6 2 0 1 2 0 2 marten da a elgoibarko...2021/02/26  · pbl e d gia aga ia da aitor kortazar (e%...

28
Marten da Elgoibarko teknologia ELGOIBAR - 1192. zenb. XXVIII urtea - 2021-02-26

Upload: others

Post on 06-Mar-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

Marten daElgoibarko teknologia EL

GOIBAR- 1192. zenb. XXV

III urtea - 2021-02-26

1192 azala:Maquetación 1 25/02/21 11:52 Página 1

Page 2: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

“PBL metodologia oso onuragarria da”

AItor KortAZAr (Elgoibar, 21 urte) Mondragon Goi Es-kola Politeknikoan Ingeniaritza Mekanikoko 4. maila ikastenari da eta Gradu Bukaerako Lana (GBL) bertako ikerketa lerrobatean egiten dihardu.

n Definitu apur bat zure burua: non egin dituzu orain

arteko ikasketak? Baduzu hobby edo zaletasunik?

Ikasketak Elgoibarren egin nituen eta Batxilergoaadar zientifiko teknologikotik ikasi nuen, diseinua, fi-sika eta teknologia ikasgaiak interesgarriak iruditzenzitzaizkidalako. Herriko eskubaloi taldean jokatzendut eta eskalada ere asko gustatzen zait.n Zergatik aukeratu zenuen Ingeniaritza Mekanikoa

gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatea?

Hasiera batean, ez nekien zein bide hartu, bainadiseinu eta muntaketa mundua asko gustatzen zitzai-dan. Ondorioz, ate-ireki desberdinetara joan ostean,Ingeniaritza Mekanikoa egitea gustuko izango nuelapentsatu nuen. Aukera desberdinak ikusi ondoren,Mondragon Unibertsitatea aukeratzearen arrazoiaizan zen hauek eskaintzen duten proiektuetan oina-rritutako ikasketa metodologia; proiektu hauen bidez,aurretik ikasitakoa asko barneratzea eta gauza berriakikastea lortzen delako.n Nola baloratuko zenuke orain arte bizitako espe-

rientzia?

Bizitzen ari naizen esperientzia oso positiboa delaesango nuke, bai arlo pertsonalean, baita akademi-koan ere. Nire ikaskideekin batera hainbat aisialdiekintzatan eta unibertsitateko proiektu ezberdinetanparte hartzeko aukera izan dut eta horrek elkarren ar-tean geneukan harremana hobetzera eraman gaitu. n Nola definituko zenuke Goi Eskola Politeknikoan

jasotzen duzun ikasteko metodologia?

Ikasle guztiek bezala, gorabehera batzuk izan ditutgraduan zehar. Kontua da lasai-lasai hasi nuela kur-tsoa eta, konturatu orduko, lehen azterketan nen-goen. Honek, momentuan nengoen egoerazohartarazi ninduen eta nire ikaste-ohiturak aldatzeaeragin zuen. Bestalde, arantza bat gelditu zitzaidan hi-rugarren mailan. Orduan gradu osoko proiekturikhandiena egiten da, GBL-a kontuan hartu barik,noski. Izan ere, kurtso osoko proiektua da, azaroan

hasi eta ekainean amaitzen delako. Gure kasuan, au-tomatikoki tolestu eta irekiko zen zubi bat egin behargenuen, baina pandemiaren ondorioz, ezin izan ge-nuen honen eraikuntza amaitu. Hori guztia kontuanizanda, bizi izandako esperientzia ona izan delaesango nuke. n Nola definituko zenuke Mondragon Unibertsita-

teko Goi Eskola Politeknikoan jasotzen duzun ikas-

teko metodologia?

PBL metodologia oso onuragarria da ikasleentzat.Metodologia mota honek duen gauza garrantzitsue-netariko bat eskaintzen duen praktikotasuna da. Me-todologia honekin, seihilekoan ikasitako guztiaproiektu batean biltzen da, eta horrek, gauza askorenzergatia ikusten laguntzen du. Modu honetan ikaske-tak erakargarriagoak izaten dira. n Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna?,

Eta zerbait hobetzeko?

Gehien gustatzen zaidana irakasleekin harreman-tzeko dagoen erraztasuna da, klasean agian ulertu ezdituzun zenbait kontzepturi buruzko zalantzak argi-tzen laguntzeko beti daude prest. Hobekuntza mo-duan, ikasleak gure artean giro lasaian jardutekoespazio ireki gehiago eskatuko nituzke. n GBL egiten ari zara une honetan.

Aurtengo egoera arraroa kontuan izanda, nik zorteasko izan dudala pentsatzen dut; orain bertan, uni-bertsitateko ikerketa lerro batean ari naiz lanean, flui-doekin lotuta dagoen lerroan hain zuzen ere. Nireproiektua, berez, ibilgailu elektrikoen baterien hoztesistemak analizatzen eta haien diseinua lantzen oina-rritzen da. n Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak?

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra egi-teko asmoa dut, materialen arlokoa hain zuzen ere.Honetaz aparte, irakasle izatea ere gustatuko litzai-dake; horregatik, master industriala amaitu ondoren,irakasle izateko masterra egiteko asmoa daukat.

1192 azala:Maquetación 1 25/02/21 11:52 Página 2

Page 3: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

IRITZIA

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR

943 744 112 Publizitatea: 943 743 704

[email protected] [email protected]

www.barren.eus

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iritzia,Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzukizunik.KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi,Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara ArgoitiaPUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa ArnaizATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMI-NISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAILEAK Eire Vila, ManuSanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola,Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki Goitia, JoseRamon Cabrera, Alex Segade, Ane Kortaberria, Sara Iriondo, AsierGuisasola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GOR-DAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Ederki eta eroso bizi nintzen gura-soen etxean. 18 urterekin, Santan-derrera alde egin nuen. Zortzi urte

goxo egin nituen bertan; tira, lehenbizi-koa ez zen hain goxoa izan. Autopistaegin gabe zegoen, eta gainera dexenteikasi behar zen. Gogoratzen dut maisukabroi bat, El Puma, kurtsoko lehen egu-nean zera esan ziguna: 6. mailan 40ikasle graduatuko dira aurten, eta urterolehenengo mailan 210 hasten zarete.Denok galdetu genion gure buruari nongaldu ziren beste 170 horiek.

Karrera bukatu, Elgoibarrera bueltatueta segidan Mendarora etorri nintzen,

nire emazte izango zenarenetxera; eta gaur arte.Urte berriak etxez aldatzeko

aukera eman digu aurten fami-liari. Ez da erraza izaten ari. Etxe

berria atontzeko obrena gutxi balitz,gure hiru semeak etxe berrira noiz alda-tuko garen etengabe galdezka… Azke-nerako, ba, estres puntua sortu dit, egiaesan.

Konfort eremuan bizi ginen, baina bi-zitza-jokoaren arauak aldatu egin dira.Zoritxarreko pandemia honek kezka so-rrarazi digu, gure etxeak nolakoak direneta bertan nola bizi garen. Askok zeredo zer aldatu edo hobetu nahiko du

bere etxean: balkoia egitea erabakikodu batek, beste batek telelana egitekogelatxoa atondu, edo bizikleta estatiko-arentzat txoko bat bilatu…Ezagun batekesan zidan etxe erreforma asko egitenari dela Eibarren azken aldian. Eta besteherri askotan ere bai, seguru. Eremu pri-batua eraldatzen gabiz.

Eremu publikoetan aldiz, zer? Kontu-ratu gara etxe ondoko inguruak duen ga-rrantziaz? Gure osasunean dueneraginaz? Akaso herritik kanpo lanerajoan ahal dugunok ez diogu hainbestegarrantzi ematen. Eta etxean geratzendirenak? Langabeak? Umeak? Gaz-teak? Edota mugikortasun arazoak dituz-tenak? Konturatu ete dira?

Eta gure administrazio publikoak,konturatu al dira?

Zorionez konfort eremutik irteteak bereonurak ere badauzka; balkoi asko faltadira jartzeko eremu publikoan. Ez duzueuste?

ASIER GISASOLA Portu, ubide eta bideetako ingeniaria

“Zorionez, konfort eremutik irteteak bere onurak ere

badauzka”

Balkoiak

3

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 3

Page 4: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

GUTUNAK4

u ADI, MENDAROKO ODOL EMAILEOK

Hilabeteko hirugarren ostiraleanegin ohi dira Mendaron odol atera-tzeak, baina Odol Emaileen Elkartetikjakinarazi digute datozen bi odol ate-ratzeak aurreratu egingo dituztela.Gaur zortzi, martxoaren 5ean, izangoda hurrengo odol ateratzea, eta uda-koa, uztailaren 2an. Gorde zuen agen-detan bi egunok beraz, ondodakizue-eta zein beharrezkoa dugunodola. Zuen zain izango gara Menda-roko Odol Emaileen Elkartekook ikasto-lan, 17:30etik 20:30ak arte.Gogoratu COVID-19ak eragindakopandemia dela-eta, ordua eskatu be-harko dela aurrez, egunean bertan688 780 471 telefono zenbakira dei-tuta. Segurtasun neurri guztiak zain-duko ditugu, eta zatozte lasai. Aldezaurretik, eskerrik asko. Mendaroko Odol Emaileen Elkartea

u MARTXOAREN 8AAdi, Mendaroko neska eta emaku-

meok! Emakumeen Nazioarteko Egunaospatuko dugu martxoaren 8an, eta aur-ten ere badaukagu zuei proposatzekoekintza berezi bat Mendaroko TratuOnen Aldeko Taldetik. Emakume izateazharro eta pozik sentiarazten zaituztetenarrazoiak zerrendatzera animatu nahizaituztegu, esaldi, poema, bertso, ma-rrazki…. Bidez. Jasotako ekarpen guz-tiak bildu eta martxoaren 7an jarrikoditugu denak erakusgai frontoian. Leirejantzi-dendan, Morroskillon eta Rotetadendan jasoko ditugu zuen ekarpenak,baina nahiago baduzue e-postaz erebidal ahal dizkiguzue: [email protected] Horrezaz gain, an-tzerki emanaldi bat, kontzertu bat etahitzaldi interesgarriak ere antolatu dituguUdalarekin elkarlanean, martxoaren 6,7 eta 10erako. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldea

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintza hauekbete beharko ditu nahitaez:1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak, telefonozenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekin argitaratukodira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartu egingo dituguidentifikagarriak diren taldeak: “Ikastolako irakasleak”, esaterako.Bestalde, sinatzailearekin batera beste lagun batzuk ere daudenean,hauek ere identifikatuta egon behar dute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatuta badago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 4

Page 5: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

MOTZEAN 5

M

Uraren Euskal Agen-tziak lizitatu berri du Men-daroko eta Altzolakohondakin-urak ElgoibarkoApraizko araztegira bidera-tzeko beharrezkoak direnkolektoreak eta ponpaketakeraikitzea ahalbidetukoduen eraikuntza-proiektuaidaztea. 127.050 eurokoada lizitazio-aurrekontua(BEZ barne), eta zortzi hilabeteko epean gauzatu beharko da. Kolektore-sarea eta pon-paketa-puntuak zehaztu nahi dituzte, arroko hondakin-urak biltzeko, Deba ibaian Kilimonerrekak gora egiten duen puntutik Apraizko araztegiraino.

Kezka agertu du Udalak pandemia betean “gizalegearen kontrako jarreraugari” ikusi direlako azken egunotan

Mendaroko eta Altzolako hondakin-urak Apraizko araztegira bideratzeko bidea hasi du Ura Agentziak

Herriko taberna batean grabatutako bideo bat zeresan handia ematen ari da do-mekaz geroztik. Iruditan, barrara igota ageri da zerbitzari bat, eta musukorik gabedantzan ageri da jendea. Horren ondoren, eta “Elgoibarren atzeman den erla-

xazioaren harira” oharra argitaratu zuen domekan bertan Udalak. Oharrean kezka agertuzuen eta “arduraz eta erantzukizunez” jokatzeko eskatu zien herritarrei. Ane Beitia alkateakgogorarazi zuen egoera “oso larria” dela, Elgoibarren dagoen kutsatu kopurua aintzathartuz gero, eta horregatik, prebentzio neurriak betetzea ezinbestekoa dela nabarmenduzuen. “Hala egiten ez badugu laugarren olatu baten aurrean egon gintezke. Ezin garaerlaxatu”.

Beitiak esan zuen herritar gehienek egoki betetzen dituztela neurriak, baina badirelaneurri guztiak betetzen ez dituzten “gutxi batzuk”, eta gehitu zuen ostalariek eta herritarrekbatera egin behar dutela lan, neurri murriztaile gehiagoren beharrik izan ez dadin. “11hilabete daramatzagu pandemian murgilduta. Covid-19aren aurreko bizitzeko erarimugak ezarri behar izan dizkiogu eta kontziente gara, askotan, muga horiei tinko eusteaez dela erraza, baina guztion osasuna dugu jokoan, eta lankidetza da gakoa, guztioksegurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea”, adierazi zuen. Aldi berean, Ertzaintza etaUdaltzaingoa egiten ari den lana txalotu zuen Beitiak eta ohartarazi zuen Udaltzaingoareneta Ertzaintzaren jarduna indartuko dutela kalean.

