6 · web viewbeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko...

31
XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa 6.Orientazioak 1. sekuentzia: XXI. MENDEAREN ARGI-ILUNAK Aldez aurreko jarduera . Ikasleek beren gertueneko iraganari buruz duten ezagutza zein den jakiteko da jarduera hau. Hortaz, aldez aurreko ezagutza lantzen duen jarduera da, eta gaian sartzeko balio du. . “Cuéntame cómo pasó” izeneko telesaileko pasarte bat hartuta lan egitea proposatzen da, telesail horretan azaltzen den gizartearen azterketa egiteko. Bideorik ez badago, honako web orri honetan aurki daitezke sailaren pasarteak: http://www.cuentamecomopaso.net/eTelevision.aspx . Irudiak lortzea zaila bada, jardueran azaltzen den galdetegia erabil daiteke gurasoei ahozko inkesta egiteko etxean. Interesatzen zaigun gaiari buruzko datuak biltzeko beste aukera bat da. Datuak aztertu eta bildu ondoren, konparazio-taula bat egin beharko dute bikoteka, azken 40 urteotan izandako aldaketa garrantzitsuenak zeintzuk diren adierazteko. 1. jarduera . Aurreko jardueran lortutako datuetatik abiatuta, ikasleek testu bat idatzi beharko dute. Lantzen ari garen bi garai historikoen konparazioa egiten duen edukiaren egitura lantzeko azpimarratzen da. . Bi errealitate ezberdinen artean konparazioak egiteko gai izateko baliabide linguistikoak ematea da jarduera honen helburua. Testu-eredu batetik abiatuta, bi alderdietako konparazio-eskemak aztertzen dira, hau da, konparazio bereizia edo konparazio alderatua. 81

Upload: others

Post on 26-Jan-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

6.Orientazioak

1. sekuentzia: XXI. MENDEAREN ARGI-ILUNAK

Aldez aurreko jarduera

. Ikasleek beren gertueneko iraganari buruz duten ezagutza zein den jakiteko da jarduera hau. Hortaz, aldez aurreko ezagutza lantzen duen jarduera da, eta gaian sartzeko balio du.

. “Cuéntame cómo pasó” izeneko telesaileko pasarte bat hartuta lan egitea proposatzen da, telesail horretan azaltzen den gizartearen azterketa egiteko. Bideorik ez badago, honako web orri honetan aurki daitezke sailaren pasarteak:http://www.cuentamecomopaso.net/eTelevision.aspx

. Irudiak lortzea zaila bada, jardueran azaltzen den galdetegia erabil daiteke gurasoei ahozko inkesta egiteko etxean. Interesatzen zaigun gaiari buruzko datuak biltzeko beste aukera bat da.

Datuak aztertu eta bildu ondoren, konparazio-taula bat egin beharko dute bikoteka, azken 40 urteotan izandako aldaketa garrantzitsuenak zeintzuk diren adierazteko.

1. jarduera

. Aurreko jardueran lortutako datuetatik abiatuta, ikasleek testu bat idatzi beharko dute. Lantzen ari garen bi garai historikoen konparazioa egiten duen edukiaren egitura lantzeko azpimarratzen da.

. Bi errealitate ezberdinen artean konparazioak egiteko gai izateko baliabide linguistikoak ematea da jarduera honen helburua. Testu-eredu batetik abiatuta, bi alderdietako konparazio-eskemak aztertzen dira, hau da, konparazio bereizia edo konparazio alderatua.

. Testuaren idazkuntza bikoteka egingo da, kontrol-orria eta lokailu egokien zerrenda erabiliz. Beharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak finkatzeko.

. Kontrol-orriko arauak jarraituz zuzenduko du testua irakasleak eta ikasleen idazlanen karpetan sartuko da.

2. jarduera

. XXI. mendeko gizartearen ezaugarri bereizgarriak eta erronka garrantzitsuenak zein diren sakontzeko da jarduera hau. Ikasleak adierazitako erronka horietara hurbiltzeko baliabidea prentsako titularrak erabiltzea da. Irakasleak emandakoak erabil daitezke, edo bestela, unitatearen hasieran titularrak biltzeko eska diezaiekegu ikasleei, komunikabideetako informazioak berehala iraungitzen baitira.

81

Page 2: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

. Hainbat titular ematen zaizkie, eta bikoteka, titular horiek sailkatzeko eskatuko diegu. Ez zaie sailkatzeko eredurik emango, beraiek bilatu beharko baitute sailkatzeko modua. Sailkapenak bateratu egiten dira, baina ez dira bat etorriko, jakina, eta titular bat sail batean edo beste batean jartzeko arrazoiak adieraziko dira.

. Laneko gaiak eta titularrak gaien eta azpigaien zerrenda batetik aukeratuko dira. Unitatea lantzen ari direnean irakasleak alda dezake zerrenda hori. Gaiak intuizioz eta modu subjektiboan aukeratu direnez, lan-hipotesi gisa aurkezten dira, eta hipotesi horien gainean eratu ditugu gainerako jarduerak, baina egon daitezkeen beste batzuen artean beste bat gehiago da.

. Sailkapen adostu bat lortzeko honako plantilla hau erabil daiteke:

GAIAK AZPIGAIAK TITULARRA

GIZARTE BERRI BAT

EMAKUMEA ETA LANABIZTANLERIA ZAHARTZEAHOMOSEXUALITATEAFAMILIA BERRIAK, ROL BERRIAK

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

INFORMATIKAREN GARAIAZIENTZIAREN ETIKATEKNOLOGIA LANEANZIENTZIA ETA MEDIKUNTZA AURRERABIDEAKESPAZIORAKO LASTERKETA

MIGRAZIO-MUGIMENDUAK

1 ETA 3. MUNDUAREN ARTEKO ALDE NABARMENAPOBREZIA ETA ABERASTASUNAKULTURARTEKOTASUNA

INGURUMENA

GARAPEN JASANGARRIABALIABIDEEN GESTIOABIZI-KALITATEAEKOLOGIA

82

Page 3: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3. jarduera

. XXI. mendeko erronketara hurbiltzeko asmoz, aurreko jardueratik ateratako gaiak kalekoen iritziarekin alderatzea proposatzen dugu jarduera honetan. Horretarako, pertsona-kopuru zehatz bati inkesta bat egitea proposatzen dugu, pertsona horiek garrantzi handiena zein arazori ematen dioten ikusteko, bai eta pertsona horiek emandako balorazioa eta ikasgelan emandakoa zenbateraino datozen bat ikusteko ere.

