1. trimestre. 12. saioa

1
Jarduera IZEIA Helburua Autoestimua (autoestimazioa). Bakoitzak dituen balioak aitortu edo onartu, besteen balioekin konparatzen ibili beharrik gabe. Edukia Ahalmenak sustatzea Norbere itxaropenak eta besterenak Erlaxazioa, norbere ezagutza eta kontrol gisa Helburuak eta horiek lortzeko bideak Metodologia Jarduera eremua Denbora Lekua Baliabideak Ikaslea 30-40 minutu Ikasgela Izei baten marrazkia, errotuladoreak,kartulinak. Garapena: Zenbat ikasle diren, horrenbeste izei prestatuko dira, eta izeiaren puntan karteltxo bat jarriko da ikasle bakoitzaren izenarekin. Gero, kolore ezberdinetako launa txarteltxo banatuko zaizkie, baita koloretako errotuladoreak ere. Tutoreak taldeak egingo ditu, bost haurrez osatuak. Haur bakoitzak adjektibo positibo bana idatziko du txarteltxo bakoitzean -marrazki polit bat ere egin dezake-, gainerako 4 taldekideei buruz; horrela, bukaeran, haur bakoitzak 4 opari zintzilikatu ahal izango ditu bere izeian. Zailtasunak badituzte eta ez badakite zer jarri, adjektibo positiboen zerrenda bat osa daiteke guztien artean, eta arbelean jarri, argitze aldera. Inportantea da adieraztea zintzo jokatu behar dutela, eta haur bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion adjektiboak aukeratu behar dituztela. Haur-kopurua 5en multiploa ez bada, tutoreak ere har dezake parte, “bere oparia” eginez. Era berean, talde bakoitzari eska diezaioke adjektibo bana idatz diezaiola, berak ere oparia etxera eramateko Jarduera:

Upload: janireayesta

Post on 07-Aug-2015

14 views

Category:

Education


1 download

TRANSCRIPT

Page 1: 1. trimestre. 12. saioa

Jarduera IZEIA

Helburua Autoestimua (autoestimazioa). Bakoitzak dituen balioak aitortu edo onartu, besteen balioekin konparatzen ibili beharrik gabe.

Edukia Ahalmenak sustatzea Norbere itxaropenak eta besterenak Erlaxazioa, norbere ezagutza eta kontrol gisa Helburuak eta horiek lortzeko bideak

Metodologia

Jarduera eremua Denbora Lekua Baliabideak Ikaslea 30-40 minutu

Ikasgela Izei baten marrazkia,

errotuladoreak,kartulinak.

Garapena: Zenbat ikasle diren, horrenbeste izei prestatuko dira, eta izeiaren puntan karteltxo bat jarriko da ikasle bakoitzaren izenarekin. Gero, kolore ezberdinetako launa txarteltxo banatuko zaizkie, baita koloretako errotuladoreak ere. Tutoreak taldeak egingo ditu, bost haurrez osatuak. Haur bakoitzak adjektibo positibo bana idatziko du txarteltxo bakoitzean -marrazki polit bat ere egin dezake-, gainerako 4 taldekideei buruz; horrela, bukaeran, haur bakoitzak 4 opari zintzilikatu ahal izango ditu bere izeian. Zailtasunak badituzte eta ez badakite zer jarri, adjektibo positiboen zerrenda bat osa daiteke guztien artean, eta arbelean jarri, argitze aldera. Inportantea da adieraztea zintzo jokatu behar dutela, eta haur bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion adjektiboak aukeratu behar dituztela. Haur-kopurua 5en multiploa ez bada, tutoreak ere har dezake parte, “bere oparia” eginez. Era berean, talde bakoitzari eska diezaioke adjektibo bana idatz diezaiola, berak ere oparia etxera eramateko Jarduera: