2012-2016ko diagnosi-txostena lagunkoitasun plana · 2017. 4. 7. · 2012-2016ko diagnosi-txostena...
TRANSCRIPT
Laburpen exekutiboa
2012-2016ko diagnosi-txostena Lagunkoitasun plana
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Eusko Jaurlaritza
Laguntza teknikoa:
Matia Institutua
2017ko apirila
AURKIBIDEA
I. ATALA – Definizioa – Helburuak – Metodologia – Aurrekariak
II. ATALA
Diagnosi-txostena – Metodologia – Emaitzak – Ondorioak
III.ATALA
– Ekintzen ezarpena
IV. ATALA
– Lagunkoitasun plana: 2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia
I. ATALA
Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte
Politiketako Sailaren ekimena da, eta herritarren eta sektore publiko,
pribatu eta sozialaren partaidetza sustatzen du Euskal Herrian
lagunkoitasunaren mugimendua garatzeko, adinekoei bizimodua
erraztuko dieten inguruneak sor daitezen.
Ekimen honen helburua pertsonen zahartze prozesuaz baliatu eta
herriko bizitzan ongizate sortzaile bezala protagonistak bihurtzea
da, era honetara adin guztietarako gizarte bat sortzen lagunduz.
Osasunaren Mundu Erakundeak martxan jarritako “Age-friendly
Environments Programme” ekimenean oinarrituta dago.
“Adinekoekin lagunkoia den herria zahartze aktiboa sustatzen duen hiri-ingurune integratzailea eta irisgarria da.”
“Adinekoak kontuan hartzen dituzten ingurune fisikoek independentziaren eta dependentziaren arteko aldea ezar
dezakete”. (OME, 2002) Zahartze aktiboa: esparru politikoa
Zahartze aktiboaren paradigma
Bizi-ingurune erraztaileak
• Komunitatean parte hartzeko prozesuak sortzea.
• Udalerriko/Lurraldeko eskumen-esparruetan aldaketak ahalbidetzea,
bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetze aldera.
• Biztanleen bizimoduan adinekoek ongizate-sortzaile gisa duten
ahalmena aprobetxatzea.
•Euskadin lagunkoitasun-ekimenen sarea sortzea.
HELBURUAK
PROIEKTUKO FASEAK
OMEren arabera, lagunkoitasun-programa lau fasetan garatzen da, etengabe hobetzeko zikloan zehar.
METODOLOGIA
Prozesu baten bidez gauzatuko da proiektua. Prozesu horretan, eragile guztiek parte hartuko dute (sektore publikoa, pribatua eta soziala), baita herritarrek ere, eta ezinbestekoa da prozesu horretan herritarrek gidari-lanak ere egitea.
Ikerketa/Ekintzaren postulatuei jarraikiz gauzatzen da prozesua, esku hartzeko zortzi eremutan oinarrituta.
Zahartzea erabaki politikoen muin bihurtzen da, ez bakarrik gizarte-zerbitzuei edo osasunari dagozkienetan; horrela, ikuspegi integratzaile eta zeharkakotik heltzen zaio prozesuari.
Lan-metodologia “Bottom up” (behetik gora) hurbilpenean oinarritzen da; haren bidez, biztanleen partaidetza oro har (eta, bereziki, adinekoena) proiektuaren oinarri nagusi bihurtzen da.
8 IKERKETA/EKINTZA EREMUAK
BEHETIK GORA METODOLOGIA
Lagunkoitasunaren mugimendua 2009an hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoan, lehenengo hiria Osasunaren Mundu Erakundearen munduko sarean sartu zenean; hots, Donostia. Handik gutxira, Bilbok, Gasteizek eta Durangok ere egin zuten bat ekimenarekin.
Euskadi Lagunkoia 2012an jarri zen martxan, eta lehenengo bi urteetan, 2014ra arte, esperientzia pilotu ugari egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 15 udalerritan. Hainbat jendek hartu du parte ekimenean: udalak, tokiko agenteak, elkarteak eta biztanleak.
Udalerri horietan egindako esperientzia pilotuei esker, gida metodologikoa prestatu da (Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida praktikoa, 2014) eta, bertan, tresna erabilgarriak jaso dira lurralde lagunkoia eraikitzeko eta inguruneak zahartuz doazen pertsonen beharretara egokitzen aurrera egiteko.
2014ren amaieran, proiektua zabaltzen eta martxan jartzen hasi zen hainbat udalerritan, FEDERPEN eta AGIJUPENS elkarteen laguntzarekin.
Estatuan lagunkoitasunaren garapenean aitzindari, euskal hiriburuek modu autonomoan garatu dituzte, 2016ko otsailera arte, lagunkoitasunaren aldeko programak, eta data horretan Euskadi Lagunkoia sareari atxiki zitzaizkion.
Gaur egun (2017ko otsaila), 40 euskal udalerri daude Euskadi Lagunkoia sarean.
Aurrekariak
Udalerriak 1. Abanto y Ciérvana-Abanto
Zierbena 2. Alegria-Dulantzi 3. Amurrio 4. Antzuola 5. Añana 6. Armiñon 7. Azkoitia 8. Beasain 9. Berantevilla 10. Bergara 11. Bermeo 12. Bilbo 13. Campezo/Kanpezu 14. Donostia 15. Durango 16. Ea 17. Eibar 18. Erriberagoitia/Ribera Alta 19. Eskoriatza 20. Getxo
21. Hondarribia 22. Idiazabal 23. Irun 24. Iruña Oka/Iruña de Oca 25. Irura 26. Kuartango 27. Lantaron 28. Legazpi 29. Ordizia 30. Orio 31. Ormaiztegi 32. Urnieta 33. Urretxu 34. Valdegovia/Gaubea 35. Vitoria-Gasteiz 36. Zaldibia 37. Zambrana 38. Zarautz 39. Zestoa 40. Zumarraga
II. ATALA Diagnosi-txostena
Euskadiren diagnostiko orokorra egiteko, informazioa biltzeko tresna hauek erabili dira:
A. Bigarren mailako iturrien azterketa.
B. Topaketa eta taldeak biztanleekin eta eragileekin, udalerri pilotuetan.
C. Lagunkoitasunari buruzko galdera-sortak udalerri pilotuetan.
D. Elkarrizketa sakonak aditu eta eragile garrantzitsuekin.
METODOLOGIA
A. BIGARREN MAILAKO ITURRIEN AZTERKETA
Helburua: Lurraldeak alderdi soziodemografikoei buruz eskaintzen duen informazioa eta inguruneari buruz dauden datuak biltzea.
Hona hemen bigarren mailako iturri nabarmenenak:
•Eustat:
– Biztanleen udal errolda: udalerrietako informazio demografikoa.
– Udalmap: udalerrietako informazio-sistema.
•Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila:
– Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko inkesta (2014).
– Euskadiko 50 urteko eta gehiagoko pertsonen etxebizitzari eta inguruneari buruzko inkesta (2011).
B. TOPAKETAK ETA TALDEAK
Helburua: biztanleekin inguruneko lagunkoitasun-maila eztabaidatzea. Txosten hau egiteko aztertutako topaketak udalerri pilotuetan egindakoak dira; haietan, guztira, 400 pertsona baina gehiagok parte hartu zuten:
• Ordizia • Orio • Zumarraga • Hondarribia • Cuadrilla de Añana • Eibar • Antzuola
• Legazpi • Campezo/Kanpezu • Zarautz.
Helburua: adierazle kuantitatiboez baliatuta Euskadiren lagunkoitasun-maila ezagutzea.
Guztira 2.775 galdera-sorta bildu ziren, honela banatuta, udalerriaren arabera:
• Añanako kuadrilla: 260 partehartzaile.
• Ordizia: 219 partehartzaile.
• Orio: 247 partehartzaile.
• Zumarraga: 388 partehartzaile.
• Hondarribia: 363 partehartzaile.
• Beasain: 201 partehartzaile.
• Irura: 55 partehartzaile
• Antzuola: 138 partehartzaile.
• Eibar: 414 partehartzaile.
• Legazpi: 294 partehartzaile.
• Urretxu: 194 partehartzaile.
2013tik 2016ko ekainera bitartean egin zen galdera-sortak biltzeko landa-lana.
18
C. LAGUNKOITASUNARI BURUZKO GALDERA-SORTA
Helburua: Euskadiko lagunkoitasun-maila eta proiektuaren iragana, oraina eta etorkizuna aztertzea, lagunkoitasunaren mugimenduko adituek eta sustatzaile nagusiek lagunduta.
Pertsona hauei egin zitzaien elkarrizketa:
• Teknikariak – Adituak:
1. “Donostia Lagunkoia” proiektuaren koordinatzailea. Donostiako Udala.
2. “Bilbo, hiri adiskidetsua adinekoekin” proiektuaren arduraduna. Bilboko Udala.
3. “Gasteiz, hiri adeitsua” proiektuaren arduraduna. Gasteizko Udala.
4. “Durango Lagunkoia” proiektuaren arduraduna. Deustuko Unibertsitatea.
• Adinekoen elkarteak:
1. Adinekoen Elkarteen Federazioko presidentea.
2. AGIJUPENS Erretiratu eta pentsiodunen Gipuzkoako elkarteko ordezkaria.
3. “Ordizia Lagunkoia” lan taldeko partaidea.Euskadi Lagunkoi ekimenera lehen fasean atxikitutako herria (2012-2014)
4. “Antzuola Lagunkoia” lan taldeko partaidea. Euskadi Lagunkoi ekimenera bigarren fasean atxikitutako herria (2015-2017)
19
D. ELKARRIZKETA SAKONAK
Biztanleak, guztira = 2.164.144
Adineko biztanleak, guztira: 469.913
Biztanle guztien % 21,71 adinekoak dira.
2031n, biztanle gehien dituzten taldeak 55 urtetik gorakoenak dira.
2031rako aurreikuspenen arabera, Euskadin 2.400 pertsonak baino gehiagok izango dituzte 100 urte edo gehiago, eta nagusiki emakumeak izango dira; hain zuzen ere, adin bereko gizonak baino lau bider gehiago.
20
1. DATU SOZIODEMOGRAFIKOAK
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren piramidea. 1996, 2016 eta 2031
Iturria: geuk egina, INEren datuetan oinarrituta.
DIAGNOSTIKOAREN EMAITZAK
Baina errealitate demografiko hori aldatu egiten da lurralde, eskualde edo udalerri batetik bestera.
Bizkaian daude 65 urtetik gorako pertsona gehien (% 21,95); ondoren, Gipuzkoan (% 21.30); eta, azkenik, Araban (% 19,82).
Euskadiko 251 udalerrietatik, 127tan biztanleen % 20 baino gehiago dira adinekoak. Hau da, bi euskal udalerritatik ia batean dira adinekoak biztanleen % 20 baino gehiago.
Udalerri guztietatik 21etan % 25 baino gehiago dira adinekoak; alegia, lau pertsonatik batek 64 urte baino gehiago ditu.
21
1. DATU SOZIODEMOGRAFIKOAK
Adineko biztanleen ehunekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriaren arabera (2014)
Iturria: Eustat: mapa interaktiboak (2017ko otsailean kontsultatua).
Adineko gehienen iritziz, euskal lurraldea bizitzeko toki lagunkoia da.
65 urteko eta gehiagoko biztanleen % 90ek baino gehiagok dio bai Euskadi bai beren udalerria eta beren auzoa toki lagunkoiak direla; hau da, pertsonen beharretara egokituta daudela, eta bertan elkarbizitza erraza dela.
Euskadiko 50 urteko eta gehiagoko pertsonen etxebizitzari eta inguruneari buruzko inkestan (2011) ere ageri da bizitokiaren baldintzekiko poztasun-sentimenduaren batazbestekoa 8,2koa dela; hau da, oso handia (0 eta 10 bitarteko eskalan, 0 batere pozik da, eta 10, berriz, oso pozik).
22
2. ALDERDI OROKORRAK
Euskal Herria, beren udalerria eta beren auzoa lagunkoiak direla uste duten 65 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa (2014)
Iturria: geuk egina, Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko inkestako (2014) datuetan oinarrituta. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
Eusko Jaurlaritza.
Lau pertsonatik hirurentzat beren udalerriak oso edo nahiko atseginak dira.
Oro har, garbiak direla uste da, eta ez direla oso zaratatsuak. Hala ere, desberdintasunak daude auzo eta inguruneen artean.
Alderdi negatibo orokorra da garestiak direla. Inkestari erantzun dioten pertsonen % 8,7k soilik esan dute beren udalerria merkea dela (oso eta nahiko merkea). Topaketetan parte hartu dutenek ere gauza bera esan dute.
23
2. ALDERDI OROKORRAK
Nolakoa da zure udalerria: atsegina, garbia, zaratatsua, merkea?
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Atsegina Garbia Zaratatsua Merkea
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
28,9% 69,3% 8,7%47,3%
Euskadin, hiriko parke, lorategi eta berdeguneek hartzen duten azalera % 14,4koa da.
Hiriko berdegune gehien dituen lurraldea Gipuzkoa da (bertan, parke, lorategi eta berdeguneek hiri-lurzoruaren % 20,12 hartzen dute); gero, Bizkaia dago (% 13,27); eta, azkenik, Araba (% 10,89).
24
3. AIRE ZABALEKO GUNEAK ETA ERAIKINAK
Hiriko parke, lorategi eta berdeguneen azalera (hiri-lurzoruaren %, 2009)
Iturria: UDALMAP. Udalerrietako informazio-sistema. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saila eta EUSTAT.
Biztanleen iritziz, nahikoa parke eta berdegune dago eta, oro har, egoera onean daude.
Dirudienez, ez dute komun publikorik, edo egoera txarrean daude.
Euskadin, 1,64 komun publiko daude 10.000 biztanleko (Udalmap, 2009).
Komun publikoak izatea eta eskuragarri, estrategikoki kokatuta eta ondo seinaleztatuta egotea udalerriaren lagunkoitasun-ezaugarria da.
25
3. AIRE ZABALEKO GUNEAK ETA ERAIKINAK
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Nahikoak daude Ondo zainduta daude
Ondo kokatuta daude
Ondo hornituta daude
Maiz erabiltzen ditu
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
44,5% 54,8%37,8%
23,4%44,1%
Parkeak eta berdeguneak
Biztanleen erdiak baino gehiagok bizitoki duten udalerritik kanpo egiten dute lan, eta ikasleen % 69,42k ere mugitu egin behar dute ikasketekin jarraitzeko. (Udalmap, 2007)
Autobusa oso edo nahiko maiz erabiltzen dute pertsonen % 22,6k (Lagunkoitasunari buruzko inkesta).
Aipatzekoa da azken urteotan nabarmen murriztu direla garraioaren irisgarritasun-arazoak. Adinekoen % 30etik 1993an % 16ra 2014an (Hirugarren adinari buruzko inkesta, 1993, eta Bizi-baldintzei buruzko azterketa, 2014).