. Ikasleek galdetegia egin beharko dute, inkesta egin eta lortutako emaitzak taula batean kokatu beharko dituzte, grafiko gisa. Grafikoak egiteko jarraitu behar diren pausuak -lehenengo unitatean landutakoak jada- berriz egiten dira lan-prozedura hau finkatzearren.

. Jarduera amaitzeko, guztien artean horma-irudi bat egin beharko dute. Horma-irudi horretan jardueraren emaitzak azalduko dira, eta ikastetxeko leku egoki batean kokatuko da.

4. jarduera

. Orain arte, intuizioz eta dedukzioz hurbildu gara, batez ere, XXI. mendeko erronketara. Jarduera honetan aurreko jardueretan azaldutako gai gehienak garatzen dituzten hainbat testu ematen zaizkie ikasleei, gai horien kausetan, ondorioetan, eta abarretan sakontzeko.

. Bikoteka, gai bat eta testu bat aukeratzeko eskatzen zaie, eta testu horren gainean lan egiteko ikaskideei aurkezteko. Hortaz, eskemen teknika erabiliz informazioa ulertzea da jarduera honetan azpimarratzen dena.

. Baina ulermenaz gain, ahozko adierazpena ere lantzen da; izan ere, testuaren edukiaren berri dutenean beren ikaskideei azaltzeko gai izan beharko dute. Era horretara, nahiz eta bikote bakoitzak testu bakar bat landu, ikasle guztiek gai guztiei buruzko ideia orokorra dute.

. Azalpen labur hori bigarren sekuentzian egin beharko dutena prestatzeko baliagarria izango da. Testuari buruzko lana eta egindako eskema ikaslearen karpetan sartuko da.

5. jarduera

. Jarduera honetan friso historiko bat egin beharko dute ikasleek. Friso horrek XX. mendeko azken hamarkadetako gertaera nagusiak bilduko ditu. Friso horren edukia bideratzeko gertaera batzuk aukeratu dira. Gertaera horiei data zehatz bat jar diezaiekete. Aukeratzea gutxi gorabeherakoa da.

83

Page 4: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

. Jarduera hau talde osoak egin beharko du. Taldeak lanaren martxari buruzko erabakiak hartu beharko ditu, denak ados jarrita. Gertaeren zerrendaz gain, irudiak eta testua jarri beharko dituzte frisoan. Horrek aldez aurreko lana egitea eskatzen du dituzten hiru datuak erlazionatzeko: gertakariak, irudiak eta testuak.

. Errealizazio-lana egin ondoren, frisoa egiten has daitezke, eta horretarako prozedura-orri bat dute. Orri horretan jarraitu behar dituzten urratsak azaltzen dira. Frisoa ahalik eta handiena izatea komeni da, gelako hormetan jartzeko eta frisoko osagai guztiak ondo ikusteko.

6. jarduera

. Lantzen diren gaiak direla-eta, garrantzitsua iruditzen zaigu unitate honetan herrialde garatuen eta garatzeko bidean daudenen arteko aldearekiko kontzientzia kritikoa garatzea. Horregatik, etengabe azpimarratu behar da lantzen diren gaiek bi alderdi dituztela herrialde batzuk edo besteak baditugu buruan. Adibidez, Europako emakumeen egoera eta Afrikako herrialde askotako emakumeena ez da berdina.

. Alderdi hau da unitateko gai interesgarrienetako bat: ikasleek bizi duten pribilegiozko egoeraz kontzientziatzea, eta egoera hori planeta osoan ez dela berdina ohartaraztea. Horregatik, jarrerak garatzeko lana oinarrizkoa da laneko sekuentzia honetan.

. XXI. mendeko benetako erronka argitzeko, bi testu ematen zaizkie. Testu horietatik abiatuta, bi testuen oinarrizko edukia biltzen duen laburpena egin beharko dute. Egiten duten testua ikaslearen karpetan sartuko da. Testua idatzitakoan, komenigarria izango litzateke eztabaida piztea ikasgelan, ez oso formalizatua, gai honi buruz dituzten iritziak eta argudioak prestatzeko, hurrengo jardueran behar izango baitituzte.

7. jarduera

. Sekuentziako azken jarduera da, eta jarduera horretatik atera beharko du azken produktuak: iritzi-testu bat. Iritzia garatzeko gaia aldeei buruzkoa izango da, eta zuzendariari idatziriko eskutitza da errespetatu beharko duten formatua.

. Adierazi behar duten edukia askotan landu da aurreko jardueretan, hortaz, jarduera honetan tresnak ematen zaizkie erabili behar dituzten hizkuntz formez jabetzeko. Argudioak erabili behar dituztela azpimarratzen zaie, emango duten iritzia pisuzkoa izateko oinarrizkoak baitira.

. Beste batzuetan bezala, testua idazteko kontrol-orri bat izango dute. Orri horretan lantzen ari diren testu-motaren oinarrizko ezaugarriak daude. Egiten duten testua ikaslearen karpetan sartuko da.

. Oso garrantzitsua da argudiozko testua idazteko zuzendariari idatzitako eskutitzaren formatua erabili dugunez, komunikazio-arkua ixtea eta idatzitako testuari irteera ematea ikastetxeko aldizkarian argitaratuz, edo egunkariren batera bidaliz, eta antzekoak eginez. Sekuentzia osoan egindako lanari zentzua emateko modua da.

84

Page 5: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

2. sekuentzia: ERREALITATEA IKERTZEN

Aldez aurreko jarduera

. Ikerketa-lan bat egitea helburu duen sekuentziaren hasiera da jarduera hau. Horregatik, ikerketa-lan bat egiteko jarraitu behar diren urratsak zein diren hausnartzeko proposatzen da aldez aurreko jarduera gisa. Eremu zientifikoa eta teknologikoa kontuan hartuta lan egiten bada, lana errazagoa izan daiteke.

