72 - 2007 apirila

20
danbolin 2007/04 72. alea SALAMALEKUN ERREFUXIATUEN KANPALEKUETAKO OROITZAPENEI

Upload: danbolin

Post on 30-Mar-2016

239 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

deskribapena

TRANSCRIPT

Page 1: 72 - 2007 apirila

danbolin2007/04 72. alea

SS AA LL AA MM AA LL EE KK UU NN EE RR RR EE FF UU XX II AA TT UU EE NN KK AA NN PP AA LL EE KK UU EE TT AA KK OO OO RR OO II TT ZZ AA PP EE NN EE II

Page 2: 72 - 2007 apirila

B A Z K I D E G U Z T I E N A R T E A N B I P E R T S O N E N T Z A T L A N D E T X E B A T E A N A S T E B U R U AZ O Z K E T A T Z E N D U G U U R T E R O .A U R T E N G O I R A B A Z L E A M A N U I Z E T A A I Z P U R U A D A

ZZ OO RR II OO NN AA KK !! !!

BBEETTEE DDAATTUUAAKK EETTAA BBIIDDAALLII

Izena/bi deitura: NA:Helbidea:Herria: Posta kodea:Tel:

Kontu zenbakia (20 digito)Urteko kuota: 25 euro

Page 3: 72 - 2007 apirila

AA TT AA RR II KK OO AA .. Badirudi gure bizitza pelikula bihurtu nahi dugula.Gaur egun, gero eta ohikoagoa da jendeak, gazteek batik bat, sorterria uztea. Sarritan,herria uztea esperientzia eta abentura berriak bizitzeko aitzakia izaten da, jende gehia-go ezagutzeko eta norbera aberasteko. Hori ere kontsumoa da: alde batetik bestera mu-gitzen gara gure pelikula osatzeko. Horregatik, kontsumista naiz ni ere… Aurtengoikasturtea Tarragonan pasatzen ari naiz eta. Ez dut oso urrutira egin, baina urrutirajoan beharrik ez dago ondo pasatzeko; kontua da norbera bere buruarekin ondo senti-tzea, Zestoan, Parisen edo Ouagadougoun. Hala ere, aldaketak hasieran gogorrak izaten dira, eta, horregatik, ondo sentitzen la-guntzen duten opariak estimatzen jakin behar da. Nik jaso nuen ezusteko berezienaTarragonara iritsi eta lehengo egunetan izan zen: nonbait, festa-usaina sumatzeko senadut, eta Amabirjinetako ajea poltsan nuela iritsi nintzen Tarragonara; orduantxe, ber-tako ‘Santa Tecla’ festak hasi ziren. Bi gauzetan dute antza hemengo festek eta Zestoa-koek: lehena, Tarragonak herri txiki izaera hartzen duela festetan, eta, bigarrena, hirihonetako festetako himnoa ‘Amparito Roca’ dela.Zestoan Amparito Roca jotzendela ez badakite ere, katala-nek euskaldunak estimatzengaituzte; eta estimua hitz han-dia da hemen. Tarragonan,lau lagun ibitzen gara asko-tan; horietatik hiru euskaldu-nak gara, eta, bestea, Vallado-lidekoa. Graziosoa da jendeberriaren erreakzioa elkarezagutzean, batez ere katala-nak badira. Aintzane, Alluitzeta ni sinpatiaz hartzen gai-tuzte, eta Euskal Herriaz inte-resa erakusten dute. Vanesa,berriz, nazkatua dago ‘fatxa-dolid’ aditzeaz.Katalanek ondo ulertzen eta (uste baino hobeto) ezagutzen dute Euskal Herriko erreali-tatea. Eta herri modura gure etorkizuna aukeratzeko eskubidea defendatzen dute iaguztiek, nahiz eta katalanista independentistak ez izan. Baliteke gure herria edo kultu-ra zapalduta ikusten dutelako izatea. Haiek ez dute katalanez bizitzeko ia arazorik,adibidez. Hilaren 13an Euskal Herriko bake-prozesuari buruzko hitzaldi batean izan nintzen.Txema Auzmendi izan zen hizlaria, eta, antolatzaileak, ‘Tarragona Patrimoni de la Pau’elkartekoak. Elkarte horrek 5 urte daramatza igandero kontzentrazioak egiten Tarrago-nako portuan, amerikar gerraontziak sartzearen aurka; hiria militarrez betetzen delasalatzen dute. Gainera, ez pentsa militarrak Tarragonako kulturaz interesatzen direnik,bai zera! McDonals eta PizzaHut-era bakarrik sartzen dira. Horiek bai kontsumistak!Tarragonak duen alde zaharrarekin! Eta hemengo jendea ez da horrelakoa, interesadute beste kulturekiko. Auzmendik gure lurraldeko egungo egoera politiko-sozialazhitz egin zuen, eta ez zen oso optimista izan etorkizunaz. Galderen txandan, entzulebatek hau esan zuen: “Eta hemendik, guk zer egin dezakegu Euskal Herriaren alde?”.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

M ari Ar tano

34 6 9 10 12 15 19 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

SS AA LL AA MM AA LL EE KK UU MM

HH II TT ZZ EE TT AA PP II TT ZZ

JJ AA RR DD UU NN II AA NNBB II ZZ EE NN TT EE DD ÁÁ VV II LL AA

MM UU SS II KK AA .. .. ..

UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

diruz lagundutakoa

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

Page 4: 72 - 2007 apirila

enb idoa I .Ostirala eta larunbata pasa dira eta oraindik ere atzoko azken zuritoa-ren zaporea ahoan dudala iritsi zait igandea! Igande madarikatua!Goizean jaiki, eta nire ohearen goxotasunak eguna umore onez has-ten laguntzen dit, baina lehenengo hanka ohetik atera bezain laster,berriz ere etxetik joateko denbora gutxi gelditzen zaidala konturatzennaiz eta hauxe da igandeak gorrotatzen ditudala baieztatzen didan as-teroko unea. Primerako asteburua pasa ondoren, igandeak gindapozoitua jartzen dio pastelari. Lagunekin algaraka, dantzan, berrike-tan… pasatzen ditut ostirala eta larunbata, amets batean bezala, bainaez dakit zein arrazoirengatik igandeetan dena aldatu egiten da, errea-litatera itzultzen gara, eta jada irriak negar bihurtzen dira eta solasal-diak isilune, norbera bere pentsamenduetan murgildurik, datorkionaste luzeari aurre egiteko indarrak biltzen egongo balitz bezala.

Bazkalostean, arropa, izarak, toaila,zapatak… eta traste guztiak ahaliketa txukunen bildu eta maletan sar-tzen hasten naiz, izan ere Gastei-zen eguraldia hain da aldakorra, ezdudala jakiten bi jertserekin nahi-koa izango al dudan. Eta horrelapentsatzen jarri, eta ia etxe osoasartzen dut azkenean maletan.Guztia prest utzi, eta lagunenganajoaten naiz. Igandeak gorroto izate-aren arrazoi handienetariko bat,arratsaldean zer egin ez jakitea delauste dut. Izan ere, igande arratsaldebatean ez dago ia eskaintzarik den-bora pasatzeko. Zestoan behintzatbeti menu berbera egoten da: fut-bola edo taberna zuloa. Eta hainnaiz dudatsua, igandero futbolaikusi eta taberna zuloan bukatzendudala. Horrelaxe igarotzen ditutarratsalde amaiezinak. Erlojua begiratu eta jada zazpiak.Ez dakit nola den posible baina be-rriz ere ezer egin gabe Gasteizeraitzultzeko garaia iritsi zait. Eta niribezala denoi ere geure Gasteizeraitzultzea tokatzen zaigu, errutinaaspergarri horretara itzuli behar du-gu, langilea lanera, umea eskolara…

Guztiak agurtu eta maleta eskuan dudala autobus geltokira noa.Lasai Izaskun, berehala da berriz ere ostirala gainean!

