documenta4

5
ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea Euskarak 365 egun? Euskararen eguna iritsi eta denok maite dugu euskara, denok gara euskaldunak eta denok hitz egiten dugu euskaraz. Gainera ahoa konpromiso eder eta handiez betetzen zaigula dirudi: “denda batean sartzean nire lehen hitza euskaraz izango da”, “lagunekin aurrerantzean euskaraz hitz egingo dut”, “liburu guztiak euskaraz irakurriko ditut”, “etxean euskaraz hitz egingo dut ama eta ahizparekin”, “erderaz zuzentzen zaidanari euskaraz erantzungo diot”… Hurrengo astean ordea, nahiz eta ikastetxeak euskararen egunaren harira egindako apaingarriz beterik jarraitu (argazkia ikusi), badirudi apaingarriak kartulina zuriak direla eta bertako konpromiso eta esaldi koloretsuak ikustezin bihurtzen direla. Bai, guztiz kontraesankorra izan arren, asko, errealitate erdaldunera bueltatzen dira. Non gelditzen da beraz “Euskalduna naiz eta harro nago!” esaldiaren zentzua? Euskal Herrian jaioa eta euskaraz hezia izango gara baina benetan euskararen alde egun seinalatuez gain euskararen erabilera sustatzeari garrantzia ematen al zaio? Ikastetxeetan behar bezalako lanketa egiten al da euskalduntze prozesuari dagokionean? Tira, nire esperientzia pertsonaletik hitz egingo dut, eta aho batez esango nuke Iñigo Aritza ikastolan euskararen erabilerari behar bezalako garrantzia ematen diotela eta hori sustatzen ahalegintzen direla. Izan ere, Iñigo Aritza ikastola frankismoak gogor zapaldu eta erdaldundutako herri batean kokaturik dagoen heinean, euskara berpiztu eta erabilera sustatzearen ardura handia dauka. Iñigo Aritzak bere alde dagoen guztia ematen du ikasleak euskara maite eta erabili dezaten. Euskararen batzordetik plangintza sendoa sorturik daukate ikastolan eta HHtik

Upload: edurne-m-arrese

Post on 12-Apr-2017

441 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: DocumentA4

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea

Euskarak 365 egun?

Euskararen eguna iritsi eta denok maite dugu euskara, denok gara

euskaldunak eta denok hitz egiten dugu euskaraz. Gainera ahoa

konpromiso eder eta handiez betetzen zaigula dirudi: “denda batean

sartzean nire lehen hitza euskaraz izango da”, “lagunekin

aurrerantzean euskaraz hitz egingo dut”, “liburu guztiak euskaraz

irakurriko ditut”, “etxean euskaraz hitz egingo dut ama eta

ahizparekin”, “erderaz zuzentzen zaidanari euskaraz erantzungo

diot”… Hurrengo astean ordea, nahiz eta ikastetxeak euskararen

egunaren harira egindako apaingarriz beterik jarraitu (argazkia ikusi),

badirudi apaingarriak kartulina zuriak direla eta bertako konpromiso

eta esaldi koloretsuak ikustezin bihurtzen direla.

Bai, guztiz kontraesankorra izan arren, asko, errealitate

erdaldunera bueltatzen dira. Non gelditzen da beraz “Euskalduna naiz

eta harro nago!” esaldiaren zentzua? Euskal Herrian jaioa eta

euskaraz hezia izango gara baina benetan euskararen alde egun

seinalatuez gain euskararen erabilera sustatzeari garrantzia ematen al

zaio? Ikastetxeetan behar bezalako lanketa egiten al da euskalduntze

prozesuari dagokionean?

Tira, nire esperientzia pertsonaletik hitz egingo dut, eta aho

batez esango nuke Iñigo Aritza ikastolan euskararen erabilerari behar

bezalako garrantzia ematen diotela eta hori sustatzen ahalegintzen

direla. Izan ere, Iñigo Aritza ikastola frankismoak gogor zapaldu eta

erdaldundutako herri batean kokaturik dagoen heinean, euskara

berpiztu eta erabilera sustatzearen ardura handia dauka. Iñigo Aritzak

bere alde dagoen guztia ematen du ikasleak euskara maite eta erabili

dezaten. Euskararen batzordetik plangintza sendoa sorturik daukate

ikastolan eta HHtik

Page 2: DocumentA4

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea

DBHraino kanpaina ezberdinetan murgiltzen dira gazteak euskararen

erabilera bere egiteko.