. Urratsak nahasian azaltzen diren taula batetik abiatuta, ikasleek, bikoteka, ordenatu egin beharko dituzte urrats horiek. Ondoren, emaitzak bateratu egingo dira, eta sekuentzian zehar egin beharko dituzten lanei buruzko sekuentzia lortuko da.

PROPOSATUTAKO SEKUENTZIAORDENA EGOKIA

Informazioa bilatu eta jasotzea 3Idatz-zati bakoitzerako informazio baliagarria biltzea

7

Testuaren eta formatuaren azken azterketa

14

Hasierako eskema bat egitea 4Gai bat bilatzea 1Formatuaren alderdiei buruzko erabakia

12

Hasierako zirriborroaren idazkuntza 101. eskema berriz aztertu eta egokitzea

8

Elementu grafikoak gaineratzea 11Aurkibidea egitea 13Gaiari buruzko ideiak metatzea 2Eskuragarri dagoen informazioa azpimarratzea

6

Testu-mota aukeratzea 9Zereginak taldean banatzea Urrats guztietanInformazioa hautatzea 5

1. jarduera

85

Page 6: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

. Jarduera honetan ideien bilaketa lantzen da, batez ere. Ikasleen lehenengo eginkizuna honako hau da: lehenengo sekuentzian landutako gai guztien artetik egingo duten lanaren gaia aukeratzea. Batez ere, garrantzitsua da ezaugarri horietako lan batean ekin diezaioketen alderdi bati buruzkoa izatea, eta dituzten ahalbideen gainetik ez egotea.

. Hortaz, komenigarria da irakasleak taldeekin jardutea aukeratutako gaiari buruz, ikasleek duten ikuspegiari buruz, nola garatu nahi duten, eta abar. Gaia aukeratu ondoren, gaiari buruzko ideia-zerrenda egin beharko dute, lanaren behin-behineko eskema egin ahal izateko.

. Ideiak errazago bilatzeko, bi oinarrizko teknika erabiltzea proposatzen da: izarra eta kontzeptuzko mapa. Ikasleek bi teknika horietako edozein edo beste batzuk erabil ditzakete, baina eskema antolatu batekin amaituko da jarduera.

. Aukeratzen den gaia edozein izanik ere, garrantzitsua da “garatzeko bidean dauden herrialdeen” eta “herrialde garatuen” arteko konparazio-azterketa egitea.Idatzizko lana bikoteka egingo da, edo 3ko taldeetan.

. Ikasleek eskemak errazago egin ahal izateko honako gai-zerrenda hau erabil daiteke, Orientazio gisa.

GIZARTEA. FAMILIA – FAMILIA-EGITURA BERRIAK

- Mundua batzuen eta besteen ikuspegitik.- Familia bakoitzeko kide-kopurua.- Jaiotze-tasa, haurren heriotza-tasa. Heriotza-tasa, orokorrean.

Adopzioaren gaia.- Bizi-itxaropena. Dilema morala.- Gizarte-egitura berriak.- Emakumearen rola. - Analfabetismo-tasak.- Per capita errenta.- Biztanleria aktiboa sektore ekonomikoen arabera banatuta.

GARAPEN TEKNOLOGIKOA

- Nork kontrolatzen du?- Energiaren banaketa. Kontsumoa, biztanleen arabera.- Etxeko erosotasunak.- Internet-sarea munduan.- Garraiobideak.- Espaziorako bidaiak.- Medikuntza. Osasun-egoera. Mundu bakoitzeko gaixotasunak. Mediku-

kopurua biztanle bakoitzeko. Azken premisa horiek lehenengo multzoarekin ere erlazionatuta daude.

- Bioteknika, nork?, zertarako? Dilema morala.

EMIGRAZIOA – INMIGRAZIOA

86

Page 7: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

- Kausak.- Herrialde igorleak eta herrialde hartzaileak.- Herrialde hartzaileetan sortzen diren arazoak.- Emigrazio-kausa Herrialde Garatuetan.

EKOLOGIA

- Deforestazioa.- Ura, kutsadura.- Kutsadura akustikoa, industriala.- Zaborrak birziklatzea.

2. jarduera

. Jarduera honetan informazioa bilatzea landuko da. Askotan jakintzat ematen den prozedura zaila da informazioa bilatzea. Edozein gairi buruz gaur egun aurki dezaketen informazio-ugaritasunaren aurrean ikasleak bideratzea da jarduera honen helburua.

. Horretarako, aukera batzuk eskaintzen zaizkie. Aukera horiek ikastetxeko liburutegian gehien erabil ditzaketenak dira, eta informazio-iturri ugarien artetik aukeratu duten gaiarekin eta hasierako eskemarekin zerikusia dutenak baztertzeko eta aukeratzeko urratsak ematen zaizkie.

. Proposatutako gai asko berriak direnez, informazio-dossier bat ematen zaie. Dossier horretan Internetetik ateratako informazioa dago, bai eta iturrien zerrenda ere (web orriak, testu-liburuak, eta abar). Irakasleek ere erabil dezakete informazio hori.

. Fitxa bat ematen zaie, informazio-iturriak aukeratutakoan, iturri horietako edukia eta erabil dezaketen laneko zatia elkarrekin erlazionatzeko.

3. jarduera

. Jarduera honetan lan bat egiteko jarraitu behar den hurrengo urratsa lantzen da: bilatutako informazioaren artetik hautatzea. Une honetan beharrezkoa da irakasleak informazio-iturriak kontrolatzea, ikasleek iturri batetik eta bestetik ateratzen duten informazioa hitzez hitz ez dutela kopiatzen egiaztatzeko, informazio hori batere landu gabe.

. Alderdi hau lantzea oso zaila izaten da ikasleentzat, iturri ezberdinetan errepikatzen den informazioa eta informazio berria zein den bereiztea zaila egiten zaielako. Hortaz, informazio berria eta errepikatzen den informazioa bereizteko kolore ezberdinak erabiltzeko eskatzen zaie.