26
4. GARRAIOA
Autobusa
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Geraleku nahikoa daude
Ibilbideak eta maiztasuna
onargarriak dira
Prezioa arrazoizkoa da
Maiz erabiltzen du
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
43,5% 23,9% 21,7%54,2%
Norberaren autoa da garraiobide erabilienetako bat. Hortaz, oso adinekoen kasuan, gidatzea zaila denean eta autoa gutxiago erabili ahala, handitu egiten da isolatzeko aukera.
Erabilera handi horren datuak garbi uzten du ibilgailu ugari daudela (ibilgailu kopurua biztanleko). Euskadikoa, batez beste 2014an, 0,6koa da. Hau da, bitik batek ibilgailua dute toki batetik bestera joateko.
Udalerrietako zirkulazioaren inguruko pertzepzioa negatibo samarra da, 10etik hiruren ustez ez direlako gehiegi edo batere errespetatzen trafikoko seinaleak.
Antzeko kopuruak uste du ibilgailuen abiadura ez dela egokia.
27
4. GARRAIOA
Trafikoa eta zirkulazioa
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Errespetatzen dira trafikoko seinaleak
Ibilgailuak abiadura egokian doaz
Semaforoek iraupen egokia dute oinezkoek bidea
zeharkatu ahal izateko
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
51,6%
26,4%30,5%
Euskal adinekoen % 84k beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu nahi dute menpekotasun-egoeren ondorioz laguntza behar dutenetan ere.
Kontuan izan beharreko zenbait datu garrantzitsu: 55 urteko eta gehiagoko adineko gehienak beren etxebizitzetan bizi dira (% 88,7) (ECV+55, 2014), eta adinekoak pozik daude beren etxebizitzaren egoerarekin (batez beste 8,32, 0 eta 10 bitarteko eskalan). (Etxebizitzari buruzko inkesta, 2011)
28
5. ETXEBIZITZA
Etxebizitza-lehentasuna, laguntza behar izanez gero (2014)
Iturria: (Barrio, E.; Mayora, O.; Sancho, M.): Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlana (2014). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila (2015).
Etxebizitzen erosotasun-indizea 72koa da, erosotasun-maila ertain ia altua. Etxebizitzaren erosotasun-maila baxutzat jotzen da 50 puntura iristen ez denean; ertaina, 50 eta 75 puntu bitartean dagoenean; eta altua, 75 puntu baino handiagoa denean (Udalmap, 2011).
Lagunkoitasunari buruzko inkestaren arabera, 10 pertsonatik ia lauren etxebizitza ez dago egokituta menpekotasun-egoera posibleetara.
50 urteko eta gehiagoko pertsonak bizi diren etxebizitzen batez besteko adina 49 urtekoa da, eta pertsona horiek, batez beste, 31 urte daramatzate etxe horietan bizitzen.
Etxe berean urte gehiago eman dituzten pertsonak pozik daude ingurunearekin.
29
5. ETXEBIZITZA
Etxebizitza
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Badaude etxebizitza eskuragarriak
Ezagutzen ditu etxea berritzeko eta
mantentzeko dauden
laguntzak
Etxebizitza egokituta dago
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
81,8% 60,9%71,4%
Inkestari erantzun dioten pertsona gehienek adierazi dute senideekin oso edo nahiko maiz egoten direla (% 81.8); gainera, senide horiek oso edo nahiko hurbil bizi dira (% 60.9), eta oso maiz laguntzen diote elkarri (% 71,4).
Familia bereko belaunaldi eta kideen artean baliabideak transferitzeko modu bat, funtsean, gertutasunean eta harremanen maiztasunean oinarritzen da.
Familia-elkarrekikotasuneko datuen arabera, 55 urteko eta gehiagoko pertsonen % 54,8k, era batera edo bestera, zaintza informala eskaintzen dute (seme-alaben, biloben, adinekoen edo ezintasunen bat dutenen zaintza); bestela, % 7,7k soilik jasotzen dute laguntza, osasun-arazoengatik (ECV+55, 2014).
30
6. PARTAIDETZA ETA GIZARTEA
Familia
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Elkarri laguntzen diote familiako
kideek
Harreman handia du familiarekin
Senideen etxea hurbil dago
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
81,8% 60,9%71,4%
Pertsonen % 68k diote ezagutzen dituztela bizilagunak.
Inkestari erantzun dioten 10 pertsonatik lauk diote bizilagunek asko laguntzen dietela.
Gainera, % 59.2k esan dute asko edo dezente ezagutzen dituztela establezimenduetako dendariak, jabeak eta enplegatuak.
% 38k aitortu dute dendari horiek laguntza eskaintzen dietela egoera zehatzetan.
31
6. PARTAIDETZA ETA GIZARTEA
Bizilagunak eta dendariak
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Ezagutzen ditu bizilagunak
Elkarri laguntzen diote bizilagunek
Ezagutzen ditu dendariak
Egoera zehatzetan laguntzen diote
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
39,2% 59,2%38%68%
“EAEko borondatezko lanari buruzko azterlaneko” (2013) datuen arabera, euskal biztanleen % 8,6 dira boluntarioak; hau da, gutxi gorabehera 157.493 pertsona. Boluntario guztien % 56,3k 50 urte baino gehiago dituzte.
“Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlanean” (2014) jasotako informazioaren arabera, 55 urteko eta gehiagoko pertsonen % 18,7k parte hartzen dute, boluntario gisa, hainbat motatako erakundeetan.
32
7. PARTAIDETZA ETA GIZARTEA
Gizarte-partaidetzako jarduerak egiten dituzten pertsonen ehunekoa (2014)
Iturria: (Barrio, E.; Mayora, O.; Sancho, M.): Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlana (2014). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila (2015).
2
2,9
3,9
4,1
4,5
5,2
6,9
0 1 2 3 4 5 6 7 8
Alderdi politikoak eta sindikatuak
Besteak
Gizarte mugimenduak
Parroki taldeak
Bizilagunen elkarteak
Gizarte zerbitzuak
Elkarteak
Inkestari erantzun dioten biztanleen % 64.4rentzat, udalerrietan tratu egokia ematen zaie adinekoei.
Topaketetan adierazi zen beharrezkoa dela erakundeek ahalegina egitea zahartzeari lotutako irudia aldatzeko eta adinekoak zahartze aktiboaren kontzeptuarekin erlazionatzeko.
Belaunaldien arteko harremanari dagokionez, % 35.6k diote harreman handia dagoela gazteen eta adinekoen artean.
33
8. ERRESPETUA ETA GIZARTERATZEA
Adinekiko errespetua eta belaunaldien arteko harremana
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Bere ustez, udalerrian errespetatzen dituzte adinekoak
Harreman nahikoa dago adin desberdinetako pertsonen
artean
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
35,6%64,4%
Udalerrietan inkestari erantzun dioten 10 pertsonatik hiruk esan dute gehiago parte hartu nahi dutela udalerriko herritarren bizitzan.
Eustaten datuen arabera, 55 urteko eta gehiagoko biztanleen enplegu-tasak gora egin du azken urteotan, bereziki emakumeenak; horrela, % 13,5etik (2011) % 18ra pasatu da (2016an).
34
9. HERRITARREN PARTAIDETZA ETA ENPLEGUA
Euskal Autonomia Erkidegoko 55 urteko eta gehiagoko biztanleen enplegu-tasa, sexuaren arabera
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren inkesta, jardueraren arabera.
25,2 25,0 25,5 25,426,5 27,1
13,514,6 15,1
16,317,6 18,0
0
5
10
15
20
25
30
2011 2012 2013 2014 2015 2016
Gizonezkoak
Emakumezkoak
Pertsonen % 34,8k diote oso edo nahiko informatuta daudela udalerrian gertatzen denari buruz. Antzeko kopuruak dio ez dagoela oso edo batere informatuta.
Adinekoekin komunikatzeko, egokiagotzat jotzen dira hedabide tradizionalak, teknologia berriak baino.
Adin gehiagoko pertsonen artean oraindik ere oso txikia da teknologia berrien erabilera elkarri informatzeko eta elkarrekin komunikatzeko, nahiz eta azken urteotan modu esponentzialean hazten ari den. Euskadiko adinekoen % 40,3k erabili dute Internet azken hiru hilabeteetan.
35
10. KOMUNIKAZIOA ETA INFORMAZIOA
Komunikazioa eta informazioa
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
Bere ustez, informazio nahikoa jasotzen du udalerrian gertatzen
denari buruz
Badago zer zentro publikotan erabil dezakeen Internet doan
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
42,6%34,8%
Ez da ondo ezagutzen adinekoentzat zer gizarte-baliabide dauden.
% 30.3ek soilik ezagutzen dute asko edo dezente etxez etxeko laguntza-zerbitzua; eta % 24.8ek soilik, telelaguntzako zerbitzua. Egoitzen eta eguneko zentroen zerbitzuak apur bat ezagunagoak dira; % 32 eta % 38, hurrenez hurren.
36
11. GIZARTE- ETA OSASUN-ZERBITZUAK
Adinekoentzako gizarte-baliabideen ezagutza
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
ED/EDE
Asko
Dezente
Erdizka
Gutxi
Batere ez
24,8% 38% 32% 69,5%30,3%
Ebaluazio orokorrean, balorazio onena (batez beste, 7,44) familia, bizilagun, lagun eta abarrekiko harremanak du; hau da, ezin hobeki baloratzen da gizartea.
Bigarren tokian (batez beste, 6,73), gizarte- eta osasun-zerbitzuen erabilerarekiko gogobetetasuna dago, nahiz eta zerbitzu hauen ezagutze eza altua den.
6,68 puntu jaso ditu errespetu eta gizarteratzeak.
Alderdi hauek jaso dute balorazio kaskarrena: etxebizitza (batez beste, 5,4); dagoen komunikazioa eta informazioa (5,78); eta gizarte-partaidetza eta garraioa (5,89 eta 6.04). Funtsezko alderdiak dira haiek lurraldeko lagunkoitasuna hobetzeko.