Bideoan barra gainera igota ageri den zerbitzariak ere oharra argitaratu zuen. Udal-tzaingoaren alde zioen hamar bat bider sartu zirela tabernara eta sartu ziren guztietandena zuzen egiten ari zirela egiaztatu ahal izan zutela. Zerbitzitzari horrek berak zioenbideoa taberna itxi baino bost minutu aurretik grabatu zela eta bai, barra gainera igozela, une horretan tabernan zeuden bezero guztiak agurtzera. “Benjaren alde esan be-harra daukat bera konturatu ere ez zela egin”, zioen hitzez hitz oharrean, arduradunarierreferentzia eginez.

Bazkide berrien bila ari daMinbiziaren Aurkako

Elkartea Debabarrenean

Gaixoei eta senideei ematen dietenarreta indartzeko eta minbizia duten biz-tanle gehiagorengana iristeko, bazkidegehiago lortzeko kanpaina hasi duAECC Gipuzkoako Minbiziaren aurkakoElkartearen Debabarreneko Batzordeak.AECCko Debabarreneko presidenteAmor Arakistainek eta Ainhoa Oregi gi-zarte langileak eman zituzten bazkidetzakanpainaren inguruko azalpenak astele-henean. Era berean, minbiziak eskual-dean duen eraginari buruzko datuak ereaurkeztu zituzten.

145 minbizi kasu ElgoibarrenAECC Minbiziaren Behatokiaren ara-

bera, 2020an, eta Globocanen preba-lentzia-datuetan oinarritutako estimazioenarabera, Elgoibarren 145 kasu daude.Iaz, 84 pertsonari eman zioten arreta De-babarreneko elkartean: 45 gaixo eta 39senide. Gaur, 1.302 bazkide ditu Deba-barreneko elkarteak eta haien diru-ekar-penarekin ematen du zerbitzua elkarteak.Baina gero eta behar handiagoakdaude, eta horregatik hasi dute bazkide-tza kanpaina. www.semanacontraelcan-cer.com webgunean sartuta emandezakete izena hala nahi dutenek. Baz-kideek nahi duten diru-kopuruarekin la-gundu diezaiokete elkarteari (ez dagogutxieneko kuotarik). Kuotak, hori bai, al-dizkakoa izan behar du, “zerbitzuen ja-rraikortasuna bermatzeko”.

Kanpaina hastearekin batera hainbatekintza ere antolatu dituzte aste honeta-rako. Atzo, esaterako, kirola, elikaduraeta bizitza osasungarriaren ingurukomahai-ingurua antolatu zuten Eibarren.Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak,Zaloa Otaduy nutrizionistak eta JosetxoVarela kirol teknikariak parte hartu zuten.Gaur, berriz, Aulki hutsak dokumentalaproiektatutako dute Eibarko Portalean,18:00etan. Doluari eta itxaropenari bu-ruzko dokumentala da.

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 5

Page 6: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

MOTZEAN M6

Duintasuna-Gaurgeroak eta herrikobeste zenbait eragilek deituta, elka-rretaratzea egin zuten eguaztenean

Elgoibarren, anbulatorioan 24 orduko zer-bitzua ezar zezala eskatzeko Osasun Sai-lari. “Zerbitzuen murrizteak Elgoibarkoherritarren bizi-kalitateari eragiten dio, eta,batez ere, gure udalerriko sektore ahuleneieragiten die”, salatu zuten. Osasun-sistema“publikoa, hurbila eta eraginkorra” izateapertsonen oinarrizko eskubidea dela nabar-mendu zuten eta horregatik mobilizatzeraeta “elkarrekin lan egitera” deitu zituzten he-rritarrak, eta batez ere, “pertsonen ongiza-tearen alde lan egiten duten alderdipolitikoak eta gizarte-eragileak”. Horren ha-rira esan dute poztu dituela Elgoibarko alderdi politiko batzuk akordio politiko bat lortzeko lanean eta mugitzen hasi izanak, baina na-barmendu dute dena ez dela ona izan: “Elgoibarko Udaleko EAJ-PSEko gobernu taldeak atzera bota zuen 2020ko uztailean Elgoibarkogizarte-eragileek aurkeztutako mozioa, murrizketa udako hilabeteetara mugatzen zelako eta larrialdi-zerbitzua Eibarko Torrekua ospitaleanedo Mendaroko ospitalean ematen zelako. Hilabeteak igaro dira eta hasieratik uste genuena gertatu da: ordutegi-murrizketa ez zenudako hilabeteetarako, eta geratzeko iritsi da. Lehenengo 20:00ak arte murriztu ziguten ordutegia. Orain, 17:00etan amaitzen da”.

Elgoibarko anbulatorioan 24 orduko zerbitzua ezartzeko exijitu dioteOsakidetzari Duintasuna-Gaurgeroak eta herriko zeinbait eragilek

Anbulatorioaren gaian akordio politikoa lortu nahi du EHBilduk gainerako alderdiekin

Elgoibarko anbulatorioko zerbitzu-ordutegia murriztu dela sa-latu du EHBilduk Eusko Legebiltzarrean, eta etengabeko arretazerbitzua emateari noiz ekingo dion galdetu dio Osasun Sailari,idatziz. Era berean, herrian ordezkaritza duten alderdi politiko-ekin bilera-erronda bat hasiko dutela ere zabaldu dute EHBil-dutik, “osasun publikoaren aldeko akordio politiko batproposatzeko eta anbulatorioan etenik gabeko arreta zerbitzuaberrezartzea exijitzeko Osakidetzari”. Akordio politikoa bilatunahi dute, uste dutelako era horretan bakarrik lortuko dutela Osa-kidetzako zuzendaritzak iritziz aldatzea.

Gaur egun, astelehenetik ostiralera ematen dute zerbitzua El-goibarko anbulatorioan, 17:00ak arte. Ordu horretatik atzeralarrialdiren bat izanez gero, Eibarko Torrekua zentrora edotaMendarora joan beharra dute elgoibartarrek. EHBildutik gogo-rarazi dute herriko hainbat eragilek hilabeteak daramatzatela mo-bilizatzen zerbitzu-ordutegian izandako murrizketen kontra eta1.000 elgoibartar ingururen atxikimenduak ere jaso dituztela,Osakidetzara bideratzeko. “Garai horretan esaten ziguten mu-rrizketa hori udako hilabeteetarako baino ez zela. Denborak era-kutsi du, baina, Elgoibarko anbulatorioko murrizketa geratzekoetorri dela”, jaso dute joan zen astean Jon Peli Uriguenek eta Ai-

tziber Aranberri zinegotziek joan zen barikuan eman zuten age-rraldirako idatzitako oharrean. Osasuna eta pertsonen zaintza“lehen mailako beharra” dela gogorarazi du EHBilduk: “Ezin damurriztu, are gutxiago bizi behar dugun pandemia-egoeran”.Osakidetzako profesionalek egindako protestak ere gogorarazidituzte eta horren harira honakoa esan dute: “Elgoibarko anbu-latoriko profesionalen ahaleginak eta konpromisoak bakarriklortu dute gero eta handiagoak diren gabeziak arintzea”.

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 6

Page 7: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

MOTZEANM7

Mendaroko eta Eibarko ospitaleetan emango diete txertoaDebabarreneko bizilagunei

Osasun Sailak erabaki du nola emango dituen koronabirusaren kontrakotxertoak, eta aste honetan bertan ekin diote txertaketa prozesuari.Eguaztenean hasi ziren etxean bizi diren 100 urtetik gorakoei txertoak

ematen. EAEn 1.800 lagun inguru daude adin tarte horretan, eta Elgoibarrenbost. 25 zentro izendatu dituzte txertoak emateko, eta Debabarrenean bi gunefinko jarri dituzte: Mendaroko eta Eibarko ospitaleak. Osakidetzatik deituko dietetxertoa jarri behar dutenei, eta bakoitzaren mugitzeko ahalmenaren arabera era-bakiko dute zentroetara joan behar duten txertoa hartzera, eta etxean jarriko die-ten. Gune batzuetan autoen barruan txertatzeko aukera ere jarri dute martxan,eta Osakidetzak ez du baztertzen metodo hori ondo badoa beste adin tarte batzuetako herritarrekin ere aplikatzea.

Era berean, laster hasiko dira txertatzen tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako adinekoak ere, eguneko zentroetakoerabiltzaileak, eta etxean dauden menpekotasun handiko pertsonak eta desgaitasunen bat dutenak. Anbulantzietako langileei ere astehonetan deituko diete. Hezkuntzaren eremuan ere pausoak emango ditu Osakidetzak, eskola publikoan lehenik. Jaurlaritzako HezkuntzaSailak LAB sindikatuari jakinarazi dionez, maskara gabe egoten diren ikasleekin aritzen diren langileei txertoak ematen gaur hasiko dira:Haur Hezkuntzakoak, heziketa berezikoak eta jangeletako langileak besteak beste. Geroago ekingo diote itunpeko sarean, zentro pri-batuetan eta 0-3 urte bitarteko zikloan dihardutenak txertatzeari. 55 urtetik beherakoak lehenetsiko dituzte.

Otsaileko azken zapatuko azoka egingo dute bihar

Elgoibarko Udalak eta Debemen elkarteak antolatuta hileko azken zapatuko azoka egingo dute bihar. Koronabirusaren kontrakomurrizketen ondorioz, ezingo dute egitaraua bere osotasunean mantendu, eta ondorioz, ez dira egongo umeentzako tailerrak etaezta elkarteek jartzen duten txosna ere. Hortaz, baserritarren postuak bakarrik jarriko dituzte: Basartesoroeta baserria (barazkiak,ogia...), Nagore Dorronsoro (eztia) eta estreinako aldiz Lizagasar ekoizleek hartuko dute parte. Hauxe izango da hilabete honetakoberrikuntza. Bertako sagarrarekin eginiko produktuak ekarriko ditu Lizagasarrek azokara, besteak beste, sagar gozoa, sagar purea,marmelada, zukua, sagardoa... 9:00etatik 14:00ak arte egongo da azoka Kalebarren plazan. Arduradunek jakinarazi dutebabes neurri guztiak hartuko dituztela saltzaileen eta baita bezeroen segurtasuna bermatzeko.

Gutxienez Urazandiko igogailuaren obra bukatu artemartxan egongo da herri barruko autobus zerbitzua

Joan zen abuztuaren 10ean hasi zituzten Urazandiko eskailera mekanikoakkendu eta haien ordez igogailua jartzeko obrak, eta ordutik martxan dago herribarruko autobus zerbitzua. Hasiera batean Urazandi eta Erretsundi arteko ibilbideaegiten zuen, baina orain linea gehiago ditu zerbitzuak eta Melitoneraino iristenda. Udalaren asmoa obrak iraun bitartean zerbitzua mantentzea zen, eta momen-tuz asmo horri eusten diote. Ondo bidean, igogailua apirilerako martxan egongo dela aurreratu dute Udaletik, eta ordura arte behintzatautobusak martxan jarraituko dutela adierazi dute. Hortik aurrerakoa oraindik erabakitzeke dutela adierazi dute arduradunek.

Obrak iraun bitarte honetan zerbitzuari buruzko hainbat datu eman dituzte: Zerbitzuaren eguneko kostua 275 eurokoa da (BEZabarne) astegunetan, eta 165 eurokoa larunbat goizetan. Azarotik otsailera, zerbitzua eman den 73 egunetan, 8.061 bidaia egin dituautobusak. Batez beste, 120 bidaia egin dira egunean, eta horietako gehienak (96) Urazandiko ibilbideetakoak dira; Erretsundiko 23bizilagunek, berriz, egunero erabiltzen dute autobus-zerbitzua, eta pertsona batek egiten du ibilbidea Melitonera. Datu horiekin, bidaiabakoitzak sortutako kostua kalkulatu dute arduradunek, eta esan dutenez; batez beste, 2,3 €-koa da bidaia bakoitzaren kostua asteanzehar, eta 3,5 eurokoa zapatu goizetan. Datu guztiak kontuan hartuta diseinatuko dute obrak amaitu osterako bideorria.

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 7

Page 8: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

ERREPORTAJEA8

Geroaren argi-ilunak

- AINHOA ANDONEGI -

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 8

Page 9: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

w Zerk bultzatu zintuen Geroako Kaltetuen plataforma sor-tzera?

Apirilean beteko dira lau urte jubilatu nintzela. Geroara joannintzen nire dirua berreskuratu eta nire kontu korronte batera al-datzeko eskatzera, eta han jaso nuen erantzuna ikusita, erabakinuen zerbait egin behar nuela. Esan zidaten diru muga bat zego-ela; orain dela lau urte, 41.000 bat eurokoa zen. Nik diru horibaino gehiago neukanez Geroako akziotan esan zidaten ezinnuela diru guztia batera kobratu, eta formula baten bidez, errentabat kalkulatu zidaten: 188 euro emango zizkidatela hilero, 23urtean. 63 urte nituen orduan, eta esan nien nik ez nekiela 23urte horietan non egongo nintzen ere, eta dirua orduan nahinuela, ez 23 urtetan! Hori, nire ustez, diskriminazioa da. Gaine-rako langileen betebehar berberak izan ditut, baina orain ez di-tugu eskubide berberak. 41.000 eurora arteko diru kopurua

dutenek dena berreskuratu dezakete, baina hortik gora daukagu-noi errenta bat jartzen digute. Ez da justua. w Noiz eta nola sortu zen Geroa?

1996ko lan hitzarmenean gehitu zuten puntu bat Adegi Pa-tronalak eta ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Geroa izena-rekin. Inork ez zekigun zer zen, ez langileek eta ezta nik ere ez,orduan enpresako gerente izan arren. Hitzarmena negoziatutaeta sinatuta zegoenean azaldu ziguten zer zen, eta esan zigutenpentsio plan bat zela, jubilatu ostean gure pentsioa osatzeko la-gungarria izango zena. Langile bakoitzari bere nominatik portzen-taje bat kentzen zaio fondo horretarako, eta enpresak ekarpenberbera egiten dio langileari fondo horretara. %1,5eko ekarpe-narekin hasi zen, eta gaur egun uste dut %4,6koa inguru dela.Gipuzkoako metal alorreko enpresetan bakarrik jarri zuten mar-txan orduan, eta derrigorrezkoa da; ez da borondatezkoa, etanahita ere, langile batek edo enpresa batek ezin dio uko eginGeroari. Plan honek izen oso ona dauka Espainian eta Europan,eta gaur egun, hogei bat sektoretako enpresak daude Geroansartuta. Egia da planteamendua ona dela, baina orain konturatugara dena ez dela horren ona.w Zein pauso eman dituzu azken lau urteotan?

Argi esan nien niri semeek eta bi bilobek bakarrik jotzen zida-tela adarra, eta hura ez zela hala geldituko. Nire kabuz joan nin-tzen Adegira, eta Patxi Sasigain zuzendaritzako kideak berakgaldetu zidan zergatik ez nion diru hori Gizarte Segurantzari es-katzen. Nire galdera beste galdera batekin erantzun zueneankonturatu nintzen ez zeukala nire eskaerarentzat erantzunik. Sin-dikatuetara ere jo nuen, eta haiek ere ez zidaten ganorazko eran-tzunik eman. Horrek harritzen nau asko ni. Sindikatuak betiibiltzen dira beraien artean mokoka, eta Adegirekin zer esanikez, baina Geroaren kasuan denak daude ados. Hori bai, Gipuz-koan bakarrik. Esaten dute Araban eta Bizkaian ere nahi dutelamartxan jarri, baina bi lurralde horietako sindikatuak ez daudehonekin konbentzituta. Orduan, zer kristo ezkutatzen du Geroak?w Ez zenuen, baina, amore eman, eta borrokan jarraitzenduzu.

Jubilatuta nago, eta jubilatuok zerbait badaukagu hori den-bora da. Interneten begira hasi nintzen eta nire egoera bereanzeuden beste batzuk aurkitu nituen. Haiekin batu nintzen etakaltetuen plataforma sortzea erabaki genuen. Hasiera bateanjubilatuentzako plataforma moduan planteatu genuen, bainalanean daudenak ere sartu ditugu, etorkizunean ez dezatenizan guk izan dugun arazoa. Prentsara jo genuen, eta kasuegin zigun lehenengoa Noticias de Gipuzkoa izan zen,baina gure nahia Diario Vascon publikatzea zen, Gipuzkoanaskoz gehiago irakurtzen delako. Zuzendari ordearekin bilduginen eta lortu genuen erreportajea publikatzea. Nire telefonozenbakia jarri nuen, gure egoera berean zeudenak platafor-mara batzeko eta une honetan 1.700 baino gehiago gaudetaldean.

u JOSE MARI LAZKANOGEROAKO KALTETUEN PLATAFORMARENSUSTATZAILEA

“Badakit arrazoia daukagula eta

Geroak ere badaki”

Jose Mari Lazkano (Getaria, 1953) Klaudio San Martin Elgoibarkoenpresako langilea izan zen 1980tik 2017an erretiroa hartu zuenarte, eta azken urteetan enpresako gerentea izan zen, gainera.Apirilaren 7an hasi zen lanean 1980an, eta egun berean hartuzuen erretiroa, 2017an. 1996tik Geroa Jubilatuen Planerako diruekarpenak egin izan ditu, Gipuzkoako metaleko gainerako langi-leek bezala. Erretiroa hartzerakoan pentsioaren osagarri izangozen dirua aurrezteko plana da Geroa. Diru hori berreskuratu nahiizan zuenean eman zioten erantzunaren ondotik hasi zen bere ego-era berean zeudenen bila, eta dagoeneko, ia bi mila daude Gero-ako Kaltetuen plataforman.

9ERREPORTAJEA

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 9

Page 10: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

ERREPORTAJEA10

w Zer erantzun eman dizue Geroak?Estatutuetan jartzen duela esaten digute, baina niri horrek ez

dit balio. Estatutuetan lehen ere egin dira aldaketak gaizki zeudenbeste kontu batzuk moldatzeko, eta nik uste dut borondatea ba-dago dena aldatu daitekeela. Heriotza bakarrik da aldatu ezinden gauza, baina gainerako guztia borondatearekin konpondudaiteke, baina horixe falta zaie Geroako arduradunei; boronda-tea. Adegirekin, Geroarekin eta sindikatuekin batu naiz eta ez dutborondaterik ikusten. w Arazoa izan daiteke, akaso, jubilatzen diren guztiei diru horiguztia batera emateko gaitasunik ez izatea Geroak?

Galdetu nien hori ere; galdetu nien ia dirurik gabe geratzekobeldur ote ziren, eta ezetz erantzun zidaten, hori peccata minutazela esan zidan Virginia Oregi Geroako gerenteak. Ez dakiguzer ezkutatzen duen Geroak. Esaten dute errenta dela beraien fi-losofia, baina ez dugu ulertzen zergatik. Hasierako urteetan erren-tan ematen hasi ziren akzioen dirua, baina arduradunek beraiekaldatu zuten gero diru hori kobratzeko modua, eta bi aukerak jarrizituzten. Hau da, hileroko errenta edo dena batera kapitalizatzea.Jende gehiena dirua dena batera-kolpe batean hasi zen, eta horregatikjarri zuten muga bat. Formula batenarabera kalkulatzen dute muga hori.Ni jubilatu nintzenean 41.000 euroinguruan zegoen, eta gaur egun45.000 inguruan dago. Nik 47.000inguru dauzkat kobratzeko, eta ez didate ematen dena batera,baina aldiz, 44.000 euro dituenak dena kobratu dezake nahiduen eran. Hori diskriminazioa da. Azken batean nire dirua da,nik gozatzeko nik nahi dudan moduan. Nahi badut bidaia bategin, etxe bat erosi edo dena delakoa, zergatik ez didate diruhori ematen nirea bada? Geroak Ondare handia dauka, akzio-nista pila bat ditu, 140.000 inguru izango dira Geroari ekarpenaegiten dioten langileak, eta pentsatzen dugu diru asko izangoduela inbertituta epe luzera begira. w Geroa sortu zenean ez zizueten eman estatutuen berri?

Ez ba! Bestela inork ez zuen nahiko! Langileoi dena adostutaetorri zitzaigun, eta gainera, derrigortuta sartu gintuzten. Ideia be-zala ona da, eta langileon ongizatea da helburua, pentsio duinbat eduki dezagun, baina guk nahi duguna da diru hori jubilatzengarenean jasotzea, gure diru guztia batera. Jende gehienak mo-mentu horretan izaten du beharra, eta ez zaigu justua iruditzenhogei urtetik gora egotea hilero errenta bat jasotzen, ez dakigu-lako denbora horretan zer gertatuko den gure bizitzarekin. Pentsa,nire lankide batek Geroari esan zion muga 41.000 euroan ba-zegoen, emateko berari 41.000 euro eta gainerakoa ematekoberak nahi zuenari, baina hala ere ez zioten onartu. Beste ba-tzuek akzioen balioari begira daude uneoro. Iaz, Covid-19arenpandemiaren eraginez, Geroako akzioen balioa jaitsi egin zen,orduan langileon diru kopurua ere txikiagoa zen, jakina. Ba askokune hori aprobetxatu zuten dirua berreskuratzeko, akzioen balioa

jaitsi ostean, Geroak ezartzen duen muga baino diru gutxiagozutelako. Ez al da tristea dirua galdu behar izatea? Burtsan joka-tzen duen jende guztia akzioek gora egiteko zain egoten da diruaateratzeko, eta Geroako akzionistak, alderantziz.w Zure kasuan 23 urterako errenta kalkulatu dizute. Zer ger-tatuko litzateke errenta horrekin lehenago hilko bazina?

Orain, alargunak kobratuko luke, eta alargunik ez badago,seme-alabek. Baina hori ere aldatu egin behar izan zuten estatu-tuetan. Orain dela bost urte gertatu zen ondorengoa: jubilatubatek hilean 177 euroko errenta zeukan, hogei bat urterako. Hilzen, eta bere alargunari errenta horren %50 bakarrik egokitu zi-tzaion, eta gainera, esan zioten bera hiltzen zenean seme-alabekez zutela ezer kobratuko. Nire herrian horri lapurreta esaten zaio.Seguru nago 25 urte hauetan oinordekorik gabeko langile pilabat hil direla eta diru hori Geroan geratu dela. Protesta asko egonziren horrelako egoeren aurrean, eta eskerrak aldatu zuten! Orainalargunak %100a kobratzen du, baina errenta moduan! Alargunbatek momentuan behar izaten du dirua gehienetan, hilerokoerrenta gehigarri batek ez dio apenas laguntzen. Alarguna hiltzen

denean, seme-alabek jasoko dute errentahori, baina alargunik edo seme-alabarik ezdagoen kasuetan ilobek ezin dute kobratu.Diru hori nora joaten da? Iluntasun handiadago Geroan. Bete kontu bat ere badago:langilea eta enpresa derrigortuta daude hi-lero ordaintzen, baina demagun, langile

bat langabezian geratzen dela, miseria bat kobratzen. Une ho-rretan primeran etorriko litzaioke Geroan sartuta daukan dirua,ezta? Ba ezin du kobratu jubilatu arte. Zergatik ezin dio Geroakbere dirua eman langabezian dagoenari? Azken batean beredirua da. w Noraino iristeko asmoa duzue gai honetan?

Epaiketara joatea ari gara aztertzen, eta beharrezkoa balitz,Europako Legebiltzarrera joateko ere prest gaude. Europan letratxikiarekin egiten diren iruzurrak oso gaizki ikusita daude, eta ustedugu Europak ez lukeela batere ondo ikusiko hau. Geroak arra-kasta handia dauka, eta orain aireratzen ari garen hau guztia be-raientzat ez da ona. Galtzeko asko dute. 24 urtean nahi dutenaegin dute, baina ez diegu utziko aurrerantzean ere nahi dutenaegiten. Gogorra da egoera, azken batean gu geu Geroako ak-zionistak gara, jabeak geu gara eta gure kontra joango garaepaiketan, baina bukaeraraino iristeko prest gaude. Nik badakitirabazi egingo dugula, badakit lortuko dugula. Badakigu arrazoiadaukagula, eta Geroak ere badaki. Egin ditudan bilera guztietanesan izan diet arrazoia daukagula eta beraiek ez didate arrazoibat bera ere ematen kontrakoa esanez. Pentsioa osatzeko errentaemateko sortu zela esaten dute behin eta berriro, eta besterik ez.Konforme, osatuko dugu errenta gure diruarekin, baina utzi die-zagutela guk nahi dugun moduan kudeatzen gure dirua. Ez sinis-tekoa da Geroak egin duena. Justizia nahi dugu, eta lortuko dugu,hau ezin dugulako galdu.

“Epaiketara joatea aztertzenari gara, eta beharrezkoa

balitz, Europako Parlamentura ere bai”

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 10

Page 11: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

w Nola sortu zen Geroa? Orain dela 25 urte sortu zuten Geroa, ordura arte metalaren

sektorean zegoen beste plan bat hobetzeko. Sidero plana ze-goen ordura arte indarrean, eta hori ere pentsioa osatzeko zen,baina bakarrik pentsio hori lanbide arteko gutxieneko soldatarenazpitik jasotzen zutenei ematen zitzaien. Hau da, Gipuzkoakometalaren sektoreko enpresa eta langi-leek hilero ekarpena egiten zuten, gutxie-neko soldata jasotzen ez zuten horiek erejubilatutakoan pentsio duina izan zeza-ten. 1995ean Adegi patronalak eta sin-dikatuek hausnarketa bat egin zuten, hainjustu ere urte horretan Toledoko Paktuasortu zelako, eta esaten zen horrek eragina izango zuela etorki-zuneko pentsioetan. Jendeak urte gehiago hartzen ditu, seme-alaba gutxiago ekartzen dira eta esaten zen pentsioen sistemapublikoak ezingo lukeela hori guztia eutsi. Hori dela-eta, langileguztientzako onura emango zuen plan bat nahi zuten, eta horrelasortu zuten Geroa, Adegik eta sindikatuek elkarlanean. Beraiekdira enpresa eta langile guztien ordezkariak, eta gai hori lan hi-

tzarmenean sartu zuten. Lan hitzarmeneko puntuetako bat zen, etagainerako puntuak ere derrigorrezkoak diren bezala, Geroa erederrigorrezko bilakatu zen. w Zein helbururekin sortu zen Geroa?

Geroa ez zen sortu aurrezki pertsonalerako proiektu moduan;helburu kolektiboa dauka. Langileen pentsioen osagarri izatea dahelburua. Sortzaileek pentsatu zuten langile bakoitzak hilerokoerrentaren osagarri izango den diru kantitate bat jasota, bizi-kali-tate hobea izango zuela. Elkartasun puntu bat ere badauka.Azken batean da gaur langile bakoitzak diru bat aurreztea, etor-kizuneko pentsiodunek pentsio publikoaren osagarri izango denerrenta bat jasotzeko. Filosofia horrekin sortu zen Geroa. w Pentsio plan bat da, baina ez du gainerako pentsio planenfuntzionamendua, ezta?

Hori da, Geroa ez da pentsio plan indibidual bat. Horiek des-berdin funtzionatzen dute. Pentsio plan indibiduala kontratatzenduenak modu indibidualean aurrezten du, jubilatzen denerakoedo epe laburrago baterako. Hamar urteren ondoren diru hori be-rreskuratzeko aukera ematen du pentsio plan indibidualak, eta be-rreskuratu daiteke kolpera edo zatika. Eta norberak erabakitzendu baita ere errenta finkoko edo aldakorreko pentsio plana nahiduen; Geroa ez da hori. Geroa proiektu sozial bat da, orain dela25 urte diseinatu zutena, pentsatzen modu horretan gaur egunbaldintza hobeak izango zituztela pentsiodunek.wGeroako kaltetuen plataformakoek nahi dute gainerako lan-gileen eskubide berberak izatea eta euren dirua nahi dutenmoduan berreskuratu ahal izatea. Zergatik ez da posible?

Geroa errenta osagarri bat da, eta errenta bat gutxinaka ko-bratzen da, urte askotan zehar. Helburua da langile hori bizi denartean pentsio duin bat bermatzea. 2001. urtean hasi ginen or-dainketak errenta moduan egiten eta horrela jarraitzen dugu. Ha-sierako errentak hileko 60 eurokoak ziren, eta gaur egun 200euroren bueltan ordaintzen dugu, gutxienez 20 urtean. Diru guztiabatera jasotzeko aukera ematen zaie 20 urtean 200 euro ingu-ruko errenta bat bermatu ezin zaien langileei. Baina horiek erebadute aukera errenta moduan jasotzeko euren dirua, edo urte

gutxiagotan edo hilero errenta txikiagoajasota. Geroaren helburua ez da diruguztia kolpera ematea; pentsioarenerrenta osagarri moduan jaio zenGeroa, eta estatutuetan hori guztia ja-sota dago. Gizarte Segurantzak ere pen-tsioak hilero ordaintzen ditu, ez du

kolpera ematen jubilazioaren diru guztia, ezta? Baina jakina,hemen batzuk bere zilborrari bakarrik begiratzen diote; oso indi-bidualistak gara. Errenta sistemarekin norberak eta gizarteak ira-bazten du.w 91 urtera arteko errenta kalkulatzen zaie langileei. Zer ger-tatzen da adin horretara iristen ez badira?

Alargunak jarraituko du kobratzen errenta hori, eta alargunik

Virginia Oregi Geroako gerentea da, eta ez du bat egiten GeroarenKaltetuak plataformako kideen eskariekin. Geroaren filosofia eta fun-tzionamenduaren berri eman du.

u VIRGINIA OREGI GEROAKO GERENTEA

“Geroa ez zen sortu aurrezki pertsonalerako

proiektu moduan, helburu kolektiboa dauka”

“Pentsioaren osagarriizango zen errenta

moduan sortu zen Geroa,pentsiodunen

bizi-kalitatea hobetzeko”

ERREPORTAJEA 11

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 11

Page 12: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

ERREPORTAJEA12

“Lotsagarria da Geroa egiten ari dena. 96ko Lan Hitzarmenean sartu zuten gai hau, eta denoi ideia bikainairuditu zitzaigun, baina arazoa jubilaziora iristean sortu zaigu. Nik ezin nuen sinistu gertatzen ari zitzaidana, etazerbait egin nahi horretan, hamabost bat gutun bidali nituen Diario Vasco egunkarira, baina ez zidaten bat beraere publikatu, eta badakit beste kaltetu batzuk ere bidali zituztela eta haienak ere ez zituzten argitaratu. Tristea daGeroako bazkideak akzioen prezioa jaisteko zain egotea beren dirua berreskuratu ahal izateko. Askok iazko mar-txoan atera ahal izan zuten dirua, burtsa asko jaitsi zelako, baina jakina, sei mila edo zortzi mila euro galduta.Une honetan 45.120 euroan dago muga. 45.119 euro duenak kolpera hartu dezake dirua, baina 45.121 euro

dituenak errenta moduan kobratu behar du. Ez dago eskubiderik. Nik eskatu nuen gutxienez erdia emateko niri, nire soldatatik kendu zi-datena eta enpresak jarri zuenarekin konponduko ginela beste modu batean, baina hori ere ez zidaten onartu. Ez dute ulertzen diru horiorain behar dugula eta ez 90 urte ditugunean! Diru muga hori aldakorra da, formula matematiko baten arabera kalkulatzen dute, etahorri begira gaude asko, muga igotzen denean, dirua kolpera atera ahal izateko. Bitartean, borrokan jarraituko dugu”.

Plataformakoen hitzak

ez dagoen kasuetan, seme-alabek, eta ez badago, langileakberak zehaztuko du nori utzi nahi dion errenta hori. Geroa ezda enpresa pribatu bat eta hemen ez du inork dirua bere pol-tsikora eramaten. Geroa, Lagun Aro, Elkarkidetza... denekerrenta moduan ordaintzen dute, helburua delako pentsioarenosagarri izatea. w Langabezian geratzen den langile batek ezingo luke une ho-rretan berreskuratu Geroan daukan dirua? Edo ebakuntza la-rriren bat ordaintzeko dirua behar duenak ezin du unehorretan Geroako poltsan daukan dirua bereganatu?

Ez. Zuk etxeko aseguru bat daukazu, ezta? Autoa honda-tzen bazaizu, etxeko aseguruak ez dizu autoa konpontzen,

ezta? Ba Geroa ez zen horretarako jaio. Geroa sortu zen jubi-latu ostean pentsio duin bat edukitzeko errenta osagarri modura.w Plataformakoek diote beraiei ez zitzaiela azaldu hori horrelaizango zenik. Eman zitzaien estatutuen berri langile eta enpre-sei Geroaren sorreran?

Jakina! Urtero ematen zaie informazioa, eta estatutuetan alda-ketak egiten diren bakoitzean ere ematen zaie denei horren berri.Lan hitzarmenaren berri ematen zaienean dena azaltzen zaie lan-gileei puntuz puntu, eta soldata zenbat igotzen dieten jakiten dutenmoduan, Geroa zer den ere azaltzen zaie. Geroako Kaltetuekinharrituta nago, azken batean diru gehien dutenak dira, eta gehienkexatzen direnak.

u JOSE IGNACIO JAUREGI

“Metal sektoreko langile guztiok derrigortuta gaude Geroan diru ekarpenak egitera hilero-hilero. Hutsik egingabe kentzen digute dirua soldatatik zuzenean, langileari parte bat eta kopuru berbera jartzen du enpresak, etagaur egun gazteek lan kontratu bat sinatzen dutenean zuzenean kentzen diete portzentaje bat Geroarako, inolakoesplikaziorik eman gabe. Nahita ere ezin zaio uko egin Geroari. Enpresa batzuk saiatu izan dira une txarrak pa-satzen ari zirenean Geroarako ekarpenak eteten, eta ezin izan dute. Sekulako boterea dauka Geroak eta ezin dainor hortik irten. Baina kaltetuak ere asko gara, eta kaltetuen plataforman 1.800 lagun baino gehiago gaude da-goeneko. Niri egin didate errentaren kalkuloa: Une honetan 1.726 partaidetza akzio ditut Geroan, eta bakoitzak

26 euro inguruko balioa dauka. Hileko 198 euro emango dizkidate, 20 urte eta zortzi hilabetetan. Ez dut onartu, jakina. Nik nire diruguztia nahi dut orain, nahi dudanean erabiltzeko. Plaza erdian diru pilo bat egin eta su eman nahi badiot ere, nire dirua da”.

u JOSE LUIS AGIRREGOMEZKORTA

“Guri ez ziguten ezer esplikatu, eta orain ere estatutuak aldatzen dituztenean ez digute ezer garbi azaltzen, ezGeroak eta ezta sindikatuek ere. Guri esan ziguten bakarra izan zen jubilatzen ginenean pentsioaren osagarri izangozen dirua aurrezteko modua zela Geroa, parte bat guk jarriz eta beste parte bat enpresak. Ideia moduan sekulakoada, baina nola kobratuko genuen diru hori ez ziguten esplikatu. Nik ez dut onartu errenta. Esan nien dirua kolperanahi nuela, eta ezetz erantzun zidatenez, nire dirua han daukate oraindik, beste askorena bezala. Askok gogozkontra onartuko zuten seguruenik errentan kobratzea, baina beste batzuei pentsatzen dut ondo etorriko zaiela errentahori. Esaten dute langileok garela helburua, baina gero beraiek kudeatzen dute gure dirua. Beste pentsio planak

hamar urtera berreskuratu daitezke, baina hau ez. Guk nahi duguna da diru hori guk kudeatzea eta guk nahi dugunerako erabili ahalizatea. Norberaren aurrezkiekin norberak nahi duena egiteko eskubidea eskatzen dugu. Pentsioaren osagarri hori kolpera kobratu eta gerogeuk jakingo dugu nola kudeatu, ezta?. Guk espero dugu estatutuak aldatzea, lehen ere aldaketak egin izan dituzten bezala”.

u ADOLFO MARTIN

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 12

Page 13: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

SEMAFOROA 13

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Gabriel Krutzelaegi kaleko igogailuahondatuta egon da: “Beste behin ere, Ga-

briel Krutzelaegi kaleko igogailua hondatuta egonda aste honetan. Txarrena da ez dela mantenu falta-gatik hondatu, baizik eta jendeak gaizki erabiltzenduelako igogailua. Asteburuetan gazte asko pilatzenda kale honetan eta dena zikin-zikin lagatzeaz gain,igogailua hondatzen ibiltzen dira. Batzuek ez dau-kate besteekiko inolako errespeturik”.

Herriko Antzoki aurreko aparkalekue-tan autoek alderantziz aparkatu be-

harko lukete: Herritar batek ondorengoproposamena bidali digu BARRENera, eta esan due-nez, Udalean ere aurkeztu du: “Herriko Antzoki au-rreko aparkalekuan autoek kontrako norabideanaparkatzea gomendatzen dut, seguruagoa delako.Autoak atzeraka sartu beharko lirateke aparkale-kuan, baina irteterako orduan askoz seguruagoaizango litzateke. Gidaria aurreraka irtengo litzateke,eta arazorik gabe ikusiko lituzke bidetik datozen gai-nerako ibilgailuak. Atzeraka irteterakoan, nahiz etapoliki-poliki irten, beti dago arrisku handiagoa. Nikneuk eduki izan dut horrelako sustoren bat, behinquad batekin eta beste behin eskola-autobus batekin.Udalerri batzuetan badaude horrelako aparkalekuak,eta nire ustez, seguruagoak dira. Udalari ez diotobra berezirik eskatzen, lurreko marrak berriz mar-gotzea besterik ez da egin behar, eta nire ustez,asko irabaziko genuke”.

Herri barruko autobus zerbitzua seku-lako ideia izan da: “Txalo bero bat eman

nahi diogu Udalari herri barruko autobus zerbitzuamartxan jartzeagatik. Sarri erabiltzen dut, batez ere,erosketak egin ondoren, eta erdigunean bizi ez ga-renontzat oso erosoa dela iruditzen zait. Esan dida-tenez Urazandiko igogailuaren obrak bukatzendirenean zerbitzu hau kendu egingo dute. Pena han-dia hartuko nuke, benetan. Espero dut hala ez iza-tea, behingoagatik goiko auzoetakoak aintzat hartugaituzte eta atzerapauso handia litzateke orain zer-bitzu hau kentzea. Eskerrik asko”.

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 13

Page 14: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

ELKARRIZKETA14

NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak Martera inoiz bidali duen ibilgailu sofistika-tuena da ‘Perseverance’, Marte esploratzeko ibilgailua. Sei hilabete eta erdiko bidaia egin eta gero,joan zen otsailaren 18an ailegatu zen Planeta Gorrira, eta dagoeneko bidali ditu lehen irudiak eta soi-nuak. Helburu potoloagoak ditu, baina, iraganeko bizitza arrastoak bilatzea baita ‘Mars 2020’ mi-sioaren helburu nagusia, arrokak eta lur laginak batuta. Horrez gainera, astronautak bidali ahal izateko

eta Marten bizi ahal izateko zenbait esperimentu ere egingo ditu, eta planetak duen eguraldia hobeto ezagutzen lagunduko du. Lanhoriek gauzatzeko hainbat ikerketa tresna ditu ‘Perseverance’-k, puntako teknologia dutenak. Elgoibarko AVS (Added Value Solu-tions) enpresak egin ditu tresna horietako batzuk. Beste enpresa batzuentzat ezinezkoak direnak edo ausartzen ez diren proiektuakonartu eta aurrera ateratzen espezializatu da AVS, 2006an sortu zutenetik. Elgoibarren eginiko piezak Marteraino eraman dituenproiektu honetan kalkuluen arduraduna izan da Iñigo Sard ingeniaria. Berak eman digu bost urteko lanaren berri.

w Has gaitezen amaieratik. NASAk Cañaveral lurmuturretik(Florida, AEB) jaurti zuen uztailean ‘Perseverance’ ibilgailuaMarteraino eraman duen Atlas V suziria. Sei hilabete eta er-dian 500 milioi kilometroko bidaia egin eta gero, otsailaren18an ailegatu zen Martera. Nola bizi izan zenuten martera-tzea?

Arraroa izan da. Horrelako une garrantzitsu bat elkarrekin bi-ziko genukeelako pandemiarik egon ez balitz. AVSko bi ordez-karik Madrilen egin zuten ekitaldi ofizialean hartu zuten parte,baina gainerako langileok etxetik jarraitu genuen Marteratzea,NASAk zuzenean eman baitzuen. Zehatzago esanda, 11 minu-tuko atzerapenaz, Marte eta Lurra arteko distantzia bete behar

- ASIER ORBEA -

u IÑIGO SARD INGENIARIA AVSN

“AVSk beste inork egiten ez dituen gauzakegiten dituen ospea dauka”

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 14

Page 15: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

baitu seinaleak. Cavo Cañaveraletikegin zuten suziriaren jaurtiketara ere joa-tekoak ginen zortzi bat lankide, familia-koez lagunduta, baina unegogoangarria izango zen hori ere za-puztu zigun koronabirusak. Pena handiaeman zigun.w Horrelako bidaia luzea egin ostean,azken minutuak izan ziren erabakigarrienak. “Beldurrezko mi-nutuak” deitzen diote NASAkoek marteratzeari, atmosferansartzen hasten denetik gainazala ukitzen den arte pasatzenden denboragatik eta operazio horrek duen konplexutasuna-gatik, besteak beste, denbora tarte horretan 20.000 kilometroorduko abiadura murriztu behar izan zuelako.

Misio honetako unerik kritikoenetarikoa zen, eta txarrena dazerbait okertzen bada, ezin duzula ezer ere egin. Zazpi minutuhorietan espazio ontziak egin beharreko sekuentzia guzti hori pro-gramatuta dago. Perseverance-k modu erabat autonomoan, ba-rruan zituen aginduekin, asmatu behar zuen gainazalera iristen.Pentsa, operazio hori bera hemen lurrean bertan egitea ere izu-garri konplexua izango litzateke: 1.043 kilo pisatzen dituen ibil-gailua Lurraren atmosfera kanpotik bota eta modu erabatautonomoan lur hartzea. Eta noski, askoz ere konplexuagoa da500 milioi kilometrora egitea. Horrelako gauza bat egiteko gaigarela pentsatzea bakarrik zoratzeko modukoa da. Ematen duzer pentsatua, ezta?. w Zer zegoen jokoan AVSrentzat?

Azken zazpi minutu horiek tentsio handiko uneak izan ziren,jaurtiketakoak izan ziren moduan. Suziria hegan ikusi arte ezginen lasaitu. Eta Perseverance dagoeneko Marteko gainazaleanbadago ere, tentsio handiko beste une bat bizitzea gelditzenzaigu guri. Izan ere, gure sistemetako bat zabaldu eta itxi egitenda. Egun gutxi barru zabaldu beharko da, eta hor bai tokatukozaigula izerdia ateratzea. Dena ondo joan dadila espero dugueta NASAtik deirik ez jasotzea. w Planeta Gorrira bidali izan diren ibilgailuetatik %40k lortudute orain arte arrakasta izatea. Alegia, arrakasta izatea ezzegoela ziurtatuta, ezta?

Estatistiketan dioten moduan, N=1 aukera geneuzkan. Hauda, behin irtenda ondo, nahikoa da, baina, ez, arrakasta ez ze-goen ziurtatuta, inolaz ere ez. Oso oso gauza zaila da. Horre-gatik ez zait justua iruditzen jendeak bidegabe epaitzea ondoirteten ez diren espazioko misioak. Adibidez, puskatu zen Euro-pako espazio-zundak kritika handiak jaso zituen. Izugarrizko lor-pena da era honetako misioak ondo irtetea, mila gauza irtendaitezkeelako gaizki, eta gainera ez daudelako gure esku horie-tako asko. Errudunak bilatzeko joera daukagu, baina horren urruniristea ekintza gogoangarria da, balentria bat. Horrelakoetan betiaipatzen diot jendeari honakoa: duela bi belaunaldi nire amonakez zeukan argindarrik edo txorrotako urik etxean, eta orain bereilobak egindako gauza bat Marteko gainazaleraino ailegatu da.Izugarria da.

w Zer sentitzen da norberak diseinatueta egindako tresna bat, eskuarteanerabili duena, horren urrun ailegatudela jakitean?

Ikaragarria da. Ez dakit sentitzendena hitzez azaltzeko gai naizen ere. Be-tetasun sentimendu bat daukat, gure hon-dar aletxoa jarri dugulako gizateriak

aurrera jarrai dezan abiatutako esplorazio bidai amaigabe hone-tan. Antzinatik datorren gizakiaren esploraziorako eta mugak gain-ditzeko bulkada horri pastelaren ginda jartzea modukoa izan da.Sekulakoa da esplorazio horren puntaren puntan parte hartzekoaukera izatea.w Gurpildun laborategi bat da ‘Perseverance’, eta puntako tek-nologia duten hainbat tresnez hornitua dago, arroka edo hautslagin txikienetan bizitza arrastoak aurkitu ahal izateko. AVSnegindako ze tresna ditu? Zertarako balio dute?

Tresna horietako batzuei ekarpena egin diegu guk. SuperCamdeiturikoak arrokak eta lurra aztertuko ditu laser baten bidez, etamineralez osatutako erretilu moduko bat diseinatu eta egin duguguk. Txikia da, eskuan sartzeko modukoa, eta kamera kalibra-tzeko balio du. Erreferentzia ezagun batzuetan oinarrituta azter-tuko ditu Marteko gainazalean topatuko dituen arrokak. Horienkonposizio kimikoa, atomikoa eta molekularra aztertuko ditu Su-perCam laserrak. Azterketa horiek egin ahal izateko sarritan kali-bratu beharko da laserra. Ibilgailuak daraman Meda eguraldiestazioko parte bat ere garatu dugu, Marteko haizea neurtzekosentsore mekanikoak egin ditugu, hain zuzen ere. NASAk Martera

“Oso profesionalak eta efizienteak dira NASAkoak,baina estutu behar denean

estutu egiten zaituzte”

Miguel Ángel Carrera, Rikardo Diego eta Jon Osoro AVSko hirubazkide fundatzaileak, Iñigo Urkullu lehendakariak 2017an en-presara eginiko bisitan

ELKARRIZKETA 15

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:54 Página 15

Page 16: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

bidali zuen aurreko misioak, Curiosityak, (2012an ailegatu zenMartera), bazuen horrelako tresna bat, baina arazoak edukizituzten haizea neurtzeko sentsoreekin. Marteratzerakoan kal-tetu zirela uste dute. Hori dela-eta, ezin izan dituzte haizeariburuzko datuak jaso. Sistema horiek hobetu eta indartsua-goak egitea nahi izan dute Mars 2020 misioan, eta horixeizan da jarri ziguten erronka. Horregatik egin dugu tolestuta,sentsoreak babestuago joan zitezen marteratzeko opera-zioan. Horrez gainera, badu beste abantaila bat ere, tresnazabaltzerakoan robotaren lepotik gehiago urrunduko da etazehatzagoa izango da haizearen neurketa, perturbazio gu-txiago jasoko dutelako sentsoreek. Haizea neurtzeko sentsorehoriek hobetu dituzten arren, filamentu oso meheak dituzte etatentu handiz egin behar da lan beraiekin. Eskatu ziguten tres-nak ezaugarri jakin batzuk eduki behar zituen, baina erronkaizan da ezaugarri horien artekooreka bilatzea. Batetik, Marterainoailegatzeko sendotasuna edukibehar zuen, eta edozein baldintza-pean zabaltzeko gaitasuna. Baina,bestetik, zabaldu eta tolesteko pro-zesu horretan ezin dira horren sen-

tikorrak diren sentsoreak kaltetu. Erronka handia, alajaina,baina aldi berean dibertigarria izan da oreka hori bilatzekodiseinu prozesu guztia.w Nola jarri zen harremanetan Elgoibarko enpresa bat NASA-rekin?

NASAk Marterako misio honetarako sentsoreak hobetzekobeharra zuela jakin zuen Madrilen dagoen astrofisika institutuak,eta gure berri eman zien aurreko instrumentua egin zuten kideei,Madrileko "Centro de Astrobiologia" (CAB) taldekoei. Horiek, ara-zoari konponbidea emateko gai izan gintezkeela esan zietenamerikarrei, gure dinamikotasuna dela-eta. Izan ere, txikia izateakbadu bere abantaila alor honetan. Freskotasuna edo lotsagabe-keria dugu erronkei aurre egiteko. Dezente hazi garen arren,oraindik mantentzen ditugun ezaugarriak dira, eta izen bat emandigu horrek, erreputazioa: Beste inork egin nahi ez dituen gauzak,

gauza zailak, egiten ditugula. Erronkateknikoei irtenbideak emateko boka-zioa daukagu. Enpresa handi bat za-renean, duzun lan bolumen handihorri eusteko irabaziak behar dituzu,eta horrek arrisku gutxiagoko lanakonartzera eramaten zaitu, konplexuta-

ELKARRIZKETA16

“Dagoeneko hasita gaude lanean ‘Perseverance’-k Marten

jasoko dituen laginen bila2026an joango den misiorako”

Perseverance Rover ibilgailuak ikerketarako hainbat tresnaditu, eta horietako bat da SuperCam laserra, espektome-troa eta kamera. Arrokak eta lurra aztertuko ditu, bai kon-posizio kimikoa, bai atomikoa eta molekularra. Tresnahorretarako mineralez osatutako erretilu moduko bat di-seinatu eta egin du AVSk (goiko irudian borobilduta), ka-mera kalibratzeko balio duena. Martetik bidalitakoondoko argazkian oso argi ikusten da AVSkoek eginiko‘Calibration Target ‘delako pieza (puntudun plaka)

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 16

Page 17: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

17ELKARRIZKETA

sun tekniko txikiagoko lanak onartzera, emaitzaziurragoa delako. Gu, aldiz, suhiltzaileak mo-dukoak gara, jendeak suari ihes egiten dio-nean sutara gerturatzen dira beraiek eta berdinegiten dugu guk zailtasun teknikoak plantea-tzen dizkigutenean. Eta beti lokatzetan sartzekogogo horrek eraman gaitu gauden lekura etadaukagun erreputazioa izatera.

Hala ere, NASAkoak konbentzitzea ez zen lan erraza izan.Hegan egiten zuen ezertan lan egin gabekoak ginelako orduraarte eta, jakina, oztopo handia zen hori espazioaren alorrean.Horregatik zaindu gaituzte luparekin, baina erakutsi diegu ez zeu-dela oker gugan sinistu zutenean.w Zer esan dizuete NASAkoek zuek egindako lanaz?

Gu oso pozik gaude egin dugun lanarekin eta NASAkoak ereoso pozik daude gure lanarekin, eta gauza handia da hori. Esanbehar da elkarlan erraldoi baten fruitua dela Mars 2020 misioa.Jende, laborategi, enpresa eta erakunde mordoa aritu gara la-nean. NASA bera ere hainbat laborategiren batura da. Zientzian,esploratu gabeko alorretan bereziki, ezinbestekoa da elkarlana.Elkarte handiak sortu behar dira eta bakoitzak bere ekarpena eginbehar du. Azken finean, ingeniari moduan egiten duguna daarazo teknikoei konponbidea eman, komunitate zientifikoak au-rrera egin dezan. w NASAk Kalifornia hegoaldean duen Jet Propulsion Labora-tory (JPL) laborategian elkartu zituzten ‘Perseverance’ osatzenduten pieza guztiak. Nolako esperientzia izan zen?

Nire lankide Arkaitz Larman, diseinu arduraduna, izan zenguk eginiko piezak ibilgailuan gaineratzeko lanean aritu zene-tariko bat. Eta JCLkoak poz-pozik gelditu ziren gure lanarekin,eta liruratuta Arkaitzenarekin. Gutxi behar izan zuten gure lan-kidea eurentzat geratzeko (barrez). Neuk eginiko kalkulu txostenbat inoiz jaso zuten onenetarikoa zela ere jakinarazi ziguten bi-rritan, eta zoriondu egin gintuzten. Harrosentitzekoa da esperientzia handia duenjendearengandik halako laudorioak entzu-tea. Gauzak ondo egiten ari garen seina-lea da, eta errekonozimendu bat gurelanari. Hala ere, estutu behar denean estutuere egiten zaituzte NASAkoek, hala eginbehar dutela uste badute. Arazoak kon-pondu behar dira eta kitto! Ez da ezer per-tsonala. Gauzak ondo daudenean ondodaude, eta gaizki daudenean, gaizki.Berba egin eta arazoei konponbidea emanbehar zaie, erruduna topatzen denboragaldu beharrean. Oso profesionalak etaefizienteak dira. Gustua ematen du NASA-koekin lan egiteak. Esperientzia oso abe-rasgarria izan da gure arteko hartu-emana.Asko ikasi dugu bost urteotan.

w Elgoibar Makina Erremintaren hiriburuamoduan ezagutzen da, baina zuen enpre-sak Silicon Valley baterako aproposagoadirudi. Hala, bertako industriak izan duenbilakaeraren adibidea zarete?

AVS enpresa sortu zuten hiru bazkidee-tako bat den Miguel Angel Carrerak beti ai-patzen du zerbaitegatik dagoela AVS

Elgoibarren, ez dela kasualitatea, kausalitatea baizik. Erdi txan-txetan esan ohi dugu hemen harri bati ostikada bat eman eta ta-ladrina ateratzen dela azpitik. Egia da ehun industrial honetazinguratuta egotea abantaila handia dela. Edozein arazo dugu-nean bertatik bertara ditugu gure hornitzaileak eta era askotarikoenpresa ugari. Ekintzailetasun kultura hori eta hor bildukako jaki-turia guztia izan zen 2006. urtean AVS hemen sortzeko arrazoie-tako bat. Ordura arte pilatutako jakituria hori, zehaztasun handikogauzak egiten eta mugitzen jakitea, eta ingurune konplexuetanegiteko gai izatea, horra hor AVSren arima, izateko funtsa. Horixeda egiten duguna. Hasieran guk garatutako zientzia lurrean era-biltzekoa zen, baina denborarekin espaziorantz begira jarri etahazi egin gara. Eta begira nola diren gauzak: urte gutxitan Martengaude. Duela zortzi urte iritsi nintzen ni AVSra eta espazioarekinzerikusia zuten pare bat proiektu bakarrik zeuden martxan. ESAEuropako Espazio Agentziarentzat garapen teknologikoak egitengenituen, hasita geunden sektore horretan murgiltzen, oso ondoezagutzen eta menperatzen genuelako huts teknologia eta baitaerradiazioaren ingurukoak ere, instalazio zientifikoetan lan eginizanagatik. Pauso naturala izan zen guretzat, konplexutasuna han-ditzen duen pausoa izan zen arren. Orain, Martekoaz gainera,espazioarekin zerikusia duten proiektu ugaritan ari gara lanean;eskuak bete lan daukagu egia esan. Dagoeneko hasita gaude la-nean Perseverance-k Marten jasoko dituen laginen bila 2026anjoango den misiorako.

“Zerbaitegatik dago AVS Elgoibarren; ez da kasualitatea, kausalitatea baizik”

Meda eguraldi estaziorako Marteko haizea neurtzeko sentsore mekanikoak eginditu AVSk.

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 17

Page 18: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

18

“Espazio faltanabarmena

dutela adierazi diguteenpresek”

Joan zen eguenean zabaldu zuen Mendaroko Udalak ‘Mendaro berri’ boletinaren hirugarren alea. Boletinean, 2021eko aurrekontuari buruzkodatu nagusiak aletu dituzte, bai eta etorkizunerako aurreikusten dituzten hainbat proiektu ere, tartean ospitalerako igogailua, futbol zelaia etazubi berriaren aurreproiektua (mendaro.eus webgunean dago boletina). Puntu nagusietako batzuk ekarri ditugu hona, Iñaki Arregi alkatearekinidatziz egindako elkarrizketara.

w Legegintzaldiaren erdia beteko duzukonturatzerako. Zer balorazio egitenduzu orain artekoaz?

Legealdiaren balantzea ekainean bu-rutuko dugu. Datozen asteetan aztertukodugu Legealdirako ezarririko lerro estrate-gikoen betetze maila zein den eta bakoi-tzean txertatuak ditugun proiektuak zeinpuntutan ditugun. Behin datu horiek es-kuartean, komunikatuko dugu zein den le-gealdi-erdiko egoera eta balantzea. w Boletina argitaratu berri duzue eta

hor badira hainbat kontu aipagarri.Mantentzen diren laguntzen artean Ber-dintasun Planaren egikaritzea jasoduzue. Diagnostikotik abiatu ohi diraplan guztiak. Zeintzuk dira diagnosi ho-rren ondorio nagusiak? Zein fasetandago plana? Zeintzuk dira hurrengopausoak?

2020an burutu zen Mendaroko ber-dintasunaren egoeraren azterketa eragileeta herritar ugarirekin. Horren diagnosti-koa eta balantzea egin da eta martxoa

erdialdera ekingo zaio Berdintasun Planberria idazteari. Oraindik eragileei, zeinudal teknikari eta ordezkari politikoei, ezdiegu diagnostikoaren berri eman, beraz,lehenik, parte-hartzaileei komunikatu emai-tza eta etorkizuneko lanketa, eta ondorengizarteratuko dugu. w Gizarte-taldeentzako laguntzen ata-lean aipatzen da kultura-programazio-rako, euskararako eta gazteriarakoaurrekontuari eusten zaiola, ekintza be-rriak bultzatuz. Zer duzue eskuartean?

K ilibarren

Iñaki Arregi MENDAROKO ALKATEA

- AINARA ARGOITIA -

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 18

Page 19: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

ELKARRIZKETA 19

Zeintzuk dira Udalaren lehentasunakkulturaren alorrean?

Ezinbesteko alorrak dira herria bizimantentzeko. Horregatik, partidak zeineragileei bideratzen zaizkien laguntzaguztiak mantendu ditugu.

Kultura alorrean kalitatezko eskaintzabultzatu nahi dugu ohiko ekintza guztiakmantenduz. Horretarako herriko hainbateragilerekin elkarrizketak mantentzen ga-biltza epe laburrean programazio berezihori martxan jartzeko.

Gazteria alorrean berriz, Gazte Planaegiteari ekingo zaio lehen seihilekoan.9.000 euroko aurrekontua ezarri da ho-rretarako. Baita, ludoteka eta gaztelekuzerbitzuen esleipena aterako dugu, bi zer-bitzuak indartuz. w Soziolinguistika Klusterrak jakinarazidu azaroan egitekoak zituen euskara-ren kale neurketak udaberrian egingodirela. Noizko dago aurreikusita?2017ko kale neurketak datu kezkaga-rriak azaleratu zituen eta azkena eginden Euskaraldiaren balorazioa aintzathartuta ez du ematen askoz emaitzahobea etorriko denik. Zer aurreikustendu Udalak egoera iraultzeko?

Data zehazteke dugu oraindik UEMA-rekin. UEMArekin elkarlanean Euskara bul-tzatzeko planarekin jarraitzen dugu.Helburua da erabilera bultzatzea, eta ho-rretarako lan lerro ugari definitzen ari daUdala. Neurketak azaleratuko du zeinden egoera egun eta horren araberakoneurriak hartzen jarraituko dugu. w Boletinean jasotakoaren arabera, gi-zarte zerbitzuak, landa eremua, irisga-rritasuna eta eraginkortasunenergetikoa lehenetsi ditu Udalak aurre-kontuetan. Landa eremuko gaiek sortudute zalaparta azkenaldian. Landa-bi-deen ordenantza dago batetik, eta Eu-kaliptoaren landaketa bestetik.Bigarrenaren harira esan duzue Gipu-koako Foru Aldundiko Mendietako etaNatura Inguruneko Zuzendaritza Nagu-siarekin harremanetan zaudetela. Zerda eskatu diozuena? Zer da herritarreiaurreratzeko moduan zaudetena?

Aldundiarekin harremana etengabea

da, bereziki zuzenki beren eskumenekoakdiren gaiekin, tartean basoen kudeaketa.Horren harira, Aldundiak abian jarri ditubertako espezieak landatzeagatiko eta ku-deaketagatiko hobariak, eta horien zabal-pena egingo dugu guk herrian. Udalmailan, aztertzen ari gara nondik jo:mahai gainean daude, esaterako, ber-tako espezieen landaketa erakargarriagoegiteko neurriak hartzea edota mugakezartzea bestelako landaketei, ahal denneurrian. Horren aurrean, hiru udal tal-deak lanean ari gara, eta datorren oste-gunean, otsailak 25, beste bilera batdugu neurriak finkatzen joateko. w Mendaroko eta Altzolako hondakin-urak Elgoibarko Apraizko araztegiraeraman ahal izateko kolektoreak etaponpaketak eraikitzeko proiektuarenidazketa lizitatu du URA agentziak, etaalbiste horri erantzunez bidegorriarenproiektuari heltzeko unea dela ikusidute hainbat herritarrek. Duela hiruurte Gipuzkoako Foru Aldundikoak 37udalerritan izan ziren 2018ko aurre-kontuetarako ekarpenak jasotzen. Bi-degorriarena izan zen Mendaroneskaera nagusietako bat. Udalaren le-hentasunetan non dago bidegorria?Eginbideren bat hasita al du horren in-guruan? Zein eta zeinekin?

Lehentasuna da Udalarentzat. Gai-nera, Elgoibarko Udalarekin, GipuzkoakoForu Aldundiarekin zein URA agentziare-kin elkarlanean ari da Udala hondakin-urak bideratu eta bidegorria garatzeko,denborak bateratuta eta era koordina-

tuan. Oraindik ez dugu data zehatzik itxi. w “Herrian bizi eta herrian lan aukerakeskaintzea da lehentasun berezia”. In-dustrialdeen egoera aztertu du Udalak.Zeintzuk behar dituzte enpresek? Zein-tzuk hobekuntza egin asmo ditu Udalakindustrialdeetan? “Eremu industrialberri bat sortzeko tramiteak bultzatzenari da Udala erakunde ezberdinekin.Azalduko zeniguke hori gehiago?

Alkateak eta udal Gobernuak herrikoenpresekin bilera ugari burutu ditu azkenhilabeteetan beren egoera eta beharrakgertutik ezagutzeko. Espazio falta nabar-mena adierazi dute.

Argiztapena eta seinalizazio horizon-tal zein bertikala hobetuko dira datozenasteetan.

Enpresen espazio falta horri erantzunnahi zaio herriko ehun industriala man-tendu eta sustatzeko, horrekin enpleguabultzatuz. Zubi berriarekin egin nahi deneremu antolaketarekin, industrialde be-rriak sortzeko aukera ikusten dugu eremuhorretan. w Zubia da beste proiektu izarretakobat. Legegintzaldi guztietan aipatzenden gaia da. Gipuzkoako Foru Aldun-diak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute au-rrerabiderik eman izan azkenekohamar urtean. Itxaropentsuago zaudeteorain. Zergatik? Zein fasetan dago kon-tua eta zeintzuk dira hurrengo pau-soak?

Itxaropentsu gaude legealdi hasieratikproiektuari heldu eta egiazko lanketa batbultzatu dugulako, egungo egoerara ego-kitutako proiektu bat garatuz. Horrez gain,orain arte bultzatutakoa baino lanketa sa-konagoa egin dugu Udalean.