Hi leko argazk iaEGILEA: CARMIÑA DOVALE

I zaskun Sagar tzazu A izpurua

Page 5: 72 - 2007 apirila

DAZTEKO GOGOZ

Idazteko gogoz nengoen, eta gaia ezin aurkitu ibili naiz. Batzuetan bururatzen zitzaidana ez zenmomenturako hoberena, eta, burua eraginez, txikitako gogorapena etorri zait. Eskolan, sarritanesaten ziguten: “biharko, udaberriari buruzko idazlana egin behar duzue”. Eta, gogo handirik ga-be, irakasleak esandakoa bete behar izaten genuen. Orain, berriz, nire burua lan hori egiteragonbidatu dut. Hiztegian begiratuta, ‘udaberria’ hitzak esanahi bat baino gehiago ditu:

· Lau urtaroetatik lehena, negua eta udaren artean.· Pertsona baten gaztetasuna.· Zerbaiten edertasuna garai onenean dagoenean· Urteaz hitz egitean, hamabi hilabeteko garaia.

Eta Zestoa udaberrian murgiltzeko prestatzen ari da. Zestoak dagoeneko bostehun udaberri pa-satxo ditu, baina gaur egun modan dagoen ‘kirurgia estetikoa’ ari da erabiltzen, gazteago etaederrago agertzeko. Bere kaleei so egin besterik ez dago, ea non ez dagoen garabi, aldamio, ka-mioi, edo zuloren bat! Denbora gutxian, eraikuntza lan asko daude herri honetan, dena berriaegin nahian; baina zimurrek ere edertasuna barruan daramate, udaberri asko iragan duten seina-le baitira eta oraindik bizirik irauten duenaren ikur dira.Zenbait landare garai honetan hasten dira loratzen eta, Zestoan ere, landare horiek imitatunahian, laster porlanezko zurtoinak agertzen hasiko dira. Badakizue, “la primavera la sangre al-tera”, eta hurrengo udaberrirako loreak ikusgai izango ditugu. Beste landare batzuk, berriz, uda-berria baino lehen loratzen dira —mimosa, adibidez—, eta mimo handiz herri honetako aurpegibatzuk garbitu dituzte horiek, udaberriaz lehenbailehen gozatzeko, eta etxe horien edertasunazherritarrak birkonkistatzeko.Ea pixkanaka begirada lurretik gorantz altxatzen dugun eta, udaberrian bisitatzen gaituzten he-gaztiekin batera, hegalaldi eder batez gozatzen dugun, herri honek dituen altxorrak eta pasarteahaztuak aurkituz, Laboak abesten duen bezala, guk ere abesteko “Maite ditut maite gure bazte-rrak...”.

5

e nbidoa 2 . Mer txe Mer ino

IMaiatzeko zenbakian jakingo dugu MP3a noriegokitu zaion. Gogoratu parte hartzaileguztien artean zozketatuko dugula, eta ezargazki onenak bidali dizkigutenen artean.

U D A B E R R I A

Page 6: 72 - 2007 apirila

Errefuxiatuen kanpalekuak lau wi-laya edo probintziatan banatuta dau-de (Auserd, El Aaiun, Dajla eta Sma-ra). Wilaya horiek Mendebaldeko Sa-harako hiriburuen izenak dituzte,eta bakoitzean sei edo zazpi herriedo daira daude. Guk bi wilaya bisi-tatu ditugu: El Aaiun eta Auserd.Auserdeko Tishla dairarekin anaiki-detuta dago Zestoa, eta bertako al-katea ezagutzeko aukera ere izan ge-nuen. Egia esan, wilaya guztiak nahi-ko antzekoak dira; hau da, ezaugarriberdintsuak dituzte guztiek.

Nahi izanez gero, lan asko dagoegiteko Aljeriakodesertuaren erdianbizi diren lagunen alde, eguneroko-tasun gogorra arintzen laguntzeko.Sahararren bizitoki hori behin-behi-nekoa den arren, dagoeneko 30 urtedaramatzate bertan, eta, bizi baldin-tza oso gogorrei aurre eginez, estatubat sortzea lortu dute.

Garrantzitsua da aipatzea hainbatzestoarrek El Aaiunen baratzak egi-teko hartu duten lana. Proiektu ga-rrantzitsua da, zalantzarik gabe, etadesertuaren erdian tomateak, tipu-lak, erremolatxa eta bestelako hain-bat barazki landatzea lortu dute. Ezdute meritu makala herritar horiek.Itxaropena eta lana egiteko gogoariesker, baratzeetan uzta jasotzen hasidira dagoeneko.

Ni bezala, beste hainbat lagunekere lehenengo bidaia genuen Sahara-ra, eta zoragarria izan da. Itzuleran,

Aurreko alean adierazi nuen bezala, Sa-harako errefuxiatuen kanpalekuetara egin-dako egonaldiaren berri eman behar dizuet.Gogoa nuen benetan Saharako errefuxiatuenegoeraren berri izateko, eta horretarako au-kera izan dut. Esperientzia zoragarria izanda. Bidaia bera txarra izan den arren, bertanbizitako gauza on guztiek alde batera uztendute joan-etorriaren alderdi negatiboa.

Guztiok entzun izan dugu zerbait sahara-rrei buruz, eta azken urteotan bertako hau-rrak gure herriko kaleetan barrena jolastenere ikusten ditugu. Hango errealitatea, or-dea, bestelakoa da: desertuaren erdian bizidira. Apirilean egon ginen han, eta 30 graduinguru izan genituen. Eguraldi oso ona izangenuela zioten aurreko urteetan bertan izan-dakoek. Gauetan, asko hozten zuen. Sirokoaezagutzeko aukera ere izan genuen, eta ezdiot inori opa horrelakorik.

Zestoatik 13 lagun joan ginen. Batzuk lehenen-go aldia genuen bertan ginela; beste batzuk, be-rriz, azkeneko 10 urteotan hainbat bidaia egin di-tuzte hara. Helburu edo asmo ezberdinak geni-tuen, baina guztiok bat egiten gintuensentimendu bera genuen: sahararrei laguntzea etabertako errealitatea ezagutzea.

SALAMALEKUNERREFUXIATUEN KANPALEKUETAKO OROITZAPENEINAIARA EXPOSITO

ARGAZKIAK: MADDI SOROA ETA NAIARA EXPOSITO

Page 7: 72 - 2007 apirila

Egia da ni nahiko sentibera naizela eta hemen ereedozein kontuk barnean zerbait ukitzen nauela,baina sahararren kontua beste zerbait da. Familiagehienek beste familia bat dute Aljeriako desertutikurrun. Askok Euskal Herrian eta beste askok espai-niar Estatuko beste hainbat lekutan. Familia gehie-netan daude haur txikiak eta, udan, OporraldiakBakean programan hartu dute parte. Programa ho-rrek haurrei mesede izugarria egiten die, Aljeriakobasamortuko uda gogorreko bizi baldintzetatikurruntzen baitituzte eta, bide batez, dituzten osa-sun arazoak sendatzen laguntzen baitiete. Guztihorretaz gain, bi familien artean harreman estuasortzen da, eta saharar familia askoren bizi baldin-tzak asko hobetu dira hemendik bidalitako lagun-tzari esker.

