6.b ipuinak

5

Upload: montsekanpazar

Post on 09-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

6. mailako ikasle batzuen ipuinak

TRANSCRIPT

Page 1: 6.B Ipuinak
Page 2: 6.B Ipuinak

Azken partidua (Inazio, Aitor eta Gaizka)

Ba ziren bost lagun saskibaloian oso onak zirenak. Bost lagun

horiek ziren:Inazio,Gaizka,Aitor,Imanol eta Ibai. Ze taldea

osatzen zuten ´´Five Power´´. Egun batean eskolan Inaziok

galdetu zuen:

-Noiz daukagu hurrengo partidua?Eta non?

-Bihar daukagu eta Galizian,Las Meninasen kontra.-esan zuen

Gaizkak.

-Ze erraza, ezta?.-esan zuen Aitorrek.

Hurrengo egunean partidu orduan guztiak bildu ziren .

-Aupa mutilok. Irabaztera!-esan zuen Gaizkak.

-Irabazleak gara!!!-esan zuten guztiok.

Bi minutu pasatu ziren eta 40-0 irabazten hasi ziren.Beste taldeak

ezin zuen sinetsi eta horregatik partidua amaitu zen.Orduan

deabru bat agertu zen eta esan zuen:

-Ja,ja,ja.Partidu batera desafiatzen

zaituztet.

-EZ!-esan zuen Imanolek harrituta.

-Ba,esan agur zuen familiakoei. Ja,ja,ja!-

esan zuen deabruak.

-Eh???Utzi pakean gure familiak.-garrazi

egin zuen Ibaik.

-Ibai!Jokatu behar dugu bestela ez ditu

utziko pakean gure familiak.-esan zuen

Aitorrek.

Azkenean jokatu zuten partidua eta 10 minutu pasatu ziren eta 40-

100 galtzen ari ziren .Orduan taldeak ezin zuen

gehiago,baina,Imanolek esan zuen:

-Gu gara "Five Power "! Eta inork ez gaitu irabazten !

Guztiok hartu zuten arnasa eta hasi ziren kanastak sartzen bi

puntu sartzean 100-100 joan ziren eta 4 segundu geratzen ziren .

Hor izan zen non guztiok hartu zuten baloia eta sartu zuten

kanasta.

Azkenean deabrua desegin zen eta familiak utzi zituen .Eta festa

egin zuten kalean deabruaren erreinuarekin amaitzeagatik.

Page 3: 6.B Ipuinak

BI UME NAHIKO BIHURRI (Yadira, Ane, Olaia eta Iker )

Bazen behin herri txiki batean bi ume nahiko bihurriak zirenak . Bata errubiloa

zen eta Mikel deitzen zen , eta bestea , berriz , altua eta ilegorrikoa , bete izena

Beñat zen . Biek 8 urte zituzten .Egun eguzkitsu batean gurasoekin hondartzara

joan ziren , eta han egonda jolastera joan ziren uretara . Uretan gizon lodi

batekin topatu ziren eta Mikelek esan zion Beñati : -Prakak jaitsiko dizkiogu

gizon horri ?

-Bale, goazen; baina gero korrika joan behar dugu ,bestela gizonak harrapatuko

gaitu eta .

Joan ziren eta prakak jeitsi zizkioten , korrika hasi ziren eta kobazulo batean

sartu ziren .Bi umeek aurrera jarraitu eta azkenean irteera ikusi zuten , atera eta

hor zegoen gizona . Gizonak umeak hartu eta gurasoengana eraman zituen .

Gurasoek aste bateko zigorra jarri zien eta 2 umeek ez zuten bihurrikeria

gehiagorik egin .

Hala bazan edo ez bazan sar dadila Kanpazarreko patioan .

Page 4: 6.B Ipuinak

GIZON ARRAROA ( Imanol, Oihane eta Sara) Istorio hau Hallowen egunean gertatu zen ikastolak antolatutako festa batean. Bapatean gizon arraro bat agertu zen atetik,eta esan zigun joaten ez baginen ikastolatik kanpo 6.mailako guztiak hilko zituela. 12:00etan Florida parkera joan ginen,baina gizona ez zen agertu. Jaisten ari ginen eta ahotsak entzun genituen,ikustera joan ginen eta emakume bat aurkitu genuen hilda,lurrean. Kanpazarrera itzuli ginen eta pentsatzen genuen guztiak hilda zeudela. Klasera sartu bezain laster, atea itxi zen. Saiatu ginen irekitzen eta ezin zen ireki. Buelta eman genuen eta guztiak hilda zeuden. Bat batean ahots bat entzun genuen armairutik aterata esanez: -Ez guztiak ez daude hilda,ni ez. -Eta nor zara zu? - esan genion. -Gure klaseko bat edo?-galdetu genion. -Ez,ez naiz zure klasekoa, ni gizonaren laguntzailea naiz. Gizona mozorroa kendu eta ezan zigun maisuen laguna zela eta jendea ez zegoela hilda. Orduan 6.mailako broma bat zela.

Page 5: 6.B Ipuinak

Lagun lagunak (Lorea, Maitane eta Oier Lemos)

Behin batean Erretsuko basoan bi lagun bizi ziren txerria eta untxia. Batek arazo bat zuen, hau da, baso hartan belatz goseti bat bizi zela, Pelaio izenekoa. Pelaiok Saioa untxia jan nahi zuen. Saioa beldurtia eta alaia zen. Ainara txerria maitagarria eta ausarta zen eta azkenik Pelaio belatza ausarta eta gosetia zen.

Egun batean Saioa eta Ainara paseo bat emateko geratu ziren. Tippi-tappa basotik zihoazen lasai-lasai. Bat-batean Pelaio ikusi zuten eta esan zien jango zituela. Korrika bizian Ainararen etxera joan ziren eta oihukatu zuen Pelaiok: -Damutuko zarete!! Ainarak erantzun zion kasurik egin gabe: -Prrrr. Ez gaituzu harrapatuko, tonto zaperoa!! Hurrengo egunean poliziarengana joan ziren eta Pako poliziarekin Pelaio bilatzera joan ziren.. Aurkitu zutenean Saioa eta Ainarak esan zuten berataz arduratuko zirela, etxera eraman, soka batekin lotuta eta Ainara

erdi sorgina zenez edabe bat prestatu zion. Edabe horrek, eragina zuen Pelaiorengan eta haragijale bihurtu zen. Edabea eman eta solte utzi zuten. Egun batzuk geroago Pelaio belarjalea bihurtu, eta Ainara eta Saioaren etxera joan eta barkamena eskatu zien. Handik aurrera lagunak egin ziren eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Erretsuko plazan.