Aurreproiektua aurkeztua eta aztertuadago erakunde guztietan. Orain, Aldun-diarekin elkarlanean, proiektua egikari-tzeko finantziazioa zehazten ari gara.

Behin finantzazioa lortuta, proiektu de-finitiboa idazteari ekingo zaio eta, behinproiektua gauzatuta, exekuzio fasera pa-sako ginateke. w Futbol zelaiaren proiektuaren harira.Ospas gain hor egonda, futbol zelaiabeste leku batean eraikitzea hobetsi

“Aldundiarekin elkarlanean ari gara

zubi berriaren proiektua

gauzatzeko finantziazioa

zehazten”

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 19

Page 20: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

20

duzue. Zergatik? Zer beste asmo duUdalak Ospas gainerako? Ospas eta Mañuska Berri, zein herrikogainerako kirol instalakuntzak osagarriakizango dira. Gainera, egun, Ospasenbeste jarduera batzuek dute lekua eta ho-riek sustatzea du jomuga Udalak.

[Futbol zelaia Ospas gainen egitea zer-gatik baztertu duten galderari erantzutekoMendaroko futbol zelai berriaren kokape-naren azterketa konparatiboa dokumen-tua bidali du. Irisgarritasuna,segurtasuna, zerbitzu-aukerak, ingurumenkontuak eta hirigintza kontuak aztertzendituzte bertan eta hauek dira Ospas-gai-neko aukera baztertzeko arrazoietakobatzuk: Azpilgoetako plazatik Ospas-gai-nera 75 metroko desnibela dago. Herri-gunean aldaparen pendiza “onargarria”da, baina landa-lurretan sartzen deneanpendiza %10etik gorakoa da. Horrigehitu behar zaio urbanizatu gabekozatia dela, espaloirik ez duena. “Aukerabalego”, beraz, irisgarritasun-arauakerrespetatuko lituzkeen trazadura berribat egin beharko litzateke, baina traza-dura hori planteatzea ezinezkotzat jotzendute. Espaloirik gabeko errepide zatiaeta argiztatu gabeko ingurunea izateadira kontrako faktoreetako beste bi. “Ge-nero ikuspegia ere hartu behar da kon-tuan, bai eta erabiltzaileak adingabeakizango direla eta eskola orduz kanpo jo-ango direla entrenatzera; neguan, ilune-tan”. Instalazio berriak zerbitzu sareberria eskatuko luke. Zerbitzu-sare berrihorien trazadurak kostu handia dakar,bete beharreko distantziarako, eta bere-ziki da handia ur-horniduraren sarea osa-tzea, beste ponpaketa bat eskatzenduelako eta horri mantentze gastuakgehitu behar zaizkiolako. Futbol zelaiaOspasi-gainen egitearen “onura bakarra“da lehen dagoen espazioa aprobetxatuahal izango litzatekeela, baina, hala ere, aprobetxamendu hori egiteko derrigoresku hartu behar da, belar artifiziala jar-tzeko eta futbol zelaia bera handitzeko.Horretarako, gaur egungo bidearen tra-zatua aldatu beharko litzateke eta ondo-

rioz lur-mugimenduak eragin. Indarreandagoen HAPOk, Hiri AntolamendurakoPlan Orokorrak, ez du aurreikusten da-goen futbol-zelaia handitzea; beraz, be-harrezkoa litzateke Ekipamendu-sistemaorokor gisa kalifikatuko duen aldaketaizapidetzea]. w Mañuska Berri inguruko lur horieklanda-lurrak dira, beraz hor zerbaiteraiki ahal izateko Hirigintza PlanOrokorra aldatu beharko litzateke,ala? Noizko dago hori aurreikusita?Plan orokorrean beste aldaketarenbat egiteko baliatuko duzue aukera?

Bai. Hirigintza Plan Orokorra aldatubehar da. Momentu honetan eremuarenikerketa geologikoa egina dago etaorain topografikoa gauzatzen gabiltza.Behin eremuaren azterketa guztiakamaituta hasiko dugu prozesua.2021ean ekingo zaio aldaketari, azter-keta guztiek eremua egokitzat ematenbadute. w “Futbolean jokatzeko dagoen az-piegitura egoki faltari” erantzuten dioproiektuak Udalaren hitzetan. Aurrez,herri ekimenez landu zen besteproiektu bat. Gatikan egin bezala fut-bol eskola sortu nahi izan zuten Men-daron Milan Eskolakoek. Ez zuenaurrera egin. Kontuan izanda, herrianfutbol talderik ez dagoela, antzekoaukeraren bati bidea eman nahi dioproiektu honek?

Ez.w Udalak herriko kirol eragileekin ba-tzeko asmoa duela jaso du, proiek-

tuaren ezaugarriak elkarlanean defi-nitu eta garatzeko. Hortik ondorioz-tatu behar dugu ez dela futbol zelaihutsa izango? Bidea emango duhonek beste kirol espezialitate ba-tzuetakoek, esaterako dantzakoek,egin izan dituzten eskaerei bideaemateko?Ez da futbol zelai hutsa izango. Bai,gainerako diziplinei lekua emangozaie bertan. w Azpilgoetan eraikiko diren 86 etxe-bizitzen notiziak aparkalekuen ingu-ruko zalantza sortu du saresozialetan. Zehaztuko zenukegehiago proiektu hori? Aparkalekuengaian zer gogoeta edo balorazio egi-ten du Udalak?Proiektua hastapen fasean dago etaoraindik zehaztapenak ez daude finka-tuta. Udalak bermatuko du etxebizitzaberri guztiek aparkalekua izatea, etagainera, gainazalean, aparkalekugehiago sortzea dago aurreikusia herri-tarren erabilerarako. w Foru funtsetik urrian aurreikusita-koa baino 83.800 euro gehiago ja-soko ditu Mendaroko Udalak.Udalaren finantzaketarako albisteona da. Zertan eragingo du horrekUdalaren aurrekontuan?

Pandemia egoera honek egunetikegunera aldaketa ugari sortzen ditu etadiru hori sor daitezkeen behar bereziakestaltzeko erabiliko da: bai gizarte on-gizate alorrean zein ehun ekonomikoababeste aldera. w Bada aspaldian herrian bolo-bolodabilen beste kontu bat: Kutxa era-kunde finantzarioak ematen duenzerbitzua. Zer eginbide egin ditu Uda-lak honen inguruan.

Udala Kutxarekin harreman etenga-bean dago: erakundean eraldaketa ba-tean murgilduta daude, zeina arretapresentziala murriztu eta zerbitzu tele-matikoak bultzatzea lehenesten ari den.Hala ere, Mendaroko bulegoak zabalikjarraitzen du eta arreta presentzialaematen da, Covid-19ak sortutako ego-erara egokituta.

“Ez da futbolzelai hutsa izango.

Bai, gainerako diziplinei lekua

emango zaie bertan”

K ilibarren

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 20

Page 21: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

“Telefonoa hartu ezean, bigarren aukerarik ez izateak kezkatzen gaitu”

Iñaki Goitia

Jose Ramon Cabrera

Riiiiing! Telefonoak ez du soinu beraegiten deiaren esperoan gaude-nean. Riiiiing! Entzumena zorroztu

egiten da, tonua ez entzuteko beldur ba-geunde bezala. Riiiiing! Giharrak para-lizatu eta denbora telefonoraino dagoen

distantziarekiko alderantziz proportzionala sumatzen dugu.Riiiiing! Paradoxikoki, momentua betikotu egiten da. Riiiiing!Baita garaiz ez iristearen herstura ere. Riiiiing! Halaber, telefo-noa hartu ezean bigarren aukerarik ez izateak kezkatzen gaitu.Riiiiing! Baina deia horren garrantzitsua denean, helburua lortzealdera indar guztia biltzen dut, daukadana zein ez daukadana,paisaiarik ederrena miresten banago ere. Riiiiing! Eta bide ho-netan, odisearik handienean, —Ulises Itakara itzuli zenekoa txikiuzten duena—, telefonoa hartu bezain pronto pertsona horri zor

dizkiodan bi hitzak ahoskatuko ditudala zin egiten diot neureburuari, bestaldean dagoena hitzik gabe uzteko, lehergailu batdesaktibatzen duen espezialista bezala, hain zuzen. Riiiiing! El-karbizitza bat amesten hasten naiz, zoriontasunaren berreskura-tzean, bion artean dagoen distantzia gainditu eta telefonoarenasmakizunari esker —ze asmakizun ona telefonoa! Eta ze gizonhandia Antonio Meucci!— elkarri emango diogun besarkadaluzean. Riiiiing! “Maite zaitut” “Barkatu?” “Sentitzen dut, jauna...izan ere, dei baten esperoan nago...” “Suediar Akademiatikdeitzen dizugu; Literaturako Nobel Saria jaso duzu. Zorionak!”Telefonoa eskegi dut hitzik esan gabe. Horrenbesteko esfortzuaezertarako! Haririk gabeko telefono baten beharraz ohartu naiz,bihar bertan erosiko dut bat. Ze asmakizun ona haririk gabekotelefonoa! Eta ze handia bere asmatzailea, edonor dela ere!Eman diezaiotela Nobel Saria!

HITZ ETA KLIK 21

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 21

Page 22: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

KULTURA22

Azal lodixa euki: Ser un caradura.

Elgoibarko Udalak 700.000 euro emanzituen 2020an kulturarako

Larrugorritan fikziozko seriearen lehen atala grabatzeko diru-bilketa kanpaina hasi dute Jone Arriola elgoibartarrak eta harenlantaldeak (itsulapikoa.eus). Gazteei zuzendutako euskarazko fik-ziozko seri bat da Larrugorritan, gazteek egunerokotasunean bizidituzten gatazkak eta zalantzak jorratuko dituena. 20 urte buel-tako bost gazte dira protagonistak, lau neska eta mutil bat: Ena,Niko, Lara, Ali eta Mai. Emakumeek, baina, protagonismo han-dia hartuko dute istorio guztian zehar, azken batean emakume etagizonen arteko estereotipoak hautsi eta emakumeen errealitateabenetan den modukoa erakutsi nahi dutelako sustatzaileek.

Eta istorio horren lehen atala grabatzeko hasi dute orain finan-tzaketa kolektiborako kanpaina. Grabazio lanak apirilean hasinahi dituzte, eta horretarako, 10.000 euro bildu nahi dituzte,baina gutxienez 3.500 eurora iritsi nahiko lukete sistema honenbidez. Proiektua gazte hasiberri eta profesionalen arteko elkarla-

nean oinarritzen da. Lantaldeko gehienak emakumeak dira, ezin-bestekoa ikusten dutelako baldintza hori zabaldu nahi dutenmezua zabaltzeko.

Larrugorritan, hala ere, ez da serie bat huts-hutsean: “Gazteonahotsak entzun eta zabaltzeko bitartekari bat da. Sare sozialenbidez gazteentzako edukiak sortuko ditugu, hala nola, memeak,zozketak edota ikus-entzunezko eduki laburrak”, zabaldu dute .

Elgoibarko Udalak 699.430 euro jarri ditu herriko kultur jarduerak sustatzeko.“Elgoibar guztion artean eraikitzen dugu eta 2020an agerian gelditu da lan-kidetzaren garrantzia”, zabaldu du Udalak eta “eragileekin elkarlanean” ja-

rraitzeko konpromisoa agertu du. Kultur arloko elkarteei 33.402 euroko dirulaguntzaeman die Udalak eta honakoek jaso dute laguntza: Elgojaiotzak (3.200 euro), Egurmargo tailerrak (7.215 euro), Eilt-gare irrati afizionatuak (650 euro), ESKUZ EskulanTaldea (3.500 euro), Galiza Etxea (650 euro), Morkaiko Elkartea (2.500 euro),Ongarri Argazkilari Taldea (1.830 euro), Ongarri Zine Kluba (5.800 euro), Sinuöse(4.857 euro), Taupada (3.200 euro). Emudafe Elgoibarko Musika eta Dantza fe-derazioari, berriz, 162.078,05 euroko dirulaguntza eman dio, musika eta dantzahezkuntza sustatzeko ekintzetarako, eta Ignazio Bereziartua musika eskolari477.757 euroko dirulaguntza eman dio, musika eta dantza hezkuntza, 60 urtezgorakoentzako hezkuntza musikala eta musikoterapia bultzatzeko ekintzetarako.