37
11. GOGOBETETASUN OROKORRA, EREMUAREN
ARABERA
Hainbat alderdirekiko gogobetetasun-maila (Eskala: 0 = batere ez; 10 = erabat)
Iturria: geuk egina, udalerri pilotuetan Euskadi Lagunkoiari buruz egindako lagunkoitasun-inkestan oinarrituta (2013-2016). Enplegu eta Gizarte Politiketako
Saila. Eusko Jaurlaritza.
5,40
5,78
5,89
6,04
6,16
6,63
6,68
6,73
7,44
0 2 4 6 8 10
Etxebizitza
Komunikazioa eta informazioa
Gizarte-partaidetza
Garraioa
Parkeak eta berdeguneak
Aisialdia
Errespetua eta gizarteratzea
Gizarte- eta osasun-zerbitzuak
Gizartea
Ondorioak
Adinekoen premietara egokitutako hiriak eta komunitateak eraikitzea da biztanleen zahartzeari erantzuteko tokiko planteamendu politiko eraginkorrenetako bat. Ingurune
fisikoak eta sozialak funtsezkoak dira pertsonak zahartzaroan osasuntsuak, independenteak eta autonomoak izan daitezen (WHO, 2014).
Lagunkoitasun-programan, adinekoak dira ongizatea sortzeko prozesuaren protagonistak. Prozesu horrek eragina izango du gure eguneroko bizitzan, eta behartu egingo gaitu gune publikoak, biztanleen arteko harremanak, zaintzaren transferentziak eta bestelakoak modu arrazionalagoan berreskuratzera; alegia, udalerriko eguneroko
bizitza guztiontzat gizatiarragoa eta atseginagoa bihurtzen duten gauza txiki horiek guztiak berreskuratzera.
III ATALA Ekintzen ezarpena
Atal honetan martxan jarri diren ekimen batzuk aipatzen dira, ekimen hauek eskura daude Sarera atxikituta dauden herri guztientzat.
Establezimendu lagunkoia
Trebakuntza-ikastaro bat da eta kostu txikiko edo kosturik gabeko jardunbideak proposatzen ditu enpresei adineko bezeroak erakartzen laguntzeko. Helburua da establezimenduak bezeroentzat lagunkoiagoak izan daitezen lortzea, eta toki horiek adinekoen beharretara egokitzea, adinekoek ohiko ingurunean ahalik eta modurik autonomoenean bizitzen jarrai dezaten. Moduluak: • Mugikortasun-galera • Ikusmenaren murrizketa • Entzumenaren murrizketa • Narriadura kognitiboa
Hemen eskuragarri: http://goo.gl/5XjlAk
Dementzia duten pertsonei tratu lagunkoia
emateko gida
Helburuak: • Biztanleak dementziarekiko kontzientziatzea
eta sentsibilizatzea. • Eguneroko egoera zehatzetan pertsonei
laguntzeko jarraibideak eskaintzea. • Egoera horretan dauden pertsonei gizartean
parte hartzen jarrai dezaten sustatzea.
Hemen eskuragarri: http://goo.gl/ooIC84
Ondarea
Ekimen hau proiektu dokumental bat da; proiektu horretan, Euskadiko adineko guztien esperientziak biltzen dira, bideo-formatuan, Euskal Herriko ondare ez-materiala eta kulturala ezagutarazteko. Hemen eskuragarri. http://goo.gl/I3M0ii
Ondarea" programa OMEk
(Osasunaren Munduko Erakundeak)
aukeratua izan da mundu mailako 9
programa onenetako bat bezala,
Adineko pertsonen nazioarteko
egunerako (2016ko urriak 1)
“edadismoaren aurka egin ezazu”
deialdian.
Ondarea
Toki lagunkoien mapa: biztanleekin
tokiak mapan kokatzea,
lagunkoitasun-mailaren arabera
(parkeak, kaleak, eraikinak, etab.).
Hemen eskuragarri:
http://goo.gl/mQQdcH
Toki lagunkoien mapa
Bizilagunek eta auzokideek elkarri lagun diezaioten sustatzea, eguneroko zereginetan denbora trukatuta. Hemen eskuragarri: http://goo.gl/qkXecR
Denboraren Bankua
IV. ATALA Lagunkoitasun Plana
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hainbat ekintza jarri ditu martxan proiektu honen etorkizuneko plangintza egiteko. Ekintzarik garrantzitsuena 2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiaren barruan garatzen da, eta estrategia horren barruan dago Euskadi Lagunkoia Lagunkoitasun Plana.
2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategiako 3. eremuak «Lagunkoitasuna eta partaidetza ongizatearen gizartea sortzeko» du izena, eta, dioenez, Euskadiren gobernantza-eredua aldatu nahi bada, egungo eta etorkizuneko biztanleriaren egiturarekin bateragarriagoa izan dadin, ezinbestekoa da berriro aztertzea herri-partaidetzaren kontzeptualizazioa, herri-partaidetza baita hiri, herri eta inguruneen nazioarteko lagunkoitasun-mugimenduaren oinarria.