Zoritxarrez, ordea, oraindik badira laguntzarikjasotzen ez duten zenbait familia, eta horien egoe-ra oraindik eta txiroagoa eta okerragoa da.

Oso gogorra egin zait, adibidez, familia batenetxeko komunean baldosak ikustea eta beste batenetxean argindarrik ere ez dutela ikustea. Eguzkiplaken bidez lortzen dute argindarra. Plaka horieta-ko gehienak hemendik bidalitakoak dira, baina, ta-malez, oraindik plakarik ez duten familia asko etaasko daude gaur egun.

Zoragarriak dira guztiak, eta, ezer ez dutenarren, zein zoriontsuak diren ikusteak benetan ba-rrua bete dit. Lau egunetan ez dut aurpegi seriorikikusi, egun osoa alai pasatzen dute, eta duten gutxihori eman egiten dizute.

Bestalde, urtean zehar egiten diren material bil-ketak ere beren eskuetara iristen direla ikusteko au-kera izan dugu, Rabuniko janari biltegiak bisitatubaititugu.

hegazkinean elkarrekin hitz egitean,argi genuen zerbait zen datorren ur-tean berriz itzuliko garela. Orainbadauzkagu lagunak Saharan, etabadakigu zer behar duten. Egun gu-txiko egonaldia izan bada ere, bene-tan hunkigarria izan da. Hizketaldiluzeak izan ditugu, eta dantza etamusikaz beteriko festak goizalderaarte luzatu dira. Beren ohituretakobat da dantza eta musika, eta senti-mendu berezia dute ohitura guztihauekiko. Ezberdin bizi dira, eta de-sertuaren erdian ezer gutxi izanarren, dena emateko prest daude.Sarri entzun izan dugun esaldia da,baina hala da. Ez dute ezer eta kan-potarren bisitak jasotzen dituztene-an, haientzat festa da. Hala ere, be-netako errealitatea ez dugula ezagu-tu iruditzen zait. Gu han izangarenean, duten guztia eman digu-te, baina guk alde egitean, zein dabenetako egoera? Bertan izan nai-zen arren, zalantza horrekin geratunaiz, eta aldi berean beldur naiz, ezbaitut pentsatu nahi guk alde egite-an beren egoera guk ikusitakoa bai-no okerragoa izango dela.

EZBERDINTASUN SOZIALAK

Gaur egun, badira familia askoeta asko argirik ere ez dutenak.Guztiak pobreak dira, baina ezber-dintasun sozialak antzeman egitendira. Oso tristea da, eta une oso go-gorrak igaro ditut lau egunetan.

UXIATUEN KANPALEKUETAKO OROITZAPENEI

···

Page 8: 72 - 2007 apirila

BEGI TRISTEKO MUTIKO BELTZARANA

Bihotza benetan hunkitu nauten hainbat bizipenizan ditudan arren, Ilvan 13 urteko mutikoaren is-torioa kontatu gabe ez dut gelditu nahi. Ilvanekin,lehenengo aldiz, iritsi ginen egunean bertan egonnintzen. Bero ikaragarria egiten zuen bazkalondo-an, eta bere haimako lurrean etzanda zegoen des-kantsatzen. Begi tristeak zituela iruditu zitzaidan.

Mutikoa diabetikoa da; gainontzeko guztiek be-zala, familia txiroa du, baina etxean ere esku zaba-lik hartu ninduten, eta, nola ez, hainbat opari emanzizkidaten. Mutikoa bisitatzearen arrazoia EuskalHerritik bidali zizkioten hainbat orratz eramateaizan zen. Azukrea kontrolatzeko makina bat zuenduela bi urte, eta, ordutik, inork ez geneukan muti-koaren berririk. Dena den, orratzak eramateko es-katu zidan lagun batek, eta nik nire ardura betenuen. Bere haiman hitz egiten hasi ginenean, ordea,hura ezustekoa hartu nuena makina dagoeneko ezzuela esan zidanean. Izan ere, makinarik ez ba-zuen, nik eramandako orratzak ere alperrik zituen.

Zorionez, ospitale batera eramateko prestatu ge-nuen materialaren artean horrelako makina bat sar-tu genuen, eta, bi aldiz pentsatu gabe, bere haima-ra itzuli nintzen lagun batekin handik bi egunera,makina eramatera. Hura poza familiarena! Mutiko-ari eta amari aurpegia aldatu zitzaien. Biek ondodakite makina hori ez dela gaixotasunaren sendabi-dea, baina orain, gutxienez, Ilvanek odolean duenazukre kopurua kontrolatuko du egunero. Datorrenurtean, begi tristeko lagun beltzaranari bere hai-man te bat hartuko genuela zin egin genion eta be-rak ere gure zain izango zela hitz eman zigun!

SAHARARRAK ETA EUSKALDUNAK

Sahararrek eta euskaldunok baditugu hainbatezaugarri komunean. Sahararrak beren herrialdetikurrun daude, baina Mendebaldeko Saharan daudenherritarrak euskaldunok jasaten dugun errepresioa-ren antzekoa jasaten dute. Autodeterminazioa dutehelburu, baita euskaldunok ere. Gu gure herrian

gaude, baina jasaten dugun zapal-kuntza ez da makala. Bi errealitateoso ezberdin, ezaugarri oso antzeko-ekin. Orain arte hain gertutik ezagu-tzen ez nuen errealitatea ezagutzean,ohartu naiz gauza askotan bat dato-zela gure errealitatea eta haiena.

Amaitzeko, herritar guztiak gonbi-datzen ditut kanpalekuetara bidaia-tzera. Bidaia gogorra da, zalantzarikgabe; ordu luzeak igaro beharko di-tuzte aireportuetan, bai Loiun baiTindoufen, baina benetanmerezi dubidaia hori egitea. Bertako jendeakurrea balio du, eta han bizitako guz-tiak bizia aldatzen dizu. Beren zo-riontasunetik asko ikasteko aukeraizan dut, baita inoiz ahaztuko ez du-dan jende asko eta asko ezagutzekoparada ere. Hori dela eta, hemendikaurrera harremana mantenduko duteta nire bihotzaren zatitxo bat Alje-riako desertuaren erdian izango dut.

Lerro hauek amaitu aurretik, bi-daia honetan ezagutu dudan bestepertsona berezi bat aipatu nahi nuke.Hasieratik lagun egin ginen. 13 urteditu, Sahara izena du, eta aspaldikourte hauetan guztietan uda Aljeriakodesertutik urrun igaro badu ere, aur-ten bertan gelditzea beste aukerarikez du. 12 urte dituztenean Oporral-diak Bakean programaren baitan bi-daiatzeko aukera amaitzen baitzaie.Bi egun igaro ditut berarekin, eta 12hilabete barru aldizkari hau esku ar-tean izango duenaren itxaropena du-danez, besarkada bat bidali nahi diot.XUKRAN SAHARA!!