Finantzaketa kolektiborako kanpaina hasi du Jone Arriolak, ‘Larrugorritan’ seriearen lehen atala grabatzeko

Julen Zabaletari buruzko argazki erakusketa gaur

zabalduko duteOtsailaren 14an bete zituen Julen ZabaletaYulen marrazkilariak 100 urte, eta horren ha-rira, bere bizitzari buruzko argazki erakusketaantolatu dute Udalak eta Ongarri ArgazkilariTaldeak elkarlanean. Erakusketa otsaileanzuten inauguratzekoa, baina bertan beherautzi behar izan zuten ekitaldia, Elgoibar eremugorrian zegoelako. Aste honetan bertan irtenda Elgoibar eremu gorritik, beraz, gaurtik au-rrera berreskuratuko dituzte orduan bertan be-hera geratu ziren hainbat ekitaldi, tartean,Yulen 100 urte erakusketa. Hilaren 13ra arteegongo da ikusgai, 18:30etatik 20:30etara.

Itoiz musika taldearen inguruko material bila hasi dira Doxa Producciones ekoiztetxekoak ikus-entzunezko baterako

1976an sortu eta 1988an desegin zuten Itoiz musika talde entzutetsua. Tarte horretan, 70eko hamarkada bukaera aldera, El-goibarren ere jo zuten, Pelousse diskotekan, eta aurrez, Itoiz izena hartu aurretik berbenetan ere ibili ziren Indar Trabes izenarekin.Eibarren ere eman izan zituen kontzertuak Itoizek eta irudiak bildu nahian ari dira Doxa Produccionesekoak. “Badakigu sortuzenetik taldeak jarraitzaile ugari izan zituela eta litekeena dela partikularrek bildutako baina argitaratu gabeko materiala edukitzea.Orain arte informazio ugari bildu dugu, baina badakigu oraindik argitara atera ez den materiala egon daitekeela eta materialhori lortzea da interesatzen zaiguna, kalitaezkoa izan edo etxekoa izan”, zabaldu dute. Laguntza oro eskertuko dutela nabarmendudute, eta e-posta bat laga dute harremanetarako: [email protected].

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 22

Page 23: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

KIROLA 23

Deba ibaia, piraguisten jolasleku Bergarako Beti Busti taldeko piraguistek Deba ibaiko korronteetan behera etagora egiten zituzten maniobrekin txundituta geratu ziren, otsailaren 20an, Elgoi-bar eta Eibar arteko bidegorrian pasiaran zebiltzan hainbat herritar. Beti Bustiklubekoak urte amaieran ere jaitsi ziren Deba ibaian behera, birritan, abenduaren30ean eta 31n. Orduan ere leku beretik abiatu ziren, bidegorritik, Eibarrera bi-dean lehen zentral elektrikoa dagoen paretik. Orduko hartan, baina, euria eten-gabe ari zuen eta ibaia oso hazita zegoela aritu ziren korronte azkarren artean.Herrigunetik igaro zirenean ikusmina sortu zuten, Elgoibarren ez gaudelako ohi-tuta halakoak Deba ibaian ikustera, eta piraguistok ikus zitezkeen bideoak barra-barra zabaldu ziren sare sozialen bitartez.

Haundik garaipen batekin hasi du berriro liga txapelketa

Lau hilabeteko etenaren ostean, Haundik ligako bigarren partida jokatuzuen domekan Arrasaten, Mondra taldearen aurka, eta garaipena es-kuratu zuten elgoibartarrek. Eneko Basurtok sartu zuen partidako gol

bakarra, lehen zatiaren hondarrean. Mondrak ahaleginak egin zituen bi-garren zatian berdintzeko, eta lortu zuten baloia sare barruan sartzea ere,baina epaileak baliogabetu egin zuen jokoz kanpo sartutako gola izanzela-eta. Garaipenaz gainera, berri on gehiago laga zituen Mojategin jo-katutako neurketak, jubenil mailako hiru jokalarik debuta egin baitzutenHaundirekin: Markel Yudegok, Ibon Makazagak eta Luken Agirregabiriak,hain zuzen ere. Haundik sei puntu ditu sailkapenean, lehen jardunaldianAloña Mendiri irabazitako partidakoak kontuan hartu baitituzte. Hurrengojardunaldian atseden hartzea egokituko zaio eta martxoaren 7an jokatukodu aurreneko partida Mintxetan, Debako Amaikak Bat taldearen aurka.Publikorik gabe jokatuko dituzte partidak.

Sailkapenean gora egin du Gaurvek

Jarraian lortzen duen hirugarren garaipena eskuratu zuenGaurve Asesores eskubaloi taldeak Kantabrian, Loizaga Cas-tro Urdiales taldeari 21-28ko emaitzarekin irabazita. Hainjustu, sailkapenean postu bat gorago duten taldea da. Otsai-lean lortutako hiru garaipenei esker 11. postuan dago orainGaurve. Bihar Ermuko Errotaberri taldearen aurka jokatukodute Olaizagan (19:00). Alcorta FG taldeak Avefor Huescataldeari bisita egingo dio zapatuan. Gizonezkoen taldeak23-27 galdu zuen azken jardunaldiko partida.A

rg.: Alfred

o Gar

cia

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 23

Page 24: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

24

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

72 etxez osatutako blokea da gure komunitatea, eta lehendaka-riak aspaldi aurkeztu zuen eguzki-plakak instalatzeko proiektua. Ja-been Batzarra antolatu zuten gaia lantzeko, eta oso jabe gutxik partehartu zuten, baina bertaratutakoek ontzat eman zuten proposamena.Jakin nahi nuke garrantzi horretako gai bat jabe gutxi batzuek adostudezaketen.

Legeak energia-hornidura berriak eskuratzeari buruzko erabakiak hartzekomodua arautzen du. Zehazki ezartzen du erabaki horiek jabe guztien herenakhartu ahal izango dituztela, batzarrera joan edo ez, eta partaidetza-kuotetanportzentaje bera izatea. Bertaratu ez direnek akta jakinarazten den egunetikhasita hogeita hamar eguneko epea izango dute desadostasuna adierazteko.Jabeen isiltasuna positibotzat jotzen da, hau da, akordioaren alde hartzen da.Zehaztu behar dugu komunitateak ezingo dituela behartu aldeko botoa emanez duten jabekideak instalazio edo mantentze gastuak ordaintzera. Aurreragozerbitzu hori eskuratu nahi badute, horretarako aukera izango dute, baldineta beren garaian zegokiena gehi legezko interesak ordaintzen badituzte.

Ondorioa: kontuan hartu behar da, proposamen horrek jabeen etapartaidetza-kuoten hiru bostenen babesa lortuko balu, jabe guztiakkomunitatearen erabakiari lotuta geratuko liratekeela, haien botoaedozein izanda ere. Beraz, guztiek ordaindu beharko dituzte kon-tzeptu horren ondoriozko kuotak. Instalazio hori elementu komunbihurtuko da, eta komunitateari dagokio mantentzea.

LANA...............................................EskaerakAdinekoak zaintzeko prest nago, orduka edoetxeko langile moduan. Esperientzia eta erre-ferentzia onak dauzkat. ( 626 490 986 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egitekoprest nago. Euskalduna naiz eta titulazioadaukat. ( 626 490 986 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, orduka. ( 643 772 326 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, orduka. ( 620 712 478 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago.Orduka, eta gauez ere bai. Esperientzia etatitulu soziosanitarioa ditut. ( 683 580 665

--------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egi-teko prest nago. Orduka edo etxeko langilemoduan. Baserrietan ere bai.( 602 407 338 --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago.Urteetako esperientzia daukat. Etxeak, lante-giak edo bulegoak garbitzeko ere prest nago. ( 632 238 016 --------------------------------------------------------------------------------------------------EskaerakBPXport enpresak lagun bat behar du Olai-zaga kiroldegiko eta Mintxeta kirolgunekogarbiketa lanak egiteko. [email protected] idatzi behar da. --------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko pertsona bat behardugu, etxeko langile moduan lan egiteko. ( 675 706 139--------------------------------------------------------------------------------------------------Taberna batek janaria etxeetara eramatekolangileak behar ditu. ( 680 489 416

GARAJEAK.......................................Garaje bat hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren epe luzerako. ( 643 372 825 --------------------------------------------------------------------------------------------------Garajea erosiko nuke Bernardo Ezenarro ka-lean, Eroski azpian.( 666 269 636

BESTELAKOAK.................................Bizikleta estatikoa salgai. Gutxi erabilia; berri-berri dago. 50€. ( 645 729 230 --------------------------------------------------------------------------------------------------Bost hektarea inguruko lursaila salgai Urnobi-tzan. ( 678 826 986

MERKATU TXIKIA

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 24

Page 25: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

ZORIONAK 25

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Maia-len! Asteartean 9urte! Oso ondopasa zure egu-nean! Patxo batetxekoen partez.

7 belarri tirakadajasoko dituzugaur, Ekain! Zo-rionak eta muxuhandi bat fami-liako guztion par-tez.

Zorionak, Duna,14 urte beteko di-tuzulako. Aitaren,aittitta Joseren etaamama Carme-nen partez.

Zorionak, Nora!Asko maite zai-tugu! Marimar,Julia eta Edurenpartez.

Z o r i o n a k ,Itxaso! Fami-liako guztion par-tez, muxu handibat.

Z o r i o n a k ,Hodei, astear-tean 6 urte betezenituelako. Segihorrela, txapel-dun. Muxu handibat etxekoen, etabereziki, Nahia-ren partez.

Zorionak, prin-tzesa, zure 14.ur tebete tzean.Muxu potolo batetxekoen, eta be-reziki, Manexenpartez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 25

Page 26: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

AGENDA26

26 BARIKUA16:30 Odol ateratzeak Elgoibarren, Ju-bilatuen Biltokian. Txanda hartzeko: 623328 40818:30 ‘Yulen 100 urte’ erakusketa. Uda-lak eta Ongarrik antolatuta, hilaren 13raarte egongo da ikusgai Kultur Etxeko era-kusketa gelan. 19:00 Bideo foruma: ‘La chica del tren’.Loredi Salegik dinamizatuko du saioa.Haizeak antolatuta, Kultur Etxeko hitzaldigelan.

27 ZAPATUA09:00 Hil bukaerako feria. Basartesoro-eta, Nagore Dorronsoro eta Lizagasarekoizleen produktuak jarriko dituzte sal-gai, Kalebarren plazan.

3 EGUAZTENA18:00 Hausnarketa saioa: Haizeak an-tolatuta, Autozaintza Emozionala. Zoombidez. 19:00 Filma: 'Volver a empezar'. HerrikoAntzokian.

4 EGUENA19:00 Dokumentala: 'Zauriak'. HerrikoAntzokian.

5 BARIKUA17:30 Odol ateratzeak Mendaron, ikas-tolan. Txanda hartzeko egunean bertandeitu: 688 780471

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Arantzazu Izpizua, Ibarkurutze, 7 (Eibar)

943 201 912

* Fernandez: Herriko Enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638* Oruesagasti:

Kalebarren, 9 (Soraluze) 943 751 384

26 BARIKUA 27 ZAPATUA 28 DOMEKA 1 ASTELEHENA 2 MARTITZENA 3 EGUAZTENA 4 EGUENA 5 BARIKUA

Egunez Yudego

Egunez

*OruesagastiArriola

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunezArriola

Egunez

* Fernandez

Iluntzean Yudego

Iluntzean

---

Iluntzean

---

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Arriola

IluntzeanGaritaonandia

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

‘Vacaciones contigo... y tu mujer’

26 barikua: 19:00 27 zapatua: 19:00 28 domeka: 19:00 1 astelehena: 19:00

‘El pequeño vampiro’

28 domeka: 16:30

‘Adam’(Ongarri zinekluba)3 eguztena: 19:00

Zinea (Herriko Antzokian)

1192 alea:Maquetación 1 25/02/21 11:55 Página 26

Page 27: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

Lourdes Uriguen Sodupe2021eko otsailaren 18an hil zen.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Agur ama, agur amama,sekula ez adiorik.

Desiderio del Hoyo Amigo “Desi”

2021eko otsailaren 19an hil zen, 78 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Zeruko izarren artean aurkitu duzu tokia,lurrean utzi dituzun izarrei emateko argia.

Zure indarrak emango digu benetako bizia,egunsentiarekin batera jarraitzeko bidia.

Zure familia

XIV. URTEURRENA

Ramon Untzilla Aranberri2007ko otsailaren 27an hil zen, 42 urte zituela.

Maitasunez, beti gure bihotzetan. Etxekoak

IV. URTEURRENA

Jesus Maria Etura Echeverria2017ko martxoaren 1ean hil zen, 89 urte zituela.

Denborak samina arintzen omen du,baina zure oroitzapen goxoa ezerk ez du lausotuko.

Sendia

1192 azala:Maquetación 1 25/02/21 11:52 Página 3

Page 28: 6 2 0 1 2 0 2 Marten da a Elgoibarko...2021/02/26  · PBL e d gia aga ia da AItor KortAZAr (E% ("˝˙*, 21 -*,˚) M(’˛*˙ (’ G(" E+ - $(%˙ P(%",˚$’"$(˙’ I’ ˚’"˙*",/˙

1192 azala:Maquetación 1 25/02/21 11:52 Página 4