondoren eskolako protokoloa, hau da, dokumentazio guztia berritu behar izan genuelarik.
Hauexek dira ikastetxean erabiltzen dugun materiala:
AR020701 Bizikidetza araudia
- DK020705 Jazarpen protokoloa
- ER020706 Zehapenak dituzten ikasleen jarraipena
- ER020708 Jazarpena salatzeko orria
- ER020709 A Txostena, gelako portaera desegokia
- ER020710 B txostena, iskanbilak
- ER020711 Bizikidetzarako kaltegarriak diren portaeren abisua
- ER020712 Gurasoei falten zehapena jakinarazteko orria
- ME020702 Ikasleekin lantzeko falten sailkapena
- ME020703 Gatazkaren fluxua
- ME020704 Zehapenak jartzeko irizpide eta prozedurak
- ME020705 Falta oso larria, irizpide eta prozedurak
- ME020706 1. zikloko ikasleekin lantzeko falten sailkapena
- AR020702 Alaitz ikastetxeko araudia
8.- MATERIAL GEHIGARRIA
Dinamikak (IK/KI programaren A eremua)
4 urte daramagu programa honetan murgilduta.
Aurten eskolan, 4 urtez egindako dinamika guztien azterketa, sekuentziazioa eta programaketa egingo
dugu. Guzti hau bilduko dugu gure programatekin batera.
top related