zuontzat lai

12
Abendua 2014-2015 ikasturtea Metodologia aktibo kolaboratiboak txertatuz 4 biki-bikote, elkarrizketa Lanbide Heziketa Batxilergoa Etengabeko prestakuntza Lean Community-ko lehen jardunaldia Leartiker Nazioarteko FAKUMA azokan Azaro NEW YORK MAKER FAIREen

Upload: lea-artibai-ikastetxea

Post on 07-Apr-2016

238 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Lea Artibai Ikastetxeko Aldizkaria, honakoa 2014-2015 ikasturteko abenduko alea da.

TRANSCRIPT

Page 1: Zuontzat lai

Abendua

2014-2015 ikasturtea

Metodologia aktibo kolaboratiboak txertatuz

4 biki-bikote, elkarrizketa

Lanbide Heziketa

Batxilergoa

Etengabeko prestakuntza

Lean Community-ko lehen jardunaldia

Leartiker

Nazioarteko FAKUMA azokan

Azaro

NEW YORK MAKER FAIREen

Page 2: Zuontzat lai

2

Leartiker zentro teknologikoak, Orendain (Gipuzkoa) herrian kokatuta dagoen Larreta esne ekoizle txikiarekin

batera, artisau esnekien produktu sorta osoa garatu du.

Larreta Esnekien produktuen historia orain dela bi urte hasi zen, Andoni Egia eta Leire Lizeaga, esnekietan tra-dizio luzea zuten oinordekoek, esnearen ohiko komer-tzializazioa industriara aldera batera utzi gabe, esne-kiak prozesatzeko lerro paralelo bat sortzea erabaki

zutenean.

Horretarako, Malen Sarasua, Leartikerreko Elikagaien Teknologia saileko ikerlariarekin harremanetan jarri ziren eta bera izan da proiektuaren atal teknikoaren

arduraduna.

Leartiker Elikagaien Teknologia Sailak elikagaien sek-toreko enpresei aholkularitza teknologikoa eskaintzen die zerbitzu desberdinen bidez: produktu berriak gara-tzeko, elikagaien azterketa, balio-bizitza ikerketak, kalitatea kudeatzeko sistemak eta ekipamenduen egiaz-tatzea, e.a. Larreta Esnekien proiektuan Leartikerreko teknikari eta profesionalen taldeak, egun Larretak mer-katuratutako esneki sortaren ekoizpenaren etapa ba-koitzeko garapen teknologikoan parte hartu du. Defini-ziotik hasi, diseinua, elaborazioa, garatutako produktu bakoitzaren amaierako aurkezpenera arte. Kalitatezko produktu batzuk aukeratu dira baserriko esneari balio erantsia emanez. Lehengai natural eta kalitate handi-

koetatik hasita eta elaborazio prozesu artisauetan oi-narrituta esneki sorta anitza eta erakargarri bat lortu dute. Jogurt eta izozkiez gain Larretak petit Suise-ak ekoizten hasi da merkatuan bakarra izanik eta Petixua

izenarekin bataiatua.

Hain zuzen ere, 2014an Larreta Esnekiak jogurt-sorta zabala (naturala, naturala azukrearekin, naturala kana-bera azukrearekin, marrubizkoa eta limoizkoa) merka-turatzen hasi da banakako ontzietan eta kristalezko bo-tiletan ere, marrubi, txokolate, hur, bainila, jogurta, kafea eta madaria gaztarekin izozkiak eta, besteak bes-te, aipatutako PETIXUA marrubizkoa eta madari-

platanozkoa.

Egun, gazta mota ezberdinen garapenean ari dira la-

nean.

Produktuak Donostiako eta Tolosaldeako denda ezberdi-netan daude eskuragarri, eta bere web orrian: http://www.larretaesnekiak.com. Haien jogurtak aparteko ger-takari bat bilakatu dira inguru horretan, eta David Jorge sukaldariak ere bere zapore bereizgarria nabarmendu du: "behi esnearekin egindako jogurt krematsuak dira ondo merendatuak, eta bertsio guztietan zapore oso naturala eta benetakoa lortu da". http://

blog.daviddejorge.com/2014/08/20/larreta-esnekiak/

Leartiker

Larreta esnekiak: baserritik hozkailura • Leartiker ikerketa zentruak eta Larreta Esnekiak-ek hainbat pro duktu garatu dituzte. • Transgeniko barik eli-katutako behi esneare-kin egindako jogurt, izozki eta artisau gaz-

tak.