. Lanaren puntu honetara iritsita, zati bati buruzko informazio asko daukatela, baina beste zati baterako ez dutela ezer egiaztatzean, beharrezkoa izan daiteke hasieran egindako eskema birpasatzea.

87

Page 8: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

4. jarduera

. Informazioa hautatu ondoren idazteko unea iritsi da, baina kontuan eduki behar da beti, hasieran zirriborro bat idazten ari direla, eta hobetu daitekeela. Testua idazteko hizkuntz formak eta formatua eduki behar dira kontuan, aukeratutako testuaren generoaren ezaugarriak osatzen baitituzte batzuek zein besteek.

. Ikasleek erabiliko duten kontrol-orrian azalpen-testu bat egitea proposatzen da, baina irakasleak egoki baderitzo, azalpenezko alderdiak eta balorazio gisako amaiera nahas daitezke. Amaiera hori landutako gaiari buruzko azken argudio laburra izango da.

. Kontrol-orriko orientazioak azalpen-testu baterako dira. Testu horrek honako egitura hauek izan ditzake: deskriptiboa, kausa-eragina edo arazoa-konponbidea ditu. Talde bakoitzak bere lana idatzi beharko du, lehenago emandako urrats guztiak kontuan izanik.

5. jarduera

. Jarduera honek berrikuste-lana proposatzen du. Lan hori prozesuzko eta prestakuntzazko ebaluazioa da. Ebaluazioa koebaluazioa da, taldeen artean trukatu beharko baitira zirriborroak.

. Jarduera honetan ikasleek erabili beharko duten fitxa testuaren ezaugarrien arabera antolatu da: Egokitasuna, koherentzia, kohesioa, eta zuzentasuna, eta formatuari buruzko ezaugarrietarako zati bat gehitu da.

. Talde bakoitzak, bere ustez hobetu daitezkeen alderdiak markatu beharko ditu eta zuzenketa egiteko arrazoiari buruzko iruzkina edo iradokizuna egingo du, edo egin beharreko hobekuntza zein den adieraziko du. Ondoren, talde bakoitzak bere lanaren behin betiko idazkuntza egingo du.

6. jarduera

. Egindako lanak ikasgelan aurkeztea da jarduera honen helburua. Lana taldean egin denez, ahozko azalpenean taldeko partaide guztiek parte hartzen dutela eta denbora modu orekatuan banatzen dela bermatu beharko da.

. Ahozko azalpenak egiten direnean zaila izaten da ikaskideek parte hartzea, horregatik azalpena egiten ari ez diren gainerako ikaskideek arretaz entzun dezaten, lan bat egitea proposatzen da.

. Agintzen zaien lana mota askotakoa izan daiteke. Esate baterako, azalpena egingo duen taldeari eska diezaiokegu azalpenaren edukiari buruzko eskema hutsik egiteko eta beste ikaskideei banatzeko. Ikaskide horiek azalpena entzuten duten bitartean bete beharko dute eskema. Arretari eusteko ez ezik ahozko azalpenaren egituraren maila

88

Page 9: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

neurtzeko ere egokia da lan hau; izan ere, gehiengoa ez bada gauza eskema behar bezala osatzeko, horrek esan nahiko du ahozko azalpena ez dela oso argia izan.

89

Page 10: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

BALIABIDEEN GIDA Gizartea. Familia. Familia-egitura berriak (garatzeko

bidean dauden herrialdeak eta herrialde garatuak) lantzeko.

Eguneroko prentsa. Komenigarria da ikasleek egunkaria irakurtzeko ohitura hartzea. Unitate didaktikoaren hasieran, XXI. mendeko erronkak zeintzuk diren badakitenean ikasleek, erronka horiekin zerikusia duten informazioak eskuratuko dituzte egunero.

Informazio-dossierra (euskara-gaztelania) Multzo hau lantzeko Internetetik jaitsitako hainbat artikuluz osatua dago.

Komenigarria da ikasgelan ditugun ikasleentzat egokienak diren artikuluak aukeratzea. Artikulu horiek gaika sailkatuta daude:

Gizartea eta familia Mugarik gabeko gaixotasunak Gaixotasunak mundu garatuan Biztanleria-piramideak (grafikoa)

Interneteko beste helbide batzuk www.google.com . Bilatzaile horretan irudiak bilatu. Honako hau tekleatu:

1.“Mundua”, 2. “Mercator-en proiekzioa” (“Proyección de Mercator”) eta 3. “Peters-en proiekzioa” (“Proyección de Peters”). Hiru bilaketa horietan herrialde batzuek eta besteek mundua nola ikusten duten topatuko dute ikasleek.

Bilatu: Kontinenteak mapan non dauden (beti ez daude leku berean), eta proiekzioen bitartez, nola azaltzen diren kontinenteak, hau da, zein hedadura duten mapan.

www.eumed.net/cursecon/2/demografia.htm

Sarrera-testuak:- Kontzeptu demografikoak- Munduko biztanleriaren bilakaera- Biztanleria eta garapen ekonomikoa- Trantsizio demografikoa- Biztanleria-piramideak- Zahartzaroko ekonomia

Multimedia-aurkezpenak:- Munduko biztanleriaren bilakaera

90

Page 11: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

- Trantsizio demografikoa- Espainiako biztanleriaren piramidearen dinamika

Zerikusia duten testuak:- Hazkundearen mugak- Demografia eta garapena

www.indexmundi.com/es/ Munduko herrialde guztien zerrenda azaltzen da. Herrialde bakoitzari buruz honako hau topa dezakegu:

Geografia (kokapena) Biztanleria:

- Biztanleria- Adinaren araberako sailkapena- Hazkunde-tasa- Jaiotze-tasa- Heriotza-tasa- Migrazio-tasa- Sexuaren araberako banaketa- Haurren heriotza-tasa- Biztanle helduen GIB/HIESaren intzidentzia-tasa - GIB/HIESak kutsatutako biztanleak- GIB/HIESak eragindako heriotzak- Alfabetatze-tasa

Ekonomia:- Barne Produktu Gordina (BPG)- Per capita errenta- Pobrezia mailaren azpiko biztanleak- Familiaren diru-sarrerak edo kontsumoa- Inflazio-tasa- Langabezia-tasa- Industriaren produkzioaren hazkunde-tasa- Elektrizitatea – kontsumoa- Petrolioa – kontsumoa

Telekomunikazioak:

- Telefonoak – abian dauden lur azpiko lineak- Telefono mugikorrak- Irratiko instalazioak- Telebistako instalazioak- Interneten erabiltzaile-kopurua

www.hiru.com

91

Page 12: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Euskaraz eta gaztelaniaz. Izena eman behar da, eta minutu gutxi barru zure e-mailera mezu bat bidaliko dizu lotura batekin.