Hala ere, aurrekoan nire tutore izandako euskara irakaslearekin

hizketan eta ikusi eta entzundakoa kontutan hartuta, esfortzuak ez

dituela bere emaitzak lortu esan nezake. Izan ere, praktikaldian

ikastalde ezberdinetan egon naiz eta noski, talde euskaldun petoak

aurkitu ditut, euskaraz hitz egiteko eskatzea ere behar ez dutenak

baina beste ikasgela batzuetan egoera oso ezberdina aurkitu dut.

Honen aurrean baina nola esku-hartu dezake ikastolak? Nola esku-

hartu dezakegu irakasleok?

Euskara batzordeak aurkeztutako plangintza sendoa

jarraitzetik haratago, Erkuden euskara irakaslearen arabera honekin ez

da nahikoa eta arlo honetan irakaslegoak konpromiso sendoa izan

beharko lukeela dio. Haren esanetan irakaslegoaren hautaketan hauek

euskararekiko duten jarrera kontutan hartzea ezinbestekoa da, izan

ere, “Soilik irakasle konpromisodunekin lortuko da egoera honi aurre

egitea eta ikasleria euskaldun giroan heztea”.

Ildo honetatik, ikastolako irakaslegoaren kontzientzia aldatzen

joan dela dio Erkudenek, okerrerako gainera. Haren esanetan, egun,

euskararen sustatzea irakasle batzuen 2.egiteko gisa gelditzen dela dio

eta hori onartezintzat hartzen du.

Erkudenenen hitzen harira beraz, honako galdera datorkit

burura: Nola eskatuko diot nire ikasleei euskaraz hitz egin dezaten

nik ez badiot honi nire egunerokotasunean garrantzirik ematen?

Bene benetan eta barrenetik gure ikasleak euskaraz 365

egunetan nahi badugu honekiko jarrera eta atxikimendu positibo bat

izaten erakutsi behar diegu, baita irakasleok jarrera bera dugula

erakutsi ere. Horrenbestez, konpromisoaz ari naizenean ez dut esan

nahi euskara batzordeak martxan jarritako kanpainak aurrera eraman

behar ditugunik (ikastolak eskatzen didalako) baizik eta konpromisoa

norberaren kontzientzia izan beharko lukeela. Honekin zera esan nahi

dut, Euskal Eskolako irakasleok euskal hizkuntza erabili eta

maitatzearen aldeko jarrera eta nahia izan beharko genituzkeela

konpromiso pertsonaltzat.

Page 3: DocumentA4

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea

“Aukera berdintasunaren aurkako

bidetik goaz” dio Unicef-ek.

Aurreko astean GARAn irakurritako berri honek atentzioa deitu zidan

eta ez da gutxiagorako. Unicefek Latinamerikar hezkuntza sistemari

egindako akusazioa gogorra da oso, ezberdintasuna sustatzen duela

dio! Aukera ezberdintasuna!

Titular horrek nola ez honen nondik norakoak irakurtzera

eraman ninduen eta hitz guxitan zera zioen berriak:

Latinoamerika eta Karibean azken hamarkadatan

eskolaratze tasa progresiboki igo den arren, oraindik

ere 21 milioi haur baino gehiago hezkuntza

sistematik at gelditzen dira, hauek, batik bat, talde

kalteberak izanik. Horrez gain, eskolako sarbidea eta

honen kalitatea oso ezberdina da testuinguruaren

arabera. Gauzak horrela, UNICEFek lurralde honek ,

hezkuntzari dagokionean, eraldaketa sakonak behar

dituela baieztatzen du nahiz eta egungo Hezkuntza

Instituzioak kontrako bidetik egiteak hiritarren

kalitateko hezkuntza eskubideetan desberdintasunak

areagotzea eragin duen.

