4 hezkuntza lehen euskara arin-arin · 2020. 2. 27. · lehen hezkuntzako 4. mailarako arin-arin...

24
Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Idoia Aranberri García Ainhoa Basterretxea Llona Joseba Santxo Uriarte IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández Piru Velasco EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. LEHEN HEZKUNTZA 4 Euskara Arin-arin

Upload: others

Post on 09-Aug-2021

92 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Idoia Aranberri García Ainhoa Basterretxea Llona Joseba Santxo Uriarte

IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández Piru Velasco

EDIZIOA Ainhoa Basterretxea Llona

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Uriarte Maite López-Sáez

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

LEH

EN

HEZ

KU

NTZ

A4 Euskara

Arin-arin

Page 2: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako
Page 3: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta ikono urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, ikono gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

EGITEN JAKIN

zurekin

Page 4: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, ikono berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

Page 5: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1. unitatea. Elkarrekin hobeto! ............................... 9

2. unitatea. Bazterrik bazter ................................. 25

3. unitatea. Mila aukera ....................................... 39

4. unitatea. Mundu zabalean ............................... 55

Elkarlanean ............................................................ 68

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

5. unitatea. Kontu-kontari .................................... 71

6. unitatea. Batetik bestera ................................... 87

7. unitatea. Zer jan, hura izan ............................. 101

8. unitatea. Bizirik ere ........................................ 117

Elkarlanean .......................................................... 130

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

9. unitatea. Laguntzeko prest! ............................ 133

10. unitatea. Denbora-pasa ................................. 149

11. unitatea. Aspaldiko garaiak ........................... 163

12. unitatea. Uda hemen da! .............................. 179

Elkarlanean .......................................................... 192

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

Aurkibidea

Page 6: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Edukien mapa

UnitateakHitz egiteko gogoz

Irakurtzeko gogoz

Entzuteko gogozHizkuntzaren gurpilean (Gramatika)

Idazteko gogoz (Ortografia)

Egiten jakin(Testu-tipologia)

Hitzen iturrian(Lexikoa)

Irakurtzen jarraitzeko gogoz

Beste testu batzuk

Literatura-testuak

1. Elkarrekin hobeto!

9

Flashmoba Ni ez naiz normala Nire lehengusina Mari (Pertsonak deskribatzea)

Hitzen ordena esaldian (ordena neutroa eta galdegaia)

Letra larria Azalpen-testua Hitz polisemikoak Greta Thunberg (Biografia)

Neure buruari begira

2. Bazterrik bazter

25

Ez nekeak… Baltzolako Sugoi Astebururako planak (Nahiak adieraztea)

Zenbatzaileak (zenbatu eta neurtu)

-NB- / -NP- Informazio-orria Atzizkiak: -tasun, -keria, -kuntza, -kizun

Larrazkeneko altxorrak

3. Mila aukera

39

Durangoko Azoka Liburuzainaren bahiketa

Lan gogaikarria (Limurtzea)

Izenordainak (pertsona-izenord., zehaztugabeak)

H letra Gertakariak Eremu semantikoa (hiperonimoak)

Kultura asteburuaren egitaraua

Igarkizuna

4. Mundu zabalean

55

Dantza-jaialdia Gabon-opariak Bai? Nor da? (Iritzia ematea)

Determinatzaileak (mugatzaileak eta zenbatzaileak)

S, X, Z Albistea Jatorri-atzizkiak: -ar, -tar, -dar

Bat, bat, bat

5. Kontu-kontari

71

Entsegua Nork agintzen du? Zuzen-zuzenean (Zuzeneko kronikak)

Izenondoak eta adberbioak

Puntua, bi puntuak eta etenpuntuak

Kexa-gutuna Esapideak Marrazki bizidunak (Azalpen-testua)

Amona isildu da

6. Batetik bestera87

Hurrengo geltokia…

Metroko abentura Makaleko etxea (Neurriak adieraztea)

Aditza: Nor eta Nor-Nork

TT, DD, Ñ, LL Iragarki laburrak Interjekzioak Nire hiriko poemak

7. Zer jan, hura izan

101

Besta-giroan Suzko pastelak Nagusiak agindu… (Aginduak ematea)

Aditza: Nor-Nori, Nor-Nori-Nork

TS, TX, TZ Sukaldaritza-errezeta

Kantitate-atzizkiak: -kada, -tza, -tsu

Munduko arrozak (Kartela)

Atean

8. Bizirik ere

117

Txangoa Ttotte Kizkur gaixoa! (Gogo-aldarteak adieraztea)

Aditzaren berrikusketa

A itsatsia Eskema Maileguak Xoria kantari

9. Laguntzeko prest!

133

Amari laguntzen Tom margolari-lanetan

Lehengo eta oraingo (Argudiatzea)

Ahalera eta ezintasuna

Marratxoa hitz elkartuetan

Ipuina Hitz paronimoak eta homonimoak

Gauza bakoitza, dagokion tokian (Jarraibide-testua)

Pintore ameslaria

10. Denbora-pasa

149

Leire 3.0 Zabor esekien museoa

Lanean fin-fin (Prozesuak azaltzea)

Denbora eta neurriak nola adierazi

Koma, eta pun-tu eta koma

Elkarrizketa Joera-atzizkiak: -bera, -zale, -kor,-gaitz, -erraz, -ezin

Benetako bihotza

11. Aspaldiko oroigarriak

163

Balearen arrantza

Marco Polo abenturazalea

Dorretxe zaharra (Kausak eta ondorioak)

Adierazpenak eta aginduak

Txistukariak: S, X, Z, TS, TX, TZ

Jarraibideak Gai- eta tresna-atzizkiak: -gailu, -kari ,-ki, -kin

Bermeoko Antzinako Azoka (Albistea)

Erlojuarena

12. Uda hemen da!

179

Surf-ikastaroa Maskorretan Oporretan, zer? (Iragarpenak egitea)

Galderak eta harridura

Galdera- eta harridura- markak

Iritzi-gutuna Esaera zaharrak Bi gezur eta bi egi

Page 7: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

UnitateakHitz egiteko gogoz

Irakurtzeko gogoz

Entzuteko gogozHizkuntzaren gurpilean (Gramatika)

Idazteko gogoz (Ortografia)

Egiten jakin(Testu-tipologia)

Hitzen iturrian(Lexikoa)

Irakurtzen jarraitzeko gogoz

Beste testu batzuk

Literatura-testuak

1. Elkarrekin hobeto!

9

Flashmoba Ni ez naiz normala Nire lehengusina Mari (Pertsonak deskribatzea)

Hitzen ordena esaldian (ordena neutroa eta galdegaia)

Letra larria Azalpen-testua Hitz polisemikoak Greta Thunberg (Biografia)

Neure buruari begira

2. Bazterrik bazter

25

Ez nekeak… Baltzolako Sugoi Astebururako planak (Nahiak adieraztea)

Zenbatzaileak (zenbatu eta neurtu)

-NB- / -NP- Informazio-orria Atzizkiak: -tasun, -keria, -kuntza, -kizun

Larrazkeneko altxorrak

3. Mila aukera

39

Durangoko Azoka Liburuzainaren bahiketa

Lan gogaikarria (Limurtzea)

Izenordainak (pertsona-izenord., zehaztugabeak)

H letra Gertakariak Eremu semantikoa (hiperonimoak)

Kultura asteburuaren egitaraua

Igarkizuna

4. Mundu zabalean

55

Dantza-jaialdia Gabon-opariak Bai? Nor da? (Iritzia ematea)

Determinatzaileak (mugatzaileak eta zenbatzaileak)

S, X, Z Albistea Jatorri-atzizkiak: -ar, -tar, -dar

Bat, bat, bat

5. Kontu-kontari

71

Entsegua Nork agintzen du? Zuzen-zuzenean (Zuzeneko kronikak)

Izenondoak eta adberbioak

Puntua, bi puntuak eta etenpuntuak

Kexa-gutuna Esapideak Marrazki bizidunak (Azalpen-testua)

Amona isildu da

6. Batetik bestera87

Hurrengo geltokia…

Metroko abentura Makaleko etxea (Neurriak adieraztea)

Aditza: Nor eta Nor-Nork

TT, DD, Ñ, LL Iragarki laburrak Interjekzioak Nire hiriko poemak

7. Zer jan, hura izan

101

Besta-giroan Suzko pastelak Nagusiak agindu… (Aginduak ematea)

Aditza: Nor-Nori, Nor-Nori-Nork

TS, TX, TZ Sukaldaritza-errezeta

Kantitate-atzizkiak: -kada, -tza, -tsu

Munduko arrozak (Kartela)

Atean

8. Bizirik ere

117

Txangoa Ttotte Kizkur gaixoa! (Gogo-aldarteak adieraztea)

Aditzaren berrikusketa

A itsatsia Eskema Maileguak Xoria kantari

9. Laguntzeko prest!

133

Amari laguntzen Tom margolari-lanetan

Lehengo eta oraingo (Argudiatzea)