Joan zaitez: Gaiak- geografia, gizakia eta zibilizazioa:- Munduko biztanleria- Migrazio-mugimenduak- Mundu garatua eta gutxi garatutako mundua- Europa - biztanleria- Asia eta Ozeania - Asia- ekonomia eta biztanleria

Joan zaitez: Gaiak - Gizarte Zientziak - Talde sozialak. Familia:- Familia tradizionala eta familia modernoa- Familia Euskal Herrian- Ezkontza eta dibortzioa- Izatezko bikoteak

http://centros5.pntic.mec.es/ies.parque.de.lisboa/alumnos2001/txx.htm Emakumeak eta lana XX. mendean

http://mujer.latercera.cl/index_jue.asp Gaur egungo gaiei buruzko hainbat atal. Joan zaitez honako atal hauetara:

- Gizartea- Familia (dibortzioa, familia berriak, izatezkoa)- Osasuna

www.enredate.org Garatzeko bidean dauden herrialdeetako haurren eta gazteen egoera

www.profes.net/varios/esf/es1.htm Ikasgelan lantzeko materialak. “Mugarik gabeko hezkuntzarako” izeneko materialean garatzeko bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen artean dauden aldeak ikus daitezke. Jarduerak, gardenkiak eta ondorioak daude.

Testu-liburuak

“Ciencias Sociales” 1º E.S.O. Editorial Alhambra Longman 5. lan-proiektua “¿Cuántos somos?” izeneko atala (103-140 or.), ¿A qué nos dedicamos? atala (169-186. or.). “¿A qué nos dedicamos?” atalean biztanleria aztertzen da, duten jarduera ekonomikoa eta adinaren eta sexuaren arabera biztanleriaren sektore ezberdinetan lana nola banatzen duten kontuan hartuta.

“Ciencias Sociales” 4º E.S.O. Editorial Edelvives. VI. “La explosión demográfica y la economía” atala (329-344. or.), egungo demografiaren joerak, gaur egungo ekonomia, eredu ekonomikoak, azpigarapena, eta abar).

“Ciencias Sociales, Geografía e Historia 1” Educación Secundaria Obligatoria. Editorial Bruño.

92

Page 13: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

“Evolución y distribución de la población” atala 74-87. orriak. Jaiotza-tasak, heriotza-tasak, migrazio-mugimenduak, biztanleriaren egitura.

Tiempo I Ciencias Sociales, Geografía e Historia. Primer Ciclo. Opción A. Editorial Vicens Vives.

“Los problemas del medio ambiente atala” ( 164-175. or.) “La población: distribución y factores” (180-195. or.) (jaiotzak,

heriotzak, biztanleriaren hazkunde naturala, migrazio-mugimenduak).

“Ciencias Sociales 1º Ciclo E.S.O” Proyecto Kairós. Graw Hill argitaletxea.

5. unitatea “Población y alimentos” atala (153-188. or.) 6. unitatea “Los nuevos emigrantes” atala (191-214. or.) Liburuaren bukaeran atlas txiki bat dago. Atlas horretan Peters-en proiekzioaren arabera azaltzen da mundua.

“Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia” DBH 1. Erein proiektua.

“Mundua XX. mendean” (169. or.). Munduaren antolaketa, gaur egungo arazoak.

Informazio-dossierraDossier honetan artikulu batzuk agertzen dira. Ikasleen arabera artikuluak aukeratuko ditugu.Artikulu hauek gaika agertzen dira:

Gizartea eta familia Mugarik gabeko gaixotasunak Gaixotasunak herrialde garatuetan Adin-piramideak (grafikoak)

Internet-eko helbideak

www.hiru.com Sartu ahal izateko lotura bat behar duzu. Zure e-mailera loturaoso arin bidaltzen dizute.Joan zaitez: Gaiak – Geografia - Gizakia eta zibilizazioa:

- Munduko populazioa- Migrazio-mugimenduak- Mundu garatua eta azpigaratua- Europa - Populazioa- Asia eta Ozeania. Asia. Ekonomia eta populazioa

Joan zaitez: Jakin - Gizarte Zientziak - Giza taldeak.Familia.- Tradiziozko familia eta familia modernoa- Familia Euskal Herrian

93

Page 14: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

- Ezkontza eta dibortzioa- Izatezko bikoteak

Testu-liburuak

Gizarte Zientziak DBH 2. zikloa 4 koadernoa. “Beltzak izanagatik haiek ere ama bana”. Elkarlanean – Ikastolen elkartea. Ostadar.

Gaurko gizartea analizatzen da bai herri aberatsetan bai pobreetan ere.

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia DBH 1. Erein proiektua.“Mundua XX. mendean (orri: 169-191) (gaur egungo munduaren antolaketa, gaur egungo munduko arazoak...)

Garapen teknologikoa lantzeko (garatzeko bidean dauden herrialdeak eta herrialde garatuak)

Eguneroko prentsa. Komenigarria da ikasleek egunkaria irakurtzeko ohitura hartzea. Unitate didaktikoaren hasieran, behin ikasleek badakitenean XXI. mendeko erronkak zeintzuk diren, erronka horiekin zerikusia duten informazioak eskuratuko dituzte egunero.