Eremuak helburu hau du: Euskadin «lagunkoitasunaren» paradigma orokortu dadin sustatzea, eta, horretarako, zahartuz doazen pertsonak prozesuaren protagonista izango direla eta prozesuan parte hartuko dutela bermatzea.
3.1 Boluntarioen eta elkarlan komunitarioko partaidetza-mugimenduen kopurua handitzea, bai zahartuz doazenei laguntzeko, bai zahartuz doazenen laguntza izateko.
3.2 Adinekoek familia zenbat zaintzen duten eta zenbat laguntzen dioten baloratzea, eta erantzunkidetasuna sustatzea.
3.3. Euskadin lagunkoitasun-prozesuak sustatzea.
Hauek dira jardun-ildoak
3.1 Boluntarioen eta elkarlan komunitarioko partaidetza-mugimenduen kopurua handitzea, bai zahartuz doazenei laguntzeko, bai zahartuz doazenen laguntza izateko.
Ekintzak
• Herri-partaidetzako foroen sorrera sustatzea, bereziki hezkuntza-inguruneetan, eta foro horietan oso kontuan hartzea adinekoek zenbat lagun dezaketen ongizatearen gizartea eraikitzen eta mantentzen, eta zer ekarpen egiten dioten gizarteari.
• Adinekoek Euskadiko boluntarioen testuinguruan duten eginkizuna aztertzea.
• Adinekoei komunitateko edo auzoko jardueretan modu aktiboan laguntzeko eta parte hartzeko aukera ematen dieten ekimenak sustatzea.
• Pertsonak bizi diren tokian hainbat belaunalditako pertsonak elkartzen dituzten ekimenen alde egitea; horrela, aukera handiagoak egongo dira belaunaldien artean loturak sortzeko eta ezagutza, kultura eta balio positiboak zabaltzeko.
• Adinekoentzako zentroetako zerbitzu eta programen mapa sortzea eta zabaltzea, eta zentro horien modalitateek zer eragin duten ebaluatzea. Proposamenak egitea, proposamen publikoak hobetzeko eta haiek adinekoen profil berrietara egokitzeko, genero-ikuspegia aintzat hartuta.
3.1 Boluntarioen eta elkarlan komunitarioko partaidetza-mugimenduen kopurua handitzea, bai zahartuz doazenei laguntzeko, bai zahartuz doazenen laguntza izateko.
Ekintzak
• Autonomia Erkidegoan adinekoentzat dauden gizarte-baliabideen gidak prestatzea, lurraldeka.
• Adinekoek bai aurrez aurre bai birtualki parte hartzeko zer gune eta aukera dituzten ezagutaraztea, eta gune eta aukera berriak sustatzea.
• Adinekoak biztanle guztientzat diren gizarte- eta kultura-zentroetara joan daitezen sustatzea.
• Komunitatearentzat beharrezkoak diren zerbitzu-eremuetan adinekoen presentzia aktiboa indartzeko eta agerian jartzeko estrategiak zehaztea, lan-intrusismorik eragin gabe.
• Adinekoek teknologia berriak eta informazio- eta komunikazio-sare sozialak erabiltzen ikas dezaten eta erabil ditzaten sustatzea.
• IKTen bidez 2.0 herri-partaidetza sustatzea.
• Gizarte-harremaneko sareak manten daitezen eta sare berriak sor daitezen sustatzea, bakarrik egon nahi ez dutenak bakarrik egon ez daitezen.
3.1 Boluntarioen eta elkarlan komunitarioko partaidetza-mugimenduen kopurua handitzea, bai zahartuz doazenei laguntzeko, bai zahartuz doazenen laguntza izateko.
Ekintzak
• Ekimen didaktikoak garatzea, bakardadea kudeatzen eta hartaz gozatzen laguntzen duten gaitasunak hartzeko, eta gai honen inguruko estereotipoak ez sortzeko.
• Boluntariotza-ekimenak babestea, bakarrik sentitzen diren eta konpainia nahi duten pertsonekin egoteko, isolatze sozialeko egoerak eta haien ondorioak saihets daitezen.
• Boluntariotzaren gizarte-balioa sustatzea, baita adinekoek erakundeetan parte har dezaten ere.
• Administrazio publikoek adineko boluntarioen prestakuntza ahalbidetzea, eta, horretarako, informazio nahikoa eta aholkua ematea beren gain har ditzaketen ekintzei eta konpromisoari buruz, zer gaitasun, asmo eta nahi dituzten.
• Denboraren bankuak sor daitezen sustatzea, gizarte-kohesioa lortzeko eta belaunaldien arteko elkartasuna eta gizarte-harremanak bultzatzeko tresna gisa; horrela, lan-bizitza eta familia bateragarri egitea, gizon eta emakumeentzako baldintza berberetan.
3.2 Adinekoek familia zenbat zaintzen duten eta zenbat laguntzen dioten baloratzea, eta erantzunkidetasuna sustatzea.
Ekintzak:
• Adinekoak zaintzeko dituzten senideei laguntza eta prestakuntza ematea, eta zeregin horretan erantzunkidetasuna sustatzea, sexu-bereizketarik egin gabe.