···

Page 9: 72 - 2007 apirila

9••BLASA ATARIKO LORATEGIA KENDU DUTE

Blasa atariko –alegia, Kutxako bulego aurreko– lo-rategia kendu egin dute. Izan ere, bertako lorategian eguz-kiak ez zuen asko jotzen, eta bertan landareak ez ezik za-bor pila bat ere juntatzen zen. Belarraren ordez, goroldioabesterik ez zegoen lurrean eta landareak ustelduta zeuden.Eserlekuak, berriz, inork ez zituen erabiltzen, eta ondorioz,alkateak azaldu duenez, lorategia eta eserlekuak kentzeaerabaki dute. Lorategia zegoen lekuan, hormigoia bota du-te eta etxeetarako sarbidearen maila berean jarri dute.Magnolia, ordea, hantxe utziko dute, nahiz eta bertako bi-zilagunak behin eta berriz kexatu diren argia kentzen due-lako. Alkateak jakitera eman duenez, hainbat eserleku erejarriko dituzte lorategia zegoen lekuan.

••TELELAGUNTZA ZERBITZUA UDALAREN ESKU

GELDITUKO DA. Telelaguntza zerbitzuaren kude-aketa lanen esleipena formalizatzeko, Zestoako Udalareneta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean hitzarmena sina-tzea adostu du udalbatzak. Bi urte daramatza Foru Aldundiak gizarte zerbitzuak arau-

u d a l e k o b e r r i a ktu nahian eta, besteak beste, duela gutxi etxez etxeko la-guntzaileen egoera legeztatu zen. Oraingoan, telelagun-tza hitzarmen hau proposatu du, eta udalbatzak aho ba-tez onartu zuen martxoan egin zen ohiko plenoan. Hi-tzarmena sinatu ostean, adinduek duten telelaguntzarengestioa Udalaren esku geratuko da. Zerbitzu horri esker,mendekotasuna duten eta norbaiten laguntza behar du-ten pertsona adinduek, edozein larritasun izaten baduteere, laguntza edo sorospena jasoko dute. Egun osoko zer-bitzua izango da.Hitzarmen horrekin, zerbitzuaren gestioa Udalaren eskugeratzeaz gain, beste hainbat puntu ere zehazten dira:besteak beste, zerbitzu hori izan nahi duten pertsonekbete behar dituzten baldintzak zehaztuko dira hitzarme-nean. Esaterako, onuradunei uzten zaien materiala ForuAldundiaren jabetzakoa izango da, eta erabiltzaileek be-ren diru-sarreren zati bat ordaindu beharko dute, alokairugisa.

••BABES OFIZIALEKO ETXEAK ZOZKATU DITUZTE

Apirilaren 19an zozkatu zituzten Arteaga zeneko

eremuan egiten ari diren babes ofizialeko 12 etxebizitzak.Etxebizitza horien zozketa behin eta berriz atzeratu izanda arrazoi ezberdinengatik. Hasiera batean, urte hasieranzozkatu behar zituzten baina enpresa eraikitzaileari zen-bait dokumentu aurkeztea ahaztu zitzaion, nonbait, etaondorioz prozesu guztia atzeratu zen. Zozketa Udaletxe-ko areto nagusian egin zen eta bertan elkartu ziren, bes-teak beste, izena emanda zuten 73 pertsonak.

Page 10: 72 - 2007 apirila

ZER GUSTATZEN

ZAIZU GEHIEN?

TXISTEAK1.- Behin gizon bat hotel batera joan zen, eta nagusiari esan zion:-Lo egiteko tokirik ba al dago?- Bai, baina txingurriak daude - erantzun zion nagusiak.- Berdin da.

Hurrengo goizean nagusiak galdetzen dio:- Zer moduz egin duzu lo?- Oso ondo! Txindurri bat hil nuen eta

beste guztiak haren hiletara joan ziren.

2.- Maixuak Jaimitori:- Zer da “canibal”?Jaimitok:- Ez dakit.Maixuak:- Zuk zure aita-amak jaten badituzu,

zer zara?Jaimitok:- Umezurtza!

Ka i x oASMAKIZUNAK11..-- EEzz ddaa iikkuusstteenn

bbaaiinnaa sseennttiittzzeenn ddaa.. ZZeerr ddaa??

22..-- BBiizziittzzeekkoo bbeehhaarr ddaa,,bbaaiinnaa eezz ddaa jjaatteekkooaa..

33..-- GGiizzoonnaa bbeettii aarrii ddaa kkeennttzzeenn,,eettaa hhaallaa eerree eezz ddaa gguuttxxiittzzeenn..

44..-- ZZeerr ddeellaa eettaa eettaa zzeerr ddeellaazzuuttiikk eeggootteekkoo bbeettee eeggiinn bbeehhaarr ddeennaa..

55..-- GGoorrppuuttzzeeaann eegguurrbbuurruuaann ppoozzooiinneerrrreettzzeenn bbaaddaa eezziinn ggeehhiiaaggoo eerraabbiill ii ..

hit

zeta

pit

zEErraannttzzuunnaakk::11..-- HHaaiizzeeaa22..-- UUrraa33..-- AAiirreeaa44..-- ZZaakkuuaa55..-- PPooxxppoollooaa

NONDIK DA AIZARNAKO .........................?

Page 11: 72 - 2007 apirila

11

HIZKI ZOPA

BBiillaattuu oonnddoorreennggoo hhiizzkkii zzooppaa hhoonneettaann AAiizzaarrnnaarriibbuurruuzz eeggiinnddaakkoo ggaallddeerraa hhaauueenn eerraannttzzuunnaakk..EErraannttzzuunnaakk eezz bbaaddaakkiizzkkiizzuu,, wwwwww..aaiizzaarrnnaa..ccoommeerraabbiill ii ddeezzaakkeezzuu llaagguunnttzzaa bbeezzaallaa.. IIzzaann ssuueerrtteeaa!!

11--ZZee mmeennddiirreenn oonnddooaann ddaaggoo kkookkaattuuaa AAiizzaarrnnaakkoohheerrrriiaa??22--BBiillaattuu AAiizzaarrnnaakkoo eerrmmiittaa bbaatteenn iizzeennaa..33--AAiizzaarrnnaann iizzaannddaakkoo nneesskkaa ppiilloottaarrii pprrooffeessiioonnaa--llaarreenn iizzeenn eettaa aabbiizzeennaakk..44--AAllzzoollaa LLeeiizzeekkoo eerrrreekkaa zzuurriiaarrii ,, eessnneeaarreenn iizzee--nnaazz ddeeiittzzeenn zzaaiioo.. BBaaiinnaa nnoonnggoo eessnneeaa zzeehhaazzkkii??55--AAiizzaarrnnaakkoo bbaasseerrrrii bbaatteenn iizzeennaa.. GGooiikkooaa zzeeiinnBBeekkooaa iizzaann ddaaiitteekkeeeennaa..

AHOKORAPILOAK1.- Don don kikilikon

amonatxoak tropezon.Dristi - drasta arrastakabi izter eta jirakaateak danba – danba donsakatik fuera txilindron.

2.- Bringola bringolaUrsula kamarabibia teria zertzelinkandela pareaerre betibringola brinSan Joakinparatxo damatxotxotx eta pin.

hit

zeta

pit

zEErraannttzzuunnaakk::11--EErrttxxiinnaa.. 22--SSaannttaa EEnnggrraazzii.. 33--GGlloorriiaa AAggiirrrree..44--IIllaarrggii.. 55--EEzzeennaarrrroo..