Andoni Egia eta Leire Lizeaga, Larreta-ko arduradunak, eta Malen Sarasua (Leartiker) erdian.

Leartiker desarrolla

diversos productos lác-

teos junto a Larreta

Esnekiak: yogures, he-

lados y quesos artesa-

nos elaborados con le-

che de vaca alimentada

sin transgénicos.

Page 3: Zuontzat lai

Eskaintza partziala Lanbide Heziketan.

Lanbide Heziketako titulua eskuratzeko beste modu bat da eta dohainik egin daiteke. Urtero modulu batzuk eskaintzen dira eta modulu guztiak egiten badira titulua eskuratzen da. Modulu bat edo gehiago egin daitezke, hau da, ikastaro bat bailitzen eta aldi berean beste titulu bat ikas daiteke, hau da, beste ziklo batean matrikulatuta egon. 2014-2015 ikasturtean Lea Artibai Ikastetxeak Energia eraginkortasuna eta eguzki energia termikoa zikloko 5 modulu eskaintzen ditu arratsaldetan 15:00-20:00 bitartean. Modulu bakoitzeko konpetentzi profesionalen ziurtapena lortzen da eta matrikulatzeko baldintzak goi mailan

matrikulatu ahal izatekoak dira. Aurten hurrengoko moduluak eskaintzen gaude:

Instalazioen energia-eraginkortasuna

(165h) 2014/10/14-tik 2014/11/27-ra (Bukatuta)

Ekipamendu eta instalazio termikoak

(231h) 2014/12/01-tik 2015/02/26-ra (Matrikula zabalik)

Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan

(80h) 2015/03/02-tik 2015/03/25-ra (Matrikula zabalik)

Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko

eta mantentzeko lanen kudeaketa (140h) 2015/04/13-tik 2015/05/21-ra (Matrikula zabalik)

Energiaren eta uraren erabilera

eraginkorra sustatzea (80h) 2015/05/22-tik 2015/06/12-ra (Matrikula zabalik)

Lanbide Heziketa

3

EFI-ko ikasleak Xabier Lizaur irakaslearekin.

Page 4: Zuontzat lai

4

Lanbide Heziketa

. Gaur egungo enpresak, konpetentzia teknikoez gain beste konpetentzia,

trebetasun eta jarrera batzuk dituzten profesionalak eskatzen ditu.

Erantzukizuna eta konpromisoa, ekimen pertsonala, ideiak sortzeko

gaitasuna, emaitzetara orientatua, talde-lana, erabakiak hartzeko gai-

tasuna, komunikazio gaitasuna (Ingelera), eta abar, oinarrizko konpe-

tentziak dira ikaslea laneratzeko. Horretarako ikasketa metodologia

transformatu behar da konpetentzia hauek lortzeko.

Helburu hau lortzeko 2013-14an Tknikan “Irakaskuntza-agertoki berriak

Lanbide Heziketan” proiektuan parte hartu genuen. Irakasleak zeharka-

ko konpetentzien garrantzia barneratzea eta zeharkako konpetentziak

lantzeko metodologia aktibo-kolaboratiboak landu dituzte, besteak

beste, PBL (Problem Based Learning), POI (Proiektuetan Oinarritutako

Irakaskuntza), analisia, simulazioa, kasuaren ebazpena.

Formakuntza jaso ondoren, Administrazio eta Finantza Heziketa ziklo-

an, metodologia honen erabilera gauzatzeko lehen urratsak ematen ari

gara. Hori dena dela eta, irailaren lehenengo eguna Administrazio eta

Finantzetako ikasleentzat zeharo ezberdina izan zen. Ikasleek PBL metodologiaren lehen hurbilpena izan zuten. Behin taldeak osatuta, material ezber-

dina banandu eta hegazkin bat ekoiztu eta merkaturatu izan zen helburua.