Informazio-dossierra (euskara-gaztelania) Multzo hau lantzeko Internetetik jaitsitako hainbat artikuluz osatua dago. Komenigarria da ikasgelan ditugun ikasleentzat egokienak diren artikuluak aukeratzea. Artikulu horiek gaika sailkatuta daude:

Internet eta teknologia berriak Globalizazioa Bioteknologia Espazioko bidaiak

Interneteko beste helbide batzuk:

“Globalizazioa” lantzeko

www.el-mundo.es/especiales/2001/07/sociedad/globalizacion/globalizacion.html

Globalizazioa EGM (Erresistentzia Globaleko Mugimendua) Mobilizazioak Protagonistak

94

Page 15: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Funtzionamendua (nola funtzionatzen du globalizazioaren aurkako mugimenduak?)

Erresistentziaren irudiak Azterketa (gaiari buruzko agiri eta artikulu oso garrantzitsuak)

www.elpais.es/especiales/2001/antiglobalizacion

Zer da globalizazioaren aurkako mugimendua? Zer lortu nahi du? Zeintzuk dira buruzagiak? Nola antolatzen dira? Globalizazioaren hiztegia

Internet eta Teknologia Berriak lantzeko

www.hiru.com Euskaraz eta gaztelaniaz. Lotura bat behar da informazioa eskuratzeko. Izena ematen duzunean, lotura bat bidaltzen dizute zure e-mailera, oso arin.

Joan zaitez: Google - Irudiak. Google Bilaketa-n “Internet munduan” jarri eta “Bilatu”-ri eman. Gure planetan Internet-sarea nola banatzen den ikus daiteke grafikoetan eta mapetan.

Joan zaitez: Gaiak Teknologia Berriak- Internet eta Teknologia Berriak

Internet eta Teknologia Berriak Interneteko zerbitzuak

- Interneten erabilera eta aplikazioak Ikasi eta erosi sarean Telelana eta telemedikuntza Berehalako informazioa eta informazio orokorra Telebista interaktiboa

- Tekonologia Berrien eragina Interneten bitartez harremanetan jarri Euskadi on line

Bioteknologia lantzeko

Laborantzari aplikatutako bioteknologia (elikagai transgenikoak) www.monsanto.es/biotecnologia/manual.html

Landare-bioteknologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak Zertan datza bioteknologia?

95

Page 16: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Bioteknologiaren onurak Galdera usuenak. Atal hau oso garrantzitsua da; izan ere, geure buruari

maiz egiten dizkiogun galderei erantzuten baitie; esate baterako, zergatik behar dugu teknologia hori?, zer da aldaketa genetikoa?, nola jakin dezakegu lasai jan eta edan ditzakegula bioteknologia bidez lortutako produktuak?, zer eragin dute genetikoki aldatutako laboreek ingurugiroan?, eta abar.

www.edualter.org/material/transgenicos/debate.htm Ikasgelan egiteko jarduera. Prentsako hiru artikulu oinarri izanik, ingeniaritza genetikoaren aldeko eta kontrako iritziei buruzko eztabaida da. Eztabaidaren oinarrirako, “Garatzeko bidean dauden Herrialdeetako Jabetza Intelektualaren Eskubideen aldeko eta kontrako arrazoi ekonomikoak” gehitzen dira. Eztabaida antolatzeko ereduak ematen dira.

Bioteknologia ikerketan eta medikuntzan

www.bg.profes.net Joan zaitez Zientziaren ahotsa estekara. Profes.net helbiderako hitz egiten dute hainbat biologo eta geologo ospetsuk. Elkarrizketa interesgarriak. Aukeratu honako hauen artetik:

- “5 urtetik 10 urtera bitarteko epean sendatu ahal izango da Parkinsona”

- “Teknologiak eta zientziak paper garrantzitsua behar dute izan gosearen arazoa konpontzeko”

- “Hemendik hamar edo hamabost urtera eskatu ahalako txertoak izango ditugu”

- “Ama-zelulekiko terapiei esker zahartzaroarekin zerikusia duten gaixotasunak sendatzeko tratamenduak egin ahal izango da”

- “Parkinson-a edo Alzeimer-a sendatzen lagundu dezakete ama-zelulek”

Gaixotasunak; garatzeko bidean dauden herrialdeetan eta herrialde garatuetan.

http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/news/newsid_3016000/3016150.stm SRAS: “Mugarik gabeko mundu bat”. Herrialde garatuek eta garatzeko bidean dauden herrialdeek osasun-publikoaren sare eraginkorragoak jartzeko premiaz dihardu. Pneumonia Atipikoa eta Hegaztien Gripea jorratzen ditu. Herrialde garatuen eta garatzeko bidean dauden herrialdeen arteko alde handiari egiten zaio kritika.

http://www.worldwidevaccines.com/measles_sp/epidemiology.asp Gaixotasunen zerrenda bat lor daiteke. Herrialde aberatsetan eta pobreetan dagoen gaixotasun bakoitzaren banaketa zein den adierazten da. Mapak eta grafikoak daude.

Espazioko bidaiak

96

Page 17: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

http://www.educaguia.com/Zonas/Recursos/Recursos.htm Joan zaitez: Zientzia eta Teknologia, eta klikatu: Espazioaren Konkista:-Martera iristeko misioaBidaiakTripulaziorik gabeko misioak

Migrazio-mugimenduak lantzeko

Eguneroko prentsa. Komenigarria da ikasleek egunkaria irakurtzeko ohitura hartzea. Unitate didaktikoaren hasieran, behin ikasleek badakitenean XXI. mendeko erronkak zeintzuk diren, erronka horiekin zerikusia duten informazioak eskuratuko dituzte egunero.

Informazio-dossierra (euskara-gaztelania) Multzo hau lantzeko Internetetik jaitsitako hainbat artikuluz osatua dago. Komenigarria da ikasgelan ditugun ikasleentzat egokienak diren artikuluak aukeratzea.

Migrazio-mugimenduak

Bioteknologia lantzeko

Eguneroko prentsa.

Komenigarria da ikasleek egunkaria irakurtzeko ohitura hartzea. Unitate didaktikoaren hasieran, ikasleek XXI. mendeko erronkak zein diren badakitenean, erronka horiekin zerikusia duten informazioak eskuratuko dituzte.