ZERTAN ARI ZARA HAIN LOTSAGABE?

ZER BEHAR DA SUKALDEAN GAUZAK PRESTATZEKO?

Page 12: 72 - 2007 apirila

JARRETA OSOZ ETA PAZIENTZIAZ BILDU BEHARREKO ZERA ARRARO ETA XUME

BAT DUTE BIZENTE DÁVILAREN GOGOETEK. SANTA ENGRAZIAKO ERMITA INGU-RUAN, PARAJE ZORAGARRI HAIETAN, ISILTASUN HARTAN… HIZKETA APAL BAT

ZABALDU DU BIZENTEK: HAN HARKAITZETAN TXORIEK BEZALA, BATEAN ETA

BESTEAN BERE HABIATXOA EGITEN JOANGO DIREN GOGOETA ETA PASADIZO DE-LIKATUAK. BIZENTE DÁVILAK A. CARANDINIREN TESTU BAT IRAKURRI ZUEN BEHIN, EL PA-ÍSEN: “HISTORIA GURE OREKA MENTALAREN ATAL BAT DA… BURMUINAK, FUN-TZIONATZEKO, BEHAR BEHARREZKOAK BALDIN BADITU OROITZAPENAK, HERRIEK

KOSTA AHALA KOSTA GORDE BEHAR DIOTE LEKUA OROIMENARI”. ZESTOA PA-TRIMONIO HISTÓRICO-ARTÍSTICO AZTERKETAN JASO ZUEN AIPUA. BIZENTEREN

AZTERKETATIK HARTU ZUEN, BERRIZ, TXEMA ALBERDI UDAL ARKITEKTOAK,ETA HANDIK… HAIEXEK IZAN ZIREN, BESTEAK BESTE, JESUS ALTUNAK, EUSKO

IKASKUNTZAKO GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN SARIA JASO ZUENEAN (1998URTEA), EUSKAL HERRIKO HAINBAT PERTSONALITATEREN AURREAN ESAN ZI-TUEN HITZAK.

OROITZAPENAK

BIOGRAFIA PITIN BAT EGINGO AL DUGU...Bueno, ba, Quintana de la Serenan (Extremadura) jaio nintzen, eta bi urte ni-tuela hona etorri ginen bizitzera familia osoa. Lehendabizi, Arroaerrekako Ze-laikoara; hark baserriaz gain kanpokoentzat bizilekuak ere bazituen, eta han

bizi izan ginen familia batzuk. Bitxia da benetan, baserrihura landa-turismo bat da; badirudi huraxe zuela destinoa,kanpoko jendea hartzea. Arroagoiko eskolan ibiltzen nin-tzen orduan. Urte batzuetan bizi izan ginen Zelaikoan, etagero Iraetako Martinbeltzenera joan ginen. Hamabi bat ur-te nituenean, Zestoara etorri ginen bizitzera eta orduz ge-roztik Gurutzean bizi naiz. Ikasketak San Jose ikastetxeanegin nituen –orduan nazionala esaten genion, beraz denaerdaraz irakasten zuten–, eta gero Azpeitian egin nuen ba-txilergoa. Karrera Donostian hasi nuen, eta Madrilen amai-tu. Artearen Historian espezializatu nintzen.Ikasketak bukatuta, Zestoako Udalean kontratatu nindutenherriko ondare historiko eta artistikoaren katalogoa egite-ko. Eusko Jaurlaritzan ere ibilia naiz arte kontuetan lanegiten, eta beste katalogazioren batean ere jardun dut. Bai-na artearen historiak ez du jende askorentzako bizimoduaahalbidetzen, eta geroztik denetik pixka bat egin dut. Gauregun Zestoako bainuetxean nabil.

"Ezin dugu herria

aldatu ezezagutzeko

modukoaizateraino

"

ardunian

Bizentedávila

Page 13: 72 - 2007 apirila

egun hauetan, hain zuzen,Extremadurako bijiliako su-kaldaritza prestatzen dugu,alegia, garbantzuak eta zer-bak, eta beste jaki bat iri-nez, arrautzez, bakailaozeta martorria (cilantro) deri-tzan belar batez egina. Bai-na hori bitxikeria bat beste-rik ez da. Eta, jakina, udanedo udaberrian Extremadu-rara joaten gara hartaz dis-frutatzeko. Gero, etxean gurasoek-etatransmititzen zizutena han-go nekazal mundua zen.Nire aita, edo aitaren fami-lia, baratzeko lanetik bizizen, ortugileak ziren, hauda nekazariak, eta baratze-tik ateratzen zutena salduegiten zuten. Eta ama etabere familia artzainak zi-ren, nire aitona artzainazen, eta nire ama hangoetxolatan (hemengo sale-txeen antzekoetan) egotenzen, larre garaian. Jakina,

gure gurasoek seme-alaba guztioi transmititzen zizkiguten bi-zipenak nekazal munduarekin lotutakoak ziren. Baina nire ka-suan, bizipen horiek oso azalekoak dira, zeren ni bi urterekinetorri bainintzen hona, eta ez baititut Extremadurako bizipenerrealak, kontatutakoak baizik.

BAINUETXEA

AZKEN URTE HAUETAN, BAINUETXEAN ZABILTZA LANEAN; BAI-NUETAN HASI ZINEN, ETA BIZPAHIRU URTE PASA ETA GERO ANI-MATZAILE LANETAN HASI ZINEN. ZER MODUZ MOLDATZEN ZI-NEN EDADETUEKIN BAINUETAN?Bainuen kontua nahiko berezia da. Izan ere, hura mundu batda, hortxe dago, egunero gertatzen da Zestoan, baina Zestoanbizi garenak ez gara enteratzen. Bainuetxea mundu bat da,pixka bat itxia, bezeroek han bertan egiten dute bizimodua,eta Zestoara kafe bat hartzera, erosketaren bat egitera, besteezertarako ez dira etortzen.

ZER OROITZAPEN DITUZU EXTREMADURAZ, NOLA

UZTARTZEN DUZU HANGO MUNDUA ETA HEMENGOA?Nire hasierako oroitzapenak naturarekin lotutadaude, eta uste dut horregatik hunkitzen nauelahainbeste naturak. Hauxe da nire lehenengo oroi-tzapena: Zelaikoa inguruko harizti batean, ni gurdigainean, txiki-txikia nintzela. Eta batez ere, etxekooroitzapenak, jakina. Ni oraintxe nengoen gureetxeko sukaldean, oraintxe Zelaikoakoan. Nireamak kontatzen zuen ni umetan Eusebiarengana,Zelaikoako etxekoandrearengana, joaten nintzelaeta artilezko galtzerdietan itsatsita zeuzkan belar-izpiak kentzen nizkiola (belar jasotzen edo denadelakoan ibiliko zen-eta). Beraz, umetatik bi mun-du horiek elkartuta daude niretzako. Alde batetik,nire etxea –eta seguruenik hasierako urte haietanExtremadurako bizimoduak eragin handia izangozuen nigan–; baina bestetik, hantxe zegoen euskalbaserria, parez pare. Nik uste dut, hala ere, Extre-madurako bizimodua moteltzen joan zaigula; geldi-tzen da zerbait, oraindik ere bai: batez ere loturasendoa zeu eta zeure gurasoak jaio diren inguruare-kin, lotura hori ez da inoiz galtzen. Eta gelditzenda, noski, hango elikadura, gure etxean kontu hori,jada, nahiko anekdotikoa bada ere: Aste Santuko

31

···

Page 14: 72 - 2007 apirila

Bainuetan, edadeko jendearekin egi-ten nuen lana, 60tik 80ra bitartekopertsonekin. Taldean sartzen zirenigerilekura, eta haiei laguntzea izatenzen nire lana. Askok, esate baterako,beldurra zioten uretan sartzeari; ka-su horietan, pertsona hura segurusentiaraztea zen zure eginkizuna.Oso atsegingarria zen hura, edade-tuek asko eskertzen zizuten-eta zukeskainitako laguntza.