• Gizartea sentsibilizatzea, aitona-amonek bilobak zaintzen arrazionalki eta erantzunkidetasunez aritu beharrari buruz, nahi ez duten zamarik eman ez dakien, berariaz hala adierazi ez arren.
• Adinekoek gaur egun familia zenbat zaintzen duten eta zenbat laguntzen dioten ikusita, horrek duen eragin ekonomikoari buruzko informazioa ematea.
• Herritarrak sentsibilizatzea, zaintza-lanetan (eta etxeko lanetan) emakumeek eta gizonek erantzunkidetasunez jokatu beharrari eta horrek duen garrantziari buruz, kontuan hartu gabe nor zaintzen den.
3.3. Euskadin lagunkoitasun-prozesuak sustatzea.
Ekintzak:
• Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenari atxikitako udalerrien sarea zabaltzea.
• Adinekoek diagnostikoan modu aktiboan parte hartuko dutela bermatzea, baita herri, hiri eta lurraldeetako lagunkoitasun-prozesua martxan jarriko dela ere.
• Sektore pribatua lagunkoitasun-mugimenduan inplikatzea, eta, horretarako, programak sustatzea (besteak beste, «Establezimendu lagunkoia» izenekoa).
• Adinekoen irudi erreala sustatzea, eta Euskadiko ondare immateriala ezagutarazteko duten gizarte-balioari lotzea, besteak beste, Euskadi Lagunkoia proiektuko «Legatua» ekimenaren bidez.
• Zahartuz doazen pertsonak udalerriko Lagunkoitasun Plana diseinatzeko prozesuan integratzea.
• Hiri-diseinuan «adina» ikuspegia txertatzea, eta beti belaunaldien arteko ikuspegian eta genero-ikuspegian integratzea.
• Euskadi Lagunkoia proiektuaren esparruan, adinekoek hirigintza-planetan parte har dezaten sustatzea, eta lagunkoitasunaren, irisgarritasunaren eta diseinu unibertsalaren ikuspegitik «aholkulari eta balioztatzaile» gisa egiten duten lana indartzea.
3.3. Euskadin lagunkoitasun-prozesuak sustatzea.
Ekintzak:
• Gune publikoak guztientzat toki seguruak izan daitezen ahalbidetzea, haietan ibiltzeko zailtasun bereziren bat izan dezaketen iritziak kontuan hartuta, besteak beste, adinekoenak, emakumeenak, mugikortasun-arazoak dituztenenak, etab.
• «Nire auzoa maite dut» programa ezar dadin sustatzea, baita antzeko ekimenak ere, auzolan modukoak, auzoetako eta udalerrietako belaunaldien arteko gizarte-sareak bultzatzeko eta herritarren eta udalen arteko komunikazioa ahalbidetzeko aukera gisa. Horretaz gain, lankidetza komunitarioko eredu berriak sustatzea, tartean crowdfundinga (finantziazio kolektiboa edo herri-finantziazioa) eta crowdsourcinga (lankidetza masiboa).
• Adinekoentzat garraio publikoko zerbitzuak irisgarriak, seguruak eta ekonomikoak direla bermatzea, bereziki landa-eremuko toki isolatuetan. Horrela, bertan bizi direnek zerbitzuak erabili ahal izango dituzte, eta familia- eta gizarte-harremanak mantendu, ahulenak isolatuta gera ez daitezen, edo isolatuta geratzearen ondorioak jasan ez ditzaten.
3.3. Euskadin lagunkoitasun-prozesuak sustatzea.
Ekintzak:
• Gai zehatzei buruzko gidak prestatzea (besteak beste, garraioa, etxebizitza, establezimenduak edo guneak), Eusko Jaurlaritzako dagozkion sailekin batera, eta, gida horietan, lagunkoitasuna hobetzeko gakoak ematea.
• Gai zehatzei buruzko zabalkunde- eta prestakuntza-jardunaldiak egitea, eta, haietan, sektore publiko, pribatu eta sozialeko eragileak inplikatzea.
• Adin jakin batera iritsi izateagatik adinekoak gidatzeko edo segurtasunez gidatzeko gai ez direlako estereotipoa gainditzea. Ahal denetan, adinekoek eurek erabaki behar dute gidatu ala ez, betiere, gidatzeko gaitasuna eta segurtasuna elkartuta, bai euren segurtasuna, bai gainerako herritarrena.
• Adinekoek modu seguruagoan gidatzea ahalbidetzen duten ekimenak garatzea: autoeskoletan haien prestakuntza eguneratzea, dagozkion maiztasunarekin osasun-azterketak egitea, etab.
• Oinezko gisa adinekoentzat segurtasun handiagoa bermatuko duten neurriak garatzea.
• Adin guztietako pertsonen artean herritartasun aktiboa eta gizarte-erantzukizuna sustatzea.
Giltzarriak
Aniztasuna Zeharkakotasuna
Erantzunkidetasuna IKT eta
Herritarra 2.0
Adineko pertsonak ongizate
sortzaile gisa