2.zikloko bihurrikeriak
DESCRIPTION
Adibidez lehiaketaTRANSCRIPT
Nire aita munduko aitarik hobe-
rena da, baina txikitan oso oso bi-
hurria zen.
Gabonetako sutondoan amonak
kontatutako aitaren istoriotxoak
kontatuko dizkizuet.
Nire aita txikitan Munitibarreko
baserri batetan bizi zen.
Bere aitak erosten zituen iltzeak
zuhaitzetako enborretan josten
zituen eta gero bere aitak behar
zituenean ez zituen inondik aurki-
tzen.
Aitak baserrian zeukan Misino
izeneko katu txikia ez zen hazten
aitak egindako bihurrikeriagatik.
Egun batean labean sartu zuen
eta eskerrak bere ama konturatu
zela, bestela katutxoa kiskali
egingo zen. Baina ez zen horrekin
konformatu eta ormako adreilu
bat atera, zulotxo bat egin eta
katua ezkutatu zuen zulo barruan.
Amonak ez zekien zer egin bera-
rekin eta beste egun batean erre-
geek ekarritako txirrindua aitona-
ren mailuarekin apurtu eta erre-
kara jaurti zuen.
Aititek zituen oiloen arrautzak
hartu eta gordinik jan egiten zi-
tuen eta bere ama kezkatu egiten
zen arrautzarik ez zegoelako.
Bost urterekin baserritik alde
egin zuen errekara karramarroak
hartzera eta etxeko guztiak kez-
katuta baserririk baserri ibili zi-
ren bera aurkitu ezinik.
Fraideen komentuko sagarrak eta
madariak ere ostu egiten zituen.
Errekondoan aurkitutako zazpi
txakur kumeak etxera eraman
zituen eta bere amari ez zion
ezer esan, logelan sartu eta bere
ohean pasatu zuten gau osoa .
Egia da, nik ikusi dudalako, eta
ikusi ez badut ere nire aitari
entzun diot eta berari galdetu
ahal diozu.
Nire ama txikitan , eskolan bihurri samarra zen eta
behin batean 3. mailan zegoeneko bihurrikeria hau kon-
tatu zidan.
Egun batean, berak eta lagun batek, pianoa ikasten
aspertuta zeudenean …, liburu batzuk gelako atearen
gainean uztea pentsatu zuten, sor Juncal andereñoa
ikaratzeko asmoz. Eta ipini egin zituzten.
Sor Juncal gelara iritsi zenean eta atea ireki zue-
nean … liburu guztiak burura jauzi zitzaizkion. Sor
Juncal, oso haserre, euren atzetik korrika abiada han-
diz joan zen. Patiotik buelta-bueltaka egon ziren luza-
roan baina azkenean harrapatu egin zituen, belarreta-
tik hartuta, elizara eraman eta bertan otoitz egiten
gaueko hamarrak arte egon ziren.
Egia da nik ikusi dudalako eta ikusi ez badut ere
nire amari entzun diot eta berari galdetu ahal diozu .