Metodologia honekin jarraitu dugu harrezkero. Ikasleak oso gustura hartu dute lan egiteko era berritzaile hau. Horrela jarraitzeko asmoa dugu erronka

berriekin ikasturtean zehar eta etorkizunean ere.

Metodologia aktibo kolaboratiboak Lanbide Heziketan txertatuz.

2014-2015 ikasturtean Lea Artibai Ikastetxeko 2. mailako 12 ikaslek Lanbide Heziketa DUAL-ean ikasten ari dira, HEZIBI programaren barruan. 8

enpresatan daude ikasleak horrela banaturik:

Cikautxo, S. COOP. (2 ikasle): Telekomunikazio eta informatika sistemak zikloko Alexander Chica eta Administrazio eta Finantzak zikloko

Nagore Sustaeta

Eika S.Coop (2 ikasle): Beroa sortzeko instalazioak zikloko Oier Idigoras eta Administrazio eta Finantzak zikloko Alazne Egurrola

Kautenik, S.L. (ikasle 1): Mantentze lan elektromekanikoko

Joseba Antia

Mecanizados y Mandrinados Mancisidor S.L (ikasle 1): Fabrika-

zio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloko Aitor

Elorriaga

Launik Máquinas Especiales S.L (ikasle 1): Automatizazioa eta

Robotica Industriala zikloko Arkaitz Davila

Artadi Alimentación S.L. (ikasle 1): Elikagaien industriako

prozesuak eta kalitatea zikloko Itziar Beristain

Microdeco INN AIE (ikasle 1): Fabrikazio mekanikoko produkzi-

oaren programazioa zikloko Mikel Taboada

Lea Artibai Ikastetxea S.Coop (3 ikasle): Elikagaien industria-

ko prozesuak eta kalitatea zikloko Ane Quintanilla eta Fabrika-

zio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloko Jon Fer-

nandez eta Gorka Ansola.

Urtarrilean hasiko gara 2015-2016 ikasturterako enpresak bilatzen eta 1 mailako ikasleei aukera honen informazioa ematen.

Lanbide Heziketa DUALA - HEZIBI proiektua.

Page 5: Zuontzat lai

5

Batxilergoa

Industria Tekonologia irakasgaiko ikasleak BTEK-en

UNITOUR bisitatu zuten 2.batxilergoko ikasleek

Etorkizuna eraikitzeko bidelagun

Egungo egoera sozial eta ekonomikoaren ondorioz, lan mundua etengabe aldatzen doa. Horregatik, eta nahiz eta ziur ez jakin

hemendik eta urte batzuetara ze lan eskaintza mota aurkituko duten gure ikasleek, argi daukagu enpresen funtzionamendua

ezagutzea lagungarri izango dela gazteentzat lan merkatura salto egiteko eta lanpostu bakoitzerako beharrezkoak diren gaita-

sun teknikoak eta pertsonalak ezagutzeko. Eta salto hau erraztu nahian, aurten gure 1. Batxilergoko ikasleak bi proiektutan

murgilduko ditugu. Lehenengoan, enpresa bat nola sortzen den ikasiko dute Egin eta Ekin programarekin eta Azaro Fundazioa-

ren laguntzarekin. Bigarrenean, lanean ari den profesional batekin lan egun tipiko bat igarotzeko aukera izango dute eta La-

naldi programaren laguntzarekin gauzatuko dugu.

Ekintza hauen bitartez gure ikasleek lan mundura hurbiltzeko aukera izango dute eta etorkizunean lan munduan baliagarriak

izango diren konpetentziak landuko dituzte , hain zuzen ere, sormena, lan talde kooperatiboetan lan egitea, gatazkak

konpontzea, komunikazioa, iniziatiba, erabakiak eta erantzukizunak hartzea.

Historia Garaikideko ikasleak Meatzaritza museoan

Irteerak

Page 6: Zuontzat lai

Batxilergoa

6

Batxilergoan 4 BIKI-BIKOTE ditugu gure artean

Alaitz eta Olatz Zubiaurre,

Etxebarrikoak, Giza Gizarte

Zientzietako 2.mailako ikas-

leak.