Ahalera eta ezintasuna

Marratxoa hitz elkartuetan

Ipuina Hitz paronimoak eta homonimoak

Gauza bakoitza, dagokion tokian (Jarraibide-testua)

Pintore ameslaria

10. Denbora-pasa

149

Leire 3.0 Zabor esekien museoa

Lanean fin-fin (Prozesuak azaltzea)

Denbora eta neurriak nola adierazi

Koma, eta pun-tu eta koma

Elkarrizketa Joera-atzizkiak: -bera, -zale, -kor,-gaitz, -erraz, -ezin

Benetako bihotza

11. Aspaldiko oroigarriak

163

Balearen arrantza

Marco Polo abenturazalea

Dorretxe zaharra (Kausak eta ondorioak)

Adierazpenak eta aginduak

Txistukariak: S, X, Z, TS, TX, TZ

Jarraibideak Gai- eta tresna-atzizkiak: -gailu, -kari ,-ki, -kin

Bermeoko Antzinako Azoka (Albistea)

Erlojuarena

12. Uda hemen da!

179

Surf-ikastaroa Maskorretan Oporretan, zer? (Iragarpenak egitea)

Galderak eta harridura

Galdera- eta harridura- markak

Iritzi-gutuna Esaera zaharrak Bi gezur eta bi egi

Page 8: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Liburuan erabili diren ikurrak

Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin beharko dituzula.

Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

Jarduera egin aurretik, entzungaia aditu behar duzula adierazten du ikur honek.

Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.

PEN

TSAMENDUA

Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.

SORMENA

Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.

EMOZIOAK

Page 9: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Eman konponbidea

Bakartia zara ala nahiago duzu jende askorekin egon? Zer egiten duzu bakarrik zaudenean? Eta lagunekin zaudenean?

Nola moldatzen zara ikaskideekin? Haiekin taldean lan egitea gustatzen zaizu? Zergatik?

Esan gauza on bat alboan duzun ikaskideari buruz. Zein iruditzen zaizu haren ezaugarririk onena? Eta zure ezaugarririk onena zein da, zure ustez?

1 Elkarrekin hobeto!

EGITEN JAKIN

Azalpen-testu bat idatziko dut.

9

Page 10: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Hitz egiteko gogoz

Orain, erantzun

Non daude irudiko pertsonaiak? Zertan ari dira?

Zergatik ari ote dira hori egiten?

Zertan ari da bideokamera duena? Zertarako egiten ote du?

Dantzazalea al zara? Noiz egiten duzu dantzan?

HIZTEGITXOA

dantza-saio koreografia dantzazale

urteurren ospatu grabatu

PE

NTSAMEND

UA

Zer ikusten dut?

Zer pentsatzen dut?

Zer galdetzen diot neure buruari?

10

Page 11: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

11 Entzun elkarrizketa eta erantzun.

• Zertarako egingo dute flashmob bat?

• Nork hartuko du parte?

• Zergatik espero du mutikoak lehen saioan ongi irtetea?

• Non ikusi ahalko dute grabatutako bideoa?

2 Azaldu. Zer da flashmob bat? Horrelako batean parte hartuko zenuke?

3 Irakurri alboko testutxoa eta aukeratu. Zer testu mota da?

4 Erantzun galderei.

• Zer eskatzen da testuan?

• Zertarako?

• Zer egin behar dute interesatuta daudenek?

• Zure ustez, nolako neska-mutilak aukeratuko dituzte iragarkirako?

5 Idatzi mezu elektroniko bat, goiko iragarkiari erantzunez.

• Idatzi hartzailearen eta igorlearen helbideak, baita mezuaren gaia ere.

• Eman zure datuak.

• Azaldu pixka bat zer itxura duzun eta nolakoa zaren.

6 BALIOAK. Azaldu eta eztabaidatu.

• Garrantzitsua iruditzen zaizue itxura ona izatea eta zuen burua apaintzea?

• Denbora asko pasatzen duzue eskolara joateko zer jantziko duzuen pentsatzen?

• Itxurari garrantzi handiegia ematen zaiola uste duzue?

Ipuina

Iragarkia

Olerkia6-10 urte bitarteko neska-mutilak behar ditugu freskagarri baten iragarkian agertzeko.

Filmaketa urriaren 27an eta 28an izango da.

Parte hartu nahi baduzue, bidali zuen datuak eta argazki bat helbide honetara: [email protected]

11

Page 12: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Irakurtzeko gogoz

Ni ez naiz normalaNi ez naiz normala. Nik bost atzamar ditut eskuineko

eskuan, horretan nahiko normala naiz, baina… Ezkerreko eskuan, sorpresa!, sei atzamar ditut.

Betidanik izan ditut sei hatz; jaio nintzenetik. Hala esan didate, behintzat. Nik ez dut gogoratzen. Inork ez du bere jaiotza-eguna gogoratzen. Eta ni ere, horretan, normala naiz. Baina amak esan dit medikuak sei atzamarrekin jaio nintzela ikusi zuenean niregana gerturatu zela bisturi batekin, seigarren atzamarra mozteko.

Eskerrak amak esan ziola ezetz eta ezetz, eta utz zezala bake santuan nire seigarren atzamarra. Eskerrak ama ausarta den, eskerrak mediku horren bisturiaren aurrean ez zen kikildu. Eta eskerrak diot, zeren seigarren atzamar horrek botere magikoak ematen baitizkit.

Botere magikoak, bai. Badakit zaila dela sinesten, badakit ez dela normala, baina lehen ere esan dizuet ni ez naizela normala. Nire seigarren atzamarrak antenatxo baten moduan egiten du lan. Nik nire ezkerreko seigarren hatzarekin besteen pentsamendua irakur dezaket. Eta ez dakit zuei zer irudituko zaizuen, baina, nire ustez, besteen pentsamendua irakurtzea inportantea da oso. Funtsezkoa.

12

Page 13: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1Adibide bat jarriko dizuet, uler dezazuen.Aita sartzen da bat-batean nire logelan, eta esaten dit:–Paula, goazen jertse berri bat erostera, ordu erdi batean

egingo dugu, di-da, eta parkera joan zaitezke gero.Orduan, nire seigarren atzamar txikia lanean hasten da,

eta aitak bene-benetan eta sakon-sakon pentsatzen duenari antzematen dio, eta niri berehala etortzen zait aita bene-benetan eta sakon-sakonean pentsatzen ari dena:

–Jertsea ez ezik, pare bat kamiseta, dozena erdi galtzerdi, pare bat edo hiru kulero ere erosiko ditugu, atera garela aprobetxatuta. Gero, farmaziatik pasatuko gara eztularen kontrako xarabea bukatu egin zaigu-eta, eta pilak ere behar ditut irratirako, eta etxerako bidean, Eduren kafetegian gelditu gaitezke. Aspaldi ez dut nire laguna ikusi eta gauza ugari ditugu elkarri kontatzeko…

–Baina, aita, nik parkera joan nahi dut…Zer gertatuko den jakin arren, azkenean, berokia hartu,

aitarekin atera, eta bi jertse erosi, eta hiru kamiseta, eta barruko arropa pila, eta gero farmaziatik pasatu xarabea erosteko, eta pilak ere erosi burdindegi batean, eta azkenean, txokolate bat hartu Eduren kafetegian, Edu eta aita hizketan ari diren bitartean. Horixe egiten dut. Eta, nire hatzak aurreratu bezala, parkera joateko berandu egiten zait eta etxean geratu behar izaten dut.

Botereak izan, baditut, baina ez dute edozer gauzatarako balio.

Katixa agirre

Paularen seigarren atzamarra (moldatua)

bisturi: ebakuntzak egiteko erabiltzen den tresna zorrotza.

kikildu: beldurtu, adoregabetu.

antzeman: igarri.

burdindegi: erremintak eta metalezko tresnak saltzen dituen denda.

Aurkeztu zeure burua ikaskideei, Paulak egin duen antzera.

Azaldu nolakoa zaren, non bizi zaren…

Kontatu txikitako pasadizoren bat.

Esan zein botere eduki nahiko zenukeen eta zertarako erabiliko zenukeen.

PE

NTSAMEND

UA

13

Page 14: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1 Erantzun galderei koadernoan.

• Nor da ipuineko protagonista?

• Zertan da normala? Zertan da berezia?

2 Azaldu esaldi hauek egia ala gezurra diren. Zuzendu gezurrak.

• Jaio zenean, medikuak seigarren atzamarra moztu nahi izan zion Paulari.

• Paularen aitak aurre egin zion medikuari, eta azkenean, ez zioten atzamarra moztu.

• Hatz horri esker, botere bereziak ditu Paulak.

• Botere horrek edozertarako balio dio Paulari.

3 Irakurgaiko zein ataletan gertatzen dira: hasieran, erdialdean ala amaieran?

4 Irakurri galderak eta idatzi labur-labur aitak esandakoaren ostean gertatu zena.

• Zer egin zuten Paulak eta aitak?

• Zer gertatu zitzaion azkenean Paulari?

5 Lotu esanahi bera duten hitzak.

normala • • hurbildu

gerturatu • • igarri

ausarta • • beldurtu

kikildu • • arrunta

antzeman • • adoretsua

6 Aipatu zuk di-da batean egin ditzakezun hiru gauza.

Irakurtzeko gogoz

Goazen jertse berri bat erostera, ordu erdi batean egingo dugu, di-da, eta parkera joan zaitezke gero.

A B C

14

Page 15: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Entzuteko gogoz

1 Entzun eta esan egia ala gezurra diren.

• Mutikoak lehengusina ikusiko zuen lehen aldia zen, eta ezagutzeko irrikan zegoen.

• Mari Estatu Batuetatik zetorren, Dakota izeneko herrialde batetik.

• Neskatoak opari eder-ederra ekarri zion Euskal Herriko lehengusuari: skate bat.

• Neska ikusi zuenean, ezusteko galanta hartu zuen mutikoak.

• Hala ere, uda-bukaera lehengusinarekin pasatzea itzela izango zela pentsatu zuen.

2 Adierazi. Zeinek daramatza txirikordak?

Zer darama besteak?

3 Entzundakoan oinarriturik, osatu Mariren deskribapena eta egin erretratua koadernoan.

4 Deskribatu zuen ikaskide bat, ea gelako beste neska-mutilek nor den igartzen duten.

• Nolako itxura du? • Zer egiten du?

• Nolako izaera du? • Zer gustatzen zaio?

1

Mariren deskribapena

Marik farfailez beteta zeraman, kolorezko

bat buruan eta eta zintzilikario pila bat.

Ilea zuen, txirikorda bitan bereizia; begiak ere

beltzak , oso. Argi zegoen: lehengusina indiar

zen.

soinekoa

azalgorrialepoko

beltz-beltza

lokarriharroak

Pertsonak deskribatzea

15

Page 16: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Lenguaje y lenguasHizkuntzaren gurpilean

1 Irakurri testua eta erantzun esaldi osoak erabiliz.

• Nor gonbidatu du Mikelek bazkaltzera?

Mikelek bazkaltzera lagun bat gonbidatu du.

• Norekin azaldu da Mikelen laguna?

• Mikelen ustez, zer dago arkakusoz beteta?

• Lagunaren ustez, zer dago arkakusoz beteta?

2 Ordenatu hitzak eta idatzi esaldiak.

• etxe / Gure / asko / parkean / aurreko / daude. / zuhaitz

• ikasgelako / lagun / Atzo / hiru / kalean / genituen. / ikusi

• dute. / antzokian / barregarri / Larunbatean / herriko / film / bat / emango

• ikaragarri / gustatzen / gozokiak / Auzoko / marrubizko / mutilari / zaizkio.

3 Bukatu esaldiak koadernoan nahi duzun eran, aditza beti amaieran jarriz.

• Gure aitona-amonek…

• Baratzeko pikondoan…

• Balleteko lagunak…

• Txakurrak eta katuak…

• Gure amak aitari…

HITZEN ORDENA

• Hitzen ordena neutroa euskaraz hauxe da:

Txakurrek arkakusoak dituzte.

• Hitz bat indartu nahi dugunean, aditzaren aurrean jartzen dugu:

Txakurrek arkakusoak dituzte. (ZER)

Arkakusoak txakurrek dituzte. (NORK)

Txakurra eta arkakusoak

Mikelek lagun bat gonbidatu du bazkaltzera, eta hura txakur eta guzti azaldu zaio etxean, ez omen zeukalako animalia norekin utzi.

Mikelek ez ditu txakurrak atsegin, eta hura bereziki zikin dagoela iruditu zaio, gainera.

Mahaian eseri dira, eta txakurra ere beraiekin. Orduan bai, haserretu egin da Mikel.

–Atera ezazu txakur hori etxetik, arkakusoz beteta dago-eta!

Eta lagunak txakurrari:

–Bixer, zoaz balkoira, etxea arkakusoz beteta dago-eta!

16

Page 17: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

4 Zuzendu esaldi hauen ordena.

• Guk ez ulertzen dugu ariketa hau.

• Zuek ez behar duzue laguntzarik.

• Anek ez nahi du esnea edan.

• Lagunei ez behar zaie gezurrik esan.

5 Begiratu irudiei eta egin ezezko esaldiak, adibidean bezala.

Ez duzu iturri honetako ura edan behar.

6 Azpimarratu aditzaren aurrean dagoen hitza. Gero, idatzi galderak, adibidean bezala.

• Aitonak txokolatezko tarta ekarri digu gaur etxera.

Zer ekarri digu aitonak gaur etxera?

• Aitonak gaur ekarri digu txokolatezko tarta etxera.

• Aitonak txokolatezko tarta etxera ekarri digu gaur.

• Txokolatezko tarta aitonak ekarri digu gaur etxera.

7 Berridatzi elkarrizketa koadernoan, hitzak behar bezala ordenatuz.

–Kaixo, ni Maialen naiz. Zu nor zara?

–Naiz Brian eta nator Australiatik.

–Eta zertara etorri zara Euskal Herrira?

– Naiz etorri oporretan eta egitera surfean. Gustatzen zait asko aritzea surfean.

–Hara! Niri ere asko gustatzen zait!

–Duzu nahi surfean egin nirekin?

–Jakina! Oraintxe bertan joango gara, ezta?

–Ohola ez ekarri dut. Geratuko gara arratsaldean?

–Bai. Arratsaldera arte, orduan.

1Hitzen ordena esaldian

HITZEN ORDENA

• Ezezko perpausetan, ordena berezia izaten da: ez hitzaren ondoren jartzen da aditza.

Gaur Mikelek ez du bazkaldu.

17

Page 18: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Idazteko gogoz

1 Irakurri testua eta bilatu izen bereziak. Ondoren, kopiatu koadernoan.

Eskolako txangoa

Joan den astean, Bilbon egon ginen Nora, Araitz, Haizea eta ikaskide guztiok. Andereño Maiderrekin joan ginen txangoan. Guggenheim museoan egon ginen eta Puppy txakurra ikusi genuen. Gero, Artxanda mendira igo ginen eta bertako larreetan ogitartekoa jan genuen. Arratsaldean, Arriaga antzokira joan ginen, antzezlan bat ikustera; Kontu kontari zuen izena eta oso barregarria zen. Hurrengo batean, gurasoekin eta amona Pilarrekin etorri behar dut eguna pasatzera.

Izen bereziak:

2 Lotu izen bereziak izen arrunt egokiekin eta idatzi esaldiak.

Deba • • herria

Puppy • • idazlea

Agurain • • hondartza

Aralar • • ibaia

Leire Bilbao • • mendilerroa

Kontxa • • txakurra

3 Kopiatu esaldiak koadernoan, letra larria behar den tokian idatziz.

• nire osaba antton gasteizen bizi da, dato kalean, andre maria zuriaren plazatik gertu.

• aitona eusebio ozeano barean barrena ibili zen gaztetan, marina izeneko itsasontzian.

• atzo donostiako alde zaharrean bazkaldu genuen, joxemari jatetxean.

• lander, libe eta iñaki gipuzkoakoak dira eta arrasaten bizi dira. haien lagunak, zuriñe eta patxi, berriz, araban bizi dira, aramaion.

• izeba nereari bilintx liburu-dendara lagundu diot, eta asterixen azken komikia oparitu dit.

Letra larria

LETRA LARRIA

• Letra larria esaldiaren hasieran eta puntu ostean erabiltzen da:

Hartu pastela. Zuretzat da.

• Izen bereziekin ere erabiltzen da: pertsona-izenekin, toki-izenekin…

Gure izeba Kontxi Ean bizi da.

• Ez da erabiltzen izen berezien ondoko izen arruntekin:

Kantauri itsasoa, Miramar jauregia, Agustin Ibarrola margolaria…

18

Page 19: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1 Irakurri azalpen-testu hau eta erantzun.

Orrazkera Zoroen eguna

Orrazkera Zoroen eguna Estatu Batuetako zenbait ikastetxetan ekainaren amaieran egiten den egun berezia da, ikasturtea bukatu dela ospatzeko.

Egun horretan neska-mutilek eta irakasleek (baita nahi duten gurasoek ere) orrazkera berezia egiten dute eskolara joateko.

Orrazkera Zoroen egunean ikusten diren tximak, mototsak eta ilajeak bitxi-bitxiak, koloretsuak eta guztiz dibertigarriak dira. Izan ere, orrazkera horiek egiteko, gomina, espraiak eta ile-orratzak erabiltzen dira. Jostailuak eta bestelako gauzak ere erabiltzen dituzte, hala nola, koloretako hariak, kotoia, plastikozko ontziak… Baina orrazkera guztien oinarri-oinarrizko osagaia irudimena da.

• Zer azaltzen da testuan Orrazkera Zoroen egunari buruz?

a) Non, noiz eta zertarako egiten den.

b) Nolako arropak eraman behar diren.

c) Egun horretan nork parte hartzen duen.

d) Orrazkerak egiteko zer erabiltzen den.

2 Esan egia ala gezurra diren.

• Testuan informazioa era nahasgarrian ematen da, esaldi korapilatsuekin.

• Testuan era argi eta zehatzean ematen da informazioa, ideia bakoitza esaldi batean.

3 Idatzi azalpen-testu bat zure herrian edo ikastetxean egiten den ospakizun bereziren bati buruz.

Azalpen-testuaEGITEN JAKIN 1

IDATZI: Idatzi izenburua. Esan zeri buruz idatziko duzun.

AZALDU: Azaldu era argian ospakizuna noiz egiten den, zertarako, zertan den….

BERRIKUSI: Berrikusi idatzitakoa, zuzendu eta, beharrezkoa bada, garbira pasatu.

Azalpen-testuek gai bati buruzko informazioa ematen dute.

19

Page 20: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1 Irakurri hiztegiko definizioak eta adierazi zein irudi dagokion bakoitzari.

2 Idatzi esaldiak goiko hitzen adiera bakoitzarekin.

3 Azaldu testuan nabarmendutako hitzen esanahia.

Gure lagun Urko

Mutil benetan argia da Urko, alaia eta bizia. Urkok ikaragarri maite du basoa eta asko gustatzen zaio enbor eta adar artean ibiltzea. Zuhaitzen orriak ikusi, eta badaki nola duten izena. Kontu asko dakizki eta mila abentura kontatzen dizkigu. Horregatik beti izaten dugu gure ibilaldietako buru.

Bilatu hitzak hiztegian eta idatzi koadernoan horien beste adiera batzuk.

Hitzen iturrian Hitz polisemikoak

HITZ POLISEMIKOAK

• Hitz polisemikoak adiera bat baino gehiago duten hitzak dira, hots, gauza bat baino gehiago adierazten dutenak.

erre: 1. Suaz kiskali. 2. Janaria labean prestatu. 3. Kea arnasaren bidez hartu.

mihi

1. Dastamenaren organoa. 2. Kanpaietan dilindan dagoen pieza.

oin

1. Hankaren beheko atala.

2. Argazkien azpiko testu laburra.

belarri

1. Entzumenaren organoa. 2. Gerrikoa estutzeko metalezko pieza.

AC

D

E

F

B

20

Page 21: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1Irakurtzen jarraitzeko gogoz

1 Irakurri olerkia eta erantzun.

• Olerkian ba al dago errimatzen duen hitzik?

• Zein hitz dira horiek?

2 Irakurri koplatxoak eta osatu errimatzen duten hitzekin.

Neure buruari begira

Neure buruari begira bizitza pasa arren, oraindik ez dakit nor naizen.

Haizeari galdetu diot: –Nor naiz ni? Eta erantzunik ez dit eskaini.

–Ni nor naiz? Ilargiari. Eta izarrak lo harrarazten jarraitu du kantari.

Ispiluari, azkenik, galdetu diot ni nor naizen. Eta bihotzari begira jarri nau. Orain, lagunak ikusten hasi naiz, bat, bi, hiru, lau…

Antton KAzAbon

Ni Iruñekoa naiz,

izena dut Ibai,

gustuko dut pilota,

futbola ere

Bederatzi urteko

Laudioko Naia,

Afrikara egingo

nuke gaur

bidaia bai

Idatzi zeure burua aurkezteko koplatxoa, goikoaren antzekoa.

Bilatu zure izenarekin errimatzen duten hitzak.

Kontatu nongoa zaren, zenbat urte dituzun, zer duzun gustuko, nolakoa zaren…

SORMENA

21

Page 22: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

Lenguaje y lenguasIrakurtzen jarraitzeko gogoz

Binaka jarrita, komentatu aldaketa klimatikoari buruz dakizuena. Zer da aldaketa klimatikoa? Zerk eragiten du? Zer ondorio ditu?

Bildu bion ekarpenak eskema batean.

Eskema aurrean duzuela, azaldu ikaskideei aldaketa klimatikoa zer den.

PE

NTSAMEND

UA

Greta Thunberg

Greta Thunberg ingurumenaren aldeko ekintzaile gaztea da. 2003ko urtarrilaren 3an jaio zen Stockholm hirian, Suedian. Malena Ernman opera-kantariaren eta Svante Thunberg aktorearen alaba nagu-sia da eta ahizpa bat du. Asperger sindro-mea du, beste pertsonekin komunikatzeko

zailtasuna sortzen dion gaitza, baina be-rarentzat traba izan beharrean, «superbo-terea» da gaitz hori.

Gretak zortzi urte zituenean entzun zuen lehenbizikoz aldaketa klimatikoaren berri, eta ezin zuen ulertu zergatik inork ez zuen ezer egiten arazo larri hori konpontzeko. Gero eta kezkatuago zegoenez, eta ezer gutxi aurreratu zela ikusita, 2018ko abuz-tuan, hamabost urte zituela, Suediako par-lamentuaren parean protesta egiten hasi zen, aldaketa klimatikoaren aurkako neu-rri irmoagoak eskatzeko.

Urte horretan, hitzaldi bat eman zuen mun-duko agintari boteretsuenen aurrean, eta hau esan zien: «Gure etxea sutan dago. Nik egunero sentitzen dudan beldurra zeuek ere sentitzea nahi dut eta, gero, zer-bait egitea nahi dut».

22

Page 23: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1

3 Kopiatu fitxa koadernoan eta osatu Greta Thunbergen datuekin.

4 Erantzun galderei koadernoan.

• Zer eragozpen du Gretak beste gazte batzuen aldean? Traba izan al da berarentzat?

• Noiz entzun zuen lehenbizikoz aldaketa klimatikoaren berri? Zer pentsatu zuen?

• Zer egin zuen Gretak hamabost urte zituenean?

• Zer esan zien Gretak munduko agintari boteretsuenei?

5 IKT. Bilatu Greta Thunbergi buruzko informazio gehiago eta idatzi testu labur bat koadernoan.

• Zer iruditzen zaizu haren bizitza? Eta haren lorpenak?

6 Azaldu eta eztabaidatu.

• Testua irakurri aurretik ba al zenekiten Greta Thunberg nor den? Nola jakin duzue?

• Aipatu zenbait neurri edo konponbide: Zer egin daiteke aldaketa klimatikoa gelditzeko edo saihesteko?

1 Zer kontatzen da testuan?

• Greta Thunberg gaztearen bizitza.

• Aldaketa klimatikoa zer den.

• Greta Thunberg gaztearen eta haren familiaren gorabeherak.

2 Horren arabera, zer testu mota da?

• Eleberri baten zatia. • Iragarkia. • Biografia.

TESTU MOTA DELA-ETA

• Izena: ..................................................

• Jaiotza-data: .......................................

• Adina: .................................................

• Jaioterria: ............................................

• Helburua: .............................................

23

Page 24: 4 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin · 2020. 2. 27. · Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako

1 Entzun, eta adierazi egia ala gezurra diren. Gero, zuzendu gezurrak.

• Inkesta gazteen ohiturei buruzkoa da.

• Mutila sarritan joaten da lagunekin zinera.

• Telebistan ez du euskaraz egindako programarik ikusten.

2 Idatzi koadernoan galderen erantzunak.

• Zer ahaztu zaio etxean irakasleari? (jertsea)

• Nori ahaztu zaizkio betaurrekoak gaur etxean? (andereñoari)

• Non ahaztu zaizkio betaurrekoak andereñoari? (etxean)

3 Ordenatu hitzak eta osatu esaldiak

• ez / behar. / Guk / dugu / zikindu / Lurra

• nahi. / Haurtxoak / ez / egin / lo / du

• ikusten. / Zuk / telebista / duzu / ez

4 Kopiatu esaldiak eta jarri letra larria.

• gure osaba koldok getxoko udaletxean egiten du lan, bizkaian.

• anek pello reparaz abeslariari egindako elkarrizketa entzun du gaztea irratian.

5 Aldatu esaldiak jo aditzak bertan duen adieraren arabera.

• Futbolariak buruz jo du baloia.

• Jolas-orduko txirrinak hamarretan jotzen du egunero.

• Goitik jota, ordubete beharko duzu zure logela batzeko.

• Kale horretatik jo eta plazara helduko zara.

HONAINOKO BERRIKUSKETA

6 Egin idazlantxo bat zure oporraldiari buruz. Hauek aipa ditzakezu:

• Gertatu zaizun zerbait.

• Ezagutu duzun norbait.

• Bisitatu duzun tokiren bat.

soinu egin kolpatu joan kalkulatu

AUTOEBALUAZIOA. Erantzun koadernoan.

Zer gustatu zait gehien gai honetan? Zergatik?

Noiz erabiltzen dira letra larriak? Ongi erabili ditut testu guztietan?

Nola moldatu naiz azalpen-testua sortzeko orduan? Zer izan da zailena?

Jarri nota unitatean zehar egindako lanari.

NIRE AURRERAPENA 1

24