UNICEFen baieztapenak egia badira Latinoamerikan hezkuntza

desberdintasunak areagotzen dituzten politikak eten eta hezkuntza

eskubideak defendatu eta sustatzen dituzten politikak martxan

jartzea beharrezkoa izango da. Baina instituzioei horrekin etetea

behartuko dituen politikarik existitzen al da? Ba al dago maila

internazionalean hezkuntzarako eskubidea aldarrikatzen duen

hitzarmenik?

Page 4: DocumentA4

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea

Badaude bai eta hauen artean aipatzekoak honakoak dira:

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (1948)

Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko

Nazioarteko Ituna (1976)

Haurren Eskubideen Hitzarmena (1990)

Milurtekoko deklarazioa (2000)

Ados, politika sozialak sustatzen dituzten hitzarmenak

badaude baina horiek betetze aldera, Latinoamerika eta Karibeko

estatuek hezkuntzaren alorrean hartu beharreko erronkak zehaztuta

al daude? Beste estaturen batek aurrera eramandakoak “bere” egin

ditzakete?

Tira, argi dago hezkuntza erronkak herrialde bakoitzaren

errealitatera (politiko, sozial, ekonomiko, pedagogiko…) moldatu

behar direla baina egon badaude GUZTION hezkuntza eskubideen

defentsan justizia soziala aldarrikatzen dutenak eta horien artean

adibide interesgarria iruditu zait Muñor kostarrikarrak Hezkuntza

Eskubidearen Errelatorearen txostenean bilduriko hezkuntza

lehentasunak:

1. Hezkuntza eta garapena: hezkuntza-eskubidea sustatuko du giza eskubideen

esparruan, hezkuntzaren eta garapenaren arteko lotura nabarmenduz.

Hezkuntza jasotzeko oztopoak aztertuko ditu (bereziki, liburuen, uniformeen

eta beharrezko eskola-materialen tarifak eta kostuak), eta oztopoak

murrizteko neurriak identifikatuko.

2. Diskriminaziorik eza: bereziki emakumeen, neskatoen eta neska nerabeen

diskriminazioa aztertuko du. Diskriminazioaren aurkako borrokak garrantzi

berezia du talde indigenei, erlijiozko, arrazazko eta hizkuntzazko gutxiengoei,

etorkinei eta minusbaliatuei dagokienez.

3. Hezkuntzaren kalitatea: hezkuntzaren kalitateari garrantzi berezia emango

dio, aurrerantzean bultzatuko dituen ekimenetan. Horretarako, ikaskuntza-

prozesuetan eta ikaslearen ingurunean eragin beharra izango da, bai eta

irakasleen prestakuntzan ere.

4. Finantzaketa egokia: elkarrizketaren bidez, nazioek hezkuntza

publikoarentzako eta doakoarentzako aurrekontuak areagotzea sustatuko du.

Era berean, Munduko Bankuarekin arituko da lanean, kalitatezko hezkuntza

egokia finantzatzeko.

5. Hezkuntza auzitegietan: hezkuntza-eskubidea betetzen ez bada, nazioko

eta nazioarteko auzitegietan epaitu ahal izatea sustatuko du.

6. Estatistikak: giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-eskubidea

zenbateraino betetzen den neurtzeko adierazleak sortzea sustatuko du.

Page 5: DocumentA4

ARGAZKI EGUNKARIA. PRACTICUM III. 4.astea

7. Larrialdi-egoerak: larrialdi-egoeretako hezkuntza aztertuko da, bai natura-

hondamendietakoa, bai gatazka armatuetakoa, egoera horien biktima diren

haurren hezkuntza-eskubidea bermatzen saiatzeko.

Lehentasun hauek berz, Latinoamerikan ez ezik, Euskal

Herrian edota Europa mailan hezkuntza eraldaketaren gakoak ematen

dizkigula uste dut. Izan ere, ez didazue ukatuko guk jasotako

hezkuntzak desberdintasun sozialak,ekonomikoak,politikoak… alde

batera utzi eta justicia sozialean oinarrituriko hezkuntza sistema

behar ez duenik!