Ane eta Nora Agirre, erdi

Ondarrutar erdi mutrikuarrak

Giza Gizarte Zientzietako

1.mailako ikasleak.

Ainhoa eta Maitane Alberdi,

Markinarrak, Giza Gizarte

Zientzietako 1.mailako ikas-

leak.

Unai eta Endika Ibarluzea,

Etxebarrikoak, Giza Gizarte

Zientzietako 1.mailako ikas-

leak.

Inoiz tranparik egin ahal duzue, elkarren nortasuna alda-

tzea adibidez?

A-O, Ez, oso desberdinak gara eta oso zaila izango litzateke

A-N, Bai, baina garrantzirik gabeko txantxak egitekotan.

A-M, Ez dugu inoiz tranparik egin.

U-E, Ez, lagun askok esaten digute hori egin ahal dugula bai-

na oraingoz ez dugu inoiz egin.

Gustuak eta zaletasunak antzekoak dituzue?

A-O, Ez, oso desberdinak gara, muturreko nortasunak ditugu-

la esango genuke

A-N, Janarian, janzkeran... bai, baina musikari dagokionez

adibidez, Norak musika entzutea du gogoko eta Anek

ordea gitarra jotzea atsegin du

A-M,ez bakoitzak bere gustuak eta zaletasunak ditugu.

U-E, Bai, biori gustatzen zaizkigu kirol berdinak, musika kla-

se berdinak etab.

Existitzen da bikien arteko telepatia?

A-O, Ez, mito bat da

A-N, Bai, existitzen da, baina zaila da adierazten, ez da jen-

deak esaten duen modukoa. Askotan gauza berdinak

momentu eta era berean esan edo egitea alegia, edota

nota berdinak ateratzea.

A-M, ez, ez da existitzen

U-E, Gure artean behintzat ez. Egia da askotan berdin pen-

tsatzen dugula, baita esaldi batzuk biok batera esaten

ditugula ere. Hori bai elkar ulertzeko erraztasun handia

dugu eta ia elkarrekin hitz egin gabe ulertzen gara.

Kontatu gertatu zaizuen zerbait kuriosoa.

A-O, Ezer ere ez, jendeak ez baitu sinesten bikiak garela.

A-N, Umetaz hortz gehienak eta berdinak batera erortzen

zitzaizkigun.

Amets antzerakoak izaten ditugu, edota aspaldi batean

entzun ez dugun abesti bat une berean kantatzen has-

tea, nola bururatu zaigun ere jakin barik.

A-M,jendeak ez gaituenak ezagutzen, ez gaitu desberdintzen,

izenak aldrebes esaten dizkigute.

U-E, Txikitan oporretan geundela Endika galdu egin zen eta

ezin genuen aurkitu. Polizia etorri zenean galdetu zuten

ea Endika zelakoa zen eta ni erakutsiz esan zuten ni

bezalakoa zela. 30 minutu baino lehenago aurkitu zuten.

Ba al zenekiten bikien %22-a ezkertiarrak direla. Gaine-

rako biztanlegoaren %10-a da ezkertiarra. Zuen kasuan?

A-O, Gure kasuan Alaitz eskumatiarra da eta Olatz ezkertia-

rra.

A-N, Gu biok eskumatiak gara

A-M, Ainhoa bai ezkertiarra da eta Maitane eskumatiarra

U-E, Gure kasuan biok eskumatiak gara, bai idazteko, bai

futbolean jolasteko, bai palaz jolasteko…

Page 7: Zuontzat lai

Etengabeko Prestakuntza

7

Lean Community-ko lehen jardunaldia Euskal Herrian.

Txileko kontsula

Txileko Errepublikako ohorezko kontsula Bilbon, Iratxe de Madariaga Ibarra, izan da bisitan Lea Artibai Ikastetxe-

an.

Bisitaldia "Pasantía Chilena" izeneko programaren inguruan burutu zen, honi esker aipatutako herrialde amerika-

rreko ikasleak Lea Artibai Ikastetxean prestakuntza aldi bat egiten ari dira eta. Txileko Hezkuntza Ministerioak eta

Tknika erakundearen arteko elkarlanaren emaitza da honako egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren

Sailburuordetzak bultzatuta.