Informazio-dossierra (euskara-gaztelania) Multzo hau lantzeko Internetetik jaitsitako hainbat artikulu dira. Komenigarria da ikasgelan ditugun ikasleentzat egokienak diren artikuluak aukeratzea. Artikulu horiek gaika sailkatuta daude:

Atmosferaren kutsadura Uraren kutsadura Nola zaindu ingurugiroa? Birziklatzen ikasi

Interneteko beste helbide batzuk

97

Page 18: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

www.google.com . Bilatzaile honetan irudiak aukeratu. Irudi asko lor ditzakete irudiak lortu nahi dituzten hitzaren gainean klikatzen badute.

www.bg.profes.net SMren atari hezigarria.

Aukeratu: Bigarren hezkuntza biologia eta geologia (ezkerreko zutabean).Joan zaitez: gaia aldizkari digitala.Sar zaitez artikuluak sailean. Kutsadurarekin, urarekin, eta abarrekin zerikusia duten artikulu asko daude. Eredu gisa erabil daitezkeen batzuk aukeratu ditugu, baina askoz gehiago lor daitezke. Artikuluek batzuetan beste orri batzuekin loturiko estekak dituzte.

www.ecoeduca.cl

Urari, beroketa osoari, hondakinei eta birziklatzeei buruzko azalpen samurrak aurki daitezke. Adibideak eta datuak Latinoamerikari buruzkoak dira.

www.hiru.com Euskaraz eta gaztelaniaz. Izena eman behar da, eta arin bidaliko dizute zure e-mailera mezu bat lotura batekin. Sarrerako orrian atal bat azaltzen da: hobeto bizi. Hainbat artikulu daude.

Aprendamos a reciclar (Birziklatzen ikasi)

- Gaztelaniazko hiru erreen araua (RRR)- Zer dira hondakinak?- Zabor-poltsa- Zer egin plastikoarekin?- Zer egin paperarekin?- Tamaina handiko produktuak

El medio ambiente (Ingurumena) Marco global de actuación (Jarduteko esparru orokorra) El medio ambiente en el País Vasco (Ingurumena Euskal Herrian)

- Euskal gizartea eta ingurumena- Eragile ekonomikoak eta ingurumena- Gure bioaniztasuna- Ibaiak- Itsasoa- Gasak botatzea- Hondakinak- Ingurumen-hezkuntza

Ecología y ecologismo (Ekologia eta ekologismoa) Cómo cuidar el medio ambiente en nuestra vida cotidiana (Nola zaindu ingurumena gure eguneroko bizimoduan?)

98

Page 19: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

- Hondakin toxikoak

99

Page 20: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3. sekuentzia: ETA ORAIN, ANTZERKIA

Aldez aurreko jarduera

. Sekuentzia honen helburua antzezlana egitea eta lan hori antzeztea da. Antzezlanaren gaia unitate honetan landutako gaiekin erlazionatuta dago. Taldeko kideen arabera, irakasleak erabaki beharko du bi antzezlan idatzi eta antzezten diren, edo bat bakarrik.

. Jarduera honetan motibazioa oso garrantzitsua da; izan ere, sortze-lana, prestakuntza-lana eta antzezte-lana aurkezteko moduaren arabera, askoz ere motibagarriagoa izan daiteke taldearentzat. Komenigarria da taldekoak ez diren beste ikusle batzuek ere ikustea antzezlana (Institutuko beste ikasleek, gurasoek, inguruko ikastetxeren bateko ikasleek, eta abarrek).

. Jarduerak bi atal ditu: bata, jardueraren aurkezpena da. Aurkezpen horretan ahal diren datu gehien emango dira, hala nola antzezpena egingo den eguna, idatzizko testua amaitzeko eguna, entseguak egiteko orduak, eta abar; eta bestea, ikasleek antzertiari buruz orokorrean zer dakiten jakiteko da.

1. jarduera

. Jarduera honetan, bi testu irakurri ondoren, generoaren ezaugarri bereziei erreparatu beharko diete, eta behaketa-fitxa batean idatziko dituzte ezaugarri horiek. Irakurriko dituzten bi testuak honako hauek dira: Rebeldes izeneko nobelaren zati bat eta eleberri horri buruz Bigarren Hezkuntzako Institutu bateko ikasleek egindako antzerki-egokitzapena.

. Jarduera honetan narrazioaren eta antzertiaren artean dauden aldeak aztertzen hasiko dira; izan ere antzertia izango baita sekuentzia honetan landuko duten generoa.

. Bai narrazioa bai antzezlana ahoz gora irakur daitezke, eta antzezlanari dagokionez, intonazioak, etenek, ahoskerak, irakurtzeko abiadurak, eta abarrek duten garrantzia azpimarratuko da. Jardueraren bigarren zatia bikoteka egin daiteke.

2. jarduera

. Egingo duten antzezlaneko testuaren argumentua idazteko oinarri gisa, XXI. mendeko erronkekin zerikusia duten bi erreportaje eskaintzen dira. Une honetan irakasleak erabakita eduki beharko du bi antzezlan egingo dituzten ala bat egingo duten. Normalean, taldeak txikiak direnez, antzezlan bakarra egitea erabakiko du; nolanahi ere, komenigarria izan daiteke bi testuak irakurtzea horiek duten interesaz jabetzeko eta aukeratutako gaien artean motibagarriena zein iruditzen zaien erabakitzeko.

. Beste aukera bat gaia modu librean aukeratzea da, baldin eta taldeak erabakitzen badu interes handiagoko gai bat duela eta horri buruz lan egin nahi duela.

100

Page 21: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

. Jarduerak bi zati ditu: bata, norberak irakurtzea, eta bestea, bateratze-lana taldean, gaia aukeratzeko. Eztabaida gidatzeko, ikasle bakoitzak idatzi egin beharko du zein arrazoi dituen gai bat edo bestea aukeratzeko, eta taldeko gainerakoei jakinarazi beharko die.