OSO BESTELAKOA DA ORAIN EGITEN

DUZUNA, ANIMATZAILE LANA ALE-GIA...Bai, nik beti esaten dut uretatik leho-rrera pasa nintzela. Orain askoz ha-rreman estuagoa dut jendearekin.Batzuk ekintza guztietara apunta-tzen dira, beste batzuk gutxiagoeta-ra. Batzuekin konfiantza handia sor-tzen da. Gehienak, eta batez ere ur-tero-urtero etorri izan direnak, pozikdaude bainuetxearekin, herriarekin,herriak eskaintzen dietenarekin: pa-seotxoak egin, lasai-lasai ibili... Etalehenengo aldiz etortzen direnek,berriz, etortzeko desiratzen zeudelaesaten dute. Izan ere, Insersok es-kaintzen dituen bainuetxeen arteanZestoakoak ospe handia du, eta be-zeroek oso ondo baloratzen dute.Eta bestalde, askok esaten dute Eus-kal Herria ezagutzeko irrikatan zeu-dela: “ez nintzen ausartzen-eta, bai-na gero lagunek esaten zidaten osoondo pasatzen zutela”. Eta egia da,denek esaten dute oso kontent etaatseginez doazela; hemengo berdeta-suna ikaragarri gustatzen zaie, osogarbia aurkitzen omen dute dena,jendea oso atsegina omen da...

ZESTOA EZAGUTZEN LAGUN-TZEN AL DIEZU?Bai, ni animatzaile naizenpartetik Zestoa pixka bat eza-gutarazten ahalegintzen naiz.Nik ulertzen dut, bainuakhartu eta gero arratsaldeankostaldea, Donostia eta abarbisitatzera joan nahi izatea, baina nik esaten diet guk herri txiki bat daukagu-la, oso apala, baina honek ere interesa baduela: paisaia ederra duela, eta apar-tekoa edo berebizikoa izan gabe ere, paseatzeko aukera atseginak eskaintzendituela. Eta hala da: paseoak egiten ditugunean –batek baino gehiagok ikusi-ko ninduzuen kaletik zehar, Sastarrain aldera edo Iraeta aldera, talde batekin,manifa bat bagina bezala, bai, manifestazio bat mendian zehar–, ba, paseoakegiten ditugunean, beraiek zoratzen ibiltzen dira, asko gustatzen zaie base-rriak ikustea, zelaiak...

“ETXE BAKOITZA, BASERRI BAKOITZA, ELIZAK, ERMITAK HITZEGITEN HASI ZIREN”

90EKO HAMARRALDIAREN HASIERAN, ZESTOA PATRIMONIO HISTÓRICO-ARTÍS-TICO IZENEKO KATALOGOA EGIN ZENUEN, ZESTOAKO UDALAK KONTRATATU-TA. URTEBETE BAINO GEHIAGO PASA ZENUEN LAN HARTAN, EGUNEAN ZORTZI

ORDU EGINAZ. LAN IKARAGARRIA IZAN ZEN HURA, ZENTZU GUZTIETAN. ZER

OROITZAPEN DITUZU UNE HAIETAZ? Nik zorte ikaragarria izan nuen lan hura egiteko aukera izan nuelako; beti es-kertzeko izango dut hori. Ondareari buruzko azterketa hura egitea Zestoa be-rraurkitzea bezalakoa izan zen. Eta zenbait leku berraurkitu ez, aurkitu eginnituen orduantxe. Une haietan, etxe bakoitza, baserri bakoitza, elizak, ermi-tak hitz egiten hasi ziren. Eta zertaz hitz egiten zuten? Ba, noizkoak ziren,nork egin zituen, nola osatu zuten orain ezagutzen dugun paisaia... Eta azke-nean esaten duzu: herrian ez dauzkagu monumentu ikaragarriak, oso monu-mentu apalak dauzkagu, baina guztien artean oso irudi interesgarria eta ede-rra sortzen dute.

ETA ORAIN NOLA IKUSTEN DUZU ZUK AZTERTUTAKO ONDARE HAREN EGOERA? Hamar edo hamabost urte pasa eta gero ikusten ari naiz zenbait eraikuntza,bazter, txoko eder askoak desagertu direla dagoeneko. Niri horrek pena izu-garria ematen dit. Izan ere, esate baterako, kezka handia dago gaur egun ani-mali edo landare klase batzuk desagertzeko zorian daudela-eta; jakina da ho-rrek pobretu egiten duela ingurumena. Ba, berdintsu gertatzen da ondareare-kin ere. Guk ezagututako Zestoa hartako bazterren bat, bazter xume bainaeder horietakoren bat desagertzen den bakoitzean, Zestoako nortasunarenmamia galtzen ari dela uste dut. Ezin dugu herria aldatu ez ezagutzeko mo-dukoa izateraino, datozen belaunaldiek argazkietan bakarrik ikusi behar iza-teraino.

ZERBAIT GEHIAGO ERANTSI NAHI?Bai, bainuetxeko jubilatuekin egiten ditudan paseoetan, niri gehien gustatzenzait zera esaten didatenean: “zein ederra, zein ederra, zenbat gustatu zaidan,zein paseo ederra egin dugun!”. Ez litzaidake batere gustatuko egunen bateanesango balute: “bueno, paseoa egin dugu, asko ibili gara…” eta kito, eta pai-saiaz ezer ez aipatzea. Edo batzuek esan ohi duten moduan “zein etxe ederdauden zure herrian!”. Baina etxe berriei buruz ari dira. Zestoako paisaiaren“zein eder” hori ez galtzea nahiko nuke.

F ernando Arza l lus

···

Page 15: 72 - 2007 apirila

Z e s t o a r r a k M i h i l u z e n Eskolako hainbat haurrekincasting bat egin ondoren, UnaiVila eta Adonis Gelis EuskalTelebistako Mihiluze progra-man izan ziren. Aste Santue-tako oporrak aprobetxatuz, normalean helduekin egiten dena, gaztetxoen-tzat prestatzea pentsatu zuten programakoek. Probak helduentzako prestatuohi dituzten berdin-berdinak izan dira, eta Mihiluzekoek aitortu dutenez,gazteagoak izan arren, ez dira helduak baino okerrago ibili. Saria, alegia PortAventurarako bidaia, lortu ez badute ere, ondo pasa zutela aitortu zuten te-lebistan.