Lea Artibai Ikastetxeak programa honetan

parte hartzen duen bigarren aldia da. 2014-

15 ikasturtean Txileko zazpi profesional izan-

go dira Elikagaien Industrietan espezializatu-

ko direnak, 2015eko ekainera arte bederatzi-

rehun ordutako formakuntza jasoko dutela-

rik.

Ikasleek enpresa eta erakunde publiko ezber-

dinak bisitatuko dituzte euskal haragi eta

esnekien sektoretan azken teknika eta aurre-

rapenak ezagutzeko.

Lea Artibai Ikastetxeak, Renault Consulting-ekin elkarla-

nean Euskal Herriko lehenengo Lean Community-ko jar-

dunaldia antolatu zuen. "Zure prozesuak hobetuz, zure

emaitzak hobetu" izenburupean, urriaren 22an, AIC-ko

auditoriumean hasi zen egitaraua, eta bertan Lean-ean

adituak diren enpresari ezberdinek euren ezagutza eta

esperientziak bertaratu ziren 100dik gora lagunekin el-

karbanatu zituzten, besteak beste: Francisco Galarreta

Ochoa, Compass Group enpresako Zuzendaria; Nigel

Wing, Gonvarri Steel Services-eko Zuzendari ordea; Jose

Eulogio Pérez Aldalur Pierburg, S.A.-ko Produkzio Zuzen-

daria, izan ziren hizlariak.

Ekitaldia bukatzeko Lea Artibaiko Ikastetxeko instala-

kuntzetan dagoen LEAN ESKOLA bisitatu zuten eta ber-

tan Lanbidek diruzlagundutako lehen “Experto en Lean

Manufacturing” promozioko diploma banaketa burutu

zen.

Page 8: Zuontzat lai

8

Orokorra

El correo sariak

"Costa" edizioak 30 urte bete ditu eta sari banaketa batekin ospatu zuen; bertan bere orrialdeak bete dituzten enpresa, kirol taldeak

eta erakundeak omendu dituzte.

Sarituak:

Agiri Arkeologia Taldea

Azaro Fundazioa

Bermeoko Urdaibai Arraun Elkartea

Bizkaiko Kofradien Federazioa

Euskal Zine Bilera

Gernika Bizkaia Saskibaloi Taldea

Izarbidean Elkartea

Leartiker

Lea Artibai Ikastetxeko beka sistema

Orain dela bi urte Lea Artibai Ikastetxeak “Lai laguntzak beka” deitzen diogun laguntza edo be-

ka propioa sortu zuen. Bi helburu bete nahi ziren batetik krisi garaian murgildurik langabezian

dauden pertsonei laguntzea eta bestetik gure ikasle izandakoei beraien fideltasuna eskertzea

asmoarekin. Lai Laguntza hauei esker, 78 ikasle onuradun izan dira. Batzuk matrikula izan dute

dohainik, beste batzuk kooperatiba kuota ez dute ordaindu eta beste batzuk kuotaren %50 or-

daindu behar izan dute.

En el 30 aniversario

del diario El Correo

hemos sido premia-

dos. Entre los 8 elegi-

dos se encontraban

el centro tecnológico

e investigación Lear-

tiker y la fundación

para el desarrollo

comarcal Azaro Fun-

dazioa.

Page 9: Zuontzat lai

Orokorra

9

Enpresen, heziketa zentroen eta herri erakundeen "topalekua” izan da Prestik, gazteen lanaren etorkizuna bideratzeko, Biz-

kaian dauden lan, enpresa-sorkuntza eta heziketa programa guztiak ezagutzera emanaz.

Sektoreko profesionalei deialdia egitea, Bizkaiko lan-heziketa eta enpresa-sorkuntzaren egoerari eta joerei buruzko jakintza

sortzeko eta ezagutaraztera emateko.

Bertan izan da Lea Artibai Ikastetxea ere,

LANBIDE HEZIKETAKO Eskaintzaren aurkezpenean: Erakustoki zona handi batean izan gara, Bizkaian Lanbide

Heziketan aurkitzen ditugun profesio ezberdinen artean.