. Gaia aukeratu ondoren, lehen zirriborroa idatziko dute. Zirriborro horretan ekintzaren, giropenaren, pertsonaien, eta abarren, ezaugarri nagusiak bilduko dituzte. Antzezlan bat egitea erabakitzen bada, taldetan banandu daitezke, zirriborroak idatziko dituzte (hiru gehienez ere), eta ondoren, taldeko zirriborro bakarra izango denari zirriborro bakoitzetik zer gehituko dioten erabakiko dute.

3. jarduera

. Jarduera honetan akotazioek antzerki-testuaren barruan duten garrantziari erreparatzea proposatzen da, funtsezko datuak ematen baitizkie antzerki-emanaldiari eta elkarrizketari antzerki-ekintzari bizitasuna emateko. Horretarako, proposatzen den testu bat irakurriko dute eta taula bat osatuko dute. Taula horrek akotazioek duten helburua zein den jakiten lagunduko die.

. Ondoren, irakurketa adierazkorra landuko dute intonazio eta erregistro adierazkor ezberdinek duten garrantziaz jabetzeko. Ikasle bakoitzak bere kasa irakurriko du lehenengo aldiz testua, eta ondoren bikoteka lan egingo dute fitxa betetzeko. Jardueraren azken zatian komenigarria da talde osoak intonazio-ariketak eta ahoz gora irakurtzeko ariketak egitea.

. Testuaren egileak ez dira oso ezagunak eta eztabaida sortzeko gaia eta ikuspegia du, baina lantzen den gaiari buruz eztabaida interesgarria pizteko aukera eman dezake taldean, bai eta gaiari buruzko hausnarketa egiteko ere.

4. jarduera

. Jarduera honen helburua 2. jardueran hasitako antzerki-testua idazten jarraitzea da. Oraingo honetan eszenak bereizi beharko dituzte eta eszena bakoitzean jazotzen diren gertakariekin erlazionatutako alderdiak zeintzuk izango diren erabakiko dute, hala nola gertakariak jazotzen diren lekuak eta uneak, bai eta gertakari horiek garatzen diren giroa ere.

. 2. jardueran bezalaxe, orain ere lehendabizi talde txikietan lan egin dezakete, eta duten antzerki-testuaren zirriborroari taldeko ekarpenak egin. Era horretan, azken produktua testu bakarra izan arren, erdibideko urratsak denen ekarpenekin lantzea eta gauzatzea lortzen dugu.

. Ikasleek egiten dituzten proposamenen berri izan behar du irakasleak, eta sortzen diren ekarpenak bideratu beharko ditu.

5. jarduera

101

Page 22: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

. Idazten ari diren obrako pertsonaia nagusiak eta laguntzaileak zeintzuk izango diren erabaki beharko dute jarduera honetan. Horretarako, pertsonaiei buruzko informazioa ematen zaie. Segidan, eta kontrol-orrien laguntza tarteko, egiten den/diren antzezlaneko/antzezlanetako pertsonaiekin zerikusia duten datuak beteko dituzte. Honako hauek pentsatu beharko dituzte: ezaugarri fisikoak, izaeraren ezaugarriak, pertsonaia bakoitzaren janzkiak, karakterizazioa, eta makillajea.

. Irakasleak bideratu beharko du jarduera hau; alde batetik, pertsonaiak sinesgarriagoak izateko, eta beste alde batetik, karakterizazio erreala proposatzeko eta lana antzeztu behar dutenean egiteko modukoa izateko.

. Fitxak banaka betetzen has daitezke denek pentsatzeko, datuak eta informazioa emateko, eta ondoren, pertsonaia bakoitzari buruzko azken erabakiak taldean hartzeko.

6. jarduera

. Jarduera honetan antzezlanaren eszenografia landuko da. Dekoratua, altzariak, behar izango diren objektuak, jantziak, eta abar, zeintzuk izango diren pentsatzeko unea da.

. Eszena bakoitzeko dekoratuari dagokionez, zirriborroak egitea proposatzen da taldeari erakusteko. Zirriborroak bikoteka egin daitezke. Era horretan, hobeto irudikatuko dute eszenatokiak nola geratu behar duen, objektuak non egongo diren, eta abar.

. Janzkiei, behar dituzten objektuei, eta abarri dagokienez, taldeko kide bakoitza zertaz arduratuko den ondo zehaztea eta idatzita edukitzea komeni da, azken orduko ezusteak saihesteko; izan ere, antzezlana muntatzeko beharrezkoa da taldeko kide guztiek erantzukizunak eta eginkizunak edukitzea, eta betetzeko konpromisoa hartzea.

. Jardueraren bigarren zatia musika-hondoari eta soinu-efektuei buruzkoa da.Musika egokia aukeratu beharko dute, eta horretarako, nork bere proposamena egin dezake, taldean eztabaidatuko dute eta gehiengoz erabakiko da. Eszenografiarekin eta soinu-efektuekin egindako lan guztia antzerki-testuan azalduko da akotazioen bitartez.

7. jarduera

. Pixkanaka-pixkanaka eratu den antzerki-testua idazteko unea da. Horretarako kontrol-orri bat ematen zaie. Sekuentzian zehar landu dituzten elementuak bilduta daude orri horretan. Argi dago denek ezin dutela testua idatzi; hortaz, idazkuntza-taldea zeintzuek osatuko duten erabaki beharko da.

8. jarduera

. Jarduera honetan sortu den testuari zuzenketak egin beharko zaizkio, eta taldea osatzen duten guztientzat fotokopiak egitea komeni da.

102

Page 23: 6 · Web viewBeharrezkoa bada, testua idatzi aurretik, jardueran azaltzen diren ariketen antzeko zenbait gramatika-ariketa egin daitezke, konparazioak egiteko behar ditugun hizkuntza-formak

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

. Ematen zaien zuzenketa-plantillaz baliatuz iruditzen zaizkien zuzenketak egingo dituzte. Alderdi guztiei erreparatu beharko diete: akotazioei, elkarrizketei, ortografiari, sarrerei eta irteerei, eta abar. Testua zuzendutakoan, behin betiko idazkuntza egingo da.

9. jarduera

. Sekuentzia honen amaierara iritsi gara. Orain pertsonaiak banatzea, saioak egitea, eta abar geratzen da.Eta azkenik, Igo oihala! esatea.

103