T x i l i p r i s t i n l i b u r u aApirilaren 3an, Donostia-ko Koldo Mitxelenan aur-keztu zuten 31 kantu eta29 ipuin biltzen dituenTxilipristin liburua. JuanCarlos Irizar arduratu dakanten musika eta molda-ketak egiteaz, eta MertxeMerino eta Ana Centenoirakasleak abestien auke-

raketaz. Toti Martinez de Lezeak ere parte hartu du liburuan, sarrerako testuakidatziz; Jon Joseba Aizpuruak, berriz, ipuin sorta bat idatzi du. Liburuarekinbatera kantuz osatutako CD bat ere badator. Liburuko ilustrazio edo marraz-kiak, 10 urte bitarteko haurrek egindakoak dira.

X V I I I . u r t e m u g a G a z t e t x e a kApirilean zehar ekitaldi askoantolatu dituzte Gazte Asan-bladako kideek: hitzaldiak, bi-deo emanaldiak, kontzer-tuak… Apirilaren 21ean izanzen egun handia; Harrobiko II.zuhaitz landaketa, triki pote-oa, kalejira, bazkaria, jolasaketa kontzertua. Ea beste 18 os-patzen dituzten gutxienez!

danbolinzulo

M e n d i a s t e aUrtetik urtera arrakasta handiagoa iza-ten dute Agiro Mendi Taldeak antola-tutako mendi asteko emanaldiek. Aur-ten Juantxo Zabala eta Ramon Marti-jak eman diete hasiera, Lyskan(Alpeak) eta Eskoziako ibilerekin. Bi-garren egunean, Mikel Odriozolak,Greziako eskalada kontuak ekarri ziz-kigun eta bukatzeko, Koldo Ruizek,Lhasa Kathmanduko (Nepal) zeharkal-diko xehetasunak. Irudi ikusgarriak hi-ru emanaldietan ere.

51

Page 16: 72 - 2007 apirila

a l e / b a l eK A L E . HOTEL BLASA ZENEKO ATARIARI ZABAL-DU EDERRA EMAN DIOTE BAINA NORA DOAZ HANGO EURI

UR ETA ZIKINKERIAK? HODI BAT JARRI DUTE IDIAZPI ALDE-RA. EZ OTE ZEGOEN BESTE AUKERARIK?

B A L E . KIROLDEGI ONDOAN, ELBARRITUENTZA-KO APARKALEKU BAT JARRI DUTE. BAINA KOSKA BAT DU

BUELTAN, ETA TXIKIA BADA ERE, EZ AL DA ARAZOA IZAN-GO HORI ZENBAIT ELBARRIRENTZAT?

kL e h e n d i s k o a a t e r a d u N u ke t a l d e a k . 2005ean Euskadi Gaztea-ko Maketa lehiaketan entzuleen saria irabazi zuten. Ordutik hona kon-

tzertu asko eman dituzte,eta bazen garaia diskoaateratzeko. Diskoetxee-kin adostu ezin eta azke-nean beraiek egin dutelan guztia: grabatu, na-hastu, diseinu lanak…Festimad-eko lehiaketanere “talde nabarmendu”gisa aukeratua izan zen.

G e r t u r a t u d i r a S a n t a k u t z a kElkarte eta talde ezberdinetan entse-guak egiten hasi dira. Ikusiko dugugero zenbat antzematen den…

danbolinzulo

Page 17: 72 - 2007 apirila

71

∑ K a d e t e e n t x i r r i n d u l a r i p r o b aMikel Mitxelena izan zen garaile apirilaren

22an Iraetan egin zen kadete mailako txirrindu-lari proban. Bertatik atera, Zestoa barrutik pasaeta zakila bira hiru aldiz egin behar izan zuten.Irabazleak, ordu bat eta 19 minutu behar izanzituen garaipena lortzeko. Aritz Elustondo he-rritarra izan zen bigarren, eta Oier Iraolagoitia

iraetarra laugarren.

Eka ingo za ld ien pane la Donos t iako Tabako Fabr ikanZaldien panela da, dudarik gabe, Ekain kobazuloak gorde-tzen duen altxorrik preziatuenetarikoa. Ez da harritzekoa,beraz, André Leroi-Gourhanek (1911-1986), FrantziakoHistoriaurreko eta Antropologiako espezialista handieneta-rikoak, bere garaian esan zuena: “Ekainek Franko-Kantau-riko labar-artearen zaldien panel ederrena gordetzen du.”Baina ez hori bakarrik: berarekin batera beste hainbat zal-di, basahuntz, izokin, bisonte eta hartz ikus daitezke kobabarruan.Denok dakigun bezala, altxor guztihorretaz gozatu ahal izateko egin zenbere garaian Erreplikaren proiektua,baina gauza bat dela, beste bat dela,ezin izan dugu oraindik bukatuta iku-si. Hala ere, Donostiako Tabako Fa-brikan ikusitakoaren arabera, lanakbukatzear daude eta, Fundazioko ar-duradunek esan zutenez, urte bukae-rarako irekitzea da asmoa. Pinturaguztiak bilduko dituzten zazpi pane-letatik sei bukatuta daude, dagoene-ko, eta sei horietatik ikusgarriena,Zaldien panela, egon da ikusgai Taba-ko Fabrikan.

E s k a e r a h e r r i t a r r a k a l e a nZestoako Euskal Herrian Euskaraz-ekoraindik ere herrian euskarari dagokio-nean, eskubide urraketa asko ematendirela salatu du. Batez ere, posta, osa-sun eta udal administrazioetan. Azkenurte hauetan, osasun administrazioanjarrita dituzte indarrak. Mintxoren la-guntzarekin eskaera herritarra bideratudute Zestoan zein Aizarnazabalen, ho-rrela herritarrei osasun etxeetan dau-den euskararen beharra salatzeko au-kera emanaz. Dagoenekoz 300 sinadura lortu dituz-te. Sinadura hauek herriko instituzioeta administrazio ezberdinei zuzendu-ko dizkiete, baita Hizkuntza Eskubide-en Behatokira, Osakidetzara zein Osa-sun Sailera ere. Apirilaren 24an anbu-lategi aurrean elkarretaratzea eginzuten.

Page 18: 72 - 2007 apirila

apIIRRIILLAA

28 LLAARRUUNNBBAATTAA

Zipriztin eguna,Udaletxe azpian,17:00etan. Ekintza fran-ko: aurpegia pintatu,maskarak egin, txokoak,karaokea, betiko jola-sak… Zipriztin aisialditaldearen eskutik.

maIIAATTZZAA

04 Mus TxapelketaIraetako frontoian.

Irabazleak 600 euro etatxapela eramango ditueta bigarren, hirugarreneta laugarrenek 400, 200eta 100 euro hurrenezhurren.

05 LLAARRUUNNBBAATTAA

20:15etan, SantaZezilia Abesbatzarenemanaldia, Zestoako Pa-rrokian.

06 IIGGAANNDDEEAA

17:00etan, Do-nostiako Udalaren Musi-ka eta Dantzako BandaTxikiaren emanaldia, Zestoako Parrokian.

12 LLAARRUUNNBBAATTAA

20:15etan, Aita Garayoa Abesbatzaren emanaldia,Zestoako Parrokian. Zuzendaria: Kepa Martínez de Albe-niz. Iraupena 50 minutu.

13 IIGGAANNDDEEAA

Egun pasa Herri Urratsera Agiro Mendi Taldeakantolatuta. Askainetik atera eta Larrunetik Senperera oi-nezko ibilbidea nahi duenak eta autobusez gainontzekoak.•• Bertso bazkaria Iraetako frontoian Andoni Egaña etaUnai Iturriagarekin.

19 LLAARRUUNNBBAATTAA

Erralla Bertso Eskolak antolatuta, Bertso jaialdia,22:30ean kiroldegian. Bertsolariak: Amets Arzallus, Maia-len Lujanbio, Xabi Paia, Imanol Lazkano, Iker Zubeldia etaOskar Alberdi herritarra. Gai jartzailea: Unai Elizasu. 19--2200 AASSTTEEBBUURRUUAA

Picos de Europara irteera Agiro Mendi taldeak antolatuta.

a g e n -d a

santakutzak Zestoan

02 AASSTTEEAARRTTEEAA

15:30ean,Puzgarriak eta jolasakplazan.19:00etan, suzi-ria eta Idiakaitz Txis-tulari Taldearen etabanden kalejira.22:30ean, DanborradaNagusia, elkarteetanafaldu ondoren.Gauerdian, ikurrinaeta herriko bandera al-txatuko dira eta mar-txa guztiak joko dituz-te. 01:00etan, Nahide-kena MT txaranga.

03 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

10:30ean,Idiakaitz taldearendiana. 11:45ean, proze-sioa Gurutzera.12:00etan, Meza Nagu-sia Parrokiko Abesba-tzak abestua.13:00etan,V. Santakutz Pala Txa-pelketa (alebin nes-kak), frontoi zaharre-an.14:00etan sari bana-keta. 18:00etan, Umeendanborrada. Ondoren,Zestoako Banda.

santakutzak Ibañarrietan

02 AASSTTEEAARRTTEEAA

19:00 Txupi-nazoa eta kanpai-hotsak

03 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

11:30ean Meza Santo Kristo ermitan.13:30eanAuzoko jubilatuen bazkaria (Urtain Berrin).

05 LLAARRUUNNBBAATTAA

19:00etan Txupinazoa. 20:30ean Auzo-afaria(Urtain Berrin).Afalostean erromeria Andoni eta Jose-barekin. Goizaldean baratxuri-zopa

06 IIGGAANNDDEEAA

11:30ean Meza Santo Kristo ermitan. 12:30eanErlojupeko zaldi-krosa. Plazatik Anguluraino joan-etorriko lasterketa. Lehen hirurak garaikurra jasokodute. 18:00ean Itxaropena dantza taldea (ermita atze-ko plazan). Jarraian, herri kirolak auzokide eta bisita-rientzat. 19:00etan Etxetxo eta Karporen zaldien arte-ko zaldi-proba (ermita atzeko plazan) 20:00etan erro-meria Andoni eta Josebarekin.

Haur kantak etaipuin sorta

Txikienengozamenerako…Txikienekin gozatzeko…Ahozko transmisioabultzatzeko…Kanta eta kontuzaharrakberreskuratzeko…

Jateko…Jolasteko…Lotarako…

Page 19: 72 - 2007 apirila

91

GGUURREE HHEERRRRIIAANN EEZZAAGGUUNNAA DD AA GGAAZZTTEEEEKK DDUUTTEENN MMUUSSIIKKAA SSOORRTTZZEE--KK OO ZZAALLEETTAASSUUNNAA,, EETTAA HHOORRRREENN AADDIIEERRAAZZGGAARRRRII DDIIRRAA DDEENNBBOORRAANN ZZ EE--HHAARR SSOORRTTUU ZZIIRREENN,, SSOORRTTUU DDIIRREENN EETTAA SSOORRTTUUKKOO DDIIRREENN MMUUSSIIKKAA

GGAAZZTTEE TTAALLDDEEAAKK (( LLII NN TTOO NN TTAAUUNN,, KKAARREELLEEAANN,, GGRRIISSEESS SSUUEEÑÑOOSS.. .. .. ))EETTAA BBEESSTTEE HHAAIINNBBAATT HHEERRRRIIKKOO TTAALLDDEE (( MMUUSSIIKKAA EESSKKOOLLAA.. .. .. )) .. TTRREENN

GGEELLTTOOKKIIKKOO EENNTTSSEEGGUU LLOOKKAALLEETTAANN IIKKUUSSII BBEESSTTEERRIIKK EE ZZ DDAAGGOO:: HHAAIINN--BBAATT TTAALLDDEETTAAKKOO PPAARRTTAAIIDDEE,, EESSKKUUAANN GGIITTAARRRRAA,, BBAATTEERRIIAA EEDDOO MM II--KKRROOFFOONNOOAA DDUUTTEELLAA,, OORRDDUUAAKK EETTAA OORRDDUUAAKK IIGGAARROOTTZZEENN DDIITTUUZZTTEE

MMUUSSIIKKAA SSOORRTTUU,, JJ OO EETTAA AALLDDII BBEERREEAANN UUNNEE AATTSSEEGGIINNEEZZ GGOOZZAATTZZEENN..

MUSIKARENETA GAZTEAREN HOTSA

EEDDUURRNNEE SSOORRAALLUUZZEE

Musika gazte talde horiek musikaren, soinuaren, erritmoa-ren, hitzen eta melodia ezberdinen bidez errealitatea adierazte-ko, ulertzeko eta sentitzeko bide ezberdinak erakusten dizki-gute.

Musika gazteen egunerokotasunaren oinarrizko elementuada. Gaztea errealitatera hurbiltzeko eta errealitate horretatikbere bizipenak, emozioak, historiak... adierazteko modua da.Musikaren bidez komunikatu, mugak gainditu eta harremanak,oroitzapenak eta desiratutako bizipenak sustatzen, lantzen di-ra.

Gazteek euren artean musika sortzen, jotzen, entzuten du-tenean “harremana” bermatzen da; antzeko joera musikalak di-tuztenenganako harremanak sustatzen dira, eta talde identita-tea sortzen da. Talde identitate horrek bere pisua hartzen du,bertan, elkarbizitza bat ematen baita (arauak, errespetua, txu-kuntasuna, beste taldekideekin harremanak, materialen elkar-banatzea...). Musikak gazteengan motibazio, zaletasun eta tre-

bezia berriak sortarazten ditu, eta hori indartu eta sustatu be-harreko zerbait da. Horretarako, gazteek euren espazioa,berezkoa dena, sortzea sustatu beharko litzateke (helduen es-pazioetatik ezberdina); oinarrizko gaitasunak jaso, garatu etagizarte honetan eragile aktiboak izateko. Espazio horietan,egunerokotasuneko eta errespetuzko harreman batetik abiatuz,

antolakuntzarako gaitasuna bermatu, harremane-tarako gaitasuna, gastuen kontrol gaitasuna... sus-pertu beharko lirateke. Herrian musika taldeekduten beharra asetzeko gune egokien erabilerabermatu, arautu eta bideratu beharko litzateke,non herrian diharduten eta herriko gazteez osatu-riko musika-talde orok izango lukete lekua.

Musikak espazioan duen lekua azpimarratzeaere oso garrantzitsua da, musikak sustatuko baituespazio fisiko horretan (gure herriko lokaletan,gaztetxean, tabernetan,...) gazteek bizia izatea,identitatea eta bere izaera definitzea. Espazioakmusikaz bustitzen direnean, gazteak espazio horibere egitea ahalbideratzen du, harremanetarakoeta sormenerako espazio moduan. Soinu gabe,musikarik gabe espazioak hutsak egongo lirateke,gazteek ematen diguten xarma, bizitzarik gabe,alegia.

Page 20: 72 - 2007 apirila