AHOLKULARITZA MAHAIAK: Lan aholkularitza eskaintzen negozio ideiak dituzten gazteentzat. Bisitatzen gaituz-

tenak euren kontsulta, materian aditu den kontsultore batekin batzartzeko aukera emanez.

Lea Artibai Ikastetxea apuesta por la empleabilidad de sus alumnos y como

resultado obtiene la colocación de 40 personas en este último trimestre.

Lea Artibai Ikastetxea aumenta considerablemente su oferta formativa para personas en situación de desempleo este curso

2014/2015. En los últimos 3 años se ha pasado de formar 135 desempleados a 250 anualmente de forma que se ha tenido

que ajustar la oferta formativa a diferentes sectores.

El aumento de horas y oferta formativa se debe al gran incremento de la demanda de éste tipo de formación y a que hoy en

día tenemos perfiles muy diferentes entre demandantes de empleo. Teniendo en cuenta todos estos cambios del mercado

Lea Artibai Ikastetxea se ha anticipado a las solicitudes de empresas y ha intentado diseñar la oferta formativa que más se

ajustaba a la realidad empresarial.

Esta apuesta, es la que ha dado esos resultados tan satisfactorios y cada vez son más empresas las que colaboran con el cen-

tro de formación, estas 40 personas se han colocado en las siguientes empresas: TAES, Barrenetxe, Danobat S.Coop, AKT

Plásticos, Dentici, Createch, Itsas Korda, Jesus Oñate, Mecanizados Mancisidor, Kide S.Coop, DMP, Urkitor, Industrias

Alzuaran, Nemak, Jegan, Giroa, Miba, Kautenik, Unceta Etc.

La apuesta de Lea Artibai Ikastetxea es clara, el objetivo principal es

lograr la inserción laboral de nuestros alumnos y para ello es necesario

tener una buena relación con empresas e instituciones y ajustar la ofer-

ta a la demanda de las empresas. Esas 40 personas colocadas son el

resultado del esfuerzo que se hace desde el centro y esto nos motiva

para seguir trabajando en esa apuesta tan retadora.

Lea Artibai Ikastetxeak bere ikas-

leen laneratzearekin duen konpro-

misoaren ondorioz azken hiruhi-

lekoan 40 pertsona laneratzea

lortu du.

Page 10: Zuontzat lai

10

Leartiker

Nazioarteko FAKUMA Azokan izan da Leartiker garapen berriak aurkezten

Friedrichshafen-en urriaren 14tik 18ra ospatu zen FAKUMA plastikoak prozesatzeko nazioarteko azokan izan ziren Leartiker-eko

tekniko espezialistak. Mota honetako ekitaldietan parte hartzea oso garrantzitsua da, material berrien azterketetan, diseinuan

eta prototipoen garapenean interesatuta dauden nazioarteko enpresa askorekin harremanetan jartzeko aukera ematen baitu.

Fakuman izatea, plan estrategikoaren baitan nazioartekot-

zearen estrategian oinarrituta dago, Europan duen presentzia

handitzeko asmoz. Ohiko zerbitzuez gain, materiale eta pro-

duktuen diseinua eta prozesuen karakterizazioa, 3D inpri-

matzeko merkatuan Tumaker enpresarekin duen lankidetza

aurkeztu zuen, non materiale espezifikoak garatu dituzten

3D inprimagailuetarako.

Azoka 12 aretok osatzen dute eta 1700 erakusketari baino

gehiago izaten dira, lehengaietara eta eraldaketa prozesue-

tara bideratuta daude arlo nagusiak. Bisitarien artean, Italia-

ko eta Suitzako publikoa izan arren gehiengo handiena ale-

maniarra izaten da. Era berean, nabarmentzekoa da, Errusia-

ko enpresen interesa prozesuen eta materialen garapenean.

30 urte baino gehiagoko historian, plastikoaren industrian

nazioarteko Fakuma azoka, plastikoak prozesatzeko enpre-

sentzat funtsezko bilera bihurtu da.

FAKUMA azokak 23. edizio honetan, plastikoen industriaren etorkizuneko erronkak hartu ditu, hainbat gairen azterketarekin

esaterako, medikuntzako ingeniaritzara plastikoen aplikazioa, baliabideen kontserbazioaren garrantzia, eraikuntza arina, eta

energia eraginkortasuna.

Page 11: Zuontzat lai

Azaro

11

Koop. Mahaiak, aurten, 3 enpresa proiektu berriri emango die babes ekonomikoa

Azaro Fundazioaren ekimenez Lea-Artibai Kooperatiben Mahaia 2003an sortu bazen ere, 2008ko abenduan hartu zuen elkarte

izaera, Azaroko patrono izateko apustua ere egin zuelarik. Elkartea, Lea-Artibai eskualdeko eta Busturialdeko kooperatibek

osatzen dute; Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier.

Aipaturiko kooperatiba hauen inplikazioa oso garrantzitsua da kooperatiba berrien sorreran. Elkarte honetatik bi motako la-

guntzak eskaintzen dira Lea-Artibai eskualdean eta bere ingurune hurbilean martxan jarriko diren kooperatiba berriei; batetik

iritzi eta kontraste gunea da, proiektuei euren esperientzien gaine-

ko jakintza zabaltzen dielarik, eta bestetik, enpresa martxan jar-

tzeko inbertsioetarako laguntza eskaintzen da.

Aurtengo honetan, Kooperatiben Mahaiak ondorengo jarduerak au-

rrera eramango dituzten hiru proiektu kooperatibo berriri eskaini

die bere babesa: tapizeria eta altzarien berziklatze/zaharberritze

zerbitzuak; software librean oinarrituriko zerbitzuak eta ostatu-

jatetxe zerbitzuak. Esan behar, hiru kooperatiba hauen sorrerari

esker, 12 lanpostu berri sortuko direla.

Aipatzeko baita, egitasmoa hau martxan jarri zenetik, 16 kooperati-

ba izan direla Lea-Artibai Kooperatiben Mahaia elkartearen eskutik

laguntasuna jaso dutenak

NEW YORK MAKER FAIREen izan gara

Irailaren 20 eta 21ean Leartiker eta Azaro Fundazioko kideak New York-eko MAKER FAIRE bisitatu zuten, AEBk eta munduko

"makers"-ek beraien asmakizunak aurkezteko aukera duten ekitaldia. Hezkuntza eta berrikuntzan adituak eta gizartearekin

konprometitutako pertsonek "maker mugimenduak" gizartea, hezkuntza eta industria bezalako alorretan, zein gizartean oro-

korrean, duen inpaktua ezagutu, eztabaidatu eta kontrastatzeko aukera izan dute. Disney, LG, Toyota, ... bezalako enpresa

handiek erakustazokako azalera elkarbanatu zuten 7-15 urte bitarteko umeek beraien eskoletan edo auzoetako makerspaces-

etan garatutako asmakizunak erakusteko jarritako stand-ekin.

Bidaia hau New Yorkeko bi ikastetxe ezagutzeko ere aprobetxatu dugu, Manhattan-eko Marymont school eta Bronx auzoko

beste ikastetxe bat. Ikasketa zentro hauetan aipatutako mugimendu hau forma arautuan edo eskolaz kanpoko jarduera

moduan ezarrita dago eta ikasleengan izan duen inpaktua ikusi dugu, kooperatiba bat sortzera ere iritsi direlarik eskolek

prestatutako "maker" espazio hoietan.

AEBetako gobernuak mugimendu hau indartzeko estrategia oso bat diseinatu du, izan ere, galtzen ari diren espiritu berri-

tzailea berreskuratzeko beharrezkoak diren baloreak indartzeko aukera bat ikusi dute hemen. Egindako apostua hezkuntza

sistemaren barruan mugimendu hau

bultzatzean datza. Estatubatuarren gizar-

tean, zein beste mendebaldeko her-

rialdeetan, joera STEM (zientzia, teknolo-

gia, ingeniaritza eta matematikak)

ikasgaienganako interesaren jeitsiera da,

pentsakera kontsumista eta berrikuntza

gaitasunaren galerarekin lotuta. Beraz,

ekintzailetza, jakin-mina, berrikuntza,

etab., bezalako gaitasunak indartzeko

maker mugimendua bultzatzea erabaki

dute, ekonomikoki aurkitzen garen egoera

honetatik irtetzeko, defendatzen dituzten

balore hauek guztiak biltzen dituen

mugimendua.

