ugalketa aparatua

Download UGALKETA APARATUA

If you can't read please download the document

Upload: adrisuka20

Post on 30-Jul-2015

953 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

1. UGALKETA APARATUA BIZITZAREN ETAPAK Bizitzan zehar, pertsonok hainbat etapa igarotendoguz; adibidez, haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa. Etapa bakotxak ezaugarri bereizgarri jakin batzuk daukaz:Haurtzaroa : jaiotean hasi eta, gitxi gorabehera, 12 urtegaz amaitzen da. Aldi horretan, neska-mutikoak asko hasten dira, denpora gitxian, eta hainbat gaitasun hartzen dabez, adibidez, ibiltekoa edo berba egitekoa. 2. Nerabezaroa: haurtzaroaren eta erdiaroaren arteko trantsizino aroa da. Gitxi gorabehera, 12 urtegaz hasten da eta 19 urtegaz amaitzen da. Aldi horretan, nerabeek aldaketa fisiko eta psikologiko asko izaten dabez eta, sarri, aldaketa horreek onartzea gatxa da.Helduaroa hiru etapa nagusitan banatzen da: gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa. 3. Gaztaroa: 25 urte arteko aldia da, gitxi gora behera. Aldi horretan nortasuna finkatzen da, eta nerabezaroko aldaketak onartzen dira.Helduaroa: etaparik luzeena da eta, gitxi gora behera 60 urte inguru betetakoan amaitzen da. Aldi horretan pertsonek garapena burutu dabe eta ez dabe aldaketa fisiko gehiagorik nabarmentzen. 4. Zahartzaroa : bizitzako azkenengo etapea da. Aldi horretan, zahartzarearen lehenengo sintomak agertzen dira; baina, bestetik, adinekoek esperientzia handia daukie, bezteakaz alkar banandu daikiena, eta, behar egiteari izten deutsienez, denpora gehiago daukie bizitzaz gozatzeko.KARAKTERE SEXUALAK Karaktere sexualak gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak bereizten dabezan ezaugarri fisikoak dira. Karaktere primariotan eta karaktere sekundarioak sailkatzen dira. 5. Karaktere sexual primarioak gizonen eta emakumeen ugalketa aparatua ospotzen daben sexu organoak dira, eta jaiotzetik daukaguz.Karaktere sexual sekundarioak gure gorputzean gertatzen diran aldaketak dira, eta gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak kanpotik bereiztea ahalbidetzen dabe. Karaktere honeek ez dira ugalketa aparatuaren parte, berez, eta pubertaroa deitutako neraberazoko etapan garatzen dira. 6. EMAKUMEZKOEN UGALKETA APARATUA Emakumezkoen ugalketa aparatua gehienbat emakumeen gorputz barruan dagozan organoek osotzen dabe. Organo horreek obulutegiak, Falopioren tronpak, umetokia, baginea eta bulbea dira. Obulutegiak: arbendol formako organo txiki bi dira. Organo horreetan, obulu izeneko sexu zelula femeninoak sortu eta, pubertarotik aurrera, heldu egiten dira.Falopioren tronpak: obulutegiak eta emutokia lotzen lotzen dabezan hodi bi dira. 7. Umetokia: buruz beherako madari formako organo hutsa eta gihartsua daa. Haurdunaldian, umetokian garatzen da izaki berria.Baginea: umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodi gihartsua da. 8. Bulbea: emakumezkoen ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo bakarra da. Ezpain izeneko tolestura batzuk osotzen dabe, ezpainek baginearen sarrerea babesten dabe.GIZONEZKOEN UGALKETA APARATUA Gizonezkoen ugalketa aparatuko organo batzuk gorputz barruan dagoz; eta besteak, kanpoaldean. Testikuluak edo barrabilak, hodi deferenteak, semen besikuluak, zakila eta uretra dira gizonezkoen ugalketa aparatua osotzen daben organoak. Testikuluak: testikuluak edo barrabilak arrautza itxurako organo bi dira. Pubertaroan, ezpermatozideak, sexu zelula maskulinoak, sortzen hasten dira. Gorputzaren kanpoaldean dagoz eskroto izeneko azalezko boltsa batez babestuta. 9. Hodi deferenteak: testikuluak eta uretra lotzen dabez, eta gizonezko gorputz barruan dagoz.Semen besikuluak: semen besikuluak prostateagaz batera semen jariakina ekoizten daben guruin bi dira. Guztiak gorputzaren barrualdean dagoz. 10. Zakila: kanpoko organo gihartsua da, eta barruan uretra dago. zakilaren muturra zabalagoa da, eta glande dauka izena; glandea estaltzen dauan azalari prepuzio deitzen jako.Uretrea: gernua eta semena, hau da, semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahasturea, kanporatzen dauzan hodia da. 11. ERNALTZEA Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan gertatzen da, ia beti Falopioren tronpetan, eta sexu zelula maskulino bat, hau da, espermatozoide bat, eta obulu bat elkartzea da.Sexu zelula bik bat egin daien, espermatozoideek umetokian gora Falopioren tronpetaraino aurrera egiten dabe, eta, han , espermatozoide bakarrak bat egiten da obuluagaz. Biek alkartzean, obuluak substantzia bat jariatzen dau, hara heldutako beste espermatozoideek ernaldu ez daien. 12. Obulu hernaldua, zigoto deitutakoa, zatitzen hasten da, eta, Falopioren tronpen hormek bultzatuta, umetokirantz jaisten da. Umetokira heldutakoan, zigotoa umetokiaren hormeari itsatsen jako, eta haurdunaldia hasten da.HAURDUNALDIA Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena dauka. Bederatzi hilabete horreetan zigotoa hazi eta garatu egiten da, eta lehenengo enbrioia umeki bihurtzen da. 13. Haurdunaldiren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki barriari enbrioi deitzen jako. Lehenengo aste horreetan, organoak guztiz garatzen dira. Baina enbrioia oraindik ez dauka giza itxurarik.Hirugarren hilabeterik aurrera, ordura arte enbrioi zanari umeki deitzen jako. Garai horretan, umekiaren organo guztiak osotuta dagoz birikiak izan ezik. 14. Izaki berria garatu daiten, haurdunaldian zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak izaten dauz, adibidez : Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen dira. Ume berria zil hestearen bidez dago lotuta karenarekin. Gainera karena emoten deutsoz umekiari behar dauzan elikagaiak eta behar dauan oxigenoa. Boltsa amniotikoan likido amniotikoa sartzen da, eta boltsa amniotikoa umekia inguratu, izan daitekezan kolpeetatik eta tenperaturen aldatetatik babesten dau. 15. Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoak diralako.Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, umea lehen hilabeteetan amaren esneaz elikatu daiten. 16. ERDITZEA Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzean oinarritzen da. Prozesu horrek hiru etapa nagusi daukaz: Boltsa amniotikoa haustea umekia guztiz garatuta dagoala esan nahi du. Une hori heltzen danean, ( boltsa amniotikoa hustean ) baginaren bidez likido amniotikoa kanporatzen da. Gainera bagina dilatatu ere egiten da, hortik umea errezago urtetzeko.Umekia amaren gorptzetik kanporatzea ahalbidetzen dabe umetokiaren eta abdomeneko muskuluen uzkurdurek. Umekia kanpoan dagoenean zil hestea ebagiten da; 17. Erditzearen azkenengo fasea zil hestea, karena eta boltsa amniotikoa kanporatzean oinarritzen da.