Leire Arrizabalaga Azaro Fundazioko kidea eta Josu Goikoetxea Leartikerrekoa

Page 12: Zuontzat lai

12

Elkarrizketa — AITOR ABAROA SESMA. Gaztezulo aldizkariko Zuzendaria

Itzulpegintza eta Interpretazioa ikasi ostean, itzultzaile lanak kazetaritza ikasketekin uztartu zituen. Eta ka-zetari zein irakasle bezala lanean hasitakoan, kultur, kirol eta Aisia proiektuen Zuzendaritza masterra burutu zuen. Ikastea inoiz amaitzen ez den prozesua dela uste duten horietakoa da gaur egun Gaztezulo aldizkariko zuzendaria den Aitor Abaroa.

Lea Artibai Ikastetxean ikasi zenuen, eta gero irakasle lanetan ere aritu zinen, nola gogoratzen duzu? Nolako esperientzia izan zen? Oso garai zoriontsuak izan ziren. Lehe-nengoz eskualdeko gazteekin konpartitu nuen egunerokoa, eta ikasgelan zein kan-poan oso giro ona genuen, oso giro sanoa. Bestalde, Batxilergo Teknologikoa egin nuen, eta printzipioz, Ingeniaritza-ren bat edo ikastea zegoen nire etor-kizun hurbilean marraztuta. Baina ikas-tetxeko irakasleen eta orientatzailearen laguntzarekin, nik benetan gustuko nuen horretara lehen pausoak eman nituen. Nire interes pertsonalaren alde egin zuen ikastetxeak, eta hori eskertzekoa da.

Kazetaritzan eta komunikazioan heda-bide ezberdinetan ibili zara: Berria, Euskadi Irratia, ETB, Gaztezulo... Nola ikusten duzu kazetaritzaren egoera gaur egun? Gainontzeko alor guztiak bezala, nahiko zaila dago kontua, baina konbentzituta nago egoera zailetan ezohiko esfortzua egin eta bestela aurkituko ez geni-tuzkeen irtenbideak aurkitu daitezkeela. Bestetik, euskal komunikabideen egoera ez da batere erraza, eta euskaldun beza-la argi izan behar dugu horiek gabe ezi-nezkoa izango dela amesten dugun Eus-kal Herria eratzea; herriko eta eskual-deetakoetatik hasita, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza hor dugu, Gaztezulo edota Berria bezalako proiektu naziona-

letara. Horiek babestea, eta batez ere, kontsumitzea ezinbestekoa da. Zer gomendatuko zenioke kazetaritza edo komunikazioa ikasi nahi duten ikasleei? Gomendatuko nieke aktualitatearen oso gainean egoteko, eta batez ere, espezia-lizatzeko. Alde batetik, asko kezkatzen nau ikusteak kazetaritza edo komunika-zio ikasle askok ez dakitela Bizkaiko aha-ldun nagusia nor den, Durangoko Azokan zein gune dauden edo Loreak filmaren zuzendariek aurretik zer egin duten. Egunkaririk irakurtzen ez baduzu, mese-dez, ikasi beste zerbait! Bestetik, esango diet kazetariak gai guztiei buruz jakin eta tresna guztiak erabiltzen jakin behar duela, idazketa, sare sozialak, bideo edizioa… Baina nik argi dut bidea gustu-ko duzun horretan espezializatzea dela. Ni kultur kazetaritzan, eta batez ere, zinean espezializatu naiz, eta horrek ireki dizkit ateak. Zeintzuk dira zure etorkizunerako

erronkak?

Nire etorkizuneko erronkak, nagusiki, Gaztezulo aldizkariaren erronkak dira. Euskal Herriko txoko guztietako gazteria euskaraz bizi dadin nahiko nuke, eta horretarako Gaztezulo bezalako komu-nikabideen lana ezinbestekoa da. Beraz, aldizkaria orain dena baino interesgarria-goa eta erakargarriagoa egitea da nire erronka nagusia. Horrekin batera, zineari buruz ere euskaraz aritzeko espazioak indartzen laguntzea gustatuko litzaidake.